22

Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko
Page 2: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

LEHEN TALDEKO SARIDUNAK(7 URTE ARTEKOAK)

SARIDUNA EZIZENA

1. CLAUDIA GALLASTEGI MIRANDA (x-x orr.) “LEMOA”

2. IGOR ARRESE DA COSTA (x-x orr.) “LLORENTE”

3. ELENE GERRIKABEITIA PEREZ (x orr.) “BEDIA”

BIGARREN TALDEKO SARIDUNAK(8-10 URTE BITARTEKOAK)

HIRUGARREN TALDEKO SARIDUNAK(11-13 URTE BITARTEKOAK)

SARIDUNA EZIZENA

1. IRATI SAN MARTIN MARTINEZ (x-x orr.) “ZOGAZ”

2. JUNE ROMERO PERIBAÑEZ (x-x orr.) “IZARRA”

3. GREGORE IUGA (X-X orr.) “GI5”

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

SARIDUNA

1. ZORIONE LLAMOSAS LINAZA (x -x orr.) “IZARTXO”

2. UDANE ARTOLA ITURRIOZ (x-x orr.) “ULARRE”

3. MATXALEN MALAXETXEBARRIA

BENGOETXEA (13 orr.) “MILEY”

EZIZENA

1

Page 3: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

I. TALDEKO • 1. SARIA: Claudia Gallastegi Miranda - “Lemoa”

“TOMAS TXORIMALO ETA BERE LAGUNA”

Bazen behin nekazari bat Gustabo izenekoa. Nekazariak makila bat ipinizuen lurrean eta baita jake bat, txapel bat eta zapi bat. Eta txorimalo batbihurtu zuen. Tomas jarri zion izena.

Txorimaloak hurrengo egunean esan zuen:- Zelako egun polita!

Aza sorora txori batzuk etorri ziren azak jatera baina Tomasek txoriei esanzien:

- Ospa hemendik! Ospa! Ospa hemendik!

Txoriak esan zuten:

- Zer dabil esaten txorimalo hori?

Gustaboren lagun bat etorri zen etaesan zuen:

- Txorimalo horreri gauza bat falta jako.- Baina zer?- Boteak! Bai!- Baina non?- Ba, ez dakit...- Mmmm...- Zer?- Badakit! - esan zuen Gustabok.- Non?- Ba txorimaloaren eskuetan.- Bai, egia da! Benga goazen.

Hori egin ondoren:

- Ze polita! - esan zuen Gustabok.

Tomasek Gustabori hitz egin zion etaGustabo ikaratuta geratu zen etalagunak egin ziren. Horrela Gustabo eta Tomas afaltzera joan ziren.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

2

Page 4: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

3

Page 5: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

I. TALDEKO • 2. SARIA: Igor Arrese Da Costa - “Llorente”

“FUTBOLEKO LAGUNAK”

Bazen behin futbol zelai batean Iraitz izeneko ume bat. Bere aita eta amarekin paseatzerajoan zen. Iraitzeri futbola asko gustatzen zitzaion. Iraitzek anai bat zuen Lander deitutakoafutbola ere gustatzen zitzaiola.

Egun batean Iraitz eta Lander beraien lagunekin futbolera jolasten ari ziren. Baina futboljokalari batzuk agertu ziren eta baloia kendu zioten eta agintariak esan zion Iraitzi, baloianahi bazuten beraien aurka jolastu behar zutela. Iraitzek esan zion ongi zela bainairabazten bazuten, baloia eman behar ziotela.

Jolasten hasi ziren baina lehenengo golan Iraitz oso pozik jarri zen eta bost- zero irabazizuten. Honela Iraitzi baloia bueltatu zioten.

Lander, Iraitz eta lagunak futbolera jolasten hasi ziren. Agintariak esan zuen jolastu albazuen.

- Noski baietz! - esan zion Iraitzek.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

4

Page 6: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

5

Page 7: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

I. TALDEKO • 3. SARIA: Elene Gerrikabeitia Perez - “Bedia”

“ESKOLA”

Bedia izeneko herri txiki batean hiru neska bizi ziren. Bat Maialen deitzenzen, beste bat Lorea eta bestea Uxue. Hirurak eskolara joan ziren etatxakur txiki bat topatu zuen Uxuek. Gero Maialenek txanpon bat aurkituzuen eta Loreak txikle bat.

Hirurak eskolara heldu ziren eta andereñoak esan zuen:

- Badakizue non dagoen nire txakurra?- Ez, ez dugu ikusi.

Gero patiora joan ziren eta futbolean jolasten egon ziren. Maialenek esanzuen:

- Lorea, Uxue! Txirrina jo du.- Bagoaz Maialen.

Hirurak musikara joan ziren. Gero jantokira. Lehenengo zopa zegoen, bigarrensaltxitxak eta hirugarren jogurta.

Gero Uxuek esan zuen:

- Igual da bidean topatu dugun txakurra.- Ba seguro!

Gero jaten amaitu zuten eta andereñoari txakurra eman zioten eta jolastokirajoan ziren. Beranduago txirrina jo zuen eta erloju bat egin zuen Maialenek. Geromotxilak hartu eta jolastokira joan ziren hirurak.

Azkenean etxera joan ziren, etxerako lanak egin zituzten eta Uxuen amakesan zuen:

- Maialen, Uxue eta Lorea ohera!

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

6

Page 8: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

7

Page 9: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

II. TALDEA

Page 10: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

II. TALDEKO • 1. SARIA: Zorione Llamosas Linaza - “Izartxo”

“PELUTXEZKO HARTZA”

Bazen behin neskatxa bat Maider izenekoa. Orain dela urte bi gertatu zen hau. Maiderrekile luzea zeukan, argala zen baita altua ere. Bere aitak pelutxezko hartza oparitu zionOlentzero egunean. Maiderrek zabaldu zuenean oparia esan zuen:

- Pelutxezko hartz bat!!! Zein polita den!

Pelutxea marroia eta ertaina zen. Handik aurrera beti jolasten zuen berarekin.

Gau batean Maider lo zegoen bitartean pelutxezko hartzak bizia hartu zuen. Hurrengoegunean ez zen inondik agertzen eta neska mundu osotik ari zen bilaka. Urte bat igaroeta gero topatu zuen eta panpinak erakutsi zion Maiderri bere bizitza. Esan zuen :

- Neuk bizitza dut. Arraroa da, badakit, baina horrela gertatu da. Nik, gure ondoren, bizitza edukinuen. Oso ondo pasatu nuen baina gero lagun gabea nintzela konturatu nintzen. Horregatik etxetikjoan nintzen.

Ondoren hartzak barkamena eskatu zion.

Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen:

- Ez zaitut berriro bakarrik utziko hartz adiskidea!!!

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Bediako plazan.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

9

Page 11: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

II. TALDEKO • 2. SARIA: Udane Artola Iturrioz - “Ularre”

“XOLA ETA MENDI”

Behin batean Goiatz eta Erika izeneko bi neskatotxo bizi ziren baserri batean. Egun bateanauzoko batek galdetu zien ea txakurtxo bat nahi zuten. Umeak asko ilusionatu ziren, etahurrengo egunean txakurtxo berria familiako beste bat zen.

- Xola, Xola ipiniko diogu izena - esan zuten Goiatzek eta Erikak.

Beti jolasean ibiltzen ziren batera; oso txakur maitekorra zen eta primeran konpontzenzen umeekin.

Egun bateana i t a t x u r e nka r re ra ba tikustera joanz i r e n e a n ,errepidean, bideerdian, animalit x i k i t x u ba taurkitu zuten.

Nahiz eta hartzbat zela ematenzuen , be s t etxakurtxo batzen.

Abandonatutazegoela ikusita,kotxean hartue t a e t x e r aeraman zuten.

Asko pentsatubarik , Mendij a r r i z i o t enizena, mendiantopatu zutelako.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

10

Page 12: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

Horrela familian beste kide berri bat izan zuten:

Munduan dagoen txakurrik alaiena.

Xola eta Mendik asko jolasten zuten batera:

Goiatz eta Erikarekin mendira joaten, paseoak ematen… eta denok oso zoriontsuak ziren.Umeen lagunak, lehengusuak… bisitan joaten zirenean, oso gustora egoten ziren danok,eta etxera bueltatzen ziren berriro Goiatz eta Erikaren etxera berriro joateko gogoarekin.Umeek asko maite zituzten euren txakurrak, eta bizitza osoa eurekin pasatu nahi zuten.

Egun batean Xola gaixotu egin zen eta oso txarto jarri zen. Aitatxuk txakurra hartu etaalbaitariarengana eraman zuen.

Han oso berri txarra eman zieten:

Xola oso txarto zegoen eta hil egingo zen.

Denak oso triste jarri ziren eta albaitariak emandako pirulak ematen hasi ziren. Hurrengoegunean mirari bat gertatu zela pentsatu zuten, txakurra hobeto baitzegoen. Horrela bihilabete inguru pasatu ziren, berriro denak pozik eta zoriontsuak izaten.

Baina egun baten, eskolara joateko prestatzen egon zirenean, Erika joan zen Xola etaMendiri janaria ematera eta oso txarto zegoela konturatu zen.Hantxe bertan, euren aurrean, hil egin zen.

Xola zerura igo zen eta orain han bizi da, poz-pozik. Orain izar bat da, eta gauero hanikusten dute, distiratsu eta saltoka.

Mendi bakarrik gelditu zen, eta Goiatzek eta Erikak berarekin ikusten dituzte Xolarenargazkiak.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

11

Page 13: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

II. TALDEKO • 3. SARIA: Matxalen Malaxetxebarria Bengoetxea - “Miley”

“ESPIRITU TXARRAK”

Bazen behin Lemoako hilerrian, Hallowen gauean, bi neska Ana eta Malena izenekoak.Anak begi marroiak eta beso luzeak zituen eta Malenak begi urdinak.

Ana bere lagun baten hilobian zegoen eserita. Malena harrituta geratu zeneta hauxe ezan zion:

- Ana, lore sorta hori hegan dago.- Haizea izango da.- Ez dago haizerik.

Eta espirituek ateak zarratu zituzten:

- Zas!!!!- Zer izan da hori? - esan zuen Malenak.- Ateak! Ateak bakarrik itxi dira!- Zeer? Egia da!- Harrapatuta gelditu gara! - esan zuen Anak.

Espirituak zeuden. Gauerdia zen. Espiritu batek aizkora bat hartu eta Ana jo nahi izanzuen baina ez zuen jo.

Malenak makila bat hartu eta espirituari jo zion, eta hauxe esan zuen espirituak:

- Min egin didazu! Eta azkenean hil egingo zara.- Bai, baina lehenengo Ana agurtuko dut.- Bai, hobe da - esan zuen espirituak.

Ana lurrean zegoen, min pixka bat zuen buruan. Malena beldurtuta zegoen eta irrintziegin zuen. Gero espirituak beldurtu eta etxera joan ziren.

Anak hau esan zuen:

- Min pixka bat dut buruan, baina ez da ezer.- Ez zara hotz?- Bai - esan zuen Anak.- Hartu nire jakea.- Ez, ez dut behar.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

12

Page 14: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

Espirituak itzuli egin ziren eta Ana eta Malena hilobi batean ezkutatu ziren baina espirituakberehala aurkitu zituzten.

Bapatean mutil bat etorri zen eta hauxe esan zuen Anak:

- Nola deitzen zara?- Aron Coston deitzen naiz.- Uau! - esan zuen Malenak.

Baina espirituak aizkora hartu zuen berriz eta Aron hil zuen.

- Aron! Aron! - esan zuen Malenak.- Hil egin da - esan zuen Anak.- Eta orain zuek hilko zarete! Buajajajaja! - esan zuen espirituak.

Orduan Anak plan bat izan zuen:

Soka bat hilobira lotzea, harri handi batekin. Kordela ukitzean, harria jausiko zen.

Espirituei harria jausi zitzaien eta Ana eta Malena korrika, atera joan ziren. Malenakgiltza aurkitu zuen eta korrika etxera joan ziren.

Etxera heldu ziren eta ama eta aita oso pozik jarri ziren. Baina espirituak zain geratuziren. Ana eta Malena ohera joan ziren lotara.

Baina beldurrarekin zeuden biak eta hitz egiten hasi ziren:

- Gaur egun txarra izan da - esan zuen Anak.- Orain lo egin nahi dut - esan zuen Malenak.

Eta azkenean lo egin zuten biak.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

13

Page 15: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

III. TALDEA

Page 16: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

III. TALDEKO • 1. SARIA: Irati San Martín Martínez - “Zogaz”

“KONFORME ZAGOZ?”

- Inoiz ez zara konformatzen, beti haserre.... - esan dio amak.

Ane bere gelara joan da haserre, inoiz ez dago konforme. Institutuko klaseak amaitu etagero, bidai batera joango da ingelesa ikastera. Hizkuntza hori ondo daki baina hobetuegin behar du.

Aireportuan konturatu gabe Ingalaterrako udalekuetara zihoan hegazkin batera sartubeharrean beste abioi batean sartu eta Afrikan agertu zen. Diru barik eta guraso barik,hango familia batek lagundu zuen eta beraien etxean geratu zen gu joan arte.

Egunak joan eta egunak etorri, Ane bere bizimodua zein desberdina zen konturatu zen.Ura edateko, urrun zegoen iturri batera joan behar zuten etxean ez zegoelako, ez argirik,ez telebistarik eta are gutxiago mobilik. Jateko ere, Anek lan egin behar zuen eta eguneroogi zati bat eta janari pixka bat bakarrik zuten egun guztirako, baina borondatearekinbanatu eta denek jaten zuten.

Anek oso txarto pasatu zuen lanean:

Diru gutxi eta lan asko zegoen. Ane, ezagutu zuen familiagatik izan ez bazen, ez zenbizirik egongo.

Bestalde, bertako umeak eurek asmatutako jolasekin oso zoriontsuak ziren. Anek jolasakegiten ikasi zuen eurekin batera eta gauza gutxirekin zoriontsu izaten ikasi zuen.

Gu heldu ginenerako Ane berri bat zegoen:

Ez zen hain kexatia eta pozik zegoen gu ikusteagatik.

Alde egin aurretik bazkari handi bat egin genuen, ahuntza hil eta plazan jan genuen.Agurtzeko orduan Ane oso triste jarri zen eta udan edo oporretan, Afrikara bueltatukozela esan zien.

Bidaian niri kontatu zidan guztia, hasieratik amaierara eta ni oso harro sentitu nintzenAne aldatu zela konturatzean.

Harrezkero ahal duen guztia egiten du munduko familiei laguntzeko. Aneri lagundu zionfamilia horri, dirua eta gutuna bidali dizkiegu. Orain pisu bat, janaria eta argia dituzteeta erosoago bizi dira.

Gutunean esan diegu bisitatzera joango garela, eta gure Ane irrikaz dago. Beno, bainahori beste istorio bat izango litzateke.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

15

Page 17: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

III. TALDEKO • 2. SARIA: June Romero Peribañez - “Izartxo”

“GABON GAUEKO AMETS BAT”

Gabon gaua zen eta urtero bezala familia osoa elkartu ginen izekoren etxean: nire hiruosaba eta hiru izeko, nire lau lehengusuak, nire ahizpa, ama, aita eta ni.

Ondo afaldu genuen, kartetan jolastu genuen, telebista apur bat ikusi genuen eta gabonkantak abestu genituen. Zelako ondo pasatu genuen!

Ordu biak aldera gurasoak esan zuten:

- Neska-mutilak ohera joateko ordua da! Olentzero gaur gauean dator eta. Bihar oso goiz jaiki beharduzue Olentzerok ekarritako opariak biltzeko!

Lehengusu-lehengusina guztiok oso nekatuta geundenez, izekoren ganbaran dagoen logelabatean seirok lo egin genuen. Batzuk ohean, beste batzuk, lo sakuetan. Nire ahizpak etalehengusu txikiak berehala loak hartu zuten. Gu berriz, hain urduri geundenez, ezin genuenlorik egin. Ganbaran bertan armairu zahar-zahar bat zegoen. Armairu hori gurebirramonarena zen.

Lehengusu Xabier oso kuxkuxeroa da eta horrela esan zigun:

- Zergatik ez dugu begiratzen zer dagoen birramonaren armairu zaharrean?

- Bai! Zelako ideia ona! - erantzun zuen Josebak.

Ikerrek birramonaren armairua zabaldu zuen. Barruan hainbat gauza aurkitu genituen:birramonaren arropak (mezatara joateko erabiltzen zituen soinekorik politenak), berekolonia gustokoena, ezkondu zenean birratoinak oparitu zion eraztuna, berak idaztenzituen kanten bildumak, ibiltzeko erabiltzen zuen bastoia eta abar.

Armairuaren goiko apalean koadrodun manta bat zegoen eta mantaren azpian, maletazahar bat aurkitu genuen. Birratoinaren maleta zen. Han gordetzen zituen bere altxorrikpreziatuenak. Gure birraitonak Benito zuen izena eta oso asmatzaile ona zen. Amak behinkontatu zidan, euren aitonak egun osoa ematen zuela gauzak asmatzen.

Maleta goi-goian zegoen eta Ikerrek, gutariko altuenak, esan zuen:

- Lasai! Nik jaitsiko dut maleta.

Maleta hartu eta zabaldu egin genuen. Barruan birraitonaren asmakizunen liburua zegoen.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

16

Page 18: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

- Uau uuuu! Hau bai interesgarria - esan zuen Josebak.- Arrazoia duzu Joseba, zelako liburu interesgarria! - esan nuen nik.- Asmakizunen liburua! Irakur dezagun! - Xabierrek esan zuen irrikaz beteta.- Zer asmatuko ote zuen gure birraitonak?- esan nuek nik - Iker, zabaldu liburua eta irakurri.

Iker liburua irakurtzen hasi zen:

- “1864.eko azaroaren 13a: zapata hegalaria”. Ondo etorriko zitzaizkidan niri zapata horiekinstitutura garaiz heltzeko, beti berandu nabil eta! - pentsatu zuen Ikerrek.- “1865.eko abenduaren24a: jendearen pentsamenduak irakurtzen dituzten betaurrekoak”.

- Horrelako betaurrekoak banitu, azterketa guztien erantzunak jakingo nituen - pentsatu nuen nik -Mari Elik, nire andereñoak, azterketa zailak ipintzen dizkigu eta!

- Ba orain zailak direla pentsatzen baduzu, ikusiko duzu institutura heltzen zarenean! - esan zuenXabierrek.

Eta irakurtzen eta irakurtzen hainbat tresna edo aparatu bitxi eta barregarri agertu ziren:galtzontzilo musikalak, gozokiak egiteko makina, ur gainetik ibiltzen zen kotxea, izozkiakegiteko makina, puzkerrak botatzen dituen almohadea...

- Ja, ja, ja, ja, ja! - barrez hasi ginen.-“1911.urteko urriaren 27an...”

Ikerrek liburua irakurtzen jarraitu zuen eta bat-batean esan zuen:

- Ala...!- Zer? Zer ipintzen du?- esan zuen Josebak.- Bai, ezaiguzu zer ipintzen duen! - esan nuen nik.- Espaziora bidaiatzeko makina!- Zer diozu? Zoratu egin al zara ala?- esan zuen Xabierrek.- Ez, hemen dago dena idatzita, begira!- Hara egia da! - esan nuen nik.- Bai, hemen ipintzen du zelan eraiki!- Zelako ederra den!

Eta apur bat pentsatu ondoren esan zuen Josebak:

- Zergatik ez dugu eraikitzen horrelako bat?- Espazio-ontzi bat?! - esan nuen nik.- Zuk Phineas y Ferb kapitulu asko ikusi dituzu telebistan!- esan zuen Xabierrek.- Zer uste duzu? Hain erraza izango dela halako makina bat eraikitzea ala?!- esan nuen nik.- Saiatu al gara egiten! - esan zuen Ikerrek.- Hemen pausoz-pauso zelan egin behar den idatzita dago! Materialak lortuz gero...

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

17

Page 19: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

- Bai, bai! Eraiki dezagun bat! - esan zuen Xabierrek.- Bai, oso ideia ona!- esan zuen Josebak.

Horrela materialaren bila joan ginen: aitonaren traktorearen motorra, amaren kotxezaharra, fuselajea egiteko, garajeko irratia, izekoren ordenagailua, xurgagailu zaharraeta holan hainbat traste zahar hartu genituen gure asmakizunerako.

Pin, pan, pin, pan, orduak eta orduak eman genituen lanean jo eta ke. Azkenik lortugenuen. Bagenuen gure espazio-ontzia.

- Zer? Martxan ipiniko dugu gure espaziorako ontzia?- esan zuen Xabierrek.- Nik beldurra dut! - esan nuen nik.- June, ez zaitez kakatia izan! - esan zuen Josebak.- Frogatu behar dugu makina hau! - animatu zigun Xabierrek.- Goazen igo gaitezen! - agindu zigun Ikerrek.

Eta halaxe esanda espazio-ontzian sartu ginen denok. Bakoitza bere lekuan eseri ginen,gerrikoa lotuta. Zelako urduri geunden laurok! Iker nagusiena zenez, espazio ontziarenmandoa hartu zuen.

Motorra piztu zuen eta zarata handia entzun genuen eta apurka-apurka mugitzen hasiginen.

Espaziora heltzen egon ginen bitartean txisteak eta asmakizunak kontatzen aritu ginen.

- Nik izan nahi dut lehenengoa kontatzen! - esan zuen Xabierrek – “Lotan daude bi leiho,leihoetan bi gortina itxi, gortinak zabaltzen ageri dira bi bitxi, zer dira? (begiak)”.

- Nik badakit txiste bat eta oso ona da! - esan zuen Josebak - “Zer esaten dio lenteja batekbesteari? ¿Qué vas dilista?”

Barrez lehertzen hasi ginen denok.

Bat batean Ikerrek oihukatu zuen:

- Begiratu-begiratu ilargia!- Zer ederra den! - esan zuen Josebak.- Oraindik ez dut sinesten espazioan gaudenik! - esan nuen nik.- Begira! Handik argi distiratsu bat hurbiltzen ari da! - esan zuen Ikerrek.- Badakit zer den, eskolan ikasi dut: kometa bat da! - esan nuen nik.- Eta hango harri koxkorra? - esan zuen Xabierrek.- Hala! Hori meteorito bat da! - esan nuen nik.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

18

Page 20: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

- Hori bai ederra! – esan zuen Josebak.- Non egongo ote da eguzkia?- galdetu zuen Xabierrek.- Han, hantxe dago! – erantzun nuen.- Bai ikaragarria! Suzko bola ederra dela ematen du!- esan zuen Josebak.- Planeta gorri hori Marte da! Eta eraztunak dituen planeta Saturno da!-azaldu nuen nik.

Eta horrela planetaz-planeta gure eguzki-sistemari buelta eman genion.

Eztabaidatzen hasi ginen zein planeta bisitatuko genuen eta eztabaida luzearen osteanJupiter bisitatzea erabaki genuen. Hara abiatu ginen laurok 2010kmko abiaduraz etaazkar batean heldu ginen Jupiterren orbitara. Bai planeta handia!

Egia da, planeta handia eta distiratsua dela. Laino gorrixka, zuri eta urdinen arteanbidaiatu genuen Jupiterren inguruan. Denok aho zabalik gelditu ginen leihotik begira.Planeta eder horretatik begiak ezin kendu geunden laurok.

Bapatean eztanda txiki bat entzun zen. Espazio-ontzia dardarka hasi zen eta motorretikke urdin bat atera zen.

- Ezin dut ontzia kontrolatu! - oihukatu zuen Ikerrek - Zuzen-zuzen goaz zulo beltz horretara!

Xabier, Joseba eta ni beldurraren beldurrez, elkar besarkatu ginen.

- Amatxu...!- oihukatu nuen nik.

Begiak itxi nituen, eta... zanpa!!! Zelako kolpea hartu nuen.Begiak zabaldu eta han nengoen, lurrean:

Ohetik jausi nintzen:

- Non nago? Non dago espazio-ontzia? Eta Jupiter?

Alde batera eta bestera begiratu nuen. Nire ondoan nire lehengusuak eta Ainhoa zeudenlo siku, batzuk goxo-goxo eta besteak berriz, zurrungaka.

Orduan konturatu nintzen hori dena ametsa besterik ez zela izan.Ohean sartu nintzen gabon zoriontsuak opa nizkien denei eta lo gelditu nintzen.

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

19

Page 21: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko

III. TALDEKO • 3. SARIA: Gregore Iuga - “GI5”

“BIZITZA MARTEN”

Bazen behin herri txiki batean mutil bat Lur deitzen zena. Eskolan oso ona zen arloguztietan, euskaran izan ezik. Astronauta izan nahi zuen, espazioa aztertzea asko gustatzenzitzaiolako.

Lurren ametsa, Martera joatea zen baina esan zioten ezin izango zuela joan, oso planetatxikia zelako. Hogei urte izan behar zuen astronauta izateko; baina arinago, frogak eginbeharko zituen. Amak ez zion uzten frogak egiten baina aitak bai.

Udan, lan asko egin zuen eta diru asko aurreztu zuen frogak ordaintzeko. Aitak eta amakazkenean, frogak egiten utzi zioten.Hauek oso zailak izan ziren: sua eta janaria espazio-ontzian egitea, ...

Frogak pasa ondoren hogei urte zituen eta orduan, prest zegoen Martera joateko.Berarekin beste bi lagun joan ziren, Gregore eta Luis.

Ama eta aita oso pozik zeuden Lur aberatsa izango zelako.

Egunak pasa ondoren, Martera ailegatu ziren. Beldur ziren eta ez zuten espazio-ontzitikirten nahi.Gau horretan, espazio ontzian geratu ziren atera barik. Hurrengo egunean, konturatuziren espazio-ontzia mugituta zegoela eta kanpoan estralurtarrak zeudela. Hauek, lagunakegin ziren eta espazio-ontzitik bajatu ondoren, haien herriko erregearengana eramanzituzten.

Baina erregea haserretu egin zen, haien planeta inbaditzera etorri zirelako.

Luis eta Gregorrek, lurrera deitu zuten errefortzuak eskatzeko. Tankeak, helikopteroak,armak ... bidali zituzten eta gerra handi bat hasi zen.

Azkenean estralurtarrak hil egin zituzten etabakarrik erregea geratu zen.Erregea hil ondoren, Marteko jabeak egin ziren.

Oraindik ere, Marten bizi dira .

Lemoako haur eta gazteen X. ipuin lehiaketa

20

Page 22: Lemoako Udala - Inicio - IPUIN LEHIAKETA 2011...Ondoren hartzak barkamena eskatu zion. Maider eta biak oso adiskide onak egin eta gero, esan zuen: - Ez zaitut berriro bakarrik utziko