19
1

maizpide€¦ · Lurdes Amundarain eta Marian Bidegain. Lehenengoa Dionisio Amundarain izan zen. Bera izan zen 60-70eneko hamarkadetan helduen euskal-duntze-alfabetatzea Goierrin

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 1

  • 2 3

    maizpide

    Maizpideko zuzendari ohiei galdezka

    Espe Beramendi

    Kino Zabala

    25 urte, hamaika pasadizo

    Marokoko ezkontzak

    Errezeta

    Sobornera txangoan abentura bila!!!

    Urbitarte sagardotegia

    Nolako lanbidea!

    Maizpideko inauteriak

    Oroitzapenez oroitzapen

    Euskarak elkartu gaitu

    Denborapasak

    Euskaldunometroa

    Supergaldera

    Gure sukaldariak

    2013aldizkaria AURKIBIDEA

    MAIZPIDE ALDIZKARIA. LEgE goRDAILuA: SS-0292/04

    Parte hartzaileak: MAIZPIDE euskaltegiko ikasle eta irakasleak

    Laguntzaileak: KUTXABANK, GERRIKO liburu-denda, MAIZPIDE euskaltegia

    Azala: CRISTINA MONTEJO

    Azal-barrukoak: ELISA ANAUT

    Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

    Diseinua: ACV multimedia (Ordizia)

    4.

    6.

    7.

    8.

    10.

    11.

    12.

    14.

    16.

    20.

    22.

    27.

    28.

    30.

    32.

    34.

  • 4 5

    maizpide

    2013aldizkariaELKARRIZKETA

    2013

    maizpidealdizkaria ELKARRIZKETA

    Maizpideko zuzendari ohiei galdezka

    1. ZER DA MAIZPIDE?

    Dionisio Amundarian

    Ikusi al duzu nola utzi duten Lazkaon Antzolategi aurreko intxaur-arbola 2013ko negu-amaian? Adar handi, trinko eta hostotsu zena, adar bakan biluzi. Halako batean jasoko du norbaitek intxaur-aleren bat edo beste. Agian.

    Izan zuen Maizpidek halatsu gelditzeko arriskua, 1988 arteko amet-sa lortua ikusi ondoren. Tirandura handiko lan eskerga baten on-dorengo atsedenaldian gertatzen zaizun lasaitasun eta patxadaren pareko egoera luzatzeko arriskua.

    Baina ez. 1988 arte amets izan zenak zinezko ametsa izan zuen kimu berri. Ametsa ez zen amaitua. Ez zen garatua. Ez zen lo-ratua. Fruitua ikusteko zegoen. Ametsaren ametsa zen jomuga, helmuga.

    Ametsak jarraitu zuen Maizpideri bizia ematen. Bizi-arnasa. Izerdi bizia. Ametsak jarraitu zuen. Ametsa izan zitekeen bizi-emaile. Ametsa izan zitekeen eragile. Eta ez helburura iritsi izanaren sasi-ustea. Ametsak deika jarraitu zion biziari. Biziak ametsaren premia ikusi zuen, beti ametsa bizi zuen.

    Ametsak adierazi zuen. argiro adierazia: bizia ez da bukatzen, bizia ez da bukatzen amaren sabelean, bizia ez da bukatzen ama eus-kaltegiaren erraietan. Bizia bizitzan garatzen da, loratzen da; bizit-zan du fruitua ematen.

    Sabelaldira ez mugatzeko eskatu zion Maizpideri bizitzak. Maizpi-dek bizitza behar zuen besarkatu, bizitza behar zuen izan objektu, ikusmira, ikuspuntu.

    Bizitzan behar zien lagundu, bizitzan behar zien eskua luzatu Maiz-pide-kume guztiei. Zertan zara? Zer moduz bizi zara? Nondik nora zabiltza? Aspaldi honetan ez dut zure berririk! Pozik entzungo ni-zuke, ba! Goxatu al duzu batere laborategiko zeure hizkera? Bihur-tu al duzu kaleko zeure euskara hura larreko, larre guriko, euskara? Gustura jarraituko nuke zurekin harremanetan. Zergatik ez dugu Maizpide-kume guztiok arbola adar handi, trinko eta hostotsu bat eraikitzen? Bai tresna oxigenagarri bikaina izango litzatekeen.

    Ametsak eragiten dio Maizpideri gaur egungo tresna informatzaile desberdinak dantzan jartzera, harremanak bizkortzeko eta trinkot-zeko: Outlook, Google, Facebook, Twist…

    Ametsak eragin dio Maizpideri horrela lortutako ateraldi zoro sa-noenez bidez jendea airean eta dilindan edukitzera, lurrari loturik itolarrian bizi ez dadi.

    25 urte hauetan lau lagun izan dira Maizpideko zuzendari: Dionisio Amundarain, Pello Joxe Aranburu, Lurdes Amundarain eta Marian Bidegain.Lehenengoa Dionisio Amundarain izan zen. Bera izan zen 60-70eneko hamarkadetan helduen euskal-duntze-alfabetatzea Goierrin sustatu zuena, lehenengo Goiherriko Euskal Eskolan, eta, ondoren, Maiz-piden. Pello Joxe Aranburuk eta Lurdes Amundarainek hartu zuten lekukoa geroago, eta azken hama-bost urteotan, berriz, Marian Bidegainek.Dionisio eta Pello erretiroa hartuta daude. Lurdesek irakaskuntzarekin zerikusirik ez duen beste jarduera batean egiten du lan, eta Marian, joan den irailetik, irakasle lanetan ari da. Bina galdera egin dizkiegu, erantzun errazak, ustez.

    Maizpidek ametsetan jarraitzen du. Amets egitera dei egiten dizu. Ametsak duela bizitza bizi bihurtzen dizu esaten. Lagun baten ametsak balio handia du. 1988ko Maizpide burutu zuen jende-tal-de hark bezalako talde batenak mila bider handiagoa. Eta horre-lako jende-taldeak ugalduko balira… nor Euskal Herriaren kontra? Soziolinguistikako aspaldiko printzipioa: TRINKOTASUNA.

    Pello Joxe Aranburu

    Maizpide euskaltegiak baditu bi alderdi edo ikuspegi. Alde bate-tik, eraikuntza publikoa da, Eusko Jaurlaritzak egina eta esleipen bidez esku pribatuetan emana; beste alde batetik, ordea, egitu-ra konplexua du, Maizpide Kooperatibak gidatu eta era berean honen menpe dauden elkarte gehiagok ere osatzen dute egitura osoa. Beraz, erakunde publikoa izaki, kooperatiba batek gidatzen du, 1988an sortu zenetik.

    Lurdes Amundarain

    Euskal Herriko toki anitzetako pertsona ugari eta atzerriko beste hainbat euskalduntzen ari den barnetegia da. Lazkaon, Goierriren bihotzean kokatuta egonik, oso toki aproposa da euskara lantzeko, izan ere, bertako ikasleek giro euskaldunean murgiltzeko aukera izaten baitute ikaskuntza-prozesuan. Maizpiden euskara ikastea azterketa baterako prestatzea baino askoz ere gehiago da.

    Marian Bidegain

    Maizpide euskaltegia-barnetegia da. Euskara ikasteko etxea da. Euskaraz bizitzeko tokia da, euskaraz amets egiteko, lagunak egiteko, ondo pasatzeko, ligatzeko,… Euskaratik eta euskaraz edateko tokia da, euskaldunon historia ezagutzeko, herri hone-tako kulturaz jabetzeko, bertsolaritzarekin eta bertsoekin gozat-zeko. Euskaldun berrien arnas gunea da Maizpide, hitz batean. Euskara-ikasleen eta herritarren arteko zubia da Maizpide. Ez da, ordea, gauetik goizera eta ezerezetik sortua. Urteetako ahalegina-ren –herritar askoren borondate onaren eta euskaltzaletasunaren truke– fruitu eta emaitza da MAIZPIDE.

    2. ZER (IZAN) DA ZURETZAT MAIZPIDE?

    Dionisio Amundarian

    Jende-talde baten ametsa. Neurri handi batean beterik-edo gerta-tu zela ikustean, egiazko ametsari leku utzi ziona.

    Joanak ziren, 1988ko apirilarekin, amesgaizto asko. Iritsia zen behin-behineko izan ziren molde asko alde batera uzteko garaia. Aztarrika asko egina zen jende-talde hura. Aipatu urte hura arteko ametsak muga asko izan zituen bidean. Ate joka asko egin behar izan zen, eta askotarikoak.

    Sinbolo-bidez adierazteko-edo, 1988ko MAIZPIDE hura israelda-rren «Hitzemandako Lurraldearen» edo musulmanen «La Meka-ren» edo euskaldunon «Nafarroa Garatu Osoaren» pareko-edo izan zen, maila askoz murritzagoan, jakina. Urtetan, tantoka tan-toka, ereiten eta garatzen, jende-talde hark botatako izerdia zi-mentarri izan zuena.

    Denetik izan zuen 1988 arteko MAIZPIDE egitasmoak. Alde-koak, kontrakoak. Maitale sutsuak, jeloskor kartsuak. Baikorrak,

    ezkorrak. Ustetsuak, etsiak. «Zertan “inbertitu dirua” euskararen munduan baino egokiago» ziotenak; «zertan “gastatu dirua” zirtzi-lkeria horietan?, ez ote zatekeen hobe diru hori pobreei ematea» ziotenak.

    Inbertsio ezin zuzenagoa zioen jende-talde hark. Biziari ondo-on-dotik lotua. Jende baten biziari. Herri baten biziari. Mende joanek pobretua zuten biziari. Lorpen handia izan zen inbertsioa. Jen-de askori irekiko zion ikusmira eta ikusmina. Euskara zertarako? Erantzuna ezin argiago eta sinpleagoa: EUSKALDUN IZATEKO. Hori zuen buruan jende-talde hark: jendea herritar egitea. «Ezin naiz ni neu izan zu gabe». Ezin naiz ni euskaldun izan zu euskal-dun izan gabe. Ez zen eta ez da kontua inor bortxatzea. Ni neu izatea da kontua. Zu zeu izatea da kontua.

    Izan bedi argibide Afrikan gertatu hau. Antropologo batek jolas bat proposatu zien tribu bateko haur batzuei. Fruitu desberdinez betatako saskia ipini zien urrun samar. Seinalea eman ondoren lehenik iritsiko zenarena izango zen saskia. Eman zuen seinalea. Haurrek elkarri eskua eman eta guztiak batera iritsi ziren. Zergatik egin zuten hori galdetzean: UBUNTU erantzun zuten, eta argitu: nolatan izan zitekeen gutako bat zorioneko, beste guztiak triste utzirik?

    Lerrokada honen hasieran aipatutako jende-taldeak hori zuen hel-muga: ZU ETA NI ESKUTIK, HERRI BAT MOLDATZEKO.

    Pello Joxe Aranburu

    Maizpidek onura anitz oparitu dizkit, besteak beste, nire irakas-le arduren, hots, helduen euskalduntze – alfabetatzearen nire jomuga, euskal ikasleekiko topa gune paregabea, euskal idazle izatearen zio edo aukera eta erretiro goiztiarra eman dizkit aipatu euskaltegi-barnetegiak. Lazkaon aipatu barnetegia sortu aurretik, AEK-an eta Goiherriko Gau Eskolan trebatu nintzen. Maizpide, 1988an fundatu zenean, irakasle eta, 1990-1993 urteetan, zu-zendari izendatu ninduten, hurrengo urtean erretiroa hartuz. Nire nortasunaren gailurrik aberatsena izan den atseden esparru eta esperientzia bikaina.

    Lurdes Amundarain

    Maizpide nire lehen lantokia izan zen, unibertsitate-ikasketak amaitu aurreko uda hartan hasita. Maizpidek pertsona asko eta asko ezagutzeko, lagun handiak egiteko aukera eman zidan, bai irakasle eta bai ikasle, horien artean gure erabaki eta proiektue-tan bidelagun dudan senarra. Maizpide hamalau urtez une gazi baino gozo gehiago eman zidan etxea izan zen. Maizpide, azken hamabi urteotan zuzeneko harremanik izan ez badut ere, gogoan dudan eta izango dudan txokoa da.

    Marian Bidegain

    Nire lantokia da Maizpide. Nire bigarren etxea da. Familia, lagu-nartea, lan-talde profesionala osatzen dugu guztiok Maizpiden. 25 urte bete ditu –mende laurdena!– eta horietatik hamabost zuzen-dari izan naiz, eta beste zortzi bat ikasketa-buru. Ilusio, poz, neke, zailtasun, kezka, ardura,… irri eta malkoen artean, bete-betean bizi izan ditut. Geroari begira jartzeko garaia da. Buru-belarri eta elkarlanean Herri zahar hau euskalduntzea dugu xede eta lanbi-de. Ez ahal ditugu beste 25 urte behar izango!

    Ezkerretik eskuinera: Dionisio, Pello, Lurdes eta Marian.

  • 7

    2013

    maizpideELKARRIZKETA

    ESPE BERAMENDI

    “Euskara ikasteko denbora eta lasaitasuna behar da”

    Duela 20 urte Maizpiden izan zen Espe Beramendi eta bere bizipenak kontatu dizkigu tolosar honek. Euskara ikastea hizkuntza bat ikastea baino gehiago dela adierazi digu.

    aldizkaria

    6

    maizpide

    2013aldizkariaELKARRIZKETA

    DUELA 20 URTE, ZERGATIK ETORRI ZEN TOLOSAR BAT MAIZPIDERA LEHENENGO ALDIZ?

    Euskalduna izatera etorri nintzen.

    ZEINTZUK DIRA DESBERDINTASUN HANDIENAK ORAIN-GOEN ETA LEHENENGOEN ARTEAN?

    Lehen ikasleek ez zeukaten hainbesteko presiorik zeren eta jendeak lanpostu finkoa zuen; gehienak funtzionarioak ziren. Orain, presioa handiagoa da, batez ere, maila altuetan.

    Lehen ez zegoen ez pintxo-poterik ez txangorik, eta ekintza hauek garrantzitsuak dira giro ona izateko. Hala ere, duela 20 urte geure kabuz antolatzen genituen irteera txikiak, esaterako, parkera, Beasaina, mendira eta abar.

    IRAKASTEKO METODOLOGIAK DESBERDINAK DIRA?

    Metodologia desberdina da, lehen mintzamen eta joko gehiago egiten genuen. Orain, ordea, ariketa gehiago egiten ditugu. Ni-retzat ez da hain komenigarria hainbeste ariketa egitea, zeren eta nire helburua ez da titulua lortzea.

    PINTxO-POTEA DESBERDINA DA?

    Ez da desberdina; izan ere, lehen ez zen pintxo poterik egiten.

    ZERK HARRITU ZAITU GEHIEN BERRIZ HONA ITZULI ZARE-NEAN?

    Lehen orain baino mutil gehiago zegoen. Memento honetan gi-zartea aldatzen ari da, horregatik gehienak emakumeak dira klasean.

    GOGORATZEN DUZU MAIZPIDEKO PASADIZOREN BAT?

    Musikaria zen mutil batekin gogoratzen naiz, eta mutil hau os-petsua zen emakumeen artean, denak bere atzetik ibiltzen zi-ren, barkatu, ginen.

    ATZERRITIK ETORRI ZEN IKASLERIK EZAGUTU ZENUEN?

    Ez. Agian kanpotarren bat etorriko zen euskara ikastera, dena den, gehienak hemengoak ginen.

    DUELA 20 URTEKO IRAKASLERIK BADUZU ORAIN?

    Bai, Aitzol, Garbiñe, Jon, Trini… besteekin ez naiz gogoratzen.

    NOIZ LIGATZEN DA GEHIAGO, ORAIN ALA LEHEN?

    Lehen, dudarik gabe. Hainbeste ariketarekin ez daukagu ligat-zeko astirik, eta, gainera, ez dago hainbeste mutil.

    ORAIN ZURE HELBURUA LEHENENGO ALDIZ ETORRI ZINE-NEAN BEZALAKOA DA?

    Orain nire motibazioa handitu egin da, zeren eta antropologia ikasten hasiko naiz udazkenean.

    ZER AHOLKU EMAN AHAL DIGUZU MAIZPIDEN ONGI EGO-TEKO?

    Kontuan hartu behar dugu euskara ez dela hizkuntza soila, kul-tura ere badela. Eta gure kultura jakitea oso garrantzitsua da. Horretaz aparte, ikasteko lasaitasuna behar da, euskara polita da eta.

    “Duela 30 urte lokal antzeko batean ikasten genuen”Duela 30 urte Joakin Zabalza iruindarra Lazkaon izan zen euskara ikasten, eta orain ere hemen da gure artean euskara ikasten eta sakontzen. Maizpide sortu aurreko garaia ezagutu zuen, eta hona hemen guretzat ekarri dituen lehengo eta oraingo oroitzapenak:

    KINO ZABALA

    DUELA 30 URTE, ZERGATIK ETORRI ZEN IRUINDAR BAT MAIZ-PIDERA LEHENENGO ALDIZ?

    1983an erabaki nuen Maizpidera etortzea euskara ikasteko gogo handia neukalako eta Nafarroan une hartan ez zegoelako euskal-tegirik.

    ZEINTZUK DIRA DESBERDINTASUN HANDIENAK ORAINGO EGOERAREN ETA LEHENGOAREN ARTEAN?

    Duela 30 urte logelak, jangelak eta klaseak herriko puntu des-berdinetan zeuden; orain, berriz, dena eraikin bakarrean dago. Lehen mojen komentuan edo Lazkaoko pisuetan zeuden logele-tan lo egin behar izaten genuen, eta otorduak beste leku batean egiten genituen. Lokal antzeko batean ikasten genuen. Jendea orain baino helduagoa zen, eta bertan ehun bat pertsona geun-den gutxi gorabehera.

    IRAKASTEKO METODOLOGIA DESBERDINA DA?

    Lehen maila desberdineko jendea elkarrekin izaten ginen klase berean. Metodoak lehen orain baino pobreagoak ziren, irratia, magnetofonoa, eta abar erabiltzen zituzten irakasleek irakasteko. Guk koadernoa besterik ez genuen erabiltzen, fotokopiarik eta libururik gabe. Batzuetan irratian Benito Lertxundiren abestiak entzuten genituen gero ikasteko. Nik nahiago dut gaurko metodo-logia, guretzat erosoagoa delako hiztegiarekin, fotokopiekin edota internetekin ikastea. Duela 30 urte gogorra izan zen zeren eta ez nekien euskaraz ezer, eta Lazkaon jende guztiak hitz egiten zuen euskaraz, bai barnetegian bai kalean. Adibidez, tabernetan beti eskatzen nituen tortilla pintxoa eta ardoa, zeren ez nintzen beste gauza bat eskatzera ausartzen. Orain, irailean etorri nintzenean, gogorra izan zen memento larria pasatzen ari nintzelako senide bat galdu nuen eta. Eskerrak oso giro ona zegoen eta oso pozik nengoen.

    PINTxO POTEA ERE DESBERDINA DA?

    Lehen ez zegoen pintxo-poterik, baina barnetegiko lagunekin joaten nintzen herrira, Beasaina edo beste lekuren batera poteak hartzera.

    ZERK HARRITU ZAITU BERRIZ ORAIN ITZULI ZARENEAN?

    Lehengo giroa berezia zen. Oraingoa ez da hain berezia, bueno ni ere hogeita hamar urte gazteago nintzen. Bueno, ulertuko duzue hogeita bost urterekin dena bereziagoa izaten dela.

    GOGORATZEN DUZU MAIZPIDEKO PASADIZORIK?

    Hasieran oso ikasle zintzoa nintzen, baina gero gutxi saiatu nintzen.

    Pasadizo asko pasatu nuen hemen nengoela. Adibidez, nire 28. urtebetetzean kristoren parranda egin nuen eta primeran pasatu nuen. Horrelakoak inoiz ez dira ahazten.

    ATZERRITIK ETORRI ZEN IKASLERIK EZAGUTU ZENUEN?

    Ez, ezagutu nuen jendea Euskal Herrikoa zen. Egia esanda, egin ditudan harreman onenak beti izan dira Nafarroako eta Gi-puzkoako jendearekin.

    DUELA 30 URTEKO IRAKASLERIK BADUZU ORAIN?

    Ez dut gogoratzen. Badakit Nekane, Antton eta J.M. zeudela le-hen aldian etorri nintzenean. Eta uste dut apaiz bat ere bazegoela, baina ez naiz oso ondo gogoratzen.

    NOIZ LIGATZEN DA GEHIAGO, ORAIN ALA LEHEN?

    Lehen gehiago ligatzen zen. Duela 30 urte, bikote bat baino ge-hiago sortu zen Maizpiden. Eta ligatu gabe ere, lagun asko egiten dituzu; ni, esaterako, ikaskide jakin batzuekin gogoratzen naiz. bata Iruñekoa eta bestea Donostiako ikasle bat.

    ORAIN ZURE HELBURUA LEHENENGO ALDIZ ETORRI ZINE-NEAN BEZALAKOA DA?

    Bai, helburua berdina da, nahiz eta eszenarioa aldatu.

    ZER AHOLKU EMAN AHAL DIGUZU MAIZPIDEN ONGI EGOTEKO?

    Zorrotza izatea, bai klasean bai kalean. Saiatu behar dugu bakar-bakarrik euskaraz pentsatzen. Izan ere, euskara oso garrantzitsua da gure bizitzan. Bestela, galdetu Jose Miguel Barandiarani edo Lazkao txikiri, kar kar-kar.

  • 98

    25 URTE, HAMAIKA PASADIZO

    1988an sortu zen Maizpide. Hala, euskara ikasi, euskal kultu-ra ezagutu eta horretan sakondu nahi duenari ikastaro trinkoak eskaintzea du zeregin. Maizpide etxeak bertara etorritako lagu-noi aukera ematen digu euskara giro atseginean ikasteko eta euskara-mailan, hobekuntza nabarmena egiteko moduan jartzen gaitu.

    25 urte bete dituen honetan, milaka izan dira bertatik pasatako ikasleak, eta ziur gara denak irten direla Maizpidetik atera on-doren desberdin, denek eraman dutela eta eramango dugula, euskalduntzeaz gain, zerbait handia hemendik, baina ziur gara gutako bakoitzak ere, hemendik pasatu garen milaka ikaslek ere, zerbait eman diogula Maizpideri.

    Hain zuzen ere, horretatik abiatuta, ikuspuntu horretatik abiatuta, kontatu nahi izan dugu 25 urte hauetako historia, modu atsegin, sinpatiko batean. Asko izan baitira, ziur, etxe honek bere baitan gordetzen dituen pasadizoak. Horretarako, irakasleengana jo dugu laguntza eske eta eurak izan dira, atsegin handiz, hamaika pasadizo eta abentura kontatu digutenak. Hona hemen, beraz, laburpen txiki bat eginda (izan ere, denak jasotzea ezinezkoa baitzen), jaso ditugun bostak:

    ULERTU NAHI ETA EZINA:Honako hau Maizpiden ez, baina Goiherriko Euskal Eskolan ger-tatua da, Lazkaoko fraideen eraikinean. Izan ere, Maizpidek 25 urte bete ditu, baina lehenago ere ematen ziren euskara klaseak. Garai batean jangela ere han zegoen, Pax etxean. Sartu ate na-gusitik eta ezkerrera, berriz, sukaldea.

    Orduan ez zen sakelakorik eta deiak bulegoan jasotzen ziren, eta abisua jangelara pasa eta jangelatik bulegora etorri behar izaten zuten ikasleek deia jasotzera. Hala, urte batean, ikastaro batean, Monika izeneko hiru neska suertatu ziren. Eta behin, deitu diote Monikari telefonoz. Sartu da sukaldaria jangelara eta egin du oihu denek entzuteko moduan: “Monika delako bat te-lefonora!” Altxatu da hiruretako bat, joan da telefonora eta deia beretzat ez izan eta itzuli da berriz jangelara. Sukaldariak berriz ere oihu: “Monika delako bat telefonora”. Altxatu da bigarrena, joan da deia jasotzera eta harentzat ere ez, eta itzuli da jangela-ra harentzat ez zela esanez. Egin du oihu berriz ere sukaldariak.

    Mundu guztia hasi zaio esaten orduan hirugarrenari beretzat izango zela. Hark ezetz, ordea, beretzat ez zela. Esan diote be-rak izan behar duela bila ari diren Monika eta hark orduan:

    IRAKASLEAREN USTEA ERDIA USTEL:Izenak direla eta ez direla, Maizpide sortu aurretik gertatutakoa da honakoa. Ikastaroa hasi eta lehenengo egunean, orain egiten duten bezala… ikasle zerrenda, giltzak… banaketa hori ari omen zen egiten irakaslea. Orduan ere, ikasle bakoitzak bere giltza zuen, baina ez gaur egun bezala, orduan, giltza, etxea, helbi-dea… dena azaldu behar izaten omen zitzaien ikasleei. Halako batean, zerrenda irakurri omen du irakasleak eta hara non ikusten duen Esmeraldo izeneko bat zerrendan. Pentsatu omen zuen:

    Hasi omen da zerrenda pasatu eta giltzak banatzen eta halako ba-tean Esmeraldora iritsi denean, hor deitzen omen dio EsmeraldAri. Orduan, baina, hara non entzuten omen duen: “Ez, ez… ni Esmeral-dO naiz”. Irakasleak mutil ahotsa entzun zuenean, ez omen zekien ze aurpegi jarri, algaraka hasi, negarrari ekin… Halako batean esan omen zion Esmeraldo delakoak: “lagunek Esme deitzen didate”.

    Okerrena ez omen zen hura izan, ordea, izan ere, handik urte batzuetara irakasle bera gela batean ikasleei pasadizo hura kontatzen ari zela, hara non esaten omen dion une hartan gela hartan bertan zegoen neska batek: “Esme neba dut”

    EUSKALKIEN ARTEKO KONTUAK:Maizpideko lehenengo zuzendariari, Dionisio fraide beneditarra-ri, gertatutakoa beste hau. Behin ikasle bat joan omen zitzaion idazkaritzara logelan ‘ardiak’ zituela esanez. Dionisio harrituta: “Baina nola? Ardiak logelan? Beste zerbait esan nahiko duzu...” Ikaslea bizkaitarra zen. Azkenean konturatu ziren ardi horiek ez zutela “beee”rik egiten. “Ardi”ak bizkaieraz “arkakuso”ak ere bai baitira. Eta horixe esan nahi zuen ikasle hark, arkakusoak zitue-la, alegia, logelan eta zerbait egiteko.

    Hizkuntzan eta kulturan barneratu eta murgiltzea da ikasteko biderik errazen eta eraginkorrena. Ho-rixe ahalbidetu du orain arte Maizpidek; euskaraz bizitzea, alegia. Eta horretan dihardu orain ere. Horren adibide, geu, ikasleok, oraintxe bertan delako ahalegin horretan ari garen ikasleok.

    “Bueno, gure idazkariak egin dik akatsen bat hemen, ‘a’ sakatu ordez ‘o’ jarri dik.”

    “Ezetz, bada, ni ez naizela Monika delakoa, ni Monika Lasa naiz”

    ARRIMA-ARRIMA GORPUTZ ETA ARIMA!Ikasleren bati gertatutakoa omen honakoa. Hots batzuk entzun eta esnatu omen zen gauez neska hau, ikasle hau. Hotsak ez omen ziren isiltzen eta konturatu omen zen bere logelakidea besteren batekin jolasean ari zela. Halako batean hotsak ez ezik, hasperenak ere hasi omen zen entzuten. Geroago, elkarrizketatxoa ere entzun omen zuen. Honakoa omen zioten:

    Bi neskak txortan ari omen ziren jo eta su, eta entzuten ari omen zen ikasleak izugarrizko txizagura, antza! Ez omen zuten berak nahi bezain azkar bukatu eta han egon omen zen geldi-geldi, bere hitzetan “como un gudari”, maitaleek saioa bukatu arte. Azkenerako bera ere nahiko “bero” jarri omen zen.

    UDAKO AJEEK ERAGINDAKO ABENTURAK:Udan, ikastaroak 15 egunekoak izaten dira eta igandeetan txangoa egiten da. Badakigu, gainera, udan zer gertatzen den Eus-kal Herrian! Festa batean eta festa bestean; baita Goierrin ere. Eta ikasle asko larunbat gauetan, gaugiroak lagunduta, atera egiten da festara. Komeriak izaten omen dira hurrengo goizean ajeak jotako horiek txangora joateko jaikiarazten. Txangoa tokatzen denetan, Maizpide itxi egiten da eta bertan ezin izaten omen da inor geratu. Pentsa bestela, inork uste gabe, barruan norbait geratu eta zerbait gertatuko balitz!

    Halako egun bat omen zen. Pasa dute irakasleek zerrenda eta bakarren bat falta. Ez omen zen inon ageri. Gela guztiak begiratu omen zituzten banan-banan eta inor ez, beraz, pentsatu omen zuten egun hori bere kasa pasatzea erabakiko zuela falta zen ikasle hark, alegia, piper egingo zuela. Pasa dute eguna kanpoan eta etorri dira guztiak Maizpide aurrera. Bat-batean, hara non ikusten duten bere gelako leihoan, zigarroa errez, delako ikaslea! Irakasleetako batek, ataritik gora begira, errieta egin omen zion. Bi arau hautsi zituen egun hartan ikasleak: bat, ez dago ezkutuan Maizpide barruan geratzerik halako egunetan. Pentsa ze nolako konpromisoa zerbait gertatu izan balitz! Eta bestea, Maizpide barruan ezin da erre!!! Egun hartan luzitu egin zen ikasle hura.

    Asko dira, pentsa dezakezuen bezala, irakurle, bidean geratu diren pasadizoak. Kontatzeko atseginak eta irrigarriak batzuk, kontatu baino ez kontatzeko modukoak beste batzuk. Geuk gustura entzun ditugu irakasleengandik jasotako hamaikatxo bat pasadizo. Entzun-ariketa polita eta gustagarria izan da. Gehiago entzun nahi izanez gero, zatoz Maizpidera eta jakingo dituzu! Hemen euskaratik eta euskaraz arituko zara. Bide batez, gainera, euskalduntze prozesuan asko duzula jasotzeko konturatuko zara, uste baino gehiago! Eta gogoratu, geure irakasleak esaten duen bezala: zuk euskara behar duzu, baina euskarak zeu behar zaitu.

    Egin hautua, BIZI EUSKARAZ!!!

    - Egon zaitez isilik, edota hitz egin ezazu baxuago, entzun egingo gaituzte eta!

    - Ezetz, bada, horiek lo daudela!

    2013

    maizpideERREPORTAJEAaldizkaria ERREPORTAJEA

    maizpidealdizkaria

    2013

  • 1110

    MAROKOKO EZKONTZAK

    Marokon ezkontzak hiru egunekoak dira. Lehenengo, trajeak pres-tatzen dira. Denbora asko behar dute egiteko. Denak eskuz egiten dituzte. Lehenengo egunean emaztegaia saunara joaten da la-gunekin. Kandelak, azukrea eta henna eramaten dituzte. Senar-gaia, berriz, familiarekin gurdian emaztegaiaren etxera joaten da eta tela, behia, zapatak, henna, arropak eta janaria (pastak, datilak…) eramaten ditu. Han musikarekin dantza egiten dute.

    Bigarren egunean emaztegaiak henna jartzen du eskuetan eta oinetan. Bitartean senargaiak familiarekin behia hiltzen du. Egun horretan pastak, pastelak… zerbitzatzen dituzte familia-rentzat.

    Hirugarren egunean festa handia izaten da alokatutako etxe edo jatetxe batean. Festa bostetan hasten da eta familia eta

    lagunak egoten dira. Egun hau handia da: emaztegaiak bost traje aldatzen ditu, senargaiak bi. Argazkiak ateratzen dituzte familiarekin eta lagunekin. Jende guztiak oilaskoa eta haragia marmeladarekin afaltzen du, postrerako fruta egoten da.

    Geroago, pastelak, pastak eta tea jaten dituzte. Ondoren, hiru-retan gutxi gorabehera, emaztegaia eta senargaia kotxea hartu eta hotelera joaten dira. Lehenengo, kotxean paseo bat egiten dute lagunekin.

    Hurrengo egunean senargaiaren etxera joaten dira, familiak go-sari berezia prestatzen duelako. Zopa, arrautzak, datilak… jaten dituzte ezkonberriek. Gero, eztei-bidaia hasten da. Gehienak Marrakexera joaten dira, hor oso eguraldi ona egiten duelako.

    Gure taldea ez da oso ezaguna Maizpiden. Ataunen bizi gara, eta Ataunen ikasten dugu. Gu bede-ratzi emakume gara, gehienak Marokokoak eta Aljeriakoak, baina El Salvadorreko eta Argentinako ikasle bat ere badaude.Gure herriko ohitura bat eta janari bat erakutsi nahi dizkizuegu.

    OSAGAIAKKuskusa egiteko:- 1kg kuskus

    - 2 baso ur hotz

    - 2 koilarakada olio

    - gatz pixka bat

    Saltsa egiteko:- 2Kg oilasko edo 1kg behi haragi

    - olioa

    - ura

    - piper beltza

    - azafraia

    - jengibre xehetua eta korkoma

    - gatza. bakoitzetik koilarakadatxo bat.

    - tipula bat

    - tomate bat

    - ½ kg azenario

    - ½ kalabazin

    - ½ kalabaza

    - aza pixka bat

    - arbia

    - perrexil

    - zelantro edo martorrieskukada txiki bat

    - garbantzuak

    Kuskusa

    ERREZETA

    Prozedura:

    Kuskusa

    Bota olioa kuskusari. Gero busti, zipriztindu kuskusa urarekin. Ondoren, eskuekin soltatu kuskusa, pinportak lortu arte (ez masa trinkoa). Gero lurrunetan egosi, eta berriz zipriztindu ura-rekin eta soltatu hoztu baino lehen. Egin hau hiru aldiz. 3. al-dian busti gatz eta urarekin.

    Saltsa

    Jarri lapikoan haragia, olioa, tipula, tomatea, garbantzuak eta espezie guztiak su motelean potxatzen. Gehitu ura, dezente, eta utzi egosten. Gero, atera haragia eta jarri barazkiak: lehe-nengo, azenarioa eta egosi pixka bat. Gero, kalabaza eta kala-bazina, eta egosi pixka bat. Azkenik, aza.

    Utzi dena pixka batean egosten.

    Nola antolatu platera:

    Hartu plater handi bat. Lehenengo ipini kuskusa. Gero, erdian haragia. Ondoren bota salda pixka bat. Gero jarri haragi gai-nean barazkiak (kalabaza, azenarioa… jolastu koloreekin). Bukatzeko, jarri aza mendiaren tontorrean; hau da, haragiaren gain-gainean.

    ON EGIN

    maizpide

    2013aldizkariaERREZETA

    2013

    maizpideERREPORTAJEAaldizkaria

  • 12 13

    ERREPORTAJEAmaizpidealdizkaria

    2013

    SOBRONERA TXANGOAN ABENTURA BILA!!!

    NON DAGO SOBRON?

    Ez oso urruti, MAIZPIDETIK ordubete eta laurdenera. Hortxe bertan du-zue, egun pasa ederra egiteko aukera paregabea!!! Guk, otsaileko os-tegun batean, orriak, taulak, hiztegiak… euskaltegian utzi eta hauxe egin genuen:

    ABENTURA ZELAIA Abentura Zelaia ikusi ge-nuenean, askok pentsatu genuen: “Hau oso erraza da!!!“ Baina lehenengo zubian hasi ziren arazoak: zuloz beteta zegoen, alde batetik bestera mugitzen zen. Batzuk urduri samar jarri ginen, beste batzuk, berriz, barrez hasi ziren, baina denok ginen jarrait-zeko gogoz.

    TIROLINAGero, lehenengo tirolina ailegatu zen, 25 metroko tirolina. Adre-nalina sortzeko aproposa da. Txanda ailegatzean, gure bihotzeko taupadak gero eta azkarragoak ziren. Oihuak eta esaldi politak entzun genituen: “ Ai, ama, que me cagoooo!!!” Baina onena aile-gatzear zegoen: 60 metroko tirolina. Salto hau konfiantza gehia-gorekin egin genuen eta gozatuz. Ikaragarria izan zen.

    ROKODROMOAJarraitu nahi bagenuen, erronkak gero eta zailagoak ziren. Hu-rrengo dorrera igotzeko eskalatu egin behar izan genuen. Han ere izugarrizko estiloa erakutsi genuen, sugandilak bezala igo baikinen. Kar-kar.

    2013

    maizpideERREPORTAJEAaldizkaria

    PIRAGUADenok ondo prestatuta, neoprenoa eta txalekoa jantzita, azalpe-na entzun ondoren, piraguarekin uretan sartu ginen Ebroko kanoi batean. A zer nolako lekua!! Hasieran, haizearen laguntzarekin joan ginen, gero, ordea, haizearen kontra. Tunel batetik pasatu gi-nen eta betiko pikeak sortu ziren: gure arteko lasterketa hasi zen. Azkenean motza egin zitzaigun ekintza; hurrengoan ibilbide osoa egingo dugu.

    ARKU-TIROAPunteria probatzeko aukera ezin hobea!!! Txapelketa honela hasi zen: puntu gu-txien lortzen zuten azken laurek erronda ordaindu behar zuten. Horrela, txan-da batzuk egin ondoren, eta diana ugari lortuta, (gezirik galdu gabe) argi geratu zen onenak zeintzuk ziren!!!

    SOBRON ABENTURAIrakurle, hemen azaldu ditugun ekintzez aparte, hauek ere egin daitezke: Paintball-a, senderismoa, orientazioa, BTT-a, puenting-a, rapel-a, eskalada, stand and paddle-a, buzeoa eta piraguismo ikastaroak.

    INFORMAZIO GEHIAGO:

    www.AvENTURASOBRON.cOM

    TELEFONOA: 945359016 / 686983861

  • 1514

    URBITARTE SAGARDOTEGIA

    NON IKASI ZENUEN SAGARDOA EGITEN? NOIZ HASI ZINEN?

    1987an Hernaniko Eizmendi sagardotegira joan nintzen sagardoa egiten ikastera, eta bertan ikasi nituen sagardoaren sekretuak.

    NOLATAN ETORRI ZINEN ATAUNA?

    1989an orain sagardotegia den etxe hau erosi genuen. Garai hartan Ordiziako Eroskiko kafetegia geneukan, baina sagardoa egiten ikasten ari nintzen, hau da, sagardoaren harra sartua nuen ordurako. Hasieran, bi kupel koskor jarri nituen, eta lagunekin eta ezagunekin dastatzen nituen neuk egindako lehen sagardoak, 1991n sagardotegia ireki genuen arte.

    GOIERRIN ZENBAT SAGARDOGILE ZARETE?

    Jendeak uste du sagardogileak Hernanin bakarrik daudela, baina hemen ere mordoxka gaude. Zerainen bi daude; Altzagan beste bat; Legorretan; Olaberrian, Etxe zuri; eta neu Ataunen. Goierrin sagastiak ere ugari dira.

    ZEIN SAGAR MOTA ERABILTZEN DITUZU?

    Nik gehiena errezil sagarra erabiltzen dut; baina mokotea, mokoloa, goikoetxea, txalota… ere erabiltzen ditut. Sagardo

    ona egiteko sagar ona behar da. Sagar onarekin egin daiteke sagardo txarra, baina sagar txarrarekin ezin da sagardo onik egin.

    NONGO SAGARRAK ERABILTZEN DITUZU? HEMENGOAREKIN NAHIKOA DUZU?

    Ahal den guztietan hemengoa erabiltzen dut, hau da, gehienetan bertakoa. Dena den, jakina da sagarrondoak bi urtetik behin ematen duela ugari eta beste urtea ezurtea izaten dela, hau da, oso sagar gutxikoa.

    HEMENGOAREKIN NAHIKOA EZ DENEAN NONDIK EKARTZEN DUZU?

    Ezurtean, kanpotik ekarri behar izaten dugu sagarra: Galizia, Asturias, Frantzia… Azken urte hauetan lan handia egiten ari gara sagardogileok sagarrondoek urtero berdintsu eman dezaten, eta ari gara zerbait lortzen.

    ZEIN JATORRI IZENDAPEN DAUDE? ZEIN ALDE DAGO BATETIK BESTERA?

    Jatorri izendapenik ez dago oraindik; momentuz, Eusko Label eta Gorena ditugu. Orain ari gara jatorri izendapena lortzeko ahaleginetan.

    Demetrio Terradillos sagardogilea Amezketan jaio eta gaur egun Ataunen bizi da. Beste lanbide batzuetan aritu ondoren, 1991n sagardogile lanetan hasi zen, eta Urbitarte sagardotegia jarri zuen martxan. Aurten 22 urte beteko ditu lanbide horretan.

    maizpidealdizkaria ELKARRIZKETA2013

    maizpide

    2013aldizkariaELKARIZKETA

    ZENBAT LITRO EGITEN DITUZU URTEAN?

    Urtero ez da berdin izaten. Gutxi gorabehera 125.000 litrotik 150.000 litrora izaten da urtean.

    SAGARDOTEGIA NEGOZIO ONA DA?

    Guretzat ez. Gurean lan asko egin behar da. Egia da hemendik jaten dugula eta soldata hemendik ateratzen dugula, baina ez da negozio ona, justukoa bakarrik.

    ZEIN LAN DUZU NAHIAGO, SAGARDOA EGITEA EDO PARRILLAN ARITZEA?

    Biak lotuta daude, eta biak gustura egiten ditut.

    PARRILLAN TxULETA ONDO ATERATZEKO SEKRETUA ZEIN DA?

    Garrantzitsuena haragia ona izatea da. Hori izanda, haragiaren gainean egon behar duzu, eta urteekin eskua hartzen da.

    ZER NABARITU DUZU GEHIAGO ALKOHOLEMIA KONTROLAK EDO KRISIA?

    Biak batera.

    ZEIN DA ZUEN MENUA?

    Tortilla, takoak eta txuleta da ohikoena; baina eskatuz gero, ajoarriero eta bakailaoa saltsa berdean ere prestatzen dugu sagardotegi garaian. Gero, maiatzetik aurrera, arraina parrillan ere prestatzen dugu.

    ZEIN EZAUGARRI DITU AURTENGO SAGARDOAK?

    Aurtengoa gozoa eta gorputz handikoa da, edan errazekoa. Kolorea ere ederra du, ez da argi-argia, baina ezta oso iluna ere.

    OPORRAK NOIZ HARTZEN DITUZU? ETA ZER GUSTATZEN ZAIZU EGITEA JAI-EGUNETAN?

    Maiatzean aste bete hartzen dugu lasai egoteko. Gure oporrak oso motzak dira 6/7 egun eta nahikoa.

    ZER MODUZ KONPONTZEN ZARA AUZOKIDEEKIN? SAGARDOTEGIAK SORRARAZTEN DIZU ARA-ZORIK?

    Orain arte ondo. Agian, oso ondo ere esan ahalko nuke, hemen aritzen gara elkarri laguntzen.

  • 1716

    Dani Scott. 31 urte. Artzain protestantea.Buenos Aireskoa, Argentina.

    ARGENTINAR BAT EUSKAL HERRIAN, MAIZPIDEN EUSKARA IKASTEN. ZERGATIK?

    Orain, emaztearekin Euskal Herrian bizi naiz, eta horregatik guk uste dugu oso inportantea dela herriko hizkuntza ikastea. Gure etxe berriak kultura eta hizkuntza dauzka ikasteko.

    NOIZTIK PRAKTIKATZEN DUZU PROTESTANTISMOA ETA NOIZTIK ZARA ARTZAIN PROTESTANTEA?

    Txikitatik. Egun batean nik Jesukristorengan sinetsi nuenean, kristautasun eta protestantismoa praktikatzen hasi nintzen. Baina nik pertsona bati bakarrik (Nazareteko Jesus) jarraitzen diot.

    Eta artzain protestantea orain dela gutxitik naiz.

    NOLATAN BURURATU ZITZAIZUN HORRELAKO LANBIDEA AUKERATZEA?

    Nik uste dut bi arrazoi giltzarrik eragin dutela nigan. Lehe-nengoa, leku desberdinetan jendearen premiak ikusi nituen. Jendearen premia espiritualak, sozialak eta politikoak ere bai, gizon- emakumeak pertsona integralak dira-eta.

    Eta bigarren arrazoia hau da: garai desberdinetan Jainkoaren deia entzuten nuen, adibidez: Biblia irakurtzean, otoitz egi-tean, zenbait egoeratan…

    ZERGATIK AUKERATU DUZUE EUSKAL HERRIA ETA EZ BES-TE BAT?

    Orain dela zazpi urte Andoaingo lagun batzuek Euskal Herrira gonbidatu ninduten hobeto ezagutzeko, eta Amarako eliza-ra ere bai. Bidaia hori oso berezia izan zen niretzat. Orduan

    berretsi nuen nire bokazioa. Hemen, Jainkoak nire bihotzean Euskal Herria jarri zuen.

    Gero Argentinara itzuli nintzen unibertsitatera, Zientzia Po-litikoak bukatzera. Gero, Bartzelonara joan nintzen Teologia ikastera, eta orain hemen nago. Euskal Herrian bizi naiz, eus-kara ikasten dut, lan egiten dut, eta, une honetan, emazteak eta biok hemen ditugu gure ametsak.

    ZER LAN DITU ARTZAIN PROTESTANTE BATEK?

    Gauza asko. Emazteak eta biok (guk uste dugu emakumeak ere lan pastorala egin dezakeela) jendeari entzuten eta laguntzen diogu, Biblia erakusten dugu, herrian premia sozialetan laguntzen dugu (adibidez, umeentzako merendolak antolatzen ditugu, Zestoako familia batzuei ere janariak ematen ari gara) eta uste dut giza eskubideak defendatzea ere oso garrantzitsua dela. Adibide onak izan ziren Martin Luther King, beltzen eskubideak defendatu baitzituen, eta Alemaniako artzain bat, Dietrich Bonhoeffer. Hau nazien erregimenaren aurka borrokatu zen. Biak asesinatuta hil ziren.

    HEMENGO JENDE GEHIENA KATOLIKOA DA, ZAILA DA GI-ZARTE HONETAN SARTZEA?

    Orain ez dut uste hemengo jende gehiena katolikoa denik. Agian nagusiak bai, baina gazteak eta berauen gurasoen be-launaldian, ez dakit izan diren. Eta ez dakit zaila den hemen protestantismoa sartzea. Baina, egia da, batzuetan jendeak aurreiritziak izaten ditu, ez baitu ondo ezagutzen.

    ZEIN DA ZUEN HELBURUA EUSKAL HERRIAN?

    Tolosan eta Euskal Herrian jendeari lagundu eta Jainkoaren maitasuna ematea.

    Tolosan eliza zabalik nahi dugu. Jende guztia ongi etorria izango da.

    ZER EZAUGARRI DITU ZUEN ERLIJIOAK?

    Nire ustez, nire sinesmena, fedea ez da erlijio gris bat, Jainkoarekin adiskidetasun harremana baizik.

    Ezaugarri nagusia hau da: Jesukristo nire askatasuna da, ze-ren eta berak niri maitasuna, duintasuna eta barkamena eman dizkit. Bere maitasuna, bere barkamena, bere bizitzeko mo-dua eta bere grazia dira ezaugarri nagusiak.

    Biblian oso bertso polita dago, eta nire laburpena da: “Je-sukristo bekatariak salbatzera etorri da Lurrera, eta horien ar-tean lehenengoa naiz ni”.

    “Jesukristo bekatariak salbatzera etorri da Lurrera, eta hauetan lehenengoa naiz ni”

    maizpide

    2013aldizkariaELKARIZKETA

    maizpidealdizkaria ELKARRIZKETA

    Nolako lanbidea!

    B-1 taldekoak gara, eta aldizkarirako klasekideei elkarrizketak egitea bururatu zaigu. Izan ere, hain arruntak ez diren lanak egiten dituzten profesionalak ditugu klasean, eta beren lanei buruz gehiago jakin nahi dugu.

    Bea Anaut, 30 urte. Hezitzailea eta artzaina. Gardekoa, Erronkari.

    HASTEKO ESANGO DIGUZU ZERGATIK ETORRI ZAREN HONA, MAIZPIDERA?

    Beti nahi izan dut euskara ikasi, eta uste dut euskara ikasteko aukera onena euskaraz bizitzea dela. Aukera hori barnetegi batek ematen dizu, eta Maizpide aukeratu dut, zeren eta erreferentzia onak nituen.

    NOLATAN BURURATU ZAIZU OFIZIO HORI AUKERATZEA?

    Beti ikusi dut etxean, nire aita artzaina baita. Duela sei urte itzu-li nintzen Iruñetik herrira, eta Garden, nire herrian, bizi nahi dut. Inoiz ez nuen planteatu lan honekin jarraitzea, baina, aita aurten jubilatuko denez, aukera ona izan litekeela pentsatu dut.

    BERAZ, ETxEAN AITARENGANDIK IKASITAKOAREKIN MOLDA-TUKO ZARA ALA IKASTAROREN BAT EGIN DUZU EDO EGITE-KO ASMOA DUZU?

    Etxean ikasitakoarekin moldatzeko asmoa dut.

    NOLAKOA DA ARTZAIN BATEN EGUNEROKO BIZITZA?

    Egun guztiak ez dira berdinak, urte sasoiaren arabera lan batzuk edo beste batzuk egin behar dira. Udan adibidez, ardiak men-dian egoten dira, eta han jaten dute; neguan, berriz, etxean ego-ten dira, beraz pentsua eta lastoa eman behar zaizkie. Horretaz aparte, kontuan hartu behar da erditzeko garaia den, txertatzeko garaia, arkumerik dagoen…

    ARTZAINOK BADUZUE DIRU LAGUNTZARIK NAFARROAN?

    Bai, baina oso gutxi da.

    EZAGUTZEN DUZU BESTE ARTZAIN NESKA ETA GAZTERIK?

    Bai, beste neska bat ezagutzen dut. Hogeita lau urterekin jarri zi-tuen ardiak. Baina badakit gehiago daudela.

    KRISIA DELA ETA, USTE DUZU GERO ETA JENDE GEHIAGO JOATEN DELA HIRITIK HERRIRA?

    Ez dakit. Baina hirian lanik ez baduzu, ez duzu ezer; herrian, be-rriz, baliabide gehiago duzu bizitzeko.

    ARTZAINAK DESAGERTZEN ARI OMEN DIRA, BEHARREZKOAK DIRA?

    Nire inguruan, artalde kopurua asko jaitsi da. Beharrezkoak di-ren? Bueno, ardi produktuak kontsumitu nahi baditugu, bai be-harrezkoak dira, noski. Gainera oso inportantea iruditzen zait he-mengo abeltzaintza eta nekazaritza mantentzea eta sustatzea.

    2013

  • 18 19

    Peio. Lan bertikalak. 42 urte. Iruña.

    LEHENIK ETA BEHIN, KONTATUKO DI-GUZU ZERGATIK AUKERATU DUZUN MAIZPIDE?

    Euskaltegiko ikaskide batek hona etorri zela esan zidan, oso gustura egon zela, eta urtarrilean, oporretatik itzuli bezain laster, Maizpideko telefonoa eskatu nion matrikula egiteko.

    NOLATAN BURURATU ZITZAIZUN LANBIDE HONETAN HASTEA?

    Esan behar dut orain dela hamabost bat urte eskalatzen hasi nintzela. Lan ber-tikaletan hasi baino lehen, zenbait en-presatan margotzen lan egin nuen. La-gun batzuek enpresa bertikala zeukaten, eta egun batean langile bat behar zuten. Lanpostua eskaini zidaten eta sartzea erabaki nuen.

    NOLAKOA DA ZURE LANEGUN BAT?

    Beste edozeinena bezalakoa. 08:00eta-tik 16:00etara. Hamaikak aldean, atse-denaldia egiten dugu eta beti lanean hasterakoan luzamenduak egiten ditugu.

    Udan, ahal bada, itzalean lan egiten dugu, eta normalean zer eguraldi egingo duen begiratzen dugu.

    EZ ZAIZU ZURE LANA ARRISKUTSUE-GIA IRUDITZEN?

    Pixka bat bai. Argi dago beste gauza-rik ezin dudala esan, gure aldetik esan dezaket ia beti sokarekin lotuta egoten garela eta presarik gabe ibiltzen garela.

    ZURE LANA EGITEKO PRESTAKETA FI-SIKORIK ESKATZEN DUTE?

    Kirolari fanatiko bat ez izan arren, beti-danik gustatu zait mendian ibiltzea eta eskalatzea.

    IKUSTEN AL DUZU ZEURE BURUA LAN HORRETAN 65 URTEREKIN?

    Askotan gero eta gehiago pentsatzen dut horretan, eta, egia esan, ez dut uste 65 urterekin lan honetan jarraituko dudanik, bestela “Superman” izango nintzateke.

    maizpide

    2013aldizkariaELKARIZKETA

    maizpidealdizkaria ELKARRIZKETA

    Clara Roses Ubasart. 24 urte. Emagina. Katalunia.

    LEHEN KATALUNIAN BIZI ZINEN, ORAIN DONOSTIAN. AL-DAKETA, EZTA?

    Bai. Ikasketak amaitzera etorri nintzen Donostiara. Euskal He-rrian oso gustura nago, eta pixkanaka nire bizitza hemen erai-kitzen hasi naiz. Hala ere, eguzkia faltan botatzen dut.

    ZERGATIK ARI ZARA EUSKARA IKASTEN?

    Pentsatzen dudalako bertako hizkuntza dela eta ikasi egin be-har dudala. Aukera eduki dut gainera barnetegira etortzeko, eta aukera onena dela uste dut.

    NOLATAN AUKERATU ZENUEN EMAGIN IZATEA?

    Betidanik eduki dut argi emagina izan nahi nuela. Egia esan, 13 urterekin jada erabaki nuen.

    NOLAKOA DA EMAGIN BATEN LANEGUN BAT?

    Egin beharreko lanaren araberakoa da. Emaginak haurdun dagoen emakumearen ziklo osoan egon behar du, eta fase bakoitzean betebeharra desberdina da. Emagina askok haur-dunaldiarekin soilik lotzen dute, baina hori baino gehiago da.

    Emagina osasun zerbitzuak eskaintzen dituen profesionala da, eta emakumea bizi ziklo osoan zehar zaintzea du helburu: sexualitatean, sexu bidez transmititu daitezkeen gaixotasune-tan, erditzean (bai aurreko zein geroko prozesuan), menopau-sian…

    PROIEKTU BERRIREN BAT ERE BADUZU… KONTATU, ME-SEDEZ.

    Bai. Orain beste bi emaginekin nabil lanean. Haurdunaldi osoko zerbitzua eskaintzen dugu amaren etxean. Prozesu osoan zehar egiten dugu lan, bai erditze aurretik, eta baita erditu eta gero ere; nahiz eta prozesu erabakigarriena erditzea den.

    ZEIN DESBERDINTASUN DAUDE ETxEKO ETA OSPITALEKO ERDITZEEN ARTEAN?

    Ez daukate zerikusirik. Etxean zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu. Denbora luzea eskaintzen diegu gurasoei, eta konfiantza lantzen dugu. Beharrezkoa da konfiantza edukitzea; bai guk gurasoekiko, eta baita alderantziz ere. Erditzean laguntzen dugu, baina esku-hartzerik gabe. Gure lana dena ongi doala ziurtatzea da. Gainera, etxean erditzeak gauza positibo asko eskaintzen dio bikote eta haurrari: intimitatea, lasaitasuna, gertutasuna… Horrez gain, erditzearen prozesu naturala errespetatzen dugu, betiere segurtasun osoaren barnean. Lehentasuna ematen diogu amaren eta haurraren segurtasunari. Horregatik, ama guztiek ez dituzte etxean erditzeko baldintzak betetzen; soilik erditze normala dutenek, arazo berezirik ez dutenek bakarrik egin dezakete.

    URTERO ZENBAT EMAKUMEK ERABAKITZEN DUTE HAURRA ETxEAN IZATEA? ZEIN JOERA

    IKUSTEN DUZU?

    Ez dakit, ez da erraza jakitea. Azkenean, emagin talde ugari daude independenteki lan egiten dutenak. Katalunian bada-go datu base bat informazio hori biltzen duena, baina Euskal Herrian ez, eta egotea gustatuko litzaiguke.

    ZENBAT KOSTATZEN DA ETxEAN ERDITZEA?

    Bueno, bada, energia mental handia eskatzen du. Bizitza pertsonalari begira, sakrifizio handia da. Uneoro adi egon behar duzu, haurrak erabakitzen du, azkenean, noiz jaioko den. Gu beti egon behar gara prest, eta horretarako mentalizatuta egotea ez da erraza. Gauza asko utzi behar dira albo batera, baina ziur eta zalantzarik gabe baieztatu dezaket merezi duela.

    2013

  • 21

    maizpide

    20

    aldizkaria2013

    Tren geltokian gonbidatu guztiak elkartu ginen, batzuk Beasain-goan eta beste batzuk Ordiziakoan. Guztiok oso pozik ginen, algara batean, zalapartaka, flamenkoa abesten eta dantzatzen, tragoxka bat tarteka... aldarte ederrean. Baina oso urduri ere bai, emaztegaiari egin beharreko zapiaren frogarengatik. Ba-dakigu ezkontza ospakizunaren aurretik egiten dela, baina ijito bereziak eta alternatiboak garenez, guk ezteiaren parranda pit-tin baten ondoren egitea erabaki genuen.

    Beasaingo geltokian oso pozik geunden ateri zelako. Tolosa-ra ailegatu ginenean, berriz, egundoko zaparradak harrapatu gintuen. Hura erauntsia, hura! Zoritxarrez, horrelako eguraldi petrala eta zakurra izan genuen gau osoan zehar, euria, haizea, kazkabarra eta hotz izugarria... Ijitoen Jainkoa haserretu egin ote zen gurekin?

    Baina zerutik zetorren zigorra ez zen nahikoa izango gu kokilt-zeko, ez horixe! Euritik babesteko aterpe bila hasi ginen bere-hala, eta horretan ari ginen bitartean... Hara non topatu genuen ijito koadrila bat! Bene-benetakoak, ez mozorrotuak. “Esusorus son másfalsusquelos de loschinos”, esan zioten gure Endikari barrez. Gero, ikaskide ohi batzuekin eta irakasle batekin -ber-tako alaba den Aintzanerekin– topo egin genuenetik aurrera tabernaz taberna ibili ginen, baita enparantzako aterpe eta kar-petan jarritako musikarekin dantzan ere.

    Halako batean, iritsi zen eztei ospakizunaren unerik garrantzitsuena: zapiaren froga. Ijitoen kulturan garrantzi handia dauka usadio honek. Haientzat oso garrantzitsua da ezkontzera doan andregaia birjina izatea, eta hori ziurtatzeko zapi zuria odoleztatua ateratzea: “Ijitook dugun gauzarik garrantzitsuena zintzotasuna da” (“quelo másimportantees de la hondradez”).

    Gure ezkontzan, ordea, zapia elurra baino zuriago atera zen. Antza denez, gure Nuriak “varon” delakoa ezagutua zuen, ordurako; lardaskan eta zilipurdika ibilia zela, alegia.

    Senargai gizajoa lur-jota geratu zen une batez, eta handik au-rrera bere jarrera erabat aldatu zen, neskatara joan baitzen jo eta su, ordura arteko emaztegai kuttuna baztertuta. Gonbidatu guztiok, berriz, zer egin ez genekiela. Baina Aita Jaunaren edo Patriarkaren aginduari kasu eginez, ospakizunarekin jarraitu genuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Geroxeago “deshondra” hori guztiz ahaztuta geneukan.

    Ospakizuneko unerik magikoena Jon Magik-en agerpena izan zen. Jakizue, magoa denez, gauzak desagerrarazten ohituago dagoela, baita bera desagertzen ere. Beraz, nabarmentzekoa zen Maizpideko lagunok eta zaleak ezagutzea eta gurekin ge-ratzea, tranparik egin gabe, kar, kar...

    Ordu txikiak aurrera eta dena ondo zihoan: jendea dantzan, edaten, berriketan, barrez... Eta bat-batean, brastakoan, supi-tuki, gure “ahizpa mardularen” gainean, hau da, Kris-en belau-nean, danba! erori zen horman zintzilik zegoen bozgorailua. A zer nolako zartakoa hartu zuen! Eta inguruan guztiok barrez lehertzen, bera intzirika ari zen bitartean. Gajoa!

    Tira, azkenean istripua ez zen hainbesterako izan eta parran-da modu egokian amaitu zen, Bad Sound System taldearen kontzertuan, Reggae dantzatzen. Hori bai, guztiok blai eginda (kanpotik bai, behintzat).

    Eta horiexek izan dira euskaltegiko taldearen aurtengo ibile-rak, kronika honetan jaso ditugunak (pasadizo guztiak ere ez ditugu kontaketan sartu, jakina). Beste urte betez inauterietako ohiturari eutsi genion eta gustura gaude, lanak ondo bete ditu-gulako. Ea datorren urtean ere beste ikasle batzuk jarraipena ematen dioten!

    “Esusorus son másfalsusquelos de loschinos”

    “Motxaile” taldea Beasaingo geltokian

    maizpide

    2013aldizkariaERREPORTAJEA

    Hasieratik egon gara denok oso elkar hartuta, gure artean ha-rreman estua daukagu eta. Norbaitek etxean “Palabra de Gi-tano” izeneko telebista saioa ikusi ondoren, hurrengo astean klasera proposamen bat eraman zuen: ijito mozorrotzea.

    Denok ados geundenez, segituan hasi ginen paperak banat-zen, nor izango zen “Patriarka”, nor izango zen emaztea, nor senargaia, nor izango zen nor erabakitzen, alegia. Dena ze-hazteko bilera bat antolatu genuen eta bertan janzkerari buruz hitz egin genuen, ijitoen joerak zein ziren aztertu eta interneten argazkiak ikusiz ere ideiak hartu genituen. Ondorio batera iritsi ginen: bitxiak eta apaingarriak oso garrantzitsuak izango ziren ijitoen traza izan nahi bagenuen, inondik ere.

    Eta denborarik galdu gabe Euskal Herriko mozorro denda han-dienera joan ginen, Zaldibiako Jaiak dendara, hain zuzen ere. Era guztietako trapu, bitxi eta osagarriak aurkitu genituen. Nes-kentzat ileordeak, ilea apaintzeko loreak, peinetak, belarritako uztai handiak, lepoko koloretsuak... Mutilentzat, berriz, urre go-rrizko kateak eta eraztunak, kapelak eta zapiak... zein baino zein deigarriagoak. Beste talde batek emaztegaiaren soinekoa prestatu zuen plastikozko poltsez eta izarez baliatuz. Pixkanaka ari ginen behar den bezalako itxura hartzen, bai horixe!

    Hainbesteko prestaketaren ondoren eta asteburuan nor bere herriko inauteritan ibilita, azkenean iritsi zen egun seinalatua , Eztei Egun handia! Goizeko klaseak nola edo hala pasa geni-tuen, arratsaldekoa ere bai eta asteleheneko sei eta erdietan, klaseak bukatu ondoren, giroan nabari zen jendearen urduri-tasuna. Maizpideko goiko solairuan mugimendua ez zen no-lanahikoa: logeletan emakumeak aurpegia margotzen eta ilea apaintzen zebiltzan eta bitartean mutilak, kapela buruan, dena zaintzen, kontrolatzen...

    Iluntzeko 8etan, afalorduan, denok “beintizinko baino dotorea-go” jangelan eserita geundela, berebiziko sarrera egin zuten senar-emazteek. Hura buila eta txalo jotzea! Lerdea zerigula utzi gintuzten, alajaina! Ezteietara gonbidatutako guztiak han-txe, “la Princesa” eta “el Princes” inguratu zitzaizkien, garrasi-ren bat bota eta jaia hasi zen. A zer nolako afaria! Deskribaezi-na... Hamarrak aldera, “motxaile” taldea, kapak eta makilak eskuan, oihuka, iji-aja, berriketa alaian Beasaineraino joan gi-nen, geltokian Tolosarako trena hartzeko asmotan.

    MAIZPIDEKO INAUTERIAK

    Maizpidek 25 urte bete ditu aurten. Eta bertako ikasleok zein irakasleok ondotxo dakigun bezala, urtero inauterietako astelehenean Maizpideko ikasle talde bat Tolosara joaten da, festa elkarrekin ospatzera. Dagoeneko tradizio bihurtu da, eta, zalantzarik gabe, usadio polita da, hunkigarria, gogoangarria… Aurten ere ez diogu ohitura zaharrari hutsik egin eta berezitasun bat gehitu diogu, gainera. Barnetegikook gai beraren inguruan prestatu dugu mozorroa: IJITO EZKONTZA.

    Ezkongaiak, “la Princesa” eta “el Princes”

    Eztei-afaria. Oturuntza

    “Palabra de Gitano”

    ERREPORTAJEA

  • 22 23

    2010eko martxoaren 1ean, Donostian hartu nuen Beasainera eramango ninduen trena. Hala ere, artean iritsi gabe nengoen nire helmugara: zorioneko Lazkao horretara. Tren geltokian nes-ka jator bati esker jakin nuen autobusez joan nintekeela. Nire irribarrea ezabatu egin zen, neskak abiatuta zegoen autobusa hatzaz erakutsi zuenean. A ze zorte txarra! Oinez joatera be-hartuta nengoen, berandu iritsi nahi ezean, bederen.

    Hasiera ona ez izan arren, Lazkaora heltzea lortu nuen. Eraikina oso handia iruditu zitzaidan, ez nuen espero halako “tenplua” topatzea. Bai, tenplua esaten dut, urrunetik ikusita, grekoen tenplu sakratuen antza daukalako, sarreran zutabe itzel horie-kin izugarrizko hiruki batek eutsita. Momentu horretan galdetu nion neure buruari:

    Hala ere, sartu nintzenean, jende asko ikusi ahal izan nuen, ni bezala galduta. Orduan, burura etorri zitzaidan esaera hori: “Askoren gaitza, beste askoren poza”.

    Ongietorri beroa izan nuen, eta behin maleta musika gelan utzita, klasera joan nintzen. Marian Etxeberria zen nire arduraduna, berak eta beste hamar lagunek osatzen genuen taldea. Hamarretik batek bereziki arreta eman zidan. Neska pinpirina zen, berritsua, eta, gainera, oso azkar hitz egiten zuen: Bea. Geroago jakin nuen klase-kideak ez ezik, logela-kideak ere izango ginela.

    Lehendabiziko eguna gogoan izango dut betiko, dudarik gabe. Hortik aurrera, egunak nahastuta ditut; agian, ez dut gogoratzen nola izan ziren gainontzekoak, baina makina bat irudi etortzen zaizkit burura filmetako fotogramak izango balira bezala.

    Anekdota eta pasadizo ugari bi-zitzeko aukera izan nuen. Bat kontatuko dut adibide gisa. Nire logela-kidea, Bea, ez zegoen eroso egokitutako koltxoiarekin. Klase-ki-de baten logelara joan ginen hizke-tan aritzeko, eta Bea hutsik zegoen ohean eseri zenean, hain erosoa iruditu zitzaion koltxoia, non eraba-ki baitzuen aldatzea. Imajinatu hiru neska hirugarren pisuko korridoree-tatik koltxoi batekin, korrika, Ramo-nek nahiz beste inork ez ikusteko.

    Hau dena zarata atera gabe, noski. Norbait zetorrela entzuten genuenean, saiatzen ginen ziztu bizian beste aldera joaten.

    Istorioak aparte, Maizpiden aurkitu nuena ez dut beste inon iku-si. Klase-kideok, logela-kideok, irakasleek, sukaldariek, idazka-riek eta garbitzaileek familia osatzen dugu. Maizpideko familia. Badakit topikoa ematen duela, baina benetan diot.

    Etxetik kanpo bizitzera “behartuta” gaudenean, umezurtz sen-titzen gara. Beraz, oso garrantzitsua da bihotz oneko pertsonez inguratuta egotea. Politena da sortzen diren harremanak. Egun batean ezezagunak zirenak, gaur-gaurkoz, lagun bihurtu dira.

    Hala ere, bidea ez da xamurra: izan ere, esaerak dioen moduan ”ez dago larrosa-rik arantza barik”. Gogorra da ikustea nola

    zurekin h a s i zirenek azterketa gainditu ondoren, euren bizitzarekin jarraitzen duten eta zuk lor-tu ezinik errepikatzailea izan behar duzun. Zigortuta. Hau da, zalantzarik gabe, senti-mendurik gazi-gozoena. Baina, egunen batean, gure txanda ere iritsiko da, ziur.

    Hau dena aurrera eramate-ko irakasle zoragarrien lana ezinbestekoa izan da. Nire amonak esaten duen beza-la: “Hay de todo como en

    botica”. Baina, Maizpide ez da lana, baizik eta bizitza ulertzeko era bat, hau transmititzen da euren jardunean.

    Ez naiz gehiago luzatuko, oraindik barnetegian jarraituko du-danez, argilun asko biziko ditut, ziur. Dena den, nire maletatik gauza batzuk atera ditut, sobera daudelako eta maleta gauza berriz beteta itzuliko naiz etxera, batez ere, orain Maizpideko estiloak hezurretaraino busti nauelako.

    Bidaia egin ahala, ziur nago, gauza gehiago sartuko ditudala maletan.

    maizpide

    2013aldizkariaARTIKULUA

    “Non demontre sartu zara? Hau zer da? Euskaltzaindia?”

    2013

    maizpidealdizkaria ARTIKULUA

    OROITZAPENEZ OROITZAPEN

    Maite Agirre

    Etorri berria naiz Maizpide barnetegira. Euskara berreskurat-zen hasi nintzenetik, orain dela urtebete, euskaltegietan soilik ibili naiz. Eta esan beharra daukat, zenbait euskaltegitan urtea igaro ondoren, egunero gauza berberak entzuteak bultzatu nin-duela Maizpidera etortzera.

    Hori bai, aitortu behar dizuet hona etortzea ez zela erraza izan niretzat, etxeko ohea oso gustuko dut eta. Gainera, nork bere etxean duen erosotasuna nekez galdu nahi izaten du.

    Hala ere, egun batean, euskaltegitik etxera nindoala, euskarari beste era batez ekin behar niola pentsatu nuen, era eraginko-rragoaz, alegia. Izan ere, ez atzera ez aurrera ikusten nuen neure burua euskararekin. Eta, barnetegi batera joan beharra nuela pentsatu nuen, hizkuntza bat ikasteko ez baitago forma hoberik. Etxera ailegatu bezain laster, burura etorri zitzaidan lehen barnetegira deitu, neska batek komentatu zidanera, hau da, Maizpidera, eta izena eman nuen, damutu baino lehen.

    Orain, hemen nago, Maizpiden, eta astebete soilik daramat. Ez dakit oraindik nire erabakia egokia izan den; baina inoiz ez dut hainbeste atariko egin, ez, alajaina! Etxeko lanak gorabehera, uste dut asko ikasten ari naizela. Eta, horretaz aparte, euskaraz aritzean, neure burua iaioago ikusten dut.

    Aurreratzen ari naizela ikusteak, poliki-poliki bada ere, zeharo pozten nau. Hartzen diren ohitura txarrak ez dira erraz deu-

    seztatzen. Baina, nire helburua, behintzat, gertuago ikusten dut, hau da, komunikatzeko eta idazteko trebeago moldatzen naiz, hona etorriz geroztik. Eta, gezurretan ez ibiltzeko, EGA titulua eskuratzetik ere hurbilago izatea espero dut.

    Vanesa Alonso

    “Lazkaora? Eta non dago hori?” Horixe pentsatu nuen Lazkao aipatu zidaten lehendabiziko aldian. Garai horretan, Madrilen bizi nintzen ni. Unibertsitateko ikasketak bukatu berria nintzen eta bidegurutze batean nengoela sentitzen nuen, norantz jo ja-kin gabe, hau da: erabat galduta nengoen.

    Gure izebaren eskutik izan nuen Maizpideren berri, bera hemen ikaslea izan zen eta. Ondo azaldu zidan zer zen, non zegoen eta zer eskaintzen zuten. Proposamena erakargarria iruditu zit-zaidan, oso. Horregatik, bi egun geroago maleta egiten hasi nintzen. Hona hemen zer sartu nuen:

    Maizpide.iz. “MAIZ”, sarri, asko… eta “PIDE”…, baina zer demontre da “pide”? “bide”, agian? Eta, Maizpide? Badakigu hitz guztiak ez daudela hiztegietan ezta entziklopedietan ere, baina gu saiatu gara bere esanahia aurkitzen. Elhuyar hiztegian ez da hitz hori agertzen eta, are gutxiago, 3000 hiztegian. Jakina, horrek ez du esan nahi esanahirik ez duenik. Guk, behintzat, buruari eraginda, esanahi asko aurkitu dizkiogu Maizpideri: Euskara, laguntasuna, azterketak, anaitasuna, berridazketak, ilusioa, sinonimoak, euskal kultura…25 urte –mende laurdena!– bete ditu Maizpidek, eta horregatik, lehenik eta behin, ZORIONAK! Hainbeste urte, hain urte gutxi… Esaera zahar batek dio “Gazteak bururik ez, zaharrak indarrik ez”, eta, gure ustez, Maizpideko zahar-gazteei ez zaie falta ez bururik ez indarrik, beste 25 urte, gutxienez, jarraitzeko.Hona hemen, zuen urtebetetzean, gure oroitzapen batzuk, zuentzat opari.Gurekin guztiekin bezain ondo eta jator asmatuko ahal duzue hurrena etortzen direnekin! Eutsi goiari!

    Irakasleen ezaugarriak:

    1. Pazientzia izan (beti azkarriloren bat egongo da eta)2. Psikologia pixka bat eduki (klinexak eraman, bada ezpada) 3. Teknologia berriak menperatu (bestela ez saiatu klasean erabiltzen)

    4. Trebetasunak izan(gitarra edo beste musika tresna jotzen

    baduzu, hobeto. Bertsoak botatzeak

    ere balio du)

    5. Aktore ona izan (behin eta berriro betiko kexa eta isto-

    rioak entzun beharko dituzunez, ezuste-

    ko aurpegia jartzen ikasi behar duzu)

  • 24 25

    maizpide

    2013aldizkaria

    David Fernandez

    Duela asko etorri nintzen hona, Maizpidera diot. Dagoeneko badaramat… mmm… utzi pentsatzen… astebete, bai. Denbo-ra motza dela iruditzen zaizu? Ez horixe! Azken aste honetan aurreko 3 hilabeteetan baino gauza gehiago egin ditut, bene-tan.

    Lanik gabe egotea oso latza da baina, tamalez, egunotan gero eta ohikoagoa da gazteon artean. Hau gutxi balitz bezala, esaten digute gure etorkizuna orain baino ilunagoa izango dela, geratzen zaigun itxaropen apurra galarazi diezaguke horrek. Baina, ni ez nago prest, ezta pentsatu ere! Bigarren hezkuntzako irakaslea izateko ikasi dut eta irakaskuntzan egingo dut lan… Horretaraxe etorri naiz, euskara ikastera, lanpostu bat lortzeko eta nire ametsa errealitate bihurtzeko.

    Euskal Herrian, hain zuzen, lan egiteko euskara beharrezkoa da, eta zenbat eta maila altuagoa izan, hobeto. Hori lortze-ko barnetegia da lekurik aproposena, gure hizkuntza ikasteko nahiz beste gauza asko egiteko. Ni hementxe nabil, ariketa-liburuak alde batera utzita, euskaraz gozatzen, alegia, euska-raz bizitzen: Egunerokotasunetik hurbil, jende berriz ingura-tua, ekintza ugari egiten eta munduan zer gertatzen ia jakin gabe. Pozik eta eroso nago, ez nuen espero; baina, horrela izan da hasiera-hasieratik.

    Astebete luzean jada bizipen anitz izan ditut: tertulia pare ba-tera joan, “pintxo potea” ezagutu, txango bat egin ogia nola egiten den ikasteko, besteak beste. Gauzak dauden daude-nean jarraitzen badute, ondo, baina inork ez daki zer gerta-tuko den… Espero dut, nik, behintzat, orain bezain pozik ja-rraitzea, eta, zer demontre! Baita nire ondoan daudenek ere, hemengo gehienok merezi baitugu, behintzat, orain arte eza-gutu ditudanek. Bueno, besteek ere segur aski merezi dute, jende ona normalean hobeaz inguratuta omen dago eta.

    Hona etortzen garenon helburua euskara ikastea bada ere, gehien betetzen gaituena ikasketen ondoan dago.

    Amanda Neira

    “Maizpide” hitza ez da nire hiztegian agertzen, baina neure oroimenean barnetegi batekin lotuta dago.

    Orain dela zazpi urte ezagutu nuen Maizpide. Ni Donostiakoa naiz, eta Alde Zaharreko euskaltegi batean ikasten nuen euskara, lan egiten nuen bitartean. Bat-batean, lana uztea erabaki nuen, gustura ez nengoelako, eta beste lan bat aurkitu bitartean, barnetegi batera euskara ikastera joatea erabaki nuen. Gogoan dut martxoa zela, negu gorria izan genuen urte hartan. Kurtsoaren lehenengo egunean etxera bueltatu behar izan nuen elurragatik,

    errepidea arriskutsua baitzegoen. Bigarren egunean ailegatu nintzen, klasean aurkezpenak eginda zeuden, eta irakasleak nor nintzen galdetu zidanean, gorritu egin nintzen. Taldekoak oso jatorrak ziren. Ikasi ez ezik, txantxak egiten ere gozatzen zuten, eskerrak!

    Lehenengo astea oso gogorra izan zen. Egunero, klasean sei ordu egotea zaila da, ohitu arte. Horretaz gain, logela hiru neska ezezagunekin konpartitzea asko kostatu zitzaidan. Ni, Donostian, bakarrik bizi nintzen garai hartan, eta hiru pertso-narekin lo egitea ez zen batere erosoa hasieran.

    Hila oso azkar joan zela aitortu behar dut, gainera, ia-ia kon-turatu gabe, lortu nuen euskaraz hitz egitea.

    Nahiz eta esperientzia gogorra izan, (eguneroko bizimodua erabat uztea ez da batere erraza) jarraitzea erabaki nuen, eta maiatzera arte geratu nintzen Maizpiden, lana aurkitu arte.

    Udaberrian bizimodua guztiz aldatzen da Maizpiden. Eguerdian mendira joaten ginen, adibidez Lazkaomendira. Nik, hori egitea oso gogoko nuen. Garai horretan egunak eguzkitsuak izaten dira, eta barnetegiko lagunekin txango haiek egitea oso atsegina izan zen. Poza hartu nuen lana aurkitu nuenean, baina Maizpidetik alde egin behar izan nuen. Halere, zazpi urte geroago bueltatzea erabaki dut nire helburua betetzeko: euskaraz bizitzeko gai izatea.

    Espe Beramendi

    Nire irakurle maitiak, Maizpiden zahartzen ari naizela aitortu behar dizuet. Bai, Maizpiden. Edo hori pentsatu nuen joan den astean irakaslea eskaera berezi batekin etorri zitzaigunean: Urtero argitaratzen duten aldizkarirako gure hemengo eskarmentuei buruz idatzi behar dugu. Hara, iaz ere zerbait idatzi nuen aitzakia horrekin, urtebete pasatu da aitaren batean, bai, oharkabean, nire bizitzaren hamabi hilabete eman ditut euskara ikasten Maizpiden. Urtebete zaharragoa. Hori gutxi izango balitz bezala, 1991n etorri nintzen lehenengo aldiz Maizpidera. Atzo goizean gertatu izan balitz bezala oroitzen dut, eta ia hogeita bi urte pasatu dira geroztik. Orain ulertzen didazue Maizpiden zahartzen ari naizela esaten dizuedanean, ezta?

    Itzal handiko filosofo batek esan zuen bezala: “Ni neu naiz eta neronen zirkunstantzia”, edo nik neuk esaten dudan bezala: ”Nork bere gerra edo neurosia darama bere baitan”. Dudarik gabe, nire gerra edo erronka izan da eta da euskaraz hitz egitea,

    ARTIKULUA

    ”Nork bere gerra edo neurosia darama bere baitan”

    2013

    maizpidealdizkaria ARTIKULUA

    Paula Irazustabarrena

    Duela bost aste iritsi nintzen Maizpidera. Gainera matrikula egin gabe ailegatu nintzen, HABEko baieztapen bat falta zitzaidalako. Guztiz beldurtuta sartu nintzen, lehen eguna zen, eta jada idazkaritzan traba egiten. Horrela hastea ere! Handik bost minutura konpondu zidaten arazoa, eta idazkariak berak lagundu zidan klaseraino.

    Nire ikaskideek eta irakasleek ongietorri zoragarria egin zida-ten, eta eguerdirako erabat integratua sentitu nintzen. Klaseko guztiok elkarrekin bazkaldu genuen, eta berriketan aritu gi-nen. Barnetegiko beste bat ere gurekin hasi zen hitz egiten, eta nik pentsatu nuen: “Zer egiten ote du honek barnetegian, primeran hitz egiten du eta”. Gero esan zidaten Dani irakaslea zela. Orduan jakin nuen irakasle batzuek barnetegian bertan bazkaltzen zutela.

    Egun osoan irakasle eta ikasleen arteko harremanek harritu ninduten. Nire irudiko, haien artekoak oso onak ziren, estuak, goxoak... Irakasleentzat ikasleen arazoak, zailtasunak, ga-rrantzitsuak ziren. Euskaltegietan orain arte ikusi ditudan ha-rremanak oso bestelakoak izan dira, urrunagoak, agian. Maiz-piden, berriz, ikasleak eta irakasleak edozertan laguntzeko prest nituen hasiera-hasieratik.

    Barnetegiak harremanak sortzeko eta estutzeko ekintza asko ditu, eta gauza horiek eskertzen dira, batez ere, ikasle be-rria zarenean. Txangoak, filmak, tertuliak, etab. Harremanak egiten laguntzen digute. Ikasleok, badakigu herrian dauden beste egitasmo batzuk aprobetxatzen: pintxo-poteoa, zinema aretoa, etab.

    Euskarari dagokionez, euskara ikasteko leku aproposa iruditzen zait. Maizpiden nahiz eta euskara gutxi edo gaizki jakin, hasieratik daukagu mintzatzeko aukera. Maizpiden lan egiten eta ikasten duten guztiek izugarrizko pazientzia izaten dute guri entzuteko eta ulertzeko. Klasean nahi eta behar ditugun idazlan, ariketa eta azalpen guztiak jasoko ditugu.

    Uste dut ez dela beharrezkoa azalpen gehiago ematea. Ger-takari bat kontatuko dizuet. Ni lau aste egon nintzen barnete-gian klaseetan, baina beste leku batera joaten nintzen lo egi-tera. Hilabete pasatu ondoren, hain gustura egon nintzenez, barnetegira lo egitera etortzea erabaki nuen. Hitzak sobera daude. Maizpiden zure etxean bezala egoten zara. Etortzea merezi du!

    Izaskun de la Fuente

    Goierrin sartzen garenean eta, zehazki, Beasaindik Lazkaorako errepidea hartzen dugunean, nik behintzat, ez nuen inola ere es-pero hainbeste santuario aurkitzea hain metro koadro gutxitan.

    Alde batera, Beneditarren artxiboa (haiek Euskal Herriaren his-torioaren zati bat gordetzen eta mimatzen dute), beste alde ba-tera, zistertarren komentua, eta justu atzean, beste santuario berezi bat altxatzen da: Maizpide.

    Santuario horretan 30 emakumek eta gizonek ahots batean lan egiten dute euskara bultzatzeko, irakasteko eta bizirik eusteko.

    Nik, tamalez, ezin dut esan nire lehenengo eguna Maizpiden onena izan zenik. Zorabiatuta heldu nintzen Gipuzkoan barna bi ordu-edo ibili nintzelako galduta. Are gehiago, sabelean ko-rapilo handi bat neukan eta Maizpideko atari aurrean nintze-nean, neure buruari esaten nion: baina zer demontre egiten dut nik hemen? Zertara etorri ote naiz hona? Esaldi horiek jira eta bira zebilzkidan nire buru zorabiatuan. Buelta ematekotan, eta autoa hartzeko prest nengoela, atea bat-batean itxi zen nire atzean eta santuarioaren gordetzaile batek esan zidan: “Egun on, ongi etorri, utzi zure poltsak musika-gelan eta amen ba-tean, zoaz zure klasera oso berandu da eta”. Ez zegoen irtenbi-derik!!! Argi eta garbi utzi zidan, edo behintzat nik hori ulertu nuen, leku hori ez zegoela eginda ahulentzat eta maxkalentzat.

    Harrezkero denbora asko pasatu da, eta gaur nik ezin dut Maiz-pideri buruz hitz egin, inguruari buruz berba egin gabe. Maiz-pide bere ingurua da, hau da, herria eta herritarrak, Lazkao eta lazkaotarrak, Maizpide dira. Denen artean, elkarlanean, ahale-gina egiten dute euskara zabaltzeko, hori nabarmen-nabarme-na da, agerikoa da, oso.

    Jakina, ezin dut Maizpideren gainean hitz egin, “santuarioaren gordetzaileei” buruz ere hitz egin barik. 25 urte ospatzeko zo-rian daude, eta, oso gazteak diren arren, batzuek ilea urdintzen hasita dute.

    Batek daki zenbat trakets, kaskal pasatu diren euren klaseeta-tik, baina euskara ikastea lortu dute. Batek daki, zenbat aldiz entzun behar izan dieten ikasleei -ez gutxiri seguru asko- haiek hemen titulua lortzeko baino ez daudela, baina azkenean eus-kaltzale peto-petoak lortu dituzte.

    Batek daki zer gertatuko den hurrengo urteotan, baina ez dago dudarik Maizpideko gordetzaileen aztarnak milaka euskaldun berritan geratu direla eta geratuko direla.

    Zorionak eta eutsi goiari!!!

    “Zer egiten ote du honek barnetegian, primeran hitz egiten du

    eta”

    “Egun on, ongi etorri, utzi zure poltsak musika-gelan eta amen

    batean, zoaz zure klasera oso berandu da eta”

  • 26 27

    2013

    maizpidealdizkaria

    hots, euskalduna izatea. Orduan ez da harritzeko hona, Maizpi-dera hain zuzen ere, etortzea. Egia esan, ez dakit zenbat aldiz egon naizen hemen, bost? sei? Eta ikasturte honetan jarraian, etenik gabe, buru-belarri ari naiz.

    Irakurle kuttunak, nahiz eta denborak nire burua pitzatu eta nire gomutak lausotzen ari diren, oroitzapen asko datozkit akordura, esate baterako, nire lehenengo irakaslea: Antton da bere izena. Iaz, non zegoen galdetu nuen, baina erretiroa hartua zuela eta ezin izan nuen berarekin hitz egiterik izan. Euskaldun peto-petoa, bizarduna, mahon-prakekin beti, serio plantan eta zeharo adarjotzaile zen. Berarengandik ikasi nuen euskaldunek gauzak txarrak direla esateko ez direla onak esaten dutela. Geroxeago bertsolariek baieztatu zidaten ideia hori bera.

    Ezin dut bukatu Maizpideko mus-txapelduna naizela aipa-tu gabe. Bai, irakurle xaloak, oraindik etxeko pareta batean zintzilikatua daukat , hemen irabazi nuen txapela (bera ere zahartzen ari da). Azken urteko zerbait aipatzeko esango ni-zueke duela urte batzuk ez bezala, gaur egun, taldeari ema-ten diogula garrantzia handia. Beste taldekoekin bagara ere, normalean gure taldekoekin igarotzen ditugu egunak.

    Elena Gorostegi

    Orain dela lau urte, langabezian geratu nintzen, eta zer egin ez nekiela, euskara berreskuratzea erabaki nuen.

    Lehenengo aldia zen barnetegi batera etortzen nintzena eta, egia esan, ikusi nuenak liluratu egin ninduen; beste mundu bat zen lehen ezagutu nuenaren aldean.

    Zorionez, aukeratu nuen barnetegian, Maizpiden, hain zuzen ere, euskara ikasi ez ezik, gauza asko ere ikasten dira, eta,

    nire ustez, horietako bat euskara maitatzea da.

    Betidanik entzun dugu euskalduna dela euskaraz egiten due-na; baina, egia esanda, nahiz eta euskaraz ez egin, hona eto-rri baino lehen euskalduntzat hartzen nuen neure burua. Harik eta hona etorri arte, ez nekien “euskaldun “ hitzaren benetako esanahia.

    Hala ere, etorri nintzenetik “euskaldunagoa” sentitzen naiz eta ez da orain euskaraz egiten dudalako, baizik eta ezagutu du-dalako gure benetako altxorra: gure hizkuntza.

    Gainera, Maizpiden gaudenok helburu bat daukagu, hots, euskara ikastea eta, gure artean ezberdintasun asko egon arren, guztion lehentasuna euskara da eta, zein garen, nondik gatozen, geure adina... barnetegitik at geratzen da.

    Halaber, lehen esan dudan bezala, euskara ez ezik, gauza asko ere ikasten ditugu: euskaldunon ohiturak, sineskeriak, mitologia, herri kirolak, etab. Agian, horrexegatik “euskaldu-nagoa” ikusten dut neure burua, zeren eta Donostian jaioa izan arren, Euskal Herriko kultura ez nuen ezagutzen. Eta, be-rriro hemen nauzue, Maizpiden, euskaraz bizitzen eta Euskal Herriarekin gozatzen.

    Dena den, hona etortzen garenok, oro har, titulu bat lortu be-har dugu eta, batzuetan, helburua lortzen dugunean, euskara baztertzen omen dugu.

    Edonola ere, salbuespenak salbuespen, Maizpiden egon ga-renok eta gaudenok, ikasitakoa gurekin dugu eta “euskaldun” hitzaren esanahia eta mamia barruan dugu, eta beti izango gara euskaldunak.

    Amaitzeko eta laburbilduz aipatuko nuke, titulua lortuta ere, gehienon asmoa, ahal dugunean, bederen, Maizpidera etortzea dela, atzera euskaraz bizitzeko, merezi du eta.

    ARTIKULUAmaizpide

    2013aldizkariaERREPORTAJEA

    EUSKARAK ELKARTU GAITU

    Lehenik eta behin esan beharrean nago, Maizpiden jende asko ezagutu nuela, edozein lekutatik etorritakoa; Argentinatik, Estatu Batuetatik, eta Penintsulako leku batzuetatik. Nire klasean bi neska berezi zeuden, bata Donostiakoa eta bestea Kaliforniakoa. Hemen ikasten elkarrekin hasi ginen eta elkarrekin bukatu genuen. Donos-tiakoarekin logela ere konpartitu nuen. Primeran egon ginen zeren eta, gainera, biok egongo ginen ekaina arte eta ez genuen nahi hilero jende berririk gure logelan. Baina, maiatzeko egun batean berari ekainean lan egiteko deitu zioten. Orduan, nik pentsatu nuen ekainean bakarrik, logela kiderik gabe, egongo nintzela. Oker nen-goen, ez zen horrela izan, eta beste neska bat sartu zen logelan, Esther Ziganda Zozaya, hain zuzen ere. Ezagutu gabe aldaketa eskatu nuen atarian, bakarrik egoteko azken hilean, izan ere, nik banekien festa asko egingo genituela ikaskideak agurtzeko. Arazo barik beste gela bat eman zidaten, eta nire gauza guztiak hartu ni-tuen bera ezagutu gabe, artean. Hurrengo egunean ikusi nuenean esan nion bakarrik egon nahi nuelako eskatu nuela aldaketa eta ez beragatik. Berak pentsatu zuen ez nuela berarekin egon nahi, eta kezkatuta zegoen. Estatu Batuetakoa zen, Boisen bizi da. Oso gutxi hitz egin genuen elkarrekin, baina ikastaroko azken astean, azken ostegunean, hain zuzen ere, afaldu bitartean berak esan zidan:

    Nik banekien Estatu Batuetan familia neukala; izan ere, gerratik ihe-si hara joan ziren senide batzuk. Baina familia artean ez dugu inoiz hitz egin horri buruz. Egun batean Interneten bilatu nuen nire abi-zena eta Amerikan Escujuri asko agertzen ziren; hala ere, horrela ezinezkoa zen nire familia bilatzea.

    Galdetu nion ea bazekien nondik zetorren bere abizena, eta esan zidan Jaurrietan zuela jatorria. Eta badakizue zer? Jaurrieta da, hain

    juxtu, nire aitonaren herria. Hasi ginen hitz egiten eta aitonaren izena, Tomas Escu-juri, aipatu nuenean esan zuen bere amo-nak izen bereko neba bat zeukala, eta bere amak Alicia Zozaya Escujuri duela izena. Berehala aitari deitu nion eta galdetu nion gure aitonaren anai-arreben izenak zein ziren, haien seme-alabei buruz eta ea aitak ba ote zeukan Alicia izeneko lehengusina bat. Nire harridurarako, izen guztiak bat zetozen. Bat-batean mundua gelditu zen eta gure begirada une horretan, oso sakona izan zen. LEHENGUSUAK GINEN!

    Une hori oso hunkigarria izan zen, ezin dut azaldu zehazki nolakoa izan zen sentitutako poza, baina izugarrizkoa bai, behintzat. Bat-batean negarrez hasi nintzen, eta ezin nintzen geldi egon urduri-tasunak jota. Gero, Estherrek amari deitu zion “Skype” bidez eta berarekin hitz egiten aritu nintzen, aitari, osabari eta aitonari buruz. ZELAKO POZA! Ezustekoa egundokoa izan zen, eta pena bakarra izan zen ia-ia azken egunean jakin izana. Gaur egun harremanari eusten diogu Internet bidez, eta aurrezten ari naiz hara joateko fa-milia osoa ezagutzera.

    Ikusten duzuen bezala, Maizpiden euskara ikasteaz gain, bizipen politak izaten dira. Oso harreman onak egiten dira, bikoteak sortzen dira eta lagun onak ere bai. Hori gutxi balitz bezala, kultura ezberdinak ezagutzen ditugu, jende berezia eta, nola ez, mila pasadizo kontatzeko.

    Nik badauzkat hamaika kontu; dibertigarriak, politak… eta ez hain atseginak. Eta esan beharrean nago guztien artean, dudarik gabe, hau izan dela ederrena, hunkigarriena eta garrantzi handie-na daukana. Eskerrak eman behar dizkiot Estherri, bere sustraiak ezagutu nahi izateagatik, eta Maizpideri, biok elkartzeko aukera emateagatik.

    MILA ESKER!

    Kaixo, irakurleok!

    Maizpideko ikaslea naiz, Arantxa Escujuri, 25 urte ditut, eta 16 hilabete daramat barnetegian. 2011ko urrian hasi nintzen eta ikasturte osoa egin nuen, hau da, 2012ko ekaina arte. Oso bereziak izan ziren hilabete guztiak baina, bereziena 9.a izan zen, ekaina. Eta ondoren kontatuko dizuet zergatik.

    - Barkatu, baina zure abizena Escujuri da, ezta?

    - Eta nik erantzun:

    - Bai, zer bada?

    - Nire 4. abizena ere Escujuri da.

    - Nik txantxetan erantzun nuen gaztelaniaz:

    - “Si te descuidas somos familia”

  • 29

    DENBORAPASAKmaizpide

    2013aldizkaria

    LETRA ZOPAA1 taldeko ikasleok gauza asko egiten ditugu klaseetan. Asmatu zertaz ari garen eta aurkitu letra zopan.

    • Jolasean ibili, jolas egin.

    • Euskara erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatu.

    • Txisteak kontatzen ditugunean egiten dugu.

    • Ostiral goizetan ajeagatik edo nekatuta egoteagatik izaten dugu.

    • Hitz bat ezagutzen ez dugunean, bertan begiratzen dugu.

    • Irakasleak testuak ekartzen dizkigunean egiten dugu.

    • Abesti bat entzuten dugunean, adi egonda, egin behar duguna.

    28

    DENBORAPASAK2013

    maizpidealdizkaria

    ASMAKIZUNAK.

    LOGIKA JOKOALazkaon atrakzio parkea ireki dute, eta ume hauetako bakoitza aitarekin joan da bertan ondo pasatzera. Lotu haur bakoitza bere aitarekin eta asmatu zein atrakziotan eta zenbat aldiz ibili den.

    1.Noriara igo dena Joxemariren umea da.

    2.Ohe elastikoan ibili dena bost aldiz igo da atrakziora.

    3.Haritzek Karlosen alabak baino itzuli bat gehiago egin du, baina Joxemariren semea baino gutxiagotan ibili da.

    4.Oier ez da itzuli bakar batekin konformatu dena, hiru bider igo baita bere atrakzio kuttunera.

    5.Karlosen umea pasabide beldurgarrian sartu da, eta Andoni-rena lau aldiz ibili da bere gustuko atrakzioan.

    6.Inge ez da Karlosen alaba, baina edonorekin joaten da txi-rrista erraldoira eramaten badu.

    7.Parkera iristen lehenak Julen eta Malen aita-alabak izan dira.

    8.Txoke-autoetan ibiltzea da xabinen semeari gehien gustatzen zaiona, baina birritan bakarrik gidatu ditu.

    9.Nekane eta Malen lagun minak dira.

    UMEA AITA ATRAKZIO MOTA

    ZENBAT ALDIZ

    1. Amak bi ditu,aitak ere bai,semeak bat ere ezeta alabak hiru.Zer da?

    2. Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Badakizu nik esan gabe?

    3. Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa.

    4. Botilaren muturrean naukazueta ezinezkoa da edatea,baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea.

    SOLUZIOAKASMAKIZUNAK1. A

    2. Amona, ama eta alaba

    3. Kanpaiak

    4. B

    LOGIKA JOKOA

    LETRA ZOPA

    TXISTEAK

    Epaiketa batean fiskalak esan dio ijitoari:

    -Nola gertatu zen?

    -Na quillo…Ni eserita nengoen bankuan. Laranja zuritzen ari nintzen eta tipo hura erori zen nire labanaren gainera, eta “azi sucesivamente veinte vezez”.

    ...

    -Zure emazteak interesagatik ala maitasunagatik maite zai-tu? Galdetu zion lagun batek beste bati.

    -Nik uste dut maitasunagatik maite nauela- erantzun zion.

    -Eta zergatik diozu hori?

    -Ba, interesik jartzen ez due-lako.

    12

    6

    39

    12

    6

    39

  • 30 31

    15. “Basoilarrak” euskal abesti ederrean, zein basotan abesten du txori horrek?

    a) Bertizen

    b) Iratin

    c) Martin tabernan

    d) Arbaillesen

    16.Zure autoaren ondora iristean, lau gurpilak zulatuta daudela ikusi duzu. Zer esango zenuke?

    a) Arkumearen ama!

    b) Hau gurpil zoroa, hau!

    c) Kaka zaharra, sasikume hori harrapatzen badiat!

    d) Ene, nire jainko maitea!

    17. Nola esango zenuke goierritar peto-petoa bazina?

    a) Euria egiten ari da

    b) Euria ari du

    c) Koño! Euria!

    d) Ebie ai do

    18. Zuk zer esango zenuke EGA azterketa atera berria duen ikasleari?

    a) Hori duk eta! Bejondeiala!

    b) Aizu, nitaz mozorrotuko zinateke azterketa gaindiarazteko?

    c) Ez da izango!

    d) Zer oparitu zenien aztertzaileei?

    19. Pilotari hauen artean zein ez da/dira zeruan sartuko birao gehiegi botatzeagatik?

    a) Goñi II

    b) Tintin II

    c) Olaizola II

    d) Martinez de Orujo

    20. “xorroxin” izena entzutean, zer ulertu beharko zenuke, ondo bidean?

    a) Sakanako inauterietako pertsonaia bihurria.

    b) Baztango paraje zoragarria, ur-jauzi eta guzti.

    c) Buruz behera kanpaia jotzea.

    d) Ikasleei gehiegi eskatzen dien irakaslea.

    21. ZEIN DA EUSKAL HERRIKO ZAINDARIA?

    a) Arantzazuko Ama.

    b) Loiolako Inazio donea

    c) Mikel Donea

    d) Begoñako Amatxu.

    22. Zer beste osagai behar da derrigorrean marmitako goxoa egiteko?

    Hegaluzea, tipula, baratxuria, patata, ura, gatza...

    a) Ardo zuria edo txakolina.

    b) “Starlux “ koxkorra.

    c) Piper berdea.

    d) Poteko tomate frijitua.

    HONA HEMEN GALDEKETAREN EMAITZAK. BEGIRATU ARRETAZ ZURE EUSKALDUNTASUNA ZEIN MAILATAN DAGOEN.

    0-19P. EUTSI GOAIARI! EUSKARAREN BIDEA LUZEA BEZAIN ABE-RASGARRIA IZANGO DA.

    “Jaki-tuna” kalean bandurria eta panderoa joz dabilen ikasle taldea dela pentsatzen duten horietako bat zara. Hala ere, herriko jaietan jaun eta jabe zara gure dantza ezagunena dantzatzen, alegia, “Ba-rrango: Euskal Herriko fandango, zuk hankak astindu eta nik edan-go.” Zu tabernako mostradorean ukondoa iltzatuta geratzen zaren bitartean, zeure buruan Travoltaren moduan arin mugitzen dira aditz taulak.. Ez kezkatu oraindik ergatibo Jainkoaren misterioa argitu ez baduzu. Komunztadura alemaniar hitza dela uste duzu eta orain-dik ez dakizu Elkar izeneko tipo atorrante hori nor den, baina leku guztietan agertzen dela konturatu zara, dagoeneko. Tira, garran-tzitsuena saiatzea omen da eta batzuetan ibilbide gazi-gozoa izan arren, izugarrizko poza sentituko duzu euskalduntzearen bidean au-rrera eginez, poliki-poliki… Jo eta ke!

    20-39 P. ZORIONAK! PRIMERAN EGIN DUZU!

    Ez kezkatu hurrengo mailara iritsi ez zarelako, oso zaila baitzen. Eta, gainera, horrela aitzakia ona duzu Maizpiden ikasten jarrait-zeko. Subjuntiboak oraindik ateratzen ez bazaizkizu, ez arduratu, -TZEKO,- TZEA erabil ditzakezu. Zure mailan daudenekin euskaraz hitz egiteko gai zara, baina ez saiatu euskaldun zahar batekin, elkar ulertzeko arazoak izango dituzue, ziur. Kasurik onenean elkarrizke-taren hamargarren segundorako zera galdetuko dizu: “Hi, gazte, zemuz Maizpiden?”

    40-59 P. BEJONDEIZULA! TxAPELDUN!

    Euskaldun peto-petoa zara. Emaitza ikusita ziur Aupa Etxebeste hiru aldiz behintzat ikusi duzula Maizpiden eta beti zaudela Mihilu-ze telebista-saioaren grabaketara joateko prest. Ziur asko abagune hitzaren beste bizpahiru sinonimo ezagutuko duzu eta berridazketak egiten paregabea izango zara! Baina, aitortu behar duzu, ispilua-ren aurrean bertsoak botatzen dituzunean -bakarka, inork ikus ez zaitzakeenean- oraindik koreografia konplexu hori menperatzea ez duzula lortu.

    60 PUNTUTIK GORA. EZ HAIZ MAKALA, HI! ETxERAKO MO-DUKOA!

    Joxemiel Barandiaranen sotana beltzak baino “euskal izpiritu” sa-konagoa duzu. Jadanik eserlekua gordeta duzu Euskaltzaindian. Ez duzu zertan jarraitu Maizpiden minutu bat gehiago ere. Hitanoa ere menperatzen duzu (toka eta noka), atera kontuak! Euskaraz edozer-tarako gai zara, baita aditz zailenak alderantziz errenkadan irakurt-zeko ere! Jantzi txapela buruan eta ibili munduan, euskara zabalt-zen eta euskararen hazia ereiten bazter guztietan.

    2013

    maizpideDENBORAPASAKaldizkaria

    EUSKALDUNOMETROA

    1.Euskaldun umeek zer izan nahi dute handitan?

    a) Suhiltzaile

    b) Harri-jasotzaile

    c) Funtzionario

    d) Mendizale

    2. Zer behar duzu “darabilzkik” aditza erabiltzeko?

    a) Inoiz ez nerabilke

    b) Errusiara joan

    c) Errusiara joan eta 3 baso vodka edan

    d) Barra-barra darabiltzat horrelako laguntzaileak

    3. Zer esango zenioke taberna batean ligatzeko mutil bati?

    a) Tira! Zurean edo nirean?

    b) Ene! Mutil katxarroa zara zu!

    c) Ba! Ez nioke ezer esango.

    d) Aizu! Zelako katxarroa duzun!

    4. Nola ezagutu harria buruarekin puskatzeko lehiaketa batean zein den euskalduna?

    a) Latxa ardiaren artilezko txanoa belarrietaraino sartuta daramana

    b) Burua soilik erabiltzen duena

    c) Kaskoa daramana

    d) Euskal txapela jantzita daramana

    5. Zein da Euskal Herriko herri edo lekurik umoretsuena?

    a) Algarakaldo

    b) Barrezil

    c) Irribera

    d) Karkar

    6. Zein adin tartetan gainditzen dute gehien EGA?

    a) 16 – 25 urte artean, euskaraz bizi diren gaztetxo eta nera-beek.

    b) 26–50 artean, euskaldun zahar batekin ezkondutako eus-kaldun berri askok.

    c) 41-55 artean, maitale euskalduna dutenek

    d) Erretiratu eta jubilatuen artean, euskararekin guztiz maite-minduta daudenek.

    7. Hauen artean zein izan da euskal toreatzaile onena?

    a) Txikito de Amorebieta

    b) Lazkaomendiko Joxe Frantzisko.

    c) Matxinbentako Patxirrin.

    d) Euskal Herrian ez da toreatzailerik.

    8. Zein menditan bizi omen ziren jentilak?

    a) Araratz

    b) Ararat

    c) Aralar

    d) Arafat

    9. Ostegunetan zenbat pote hartu behar dituzu euskaraz ondo hitz egiteko?

    a) Gero eta gehiago edan, hainbat eta hobeto hitz egiten dugu, noski!

    b) Zenbat eta gutxiago hitz egiten dugun, orduan eta gehiago eta azkarrago edaten dugu, bai horixe!

    c) Hamaika ardo edanez gero, gure barnetik euskararen grina ateratzen zaigu eta etenik gabe mingaina astintzeari ekiten diogu; topa, arranopola!

    d) Zzzenbateetaarrdo gehiago edann, hip! orrduan edo- gero eta- veryguel isssegiten dugu, gaaltsserdi!

    10. Hauetako zein sagar mota da estimatuena konpota egiteko?

    a)Txori-sagarra

    b)Saguxarra

    c)Errezil

    d)Mokotea

    11. Noiz erabiliko zenuke “zenekusazkete” aditz trinkoa?

    a) Kasete bar sartzeko agintzean.

    b) Zuen betaurrekoak erabiliz gero, izarrak “---------------”.

    c) Sekula ez nuke erabiliko, eta zuk?

    d) Barkatu, hori euskara al da?

    12. “Ezin dezakete zentzuz jantzitako gizonek uste izan, euskal-duna sortzez, izaeraz, beste inor baino gogo meharragoa denik.” Zenbat denbora behar duzu esaldi hori ulertzeko?

    a) Hamar minutu

    b) Di-da batean

    c) Paso

    d) Hordago

    13. Zein herritan jaio zen Agusti waltari iparraldeko trinkete pilotari ezaguna?

    a) Aritzakun

    b) Altzürükun

    c) Kubako Habanan

    d) Araotzen

    14. Abesti bat ......................... euskaraz hamaika aldiz ............. .

    a) baneki / neramake.

    b) banekigi / nekidake

    c) banegi / zentzukete.

    d) jakingo banu / entzungo nuke.

    DENBORAPASAKmaizpide

    2013aldizkaria

  • 3332

    Asmatzaileen artean 60 EuRoKo txartela zozketatuko da, Gerriko liburu dendan euskal liburuak edo diskoak erosteko erabili ahal izango dena!

    OHARRA: ERANTZUNA MAIATZAREN 23RAKO (OSTIRALA) EMAN BEHAR DA. KAxA, URTERO BEZALA, BULEGOKO LEIHATILAN IZANGO DA!

    maizpide

    2013aldizkariaSUPERGALDERA

    NOR DA?

    2013SUPERGALDERA

    maizpide

    1- Irakaskuntzan diharduen pertsona.- Pantxoa eta Peioren abesti baten leloa: “Plazara, dantzara… euskaldun __________ eta ikasle, gure herria-ren geroa baikara!”.

    7 - Alfabetatu aditzari dagokion ekintza.- Euskal hiztuna arlo jakin batzuetan, eta bereziki arlo profesionalean, euskaraz egiteko gai izatea hel-buru duen hizkuntza ikastaroa.

    8 - 414 metroko garaiera duen Gipuzkoa erdialdeko udalerria!- Aipagarria da Erdi Arokoa den bertako Andre Maria-ren Jasokunde eliza (Alkaingo ama).

    - 1661. urtean jaso zuen hiri-gutuna Felipe Iv.a Espai-niako erregearen eskutik!

    2 - Hizkuntza minorizatua diglosi egoeratik atera eta gizarteko esparru guztietan erabiltzea helburua duen prozesua.

    a) Bederatzi hitzak.b) Pertsonaia ezkutua.c) Behean agertzen diren bost galderatxoak.

    Ondorengo hitzak asmatuz gero, berauen lehen letrarekin gure pertsonaia ezkutuaren izenaren lehen letra(k) eta 1.abizena osatzen dituzten hizkiak eskuratuko dituzu. (OHARRA: EZ DAUDE ORDENATURIK!)

    Hitz guztiek dute zerikusia gure pertsonaia ezkutuarekin.Guztira asmatu beharrekoa honako hau da:

    3 - “____ Aritza” izenez ezaguna Nafarroan, duela mende batzuk... - Pakea Garmendia irakasle lazkaotarraren seme zaha-rrenaren izena!

    4 - Une honetan bizirik dagoen Europako hizkuntzarik zaharrena!- Mosen Bernat Etxeparek “Jalgi hadi plazara!” kantat-zen zion maitasun handiz, 1545ean argitaratutako“Lingua vasconum Primitiae” liburuan!

    9 - 1930eko maiatzaren 23an Itsasondon jaiotako gizon ospetsuaren izena. Itzultzailea, testuen zu-zentzailea, euskara-irakaslea, euskararen sustatzailea, apaiz katolikoa eta beneditarra.

    - Behin gazte bizkaitar bat hurbildu zitzaion gizonezko honi, logelan ardiak zituela esanez…

    aldizkaria

    5 - Ikasleei eskolak ez ezik, egoitza eta mantenua ere eskaintzen dien ikastetxea; bereziki, horrelako es-kaintzak dituen euskaltegia!

    6- Ondoan duen Goierriko beste herri baten menpe egon zen 1384tik 1615era!- xvIII. mendean berritu zuten bertako San Migel eliza. Aipagarria da, era berean, Apaolazatarren oinetxea!

    - Herriaren izen bera duen erreka pasatzen da udale-

    rritik!

    S