4
NAfAr LANgiLeoN iNformAzio buLetiNA. 2015ko mAiAtzA. apuesta por el cambio Iruñea: 12:00 Autobus geltoki zaharra (9:30etan martxa bat aterako da Potasasetik, autobusean izena eman 948221130) Tutera: 12:30 Foru plaza Lizarra: 12:00 Autobus geltokia Tafalla: 12:00 Nafarroako plaza Altsasu: 12:00 Foru plaza Bera: 12:00 Funvera parean Agoitz: 12:30 Udaletxea Langileriak aspaldiko egoera latzena bizi du. Aldaketa sozial eta politiko- aren beharra tai gabe hedatu egin da lantokiz lantoki, etxetik etxera, lan- gabetuen artean. Sentimendu hori ekintza sindikalean bihurtzea, horra hor sindikalgintzaren erronka. Lantokian aldaketa txikiak lortuz bultzatu behar da aldaketa orokorra. Maiatzaren Lehena: Info Ordezkari kopuruaren gorabeherak 2014ko otsailetik 2015eko otsailera bitartean, Lan Sailaren datu ofizialen arabera. Ikasturteak aurrera egin ahala, hauteskunde sindikaletako joera bikoitza indartzen ari da: batetik, LABen hazkunde nabarmena, bere gailur historikoa hilabetetik hilabetera gaindituz, eta UGT-CCOO blokearen gainbe- hera. Enpresa itxieren eta langile kopuruaren murrizketaren ondo- rioz, hautatu beharreko ordezka- ri kopurua jaitsi den bitartean, LAB ordezkari kopuruan hazteko gai izan da: duela urte bete baino 35 gehiago ditu gaur. Beste hiru sindikatuek behera egin dute ordezkari kopuruari dagokionez: 35 galdu ditu ELAk, 125 CCOOek eta 155 UGTk. Modu honetan, LAB, Nafarroan aldake- taren alde burubelarri dabilen sindikatuak, %14 gainditu eta hazten darrai. LABek %14 gainditu du, UGT-CCOOen “gehiengoa” desegi- ten den bitartean 0 20 40 -20 -40 -60 -80 -100 -120 -140 -160 +35 -35 -155 -125 aldaketaren bidean ekintza sindikala

Maiatzaren lehena: aldaketaren bidean ekintza sindikala

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Maiatzaren lehena: aldaketaren bidean ekintza sindikala

NAfAr LANgiLeoN iNformAzio buLetiNA. 2015ko mAiAtzA.

apuesta por el cambio

Iruñea: 12:00 Autobus geltoki zaharra (9:30etan martxa bat aterako da Potasasetik, autobusean izena eman 948221130)Tutera: 12:30 Foru plazaLizarra: 12:00 Autobus geltokiaTafalla: 12:00 Nafarroako plazaAltsasu: 12:00 Foru plazaBera: 12:00 Funvera pareanAgoitz: 12:30 Udaletxea

Langileriak aspaldiko egoera latzena bizi du. Aldaketa sozial eta politiko-aren beharra tai gabe hedatu egin da lantokiz lantoki, etxetik etxera, lan-gabetuen artean. Sentimendu hori ekintza sindikalean bihurtzea, horrahor sindikalgintzaren erronka. Lantokian aldaketa txikiak lortuz bultzatubehar da aldaketa orokorra.

Maiatzaren Lehena:

Info

Ordezkari kopuruaren gorabeherak 2014ko otsailetik 2015eko otsailera bitartean, Lan Sailaren datu ofizialen arabera.

Ikasturteak aurrera egin ahala, hauteskunde sindikaletako joera bikoitza indartzen ari da: batetik, LABen hazkunde nabarmena, bere gailur historikoa hilabetetik hilabetera gaindituz, eta UGT-CCOO blokearen gainbe-hera. Enpresa itxieren eta langile kopuruaren murrizketaren ondo-rioz, hautatu beharreko ordezka-ri kopurua jaitsi den bitartean, LAB ordezkari kopuruan hazteko gai izan da: duela urte bete baino 35 gehiago ditu gaur. Beste hiru sindikatuek behera egin dute ordezkari kopuruari dagokionez: 35 galdu ditu ELAk, 125 CCOOek eta 155 UGTk. Modu honetan, LAB, Nafarroan aldake-taren alde burubelarri dabilen sindikatuak, %14 gainditu eta hazten darrai.

LABek %14 gainditu du, UGT-CCOOen “gehiengoa” desegi-ten den bitartean

0

20

40

-20

-40

-60

-80

-100

-120

-140

-160

+35

-35

-155

-125aldaketaren bidean ekintza sindikala

Page 2: Maiatzaren lehena: aldaketaren bidean ekintza sindikala

35 orduko lan-astea aplikatuz gero, 14.000 lanpostu baino gehiago sortukolirateke Nafarroan. Neurri hori era orokorrean aplikatu dadin eskatzearekinbatera, lantoki bakoitzean lanaldia murrizten saiatzera goaz. eta noski,aparteko ordu sistematikoen kontra gaude eta horiek egiteari uko egitendiogu.

Lehenik eta behin, garrantzitsuenalantokietan ekintza sindikala antolatueta garatzean datza. Ekintza sindikalhonen xedea aurrerapen zehatzaklortzea da, enpresa itun edo hitzarme-netan gauzatu daitezkeenak. Baina era

berean, lan erreformak nahiz zerbitzupublikoei dagozkien legeek ezarritakojoku zelaia auzitan jarri behar duekintza sindikalak. Patronalaren agen-daren aurrean, langileriaren (geurelantokiko langileen) jarrera indartu.

Lantokian aldaketa zehatzen alde bo-rrokatuz, aldaketa orokor baterako in-darrak bildu behar ditugu. Ildohonetan, aldaketarako programa sin-dikal baten araberako ekintza sindikaliraunkorra garatu beharra dago, en-presako edo sektoreko lan hitzarme-naren negoziazio aldira mugatuko ezdena.

Bigarrenik, geure eskubideetan au-rrera egiteko, borroka sektorialak an-tolatu beharra dago. Eremu pribatuan,lan hitzarmen sektorialak lan erre-forma bertan behera utzi, lana banatueta soldatak berreskuratzeko. Lan hit-zarmen sektoriala gutxieneko oinarria

da enpresa hitzar-mena lortzerik ezduen langileen ge-hiengoarentzat. Egiada lan erreformakenpresako hitzarme-nari ematen diola le-hentasuna sektorekohitzarmenaren au-rrean, baina herrial-deko hitzarmenarieutsi diezaiokegubaldin eta sindikatuguztiok konpro-misoa hartzen ba-

dugu herrialdeko hitzarmenetikbehera leudekeen enpresa hitzarmenikez sinatzeko; LABek konpromiso horibere egiten du. Eremu publikoan,aldiz, negoziazio kolektiboa berresku-ratzea da gure apustua.

Hirugarrenik, Nafarrorako eta orohar Euskal Herrirako marko norma-tibo propioa ezartzea beharrezkotzatjotzen dugu. Ez dugu, besterik gabe,azken lan erreforma edo pentsioenabertan behera gera daitezen eskatzen;aitzitik, lan arloari nahiz zerbitzu pu-blikoei dagozkien arauak hemen era-baki eta ez Madrilen erabaki daitezennahi dugu. Akordio sozial, intersekto-rial eta politikoak proposatzen ditugubide horretan. Nafarroan aldarrikatzenden aldaketak eragina izan behar duere lan arloan.

2 LABekin bat

Eskubideak berreskuratzeko bidea Nola berreskura ditzakegu, kentzen ari dizkiguten eskubideak? ohiko dis-kurtsoetatik harago, horixe da sindikalgintzak erantzun beharreko galdera.

EKINTZA SINDIKALA:

ekintza sindikaLa Lantokietan.

enpresako itun eta hitzarmenak

Borroka sektoriaLak. herriaLdeko hitzarmenak.

Lan harremanetarako esparru propioa

ZER LORTU NAHI DUGU EKINTZA SINDIKALAREN BIDEZ?

35 ORDU M

Patronalaren araberako malgutasunak bi-zitza laboral eta pertsonalaren arteko ba-teragarritasunari kalte egiteaz gain,enplegua suntsitzen du. malgutasuna are-agotzeari ezezko borobila ematen diogueta %0an ezar dadin saiatuko gara. Arra-zoi berberak dirala medio, igande eta jai

egunetako irekieraren kontra gaude. eta azpikontratent-zako egonkortasuna eskatzen dugu, kontratazio publikonahiz pribatu guztien subrogazioa bermatuz.

MALGUTASUNA L

Azken urteetan, soldatek barne Produktu gordinean duten pisua nabarmenjaitsi da. ondorioz, ondasun nahikoa dago soldatak hazteko. kPitik gorakosoldata igoerak exijituko ditugu. kontutan hartu beharra dago, ildo honetan,kPi eta soldatak deslotzea Patronalaren helburu estrategikoa dela. kPibaxua edo negatiboa dela baliatu nahi dute horren erreferentzia hitzarme-netatik kentzeko, kPi berriz hazten denean soldatak ez daitezen neurri be-rean hazi.

KPI +

20 enpresa baino gehiagotan, LAbek lanerreformaren kontrako klausulak sinatuditu: - Lan hitzarmen edo itunaren ultraaktibi-tate mugagabea. edo ahalik eta luzeena.- Akordioa ez balego, arbitraiara jotzekobi aldeen adostasuna beharrezkoa izatea.

Lan hitzarmen sektorialetan, ultraaktibitate eta boronda-tezko arbitraiarekin batera, erreformaren kontrako beste bineurri proposatzen ditugu: - Nafarroako hitzarmenaren lehentasuna estatukoaren au-rrean. - Herrialdeko hitzarmenaren azpitik enpresa itun edo hit-zarmenik ez sinatzeko konpromiso sindikala.

LAN ERREFORMA

Lege berriak mutuen eskumenak indartuditu eta kontingentzia arruntez jabetzeada orain euren helburua. guk kontrakonorabidean egin nahi dugu aurrera: osa-sunbideak kontingentzia arruntez nahizprofesionalez arduratzea proposatzendugu. Horretarako mutuarekin dagoen

konbenioa amaitu baino bi hilabete lehenago salatu etakontingentzia guztiak gizarte Segurantzarekin kontratatubeharra dago. Dozena bat lantokik jada eman dute urratsaeta iruñeko udaleko Pertsonal batzordeak erreferendumadeitu du horren inguruan erabakitzeko.

MUTUAK

enplegurako sarbidean berdintasuna eskatzen dugu, kYbSen dagoenklausula ezarriz: - Jasotako lan-eskarien arteko zozketaz eratutako lan poltsatik egingo dirakontratazioak. - maskulinizatutako sektoreetan: kontratazio berrietan %50 gizon eta %50emakume. - enpresa komitean enplegu batzordea edo bestelako tresnak sortzearen

alde gaude, langabetuen batzarrak proposatu bezala, irizpide hauen jarraipena egiteko. era berean, enpleguan ere berdintasuna eskatzen dugu: - Lan baldintza berberak denontzat (eskala bikoitzari ez, ebentualitatearen erabilpen iruzur-tiari ez). - generoaren araberako soldata edo promozio diskriminaziorik ez. kontziliazio neurri erre-alak. Jazarpenaren kontrako protokoloa lantokietan. - ideologiaren araberako diskriminaziorik ez. - Administrazioan, langileek hautatu ditzatela beren zuzeneko burutzak oinarrizko burutzak.burokraziaren murrizketa, entxufismoaren ezabaketa.

BERDINTASUNA

enpresek inguru natural eta sozialarekiko konpromisoa adierazi behar dute.ildo honetan, premiazkoa da lantokien euskalduntzeari ekitea, bai eremupublikoan baita pribatuan ere.

EUSKARA

Page 3: Maiatzaren lehena: aldaketaren bidean ekintza sindikala

1975 urtea Nafarroako langilemugimenduaren iraganaekartzen digu gogora, bat-zuetan gehiegi mitifikatu denbaina zalantzarik gabe bo-rrokan eta elkartasuneanoparoa izan den garaia. Urtehoretan, Potasaseko 47 meat-zarik hamabost egunez itxiziren meategian. Langile bo-rrokaren atal garrantzitsuene-tako bat izan zen, MotorIbérica, Lesakako Lamina-ciones, Authi, Eaton, Imenasa,Super Ser, Mina eta bestehainbeste lantegiko grebekinbatera. 1975 urtea izan zen,hain zuzen ere, LABen ibilbi-dean lehena. Garai horretansindikatu ttikia zen; bere xe-deak, batetik, langile klase-aren ahalduntzearen eta,bestetik, Erregimen frankista-rekiko haustura demokra-tikoa, Nafarroari, EuskalHerriari, bere etorkizuna era-bakitzeko eskubidea aitortukoziona.

Ez zen egon haustura demo-kratikorik. Borroka sindikalariesker aurrerapenak lortu

ziren, baina frankismoan abe-rastu zen elite ekonomiko etapolitikoak botereari eutsi zion.Eta 70. hamarkadako langilemugimendu haren zati ga-rrantzitsu batek Urralburu,Aizpún eta Del Burgoren“Navarra foral y española”horrekin bat egin zuen. UGTeta CCOOek jende borrokala-riena baztertu, Euskadiko Fe-derazioarekiko hautsi etaElkarrizketa Sozialaren gur-dira igo ziren. 1995an sinatuzuten, hain zuzen ere, ETTakbabestu eta Nafarroara presta-kuntza eredu espainiarra in-portatzem zuen Akordiointersektoriala. Patronalak“bake soziala” zuen esku ba-tean eta bestearekin gerra de-klaratu zion nafarroakolangileriari: azpikontratazioa,aldi baterako kontratuak,gaueko txandak, eskala bi-koitzak, erritmoen haz-kundea, Barne ProduktuGordinean soldatak duten pi-suaren murrizketa...

Hondamendia agerian ge-ratu ez bazen, etxegintzako

burbuilaren eraginez izan zen.Esplotazioa eta prekarietateahedatzen ari ziren baina diruamugitu egiten zen, batez eregorantz baina, neurri txikia-goan, beherantz ere. Bur-builak eztanda egin ostean,diruak gorantz mugitzen ja-rraitu zuen, baina ez behe-rantz. Osasungintza etahezkuntzako murrizketek,Nafarroako Kutxaren harpila-ketak, Lan Erregulazio espe-diente nahiz kaleratzeek, bilan erreforma eta beste bipentsio erreformek aspaldikounerik okerrenera eramandute nafar langileria. Alda-keta sozial eta politikoaren be-harra lantegiz lantegi, bulegozbulego, auzoz auzo zabaltzenjoan da. Hegemonia berri batosatzen ari da behetik gora.Eta sindikatu ttiki hura alda-ketaren akuilu bilakatu da. Al-daketa ez du inork ekarriko;antolatutako langile klasearenekintza sindikal eta sozialarenfruitu izango da, edo ez daizango.

3LABekin batBa al zenekien... aurten LaB sindikatuaren 40. urteurrena Betetzen deLa eta euskaL Herriko Bigarren indar sindikaLa BiHurtzekotan deLa?

Langileriari omenaldiaAbenduaren 3an Gobernuak NafarroakoUrrezko Domina Jose Maria Huarte kapitalistahandiari ematen zion bitartean, LABek 60. eta

70. hamarkadetako langileak omendu zituen,ondasunaren benetako sortzaile eta ondasun ho-rren banaketa justuaren aldeko borrokalariak.

1975-1995-2015Nafar langileria aldaketaren bidean

Nafarroako langile batzordeek aurkeztu zuten, 1974kourriaren 9an. Garai horretan “langile batzordeak/co-misiones obreras” mugimendu bateratu eta eraldat-zailea zen, izenaz jabetu zen sindikatuarekinzerikusirik ez zuena. Lantokietan berretsi ondoren,mobilizazio kanpaina bati hasiera eman zion, Potasa-seko itxialdian eta 1975eko urtarrilaren 15eko GrebaOrokorrean gauzatu zena. CCOO-UGTek ez bezala,egun LABek bere egiten ditu, dagokien eguneratzea-rekin, aldarrikapen hauek.

- Lan hitzarmen edo itunen urtebeteko iraupena, sei hila-betera berrikuspena.

- Hilero 6.000 pezetako soldata igoera langile guztientzat.

- eguneko 500 pezetako gutxieneko soldata, adin, sexueta kategoria edozein delarik ere.

- 40 orduko lan astea (astelehenetik ostiralera).

- 30 opor egun.

- gaixotasun, istripu, ezgaitasun edo langabezi kasuan,soldataren %100.

- Jubilazioa 60 urterekin.

- Pfez eta gizarte Segurantza enpresen kontura.

- gizarte Segurantzaren gaineko langileen kontrola.

- behin behineko kontratuen abolizioa.

- Asanbladak egiteko askatasuna. egiteko nahia da bal-dintza bakarra.

- greba eskubidea aitortu.

- Adierazpen askatasuna. iritzia emateagatik ez dadila in-ongo langilerik zigortu, kaleratu edo espetxeratu.

- Antolatzeko eskubidea, bai sindikala baita politikoa ere.

- biltzeko eskubidea.

- Arrazoi sindikal edo politikoak direla medio espetxeratu-tako edo exiliatutako lagun berronarpena Amnistia.

- kaleratutako langile guztien readmisioa.

- estatu espainoleko gainontzeko herriekiko loturaz era-bakitzeko Nafar Herriaren askatasuna.

AldarrikapenTaula Bateratua

Langileriak aurrera egin du autoantolaketari, afiliazioari, esker. Afi-liazioa, dirulaguntza eta entxufeen menpe ez dagoen klase sindikal-gintzaren indarra da. gainera, afiliazioak informazio, aholkularitzajuridikoa eta borroka kutxarako eskubidea ematen dizu.

ZEURE ESKUBIDEEN ALDE ANTOLATU: AFILIATU!

Telf; 948 221276

Arga Ibaia kalea, 12-14, behea P.K. 31014 (Iruñea)

Page 4: Maiatzaren lehena: aldaketaren bidean ekintza sindikala

Info 2015ko uDAberriA

NAfAr LANgiLeoN iNformAzio buLetiNA

LABekinbat

Jarrai gaitzazuwww.lab.eus / www.facebook.com/lab.nafarroa / @LAbnafarroa

Diru publikoaz, patronalarenentxufismoaz nahiz putxera-zoez elikatutako UGT etaCCOOen “gehiengoa” azukrekoxkorra bailitzan desegitenari da. Urte bakar batean,“Erregimenaren” bi sindika-tuen batuketa %54,09tik%51,84ra jaitsi da, 1989tikizandako emaitzarik kaxka-rrena. Arlo sindikalean ere,sasi guztien gainetik aldaketaaurrera doa.

UGT-CCOOek bozken %48besterik ez dute jaso. Ordez-kari kopuruan duten ge-hiengoa gainbehera doanbitartean, bozkei dagokionezez dute sikiera gehiengorik:bozken %48,06 jasotzen dute.Hau gertatzen da enpresa txi-kietan, non ordezkariak bozkagutxiagorekin hautatzendiren, Patronalak UGTko or-dezkariak jartzen dituelako.

UGT-CCOOek gehiengoagaldu dute Enpresa Batozrde-etan. Enpresa Batzordeetan,non jarduera sindikal han-diagoa dagoen, UGT eta

CCOOen batura %49,36rajaitsi da.

CCOOek “ordezkaritza ge-hieneko sindikatu” izaeragaldu du. Hogei urtetan zehar,UGT eta CCOOen lan harre-manen gaineko monopolioaizan dute. Hori justifikatzekoaitzakia, honako hau: legearenarabera, “ordezkaritza gehie-neko sindikatuak” dira(%15eko ordezkaritza ezezik1500 ordezkari ere eduki be-harra dago horretarako). Le-henik eta behin, NafarroakoLan Auzitegian edota Nafa-rroako Enplegu Zerbitzuan“ordezkaritza gehieneko sin-dikatuak” besterik ez egotea,ez da legez hala izan beharduen zerbait, baizik eta UPN-PSNk hartutako erabaki poli-tikoa. Bigarrenik, kontua daCCOOek izaera hori galduegin duela Nafarroan, 1.500ordezkaritik jaitsi baita. Ikus-tekoa da zer nolako amarruaasmatuko duten UPN etaPSNk txiringitoa mantent-zeko; baldin eta maiatzeko

hauteskundeen ondotik bote-rean jarraitzen badute, noski.

UGTk bere ordezkaritzarenlaurdena galdu du. Nafa-rroako UGTk bere gailur his-torikoa lortu zuen 1993an,ordezkaritza sindikalaren%36,74. Azken datu ofizialenarabera, orain %27,32 dauka.Hau da, bere ordezkaritzarenlaurdena galdu du, nahiz etaenpresa askok UGTren hauta-gaitzak sustatu.

Putxerazoak: Melidako Aví-colaren kasua. Nafarroako er-dialdeko industria nagusietakobatean, Melidako Avícolan,LABek hautagaitza aurkeztuzuen lehen aldiz bai tailerreanbaita bulegoetan ere. “Elkarriz-keta Soziala”ren holdingakputxerazoa antolatu zuen: en-presak LABeko hautagaiakpresionatu eta mehatxatu zi-tuen, UGT eta CCOO hautagaihorien errenuntziak eskuratueta Hauteskunde Mahaianaurkezten zituen bitartean.Putxerazo honek eragin kalte-garria izango du langileon bal-dintzetan, Enpresak UGT etaCCOOi emandako babesaktrukea baitauka: aurrean pa-ratzen dieten edozer sinatzea.

Koxka da UGT eta CCOOen “negoziazio eta akordioen” politikaren sinboloa. 275 ka-leratzedun Lan Erregulazio Espedientea sinatu zuten lehenik, Auzitegi Gorenak dis-kriminatoriotzat gaitzetsi duena. Ondoren beste 33 kaleratze baimendu zituzten,jarraian soldataren %20aren murrizketa, malgutasuna eta lanaldiaren 24 orduko lu-zapena, eta azkenik kontratu guztien etena eta enpresaren itxiera. Bien bitartean,AIAC enpresaren jabeak 10 milioi euro baino gehiago eraman zituen, 26 milioi ordaindugabe uzten zituen bitartean.

KYBSE, ORORBIA(LABek 21etik 10)kYBse nafarroako bigarren industria handiena da, en-

plegu portzentaia gehien sortzen ari dena. kontrata-

zioak zozketa bidez egiten dira, %50 gizon eta %50

emakume.

SARRIó-PAPEL, LEITZA(LABek 13tik 9)Paper-ola historiko honetan, lan baldintza onekin,

LaBek ordezkari bat irabazi eta bere gehiengoa za-

baldu du. ezaugarri beretsuak dituen Lácteos de nava-

rran ere LaBek bere erabateko gehiengoa berritu du

(9tik 7).

ARGAL, LUMBIER(LABek 8tik 8)nafarroako langile mugimenduan erreferentziazkoa izan

den lantegi honetan, langileek batera borrokatu zuten

enpresa itunaren alde, Lan erreformarekiko blindajea,

kontratazio berriak baldintza berdinetan egitea eta 34

mugagabeko kontratu lortuz. LaBek jokoan zeuden 8

ordezkariak lortu ditu.

MONDELEZ, VIANA(LAB tailerreko lehen indarra) Bianako galleteran, Mondelez, langileek borroka eredu-

garria egin zuten, lan baldintzen alde bakarreko alda-

ketari aurre eginez. 4 ordezkarirekin, LaB tailerreko

indar bozkatuenean bilakatu da.

GENERAL MILLS, SAN ADRIAN(LAB laugarren indarretik bigarren indarrera)oztopo ugari gainditu ostean, LaB ordezkari bakar ba-

tekin sartu zen general Millsera, nafarroako hegoal-

deko enpresa handienetako bat. egindako lan

sindikalari esker, aurten tailerreko bigarren indarrean bi-

lakatu da, 4 ordezkari lortuz. .

CINfA, UHARTE(LABek 4tik 7ra)nafarroako enpresa kimiko nagusienean, LaB era ikus-

garrian hazi da, jokoan ziren 17 ordezkaritik 7 lortuz.

SOZIOKOMUNITARIOA

LaB puri purian dago sektore honetan, interbentzio so-

ziala eta zahar etxeak biltzen dituena. gehiengoak lortu

ditu hainbat enpresetan, besteak beste Xilema (9tik 5),

nuevo Futuro (5tik 3), La Vaguada (9tik 4), ilundain (6tik

6), sayoa (3tik 3), amma Betelu...

UDALAK

ordezkaritza sindikalaren %20 gaindituta, LaB tokiko

administrazioko indar sindikal nagusiena da. Musika

eskolen ordezkaritzaren erdia dauka. azken hilabete-

etan Berriozarren (3tik 3) eta tafallan (5tik 3) irabazi du.

LAB etengabe

goraugt eta CCooek gehiengoa galdudute bozka kopuruan nahiz enpresabatzordeetako ordezkaritzan

HAUTESKUNDE SINDIKALAK:

“Gehiengo” sindikalarengainbehera