7
MAKINAK Gizakiak antzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen, bere indarrra edo ahalmena handitzeko. Horrela, konturatu zen eskuak, azazkalak eta hortzak baino eragingarriagoa zela material gogorreko ziria, eta horretan oinarrituta sortu zituen lehenengo asmakizunak: aizkora, karraskagailua, zulagailua,... Bide horretatik abiatuta, sortu ziren lehengo lanabesak. Ondoren lanabes horiek aldatuz, hobetuz, …. gaur egungo makinak egin izan dira. Industrian, kalean, eskolan, etxean, baserrian... erabiltzen dira makinak. Makina horíek gizonaren lana errazteko eta hobetzeko balio dute. Edozein lan egiteko energia behar dute makinek. Batzuk, guraizeak eta gurdiak bezala, gizaki eta animalien energia muskularrari esker ibiltzen dira, baina gaur egun erabiltzen ditugun gehienek beste energía motak erabiltzen dituzte. Makina asko energia elektrikoari esker mugitzen dira. Beste batzuk, gasolina eta ikatzetik lortzen dute behar duten bero-energia. Makina askok energia mota batean bihurtzeko gaitasuna dute. Lokomotora zaharrek, adibidez, ikatzak emandako bero energía, mugimendua edo energia mekaniko bihurtzen zuten . Gizakiak asmatu zituen lehen makinak xumeak ziren, oso oinarri xinpleak dituzte. Makina horiekin, gure indarrez egitea ezinezkoa diren lanak egin daitezke eta makina sinple izena eman diegu. 1

Makina Sinpleak

  • Upload
    r

  • View
    291

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

makina sinpleak

Citation preview

Page 1: Makina Sinpleak

MAKINAKGizakiak antzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen, bere indarrra edo ahalmena

handitzeko. Horrela, konturatu zen eskuak, azazkalak eta hortzak baino eragingarriagoa zela material gogorreko ziria, eta horretan oinarrituta sortu zituen lehenengo asmakizunak: aizkora, karraskagailua, zulagailua,... Bide horretatik abiatuta, sortu ziren lehengo lanabesak. Ondoren lanabes horiek aldatuz, hobetuz, …. gaur egungo makinak egin izan dira. Industrian, kalean, eskolan, etxean, baserrian... erabiltzen dira makinak. Makina horíek gizonaren lana errazteko eta hobetzeko balio dute.

Edozein lan egiteko energia behar dute makinek. Batzuk, guraizeak eta gurdiak bezala, gizaki eta animalien energia muskularrari esker ibiltzen dira, baina gaur egun erabiltzen ditugun gehienek beste energía motak erabiltzen dituzte.

Makina asko energia elektrikoari esker mugitzen dira. Beste batzuk, gasolina eta ikatzetik lortzen dute behar duten bero-energia. Makina askok energia mota batean bihurtzeko gaitasuna dute. Lokomotora zaharrek, adibidez, ikatzak emandako bero energía, mugimendua edo energia mekaniko bihurtzen zuten .

Gizakiak asmatu zituen lehen makinak xumeak ziren, oso oinarri xinpleak dituzte. Makina horiekin, gure indarrez egitea ezinezkoa diren lanak egin daitezke eta makina sinple izena eman diegu.

1

Page 2: Makina Sinpleak

MAKINA SINPLEAK

Gizakion lana errazten duten tresnak dira makina sinpleak. Indar baten erabilera zuzentzeko, bideratzeko edo erregulatzeko erabiltzen direnak. Gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko eta gauzak mugitzeko, jaisteko, banatzeko, elkartzeko.... balio dute. Hauexek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, tornua, gurpila, ziria eta plano inklinatua edo arranpa.

PALANKA

DEFINIZIOA

Makinarik zaharrenetarikoa eta gehien erabilia da palanka. Gauza astunak errazago altxatzeko balio

du.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Barra zurrun bat da, eta honelaxe funtzionatzen du: Mugitu nahi den gorputzaren azpian barra jarri eta euste-puntua deitzen zaionaren gainean sostengatuz erabiltzen da. Libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da, altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gaindituz. Gizakia aspaldi konturatu zen palanka erabiliz giharren indarrari probetxua atera ziezaiokeela, hau da, indar gutxiago erabili etekin berbera ateratzeko.

erresistentzia

Erreistentzia Euste puntua potentzia

2

Alikateak

Page 3: Makina Sinpleak

PALANKA MOTAK

Euste-puntua, erresistentzia eta potentziaren arabera, palanka mota ezberdinak daude:

• Lehenengo mailako palanka: Kasu honetan euste puntua erresistentzia eta potentziaren artean dago (balantza, aliketak, guraizeak... ),

erresistentzia euste puntua potentzia

• Bigarren mailako palanka, hemen erresistentzia erdian dago, euste puntuaren eta potentziaren artean. (intxaur- hauskailua, orgatilla,...)

• Hirugarren mailako palanka, potentzia erdian dago, euste puntua eta erresistentziaren artean (pintzak, arrantzako kanabera,..)

Erresistentzia Euste Puntua

Potentzia 3

Artaziak

Potentzia Erresistentzia

Euste puntua

Page 4: Makina Sinpleak

TXIRRIKA edo POLEA

DEFINIZIOA

Buelta osoan kanala duen gurpila da txirrika edo polea.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Gurpilaren kanal horretatik pasatzen den soka muturretako batetik tiratuz, mugitu egiten da. Pisuak modu erosoago batean altxatzen laguntzen digu.Txirria bakarreko garabi sinpleena orain dela hiru mila urte asmatu zuten, eta kondairaren arabera, txirriko biko makina, berriz, Arkimedesek asmatu zuen K.a. 400. urtean. Azken honek izena du polipastoa.

GURPILA

DEFINIZIOA

Aspaldidanik ezagutzen den makina da. Ardatz baten inguruan bira egiten duen pieza mekanikoa da.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Borobila den elementu batek (gurpila) ematen dituen birak aprobetxatzen duen makina da.

GURPILAREN HISTORIA

• Lehenengo gurpila Asia Txikian agertu zen K.a. 4000 urtean. Zamak garraiatzeko balio zuen.

• Egiptoarrek bi zaldiz tiratako bi gurpildun karroa erabiltzen zuten.

Page 5: Makina Sinpleak

• Mezulari erromatarrak orgetan joaten ziren leku batetik bestera. 4

• Erdi Aroan makina gurpildun asko zeuden: haize-errota, ur-errota, poleak, goruak,...

• 1790.urtean bizikletaren arbaso zaharra asmatu zuten: zeleriferoa. Txirrindularia gainean esertzen zen eta korriko ariko balitz bezala bultzatzen zuen tramankulua.

• 1800. urteetan barkuek ere atzean eramaten zuten paletadun gurpil bati esker mugitzen ziren.

• Gaur egun, garraioetan oso erabilia da.

TORNUA

DEFINIZIOA

Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Bere muturretan eskutokiak ditu, eta hauei bira emanez soka bildu egiten da. Tornuak azpian dituen pisuak bere mailara altxatzeko erabiltzen da. Tornua erabiltzen zen zenbaitetan, ura ateratzeko putzuetatik (beste batzuetan ere, txirrika erabiltzen zen), tornuan oinarritutakoak dira pendulozko erlojuen giltzak (kuerdak), eta musika-kutxatiletan bira emanez soinua egiten duen zilindroa.

ZIRIA

DEFINIZIOA

Gai solidoan sartuz, irekidura bat egiteko zurezko edo metalezko pieza mutur zorrotza da ziria.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Indarra mailuz edota, aizkoraren kasuan, kirtenaren bidez egiten zaio. Gauza askotarako erabiltzen da ziria. Burdinazko edo altzairuzko ziria da aizkora, eta ziriak dira harriak edo zurak pitzatzeko erabiltzen diren lanabesak. Ziriak dira baita ere, ate azpian jartzen direnak, atea zabalik edukitzeko.

Page 6: Makina Sinpleak

5

ARRANPA EDO PLANO INKLINATUA

DEFINIZIOA

Arranpa bi maila ezberdin lotzeko erabiltzen den aldapatxoa da.

DESKRIBAPENA eta FUNTZIONAMENDUA

Arranpa maila ezberdinetan dauden bi muturrez eratuta dago, aldapatxo bat sortuz, alde batetik bestara joan ahal izateko. Arranpa, objektuak arrastaka eramateko erabiltzen ohi da, gorputz astunak altxatzeko edo mantso jeisteko.

Plano inklinatuan oinarriturik daude igotzeko eskailerak eta bideetako maldak; arranpan behera jeisten gara txirristan, edota burdinan egindako arranpa bidez sartzun dugu zuloan torlojua.

Page 7: Makina Sinpleak

6