12
EGILEAK: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire Iriberri

Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

  • Upload
    lamtu

  • View
    234

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

EGILEAK: Margot Madina Nerea Ramos

Fátima Fernández Leire Iriberri

Page 2: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Euskalkien sailkapena

Euskalkiei buruzko lehen aipamena Joannes Leizarragak egin zuen Iesus Christ Iaunaren testamentu berria izeneko bere obran .

XVII. mendean Axularrek eta Juan de Tartasek beste aipamen batzuk egin zituzten euskalkiei buruz eta horiek literaturan erabiltzeari buruz.

Page 3: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Euskalkien sailkapen nagusiak:

XVII eta XVIII. mendeak: Oihenart eta Larramendi

Arnaud Oihenart euskara aztertzeari eman beharreko balioaz ohartu zen lehen

idazlea dugu, gramatika txiki bat idatzizuen: Notitia Utriusque Vasconiae. Bertan

lau euskalki bereizi zituen:

- Ekialdekoa (Iparraldea).

- Nafarroakoa.

- Bizkaikoa.

- Gipuzkoa eta Arabakoa (Arabako euskara gipuzkeratik hurbil zegoela zioen).

Larramendi teknikaren alorrean idazle berritzailea izateagatik nabarmenduko da. Bere

lehenengo bi lanetan honela sailkatu zituen euskalkiak: Gipuzkoakoa, Bizkaikoa eta

Nafarroakoa. Bere hirugarren lanean sailkapen berri bat egingo du eta bost euskalki

bilduko ditu: zuberera, gipuzkera, lapurtera, nafarrera eta bizkaiera/arabakoa.

Larramendik zioen jatorrizko forma Gipuzkoako euskalkiarena zela, eta gainerakoak haren

aldaerak zirela.

XIX. mendea: Bonaparte eta Arturo Kanpion

Euskara estandarizatzeko lehenengo ahalegin bat egun zen, bi arlo bereizten ziren: gramatika bateratu bat eta ortografia bateratu bat.

Bonapartek Lau sailkapen desberdin egin zituen. Behin betiko sailkapena Le verbe basque en tableaux izeneko lanean jaso zuen, eta 8 euskalki bereizi zituen: bizkaiera, gipuzkera, Iparraldeko behe-nafarrera, Hegoaldeko goi-nafarrera, mendebaldeko behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, lapurtera eta zuberera.

Arturo Kanpionek zenbait literatur obra idazteaz gain, historiaren eta hizkuntzalaritzaren esparruetan lan egin zuen. Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua vasca izeneko lana argitaratu zuen, eta bertan Kanpionek literatur euskalkiak eta literaturan erabili ez zirenak bereizi zituen. Bonapartek egindako bide berari helduz, adierazi zuen goi-nafarrera ez zela literaturako euskalki bat, baizik 18 aldaera zituen mintzaira kolokialago bat, hizkuntzalari askok ziotenaren kontra.

XX. mendearen hastapenak

Dialektologoek egindako azterketei esker, eta batez ere Koldo Zuazori esker, gaur egun euskalkien eta azpieuskalkien sailkapen bat egin dezakegu beren hizkuntz ezaugarrietan oinarriturik.

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasle den Koldo Zuazok sakontasun handiz aztertu du euskararen dialektologia. Bonaparteren sailkapenetik abiatuta, 1997. urtean beste sailkapen zehatzago bat egin zuen. Lehena euskalkietan oinarritu zen bere sailkapena osatzeko, baina Zuazo, aldiz, mintzamolde-multzoetan oinarritu da.

Page 4: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Euskalkien egungo sailkapena: Bizkaeraren berezitasunak

Ezaugarri fonetikoak:

- Hitz-amaierako a+a > ea (ahizpa+ak > ahizpeak), ia (alaba+a > alabia),

edo ie (neska+a > neskie).

- Alternantziak: e/a (berri > barri) edo i/u (irten > urten).

- Beheranzko diptongoa: aurpegie.

- Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz: mendia >mendixe.

- Ez dira bereizten s eta z hotsak, ezta ts eta tz hotsak ere.

- i-aren palatalizazioa: i+L >/LL/ (mutil+a > / mutiLLa/); i+n >; ñ (hagin+a >

/hagiña/); i+z > x (gizon > /gixona/); i+t > /tt/(aita > /aitta/).

Morfologiaren ezaugarriak:

- Erro berbereko erakusleak: hau, hori, ha (singularra); honeek, horreek, hareek (plurala). - Zenbatzailea zenbait kasutan izenaren atzean dator: gizon bi, neska hiru. - Soziatiboaren deklinabide-atzizkia -egaz da: norekin >noregaz. Erakuslea izenaren aurretik nahiz atzetik agertu ohi da: honek txakur honek. - Aditza bera galdegaia denean, aditza errepikatzen da: honek jakin daki (sintetikoa), etorri egin da (perifrastikoa). - Konpletibak: -ela y -ena. - Aurreko bokala i ez denean, aditzak datiboaren deklinazioan erabat aldatzen dira batuarekin erkatuz. Deklinazioak hauexek dira: -t, -tzu, -ko, -ku, -tzue, -ke (jat, jatzu, jako, jaku, jatzue, jake). - Aditz-oina eta aditz laguntzailea sarritan laburtu eta batu egiten dira: esangotso (esango deutso). - -ari izan forma erabili beharrean, ibili aditza erabiltzen da: ikasten ari naiz > ikasten nabil.

Gainerako euskalkien artean bizkaiera mutur batean kokatua dago. Bizkaierari beti izaera berezia aitortu izan zaio. Hala ere, euskalkien artean egun dagoen desberdintasunak azken mendeotan areagotu egin dira batez ere. Yrizarrek 1970. urtean eginiko ikerketaren arabera, bizkaieraz 200.000 lagunek hitz egiten zuten. Egun zenbat lagunek egiten duten bizkaieraz ez da jakiten erraz; hala ere, hezkuntza-sistemaren bidez euskara ikasi duten askok euskara batua ikasi dute eta ez bizkaiera.

Page 5: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Bizkaeraren azpieuskalkiak

Bizkaieraren barruan azpieuskalkiak daude. Historian zehar euskalkien sailkapen desberdinak egin dira. Sailkapen hauek lagungarriak dira bizkaieraren eremu eta muga geografikoak ezagutu ahal izateko. Horrela, Luis Luziano Bonapartek 1869. urtean eginiko sailkapenean eremu hauek bereizi zituen: - Ekialdeko bizkaiera (Markina) - Mendebaldeko bizkaiera (Bermeo, Arratia, Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga, Otxandio) - Gipuzkoako bizkaiera (Bergara, Gatzaga)

Gipuzkoakoa

Markina

Mendebaldekoa

Page 6: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Bizkaeraren ezaugarriak

Fonologia arloan

Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi. - au, eu, ai, oi eta ei diptongoak aldatzeko joera: topeu (topau), geur (gaur), auri

(euri), nax (naiz). - gainerako bokalak a bokalarekin elkartzen direnean, a aldatzeko joera: alabea

(alaba), kalia (kalea), harrie (harria), lañue (lainoa), burube (burua).

Kontsonanteei dagokienez: - s eta z ez dira bereizten eta s ahoskatzen dira biak. - ts eta tz ez dira bereizten eta tz ahoskatzen dira biak. - Nor-nori (jat) ahoskatzeko j erabiltzen da orokorrean, baina x eta g ere erabiltzen dira.

Azentuari dagokionez: - Hitzak bereizteko erabiltzen da: basóa (mendia), básoa (edalontzia). - Singularra eta plurala bereizteko balio du: uméa edo úmeak.

Izen morfologian

Deklinabideari dagokionez: - Pluralean ez da nor eta nork bereizten. - a itsatsia duten hitzek a artikulua hartzean ea egiten dute singularrean, baina ez pluralean: gauzea baina gauzak. - -ekin erabili beharrean, -agaz erabiltzen da singularrean eta -akaz pluralean. - Norantz ez da erabiltzen, noruntz baizik.

Zenbatzaileei dagokienez: - Mordo eta partida hitzek ugaritasuna adierazten dute: liburu mordoa edo liburu partida. - Zarrastada eta parrastada hitzak erabiltzen dira likidoez aritzean: ardo parrastada. - Pila erabili beharrean, pilo erabiltzen da: lagun piloa du. - Pitin hitza erabiltzen da urritasuna adierazteko: itxaron pitin baten. - Oro hitza oraindik erabiltzen da: lagun oro.

Erakusleei dagokienez: - Singularrean eta pluralean erro berberak erabiltzen dira: honek, horrek, hark / honeek, horreek, hareek edo hark (pl.). - Erakusle indartuak sortzen dira -xe, ha-, ber-, eur- hizkien bidez: hauxe, berori, eurak...li>

Hitz batzuei dagokienez: - Bako, barik, baga... erabiltzen dira gabezia adierazteko, batuaren gabe bezala: diru bako, liburu barik... - Barri, barria, barririk... batuaren berriren parekoak dira: etorri barri... - Lako, lakoxe, batuaren bezalakoren sinonimoak dira: ni lako, ardiak lako... - Legez, lez eta horrelakoak batuaren bezalaren parekoak dira: zu lez, gu lez...

Aditz-morfologian bizkaierak dituen ezaugarriak:

Aditz jokoa: - Lehen aldiko hirugarren pertsonaren marka ez da z, e baizik: eban (zuen). - Nori adierazteko marka, aurreko bokala i ez denean, ez dator bat batuarekin: jat, jatzu, jako... - Askotan bi pluralgile azaltzen dira: dituzuez... - Zu eta zuek pertsonak bereizteko e jartzen da, -te beharrean: zara, zarie... - Nor-nori iragana egiteko, orainaldiko egiturari n gehitzen zaio: jat / jatan... - Batuaren ki amaiera, gi bihurtzen da: erabagi (erabaki). - Baldintzetan ez da te erabiltzen: litzake (litzateke) - Lehenaldiko marka an da, en izan beharrean: ginan (ginen). - Ari izan erabili beharrean, jardun erabiltzeko joera dago: lanean dihardut (lanean ari naiz).

Bizkaierak bere lexikoa dauka.

Batetik, beste euskalkietako hitzen aldaketak diren hitzak: baltz (beltz)... Bestetik, bizkaieraz bakarrik erabiltzen diren hitzak:berba... - Hil, aste eta urtaroen izenak berezkoak ditu: zezeila (otsaila), martia (martxoa), jorraila (apirila), bagila (ekaina),garagarrila (uztaila), agorrila (abuztua), zemendia (azaroa), gabonila (abendua). - Astegunak: martitzena (asteartea), eguaztena (asteazkena), eguena (osteguna), barikua (ostirala), egubakoitza (ostirala), zapatua (larunbata), domeka (igandea). - Urtaroak: udabarria (udaberria), udagoiena (udazkena).

Page 7: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

Jarraian entzumen bat eta bere transkripzioa txertatu ditugu.

Entzumen beraren bi transkripzio ikusiko dituzue, lehena ondarrutarrez dago; bigarrena berriz, euskara batuan.

Ondoren, ondarrutarraren ezaugarriak biltzen dituzten hainbat taula ikusiko dituzue.

Page 8: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

http://www.ahotsak.com/ondarroa/pasarteak/ond-014-039/ Bideoaren link-a:

- Bañe Elu, lehen edosergas konformaten siñen. - A, hori bai, hori bai, hori bai. - Ilusiñua eitxeko. - Bai, bueno Gabonak eta allateko, Jesus! Oain gabonak di debai, hauxe bez, hauxe beztogu eukitxen, da ordun ilusiñoi Gabonak, bueno! - Zelakoak sin ba Gabonak lehen? - Ederrak, ederrak. Kanta nahi beste anaxa-arreba guztik kuadrilli batu, da gurin Anako zea anaxe zarrak gaña pañelu ipintxen ebanian pixkat hori ein jakun, ala! Kanta ta,ba posik kartetan ein ye, ta jateko be ilusiñoi hon aldin. Turroi bi eongo zin, tableta bat gogorra ta bat biune danontzako bañe… - Ta ze jate zan len, gabonetan? - Ba normalin e pues ze izango zan, zopie hori bai, hori eztaxela falta. - Ta zopi, ze zopi? - Salda garbiko zopi ein saldi ona, e zopa nausixe, saldi, da gero ba ba okeli eta jati ero da makallau te…

- Ta bildotsa ta, ez? - Billotsa ta ez, billotsa ta gero hasi giñan e gero txalopak in genunin amak antxoaran ekarplan billotsik plazan erosi bixik, bixik erosi, eta ni jute nitxan mataleku… mm… mataixa, eta katilluk te erote nitxusen, gurin ahisti sarra san e besti baña ez zan e mandatuk eta etxen da, etxin bertin. Ni nitxan hola kakahuetesak em, akordaten nas ze mobida billotxe hiltxen da neu katillua hartzen, odola tantaka. Oan ez, baño ordun ein? Pertsoni ein etxen da eroseta. Hartu, billotsa hartu ta etxea, ta bixamunin, hori ixate san antxoaran, antxoa asko atrapatetzanin de… txalopan, baño aurretik billotxeta, ez. Ollu hasi sala be, Jesus! Gu eskondu giñanin ollu bodan ixantzan, angulak eta ollu, hori bai, baño ollu san ordun e… bodetan da be gaur e... beste gausak disena ollu san ordun, eske es seuan umore ona olluik pe ta on granjak eta urte benin ba on e… Txintxirrikan , baña len e, len eseuasen holakoik, baserrixetako ollo bakarrak, da hoixe.

Page 9: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

- Baina Elu, lehen edozer gauzarekin konformatzen zinen. - A, hori bai, hori bai, hori bai. - Ilusioa egiteko. - Bai, bueno Gabonak eta iristeko, Jesus! Orain Gabonak dira ere bai, hauxe ere ez, hauxe ere ez dugu edukitzen, eta orduan ilusioa Gabonak, bueno! - Nolakoak ziren ba Gabonak lehen? - Ederrak, ederrak. Kanta nahi beste, anai-arreba guztiek koadrila bildu, eta gurean Anako zera, anaia zaharrak gainera zapia jartzen zuenean pixka bat hori egiten zigun, ala! Kanta eta, ba pozik kartetan egin eta, eta jateko ere ilusioa hauen aldean. Bi turroi egoten ziren, tableta bat gogorra eta bestea biguna denontzako baina … - Eta zer jaten zen lehen Gabonetan? - Ba normalean e … ba ze izango zen, zopa, hori bai, hori ez dadila falta. - Eta zopa, zein zopa? Salda garbiko zopa egin, salda ona, e zopa nagusia, salda, eta gero ba okela eta jatea edo eta bakailaoa eta …

- Eta bildotsa eta, ez? - Bildotsa eta ez, bildotsa eta gero hasi ginen e gero txalupak egin genituenean amak antxoaren denboraldian ekartzen zituen, bildotsa plazan erosi bizirik, bizirik erosi eta ni joaten nintzen mataleku … mm… hiltegira, eta katiluak eta eramaten nituen, gurean ahizpa zaharra zen e bestea baina ez zen e aginduak eta egiten eta, etxean bertan. Ni nintzen horrela kakahueteak em, gogoratzen naiz ze iskanbila, bildotsa hiltzen eta neu katilua hartzen, odola tantaka. Orain ez, baina orduan egin? Pertsona egin egiten da edozertara. Hartu, bildotsa hartu eta etxera, eta biharamunean, hori izaten zen antxoa garaian, antxoa asko harrapatzen zirenean eta … txalupan, baina aurretik bildotsa eta, ez. Oilaskoa hasi zela ere, Jesus! Gu ezkondu ginenean oilaskoa ezkontzan izan zen, angulak eta oilaskoa, hori bai, baina oilaskoa zen orduan e … ezkontzetan eta ere gaur e… beste gauzak direna oilaskoa zen orduan, ez baitzegoen umore onik oilaskorik gabe eta orain baserriak eta urtean behin ba orain ere … Txintxirrikan , baina lehen ez zegoen horrelakorik, baserrietako oilasko bakarrak, eta horixe.

Page 10: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

LEXIKOA

HIZTEGIA:

ERDARAKADAK:

FONETIKA/ FONOLOGIA

SINKOPA: EPENTESIA: ASIMILAZIOA eta BUSTIDURA:

DISIMILAZIOA: ALTERNANTZIA: AHOSKERA:

B/D/G > P/T/K :

Mataixa -> Hiltegira Jakun -> Zigun Ahisti -> Ahizpa

Pañelu -> Zapi Atrapatu -> Harrapatu Pues -> Ba Akordaten -> Gogoratzen

Ein -> Egin Ta -> Eta

Baserrixetako

Baserrietako

Bañe -> Baina Pertsoni -> Pertsona

Zopi -> Zopa Ero -> Edo Eukitxen -> Edukitzen Hiltxen -> Hiltzen Eskondu -> Ezkondu Gausak -> Gauzak

Eztogu -> ez dogu (ez dugu)

Page 11: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

MORFOLOGIA

LABURDURAK

DEKLINABIDEA: ADITZA:

Edosergas -> Edozerrekin

Nitxusen -> Nituen Ekarplan -> Ekartzen zituen Eseuasen -> Ez zegoen

Bez -> Ere ez Pe -> Gabe

Page 12: Margot Madina Nerea Ramos Fátima Fernández Leire IriberriLeireIrb... · Bizkaeraren ezaugarriak Fonologia arloan Bokalei dagokienez: - Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi

AMAIERA