14
Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA Fruta eta barazkiak

Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

Material osagarria

LEHEN HEZKUNTZA

Fruta eta barazkiak

Page 2: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

2

HELBURUA

EDUKIAK

Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-

kien urte-sasoia.

Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena eta dieta orekatu batean betetzen duten lekua

(elikagaien gurpila, bitaminak eta mineralak)

Tokiko eta urte-sasoiko produktuak. Identifikazioa eta onurak.

Frutak eta barazkiak gure mahaietara iritsi aurretik eginiko ibilbidea eta horrek dakar-

tzan ondorioak. (Ekoizpen-modua, kontserbazioa, garraioa, saltokia eta abar).

Fruta eta barazkien kontsumorako eta manipulaziorako higiene-ohiturak.

JARDUERA OSAGARRIAK

AURRETIKO JARDUERAK

1. ZIKLOA

1. Nire baratza

2. eta 3. ZIKLOA

1. Inkesta

GEROKO JARDUERAK

1. ZIKLOA

1. Mazedonia

2. Asmakizunak

2. ZIKLOA

1. Fruta-irabiakia

2. Fruta eta barazkiak artean

3. ZIKLOA

1. Hitzaldia

2. Merkatuan

Haurrek eta gazteek fruta eta barazki gehiago kontsumitu dezatela sustatzea gaixotasu-

nak prebenituko dituzten eta osasuna hobetuko duten ohitura osasuntsuak sortzeko.

Page 3: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

3

OINARRIZKO KONPETENTZIEKIKO LOTURA

Zie

ntz

ia

tekn

olo

gia

eta

osasu

n

Ku

ltu

rarako

gait

asu

na

Ikaste

n

ikaste

ko

gait

asu

-

na

Mate

mati

-

karako

gait

asu

na

Kom

un

ikazio

-

rako

gait

asu

na

Gait

asu

n

dig

itala

eta

In

form

a-

zio

aren

trata

erakoa

Giz

arte

ra-

ko e

ta

hir

itarta

-

su

nerako

gait

asu

na

Ku

ltu

ra

hu

man

isti

ko

eta

arti

sti

ko

ra-

ko

gait

asu

na

Norb

eraren

au

ton

om

ia-

rako e

ta

ekim

en

era-

ko

gait

asu

na

Nir

e b

ara

tza

In

kest

a

Mazed

on

ia

Asm

ak

izu

na

k

Fru

ta-i

rabia

kia

Fru

tak

eta

ba-

razk

iak

art

ean

Hit

zald

ia

Merk

atu

an

Page 4: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

4

AURRETIKO JARDUERAK

Page 5: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

5

Gaia bideratu eta ikasleen arreta lortzeko, galdera sorta bat eginez has gaitezke.

Hauek, ikasleen adina eta jakintza mailaren araberakoak izango dira. Ondoren azaltzen

direnak izan daitezke baliagarri:

Zenbat fruta ezagutzen duzu?, eta barazki? Izendatu batzuk.

Egunero fruta eta barazkiak jatea beharrezkoa dela uste duzu? Zuk zeuk honela

egiten duzu?

Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena ezagutzen al duzu?

Ikasleei beren baratzea marraztea proposatuko diegu. Bertan, ba-razki eta fruta gustukoenak irudikatuko dituzte. Beharbada, ikasleek

dagoeneko badakite nolakoak diren baratzeak, agian baratzeren bat ikustera joan dira noizbait, edo akaso, sekula ez dute baratzerik ikusi. Horregatik, zenbait kasutan beharrezkoa izango da ikasleei

zenbait adibide erakustea edota landare, zuhaixka edo fruta-zuhaitz ohikoenen itxura komentatzea.

NIRE BARATZEA

1. ZIKLOA

2. eta 3. ZIKLOA

INKESTA

Ikasleek fruta eta barazkien kontsumoari dagokionez dituzten ohiturak ezagutzeko asmoz,

eta ikasleek horren gainean hausnartzea lortzeko, 1. fitxako inkesta norberak betetzeko eskatuko diegu ikasleei.

Ondoren, emaitzak elkartuko ditugu. Matematikaren alorrean egin dezakegu eragiketa hori. Ikasleen mailaren arabera, datuak atera ditzakegu, eta jarraian, barra-grafikoetan,

zatikietan eta abarretan islatu. Problema-enuntziatuetarako ere erabil ditzakegu datuak.

2. zikloan, barra-grafikoak egin ditzakegu, zenbait galderaren emaitzak irudikatzeko. Ho-nako galdera hauek ere egin ditzakegu: “Gela honetako zenbat lagunek dute gogoko fruta?” “Erdiak baino gehiagok edo gutxia-

gok?” “Herenak baino gehiagok edo gutxiagok?”

3. zikloan, zatikien bitartez irudika ditzakete ikasleek zenbait gal-deraren emaitzak. Batez bestekoak ere atera ditzakete.

* Bidali zuen marrazkiak programako aldizkarian argitaratzeko:

Santiago hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ

“Kontsumobideko kontsumo prestakuntza ikastetxeetan aldizkaria” adieraziz

Posta elektronikoz ere bidal dezakezue: [email protected]

Page 6: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

6

Fitxa 1 (1. orria): FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSUMO

OHITURAZKO INKESTA

Gustatzen al zaizkizu frutak?

□ Bai

□ Batzuk bai eta beste batzuk ez

□ Ez

Gustatzen al zaizkizu barazkiak?

□ Bai

□ Batzuk bai eta beste batzuk ez

□ Ez

Fruta edo zukua hartzen duzu gosarian?

□ Inoiz ez

□ Batzuetan

□ Beti

Zer eramaten ohi duzu jolastorduan jateko? (aukera bat baino gehiago seinalatu ahal duzu)

□ Gailetak, ogitartekoa edo sandwicha

□ Irabiaki edo esneki

□ Fruta edo zukua

□ Gozokiak, opilak, patata frijituak...

□ Ezer ez

Zer hartzen duzu bazkarian eta afarian postrerako?

□ Beti esnekiak (jogurta, mamia, irabiakia...)

□ Beti fruta

□ Beti gozokiak

□ Batzuetan fruta, beste batzuetan esnekiak eta besteetan gozokiak

□ Ezer ez

Page 7: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

7

Fitxa 1 (2. orria): FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSUMO

OHITURAZKO INKESTA

Geratzen al zara bazkaltzera ikastetxean?

□ Egunero, astelehenetik ostiralera.

□ Asteko egun batzuetan

□ Noizbehinka

□ Inoiz ez

Jantokian ipintzen dizuten fruta jaten duzu?

□ Beti edo ea beti

□ Batzuetan

□ Inoiz ez edo ea inoiz ez

Jantokian ipintzen dizuten barazkia jaten duzu?

□ Beti edo ea beti

□ Batzuetan

□ Inoiz ez edo ea inoiz ez

Beheko zerrendako elikagaien artean, zeintzuk jaten dituzu?

□ Letxuga □ kalabazina □ Berenjena

□ Tomatea □ kalabaza □ Ziazerbak

□ Azanorioa □ Porrua □ Errefautxoa

□ Tipula □ Lekak □ Aza

□ Pepinoa □ zerbak □ Bruselako azak

□ Piperra □ Azalorea □ Barazki purea

□ Erremolatxa □ Apioa □ Menestra

Page 8: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

8

Fitxa 1 (3. orria): FRUTA ETA BARAZKIEN KONTSUMO

OHITURAZKO INKESTA

Zenbat fruta ale jan ohi duzu egunero?

□ Bat ere ez

□ 1 edo 2

□ 3 edo gehiago

Zenbat aldiz jan ohi duzu barazkiak egunero?

□ Bat ere ez

□ 1 edo 2

□ 3 edo gehiago

Jaten duzun fruta eta barazki kopurua aski dela uste duzu?

□ Bai

□ Ez

Page 9: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

9

GEROKO JARDUERAK

Page 10: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

10

2. ZIKLOA

1. ZIKLOA

MAZEDONIA

Haurrei frutak modu ludikoan hurbiltzea, esperimentatzeko aukera izan dezaten, haurren-

gan horrelako elikagaiekiko interesa eta gustua sustatzeko modua baita.

Mazedonia oso errezeta erraza dugu. Garaiko hiru edo lau fruta aukeratuko ditugu. Irakasleek zuritu eta zatitu egingo dituzte, eta ondoren, hainbat katilutan banatuko dituzte, labanarik erabil ez

dezaten. Ikasleak lau edo bost pertsonaz osaturiko hainbat talde txikitan taldeka daitezke. Talde bakoitzak zenbait laranja zukutuko

ditu, eta ondoren, zukua azukrearekin edo eztiarekin nahastuko du. Horren ondoren, nahi adina fruta gehituko diote zukuari eta prest izango dute mazedonia.

ASMAKIZUNAK

Asmakizunak batez ere haurrei zuzenduta dauden asmamen-jolasak dira. Entretenigarriak

eta dibertigarriak izateaz gain, haurrei pentsatzen eta hitz berriak ikasten laguntzen diete eta sormena bultzatzen dute. Frutei eta barazkiei buruzko ehunka asmakizun daude. Fitxa

honetan horietako zenbaitzuk agertzen dira, baina irakasleek, agian, gehiago badakizkite edo gehiago aurki ditzakete. (Asmakizunen emaitzak: tipula, angurria, tomatea, porrua, kiwia eta sagarra)

Zenbait asmakizun asmatu eta gero, ikasle bakoitzari fruta edo barazki bat eman diezaio-

kegu, hari buruzko asmakizun bat sor dezan. Lagundu egingo diegu, tokatu zaien elika-gaiarekin loturiko zenbait hitz idaztea gomendatuz. Koloreari, formari, jateko moduari eta abarri buruzkok izan daitezke hitz horiek. Hori eta gero, hitz horiek esaldi batean elkar-

tzeko eskatuko diegu, fruta edo barazkia deskribatzeko, baina izena aipatu gabe.

FRUTA-IRABIAKIA

Fruta hainbat modu desberdinetan jan daiteke, eta esperimentatzea

dibertigarria da. Hoberena iturria duen ikasgela bat edukitzea da, ikasleek jarduera baino lehen eta jardueraren ondoren eskuak garbi-

tzeko aukera izan dezaten eta guk, behar dugunean, materiala gar-bitzeko aukera izan dezagun. Garaiko fruta, jogurta eta irabiagailua baino ez ditugu behar. (3 kilo fruta eta 3 litro jogurt 20 ikasleren-

tzat, gutxi gorabehera). Ikasleak 4 taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak honako hauek edukiko dituzte: zatitutako frutaz betetako katiluak, 750 gr. jogurt (gutxi gorabe-

hera), nahasteko eta irabiatzeko ontzi bat eta irakasleek egokitzat jotzen badute, azukrea, eztia, txokolate-txirbilak, eta abar. Talde bakoitzak gehien gustatzen zaion moduan na-hastuko ditu osagaiak. Irabiagailua txandaka erabiliko dute, eta irabiakia banako edalon-

tzietan dekoratuko eta aterako dute. Baietz gustatu!

Page 11: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

11

MERKATUAN (Fitxa 4)

Kontsumitzaileak erosten duen frutari eta barazkiari buruzko daturik esanguratsuenak

ezagutzeko eskubidea du: produktuaren izena, barietatea, kategoria, neurria eta jatorria. Produktuaren hainbat alderdiri buruzko informazioa ematen diguten zigiluak eta ziurtagi-

riak ere badaude.

Ikasleei 4. fitxa entregatuko zaie, ikasleek edo beren familiek normalean frutak eta baraz-

kiak erosten dituzten tokietara egiten duten bisitaldi batean bete dezaten.

Fitxa hori bete ondoren, datuak elkartzen dira. Eskatzen genituen datuek kontsumitzailea-ren eskura egon behar dutela komentatuko dugu, eta informazio hori aurkitzea erraza izan ote den galdetuko diegu ikasleei.

Nekazaritza ekologikoari buruz, www.eneek.org webgunean aurki dezakegu informazio ge-

hiago. Webgune horretan, "nekazaritza ekologikoa gure eskura” bideoa topa dezakegu; adin horretako haurrei nekazaritza ekologikoaren gaia jakitera emateko diseinatuta dago

bereziki bideo hori.

HITZALDIA

3. ZIKLOA

FRUTAK ETA BARAZKIAK ARTEAREN MUNDUAN (3. Fitxa)

Elikagaiak, eta bereziki, frutak eta barazkiak, oso inspirazio-iturri emankorrak izan dira

artista askorentzat. Fitxa honetan, elementu horiek irudikatzen dituzten hainbat margolan agertzen dira. Ikasleekin komenta ditzakegu margolan horiek; horietakoren bat ezaguna

egiten ote zaien, harrigarria iruditzen zaien pinturarik ba ote dagoen, bakoitzari zein gus-tatzen zaion gehien, eta zergatik, eta abar.

Ondoren, lanean hasteko eskatuko diegu ikasleei, eta artista handiak imitatzeko, fruta

eta/edo barazkiren bat protagonista gisa edukiko duen margolan bat eginez.

Ziklo honetan, ikasleek hitzezko agerpenak egingo dituzte, hizkuntza-

abileziak garatzeko. Ikasleei honako hau proposatzeko aukera dugu: agerpen horiek, debora-tarte jakin baterako bada ere, elikadurarekin

zerikusia izatea. Fruta edo barazki bat hauta dezakete, eta horren his-toria kontatu: nondik datorren, munduko zer lekutan kontsumitzen den, dituen nutrizio-propietateak, errezetak, bitxikeriak, eta abar. Ha-

laber, fruta edo barazki horrekin loturiko argazkiak eta bideoak ere eraman ditzakete ikasgelara.

Page 12: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

12

Fitxa 2:

ASMAKIZUNAK

Idatzi edo marraztu erantzuna asmakizun bakoitzaren azpian.

Baserrian jaioa baserrian hazia mozten duenari

bustitzen dio begia...

Kanpotik berdea barrutik gorria

botoiez betea jateko egokia.

Gizon zuria ohean ile berdeak airean

eta bizarrak oinean.

Berdea, gorria, horia,

Handia edo txikia, jolastorduan edo postrean,

konpotan edo tartan, jan daiteke martxan.

Berde eta iletsua,

Barrutik berdeagoa. Australian bizi den txoria,

badu izen berdina

Gordina entsaladan,

bakailaorekin saltsan, frijitua edo gazpatxoan,

jan eta jan.

Page 13: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

13

Giuseppe Arcinboldo Pablo Picasso

Paul Cézanne Bartolomé Esteban Murillo

Antonio López Elena Narkevich

Fitxa 3: Frutak eta barazkiak artearen munduan Ikusi dituzu noizbait margolan hauek? Zein da gehien gustatzen zaizuna?

Orain zure txanda da. Egin ezazu margolana fruta eta barazkiak elementu nagusiak iza-

nez.

Page 14: Material osagarria LEHEN HEZKUNTZA · Fruta eta barazkiak identifikatzea (izena, jatorria, ezaugarri organoleptikoak eta dago-kien urte-sasoia. Fruta eta barazkien nutrizio-ekarpena

14

Fitxa 4: MERKATUAN

Kontsumitzen ohi duzun fruta edo barazki bat aukeratu.

Bilatu edo saltokian galdetu hurrengo datuak:

Produktuaren izena:

Barietatea:

Kategoria:

Neurria:

Jatorria:

Nekazaritza ekologikoa

Ongarrien, plagiziden, antibiotikoen eta abarren gisako pro-

duktu kimikoak erabiltzen ez dituzten nekazaritza-teknikak, in-gurumena babesteko, lurraren emankortasunari eusteko edo emankortasuna handitzeko eta beren ezaugarri natural guztiak

biltzen dituzten elikagaiak eskaintzeko helburuarekin.

Bilatu zigilu hau. Zein produktu motan topatu duzu?

Bilatu beste zigilu batzuk:

Jatorrizko deitura babestua Eremu geografiko jakin batean eta prozedura espezifiko aitortuekin eta

egiaztatuekin produzitu, eraldatu eta landu den produktua. Gaur egun EAEn 7 Jatorri Izen Babestu daude. Hauetariko bat, oso ezaguna den barazki bati dagokio:

Berme-markak Enpresa askok erabilitako markak dira, enpresa horien titularren kontrola eta baime-

narekin; titularrek ziurtatzen dute marka aplikatzen zaien produktuek baldintza ko-mun batzuk betetzen dituztela bereziki, kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, baldintza teknikoei edo lantzeko moduari dagokienez.

Euskadin gaur egun hainbat berme-marka daude. Hauek dira baratzako produktuei

dagozkienak:

Euskal Baserri. Euskal Herrian produzitzen diren fruta eta barazkiak identi-

fikatzeko berme-marka da. Ekoizleen arreta eta hurbiltasunari esker, kalitate

eta zapore handiko produktuak dira.