Upload
ane-arribillaga
View
221
Download
2
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Aldizkaria
Citation preview
1
2013urtea 2. ALEA
Martxoak 12
“IZENGABE” TXARANGA, MENDILLORRIKO KALEAK JAI
GIROAZ BETETZEKO ASMOA DUEN MUSIKA TALDE GAZTEA .
menditxiki
IKER BALDA
Mendillorrin “IZENGABE” txaranga bat da-go. Roberto Ezkerrek eta Mikel Baldak zu-zentzen dute txaranga. 12 urtetik 15 urterai-noko musikariez osatuta dago. Txaranga sortu zen ondo pasatzeko asmoarekin, gaz-teek musika pixka bat gehiago ikasteko eta festetan edo egun garrantzitsuetan Mendillo-rriko kaleak musikaz betetzeko. 2012ko uda hasieran sortua da “Izengabe” Mendillorriko txaranga. Roberto Ezkerrek eta Mikel Baldak zuzentzen dute txaranga hau. Mu-sika talde hau , lagunak diren 12 -15 urte bitar-teko neska mutilez osatuta dago.
Musikariek beren gustoko eta zuzendariek era-bakitzen dituzten abestiak, lantzen dituzte. On-doren, praktikatutako abestiak egun garrantzit-suetan jotzen dituzte kaleetatik, adibidez, Iruñe-
ko San Ferminetan eta Mendillorriko Olentzero egunean bezala. Auzoko Civivixean ensaiatzen dute hainbat egunetan. Mendillorriko txaranga hau ibilbide musikal ba-ten hasiera izan daiteke hainbat gazteentzako.
.Martxoaren 8an, arratsaldeko
5:00etan Euskararen aldeko
Korrika txiki ospatu zen . Gorka López
Mendillorri auzoan, euskararen alde-
ko korrika txikia ospatuko zen. Ko-
rrika txikia Mendigoiti, Elorri ikas-
tetxeek eta Ezpondapea elkarteak
antolatu zuten.
Arratsalde bikaina pasatzeko aukera
izan genuen Mendillorriko euskalzale
guztiek pasa den ostiralean euskararen
aldeko Korrikarekin. Ikasle eta guraso
pilo bat elkartu ziren Mendigoiti ikas-
tetxearen ondoan dagoen “bide gorrian”.
Ikasleek margotutako dortsalak jantzita,
eskuz esku lekukoa eraman zuten nes-
ka-mutilek Mendigoititik Elorriraino.
Laisterketa amaieran Elorrin merienda
bikain bat antolatu zen.
2
O R R I A L D E A 2 M E N D I T X I K I
JAVIER PRADOS
Benito Lertxundi 1942ko urtarrilaren 6an Orion
(Gipuzkoa) jaio zen.Euskal abeslaria da,folkean
aritzen da baino nahasketak egiten ditu beste
estiloekin.Ez Dok Amairu kide izan zen, Euskal
Herriko eta kanpoko abeslari ezaguna
da.Bederatzi anai arreba zituen hoietarikoak
bera azkena izan zen.Musika,txikitatik gustokoa zuen,bere etxean ohitura zen eta.
Lertxundi txikia nzenean,marraztea zen bere zaletasuna eta, ikasketak bukatutakoan, Za-
rauzko arte eta ofiziozko eskola batean hasi zen.Hemeretzi urteekin Lertxundi erloju den-
da batean hasi zen lanean.Egun batean dendako nagusia,laut bat eman zion, bere kabuz hasi
zen jotzen ikasten.Musikarekiko zaletasuna piztuta,gitarra elektriko bat erosi
zuen.Estatubatuaren bertsioiak euskaratu eta jotzen zituen “Elvis Presleyrenak”esaterako.
“La voz de España” txapelketa batean eman zuen izena Lertxundik eta bigarren postuan gel-
ditu zen.Bultan Mikel Laboa horren berri izan zuen eta harremanetan jarri ziren.
1965.urtean sortuko zen Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen,esaten zuen
gauza asko ikasi zituela.Urte haietan disko txikiak argitaratu zituen(“Cinsa/Edigsa) 1967an
(“zenbat gera” eta “Loretxoa”)haietariko kanta ezagunak ziren.1968an hirugarren eta lauga-
rren disko txikietan kanta ezaugarrienak(“Ama ezkondu”eta”Dugu edan)ziren. Berak sortu-
takoak(“Ipar bat”eta”Jabetasuna”).1971an Baga biga higa estreinatu zuen.
SAIOA ZUBIKOA
Bernardo Atxaga ospetsua da. Idazle oso famatua da.
1951an Asteasu,Gipuzkoan jaio zen.
Bernardo Atxaga Bilbora joan zen ikasketak jarraitzera.Han
Bilboko unibertsitatean ekonomian lizentziatu zen.Bilbon
hainbat Euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel
Aresti.Honek bere lanak argitaratzera animatu zuen.
1977an idaztetik bizitzea erabaki zuen. Berak banku batean
zeukan lana,1977tik 1980ra arte. Pott Bandaren partaide izan
zen.
1988an taldea sakabanatu zen, eta Bartzelonara joan zen fi-
losofia ikasketak egitera.
1983an itzuli zen Euskal Herrira,eta “Obabakoak” argitaratu
zuen.
1989An Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen.
Gaur egun Zalduondoan,Gipuzkoan, bizi da,eta idazten jarraitzen du.
3 O R R I A L D E A 3
2 0 1 3 U R T E A 2 . A L E A
ELKARRIZKETA
Iralko oso emakume alaia da,oso kon-
ten dago beti,baina batzuetan hase-
rretzen da.Mendigoiti eraiki zutenetik
dago ikastetxean irakasten.Txikitatik
egon da antzerkiaren munduan eta au-
rrera jarraitzen du be-
re bokazioarekin.
Noiz eta non jaio zinen?
Iruñean jaio nintzen,1961eko uztailaren
22an.
Non bizi zara?
Iruñean bertan,Julian Gayarre ka-
lean,Milagrosan (Arrosadian) bizi naiz.
Asko gustatzen zaizu antzer-
kia?Zergatik?
Bai,ikustea eta egitea.Betidanik gustatu
egin zait;testu bat dagoelako,pertsona
batzuen interpretazioa eta montaje ez-
berdinak ikusteko aukera dagoela-
ko...gainera besteen lekuan jartzen zara
eta asko ikasten duzu.
Noiz eta non ikasi zenuen antzesten?
Gazteetan,zenbait tailerretan parte
hartu nuen eta, duela hiru urte hemengo
Civivoxen ikastaro batean parte hartu
nuen.
Antzerkian talde batean al zau-
de?Zenbat zarete?
Bai, ”Aqui hay madera” deitzen da gure
taldea.Zazpi pertsona gara.
Elkarri laguntzen diogu, oso harreman
onak ditugu oso inportantea da eta.
-Nor da zure aktore edo aktoresa
gustokoena?
Maribel Verdu asko gustatzen zait. Lola
Herrera ere gustatzen zait.Gizonen ar-
tean Unax Ugalde gogoko dut.
-Noizbait egin al duzu antzezlan
bat?Zenbat?
Bai, hiru, gaztelaniaz egiten dut.”31 del
12”,”Mi mujer es el fontanero”,”El otro
willam”
-Zein uste duzu izan dela zure inter-
pretazio onena?
Mi mujer es el fontanero, oso ongi egin
nuen eta asko gustatu zitzaidan oso fa-
rregarria izan zen.
-Irakasle eta aktoresa izanez gain
zerbait gehiago egiten duzu?
Yoga ikastaroak egiten ditut nire denbo-
ra librean eta batzutan mendira joaten
naiz denbora pasatzeko.
Javier,Gorka,Naroa eta Julen
Huarte.
MªSagrario Mugueta
(Iralko):”Antzerkian gauza asko
ikasten dira,besteen egoeratan
jartzen zarelako”
4
OIHANE ALFARO
Noja Espainako iparraldean dgo, Kantabria-
ko probintzian, Bizkaia eta Asturiasen
tartean, Kantauri itsasoaren oinetan.
Iruñeatik Nojarako tartea 245 km-koa da.
Bertara iristeko errepidez joan daiteke. Ara-
ba eta Bizkaia probintziak igaro behar dira.
Gutxi gora behera bi ordu eta erdi kostatzen
du bertara iristea
Hango klima leuna da,udan 25 gradu inguru
egiten du,eta askotan hodeitsu
egiten du.
Noja herri txikia da,Iruñea baino txikiagoa
eta 2.635 biztanle ditu, turistak kontatu
gabe.
Leku asko daude bisitatzeko.
Hasteko, Nojatik hurbil bi zoo daude ikuste-
ko:
Cabarceno eta Santillana.
Honeiz gain,Europako gailurrak daude,eta
zenbit herri eder bisitatzeko:
Santillana del mar,Comillas,Castro ur-
diales,Potes...
Santander bisitatzera ere joan zaitez-
ke,merezi du
eta.
.
Menorca Espainiatik Ekialdera dago. Me-
norca da Balear uhartetik bigarren handie-
na. Espainiatik leku honetan inon baino le-
henago ateratzen da eguzkia.
Menorcara joan ahal da hegazkinez eta itsa-
sontziz.
Ni joan nintzen Iruñetik Bartzelonara auto-
busez eta Bartzelonatik Menorkara hegaz-
kinez.
Txikia da eta oso lasaia da .
Menorcak 702 km2 ditu eta 216 km kosta ,
47 km luze da.
Menorca Iruña baino handiagoa
da , eta Iruña bezain polita da.
Leku asko bisita daitezke.
Hasteko Es Castel izeneko herri
txiki bat. Honez gain, oso ederra
den portu bat
dauka.
Baina ikusgarriena ,dudarik gabe, hango
hondartzak dira. Hauek oso garbiak eta
hango ura oso argia da .
Hango kalak oso politak dira.
Anima zaitezte Menorca bisitatzera!
A�DREA ARTETA
5
IKER SANTANO
Hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa arra-paria eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua Oso moldakorrak izanik, tigreak ingurune askotan bizi daitezke, Siberiako taingan belardi zabaletan zein mangladi tropika-letan. Tigre modernoaren bederatzi az-piespezieetatik hiru iraungi egin dira eta beste seiak iraungitzeko arriskuan dau-de. Tigrea munduko megafaunako espezie-rik karismatikoenetakoa eta
ezagunenetakoa da. Antzinako mitolo-gian eta folklorean leku nabarmena bete du.
ANIMALIEN MUNDU MIRESGARRIA
Gepardoak, Afrikan bizi dira.Baina
Amerikaren iparraldean Txina, Europan eta Indian gepardo erraldoi
baten hezurrak, aurkitu ziren. Haragizaleak dira eta ehiztari onak dira.Munduko animali azkarrenak di-
ra.100km/h baino gehiago joan dezake. Gazela eta zebrak dira gehien ehizat-
zen duteak. Gepardoak, ez dira taldeka bizit-
zen,baia jaiotzen direnean, bai.Beranduago,emea taldetik joaten
da libre.Baina gepardo batzuk,gazteak direnean,talde txikietan
jartzen dira. Mikel Murillo 6.B
Basurdea mammalia klaseko eta suida-
de familiako ugaztuna da.90-150 cm
inguru neurtzera iritsi daiteke eta 80 kg
izatera heldu daiteke. Mundu osoan zabalduta dagoen ugaz-
tun hau ,txerriarren antza handia dau-
kan animalia da.
Gehienak,Afrikako iparraldean,Europan
eta Asian bizi dira.
IÑIGO ROS
6
Izenburua:Bostak misterio bat argitzen -Idazlea:Enid Blyton -Marrazkilaria:J.Correia -Itzultzailea:Manuel Arregi -Argitaletzea:Elkarlanean -Argitalepen data:21 ileko -Bilduma:Elkar lanean -Generoa:Abenturazkoa -Orrialde kopurua:165 -prezioa:12,80 euro.
Baziren 5 mutil misterio bat argitu behar du-
tela eta horretarako bazora joan ziren.Bostak
aurrera begiratzen zuten eta azkena zebilena
deitu zioteneta,atzera begiratu zuten eta ez
zegoen.Orduan guztiok ohiuka deitzen eta
deitzen eta ez zuten aurkitzen.Gero bilatzen
eta bilatzen eta,ez zuten aurkitzen,orduan... Benetan ederra
guztia ulertzen de-
lako eta oso era-
kargarria. Nik gomendatzen
dut oso polita eta
ongi idatzita da-
goelako.
IÑIGO ROS
LIBURUEN TXOKOA
LIBURUEN TXOKOA IRUZKINA
Izenburua:Nola bi-
zi,zazpi bizi. Idazlea:Yolanda Arrie-
ta Malexetxegarria Marrazkilaria:Jokin
Mitxelen Itzultzailea:Desclee de Brower Argitaletxea:Elkar Argitalpen data:1.996 Bilduma:Desclee Generoa:Abenturazkoa Orrialde kopurua:95or
Bi katu jaio ziren txabola batean,baina hirira
joan nahi zuten bere etxera joateko eta bi-
dean lagun asko egin zuten.Orduan, pertsona
batek hartu zituen katuak,baina katuak korri-
ka joan ziren.Beraiek errepidetik pasatu zi-
ren.Orduan kamioi bat pasatu zen eta ia
harrapatzen zituen katuak,eta... Oso erakarria eta oso polita baina liburu ko-
loregabea da.Liburua ulertzen da eta gomen-
dakarria da. Mikel Murillo 6.B
7
BARRE BATZUK ETA GEHIAGO...!!!!
Egileak: Irati eta Oihane
ARIES: Kirola egitea oso lagungarria da,baina neurrian,beti ere.Lasai hartu,ez gehiegi nekatu.
TAURUS: Zure amonari bisita egingo diozu.Oso zaharra da,baina etxeko txirrina jotzerakoan,mutil ba-tek parrandan dagoela esango dizu.
GEMINIS: Hotz handia dago egun hauetan,eta hobe duzu bufanda jartzea.Lasai,hala ere:udaberria helduko da.
CANCER: Oraingoan,amarekin arazoak edukiko dituzu.Hark zure logela garbitzeko esango dizu,eta zuk huts egingo duzu.Beste kontuetan ongi ibiliko zara.
LEO: Kalera atera eta...maisuarekin topo egingo duzu,eta etxera eramango zaitu,ea etxeko lanak egin dituzun.A ze zorte txarra duzun!!!
VIRGO: .Madrilera joango zara autobusez,kotxe bat erostera.Hala ere,dende itxita egongo da.Eta ez duzu edukiko autobus txartelik bueltatzeko...
LIBRA: Ahalegin handia egiten ari zara ikasketekin.Segi horrela,lanak emaitza ekartzen baitu beti.
SCORPIUS: Zenbaki gorritan zaude,primitiba boleto bat aurkituko duzu,eta baita tokatu ere.Eta horre-taz ez ohartzeagatik,zenbaki gorritan jarraituko duzu.
SAGITARIUS: Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute,eta ez zaizu gustatuko.Azkenean,zure anai handiak txikituko du.
CAPRICORNIUS: Koadrillako lagunek asko maite zaituzte,zuk batzuetan kontrakoa pentsatu arren.Lagun onak dituzu benetan.
AQUARIUS: Bartzelonara joango zara,pelikula ospetsu bat ikustera-”Mama”filma-.Zinea itxita egongo denez,bidaiako dirua galduko duzu.
PISCIS: Itsasoko ura maite duzu,baina hotz honekin,ez dago uretara sartzerik.Zoaz igerilekura,han ederki ibiliko zara eta!!!
Zer dela eta zer dela aurrean bi punta eta atzean bi zulo?
2.-Baserrian jaio, baserrian hazi mozten dio-
nari begiak bustitzen zaizkio zer dela eta zer da?
3.Baginela eta bagara, bi anai bikiak; gu au-
rrean jarrita, hobeto ikusiko dituzu gauza guzti-
guztiak; zer da?
8
SCORPIUS: Zenbaki gorritan zaude,primitiba boleto bat aurkituko duzu,eta baita tokatu ere.Eta horretaz ez ohartzeagatik,zenbaki gorritan jarraituko duzu.
KOMIKIA: Julen, Naroa, Beñat eta Aitana