24
LAU MILIOI SIRIAR GERRATIK IHESI 2011TIK GAUR ARTE, LAU MILIOITIK GORA DIRA GERRATIK IHESI SIRIATIK ALDE EGIN DUTENAK; ETXEA, BIZIMODUA ETA BIZITZA BERA ATZEAN UTZITA. AZKEN 25 URTEOTAKO MARKA TRISTE ETA LATZENA. LARRIALDI IKARAGARRIA. > 4 Csaba SEGESVARI | AFP ELKARRIZKETA: «Hezkuntza erabili beharko genuke jendarteko arazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko > 18 DATORRENA Iruzurrezko kartak IRATXE URIZAR > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko uztailaren 25a | IX. urtea • 426. zbk. 0,50 euro

mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

LAU MILIOI SIRIAR GERRATIK IHESI2011TIK GAUR ARTE, LAU MILIOITIK GORA DIRA GERRATIK IHESI SIRIATIK ALDE

EGIN DUTENAK; ETXEA, BIZIMODUA ETA BIZITZA BERA ATZEAN UTZITA. AZKEN 25URTEOTAKO MARKA TRISTE ETA LATZENA. LARRIALDI IKARAGARRIA. > 4 Csaba SEGESVARI | AFP

ELKARRIZKETA: «Hezkuntza erabilibeharko genuke jendarteko arazoakkonpontzeko, ez rolak errepikatzeko > 18

DATORRENA

Iruzurrezko kartak IRATXE URIZAR > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko uztailaren 25a | IX. urtea • 426. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea, Aimar

Etxeberria Korta. Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-

2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Iruzurrezko

kartak

08 Unai Fernandez de Betoño:

Borroka bakarra

09 Mikel Zubimendi: «Bilduta

Euskal Herria Irabazi Ahal

Dugu»

15 Xabier Mikel Errekondo: Uda

giro goria naziogintzan

16 Gorka Zozaia: Lau problema eta

soluzio bat

17 Laura Mintegi: Pertsonak

helburu ala itu?

20 Maider Iantzi: Kexak

kutsakorrak dira

22 Iratxe Esnaola: Enpresa

teknologikoen «lobby»-ak

23 Amaia Ballesteros

13

10

18

Lau milioi siriarrek herrialdea utzi

dute gerra dela-eta 04

Ikusmira: Jostailuzko armak

isilarazi nahian Afganistanen 07

Txondorgintza, iraganaren kea

hauspotzen duen lanbidea 10

Sherpa: Bilaketarik egin gabe

informatzen duen aplikazioa 13

Elkarrizketa: Ibai Fresnedo eta

Nagore Larrazabal, hezkidetzaz18

Behatxulotik 21

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Hogei urte oraindik bete gabe dituzunean zai-la da etorkizunean zer egingo duzun zehaz-tea, hurrengo urteetako ahaleginak eta diruazertan erabiliko dituzun erabakitzea. Karrerabat aukeratzeko orduan zuzenbidea hautatugenuen askok eta askok (gazte eta iraultzaile

izanik horrelako erabaki bat “etsaiaren” mandatuei menegitea bezala ulertzen zen ia), jokoaren arauak ondo ezagu-tzea genuen buruan. Gauzak pixka bat edo asko aldatzenez diren bitartean, gainera, guk aukeratu ez ditugun jokoeta jokalekuan aritu behar badugu, eta, beraz, bertakoarauen menpe egotera behartuta bagaude, jarraibide etaerregela horiek ondo ikasi behar ditugu, horiek nola erabi-li eta horiei zukua nola atera jakin behar dugu, eskainiahal dizkiguten aukera guztiak hausnartu. Egia da ez dela asko ikasi behar konturatzeko joko hone-tako kartak iruzurrezko kartak direla. Aldeetako batekederki asko daki joko-arauetatik salbuetsita dagoela, eta jo-ko-arauak bere neurrira moldatu, okertu, bihurritu edo,bere hitzetan esanda, “lege-ingeniaritza” egiteko ahalmenaduela, arauak bere nahi edo beharretara egokitzeko. Inte-res horiek, gainera, aldatuz jo-an daitezke, baina berdin-ber-din dio: arazo barik joangodira beraiek ere joko-arauakaldi berean aldatzen. Horregatik guztiagatikizango da akaso, baina, halakobatean, jokalariak beste ba-tzuk direnean, karta-sortabestelakoa denean, konfian-tza apur bat eskaini, besterikezin dugu egin. Ez konfiantzagehiegi, baina, hurbilean du-guna ezagutu eta gero, ia bes-te edozer iruditzen zaigu hobea. Nazioarteko legedi eta au-zitegiei buruz ari naiz, beste herrialdeetako ezkerrekojendeen harridurarako, euskal herritarrok begi onez ikus-ten ditugun horiei buruz, hain zuzen ere. Hemen kontuaez da Estrasburgoko Auzitegia aurrerakoia dela baiezta-tzea, ezta gutxiago ere. Nazio Batuak eta antzeko institu-zioak ezker erradikalekoak izatetik urruti daude. Ez dakanpotik benetako soluziobide mirakuluzko batekin etxe-an ematen diren neurrigabekeria eta errepresio-politikaitogarriaren judizializazioari erantzuteko modurik. Ain-tzat hartu behar da botere faktikoak eta horien interesekonomiko eta politikoak direla benetan agintzen dute-nak, eta, elkarren lagunak izanik, estatuek ez dutela besteestatuen ahuldade eta miseriak kaleratzea gustuko. Horihorrela izanda ere, tamalez esan behar da etxekoa bezaintxarrik apenas dagoela.

Ematen du, gainera, zinismoaren puntu gorenera heldu-ta, borreroek onartu egiten dutela nazioarteko komunita-teak betetzen duen arbitro funtzioa. Sinestezina badirudiere, biktimak animatzen dituzte «Estrasburgora joan dai-tezen», beraien eskubideak bortxatuak izan direla ulertzendutenean; edota salaketak aurkezten badituzte, horienkontra argumentatzeko, «Giza Eskubideen Europako Auzi-tegira jo ez izana» erabiltzen dute argudio gisa. Finean, es-trategia horrekin aditzera ematen dute etxeko epaitegie-tan ez dutela konponbide edo aitortzarik topatuko. Kasuhonetan kartak banatzen dituenak finkatzen ditu arauak,baina amarrutan dabil, aldez aurretik iruzurrezko kartakbanatu ditu-eta. Inork baino hobeto dakigu jauntxo ahaldun sentitzendirenei kanpotik epelekoak esaten dizkietenean gure sala-ketei ahotsa ematen dietela, ondo ezagutzen dugun errea-litate gordin baina isildua ezagutzera ematen dute Madri-leko Gobernuaren gehiegikeriak azaleratuz. Aurrekoostegunean horrelako beste bozgorailu bat izan genuen.Uztailaren hasieran Estatu espainiarrari egindako eskubi-deen inguruko azterketaren ondorioz, Nazio Batuen Era-

kundeko Giza Eskubideen Batzordeak bere gomendioakkaleratu zituen. Ez dira kritika anbiguo edo zehaztugabe-ak, kritika zorrotz eta zehatzak baizik, Maria Atxabalekpairatutako torturengatik Espainia kondenatu eta ezeregin ez zuela salatu du, esaterako. Gure arrakero hurbile-koak lotsagorritu gabe adierazi zieten batzordekideei,egindako galdera jario etengabeari erantzunez, gomendio-ek ez zutela inolako efektu lotzailerik beraiengan, han zeu-den denak zur eta lur utziz. Logikoa den bezala, espainiardelegatuei han zer egiten zuten orduan azal zezaten eska-tu zieten. Esan bezala, ez gara kanpotik etorriko diren kon-ponbideen zain egongo, ondo dakigu hori gure esku dago-ela. Baina txosten batek, orokortasunetatik urruti adibidezehatzekin gogoratzen duenean Espainia azpijokoen erre-gea dela, egoerok behin betiko alda daitezen beste pausutxiki bat eman dela baino ezin dugu sentitu. •

{ datorrena }

Iruzurrezko kartak

Zinismoaren puntu gorenera helduta,badirudi borreroek onartu egiten dutelanazioarteko komunitateak betetzen duenarbitro funtzioa

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

atzerria

Iavrak 13 urte ditu. Gerrahasi aurretik Kobanenbizi zen. Ikasle ona zen.Kirola eta literatura, ba-tez ere ingelesez idatziri-ko liburuak, atsegin zi-

tuen. Baina egun batetik besterabere bizimodua errotik aldatuzen. Duela bost urte hasi zen ge-rraren ondorioz eskola eta etxea

utzi behar izan zituen. Familia-rekin batera, Turkiara ihes eginzuen. Egun, Turkian zabalduta-ko iheslarientzako esparru han-dienean bizi da.

«Etxean geunden. Leherketaugari entzuten genituen. Hu-rrengo egunean, goizero egitennuen bezala, eskolara joan nin-tzen. Lehergailu batek eraikina

jo zuen gu sartzean. Izututageunden. Eskolatik atera ginenguztiak eta egun horretan inorere ez zen eskolara itzuli. Aldebatetik, pozik nago orain jada beste herrialde batean bizi nai-zelako, baina, bestetik, triste ni-re etxea eta logela utzi beharizanagatik. Nire logela nire ins-pirazio txokoa zen. Orrazia har-tu eta abestu egin ohi nuen. Go-gorra izan da etxea uztea».

Ivra gaztearen hitzak dira.Iheslarientzako Nazio BatuenGoi Mandatariak jaso ditu Suru-ken iheslarientzako zabaldutakoesparruan. Minutu bat pasairauten duen bideo laburrean,zibilen eta, batez ere, adin txiki-koen drama laburbiltzen da, baiIvrarren hitzetan bai bere gura-soen begiradan. Turkian, egun,1.805.255 iheslari siriar daude.Hori dela eta, kanpaleku berribat eraikitzen ari dira Kilis he-rrian, mugatik gertu. “Hurriyet”egunkariak iragarri duenez,

Herritarrak gerratik ihesegin nahian, Kobane hirikurdutik gertu.I. PRICKET / UNHCR

LAU MILIOI IHESLARI SIRIANGerraren eraginez 4.013.000 siriarrek ihesegin dute herrialdetik 2011. urtetik hona

Ainara Lertxundi

Jada lau milioitik gora lagunek ihes egin behar izan duteSiriatik gerra dela-eta. Azken 25 urteotako marka guztiakhautsi ditu zifra horrek. Hala ohartarazi du UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak. Krisialdihumanitarioaren larritasuna nabarmendu eta berehalakodiru laguntza eskatu du, 5.000 milioi dolar, hain zuzen.

IHESLARIAK / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 4 / 5

55.000 pertsona hartzeko gaita-suna izango du. Kilisen, dagoe-neko, 123.000 siriar bizi dira,bertakoak baino 108.000 per-tsona gehiago. Datozen egun etaasteetan, ordea, gehiago iritsikodiren beldur dira agintari tur-kiarrak Estatu Islamikoarenkontrako borrokengatik. Egun,Siriaren eta Turkiaren artekomugan 25 kanpaleku daude.

TURKIA, GAINEZKA

Munduan, iheslari gehien har-tzen dituen herrialdea da Tur-kia. Ekainean, soilik, 24.000 la-gunetik gora iritsi ziren bertaraSiriako gerratik ihesean. VolkanBozkir Europar BatasunekoGaietarako ministroak hurren-go iheslari uholdeak zuzeneanEuropako herrialdeetara jokoduela aurreikusi du “Hurriyet”egunkarian eginiko elkarrizke-tan. «Gure harrera gaitasuna az-kenera iritsi da. 6.000 milioidolar gastatu ditugu jada eta au-rrerantzean ezingo ditugu ihes-lari gehiago hartu. Europar Ba-tasunak 70 milioi euroko dirulaguntza eskaini zigun, baina,oraindik ez dugu sosik jaso», sa-latu du.Datuen azken eguneraketaren

arabera –uztailaren 9koak–,4.013.000 lagunek alde egin du-te Siriatik. Beste 7,6 milioi lagu-nek beraien bizilekuak utzi be-har izan dituzte, Sirian bertaniheslari bihurtuz. «Duela hamarhilabete eskas, iheslariak hirumilioi ziren. Orain, lau milioitikgora. Egoerak horrela jarraitzenbadu, urte bukaerarako, herrial-detik ihes egindakoen kopurua4,27 milioikoa izango da», ohar-tarazi du Antonio Guterres Ihes-larientzako Nazio Batuen GoiMandatariak. «Belaunaldi bakarbatean errefuxiatu gehien era-gin dituen gatazka dugu Siria-koa. Aipaturiko zifra horiek, de-na den, gora egin dezaketegerrak aurrera egiten duen hei-nean. Pertsona horiek guztieknazioartearen laguntza behardute orain, ezin dute gehiagoitxaron. Baldintza lazgarrietanbizi dira», gaineratu du. «Jorda-nian, kanpalekuetatik at bizi di-renen %82 pobreziaren atalase-tik behera bizi dira, eguneko 3,2dolar baino gutxiagorekin. Liba-

non errefuxiatuen %55 etxebizi-tza kaskarretan bizi dira», ze-haztu du Guterresek.

ITZULTZEKO ITXAROPENIK GABE

Sorterrira itzuli ahal izatekoitxaropena gero eta murritza-goa da egunetik egunera. «Amo-rrua eta etsipena areagotzen aridira iheslarien artean. Ezin du-gu halakorik baimendu. 5.500milioi dolarreko laguntza behardugu. Tamalez, kopuru horren%24 besterik ez dugu lortu. Mu-rrizketa gogorrak egin beharkoditugu, laguntza humanitarioanabarmen murriztuz. Ondorioz,iheslariek ezin izango dituzteberaien seme-alabak ikastetxee-tan matrikulatu eta osasun zer-bitzuetara jotzeko zailtasungehiago izango dituzte», aurre-ratu du Guterresek.«Ez dugu Siriara itzultzeko as-

morik. Eguneroko bizitzak kez-katzen gaitu, nola bermatu gureseme-alaben biziraupena», dioYassin Alik AFP berri-agentziarieginiko adierazpenetan. Gataz-ka hasi zenetik, duela bost urte,Libanoko iparraldean bizi da,Minie izeneko herrian. Emaztea-rekin eta hiru semeekin bizi danekazaritza landa batzuetaneraikitako kanpaleku ez ofizialbatean, elektrizitaterik eta eda-teko urik gabe. Kanpalekua kartzela batekin

parekatzen du Khaled Cheikhiheslariak. «Poliziak nire lau se-meak eta beste zazpi pertsonaatxilotu ditu paperik ez izatea-gatik. Ez dugu lanik, ezta kanpa-lekutik ateratzeko baimenik»,dio 53 urteko gizonak. «Inork ezdu deus egiten gerrarekin amai-tzeko eta gure itzulera ahalbide-tzeko», dio etsituta. Bere sorte-rria, Homs, gogor kolpatu dutebatzuek zein besteek gerra hasizenetik, eta, garai batean ederraizan zen hirian, egun hondaki-nak besterik ez daude.«Urteen joan-etorriarekin

ohartu gara Ameriketako EstatuBatuen eta gainontzeko herrienhitz potolo eta ederrak ezereze-an gelditu direla. Ez dute eman-dako hitza bete. Europara joannahiko nuke. Hori da nire ame-tsa. Europarrek beraien etxee-tan jan eta lo egiten dute. Guk,aldiz, ez dugu etxerik eta mun-Goian, Mujahid Libanon. Behean, Muhaned eta Sultan Mafraqen, Jordanian, bizi diren etxeko komunean. UNHCR

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

atzerria

du guztiak zama handi bat beza-la ikusten gaitu», nabarmendudu Usama al Raqak. 22 urte ditu.Gerra dela-eta, ezin izan dituunibertsitateko ikasketak egin.

GERO ETA TXIROAGOAK

«Iheslariak gero eta pobreagoakdira eta, ondorioz, adin txikiko-ek ikasketak utzi behar dituzteeta lanean hasi behar dute etxe-an laguntzeko. Eskaletasunaohiko bihurtu da familietan etaadin txikikoen artean», oharta-razi du Guterresek. Unicef etaSave the Children erakundeekegin duten txostenaren arabera,Jordanian errefuxiatuta daudenumeen %50ek lan egiten dutefamiliari laguntzeko. 2,7 milioi haur siriar eskolatik

kanpo daude. «Galdutako belau-naldiaren» parte dira. «Umeekbizirauteko lan egiten dute bal-dintza ankerretan eta inolakoeskubiderik gabe. Lehen maila-ko aktore ekonomikoak bihurtudira, bai Sirian bai zonaldekoherrialdeetan ere», adierazi duteUnicefek eta Save the Childre-nek. «Ordu asko lan egiten dutesoldata txiki baten truke. Horigutxi balitz, maiz, leku arrisku-

tsuetan eta osasunerako kalte-garriak diren guneetan ari diralanean», helarazi du Peter Sala-mak, Unicefen zuzendaria Afri-kako iparraldean eta EkialdeHurbilean. Bere hitzetan, «lanak haurren garapena oztopatu etaosasuna kaltetzen du; pisu han-diko zamak garraiatu behar di-tuzte eta pestizida nahiz kimikotoxikoekin ere jarduten dute».Jordaniako Za’atari iheslarien

esparruan elkarrizketatu zituz-ten umeen artean, lautik hiruklanaren ondorioz osasun arazo-ak dituela esan du. Eta %22k Ma-fraqeko eta Jordan ibaiaren iba-rreko nekazaritza guneetanlanean zeudela istripuren batizan izana onartu zuen.Gerra hasi aurretik, alfabeta-

tze indizea %90etik gorakoa zenSirian eta haur gehienak eskola-ra joaten ziren. Bost urterenbueltan, errealitatea bestelakoada. Datuak gordinak dira. Lon-dresen egoitza duen Giza Esku-bideen Behatoki Siriarraren ara-bera, 230.000 pertsonatik gorahil eta bi milioi haur Siriatikkanpo bizi dira iheslari gisa.Bost pertsonatik lauk baliabideurriak dituzte. 2011n langabezia

%14,9koa zen; 2014 amaieran,berriz, %57,7koa. Biztanleriaren%66,7 muturreko pobrezian bizida. «Ez badugu nahi belaunaldioso batek gizateriarenganako fe-dea betiko galtzea, lehenbaile-hen zerbait egin behar duguegungo egoera errotik aldatze-ko», ohartarazi du gobernuzkanpoko Oxfam erakundeak.

GAIXOTASUNAK HEDATZEKO ARRISKUA

Edateko uraren gabezia siria-rren osasuna kaltetzen ari da,batez ere, umeena. Urte hasiera-tik, 105.886 beherako kasu larriantzeman dira. Hepatitis A gai-tzak ere gora egin du nabarmen.

Otsailean, aste batean soilik,1.700 hepatitis diagnostikatu zi-ren. «Egoera benetan larria da.Umeak dira kaltetuenak. Ura ge-ro eta eskasagoa da, eta, kalita-tea, txarragoa. Umeen osasunaarriskuan dago higiene arazoakdirela eta», azaldu du HanaaSinger Unicefek Sirian duen or-dezkariak. Deir-Ez-Zour du une-otan kezka iturri nagusi: honda-kin urak Eufrates ibairaino iritsidira, kutsadura maila larria daeta 1.144 pertsona gaixotu dirajada tifusak jota.Jordania eta Siriaren arteko

muga pasa den apirilean itxiizanak uraren eta premia-pre-miazko beste produktu batzuenhorniketa zaildu du herrialdean.Ordura arte, Unicefek muga ho-ri erabiltzen zuen ura edangarribihurtzeko materiala Siriaraino garraiatzeko. Hilero-hilero mi-lioi erdi litro ur edangarri bihur-tzen zituzten horrela.

UNICEF DIRU BILA

Egoeraren larritasuna ikusita,abuztu bukaera bitarte 5 milioidolar jasotzeko deialdia egin duUnicefek. Ur horniketa, sanea-mendu-sarea eta gutxienekogarbitasun baldintzak berma-tzeko behar du diru hori. Dirubilketa mezu honekin jarri duabian: «Begira itzazu inguruandituzun umeak. Zure seme-ala-bak, ilobak, lagunen semeak, bi-lobak... Orain, irudikatu bi, hiru,lau... urtez eskolara joaterik izanez duten Siriako umeak. Pentsaezazu denbora horretan ezinizan dituztela beraien lagun mi-nak ikusi, ez dutela jostailu be-rririk izan opari gisa, ezin izandutela beraien ohean goxo-goxolo egin. Ahmadi medikuntzaikastea gustatuko litzaioke, Da-lak irakasle izan nahi du, bainadenbora luzea daramate biek es-kolara joan gabe. Zure laguntzabehar dute».7,6 milioi desplazatu Sirian

eta lau milioi iheslari atzerrian.Azken bost urteotan 114.000ume jaio dira iheslarientzakoeremuetan. Nazioarteko komu-nitatearen laguntza ezinbestekodute siriarrek. Guterresek 5.500milioi dolar eskatu ditu, bainabelaunaldi oso bati egindakokaltea askoz sakonagoa da.

Sukarrak jotako Nazal 14urteko gaztea amarekin,ezkerrean, eta bestesenide batzuekinAdanan, Turkiakohegoaldean, zabaldutakokanpaleku batean.I. PRICKET / UNHCR

«Iheslariak gero eta pobreagoak dira eta,horren ondorioz, adin txikikoek ikasketak utzibehar dituzte eta lanean hasi behar dute etxeanlaguntzeko. Eskaletasuna ohiko bihurtu da»

«Europara joan nahiko nuke. Hori da nireametsa. Europarrek beraien etxeetan jan eta loegiten dute. Guk, aldiz, ez dugu etxerik etamundu guztiak zama bat bezala ikusten gaitu»

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 6 / 7

Afganistango Gobernu titereak umeek jolasteko erabiltzen di-

tuzten armen plastikozko erreplikak saltzea debekatu du. An-

tza, ehundik gora gazte zauritu dira jada, gehienak begietan,

“arma” hauek jaurtitzen dituzten kautxuzko balekin. Aïd el-Fitr

edo Ramadanaren amaiera ospatzeko aspaldiko ohitura da Af-

ganistanen umeei txanpon batzuk oparitzea; bada, gehienek,

plastikozko kalaxnikov eta pistolak erosten dituzte. Txikienen

segurtasuna bermatzen saiatzea beti dago ondo, baino nago ni

neurriak ez ote duen kutsu hipokrita nabaria. Bada erabakia

txalotu duenik, «txikitan plastikozko armekin jolasten badira

nagusitzean afganiarrek benetako armak» erabiliko dituztela

argudiatuta. Hor dago tranpa. Umeek arma kontutan irakasle

trebeak izan dituzte aspalditik Afganistanen. Sobietar Batasu-

neko Armada Gorria lehenik, gerra jauntxoak gero eta AEBeta-

ko Armada azkenik. Zertan izango da trebea bere gurasoak hil-

tzen ikusi duen afganiar gazteria? Dabid LAZKANOITURBURU

JOSTAILUZKO ARMAK ISILARAZI NAHI,NON ETA AFGANISTANEN

Noorullah SHIRZADA | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Subilla Gasteizen egindako Frackanpada interes-garriari esker birgogoratu ahal izan genituenlurraren aldeko hainbat borroka esperientzia,pasa den uztailaren 13an. Denak batera, elka-rren segidan: Lemoizko zentral nuklearrarenaurkako borroka, Leitzarango autobidearena,

Itoizko urtegiarena, Pirinioak Nafarroatik zeharkatzekoautobidearena, abiadura handiko trenarena eta, modu in-plizitu zeharkakoan, haustura hidraulikoarena. Sei borro-ka ezberdin, kapitalismoak bere azpiegitura erraldoiak han-hemenka gauzatzeko estrategia gupidagabeen berri emanzigutenak. Baita Euskal Herriko azken hamarkadotako herrimugimendu ekologisten bilakaeraren erradiografia panora-miko zabala ere. Etorkizun gerturako zer pentsa ematen due-na.

Errepresio bortitza; isunez itotzea; kriminalizazioa; herrimugimenduetan motibazioa galarazteko eta zatiketak era-giteko posibilismo itxurakoa (diseinuen alternatiba ezberdi-nak proposatuz); errentagarritasun ekonomikoaren nagusita-sunaren argudio eztabaidaezina; aurrerapenaren etademokraziaren esklusibotasunaren aldarrikapena; gauez etaazpikeriaz argitaratzea proiektuei alegazioak jartzeko epeak…Antzerako erantzunak eman dituzte legezko bortxaren mono-polioa eta hedabide nagusien kontrola duten erakunde ofizia-lek. Hala ere, estrategia nagusi bat eduki dute kasu guztietan:atzerakorik gabeko ekintza burutuen politika irmo eta aldrebe-sa. Lehenik, badaezpada, eraiki; ondoren, justifikazioa bilatu.

Frackanpadan autokritika zintzoa ere egin zen, ordea. Ba-tzuetan, baldintza politiko berrietarako egokitzapen fal-ta jazo omen da (borroka armatuaren zilegitasunaren bila-kaera aipatu zuen Josu Torre Lemoizen aurkako Mungiakoplataformako kideak), bestetan tokiko jendea aktibatzekogiharrak ez du behar beste funtzionatu (beharbada, NafarroaBehereko LEIA mugimendua izan da lekuan sustraituena,Mikel Alvarez AHTren aurkako Donostiako taldeko kideareniritziz), eta, azken hamarkadan, bereziki, epaitegien eta ins-tituzioen bide arautuekiko fede handiegia eduki ei da, JulioVillanueva Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideak ohartarazibezala.  

Zentzu horretan, fracking edo haustura hidraulikoarenaurkako mugimendua ereduzkoa izaten ari dela komentatuzen, gizarte zabalarekin konektatzea lortu delako. Kaleko ak-tibazioa ahaztu gabe (2012ko Gasteizko manifestazio jende-tsu eta anitzak mugarri bat ezarri zuen), EAEko Legebiltza-rraren babes legala ere arrakastaz eskuratu berri du, 103.000sinadura baino gehiago lortu ondoren. Lorpen horrek, baina,jendearen baretze arriskutsua ekar dezake, Mikel Otero Frac-king Ez Arabako kidearen ustez. Eta, haustura hidraulikoare-na bizitzaren aurkako eraso erabatekoa izanda (lotura gehia-go du, hortaz, Lemoizko edo Garoñako kasuekin, besteekinbaino), ez da komeni gehiegi lasaitzea.

Kalearen mailako herri kontzientzia eta instituzioen mai-lako bide ofiziala irmoki uztartuko dituen mugimendu bate-ratua osatzeko deia entzun zen Frackanpadan. Bakarra baitaLurra defendatzeko borroka. •

Ilustrazioa: UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Unai Fernandez de BetoñoArkitektoa

Borroka bakarra

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Horrela formulatuta, izenburu hori irakurrita,printzipioz, eta baita funtsezko funtsean ere,ados, alde. Lagunartean bolo-bolo dabil herri-tar batasuneko hautagaitza baten proposa-mena. Astindu ditu bazterrak, uxatu ditu na-gi intelektualak, inarrosi norbere

“txikimunduko” konfort eta lubaki mentalak... Ez da gutxi.Ideia botopaper batean gauzatuko ote den ez dago aurrera-tzerik. Gaur-gaurkoz ezetz esango nuke. Ikuskizun dago or-dea. Agian bai... agian. Zoritxarrez, baina, eskaskeria ez dafalta kultura politikoan, irabazteko galtzen jakin behar delakosta egiten da barneratzen eta arriskuak hartu behar dire-la errazagoa da esaten, arriskuan bizitzea baino. Errazagoaaldaketaren alde gaudela aldarrikatzea benetan aldatunahi dugula demostratzea baino. Astea politikoki baldintzatu duen proposamenak bide

oparoa du aurretik. Espainiako hauteskundeetaraino etaaskoz urrutirago, irismen lu-zea izan lezakeelako. Alderdipolitikoen adostasuna behar-ko da, baina herritarren prota-gonismoa eta bultzada dituezinbesteko. Ilusioa piztea,jendearen berotasuna eta az-kartasun taktiko handia. Be-harko ditu oso sinpleak etagarapenerako aukeraz beteri-koak diren puntu programati-koak, izen eta erabaki zehatze-tan asmatzea, oraingoz,inoren, inongo alderdien eskuez diren soluzioetan asma-tzea. Herritar batasuneko hautagaitzaren ideia euskal politi-

karen plazara jalgi den unea ohiz kanpokoa da, larritasunaaitortzea merezi duen testuinguruan dator. Katalunian ha-mar aste bakarrik falta dira independentziaren gainekohauteskunde plebiszitarioetarako, eta, gurean, gure bi le-hendakarietako bat, Felipe erregearekin edo Pedro SanchezPSOEko buruarekin, unionismoa goratzen den ekitaldie-tan. Oso irudi lotsagarria, Euskal Herritik Kataluniara igor-tzen den seinale tristea. Baina hori da dagoena. Bankuekinegin bezala, EAJk PSE erreskatatzea erabaki du, Euskal He-rria kabitzen ez den normaltasun zahar-berri bat betikotunahian. Marka da gero une zehatz honetan eta etorkizune-rako iragan mendeko «Ardanza eredua» lehenestea! Gure esku dago Euskal Herriko politikaren ibilbide zen-

trala EAJ-PSOE arrastotik ateratzea. Herritar batasun kandi-datura batek bakarrik ez du hori lortuko baina bultzada

emango lioke ahalegin horri. Jendearen umore politikoapiztuko luke, jendea ahaldundu eta konfiantza propioakindartuko lituzke. Independentista garenontzat, gainera,lur oparo bat ongarrituko luke, gure mapari erliebea eman-go lioke, goldaketa aro berri bati indarra. Eta hori guztiakalkulagailua hartzeko tentaziori eusteke: hamabi diputa-tu eta hamar senatariekin, lehen indarra.Jokoa zabalduko luke, presoak askatzeko aukera berriak

leudeke, independentismo serio bati begirako eztabaidaerradikalari patxada eta horizonte sakonagoa erraztukolioke. Hori guzti hori positibo pentsatzen jarrita, orotan pa-norama okerrenean jarrita eskuak burura eramateko arra-zoiak faltan ez ditugula aitortuta. Baina bai, posible balitz,lagun asko bezala, ni ere, pozez txoratzen! Ametsaren ildo-an, bete eta beteki. Begiak itxi eta Bizkaiko zerrendako az-ken postuan Gaizka Garitano imajinatzen dut, edo Gure Es-ku Dagoko Anjel Oiarbide edo Nafarroako Ahal Duguko

Laura Perez bezalakoak. Julen Mendoza eta Ion CollarrekErrenterian eskaini ziguten besarkada eder hari berriakgehituz, Gasteizen sumatzen den elkarkidetza oparo horrisegida emanez... Taktikoki azkarra eta estrategikoki palan-ka indartsua da.Badakit ez dela erraza izango, horrek bakarrik ez dituela

ezkerreko independentismoak dituen demontreak zuzen-duko, ez dela bere baitan behar eta merezi dugun estrate-gia sendo eta serio bat eutsiko duen harri filosofala. Ha-markadetako borrokaren amortizazioa ez dut inondikikusten, aitzitik, independentziaren bidea asko zabaldukoduen errentabilizazioaren lagungarria dakusat oso.Ezinezkoa dela? Saiatu beharrekoa baina ilusio handiegi-

rik egiteke? Hor datza, baina, politikaren artea: gaur ezinez-ko dirudiena bihar saihestezin egitean. Eutsi horri bada,animo eta kurai on! •

{ asteari zeharka begira }

«Bilduta Euskal HerriaIrabazi Ahal Dugu»

Ezinezkoa dela? Saiatu beharrekoa bainailusio handiegirik egiteke? Hor datza,baina, politikaren artea: gaur ezinezkoadirudiena bihar saihestezin egitean. Eutsihorri bada, animo eta kurai on!

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

herria

langintza horretan. «Hori izan zen ikasigenuen gauza bakarrenetarikoa», konta-tu du. Orduan ez ziren egun dauden ga-rraiorako tresnak eta egurra zegoen toki-ra joaten ziren, mendira beraz. «Sasoihartan oso gogorra zen jarduna; men-dian eman behar izaten genituen denbo-raldi luzeak, etxera inguratu ere egin ga-be. Astean behin taldeko norbait baino ezzen jaisten asterako ogia erosteko», gogo-ra ekarri du. Orduko kalamitateek egun-go lan eskerga arintzen dute: «Orain egu-rra herrira jaisten dugu eta txondorragertu izanda etxean egin dezakegu lo.Txondorrak daraman erritmoaren arabe-ra, gauean behin edo bitan jaikita nahi-koa da».

Ez dio txondorrak egiteri inoiz utzi,baina urteak eman ditu herritik kanpo:«Anaiek egiten zuten lehen eta udan eto-rritakoan haiei laguntzen aritzen nin-tzen». Erretiroa hartu eta denbora libregehiago izatean erabaki zuen txondor-gintzari gogorrago eustea, orain zortziurte, udan beti: «Euriak ez digu mesedeegiten, egur gehiago kontsumitzen dela-ko; horregatik saiatzen gara udan egi-ten». Udaberri sasoia, lehengaia biltzekosasoia da eurentzat.

EGUR LOTEAK

Herriko mendietatik ekartzen dute egu-rra. Baso handiak ditu Biloriak eta herri-tar bakoitzari egur sorta bat eskaintzenzaio, bai etxean sua pizteko bai txondo-

rrak egiteko. «Ikatza egin nahi duenakegur hori erabiltzen du», aipatu du. Arteaerabiltzen dute eurek, «ikatza egiteko ho-berena» delako. «Gutxi pisatzen du etazailtasun handirik gabe erretzen da; hari-tzak txispa handiak eragiten ditu, aldiz.Hemen jendeak artearen ikatza nahi iza-ten du».

Egurra tamaina desberdinetako zatie-tan ebakitzen dute. Zatirik handienaktxondorraren barneko aldean kokatzendituzte –erdian tximinia moduko zulobat utzita–, eta, behin haiekin egiturasendoa osatuta, tamaina txikiagoko egurzatiekin inguratzen dute kono itxuraemanez. «Ondoren egituraren inguruanharriak jartzen ditugu ikatza egosten ariden bitartean txondorra ez erortzeko; ha-rrien gainean adartxoak jartzen ditugu,eta, azkenik, egitura guztia lastoz estal-tzen da lurra zuloetatik barrena sar ezdadin», azaldu du pausoz pauso txondo-rraren barneko egitura deskribatuz. Kan-poko aldea begi bistan geratzen da, etatxondor guztia lurrez estaltzen da. «Lu-rrez ondo estaltzea guztiz beharrezkoada, gainerakoan egurra erre egiten daegosi beharrean».

Tirriki-tarraka etengabe aritzen da la-nean: «Honetan ere beste gauzetan ger-tatzen dena pasatzen da; beti dago egite-ko zerbait».

Su eman ostean, egurra ikatz bilakatze-ko prozesuak, oro har, hamar-hamabi bategun irauten ditu: «Zulo asko egiten ba-

hutsa

Egun eguzkitsu eta beroa dugu Bilorian. He-rriko sarrera iragartzen duen karteltxoagurutzatu baino lehen sumatzen da ia txo-koak gordetzen duen sekretuaren usaina.Etxe artean gordeta dagoen plazatik berta-tik ikusten da ehun metro eskasera eraiki-

ta dauden txondorretako kea eta giroan arnasten dahaien arrastoa. Sarkorra izanagatik, soilik kanpotikbertaratutakoek sumatzen dute ia kedar usain hori,«herrian ohituta» daude-eta jada. Lana ibarrean men-deak daramatzate txondorrak egiteko usadioari lotuta.Garai batean, bertako herri guztietan zeuden ikazki-nak; egun Bilorian baino ez dira mantentzen ofizio ho-nen arrastoak.

Aurten lauzpabost herritarrek heldu diote eskar-mentua eta, batez ere, pazientzia handia eskatzen duenbeharrari. Horietako bat da Salba Remiro biloriarra. LasEras izenez ezaguna den eremuan makina bat ordueman ditu azken denboran. «Goizean goiz etorri izanbazineten, txondorretatik ke mordoa irteten ikusikozenuten; eguna berotzen hasten denean ez dute ape-nas kerik botatzen», azaldu du, bere gisa txondorrazaintzen ari den bizilagun bat agurtzen duen bitartean.Itzaletan eserita dago hura, lo zorroan ia, baina zain-tzen hala ere.

Bere txokora iritsita, Remirok azken orduetan eginduen lana erakusten du. Bezperan hustu du txondorraeta eguerdi parterako ia amaitu du bi egun barru pizte-ko asmoa duen egitura. «Su emateko prest dago jada»,dio, txondorraren tximinia ikusteko gonbita egitenduen bitartean. Airoso igo da bera, gainerakoei gehiagokostatu zaigu. «Ohitura kontua da», saiatu da lasai-tzen. Haurra zela ikasi zituen txondorgintzaren sekre-tuak: «Nire aita ez zen txondorgintzan aritu, lurrazuen eta nekazaritzan aritzen zen, baina nire osabakbai eta txikitatik ikasi genuen ia txondorrak egiten»,aipatu du.

Herrian ia familia guztien bizibidea zen ikazkintza,izan ere, ereiteko lur gutxi zegoen, eta, aldean, berriz,artadi handiak. Remiro bera 14-15 urterekin hasi zen

TXONDORGINTZA,IRAGANAREN KEAHAUSPOTZENDUEN LANBIDEA

Txondorra osatzeko tamainadesberdinetako egur zatiak

erabiltzen dituzte. Zatiokondo antolatzen dituzte hasiaurretik. Juanan RUIZ | ARGAZKI

PRESS

Maider EIZMENDI

Garai batean Lana ibarreko herritarrekbizirauteko zuten modu bakarra zen iatxondorgintza. Gaur egun Bilorian baino ez damantentzen txondorrak egiteko ohitura. Udairistean hainbat biztanlek jartzen dituzten ketantxondorrak eta herritarren oroimenak.

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 10 / 11

diozu azkarrago erretzen da, baina neu-rria hartu behar zaio guztiz erre ez da-din». Behin txondorra piztuta, zaintza la-na da ikazkinak egin behar duena,begiratu eta jaten eman: «Iluntzean egu-rra bota behar izaten diogu, gu bezala‘gosetu’ egiten da-eta», dio barrez. Horre-tarako goiko txapela kendu, tximinian“betagarria” bota eta berriz ere estaltzendu. Txondorraren gainean jarritako es-kaileran gora eta behera ematen du egu-na, beraz, Remirok, erreparo handirikerakutsi gabe. «Hanka sartzen baduzu,gehienera ere galdarraztatu egiten zai-tu», kontatu du, barrez, egituran goraegiten duen bitartean.

LURRARI ETA KEARI TAMAINA HARTU

Segituan atzematen da, Remiroren esa-netan, noiz dagoen egur-ikatza guztizegosita. «Lurrari eta keari atzematen zaionoiz dagoen prest». Eskarmentu kontuaere izango da.

Lanaren fruitua jasotzearen gozoa ga-rratz xamarra da, Remiroren ustez. «Ino-lako zalantzarik gabe, txondorra hustueta ikatza zakuetan sartzea da gogorrena.Azkar atera behar izaten da, baina erre ezdadin kontu handia izanda», azaldu du.«Normalean ez da halakorik gertatzen»,zehaztu du, «baina ikatzak su hartzen ba-du ura bota behar zaio». Hori da, Remiro-ren ustez, herrigunean aritzearen besteabantailetako bat. «Lehen mendian ez ge-nuen urik izaten eta asteetan egindako

Goian, txondorra tamainatxikiagoko makilekin osatuta

agertzen da. Ondoren lastoz etalurrez estaltzen dute, behekoirudian ikusten den moduan

erretzen hasi aurretik.Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Garai batean, mendian egiten zuten egur-ikatzak industriaerabilpena zuen; «fundizioetan baliatzen zuten». Gaur egun,baina, jana egiteko erabiltzen da batez ere: kanpinetan,erretegietan eta sagardotegietan

Lana ibarrean mendeak daramatzate txondorrak egitekousadioari lotuta. Lehen, bertako herri guztietan zeudenikazkinak; gaur egun, aldiz, Bilorian baino ez diramantentzen ofizio honen arrastoak

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

herria

lana guztiz zapuztu ez zedin, sugarraksortzean lurra bota eta bota aritu beharizaten genuen».Osatu berri duen txondorraren buel-

tan kokatuta daude bezperan ateratakoikatz zakuak. Ez da arau matematikoa,baina biloriarraren esanetan, txondorre-an jartzen den lau kilo egurreko kilo batikatz lortzen da gutxi gorabehera, kasuhonetan, 1.500 kilo inguru.Garai batean, mendian egiten zuten

egur-ikatzak industria erabilpena zuen;«fundizioetan baliatzen zuten». Gauregun, baina, jana egiteko erabiltzen dabatez ere: kanpinetan, erretegietan etasagardotegietan. «Kontua da ikatz gutxiegiten dela egun eta kanpotik ekarri be-har izaten dela, Argentinatik, ekialdekoherrietatik... Hemengoa nahiago izatendute baina askok, besteak beste txinpartagutxiago sortzen duela diotelako», dio.

GAZTEAK ETA OHITURA

Batera edo bestera, Bilorian ekoizten du-ten ikatza saltzeko arazorik ez dute. Ez dunoski bizitzeko ematen, «lan handia etaetekin gutxiko zaletasuna» baita. Eskual-deari horren lotua dagoen usadioa man-tentzeak ere ilusioa egiten dio Remirori:«Egia esan ez da lan erakargarri edo go-mendagarria, baina gazteek testigua har-tzen ez badute, ohitura honek ez du ja-rraituko, ez behintzat ikatza ateratzekohelburuarekin». Gaur egun, izan ere,txondorrak erakustaldi gisa osatzen dirabatez ere. Remirok ere parte hartu dubehin baino gehiagotan erakustaldietan.«Saran egin genuen bat eta ikastoletakogazteak etorri zitzaizkigun hura ikusi etagure azalpenak entzutera», gogoratu du.Ez du baina Remirok irakasle sen handi-rik eta «egun guztian behin eta berrizazalpen berdinak ematen» aritu beharraez zitzaiola asko gustatu aipatu du irriba-rretsu, ez behintzat beste gonbite batzueiheltzeko adina. Bere kasa ibiltzea gusta-tzen zaio gehiago, baina udan usadio ho-nek tentatuta herrira bertaratzen direnkanpotarrei ere eman behar izan dizkieazalpen eta irakaspenak, baita jardun ho-nen kontakizuna egitera joandako kaze-tarioi ere. Azalpenak amaituta, berriz eretxondorretara bertaratzeko prest agertuda, tirriki-tarraka lanean jarraitzeko. Remiro eta txondorrak atzen utzi eta

herritik ateratzean ohartu gara batez ereusainaren sarkorraz, etxerako bueltaguztian sumatu baitugu Biloriako «usainberezi» hori arropan. Remirok ondo abi-satua zigun elkartu bezain pronto: «Usai-na etxeraino eramango duzue, ikusikoduzue». Usaina eta kontakizuna, biakekarri ditugu.

Egoste prozesua amaitutakoan,txondorra hustu egin behar da. Ikatzalortzea atsegina da, baina egituradesegitea lan gogorra dela dioRemirok. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 12 / 13

Bere adierarik sin-pleenean, telefonomugikor bateanerabiltzeko gara-tua izan den apli-kazio bat da Sher-

pa. Baina ez dugu arrazoihorregatik ekarri aipatu aplika-zioa orriotara, sorrerako helbu-ruak betetzeko gaur arte eginden aplikaziorik hoberenetakoadelako baizik.Sherparen helburu nagusia

informazioa ematea da, hau da,

telefono mugikorraren erabil-tzailearentzat informazio iturriizan nahi du Sherpak, baina mo-du ezberdin batean. Horreninguruan hitz egin du XabierUribe-Etxebarria Sherpa enpre-saren fundatzaile eta zuzendarinagusiak GAUR8rekin. Uribe-Etxebarriaren arabera, hiru atalnagusi ditu erabilera publikoraatera berri den aplikazioak.Hasieran aipatu bezala, telefo-

no mugikorraren erabiltzailea-rentzat informazio iturri izannahi du Sherpak. Herri baten,musika talde baten, eguraldia-ren edota beste edozein kontu-ren inguruan galdetu eta eran-tzun bat ematea da Sherpaaplikazioaren lehen helburua.Baina aplikazioaren sortzaileakdioenez, hori ere ohiko informa-zio iturriekin alderatuta (sarekobilatzaileekin kasu) «moduikusgarriago eta erabilgarriago-an» egiten du. Izan ere, bilaketa-ren arabera egokitzen direnerantzunak ematen ditu Sher-pak: herri baten inguruan gal-detuz gero herriaren webguneofiziala, bertako eguraldia edotabertan –edo gertu– dauden eki-taldi eta leku interesgarrien be-rri ematen du; musika talde ba-ten inguruan galdetuta, berriz,bere webgune ofiziala, taldearenhurrengo kontzertuak edo abes-ti ezagunen zerrendaren berriematen du. «Batez ere azpima-rratutako esteketatik egin duguihes, gailu mugikor batera hobe-to egokitutako emaitzak eraku-tsiz», dio Uribe-Etxebarriak.Aplikazioaren erabilera ho-

rrez gain, laguntzaile pertsonalbaten lanak ere egin ditzakeSherpak. Adibidez, mugikorreanalarma jartzeko eskaera egindiezaioke erabiltzaileak. Kasuhorretan ez dago inolako infor-mazio bilaketarik, agindu batematen zaio eta aplikazioak be-te egiten du.Baina gehien sakondu duten

arloa bestelako bat da, aplika-zioaren erabiltzailearen beha-rrei aurre hartzearena, alegia.Sherpara sartu bezain pronto,eta erabiltzailearen gustuen ara-bera, hainbat konturen berriematen du: zinemetan daudenfilmen berri, erabiltzailearen ko-kapenaren arabera inguruan di-

SHERPABilaketarik gabe erabiltzailearen araberakoinformazioa ematen duen aplikazioa

Aimar Etxeberria Korta

Sherpa izenarekin bataiatu du Xabier Uribe-Etxebarriaktelefono mugikorretan informazioa bilatzeko eta jasotzekomoduak hankaz gora jarriko dituen aplikazioa. Bilaketarikegin beharrik gabe erabiltzailearen beharrei egokitutakoinformazioa ematen du aplikazioak, informatzailerik onenabilaketarik behar ez duena dela uste duelako sortzaileak.

TEKNOLOGIA / b

Sherpa aplikazioarengarapena azken hiru urteotan

eman bada ere, 80kohamarkadaren amaieran ikusi

zuen bideo bat izan duinspirazio iturri aplikazioaren

sortzailea den Xabier Uribe-Etxebarriak.

Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

herria

tuen ekitaldi interesgarrien be-rri... «Guretzat, informatzailerikhoberena, bilaketarik egin gabeinformazioa emango ligukeenhori izango litzateke», adierazidu Sherparen sortzaileak. «Adi-bidez, goizean esnatu eta egitenduen eguraldiaren arabera zerarropa jantzi gomendatzen dioerabiltzaileari, erabiltzaileareninteresen arabera jazo diren al-bisteen berri ematen du, telebis-tan emango duten programenzerrenda erakusten du...», azal-du du. Eta guztia gailu mugiko-rrean edo erabiltzaile berarekinegin diren bilaketen arabera egi-ten du, landu duten algoritmobat baliatuz.

Aplikazioa, gehiena bede-ren –azpikontratatu behar izandituzten hainbat lan kenduta–,Euskal Herrian garatu dute.

BIDEO BAT, INSPIRAZIO ITURRI

Hiru urteko lan luzea du atzeanSherpak, eta oraindik ez duamaiera ikusi, Uribe-Etxebarria-

ren arabera beti egongo baitazer hobetua. «Orain arte lortudugunarekin, ordea, eroso aur-kitzen gara aplikazioari hedape-na ematen hasteko, hau da, apli-kazioa erabilera publikoraateratzeko», dio.

Aplikazioa garatzeko lan erre-ala azken hiru urteotan garatubadu ere, aspaldidanik zebilkienburuan Uribe-Etxebarriak Sher-paren antzeko zerbait sortzekoideia. 80ko hamarkadarenamaiera izango zen John Scally

enpresariak egindako “TheKnowledge Navigator” ikusi zue-nean. Laguntzaile pertsonal ba-ten inguruko bideoa zen, per-tsona bati bere egunerokoanlaguntzen ziona, hitz egin zeza-keena, hainbat eginkizun eginzitzakeena. Bideo hura izanzuen inspirazio iturri Sherparensortzaileak.

Beste enpresa batean zihar-duen lanean Uribe-EtxebarriakSherpan aplikazioa garatzekoegitasmoan buru-belarri sartzea

erabaki zuenean, ondorioz, hurautzi beharrean suertatu zen.«Munduan diren enpresa han-dienekin lehiatzea nuen amets,gauzak beste era batera eginezeta zegoena hobetuz», dio. Zen-tzu horretan, egitasmo bat abia-razteko behar den elementu ga-rrantzitsuenetakoa lantalde onbat izatea dela dio, «konplikatuaden kontua. Inguruan jende onabehar da –jarraitu du–, proiek-tuarekin konprometitutakoa. Hori bai, batez ere, helburuakongi zehazteak ekarri gaituegungo egoerara».

Horregatik, azken hiru urteo-tan indar guztiak produktuan,hau da, Sherpa aplikazioan, jarridituztela argitu du Uribe-Etxe-barriak. Hamabost lagun ingu-ruko lantaldea –horien arteandenetarik, informatikoetatik medikuetara – ibili da jardune-an, baina askoz ere pertsonagehiago izan dira aplikazioaneuren aletxoa jarri dutenak az-pikontratatu behar izan dituz-

ten lanen ondorioz. Orain, pro-duktuak –Sherpak– forma hartuduenean hasi dira banaketare-kin pentsatzen, eta horren on-dorio da Samsung etxearekinitxi duten banaketa akordioa.

PRODUKTUA ETA SALTZEN JAKITEA

Aipatu bezala, banaketaren in-guruko akordioa erdietsi duSherpak Samsung etxearekin.Horren ondorioz, Samsung mar-kako telefono mugikor guztiekinstalatua izango dute Sherpaaplikazioa. Berrikuntza nabar-mena da multinazionalak gaurarte gisa honetako aplikazioekinizan duen jokaera ezagututa, le-henengo aldia izango baitaSamsung berak garatu ez duenaplikazio bat masiboki txertatu-ko duela bere mugikorretan.«Hasteko, Estatu espainiarreansaltzen diren telefono mugiko-rren erdietan gure aplikazioainstalatuta egotea lortu dugu.Lan karga ere handituko zaigueta ez gara horretan geratuko,akordio gehiago nahi ditugu»,adierazi du Uribe-Etxebarriak.

Akordioa erdietsi izanaren ga-koa produktuaren kalitatean etahau saltzen jakitean egon delauste du Sherparen sortzaileak.«Produktua nahikoa ona zelaikusi genuenean sektoreko en-presa handienekin hitz egitenhasi behar genuela pentsatu ge-nuen; Samsung da Android sis-tema eragilea erabiltzen dutenmugikorren artean enpresahandiena», azaldu du.

Aurrez kontaktua egina bazu-ten ere, Bartzelonan ospatu zenMobile Word Congress batzarre-an izan zuen enpresako goi kar-guekin zuzeneko harremanaegiteko aukera. «Hara joan, au-sartu, atea jo eta esatea da: ‘Be-gira, gauza bat kontatu nahi di-zut’. Jendea harritu egingolitzateke ikusiko balu enpresahandietako zuzendari nagusiakzenbateraino dauden entzutekoprest», azaldu du. Hori bai, etxe-ko lanak egin zituen Bartzelona-ra abiatu aurretik: bertan zeinzuzendari nagusi egongo zirenaztertu, euren aurpegiak ikasi,eta, garrantzitsuena, saltzen ja-kin. «Ongi saltzen jakin beharda eta ikusi behar dute euren-tzako errentagarria den zerbait

Google Now aplikazioarekin lehiatu nahi duSherpak. «Ez dira gu baino hobeak eta jarreranezin gaituzte irabazi», nabarmendu duaplikazioaren sortzailea den Uribe-Etxebarriak

Samsung etxearekin lortu duten banaketaakordioari esker Estatu espainolean saltzendiren telefono mugikorren erdietan Sherpa aplikazioa instalatuta egotea lortu dute

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 14 / 15

eskaintzen ari zarela, bestelaoso zaila da. Garrantzitsua daere hartzailearen arabera zuremezua eraldatzen jakitea, berakentzun nahi duen hori esatea;ez da gauza bera Samsung, Tele-fonica edota Vodafone enpreseisaltzea», azpimarratu du.Samsungeko arduradunekin

ez ezik, Apple etxearen sortzai-leetako batekin ere egon da Uri-be-Etxebarria Sherparen berriemanez. Pertsonalki bildu zenSteve Wozniak berarekin: «Esanzidan 30 urte edo zeramatzalaegunean hogei enpresa ingurubistatzen. Gehienak onak irudi-tzen omen zaizkio, baina gureproduktuaren berri entzuteansentitu omen zuen bere bizianbigarren aldiz oso ona zen zer-baiten aurrean zegoela». Horiguztia esaten ari zitzaion bitar-tean, ezin sinetsita zegoela-eta,esandakoa errepikatu eta bideozgrabatzeko baimena eskatu zionUribe-Etxebarriak Wozniaki. Ha-la, beretzako gordea duen bideobat mantentzen du, bateren ba-tek sinesten ez badio froga beza-la erakusteko.Ordea, jakin badaki Apple

etxearekin akordio bat erdiesteaaskoz ere konplikatuagoa dela.Baina euren asmoa hedatzen ja-rraitzea da eta horrek gero etaplataforma gehiagotan egoteaeskatzen die halabeharrez. «An-droiden gaude orain, baina han-ditzen jarraitu nahi dugu. Urra-tsez urrats, ordea. Ondo egindugun gauzetariko bat hori daeta aurrerantzean hala jarraitu-ko dugu», dio, urratsak neurtzenariko balitz bezala.

ARRAKASTAREN FORMULA

Egindako lan guztiaren oina-rrian iraunkortasuna dagoeladio Uribe-Etxebarriak, esatenduenak batzuen belarritan txo-rakeria hutsa izatearen itxurahar dezakeela jakin arren. «Nikformula bat daukat, arrakastare-na. Beti esaten dut arrakasta etaporrotak ez daudela kanpokozirkunstantzien menpe, horieki-ko hartzen dugun jarrerarenmenpe baizik», azaldu du.Zentzu horretan, oso garran-

tzitsua zaio jarraikortasunarenideia, jakitun baita kolpeak aldeguztietatik hartzen direla.

«Ahaztu ezerezean zaudela iris-ten den inspirazio momentuhorretaz, magikoa den ideia ba-tek guztia konponduko dizunusteaz. Azken hiru urteotanetengabe borrokan ibili gara,iraunkortasunez, eta horrekekarri gaitu gaur egungo lekuhonetara», azpimarratu du.Guztiaren atzean, ordea, aitor-

tzen du kalitatea behar dela, betiaurkakoak zaingo diren kanpozirkunstantzia horiei aurre egi-teko. Horretan, ordea, uste du ezdirela besteak baino gutxiago,«zerbait izatekotan, besteak be-zain azkarrak gara». Baina jarre-ran dago gakoa: «Uste dut jen-dea ez dela ausartzen proiektuberriak abiatzera handi egitenzaielako. Talentuan denok garaantzekoak, baina jarreran ezindigute irabazi». Google du hizpi-de une oro lehiakortasunaz hitzegitean, euren Google Now apli-kazioa baitute aurkari nagusi:«Googlek korri egiten badu, gukhegan egin behar dugu».

Erandion dauka egoitzaSherpa enpresak.Hamabost laguninguruko lantaldeadaukate eta aplikazioa,azpikontratatu beharizan dituzten hainbat lan salbu, Euskal Herriangaratu dute. Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI

PRESS

hutsa

hutsa

Estatu espaino-leko botereeknazio bat etabakarra dute

aitortzen, espainiarra. Hori uka-tzen dutenak asko direla ezagu-tzea Madrilerako bidaietakosorpresatako bat izan da, olda-rraldietatik nazio zanpatuak arti-fizialki josiaz sortua omen eta.Bada, naziogintzaz gure mugeta-tik hegoaldera pedagogiaren be-harra badago ere, benetako aferaEstatuko agintariekin dugu. Suadarion uda honetan jarriak ditu-gu begi bana Madrilera eta Kata-luniara. Irailaren 27ko Katalunia-ko hauteskundeetara zerrendabateratua aurkeztu berri dutebesteak beste herritar ezagunhainbatek; Pep Guardiola tarteko.Bejondeiela! Berehalakoa izan daordea espainiar gobernukideenokada mindua. Pep Espainiakoselekzioaren ospeaz baliatzen aridela. Independentista izanik,jainko bakarra duela, «diruarenjainkoa», Barne ministroaren ara-bera. Kantzilerrak, aldiz, «Mas esmenos»… Eta uste genuen Gober-nuak ez zuela irudimenik... Haumaila! Madrileko kide katalanekdioten moduan, hauek bai inde-pendentista ekoizleak! Baina, Fe-lipe Borboikoak argi ezarri du ze-lai jokoa: Espainia batua etaKonstituzioa. Gainera, Estatuareneuskarri nagusi diren bi alderdiekSegurtasun Nazionaleko Legea al-datu dute, Madrilek dekretu soilbatez erkidego bateko gobernua-ren agintea lapurtu ahal izateko.Independentziarentzat ez dago

inolako aldebiko akordiorako au-kerarik. Mezu argia eta irmoa.Beste aukerarik ez eta aldebaka-rreko erabakiz aitzinera ekin dio-te Katalunian. Eta, klik batez be-deren, begi biak jarri zaizkit eneherrira begira. Egoera ezberdinakomen, baina helburu berera iris-teko ba ote beste biderik? Bestehelmuga bat ote du buruan EAJk?Akaso, berriro ere, EAEn eta,orain baita, Nafarroan kudeaketahutsaren pagotxa? •

Uda giro gorianaziogintzanXabier Mikel Errekondo

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

hutsa

3 BEG

IRADA:

Lau problema etasoluzio bat

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Duela hilabete pare bat, egokitu zaigun bizimo-du frenetikoaren aurrean «egotea»-ren garran-tzia aldarrikatzen nuen. Komunikazio teknolo-gia berrien eraginez, pantailaren kulturakirentsita, kontzentrazio gaitasuna eta berare-kin ideia sakon eta konplexuak formulatzeko

gaitasuna galtzen ari garela aipatzen nuen. Duela hilabeteBilbon ospaturiko International Conference on Thinking kon-gresuan (bi urtean behin ospatzen den hezkuntzari aplikaturi-ko neurozientzia bilkura) antzeko ondorioetara heldu ziren,besteak beste, dagoeneko homo digitalis bezala deskribatzenden egungo errealitate sozial berria aztertzean. Interesgarri be-zain kezkagarriak dira esparru horretan ematen ari diren iker-ketak, baina gaurkoan ez noa horietan sakontzera. Nahiago dut,duela hilabete bi egin bezala, zutabe hau esperimentu bat egi-teko baliatzea. Orduan, artikulua goitik behera irakurtzea pro-posatzen nuen, irakurraldi batean, kanpo estimuluak ekidinezeta burua soilik paperean kontzentratuz. Gaur, berriz, proble-ma batzuk proposatzera nator, ziur asko behin baino gehiago-tan irakurri beharko dituzuenak eta gerora buruan are etagehiagotan izango dituzue-nak datozen ordu eta egune-tan. Hain zuzen, horixe daesperimentuaren helburua,ingurukoekin konpartituzedo bakarka, pentsamendusakon eta konplexuari auke-ra bat ematea, lau problemahauen bidez:

1.- Bederatzi puntu lotzea:Nahiko problema ezaguna dairudian jasotzen dena. Karra-tua osatzen duten bederatzipuntuok lau lerro zuzenekinlotzean datza, arkatza pape-retik altxatu gabe. Nola daposible?

2.- Hiru etengailu eta bon-billa bat: Beheko solairuanhiru etengailu ditugu eta ho-rietako batek goiko solairukobonbilla pizten du. Behetikez dugu ikusterik argia piztuote den. Nahi beste aldiz ukiditzakegu etengailuak, bainasoilik behin igo gaitezke goraargia piztu den egiaztatzera.Nola jakin zein etengailukpizten duen bonbilla?

3.- Hiru preso eta bost txa-pel: Hiltzera kondenaturikohiru presori azken aukera

bat eman asmoz, problema bat ezarri omen zien errege batek.Erregeak presoei hiru txapel zuri eta bi txapel beltz zituelaesan zien, eta, segidan, presoek kolorea ikusterik ez zutelarik,txapel bana jarri zien buruan. Preso bakoitzak beste bi presoentxapelak ikusteko aukera zuen, baina, aldiz, ez berea. Erregeakbere txapelaren kolorea asmatzen zuen presoa askatu egingozuela agindu zien. Bada, lehen presoak «ez dakit» erantzunomen zuen. Bigarrenak, segidan, «ez dakit» erantzun omenzuen baita ere. Hirugarrena, aldiz, aske geratu omen zen beretxapela zuria zela asmatuta. Nola jakin zuen? (Ados, heriotzazigorretik libratzeko asmoz lehendabiziko bi presoek «ez da-kit» esan baino kolore bat hautatu izana litzateke logikoena,baina ez doa hortik problemaren ebazpena... Horrela da konta-kizuna eta kito!)

4.- Txanpon faltsua: Hamabi txanpon ditugu, denak itxurazberdinak, baina horietako bat faltsua dela esan digute. Txan-pon faltsuak pisu ezberdina duela ere esan digute, baina ez da-kigu benetakoak baina gehiago ala gutxiago pisatzen ote duen.Balantza bat eman eta gehienez hiru pisaketa egiteko baimena

eman digute. Nola jakin de-zakegu hamabi txanponenartean faltsua zein den?Eta soluzio bat ere agindu

dut izenburuan. Ez noa, nos-ki, hemen problema bakoi-tza ebaztera –ni neu txanpo-nekin nabil oraindik!–; horiheldu den artikuluan egiteada plana –hilabete barru gu-txi gorabehera; hori bai, loegin ezinik gelditzen bazare-te egon lasai, nahiko proble-ma ezagunak dira guztiaketa Internet edo liburuetansoluzioak topatzeko aukeraizango duzue–. Amaitzeko,argibide bat laguntza gisa:soluzio partikular bakoitza-ren gainetik bada soluzioorokor bat, edo soluziobidebat hobe esanda: problemabarruan katramilatu ordez,problematik irtetea, kanpo-tik begiratzea. Baieztapenbakoitzak esaten dueneannahastu ordez, esaten ez de-nean ere jartzea arreta. Solu-zioa, finean, ohituta gaudenpentsamendu arin eta linea-letik irtetea da, eta, horreta-rako, berriz ere, estimulu fre-netikoetatik ihes egin etaune batez “egotea”. Uda da,eta, izan oporretan edo bes-

Lotu bederatzi puntuok lau lerro zuzenekin arkatza altxatu gabe. GAUR8

Gorka ZozaiaKimikaria

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Lakuaren leloa entzutea eta, aldi berean, gizar-te arloan egiten duen politika ikustea urtika-ria sorrarazteko modukoa da. Gaixotzekomodukoa da entzutea “pertsonak helburu”eta gero gobernuaren “anti-pertsona” politi-ka ikustea. Adibide gutxi batzuk. Jeltzaleek ez

diete buelta eman diru sarrerak bermatzeko errenta ja-sotzeko sozialistek ezarri zituzten baldintza estuei;hezkuntzan edo osasunean murrizketak egiten segitudute; Gipuzkoan zerga politikan emandako aurrera-pauso txikiak atzera bueltatu nahi dituzte Aldundiraheldu eta berehala; aurreko lau urteetan Donostia hi-rian desjabetze bakarra burutu ez bada ere, jeltzaleakUdalera heldu eta hamar egunera burutu da lehenengodesjabetzea. Pertsonak helburu. Bai zera. Helburua dakapital lizun eta aseezinaren gose-egarria gogobete-tzea. Pertsonak, bost.Politikagintzan dagoen ai-

re berria, ordea, pertsononalde dator. Gero eta zailagoada baretzea herritarren jus-tizia nahia eta lau alderdiriuztea erabakimena. Kon-tsultak, galdeketak, errefe-rendumak eta partaidetza-rako guneak erreklamatzendituzte herritarrek, eta par-te hartzera doaz modu ma-siboan. Aurreko belaunal-dietako pasibitatea jada ezdago ondo ikusita. Etsipena(ez dago ezer aldatzerik) au-kera bihurtu da (gauzak bes-te modu batera egin daitezke). Eta, batez ere, jendegehiagok partekatzen du aspaldiko aldarrikapena: poli-tika serioegia da politikarien eskuetan uzteko.Fisika kuantikoaren arabera, ez dago objekturik sub-

jekturik gabe; edo, beste modu batera esateko, objektuabanaezina da subjektutik, subjektuak eragin zuzenaduelako objektuan.Modu poetikoagoan esan daiteke, Nadine Gordimer

idazleak zioen erara: ideiak ez dira bizi pertsonengan-dik kanpo. Hau da, munduan den edozerk, fisikoa edomentala izan, ez du existentziarik ez bada norbaitek(pertsonek) pentsatu eta gauzatu egiten duelako. Norgabe, ez dago zer.Politikan (eta hainbat arlotan ere) ikusi izan dugu

“zer” jarri nahi izan dela “nor” elementuaren gainetik,eta zeharo baztertu direla “norekin” eta “norentzat”, ja-

kina. Nouveau roman mugimenduak aurreratu zuen fe-nomenoa: Alain Robbe-Grilleten “Les gommes” (1953)nobelan pertsonak diluitu egiten dira, ez dago istorioakontatzen duen inor, pertsonaiek apenas ez dute lur-eremu egonkorrik oinazpian, eta objektuak nagusi diranobelan zehar. Neutroi bonbaren sindromea (1958) dei-tzen diot joera horri: N bonba jaurtikitzen denean ez daezer apurtzen (H bonbarekin ez bezala), ez dago ohikosuntsiketarik. Pertsona guztiak hiltzen dira ioizko erra-diazioaren erruz, baina bonba bota eta 48 ordura segituahal duzu jaten hildakoak utzitako platerean.Gure garaia ez da ideia handiko garaia. Egungo ga-

raiak pertsonon garaia behar luke izan; hala dio, behi-nik behin, Rubert de Ventos filosofo eta politikariak.Hitz batean esateko, politika subjektibizatu behar du-

gu. Ideiek utzi behar diote elementu etereoa izateari; gorpuztu, haragitu egin behar ditugu ideiak, pertsonon

iragazkitik pasarazi. Pertsonok izan behar dugu politi-karen neurria, eta ez moldatu gizakiak estrategia ma-kroekonomikoetara. Ezen borroka desigoal horretanpertsonak desegingo baititugu ekonomiaren engrana-jean. Grezia da horren paradigma europarra. Paradig-ma gehiago dira munduan zehar. Agintariek, bitartean, ikusleak nahiago dituzte ekin-

tzaileak baino, politika espektakulu bihurtu dute, etaespektadoreak behar dituzte, behatzaile hutsak. Arazoada, baina, agintariek hartzen dituzten erabaki politiko-ek eragin zuzen eta bortitza dutela herritarrengan. Ob-jektu izatetik subjektu izatera pasatzeko garaia da, etahorrek esan nahi du, batetik, nork bere burua gai ikus-ten duela erabakiak hartzeko, eta, bestetik, errealitateaaldarazteko gaitasuna duela begirada subjektiboa apli-katuta, fisika kuantikoan bezala. •

{ koadernoa }

Pertsonak helburuala itu?

Agintariek ikusleak nahiago dituzteekintzaileak baino, politika espektakulubihurtu dute, eta espektadoreak behardituzte. Arazoa da agintarien erabakiekeragin zuzena dutela herritarrengan

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

herritarrak

Betaurreko moreakjantzita etorrizaizkigu NagoreLarrazabal eta IbaiFresnedo, UdakoEuskal Unibertsi-

tatean ikastaroa eman berri:“Hezkidetza hezkuntzan: alda-keta sozialerako tresna”. Egiaesan, behin betaurreko moreakjantzita, zaila da eranztea. Ingu-ruari begiratzeko modu jakinadakarte; esaten dugunak eta egi-ten dugunak zein norabideduen aztertzeko ariketa kon-tzientea. Zertan ari naiz? Arras-taka dakargun eredu matxistaindartzen edo eraisten? Jendartea bestelako zutoinen

gainean eraikitzekotan, beha-rrezkoa da denok betaurrekomoreak janztea, bereziki hez-kuntza komunitatearen bueltandabiltzanek. Etorkizuna hezkun-tzan dagoelako.

Etorkizuna hezkuntzan dagoe-la, aldaketa sozialerako tresnahezkuntza dela, parekidetasu-nak sustraiak hezkuntzan be-har dituela... esan esaten da,baina serio hartzen al da?Ibai Fresnedo : Hezkuntzanetengabe dauden murrizketakhor daude, eta horiek baduteeragina. Ez genituzke ahaztu be-har. Baina hezkidetza modan ja-rri den gaia denez, badirudi no-labaiteko bultzada eman beharzaiola erakundeetatik. Gure es-perientzia pertsonaletik ikustenduguna da erakundeek berengain hartzen dituztela historiko-ki mugimendu sozialarenakizan diren borrokak; planakedota egitasmo zehatzak jartzendituzte martxan, baina, hortikaurrera, ez dago jarraikortasu-nik eta oso azalean geratzen daguztia. Partxe modukoak jar-tzen dira eta kito. Eskolan bene-tako eredu hezkidetzaile battxertatzeak eskatzen du, leheniketa behin, hezkuntza sistemaosoa goitik behera aztertzea,metodologiak, zein plantea-mendu filosofiko eta etiko egi-ten diren... eta hori oraindik ezda modu erradikal eta integralbatean eman. Paperean jasotzenda egin beharko litzatekeena,

baina falta da hori guztia prakti-kara eramatea, benetan horre-kin bustitzea. Nagore Larrazabal: Horrez gain,hezkuntzaren ikuspuntu zabalaizan behar da kontuan, hezkun-tza ez baita ikastetxeetara mu-gatzen. Komunitateko partaideguztiak gara hezkuntza eragile-ak eta denok subjektu aktibobihurtu behar dugu jendartea-ren benetako aldaketa bultza-tzeko: irakasleak, ikasleak, gura-soak, jangelako langileak,autobusekoak, garbitzaileak etaherriko eragile zein norbanako-ak.

Izan ere, eskolaren bizkar kar-ga dezente jartzen ari da azkenurteotan. I.F.: Hezkuntza sistemak daukaneredu androzentrikoak dakarre-na da eskola bera instituzio be-zala subjektutzat hartzen duela,baina ikasleak ez. Jendartean an-tzeko zerbait gertatzen da gizoneta emakumeekin; emakumeeneskubideak lortu nahi ditugubaina oraindik subjektua gizo-nezkoa da. Oso zaila da aldaketaematea subjektua ez bada erdi-gunean jartzen eta bere nahiak,desioak eta beharrak ez badiraaintzat hartzen. Hezkuntza sis-teman horrela gertatzen da hau-rra bera ez delako erdiguneanjartzen eta bere parte hartzea ezdelako sustatzen. Nolabait egi-tura goitik dator; mandatuak,arauak, eginbeharrak... Gure proposamena bestela-

koa da; hezkuntza sisteman ho-rizontaltasuna txertatu beharkogenuke. Eta badakigu zaila dela,gobernu batek ezin dituelakokontrolatu egitura horizontale-tan oinarritzen diren ikastetxeatomizatu horiek guztiak. Jaki-tun gara eguneroko praktikara-ko errazagoa dela homogeneiza-tzea. Eta hor sortzen da talka;hezkuntza sistema goitik beheradeseraiki egin behar da eta be-rriz zerotik hasi.

Hezkidetza irakasgai potoloada, baina pauso txikiekineman daiteke, ezta?N.L.: Hezkuntzak jendarteandauzkagun arazoak gainditzeko

eta jendartea bera eraldatzekotresna bat izan beharko luke, etaez behin eta berriz jendarteannagusitzen diren baloreak erre-produzitzera mugatzen den sis-tema bat; konformismoa, indi-bidualismoa, lehiakortasuna...Azken finean, botere-egiturenmesedetara egongo diren per-tsonak heztera bideratuta dago.Hezkidetza bada gauza horieiguztiei buelta emateko moduaeta zeharka txertatu behar daegunerokoan; jarreretan, edu-kietan eta funtzionatzeko mo-duetan.

Nola susta dezakegu hezkide-tza egunerokoan? Emaguzueadibide bat.N.L.: Adibiderik onenak norbe-raren jarrerak aztertzean aurki-tzen ditugu. Izan ere, gu ere ba-gara sozializazio agenteak eta,kontrako ahaleginik egin ezean,egun egonkortuta dagoen eredusexista birsortzeko joera har-tzen dugu. Adibidez, neskak etamutilak agurtzeko ditugun mo-duak ezberdinak izaten diramaiz; neskengana zuzentzera-koan “kaixo polita” esatekoa,itxura fisikoari edota janzkerarierreferentzia eginez. Aldiz, mu-tilei beste gako batzuetan egitendiegu agurra, eskua zabaldu eta“eman bostekoa” esanez, esatebaterako. Neskekin eta mutilekin izaten

ditugun jarrerak ezberdinak iza-ten dira maiz, eta horien bidezmezu eta balio ezberdinaktransmititzen ditugu, genero roleta estereotipoak indartuz. Per-tsonak bere osotasunean era as-kean eta modu integralean gara-tzeko aukerak eskaini beharditugu, eta horretarako ezinbes-tekoa da genero estereotipoakedota etiketatzeko joerak gurepraktiketatik kanpo uztea. I.F.: Horri curriculum ezkutuadeitzen diogu. Badakigu bada-goela curriculum formal bat, cu-rriculum erreal bat –bestea apli-katzen denean izaten denbenetako emaitza– eta, horrezgain, curriculum ezkutua erebadagoela. Jendartearen partegaren guztiok hain errotuta di-tugun balio androzentrista, ma-

«Hezkuntza erabili beharko genuke jendartekoarazoak konpontzeko, ez rolak errepikatzeko»

NAGORE LARRAZABALETA IBAI FRESNEDO

Udako Euskal Unibertsitatean jardun dira

hezkidetzaz. Izan ere, garbi daukate

jendartea eraldatzekotan sustraietara joan

beharra dagoela. Eta sustrai horietako

asko eskolaren bueltan errotzen dira.

[email protected]

HEZKIDETZA HEZKUNTZAN

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 18 / 19

txista eta heteropatriarkal ho-riek modu inkontziente bateantransmititzen ditugula. Inkon-tzienteak diren neurrian ezin di-ra identifikatu eta zuzendu. Gai-nera, jarrera horiek gero etaleunagoak eta ezkutuagoak dira.

Esaten duzuenez, jaio ordukotransmititzen zaizkie neska-mutikoei rol jakinak. Norbai-tek esajeratutzat joko du hori. N.L.: Jaio orduko, dituen genita-len arabera, gauza asko trans-mititzen zaizkio haur bati; bes-teak beste, neska edo mutilanola izan. Harremantzerakomoduetan esate baterako, hitzegiteko erabiltzen dugun tonuaedota tratatzen ditugun gaiakdesberdinak izaten dira; neskeisuabeago eta gozoago hitz egi-ten diegu, eta, mutilei, ozenago.Bestalde, haurrei egiten zaiz-kien opariak hor daude; zer

oparitzen zaie neskei eta zermutilei? Arropa berdinak eros-ten dizkiegu? Errieta egiterako-an berdin egiten diegu neskaeta mutilei? Eskolaz kanpokozein jardueratan apuntatzen di-tugu neskak eta zeinetan muti-lak? Nor joan ohi da judora etanor pianoa jotzera? Haienganjartzen ditugun itxaropenak,espero ditugunak, berdinak ote dira?

Beraiekin nola erlazionatzengaren behatzea besterik ez dagotransmititzen ditugun detaileeta estimulatzen ditugun jarre-ra ezberdinez ohartzeko. Espek-tatiba ezberdin horiek presentedaude sozializazio prozesu guz-tiaren zehar, genero estereoti-poak indartuz eta iraunaraziz .Izan ere, zenbat gauza egiten di-tugu ezberdin neskek eta muti-lek? Abiapuntu horretatik ez-berdintasunak naturalizatzen

dira eta ahaztu egiten dugu ba-tzuetan, egiten dugunak egitengaituela.

Eta eskola ere sistema horrenparte da. I.F.: Adibide bat jarriko dut. Es-kolan, Haur Hezkuntzan, ko-mun berdina erabiltzen duteneskek eta mutilek, eta elkarre-kin gainera. Lehen Hezkuntzanbanatu egiten dira neskak etamutilak. Horren atzean zein in-tentzio egon daiteke? Ba seguraski desira heterosexuala erai-kitzen laguntzea. Neskak etamutilak banandu, bata bestea-ren begietatik ezkutatu eta ja-kin mina piztu. Estrategia batda? Gure ustez bai. Dena egitu-ratuta dago jendarte eredu ze-hatz bat bat-batean ager dadin.Eta agertzen da bat-batean, bai-na ez besterik gabe, nolabaitprogramatuta dago.

Betaurreko moreak jantzi be-har omen dira. Nola egiten dahori? N.L.: Betaurreko moreak janz-tea norberak egin beharrekoariketa kontzientea da. Ariketahorretan dena zalantzan jarribehar da; norberaren jokaera,desioak, nahiak... eta hortik de-seraikitzen hasi. Norberak izanduen sozializazio prozesua ereaztertu behar da. Betaurrekomoreak janztea ezin da azaleangeratzen den ariketa bat izateramugatu, modu kritiko bateanprozesu pertsonal bati ekitekogonbidapena delako. I.F.: Behin betaurreko moreakjantzita, ezin dira erantzi gaine-ra. Egunerokoan gauzak begira-tzeko modua aldatzea da gakoaeta oso lotuta dago norberakerabiltzen duen komunikaziomotarekin, gorputz adierazpe-narekin, harremanak eraikitze-

«Hain errotuta

ditugu balio

androzentrista,

matxista eta

heteropatriarkal

horiek, modu

inkontziente batean

transmititzen

ditugula»

“ Argazkiak: Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

herritarrak

ko moduarekin, etengabe atxi-kitzen dizkiguten genero rolakberrikusi eta aldatzearekin...Baina ez dago formula magiko-rik. Gai hau oso lotuta dago jen-dartearen garapenarekin etaoso zaila da formula magiko ka-rratu eta itxiak aplikatzea. Eten-gabeko esperimentazioa da. N.L.: Eta esperimentazio horre-tan nekatu ere egin gaitezke.Baina ez dugu ahaztu behar al-daketa hauek ez direla epe mo-tzekoak, emaitzak pixkanakaikusiko ditugula eta luzera be-gira etorriko direla. Pentsa zen-bat urte daramatzan lanean fe-minismoak hezkidetzarenaldarria egiten. Aldaketak apur-ka egiten dira. Hezkuntza ko-munitateko kide garenok osogarbi izan behar dugu etengabegure jarrerak berrikusi beharditugula, zuzendu daitezkeenakzuzendu eta esku hartze berriakprogramatu. Etengabeko proze-sua da.

Jendartean hain hedatuta da-goen «berdintasun faltsuaren»ideia ere hor dago. Zuek gazte-txoekin lanean ari zarete. Zerikusten duzue? N.L.: Ikasleek oso ondo dakitezein den diskurtso zuzena, zerden politikoki zuzena eta zerden esan behar dutena. Anizta-suna, eskubide berdinak... balo-re horiek zeintzuk diren bada-kite, baina, praktikan, berenharremantzeko moduak ikus-ten dituzunean nabarmenak di-ra genero rol eta botere harre-manak. Egia da aldaketa batzukematen ari direla, haurren arte-an aniztasun handiagoa ikusdaiteke, baina ezin da joera horiorokortu. I.F.: Aniztasun gehiago egon ba-dago, baina jendarte bezalaoraindik kostatu egiten zaiguaniztasun hori ikusaraztea, ku-deatzea eta balioa ematea.

Gaztetxoek rolak errepikatzendituztela diozue. Indarkeriamatxista kasuetan maiz osogazteak izaten dira protagonis-ta. Zer ari gara gaizki egiten?N.L.: Gauza asko egiten dituguondo, baina zaila da, patriarka-tua hain da kapaza testuinguruberrietara egokitzeko eta zirriki-

tu berriak aurkituz bizirauteko...Merkatu logiken laguntzarekineta oso modu sotilean gainera...I.F.: Globalizazioaren ondoriozmundu osoan gertatzen ari denfenomenoa hor dago. Industriakultural guztiek sekulako pisuahartu dute mundu mailan: gauregun hemen AEBetan entzutenduten musika berdina entzutendugu; film berdinak ikusten di-tugu; berdin janzten gara... ba-lio asko globalizatu egin dira.Eta industria kultural handi ho-riek harremantzeko eredu jaki-nak bultzatzen dituzte, janzte-ko modu jakinak, bizitzekoerak... eta askatasunaren kon-tzeptu faltsu baten eskutik hi-persexualizazio fenomeno bat

etorri da. Zabaltzen diren rolak,mezuak eta kanonak oso mar-katuak dira. Norabide batzue-tan aurrera egin dugu, bainabeste batzuetan ez. Areago, ere-du zenbait indartu egin dira,eta ez da parekidetasunarenmesedetan izan.

Hezkidetza hain garrantzitsuaizanik, eraiki nahi dugun jen-dartearen zutoin izanik, nolaez dauka presentzia handiagoaIrakasle-eskoletan?N.L.: Irakasle-eskoletan gai zen-trala izan beharko luke aspaldi-tik. Askotan irakaslearen sentsi-bilitatearen esku geratzen dagaiaren lanketa eta pertsonahorien lanaren aitortza egitendudan arren, ezer gutxi lor de-zakegu ez bada zeharka lantzenden gai bat. Ez delako soilik ira-kasgai bat, baizik eta ikuspegibat. I.F.: Orokorrean lan mundu oso-an txertatuta egon beharko lu-ke, oraindik indarrean baitagolan banaketa sexual oso garbia.Badira gizonezkoentzat lanbi-deak eta emakumezkoentzatlanbideak. Txikitandik transmi-titzen diren gauzak dira. Bainaegia da haurraren garapenare-kin lotuta dauden alorretanhezkidetzak presentzia erabate-koa izan beharko lukeela. Eta,noski, Irakasle-eskoletan.

Nolakoa da nahi duzuen eskolaeredua?N.L.: Denontzako eskola. Bene-benetan denontzat. Horrek in-plikatzen dituenarekin.  I.F.: Sexuaren araberako estere-otipoak eta rolak ezabatzen la-gunduko duena; harreman pa-rekideak sustatuko dituena;ikasle bakoitzari erabat garatze-ko aukera eskainiko diona; cu-rriculumean emakumeen ekar-pena jasoko duena; ikasleenautonomia indartuko duena,bai arlo pribatuan bai publiko-an; orientazio ez sexista eskai-niko duena; genero indarkeriaeta sexismoa sorburu duten in-darkeria mota guztien preben-tzioan lan egingo duena eta mi-kromatxismoei arreta bereziaeskainiko diena. Hori da helmu-ga eta bidean serio abiatu beha-rra dago.

«Neskak eta mutilak

agurtzeko ditugun

moduak ezberdinak

izaten dira maiz.

Neskei ‘kaixo polita’

esaten diegu, itxura

fisikoari edota

janzkerari

erreferentzia eginez.

Aldiz, mutilei beste

gako batzuetan

egiten diegu agurra,

eskua zabaldu eta

‘eman bostekoa’

esanez, adibidez»“hutsa

hutsa

Er r e d a k z i o k oleiho ondoanitsatsita duguQuinoren bi-

neta bat. Hagitz ona da. Medi-kuak pazienteari aholkatzen diobizitza lasai hartzeko, baina horierraten dion bitartean gero etaurduriago eta sutuago jartzen dabera, kea ateratzen zaio belarrie-tatik eta paziente gaixoari lepo-tik helduta eta oihuka bukatzendu. Sarri bertzeengan ikusten di-tugunak ez ditugu gugan ikus-ten, batez ere gaizki egiten ditu-gun gauzak.

Kexekin ere antzeko zerbaitgertatzen zaigula uste dut, ez ga-rela konturatzen zenbat protes-tatzen dugun. Gainera, kexak ku-tsakorrak direlakoan nago.Berriki, arratsalde batean, kon-tent-kontent nindoan AntiguatikDonostiako zentrora, elkarrizke-ta bat nuen, denbora nuen, egu-raldi ona, eta izozki bat jatekoilusioarekin joaki nintzen. Auto-bus urbanora igo eta gidaria ke-xa batean zihoan, esajeratu gabe,bide osoan maldizioka: trafikonahasia zela, beroa zela... gurpil-dun aulkian zebra bidea gurutza-tzen ari zen lagunari esperatzekopazientziarik ere ez zuen! Ez nin-tzen nahi orduko jaitsi, eta lurrazapaldu bezain pronto madarika-tzen hasi nintzen ni ere, denagaizki atera zitzaidan: izozkiatxarra zegoen, kaleetan ezin nin-tzen ibili turistekin txokatzennintzelako, eta, gainera, halakobatean, batek atxis egin eta blaiegin ninduen!

Autobus gidari erretxin harkkutsatu ninduela pentsatu nuen.Egia izanen da kexak kexa era-kartzen duela, baita gauzak gaiz-ki ateratzeko aukerak handituere. Juanjo Lertxundi usurbilda-rrak, Donostiako Gausartu zen-troko irakasleak, kexarik gabekomundu bat amestu eta erronkabat bota du: pasatuko zenituzke21 egun kexatu gabe? Proiektua-ren inguruko informazioa, Gau-sartuzentroa.com atarian. •

Kexakkutsakorrak diraMaider IantziGoienetxe

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 20 / 21

MERKATU EGUN EDERRA DONIBANE GARAZIN

Juantxo EGAÑA

Jean Pierre ERGUY. EUSKAL MUSEOA. BAIONA

XIX. mendearen amaieran iritsi zen trena Donibane Garazira, herritarren parte bat aurka bazegoen ere. Inguruko komunikazio sa-

rea asko hobetzeaz gain, turismoa ere eraman zuen Nafarroa Behereko txoko eder horretara, ikusgarria bere gotorlekua eta arki-

tektura zaindua tarteko. Garai horretan, baina, Donibane Garaziko eta inguruko herritar askok hartu zuen Ameriketarako bidea. Ar-

gazkian, 1895. urteko merkatu egun bat. Irudia Jean Pierre Erguy argazkilariak atera zuen, XIX. mende amaieran Donibane Garazin

bertan estudioa zeukan-eta. Erguyren lan gutxi iritsi dira guganaino, baina iritsi direnak kalitate eta estetika oso zaindukoak dira.

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

tekn

olog

ia

Consumer Watchdog webgu-nean argitaratu berri diraenpresa teknologiko nagu-sienek xahutzen duten di-ru kopuruaren gainekoak.Ameriketako Estatu Batueta-

ko gobernuko lobby-az ari da ConsumerWatchdog, 2015eko bigarren seihilekoa-ri dagozkion datuekin. Gardentasunprozedura baten baitan, enpresek kon-gresu estatubatuarrari bidali informa-zioan oinarritzen da eta, ConsumerWhatchdog beraren arabera, Google,Amazon, Facebook eta Microsoft enpre-sak dira gehien gastatzen dutenak.Egun, Google omen da, guztien arte-

an, gobernuko lobby-ari aurrekontukopartida handiena eskaintzen diona,4,69 milioi dolarrekin. 2014ko bigarrenseihilekoan 5,29 milioi dolarrekoa zen,hortaz, jaitsi egin da eta Google da, Con-sumer Watchdog-en arabera, iaztik au-rrekontua gehien jaitsi duena. Micro-soft enpresak ere jaitsi egin du, 2015ekobigarren seihilekoan 2,24 milioi gasta-tuz, iaz baino %4 gutxiago. Ciscok ere%26 jaitsi du gastua, azken seihilekoan530.000 dolar gastatuz. Kontrako nora-bidean, Amazon da gastua gehien igoduena, %103 igoz (bikoiztu egin du!).Guztira, 2,15 milioi dolar gastatu ditu2015eko bigarren seihilekoan, iaz, garaiberean, 1,06 milioi gastatu zituelarik.Apple berak ere igo egin du, %42 zehaz-ki, 1,23 milioi dolarrera iritsiz. Facebook-ek, bere aldetik, 2,69 milioi dolar gasta-tu ditu, igoera txiki batekin, iaz 2,12milioi dolar baitziren partida berean.IBM eta Intel enpresek ere igo egin dutegastua, 2015eko bigarren seihilekoan1,81 (%7 igo) eta 1,29 milioi dolar (%66igo) gastatuz, hurrenez hurren.Apple etxean zentratuz, Steve Jobs zu-

zendari exekutibo ohia ez zen gobernu-ko lobby-en oso laguna, nahiz eta iTu-nes plataformarako Europa mailakoprezioak adosteko funtzionario europa-rrekin biltzen zela esaten den. Egun TimCook da zuzendari exekutiboa, eta pu-blikoki adierazi izan du Ameriketako Es-tatu Batuetako gobernuarekin elkarlanestuagoa nahi duela. Zentzu horretan,Claire Thwaites da Apple etxeko gober-nuko kontuen zuzendaria. Baina Applebarnean benetako indarra Administra-

zio Kontseiluan dago. Hor dago, esatera-ko, 2003tik, Albert Al Gore, Ameriketa-ko Estatu Batuetako lehendakariordeohia. Gorek, 2014an soilik, 300.000 do-lar baino gehiago jaso zituen Appleetxearen eskutik. Administrazio Kon-tseilu berean daude Robert A. Iger (WaltDisney Company), Ronald D. Sugar(Northrop Grumman Corporation) etaSusan L. Wagner (Blackrock).

Apple gehien kezkatzen duten gaiakekonomia digitalarekin, jabetza inte-lektualaren eskubideekin eta pribatu-tasunarekin lotuta daude. Ez da gu-txiagorako: Mac-a diseinatu zuen,munduko ordenagailu pertsonal onenakontsideratzen dena; iPod-arekin musi-ka digitalaren merkatua irauli du; iPho-ne eta App Store-rekin gailu mugiko-rrak berrasmatu ditu; eta iPad-arekinordenagailu eta gailu mugikorren etor-kizuna definitzen ariko balitz bezala da.Apple eta Amazon dira diru partida

gehien igo duten enpresak. Amazon be-rak bikoiztea erabaki du. Ez da broma.Beharbada erabaki politiko garrantzi-tsuak hartzeko garaiak datozelako. Be-harbada lobby-ak funtzionatzen duela

ikusi dutelako, eta partida hori igotzeakmerezi duelako. Edota, Apple berarenkasuan bezala, produktu berrien merka-turatzearen eskutik dator igoera hori,Watch erlojuarekin gertatu berri denbezala. Lobby-ak ez baitira patenteengaineko erabaki politikoetan eragitekosoilik. Lobby-ak marketina egiteko erebaitira. Lobby-en bitartez lortzen duteenpresok gobernuek produktu zehatzbatzuk erostea, edota gobernuek, zehar-ka, produktu bat promozionatzea, esa-terako, filmetan gobernuko erakundeakApple etxeko produktuak erabiltzeraeramanez. Are, Apple berak langilegehiago kontratatzea eskaini izan du,zergak jaistearen truk.Finean, lobby lana egiteak presioa egi-

tea inplikatzen du, pertsonak horretanmodu esklusiboan jarduteko kontrata-tzea, gobernu batek hartuko dituen era-bakiak enpresa (talde) baten onurarakoizan daitezen, betiere legearen barruan.Eta aipatu zenbakiak kontuan hartzeko-ak dira, enpresa teknologiko nagusiakzenbaki horietan mugitzeak, lobby-ekbenetan eragina dutela adierazten bai-tu. Antza, ideiak handiek baino, billete-zorro handiek agintzen dute. •

Enpresek dirutzak gastatzen dituzte AEBetan presio taldeetan. Irudian, Apple Watch erlojua. AFP

Enpresa teknologikoen«lobby»-ak

Iratxe EsnaolaInformatika ingeniaria

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

2015 | uztaila | 25

GAUR8• 22 / 23hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · 2015 | uztaila | 25 GAUR 8•4 / 5 55.000 pertson a hartzeko gaita - suna izango du. Kilisen, dagoe - neko, 123.000 siriar bizi dira, bertakoak baino

97

71

88

76

75

00

1

50

72

5