5
2010EKO ABUZTUAREN 1A 5 X - A S T E K O G A I A - Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino Pare bat akorde entzutea aski da sarri, emozio berezi hori sentitzeko. Musika da, eta kanta gustukoa izan ala ez, portaera aldatzen digu, poztu, tristetu, lasaitu, bizkortu. Inoiz baino abesti gehiago belarriratzen dugun honetan ordea, ez diogu gure buruari galdetzen zergatik maite dugun halako ala bestelako doinua. Nolako erabilera soziala duen musikak. Zein harreman duen boterearekin. Zer egiten ahal dugun botere horren aurrean. Gorka Bereziartua Argazkiak: Dani Blanco

Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

2010EKO ABUZTUAREN 1A 5

- A S T E K O G A I A -

Musikaren boterea

Doinuaren diktadurazbelarrietaraino

Pare bat akorde entzutea aski da sarri, emozio berezi hori sentitzeko. Musika da, eta kantagustukoa izan ala ez, portaera aldatzen digu, poztu, tristetu, lasaitu, bizkortu. Inoiz baino

abesti gehiago belarriratzen dugun honetan ordea, ez diogu gure buruari galdetzen zergatikmaite dugun halako ala bestelako doinua. Nolako erabilera soziala duen musikak. Zein

harreman duen boterearekin. Zer egiten ahal dugun botere horren aurrean.

Gorka BereziartuaArgazkiak: Dani Blanco

Page 2: Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

EDOZEIN ASTELEHEN Lasarteko erdialdekotaberna batean. 1:35 PM. Lau kazetari, bimekanikari eta erretiratu bakartia bazkaritara-ko. Ofizio ezezaguneko bizpahiru pertsonabarran. Edalontzi, botila, plater hotsak,“avance, uno, dos”, txanponak, txiskero bat, sua,eztula, solasak, gosez denaren sabel-orroak;eta dena besarkatzen, barnebiltzen, zapal-tzen, itotzen, musika bat: telebistako 40 Lati-no katekoa, ozen, frankotiratzaileen maneranparatutako bafleetatik. Ez du inoren arretarikdeitzen, baina kanpoan hotz zein bero musi-ka hori, jai eta aste, ez da isiltzen.

Astelehen konkretu batean bolumena baja-tzeko eskatu diogun arte, sekretu bat musika-ren erruz ozenegi kontatuko dugun beldur.Baita kasu egin ere. Egia esan, dio tabernakolangileak, ez zeukan zentzu handirik, ez, musi-ka hain altu edukitzeak. Eta orduan, zertara-ko? Behin ahapekoak botata, horri buruz jar-dun dugu; ez baita taberna hau bakarrik.Arratsaldean trena hartuko duzu eta parekonerabeak kaskoak jantzita eramango ditu,zorrotz distortsionatutako gitarrek ezabatukodizkiote bagoiko soinuak; afaria prestatzenhasiko zara gero, etxera iristean, baina ez zaraeroso egongo irratia piztu eta edozein doinunahastu arte zartagineko olio txinpartekin; etakonturatzerako abuztua, jaiak han eta hemen,eta txosnetako letania, 1980ko hamarkadakokantak hizketarako oztopo; ezinbestekoakdirudite jendea girora hurbiltzeko.

Dena inguratzen du musikak, nonahi sar-tzen da, gutxien espero duzun espazioa oku-patzen du. Inoiz baino kanta gehiago entzu-ten ditugu XXI. mende hasieran, baina,zergatik? Zer dela eta melodia, erritmo etaarmoniarekin daukagun dependentzia? Zeinda musikaren zeregina gure gizartean? Behar-bada txantxa hutsetik harago joan da The(International) Noise Conspiracy talde sue-diarraren izena, eta benetan existitzen daNazioarteko Zarata Konspirazio bat, herrita-rrak dominatzeko? Zeintzuk dira musikarenerabilera politikoak? Nola manipulatzen gai-tuzte belarrietatik sartzen zaigun horrekin?

Zer gerta ere, ahapeka jarraitu dugu berbe-tan. Gaia ikertu behar da eta niri eman didateenkargua. Misioa.

Top GuantanamoMatrix filmean bezala sentitzen naiz: badakitmusikari buruzko orain arteko pertzepzioakauzitan jarri behar ditudala, baina ez dakitnondik jo. Erantzunak behar, Morpheusenpilula gorri bat, ongi etorri errealitatearenbasamortura. Hitzordua zenbait egun beran-duago da, Donostiako Artelekun, Xabi Erki-ziarekin. Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and

Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,sistemak soinuaren bidez gure praktikak etasubjektibotasunak nola baldintzatzen dituenaztertzea helburu duen obra. Kafe batenbueltan eseri aurretik aurreratua dit esparruarrunt zabalera ari naizela hurbiltzen, teklaasko jo daitezkeela, eta agian ez dudala topa-tuko bilatzen ari naizen hori. Hasteko, bestealorrekin alderatuta, musikaren funtzionalta-suna ez delako sobera ikertutako esparrua.Erkiziaren ustez, beldurra dago gaia ukitzeko.

Musika jendearen portaerak manipulatze-ko nabarmen erabili denean ere, galderabatzuk egin gabe geratu dira. Adibidez, duelaurtebete inguru zabaldu zen hedabideetanAEBek Guantanamoko presoak torturatzekomusika erabili zutela. AC/DC, Bruce

Springsteen, Rage Against The Machine, RedHot Chili Peppers... Hainbat artistek protestaegin zuten eta euren kantak zeregin horreta-rako ez erabiltzeko eskatu. “Baina inork ezdu galdetzen zergatik erabili duten nire musi-ka horretarako, eta ez beste bat” dio Erkiziak.“Akaso nire musikak ba ote du potentzial baterabilera horretarako, beste musika batekbaino gehiago? Zergatik du potentzial hori?Ez dago autokritikarik, musika egiten dugu-nean inoiz ez dugu pentsatzen erabilera txa-rrik izan dezakeenik”.

Eta torturarena muturreko adibidea da.Baina horraino iritsi gabe ere, aspalditik era-biltzen da musika manipulazio erremintagisa. Erkiziak azaldu du 1940ko hamarkadanMuzak kontzeptua asmatu zutela, ospitalee-tan eta espazio publikoetan hari musikalekindoinu lasaiak eskainiz jendea bare-bare man-tentzeko. Ikusi zuten horrek bazituela fun-tzionaltasun garbi batzuk, eta hamarkadazhamarkada, garatzen joan dira.

Non soinua, han diruaBaita esparru komertzialera lerratzen ere,manipulazio musikala gaur egun kapitalarenbeharretara makurtuta baitago. Supermerka-tuetan ez dute musika bera jartzen irekitzeanedo ixtean, denda motaren arabera, eroslepotentzialaren arabera, aldatu egiten da ezbakarrik estiloa, baita bolumena ere. Lasarte-ko tabernan sortutako galderak aurkitu duaurreneko erantzuna: dirua. “Gezurra dirudi,

6 2010EKO ABUZTUAREN 1A

M u s i k a r e n b o t e r e a-

Musikaren funtzio sozialnagusienetakoa identifikazioa da.Komunitate jakin baten barruan

norbere burua kokatzenlaguntzen du

Page 3: Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

baina musikak sekulako harremana du eko-nomiarekin. Azkenean, zarata dagoen lekuandirua sortzen ari da” dio Erkiziak.

Liburu bat aipatu du, Jacques Attalik1977an idatzia: Bruits (Zaratak). Musikarenpolitika ekonomikoa aztertzen du bertanpentsalari frantziarrak. Eta liburu horretatikabiatuta azaldu du, zaratak badaukala gaitasu-na zerbait martxan jartzeko. Adibidez, guretabernako zerbitzariak 40 Latinoren erritmoabehar du bere lana egiteko; eta, bestetik, ezzaio komeni lau kazetari mahaian eserita ego-tea bi ordu baino gehiagoz. Bazkariak zerbi-tzatzeko orduak mugatuak dira, mahai kopu-rua ere bai. Tresna ona da musika, espazio etadenbora horien kudeaketa optimizatzeko.Eseri, Shakiraren metronomoak ezartzen

duen erritmoan jan, eta alde: mahaia libregeratzen da hurrengo bezeroarentzat. “Halaere, ez dugu pentsatu behar tabernaren jabeaputaseme bat denik... baina erabilera hori hordago, eta funtzionatzen du. Eta batzuetaninkontzienteki eragiten digun bezala, espaziohoriek kudeatzen dituzten pertsonek ereinkontzienteki erabiltzen dute musika. Bainabadu funtzionaltasun bat”.

Heroina sonikoa?Musikak bazkalorduan bakarrik manipulatu-ko bagintu, ziurrenik ez genuke erreportajehau idatziko. Askoz sakonagoa da haren era-gina. Musikaren funtzio sozial nagusieneta-

koa, Xabi Erkiziaren aburuz, identifikazioada. Komunitate jakin baten barruan norbereburua kokatzen laguntzen du. Maila sozial etakultural batekin, gizarte estatus batekinlotzen ahal dira pertsona bakoitzaren gus-tuak, eta merkatuak badaki hori. Gaur egun-go kapitalismoa ez baita diruaren eta objek-

2010EKO ABUZTUAREN 1A 7

M u s i k a r e n b o t e r e a -

Tresna ona da musika espazioareneta denboraren kudeaketa

optimizatzeko. Tabernan eseri,Shakiraren metronomoak

ezartzen duen erritmoan jan, etaalde: mahaia libre dago hurrengo

bezeroarentzat

Buruari eragiteko moduko galderak jarri dizkiguXabi Erkiziak mahai gainean: “Norbaitekpentsatu al du inork musika bat sartu ote duenhemen, konkretuki, momentu jakin batean,komunitate bat modu batera moldatzeko?”.

Page 4: Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

M u s i k a r e n b o t e r e a-

8 2010EKO ABUZTUAREN 1A

tuen zirkulazio hutsa: kapitalak zentzumeneneremua ere ezagutzen du; hautematea, hunki-dura erabiltzen daki.

Howard Slater-ek Noise and Capitalism libu-rurako idatzi duen artikuluan azaltzen du per-tzepzioa automatizatzen ari garela, ohitzen.Eta ohitura horiek gero kontsumo-produk-tuak eskaintzeko oso baliagarriak dira. Etsen-plu bat eman du Erkiziak: nerabezaroa.“Zuk ez duzu entzuten gustatzen zai-zun musika, zuri gustatu beharkolitzaizukeen musika baizik,zure inguruari gustatukozaiona, zure janztekomoduak markatzen duena-rekin bat datorrena; nola-bait, zure nortasuna sozialkimarkatzen duen musika”.

Hori jakinik, galdera arrisku-tsuagoak ere jar daitezke mahai gai-nean. Egin dezagun analogia bat, EuskalHerrian 1980ko hamarkadan heroinarekingertatu zena abiapuntu. Demostratu samarradago bazegoela intentzio bat droga hori hain-bat lekutan sartzearen atzean; gazteak kon-trolatzeko sartu zietela opio-zukua zainetanbarrena. Erkiziaren itauna: “Norbaitek pen-tsatu al du inork musika bat sartu ote duenhemen, konkretuki, momentu jakin batean,komunitate bat modu batera moldatzeko?”.

Ze, musikak politikoki erabiltzen dira.Identitateak indartzeko, talde-sentsazioaareagotzeko, baliatzen dira. Hori jakinik,nolatan ez gara eszeptikoagoak entzutendugunarekin? Zein puntura arte aukeratzendugu entzuten dugun musika? Ez al garaerrazegi mugitzen eragin jakin batzuen arabe-ra? Erkiziaren ustez galderok ez dira egitenjende askori eragiten dietelako: musikariak,entzuleak, soinu-teknikariak, kultur-progra-matzaileak, aretoen jabeak, tabernariak,zerrenda amaigabea: “Industria sartzen da,ekonomia, kontsumoa... Musikak horregatikdu egoera historikoak islatzeko gaitasuna,

kapaz delako gure jokabideen alderdi mordobat biltzeko, ukitu ezin den gauza batean”.

Iraultzaren soinu-bandaBaina historia ez da gertakari lasaien kateaketa.Gatazkak daude, aldaketa bortitzak, iraultzak.Kapitalismoak musika nola erabiltzen duenikusi dugu, baina izango da modurik tresnabera errotiko aldaketaren zerbitzura jartzekoere... ala ez? Noise and Capitalism liburuari egindion sarreran Anthony Iles idazle eta edito-

reak zera dio: “Musikak ezin dio ihes eginerosotasunari, eta musikariek ezin

diote ihes egin kapitalaren bere-halako eskakizunei (beraienlan indarra saltzea). Egun-go baldintzek egituratzendute zein musika mota egindaitekeen eta nork egin

dezakeen, baina musika bada,era berean, kultur forma bat exis-

titzen diren baldintzen kontra erreak-zionatzeko eta gainditzen saiatzeko”.

Punkak, new waveak, hardcoreak... horiegin nahi izan zuten, soinuaren bidez gizar-tearen zimenduei eraso. Garaian garaikoiraultza posiblearen soinu-banda izan ziren;erreka jo zuten iraultzak, bistan denez. Gauregun, jostailuzko pistolen antzekoak dira esti-lo horiek, sistemak irentsi ditu eta galdu dutebehin izan zuten potentzial eraldatzailea.Mende hasiera honetan zerbait aldatu nahiduen musikak bestelakoa beharko du izan,baina nolakoa? Aipatutako liburuan CsabaTothek dio estilo horien ezaugarri amanko-muna zera zela: ahotsa erdigune bihurtzea,mezu politizatuaren eroale. Abeslaria entzu-leen ordezkari bihurtzen zen, eta haien egiakontatzen zuen mikrofonotik. Noise musikak–ingelesez zarata esan nahi du– ez du halakohelbururik eta horregatik da interesgarriagizarte post-industrialetan: artistaren estatusadeseraiki nahi duelako, baita entzulearena etamusikarena ere. Generoa sortu zen garaiaz

Artelekuk 2009anargitaratu zuenNoise &Capitalism liburua.Hainbat egilerenartikuluak biltzenditu, soinuak guregaraiko gizarteanbetetzen duenrolaz pentsatzekogonbidapen ugari.

Page 5: Musikaren boterea Doinuaren diktaduraz belarrietaraino · Audiolab soinu laborategiko zuzen-daria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua,

berba egiten du Tothen tes-tuak: “Noise musikari iza-teak esan nahi zuen egunero-ko jarduera subertsiboa,gerrilla taktika, etengabekoposizio-gerra”. Esperimen-tatzea, hitz bakarrean.

Puntu hori azpimarratudu Xabi Erkiziak ere. Bereustez zaila da jarrera garbibat hartzea inguratzen gai-tuen musika guztiarenaurrean, ze, batzuetan gogai-tu egiten gaituen arren, festa-rako ere erabiltzen dugu,lasaitzeko, kontzentratzeko...“Esperimentu txikiak” egindaitezkeela uste du ordea, etahoriek egiteko espazioaksortu beharko lirateke. Adi-bidez, San Fermin jaiak urtebatean musikarik gabe egi-tea. Edo, ohiko kantenordez, txistu batekin eginda-ko piezak bakarrik jartzea.

Halere, Erkizia bat dator Ilesen ideia nagu-siarekin. Musikak bere horretan ezin du ihesegin kapitalismoaren atzaparretatik eta ez daerraza aldaketa posiblerako teoria orokor bateskaintzea. “Etengabe esperimentatzeak esannahi du egia bilatu nahi hori alde baterauztea; horrek nolabait suposatzen du musikaegitearen oinarria bera zalantzan jartzea. Etahori inork ez du zalantzan jartzen”.

Zalantza horietan murgildu zirenen artean,izen bat, John Cage. Soinuarekin egin zituenariketa amaigabeen artean, musika desagerra-raztea izan zen erradikalena. Estetikari arretaeskaini ordez, entzumenari eman zion garran-tzia AEBetako konposatzaileak. Horrenbidez, ikertu nahi izan zuen gure baldintzakulturalek nola eragiten duten entzuten dugu-na deskodetzeko moduan. “Gaur egun bada-go haren figuraren aldarrikapen moduko bat,

baina berak planteatu zituengauza batzuek orain dela 50urte bezain deserosoak iza-ten jarraitzen dute”.

Soinuaren balioaEta musika alderdirik ageri-koena baino ez da. Izeberga-ren punta ikusten saiatzen arigara, baina ur-azalarenazpian ezkutatzen da muns-tro handiena. Erkiziak dio ezdela garai txarra kontu haue-taz pentsatzen hasteko.Orain arteko musikaren kon-tsumo ohiturak aldatzen aridira, eta horrekin baterazalantza berriak plazaratudaitezke soinuen balioaz.Hau da: kanten kontsumoadesagertzen ari bada, musikadoan eskuratzeko aukerabadugu, ez al da une apropo-sa musika bakoitzaren bene-tako balioaz pentsatzen has-

teko? Eta jada ez ginateke ariko musikariburuz bakarrik: “Frekuentzien ikuspuntutikaztertzen hasiko bagina, konturatuko ginate-ke badagoela soinu mordo bat gure espaziopublikoan, funtzionaltasun garbi batekin”.

Artelekutik atera naiz. Autoaren motorra,CD hori, gurpilak asfaltoaren gainean, denada diferente. Dena zalantza. Berriz entzutenikasi behar. Soinuak zerbait estaltzen du,beharbada egiaren bat.

– Zein egia?– galdetzen zion Neok Mor-pheusi Matrixen.

– Esklaboa zarela. n

Kontuzoinezkoekin, ezpasa orduko 30kilometrotik etaezta pentsatu ereklaxona jotzea.Batzuetan soinuaarautua dago.

Jacques Attali aipatu digu XabiErkiziak erreportaje honetan. 1983an ARGIAkelkarrizketa egin zion, Bruits liburuaren harira.www.argia.com/argia-astekaria/978/musika-zarata-boterea helbidean irakur dezakezu.

2010EKO ABUZTUAREN 1A 9

M u s i k a r e n b o t e r e a -