8
Nagore Laffageri omenaldia egin diote, Iruñean b Duela hamar urteko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek Irungo gaztea b Familiak herritarren eta erakundeen babesa jaso du urteurrenean b 2-3 Besarkada guztietan Hondakinak Gobernuak baxera berrerabilgarria prestatu du, bestetan zaborra murrizteko 5 Antiespezismoa Oscar Hortak Iruñean aurkeztu du ‘Un paso adelante en defensa de los animales’ 4 Ostirala 2018ko uztailaren 6a IX. urtea 360. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected] NAFARROAKO HITZA IDOIA ZABALETA / FOKU-BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA

NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

Nagore Laffageri omenaldia egin diote, Iruñean b Duela hamar urteko sanferminetan hil zuen JoseDiego Yllanesek Irungo gaztea b Familiak herritarren eta erakundeen babesa jaso du urteurrenean b 2-3

Besarkadaguztietan

Hondakinak Gobernuakbaxera berrerabilgarria prestatu

du, bestetan zaborra murrizteko

5Antiespezismoa Oscar HortakIruñean aurkeztu du ‘Un paso

adelante en defensa de los animales’

4Ostirala

2018ko uztailaren 6aIX. urtea360. zenbakia

[email protected]

NAFARROAKOHITZA

IDO

IA Z

AB

AL

ETA

/ F

OK

U-B

ER

RIA

-KO

DIS

EIN

U T

AL

DE

AK

MO

LD

AT

UA

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aAstekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Nagore Laffage-

ren absentziak

ekarri du

Iruñeko Gaz-

teluko plazan,

asteon, Andre-

ak eta Astelehen Lilek egin dioten

omenaldia. Bi ordu eta erdiko eki-

naldian, halere, Irungo 20 urteko

erizainaren presentzia izan da na-

gusi. «Denak gara Nagore», erre-

pikatu dute, behin eta berriz, par-

te hartzaileek; batez ere, Jose Die-

go Yllanesek hil zuenean Laffagek

zuen adin bertsua duten emaku-

me gazteek. Haren ama Asun Ca-

sasolari so erran dituzte hitz ho-

riek. Eta amak besarkadaz bete

ditu. «Urduri nago, beti jartzen

naizelako urduri; baina omenal-

diok, niretzat, terapia baten mo-

dukoak dira; izugarri eskertzen

ditut, eskertzen dut jendearekin

egotea», erran du Casasolak.

Hunkituta eman eta jaso ditu

babesa agertu nahi izan diotenen

besarkadak. «Hamar urtez etorri

naiz omenaldira, eta inoiz ez naiz

musu ematera ausartu. Gaur

eman nahiko nizuke», erran dio

gizon batek Casasolari; Laffage-

ren amak eskertu du keinua, eta

eman dizkio bi musu eta besarka-

da estua. Malkoak isuri ditu Casa-

solak, baina irribarreak ere hartu

dio aurpegia, behin baino gehia-

gotan. Hitzak, musika eta dantza

nahastuz, omenaldi hunkigarri

bezain alaia egin baitiote Nagore

Laffageri.

Hamar urte joan dira Jose Diego

Yllanesek erizain gaztea hil zue-

netik. 2008ko sanferminetan,

Laffagek ezetz erran zion Opus

Deiren Unibertsitate Klinikako

psikiatrari, eta gizonak hil egin

zuen. Hamabi urte eta erdiko zi-

gorra ezarri zioten, 2009. urtean.

Baldintzapean aske da, halere,

joan den martxotik. «Izugarria

da», erran du Laffageren amak,

tristuraz.

Emakume guztien omenezLaffagek urtero jaso du iruinda-

rren omenaldia, eta, hamarga-

rren urteurrena gogoratzeko,

ehunka herritarrek bat egin dute

Gazteluko plazan. Laffage gogo-

ratuz, indarkeria matxistak jota-

ko emakume guztiak omendu

nahi izan dituzte. Herritarrekin

batera, ekinaldian izan dira Nafa-

rroako Gobernuko, Nafarroako

Parlamentuko eta Iruñeko eta

Irungo udaletako ordezkariak.

Datu gordin eta latzak mahai

gainean jarrita hasi dute Andrea

eta Astelehen Lilak elkarteetako

kideek omenaldia: «2018. urtea

hasi zenetik, 45 feminizidio gerta-

tu dira estatuan; 2017. urtean, 99

izan ziren. 16 urte edo gehiago di-

tuzten emakumeen %12,5ek su-

fritu dute sexu indarkeria edo in-

darkeria fisikoa; sei orduan behin

emakume bat bortxatzen dute,

eta kontuan hartu behar dugu

bortxaketen %80 ez direla sala-

Nagore Laffage gogoratzeko ekinaldia egin dute Andreak eta Astelehen Lilek,Iruñeko Gazteluko plazan. Duela hamar urteko sanferminetan hil zuen JoseDiego Yllanesek Irungo gaztea. Haren familiak eta lagunek herritarren etaerakundeen babesa jaso dute. Hitzek, musikak eta dantzak bete dute plaza.

Absentziak presentziabilakatzeko omenaldia

Etxaniz taldeak parte hartu zuen, bertzeak bertze, Nagore Laffageren omenez egindako ekinaldian. IDOIA ZABALETA / FOKU

Laffageren ama Asun Casasola izan zen Iruñean. IDOIA ZABALETA / FOKU

Aurreskua dantzatu zuten

ekinaldiaren hasieran.

IDOIA ZABALETA / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Astekoa

tzen». Errealitate hori iraultzekogrina utzi dute agerian antolatzai-leek; omenaldi gehiago egin be-har ez izateko gogo benetakoa.Helburu horrekin bat egin du

Nafarroako Gobernuko Herrita-rrekiko eta Erakundeekiko Ha-rremanetako kontseilari AnaOllok ere, hitza hartu duenean.Hala aitortu du: «Ekinaldi polita,baina, aldi berean, gogorra etazaila da gaurkoa [astelehene-koa]». Kontseilariak argi du Laf-fageren hilketa «mugarri» izandela indarkeria matxistak herri-tarren aldetik jaso duen erantzu-nean. «Gizarteak eta erakundeokbat egin behar dugu, gure inda-rrak batu, indar horren bultzadaareagotzeko».Ollo ez da bakarra izan Casaso-

laren ondoan. Andrea eta Astele-hen Lilak elkarteetako kideekinbatera izan da Helena Taberna zi-nemagile altsasuarra ere. Nagoreizenburuko dokumentala eginzuen Laffageren hilketari buruz.Familiaren ondoan egon nahiizan du hamargarren urteurrene-an. «Laffageren hilketak lehenlerroan jarri zuen, duela hamarurte, emakumeon aurkako in-darkeriaren auzia. Garrantzitsuada hemen egotea eta gogoratzea.Ez gaude duela hamar urtekoegoera berean; egin dugu aurrera,eta ospatu behar dugu. Herriakhartu du indarra erasoen aurka».Laffage omendu eta gogoratu be-har dela berretsi du, eta bere fil-maren bidez, hain zuzen, hori

egin nahi izan duela nabarmendudu: «Memoria».Tabernaren filma erakutsi du

Asun Casasolak Nafarroakohamaika ikastetxetan, hainzuzen. «Ezin duzue imajinatuniretzat zeinen garrantzitsua denhori», erran du, plazan, zinema-gilearen aurrean. Herritarrenberotasuna beti sumatu duelanabarmendu eta eskertu du.«Hor ikusten dut zuen alkatea;hasieratik izan da nire ondoan»,erran du Casasolak, Joseba Asiro-ni so —jendearen artean dago—.«Ongi ospatu bestak; disfrutatu,errespetatuz. Ez dezatela bertzeinor hil; ez dezatela emakumegehiago bortxa. Baina, zerbaitgertatzen bada, sinetsi biktimari;atera karrikara; ondoan ez bazai-tuztegu hondoratzen baikara»,bukatu du.Hitzen tokia hartu du musikak;

Etxaniz taldeak, Sabicas etxekoJolis Muñozek, El Camarotek,Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeakbertze. Aurreskua dantzatu duteLaffageren eta haren familiarenomenez; olerkiak irakurri dizkio-te erizain gazteari, eta TowandaRebels ekinaldiko kideek eta Cris-tina Fallaras kazetariak «nahi-koa» dela erran dute, ozen. In-darkeria matxistarik gabeko gi-zarte baten alde egin dute.Erasorik gabekoa. Feminismoa-ren alde. Nagore Laffageren ab-sentziak ekarri ditu Iruñera; ha-ren presentzia gogoratu dute.

E. Elizondo Iruñea

Urduri dela aitortu du CristinaFallaras kazetariak (Zaragoza, Es-painia, 1968), Nagore Laffagerenomenezko ekinaldian hitza hartubaino lehen. Haren amaren au-rrean, Laffage gogoratzen dute-nengan beti bizirik izanen delanabarmendu nahi izan du.Zer duzu gogoan Jose Diego

Yllanesek Nagore Laffage hil

zuen egunari buruz?

Berria zabaldu zenean, gauzak ezzeuden batere argi. Hasieran, ezzen hilketa aipatzen. Ez gara kon-turatzen, baina hamar urteotangauzak anitz aldatu dira. Hilketariburuz orduan hedabideetan za-baldu zenari buruz, gogoan dutnahasmena zela nagusi. Emaku-me bat hilik zela aipatzen zuten,ez zuten erraten gizon batek hilzuela, ustezbazen ere. Nahasmenhori dut gogoan, batez ere.Sanferminetan gertatzen diren

eraso matxistak ez dira oraingo

kontu. Orain, ordea, gehiago sa-

latzen dira, eta karrikan egiten

dute haien kontra. Kanpotik, zer

iritzi duzu Iruñean azken urteo-

tan gertatu denari buruz?

Azken urteotan, Iruñeko sanfer-minak eredu bilakatu dira, bestagiroan gertatzen den indarkeriamatxistaren aurka egin beharre-ko lanaren eredu. Zalantzarikgabe, udalaren eta gizartearen ja-rrera mugarri izan da. Protokolo-ak zehaztu dira, eta, ondorioz,eraso bat gertatu denean, emaku-meak argi izan du nora jo. Ez diraPoliziaren protokoloak, gainera.Gizarteari eta udalari lotutakoprotokoloak dira, hau da, ordez-katzen gaituztenei lotutakoak,eta hori hagitz garrantzitsua da.Erasoak ez dira bakarrik beste-

tan gertatzen, halere.

Erasoak gertatzen dira ez bizi du-gun sistemaren ondorioz, baiziketa sistema bera direlako erasohoriek. Sistema patriarkal bateanbizi gara, eta sistema hori indar-

keriaren gainean dago eraikia; oi-narria da gizonak duela aginteabere esku. Ondorioz, sufritzendugun indarkeria hori guztia sis-tema beraren oinarria da.Besten esparruan, Iruñetik kan-

po sanferminetara ez etortzeko

mezua zabaldu dute hainbat tal-

dek eta emakumek; bertakoek

besta espazioetan egoteko be-

harra nabarmendu dute, ordea.

Zer uste duzu zuk?

Bi jarrera horiek bateragarriak di-rela uste dut nik. Ulertzen dut he-mengoek nabarmentzea egitenari diren ahalegina, eta karrikanjarraitu nahi izatea; ulertzen dut,

halaber, kanpoko emakumeeketorri nahi ez izatea Nagore Laffa-ge hil zuten edo 2016ko taldekobortxaketa gertatu zen tokira. Ur-tero gertatzen dira erasoak, etaulergarria iruditzen zait emaku-me anitzek bestan parte hartunahi ez izatea. Ez dut uste, halere,etorri nahi ez duten horiek san-ferminen aurka egin nahi dute-nik, bereziki. Uste dut gisako ber-tze bestetan gertatzen diren era-soak ere salatu nahi dituztela.2016ko erasoa ez du bortxake-

tatzat jo justiziak. Zigorgabeta-

sun sentsazioa areagotu da?

Justizia patriarkala da, eta ez dutjustizia mota hori laster amaitze-ko esperantza handirik. Nagore

Laffageren heriotza ere ez zutenhilketatzat jo. Horren eta 2016koerasoaren gisako kasu argien au-rrean justiziarik ez badugu lor-tzen, ezin dut esperantza handi-rik izan. Bortxaketaren auzikosententzia irakurri nuenean, ezinnuen sinetsi horrelakorik erabakiizana.Emakumeak karrikara atera dira

justizia patriarkala salatzera; ez

duzu hori aurrerapausotzat?

Bai, ari gara justizia patriarkalaagerian uzten. Baina justizia pa-triarkalak ba al du kezka horre-kin? Gizartearen zati hagitz han-dia du bere alde. Bost axola dio,beraz. Agerian gelditzen ari da,halaber, herritarren zati handibat prest dagoela biktima berrizere biktima bilakatzeko, eta prestdagoela gure kontra egiteko in-darkeria salatzeagatik, errua guregain jarrita.Emakumeen erantzun sendoa

ere eragin dute azken garaiko

erasoek.

Egia da, erantzuna zabala eta sen-doa izan da. Uste dut hainbat fak-

torek bat egin dutela horigertatzeko. Mugimenduhorren atzean ongi pres-tatutako emakumeakdaude. Urte luzez eutsidugu, eta, azkenean, ka-

rrikara atera dugu egoerak era-gindako amorrua. Ezin genuenorain arte bezala jarraitu.Martxoaren 8ko grebak lagun-

du du mugimendua astintzen?

Bai. Eta uste dut sare sozialen rolaezinbertzekoa izan dela. Ohikohedabideetan gure kontakizunaegiteko aukera izan ez dugunemakumeok sare sozialak baliatuditugu saretzeko eta gure mezuakzabaltzeko. Horrek ekarri du, nireustez, azkenaldiko astintze hori.Zer ardura dute hedabideek?

Isilarazi gaituzte. Minaren oina-rrian daude hedabideak. Indar-keriari buruzko komunikaziorikgabe ezin diogu aurre egin. Eta isi-larazi gaituzte, orain arte.

«Indarkeriaren aurkaegin beharreko lanareneredu bilakatu da Iruñea»

Cristina Fallaras b Kazetaria

Madrildik etorri da Iruñera Cristina Fallaras kazetaria, asteon, NagoreLaffageren omenezko ekinaldian parte hartzera. Hedabideen ardura jarri du agerian, eta sare sozialak jo ditu emakumeen saretzearen eragile.

IDO

IA Z

BA

LE

TA

/ F

OK

U

«Urte luzez eutsi diogu, eta,azkenean, karrikara atera duguegoerak eragindako amorrua;ezin genuen berdin jarraitu»

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

tura fisikoak edo nerbio siste-mak, eta horrek ekartzen du ani-maliok esperientzia positibo etanegatiboak izatea. «Egiturahoriek ez ditugu gizakiok edogizakion antza gehien duten ani-maliok bakarrik; bertze anitzekere badituzte, bai eta zenbaitornogabek ere».Hortak onartu du zalantza da-

goela hainbat espeziek izan deza-keten sentitzeko gaitasunari bu-ruz. «Kontua da hainbat anima-liak ez dutela informazioaprozesatzeko burmuinik, bainabadituzte, ordea gongoil zere-broideak, eta horiek ere, neurribatean, informazioa prozesatze-ko gai dira». Halako kasuak diramolusku kuskubikoena eta gas-tropodoena, adibidez.Sentitzeko gaitasuna gakoa

dela berretsi du Hortak, eta salatudu, bertze animaliei gaitasun horiaitortu arren, ez dutela izan be-harko luketen errespetua. Alde-rantziz. Hainbat datu jarri ditumahai gainean bertze animalienerrealitatea zein den azaltzeko:70.000 milioi ugaztun eta hegaztihiltzen dituzte, urtean, hiltegie-tan. «Kasu gehienetan, gainera,sufrimenduz betetako bizitzakizan eta gero hiltzen dituzte». Ko-puruari erreparatuz gero, arrai-nak dira esplotaziorik latzena su-fritzen dutenak: «Urtean bi bilioiinguru hiltzen dituzte». Eta ko-puru horri erantsi behar zaioarrain haztegietan hildakoena.«100.000 milioi inguru izan dai-tezke».«Animaliok jaten ditugunean,

ezin dugu ahaztu benetako pre-zioa zein den: guk ordaintzen du-gun diruaz gain, animaliak paga-tzen duen prezioa hor dago, sufri-menduz betetako bizitza etaheriotza, alegia».Bertze animaliak esplotatzea

eta zapaltzea ez da espezismoakduen ondorio bakarra, Hortaknabarmendu duenez. Naturariere egin dio so, bertze ondorio na-gusi bat mahai gainean jartzeko:«Natura idealizatzen dugu; bainanaturan bizi diren animalien bizi-tza gogorra da, kasu gehienetan».Gizakiak laguntzen ditugun ka-suetan bertze animaliei laguntzahori ukatzea espezistatzat jo du,eta nabarmendu du laguntza horiemateko beharra. «Ongi aztertubehar dira egoerak, eta argi izanez dugula eraginen saihestu nahiduguna baino kalte handiagoa».Aipatu du, adibidez, Jane Gooda-llek polio eritasunaren kontrakobotika eman ziela txinpantzeei,eta Europako iparraldeko hainbatherritan amorruaren aurkakobotikak banatu dituztela, airezbotatako gaileten bidez.

Edurne Elizondo Iruñea

Teresada Oscar Hor-tak Plaza y Valdesetxearekin idatzita-ko Un paso adelan-te en defensa de los

animales (Aurrerapauso bat ani-malien defentsan) liburuarenazaleko protagonista. Hiltegira

kondenatu zuten behia, 2011n,Sizilian, baina ezarritako patuhorri ihes egitea lortu zuen. Haz-tegitik alde egin zuen, lehendabi-zi; gero, handik 25 kilometrora,itsasora ailegatu zen. Hiru orduzegin zuen igeri, ontzi bateanharrapatu zuten arte. Berriz ereihes egiten saiatu zen lurra ukitubezain pronto. Lotua zuten ani-

malia, ordea. Eta ezin izan zuendeus egin.Bizitzeko erakutsi zuen grinak,

halere, jaso zuen saria, azkenean.Siziliako herritarrak hunkitu zi-ren behiak aske izateko egin zi-tuen ahaleginekin, eta egindakopresioari esker, salbatzea lortuzuten. Teresa-k, azkenean, hel-burua bete zuen.

Teresa-ren istorioa hartu duHortak ardatz bere liburuan, gal-dera nagusi bat egiteko irakurleei:«Zergatik kezkatu behar dugu gi-zakiok bertze animaliekin, zerga-tik egin behar dugu haien alde,edo haien kontra egiteari utzi?Buelta ematen ahal zaio galderahorri: zergatik ez genuke bertzeespezietako animaliez arduratubehar?». Gogoeta hori bera egindu idazleak Iruñeko Katakrakeneskainitako hitzaldian.Filosofian doktore da Horta,

Galiziako Santiago de Composte-lako Unibertsitatean irakasle. Eti-ka Animala taldeko kidea erebada. Hortak argi utzi du bertzeanimalien alde egin behar dutelagizakiek. Horrek ekarri beharkoluke, batetik, animaliok esplota-tzeari eta erabiltzeari uztea; eta,bertzetik, beharra duteneanhaiek laguntzea, bai eta naturanbizi direnean ere.Gizakien eta bertze animalien

arteko egungo harremana iraul-tzeko gakoa sentitzeko gaitasunada. «Hori da garrantzitsuena: go-zatzeko eta sufritzeko gai izatea».Gaitasun horren ondorio izan be-harko luke, Hortaren hitzetan,bertze gizakienganako, bai etabertze animalienganako errespe-tuak. Adibide bat aipatu du:«Imajinatu gureaz gain bertzemundu bat badela; baina biga-rren horretan espezismorik ez da-goela; hau da, ez dago espeziearenaraberako bazterketarik. Gizaki,oilo, txerri edo behi jaio behar oteduzun ez badakizu, bi mundu ho-rietako zeinetan bizi nahiko ze-nuke?».Hortak argi du gehiengoak es-

peziearen araberako bazterketa-rik gabeko mundua aukeratukolukeela, norbanakoek zein talde-tan egon behar duten jakinen ezbalute. «Modu inpartzial bateanegindako hautua izanen litzateke,eta halakoak izaten dira bidezko-enak».

Nerbio sistema zentrala

Zientziaren munduak onartu du,jada, animalia espezie kopuruhandi batek baduela sentitzekogaitasuna. «Zalantzak eta ezta-baidak daude animalia batzueneta bertzeen esperientziak nola-koak diren azaltzeko orduan, etazalantzan jarri da hainbat espe-ziek benetan sentitzeko gaitasunaote duten; halere, adostasunabada animalia kopuru handi batsentitzeko gai dela nabarmentzenduen ideiaren inguruan».Sentitzeko gaitasuna nerbio-

sistema zentralarekin dago lotu-ta. Hau da, sentitzeko gai direnanimaliek badituzte informazioajaso, igorri eta prozesatzeko egi-

Oscar Horta filosofoak Iruñean aurkeztu du ‘Un paso adelanteen defensa de los animales’ liburua; sentitzeko gaitasuna jarridu erdigunean, eta nabarmendu du horrek ekarri behar duelagizakiek bertze animaliak esplotatzeari uztea eta laguntzea.

‘Teresa’-k ere aske bizi nahi duelako

Oscar Horta filosofo antiespezista, Iruñeko Katakrak liburu dendan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

4NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko uztailaren 6aGaiak

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

Kattalin Barber Iruñea

Hondakinik onena

sortzen ez dena da.

Iraultza dakar as-

teon aurkeztu du-

ten Nafarroako

hondakinei buruzko legeak. Bu-

katu da kontsumitu eta botatzeko

garaia, eta, besteak beste, honda-

kin plastikoen murrizketa du ar-

datz legeak. Neurriak hartu di-

tuzte dagoeneko: zeramikazko

baxera berrerabilgarria estreina-

tu du Nafarroako Gobernuak, he-

rri zein hirietako festetan eta gisa-

ko ekinaldietan herritarren esku-

ra jartzeko, eta, horrela, erabilera

bakarreko plastikozko platera eta

mahai tresnak saihesteko. Ekaina

amaieran estreinatu, eta irailera

bitarte eginen diren 28 ospakizu-

netan 13.000 lagunek erabiliko

dute baxera berria.

Nafarroako Gobernuko Landa

Garapen, Ingurumen eta Toki

Administraziorako Departamen-

tuko Hondakinen Prebentziora-

ko eta Ekonomia Zirkularra Bul-

tzatzeko Bulegoak eta Hondaki-

nen Partzuergoak sustatu dute

ekimena, GAN-NIK erakundea-

ren laguntzarekin. Oscar Rubio

da hondakinen prebentziorako

bulegoaren arduraduna: «Herri

ekinaldietan iraunkortasunaren

alde egin behar dugu, eta honda-

kin plastikoak murriztu». Izan

ere, onartu berri den hondakinen

legearen arabera, 2020. urtetik

aurrera debekatua egonen dira

erabilera bakarreko baxerak, bai

eta plastikozko poltsak ere.

Preseski, neurriak hartu dira

eta erosketak egiteko orduan era-

bilitako plastikozko poltsa guz-

tiak ordaindu behar dira hilaren

1etik. Hondakinen kudeaketan

eta plastikoaren murrizketan

«aurrerapauso handiak» eman

nahi ditu Nafarroak datorren ha-

markadan, eta plastikozko pol-

tsen erabilera eta erabilera baka-

rreko ontzien salmenta erregula-

tu ditu. «Oraintsu onartu den

hondakinen legearen oinarriak

gauzatu nahi ditugu baxerare-

kin», esan du Rubiok.

Hain zuzen ere, hondakinen

prebentziorako eta plastikoa ez

sortzeko, «neurri zehatz eta era-

ginkorrak» zehaztu dituzte, eta

horien artean dago ontziteria be-

rrerabilgarria. «Jakina da jai giro-

ko ekitaldietan asko kontsumi-

tzen dela, eta behar baino honda-

kin plastiko gehiago sortzen

dela», azaldu du Rubiok.

Orain dela urte batzuetatik

plastikozko edalontzi berrerabil-

garriak erabiltzen dira festetan,

baina Rubiorentzat, baxera berria

«jauzi handia» da. «Sustraietara

joan nahi dugu, eta jendearen

ohituretan eragin; 2020. urtetik

aurrera ezinen da erabilera baka-

rreko baxerarik baliatu; gu aurre-

ratu gara, eta alternatiba eskaini

diegu herritarrei».

Doan eskatzeko aukeraDagoeneko bidea egin du baxera

berrerabilgarriak, eta joan den

ekainaren 23an estreinatu

zen Leitza, Obanos, Gares, Ber-

binzana eta Lesakan egindako

hainbat ekitalditan. Uztailean eta

abuztuan beste hainbat herritan

erabiliko dute; irailetik aurrerako

ekitaldietan baxera izateko, nahi

duenak egin dezake eskaera

https://oprec-navarra.com

webgunearen bidez. Edozein era-

kundek, kolektibok edo elkartek

doan eska dezake baxera. «Proba

asko egin ondoren, oraingoan ze-

ramikazko eta altzairu herdoil-

gaitzeko baxera sortu dugu, udal,

erakunde, elkarte eta kolektiboen

eskura egonen dena».

Funtzionamenduari dagokio-

nez, ekinaldien antolatzaileak ga-

rraioa eta garbiketa ordaintzeaz

arduratuko dira. Nafarroako Va-

razdin Fundazioak, berriz, kude-

atu eta garbituko ditu plater eta

mahai tresna guztiak. Fundazioa

da, hortaz, baxera hornitzailea,

eta gaur egun arauz kanpoko fun-

tzionala duten 70 lagunek lan egi-

ten dute. Joan den asteburuan Be-

telun, Murchanten eta Orbaitze-

tan erabili zuten baxera.

«Nafarroako mankomunitateen

erantzuna oso ona izan da, eta ha-

rrera ona izan du egitasmoak;

jendaurrean erakutsi baino lehe-

nago dagoeneko bete ditugu uz-

taila eta abuztua», esan du Ru-

biok.

Helburu nagusia hondakinak

murriztea da, gutxiago sortzea.

«Hondakin asko sortzen ditu

plastikoak; ez dugu petrolioaren

menpe egon nahi, eta jarrera

iraunkorragoen alde egin nahi

dugu». Gakoa pertsonak direla

uste du Rubiok, eta, baxeraz gain,

sentsibilizazio kanpainak aurrera

eramanen dituztela adierazi du.

Nafar bakoitzak egunean 1,2 kilo

hondakin sortzen dituela jakina-

razi du. «Imajinatu zenbat kilo

sortzen dira lurralde osoa kon-

tuan hartuz; hau ez da batere

iraunkorra».

Eguneroko ekintza txikietan

portaera aldatzearen alde ari dira,

ekonomia zirkularra bultzatzen

eta murriztu, berrerabili eta birzi-

klatu kontzeptuei erreparatuz.

Ahal den neurrian zabor gutxiago

sortu, eta botatzen den hori be-

rrerabiltzea delako asmoa.

Gobernuak herritarren esku jarri duzeramikazko baxera berrerabilgarria,hondakin plastikoak murrizteko. Irailerabitartean eginen diren 28 ospakizunetan13.000 lagunek erabiliko dute.

Ardurazospatzeko

Aurkeztu duen baxerarekin, ahalik eta hondakin gutxiena eragitea da administrazioaren asmoa. IDOIA ZABALETA / FOKU

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Gaiak

Jendearen ohituretaneragin nahi dugu; 2020.urtetik ezin izanen dabaliatu erabilerabakarreko baxerarik»Oscar RubioHondakinen prebentziorako bulegoa

‘‘

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza

Zupatu eta ixo

Zupatu eta ixo. Tontaizateko ez zara horrenpolita. Zure ipurdia ni-rea izanen da. Zupa

Zupa (Chupchups enpresaren logoa imitatzen duen letra tipoa-rekin). Ekar ezazu zerbeza; berriz ere itsusi jartzen ari zara.Denok larrua joko dugu edo putaibaira joanen da. Birjina izateakez zaitu santu bihurtzen. Hankapolitak dira, zein ordutan irekikodute?Sanferminetako bestetan, iaz

salgai ipini zituzten hainbat txa-patan eta elastikotan irakur dai-tezkeen esaldiak dira, denak, in-darkeria sexistaren apologia, ba-tzuek bortxaketa eta erailketajustifikatzeraino. Lilith Feminis-tak salatu zuen bere Twitter kon-

tuaren bitartez; Takonerako pos-tutxoen azokan zeuden salgai. Saltzaileari ohartarazpena

eginda, «umorea» zela erantzunzion, eta gaizki hartzea «exajera-zioa» zela: «Ea orain ez dugunaskatasunik izan behar adieraz-teko umore pixka batekin»,adierazi zuen, hedabide zenbai-tek jaso zutenez. Saltzailearen erantzuna kasu

bakandu bat dela pentsa dezakebaten batek (saltzailea gizona da,bai), baina txioaren erantzuneta-ra jotzea besterik ez da egin be-har, egoeraren gordina ulertzeko:«WTF, nora heldu behar duguindarrean dagoen zuzentasunpolitikoarekin?», dio batek;«Txapak zakurraren putza iza-nen dira, baina esaldi horiek gaz-

Aurten, ordea, berrikuntzaezarri du Iruñeko Udalak, mugi-mendu feministaren salaketarenondorio baino ez dena, hain zu-zen: irudi eta lelo sexistak dituenmateriala debekatuko dute.«Bandoan dio, inor halakoak sal-tzen atzematen badute, kentzekoeskubidea dutela, eta baita behinkendutakoa gehiago ez itzultze-koa ere», BERRIAk argitaratu due-nez.Aurrerapausoak aurrerapauso,

auzia ez da soilik intentsitatehandiko erasoak elkarretaratzezinez jendetsuen bitartez salatzea(mugimendu feministaren laneskergaren ondorioz, argi gerabedi; eta oso beharrezkoa dena),baizik eta kultura zisheteropa-triarkala sortzen, birproduzitzeneta eusten duten adierazpen guz-tien inguruan eztabaida abiatzea.Haiekin amaitu arte.Kontua ez baita txapa eta elas-

tiko sexistak salgai dauzkatenik(bakarrik), erosi egiten dituztelabaizik.

te guztiek esaten dituzte festanirteterakoan», beste batek;«Beno, badakizue esaten delaumorea pribilegioen antzekoadela: batzuek badute eta feminis-tek, ez», azkenak.Umorea. Askatasuna. Exajera-

zioa. Politikoki zuzena denarentirania… Postzentsuran gaudeladioten mantrak errepikatzen di-tuzte zisheteropatriarkatuarenzimenduak ezartzen jarraitu nahidutenek, indarkeria sexista etaLGTBIQ+foboa baimentzen, are,biolentziari txantxa berniz geru-za bat ematen.Iruñeko kaleetako salmenta

gune batean baino gehiagotanomen zeuden gisako salgai sexis-tak. Ez ziren salbuespena, errege-la baizik. Eta Iruñeko Udaltzain-goak konfiskatu zituen horietakobatzuk (gutxi batzuk baino ez,noski); Fiskaltzak, baina, artxiba-tu egin zuen Emakumeen TratuTxarren Kontrako Batzordeakgertatutakoagatik jarritako sala-keta.

Kontua ez baita txapaeta elastiko sexistaksalgai dauzkatela(bakarrik), erosi

egiten dituztela baizik

Irudiab Iruñea

Animalien erabileraren aurka, kaleanHainbat izan dira azken egunotan sanferminetan animalien erabilera salatzeko egin dituzten ekinaldiak. Atzo,

Anima Naturales taldeak egin zuen protesta, Udaletxe plazan. Igandean, entzierroaren monumentuaren ondo-

an egin zuten bat herritarrek, Pacma alderdiak deituta. Larunbatean, manifestaziora deitu zituen Nafarroako

Animalien Askapena taldeak; dozenaka herritarrek egin zuten bat sanferminetako zezenketen eta bertze ani-

malien erabilera ororen aurka. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Altsasuko gazteak Iruñeko espetxeraekar ditzatela eskatu du parlamentuak

IRUÑEA bAltsasuko gazteak Iruñeko kartzelara ekar ditzatela eskatudu Nafarroako Parlamentuak. Adierazpena onartu du erakunde ho-rrek, asteon. Eskaera horren alde egin dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ezkerrak eta Ahal Dugu-k; PSN abstenitu egin da, eta UPN eta PPN,berriz, kontra agertu dira. Parlamentuak onartutako adierazpenak«beharrezkotzat» jo du Nafarroako Gobernuak kudeaketak egitea Espainiako Espetxe Erakundeekin, gazteak Iruñera ekartzeko.

865HARROTUK LEHEN URTEAN EGIN DITUEN AHOLKU ZERBITZUAK LGTBI kolektiboa artatzeko Iruñeko Udalaren Harrotu zentroak urtebete

egin du. Lehen 12 hilabeteotan, 865 kontsultari erantzun dio zerbitzu ho-

rrek: horietako 743tan, sexu aholkularitza eman du Harrotuk, eta gainera-

ko 122etan, berriz, aholkularitza juridikoa.

Agoitzen eta Lizarran hartu dituzte‘Aquarius’ ontziko hamar errefuxiatu

IRUÑEA bNafarroan dira jada Mediterraneo itsasoan erreskatatu etaAquariusontzian Valentziara ailegatu ziren errefuxiatuetako hamar.Senegaldarrak dira denak, eta Lizarran eta Agoitzen hartu dute aterpe.Gurutze Gorriak eta CEAR erakundeak kudeatu dute errefuxiatuakherrialdera ekartzeko prozesua. Oraintxe, 374 errefuxiatu daude Nafa-rroan: 236 daude Gurutze Gorriko kideen babespean, eta, gainerako-ak, berriz, CEAR erakundeko kideenean.

«ETA desagertuta, egoeraberriak atea ireki dio presoensakabanaketaren gisakoezohiko neurriak bertanbehera uzteko aukerari»

Jose Luis ArastiEspainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6aIritzia

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

MUSIKA

ARGUEDASDiabulus in Musica.bOstegunean, 20:00etan,

San Miguel plazan.

ERRONKARIEsencia Jazz. bBihar, 20:00etan, plazan.

FALTZESZorongo. bGaur, 22:00etan, Foruen plazan.

IRUÑEAHerdoil.

bGaur, 16:00etan, O plazan.

IRUÑEA Itziarren Semeak.

bGaur, 18:00etan, Errekoleten

plazan.

IRUÑEALos Caligaris eta

La Pegatina.

bGaur, 23:30ean, Foruen plazan.

IRUÑEA Jean Toussaint Quartet.

bGaur, 23:45ean, Compañia plazan.

IRUÑEATalka, bertsio akustikoak.

bBihar, 21:00etan, O plazan.

IRUÑEANathy Peluso, Iseo & Do-

dosound with The Mousehunters.

bBihar, 23:30ean, Foruen plazan.

IRUÑEAClarence Milton Bekker.

bBihar, 23:45ean, Compañia plazan.

IRUÑEABad Sound System.

b Igandean, 13:30ean, Errekoleten

plazan.

IRUÑEA3indarrok Elektrotxaranga.

b Igandean, 17:00etan, Errekoleten

plazan.

IRUÑEANogen eta Auxili.

b Igandean, 21:00etan,

Karmen kaleko Herriko Tabernan.

IRUÑEA Jupiter Jon eta

Berri Txarrak.

b Igandean, 23:30ean, Foruen

plazan.

IRUÑEACarmen Paris.

b Igandean, 23:45ean, Compañia

plazan.

IRUÑEATxistularien alardea.

bAstelehenean, 13:00etan,

San Jose plazan.

IRUÑEABroken Brothers Brass

Band.

bAstelehenean, 20:00etan,

Compañia plazan.

IRUÑEALos Zopilotes Txirriaos.

bAstelehenean, 22:30ean,

Karmen kaleko Herriko Tabernan.

IRUÑEALas Sexpeares,

DJ Demencial, Chico Acelerado,

Rodeo eta Señor No.

bAstelehenean, 23:00etan,

Errekoleten plazan.

IRUÑEAThe Offensive eta

Skakeitan.

bAstelehenean, 23:30ean,

Foruen plazan.

IRUÑEAKenny Garret Quintet.

bAstelehenean, 23:45ean,

Compañia plazan.

IRUÑEARevolta Permanent

eta Fuckop Family.

bAsteartean, 22:00etan,

Karmen kaleko Herriko Tabernan.

IRUÑEANeskaRap.

bAsteartean, 23:00etan,

Errekoleten plazan.

IRUÑEAEME DJ.

bAsteartean, 23:30ean,

Foruen plazan.

IRUÑEALa Yegros.

bAsteartean, 23:45ean,

Compañia plazan.

IRUÑEABerriketan taldea.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Compañia plazan.

IRUÑEAStrombers, Skabidean,

The Guilty Brigade eta Eskorzo.

bAsteazkenean, 22:00etan,

Errekoleten plazan.

IRUÑEASustraians Revue

eta Titanians In Dub.

bAsteazkenean, 22:00etan,

Karmen kaleko Herriko Tabernan.

IRUÑEARawan eta Lucy Paradise.

bAsteazkenean, 23:30ean,

Foruen plazan.

IRUÑEALes Filles de Illighadad.

bAsteazkenean, 23:45ean,

Compañia plazan.

IRUÑEADJ Jesus Bombin.

bOstegunean, 20:00etan,

Compañia plazan.

IRUÑEARotten XIII eta Perlata.

bOstegunean, 22:00etan,

Karmen kaleko Herriko Tabernan.

IRUÑEADJ Txurru.

bOstegunean, 23:30ean, Foruen

plazan.

IRUÑEAQuantic.

bOstegunean, 23:45ean,

Compañia plazan.

LESAKATremenda Jauria

eta Ziribulio Sound.

bGaur, 23:30etik aurrera,

txosnetan.

LESAKAModus, Azalera,

Skabidean eta Terri & Tery.

bBihar, 21:30etik aurrera,

txosnetan.

LESAKATxamukos mariatxiak.

b Igandean, 20:30ean, Plaza

Zaharrean.

LESAKABatzukadarekin kalejira.

bAstelehenean, 19:00etan, Plaza

Zaharrean hasita.

LESAKARed3R eta 20Ctal.

bAstelehenean, 23:30ean,

txosnetan.

LESAKA Jotak.

bAsteartean, 18:00etan, Plaza

Zaharrean.

ANTZERKIA

IRUÑEAGari, Montxo eta

Joselontxo: Txirinbolo.

bBihar, 19:00etan, Sarasaten.

IRUÑEALa Cubana konpainia:

Adiós Arturo.

bBihar, 21:00etan; igandean,

18:30ean; eta astelehenetik

ostegunera, 21:00etan, Gaiarre

antzokian.

IRUÑEABrotons: Space.

bBihar, 21:00etan, Karlos III.a

etorbidean.

IRUÑEABrotons: Circo mágico.

b Igandean, 21:00etan, Karlos III.a

etorbidean.

IRUÑEAAlas de Circo: La dama

de trapos.

bAstelehenean, 21:00etan,

Karlos III.a etorbidean.

IRUÑEATutatis: Osos del Pirineo.

bAsteartean, 21:00etan,

Karlos III.a etorbidean.

IRUÑEAAlmozandia: Rockolas.

bAsteazkenean, 21:00etan,

Karlos III.a etorbidean.

IRUÑEALa FAM: The wolves.

bOstegunean, 21:00etan,

Karlos III.a etorbidean.

BERTSO SAIOAK

AZKARATEAitor Mendiluze eta Iker Zubeldia.

bBihar, egun osoan, plazan.

IRUÑEASanferminak:

Miren Amuriza, Amets Arzallus,

Eneko Lazkoz eta Xabi Maia.

bAstelehenean, 19:00etan,

Sarasate pasealekuan.

IRUÑEASanferminak:

Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina.

bAsteazkenean, 21:00etan,

Zaldiko Maldiko elkartean.

IRUÑEASanferminak:

Saioa Alkaiza, Miren Artetxe,

Alaia Martin eta Alazne Untxalo.

bOstegunean, 19:00etan,

Sarasate pasealekuan.

LESAKASanferminak:

Uxue Alberdi, Ander Itturri,

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

eta Xabier Terreros Gartzia Terre.

bBihar, 19:00etan, Plaza

Zaharrean.

DANTZA

IRUÑEAOberena dantza taldea.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Sarasate pasealekuan.

LESAKATantirumairu euskal

folklore taldea.

bGaur, 17:30ean, frontoian.

Irudia b Iruñea

Berri Txarrak, igandeanIruñeko sanferminetako kontzertu nagusietako bat izanen da Berri Txa-

rrak taldeak eskainiko duena. Igandean izanen da, Foruen plazan. Saioa

23:30ean hasiko da. Jupiter Jon ariko da lehendabizi, eta, 00:45 aldera,

Berri Txarrak taldeko kideek hartuko dute agertokia. ARITZ LOIOLA / FOKU

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 6a Agenda

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · Etxaniz taldeak, Sabicas etxeko Jolis Muñozek, El Camarotek, Maite Menek eta Aurora Beltra-nek bete dute oholtza, bertzeak bertze. Aurreskua dantzatu

Edurne Elizondo Iruñea

Txilen jaioa da, baina Iruñera Biz-kaitik ailegatu zen Begoña Zabalaabokatu eta ekintzailea (Santiago,1950). 1970eko hamarkadarenbukaerako borrokak jorratu ditubere liburuan.Feminismoa, trantsizioa eta

78ko sanferminak. Azken auzi

horri buruz, uste duzu 40. urteu-

rrenaren harira antolatutako

ekinaldiek balio izan dutela gaia

mahai gainean jartzeko?

Bai. Gaia anitz mugitu da. Kan-paina egin da gaia ikusgarri bila-katzeko eta eztabaida bultzatze-ko. Aukera izan dugu Argentina-ko kereilaren auzia jorratzeko,horren barruan baitago 1978kosanferminetan gertatu zena. 40.urteurrenak balio izan du orainarte egindako lan guztia erakus-teko eta mahai gainean jartzeko.Erakundeen babesa jaso duzue,

gainera, ezta?

Bai, hori hagitz garrantzitsua izanda. Guretzat bultzada bat izan da.Beti bada deus lortuko ez dugulauste duen jendea, amore ematekotentazioa izan dezakeena. Era-kundeek eman digute aurreraegiteko bultzada. Iruñeko Udalakanitz du errateko auziari buruz,eta hagitz kontent gaude egin du-ten lan guztiarekin. NafarroakoUnibertsitate Publikoak ere emandigu babesa.

Aurtengo kanpainak balio izan

du belaunaldi gazteak lotzeko?

Inork ezin du ukatu, jada, Poli-ziak hil zuela German Rodriguez.Oraingoa garai interesgarria delairuditzen zait horregatik, hain zu-zen; erraten ari gara hemen sufri-mendu latza izan dela, oinazehandia izan dela; ez dago hori ezonartzeko aitzakiarik, eta ustedut mezuarekin bat egiten aridela jende gaztea. Garai bateanegin ezin izan zena orain egin de-zakegula uste dut, badugula hel-duleku bat hor.Feminismoa jorratu duzu libu-

ruan. Begirada atzera bota baino

lehen, nola ikusten duzu egungo

mugimendua?

Orain gertatzen ari diren mobili-zazioak hagitz interesgarriak iru-ditzen zaizkit. Nik sinisten dizutleloa, adibidez, hagitz elementu

garrantzitsua iruditzen zait, fun-tsezkoa. Interesgarriak iruditzenzaizkit, halaber, egun sare sozia-len bidez bat egiteko eta proteste-tara deitzeko dauden aukerak.Ematen dute bidea amorrua bo-rrokarako tresna bilakatzeko.Noski, beti ez dago argi nork egi-ten dituen deialdiak, edo gerta

daiteke kontsigna guztiekin adosez egotea. Baina interesgarriakdira sortzen diren aukerak.1978an, karrika eta besta zuen-

tzat aldarrikatu zenituzten femi-

nistok; orain, bada emakumeak

sanferminetara ez etortzera dei-

tzen dituenik, erasoak salatze-

ko. Zer iruditzen zaizu?

Nik ez dut horrekin bat egiten.Uztailaren 10a feministon egunaizanen da. Besta eginen dugu. Os-patuko dugu. Karrika aldarrikatunahi dugu. 1978an ere, besta egi-tea ekintza iraultzailea zen ema-kumeontzat.Erasoak ez dira bakarrik sanfer-

minetan gertatzen; ezta beste-

tan bakarrik ere. Indarkeria ma-

txista, zoritxarrez, eguneroko

kontua da, oraindik ere.

Hala da, eta horixe nabarmendunahi izan dugu beti. Hagitz larria

izan zen 2016ko sanfer-minetan gertatu zena,baina, zoritxarrez, badi-ra bertzelako indarke-riak ere, isilean gelditzendirenak. Gertatzen da

bestak erakartzen dituela begira-da guztiak. Bozgorailu bat izandaiteke indarkeriaren aurka.1970eko hamarkadaren bukae-

ran etorri zinen Iruñera. Nolako

hiria aurkitu zenuen?

1977an etorri nintzen. Oroitzennaiz peña bateko kide izan nahinuela, baina ezin izan nuen; de-

bekatuta zegoen! 1975eko batza-rretan sortutako mugimendu fe-ministatik heldu nintzen ni, Biz-kaitik; mugimendu autonomoeta erradikala zen. Emakume As-kapenaren Mugimenduarekinbat egin nuen hemen. Gero ikusinuen bazela karrikara ateratzenari zen mugimendu feminista bat.Batetik, diktaduraren aurkakoborrokan murgilduta zeuden tal-de anitz. Feministok erregimena-ren aurka egiten genuen. Femi-nismo politizatua eta militanteazen ordukoa. Bertzetik, bestak al-darrikatzen genituen subertsio-rako espazio gisa. Zer ikasten ahal da egun orduko

lan moldeez?

Anitz. Beharrezkoa da ezagutzeaaurretik egin dena. Denok duguhistoria kolektibo bat. Mugimen-duak gauza anitz egin ditu, deusez da hutsetik sortzen. Gauden

tokian gaude gure aurrekoek erelan egin dutelako. Hori ezagutzeainportantea da. Lehen ere egindelako lana, indarkeria ikusgarribilakatzeko, horren kontrakomezua zabaltzeko.Iragan hori ahaztu da?

Finean, borroka tresna anitz izandira, eta denak ez ditugu egunmahai gainean. Halere, nik ustedut feminismoak izan duen gau-zarik okerrena izan dela institu-zionalizatu izana; pentsatzea lanaegina zegoela hizlarien bidezespazioak okupatuz, edo parla-mentuko taldeekin bat eginez,indarkeriaren aurka agertu dire-nean, adibidez. Uste dut mugi-menduak ezin duela galdu mobi-lizazioaren bidea. Nola bat eginendugu migratzaileen zaurgarrita-suna aipatu baina haientzat zen-tro itxiak eskatzen dituztenekin?Gogoeta egin behar dugu.

«Mugimenduak ezindu mobilizazioarenbidea galdu»

Begoña Zabala b Abokatua eta ekintzaile feminista

Igandean beteko dira 40 urte Poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela.Orduko gertakariak garai hartako testuinguruan kokatu ditu BegoñaZabalak ‘Feminismo, Transición y Sanfermines del 78’ liburuan.

IDOIA ZABALETA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko uztailaren 6a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

«Interesgarriak dira egun sare sozialen bidez bat egitekoeta protestetara deitzekodauden aukerak»