Upload
others
View
10
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
BERRIA-KO DISEINU TALDEA
‘Zientzialaria naiz’ antzezlana prestatzen ari dira NUPeko bederatzi irakasle bEmakume zientzialariakdira bBeren lana eta haien aurretik aritu zirenena dute ardatz, emakumeak zientziara erakartzeko b 2-3
Jasotakoa
eman
nahi dute
Etxebizitza Sindikatu bat osatudute maizterrek Bartzelonan,
beren eskubideen alde egiteko
5Tinduf Ikerketa argitaratu duNUPek Aljeriako kanpalekuetan
bizi diren gazte sahararren inguruan
4Ostirala
2018ko martxoaren 2aIX. urtea342. zenbakia
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a2 b Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Hipatia Alexan-
driakoa, Maria
Sibylla Merian,
Sofia Kova-
levskaia, Ada
Byron, Marie
Sklodowska-Curie, Emmy Noet-
her, Edith Clarke, Klara Von Neu-
mann, eta Hedy Lammar. Bede-
ratzi emakume, bederatzi zien-
tzialari. Astronomiaren, mate-
matikaren, informatikaren, inge-
niaritzaren, kimikaren, fisikaren
edota entomologiaren arloan
ekarpen garrantzitsuak egin di-
tuzten emakume zientzialariak.
Eta, halere, ezezagunak gehie-
nak; ezezagunak gehienentzat.
Orain arte. Egoera hori aldatu
nahi baitute NUP Nafarroako
Unibertsitate Publikoko bedera-
tzi irakaslek. Belaunaldi ezberdi-
netako emakumeak dira, bai eta
zientzialariak ere, eta antzezlan
bat prestatzen ari dira zientziaren
historiak emandako izen horiek
etorkizunarekin lotzeko. «Ema-
kume gazteak erakarri nahi ditu-
gu zientziara, emakume zientzia-
larion lanaz, bai eta guk egiten
dugunaz hitz eginez ere», labur-
bildu du Gurutze Perez industria
ingeniariak Zientzialaria naiz la-
naren asmo nagusia.
Sevillako Unibertsitateko bost
irakaslek prestatutako eta NUPen
aurkeztutako lana ikusi eta gero
hasi zen Gurutze Perez antzeko
proiektu bat martxan jartzeko
ideia lantzen. Leire Catalanekin
batera ikusi zuen Perezek espai-
niarren antzezlana, eta berehala
jaso zuen haren babesa, bai eta
bertze irakasle anitzena ere. Kez-
ka nagusi bera dute denek: NUPe-
ko ikasgeletan haiek ikasle izan
zirenean baino emakume gutxia-
go dagoela orain zientzia ikaske-
NUPeko bederatzi irakasle ‘Zientzialaria naiz’ antzezlana prestatzen ari dira, geletako errealitateaaldatzeko asmoz: haiek ikasketak egin zituztenean baino emakume gutxiago dago orain zientziakikasten. Emakume zientzialarien lana ikusgarri bilakatu nahi dute, gazteentzat eredu izateko.
Zientziaren sokarekin lotuta
Ezkerretik, Gurutze Perez, Leire Catalan, Edurne Barrenetxea, Marisol Gomez, Idoia San Martin, Patricia Aranguren eta Silvia Diaz, NUPen. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
Adriano Mejía GarcésQuito, Ecuador.
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak, 3. maila
Suediara bidaiatu nahi dut, sukaldaritza nordikoa
ezagutzera.
ORONA IDEO · MARTXOAK 10
LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia
GOIERRI · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia
GOI ESKOLA
POLITEKNIKOA
BILBAO · APIRILAK 19
OSTEGUNA, 18:00
Bilbao Berrikuntza Faktoria
HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
DONOSTIA · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 10:30 / Auditorium
GASTRONOMIA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Basque Culinary Center
BILBAO · MARTXOAK 8
OSTEGUNA, 18:00 / Areto Nagusia
BIDASOA · MARTXOAK 10LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
OÑATI · MARTXOAK 17
LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia
ENPRESAGINTZA
FAKULTATEA
902 110 436www.mondragon.edu/prest
etorriko
zarela
jakinarazi!
tetan. «Informatika ingeniaria
naiz; ikasketak egin nituenean, ia
erdiak emakumeak ginen. Orain,
eskolak ematera joaten naizene-
an, lauzpabost emakume baino
ez ditut gelan. Emakumeak Medi-
kuntzako ikasketetan daude,
zaintzen esparruan. Baina ez dau-
de ingeniaritzetan. Zerbait egin
dugu gaizki atzera egin izateko»,
nabarmendu du Edurne Barrene-
txea irakasleak.
Perez, Catalan eta Barrenetxea-
rekin batera, Idoia San Martinek,
Aranzazu Juriok, Silvia Diazek,
Patricia Arangurenek, Marisol
Gomezek eta Alicia Martinezek
osatzen dute Zientzialaria naiz
obra prestatzen ari den taldea.
Ekainean estreinatu nahi dute
NUPen, eta herrialdeko ikaste-
txeetan eskaini gero. «8-12 urte
bitarteko haurren aurrean aur-
keztu nahi dugu, adin horretan
hasten direlako emakumeak
zientzien esparrua baztertzen»,
azaldu du Perezek.
Erreferenterik ezak eta zien-
tziaren esparruan aritu diren eta
ari diren emakumeen ikusgarri-
tasunik ezak ez du laguntzen
emakumeak zientziara lotzen.
Unibertsitatearen esparruan ere,
NUP sortu zenetik urratsak egin
direla onartu duten arren, zer ho-
betu badela argi dute antzezlana
prestatzen ari diren irakasleek.
Batetik, zientzietako ikasleen ar-
tean bezala, irakasleen artean ere
gutxiengoa direla azaldu dute.
«Hainbat emakume badira orain
errektoreorde lana egiten, baina
ikerketa taldeetako zuzendari
gisa, adibidez, emakume bakarra
dago», zehaztu du Silvia Diaz te-
lekomunikazio ingeniariak.
Bertzetik, ikerketa lana egite-
rakoan zeregin hori amatasuna-
rekin uztartzeko dituzten zailta-
sunak utzi dituzte irakasleek age-
rian, bertzeak bertze. «Gizonek
osatutako ikerketa talde batean
ari zarenean eta nagusiari erraten
diozunean haurdun zaudela eta
amatasun baimena hartuko du-
zula, gertatzen ahal da gizon ho-
riek zure erabakia gaizki
hartzea edo ez ulertzea»,
erran du Diazek.
Bere esperientziaren
berri eman du Marisol
Gomez matematikariak.
«Kontua da amatasun
baimena hartzen duzu-
nean lana bazter uzten
duzula, baina, itzultzen
zarenean, ez zara puntu
berera itzultzen. Urtebe-
te egon bazara unibertsi-
tatetik at, benetan urte-
bete baino gehiago galdu
duzu, denbora behar du-
zulako zure lana egune-
ratzeko. Behin azalpe-
nak eskatu zizkidaten
ohartu zirelako nire ibil-
bidean halako hutsune
bat zegoela. Kontua zen
ama izan nintzela den-
bora horretan. Okerrena
da zigortzen zaituztela».
Bakarrizketak«Ez gara inoiz agertoki
batera igo!», erran du
Leire Catalan industria
ingeniariak. Iaz amaitu
zituen ikasketak, eta te-
sia prestatzen ari da
orain. Ezagutzen ez du-
ten esparru batean sartu
direla argi du, baina «go-
goz» direla nabarmendu
du. NUPeko antzerki tal-
deko zuzendari Iñaki Or-
zaizen laguntza ere ba-
dute. Jantziak, berriz,
Creanavarra diseinu es-
kolako ikasleek eginen
dizkiete.
Aukeratu dituzten
zientzialarien lanaren
berri emateko, hainbat
minutuko bakarrizketak
prestatu dituzte irakasle-
ek. Catalanek beteko du
Alexandriako Hipatiaren rola.
«Historiako lehendabiziko ema-
kume zientzialaria da. Mundu
osoko ikasleak hartzen zituen. Ez
zen ohikoa, baina aita liburutegi-
ko zuzendaria zuen, eta horrek
eman zion aukera zientzian ari-
tzeko». Matematikaria, astrono-
moa eta filosofoa ere izan zen Hi-
patia.
Perezek Maria Sibylla Merian
hautatu du, 1647an Alemanian
jaiotako entomologoa. «Pinpilin-
pauxak ikertu zituen, bertzeak
bertze. Liburuak argitaratu zi-
tuen, eta berak egindako ilustra-
zioekin osatu zituen. Orduko
zientzia gizonek, ordea, ez zioten
zuen balioa aitortu hark egindako
lanari».
Barrenetxeak Ada Byronen
lana ekarriko du gogoraZientzia-
laria naizobran. 1815. urtean sor-
tu zen. «Ordenagailurik ez zego-
en garai hartan, Ada Byron izan
zen lehendabiziko emakume in-
formatikaria. Bikaina zen. Bertze
emakume anitzek izan ez zituz-
ten aukerak izan zituen, gaine-
ra», azaldu du. Argi utzi nahi izan
du, halere, zientzia ez dela baka-
rrik «buru apartak» dituztenen-
tzako toki. «Lana eta irmotasuna
dira gako nagusiak».
Buru bikaineko zientzialaria
izan zen, halaber, Emmy Noe-
ther, Gomezek hautatutako zien-
tzialaria. «Nire esparrua aljebra
abstraktuarena da, eta Noether da
arlo horretan zientzialaririk ga-
rrantzitsuena». Patricia Arangu-
renek, berriz, guztien artean aka-
so ezagunena hautatu du: Marie
Sklodowska-Curie kimikari eta
fisikaria, bai eta bi Nobel sariren
irabazlea ere. Gogor egin behar
izan zuen lan Parisen ikasi ahal
izateko. «Irabazi zuen diru guztia
erabili zuen ikertzen jarraitu ahal
izateko».
Idoia San Martin industria in-
geniariak 2014an amaitu zuen te-
sia, eta iaztik ari da irakasle lane-
tan NUPen. Energia berriztaga-
rriena da haren esparrua.
Hasieratik bat egin du antzezla-
naren proiektuarekin, eta Edith
Clarke hautatu du obrarako.
«1883an jaio zen, AEBetan, eta
erreferente bat da ingeniaritza
elektrikoaren esparruan».
Bitxiagoa izan zen Hedy Lama-
rren ibilbidea —Austrian jaio zen,
1914an—, telekomunikazio inge-
niaritzaren esparruan lan egiteaz
gain aktore ere izan baitzen
Hollywooden. Silvia Diazek hau-
tatu du Lamarr antzezlanerako.
«Komunikazio sistema sekretu
bat asmatu zuen, nazien aurka
erabiltzeko, baina, aktorea ere
bazenez, eta emakume, ez zuten
serio hartu». Zientzialaria izan
zela gogoratuko dute NUPeko
irakasleek. Haiek ere badirela.
Emakumeek badutela tokia zien-
tzian.
Aurkeztu nahi dugu 8-12 urtekohaurren aurrean, adin horretanhasten direlako emakumeakzientziak bazter uzten»Gurutze PerezIndustria ingeniaria eta NUPeko irakaslea
«Historiako lehen emakumezientzialaria izan zenAlexandriako Hipatia; munduosoko ikasleak hartzen zituen»Leire CatalanIndustria ingeniaria
«Emakumeak Medikuntzandaude, baina ez daudeingeniaritzetan; zerbait egindugu gaizki atzera egiteko»Edurne BarrenetxeaInformatika ingeniaria eta NUPeko irakaslea
«Ama izateko, lana uzten duzu,baina itzultzen zarenean ez zara puntu berera itzultzen;zigortzen zaituzte»Marisol GomezMatematikaria eta NUPeko irakaslea
«Hainbat emakume badiraorain NUPen errektoreorde,baina bakarra, ordea, ikerketatalde bateko zuzendari gisa»Silvia DiazTelekomunikazio ingeniaria eta NUPeko irakaslea
«Marie Curieren rola beteko dut; irabazi zuen diru guztia gastatu zuenikertzen jarraitu ahal izateko»Patricia ArangurenIndustria ingeniaria eta NUPeko irakaslea
«1883an jaio zen Edith Clarke,AEBetan, eta erreferente batda ingeniaritza elektrikoarenesparruan»Idoia San MartinIndustria ingeniaria eta NUPeko irakaslea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Herri bat direlakosentimendu sako-na. Askatasunarenaldeko aldarri ezinisildua. Gauzak al-
datzeko gogoa. Eta, hala ere, frus-trazioa. Ziurgabetasunak eragin-dako frustrazioa. Horixe da Tin-dufeko kanpalekuetan (Aljeria)bizi diren gazteen egoera, NUPNafarroako Unibertsitate Publi-koko irakasle Natxo Esparzak etaCarlos Vilchesek egindako iker-ketak agerian utzi duenez. Ondo-rio nagusiak Saharako kanpa-menduetako gazte errefuxia-
tuak. Linboaren ziurgabetasune-
an harrapatuak izenburuko li-buruan jaso eta eman ditu orainNUPek. Paperean ez ezik, sareanere irakur daiteke, unibertsitatepublikoaren webgunean, euska-raz eta gaztelaniaz, eta, laster, ara-bieraz ere bai.Arabako SEADen Lagunen El-
karteak eskatuta egin dute gaztesahararren inguruko lana, Araba-ko Foru Aldundiaren laguntzare-kin. Vilchesek lau aldiz egin du bi-daia kanpalekuetara, datuak ja-sotzeko. «Inkestak egin dizkiegu,
eta lantaldeak eta tailerrak erebai, gaiak jorratzeko. Asmoa izanda diagnostiko bat osatzea, gaztesahararrekin lan egiten duten go-bernuz kanpoko erakundeek era-bilgarri izan dezaten», azaldu dusoziologoak.Ikerketaren bidez, funtsean,
kanpalekuetan bizi diren gazteei«hitza eman» nahi izan dieteNUPeko kideek. 2014ko abendu-ko datuen arabera, kanpaleku
horietan 124.200 saharar bizi zi-ren. Egileek liburuan jaso dute-nez, gazteak zenbat diren zehaz-teko errolda daturik ez dago.Kontuan hartuta hainbat ikerke-taren arabera Afrikako populaziogaztea –15 eta 30 urte bitartekoa–populazio osoaren %32 ingurudela, ikerlarien hipotesia da40.200 gazte saharar daudela Tin-dufen.Gazte horien lehentasunen ar-
tean daude lana eta hezkuntza.Esparru horietan dituzten zailta-sunek eragiten dute, neurri handibatean, gazteok sentitzen dutenfrustrazioa. Vilchesek nabarmen-du du ezin dela ahaztu haiek dire-la etorkizuna, eta zehaztu duikerketa egiteko arrazoietako batizan dela testuinguru horretankanpalekuetan sortu diren zen-bait arazori aurre egiteko beha-rra. «Neurri txikian, baina badadroga kontsumoa. Sortu dira, ha-laber, familia arteko gatazkak, baieta lapurretak, kontrabandoaere... Gazteen artean, gainera, ez-berdintasun ekonomikoak sor-tzen hasi dira, hainbatek garatudituzten negozio txikien bidez.Buruko osasun arazoak ere badi-ra, eta artatzeko beharra dago».
Ikasketak, bazterKanpalekuetan bizi diren gazte-en artean badira han jaiotakoak,eta aberrira itzultzeko nahiarekinhazi badira ere, haien arteanbereziki larria da etsipen senti-mendua. Orain arte, anitzek izandute ikasketak egiteko aukera.Ikasketa horiek garatzeko lan-posturik ez dute kanpalekuetan,ordea. «Lan txikiak egiteko
aukera baino ez dago, eta dirugutxiren truke. Haientzat ezkon-tzea eta familia bat osatzea osoinportantea da, baina oraingotestuinguruak asko zailtzen duaukera hori», azaldu du Vilche-sek. Horrek ekarri du gazteenikasteko interesak behera egitea.«Aljerian, batxilergoa doan ikas-teko aukera dute, baina gero eta
gutxiagok ikasten dute, ikustenari baitira gero ez dutela izanenikasketa horiek garatzeko lan-posturik. Nahiago dute hamalauurterekin edozein lan egiten hasi,etxekoak laguntzeko. Itxarope-nik eza sumatzen da gazteen-gan».Generoari so egin diote ikerla-
riek. Batetik, etxean emakumeakerdigunean daudela utzi duteagerian, eta gerra garaian erehaiek izan direla kulturari etafamiliari heltzeko ardatz. Gaine-ratu dute orain ere protagonistaizan nahi dutela emakumeok,etxean eta etxetik kanpo ere bai.«Boteretu egin nahi dute», azal-du du Vilchesek. Erantsi dunabarmena dela emakumeekkanpalekuetan duten pisua,baina egoera bertzelakoa delaardura esparruetan.Egungo kanpalekuetako tes-
tuinguruarekin lotura handiadute kanpotik jasotzen dituztenlaguntzetan azken urteotan ger-tatu diren murrizketek. Vilchesekazaldu du, gainera, nazioartekoeragileek hartutako konpromiso-ak betetzen ez direla ikusteakekarri duela egungo nekea. «40urte luze egin dituzte han, eta ga-tazka ez da konpondu. Egunero-koa gero eta larriagoa da». Horiikusita, borroka armatura itzul-tzeko aukera mahai gainean jar-tzen hasi da gazteen sektore bat.Aldi berean, Fronte Polisarioa-
rekin jarrera kritikoa ari diraagertzen, eta esparru horretangazteak agintea beren esku har-tzeko gogoa eta indarra ari diraerakusten. «Belaunaldi aldaketaeskatzen ari dira; aktiboago izannahi dute». Hamaika arlo jorratudituzte Vilchesek eta Esparzakberen ikerketan. Orain, EHUkobertze hainbat irakasle ari diragazte plan bat prestatzen. «Behardutena eskaintzea da kontua».
NUPeko kide Carlos Vilchesek eta Natxo Esparzak liburu batean jaso dute AljeriakoTindufeko kanpalekuetan bizi diren gazte sahararren inguruan egindako ikerketa.
Ziurgabetasunak harrapatuta
Ziurgabetasuna da eguneroko kontu kanpalekuetan. Irudian, baloiarekin jolasean ari diren hiru gazteren itzalak. NAFARROAKO HITZA
Vilches, ezkerrean, Saharako hainbat gazterekin, kanpalekuetan. NUP
Diagnostiko bat osatu dugu, Saharakogazteekin lan egitenduten erakundeekerabilgarri izateko»Carlos VilchesNUPeko soziologoa
‘‘
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a4 b Gaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Bat egiten badugu,
eragiteko indar
handiagoa izanen
dugu». Horixe na-
barmendu dute
Bartzelonako Maizterren Sindi-
katuko kideek, Iruñean. Nafarro-
ako hiriburuan aurkeztu dute
iazko maiatzean Katalunian sor-
tutako elkarte hori, eta «hagitz
larritzat» jo dute etxebizitzaren
arloan gertatzen ari dena: «Espe-
kulazioa da nagusi; legeak ez dio
inolako mesederik egiten alokai-
ruan bizi denari. Bigarren maila-
ko herritarra da».
Bartzelonako maizterrak hiriz
hiri ari dira sortu duten sindika-
tua aurkezten. Tokian tokiko el-
karteak martxan jartzea dute hel-
buru. «Gu laguntzeko prest
gara», erran die Lourdes Garcia
kideak, Iruñeko aurkezpenean
bat egin dutenei. «Beharrak»
eraginda jarri dute sindikatua
martxan. «Gure eskubideen de-
fentsan eraginkorrago izateko as-
moz», erantsi du. «Zenbaitetan,
nahikoa da eskaera zehatz bat
nola bideratu jakitea; bertze ani-
tzetan, bat egiteak eta anitz izate-
ak emanen digun indarra dugu
helburu, denon interesak defen-
datu ahal izateko».
Bartzelonako egoera «beltz»
ikusten dute sindikatuko kideek,
eta han gertatzen ari dena «za-
baltzen» joanen dela uste dute.
«Turistentzat bideratutako etxe-
bizitzak; ezkutuan gertatzen ari
diren etxegabetzeak; kontratuak
berritzeko zailtasunak... Maizte-
rrak dena du kontra», nabar-
mendu du sindikatuko kide Enri-
que Lahozek.
Espainiako Konstituzioa jarri
du Lahozek mahai gainean: «De-
nok dugu gogoan etxebizitza
duin eta egoki bat izateko eskubi-
dea jasotzen duela; ez gara oroi-
tzen, ordea, bigarren zatiaz,
konstituzioak aipatzen baitu es-
pekulazioaren aurka eginen du-
tela botere publikoek. Gaur egun,
ordea, kontrakoa gertatzen da.
Etxebizitza duin bat izateko esku-
bidea ez da bermatzen, eta siste-
mak espekulazioaren bidetik jo-
tzen duenaren alde egiten du»,
nabarmendu du sindikatuko or-
dezkariak.
2013ko Hiri Alokairuen Legea
jarri dute mahai gainean Bartze-
lonako Maizterren Sindikatuko
kideek. «Etxebizitza baten alo-
kairuan bi alde daude; lege ho-
rrek, ordea, bietako baten intere-
sak baino ez ditu kontuan har-
tzen, jabearenak alegia».
«Gure helburua argia da: maiz-
terren eskubideak defendatu
nahi ditugu, jabeen gehiegikerien
aurrean», berretsi du Garciak.
Zehaztu du legeak, bereziki,
«jabe handiei» egiten diela me-
sede; inbertsio funtsen atzean bat
egiten dutenei, bertzeak bertze.
«Horien atzean, azken finean,
bankuak daude». Erantsi du
«jabe txikiek» handiek ezarrita-
ko «arauak aprobetxatzen» di-
tuztela.
«Jabeek ezarritako arau horiek
ekarri dute, adibidez, kontratuak
hiru urtekoak izatea, eta berritu
ahal izateko dirutza ordaindu be-
har izatea», azaldu du Garciak.
Sindikatuan artatu duten pertso-
na baten kasua jarri du mahai gai-
nean. «Hiru urte pasatuta, 800
euroko alokairua 900 eurora igo
nahi diote. Okerrena da berritze-
ko 6.000 euro baino gehiagoko
bermea eskatzen diotela», salatu
du, gogor. Anitzetan kontratuak
sinatzeko sei hilabeteko bermea
eskatzen dutela erantsi du.
«Nork ordaintzen ahal du
hori?».
Bartzelonan, alokairuan bizi
direnek, batez beste, beren diru
sarreren %40-45 erabiltzen dute
etxebizitza ordaintzeko. «Gazte-
en artean, %65. Ez da bidezkoa»,
nabarmendu du Lourdes Gar-
ciak. «Ez genuke kobratzen du-
gunaren %30 baino gehiago bide-
ratu beharko alokairua ordain-
tzeko».
Etxebizitza publikoakEtxebizitza publikoak behar dira.
Mezu hori nabarmendu nahi izan
dute Bartzelonako Maizterren
Sindikatuko kideek, Iruñean.
Egoera ez da «batere ona» Kata-
luniako hiri horretan, azaldu du-
tenez: «%2 baino ez dira». Euro-
pako bertze hainbat herritan ego-
era hagitz bertzelakoa dela
gaineratu du Lahozek: «Alema-
nian, adibidez, etxebizitza publi-
koak dira %40. Horrek erran nahi
du etxebizitza horien alokairu
prezioak ez dituela merkatuak
kontrolatzen, administrazioak
baizik». Bidea hori dela
argi dute sindikatuko or-
dezkariek.
Administrazioarekin,
hain zuzen ere, zer egin
badela uste dute sindika-
tuko kideek. Administra-
zioarekin eta jabeekin ba-
tera egon nahi dute maiz-
terrek etxebizitzari buruz
erabakitzeko eta negozia-
tzeko mahaietan. «Eragile izan
nahi dugu etxebizitzaren espa-
rruan», zehaztu du Garciak.
Eragile, errentarien alde egite-
ko. Bide horretan bertzelako neu-
rriak hartzeko aukera ez dute
bazter utzi nahi, bertzeak bertze,
grebarena. Hau da, alokairua ez
ordaintzeko grebarena. «AEBe-
tan eta Italian egin dituzte gisako-
ak. Bat egitea da halakoetan ga-
koa. Aukera hor dago». Iruinda-
rrekin bat egitera etorri dira
sindikatuko kideak Nafarroara.
Sarea zabaltzera.
Bartzelonako Maizterren Sindikatuko kideek Iruñean emandute orain arte egindako lanaren berri. 2016ko maiatzeanosatu zuten elkartea, eta 1.100 afiliatu dituzte jada. «Indarrakbatzera» deitu du sindikatuak, maizterren eskubideen alde.
Espekulazioarenaurkako errentariak
Ezkerretik, Lourdes Garcia, Marivi Sanchez eta Enrique Lahoz. J. MANTEROLA / ARP
Bartzelonan, batez beste, dirusarreren %40-45 erabiltzendute alokairuan bizi direneketxebizitza ordaintzeko
Kontratuak berritzekozailtasunak utzi ditumaizterren sindikatuakagerian, bertzeak bertze
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 2a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena
Erranen diegu
Erran izan zieten emaku-mea isila, garbia etalangilea izan behar zela;gizartearen arauen
moldean sartzen zen horietakoa.Erran izan zieten gizonek ezinzutela publikoki negarrik egin.Erran izan zieten ilun-ezkilak jo-tzerakoan etxeratzen ez zirenak,desordutan eta deslekutan zebil-tzala. Erran izan zieten ohiturak bere
horretan hartu behar zirela,nahiz eta norbere askatasuna etanortasuna urratuak izan, onartubeharrekoak zirela. Erran izanzieten masturbatzeak pikorrakateraraziko zizkiela aurpegianeta haragia bekatarien galbide etatentazio zela. Erran izan zietenAntonio Machado Frantziara
bere familiarekin borondatezjoan zela eta Lorca bat-batean hilzela. Baina gogoz kontrako bo-rondaterik ez dago eta hiltzetikerailtzera, h-aren galera bainozer edo zer gehiago dago.Erran izan ziguten 1512an ez
zela gurean konkistarik izan,anexioa baizik; Fernando Katoli-koak eskubide osoz bereganatuzuela Nafarroa Gaztelarendako.Urte batzuk geroago, erran zigu-ten konkistaren 500. urteurrena-ren harira, konkista ez zela bere-ziki odoltsua izan (behinik behinkonkistahitza erabili zuten).Erran izan ziguten Gerra Zibila1936. urtean hasi eta 1939. urteanakitu zela eta buruz ikasi geni-tuen datak, baina inork inoiz ezzigun erran Matilde Landa anda-
darrean dagoen (H)ilbeltza eki-menarekin bat eginez hiru nobe-la beltz proposatu zaizkie ikasleeiikastetxe batean eta horietakobat izan da Pratek idatzitako hau.Nobela beltza hauspotzea eta ira-kurzaletasuna indartzea izan dirafikziozko nobela honen bidez er-dietsi nahi izan diren helburuak,baina UPNko hautetsiek ma-muak marraztu nahi izan dituztematrikulazio kanpaina hastearzela.Nafarroan eta, oro har, Euskal
Herrian bizi den egoera politikoberria dela medio, diskurtsorikgabe gelditu dira UPNko aginta-riak, eta arriskurik ez egonagatik,beldurra elikatzea eta jendea la-rritzea hartu dute beren helburu.Errealitatea distortsionatzenduen eskizofrenia hedatu nahidute.Erran izan zieten, erran izan zi-
guten, erraten digute… baina gukere erranen diegu ez dugula inoradoktrinatzen eta ez dugula inoradoktrinatu nahi.
luziarrak zergatik egin zuen bereburuaz bertze eta nork eta nolahil zuten Maravillas Lambertonafarra.Erran izan zigun Jose Iribasek,
Hezkuntza kontseilari ohiak,zein liburu erabili behar genuenNafarroako D ereduko ikastetxeeta eskoletan. Euskal Herrikomapa bat agertzea nahikoa zen li-buru horren erabilera galarazte-ko. Hau ez zen XVII. mendeanpasatu, 2013. urtean baizik.Erran izan digu, LOMCE erre-
formak, libreki adierazteko etahausnartzeko bide ematen digu-ten ikasgaiek ez dutela lekurikgurean. Musikak, Arte Plastikoeketa Filosofiak ez omen dute balio-rik egun. Enpresen mundurakohezi nahi dituzte gazteak, denakberdin. Pentsamendu kritikoari,adierazteko bideei eta aberasta-sunari ateak itxiz. Berriki erran digute Telleria
eta gero zer? liburua D eredukozenbait ikasle talde adoktrinatze-ko tresna izan dela. Baztanen in-
Nafarroan eta, orohar, Euskal Herrian
bizi den egoerapolitiko berria delamedio, diskurtsorik
gabe gelditu diraUPNko agintariak
Irudiab Garralda
Herriz herri, Altsasuko gazteen aldeAsteburuan hasi zen Altsasu martxan, terrorismoa egotzita auzipetutako herriko gazteen alde herriko hainbat
kolektibok antolatutako ekinaldia. Zubirin hasi zen martxa, larunbatean, eta Pirinioetako hainbat herri zeharka-
tu zituen, Garralda eta Otsagabia tartean. Auzipetutakoen senideek herritarren elkartasuna jaso zuten, herriz
herri. Asteburuero eginen du aurrera martxak. Bihar Nafarroako erdialdean izanen da (Tafalla, Gares eta Liza-
rra); hilaren 10ean, mendialdean; 17an, Iruñerrian; eta Erriberan amaituko da, hilaren 24an. JAGOBA MANTEROLA / ARP
Maiatzaren 7an hasiko da Indar Gorripeñako 11 kideren aurkako epaiketa
IRUÑEA bMaiatzaren 7an hasiko da, Iruñean, Osasunako Indar Gorripeñako 11 kideren aurkako epaiketa. Talde kriminal bateko kide izateaegotzi diete. Indar Gorriren aurkako operazioa iazko apirilean egin zu-ten. 21 pertsona auzipetu zituzten hasieran, baina haietako 11ren aur-kako prozesuak baino ez du egin aurrera. Fiskaltzak bi urteko espetxezigorra eskatu du bakoitzarentzat, bere behin-behineko ondorioentestuan. Epaiketa maiatzaren 7tik 11ra eginen dute.
800VIANA SORTU ZUTENETIK JOANDAKO URTEAKVianako herria bere 800. urteurrena ospatzen ari da. Data hori nabar-
mentzeko, bertzeak bertze, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bo-
zeramaileen Batzordeak herri horretan egin dute asteon asteleheneroko
bilera. Herriko udaletxean egin dute batzarra.
Muturreko pobrezia erdira murriztekoasmoa agertu du Nafarroako Gobernuak
IRUÑEA b Gizarteratze Plan Estrategikoaren zirriborroa aurkeztu duNafarroako Gobernuak, asteon. Konpromiso zehatzak hartu ditu lau-koak: besteak beste, lanerako gai izan eta errenta bermatua jasotzenduten guztiei lan bat bermatzea bi urteko epean; pertsona horien er-diak, gainera, ez lirateke langabezian egonen hamabi hilabete bainogehiago. Muturreko pobrezia ere erdira murriztu nahi du. 2015eko da-tuen arabera, herritarren %8,8 daude egoera horretan.
«Ni Ahal Dugu-tik botatzekoerabakia iraingarria da etikarenikuspuntutik, eta, gainera, ez du oinarri juridikorik; nik lanean jarraitu nahi dut»Laura PerezAhal Dugu-tik bota duten parlamentaria
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko martxoaren 2a
ANTZERKIA
ANTSOAIN La caida del hombre
en crisis.
bGaur, 21:00etan, antzokian.
ANTSOAIN Tdiferencia: Jolasto-
kia.
b Igandean, 18:00etan,
antzokian.
AZAGRA La Butaca: Ventiunasalvas de ordenanza.
b Igandean, 19:15ean, Francisco
Arbeloa ikastetxean.
BURLATA Antes muerta que con-
victa, Beatriz Ricorekin.
bBihar, 21:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Estefania de Paz: Cabaret paranormal.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEA Espainiako AntzerkiKonpainia Nazionala: La dama
duende.
bGaur, 20:00etan, Baluarteko
auditoriumean.
IRUÑEA De cañas con EnriqueSan Francisco, Enrique San Fran-
cisco aktorearen bakarrizketa.
bGaur, 22:00etan, Zentralen.
IRUÑEA Jaione Urtasun ipuinkontalaria: Pontxarekin arre,
entzun eta barre.
bBihar, 12:00etan, Zabalguneko
Civivox aretoan.
IRUÑEACamioneta y manta.
bBihar, 20:00etan, eta etzi,
19:00etan, Gaiarre antzokian.
IRUÑEALagartijas Tiradas al Sol:
Tijuana.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Gaiarre antzokian.
LODOSA Txalo: Enredo familiar.
bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
ZINEMA
IRUÑEA Golem Arte zikloa: Ro-
bert Doisneau: a través de la lente.
bAsteartean, 18:30ean eta
20:30ean, Golem Baiona aretoan.
IRUÑEA Ikuspuntu jaialdia:
Young and Beautiful.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.
ERAKUSKETAK
IRUÑEA Txo kolektiboaren era-kusketa. Pintura eta eskultura.
bParlamentuan, bihar arte.
BERTZELAKOAK
IRUÑEA Txan Magoa: Inpernutik
natorren artista bat naiz ni!
bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
Gure proposamena b Iruñea
Gaur hasiko da Bardoen bigarren faseaBi saiorekin hasiko da, gaur, Bardoak taldekako bertsolari txapelketaren bigarren fasea: Iruñean izanen da bat, eta Beran bertzea. Iruñeko
saioa izanen da lehendabizikoa, 19:00etan eginen baitute, Arranon. Berakoa, berriz, 22:00etan, Katakun. Asteburu honetako saioak igandean
amaituko dira, Aldazko Marxika elkartean eginen dutenarekin. Bigarren faseko azkena hilaren 11koa izanen da. Finala, berriz, hilaren 24an egi-
nen dute, Lekunberrin. Irudian, Berako eta Barañaingo taldeak. NAFARROAKO HITZA
MUSIKA
ALTSASU Haize Berriak Bandaeta Sakanako musika eskolako
kideak.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
BARAÑAIN Jorge Sanchez.El grito de las floresdiskoaren
aurkezpena.
bBihar, 20:30ean, auditoriumean.
BARAÑAIN Chicago Moody
Synphonic Band.
bAsteazkenean, 19:00etan,
auditoriumean.
BERA Willis Drummond.
b Igandean, 20:00etan, Katakun.
IRUÑEABeatriz Pomes (flauta)
eta Jaime Velasco (gitarra).
bGaur, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Chorpatelicos.bBihar, 18:00etan, Civicanen.
IRUÑEA Flitter eta BicarbonatoSadico.
bBihar, 20:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEA Blues jaialdia: Eric Gales.b Igandean, 20:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Jordi Savall.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Jazz jaialdia: Romain
Pilon eta G.I.J. Trio.
bAsteartean, 21:00etan, Zentralen.
IRUÑEARay Collin’s Hot Club.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Zentralen.
TAFALLA Glaukoma.
bBihar, 22:00etan hasita, Kube
aretoan.
TUTERA Bruna Sonora.bBihar, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
BERTSO SAIOAK
ALDATZ Bardoak: Larraun daAraitz. Bi Dozena (Larraun-Araitz)
eta Unibertsolariak (Lesaka).
b Igandean, 17:30ean, Marxika
elkartean.
BERA Bardoak: Aldatzea Komeni
(Leitza) eta Ibardin: hiru ta lau
dira zazpi (Bera).
bGaur, 22:00etan, Katakun.
IRUÑEA Bardoak: Addams
familia (Malerreka-Baztan) eta
Topa bardo kopa! (Iruñea).
bGaur, 19:00etan, Arrano
elkartean.
Kattalin Barber Iruñea
Betaurreko moreak ez ezik, ber-deak ere jantzi ditu Ana Maria Do-minguezek (Plasencia, Espainia,1981). Iruñeko Udaleko inguru-men heziketako teknikaria da,esperientzia handikoa kolektiboekologista eta feministetan. Aste-azkenean hitzaldia eskainiko du,CGTk antolatuta, Iruñean.Zein da ekologismoaren eta fe-
minismoaren arteko lotura?
Nahitaezko lotura da ekologismo-aren eta feminismoaren artekoa.Ekologismoak ingurumenarenbabesa du oinarri, baina inguru-mena zentzu zabalean ulertuta,eta faktore sozialak kontuan har-tuta. Horrela ulertzen dut nik,behintzat. Ekologismoan betau-rreko berdeak jantzi nituen, etafeminismoan, berriz, betaurrekomoreak. Orain, bi koloredun be-taurrekoekin ikusten dut mun-dua. Ingurumen arazoez jabetze-
az gain, lurra interes ekonomiko-en, politikoen eta pribilegiatutakoklaseen mesedetan dagoela kon-turatu nintzen. Hau da, kapitalis-moaren mesedetan. Eta feminis-moak emakumeen mendekota-suna erakusten du sistema pa-triarkal batean. Orduan kontura-tu nintzen lotura handia dutela, bimenpekotasun mota direla. Gai-nera, ezinezkoa da sistema kapi-talista bat existitzea sistema pa-triarkalik gabe.Hortaz, nola definituko zenuke
ekofeminismoa?
Bizitzaren iraunkortasunerako apriori desberdinak diruditen bikorronteen arteko nahitaezko el-karrizketa gisa ulertzen dut eko-feminismoa. Ekologismoa eta fe-minismoa ez dira hain desberdi-nak, badituzte ezaugarri komunasko. Borroka feminista eta eko-logisten arteko elkarrizketakkontuan hartuz, modu osatuagobatean ikus dezakegu nola joan
gaitezkeen beste eredu desberdinbaterantz. Ekologismoak inguru-menari eta bizitzari eutsi nahi dio,baina, ez badu begirada feministatxertatzen, asko utziko du kanpo-an. Horregatik diot ekofeminis-moaren begirada osatuagoa dela.Ekologismoak eta feminismoakbat egiten dute ekoizpenari egin-dako kritikan, hazkunde ekono-
mikoari egindakoan eta garape-nari egindakoan, eta bat egitendute eguneroko bizitza erdigune-an jarriko duen gizarte eta ekono-miaren aldeko apustuan. Azkenfinean, feminismoa eta ekologialotzea da ekofeminismoa. Hau da,mundua aldatzeko bi teoria etapraktika horiek elkarrenganagerturatzea.
Ekologismoak elikatzen du fe-
minismoa eta alderantziz?
Bai, ekofeminismoak bietatikedaten du, bi menpeko harrema-netatik. Kezka asko berdinakdira, eta jatorriak ere bai, hortaz.Egia esan, gero eta aurrerapausogehiago ematen ari dira, askotanekofeminismohitza agertu gabe.Adibidez, orain dela gutxi irakurri
nuen Klima AldaketarenBide Orria dela-eta ema-kume talde bat kexuagertu zela, genero ikus-pegia falta zitzaiolako.Izan ere, pobrezia ener-
getikoa handiagoa da emakume-en artean. Begirada hori kontuanhartzen ez badugu, ez dugu begi-rada osoa izanen, ez ditugu osagaiguztiak izanen zapalketa ulertze-ko. Feminismoan ere kontuan har-
tzen da begirada ekologista?
Feminismoan ez da zertan egonbegirada ekologista bat. Era bere-
an, ekologismoa ez da zertan fe-minista izan. Bat egin dezaketenbi kontzientzia mota dira. Halaere, feminismoan sakontzen ba-dugu, eta, adibidez, heldu den as-teko greba kontuan hartzen ba-dugu, konturatuko gara diskur-tso hau gero eta gehiago hartzendela kontuan. Lan greba, zaintzagreba eta kontsumo greba izanenda. Greba honetan badago begira-da hori, eta azken bi urtetik honahasi naiz horrelako begiradaikusten feminismoan. Aurrekourteko Martxoaren 8ko manifes-tazioaren bukaeran irakurri zenaoso ekofeminista izan zen. Geroeta gehiagok hartzen dute beregain diskurtso antikapitalista etaantikontsumista. Nola eraman daiteke praktikara
ekofeminismoa?
Hain zuzen ere, nik uste dut eko-feminismoaren erronka handie-netarikoa dela praktikara erama-tea. Oso teorikoa da, eta saiatu be-har dugu praktikara eramaten,baina diskurtsoa ekintzetara era-matea zaila da, eta esfortzu han-dia egin behar dugu. Adibidez, ja-betzea emaitza ez dela prozesuabaino garrantzitsuagoa. Nire la-nean, asteleheneroko bileran«zer moduz?»batekin hastengara beti. Bakoitzak bere bizitzadu, baina guztia kontuan hartzensaiatzen gara. Kostatu zaigu girohau eraikitzea gure artean, bainalortu dugu. Ez gara makinak, etabakoitzari gertatzen zaionak in-porta du. Nolakoa da ekofeminismoaren
mugimendua Euskal Herrian?
Mugimendu handia dago, kontuada askok ez dutela euren buruaekofeministatzat jotzen. Hala ere,haien ekintzen bidez har ditzake-gu borroka horiek ekofeminista-tzat. Adibidez, niri iruditzen zaitBilgune Feministak dituen lanildo askok ekofeminismoarenbegirada dutela. Ekofeminismoa-ren etiketa jarria ez duten arren,pentsamenduarekin bat egitendute. Horrez gain, gero eta topa-keta eta jardunaldi gehiagodaude ekofeminismoaren ingu-ruan, bizitzaren jasangarritasu-narekin lotuta. Zer-nolako erronkak ditu mugi-
menduak?
Diskurtsoa praktikara eramateaizanen litzateke erronka handibat. Ongi legoke, halaber, taldebatek teoriatik praktikarako bi-dea hartzea eta modu horretangure egunerokotasunera, gurekolektiboetara eramatea mugi-mendua. Transgenero begiradaere behar du ekofeminismoak.Lan egin behar dugu, gizonen etaemakumeen arteko dikotomiagainditzeko.
«Nahitaez daude lotutaekologismoa eta feminismoa»
Ana Maria Dominguez b Ekofeminista eta ingurumen heziketako teknikaria
Feminismoa eta ekologismoa txanpon bereko bi aurpegi direla erakusten ari da Ana MariaDominguez ekofeminista. Bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzea da gakoa, haren ustez.
IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
«Pobrezia energetikoahandiagoa da emakumeenartean; hori kontuan hartzen ezbada, ez dugu begirada osoa»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 2a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]