52
NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia Javier Caño

Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta

Independentzia

Javier Caño

Page 2: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA

INDEPENDENTZIA

Page 3: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

HITZAURREA Azken bolaran, autodeterminazioa edo independentzia bezalako hitzen esanahiaren inguruan nahasmen nabarmen bat dago. Maiz, interesatua den nahasmena, izan ere zenbait aldarrikapen politiko desakreditatzeko ohiko modu bat baita beraiek desitxuratzea, bai kutsu anakronikoz deskribatuz, bai euren etsaiek euretatik egin nahi duten karikaturaren ezaugarriak egotziz. Hau dela eta hartu da lan hau argitaratzeko erabakia Eusko Alkartasunako batzarkideek beraiek eskatuta. Beronen izaera didaktikoa, Eusko Alkartasunaren Ikaskuntza eta Programetarako Idazkaritzako arduraduna den Javier Cañori eskertu behar zaio bereziki, doktrina fundamentazioa eta kontzeptu teorikoak bateratzen jakin baitu, autodeterminazioa eta independentzia eztabaidatzen dutenek planteatzen dituzten arazo politikoei ematen dien erantzun argi eta xumeaz. Autodeterminazio Eskubidearen aitorpen eta aplikazioak Nazioarteko ltunetan modu oparoan jasoa, eta, teorian, hori dela eta, estatuetako barne zuzenbide positiboan beharko zukeena dagoeneko, beti aurkitu ditu zailtasunak eta eragozpen zorrotzak, dagokien Estatu Nazioanitzen aldetik eta baita Nazioarteko elkartearen beraren aldetik, azken honek nahiago baitu gaur egungo "statu quo"aren aldaketak direla eta arazotan ez sartu, batez ere, nazioarteko ingurune horretan eragina duten estatuak asaldarazten baditu. Horregatik, Obietak gogorazten digun bezala, herrien autodeterminaziorako eskubidea informatzen duen printzipioak izaera demokratiko soila izan arren, Wilson Presidenteak Lehen Mundu Gudaren ostean herrian zabaldu zuenetik, era guztietako oztopoak aurkitu ditu bere aplikazio praktikoan. Koiuntura hartan, potentzia irabazleek egoki iritzi zioten estatu galtzaileen eremuan aplikatzeari, baina, jakina, onartezintzat jo zuten bere egokitasuna estatu irabazleen baitan. Ondoren, “mendebaldeko mundu demokratikoak”, printzipioaren aplikazioa modu interesatuan ulertu zuen, kolonia egoeretara zorrozki mugatuz, eta ondorioz, hitzaren ohizko zentzuaren kolonia egoera batean bizi ez ziren estaturik gabeko herri eta nazioei ukatuz (kultur kolonialismorik ez balego bezala!) Honek, NBEko Giza Eskubideen Zuzendariari berari, Mr. John Humphrey-ri, ironiaz esanarazi zion, antza denez kolonia ez ziren herriak ez zirela jadanik herri. Azkenik, estatu handien hipokresiak eta anbiguotasun joko bikoitzak, ahalegina egin dute herrien autodeterminazio eskubide demokratikoaren aldarrikapen unibertsala, aldarrikapen handi edo itunetan (Helsinki, etab...) neutralizaturik ager dadin, estatuen lurralde batasunaren eskubidea batera baieztatuz eta antzeko aldarrikapenak eginez, honela, bakoitzak duen egoeraren arabera aipatuko ditu Itunak... Indartsuen aurrean (finkatutako estatuak), ahulen (herri txikiak, estaturik gabeko nazioak) eskubideak aitortzeari muzin egiten dion Nazio elkarteak dituen ohiko miserien gainetik, Autodeterminazio Eskubidea printzipio demokratiko baten izaera hartuz doa, nazioarteko zenbait gatazka era egokian konpontzeko gai den printzipio bakarra da, eta egunen batean, ez da egongo estatu zibilizaturik printzipio hau bere oinarrizko legeetan sartzeari muzin egingo dionik, demokraziaren aurkako izatearen etiketa jaso gabe. Hori dela eta, gaur egun kontu hauek beste norabide bat hartu dute. Honela, eskubide hau gure Euskal Herriarentzat defendatzen dugunean, espainiar nazionalismoaren bozeramaileek, (nahiz eta euren burua nazionalistatzat ez jo), Euskal Herrian eskubide honen aplikazioak dituen zailtasun praktikoak argudiatzen

Page 4: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

dituzte, baita ironiaz erabili ere: lurralde eremua, eskubide bera probintziei eta Udalerriei ere aitortzea, nazional izaera, etab, etab. Autodeterminatzeko egoera berean dagoen edozein herritan zailtasun praktiko hauek eta beste zenbait ez baleude bezala, nahi ta nahi ez, izan ere giza taldeak babes politikorik gabe bizi izan direnean bereziki, eta beste herri batzuk mediatizaturik egon direnean, ez baitaitezke talde homogeneoak izan, talde kontzientzia eta kultur nortasun ezaugarri berak dituztela! Arazo praktiko hauei ere erantzun nahi die argitalpen honek. Herriek, horien artean Euskadik, zein formula politikoren menpe bizi nahi duten aukeratzeko daukaten autodeterminazio eskubideak, hainbat eragozpen interesatu merezi izan baditu, zer esanik ez independentziaren aldarrikapenak! Hemen, karikaturak eta inguratzen gaituen tradizio zentralista eta jakobinoaren aurrean ageri den aldarrikapen asaldagarri horren deskreditua harantzago doaz oraindik, eta, gaur egun bereziki, aurrekorik ez duen eraso politiko, mediatiko eta intelektual bati edukia ematen ari zaizkio. Euskal independentismoak jasaten zituen ohiko erasoen aurrean, bere balizko "bokazio autarkikoa" dela eta barregarri utziz, eta ondorioz ekonomikoki itotzera kondenatuz eta antzeko topikoak erabiliz, eta orain ekonomia globalizatu denean eta mugarik gabeko eta dependentzia berezirik ez duen merkatal elkartruke arauekin bizi garenean, beste era bateko topikoetara jotzen da, adibidez: "Herrialde global"erako joera dagoenean, Europar Batasuna eraikitzeko estatuen egiturak gainditzen direnean, Euskadi estatu bat! Estatuek beraien izateari utzi behar ote diote, XXI. mendeko eskemen arabera jakina, euskal abertzaleok desioko genukeen benetako Europar Konfederakuntza baten ikuspegi urrunean bada ere? Baina, zeintzuk izango lirateke balizko Konfederakuntza eta Federakuntza baten elementu eratzaileak, Estatuak besterik, nahiz eta Batasunari konpetentzia garrantzitsuak ema n, eta nortzuk osatuko lukete estatuzgaindiko erakunde horien borondatea, estaturik gabeko herrien asmo zilegien bitarteko gisa eginez? Independentzia bezalako nazioen asmo natural baten anakronismoa salatzen duten aurkakoen aurrean, gertaeren errealitatea dago: azken mende erdian, estatu independienteen kopurua 1946.ko 74tik, gaur egungo 193ra gehitu da. Eta, Euskal Herria bezalako nazio txiki batetik sortuko litzatekeen estatuaren moduko estatu txikiek zentzurik ez dutela ,ohiko argudio irrigarrira jotzen dutenentzat, nahikoa da gogoratzea, gaur dauden estatuetatik, 87-k 5 miloi baino biztanle gutxiago dituztela, 58-k 2 miloi terdi baino gutxiago, eta 35-ek 500.000 biztanle baino gutxiago dituztela. Ez da hitzaurre hauen helburua, argitalpen honek, hain zuzen ere, hedatu nahi dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko direnei gomendatu gabe, The Economist (1998.eko Urtarrilak 3), edo Ohmae, Alesine edo Wacziarg bezalako jende adimentsuaren idatzietan, estatu txikiek maiz agertzen duten dinamismoa eta kualifikazio ekonomikoa dela eta dituzten abantailak irakur ditzaten. Hainbat topiko gezurtatzen dituzten argudio sendoak aurkituko dira, esate baterako euskal independentismoaren aurka erabili direnak, izan ere maiz argudio zientifikoz mozorrotuta beste era bateko nazionalismo zanpatzaile eta zurgatzaile baten adierazpena besterik ez baitira izan.

Carlos Garaikoetxea

Page 5: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

EGILEAREN OHARRA

Aurrerago adierazten den bezala, lan hau hasiera batean, batez ere Eusko alkartasunako militantziari zuzendutako heziketarako barne-dokumentu gisa pentsatu zen. Horregatik, argitaratzeko lanek izaten dituzten erreferentzia bibliografikoak, aipamenak eta iritzi kritikoak ezabatu egin ziren. Ondoren lana argitaratzea interesgarritzat jo da, eta testua aipamenak eta bibliografia sartuz aldatzea materialki ezinezkoa denez gero, izan ere osorik berriz ere idatzi beharko bailitzateke, ezinbestekotzat jotzen dut gutxienez ere egile batzuk aipatzea, lan honetan beren ekarpenez baliatu bainaiz. Lehenengo zatia, eduki teorikoa eta kontzeptuzkoa duena da noski aipamenetan oparoena; bertan, besteak beste, B. AZKIN, DE BLAS, J. BODIN, Y. ESTORNES, J. GUIMON, M. KEATING, KOHN, LARRONDE, J.A. OBIETA, PI eta MARGALL, PROUDHON eta RENAULTen ekarpenak jaso ditut. Bigarren zatiak, praktikoa eta erabilgarria denez gero, ez du hainbeste aipamen bibliografíko. Hala eta guztiz ere, BOWTT, J.M. CASTELLS, C. GALLASTEGUI, M. HERRERO DE MIÑON, JIMÉNEZ DE ABERASTURI, P. LUCAS VERDU, G. MONREAL eta ORUETAren idazkiak eta argitalpenak kontuan izan dira. Hirugarren eta azken zatia, autodeterminazioarekin erlazionatuta dauden 31 galderaren laburpen sinplifikatu eta praktiko gisa landu dena, Québec-en autodeterminazioari buruzko azken erreferenduma zela medio erabili ziren galdeketen egitura formalean oinarritu da.

Javier Caño Areeta-Getxo, 1997ko abendua

Page 6: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

SARRERA

Dokumentu hau hiru eskakizun-motari erantzuteko landu da: 1.- Azken Biltzar Nagusian, militanteen artean autodeterminazioaren eta independentziaren gaia zabaldu eta ezagutzeko dokumentu erraz eta didaktiko bat lantzeko ebazpen bat onartu zen. 2.- Bizkaiko Batzorde Eragileak 1996ko martxoan Euskadiko Batzorde Eragilea idazki bat igorri zuen, "Euskadi Proiektua" izeneko zirriborroa lantzeko Batzorde bat eratzea proposatuz, besteak beste ondorengo gai hauek aztertzeko:

a) independentziaren kontzeptua egungo testuinguru europarrera egokitzea. b) autodeterminazio-eskubidearen onarpenera zuzenduko den indarkeriarik

gabeko estrategia bat garatzea (epeak, nazioarteko harremanak, propaganda, eta abar)

c) hiritarrei, alderdiei eta elkarteei irekita dagoen proposamena.

3.- Proiektuaren alderdi praktikoak aztertu beharra, ez faktore mugatzaile gisa, eraginkortasun-baldintza gisa baizik, proiektuak sortzen dituen zalantzei erantzunez eta gizartearen, ekonomiaren eta politikaren arloetan dakartzan abantailak aurkeztuz. Hori guztia kontuan izanik, Txosten honek hiru zati ditu: Lehenengoak, izaera teorikoa eta gauzak argitzeko asmo didaktikoa izanik, ondoko gai hauei buruzko zenbait azalpen eman nahi ditu: 1.- Nazionalismoa. 2.- Nazionalismo-motak. 3.- Nazionalismoa eta autodeterminazioa. 4.- Nazionalismoa, subiranotasuna eta independentzia. 5.- Nazionalismoa eta Estatu independentea. 6.- Nazionalismoaren bilakaera. 7.- Autodeterminazio-eskubidea. Kontzeptua. 8.- Autodeterminazio-eskubidearen edukia. 9.- Eskubidearen subjektua: Herria eta Nazioa. 10.- Eskubidea gauzatzea: autobaiespena, autodefinizioa, automugapena, barne- eta kanpo-autodeterminazioa. 11.- Autodeterminazioa nazioarteko esparruan. 12.- Autodeterminazio-eskubidearen izaera eta funtsa. Izaera praktikoagoa duen bigarren zatiak, lehenik eta behin, gogoeta hauek gure egoeran aplikatu nahi ditu eta, ondoren, autodeterminazio-eskubidea Euskal Gizartera irekita dagoen Proiektu Nazional gisa gauzatzeko aurrerabideak ikertu nahi ditu. Besteak beste, ondorengo gai hauek aztertzen dira: 1.- Eusko Alkartasunaren nazionalismoa. 2.- Egungo lege-esparrua gainditzea: bidezkotasuna, arrazoiak eta testuinguru soziopolitikoa. 3.- Aurrera egiteko egon daitezkeen bide edo prozedurak: eskubide historikoak edo autodeterminazioa. 4.- Eskubide historikoen bidea: IZAN, EDUKI eta EGON bezalako eskubide historikoak.

Page 7: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

5.- Autodeterminazioaren bidea. 6.- Euskal Herria edo Nazioa eskubidearen subjektu gisa. Botere eratzailea eta erabakitzeko subiranotasuna. 7.- Pertsona- eta lurralde-esparrua: hiritartasuna eta lurraldea. 8.- Barneko eta kanpoko esparru politikoa. Izaera ireki eta demokratikoko Proiektu Nazionalari dagokionez, ondorengo puntuak aztertzen dira: 1.- Proiektuaren garapenaren premia. 2.- Autodeterminazio-eskubidearen gizarte-instituzionalizaziotik eratortzen diren eskakizunak. 3.- Planteamendu nazionalistatik eratortzen diren eskakizunak. 4.- Proiektuaren alderdi politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak. 5.- Alderdi politikoa. 6.- Alderdi ekonomikoa. 7.- Alderdi sozial eta kulturalak. 8.- Aldagai europarra eta nazioartekoa. Aurreko analisien ondorioz, Txostenaren bigarren zati hau hiru alternatiba zehatz garatuz amaitzen da: 1.- Negoziazio politikoa eta konstituzio-hitzarmena. 2.- Egungo lege-esparrua gainditzea, eskubide historikoetan oinarrituz indarrean dagoen lege-ordenamendua sakontzeko bidea jorratuz. 3.- Eusko eta/edo Nafarroako Legebiltzarrak Ganbarak autodeterminazioari eta euskal hiritarren gehiengoaren borondatea errespetatzeari buruz lortutako akordioak eta egindako deklarazioak Lege bidez onartzea. Txostenaren hirugarren zatia, eguneroko bizitzan autodeterminazioaren inguruan sortzen diren gaiei loturiko arrazoi, abantaila eta erantzunen laburpen sinplifikatu batez amaitzen da.

Page 8: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

KONTZEPTU ETA AUZI HISTORIKOAK

1.- NAZIONALISMOA Herri eta talde etnikoen existentzia, zaharra bezain zabala den fenomeno historikoa da. Herri edo talde etniko hauetan agertzen diren oinarrizko ezaugarriak hauek lirateke: elkarren artean antzeko ezaugarriak izanik beste talde batzuekiko kanpotik antzeman daitezkeen diferentziak izatea eta ezaugarri horien ondorioz talde horrek bere buruarentzat egitura politiko bereziak sortu izana. Nazioen fenomenoa da. Baina datu honi arrazoi desberdinengatik beste datu bat batzen zaionean, hots, partaide izatearen kontzientzia eta lotura nazional horiek bide politikoen bitartez, adibidez Estatu propioaren sorkuntzaren bitartez zaindu, mantendu, iraunarazi eta sendotzeko premia, XIX. mendean agertu eta Nazionalismo gisa ezagutzen den ideologia boteretsua eratzen duen fenomeno nahiko modernoarekin aurkitzen gara (B.Azkin). Nazionalismoak bere erroak iraganean eduki arren, XIX. mendera arte ez zen masa-mugimendu bihurtu, eta honela, azken 150 urteotan gertatu diren aldaketa garrantzitsu gehienak eta aldi horretan osatu diren Estatu berri gehienak, nazionalismoaren eraginaren ondorio dira. Mugimendu edo ideologia nazionalistaren sorreran bi arrazoi-mota edo faktore kontrajarri desberdinek izan dute eragina: liberala, demokratikoa, razionala eta unibertsala bata, eta ikuspegi lokalistan eta barne-gogoan oinarritua bestea. Horrela:

a) Nazionalismo modernoa, alde batetik, gizabanakoan oinarritutako eskubideen ideia liberal eta demokratikoak talde etnikoetara zabaldu izanaren ondorioa da. Izaera indibidualista duen demokrazia liberalak pertsonei zein erregimen politikoan bizi nahi duten aukeratzeko eskubidea onartzen* badie, nazionalismoak eskubide hori bera aplikatzen dio gizabanakoen multzoari, talde etnikoari edo nazionalari, gizabanakoaren erabaki librea askatasun nazional bihurtuz. Ikuspegi honetatik, nazionalismoa ideia unibertsal gisa aurkezten da eta berau nazio guztiei aplikatzea defendatzen du. Ideia honek arrakasta izan zuen XIX. mendeko Europan, "nazionalitateen printzipioa" izenarekin. b) Bestalde, nazionalismoa partaide izatearen kontzientzia etniko eta nazionalean oinarritzen da, mugimenduak arrakasta izan dezan faktore emozional bereiztezina eta beharrezkoa baita. Balio nazionalekin identifikatzeak, berez, ez du zergatik mugimendu nazionalistarik sortu behar, baina hauek erasotu edo indarraren bidez asimilatu edo deuseztatzeko ahaleginengatik arriskuan daudenean, kontzientzia nazionala handitu egiten da eta talde etnikoa bere biziraupena ziurtatuko duten egitura politiko berriez hornitzera bultzatzen du.

2 NAZIONALISMO-MOTAK: ETNIKOA ETA ZIBIKOA Azaldutako oharren arabera, nazionalismoa aztertzen duten lanek bi mota ideal eta abstraktu bereizi ohi dituzte, eta sailkapen teoriko guztiekin gertatzen den bezala, hauek oso gutxitan datoz bat mota zehatzekin, baina errealitatea azaltzeko baliagarriak dira.

Page 9: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Izenak aldatzen diren arren, funtsa berdintsua da. Honela, KEATING-ek nazionalismo zibikoa eta nazionalismo etnikoa bereizten ditu. KOHN eta LARRONDEk, kontinental edo alemana eta liberala bereizten dituzte. DE BLAS-ek kulturala eta politikoa bereizten ditu, eta RENAULT-ek nazionalismo organizista eta nazionalismo boluntarista aipatzen ditu. a) Nazionalismo etnikoa: Nazionalismo-mota hau gehiago oinarritzen da Nazio, Herri edo Taldean, gizabanakoetan baino. Nazioak berezko funtsa edo nortasuna dauka, kulturak, hizkuntzak, balioek, tradizioek edo historiak osatzen dutena. Eskubideen jabea Herria edo Nazioa da, eta gizabanakoak nazionalak izango dira funts nazionalarekin bat datozen neurrian. Nazionalismo honen xedea Nazioa bera da, eta hiritarren identifikazioaren perfilak emozioekin eta afektibitatearekin zerikusi handiagoa du razionaltasunarekin eta boluntarismoarekin baino. LARRONDEk nazionalismo germaniko deritzon nazionalismo-mota honek beste izen batzuk ere jaso ditu: kontinentala, esentzialista, kulturala, organizista, eta abar. b) Nazionalismo zibikoa: Nazionalismo honen abiapuntua ez dira aldez aurretik existitzen diren funtsak edo nazioak. Bere abiapuntua, Herri edo Nazio gisa eratzea erabakitzen duten gizabanakoen boluntarismoa eta erabakia dira. Nazioa, gizabanakoaren onespenean oinarritzen den Proiektua edo ekintza kolektiboa da. Nazionalismo hau liberala eta demokratikoa da eta pertsona guztiei irekita dago, Talde etniko horretakoak ez diren pertsonei ere. Erabakiak eta eskubideak gizabanakoei gehiago dagozkie Nazioari baino. Eredu honek, jatorrian, sistema frantzesa du oinarri. Bere ñabardurak razionalagoak dira afektiboak baino, eta Gizarte globalen eraketari arreta handiagoa eskaintzen dio talde etnikoen interesei baino. Nazionalismo etnikoa nazionalitateen printzipioarekin, Nazioak Estatu bihurtzeko duen eskubide gisa (Estatu-Nazioa), gehiago identifikatu zen bezala, nazionalismo zibikoak autodeterminazioaren printzipioa eta Nazio-Estatuak sortarazi zituen. 3 NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA NAZIONALITATEEN PRINTZIPIOA. Egia esan, nazionalismo oro autodeterminazio-doktrina bat da, batzuen eta besteen arteko desberdintasunek eskubideen eta erabakiaren subjektua bakarrik ukitzen dute. Nazionalismo etnikoarentzat subjektua He rria edo Nazioa izango da, eta zibikoarentzat, ordea, gizabanakoak (Keating). Beste auzi edo eztabaida-arrazoietako bat zera da: nazionalismoek izendapen hori merezi izateko Estatu propio bat eratzeko helburua izan behar duten ala ez. Gai hau argitzeko, komenigarria izango da autodeterminazio-eskubidea eta nazionalitateen printzipioa bereiztea. a) Autodeterminazio-eskubidea Eskubide hau, lehen adierazi dugunez, jatorri demokratiko eta liberala duen printzipioa da, gizabanakoaren funtsezko eskubideak (askatasun-eskubidea hain zuzen) Herri edo Talde etnikoetara lekualdatu nahi dituena. Honela, gizabanakoen askatasuna askatasun nazional bihurtzen da.

Page 10: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Baina eskubide hau, libreki nahi den erregimen politikoa aukeratzeko askatasuna den heinean, SUBIRANOTASUNAREKIN bakarrik dago lotuta, testu konstituzionaletan "Herri subiranoa" edo teknikoki egokiagoa den "Botere Eratzailea" adierazpenari eman ohi zaion zentzuan. Zentzu honetan, autodeterminazioak Herri baten barneko eta kanpoko egitura politikoari buruzko erabaki libre eta subiranoa esan nahi du, baina ez da derrigorrez estatu independente baten sorkuntzarekin identifikatzen, sezesio edo banantzeaz gain beste aukera batzuk badaudelako, hala nola agregazioa, federazioa, eta abar. Beraz, nazionalismo oro autodeterminazio-doktrina bat dela adierazteak, erabakitzeko subiranotasuna lortzeko helburua izan behar duela esan nahi du, gutxienez. b) Nazionalitateen printzipioa XIX. mendean oso zabalduta zegoen printzipio honek dagoeneko autodeterminazio-modalitate zehatz bat dakar, eta Estatu independente baten eraketara bideratzen da zuzenean. Historikoki, Nazioaren ideian oinarritzen ziren ideologia nazionalistek eta nazionalismo kultural eta etnikoek defendatu zuten, eta politikoki Estatu gisa gauzatu gabe zeuden Nazioek printzipio hau erabili zuten estatalitate propioa lortzeko. Formulazioan, argudiaketa oso sinplea izan arren, logika eztabaidaezina zeukan: Estatu oro Nazio baldin bada, Nazio orok Estatu bihurtzeko eskubidea du. Formulatu zeneko testuinguru historikoan baliozkoa zen argudiaketa hau koiunturala da, Nazio-Estatuak existitzen diren bitartean duelako balioa, baina Estatu-eredu hori krisian sartzen denean bere balio osoa galtzen du. Nazionalismo modernoek horrexegatik baztertu dute, autodeterminazio-eskubidearekin ordezkatuz. Nolanahi ere erabilgarria da diferentzia hori gogoratzea:

* Autodeterminazio-eskubidea erabakitzeko subiranotasunarekin erlazionatzen da, eta ez du zertan independentziarekin lotuta egon behar. * Nazionalitateen printzipioak, erabaki-subiranotasuna aldarrikatzen du Estatu Independente bat eratzeko.

4 NAZIONALISMOA, SUBIRANOTASUNA ETA INDEPENDENTZIA Nazio eta Estatu kontzeptuak inguratzen dituen nahaspila terminologikoak, subiranotasun eta independentziaren printzipioak ere inguratzen ditu (AZKIN). Subiranotasuna hala Nazioari nola Estatuari loturik egon daiteke. Lehen kasuan, subiranotasun nazional, Herri Subirano edo Botere eratzaileari buruz ari gara hitz egiten, eta honi dagokio forma politikoari buruzko erabakia hartzea. Erabaki-subiranotasun edo determinazio librerako subiranotasun gisa izendatu duguna da. Subiranotasuna Estatuari loturik dagoenean, subiranotasun estatalak lege edo politika-independentzia edota Estatu independentea esan nahi du. "Societates quae superiorem non recognoscunt" (J. Bodin). Ikuspuntu honetatik, esan dezakegu nazionalismo guztiak neurri handiago edo txikiagoan subiranistak direla, libreki erabakitzeko eskubidea edo subiranotasun nazionala onartzen duten heinean, baina denak ez dira independentistak, denok subiranotasun nazionala defendatzen ez dutelako.

Page 11: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Sinplifikazio guztiak arriskutsuak izan arren, arrisku hau gaindituz esan daiteke nazionalismo zibikoek autodeterminazioa erabaki politikoak hartzeko askatasun gisa defendatzen dutela, eta nazionalismo etniko edo kulturalek autonomia independentzia gisa ulertzeko joera dutela. 5 NAZIONALISMOA ETA ESTATU INDEPENDENTEA Aurreko puntuan adierazi den bezala, nazionalismo guztiek ez dute Estatu independente baten eraketa edo berezko estatu-izaerarako sarbidea lortu nahi. Xede hau, joan den mendean oso zabaldua eta orokorra zena, gaur egun osagai etniko handia duten mugimendu nazionalistek bakarrik defendatzen dute argi eta garbi, eta inkontzienteki hizkuntzan bertan adierazten da. Batzuk Proiektu Nazionalari buruz hitz egiten dute, eta beste batzuk Proiektu Estatalari buruz. Nazionalismo etnikoak, batez ere independentista denak, nazioa nortasun propioa duen errealitate gisa hartzen du abiapuntutzat, eta beraz, eraikuntza estatalaren inguruan biltzen du bere arreta, eraikuntza nazionalaren gainetik. Hain zuzen ere, balio eta nortasun bereko hiritarrak dituen Nazioaren existentzia zalantzan jartzen ez dutenez, beste etnia batzuen eraso edo asimilazioaren edota esperientzia historiko frustragarri, errespetugabe edo abolizionisten ondorioz balio horiek (hizkuntza, kultura, zuzenbidea) galtzeko arriskuak kontzientzia nazionala piztu egiten du, Nazioaren eta balio nazionalen errespetua eta iraupena ziurtatuko duen Estatu independente baten eraketa helburu gisa hartuz. Nazionalismo zibiko deritzonak, ordea, Nazioa eraiki gabe dagoen Proiektu ireki eta plural gisa ulertzen du, eta bere ikuspegiak estatalitatea eta independentzia ez baztertu arren, auzi honek ez du lehentasunik Proiektu Nazionalaren aurrean. Deskribapen honek gehiegi sinplifikatzen du, baina hala eta guztiz ere komenigarria da azalpen hauek egitea, Eusko Alkartasunaren nazionalismoa XXI. mendearen ikuspegian behar den lekuan kokatzearren. Izan ere, korronte nazionalista batzuek, nazionalismo etnikoa XIX. mendekoa dela aitzaki gisa jarriz, modernoago eta XX. mendekotzat jotzen duten nazionalismo zibiko bat aukeratu dutelako, planteamendu independentistak, planteamendu subiranista bihurtuz. Beharbada oraindik egin ez den nazionalismo zibiko-etniko baten aldarrikapena izan daiteke nazionalismoa XXI. mendean eguneratzeko gakoa. 6 EUSKAL NAZIONALISMOAREN BILAKAERA Ideal independentisten formulazio ofiziala Sabino Aranari badagokio ere, gogoratu behar da lehenago antzeko ideiak planteatu zituzten autoreak izan zirela. Koroarekin itunak izenpetzean oinarritzen den foru-doktrina tradizionala alde batera utziz, ondokoak azpimarratu behar dira:

* Aita Larramendi, XVIII. mendearen erdialdean Independentziaren hipotesia argi eta garbi planteatzen duena. * M. Aguirre, Sanadón, Polveret, Garat edo Zamakola bezalako pertsonaiak, zeinek, konstituzionalismo eta federalismo amerikarren eta Estatu-nazioaren ideia berrien eraginpean, Konstituzionalismo historikoaren, determinazio librearen edo federalismoaren doktrinak euskal pentsaeran sartu zituzten (l. ESTORNES). * Zenbait obra, adibidez Garat-ek "Formación de un Estado Vasco bajo la hegemonía de Napoleón l." edo Chahok "Independencia de la Federación

Page 12: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Cantábrica” idatzitakoak. Iruñeko Buletin Ofizialean 1838. urtean "Bases para la adhesión de Navarra y los Territorios Vascos a la Monarquía" izenburuarekin argitaratu zen Lege-proiektua ahaztu gabe, bertan Euskal Lurraldeak Errepublika Independente eta federatibo gisa eratzen baitziren.

1876. urteko Foru-deuseztapenaren ondoren agertu zen lehen masa-mugimendua, "intrantsigente" edo "euskalherriaco" deiturikoez osatua, joera aurrenazionalistarekin, eta hauen bilakaera Sabino Aranak egindako Nazionalismoaren formulazio ideologikoarekin amaituko da. Lehen Nazionalismo hau hiru elementuz hornitzen da. Alde batetik, foru-tradizioan inspiratzen da eta Forua jatorrizko askatasun eta independentzia gisa eta titulu eta eskubide historiko eta preskribaezin gisa ulertzen du. Bestalde, garai hartako girotik nazionalitateen printzipioa jasotzen du, eta azkenik, oraindik bizirik zegoen foru-deuseztapenaren oroimenak eragiten zuen aldeko gizarte-giro batean oinarritzen da. Osagai hauek lehen Nazionalismo baten agerpena ahalbidetzen dute, ideologikoki tradizio eta modernitatearen nahasketa aurkezten duena: foru-berreskuraketa, nazionalitateen printzipioa, Herri edo Nazioaren eskubideetan oinarritzen dena, izaera batez ere etniko edo funtsezkoarekin, independentista eta kontzientzia nazional sendoan babestua, gainera herri-mugimendu eta alderdi politiko bihurtzen duena. Hasierako Nazionalismo honen lehen bilakaera bi frontetan jartzen da agerian: gizarte-irekitasunean eta estrategiaren alorrean. a) Hasiera batean, S. Aranaren mezua "nazionalei", existitzen den errealitatea den Euskal Nazioaren funtsarekin eta balioekin (hizkuntza, tradizioak, eta abar) bat datozenei zuzenduta dago soilik, eta landa-izaera handiagoa du hiri- edo industria-izaera baino. Baina sektore industrial eta sindikaletako ordezkari diren pertsonak mugimendura inkorporatzen diren neurrian, XX. mendearen hasieran, perfil irekiagoa eta modernoagoa hartzen du. b) Bestalde, helburu independentistak aldaketa estrategiko bat jasango du. Hasierako formulazio argi eta biribilen aurrean, 1902. urtean Alderdi Jeltzalearen barruan eta kanpoan interpretazio asko izan dituen bira bat izan zen. Beharbada Nazionalismoak eta bere sortzaileak jasan dituzten zailtasun eta errepresio politikoen ondorioz, aldaketa estrategiko bat ematen zuten posibilismo rantz, Euskal independentziaren azken helburua alde batera utzi gabe. Nolanahi ere, S. Aranaren heriotzak (puntu hau argitu gabe egonik), bi ondorio ekarriko ditu berehala:

* Alderdi Jeltzalearen barruan barne-korronte edo -joerak sortzea: puro edo independentistak eta posibilista edo autonomistak, bakoitzak izendapen zehatzak jasoz (Aberri, Comunión, Jagi-Jagi, eta abar). * Plano ideologiko eta estrategikoen bereizketa, praktikan autonomista eta teorian independentista den Alderdi bihurtuz. Independentismo teoriko eta autonomismo praktikoko egoera hau XX. mende osoko konstantea izan da, eta Autonomia-erregimenaren onarpenari, hala 1917an nola 1933-36an eta 1979an, eskubide historikoen eta autodeterrninazio-eskubidearen erreserba gaineratu zaio beti.

Aldi berean, izaera demokratikoko autodeterminazio-eskubidearen aldarrikapen teorikoak Nazionalismoa pixkana-pixkanaka perfil etnikoetatik perfil

Page 13: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

zibikoagoetara bideratzea ekarri du. Hala eta guztiz ere, EAren ustez egoera honi ezin zaio denbora mugagabez eutsi. Ideologia eta praxiaren eta autonomia eta independentziaren arteko banaketa zentzuzkoa da epe jakin batean. Baina bidezkoa dena baino gehiago luzatzen baldin bada, eta dagoeneko mende oso bat daramagu, egoera arriskutsua izan daiteke, estrategia ideologia bihur daitekeelako eta autonomismo erosora ohitu eta kontzientzia nazionala desaktibatu dezakegulako, azken helburuak egun jakin batzuetan eta ospakizunetan bakarrik berreskuratuz. Bestalde, autodeterminazio-eskubidearen gehiegizko "demokratizazioak", eskubidea soilik behetik gorako eraikuntza nazionalerako gizabanakoaren eskubide gisa ulertuta, Herri edo Nazioaren eskubide kolektiboak alde batera utziz, nazionalismoa dimentsio zibiko soilera murrizteko eta autodeterminazioa subiranotasun nazional ez-independentista bihurtzeko arriskua dakar. Nazionalismoaren gaurkotzeak, XXI. mendeari begira, ezin du XX. mendean zehar ezaugarritu duen kontinuismo estrategikoan oinarritu. EAJren Arriagako izpiritua, nazionalismoaren gizarte-oinarria zabaldu nahi zuena, berriz ere bere azken helburuak geroratuz, Euskal Gizartearen eraikuntza ekonomiko eta zibikoari lehentasuna emateko, arriskutsua den eta Nazionalismoa desaktibatzen duen kontinuismo estrategikoan oinarritzen da. EAren nazionalismoaren XXI. menderako erronka, lehenik, autonomismoaren inertzia estrategikoa haustea eta bere helburu ideologiko autodeterminazionisten ildotik aurrera ekitea da, norabide horretan urratsak emanez eta bere nortasun nazionalistaren ezaugarriak argituz. Bigarren, bere planteamendu nazionalistak testuinguru europarraren errealitate politiko eta estatalera egokitzea. Hirugarren, prozesua modu erabat demokratikoarekin zuzentzea eta gizarte anitz batentzat Proiektu erakargarria era irekia planteatzea.

7. AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA: KONTZEPTUA Autodeterminazio-eskubidearen kontzeptuarekin Inperio Erromatar Germaniko Sakratuarekin bezala gertatu ohi da, Voltaire-ren ustez ez baitzen ez inperio, ez erromatar, ez germaniko ez eta sakratua ere (De Blas). Bakoitzak interesatzen zaiona ulertu ohi du:

* Batzuek autodeterminaziotzat libreki adierazitako edozein erabaki politiko ulertzen dute. Honela, Euskal Estatutua autodeterminazio progresiboko modu bat dela esan ohi da. * Beste batzuek onartzen dute, baina Herri jakin batzuetara mugatu eta beste batzuk kanpoan uzten dituzte, adibidez Euskal Herria, gutxiengo etniko soila dela uste dutelako, eta nazio izaera ukatzen diote, gizarte anitz batekin bateraezintzat jotzen dutelako. * Beste batzuek eskubidearen jabea Herria ez dela adierazten dute, gizabanakoak baizik. * Zenbaitek uste du autodeterminazio-eskubidea tresna soil bat dela eta eskubidea gauzatzea garrantzitsuagoa dela berau onartzea baino.

Auzi hauek eta beste zenbaitek arazoa xehekatu eta zatika aztertzera behartzen

Page 14: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

dute, bere kontzeptuarekin hasiz. Aurrekari historikoak alde batera utzi eta soilik bi gai azalduko ditugu: autodeterminazioaren esanahi materiala eta autodeterminazioaren kontzeptu juridikoa. a) Esanahi materiala

Botere politikorik garaiena, gainontzeko botere guztien banaketari dagokionez azken erabakia hartzen duena, lurralde bateko aginte maximoa da, botere subiranoa, bere gainetik beste botererik ez duena. Hortaz, Lurralde, Herri edo Nazio bateko biztanle-multzoa subiranotasun edo erabakitzeko botere honen jabe bakarra denean, orduan esan daiteke herri-subiranotasuna edo autodeterminazioa dagoela (GUIMON). Autodeterminazioa, subiranotasun nazionala edo Botere Eratzaileak zera esan nahi du: Herri batek bere egituraketa politikoaren formari buruz erabakitzeko eskubidea, kanpoko eskuhartzerik gabe.

b) Kontzeptu juridikoa

Autodeterrninazio-eskubidearen teoriko guztiek oinarritzat duten iturri juridiko nagusia Nazio Batuen testuak dira, eta hauek aztertu aurretik bi gauza zehaztu behar dira.

* Lehenengoa, testu hauetan irizpide doktrinalak eta irizpide praktikoak nahasten direla. Azken hauek Elkartekideen zirkunstantzien eta interesen arabera eskubidea aplikagarria den ala ez dute aztergai. Hemen kontzeptua bakarrik aztertzen ari gara, ez bere aplikazioaren bidezkotasuna. * Bigarrena garrantzitsuagoa da. Wilson-ekin hasi eta 1960. urtera arte, autodeterminazioa "printzipio" gisa aipatzen zen. Orduz geroztik "eskubide" gisa sailkatuta dago. Diferentzia nabarmena da, printzipioek Estatuen jarduketa inspiratzen dutelako baina ezertara behartu gabe. Eskubideak, ordea, Herriei dagozkie eta Estatuak eskubide horiek onartzera behartzen dituzte. Hala Nazio Batuen Erakundearen Biltzarrak egindako Deklarazioek nola Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko 1966ko Itunek, autodeterminazioaren kontzeptu berdintsua ematen dute, aldaketa txiki batzuk gora-behera. Hemen 1970eko urriaren 24ko Deklarazioaren testua transkribatuko dut, bere bi paragrafoetan autodeterminazio-eskubidearen onarpena eta gauzatzea hobekien bereizten dituena delako:

a) "Herri guztiek beren izaera politikoa eta abar askatasun osoz eta beste inoren eskuhartzerik gabe erabakitzeko eskubidea dute..."

b) "Estatu subirano era independente baten ezarpena, Estatu

independente batekin libreki elkartu edo integratzea, edo Herriak libreki erabakitako beste edozein izaera politikoren eskuraketa, determinazio librerako eskubidea gauzatzeko moduak dira..."

Testu honetatik argi eta garbi ondoriozta daiteke eskubidea Herri guztiei aitortzen zaiela eta, beraz, titulartasun hori edozein gehiengoren erabaki, botazio edo erreferendum baino lehenagokoa dela. Pronuntziamendu demokratikoa eskatzen duena, ordea, bere gauzatzea da. Hau Herriaren autobaiespenarekin edo subiranotasun-deklarazioarekin hasten

Page 15: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

da eta Estatu independente baten eraketarako hipotesian edota testuan adierazitako beste edozein hipotesitan amaitzen da. Era berean, testu horretatik ondoriozta daiteke autodeterminazioa, libreki erabakitzeko eskubide gisa, subiranotasun nazionalarekin parekatzen dela eta independentzia, edo subiranotasun politikoa, hori gauzatzeko modu bat dela. Xehetasun hauek zenbait zalantza argitzeko lagungarriak izango dira: a) Euskal Estatutua ez da autodeterminazio-eskubidearen adierazpena, erabaki hura, librea izan arren, ez zelako subiranoa izan, aukerak jatorritik mugatuta zeudelako. b) Autodeterrninazio-eskubidearen jabeak Herriak dira, eta gauzatzeko eskubidearen jabeak, ordea, hiritarrak. c) Autodeterminazio-eskubidea kolektiboaren (Herri edo Nazioaren) eskubide bat da, eta beronen gauzatzea gizabanakoaren eskubide demokratikoa da.

d) Autodeterminazio-eskubidea ez da tresna soil bat, herri baten subiranotasun nazionalaren edo erabakitzeko subiranotasunaren onarpena baizik. e) Edozein eskubidetan boterea eta ahalmenak bereizi egin behar dira. Boterea eskubidearekin identifikatzen da. Ahalmenak, aldiz, jarduteko edo gauzatzeko dauden aukera desberdinak dira. f) Komenigarria izango da testuen terminologia azpimarratzea:

* "Herriak eskubidea dauka" * "Hiritarrek erabakitzen dute berau gauzatzea"

8 AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEAREN EDUKIA Eskubide oro, bere edukia osatzen duten ahalmen sorta batean zehazte den botere orokor eta abstraktuko esparru batean laburbiltzen da. Zein dira autodeterminazio-eskubidearen ahalmenak edo edukia? Autodeterminazioa erabakitzeko botere bat baldin bada, zeri buruz erabaki daiteke? Tradizionalki, Herri batek erabaki ditzakeen gaiak bost izan ohi dira:

a) Herri edo Nazio subiranoa den. Subiranotasun-deklarazio honi, era berean, autobaiespen deritzo. b) Zeintzuk dira herri horretako hiritar edo nazionalak? Honi autodefinizio

deritzogu.

c) Zein da bere Lurraldea?, edo automugapenerako ahalmena. d) Zein da eduki nahi den erregimen politiko eta ekonomikoa?, edo barne-

autodeterminazioa. e) Zein harreman-mota eduki nahi da beste Herri edo Nazio batzuekin

(independentzia, agregazioa, banantzea, eta abar)?, edo kanpo-autodeterminazioa.

Page 16: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

9 ESKUBIDEAREN SUBJEKTUA: HERRIA EDO NAZIOA Gai hau, Lurraldearen gaiarekin batera, korapilatsuenetakoa izan da. Kontzeptu hau ikuspegi desberdinetatik analiza daitekeelako: ikuspegi soziologikoa edo kulturala, politikoa eta juridikoa. Artikulatu gabe dagoen edozein gizabanako-taldek Herri bat osatu eta determinazio librerako eskubidea izan dezakeela baztertzen badugu, zehaztu beharra dago Herria zer den, nazionalitateen printzipio zaharraren arabera Estatu propio gisa eratzeko helburua duen nazionalitate edo nazio/kultura gisa ulertuta. a) Ikuspegi soziologiko-kulturaletik, zer da Herri edo Nazio bat?

Herria, errealitate soziologiko gisa, funtsean elemento objektiboez osatuta dago. Talde etnikoa eta komunitate naturala da, hizkuntzak, kulturak, etniak, tradizioek, historiak, balioek, zuzenbideak, geografiak, sinboloek, erlijioak, elementu biologikoek eta abar osatzen dutena.

Horri guztiari elemento subjektibo batzuk gaineratzen badizkiogu, adibidez desberdintasun edo espezifikotasunaren kontzientzia eta partaide izatearen eta identifikazioaren kontzientzia, Herri bat izango dugu. Nazio soziologiko edo Nazionalitatearen eta aurrekoaren arteko desberdintasun bakarra, kontzientzia horren intentsitate handiago edo txikiagoa eta bere hedapen zabala edo mugatua (gehiengo edo gutxiengo nazionalak) izango da. Partaide izatearen kontzientzia, esperientzia historiko edo bizipen negatiboen ondorioz, handitzen denean eta egitura politiko propioen bidez bere nortasun-ezaugarriak babestu nahi dituenean, Herria nazio edo naziotasun bihurtzen da (OBIETA).

b) Ikuspegi politikotik Testu konstituzionalek Herriaren kontzeptua modu askotan erabiltzen dute, baina Nazioaren kontzeptua Estatuentzat bakarrik erabiltzen dute, Estatu-Nazioarekin identifikatuz. Kontzeptu honen erabilera politikoa orokortu egin da, eta Estatuek azaldu dugun kontzeptu soziologikoa ez dute onartu nahi. Estatu baten barruan gutxiengo etniko eta kulturalak identifikatzeko gehienez ere onartzen dutena nazionalitate terminoa da. Honela, Konstituzio espainiarraren 2. artikuluaren eztabaida konstituzionalean SANCHEZ AGESTAk proposatzen zuen nazionalitate-kontzeptua nagusitu zen, UNESCOren Hiztegiaren arabera ondokoa esan nahi duelarik: "kultura-homogeneotasuneko lotura bereziez elkartutako giza taldea". Funtsean, autodeterminazio-eskubidea ezabatzera zuzendutako artifizioa zen, baina ez ziren konturatu Nazio eta Nazionalitatearen arteko diferentziak erabat subjektiboak direla, partaide izatearen kontzientziaren intentsitatearen araberakoak, eta termino batek nahiz besteak Herri batek duen bere autodeterminazio politikoa lortzeko helburu naturala adierazten du. Izan ere, historikoki, Herri batek Estatu gisa eratzeko duen eskubideari ez zitzaion Nazioen printzipio deitu, Nazionalitateen printzipio baizik. Nazioak Estatu baldin baziren, nazionalitateek Estatu izateko helburua zuten.

c) Ikuspegi juridiko-positibotik Nazio Batuen Elkartearen testuen iruzkingile batzuk adierazten dutenez Eskubide Zibil eta Politikoen Deklarazioak Herriak zer diren definitzen ez duen

Page 17: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

arren, aditzera ematen du Herriak eta gutxiengo etnikoak kontrajartzen dituenean (GUIMON). Deklarazioaren 27. artikuluaren arabera, Gutxiengoak Estatu bateko lurraldearen zati batean kokatuta dauden talde etnikoak izango lirateke. Beraz, Herria Estatu horren lurraldearen barruan gehiengoa duen talde etnikoa izango litzateke. Inolako zalantzarik gabe interesatua den argudio honek, Estatu plurinazional bat gutxiengo-multzo batez soilik osatuta dagoenean Herri edo Nazio izaera ukatu behar izatearen zentzugabekeriara eramango gintuzke. Baina, nolanahi ere, eta gero garatuko diren ideiak aurreratzen baditugu ere, nire ustez ez gara gehiegi arduratu behar eztabaida hauekin, auzia, Euskal Herriari dagokionez, dagoeneko erabakita dagoelako testu eta lege positiboetan, hots, Konstituzioan eta Estatutuan. Konstituzioak nazionalitateen existentzia onartzen du (2. art.). Eta Estatutuak, Herri eta Nazionalitate gisako autoaldarrikapena barne hartzearekin batera (1. art.), "bere historia kontuan izanik Herri gisa zegozkiokeen eskubideak onartu eta gordetzen ditu" (Xedapen Gehigarri Bakarra). Beraz, NBEren Itunak eta Deklarazioak aplikatuz, Euskal Herria, legezko testu horiek diotenez, Herria eta Nazionalitatea da, eta ondorioz autodeterminazio-eskubidearen subjektu titularra.

10 ESKUBIDEA GAUZATZEA

Autodeterminazio-eskubidearen gauzatze gisa, funtsean, kanpo-autodeterminazioko erreferenduma (taldekatzea, separazioa edo independentzia) ulertu izan arren, errealitatean gauzatzeak lehendik aipatu diren erabaki-multzoa barne hartzen du: a) Herri gisako autoaldarrikapena edo subiranotasun nazionalare n deklarazioa Gai hau dagoeneko aztertu dugu aurreko puntuan, eta aurrerago berriro azpimarratuko dugu. b) Herria osatzen duten pertsonak zein diren finkatzea, edo autodefinizioa Oso problematikoa eta zaila den auzi honetan kontu handiz ibili behar da diskriminazio antidemokratiko, etnizismo eta tribalismoko salaketa errazak saihesteko. Arazoa ez dago euskal hiritarrak zein diren finkatzean, zer ondorioetarako finkatzean baizik. Analisiaren planoak askotarikoak izan daitezke: soziologikoa, kulturala, soziala, zibila, politikoa, administratiboa, eta abar. Erabat bateragarriak dira eremu soziologiko, kultural, sozial eta demokratikoan definizio zabal eta eskuzabala eta ondorio politiko, zibil edo administratiboetarako definizio murriztaileagoa, Estatu guztietan normala den bezala, inori ez baitiote nazionalaren patentea oparitzen. Norbaiti Nazionalitate jakin bat esleitzeko edo onartzeko irizpideak, terminoaren zentzu politikoan, normalki jaiotza, filiazio, izaera edo bizilekuaren baldintzei loturik datoz.

Page 18: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Zentzu soziologiko-kulturalean, Euskal hiritarra Euskal Nazioa osatzen duten elementuekin (kultura, hizkuntza, kontzientzia, eta abar) bat datorrena dela esaten jarrai dezakegu, baina irizpide hauek, gehienak subjektiboak eta egiaztatzeko zailak, Zuzenbidezko Estatu ireki eta demokratiko batean ez dute balio hiritar edo nazional izaera juridikoki mugatzeko. Horrela beraz bateragarriak dira, alde batetik euskal hiritarra Euskadin bizi den eta lan egiten duen pertsona oro hartzea eta ondorio zibil, sozial, administratibo edo politikoetarako beste izaera batzuek ere ezartzea. Gai hau aurrerago berreskuratuko dugu. c) Lurraldea finkatzea edo automugapena NBEren testuen interpretazioan Herriarenari oso loturik dagoen Lurraldearen problematika alde batera utziz, eta Euskal Herriari autodeterminazio-eskubidea dagokiola zalantzan jarri gabe, auzia eskubidea gauzatzeko lurralde-esparruan zentratzen da. Herri orok, ezinbestean, kokatuta dagoeneko Lurralde bat aipatzen du, eta muga hau, eztabaida historikorik ez dagoenean, zehaztuta egon ohi da. Gure kasuan, Euskal Herria penintsulako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Lurraldeek eta Iparraldean kokatuta daudenek osatzen dute. Lurralde honek, bere osotasunean, Euskal Herria osatzen du, eta beraz determinazio librerako eskubidearen subjektua eta titularra da eta eskubidea gauzatzeko esparru naturala eratzen du. Euskal Herriaren autodeterminazio-eskubidearen aurka agertzen direnen artean subjektuaren eta lurraldearen zehaztugabetasuna adierazi ohi da. Era berean, eskubide honen defendatzaile amorratuek adierazten dute bere gauzatzea lurralde-eremu osoan egin behar dela, lurralde-osotasuna ezinbesteko baldintza gisa planteatuz. Eskubide honen gauzatzea betiko ez atzeratzeko irtenbide bakarra dago, hots, eskubidea Euskal Herriaren osotasunari dagokiola adieraztea, baina bere gauzatzea mailakatua izan daiteke, hiritarrei dagokielako. Titulartasun kolektiboa eta gauzatze indibiduala eta demokratikoa. Irtenbide hau bera ematen du egungo Estatutuak Nafarroaren kasurako: Autonomia Erkidegoan integratzeko eskubidea Lurraldeari dagokio, eta erabakia nafarrei. d) Erregimen politiko. sozial eta ekonomikoa edo barne-autodeterminazioa Autodeterminazio-eskubidearen adierazpenetako bat, hain zuzen ere hasiera batean eskubide honen jatorria justifikatu zuena eta gaur egun "etnonazionalismoen" aldetik arreta handirik jasotzen ez duena, kolektibitate batek barne-erregimen politiko, sozial, ekonomiko eta kultural batez hornitzeko duen ahalmena da. Ahalmen hau ez da bere berezitasunetara hobeto egokitzen den erregimen politikoaren ezarpenera mugatzen, bere interesentzat eta bizitza kultural, politiko eta linguistiko propioaren antolaketarentzat komenigarriena den ekonomia- eta gizarte-sistemara zabaltzen baita. ltunen 1. artikuluaren 2. paragrafoak honela dio: "Herri guztiek, autodeterminazio-eskubidearen indarrez, bere izaera politikoa libreki ezartzen dute eta beren garapen

Page 19: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

ekonomiko, sozial eta kulturala aurreikusten dute". e) Kanpo-autodeterminazioa Alderdi hau da autodeterminazio-eskubidea hobekien ezaugarritu eta definitzen duena, eta beste gizarte-talde, Herri edo Estatuekin bere harremanak libreki ezartzeko aukera adierazten du. Nazio Batuen Erakundearen 1970eko urriaren 24ko Deklarazioak kanpo-autodeterminazioaren hipotesiak zehazten ditu honako gai hauekin:

* Estatu subirano eta independente baten ezarpena. * Estatu batekin libreki elkartzea. * Beste Estatu batean integratzea. * Beste edozein izaera politiko eskuratzea (agregazioa, sezesioa, batasuna, eta abar).

Esate baterako, Quebec-eko azken autodeterminazio-erreferendumean honako aukera hauek aurkeztu ziren: "subiranotasuna-elkartzea" eta "subiranotasuna eta independentzia". Baina erreferendumaren "subiranotasuna-elkartzea" galderako elkartzea Kanadari loturik zegoen. 11 KANPO-AUTODETERMINAZIOA NAZIOARTEKO ESPARRUAN. Ez dugu ezer berririk esaten Nazioen Elkarteak, autodeterminazioari buruzko doktrinarekin batera, berau sezesio gisa gauzatzearen aurkako praktika bat ere ezarri duela adierazten dugunean, gaur egungo Elkartekideen lurralde-osotasuna uki dezan saihestuz, horrek beren interes propioak ukituko bailituzke. Aitzitik, herrialde deskolonizatuen estatalitaterako sarbidea lortu nahi denean, edo Federazio edo Estatu zabalagoen desagerpenaren ondorioz (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) Estatu berriak eratzen direnean, edo borondatezko elkartze edo konfederaziorako formulak lortu nahi direnean, errazago amore ematen dute. Puntu honetan, dena den, gauza batzuk gogoratu behar dira: a) 1966. urtera arte Nazio Batuen dokumentuek adierazpen juridikoak eta

politikoak nahasten zituzten. Alde batetik Herri guztien autodeterminazio-eskubidea onartzen zuten, eta bestetik, kasu jakin batzuetara mugatzen zuten. Baina itunetatik aurrera jadanik ez dituzte adierazpen politikoak barne hartzen, juridikoak baizik. (Obieta)

b) Herrien eskubide bat denez gero, hauei dagokie esklusiboki erabakia hartzea, eta gainontzeko herri edo Estatuei berau onartu eta errespetatzea.

c) Aurrekoa hala izan arren, Estatu berriaren helburua, logikoki, Europako eta nazioarteko testuinguruan lankidetza-giroan eta harreman onekin txertatzea izango denez gero, estrategikoki behar-beharrezkoa izango da babesak bilatu eta istiluak saihestea, eta honek Europako Komunitatearen egungo testuinguruan faktore europarra gutxienez kontuan izatera behartzen du. Helburu horrekin estuki loturik, Nazioarteko Komunitateak sezesio- eta independentzia-prozesuei dagokienez jarraitzen dituen irizpideak azaltzen dira jarraian (De Blas):

* Nazioarteko ordenaren ideiarentzat arriskuak sor daitezen saihestea. * Sezesiora jo baino lehen, formula autonomista edo federalistak agortzea.

Page 20: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

* Sezesioa argudio espezifikoekin justifikatzea, hala nola: funtsezko eskubide eta askatasunak babestea, espoliazio edo diskriminazio ekonomikoak saihestea, kultur balioen autodefentsa eta injustizia historikoen zuzenketa. * Bideragarritasun ekonomikorik ez duten edo aurreko Estatuaren pobretzea eragin dezaketen Estatuen sorkuntza saihestea. * Erabakia gehiengo koalifikatuen bidez eta behin eta berriz hartzea.

Irizpide hauek eta beste batzuek ezin dute inola ere eskubidearen gauzatzea mugatu, baina berauek ezagutu eta aplikatzea estrategikoki erabilgarria izan daiteke nazioartean eskubidearen gauzatzeak harrera ona izan dezan.

12 AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEAREN IZAERA ETA FUNTSA Bi eskubide-multzo handi daude. Batzuk legeek libreki sortu eta ematen dituztenak, eta beste batzuk legeak baino lehenagokoak direnak eta Ordenamendu Juridikoak onartu eta errespetatu egiten dituenak. Azken hauen artean giza edo funtsezko eskubide gisa izendatzen direnak daude, esate baterako askatasuna edo berdintasuna. Giza talde baten askatasun-eskubidea den autodeterminazioa, gizabanakoarena izan beharrean kolektiboarena den giza eskubide gisa definitua izan da, era bere existentzia ez dago legeen menpe, hauek baino lehenagokoa baita. Bestalde, autodeterminazioa, legezko testuetan onartua izan denez, esate baterako Estatu Espainiarrak berretsitako Eskubide Zibilen Itunetan, Ordenamendu Juridikoan barne hartuta dago eta zentzu horretan, gainera, eskubide positiboa da. Beraz, autodeterminazio-eskubidea giza eskubide bat da, positiboa eta kolektiboki gauzatzen dena. Hala eta guztiz ere, berau giza eskubide kolektibo gisa ezaugarritzeak hainbat gauza zehaztera behartzen du. a) Lehenik, funtsezko giza eskubideei dagokienez hierarkia bar dago, era honen

indarrez denok ez dute maila berdina. Batzuk oinarrizkoak edo funtsezkoak dira (askatasuna, berdintasuna), eta beste batzuk eratorriak, baina batzuk nahiz besteak gizakiaren zerbitzura daude.

b) Herrien eskubide deiturikoak gizabanakoen eskubideen eratorpen kolektiboa

dira. Herria edo Nazioa gizakiez osatuta dauden errealitate soziologikoak dira. Errealitate nagusi eta sakratu bakarra gizakia da bere dimentsio bikoitzarekin: gizabanakoa eta soziala. Herrien eskubideak ezin dira inoiz nagusiak era gizabanakoenak diren giza eskubideentzat oztopo edo hauen lehiakide bihurtu. Gizaki bera da bien subjektua, kasu batzuetan banako subjektu gisa eta beste batzuetan bere dimentsio sozial, taldekatu edo kolektiboaren adierazpen gisa.

c) Errealitate nagusia eta oinarrizkoa gizaki indibiduala eta zehatza baldin bada,

eskubide ororen existitzeko baldintza biziarekiko errespetoa da. Subjektua bera arriskuan jartzen duen edo bere oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituen autodeterminazio-eskubidea onartzeko edozein estrategia, etikoki gaitzesgarria da eta autodeterminazio-eskubideari berari giza funtsa kentzen dio, gizakiaren eta Herriaren artean aurrez aurreko aurkakotasuna sortuz.

Kasu honetan, Herria jadanik ez litzateke gizaki-talde bat izango, irudizko subjektu

Page 21: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

bat eta gizakiarekin lehian arituko den ente bat baizik, gizaki horrek bere eskubideak Ideia batengatik, gizakia bera ordezkatu eta lekualdatzen duen buru-fikzio batengatik sakrifikatuko baititu. Nazioak eta Herriak gizakiaren gizarte-luzapen gisa dute zentzua, eta ez beren zerbitzura giza errealitatea sakrifikatzen deneko Absolutu totalitario gisa.

d) Gauzak horrela ulertuz gero, ez dago gizakiaren eskubideen eta Herrien

eskubideen arteko aurkakotasunik, eta ez da bidezkoa autodeterminazio-eskubidearen subjektuari buruz eztabaidatzea, giza eskubideen titular bakarra banako GIZAKIA (gizabanakoaren eskubideak), edo gizarte-gizaki gisa Herrian elkartzen dena baita (eskubide kolektiboak).

Page 22: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

NAZIONALISMOARI ETA AUTODETERMINAZIOARI BURUZKO DOKTRINAK GURE KASUARI APLIKATZEA

Izaera praktiko nabarmena duen bigarren zati honek, lehenik, aurreko hausnarketa teorikoak gure kasuari aplikatu nahi dizkio. Ondoren, Proiektu nazional baten ertza irudikatu nahi du, eta azkenik, gure eskubideak lortzeko proposamenak edo aurrerantz ekiteko bideak aurkeztu nahi ditu. 1 EUSKO ALKARTASUNAREN NAZIONALISMOA Lehen zatian egin diren Nazionalismoari buruzko hausnarketak lagungarriak izan daitezke EAren Nazionalismoa ideologikoki argitzeko. Ez dugu ahaztu behar EA agertzeko arrazoien artean nahiko garrantzitsua izan zela autonomismoan eroso instalatuta eta erabat asetuta zegoen eta guztiz pragmatikoa zen nazionalismo hura suspertzea, bere azken helburuen (eraikuntza nazionala, autodeterminazioa eta independentzia) burutzapena alde batera utzi eta hauek errito-egun jakin batzuetan eta barne-ospakizunetan bakarrik azaleratzen baitzituen. "Ideologia-praxis" konbinazio estrategikoa, ustez eguneratzaileak ziren baina funtsean esparruen nahasketara eta inmobilismo autonomikora zeramaten formulazio berrietarantz baskulatzen ari zen arrisku handiz. Egoera honetan, eszenatoki politikoan EAren agerpenak gutxienez bi helburu lortu nahi zituen: Nazionalismoa ideologikoki argitzea eta autonomismoa gainditzeko aurrerapena. EA, bere sorrerako Estatutuen arabera, bere nazionalismoak ondorengo ezaugarriak dituen Alderdi gisa eratzen da: etniko-zibikoa, autodeterminazionista, independentista eta berezkoa eta bereizia den estatalitatea lortzeko asmoekin. a) etniko-zibikoa Herri baten, hots, Euskal Herriaren existentzia du abiapuntu, errealitate suntsiezin gisa, hiritarrek, hizkuntzak, lurraldeak eta kulturak osatua, berezkoak eta bereiziak diren nortasun-ezaugarriak dituena, historikoa eta egungoa den errealitate gisa. Elementu objektibo hauek partaide izatearen kontzientziarekin eta bizirauteko borondatearekin osatzen da, biztanlegoaren sektore handi batengan antzeman eta historian zehar froga daitezkeenak, eta hauek dira Nazio gisa eratzen dutenak, hain zuzen ere. Lehen adierazi den zentzuan eta ez adiera gorrotagarri eta arbuiagarrien zentzuan ulertzen den osagai etniko edo nazional honi zenbait eskubide eta titulu dagozkio, hala nola eskubide historikoak edo era berean historikoá den Nazionalitateen printzipioaren aldarrikapena, azken hau zaharkituta egon arren. Baina, aldi berean, eta osagai objektiboei, balioei, tradizioei, kulturari, tituluei eta eskubideei uko egin gabe, Proiektu moderno, gaurkotu, ireki eta demokratiko baten bitartez eraikuntza nazionala lortzea du helburu, gizarte global eta partehartzaile baten esparruan denon lankidetzaz baliatuz. Proiektu nazional honek integrazioa eta aldi berean eraikuntza barne hartzen ditu. Dagoeneko existitzen diren balioen integrazioa, esate baterako kultura, hizkuntza eta eskubideak; eta gizarte global baten eraikuntza demokratiko berria, behetik gora, hiritarren erabaki libreen ondorioz lortzen dena. b) Autodeterminazionista Lehen adierazi dugu nazionalismo oro, funtsean, autodeterminazioko doktrina bat dela.

Page 23: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Ohar hau, hasiera batean erabakitzeko askatasuna edo subiranotasun nazionala bakarrik barne hartzen duena, nazionalismo zibikotik dator eta Euskal Herriari dagokio, berau gauzatzea hiritarrei dagokien arren eta izaera demokratikoa daukan arren. Ikuspuntu honetatik, EAk subiranotasun nazionala, erabakitzeko subiranotasun gisa defendatzen du. c) Independentista EAren nazionalismoak, gainera, subiranotasun politikoa lortu nahi du, eta ez erabakitzeko subiranotasuna soilik. Subiranotasun politikotzat, beste edozein erakunde edo Estaturekiko legezko independentzia ulertzen dugu. Nazioarteko Organoak ugaritzeak, defentsa-premiak, ekonomiaren mundializazioak edo erakunde europarretako (Europako Batasuna, OTAN eta abar) kide izateak subiranotasun tradizionalentzat ekarri dituen mugapenak edo krisia aurrerago aztertuko ditugu. Argi eta garbi dago subiranotasun politikoaren aldarrikapena egungo testuinguru historikoan kokatu behar dela, eta une honetan aldatzen ari dela, gutxienez hiru norabidetan:

* Goitik: ekonomia mundiala eta integrazio kontinentala. * Behetik: erakunde azpiestatalen berrespena. * Alboetatik: gizarte zibilaren azaleratzea eta protagonismoa.

d) Estatalitate Propioa Independentziaren gaiarekin gertatzen den bezalaxe, gaur egun Estatuaren krisiaz ere hitz egiten da, baina zuzenena Estatu tradizionalaren krisiaz hitz egitea litzateke.

* Ekonomiaren alorrean, begi-bistan dugu merkatuak nazioarteko bihurtu direla, multinazionalen nagusigoa eta, aldi berean, herri eta eskualdeen berregituratze ekonomikoa eta Sektore Publikoen pribatizazioa. * Ingurugiroaren alorrean, nazioarteko irizpideak eta arauak eta aldi berean tokian tokiko soluzioak nagusitzen dira, ondoko lema honi jarraiki: "pentsa ezazu mundu-mailan eta jardun ezazu herri mailan" (KEATING). * Politikaren alorrean, begi-bistan ditugu ongizate-estatuaren eta barne- eta kanpo-segurtasunaren krisia, eskualde eta herrietako deszentralizazio politikoak, mugen ahultzea, subiranotasun legegile, konstituzional eta arrunterako eskuduntzen ezabapena, eta abar.

Datu hauek adierazten dute Estatuaren forma eta ikusmoldea aldatzeko zorian daudela, baina ez desagertzeko zorian. Neurri berean, EAren estatu-proiektua ez da jadanik antigoalekoa izango, eraldaketa orokor honen ondoriozkoa baizik, berau eguneratzetik sortzen diren mugapenekin. Azken finean, Estatua ezaugarritzen duten hiru elementuei dagokienez (Herria, Lurraldea eta Boterea), krisiak lehen botere subirano zeritzonaren eta gaur egun eskuduntzak deritzogunaren edukia eta adierazpenak ukitzen ditu batez ere. Gaur egun krisian edo aldatzeko zorian dagoena, ekonomian, monetan, defentsan eta beste zenbait alorretan independentziaz jarduteko aukerak dira. Baina Estatua betidanik ezaugarritu duten oinarrizko elementuek irauten dute:

Page 24: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

* hiritartasun propioa, orain europarrarekin bateragarria * lurralde propioa, mugen desegitearekin * botere propioa, bere ohiko subiranotasun edo jardute independenterako zenbait adierazpenetan automugatua.

2 AUTONOMISMOA GAINDITZEA: BIDEZKOTASUNA, ARRAZOIAK ETA TESTUINGURU SOZIOPOLITIKOA XX. mende osoa autonomismo praktikoa/independentismo teorikoa dialektikan kokatuta daramagu. XXI. mendearen atarian, hau estrategia egokia den edota, aitzitik, gure eskubideen (eta hauen artean autodeterminazioaren) onarpenean sakonki aurrera ekiteko unea iritsi ote den galdetu behar diogu geure buruari. Aurrerapen bat gomendatzen duten arrazoien edo aldeko baldintzen artean honako hauek aurkitzen dira: konstituzio-aldaketarako egungo egoera, estatutu-bidearen agortzea, eta indarkeriaren arazoaren premiazko konponketa. a) Konstituzio-aldaketarako mugimendua Aspaldidanik, esparru desberdinetatik konstituzio-aldaketen premia planteatzeari eta Estatu Autonomikoaren balantze kritikoak egiteari ekin zaio, itxaropenak eta emaitzak konparatu ondoren. Egungo Estatu-ereduaren ezarpenak helburu hirukoitza zuen: egitura politikoen demokratizazioa, egitate nazionalak barne hartzea, eta Administrazioaren funtzionamendu eraginkorra. Estatuaren demokratizazioa edo kontsolidazio demokratikoa salbu, gainontzeko helburuak bete gabe dauden auziak dira, batez ere egitate nazionalen barne hartzea (J. M. Castells). Auzi honi dagokionez, nazionalitateen eta eskualdeen beharrizan desberdinei erantzun ahal izango zien eredu malgu eta irekia aurreikusi zen. Praktikan, ordea, nazionalitateen eta eskualdeen orekatze bateratzailerantz eta sistemaren etengabeko estatalizaziorantz eman dira urratsak, doktrina-berrikuspenen, oinarrien gehiegizko legegintzaren, Auzitegi Konstituzionalaren interpretazio unitaristen eta transferentzia-agorraldien bitartez. Emaitzak ez dira inoren gustoko izan, ez eremu autonomikoetan ez eta estatuko eremuetan ere, baina arrazoi desberdinengatik. Batzuk beren itxaropenak betegabetzat jotzen dituzten bitartean, beste batzuk helburuko Estatu-eredurik ez dagoela salatzen dute, eta iraunkorki irekita dagoen prozesu baten behin-behinekotasunari, federalismo zehaztugabeari, autonomien instrumentalizazioari eta beti ase gabe dagoen nazionalitateen irenskortasunari amaiera emango dion azken puntu bat beharrezkoa dela adierazten dute. Balantze honen azken emaitza gisa, konponbide hauek adierazten dira, besteak beste:

* Senatuaren erreforma. * Autonomia Erkidegoek Auzitegi Konstituzionalean eta Estatu-kontseiluan parte hartzea. * Autonomia Erkidegoek Europako Batasunean parte hartzea. * Egitate bereizgarrien behin-betiko barne hartzea, egoera bereizientzat trataera espezifikoak ahalbidetuko dituena. * Estatu-eredu federal baterantz bideratzea, hiru mailaz osatuta egongo dena: Estatu partaideak, Estatu Zentrala eta Estatu Globala.

Aurreko hori guztia egin ahal izan den arren, gaur arte Konstituzioa ofizialki

Page 25: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

aldatzeko ekimen bakarra Senatuan bakarrik egin da, Konstituzioaren VIII. tituluaren edozein aldaketa espreski kanpo utziz. Senatuaren aldaketa puntuala guztiz eskasa iruditzen bazaigu ere, Konstituzioa ukiezina ez dela frogatzen du aldi berean. Eskasa iruditzen zaigu hala edukiei nola helburuei dagokienez, baina batez ere, Italian dirudienez gertatzen ari dena ez bezala, aldaketa federal bat burutzeko eta egitate nazionalen behin-betiko onarpenari ekiteko gai ez direlako. Azken hau gertatzen ez den bitartean, Senatuaren aldaketak Estatu Zentral Unitarioa indartzeko besterik ez du balio izango. Baina kritika hauekin batera, konstituzio-aldaketa txiki edo handi bat burutzeak Konstituzioa aldagarria dela onartzea esan nahi du. Konstituzioen ezaugarria beren aldaezintasuna dela esan ohi da, batez ere amerikarrari eta ingelesari dagokienez. Baina hauek ere, itxuraz beren testuari eutsi izan arren, aldaketa ugari jasan dute. Bai zeharkako aldaketak (itunak, konbentzioak, mutazioak), bai eta zuzenekoak ere (aldakuntzak, eransketak, zuzenketak, eta abar). b) Estatutu-bidearen agortzea Autonomiak jadanik gehiago ezin duela eman, gero eta hedatuagoa dagoen ideia da. Eskualde edo Erkidego Arruntek dagoeneko beren sistema itxi dute gutxi gora-behera gustura geratuz, eta Nazionalitateetan, berriz, auzia irekita eta erabakitzeko zain dago. Gure kasuan, gainera, gure ustez 1978. urtean izan zen beldurrak gaur egun ez du zentzurik, eta bada orduan zuhurtziaz planteatu ez ziren aldarrikapen historiko jakin batzuk berreskuratzeko garaia. Bestalde, argi eta garbi dago garai hartan itundu ziren autogobernu-mailak ere ez direla errespetatu. Pixkanaka-pixkanaka Estatu-eredu itxia, estatalista eta bateratzailea eratzen joan da, nazionalitateei ezer berezirik eman ez diena eta batez ere estatuaren integrazio eta batasuna kontsolidatzera zuzenduta dagoena, nazionalitateek dituzten autogobernua lortzeko helburuak alde batera utziz. Azken finean, adostasun konstituzional historikoak sortu zituen itxaropenak ez datoz bat ondorengo garapen konstituzionalarekin. Honela:

* Hasiera batean zegoen Nazionalitate eta Eskualdeen arteko izaera bereizlea, berauen orokortze bateratzailearekin ordezkatu da. * Estatuko legeriak eskuduntza-mugapena ez du errespetatu. * Eskuduntza esklusiboen kalifikazioak beheranzko joera hartu du. * Gauzatu gabeko transferentziak oraindik ere blokeatu egiten dira. * Estatutu-garapena interes politiko eta negoziazioen menpe geratzen da, gobernu-babes puntualak lortzeko truke-txanpon gisa. * Egitate nazionalak ahaztu egin dira.

c) Aldeko gizarte-testuingurua Azkenaldi honetan areagotzen ari den kontzientziazio sozial, politiko eta instituzionala, egungo esparru autonomikoa gainditzeari eta autodeterminazio-eskubidearen gauzatze praktikorantz aurrera ekiteari dagokionez, argi eta garbi dagoen datua da, eta bere adierazpen nagusiak honako hauek dira:

* Autodeterminazio baketsuari buruzko proposamenak eta estrategiak dituzten plataforma askoren agerpena Gizarte Zibilean. (Elkarri, Bakea-Orain, Maroñoko taldeak, Autodeterminazioren Biltzarra, eta abar). * Ajuria-Eneako Mahaiak lortutako akordio politikoak, autogobernu-mailak eta bere forma politikoa euskal hiritarren gehiengoak legez hartutako erabakiaren

Page 26: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

menpe utziz. * Eusko Legebiltzarraren Deklarazio instituzionalak, egin den azkena 1.997-3-20koa, determinazio libreari eta euskal hiritarren gehiengoaren borondatea errespetatzeari buruzkoa. * Euskal Sindikalismoak eta Euskal Elizbarrutiaren ordezkariek duela gutxi hartutako jarrerak.

d) Autogobernua eta baketzea EAk tradizionalki defendatu duen tesiak, autogobernuaren sakontzea Herri hau baketzeko funtsezko elementuetako bat dela dio. Hasiera batean, argudio hau estatutu-esparruaren barruan erabili zen eskuduntzen garapena eta estatutu-potentzialtasunak justifikatzeko, eszeptikoei bide autonomikoaren erabilgarritasuna erakutsiz. Une honetan beste urrats bat ematea beharrezkoa da. Estatutu-bidearen nolabaiteko agortzearen aurrean, nazionalismo demokratikoaren ustez ezinbestekoa izango da euskal hiritarren gehiengoak modu demokratiko eta baketsuan azaldutako borondatea denok onartzea eta irtenbide negoziatuak gauzatzea, Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko gatazka konpondu eta lehentasunezko helburu gisa baketzea lortu ahal izateko. 3 AURRERABIDEAK: ESKUBIDE HISTORIKOAK EDO AUTODETERMINAZIOA Eskubide historikoak gauza zahar eta tradizional gisa ikusteko nolabaiteko joera dago, eta autodeterminazio-eskubidearen aldarrikapena, berriz, nahikoa, modernoa eta egungoa den titulu gisa aurkezten da. Iritzi guztiak errespetatuz, gogoratu beharra dago titulu bakar bat ere ez dela baztergarria eta bik batek baino gehiago balio dutela, hauek bateraezinak direnean salbu. Azken finean, autodeterminazioak eskubide demokratiko gisa nazionalismo zibikoak ezaugarritzen baditu eta titulu historikoek eta Herriaren edo Nazioaren eskubideek nazionalismo etnikoak ezaugarritzen badituzte, gure nazionalismoaren izaera etniko-zibikoak bi bideak erabiltzeko aukera ematen du, bietako bat utzi behar izan gabe. Bestalde, ez dira bi gauza ahaztu behar: lehenengoa, eskubide historikoak Ordenamendu Juridikoan espreski onartuta daudela; eta bigarrena, eskubide hauen osotasunaren ikusmolde eguneratu batek teorikoki autodeterminazio-eskubidera asko hurbil gaitzakeela. 4 ESKUBIDE HISTORIKOAK: IZAN, EDUKI, EGON Espainiako Konstituzioaren 1. Xedapen Gehigarriak bi paragrafo ditu. Lehenengoak eskubide historikoak "errespetatu eta babestu" egiten ditu konstituzioaurreko errealitate gisa, eta bigarrenak adierazten du eskubide horiek konstituzio-esparrua errespetatuz eguneratu behar direla. Hau da, bi arazo desberdin planteatzen ditu. a) babesten diren eskubide historikoen errealitatea zertan datzan, eta hori jakin ondoren, b) zein dira konstituzio-esparruarekin bateragarriak diren edo ez diren edukiak. Lehenengo arazoari, hots, eskubide historikoak zer diren adierazteari dagokionez, bakoitzak historia bere nahien arabera interpretatzen du. Batzuk eskubide historikoak eskuduntza materialen multzo edo inbentario gisa

Page 27: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

identifikatzen dituzte, eta beren kezka zenbat eskubide edo eskuduntza zeuden jakitea da. Beste batzuen ustez Foru-erregimena aldakorra eta ebolutiboa izan zen eta berau bereizten duena ez da eskubide material edo eskuduntzen multzoa, gobernu-sistema bat baizik, XX. mendean Erregimen ekonomiko-administratibo gisa aurkezten zaiguna, Foralitate aldakorraren azken adierazpena den Kontzertu Ekonomikoan oinarrituta. Gure ustez, Foru-erregimena ebolutiboa izan zela eta askotariko edukiak eta eskuduntzak izan zituela, eta dimentsio material bat eta Herri bati bere arau eta erakunde propioez hornitzeko onartzen zaion botere eratzaile gisa beste dimentsio formal bat duela onartuz, eskubideen funtsa IZATEAN, EDUKITZEAN eta EGOTEKO MODUAN datza. Foraltasun historikoa aztertu ondoren, funtsezkoak eta iraunkorrak diren ondoko ideia edo ohar hauek atera daitezke. a) Foraltasuna IZATE gisa Foraltasuna, batez ere, IZATE baten adierazpena edo Foru-lurraldeen nortasun juridiko-politikoaren onarpena da, eratzeko ahalmena duten errealitate historikoak diren heinean, eta ahalmen horren indarrez beren arau, erakunde eta botere propioez hornitzen dira. Hitzaren adiera modernoan ulertzen den Estaturik eratu ez izan arren, era berean ez ziren eskualde edo probintzia soilak izan. Autoreren batek Foru-lurraldeei "Estatu-zatiak" izena eman die, Estatu bat osatzen duten elementuetako batzuk badituztelako, baina ez denak. (HERRERO DE MIÑON). Lurraldea, biztanlegoa eta estatu izaerako antolaketa politiko osatugabea dute, Legebiltzarra eta Gobernua bai baina botere judizialik ez dutelako, eta estatu izaerako ahalmenak gauzatzen dituzte. Koroa eta Estatuarekiko bere inkorporazioa ez zen lurralde-integrazioa izan, erabaki edo itun baten ondoriozko anexioa baizik, despertsonalizazio politikorik gabe eta jatorrizko pribilegio edo tituluak galdu gabe. b) Foraltasuna EDUKITZE gisa Foru-lurraldeek, beren potentzialtasun autonomo eta eratzaileak zabaltzerakoan, barne-autogobernurako erregimen politiko bat eta egitura politiko edo instituzional batzuk ezartzen dituzte era erregimen juridiko propioaz hornitzen dira (Foruak), espezialitate zibilak eta zerga eta aduanei, gai militarrei, merkataritzari eta abarri loturiko espezialitateak barne hartuz. Era berean, Foraltasun material a edo foru-EDUKI1ZEA barne-autodeterminazio gisa osatzen duten berme- eta eskunduntza-erregimen batez hornitzen dira. c) Foraltasuna EGOTE gisa Barne-erregimen politiko batez hornitzearekin batera, Foru-lurraldeek Koroa edo Estatua bezalako beste botere batzuekin artikulatzeko edo barne-harremanak edukitzeko sistema bat ere ezartzen dute, eta sistema horren kanpo-adierazpenak itunak, batasun pertsonal berdin eta elkarrekikoa eta abar izan ziren. Hau da, Foru-lurraldeen autonomia juridiko-politikoa ez da bakarrik barrualderantz adierazten, sistema propio baten ezarpenaren bitartez. Kanpoalderantz ere adierazten da, kanpo-autodeterminazio gisa beste Botere Publiko batzuekin EGOTEKO edo erlazionatzeko modu gisa.

Page 28: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Horregatik eskubide historikoen definizioa eman dugunean, beren eduki zehatz, ebolutibo eta aldakorrak alde batera utziz, IZATEAN oinarritzen den eta ondorioz EDUKITZEA eta EGOTEKO modua barne hartzen dituen funtsezko Erregimena dela esan dugu. Beraz, Konstituzioaren l. Xedapen Gehigarriak bere l. paragrafoan babestu eta errespetatzen duena ez dira eskubide jakin batzuk, IZAN, EDUKI eta EGOTEAN datzan Foru-erregimena baizik. 1. Xedapen Gehigarriaren 2. paragrafoan adierazten da eskubide hauen eguneratzea Estatutuen bitartez egingo dela, Konstituzioaren esparruaren barruan. Hau da, 1. paragrafoak eskubide historikoak beren osotasunean onartu arren, 2. paragrafoan Konstituzioaren aurka ez doanaren eguneratzea edo gauzatzea bakarrik baimentzen du. Beste modu batean esanda, lehenengo zatian foruen IZATEA, EDUKITZEA eta EGOTEA bere gain hartu, errespetatu eta babestu arren, bigarren zatian IZATEAREN (nortasun juridiko-politiko eta autonomia edo ahalmen eratzaile propioa eta mugatua) eta EDUKITZEAREN (Batzarrak, Diputazioak, Erakundeak eta eskubide jakin batzuk) eguneratzea baimentzen du, baina ez EGOTEARENA (Estatuarekin erlazionatzeko modu libre gisa), Estatua unitariotzat deklaratzen baita. Autodeterminazio-eskubidea azaltzerakoan dagoeneko ezagunak diren terminoak aplikatuz, esan daiteke:

a) Eskubide historikoen babesa, gaur egungo terminologiaren arabera, barne- eta kanpo-autodeterminaziorako eskubidearen (IZAN, EDUKI, EGON) nolabaiteko onarpenaren baliokidea dela. b) Egungo esparru unitarioa errespetatu beharrak barne-autodeterminazioa (IZAN, EDUKI) gauzatzea bakarrik baimentzen duela.

Laburbilduz, gaur egun eskubide historikoa autodeterminazio gisa itzultzeak, onarpenaren eta gauzatzearen problematikarako hurbilketa bat ahalbidetuko luke. Hain zuzen ere, Konstituzioaren arabera eguneratze osatu bat egitea ezinezkoa denez gero, Estatutuak bere Xedapen Gehigarrian ez dio eskubide historikoen behin-betiko eguneratze edo gauzatzeari uko egiten, Ordenamendu Juridikoak baimen dezan unera geroratu baizik. 5 AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA Hemen planteatzen den arazoa bikoitza da. Lehenago autodeterminazio-eskubidearen problematika teorikoa azaltzen ahalegindu gara: kontzeptua, Herria, lurraldea, hiritartasuna, eta abar. Auzia orain desberdina da. Lehenik, autodeterminazio-eskubidea Ordenamendu Juridiko espainiarrean onartuta dagoen jakin behar da, eta ondoren, Euskal Herriari dagokion ala ez. Lehen galderari baietz erantzun behar zaio. Konstituzioaren 96. artikuluak eta Kode Zibilaren Atariko Tituluaren 1. artikuluak adierazten dute Gobernuek izenpetu eta Gorteek berretsitako Nazioarteko Itunak, BOEn argitaratu ondoren, Ordenamendu Juridikoan barne hartzen direla, hau da, Eskubide Positibo bihurtzen duela eta Konstituzioaren eta lege organikoen artean tarteko lekua okupatzen dutela. Zentzu honetan, adierazi behar da 1977ko apirilaren 30etik aurrera Eskubide Zibilei buruzko 1966ko Itunak, Herrien autodeterminazio-eskubidea barne hartzen dutenak, Estatu Espainiarra behartu egiten duen arau positiboa direla.

Page 29: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Baina, bestalde, 96. artikuluko autodeterminazio-eskubidearen onarpenak topo egiten du aurrez aurre konstituzio espainiarraren 1. artikuluarekin. Zeren autodeterminazioa subiranotasun nazionalaren baliokide baldin bada, artikulu horrek subirano gisa Herri edo Nazio espainiarra bakarrik onartzen baitu. Hau onarpenari dagokionez. Gauzatzeari dagokionez, independentziaren era Estatu espainiarretik bereiztearen bertsioan, batasun zatiezina era lurralde-osotasuna ezartzen duen 2. artikuluarekin ere topo egingo luke. Gaur arte Ordenamendu Juridiko espainiarrean ez da barne-gatazka juridikorik sortu, eskubidea aitortzen duten arau batzuk eta berau debekatzen duten beste batzuk kontraesanean egon arren, Estatuak autodeterminazio-eskubidea beste Herri batzuentzako dela interpretatu duelako, ez ordea dagoeneko eratuta dagoen Estatu baten lurralde barneko gutxiengo etniko batzuentzako. Gainera, Itunak izenpetu dituzten Estatu guztiak autodeterminazioaren onarpena Nazio-elkartearen kide diren Estatuen barne-zatiketarako erabili ezin delakoan daude. Baina auzia erabat aldatuko litzateke eta gatazka juridikoa sortuko luke Euskal Herriak, bere burua Ordenamendu Juridikoak berak onartzen duen eskubide baten titulartzat hartuz, zentzu horretan legezko deklarazio bat egingo balu. Gai hau aurrerago aztertuko dugu. Oraingoz zera esango dugu, autodeterminazio-eskubidea, oinarrizkoa eta demokratikoa izateaz gain, indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoan barne hartuta era eskubide positibo gisa onartuta dagoela, eta ondorioz, titulu juridiko bat dela eta eskubide historikoekin batera Euskal Herriak erabil dezakeela. 6 EUSKAL HERRIA AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEAREN SUBJEKTU GISA Nazio Batuen testuen interprete batzuk esan ohi dute "Herria" kontzeptua kontzeptu zehaztugabea dela era zehaztasun gehiagorik ezean Herrialdearen edota Estatuaren sinonimo gisa interpretatu behar dela. Hau da, Estatu bateko lurraldean gehiengoa duen giza talde gisa. Eta honela, Estatu bateko lurraldean bereiziak diren eta gutxiengoan dauden gainontzeko taldeak ez lirateke herriak izango, gutxiengo etnikoak baizik. (Guimón) Euskal Herriari gutxiengo etnikoak aipatzen dituen Itunetako 27. artikulua aplikatzea eta, beraz, autodeterminazio-eskubidea ukatzea helburu duen interpretazio honek bi plano desberdin nahasten ditu, bere interesei jarraiki. Gehiengo edo gutxiengo etnikoaren kontzeptua erlatiboa da, beti lurralde jakin bati loturik dagoelako. Talde etniko bera gehiengoa edo gutxiengoa izan daiteke, barne hartzen duen lurralde-eremuaren arabera. Erreferentziazko esparru gisa egungo Estatuen lurraldea bakarrik onartzen baldin bada, autodeterminazio-aldarrikapen gehienak bideraezinak izango lirateke. Herri kontzeptua, ordea, autonomoa da eta berezko ezaugarriak aurkezten ditu: objektiboak, subjektiboak, kontzientzia, nortasuna eta erabakitzeko borondatea edo ahalmena, eta beraz, Nazio Batuen Erakundearen testuetan Herriaren kontzeptu espezifikorik ez dagoenez, lehendik azaldutakoa aplikatu behar da. Euskal Herria, Herria da: a) Errealitate soziologiko objektiboa, berezko hizkuntza, kultura, zuzenbidea, balioak, historia, geografia, biologia eta sinboloak dituen komunitate naturala

Page 30: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

delako. b) Nortasunari, partaide izatearen kontzientziari eta espezifikotasun edo diferentziari loturiko ezaugarri subjektiboak dituen kolektibitate bat delako. c) Euskal Herria, gainera, Nazio edo Nazionalitate bat da, esperientzia historiko negatiboen ondorioz bere nortasuna eta partaidetza-kontzientzia indarberritu dituena. Bada mende bat baino gehiago, bere nortasuna egitura politiko propioen bitartez babestu nahi izan zuela, eta gaur egun ere helburu horri eusten dio. d) Azkenik, bere Herri eta Nazionalitate bereizi gisako izaera isladatuta eta onartuta geratu da Estatu Espainiarrak onartu eta gaur egun indarrean dauden legezko testuetan bertan, hau da, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan. Beraz, Itunen eta Deklarazio Unibertsalaren arabera, Euskal Herria autodeterminazio-eskubidearen subjektua eta titularra da, eta horren indarrez erabakitzeko subiranotasuna, edo subiranotasun nazionala, eta botere eratzaile propioa dagozkio. 7 ESKUBIDEA GAUZATZEA: HERRI GISA AUTOALDARRIKATZEA EDO SUBIRANOTASUN NAZIONALA DEKLARATZEA Eskubidea gauzatzeko lehen urratsa, Herri gisa autobaiespen irmoa egitea da. Gauza bat da nazioarteko testuek orokorrean Herrien eskubidearen existentzia onartzea, eta beste bat Euskal Herriak, eskubide hori gauzatuz, bere burua Herri gisa autoaldarrikatzea. Gaurdaino Eusko Legebiltzarraren Deklarazioek ez dute helburu hori bete. 1990eko urtarrileko Deklarazioaren 1. puntuak onartzen du Euskal Herriak autodeterminazio-eskubidea eta subiranotasuna duela, baina Deklarazio formala eta testigantzazkoa da, ez-legezko proposamen gisa tramitatu zelako, eta eragin juridikorik gabe beraz. Deklarazio horrek lege forma hartzen ez duen bitartean ez du inolako gatazka juridikorik sortuko eta, beraz, ez du Ordenamendu Juridiko espainiarraren barne-kontraesana agerian utziko, alde batetik eskubidea onartu eta bestetik ukatu egiten baitu. 8 PERTSONA- ETA LURRALDE-ESPARRUA. HIRITARTASUNA ETA LURRALDEA Lehen adierazi dugunez gero, autodeterminazio-eskubidearen edukiaren beste adierazpenetako bat hiritartasunaren eta lurraldearen finkapena da. a) Hiritartasuna Diskriminazio gorrotagarri eta antidemokratikoetan ez erortzeko, bi arazo kontu handiz bereizi behar dira: nor da euskal herritarra edo nork du euskalherritar izateko eskubidea, eta zer ondorioetarako. Euskal herritar izaerak irekia eta eskuzabala izan behar du, hala Erkidegoan jaiotako kideei nola beren borondatez egoitza bertan finkatu dutenei hedatuz. Nolanahi ere, Estatu orok bere mugak edo baldintzak jartzen ditu eskubideak burutzeko edo hiritar izaera emateko. Beraz auzia ez da euskal herritar nor izan daitekeen finkatzea, zer ondorioetarako izango den baizik. Lizarrako estatutuak, adibidez, maila hirukoitza bereizten zuen:

* eskubide politikoak: bertakoei edo 10 urte baino gehiagoz bizi izan zirenei zegozkien. * eskubide zibilak: jatorrizko auzotasun zibila edo 2 eta 10 urte bitarteko

Page 31: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

epez eskuratuta zutenei. * gizarte-eskubideak: Euskal Herriko biztanle guztiei.

Egungo Estatutuak, era berean, honako hauek bereizten ditu:

* eskubide politikoak: auzotasun administratiboa dutenei (2 eta 6 hilabete bitartean). * eskubide zibilak: jatorrizko edo eskuratutako (2 eta 10 urte bitartean) auzotasun zibila dutenei.

Etorkizuneko hiritartasun propio bati edo autodeterminazio-erreferendum baterako boto-eskubideari begira, eskatu beharreko baldintzek ez dute zergatik zuzenbide konparatuan edo Zuzenbide espainiarrean bertan eskatzen direnez bestelakoak izan behar, eta eskubidea beraz ondorengo hauei egokituko litzaieke:

* bertakoei (jaiotza edo filiazioa) * eskubidea bera eztabaidatzen den lekuan gutxienez ere 10 urtez edo epe luzeagoz bizi izan direnei.

b) Lurraldea Euskal Herriaren autodeterminazio-eskubidearen aurka agertzen direnek behin eta berriz Herriaren eta Lurraldearen zehaztezintasuna aipatzen dute, eskubidea eta eskubidearen gauzatzea nahasiz. Eskubidea, Herriaren osotasunari eta hau kokatuta dagoen Lurraldeari dagokio. Gure kasuan, Iparralde eta Hegoaldean finkatuta dagoen errealitate soziologikoari.. Lurralde hau da, bere osotasunean, eskubide hau gauzatu behar den esparrua. Nolanahi ere, Lurralde horren zati batek, gaur egun Antolaketa politiko edo Estatu desberdinen barruan dagoelako edo beste zenbait arrazoi subjektibo direla medio edota kontzientzia nazionala behar adina tinkotuta ez dagoelako, oraingoz eskubidea gauzatzea ahalbidetzen ez baldin badu, lurralde-osotasuna ezinbesteko baldintza gisa planteatzeak gainontzeko biztanlegoaren eskubidea mugarik gabe atzeratzea ekarriko luke. Irtenbide bakarra, kasu honetan, Nafarroaren kasurako Autonomia Estatutuan jadanik eman zena izango da: eskubidea aitortu eta gordetzea, berau noiz gauzatuko ote den nafarrek erabakiz. Hau da, titulartasun kolektibo bat eta gauzatze libre eta demokratikoa aitortzea. 9 BARNE- ETA KANPO-AUTODETERMINAZIOA Autodeterminazio-eskubidearen indarrez, Euskal Herriari ez dagokio subiranotasun nazionala, lurraldearen finkapena eta bere hiritarren zehazpena soilik, bere barne-erregimen politiko, sozial era ekonomikoari era gainontzeko Herri eta Estatuekin dituen harremanei dagokienez erabakitzea ere baitagokio, eta hori da funtsezkoena. Barne- eta kanpo-artikulaziorako aukera posible desberdinak plebiszitu demokratikopean jarri behar dira, eta beraz Alderdi Politiko desberdinek, duela gutxi Quebec-en gertatu den bezala, aukera desberdinak aurkez ditzakete: federazioa, konfederazioa, independentzia, borondatezko agregazioa, subiranotasuna, subiranotasuna-elkartzea, eta abar. Alderdi bakoitzak, bere ideologiaren arabera eta ahalik eta hautesle-kopururik

Page 32: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

handiena erakartzeko helburua ahaztu gabe, bere Proiektuak lantzen ditu, eta hauek ez dira formula politikora mugatzen, gizarte-eredu, ekonomia- eta hizkuntza-politika, gizarte-zerbitzu, pentsio, laguntza eta abarri buruzko gai guztiak barne hartzen baitituzte. EAk, bere postulatu ideologikoekin bat etorriz eta eraikuntza nazionala eta Gizarte global baten eraketa helburu izanik, irekia eta Gizarte osoarentzat erakargarria izango den Proiektu Globala landu behar du.

Page 33: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

II PROIEKTU NAZIONAL BATEN ELEMENTUAK 1 PROIEKTU NAZIONAL BATEN BEHARRA Alderdi Politiko orok du Gizarteak bere Proiektua onartu eta bere gain har dezan asmo legitimoa. Era berean, sistema demokratiko batean erabakia hartzea hiritarrei dagokienez beste eskaintza batzuekin lehian, Proiektuak arrakasta izateko leialtasun ideologikoaren eta gizarte-irekitasunaren arteko oreka zaila lortu beharko du. Gaurdaino, alderdi nazionalista gehienek autodeterminazio-eskubideari dagokionez aldarrikapen ideologiko edo estatutario soila egin dute, gehiago zehaztu gabe. Hutsune honek behin baino gehiagotan arrazoizko zalantzak sortu ditu. Eskubide hau defendatzen dutela esaten duten mugimendu guztiek berau benetan lortu nahi duten edota beren jarraitzaileak lasaitzeko ke-gortina bat besterik ez den, horixe da zalantza. Eusko Alkartasunaren ustez aurrera egiteko eta aldarrikapenetatik ekintzetara igarotzeko garaia iritsi da. ORUETAk, 1992. urterako aurreikusita zegoen Autonomía Kongresuaren bezperan, gure kasuari aplika dakiokeen hausnarketa bat planteatu zuen. Honako hau zioen: "Orain arte, Herriarentzat Autonomia Erregimen bat lortu nahiak euskal herritar guztiok politikaren alorrean borrokatzera eraman gaitu, batez ere Autonomiaren hedapen eta formari begira. Horretan ari ginela, Autonomiaren aplikazioari eta bere deribazio praktikoei buruzko azterlan serioak egiteari utzi diogu ". Gure kasuan, autodeterminazio-eskubidearen onarpena lortzeko moduari buruzko analisi politiko eta estrategikoak azterlan praktikoekin osatu behar dira, hurrengo egunari aurrea hartuz, eta eskubidea onartu eta gauzatu behar den unerako prest egonik inprobisazioari lekurik ez uzteko. Azterketa hori hemen, orri hauetan, ezin da inprobisatu, baina esan daiteke osagai teknikoak eta aukera politikoak barne hartzen dituela, eta batzuk nahiz besteek adostasun sozial eta politikoa jaso beharko dute. Autonomia Estatutua proiektu desberdinak zituzten indar politikoen elkargune izan zen bezala, erraz gerta daiteke Autodeterminazioa, gutxienez alderdi nazionalisten artean, Proiektu bateratu bihurtzea. Autodeterminazioa, eskubide demokratikoa den heinean, nazionalisten ondare izateari utzi eta helburu demokratiko bihurtzea izango litzateke egokiena. Diferentziak Proiektuetan adierazi behar dira, ez eskubidean bertan. Quebec-en desadostasunak egon ziren independentzia, subiranotasun eta elkartzeari dagokienez, baina alderdi guztien aho batasuna egon zen eskubidea onartzeari zegokionez. Eraikuntza nazionaleko Proiektu politikoak ondorengo elementu hauek kontuan izan behar ditu:

* Eskubidearen instituzionalizazioa edo gizarte-errotzea. * Berau lortzeko estrategia. * Eredu edo formula politikoa. * Eredu ekonomikoa. * Gizarte- eta kultura-eredua. * Erreferentzia europarrak eta nazioartekoak.

2 ESKUBIDEAREN INSTITUZIONALIZAZIOA EDO GIZARTE- ERROTZEA

Page 34: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Ez da gauza berria autodeterminazio-eskubidea gaur egun gizartean normalizatuta ez dagoela, pertsona askorengan beldurra eragiten duela eta batez ere gizarte-kulturara inkorporatu ez dela adieraztea, aldarrikapen erabat politiko eta nazionalistatzat hartzen baita, funtsezko giza eskubidea izan arren. Giza eskubideak, historikoki, hiru fasetatik pasa dira: aldarrikapena, onarpena eta normalizazioa. Gu oraindik aldarrikapen politikoaren fasean gaude, bere onarpena eskatzen dugu eta bere gizarte-normalizazioa lortzeko helburua dugu. Eskubidea gizarte-kultura eta -bizitzaren zati natural bihurtzen denean bakarrik gertatuko da normalizazio hau. Une horretan esango dugu eskubidea instituzionalizatuta dagoela. Oraindik prozesu instituzionalean gaude eta bidea luzea da, horregatik arreta handia eskaini behar zaio eskubidearen gizarte-errotzeari, bere hedapen eta ezagutzari eta zalantza eta beldurrak ezabatzeari. Erakundearen soziologo eta teorikoek diotenez, erakunde juridiko orok lehenik gizarte-erakunde izan behar du. Gizartearen nahikoa babesa ez duen eskubide baten legezko onarpenak, eskubide hori arau bihur dezake baina ez erakunde. Gizartea erakarri ahal izateko, Proiektu zehatza garrantzitsuagoa da Ideia baino. Orain arte bereziki azpimarratu da autodeterminazioaren Ideia modu abstraktuan, tituluak eta argudioak, bere edukia eta abar, baina eskubidea gizarte-erakunde errotu bihurtu nahi baldin badugu, Proiektu zehatza sakondu behar dugu. Barneko gizarte-instituzionalizazioarekin batera kanpo-instituzionalizazioa ere zaindu behar da, Estatu Espainiarrari eta Nazioarteko Gizarteari prozesu demokratikoa eta baketsua dela eta ahalik eta kostu ekonomiko eta politiko txikienarekin burutu nahi dela adieraziz. 3 PLANTEAMENDU NAZIONALISTA BATETIK ERATORTZEN DIREN ESKAKIZUNAK Proiektua eraginkorra eta arrakastatsua izateko beharrezkoak diren adostasun eta gizarte-irekierarako eskakizunek ezin dute ideal nazionalistak erabat alde batera uztera behartu. Ideal hauek politikaren esparruan ez dira eskubidea onartzera mugatzen, Independentzia, subiranotasun politiko gisa, eta Estatu propio bat eratzea dute helburu. Ondorio hauetarako, guztiz bateragarria da irekia eta sozialki erakargarria den Proiektu bat eta egitura politiko propioa eta bereizia. Hortxe dago gakoa, hain zuzen ere. Esparru politiko propio eta independente batean Gizartea solidario, berdintasunezko eta sozial, kultural eta ekonomikoki garatuagoa izan dadin beharrezkoak diren helburu sozial eta kulturalak baliabideak hobeto administratzearen eta norberaren interesak zaintzearen bitartez errazago lor daitezkeela frogatzean. Azken finean, Proiektuak gizarte-instituzionalizazioaren eskakizunak (gizartearen, ekonomiaren eta barne-erregimen politikoaren eredua) nazionalismo politikoaren koherentzia ideologikoarekin orekatu behar ditu, batez ere subiranotasun politikoari dagokionez, artikulatzeko edo beste Herri edo Nazio batzuekin erlazionatzeko modu gisa.

Page 35: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

4 PROIEKTUAREN EDUKI EDO EREDU POLITIKOA Barne-autodeterminazio deritzogunari edota barneko forma politikoa edo erregimen politikoa erabakitzeari dagokionez, saihestezina dirudi honek izaera demokratikoa eduki behar duela, hala Botereen antolaketari nola funtsezko eskubideei dagokienez. Zuzenbidezko Estatu sozial eta demokratikoa esamoldearekin adierazi ohi dena da. Forma politikoari dagokionez, estatutuaren aurrekariak eta beste Euskal Lurralde batzuen inkorporazio aurreikusgarri edo desiragarriak kontuan izanik, badirudi barne-erregimen federal edo konfederala izango dela. Baina arazorik handienak Estatu Independente bat eratzera orientatuta dagoen kanpo-autodeterminazioak planteatzen ditu, sezesioaren berezko zailtasunei integrazio europarreko prozesuan murgildurik Estatu independente bat aldarrikatzea zaharkituta dagoen helburua dela adierazten dutenen kritikak batu behar zaizkielako. Era berean adierazten dute azkenaldi honetako autodeterminazio-prozesuetan, esate baterako Quebec-ekoan, galderak ez zuela independentzia planteatzen, subiranotasuna-elkartzea formula bat baizik, eta honek, aurrera ez ateratzeaz gain, argi utzi zuen gizartearen gehiengoak independentzia eta banantzerako formulak baino subiranotasun mugatuko formulak nahiago zituela. Bestalde, Europan izan diren azken esperientziak aplikagarriak ez direla diote, beren abiapuntua eredu politiko baten erorketa delako eta ez banantze soil bat. Hala eta guztiz ere, Estatuen, subiranotasunaren eta independentziaren krisiari buruz hitz egiten denean gauzak gehiago azpimarratu eta zehaztu behar dira, baina bestalde, kontzeptu hauek eguneratu egin behar dira, zaharkituta dauden eta garaiz kanpokoak diren ereduak ez defendatzeko. Egia da Estatuaren ikusmolde tradizionala gaur egun krisian dagoela bere elementu klasiko guztiei dagokienez: hiritartasuna, lurraldea eta boterea. Baina honek ez du esan nahi Estatuak desagertu egingo direnik.

a) HERRIA, bere hiritartasun-bertsioan nahiz Botere Eratzailearen bertsioan, modu bikoitzean mugatuta dago. Hiritartasun estatala hiritartasun europarrarekin bateragarria izan daiteke, eta subiranotasun nazionala, botere eratzaile gisa, borondatez mugatuta dago. Honela, elkarteko xedapen jakin batzuk Elkartekide baten Konstituzioa aldatzera behartzeko ahalmena dute, subiranotasun legegile tradizionalaren esparrua ukituz. b) LURRALDEA, edo lurralde-subiranotasuna, mugen desegite progresiboarekin eta defentsarako mekanismo klasikoen ordezkapenarekin ukituta geratu da. Baina, hala eta guztiz ere, Estatuen lurralde-mugak zehatz-mehatz gordetzen jarraitzen da. c) BOTEREA, estatuek esparru desberdinetan (politikoa, ekonomikoa, militarra, monetarioa eta abar) dituzten eskuduntzen multzo gisa hartuta, era berean oso mugatuta geratu da Europar Batasunerako atxikimendu librearen ondorioz. Baina krisi eta muga guzti hauek egon arren Estatuei buruz hitz egiten jarraitzen baldin bada, Euskal Herriak egiten duen Estatu propioaren aldarrikapenari ez zaio zergatik esanahi desberdina eman behar. Gaur egun krisian dagoena Estatu tradizionala da, ez Estatua.

Page 36: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Beraz, Euskal Proiektua inolako arazorik gabe barne har daiteke Proiektu europarrean, inkorporazio horren ondorioz egon daitezkeen mugapen orokorrekin. Zentzu horretan, guztiz legitimoa eta gaur egungoa da Euskal Herriak hiritartasun europarrarekin batera doan hiritartasun propioa, mugen desagerpenarekin bateragarria den lurralde propioa, eta botere eratzaile independentea eta jatorrizkoa aldarrikatzea, esparru europarrean barne hartuta egonik erabaki propioen eta ez besteren erabakien ondorioz.

Antzeko hausnarketak aplika dakizkioke independentzia edo subiranotasun politikoari, hau goragoko mailako beste Botere batzuekiko legezko independentzia gisa ulertuta. Hain zuzen ere, subiranotasun tradizionala gaur egun mugatuta dago goialdetik (Europako Elkartea) eta behealdetik (Estatuen barruan handituz doan eskualde-deszentralizazioa). Honela, subiranotasunaren esamolde modernoa ez doa boterea zuzenean gauzatzeko subiranotasunaren ildotik, boterearen barne-antolaketari edo kanpo-lagapenari buruz erabakitzeko subiranotasunaren ildotik baizik. Europako Elkartearen Justizia Auzitegiak COSTACC kasuan eman zuen eta Elkartekideen jurisprudentzian eragin handia izan duen epai ospetsuak ondorengo hau ezartzen du: "Elkartearen botereak Estatuen eskuduntzak mugatzearen eta beren atribuzioak Elkartera transferitzearen ondorioz sortzen dira, beren eskubide subiranoak mugatuz eta, era honetan, bere nagusitasuna hala nazioei nola beraiei aplikatzen zaieneko Zuzenbide bat sortuz". Azken finean, Europako testuinguruan Estatu berri bat eratu edo eraikitzeko edozein Proiektuk kontuan izan behar du Estatuaren mugarik gabeko subiranotasunaren, Botere Eratzailearen subiranotasunaren eta Konstituzioaren subiranotasun legegile edo nagusitasunaren dogma zaharrak gainditu egin direla eta Elkarte-Zuzenbidearen nagusitasunarekin eta Botereen borondatezko lagapenagatiko automugapenarekin ordezkatu direla. Era berean, eta oraindik etorkizun zehaztugabea izan arren, autore askok Europako Elkartearentzat eredu federal bat defendatzen dute, ondorengo gai hauetan oinarrituta egongo dena:

* bikoiztasun organikoa: Botere Federalaren eta Elkartekideen organoak. * eskuduntzen banaketa. * Zuzenbide federalaren nagusitasuna barne-zuzenbidearekiko. * Auzitegi konstituzional-federala Elkartearen eta Estatuen arteko gatazkak erabakitzeko. * eskuduntza-leialtasunaren printzipioa. * nazio- eta eskualde-aniztasunekiko errespetua. * subsidiariotasun federalaren printzipioa.

Esparru politiko berri eta zabalago baterako borondatezko integrazio politiko orok, Batasuneko Zuzenbidearen nagusitasunaren eta Estatuen arau- eta erakunde-berezitasunen arteko oreka eskatzen du. Aurkakoa eznaturala izango litzateke. (LUCAS VERDU) Elkartearen etorkizuneko panorama hau edo beste bat izanik ere, testuinguru honetan Estatu Independente baten aldarrikapenak zera esan nahi du: gainontzeko Estatuekin berdintasuna izatea, bere subiranotasunean eta ordenamendu

Page 37: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

juridikoetan mugapen berdinak edukitzea, eta bere jatorrizko botereen lagapen edo transferentzia berdinak egitea. Baina, era berean, berme eta erreserba berdinak izatea, eta hori guztia erabaki propioen eta ez besteren erabakien ondorioz, eta eraketa politiko europarraren prozesuan presentzia aktibo eta zuzena izanik. Bestalde, begibistan dago etorkizuneko Euskal Estatuaren ereduaren zehaztapena testuinguru europarrari bizkar emanez gauzatzea ez dela bideragarria. 5. INDEPENDENTZIA EKONOMIKOA Independentzia ekonomikorik gabe, ez dago independentzia politikorik. Proiektu politiko orok funtzionamendu zuzena bermatu eta beharrezko finantzaketa eta baliabideak ziurtatzen dituen proiektu ekonomiko bat eduki behar du, baina ez independentzia politikoaren muga edo baldintza gisa, arrakasta eta eraginkortasunaren berme gisa baizik. Gaur egun independentzia ekonomikoaz hitz egin al daiteke? Ba al du zentzurik independentzia ekonomikoaz hitz egiteak ekonomia mundializatu, planetario eta elkarren menpeko baten testuinguruan? Independentzia politikoarekin ikusi ditugun zailtasun berdinak aurkitzen ditugu berriro. Teorikoki, independentzia ekonomikoaren ikusmolde tradizionalak zera esan nahi du, ahal den esparru guztietan politika ekonomiko bat burutzeko boterea: moneta, zergak, industria, lana, nekazaritza, hezkuntza, arrantza, pentsio-sistema propioa, langabeziagatiko aseguru-sistema, eta abar. Ikusmolde hau, testuinguru europarrean, bateraezina izango litzateke merkatu bakarrarekin, moneta bakarrarekin, moneta- eta ganbio-politika zentralizatuarekin, eta abar. Nolanahi ere, lehenago adierazi dugun bezala, independentzia ekonomikoak ez du esan nahi Estatuek erabaki guztiak exekutatuko dituztenik. Estatuek zenbait eskuduntza elkarteko organoei lagako dizkiete eta beste batzuk beraientzat gordeko dituzte, zerga eta abarren alorrean, politika propioak gauzatu ahal izateko. ( C. GALLASTEGI) Guztiz posible da Herri bat ekonomikoki independente izan eta, era berean, bere borondatez unitate ekonomiko zabalago batean barne hartuta egotea, honekin lankidetzan arituz, parte hartuz eta erabaki komunak beregain hartuz. Euskadi Estatu Espainiarretik independizatzen baldin bada, ez du zergatik ezer larririk gertatu behar esparru europarrean. Era berean ez du zergatik ezer larririk gertatu behar Estatu Espainiarraren esparruan. Beste zenbait arrazoiren artean, izaera honetako erabaki bat hartzeko onurak eta kostuak konpentsatuta egon daitezen ahalegindu behar delako, eta kostu horiek sezesio-prozesuan ukitutako alderdietako batentzat galera garbiak ekartzea saihestu behar delako. Ez da gauza bera Estatu bat "ex novo" edota sezesio baten ondoren sortzea. Kasu honetan onurak eta kostuak orekatuta egon daitezen ahalegindu behar da, eta honek azterketa, ikerketa, adostasuna eta norgehiagokarik eza esan nahi du, estatu espainia rraren ezezkoak estatuarteko solidaritatea dela-eta europarren gaitzespena ere ekar ez dezan. a) Independentzia ekonomikoaren onurak Politika propioak ezartzeko eskubidetik eratortzen diren onura orokorrak alde batera utziz, badago datu esanguratsu bat, dagoeneko adituek aztertu dutena,

Page 38: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Euskadirentzat Estatu Espainiarretik bereiztea ekonomikoki onuragarria izango litzatekeela frogatzen duena. Estatuaren eta egungo EAEren arteko "finantza-fluxuen" azterketak, gaur egun saldoa Euskal Sektore Publikoarentzat aldekoa dela adierazten du. Beste hitz batzuekin esanda, Estatuak EAEn gehiago biltzen duela bertan gastatzen duena baino. Hau da, Euskadi gaur egun Estatuaren zergadun garbia dela, eta jasotzen duena baino gehiago ematen duela. Beraz, independentzia ekonomikoa edukiz gero, euskal finantza-egoera nabarmenki hobetuko litzateke. Datu hau zenbait azterlanetan aztertuta dago. Azkenak, BBV erakundeak 1995. urtean argitaratu zuenak, 1987tik 1992ra bitarteko egoera aztertzen du, eta saldo negatiboa ematen duen lehen urtea salbu, 1988tik aurrera saldo positiboa azaltzen du. Une honetan, Kontzertu Ekonomikoa berritu ondoren, oraindik zenbakiak eskura ez izan arren, denak bat datoz joera mantendu eta hobetu egiten dela adierazterakoan. Aurrekoa alde batera utziz, biztanleengan beldurra sortzera destinatuta dauden argudio negatiboak erabili ohi dira, baina ez dira frogatzen. Hauen artean bi agertzen dira bereziki: desastre ekonomikoa eta merkataritza-errepresaliak. (A. Jiménez de Aberasturi) . Lehen argudioari dagokionez, prozesua negoziazioaren bidez garatu duten duela gutxiko esperientziak behatzen baditugu, esan daiteke ez dela inola ere ez ondorio ekonomiko negatiborik izan. Prozesua alor ekonomikoan nahiko neutrala da, eta neutralagoa izango da ekonomia globalizatu batean. Honi loturik, ESTONIA, LETONIA edo GEORGIAREN kasuak analiza daitezke, antzinako SESBen. TXEKIA eta ESLOV AKIAREN kasuak antzinako TXEKOSLOVAKIAN, edo ESLOVENIA eta MAZEDONIAREN kasuak antzinako JUGOSLAVIAN. Merkataritza-errepresaliak aipatzen dituen bigarren argudioari dagokionez, ez du inolako funtsik. Alde batetik, kontsumoak eta ekonomiak berezko arauak dituzte, planteamendu nazionalistekin zerikusi txikia dutenak. Bestalde, merkatuen globalizazioak kontsumoaren oinarri nazionala suntsitzeko joera du, merkataritza-harremanaren elementu erabakiorrak prezioa eta kalitatea izanik. Maila txikiko bi adibide jar daitezke aurrekoa argitzeko. Euskadi bezalako hain herrialde politizatu batean, inolako ondoriorik izan al du frantses produktuen boikotak? Frantzian duela gutxi errepideko garraioan egon den gatazkaren ondoren, merkatu eta azalera handietan marka frantsesen erretiratzerik detektatu al da? Azken kontsumitzailearen ikuspuntutik eraginak astebete iraun dezake, eta kontsumitzaile industrialaren ikuspuntutik, ez dago eraginik. Azken honek epe ertain eta luzerako hornidura-kontratuekin lan egiten du, eta interesatzen zaion gauza bakarra kalitatea eta prezioa da, produktuaren jatorri geografikoa eta nazionalitatea edozein izanik ere. Onura ekonomikoen analisira itzuliz, eta lehendik azaldu diren argudioak gutxietsi gabe, esan daiteke abantailak jarduteko ahalmen handiago bati ematen zaion erabileraren eta zerga, moneta eta aurrekontuei loturiko politika behar bezala erabiltzearen ondorio direla, eta ez batuketa eta kenketen kalkulu baten ondorio. Honela:

Page 39: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

* Euskalduna bezalako ekonomia industrial batera hobeto egokitzen den zerga-sistema propioa lantzea ahalbidetuko luke eta, zerga-iruzurraren indize txikiago bati batuz gero, konparaziozko abantaila ukaezina ekarriko luke. * Moneta-politikak interes-tasa propioak eta finantzaketa autonomoa ahalbidetuko lituzke. * Eragin positibo berdina espero daiteke aurrekontu- eta zorpetze-politika batetik, egungo muga eta inposaketarik gabe.

Jarduketa-multzo honek ondorengoa ahalbidetuko luke:

* Politiken burutzapena hiritarren arazoetatik hurbilago egotea. * Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat kudeatutako baliabide-bolumen handiagoa. * Baliabide hauen erabilera alternatiboa. Imajina dezagun Euskadi desmilitarizatu bat, urteko 301,2 milioi eurotik (50.000 milioi pezetatik) gora erabilera zibiletara (irakaskuntza, osasuna, pentsioak) destinatzeko aukerarekin.

b) Trantsizioaren kostuak Aldaketa orok kosturen bat dauka. Baina hausturak dramatikoak izan ordez baketsuak baldin badira, ez dago egoera hori handitzeko arrazoirik. Alderdi honi loturik azterlanik egin ez den arren, Nazioarteko Zuzenbideak "Estatuen ondorengotza-arauak" deritzonaren arabera markatu dituen irizpideak kontuan izan beharko dira, eta arau hauen artean aktiboak eskuratzeko eta zorrak beregain hartzeko sistemari buruzkoak agertzen dira. Quebec-en, ekonomia egoera berrira egokitzeko prozesua gehienez ere 18 hilabetekoa izango zela kalkulatu zen. Erreferendumak aurrera egin izan balu, hasierako zalantza edo beldur hauek jarraitzen ote zuten mantendu egiten ziren edo, prozesua hasi ondoren, razionalki, kostu hauek desagertzen ote ziren egiazta ahal izango genukeen. Nolanahi ere, gogoratu beharra dago Quebec-en eraikuntza nazionala garapen ekonomikoan oinarritu dela, eta honen agenteak Estatua, bertako enpresariak eta sindikatuak izan direla. Hona hemen zenbait datu:

* 1970. urtean HYDRO-QUEBEC, energia elektrikoa kostu merkeagoekin sortzeko urtegi-enpresa, nazionalizatu zen, eta honek beste hainbat enpresa ezarri zuen. * 1965. urtean, Organismo Publikoetako Pentsioen eta Gordailaketen Fondotik hartutako baliabideekin "La Caisse D y P" finantza-tresna eratu zen, enpresak sortzeko eta inbertsioak finantzatzeko. * 1989. urtean, Quebec-eko siderurgia sortu zen (SIDEBEC altzairuaren produkzioan Ontariorekiko menpekotasuna hausteko. * 1976. urtean, "Societé de D.I.Q." sortu zen, EUSKAL SPRIaren antzeko zerbait. * Beste formula batzuek, "Quebec Sotc Savigns Plan" delakoak adibidez, Quebec-eko enpresetan akzio-erosketa bultzatu zuten, zerga-kenketaren sistema erabiliz.

6 GIZARTE- ETA KULTURA-EREDUA Eraikuntza nazionala, kolektiboa den eta guztiei irekita dagoen zeregina da. Ideologia nazionalistak nortasuna, balioak, historia, kultura, hizkuntza eta forma edo eredu politikoak ekar ditzake Proiektu jakin bat gauzatzeko, baina Proiektuaren eduki nagusiak, hots, Gizarte-ereduak, irekia, demokratikoa, anitza eta adostua izan behar du, ez arrazoi demokratiko edo hauteskunde-arrazoiengatik soilik,

Page 40: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

gizarte global baten eraikuntza gaur egun gizarte zibilaren partehartzerik gabe gauzatu ezin delako baizik. EAren nazionalismoa etniko-zibikoa dela kontuan izanik, eraikuntza nazionala berezko nortasun-zeinuak gordetzera orientatzen da nolabait, baina era berean Gizarte global berdintsu eta zuzenagoa, solidario eta integratuagoa elkarrekin eraikitzera eta berau Proiektura inkorporatzera orientatuta dago. Pertsonak, erakundeak, elkarte zibilak, ekonomikoak eta profesionalak, kooperatibak, sindikatuak, merkataritza-ganbarak eta finantza-sektoreak naziotasunarekin eta Herria eraikitzeko Proiektuarekin identifikatzea funtsezkoa eta ezinbestekoa izango da. Nazionalistak ez diren sektoreen erakarpena ez da izaera politikoa duten argudio teorikoekin lortzen, hauek oso logikoak izan eta erabat oinarrituta egon arren. Sistema batekiko babesa, estatutu-autonomiarekin gertatu den bezala, ez dago sistema beraren baitan, dakartzan gizarte-abantailen baitan baizik. Gizarte-aukerak ez dira abstraktuan hartzen, zehazki baizik. Gizarteak autodeterminazioari eman behar dion babesa, sortzen dituen hasierako kezka eta beldurrak ezabatu ondoren, eredu honek garapen ekonomikoa, ongizatea, hezkuntza, azpiegiturak, zerbitzuak, pentsioak, balioak, aniztasunarekiko errespetua eta abar hobetu egingo dituela frogatzeko gaitasunak ekarriko du. Hori lortzeko, eraikuntza nazionaleko gizarte-eredua proiektu irekia izango da, bertan sektore guztiek parte hartuz: pertsonak eta gizarte-erakundeak, gazteria eta adinez nagusiak; patronalak eta sindikatuak; elkarte profesionalak eta sektore ekonomikoak; unibertsitatea eta kultur elkarteak eta abar. 7 NAZIOARTEKO TESTUINGURUA AZKINek zera adierazten du: historikoki, banantze eta independentziarako mugimendu guztiek beren proiektuarekin aliatuta daude atzerriko potentzien nazioarteko babesa jaso ohi dute zuzenean edo zeharka, zenbait kasutan babes interesatua izan arren. Horrez gain, BOWETek dioenez, Nazioarteko Komunitateak, gutxienez neutrala izateko, bideragarritasun ekonomikorik gabe Estatu berriak sortzea, aurreko Estatuari bere oinarri ekonomikoa ez kentzea, eta nazioartean nahaste larririk ez sortzea gomendatzen du. Hausnarketa hauek duten balioa alde batera utziz, nazioarteko presentzi eta "marketing" moduko bat komenigarria izango da, inolako zalantzari gabe, Proiektu politikoaren instituzionalizazioa ziurtatu eta gutxienez ere bere isolamendua saihestuko duelako. Honek Europako eta nazioarteko foroetan eta politika, kultura eta abar loturiko erakundeetan Proiektua aurkeztu eta azaltzeko estrategia bat proiektatzea eskatzen du, "statu quo" delakoa zalantzan jarri edo potentzialki nahasi dezaketen ekimenei gatazka saihesten duten Proiektu lasaitzaile, adeitsu, errealista eta, batez ere, baketsuekin aurre egiteko.

Page 41: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

III PROPOSATUTAKO ESTRATEGIAK Aurreko analisiak praktikara orientatuta daude, ez dute iritzi politiko soiletara mugatu nahi, Gaur egungo estatutu-egoera gainditu eta autodeterminazio eraginkorrerantz urratsak emateko garaia iritsi denaren uste osoa dute abiapuntu. Nazionalismoak, XXI. mendeari begira, bere idealen burutzapenean aurrera jarraitu behar du. XIX. mendea Foru Abolizioaren eta Nazionalismoaren agerpenaren mendea izan bazen, eta XX. mendea autonomismoaren mendea izan bada XXI. mendeak autodeterminazioaren bitartez subiranotasun nazionala e independentzia politikoa lortzea izan behar du helburu. Zein urrats eman daitezke norabide honetan? Sakonegia izateko asmorik gabe, ondorengo hauek aztertu dira, besteak beste:

a) Autodeterminazio-eskubidea onartzea, eta gauzatzeko unea geroratzea. b) Negoziazio politikoa, konstituzio-konbentzio eta -aldaketekin. c) Gauzatze progresiboa. d) Ordenamendu Juridikoa sakontzea, edo hirugarren bidea. e) Subiranotasun-deklarazioa.

1 KONSTITUZIOAK AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA ONARTZEA Bide hau ez da guztiz ezinbestekoa, eta arrisku handiak ditu. Beharrezkoa ez dela pentsa daiteke zeren, jakina denez, eskubidea gauzatzeak ez baitu bere onarpen positibo espresua eskatzen. Kanadako konstituzioak, esate baterako, ez du eskubide hau onartzen, baina era berean ez du debekatzen. Bestalde, arriskutsua da herri espainiarraren erreferendum bidez Konstituzioaren zuzeneko erreforma bat eskatzen duelako, eta erreferendum hori seguraski negatiboa izango litzateke eta erabaki-esparrua Euskal Herritik kanpo lekualdatuko luke. 2 NEGOZIAZIO POLITIKOA ETA KONSTITUZIO KONBENTZIOA Seguraski hau izango litzateke biderik egokiena, baina era berean une honetan nekez gerta daitekeena, alderdi estatalisten jarrerak kontuan izanik. Nolanahi ere, gobernuaren ahultasuna kontuan izanik, parlamentuko alderdi politiko guztien akordio zabala eta ondoren konstituzio-konbentzio edo -ituna beharko luke Konstituzioaren 1. eta 2. artikuluen zeharkako aldaketa burutzeko, gaur egun bi artikulu horiek hala subiranotasun nazionala nola independentzia politikoa eta lurralde-banantzea eragozten baitituzte. Nolanahi ere, Konstituzioaren Atariko Tituluaren eta Funtsezko Eskubideen edukiak erreforma-prozedura berezi batekin erabat babestuta daudela kontuan izanik, badirudi ezinezkoa izango dela herri espainiarraren aurretiazko erreferenduma alde batera uztea, eta beraz lehendik aipatu dugun egoera berberean geundeke. 3 AURRERATZE PROGRESIBOA EKINTZEN BITARTEZ Beste bideetako bat eskubideen aldarrikapenak ahaztu, botere ekonomiko eta politikoa sakondu eta, ondorioz, independentzia politikoa lortzean datza. Duela gutxiko argitalpen batean gai hall ondorengo eran azaltzen zen: a) Estatuen independentzia ekonomikoa honako alor hauetan oinarritzen da:

Page 42: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

* Moneta propioa. * Muga-zerga, muga ekonomikoen sinbolo gisa. * Zerga-sistema propioa. * Aurrekontu propioa.

b) Europan. Estatuek galdu egin dute edo galtzeko zorian daude:

* Moneta propioa * Muga-zerga ekonomikoak

Behin-behineko izaeraz, zerga-sistema propio bat eta, ondorioz, aurrekontu independente bat badago. c) Euskal Herriak, aldatutako Kontzertuaren bitartez, errealitatean zerga-sistema propioa du, eta aurrekontu independente baterantz hurbiltzen da. Honez gain Gizarte Segurantzaren Altxortegia transferitu eta Euskadiko Bankua sortzen baldin bada, Europar Batasuneko Estatuen independentzia ekonomikoko eredutik oso hurbil legoke. Honi Brusselarako hurbilketa eta gai ekonomikoetan Elkartearekin zuzeneko elkarrizketa batuz gero, "de facto" independentzia ekonomikoa lortuko da, eta ondorioz independentzia politikoa. Analisi utilitarista hau, erreala izango balitz, zalantzagarria da eta, ezer mesprezagarririk ez badago ere, azken helburuak zehaztugabeko epealdirako geroratze estrategiko edo erreala ezkutatzen du, eta inork ez daki epealdi horren amaiera inoiz iritsiko ote den. 4 ORDENAMENDU JURIDIKOA SAKONTZEA Bide hau ere progresiboa da, eta aurrerantz egiten den edozein mugimendu egungo egoerarekiko urrats bat denez, ona dela adierazten du. Bide honek Ordenamendu Juridikoaren potentzialtasunak agortu nahi ditu, batez ere eskubide historikoak babesten dituen Konstituzioaren l. Xedapen Gehigarriaren garapenean oinarrituz, eta hau akordio politikoekin eta egungo gatazkaren konponbidea "euskaldunen gehiengoak modu demokratiko eta baketsuan adierazten duen borondate politikoa denok onartzea" dela adierazten duten legebiltzarreko deklarazioekin osatuz. Ildo honi jarraituz IZAN, EDUKI eta EGON gisako eskubide historikoei buruzko gure teoria azaldu dugu, eta ELKARRI eta antzeko Talde eta Plataformen proposamenak bertan murgiltzen dira. Ildo berean koka ditzakegu EAk Ajuria Eneko Mahaiean sustatu dituen Akordioen adierazpenen bat eta Eusko Legebiltzarraren 1997ko martxoaren 20ko Deklarazioa, Euskal Herriaren borondate demokratikoa onartzeari buruzkoak. 5 SUBIRANOTASUN-DEKLARAZIOA LEGE BIDEZ Lehen adierazi dugu Ordenamendu Juridiko espainiarrean badagoela barne-kontraesan bat, eta hau ez dela juridikoki behar bezala ustiatu. 1. artikuluak Herri espainiarraren subiranotasuna bakarrik onartzen du baina 96. artikuluaren bidez Herri guztiena onartzen da, era honek kontraesan bat ezkutatzen du, beste Herri batek, esate baterako Euskal Herriak, subiranotasun-dek1arazio baten indarrez bere herri izaera aldarrikatzen duen egunean bakarrik azaleratuko den kontraesana.

Page 43: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Eusko Legebiltzarraren 1990eko Deklarazioak Euskal Herriaren autodeterminazio- eta subiranotasun-eskubidea onartu zuen, "bere hiritarrek beren estatus politiko, ekonomiko era soziala askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duten ahalmena da, esparru politiko propioa sortuz edo bere subiranotasuna osorik edo zati batean erkidetuz", baina ez zuen inolako ondorio juridikorik izan Ez-legezko Proposamen bat zelako. Baina Legebiltzarrak, eskubidearen gauzatzea bultzatzeko organo gordetzaile eta legitimatutzat jotzen duen Deklarazio horren 4. Puntuaren indarrez, Deklarazio horri berari onartu zen terminoetan Lege-maila emateko erabakia hartuko balu, Euskal Herriaren subiranotasunerako legezko deklarazio baten aurrean geundeke. 1990eko Deklarazioaren maila aldatzean datzan eta Ordenamendu Juridiko espainiarrean oinarritzen den neurri honek, prozedura demokratiko baten bitartez, Sistemaren kontraesanak agerian uztea ahalbidetuko luke. Konstituzio-gatazka bat sortuko luke, inolako zalantzarik gabe, era Auzitegi Konstituzionala esku hartzera eta autodeterminazio-eskubidearen subjektu gisa "Herritzat" zer ulertzen den interpretatzera behartuko luke. Baina, era berean, Itun era Hitzarme nen interpretazioa ezin denez barne-zuzenbidearen irizpideen arabera egin, Nazioarteko Zuzenbidearen irizpideen arabera baizik, nazioarteko organoak ere Itunen ondorioetarako "Herritzat" zer ulertu behar den adieraztera behartuta egongo lirateke. Adierazi den bideetako bakar bat ere ezin da gutxietsi, baina serioski aurrera egin nahi badugu azken bi proposamenak sakonki aztertu beharko dira, bai eta lehenik aipatu den eta prozedurarik arrazional eta onuragarrien bezala proposatu den negoziazio politikorantz daramaten urrats gisa ere.

Page 44: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

GALDERA-LABURPENA 1 NAZIONALISMOA ALA NAZIONALISMOAK? Estatu tradizionalaren krisiarekin batera modan jarri da zibiko deitu duten nazionalismo-mota bat, independentismorako edo Estatu propio bat eratzeko nahiak alde batera utzi eta eraikuntza nazional, demokratiko eta behetik gorantz eraikitakoa deritzotenarekin ordezkatzeko, inposizio esentzialistarik gabe, bere azken helburua subiranotasuna eta gizarte global baten eraikuntza izanik. Honen aurrean beste nazionalismo bat dago, etniko deitu dutena, eraikuntza nazional, libre eta demokratikoaren helburua mespretxatu gabe, subiranotasunaz gain independentzia eta eraikuntza nazionala ere lortu nahi duena. Nazioaren eta eskubide nazional batzuen existentzia du abiapuntu, eskubide nazional hauen eta gizabanakoaren eskubideen burutzapena bateragarria baita. 2 SUBIRANOTASUNA ALA INDEPENDENTZIA? Azkenaldi honetan, zenbait buruzagi nazionalistak subiranotasunari buruz hitz egiten du independentismo tradizionalaren ordez.

* Subiranotasuna, erabiltzen den zentzuan, subiranotasun nazionalaren edo erabakitzeko ahalmen gorena Herri jakin bati dagokiola aitortzearen baliokide da. Barne-erregimen politiko, ekonomiko eta sozialari eta beste Estatu batzuekiko harremanei dagokienez erabakitzeko printzipio demokratiko baten aitorpena da. Baina subiranotasunak, horrela ulertuta, ez du aurrez inolako formula politikoa behartzen. Batasun, agregazio, federazio, sezesio nahiz independentzian gauzatu daiteke. Dena hiritarren erabakiaren esku dago eta esklusiboki zibikoa den nazionalismoaren adierazpen naturala da. * Independentziak zerbait gehiago esan nahi du Erabakitzeko subiranotasuna bere gain hartzeaz gain, subiranotasun politikoa du helburu. Forma politikoari buruz hiritarren gehiengoak hartzen duen erabakia errespetatzeaz gain, Nazioak Estatu independentea izateko eskubideak defendatzen ditu. Aurrerago adieraziko dugun bezala, ez du soilik autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen, kanpo-autodeterminazio jakin baterantz bideratuta dago zuzen-zuzenean: independentziarantz.

3 EAren NAZIONALISMOA Nazionalismo guztiek, printzipioz, autodeterminazioa defendatzen dute, baina guztiek ez dute independentzia defendatzen. EAren nazionalismoak zera izan nahi du:

* Zibikoa: demokratikoa, ire kia, biztanlegoaren gehiengoaren erabakia errespetatzen duena, eta gizarte global, plural, aurrerakoi, moderno, zuzen, solidario eta kohesionatu baten eraikuntzarantz orientatzen da, inor diskriminatu edo baztertu gabe, behetik eraikita egongo dena, eta ez goitik ezarrita. * Etnikoa: berezko kultura, eskubideak, historia, hizkuntza, balioak eta nortasuna dituen Euskal Nazioaren existentzia aitortzen du, eta bere eraikuntza modu demokratiko eta irekian osatzearen kaltetan izan gabe, bere berezko

Page 45: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

zeinuei eutsi eta bere biziraupena bermatu nahi du, egitura politiko propioen eta erabaki politiko libreen bitartez, hain zuzen ere. * Autodeterminazionista: Euskal herriari autodeterminazio-eskubidea dagokio, bere subiranotasun nazionalaren adierazpen gisa. Eskubidea Herriari dagokio, eta bere burutzapena hiritarrei. * Independentista: subiranotasun politikoa du helburu, beste edozein antolaketa politikorekiko legezko independentzia gisa ulertuta.

4 UNERIK EGOKIENA AL DA HELBURU HAUEN LORPENEAN AURRERA EKITEKO? XX. mende osoa testuinguru erabat autonomista batean garatu da (1917, 1922,1931, 1936,1978tik 1997ra) Une honetan:

* Estatuak berak konstituzioaren erreformak planteatzen ditu. * Nazioarteko testuinguruan, esate baterako Italia Estatu Federal bihurtzeko zorian dagoela dirudi. * Gure barne-testuinguruan, Euskadin, gatazka historikoa behin-betiko konpondu eta bakearen ezarpena bermatuko duten formulak bilatzeko gizarte- eta politika-sentsibilizazioa gero eta handiagoa da. (Autodeterminazio-proposamenak dituzten plataforma zibilak, Eusko Legebiltzarraren Deklarazioak, Ajuria-Eneko Mahaiaren Akordioak, eta abar). XXI. mendearen esparrua aukera ona da helburu politiko eta nazionalen lorpenean aurrerantz ekiteko.

5 ZEIN TITULU EDO ARGUDIO DITUGU? Behin-betiko argudio bakarra Herri baten gehiengoak askatasunez adierazten duen borondatea dela esan ohi da. Ez da gutxi. Baina gainera batere mespretxagarriak ez diren argudioak baditugu esate baterako Konstituzioak egiten duen Eskubide Historikoen , eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena, eta bi eskubide hauek zuzenbide positiboaren arauetan barne hartuta daude. 6 ZER DIRA ESKUBIDE HISTORIKOAK? Foru-iraganaren interpretazioan bertsio desberdinak egon arren, historian eta zuzenbidean oinarrituz eskubide historikoak IZAN, EDUKI eta EGON batean laburtzen direla defenda dezakegu.

* IZAN: autonomia eta subiranotasuna izanik, erregimen politiko bat, lege batzuk eta berezko eskuduntzak zituen erakunde-sistema bat finkatu zuten Foru Lurraldeen nortasun historiko-politikoaren onarpena esan nahi du. * EDUKI: mota guztietako erakunde, antolaketa eta eskuduntza politikoen multzoa esan nahi du: legegileak, betearazleak, judizialak, ekonomikoak, zergetarakoak, merkataritzarakoak, zibilak, militarrak, aduanetarakoak, eta abar. * EGON: Gaztelako Koroarekin eta Estatu Espainiarrarekin askatasun osoz erabaki edo itundutako harreman politikoak finkatzea esan nahi du, lurralde- edo erakunde-integraziorik gabe. Harreman historikoaren formulak (ituna Koroarekin, batasun pertsonal berdin eta elkarrekikoa jatorrizko independentzia gordez, eta abar) gaur egun hizkuntza moderno eta eguneratura itzul daitezke, kanpo-autodeterminazio modu bat bezala.

Page 46: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

7 ZER DA AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA? Botere gorena, gainontzeko botereen gainetik dagoen botere subiranoa, barne- eta kanpo-antolaketa politikoaren gainean erabakitzeko boterea Herri bati dagokiola aitortzen denean, Herri hori subiranoa dela edo subiranotasun nazionala daukala esaten dugu. Autodeterminazioa, oro har, erabakitzeko subiranotasunaren edo subiranotasun nazionalaren baliokidea da. 8 AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA TRESNA SOIL BAT AL DA? Erabakitzeko tresnaz gain, botere bat da. Berau aitortzeak subiranotasun nazionala edo erabakitzeko subiranotasuna aitortzea dakar. Erabaki hauetako bakoitzak, eta erabaki guztien multzoak, eskubidearen edukia osatzen dute. 9 ZEIN DA AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEAREN EDUKIA? Herri baten erabaki subiranoak ondokoa barne hartzen du:

* Bere autoaldarrikapena Herri gisa, edo subiranotasun nazionalaren deklarazioa, autobaiespena izenarekin ere ezaguna dena. * Bere hiritartasunaren zehaztapena, bere hiritarrak zein diren finkatzea, edo autodefinizioa. * Bere lurralde-esparrua finkatzea, edo automugapena. * Bere barne-erregimen politikoa, ekonomia- eta gizarte-garapena eta abar zein izango den erabakitzea, edo barne-autodeterminazioa. * Beste Herri edo Estatuekin dituen harremanak askatasunez finkatzea (batasuna, agregazioa, federazioa, banantzea, sezesioa, independentzia, eta abar), edo kanpo-autodeterminazioa

10 ZEIN DA ESKUBIDEAREN SUBJEKTU TITULARRA, HERRIA ALA HIRITARRAK? Eskubidea Herriei aitortzen zaie, kolektibitateari. Boterea, subiranotasuna, herriarena da gizarte-multzoa den heinean, eskubidearen gauzatzea edo erabaki zehatzak edo erabakitzeko ahalmena gizabanakoei egokitzearen kaltetan izan gabe. Eskubide kolektiboa da, banaka gauzatzen dena. 11 ZER DA HERRI BAT ETA ZER NAZIO BAT?

* Herria: izaera objektiboa duen errealitate soziologikoa da, zenbait elementuz osatuta dagoena: kultura, hizkuntza, geografia, historia, tradizioak, baloreak, nortasun-ezaugarriak, ohiturak, Zuzenbidea eta ezaugarri biologikoak. Era berean elementu subjektiboez osatuta dago: parte izatearen, singulartasun bereiziaren, espezifikotasun eta banakotasunaren, eta integrazioaren kontzientzia. * Nazioa: aurrekoaren berdina da, eta desberdintasun bakarra zera da, parte izatearen eta integrazioaren kontzientzia indartsuagoa dela politikoki, baina ez kulturalki. Kontzientzia hau une historiko jakin batzuetan areagotu edo biziagotu egiten da erasoen edo asimilazio-ahaleginen aurrean, eta politikoki erreakzionatu egiten du bere egitura politiko independenteak errebindikatuz, eta Estatu propioa eratzea helburu izanik.

12 ZEIN ESKUBIDE-MOTA DA AUTODETERMINAZIOA? Bi eskubide-mota bereizi ohi dira: giza eskubideak eta eskubide positiboak. Lehenik

Page 47: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

aipatutakoak gizakiari dagozkio, hala gizabanako ,gisa (gizabanakoen eskubideak), nola Gizarte-Taldearen kide gisa (eskubide kolektiboak edo sozialak). Giza eskubideak legeak baino lehenagokoak dira, legeek ez dituzte eskubideak sortzen, eta beren obligazioa eskubide horiek aitortzea eta errespetatzen direla bermatzea da. Autodeterminazio-eskubidea askatasuneko giza eskubidea da. Gizabanakoari dagokion askatasuna bera, gizakiari dagokio Gizarte-Taldearen kide den heinean. Gainera eskubide positibo bat da. Hala Nazio Batuen Erakundearen Nazioarteko ltunek nola Elkartekideek, eta hauen artean Espainiak, eskubide hauek errespetatzen direla bermatzeko, beren lege positiboetan barne hartu dituzte. 13 EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINATZEKO ESKUBIDERIK BA AL DU? ONUren itunek ez dute definitzen Herri bat zer den. Zenbaitek eskubide hori ukatzen diote, Estatu Espainiarraren barruko gutxiengo etniko bat dela adieraziz. Baina Herri edo Nazio izaera hori ez dago jadanik eratuta dauden Estatuen interpretazio interesatuen menpe, lehendik azaldu diren elementuen menpe baizik. Eta batik bat, erabaki hori Herriari berari dagokio. Euskal Herria lehendik azaldu diren oharren arabera Herria edo Nazioa dela arrazoitzeko azalpen eta egiaztapen zabalak eman ditzakegu hemen, baina ez da beharrezkoa izango legezko testuek ere Herri eta Nazionalitate izaera aitortzen diotelako (Konstituzioa, 2. artikulua; eta Estatutua, 1. artikulua eta Xedapen Gehigarria). 14 LEGEZKOA IZANGO AL LITZATEKE EUSKAL HERRlAK AUTODETERMINAZIO-ESKUBIDEA GAUZATZEA? Giza eskubideak berez existitzen dira, legeek esaten dutena esanik ere.

* Konstituzio espainiarrak, alde batetik, debekatu egiten ditu 1. eta 2. artikuluetan, baina bestalde inplizituki onartzen ditu izaera orokorrez 96. artikuluan, Nazioarteko Itunak aipatzen dituenean. * Gainera, autodeterminazioa eskubide historikoen zati gisa "EGOTEKO modua" izendatu dugunaren eguneratze bat denez gero, hauek Konstituzioan onartuta daude. Esan genezake giza eskubidea den heinean berau gauzatzea legezkoa izango litzatekeela. Eskubide positiboa den heinean, berau gauzatzea debekatuta legoke, nahiz eta bere aitorpena onartu ahal izan agindu kontraesankorrak daudelako eta teorian, borondate politikoa egonez gero, hori egiteko aukera ematen dutelako.

15 NORI EGOKITUKO ZAIO ESKUBIDEA GAUZATZEA? Euskal hiritarrei, Euskal hiritarraren kontzeptua kulturalki, soziologikoki edo politikoki interpreta daiteke.

* Kulturalki euskal hiritarrak dira Euskal Kultura osatzen duten elementuekin bat datozenak zentzu zabal, objektibo eta subjektiboan, lehen adierazi den bezala. * Soziologikoki euskal hiritarrak dira Euskal Herrian bizi diren guztiak, jaiotza, egoitza, lana edo beste edozein arrazoi edo lotura egonkor dela medio. * Politikoki, boto, sufragio aktibo edo pasibo eta abarrerako eskubidea duten

Page 48: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

euskal hiritarrak: - Egungo Estatutuan adierazten denez, euskal hiritar izaera politikoa dute, Estatutu honen ondorioetarako, auzotasun administratiboa Autonomia Erkidegoko udalerri batean dutenek eta auzotasun hori 6 hilabetetik 2 urtera bitartean bizi ondoren lortzen da. - Autodeterminazio-erreferendum baterako, edo etorkizuneko Estatu edo Herrialde autodeterminatu bateko hiritarrak zein izango diren zehazteko, kontuan izan behar diren irizpideek ez dute zergatik gainontzeko Estatuetan aplikatzen direnez bestelakoak izan behar. Azken hauek bi motatakoak dira: a) Jatorrizko eskuraketa, jaiotza edo filiazioaren bidez. b) Ondoriozko eskuraketa, 10 urtez bertan bizi izanaren ondoriozkoa. Epe hau, logikoki, luzeagoa izango litzateke Estatuaren existentzia bera eztabaidatzen den lekuetan.

16 ZEIN IZANGO LITZATEKE LURRALDEA? Autodeterminazio-eskubidea lurralde batean kokatuta dagoen Herriari dagokio, Euskal Herria Pirinioen bi isurietako lurraldera zabaltzen da, Iparraldera eta Hego-Euskadira edo Hegoaldera, eta beraz hori izango da autodeterminazioaren esparru naturala eta beronen ondorioz sortzen den antolaketa politikoaren lurralde-muga. Hala eta guztiz ere, gaur egun bi Estatu desberdinetan zatituta egoteak eta kontzientzia nazionalaren intentsitate desberdinek gauzak zailtzen dituzte. Eskubidea aitortzearen aurka daudenentzat, subjektuaren eta lurraldearen zehaztezintasuna dago, eta biztanlegoaren eta lurraldearen zati bati eskubidea gauzatzeko aukera ukatu egiten diote. Beste batzuentzat, lurralde-osotasuna (Nafarroa eta Iparraldea barne) ezinbestekoa izango da eskubidea gauzatzeko, hau Herriaren osotasunari dagokiola baina bere gauzatzea hiritarrei dagokiela ahaztuz. Bide bati nahiz besteari jarraituz, urrats bakarra ematea ezinezkoa litzateke. Irtenbide zentzudun bakarra, egungo Estatutuak euskal lurraldeak Autonomi Erkidegoan integratuz ematen duen konponbide berdina aplikatzea izango litzateke: Herriaren eta Lurraldearen osotasunaren eskubidea aitortzea, autodeterminazioa arian-arian gauzatzea errespetatuz, eta Nafarroa eta Iparraldea etorkizunean inkorporatzeko aukera emanez. 17 INDEPENDENTZIA POLITIKOA BIDERAGARRIA AL DA GAUR? Estatuak eta subiranotasun politiko tradizionala krisian egoteak ez du esan nahi desagertu egingo direnik. Integrazio europarraren prozesua, goitik, eta eskualde-deszentralizazioa, behetik, Estatu independente edo nazionalen irudi klasikoa funtsean aldatzen ari dira, hiru elementu edo maila bereizgarrietan: * Herri eta hiritartasun nazionala eta europarra izatea aldi berean * Lurralde eta muga deuseztuak eta zeharkagarriak * Botere mugatua, Europako Batasunari alor garrantzitsuak borondatez eta askatasun osoz lagatzeagatik: merkataritza, moneta, legegintza-subiranotasuna, eta abar. Europako Batasunaren etorkizuneko esparrua alde batera utziz, gure helburua eta gainontzeko Estatuek dutena berdinak dira, egungo edo etorkizuneko eskubide eta

Page 49: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

muga berdinekin eta eraikuntza europarrean zuzeneko presentzia izanik, norbere borondatez eta ez besteren erabakiz. Beste ikuspuntu batetik, modu baketsuan gauzatu nahi den autodeterminazioa bezalako funtsezko eskubide demokratiko bat gauzatzeko zailtasunak aurkituko dira, Estatuen korporatibismo interesatua dela medio, baina hauek ezin izango dute inola ere gauzatze hori oztopatu edo bertan behera utzi. 18 ETA INDEPENDENTZIA EKONOMIKOA? Erantzuna antzekoa da. Alde batetik, ezin da independentzia politikorik egon independentzia ekonomikorik gabe, baina ez bata ez bestea ezin dira modu absolutuan ulertu, antzina egiten zen bezala. Politika ekonomikoen zatirik handiena (arrantza, industria, nekazaritza, moneta, merkatuak, subentzioak, eta abar) Batasunari laga zaio, baina beti jarduketa libreko esparruak geratzen dira zerga edo tributuen eta aurrekontuen alorrean, politika propioak burutzeko marjinarekin. Independentzia ekonomikoa edukitzea ez da dena norberarentzat gordetzea, antolaketa eta banaketa erabakitzen denean edo eskuduntzak lagatzen direnean libreki eta zuzenean parte hartzea baizik. Estatu berriak sortzeko nazioartean jartzen diren baldintzak maila hirukoitzekoak izan ohi dira: a) Estatu berriaren bideragarritasun ekonomikoa Lehendik aztertu diren datuek adierazten dute Euskadik Estatuari gehiago ematen diola bertatik jasotzen duena baino. Jasotzen duena baino gehiago bildu eta ordaintzen du. Horri Gizarte-Segurantzaren Diruzaintzaren transferentziak gaineratzen bazaizkio, baliabide ekonomikoen bermeak ez du inolako arriskurik. Onuragarria litzateke. b) Banantzen deneko Estatuaren pobretzea eta kostu esklusiboak saihestea. Nazioarteko Komunitatearen arauak kontuan izanik, Estatu baten banantzea gauzatzeko bidea "Estatuen ondorengotza" izango da, hau da, aktiboak eta pasiboak eta ondasunak eta zorrak banatzeko prozedura negoziatua eta baketsua. Gaur egungo transferentzia-prozesuaren antzekoa da, baina konplexuagoa eta osatuagoa, eta horretan dagoeneko esperientzia badugu. c) Nazioartean nahaste larririk ez sortzea Baketsua eta borrokarik gabekoa izango den prozedura batean, ez dago inolako nahaste-arriskuren beldur izateko arrazoirik. 19 ZERTARAKO SUBIRANOTASUNA ETA INDEPENDENTZIA? Subiranotasuna eta independentzia ez dira "kapritxo" politiko nazionalistak, ez eta boterea soilik lortzeko narzisismo nazionalak ere, gauza zehatzak egiteko baizik. Subiranotasunak ahalmena ematen digu, besteak beste, gure legeak botatu, gure

Page 50: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

etorkizuna erabaki eta gure zergak jasotzeko, eta horrekin guztiarekin gizarte zuzenagoa eraiki, enplegua bermatu, industria garatu, bizi-maila hobetu, zerbitzu eta azpiegiturez hornitu, hezkuntza-politikak ezarri ... eta abar. Independentziak, eskubide nazional bati eta helburu historiko bati erantzuteaz gain, aurreko guztia betetzen dela zaindu eta bermatuko duen egitura politiko batez hornitzeko ahalmena ematen digu. 20 GIZABANAKOEN ASKATASUNA ETA GIZARTE-ANIZTASUNA ERRESPETATUKO AL DIRA ? Autodeterminazio-eskubidearen adierazpenetako bat, barne-autodeterminazioa deritzana edo Zuzenbidezko Estatuarekin bat datorren erregimen politiko baten ezarpena da. Hau da, oinarrizko eskubideekiko (besteak beste askatasuna eta gizarte-aniztasuna) errespetu arduratsuan oinarritzen dena, gizartea, hizkuntza, kultura, politika eta ekonomiari loturiko diskriminazio-modu desberdinei aurre egiteko 'mota guztietako neurriak hartuz, eta liskarturik dauden komunitateen mamuaren aurka borroka eginez. 21 ZERBITZU ETA PRESTAZIOEN JARRAIPENA BERMATUKO AL DA? Zerga guztien berreskuraketaren bitartez, gizabanako, erakunde eta enpresentzako zerbitzuen mantenimendua eta prestazio, pentsio eta dirulaguntzen ordainketa ziurtatu ahal izango da. Bestalde, baliabideen kudeaketa eraginkorrak, kostua murriztuz, bikoiztasunak saihestuz eta gastuak arrazionalizatuz, berme hau indartzen lagunduko du. 22 ZER GERTATUKO DA PENTSIOEKIN? Gai hau oso garrantzitsua da, eta esate baterako Quebec-en bere bermea Lege-Proiektu batean barne hartu zen. Lege-Proiektu horrek ezartzen zuen Gobernu berriak pentsio eta osagarriei aurre egingo diela, gutxienez ere kopuru eta baldintza berdinekin. Zerga guztien berreskuraketari kotizazioen eta gizarte-diruzaintzaren Fondoen eskualdaketa gaineratzen baldin bazaio, ez da inolako eragozpenik egongo pentsioen eta subsidioen ordainketan Estatua ordezkatzeko. 23 EUSKADI ETA ESPAINIAREN ARTEAN ONDASUN, ZERBITZU, KAPITAL ETA PERTSONEN ZIRKULAZIOAN TRABARIK SORTUKO AL DA? Banantzeko prozesu baketsu eta demokratiko batean ez du aldaketarik gertatu behar ondasun, zerbitzu, kapital eta pertsonen zirkulazio librerako espazio ekonomiko komun baten esparruan. Isolamendua denontzako kaltegarria izango litzateke, baina Estatuarentzat modu bikoitzean, alde batetik beharrezkoa eta garrantzitsua den ondasun eta zerbitzuen merkatu bat galduko duelako, bera eskatzailea izanik, eta bestetik zorraren negoziaziorako zailtasun handiagoak aurkituko dituelako. 24 MONETA PROPIOA IZANGO AL DA? Moneta bakarraren esparru europarrean, monetari loturiko tresnak eta politika Europako Batasunaren esku egongo dira. 25 ZER GERTATUKO DA ESTATUAREN ZORRAREKIN?

Page 51: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

Juridikoki, Euskadik ez du parte hartu Estatuak hitzartu dituen kontratu eta konpromisoetan, ez eta hartu dituen zorretan ere. Hala eta guztiz ere, Estatuarenak diren eta Euskal Lurraldean kokatuta dauden aktiboetan parte hartzea egokitzen baldin bazaio, zorretan erantzukizunen bat izango du. 26 EUSKAL LURRALDEAN DAUDEN ESTATUAREN ONDASUNAK ESKURATZEAGATIK ORDAINDU EGIN BEHARKO AL DA? (ERAIKINAK, PORTUAK, AIREPORTUAK ETA ABAR) Quebec-en jarraitu diren irizpideak Nazioarteko Zuzenbidearen arabera "Estatuen ondorengotza-arauak" deritzanak izan dira, eta arau hauen artean, Estatuaren ondasun publikoak automatikoki Estatu berriaren jabetzara pasako direla ezartzen dutenak, normalean aktiboak zorrarekin trukatu edo orekatuz. 27 KAPITALEN ETA ENPRESEN IHESALDIRIK EGONGO AL DA? Diruari buruz bi gauza esan ohi dira: beldurtia dela eta aberririk ez duela, hau da, arriskurik ez duela nahi eta negozioa dagoen lekura joaten dela. Aldaketa orok beldurtu egiten du, noski, baina negozioa egiteko aukerak erakarpen handiagoa sortzen du epe luzera. Zentzu honetan, eta atzerriko inbertsioei begira, ez dugu ahaztu behar espero den bake-akordio politikoa, arazo historiko bat konpontzearen ondorio gisa, erakartzeko faktore erabakiorra izango litzatekeela. Nolanahi ere, leialtasun hori batez ere bertako enpresariei begira azpimarratu eta bermatu behar da. Horretarako ez da nahikoa izango Gizarte Zibilak eta hiritar independenteak proiektu politiko hori bereganatzea, beharrezkoa izango da Proiektu Nazional gisa¡ sindikatuak, enpresa-elkarteak, merkataritza-bazkundeak eta finantza-sektoreak barne hartzea, Quebec-en bezala. Zentzu honetan, ez dira ahaztu behar dirulaguntza-mekanismo, onura fiskal eta abarren bitartez erakartzeko politika publikoak. 28 ETA BANKUAK? Hau da hiritarrei sorrarazi ohi zaien beste beldurretako bat. Aurrez esandakoaz gain, eta Euskal finantza-sektore bat sortzea komeni izateaz gain (Kutxak, Kooperatibak eta Banku propioa), ez da ahaztu behar finantza-entitateek ezin dituztela bezero eta aurrezleekin dituzten obligazioak bertan behera utzi, ez eta gordailaketen desagerpen handi batera arriskatu ere. Fondoak jendearenak dira, eta Bankuek beren jarduketak jendea murgiltzen den lege-esparrura egokitzea da logikoena. Aurrekaria hain garrantzitsua ez izan arren, gogoratu beharra daga Autonomiaren hasieran ere egoera berriaren aurrean beldurra eta ikara sortu zela, eta azkenean emaitzak onak izan ziren. Nolanahi ere, ez da gauza bera teorian libreak diren kapitalen edo enpresen ihesaldia eta Bankuena. Gobernuek hurbiletik zaintzen dute eta aurrezki publikoaren babesean ez dute arinkeriarik edo arriskurik onartzen. 29 BIZI-MAILA ETA ENPLEGUA HOBETUKO AL DIRA? Lehen adierazi dugun bezala, subiranotasuna eta independentzia lortzeko helburuak ez du nazionalismoaren "ego" politikoa asetu nahi. Gaur egun dauden baliabideekin, zergen eta zerga-presioaren igoerarik gabe, lanaren eta ekonomiaren alorrean politika propioak burutzeko posibilitatearekin, eta baliabideen banaketa eta erabilpen hobearekin bizi-maila mantendu eta enplegua hobetuko denaren

Page 52: Nazionalismoa, Autodeterminazioa eta Independentzia · 2013-12-30 · dituen argudio eta argibideei buruz sakonean aritzea. Baina ez dut sarrerako hausnarketa hau bukatu nahi, eszeptiko

NAZIONALISMOA, AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA

itxaropenean oinarritzen da. 30 TRANTSIZIO-KOSTURIK IZANGO AL DA? Aldaketa orok dakartzan trantsizio-kostuak neurri handi batean saihestu daitezke une honetan bertan azterketa eta analisi sakonak egiten baldin badira, hurrengo eguneko inprobisazioaren zain egon gabe; ereduak analizatu eta lan-hipotesiak lantzen baldin badira, alegia. Baketsua zen eta ongi zuzenduta zegoen prozesu batean, errespetuzko negoziazio-giroan, Quebec-eko trantsizioaldiak gehienez ere 18 hilabetekoa izan behar zuela uste izan zen. 31 ZEINTZUK IZANGO DIRA ONURAK? Galdera honi erantzun ahal izateko orain arte egin direnak baino azterketa sakonagoak egin beharko dira, baina independentziak ekonomiari dagokionez egungoa baino egoera hobeagoan jarriko gintuzkeela adieraztea ahalbidetzen duen oso datu garrantzitsu bat badago. Datu hau Euskal Erkidegoaren eta Estatuaren arteko "finantza-fluxuak" deiturikoekin loturik dago. Herri-hizkeran esanda, Erkidegoan sartu eta bertatik ateratzen den dirua, edota Estatutik Euskal Erkidegora datorrena eta doana. Azterlan osatu batek, era berean, Adrninistrazioen arteko "fluxuaz" gain agente pribatuen artean (finantza-sistema, enpresak eta familiak) gertatzen dena ere kontuan izatea eskatuko luke. Aipatzen ari garen azterlanak 1987tik 1992ra bitarteko epearen analisia barne hartzen du, eta bertan adierazten da 1988az geroztik saldoa positiboa dela Euskal Erkidegoarentzat. Baina batuketa eta kenketen kalkulu hauek alde batera utziz, zerga, moneta eta aurrekontuen alorrean ekonomi jarduera librerako posibilitateek aukera emango lukete, gutxienez ere:

* Hiritarren benetako arazoetatik hurbilago dauden politikak burutzeko. * Baliabide-bolumen handiagoa kudeatzeko. * Diru hori hiritarrentzat errentagarriagoak diren beste helburu sozial batzuetara bideratzea, Gizarteak markatzen dituen lehentasunak eta/edo premiak kontuan izanik.