48

NON ZER - argia.eus · Egun, nahi duenak parte hartzen du, boron-datezko lan bilakatu da; “halere, bada jen-dea auzolanera joaten ez dena, baina egin-dakoa eskertu nahirik jatekoak

Embed Size (px)

Citation preview

2013KO OTSAILAREN 3A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: Garbine UbedaGoikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, JonTorner. Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta.Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:NOCTURNO CULTO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAAUZOLANA Herritik herriarentzat. UXUA LARRETXEA / 4

PERTSONAIAFELIX RAZKIN: «Michelinen gorabeherak izan nituen, Tximisten

ere bai, gehiegi konprometitzen nintzen». MIEL A. ELUSTONDO / 10

GAIAKHEZKUNTZA Eredu finlandiarraren gakoak.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 15SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik.

ANDONI LUBAKI / 16

IRITZIAREN LEIHOAUSTELKERIA ETA ERAKUNDEEN UTZIKERIA

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 20LITERATURA ASKATZAILEA JON ALONSO / 22CALVET BAROMETROA: EUSKARA DA MUNDUKO 51.

HIZKUNTZA KIKE AMONARRIZ / 23GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21TXANDAN Lance. AMETS ARZALLUS / 22BERTSO BERRIAK Abra malkotan. AINGERU BASTERRETXEA / 23

ERDIKO KAIERAERIC DICHARRY: «Herriaren hitza entzun dadin xerkatzen ditut

bideak, artean eta antropologian». G. UBEDA GOIKOETXEA/ 24LITERATURA AMAIA ALVAREZ URIA, G. UBEDA GOIKOETXEA / 28 MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 29DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 30ALEA Itzulerarik gabeko agurra. MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 31ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 32LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 33DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 34

TERMOMETROAARGIA SARIAK 2013l Aterrunea ekaitzaren erdian. URKO APAOLAZA AVILA / 35l EITB eta herri ekimeneko hedabideak. XABIER LETONA / 37l Urteetan ereindakoaren uzta. IURE EIZAGIRRE / 38

PANKARTETAKO HIZKUNTZA Aldarrikapenaren erretratulinguistikoa. ONINTZA IRURETA AZKUNE / 40

EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 42EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 42NET HURBIL Mali-Azawad: gerra inperiala etxe atarian daukagu.

PELLO ZUBIRIA KAMINO / 43MALIKO GERLA: NOLA ZAINDU FRANTZIAREN URANIOHORNITZEA STÉPHANE LHOMME/ 45

MALTZAGATIK XABIER LETONA / 46

2013ko otsailaren 3a, 2.355. zenbakia

�4 2013KO OTSAILAREN 3A

ASTEKO GAIA

AUZOLANA

Herritik herriarentzat“Behar bat agertzen denean hainbat modutan ase daiteke, baina auzolanaren gaineko hautubat egiten dugunean erabakitzen dugu taldean aritzea, guk hartzea zeregin hori gauzatzeko

ardura, eta, elkartasunaren balioan oinarrituz –elkarri lagunduz– aritzea”. JasoneMitxeltorenaren Auzolanaren kultura liburua (Txalaparta, 2011) abiapuntu hartuta,

auzolanaren hainbat adibide ezagutu ditugu gertutik.

| UXUA LARRETXEA |

Argazkiak: Dani Blanco

ELKARTASUNAREN BALIOA, komunitatearengarrantzia eta burujabetza. Horratx auzolana-ren kultura osatzen duten balioak. Egituraberdintzailea dela ere azpimarratu diguMitxeltorenak: “Izanen dira lan batzuk indarhandiagoa eskatzen dutenak, beste batzukezagutza handiagoa, baina auzolana egitenden herrietan ikusten dugu herritar bakoitza-ri bere ahalmenen araberakoekarpena egiteko aukera ema-ten zaiola”. Auzolanari buruzjardutean, etxalartarrak interes-garria deritzo auzo hitzak duenesangura aztertzeari; izan ere,historikoki ikus dezakegu auzo-ak antolakuntza sistema batzirela, lotura hagitz estuakzituen komunitate sendo bat,auzo komunitatea alegia. JoxeMigel Barandiaranek zioenez,auzotasuna ez zen momentujakin batean elkarren ondoanbizi ziren etxeko bizilagunenarteko harremana soilik, baiziketa belaunaldiz belaunaldi transmititzen zirenbetebehar eta eskubideak ezartzen zituenfigura bat.

Gurean auzolanaren bidez hainbat lanburutu izan da eta burutzen da egun ere.Tradizionalki, auzolana definitzerakoannagusiki herri bateko azpiegitura komunakeraikitzeko, zaintzeko eta mantentzeko sis-temari erreferentzia egin zaio; hala nola,bideak, zubiak, iturriak, ur-askak edota ur-bideak. Alabaina, Mitxeltorenak gogoraraziduenez, “batzuetan auzolana deitu izan zaioetxe jakin bateko beharra asetzeko egin denlanari”.

Gizartea aldatu ahala, auzolanaren adieraz-pena ere itxuraldatuz joan da zenbait kasutan.Amaiurren (284 biztanle zituen 2010ean),esaterako, kulturaren alorretik heldu dioteeredu honi, eta hala, auzolan bidez egitendituzte herria eta bertako ondarea jendartearizabaltzeko bisita gidatuak. “Herria dinamiza-tzeko eta herritarren ahotik hemengo histo-

riaren berri izateko helburuare-kin sortu da ekimena”, azaldudigu Juan Mari Aleman Amaiur-ko zinpeko alkate izandakoak.Bestelako ekimenak ere gauzatudituzte, ildo beretik, iaz uztaileanestreinatu zuten Amaiur 2012:Haien ametsa gurea da ikuskizunartistikoa kasu. “Iparraldekoekinelkarlanean Nafarroako eta bere-ziki Amaiurko historia kontatzenzuen emanaldia izan zen”. Aran-zadiko kideekin batera, Amaiur-ko gazteluko indusketa lanetanlaguntzen ere bizilagunak aritzendira udaro. Alemanek nabar-

mendu duenez, Amaiur herriaren kasuan ira-ganeko ondarea berreskuratzeko ezinbestekobaliabidea izaten ari da auzolana. Urtero erre-pikatzen den auzolana ere aipatu digu zinpe-ko alkateak: besten aitzinetik herria bera etabaserrietara iristeko bide nagusiak garbitzendituzte denen artean.

Amaiurtarrak eta zarauztarrak herria biziberritzenHerri txiki, ertain nahiz hiri handiagoetanegiten da auzolana. Ñabardurez mintzatuzaigu Jasone Mitxeltorena: “Leku fisikoakbaino, kultur ereduak bereizi beharko geni-

“Zarauzko torreoiazaharberritzeko saiakeranerantzuna izan da ez zegoelabaliabiderik. Aitzitik, herrimoduan horrelako lan bategiteko gai izan gara, etahorretaz jabetzea sozialkikristorena da”

Inhar Agirrezabal, Hatorr auzolanera!

tuzke. Hau da, izan daiteke fisikoki herria,baina herri izatearen sentsaziorik ez izateaedota auzokoen arteko harremanik ez ego-tea”. Errealitate hori azken hamarkadetangailendu da, etxebizitza eraikitze handiek era-ginda batik bat. Hirietan –duten egituragatik–ez da hain erraza horrelako harremanak sor-tzea. Aitzitik, gerta daiteke auzo bateankomunitate lotura estua izatea, eta kasuhorietan, elkarlanean aritzea. Jai herrikoiak,auzo elkarteak, gaztetxeak… dira horren adi-bide, Euskal Herrian dugun herri mugimen-du aberatsetan joera handia baitago auzola-nean antolatzeko.

Zarautzen, esaterako, Hatorr auzolanera!ekimena abiarazi dute, galdurik dagoen auzo-kideen arteko harremana sendotzeko zeinherria biziberritzeko asmoz. Zarautz ez datxikia (22.652 biztanle ditu) eta komunitateasortzeko zailagoa da, baina horretan ari dira,proiektuko kide Inhar Agirrezabalen arabera:“Lan egiteko bitarteko komunitario bat susta-tuz eta elkartasunean oinarrituz, eragile etaelkarteentzat topagune izan nahi dugu, beharbatzuei erantzuna emateko eta komunitatesentsazioa garatzeko”.

Hainbat zarauztar batu da auzolanareninguruan teoriatik praktikara jauzi eginnahian, eta era berean, ondarea berreskura-tzeko. Izan ere, ehun urte bete dituen torreoiaerortzekotan zegoen, eta historikoki zuenbalioaz jakitun, zaharberritzea erabaki zuten.Horrekin batera, natur taldearekin elkarla-nean espezie inbaditzaileak garbitu eta auzo-konpostguneak eraiki dituzte. Dagoenekomartxan da eta zortzi familiak konposta egi-ten dute bertan. Agirrezabalen esanetan, lanhoriek aurrera ateratzeko denetariko jendeabertaratu da. Egutegi bat diseinatzekotandira, eremu ezberdinetan jarduten dutenekinauzolan zehatzak burutzeko.

Larrialdiei erantzutekoLarrialdi egoerek ere batzen dute jendea.Iazko azaroko uholdeak ditugu lekuko:Donostiako Martutene eta Loiola inguruakgarbitzeko bizilagunen laguntza eskatu zen,eta ondo erantzun zuen jendeak. Baliabideekonomikorik ez dagoenean, irtenbide apro-posa da auzolana. “Nafarroako eta Arabakoherri txikietan ez dute beste hainbat herrikadina diru-laguntzarik, eta auzolanari eskeregin edo moldatu izan dituzte frontoiak,baselizak, herriko plazak eta karrikak”.Amaiurren kasuan, adibidez, independenteazenean –1969. urtean sartu zen Baztanen egi-turapean–, baliabiderik ezean auzolan bidezegiten zituzten lan gehienak.

Beharrei aurre egiteaz gain, bestelako onu-rak dakartza auzolanak, horren agerikoak ez

izanagatik zinez baliotsuak. Elkarrizketatuek,nagusiki, herrian eta herritarren artean sor-tzen den harremanean eta kohesioan dueneragina goraipatu dute: “Auzolana egitenduten edo egin izan duten herrietan komuni-tate lotura estua dago eta horrek ahalbidetzendu taldean aritzea eta gauzak egin ahal izateasistema honen bidez”, azpimarratu duMitxeltorenak. Herritarren arteko harrema-nak sendotzen laguntzen du eta hori, gerora,egunerokoan mantendu eta nabaritzen da.Juan Mari Alemanek gaineratu duenez, “ilu-sioa sortzen du, auzolanera joaten denak lan

2013KO OTSAILAREN 3A 5�

AUZOLANA

Inhar Agirrezabal, 100 urte bete dituen torreoiaren aurrean. Erortzearzen eraikina zaharberritzen ari dira herritarrak. Manu Urbietaeskultore zarauztarrak auzolanari eskainitako eskultura ageri daAgirrezabalen alboan.

�6 2013KO OTSAILAREN 3A

AUZOLANA

egiteaz gain ongi ere pasatzen duelako etasentsazioa arras ona izaten da. Hemen denokelkar ezagutzen dugun arren, elkarbizitzasendotzen laguntzen du”.

Mitxeltorenak beste ezaugarri bat azalera-tu du: “Oraindik ere auzolana martxan dutenherrietan azpimarratzen dute norberarenherriaren alde egiteak dakarren asebetetzea”.

Halaber, gauza jakina da norberak bereeskuekin egin duena hobeto zaintzen duela,bere egiten duelako nolabait. Inhar Agirreza-balek Zarauzko esperientzia du hizpide:“Torreoiaren kasua oso esanguratsua da; bihamarkadetan zehar zaharberritzeko saiake-rak egin izan dira eta jasotako erantzuna izanda ez zegoela baliabiderik, errentagarritasu-nik ikusten ez ziotelako. Aitzitik, herrimoduan horrelako lan bat egiteko gai izangara, eta horretaz jabetzea sozialki kristorenada”. Herri eta komunitate gisa askatasunadakar auzolanak, hori ere ez da ahantzibehar.

Batzuetan araututa, besteetan hautazkoaGaur arte iraun duen lan-moldea izanik,zenbait lekutan arautu ere egin dute auzola-na. Nafarroako eta Arabako herri txikiaskotan auzolanaz mintzo diren ordenan-tzak aurki ditzakegu. Nafarroa Garaian,Tokiko Administrazio Legediak dio udal etakontzeju guztiek dutela aukera beren legee-tan lan sistema hau ezartzeko, baldintzabatzuk jarraituz. Amaiurren kasuan, lehenderrigorrezkoa zen auzolana, nahiz etaborondatezko lanak ere beti egon izandiren. “Duela urte batzuk auzolan garran-tzitsuak egin ziren, hilerria konpondu etaAmaiurko ur-sarea garbitu, besteak beste,

Juan Mari Aleman, auzolan bidez zaharberritutako fatxadarenaurrean. Amaiur independentea zenean, udaletxea zen hau.

EUSKAL HERRIAN AUZOLAN eki-mena (www.auzolan.info) auzola-naren kultura ondarea onartzeko,indarberritzeko eta zabaltzekosortu zuten. Usurbilen lehen topa-keta egin zuten eta bigarrenaAltsasun, pasa den irailean.“Egungo jendarte ereduarekingure beharrak asetzea ezinezkoadela ikusirik, bertze eredu batenbila hasi ginen, eta, ohartu ginen

bazirela dagoeneko EuskalHerrian bertan eta Euskal Herritikat hainbat mugimendu norabidehorretan lanean zebiltzanak; bidehorretan sakondu nahiak eramangintuen Auzolan mugimenduasortzera”, azaldu du JasoneMitxeltorenak. Egun ez bezala,garai batean herrietan nola eskual-detan buruaskitasun maila handiazen eta hori berreskuratzeko xede

garbia dute. Horretarako, moldeberrietara egokitu nahi dituzteantzinako erreferenteak. Tokiantokiko burujabetza lortzea, bai etaEuskal Herri kanpokoekin saremoduan jokatzea dituzte helburu.Hots, lekuan lekuko ekimenaksustatzea eta Euskal Herrian abiandiren esperientziak jaso eta elka-rrekin harremanetan jartzea, elkar-lotzea eta zabaltzea.

Burujabetza helburu

“Ilusioa sortzen du, auzolanerajoaten denak lan egiteaz gainongi ere pasatzen duelako etasentsazioa arras ona izaten da.Elkarbizitza sendotzenlaguntzen du”

Juan Mari Aleman, Amaiurko zinpeko alkate ohia

2013KO OTSAILAREN 3A 7�

eta horretarako egutegi batean zehaztu zennork aritu behar zuen zein egunetan. Ager-tzen ez bazen, 30 euroko isuna ordaindubehar izaten zuen”, azaldu digu Alemanek.Egun, nahi duenak parte hartzen du, boron-datezko lan bilakatu da; “halere, bada jen-dea auzolanera joaten ez dena, baina egin-dakoa esker tu nahirik jatekoak etaedatekoak eramaten dituena. Beste batzuekberriz, dirua ere ematen dute dauden gas-tuei aurre egiteko”.

Alabaina, urteen poderioz auzolana gauza-tzeko baldintzak zorroztu direla gogorarazidu Mitxeltorenak, ezbeharren bat gertatuzgero segurua izatea kasu, eta horrek auzolanaordenantzetan ezartzeko unean eragozpenaksor ditzakeela uste du. Bestelako zailtasunakere badaude, tartean azken hamarkadetan biziizan dugun oparotasun materialak jendea kul-

turalki aldatu izana. Dena den, arrazoizkoalitzateke pentsatzea bizi dugun krisiak berpiz-tu dezakeela auzolana, besteak beste udalekez dutelako garai batean zuten baliabide eko-nomikorik hainbat eginbeharri aurre egiteko.“Jende batek uste du udalaren ardura direlaegitekook, baina udal eta gobernuetatik geroeta baliabide gutxiago iristen da”, gogoratudu zarauztarrak.

Etxalartarrak, ildo beretik, ez du usteegungo sistemaren porrotak automatikokiekarriko duenik auzolanerako edo kolektibo-ki gure beharrak asetzeko joera. Nolanahi,auzolanak bere baitan dituen filosofia etabaloreak bizirik ikusten ditu Euskal Herrian,eta horren erakusle dira azken urteetan abia-razi diren ekimenak.

Egitasmoak herritarrek eurek abiarazidituzte batzuetan, eta udalak izan dira akuilu

Amaiurko mugarri eta gaztelu inguruan, Aranzadiko kideekin batera indusketa lanetan laguntzen aritzen dira bizilagunak udaro.

�8 2013KO OTSAILAREN 3A

bestetzuetan. Historikoki batzarrari lotutaegon da eredua, Mitxeltorenaren hitzetan:“Batzarretan herritarrek zuzenean hartzenzuten parte eta erabakitzailea zen, herriarizegozkion kontuak bertan erabaki, antolatueta auzolan bidez gauzatzen zituzten”.Batzar horien bidez jarraitzen dute Amaiu-rren auzolana kudeatzen. Egin nahi direnlanen proposamenak bertara eramaten diraeta aurrera egin edo ez erabakitzeaz gain,auzolan horretarako araudi zehatza finka-tzen da. Materiala erosteko dirurik ba otedagoen eta dirua nondik lor daitekeen ereeztabaidatzen dute, besteak beste. Batzarraherritar orori irekia dago eta zinpeko alka-

“Gure arbasoek emandakoondare honi esker bizirik iraundugu herri moduan XXI.mendera arte, eta hemendikaitzinera ere, herri nolapertsona gisa bizirautenlagunduko digu”

Jasone Mitxeltorena,Auzolanaren kultura

2013KO OTSAILAREN 3A 9�

teak eta lauzpabost kargudunek kudeatzendute, horiek arduratzen dira batzarra dei-tzeaz eta bando bidez zabaltzeaz.

Egun, oro har erabakitze gune horiekherritarrengandik urrundu dira eta tokiantokiko errealitatearen arabera jokatzen da.Zenbait lekutan, udala bera ari da auzolanaberpizteko ahaleginetan, eta kasu horietanMitxeltorenak dio garrantzitsua dela proze-suan hasieratik herritarrak aintzat hartzea.“Tradizionalki auzolana existitu izan denherrietan ikus daiteke udalak kudeatzaile rolahartu arren, herritarrek auzolana bere senti-tzen dutela”. Udalaren eta herritarren intere-sek ez dute beti bat egiten, ordea. Zarautzen,Agirrezabalek kontatu digu udalari euren

asmoen berri eman eta hark baliabideak jar-tzeko prestutasuna agertu izan badu ere,euren kabuz aritu direla. “Herritik sorturikozerbait izanik, herriak berak eraman behar duhorren gidaritza, baina herritarren baliabi-deak udalak kudeatzen dituen aldetik, lagun-tzea dagokio udalari”.

Antzinako sistema, hortaz, abangoardia daegun oraindik, berritzailea baita antolatzekoeta jarduteko modua. Hala uste du Mitxelto-renak. “Gure arbasoek emandako ondarehoni esker bizirik iraun duguherri moduan XXI. menderaarte, eta hemendik aitzinera ere,herri nola pertsona gisa bizirau-ten lagunduko digu”. n

Jasone Mitxeltorenak utzitako irudi honetan, etxalartarrek auzolanean zaharberrituriko kisu edo kare-labea ikus dezakegu.

�10 2013KO OTSAILAREN 3A

Jubilatu berri, esan didatenez.Bai, 65 urterekin. Oparirik ez da izan batere!

Osakidetzaren bulego nagusietan, EuskaraZerbitzuan, itzultzaile. Euskara plana ere geuk egin genuen, EuskaraZerbitzuan, Roberto Manjonek asmatu zuen,gehienbat. Dena dela, administrazioak zer dueuskara plana? Itzulpenak egitea, euskaraikastaroak eskaintzea langileak euskara ikasdezan, eta hizkuntza profilen kontu hori. Ezda besterik. Euskara erabiltzea, medikuekgaixoekin euskaraz hitz egitea… Hori ez zaiebatere inporta.

Paperetan ikusten dugu euskara, gaztelaniazmintzo den giroan. Zuek, Arbizun, alderantzizhazi zineten.Eskolan ginen, eta ez genuen gaztelaniazulertzen. Arrotza zitzaigun gaztelania. Gaitzerdi, maistra bertakoa genuen, Arbizukoa.Ulertzen ez genuena, euskaraz azaltzenzigun! Buruz ikasten genuen guk. Eta 9 urte-rekin Oñatira joan nintzenean, fraideetara,gaztelaniaz ikasi behar, eta buruz ikastennuen dena, ezer entenditu gabe. Gogoan dut,azterketa izan zen batean, tribunala genuenaurrean, bi fraide. Ikasitakoa galdetu, etajakin ez nola hasi! Ez dakit zenbat denboraegin nuen isilik! “Hau jakingo duzu, bada”.Ikasia nuen, baina ez nuen asmatzen. Horre-tan, bati bururatu zitzaion erantzunari hasieraematea, eta lezioa ematen, erantzuten hasinintzen, ezin geldituan. Ez genuen ezer uler-tzen, buruz ikasi behar dena!

1947an Arbizun jaioa, bederatzi urtetan Oñati-ko agustindar laterandarren ikastetxera joana.Pio Mortarak sortu zuen komentua. Juduazen familiaz, aberatsa, baina zaintzen zuenemakumea katolikoa izan eta bataiatu eginzuen ezkutuan. Bada historia. Apaiztu zeneta, besteak beste, Oñatiko komentua sortuzuen. Hantxe izan nintzen ni. Garai hartan,eskolarik eskola ibiltzen ziren fraideak, gaiakerrekrutatzen, propagandan. Nik osaba nuenOñatin, apaiz, eta hura Arbizuko eskolarazetorrela jakin nuenean, kale, batere ez nin-tzen joan. Ez nuen fraidetara joateko gogo-rik. Azkenean, ordea, aitak eta amak osabare-kin bat egin eta hamabost eguneko froga

NORTASUN AGIRIA

«Michelinen gorabeherak izannituen, Tximisten ere bai, gehiegi

konprometitzen nintzen»Noizbait, emaila buzoian. “Eusebio Osaren ikasle izandakoa den Felix Razkinelkarrizketatzea gomendatu nahi dut. Erretiratu berri da, badauka zer kontatua

euskalgintzaren, Euskal Herriko historiaren eta beste hainbat gairen inguruan. Gasteizen bizida, eta bere telefono-zenbakia da…”. Abian zara bila, zer aurkituko...

FELIX RAZKIN

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

PERTSONAIA

Felix Razkin (Arbizu, 1947) fraide bidean jarri zutenetxean, 9 urte zituela Oñatira bidalirik. Agustindarlaterandarretan ikasi zuen, eta Gasteizen zen 1968an,Teologia ikasketak burura eramateko asmotan, EusebioOsa zenaren gidaritzapean. Apaiz langileen sasoia zen, etaTeologia ikasketak egin bitartean, fabrika lanean jardunzuen. 70eko hamarkadaren hasieran utzi zuen erabatfraidetza. Tximist, Michelin eta BHn egin zuen lan.Martxoaren 3a barru-barrutik bizi izan zuen. Bizikletafabrikaren etorkizun motzari igarri eta Euskal Filologiaikasketak burutu zituen Gasteizen (1986-1991), lanean etaikasten. Ondotik, Osakidetzako bulego nagusietanErakunde Zentralean jardun du lanean Gasteizen, EuskaraZerbitzuan itzultzaile. 1979an ezkondu zen, bi seme-alabaren aita da.

�12 2013KO OTSAILAREN 3A

egitera bidali ninduten, udan, abuztuan. Etazoragarri! Egunero futbolean, errekan jola-sean, tarteren bat irakurtzen… “Alde ederrazagok hemen! Etxean behiak zaintzen, betilan batean ez bada bestean”, esan nuen neurebaitan. “Bai, bai, joango naiz Oñatira!”, esannien gurasoei.

Etxean bazen lanik.Bai, bazen. Karrikan ginen, baina etxea base-rria da Arbizun, ez da Gipuzkoan bezala,batean karrika, bestean baserria. Gure ama-ren etxea zen Kondearena –hori izen ttikiazela zioen gure aitak, jolasean–, aitarenaArgiñarena. Maiorazkoak agintzen zuen, etaez ama ez aita ziren lehenak, beraz, etxetikirten behar izan zuten. Aita barberua genue-nez, gure etxea Juan Barberuarena zen, eta,are gehiago, Juanita Barberuarena.

Aita barberua.Barberua bakarrik ez, hamaika lan egin zuenhark: ganadua gobernatu, soroak landu,herriko Olatzea lantegian lan egin, trenbi-dean… Hamaika ofizio! Txerri-hiltzaile erebai, eta osatzaile. Arbizun, irentzaile edo ziki-ratzaile esan nahi du osatzailek. Etxean lausenide izan ginen, bi arreba nire aurretikoak,hirugarrena neu, azkena anaia ttikia.

Hirugarrena zu, eta fraideetara.Osaba han zen beti, eta bihurria ere bai ni,bada, Oñatira! Nahiko lan izan nuen. Arbi-zun, apeza genuen oso euskalduna, naziona-lista puru-purua, ez zuen amore ematen.Meza latinez esango zuen, baina sermoiak,arrosarioak eta horiek denak euskaraz egitenzituen hark, Juan Goikoetxeak. Kartzelan ereegon zen, bertako idazkari eta medikuak sala-

tuta. Hala ere, bereari eutsi zion apezak. Oña-tin berriz, gaztelaniaz ziren eskolak, errezoaketa denak. Baziren gurekin euskaraz hitz egi-ten zuten fraideak ere, baina gaztelaniaz biziginen. Handik irten eta nahiko trauma izanzuten batzuek, gurasoek egin zuten ahalegi-nari erantzun ez ziotelako.

Giroa giro, euskarazko aldizkaria atera zenzuen komentuan.Niri Oñatin piztu zitzaidan euskararen kon-tzientzia. Han ziren Eusebio Osa, Patxi Lasa,Pablo Anduaga eta beste. Bazen taldetxoa.Garai hartan, komentuan zegoen kultura. Bialdizkari ere atera genituen: Gure Txokoa etaErein. Bietan idatzi nuen nik, Osak eta bestekbultzatuta. Orain “eskolaz kanpoko ekin-tzak” esaten da, bada halaxe alfabetatu ginengu euskaraz. Eusebio Osa zen oso jantzia,argia, Euskaltzaindiaren Arantzazuko batza-rrean parte hartu zuen 1968an, asko ikasigenuen guk harekin.

Ez zen, beraz, erlijioa bakarrik.Vatikano II.aren ondoko garaia zen, Eliza ire-kitzen hasi zen sasoia, eta hor gertatu zenEusebio Osa, gizon argia, irekia, aurrerakoiaeta, garai hartarako, aurreratua. Jakina, horrekere kritika handiak ekarri zizkion. Oñatin, gu,fraidegai gazteok Gasteiza bidaltzea erabakizutenean –guk Teologia ikasketak egitea zenhelburua, nahiz eta ordurako gure baitannahiko utzia genuen fraide izateko bidea–,fraideren bat izendatu zuten arduradun, gure-kin Gasteiza etorri, etxebizitza batean jarri,eta gu begiratzeko. Nor izendatuko, eta Euse-bio Osa. 1968-69 izango zen, Parisko Maiatzahor zen nonbait. Gurekin lan izugarria eginzuen Eusebiok. Berehala ikusi zuen ez genue-

la fraide asmorik, baina ez gintuen ezertarabehartzen: “Bakoitzak bere bidea egin behardu”, eta horretan lagundu zigun.

Zein izan zenuen zuk bidea?Langileen munduaren lilura nuen eta fabrike-tara joan ginen, fraidegai izanik ere, haietarikhiruzpalau. Gehienek, hala ere, irakaskuntza-ra jo zuten. Beste batzuk Bilbora joan ziren:Kepa Periko Mallea zena, Tasio Erkizia…Apaiz langileen garaia zen, eta Eusebio Osabera aitzindari izan zen horretan. Bulegobatean lan egin zuen [Sanchiz Bueno zenenpresa], Olabide ikastolan ere bai… Handikere bota zuten. Esan dut, aurreratua zen garaihartarako. Oñatitik Gasteizko apartamenturaetorri ginenean, bagenuen jangela handi bat,eta bertan egiten genituen mezak. Ogia etaardoa ere, eguneroko ogia eta ardoa genituen!Hura deskubrimendua! Eusebiok hain garbiikustea zer bide zetorren. Berak bultzatu gin-tuen euskarazko eskolak ematera ere.

Teologia ikasten, lantegian lanean, euskaraerakusten…Teologia ikasten genuen, apez izateko asmo-rik gabe, baina tituluren bat behar genuelako.Lanean, lehenengo Tximisten hasi nintzen,Oñatiko ezagunak genituelako, nonbait. Gas-teizen, euskaldun mordoa zegoen ordurako.Tximist Oñatitik etorria zen, langile mordobatekin. BH, Eibartik. Esmaltaciones SanIgnacio, Gabilondo… hemen ziren. Euska-razko meza behar zela esaten hasi zen Euse-bio, eta leku bila abiatu ginen.

Zer zioten Oñatin, komentuan?Baztertu egin gintuzten, erabat. Eta sekulako-ak esan gure kontra. Eusebio traidoretzathartu zuten, menperatu genuela zioten.Baina, benetan, berak ikusten zuen bidea, ezguk. Ikasten eta lanean ari ginen, eta euska-razko eskolak ematen. Nik, esaterako, BarPaco izeneko batean eman nituen, Becerro

Bengoa kalean. Bertako semearen bidez. Titozen hura, ETAkoa, Basauriko espetxetik ihesegin zuena. Hark utzi zigun lekua. Tabernaondotsuan zegoen komisaria. Poliziak ondoasko zekien zertan ginen gu. Afaltzera omengindoazen! Txikitorik ordaintzeko dirurik ez,eta egunero tabernan, afaltzeko aitzakian.Jende askorekin izan genituen harremanak.Mario Onandia ere hurreratu zitzaigun…

Mario Onandia?Bai, zer lan egiten ari ginen ikusita, jendeahaietara eramatea nahi zuten.

Ez zineten ETAkoak, hala ere.Ez. Gerora, baten bat inplikatu zen horretanere, baina garai hartan gure artean ez zenETAkorik. Guk geure lana egiten genuen.Nik, Bar Pacon eman nituen eskolak, etaDato karrikan bertan ere bai, Manuel Iradiermendi-elkartean. Beste leku bat, Club Jaba-tos, Nieves Cano karrikan. Hara eta honamugitzen ginen, lanean. Pako Eizagirre, RafaEtxegarai, ni neu… Bost-sei lagun ginenhorretan, euskara erakusten: “Hi, eta zer era-kutsi behar diagu?”, batek, eta besteak: “Agu-rrak nola egin, adibidez”. Komunikazioa, ale-gia. Esaldiak egiten erakutsi jendeari, eta haueta hura. Geroztik makina bat saio egin dabide horretan.

Disgusturik izan zenuten...Bai, Araozko segadaren ondoren batez ere.1969an izan zela uste dut, Legution, bonbajarri zioten gerran hildakoen monumentuari.Jon Oñatibiaren arreba ere atxilotu zuten,moja zena. Gu barnetegian ginen Araotzen,bertako parroko Ander Iriondok utzitakoetxean, neska eta mutil. Bigarren uda ikasta-roa genuen. Ikasleen artean bazen ETAkorik,jantokian beti agertzen zen panfletoren bat.Legutiokoa gertatu eta guardia zibila etorrizen. Baliteke auzoan bertakoren batek sala-tzea gu, baina ez ETAkoak ginelako, edo izan

2013KO OTSAILAREN 3A 13�

FELIX RAZKIN

“Euskarazbadaki?”“Osakidetzan arinintzela, eraaskotakoitzulpenak egiten,Roberto ManjonEuskaraZerbitzuko buruaazaldu zen gurera,konturatuta lehenharen zerbitzuanegiten zirenzenbait itzulpen-lan ez zirelahaiengana heltzen.‘Nork egiten dituorain itzulpenak?Kanpora bidaltzendituzue? Diruaalferrik gastatzenari ote zarete,bada?’. Eta esanzioten: ‘Honakogizon honek egitenditu’, ‘euskarazbadaki, ala?’, eta‘bai, EuskalFilologia egina da,eta laugarrenperfila ere badu’.Eta hartu etaberaren zerbitzuraeraman ninduen”.

gintezkeelako, han neska eta mutil genbiltza-lako baizik, batera bizitzen. Hamabost egune-ko ikastaroa amaitu bezperan-edo, polizia.Atxiloketak. Batzuk Donostiara eramanzituzten (Eusebio, Pako Eizagirre…), bestebatzuk (ni, tartean) Gasteizen eduki nindutenBakea kaleko polizi etxean.

Donostiara batzuk, Gasteiza beste batzuk?Araotzen harrapatu zituztenak, Donostiara.Han ez ginenok, Gasteiza. Ni, esaterako, etxe-ra joana nintzen, laneko arropak hartzera.Haiek hartu, Gasteizko etxera sartzera egin,eta barrutik ireki zidaten guardia zibilek.Araozkoa makurragoa izan zen, metrailetakburuan zituztela esnatu zituzten gure lagunak.

Araotzek zuen azkena ekarri zuen.Gu sakabanatzea ekarri zuen, bai. Nork berebidea egin zuen harrezkero. Eusebio eresekularizatu zen. Nik Teologia bukatu nuen,soldadutza egin nuen ondoren, eta handikitzuli nintzenean beste bat zen egoera Gastei-zen. Harremanetan segitzen genuen, bainanork bere bizia zeraman, neskalagunarekinaskotan.

Lanari lotu zintzaizkion berriz, fabrikan.Michelinen, orduan. Han ere izan nituengorabeherak, eta alde egin behar izan nuen.Gehiegi konprometitzen nintzen. Tximistenere berdin. Langileen alde beti, asanbladetanasko parte hartzen… Joateko esan zidaten,eta joan egin nintzen. Botata. Michelinen,berdin, 1972an. BHn hasi nintzen gero, Eus-kal Filologia ikasketak egiten hasi ere bai 38urte nituela… Zortzi orduko lana egitennuen, eta estudiatu.

Zergatik ikasi, Teologia tituluaren jabe zinena?BHn etorkizunik ez zela ikusi nuen. 500 lan-gile ginen garaian bertan, produktu askoTxinatik ekartzen zutela ikusten nuen.“Hemen jendea sobran zagok!”, hasi nin-tzen neure buruari esaten. Orduantxe eraba-ki nuen Filologia ikasketak egitea… Orduanere arazoak izan nituen fabrikan: goizekotxanda eskatu nuen –txanda aldatzen ibiligabe–, arratsaldean unibertsitatera joan ahalizateko. BHko langileri-buruak ezetz, goizezeta arratsaldez egin behar nuela lan, txanda-ren arabera. Salaketa jarri nuen epaitegian,eta epaiketa aurreko kontziliazio ekitaldian,eskubidea onartu zidaten. Horrelaxe ikasiahal izan nuen Euskal Filologia. Lepo-lepo-tik asmatu nuen, ikasketak amaitu eta jendeakaleratzen hasi baitziren lantegian, BHn, eta,besteak beste, ni. Ordurako irakasle jardute-ko oposizioak egiteko izena emanda nengo-en, Osakidetzako zerrendetan ere bai…Urte erdia egin nuen langabezian –informa-tika ikastaroak egiteko baliatu nuena–, itzul-tzaileentzako deialdia ere egin zuen IVAPeketa han hartu ninduten urtebetez, enpresapribatuan ere egin nuen lan –artean, itzul-tzaile–, beste lagun batekin ere aritu nintzen,Xabier Armendarizekin, itzulpengintzanlangile, halako batean Osakidetzatik deitunindutenean, ordezkapenen bat egiteko.Esana nien: “Sei hilabete baino gutxiago egi-teko bada, ez ibili deitzen, lana badut eta”.Urte erdirako zen. Xabierri esan nion:“Utziko al didak esperientziaegiten?”, “baina bueltatu hadi,e!”. Ez nintzen itzuli, Osakide-tzan hartu dut erretiroa joan denazaroan. Horrela. n

�14 2013KO OTSAILAREN 3A

FELIX RAZKIN

GALDE SHORTA

Arbizu: Umeak ginela, gaur UPNkoa izan zitekeenjendea bazen, baina haien maxima zen, “euskaraz, e!”.Garai hartan!Principe de Viana: Erakundeak saria ematen zieneuskaraz egiten zuten herriei. Euskaraz esanaraziziguten dotrina. 7 urte nituen. Saria jaso genuen.Aurrezki libreta zabaldu ziguten, 150na pezetarekin,eta diploma eman ziguten. Gordeta daukat oraindik.Oñati: Bizipen gazi-gozoa. Lanerako diziplina,batetik; zigorrak, bestetik. Libertaterik ez.Gasteiz: Ilusio handiz etorri nintzen, Oñatiko giroitxitik irtenda. Hemen ezagutu nuen langile giroa.Gasteizko fraidegaien komunitatea: Horixe,komunitatea. Gauak luze ziren, kontu kontari.Fraidetza uztea: Gurasoei nola esan, horixe kezka.Esan, eta haien disgustua!

Lehen lana: Garoña inguruko urtegian jardun nuen,gauez. Zer zen hura! Erdi lotan! Hantxe ezagutu nuenerrealitatea, baina egun gutxi egin nuen han.Tximist: Burgosko prozesu garaian, Juanito Zelaiakberak –edo lantegiko arduradunak– agindu zigun lanariutzi eta kalera irteteko, protestan. Lan-hitzarmenasinatu behar zenean, berriz, eskuzabaltasunik ez zen.BH: Michelinetik bota ninduten eta aste batgarreneko lana nuen BHn.Martxoak 3: Sekulako borroka eta mugimendua. Bainalaster ziren sindikatuak protagonismoa bereganatunahian, eta desengainatu nintzen.Euskal Filologia: Langile munduan ez nuenetorkizunik ikusten.Osakidetza: Oso jende ona. Jubilatu aurrekodespedidan zerbitzu zentraleko 200 lagun bildu ginen.

Ez dok hamahiru

Aittuna,ipuina!“Ez dut etxeangeratzekoasmorik, baditutproiektuak.Daukanak emanegin behar du.Euskarazkoeskolak ematekoanaiz jubilatuei,Mintzalagunegitasmoan ereparte hartzen dut,ilobak zaintzea erebadagokit, haurreiipuinak kontatzeaasko gustatzenzait, eta haiekidazteko esatendidate… Idatzikoditut, baina niri,batez ere, ipuinakeszenifikatzeagustatzen zait,aitarengandikikasi nuen, etailobek ere halaxeeskatzen didate:‘Aittuna, ipuina!’”.

2013KO OTSAILAREN 3A 15�

Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzteneurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu

den Xavier Melgarejori Eldiario.es egunkarian egin dioten elkarrizketa batetik aterata.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Argazkia: unmundoperfecto.blogspot.com.es

HEZKUNTZA

Irakasleen hautaketa. “Batxilerrean etaerrebalidan 10etik 9 baino nota altuagoaeskatzen zaie irakasle izan nahi dutenei”,argitzen du Melgarejok, eta garrantzi-tsuena: “Fakultate bakoitzak test etaelkarrizketa pertsonalak egiten dizkie,eta errendimendua neurtzeaz gainsentsibilitate maila ere neurtzen dute.Ikaslea oso azkarra izanagatik, aisialditalderen batean ez bada inoiz aritu,ziurrenik ez dute hartuko”. Gurean,selektibitatea eta baxoa dira karrerara-ko sarbidea, edukiak neurtzen dituz-ten azterketa teorikoak, kontuan hartugabe irakasle izateko beharrezkoakdiren beste hainbat balore eta ezaugarri.

Irakasleen prestakuntza. FinlandiakoMagisteritza karreran “askoz ere kreditugehiago dituzte. Gainera, tesina bat eta prakti-kak egin behar dituzte, irakasle onenak dituz-ten kalitate goreneko ikastetxeetan”, dio adi-tuak. Praktikak, horra giltzetako bat, gureanirakasle ikasketak oro har oso teorikoak baitira.Edukietatik harago, bere lanaz gogoetatzeko,gaitasunak lantzeko eta alternatibak bilatzekogai den irakaslea prestatzea ezinbestekoa da.

Prestigio soziala. “Irakasle lanbidea osoondo baloratua dago. Finlandian, ohorea dairakasle izatea”. Hemen aldiz, desprestigiosoziala jasaten dute maiz, batik bat azkenal-dian, eta batik bat politikarien ahotik.

Adostasun politikoa. “Legeek askozgehiago irauten dute, parlamentuaren bi here-nek onartu behar dituztelako. Gutxi gorabehe-ra 30 urtean behin ukitzen dituzte”. Gurean, ezdago alderdien arteko gutxieneko akordioriketa horren emaitza behin eta berriz sufritzendugu: gobernura iristen den alderdiak nahieranmoldatzen du hezkuntza eredua aldiro.

Pertsonalizatua. “Ikasgela bakoitzeko 15edo 16 haur daude. Eta ikasleren batek arazolarriak dituenean, autismoa adibidez, 10 bainoez daude gelan, eta ikasle horrek gainera lagun-tza berezia dauka. Haur batek zailtasunakdituela ikusten badute, baliabide guztiak bide-

ratzen dizkiote: logopedak, psikologo espezia-lizatuak…”. 30 ikasle inguru dira EAEko

ikasgeletako ratioak, eta José Ignacio WertEspainiako Hezkuntza ministroak Esta-tuko ikasgeletako haur kopurua %20igotzeko neurria aurkeztu zuen iaz.

Deszentralizatua. “Finlandianoso handia da deszentralizazioa:curriculumaren %90 udal mailanantolatzen da. Edukiak egokitu behardituena komunitatetik gertuen dago-en jendea izan behar dela uste dute.Baina horretarako irakasleak prestatubehar dituzu, eta konfiantza izan behar

duzu haiengan. Finlandian ez dagoikuskaririk”. Bestelakoa da Espainiako

nahiz Frantziako estatuek hezkuntzanduten ikuspuntu zentralizatzailea. Euskal

Herri mailan ere, ikastetxeek autonomia han-diagoa eskatzen dute edukiak antolatzeko.

Irakurketa ulerkorra. “Finlandiarrentzatzutabe funtsezkoa da, eta horretan familiakasko laguntzen du. Denek irakurtzen duteetxean. Biztanle bakoitzeko liburu eta liburu-tegi gehien dituen herrialdea da munduan, etafamilien %80 astean behin liburutegira doairakurtzera. Komunitate guztiak bultzatzenditu haurrak irakurketara, marrazki bizidunekere azpitituluak dituzte telebistan”.

Komunitate irekia eta inplikatua. “Ikas-kuntza komunitatea da Finlandiakoa: ikastetxeguztiak publikoak dira eta komunitateari zabal-tzen zaizkie, haren zerbitzura daude. Gurasoekparte har dezakete, prestakuntza jaso dezaketelaguntzeko, eskolaz kanpoko ekintzak antola-tzen dira… Ikastetxeko ateak irekita daude”.

Laguntza publikoak. “Konparaezinakdira laguntzak. Finlandian ez daude jangela-bekak, mundu guztiak jan dezakeelako eskolaneta Gizarte Ongizate Sailak ordaintzen du.Eskolako materiala eta liburuak eredoakoak dira”. Irakaskuntza per-tsonalizatuaren atalean aipaturikobaliabideak lortzeko ere, ezinbeste-koak dira diru-laguntzak. n

Eredu finlandiarraren gakoak

�16 2013KO OTSAILAREN 3A

Aleppo hirian, Al-Assaden tropen aurka borrokan ari den frankotiratzailea ezagutu duAndoni Lubaki kazetariak. Eremua zaintzea eta aurkariak zelatatzea da frankotiratzailearen

egunerokoa. Eta tiro egitea.

Testua eta argazkiak:

| ANDONI LUBAKI |

SIRIAKO GATAZKA

Frankotiratzaile baten begietatik

2013KO OTSAILAREN 3A 17�

SIRIAKO GATAZKA

ALI KASSMOU eserita dago, arnasa hartunahian gorantz begiak itxita. Izerdi tanta baterori zaio kopetatik behera. “Oraingo hone-tan gertu egon da” esan, begiak ireki etalurrean etzan da. Ondoan du, oraindik bero,belgikar jatorriko fusil zaharra, Aleppokokaleetan ibiltzeko lagunik onena, bere hitze-tan. Segituan jaiki da, ordea: “Oraindik bestekale bat geratzen da”. Makurtuta abiatu dakale estutako bidegurutzera. Sakelatik ispiluaatera eta isla baliatuz kalearen beste aldeaikusten saiatu da. Ondo arakatu du ingurua,ispilua alde batetik bestera mugituz, kale izki-na guztiak miatuz, zirrikiturik ere utzi gabe.Fusila bizkarrean zintzilikatu eta bizkarralde-tik 9 mm-ko Magnum pistola atera du. “Etxebarruan borrokatzeko erabilerrazagoa da”,dio. Bat, bi, hiru kontatu eta korrika bateangurutzatu du kalea, parean dagoen ate ilune-tik sartu eta desagertu egin da haren irudia.Aleppoarra da Ali Kassmou, 20 urte ditu etaAbu Ahmed ezizenez ezagutzen dute gerlakofrontean, nahiago du hala deitzea. Sniperrada bera, frankotiratzailea alegia.

Mila leihoko etxeanAbu Ahmedek zinema oso du gustuko, txiki-tatik, gerra eta umorezko filmak gehienbat.“Siriara iristen ziren pelikula guztiak ikustennituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafebat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving Priva-te Ryan, The thin red line eta Bigarren MunduGerrari buruzkoak dira. Badu kuttun bat ere:Enemy at the gates. “Film hori ikusi eta erabakinuen gerla hasi zenean nik ere Vassily Shei-chef pelikulako protagonistaren gisan franko-tiratzailea izan nahi nuela”. Siriako ArmadaAskeko boluntarioa da eta Assad-en tropekkontrolatzen duten eraikin bi eta sei kalezaintzea du zeregin. Norbaitek alde batetikbestera pasa nahiko balu, bi bandoetako fran-kotiratzaileek ikusiko lukete. Gurutzatzenduenak, beste aldera iristea lortzen badu, ezindu jakin nondik datozkion tiroak.

“Nik etxe hau dut lantoki eta hemenbarrutik sei kale kontrolatu behar ditut.Ezin naiteke leihoetara gehiegi hurreratu,beste aldean beste frankotiratzaile bat dago-elako eta tiro egingo lidakeelako, zalantzarikegin gabe. Sagu eta katuen pare. Badakit hordaudela, badakite hemen nagoela, sentitzenditut eta sentituko naute. Baina ezin elkarikusi!”.

Abu Ahmedek “lantokia” erakutsi digu.“Hemengo zulotik kale hau ikusten dut etaegongelaren beste aldean dagoen beste har-tatik kale luzeena. Hildakoen kalea ere dei-tzen diogu, usteltzen ari diren bost gorpubaitaude. Inork ez ditu jaso, muturra hurbil-

tzen duen edozeini tiro egiten diolako Al-Assaden soldaduek. Nik aldiz ez diet zibileitiro egiten. Auzokideak ditut, hemen jaiota-koa eta hezitakoa naiz ni, horko etxe birrin-duan”, azaldu digu tiratzaileak, kale izkineta-ko bat seinalatuz.

Erabat txikitutako gela batetik besteramugitzen da, isil-isilik. “Gehienetan bakarrikegon ohi naiz, hobe horrela”, diosku. Lehenetxebizitza honetan bertan familiak banan-tzen zituzten paretak zuloz josita daude gauregun eta pasilloak eta leiho asko itxita. Labi-rintoa dirudi Saif Al-Dawla auzoko frontehonek, eta ingurua ondo ezagutzen duenbatekin gerturatzea komeni da, baita inguru-ko kaleetan borrokatzen duten gudariakeurak ere. “Galtzeko arriskua dago bestela,eta agertu behar ez zaren tokian agertzenbazara... kito”, argitu du Abu Ahmedek,hatzarekin lepoa mozteko keinua eginez,labana bailitzan.

“Orain gauden etxebizitza hau –gaineratudu– nirekin eskolan ibilitako lagun batena da.Txikitatik ezagutzen dugu elkar eta lehengo-an Interneterako konexioa lortu nueneanbere email bat jaso nuen, gurasoen etxebizi-tza nola zegoen jakin nahi zuen. Assadenaldeko familia batekoa zen, ez nion esan nikbertan lan egiten nuenik, baina ondo zegoelauste nuela erantzun nion”.

“Etxe honetatik sei kale kontrolatubehar ditut. Ezin naiteke leihoetaragehiegi hurreratu, beste aldean bestefrankotiratzaile bat dagoelako eta tiroegingo lidakeelako. Badakit hordaudela, badakite hemen nagoela,sentitzen ditut eta sentituko naute”

Abu Ahmed, Siriako Armada Askea

�18 2013KO OTSAILAREN 3A

SIRIAKO GATAZKA

Gelatik gelara mugitzen da Abu Ahmed,isilik beti ere. Eraikineko egongela kiskali etasukalde kirasdun guztiak ezagutzen ditu, hor-metako zulo txiki guztiak. Milaleiho txiki dituen etxeko erre-gea da Ahmed, sei kaletakozaindari eta amets bakarrarenjabe: “Gerla irabazi eta ikaske-tak bukatzea”.

Mendekuaren bidea1980ko hamarkadan Latakia-tik (Siriako kostaldean) iritsita-ko musulman sunita da Ahme-den familia, siriar rengehiengoa bezala. Familiaosoa aldatu zen Aleppora,mehatxuak zirela medio.“Osaba Haffez Al-Assad-enpoliziak hil zuen, aurka egiteagatik. Etxeaerre ziguten orduan eta aitak erabaki zuenhobe genuela leku seguruagora etorri .Horregatik diot beti latakiarra naizela, ez

alepoarra, Aleppon jaio eta bizi izan naizenarren”, azaldu du gudari gazteak.

Assaden aurkako protestetan ibiltzeagatik,familia ezaguna da berea etasenide ia guztiak espetxetik pasa-tutakoak dira: “Aitona, osaba,aita, anaiak… Ia denak pasatudira Al-Assaden atzaparretatik”.Saif Al-Dawlako komandanteada osaba, Abu Ali gerra ezizenezezaguna. “Berak irakatsi zidannik orain dakidan guztia. Biorduko ikastaroa jaso eta fronte-rako prest nengoela esan zidan”.

Dagoeneko, urtebete daramaAhmedek borrokan. Argi duzergatik: “Mendekuagatik hasinintzen borrokan, osaba, anaia,aita eta lehengusuak bezala. Nire

familiari egindakoa ez diot inoiz barkatuko Al-Assad familiari. Baina ez dut bera bakarrikerrudun jotzen, bere inguruan egon diren mili-tar, politikari eta gaizkile guztiak ere errudu-

“Mendekuagatik hasi nintzenborrokan, osaba, anaia, aita etalehengusuak bezala. Nirefamiliari egindakoa ez diot inoizbarkatuko Al-Assad familiari.Bere inguruan egon direnmilitar, politikari eta gaizkileguztiak ere errudunak dira”

Abu Ahmed, Siriako Armada Askea

Abu Ahmed Siriako Armada Askeko sniperra, Saif Al-Dawla auzuneko teilatu batean, esku bakoitzean arma banarekin.Eskuinean, auzunean birrindutako etxeetako bat.

2013KO OTSAILAREN 3A 19�

SIRIAKO GATAZKA

Arene Azpi 15 · GETXO (Bizkaia) · T 944 305 478 · F 944 305 477 · [email protected]

IKASMAILAK (1-16 urte)

· Haurtzaindegia

· HH, LH eta DBH

· Gela Bereziak: txikientzako logelak, psikomotrizitatea, liburutegia, Mundi Lab, laborategia, teknologia, musika, informatika (ekipo guztiak internetera konektatuta)

ZERBITZUAK

· Haurtzaindegi laborala (2-5urte): 07.30-18.00· Jantokia

· Autobusa (Getxo, Berango, Urduliz, Leioa, Areeta...)· Aniztasunari arreta berezia: psikologia,

auxiliarrak, terapeutika irakasleak, orientatzailea...· Liburutegi gidatua

· Eskolazkanpokoak: ingelesa, frantsesa, pianoa,solfeoa, baleta, trikitixa, korala, kirolak...

· Udako eskaintzak: haurtzaindegia, egonaldiak, ingelesa ikastaroak...

nak dira. Ez naiz oso islam-zalea, baina jendehorrek guztiak zigorra merezi du”.

Allahu Akhbar!Ostiraletan, Assaden aurkako manifestaldie-tara joatea gustatzen zaio Ahmedi. Lagunekinelkartu eta indarrak berritzeko balio dio.“Bustan Al-Qasr-eko protestak gustatzenzaizkit. Hor ikusten duzu zergatik eta zeinen-gatik ari garen borrokan”, dio gazteak. Han-txe elkartzen dira batailoiko gazte gehienak:Abdelazziz, Ahmed, Mohammed, Yassar,Jamil... “Denak egon ohi dira, baina batzue-tan ezin izaten dugu etorri, frontea zaindubehar dugu”, dio. “Hau Jamil da, nire laguna–aurkeztu digu–. Idlib-ekoa da, baina Alep-pora etorri zen boluntario, borroka egitera.Ordutik lagunak gara”.

Eskua luzatu digu Jamilek. Bere esanetan,“borroka irabaziko dugu eta Siria berri batjaioko da Ala-ren laguntzaz. Korana da gurearma indartsuena, Jainkoak eman digunarmarik onena!”. Koraneko sura batzuk erre-zitatuz hasi da manifestaldia, meskitako erre-

zoak bukatu ostean. Kantu eta oihu artean,sorbaldatik helduta aurrerantz doaz gazteborrokalariak, umeak lepoan dituztela. Siria-ko bandera “errebeldea” gogoz astintzendute esku batean, bandera islamista beltzabestean. “Allahu Akhbar, Allahu Akhbar,Allahu Akhbar!” (jainkoa handiena da) erre-pikatzen dute, fededun.

Segituan amaitu da manifestaldia, Assadenhelikoptero bat entzun bezain pronto. Jendeabeldur dela sumatzen da eta etxeetako porta-letan gorde dira azkar batean, badaezpadazerura begira. Zerutik datozen misilen izuak,fedeak baino azkarrago mugiarazten dituprotestan doazenak.

Ondoren, frontera bueltatu da Abu Ahmed.Te gorri bero bat hartu du eta lantokira sartuda, ate ilunetik barrena. Korrika egin du berrirosuntsitutako kaleetatik, pistola eskuan duelagela guztiak miatzeari ekin dioatzera, zelatan, inor baimenik gabesartu ote den. Gaur ere, mila leihodituen etxeko erregea da AbuAhmed aleppoarra, sniperra. n

Siriako Armada Askeko gudariak, bonba batekin (ezkerrean) eta posizioak zelatatzen.

2013KO OTSAILAREN 3A20 �

TARTEKA iristen zaizkigu ustelkeria politi-koari buruzko albisteak. Tarteka, ustelke-riaren eta iruzurraren aztarnak eta susmo-ak zabaltzen dira, normalean jarduerapolitikoari lotuta. Une horietan herrita-rrok biziki haserretzen gara eta ingurupolitiko guztia zalantzan jartzen dugu.

Ondo dago dena eztabaidatzea etaarazo honen jatorrira joan nahi izatea.Ariketa honek, interesgarria izateaz gain,konponbide demokratikoak ekarri ditza-ke. Ustelkeria politikoaren ildotik eztabai-datzen ari garena demokrazia bera da.Edo demokraziarik eza, hobeto esanda.Edota erakunde demokratikoen kontrola-ren porrota. Beharbada, hau guztia dagozalantzan: nola egituratu gizarte demokra-tiko bat, nola bideratu herritargoaren par-taidetza eta, azkenik, nola kontrolatu jar-tzen diren bitarteko horiek.

Herritarrok gai publikoetan parte har-tzeko eskubidea dugu, zuzenean nahizordezkarien bitartez. Argi dago gure siste-mak ordezkaritza politikoa aukeratu duelaeta inolaz ere partaidetza zuzena. Halaber,ordezkaritza hori alderdi politikoenganutzi da sistema itxi baten bitartez.

Espainiako Estatuan sistema demokra-tikoa alderdien sistema da. Sistema zorro-tza eta itxia, non herritarron parte-hartzeaeskasa den, bizitza politikoa burokratiza-tuta dagoen eta jarduera politikoa profe-sionalizatzen ari den. Egia da diktaturabatetik ateratakoan garrantzitsua zela egi-tura politikoak indartzea, baina egia da,baita ere, edozein egitura kontrol demo-kratikoaren pean mantendu behar dela.Espainiak alderdi politikoak behar zituen

gutxieneko demokrazia sendotzeko etaEstatua homologatzeko. Baina, gaur,irtenbide hori zama handia bihurtu da:alderdi politikoen sistema, egituratutadagoen bezala, konponbide izatetik arazoizatera pasa da.

Hori da antolatu den sistema. Eta horrigehitu behar zaizkio alderdien eguneroko“praktika” eta erakundeen kontrolik eza. Alderdiak, orokorrean, burokratizatu egindira, ez dira jadanik bitartekoak, helbu-ruak baizik. Alderdiek berezko bizitzadute, interes asko eta handiak biltzendituzte eta, azkenean, herritargoarengan-dik subjektu independenteak dira.

Alderdien makinaria hori asetzea ez daerraza. Alderdiek kanpainak behar dituztehauteskundeak irabazteko eta kanpainahoriek sostengu ekonomiko handia behardute. Larriena da alderdien diru-sarrereketa gastuek kontrol eraginkorrik ez dauka-tela, zeren eta, nahiz eta sistemak aurrei-kusita dituen erakunde batzuk – kontuauzitegiak eta hauteskunde batzordeak,batez ere–, argi dago erakunde horiek ezdaukatela horretarako gaitasun nahikorik.Eta zer esan auzitegi arrunten kontrolariburuz? Bada, ustelkeria delitua deneanbakarrik hartzen dutela parte eta hau ereoso era mugatuan eta bitarteko berezirikgabe.

Arretaz aztertzen badugu ustelkeriapolitikoaren arazoa ondorio batzuk ateraditzakegu: gehienetan, alderdien gastueilotuta dagoela; askotan, hainbat erakun-detan hirigintza arloan hartzen diren era-bakiekin zerikusi zuzena daukala eta,azkenik, arazo hau argitara azaltzen danormalean alderdikideren batek bereonura pertsonala bilatu nahi izan duelako.Hau da, alderdi barruan horrelako jokabi-deak onartzen dira baldin eta alderdiabada onuraduna, nahiz eta hau ere guztizonartezina den, alderdia eta gizartea ezdirelako gauza bera eta mesede horiek ezdirelako inolaz ere herritarrontzat.

Benetan, ustelkeriarekinamaitzeko gai publikoetanparte hartzeko eskubidea besteera batera gauzatu behar da.Ezinbestekoa eta posible da. n

Ustelkeria eta erakundeen utzikeriaD

AN

IB

LAN

CO

Ustelkeria politikoaren ildotikeztabaidatzen ari garena demokrazia berada. Edo demokraziarik eza, hobeto esanda.Edota erakunde demokratikoen kontrolarenporrota. Beharbada, hau guztia dagozalantzan: nola egituratu gizartedemokratiko bat

GarbiñeBiurrunMancisidor �

EHUKO

I R A K A S L E A,

E PA I L E A

IRITZIAREN LEIHOA

2013KO OTSAILAREN 3A 21�

Asisko Urmeneta �

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

22 � 2013KO OTSAILAREN 3A

LOKATZETAN habil berriz ere, Beloki erorizeneko hartan bezala, La Rochetten behera,Gaperako bidean. Baina oraingo honetansatorren batek bota hau, erori egin haiz, aur-pegia lohiturik dakark kameren aurrera, etaaitortu duk, beherakoan bakarrik ez gora erebide zidorretatik joaten hintzela.

Lokaztuta datoz txirrindulariak, gizarteakZolderreko zirkuitu bat prestatu die, etaziklokrosekoak bezala buztindurik datoz,gorputz osoa zipriztinduriko lur bat, ez zaieaurpegirik ere bereizten, eta jendeak txistuabotatzen die muturrera, edo lokatza.

Ez dut esaten irteeran perfume usainazerienik, beren errua ere ez denik fabrika

hola usteldu izana, baina helmugaren etaharako bidearen arteko debatea zaharra da.Makiabelo ez zen ziklista italiar bat, politi-karia zen, izan zitekeen bankari.

Denek izaten dugu lokatz pixka batesku artean eta norbaitek pentsatu duziklistek dutela sudurrik luzeena, han itsa-tsiko dela ongi. Ibiliko da Frantzia Malingas bila, eta Bartzelona Qatarreko putzubeltzetan igeri, Armstrong pasako dagure aurretik, eta lokatz pixkahori harturik atzamar punte-tan, oihu egingo diogu garaibatean bezala elkarri, “allez,lance!”. n

JOXE AZURMENDIREN liburu bakoitza opari bat da,eta azkena, Barkamena, kondena, tortura harribitxia.Joxek hitzak, argudioak, testuinguru historiko, filoso-fiko eta ideologikoa ipini dizkie guk orain arte hitz etaargudio bihurtu ezin izan ditugun –edo beldurrez,beldur justifikatuaz, bihurtu nahi izan ez ditugun–amorruari eta ezinari. Azurmendik alemanez daki, etaez da lehenengo aldia alemanez zipitzik ere ez dakitenerregimeneko filosofoen eta inte-lektualen ezjakintasuna eta mani-pulaziorako joera agerian uztendituena; oraingo honetan Jaspersmanipulatu bati buruz dihardu,betiere gure artean erruduntasu-naren susmoa eta sentimenduazabaltzeko manipulatutakoa.Liburuaren hiru zatiak dira anto-logikoak, baina kondenamaniarieskainia derrigorrez irakurribeharrekoa izan beharko litzatekeurteotan xibboletetik xibboleteraibiltzera behartutakoontzat. Estatuek kontzientziaketa pentsamendua bortxaz inbaditzeko eduki dutenohitura historikoa da, eta espainarrien kasuan erakun-de paradigmatiko bezain castizo baten bidez gauzatuda: Inkisizioa. Azurmendiren beraren hitzetan esate-ko, kontzientzien kontrolaren ildo historiko honetandator eta ikusi behar da egungo fanatismo kondena-maniakoa. Diskurtso ofizial tranpati baten hondoanSan Agustinen ideologia baino ez dago (“San Agusti-

nen heresiarako eskubidearen uko teologiko zaharra-ren aldaki politiko moderno “demokratikoa”, Inkisi-zioari atea zabaldu ziona”), eta paradoxikoa bada ereustez progre eta ustez laiko diren espainiar asko diradiskurtso horren defendatzaileak, Euskal Herrikoarazoaz ari direnean (bestelako gaiez ari direnean bes-terik da). Joxe Azurmendik dioenez, “Eliza usain txarbat dario inkisizio kondenamaniako guztiari”; izan

ere, “bortxarekin Estatuak dau-kan arazoa ez da morala, politikoada. Baina askaera beraiek emanbeharretik desertatzeko ihesbidearinena politikoentzat, arazoapolitikotik moralera trukatzea da,orduan soluzioa gu hiritar guztionkontzientzien zeregina bihurtzenbaita, ez Estatuaren eginbeharra”.

Hitz horien oihartzuna orain-dik ezabatu gabe neukala, izanzen presoen aldeko Bilbokomanifestazio erraldoia eta arra-

kastatsua, eta geroko erreakzioak. Hona hemen JoseAntonio Ardanzarena (alegia, estatu laiko baten goimailako ordezkari politiko izandako batena): “Preso-ek damu-aitorra egin beharko lukete”; (“kontrizio-ekintza” edo).

Hara! Zer izango da hurrena, bataiatugabeko presoei konberti daitezela eska-tzea? Batzuetan, liburu bat irakurtzeaaskatzailea eta argigarria da. n

IRITZIAREN LEIHOA

Literatura askatzailea

Jon AlonsoI T Z U LT Z A I L E A �

Amets Arzallus�

BE RT S O L A R I A

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

Lance

Liburuaren hiru zatiak diraantologikoak, baina“kondenamaniari” eskainiaderrigorrez irakurribeharrekoa izan beharkolitzateke urteotan“xibboletetik xibboletera”ibiltzera behartutakoontzat

IRITZIAREN LEIHOA

� 232013KO OTSAILAREN 3A

Getxo, Muzkiz, Zierbanaitsasoaren laztana.Arrigunaga ta Ereagaezpain musu bana.Punta Luzeroko samaedonora eramana,itsasadarra irenstearrenpausua emana.

Natura eszenariobizitasunen garraio.Bizitzan ura gure senaribiziki darraio.Abra honen kalbario,negar malkoa darioeta Portuko agintzaritzaibost axola zaio.

Ez al dago aukerarik?Dragatzea ez besterik.Atzera buelta ez pentsa gero izango dugunik.Besotik elkar harturik,arnasa hartu, ez atzerik.Entzun dezaten garrasi latza:Geure Abra bizirik! n

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi.

Abra malkotan

Aingeru BasterretxeaBitorika

BERTSO BERRIAK

L. M

ARK

UE

RKIA

GA

/ X

DZ

KALERATU berri dira CalvetBarometroaren 2012ko datuak.Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzendituen barometro honetan,inoiz baino hizkuntza gehiagosailkatu ziren iaz.

Azken neurketa honetan,Alain Calvet eta Louis-JeanCalvet soziolinguistek Ethnolo-gueren arabera 500.000 hiztunbaino gehiago dituzten mundu-ko 563 hizkuntzak neurtu etasailkatu dituzt. 2010ean 137neurtu zituzten. Hiztun kopu-ruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzekogarrantzitsuak diren bestehamar faktore aintzat harturik,munduan “pisu” gehien duenhizkuntza ingelesa da, bigarre-na gaztelania eta hirugarrenafrantsesa. Sailkapen honetanmandarinera 10. lekuan geratuda. Euskara, berriz, munduko51. hizkuntza da.

Emaitza honetara iristekoaintzat hartu diren faktoreakhonako hauek izan dira: hiztunkopurua, entropia (hiztunenproportzioa, bizi diren herrial-deetan), zenbaten lehen hiz-kuntza den, ofizialtasuna, hiz-kuntza horretatik itzulitakoliburuak, hizkuntza horretaraitzulitako liburuak, LiteraturaNobel sariak, Wikipediako arti-kuluak, Giza-garapenaren indi-zea (hizkuntza hitz egiten denherrialdeetako batezbestekoa,NBEren datuen arabera), ugal-kortasun-tasa eta Internetekobarneratze-tasa.

Egileek diotenez, bestelakofaktore batzuk ere aukerazitezkeen baina hizkuntza guz-

tiei edo gehienei buruzkodatuak lor zitezkeen faktoreaklehenetsi dituzte. Bestalde,indize horiei guztiei 1ekobalioa eman zaie, baina erabil-tzaileak indizeen garrantziabarematu dezake, batzuenahandituz eta besteena murriz-tuz eta ponderazio berriakegin. Esate baterako, bestefaktore guztiak 1eko balioare-kin utzi baina hiztun kopurua-ri 2ko balioa ematen badiogu,euskara 71. lekura jaisten da.Edozein kasutan, bizi-indarhandieneko 100 hizkuntzenartean kokatzen da sailkapenhonen arabera.

Duela gutxi, ARGIAko blo-gean argitaratutako Euskararentamaina munduko hizkuntzenartean artikuluak sortu zuenjakin-mina eta izan zituenerreakzioak ikusita, pentsatzendut, datu berri hauek ere batenbaino gehiagoren harridura etajakin-mina sortuko dutela.

Esan dezagun, bide batezLouis-Jean Calvet oso soziolin-guista ezaguna dela. Bere lehenliburuetako bat Linguistique etcolonialisme. Petit traité de glottop-hagie(1974) izan zen. Liburuhau erreferentzia ezinbestekoaizan zen 1970eko eta 1980kohamarkadetan euskararen etabeste hizkuntza zapalduenaldeko mugimenduan genbil-tzanontzat (gaztelaniara itzulitaere aurki daiteke). Anekdotagisa aipatuko dut ZERUKOARGIAn argitaratunuen lehen artiku-luetako bat liburuhonen kritika izanzela. n

Kike Amonarriz � UM O R E G I L E A E TA SO Z I O L I N G U I S TA

DA

NI

BLA

NC

O

Calvet Barometroa: euskarada munduko 51. hizkuntza

24 � 2013KO OTSAILAREN 3A

ERDIKO KAIERA

Zuk sortua den Mugetaz erakusketa BaionakoEuskal Museoan izan dugu ikusgai, oraintsuarte. Zein izan duzu asmo nagusia? Euskal espazioa eta euskal denbora berrinter-pretatzea izan da nire ideia nagusia, eta aizko-raren bidea hartzea aproposa iruditu zitzaidanhorretarako. Argialdea aretoan egin nuen per-formantza, eta instalazioa bera ere espaziohorretarako espresuki egina zen. Bost aizkoraipini nituen erdigunean dagoen goitik behera-ko hutsunean, zintzilik. Lehena zentroandago, arkeologia aldizkari batean irakurri bai-nuen cromlechetan aizkorak sartzen zituztela,ahalmen profilaktikoa zutelako. Alegia, crom-lechen espazioa hilei eskainia zen, baina aiz-korak bizidunak babesteko ziren. Transber-tsaltasuna nabarmentzeko, zirkuluaren erdianeman dut. Hitz hori usu erabiltzen dugubaina definitzeko ez da hain erraz, azkenfinean. Instalazio honetatik pasatu diren guz-tiek egin zuten hemengo transbertsaltasuna.Jorge Oteizak ere puntu horretatik abiatuzuen bere lana, eta horregatik, bere liburuakinstalazioko erakusleihoan ipini nituen.

Beste laurak espazioa mugatzeko ipini zenituen.Garai batean artzainek kaiolaren edo olarenespazioa mugatzeko baliatzen zituzten aizko-rak, lau aldeetara bota eta erortzen zirentokian ezartzen zuten zedarria-edo. Nik bestetoki bat hautatu nuen. Artzainek euskal men-dietan egiten zituzten mugimenduak hondar-tzan berregin nituen nik, artzainen mugatzehoriek imitatuz, eta ekintza horretan eginikoargazkiak instalazioan ipini nituen.

Argazkiak ere zeuk eginak ziren.Semea baliatu nuen argazkiak egiteko. Gero,Baionako Euskal Museora etorri nintzenean,eskulturak lurrean jartzeko asmoa nekarren,baina aretoaren egitura ikusirik, airean jarrinituen aizkorak, ikusgarriagoa baita. Bestal-de, inpaktu handiko ikonoa da aizkora.

Zuk nahi zenuen moduan ulertua izan da?Kazetari batek galdegin zidan ea ez ote nuenbeldurrik horrelako ikurra erabiltzeaz. Ezetzerantzun nion. Finean, aizkora euskal tresnabat da, duela 4.000 urtez geroztik baliatzendena. Baina galderak bazuen zerbait oso inte-resgarria eta halaxe adierazi nion, galderaluzatu zidanerako, ikurra denboran manipu-latua izan den seinale zela, eta horixe berazela azpimarratu nahi nuena. Hemen badaaizkora, sugerik ez ordea. Nolabait esanda,Damoklesen ezpatarekin parekatuko nuke.

Terrorismoa Damoklesen ezpata da demo-kraziarako, edo modu horretan ikusten ahalda. Herriaren hitza errespetatua ez delarikheltzen da terrorismoa, errespetu falta batetikhain zuzen, eta ikusi behar da guk zerbait egi-ten ahal dugun. Herriaren hitza entzun dadinxerkatzen ditut bideak, antropologo bezalaeta artista bezala.

Cromlecharen zirkulua ere irudikatu duzu, are-toaren egitura baliatuta. Interesgarria litzateke zirkuluaren gaineanegiazko lan bat egitea, gure euskal gizarteanzer eragin duen aztertzea. Maskaradetan erebiziki garrantzitsua da biribila, espazioa

Edozein aitzakiak balioko liguke Eric Dicharryri atea jotzeko, hainbeste ertz baititu sortzailehonek. Arlo ugaritan aurkitzen ahal da bere aipamena. Antropologo eta ikerle lanbidez,

artista gustuz, Baionako Euskal Museoan eginiko performanceak eta ikusgai jarritakoinstalazioak eman ziguten horretarako bidea.

«Herriaren hitza entzun dadinxerkatzen ditut bideak,

artean eta antropologian»

| GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |

ERIC DICHARRY

2013KO OTSAILAREN 3A 25�

mugatzen baitu. Arratsaldean bada beti jokobat, eta antzerki-lan horren mugak zirkularrakdira. Pastoraletan ere horrelakoa zen lehen,eta erreparatzen hasten bagara, deklinabideanitz aurkituko ditugu. Dantzak ere zirkula-rrak dira. Gaur egungo ohiturez ere bestehorrenbeste esan liteke. Kanpoan bizi izannaiz, gazte nintzelarik zazpi bat urte emannituen Grezian, eta itzuli nintzenean, kontura-tu nintzen hemen bazirela zenbait berezita-sun. Esate baterako, Frantzian besta egitendenean, denak barraren ondoan jartzen dira.Hemen, aldiz, ez. Hemen, edalontziak hartueta biribilak osatzen dira. Hori azpimarratzeaoso interesgarria iruditzen zait.

Bakea ere biribila da?Bakea harrizko etxea bezala ikusten dut, etabakoitzak bere harria ekarri beharko diobakeari. Nik, artista naizen neurrian, nireburuari pausatu nion galdera zera izan zen:zer ekar ote niezaiokeen bake prozesuari. Etahala sortu zen instalazioa egiteko asmoa.

Antimilitarista zara. Nire aitatxi Lehen Mundu Gerran elbarrituzen, ezin izaten zuen mugitu. Hurbiletik ikusieta ulertu dut, beraz, zer den gatazka, harenaztarnak nolakoak diren. Egin ditudan bidaie-tan ere franko ikasi dut, Libanon adibidez.Horretarako ere egin dut instalazioa. Gazteakhona etortzen direnean, galderak pausatzendituzte. Adibidez, aizkorak egiazkoak otediren. Edo zergatik ez ote ditudan kartoizkoakedo plastikozkoak ipini. Hemengo langileeknire diskurtsoa baliatzen dute gazteoi azalpe-nak emateko, eta esaten zaie gerla ez delajokoa, eta beldurra ematen du noski, aizkorakeroriko ote diren. Paraleloki ere Damoklesenezpatarekin duen zerikusia antzematen da.

Nola ikusten duzu Euskal Herriko bake prozesua?Uste dut terrorismoa aitzakia ona izan delapolitikarientzat, botoak eskuratu nahi zituz-

ten bakoitzean terrorismoa ateratzen zutenberen sakelatik. Orain, beste horrenbeste ger-tatzen ari da bakearekin. Denak ados dira,oso kontent dira bakearekin, baina gauzak ezdira aitzinatzen. Aieteko Bilkura duela urte-bete pasatu da, eta urtebeteren ondotik ezdugu aldaketa handirik ikusten. Presoek saka-banatuta jarraitzen dute. Telebista eta hedabi-deak gazta soufle modukoak dira. Gauza bat

“Bakea harrizkoetxea bezalaikusten dut, eta bakoitzakbere harria ekarri beharko dio bakeari”

26 � 2013KO OTSAILAREN 3A

ERDIKO KAIERA - ERIC DICHARRY

badenean, milaka artikulu eta berri ateratzendira, eta gero, plof. Bakea aitzakia berri batda, ikusten ahal denez.

Artearen bidez ere, bakeari bultzada emateaproposatu izan duzu.Deialdia zabaltzen diet artistei. Zeren, esatenbaita beti artea eta politika bi arlo direla, bere-zi egin behar direla. Baina hemen, BaionakoEuskal Museoko bilduman, horrelako obrabat sartzeko politikarien iritzia behar da. Etaorduan entzuten diren diskurtsoak ez diraberdinak.

Ikerlaria zara. Euskal umoreaaztertu duzu, maskaradak, hez-kuntzaren ekologia, bertsolaritza-ren bat-batekotasuna... Nolaheldu zara arte mundura?Ikerlea naiz ogibidez. Eta badirahamar bat urte artean hasi nin-tzela. Erakusketak egiten ditut,baina saiatzen naiz urtero ager-tu behar horri ihes egiten. Artemunduan ubikuitatearen dohai-na bogan da orain. Inportantea da artisten-tzat bost edo hamar tokitan izatea bermomentuan. Eta hori erokeria da. Horrenkontra ere borrokatzen naiz. Saiatzen naiznire gaiak sakontzen, eta muinera heldu nai-zenean erabakitzen dut nire lana erakustekogaraia heldu ote den. Ez dakit hurrengo era-kusketa noiz egingo dudan, baina bederensaiatzen naiz denbora hartzen. Wittgenstei-nek zioen bezala, garrantzitsua da nork beredenbora hartzea. Eta berak bizitza osoanliburu bakarra argitaratu zuen. Bakarrabaina aski ezaguna. Uste dut badugulaharengandik zer ikasia.

Filosofia maite duzu, performantzean eta era-kusketan baliatu dituzun liburuak ikusi besterikez dago.Saiatzen naiz iturri anitzetatik edaten. Inpor-tantea da niretzat, ez baitut arlo bakarrean

geratu nahi. Arlo ugari hartzea ezinbestekoada niretzat. Egin dudan instalazioan eta per-formantzan, filosofia presente da, eta litera-tura, musika, argazkilaritza, bideoa...

Zer nolako burua duzu hainbeste arlo ulertu etabiltzeko?Denak batzen dituzunean, zure nia eraiki-tzen duzu. Hedabideek usu esaten dizute, zubertsolaria zara, edo idazlea, edo dena dela-koa. Etiketak maite dituzte, eta niretzat bizi-ki zaila da, ez baitiot nire buruari etiketarikematen.

Sortzailea zarela esan behar zenuke.Bai. Antropologoaren kasketa janzten duda-nean ere sorkuntza prozesua ikertzen dut.Antzerkian jardun dudanean, Maskaradakikertu nituenean ere, hori nuen gaia. Bertsola-ritzaren mundua ikertu nuenean ere bergauza, eta gero hiria ikertu nuenean edoumoreari heldu nionean ere, horixe izan nuenmuina. Eta orain, antzerki konpainia batekinlan egiten dut eta sorkuntza prozesua iker-tzen dut. Nire zioa, sorkuntzaren ekologiaukaitea da. Zeren eta sorkuntzaren baitan,sorkuntzaren testuingurua, obra eta harrerahartu behar dira kontuan. Hezkuntzan erekontzeptu eta molde teoriko horiek baliatu

nituen, esan nahi baita modeloalosterikoa. Hitz urritan esateko,proteina baten ingurumena alda-tzen bada, proteina bera erealdatzen da. Hori aplikatzensaiatzen naiz. Dena artikulatuondoren, sinplea da. Erraza da,berez. Artikulazioa da zailena.

Zein da zure hurrengo proiektua?Pantailek duten eraginaz jar-

dungo dut nire hurrengo liburuan, eta hor-tik abiatuko da nire lan artistikoa ere. Geurebidaia birtualek zenbaterainoko garrantziahartzen duten azpimarratu behar genuke,zer eragin duten, zer garrantzia, zein denhorren emaitza. Bidaia birtual horiek erreal-ki bizi baitira gero. Ingurumenarekin ukanditugun harremanez eraikiak gara. Niresemeak iragarkiren bat ahoan hartuta eran-tzuten dit batzuetan. Behin, halaxe esannion: “zure burmuina publizitateez eraikiada azken finean”. Ez gara sobera jabetzenpantailek duten inpaktuaz. Ez da nahikoaikertzen.

Hasi zara horretan?Orain, nire nahia da, idatzi ditu-dan ikerketa-testu guztiak euska-ratzea. Baina horretarako diru-laguntza bilatu beharko dut. n

“Arte munduan ubikuitatearendohaina bogan da orain.

Inportantea da artistentzatbost edo hamar tokitan izatea

ber momentuan, eta horierokeria da”

AizkorakArgialdea aretokohutsuneanzintzilik.

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

2013KO OTSAILAREN 3A�28

AZALEAN BERTAN, koaderno baten orrietan idatzita, argi agertzen zaigu zertopatuko dugun barruko orrietan: idazlea. Idazlea eta bere lana. Idazlea etabere zirkustantziak. Idazlea eta bere burutazioak. Idazlearen ingurukoakaletuko zaizkigu ipuin laburren bilduma honetan. Aukera ederra ematendigu liburu honek literatur sistemaren partaideak ispilu zalduarrarenaurrean ipintzeko eta bertan nolako formak hartzen dituzten ikusteko.Idazlea, irakurlea, kritikaria, literatur irakaslea edo liburudendak agertukozaizkigu bata bestearen atzetik egile honen irudimenak hauspotuta. Horre-tarako Kafka eta The Smiths ditugu liburu honetan bisitari eta bidelagun,bataren begirada fantastikoak kutsatzen ditu narrazio laburrak han etahemen, eta bestearen letretako umorea ere (beltza? ironikoa?) topa dezake-gu tarteka. Biak Zalduaren idazteko moduaren ezaugarri ezagunak direnak,bidenabar.

Baina, egia esan, idazleaz eta bere inguruneaz hitz egitean funtsean litera-turaz ari gara. Hori baita lan honetako gaia. Eta zer da literatura? Zeri buruzdihardugu (fikzioa) idazteaz ari garenean? Hamaika erantzun dituen galderahoni azpitituluak emango dio argia oraingoan, lan honen ikuspuntua age-rian utziz: “Idazten ari dela idazten duen idazlea edo literatura gaixotasungisa”. Ipuinetako batean pertsonaia batek beste bati hurrengoa esaten dio:“Literatura gaitz bat duk. Bizitza zer den ez dakitenen izurria”. Hau daorriotako ideia nagusia. Honen haritik etorriko zaizkigu, besteak beste,obsesio bihurtzen den bilaketa eta idazketa, ingurukoen bizipenak zurrupa-tzen dituen idazle-kaparra edo istorioak kontatzeko ausardiaren aldarria.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko ahobiko harremanak nola marraztudituen gustatu zait, honekin gogoeta metaliterarioa sustatu eta autofikzioa-ren mugak zabaldu dituela uste dut. Batetik, literaturari buruz berba egitekosolaskide moduko bat izan daiteke ipuin bilduma hau, akuilua, gai-jartzailea.Bestetik, maiz topatuko dugu lehen pertsonan hitz egiten digun idazlea etabere ibilerak, literaturak sentiarazi eta pentsarazi dizkionak konpartituz, lite-ratura gaixotasun gisa bizi duenaren testigantza emanez. Azken finean nor-baitek noizbait esan zuen bezala, literaturak bizia eman eta bizia kendu ereegin dezake.

Literatura maite dugunok badakigu pasio horrek zer-nolako eragina duengugan, izan ere, maitasunak (eta maiteminak) erokeriaz eta gaixotasunazbadu, literaturak ere berdin, eta hori da liburu honetatik atera duguna. Idaz-leak istorioak lapurtzen ditu irakurleokin konpartitzeko, eta lan horretanzoriona ezagutu dezake bere lanen arrakasta ikusita, edo zoritxarra ezagu-tzean min hori idazteko grina sumatu, narratzaileak narrazioetako batzuetandioskunez, modu honetan bizitzatik ihes egin edo bizitza bete-betean bizi.Amaitzeko esan, hau idatzi dizuen irakurle honek irribarre kon-plizearekin amaitu dituela ipuin gehienak, ulertu duelako literoke-riaren edo literaminaren gaitz berak jota dagoela bera ere. n

Amaia Alvarez Uria

Idazten ari dela idazten duen idazleaIban Zaldua

Elkar, 2012

Helduen literatura

Literokeria edo literamina

Urruneko motorrak mila zaldiJoan Mari Irigoien + Antton Olariaga

Elkar, Xaguxar bilduma, 2012

Gaztetxoei begirako ahalegininteresgarria plazaratu duElkar argitaletxeak, bereXaguxar bilduma tarteko.Joan Mari Irigoien idazlea etaAntton Olariaga marrazkilarieklektikoa ditu egile, etaerronka itxura batean zail batiheltzen diote, nork bere balia-bideak dituela: poesia gusta-garri egitea. Molde honetanohiko ez diren gaiak ere ain-tzat hartu dituzte. Esate bate-rako, teknologia berria edokimika bezalako eskola ikas-gaiak. Adibidetxo bat. Kobreeta zink; / a, zer tripako mink! /Gas bihurtu nahi eta ezink! //Karbono eta silizio / soprano etatenore, / aintza eta ohore: //Milango Scalatik guri deika, /Ainhoa Arteta; / haren ondoan,berriz, / Plazido Domeka…Pikanteagoa da bata –12 urte-tik gorakoena, Sasiak mendiajan– eta jostariagoa bestea –10urtetik gorakoena, Urrunekomotorrak mila zaldi–, aho-kora-piloak, txisteak eta hitz-joko-ak bezalako dibertimentuakproposatzen dituena. Pentsa-raztea edo heztea eta ondopasatzea eskutik aise joan dai-tezkeela premisa gogoan. n

GarbineUbeda

Goikoetxea

Pentsaraztekojolas ilustratua

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

� 292013KO OTSAILAREN 3A

HERRI BATEN BENETAKO ABERASTASUNA bere kultura da,dudarik gabe. Horrexegatik, krisialdietan ez dugu iparragaldu behar, nahiz eta ekonomiaren arazoak buruhaustegarrantzitsuenak izan, kulturaren etorkizuna eta gazteensentsibilitatearen hezkuntza izan behar ditugu kezka nagusi,astotze orokorraren kontra.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak hamabost urteko ibilbideinteresgarria dauka, eta aipatutako helburuarekin bat datorre-na. Hainbat talentu atera dira kabia honetatik, eta asko eta askoaterako dira. Honen froga orkestraren neguko kontzertu zikloaizan da. Interpretazio doiak, gustu onekoak, Juan José Ocón-enbatuta atsegin eta goxoaren agindupean, taldearen kalitatearenseinalea izan ziren, baina saioaren alde deigarriena bakarlariakizan ziren. María Rallok, biolan, hamabost urterekin, eta JulenZelaia hamazazpi urteko biolin joleak musikaltasun eta taulagaineko taxuaren lezioak eman zituzten.

Dimitri Shostakovitxekin hasi zen kontzertua. Egile honen“110 Ganbera-sinfonia”, 8. hari-laukotearen ensemble-rakomodaketa da, “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskainia,eta Rudolf Barshairen hari-orkestrarako bertsioaren bitartezegina. Bigarren Mundu Gerrak jende guztiari sortu zion zaurisakona adierazi nahi izan zuen Shostakovitxek, lan honekin.Ederki transmititu zituzten Gazte Orkestrakoek obrak azal-tzen dituen sentimendu guztiak: mehatxua, beldurra, etsipe-na… ezin hobeki irudikatu ziren. Sonoritate bero eta musikal-tasun malgua izan ziren ezaugarri nagusiak.

Giro ludikoagoan sartu ginen jarraian Mozarten “Biolin,biola eta orkestrarako sinfonia kontzertantea, K 364” obrare-kin. Biolin bakarlariarentzat, biola bakarlariarentzat, bi oboe,bi tronpa eta harietarako idatzita dago lana, eta esan daitekesinfoniaren eta kontzertuaren artean dagoen genero modu-koa dela lan hau, oso aproposa Rallo eta Zelaia bakarlariakluzitzeko, benetan zailak baitira haien partiturak. Ez zigutenhuts egin bi gaztetxoek. Eskarmentu handiko artistak bezalaaritu ziren, seguruak eta taxudunak. Primeran bete zuten bererola, bai teknika aldetik, bai interpretazioaren aldetik. Eta tek-nika soberan dutela agerian geratu zen, propina gisa jo zutenduoarekin, deabrukeriaz josia baina erabat menderatua.

Orkestrak ere bis bat oparitu zion publikoari, oso berezia.Euskal Herriko Gazte Orkestraren kidea izandako FernandoVelazquez konpositorearen Lo imposible filmaren soinu banda,hain saritua. Benetan polita, benetan ondo inter-pretatua. Zorionak. n

Montserrat Auzmendi

Etorkizun oparoa

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Zuzendaria: Juan José Ocón.Bakarlariak: María Rallo (biola), eta Julen Zelaia (biolina). Egitaraua: Shostakovitx eta Mozarten obrak. Lekua: GasteizkoPrincipal Antzokia. Data: urtarrilaren 3a.

30 � 2013KO OTSAILAREN 3A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

– K a i x oMiren! Aspaldi-koa! Zenbat den-bora elkar ikusigabe! Zer moduzbizi haiz?

– Bada, egiaesan... Ez osoondo!

– Kontxo! Zerdun bada?

– Hara! Mikeluztekotan nabilen. Ez gai-

tun batere ondok o n p o n t z e nazken boladahonetan. Kirioakjota nabilen egunguztia, nire one-tik aterata... Laukilo ere galduditinat jada!– Eta zergatik ezdun uzten?– Zortzi kilo

galdu nahi ditinat eta!

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

GIZEN

------------HOBETO

GERRA

------------PERTSONAIA-REN ABIZENA

OSO, GUZTIZ

TELEBISTA

------------INGURU

MODU

------------ALDERDI

KARLISTA

ZUHAITZ

MOTA

------------BERTUTEA

MANTENDU,EUTSI

------------GORPUTZE-KO ONDOEZ

ZUBEROTAR

------------MUSIKA

NOTA

ESPEZIA

AFRODI-SIAKOA

------------NITROGENOA

BADAUKA

------------ZU

HERRI HIZ-KERAN, BADA

------------ITSASUN-TZIETAKO

LEHIATILA

INDIOAREN

IKURRA

------------ETSAI

BIHURTU

ZIKINA,LIZUNA

DUT

------------PERTSO-NAIAREN

JAIOTERRIA

OTOITZ

EGITEN

------------

HIDROGENOA

------------INBUTU

------------

ZERGA

(ALDERAN-TZIZ)

------------PINU MOTA

DAUKA

------------EGUR

PERTSONAIA-REN IZENA

------------GAUZA,KAPAZ

LITROA

------------BATERE

ATE BARIK

GARAI, DENBORA

------------SUARI

DARIONA

BAT

------------IPAR

MENDEBALDE

AURREZ,LEHENAGO

------------GIGA

ANTXUMEA

(BIZKAIAN)

DISTIRATUZ

(BI HITZ)------------ORRIAK

MOZTEKO

MAKINA

HARAGIAREN

MINTZA

DIHOA

------------PARE BAT

TAMAINA

HANDIKO

SUGEA

------------BURUGABEKI

KARE

------------OGIBIDEZ

ZILARRA

LANTZEN

DUENA

DA

NI

BLA

NC

O

GL

EK

ON

TS

ON

AN

-TE

ER

RE

PIK

AT

UA

----

----

----

BA

LIO

AO

I

EB

OH

ER

OT

AR

RI

DA

NE

LA

IL

LO

TI

NA

BA

DU

BA

HI

IN

IA

DE

T

DO

AG

ET

XO

IH

AS

AT

BO

AD

PL

AR

O

TN

EZ

ZU

GA

BE

KI

I

SI

GU

AU

RR

ET

IK

AL

IZ

RG

IL

EA

UM

A

G G B

TT

XI

B

DI

RK

Bikotekidearekin gaizki

2013KO OTSAILAREN 3A 31�

ALEA - ERDIKO KAIERA

Itzulerarik gabeko agurra

“AMAK ESAN ZUEN, ‘hiltzenbagaituzte, denok elkarrekinhilko gara’. Aitak ordea, ‘ez, bizi-tza osoa dute aurretik’. Eta horre-la hartu zen erabakia”, dio Josefi-nak. Francoren altxamenduakekarritako gerraren ondorioz,bonbardaketetatik babesteko1937an Euskal Herritik BritainiaHandira erbesteratu zituzten4.000 haurretako bat da Josefina.“Ez da luzerako izango, hiru hila-bete baino ez”, esan zion aitak.Hala pentsatzen zuten denek,errepublikarrek irabaziko zutelaguda eta etxera laster bueltatukozirela seme-alabak. Gehienakitzuli ziren, bai, baina diktadura-pera. 250 haur, dena den, betikogeratu zen Ingalaterran, guraso-engandik eta aberritik urrun,“nortasunik gabe”.

Josefina, Valentin, Juanita,Felix, Carmen, Manuel… Guztirahamalau ahots, gaur egun 80 eta90 urte artean dituzten gerrakohaurren hamalau bizipen jasoditu Agur esatea filmak. Beren his-toria kontatzen duten off ahotshoriek dira lanaren muin etaarima. Eta ahotsen lagungarri,garaiko irudiak (ikus-entzunezko-ak nahiz argazkiak) eta animazioatartekatzen dituen uztarketabitxia. Bideo-jokoen estetikakutsua duen animazioarekinesperimentatu dute egileek, leku-kotzak pantailaratzeko baliabidegisa, baina indartsuagoak etanaturalagoak iruditu zaizkit sasoihartako argazki eta bideoak era-kusten dituzten zatiak. Bizipenenbidelagun aproposak dira IñakiSalvadorren musika atsegina etasinesgarritasun handia dutensoinu-efektuak.

Kronologikoki egiten duaurrera kontakizunak. Gerrarenhasiera, Gernikako bonbardake-ta, adin txikikoak ebakuatzekoerabakia, agurraren ordua, San-turtzitik Southamptonera 4.000haur zeramatzan Habana itsason-

tziak eginiko bidaia gorabehera-tsua –Francoren La Cer veraontziaren mehatxua tarteko–,ingelesen harrera, Euskal UmeenKanpalekua, horien sakabanaketaBritainia Handiko etxe eta kolo-niatara… Eta bidegurutzea:1939an, Euskal Herrira ekarrizituzten umeak –gainera, Franco-ren erregimenak bueltan nahizituen, kosta ahala kosta–, bainagutxi batzuek, 250 inguruk, hanegingo zuten bizitza, urtetan Eus-kal Herria eta familia ikusi gabe.Gurasoek ez zituzten galdegin,hilda zeudelako, edo erbesteratu-ta, edo egoera zela-eta ez etortze-ko oharra bidali zietelako seme-alabei.

Horren guztiaren kontakizunajaso du Agur esatea filmak, baitaprotagonisten sentimenduak,emozioak eta oroitzapenak ere.Gure historiaren pasarte huraberreskuratzen duen dokumentubaliotsua da, zalantzarik gabe,ahanzturan erori ez dadin buru-turiko ordubete eta laurden ingu-ruko lan txukuna. Aukera batbaino gehiago izango da berauikusteko: otsailaren 8an Gernikaneskainiko dute, Elorrion eta Arra-saten ere hitzartuta dituzteproiekzioak eta beste hainbatherritako eta hiriburuetako zine-aretoetan ere bidea egin nahi dufilmak. Otsaila bukaeran, gainera,Gasteizko Euskal Zine Asteanhartuko du parte. Euskarazkobertsioa emango dute horietan,baina aipatzekoa da jatorrizkoan(To Say Goodbye) ingelesez mintzodirela gerrako haurrak. Zuzenda-ria ere ingelesa da, Matt Richards,eta Izaskun Arandia tolosarrare-kin batera prestatu du gidoia.Oro har historiak bazter utzidituen haur hauen testigantza“bizi mantentzea”izan dute helburu. n

Mikel GarciaIdiakez

32 � 2013KO OTSAILAREN 3A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA | JOXERRA AIZPURUA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

BERRIKI argitara emandakodatuen arabera, Alemanian,2011. urtean, nahiz etahamazazpi erreaktorenuklear geldirik izan karbo-no dioxido emisioek beheraegin zuten 2010eko datue-kin alderatuz. 2011n 917milioi tona aireratu ziren,eta 2010ean 944 milioi tonaizan ziren emititutakoak,hau da, %2,9 gehiago.

2011ko negua ez zen osogogorra izan Alemanian, etaondorioz, aurreko urtean baino 24 milioi tona gutxiago emititu ziren etxeenberokuntzaren alorrean; baina aldi berean, esan beharra dago urte horretanBPG %3 hazi zela. Horren arabera, ekonomiaren hazkundeak ez zuen era-gin emisio hazkunderik. Datu hori ulertezina da energia berriz-tagarrien aurrerakada kontuan hartu gabe.

2020 bitartean Alemaniak karbono dioxido emisioetan%40ko murrizketak egitea du helburu, nahiz eta Europar Bata-sunak %20koa egitera besterik ez duen behartzen. n

Intsektu batzuekbadakite zenbatzenValentziako Unibertsitatekoikerlari talde baten arabera, iri-naren labezomorroaren (Tene-brio molitor) arrek badakite zen-bat arerio –hau da, espeziebereko beste arrak– izangodituzten eme batekin sexuharremanak edukitzeko garaian.Frontiers in Psychology aldizkarianargitaratutako artikuluan emandute ikerlanaren berri.

ttiki.com/46597 (Ingelesez)ttiki.com/46598 (Gaztelaniaz)

Mareetako energiarengorabeherak

Renk-eko (Bretainia) mareenzentralak arazo ekologikoaksortu ditu bertako badian. Berri-ki, AEBetako ikerlari batzuekzentral mareomotrizek sortuditzaketen arazoen berri emandigute. Diotenez, turbina askoinstalatzeak badia bateko urarenberriztatzea moteldu dezake.

ttiki.com/46599(Gaztelaniaz)

Jogurtek oso luze iraun dezakete

Madrilen dagoen CEU SanPabloko Esther Carrera ikerla-riaren arabera, hozte baldintzakegokiak baldin badira, jogurtakdenbora oso luzez egon daitez-ke jateko moduan. Ondorioz,gaur egun jogurtei ezartzenzaien iraungitze-epea handitze-rik izan daiteke, baina baldintzajakinetan.

ttiki.com/46600(Gaztelaniaz)

Zentral nuklear gutxiago,baina CO2 emisio txikiagoa

2013KO URTARRILEKO berri aipa-tuenetakoa izan da Armstrong txi-rrindulari ohiak elkarrizketa bateanesandakoa. Aitortzaren zergatiakgorabehera, aukera ona izan daite-ke EPOari buruzko datu soilbatzuk gogoratzeko.

Eritropoietinaren siglak diraEPO. Hormona natural hori 1906.urtean aurkitu zuten, eta giltzurru-nak jariatzen du. Globulu gorriak

sortzen ditu, eta hemorragia dagoenean oxigeno galera konpentsatzen du.Kirolariek EPOa bere buruari injektatzean oxigeno ekarpe-

na hobetzen dute, eta horrela, denbora luzeagoz egin ditzaketeahalegin handiak. Aldiz, odola loditu egiten denez arazo kar-dio-baskularrak edota garunekoak izateko arriskua areagotuegiten da. n

Zertarako hartu zuen EPOaArmstrongek?

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA

� 332013KO OTSAILAREN 3A

Minutua joan eta minutua etorri, eguna joan etaeguna etorri, gure nekazaritza pobretzen ari da, gureherria txirotzen ari da. Europar Batasunean minutu-ro familia batek laborantza uzten du. Euskal Auto-nomia Erkidegoan egunero familia batek nekazari-tza uzten du. Gure paisaia biziaren aldeko lanaberritzen al dugu, bestela porru-hazi ederrak aterakoditugu... n

Minutu bat, egun bat

LANDAREAK gure onura-rako lantzen ditugunean,dena delakoaren xerkan,helburu ditugun etekinenbabeserako bide ugari da.Produktu kimiko pozoi-tsuetatik urrun, gero etahedatuagoa dago gainaturalen erabilera.

Izurritea eragiten duenintsektuari bera akabatu-ko duen aurkaria aldame-nean jartzea da bide bat.Aurkari batzuek izurrigi-lea zuzenean jan egingodute. Beste batzuek izutueta uxatu egingo dute,geurean nahi ez ditugunak auzo-koaren landareetara bota.Hurrengo belaunaldiak hazteaeragotzi eta izurriaren katea ete-ten duenik ere bada. Horietakobatzuek, adibidez, hazteko tokihoberik ez eta izurria eragitenduenaren gorputzaren barruanziztatzen dituzte bere ondoren-goak sortuko dituzten arrautzak...Bai bihurriak!

“Gure” landareetan kalteakeragiten dituzten intsektuak ezdira ez jainkoaren hurrengoak.Kontrario asko izateaz gain gaixo-

tu ere egiten dira, gaizkitzerainobatzuetan... Ezagutzen ditugunneurrian bere ahulgune horietanzorrotz jo dezakegu: gaitzen batsortuko dien bakterioa edo birusazabaltzen badugu, atzera eginbehar izurriteak!

Gure etekinen zaintzan makia-velikoagoak izaten ere badakigu.Izurrite batzuk laborategietandeuseztatzen adibidez. Espeziekaltegarriaren izurritearen indarraugalkortasun oparoan oinarritzenbada –urtean bost belaunaldi haz-teko gai den zorririk bada...– izu-

rria makaldu eta berekaltea hutsaren hurren-goratzeko, antzuakdiren arrak sortu etaerruz hedatzen dira. Arhorien proportzioarenarabera jaitsiko daugalkortasuna. Burura-tzen dira bai honelakotrikimailuak...

Makiavelo, laborate-gi eta trikimailu handi-rik gabe ere intsektuakgibelerarazi ditzakegu.Xaboiarekin esaterako,erraz asko. Potasaxaboia da onena. Lan-

dareei kalte arrastorik ez eta izu-rritea ito egingo du. Ia intsektuguztiek azalean dute eskeletoa,armazoi eta babes den exoeskele-toa. Xaboiak eskeleto hori kalte-tzen du eta arnasa hartzea zailduzhil egingo du. Hori da garbitzea,xaboiz garbitzea...

Intsektuei aurka egiteko erabil-tzen dugun edozein gairi xaboihori nahastea komenida. Kolpea latza izan-go da. Xaboia eta gaikaltegarria, bikoitza.Bik adina. Bikaina. n

Potasa xaboia, landareari kalterik egin gabe intsektuakakabatzeko bide onena.

JAB

ON

ES

DE

GU

AR

A

Trikimailuak

Babeslea: ALKARTASUNA, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba

34 � 2013KO OTSAILAREN 3A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

MEGALOPOLI (ANTZINAKO GREZIA),K.A. 150. Polibio historialariak (K.a.200-118) informazio konplexua dis-tantzia handitan oso azkar zabaltzeaahalbidetzen zuen komunikazio sis-tema asmatu zuen. Grezierazkokaraktere alfabetiko bakoitzari zen-baki bat esleitu zion eta zenbakihoriek urrutira transmititzeko hain-bat su edo zuzi erabili zituen. Hots,kearen bidez zenbaki multzoak igorrizitezkeen, eta Polibioren kodea jaki-nez gero, zenbaki multzoak hitzbihurtzen ziren. Zenbakiak hizkietanitzultzeko kode horri PolibioarenKarratua deritzo, eta historian zeharkriptografian oso sistema ezagun etaerabilia izan da.

Baina greziarrak ez ziren Antzi-naroan ke seinaleak erabili zituztenbakarrak izan. Txinako Inperiozabalean ere komunikazio sistemaazkar eta eraginkorra behar zuten,eta bide bikaina eraikia zuten horre-tarako: Harresi Handia. Etsaien era-soen berri emateko, harresiko sol-daduek ke seinaleak bidaltzenzituzten. Dorrez dorre, mezuakehunka kilometro egin zitzakeenordu gutxitan.

Filmei kasu eginez gero, Iparra-merikako indioak izan ziren ke sei-naleen erabiltzaile nagusiak. Ikusidugu ez zirela ez bakarrak ez lehe-nak izan, eta haien sistemek ezzuten Polibioren kodearen sofistika-ziorik. Jatorrian, tribu bakoitzakbere seinale sistema zuen, ziurrenik,arerioak igorri nahi zituzten mezuakuler ez zitzan. Baina kolonizazioaketsai komuna ekarri zien, eta oina-rrizko seinale batzuk behintzat bate-ratu zituzten: ke bola batek adi ego-teko esan nahi zuen, bi bolek denalasai zegoela adierazten zuten, etahiruk arazoak eta arriskuak iragar-tzen zituzten.

Oro har, kezko seinaleak arro-tzen presentzia jakinarazteko era-bili izan diren arren, Australiakoaborigenek alderantzizko metodoaerabiltzen zuten: lurralde arrotzeansartzen zenak bidaltzen zituen keseinaleak, bertakoei han zegoelaeta arazorik nahi ez zuela jakina-razteko.

Gaur egun, bada oraindik denokulertzen dugun ke seinalea erabil-tzen duen instituzio bat: ke zuriakHabemus Papam esan nahi du. n

Zergatikdute zuloadonutek?DOUGHNUT hitzaren jatorriagarbia da: dough hitzak oreaesan nahi du eta nut-ek, berriz,intxaurra. Ez dago hain garbigizakia noiz hasi zen intxau-rrezko opilak egiten, bainaErdi Aroan dagoeneko egitenzituztela uste da. 1803an aipa-tu zituzten Ingalaterrako erre-zeta liburu batean, baina donuthaiek ez zuten erdian zulorik.Hori bai, oso zaila zen ore guz-tia berdin egostea eta maizopilaren erdiguneko orea gor-dinik geratzen zen.

1916an emandako elkarriz-keta batean, Hanson Gregoryitsas kapitain estatubatuarrakadierazi zuen berak asmatuzuela donutaren zuloa, 1847an.Artean, Gregoryk 16 urte bes-terik ez zituen, eta merkatari-tza ontzi batean lanean ari zela,intxaur opilaren erdigune gor-dinaz nazkatuta, erdian zulobat egitea bururatu omenzitzaion. Eskura zeukan piper-beltz ontzia hartu, opilarenerdigunea zanpatu eta horrelasortu omen zuen forma ezagu-na. Gero amari esan omenzion “sekretua”. Eta formahura berehala zabaldu etanagusitu zen. n

Arrastoak

DO

MU

SWR

B.IT

FOO

DS

FOR

TH

ESO

UL

Goian eta ezkerrean, Polibio, ke seinalesistema konplexua asmatu zuena;eskuinean Txinako Harresi Handia, keseinaleak zabaltzeko kanal eraginkorra.Alboko argazkian: iragan abuztuaren13an Usina do Gasômetron (PortoAlegre, Brasil) aurtengo irailean egingoden Mercosurren 9. biurtekoa iragarrieta ekitaldiko zuzendaritza taldeaaurkeztu zuten ke seinaleak erabiliz.Biurtekoak, besteak beste, komunikazio estrategia tradizionalakberrinterpretatzea izango du xede.

Kez egindako mezuak,Greziatik Australiaraino

2013KO OTSAILAREN 3A 35�

TERMOMETROA

ARGIA SARIAK 2013

Argia Sarien aurtengo edizioak denetarik utzi digu: eskariak eta txaloak, txisteak eta momentuhunkigarriak, despedidak, omenaldiak, hausnarketak... Beste behin ere, kazetaritzako eta

kulturgintzako ordezkarien plaza bilakatu da Usurbilgo Atxega jauregia.

EURIAK, ELURRAK ETA TXINGORRAKtregua txikia eskaini zuen Argia Sarienbanaketan. Aterki gabe eta lehor iritsiziren gonbidatuak zitara. Baina eus-kalgintzako eragileek badakite busti-tzen, badakite oinak lokatzetan sar-tzen, ohituta daude. Horixe izan zenekitaldiko aldarrikapen nagusietakoa.

Otordu aurrean ARGIAk kaleratu-tako Bixente Ameztoiren azalen bil-dumaren berri eman zuen ElixabeteGarmendiak; bera eta Joseba Sarrio-nandia aritu dira buru-belarri proiek-tuan. Marrazkilariak 1978an asteka-riarentzat egindako hamarnakaportada dira, garai hartako giroarenerakusgarri paregabeak.

Postrearen orduan Xabier LetonaARGIAko zuzendariak hitz batzukegin zituen euskal prentsaren egoe-raz (37. orrialdean hitzaldia osorik),eta herri ekimeneko komunikabideeneta hedabide publikoen finantzazio-an dauden aldeak azpimarratu zituen.

Sarien banaketa hastearekin, Ber-tsoa.com-eko Jexux Mari Irazuk datuandana eman zuen proiektuaren sen-dotasuna azpimarratzeko: “2005ean,Youtubek Internet ezagutu bainolehen, bertsoa jada bazebilen sarean”.Bestetik, Oier Araolaza Dan-tzan.com-eko sortzaileak webgunea-ren zailtasunak nabarmendu zituen.Hilabete batzuez ixtera beharturik,dantzarien komunitateak lagundutaberpiztu dute Dantzan.com. “Bada-kigu epe laburreko lora izango delahau” aitortu zuen Araolazak, bainasinetsita agertu zen dantzari eta dan-tzazaleen artean beti izango delakomunikatzeko behar hori.

Edu Lartzangurenek Berrian elka-rrizketatu dituen ehunka sortzaileak

izan zituen gogoan; Asier Leoz Porto-bello irratsaioko gidariak Madrildikeman zituen eskerrak bideoz –Aran-txa Kaltzada Euskadi Irratiko pro-gramazio arduradunak jaso zuensaria bere ordez–; eta Herrira mugi-menduko Amaia Esnalek gogorarazizuen ostirala zela, eta presoen senideasko bidaia luzea hastear zela unehorretan –Lander Garroren Denborafilm laburrarengatik jaso du Herrirakpublizitate arloko saria–.

Azpimarra saioaren aurkezle Mad-dalen Iriartek azaldu zuen hunkitutajaso dutela Telebista saria; kaleanjasotako animoek eta zoriontzeek“jada badute ikurra”, adierazi zuen.Bestalde, ETBren inguruko haus-narketa plazaratu zuen: ETBk epeluzerako proiektua behar duela

nabarmendu zuen, eta euskal hiztu-nek eguneroko telebista “normal”bat merezi dutela; Euskadi Irratiajarri zuen horren eredu.

ETBrekin bateratsu jaio zen Eus-kadi Irratiak 30 urte bete ditu aurten.ARGIAk Merezimenduzko sariaeman dio “euskararen zabalkundera-ko tresna garrantzitsu” bihurtu dela-ko eta jakin duelako “gero eta entzu-le gehiagorengana iristen”.

Txalo zaparrada eta irribarreartean amaitu zen ekitaldia. Norberetxokora itzuli zen, zerua oskarbizela, baina jakitun bihar edo etzieuria egingo duela, etabustitzen segitu beharkodutela euskarazkokomunikazio proiek-tuen alde. n

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Dani Blanco

Aterrunea ekaitzaren erdian

Zutik: Estepan Aldamitz eta Nerea Iriarte (Azpimarra), Arantza Kaltzada (Portobello,Asier Leozen ordez), Maddalen Iriarte (Azpimarra), Felipe Juaristi (Euskadi Irratia),Edu Lartzanguren (Berria), Eire Vila eta Arantxa Uriguen (Dantzan.com). Makurtuta:

Beñat Zarrabeitia eta Amaia Esnal (Herrira); Eneritz Urkola, Jexux Mari Irazu etaBeñat Gaztelumendi (Bertsoa.com) eta Oier Araolaza (Dantzan.com).

36 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - ARGIA SARIAK 2013

(1) Gonbidatuak Atxega jauregira hurbiltzen; (2) IbanArantzabal (Hekimen), Jon Sarasua (Garabide), LoreErriondo (UEU), Inaki Irazabalbeitia (Aralar), LuistxoFernandez (Sustatu.com), Mikel Irizar (Topagunea); (3)Elixabete Garmendia, Ameztoiren ARGIAko azalen karpetaaurkezten; (4) Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritza - HPS),Kike Amonarriz (ARGIAko kolaboratzailea), Berdaitz Goia(ARGIAko kudeatzailea), Juan Karlos Izagirre (Donostiakoalkatea); (5) Felipe Juaristik eta Arantxa Kaltzadak opariaeman zioten ARGIAri Euskadi Irratiaren izenean; (6)Gonbidatuak Xabier Letonaren hitzaldiari adi; (7) LauraMintegi (EH Bildu) eta Cristina Uriarte (Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua).

1 2

3 4

5

7

6

2013KO OTSAILAREN 3A 37�

ARGIA SARIAK 2013 - TERMOMETROA

XABIER LETONA, ARGIAKO ZUZENDARIA

EITB eta herri ekimeneko hedabideak2013ko Argia Sariak ospatzen arigara, eta zinez esaten dizuet hemen-dik ikusten den panorama ez delamakala euskal kulturarentzat. Kan-potik etorri eta ekitaldi hau ikustenduenak, oparotasunean pentsatukodu. Baina euskal kultura, errealitatehonek islatzen duena baino xumea-goa da. Bai, oparotasun materialeanaski xumea da, eta hala ere gero etaaberatsago da.

ARGIAk 2011n zortzi harpidetzairabazi zituen, eta lorpen handitzat jogenuen. 2012an 40 galdu ditu. Saiatu-ko gara berreskuratzen, jakina, bainaerrealitatea hori da, bai gurean eta baihedabideen mundu zabalean. Esannahi du horrek ARGIA txarragoa egi-ten dugula? Ez dut uste, publikokizein pribatuan jasotzen ditugunmezuengatik, produktu ona egitendugu. Esan nahi du jendeak gerrikoaestutu behar duela eta produktuaklehenetsi.

Batek baino gehiagok esatendidan kontua da: “Baina nola jarridezakezue hainbeste gauza Interne-ten doan?”. Hemen errepikatuko ezdudan argudio sorta luzatzen diet etaaurrera. Eta gaur gaurkoz hori eginbehar dela uste dugu. Baina orduan,nola demontre aterako gara aurrera?Ez dugu erantzunik.

Edo bai, erantzun txikiak ditugu.Interneteko ARGIA berritu dugu etapozik gaude. Baina erronka handiajarri diogu gure buruari. Internetekogure irakurle kopuruak ere gora egi-ten du urtez urte, zorionez. Bainahara paradoxa, doan izanda ere, kostaegiten da bisitari kopurua handitzea.Eta hara paradoxa handiagoa: gure-tzat ez da doan. Horregatik, lehenbi-ziz abiarazi dugu kanpaina bat Inter-neten, Piztu ezazu ARGIA, gurebisitariei laguntza eskatuz, irakurtzenari dena edo ikusten duen horrekbaduelako bere kostua.

Baina aldapa gora honetan datupositiboak ere baditugu, nola ez.Adibidez, CIESen 2012ko bigarrenseihileko inkestaren arabera, ARGIA

astekariak lehen seihilekoan baino1.000 irakurle gehiago ditu; zehatza-go esateko, Nafarroan gehitutakoak.Hekimen ere sortu da, eta hor erepuntan ibili gara ARGIAkook. Ez dabroma lorpena; orain tresna baliaga-rria zaigula erakutsi behar dugu.

Asko hitz egin dugu Hekimenekzer egin behar duen eta horien arteandago instituzioekiko mintzakidetza,gauza askotarako, baina lehenik etabehin diru-laguntza kopuruak etapublizitate kopuruak handitzeko.Horra gure elkartearen lehen erron-ka handi eta gaitza.

Aurrera begira hasi behar duguhitz egiten hedabide publiko eta herriekimeneko hedabideen finantzazio-an dagoen desoreka ikaragarriaz.2012an Eusko Jaurlaritzak 132 milioijarri zituen EITBko aurrekontuan,herri ekimeneko dozenaka komuni-kabideren aurrekontuetan 5 milioi.

Batzuk publikoak dira eta gu ez,baina guk argi dugu: gurea ere zerbi-tzu publikoa da, eta hizkuntzarennormalizazioari egindako ekarpenabada EITBrena bestekoa, edo gehia-

go. Mereziko luke unibertsitatekotesi bat baino gehiago: 30 urtetan zereskaini dute publikoek, zer herri eki-menekoek? Ea nor animatzen den.

Ez dadila txarto interpretatu esa-ten ari naizena. EITB eta herri eki-menekoak, biak gara beharrezkoak,ez ditut elkarren kontra jarri gura. Ezdut nahi Jaurlaritzak EITBren aurre-kontua gutxitu dezan, ez naiz ari horieskatzen. Baina apurtxo bat logikoa-goa irudituko litzaidake 2013an 132-5 izan beharrean, desproportzioa132-6 izatea. Hainbeste ote da?Aurrera begira, hori eta gehiago erelortu beharra dugu, herrigintzan gurelana funtsezkoa delako, bai hizkun-tzaren garapenaren ikuspegitik etabaita herri ikuskeraren eraikuntzanegiten dugun ekarpenagatik.

Sari banaketari ekin aurretikARGIArentzat oso garrantzitsuak izandiren bi pertsona gogoratu nahiditut: duela hogei urte utzi gintuenJoxemi Zumalabek, iaz utzi gintuenInma Gomilak. Joxemiri buruz askoidatzi da, eta ez naiz gehiago luzatu-ko hemen. Inma urte luzetan ardura-tu izan da gure sosez, eta hori zereginoso inportantea da edonon, bainaareago diru gutxi den lekuan. Milaesker biei, bihotz-bihotzez, eta besar-kada handi bana haien senideei. n

Argia Sariak banatu aurretik emandako hitzaldia da honakoa

30 urtetan zer eskainidute hedabidepublikoek? Zer herriekimenekoek?

38 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - ARGIA SARIAK 2013

Edu Lartzanguren kazetariak, Portobello irratsaioak, Herrirak urteroko manifestazioari begiraegindako Denbora film laburrak, Azpimarra telebista saioak eta Euskadi Irratiak jaso dituzteaurtengo Argia Sariak. Bertsoa.com eta Dantzan.com webguneek Internet Saria elkarbanatu

dute. Sei sari zazpi proiekturentzat, beraz.

� PRENTSA IDATZIAEdu Lartzanguren

Prentsa idatzian hasi zenetik elkarriz-keta generoarekin gustura, Berriaegunkariko agenda saileko solasal-diak idazten ditu Edu Lartzangurenkazetariak duela bost urte ingurutik.Berriak hasieratik egin zuen ekitaldienagendan elkarrizketak argitaratzekoapustua eta bere aurretik hainbat lan-kide aritu ziren horretan. Lartzangu-renek “orojaletzat” du bere burua etaEuskal Herrian hurrengo eguneanizango diren musika emanaldiak,antzezlanak, hitzaldiak, dantza era-kustaldiak, ikus-entzunezkoak etabestelako ekitaldiak izaten ditu hizpi-de. Eguneroko erritmoa, muga gisabaino abenturatzat du: “Askotan eze-zaguna zaidan eremuan sartzerabehartzen nau, eta deskubritzera, batbatean, gai bat izugarri interesatu zai-dala betidanik”.

Dagoeneko 500-600 elkarrizketaegin ditu eta igogailua.blogspot.com blo-gean jasotzen ari da. Denak bilduta-koan, 30 bat aukeratu eta liburubatean argitaratzeko asmoa du.

� IRRATIAPortobello saioa, Euskadi Irratia

Euskadi Irratiko entzuleek nazioarte-ko musika berrienarekin egiten dutebat gauero Portobello saioan. AsierLeoz esatariaren ahotsean, 2009azgeroztik ari da irratsaioa antenan.Ordubeteko saioan abestiak jartzea-rekin batera, diskoez, musikariez etamusika jaialdiez informazioa eskain-tzen du. Konexio egokiarekin musi-ka edonoren esku dagoen garaiotan,

hori osatzen eta diskurtsoa egitenahalegintzen da Leoz.

Musika hautatzerakoan esataria-ren gustuek zeresana badute ere,gauza interesgarrien artean aukerake-ta egiten du Leozek, hedabideetantoki ugari duten doinuetara mugatugabe. Musikazalea izaki, aldizkariakirakurtzeko, blogak gainbegiratzekoeta musikariekin zein musikazaleekinhitz egiteko ohitura du. “Azken

urteetan sareak izandako hedapenizugarriak ere laguntzen du, sekulakoozeanoa dago deskubritzeko”, dio.Kalitatea du helburu, inoiz kontzep-tu horren erlatibotasuna ahaztu gabe.

� TELEBISTAAzpimarra saioa, ETB1

Egunean eguneko aktualitateari–batez ere politikoa eta ekonomi-

| IURE EIZAGIRRE |

Urteetan ereindakoaren uzta

Ezker-eskuin eta goitik behera: Maddalen Iriarte, Azpimarrako aurkezlea; JexuxMari Irazu, Bertsoa.com proiektua hasi berritan zuela; Oier Araolaza, Dantzan.com-eko sortzailea; Euskadi Irratiko estudioa; Asier Leoz, Portobello-ko esataria; EduLartzanguren kazetaria; eta Herrira-ren Denbora film laburreko eszena.

ET

B

ET

B

AR

GIA

N.G

.

ET

BH

ER

RIR

A

HE

RR

IRA

E.L

.

2013KO OTSAILAREN 3A 39�

ARGIA SARIAK 2013 - TERMOMETROA

koa– lotutako saioa da MaddalenIriartek egunero aurkezten duenAzpimarra. Tertuliakidez osatutakoordu erdi inguruko saioarekin hasizen duela hiru urte eta egun ordube-teko Azpimarra + ere emititzen duteastearte gauero. Saio luzeagoak pro-gramari –eta kateari– eztabaida poli-tikoa bermatzeko aukera eta ekono-miaren ikuspegi sakona eskainidizkiola uste du Iriartek. Boladabatez, ordea, ezinezkoa izan zenalderdi politiko guztietako ordezka-riak eztabaidara biltzea: “Ezingenuen ezker abertzaleko inor elka-rrizketatu eta iruditzen zitzaidansarritan ezker abertzalea albiste zela.Niri ezker abertzalea interesatzenzait albiste den heinean”.

Hizkuntza ez ezagutzeak ere egi-teke utzi ditu zenbait elkarrizketaAzpimarran. Instituzionalizatzeakeuskara behar baino gutxiago bultza-tu duelakoan, bultzada horren eragi-nez momentu oro edozein gaireninguruan euskaraz hitz egiteko gaiizango liratekeen solaskideak egonbeharko luketela iritzi du Iriartek:“Ez daude eta elkarrizketa batzuk ezdira posible”.

� INTERNETBertsoa.com eta Dantzan.com webguneak

Kultur jarduerek ere komunikazioproiektu propioak behar dituztelasinetsita sortu zuten Bertsoa.com2006an. Milaka bertsoaldi, bertso,bertsolaritza albiste eta zuzenekoemanaldi geroago, bertsolaritzaketorkizunean sarean izango duenpresentziaz gogoeta egiten ari dira.“Bertsolaritzari buruzko hainbat

webguneren datuen arabera, ber-tsolaritzak urtean 75.000-100.000erabiltzaile izango ditu eta 500.000bisita inguru. Sareko komunitatehori artikulatzen asmatzen badugu,bertsolaritzak berak garatutakomedio propio batek edozein tele-bistak adinako zabalkunde ahalme-na eta audientzia izango ditu”,hausnartu du Jexux Mari Irazu web-gunearen kudeatzaileak.

Dantzaren inguruan informazioaeta komunikazioa bideratzea, etadantzan dabiltzanen albisteak, kez-kak, iritziak, eztabaidak eta gogoe-tak elkartrukatzeko tokia eratzeaizan zen Dantza.com webguneasortzeko arrazoia. Hamarkada batigaro da bere sorreratik eta OierAraolazak dioenez, “funtzionatzenbadu, inguruan ekarpenak egitendituen eta webguneari bizitza ema-ten dion dantzazale eta dantzarikomunitatea dagoelako da”. Izanere, medio aldetik gune xumea daeta pertsona bakarra arduratzen dabere mantenuaz.

� PUBLIZITATEADenbora film laburra, Herrira

Presoa gelan, barrotez estalitakoleihotik begira. Gaurkoan bikotea dubisitari eta azkenean, hainbeste den-boraz itxarondako besarkada beroa.Bidaia nola joan den jakiteko beha-rra, kezka. Denbora laburrez begizta-tu dezakeen lagun zaharren argazkia,bisitariaren sabelaldean ezkutatua.Aita izango da presoa, haur jaioberriaezagutu du, kilimak egin dizkio kox-kortzean, baina dena horma zikin-dun gela berean. Denborak aurreraegin arren, presoak gatibu dirauelako.

Eta mezu argia du bisitarientzat:“Zoazte Bilbora eta kaleak bete.Kaleak bete kartzelak husteko”.

Preso dagoenaren urteen igaro-tzea islatzen duen film laburrarekiniragarri du aurten Herrirak urtarrila-ren 12ko euskal presoen aldekomanifestazio jendetsua. LanderGarrok zuzendu du Denbora, etaberak esana da egungo estrategiapolitiko eta komunikatiboak ezagutueta diskurtsoa horien baitan txerta-tzen jakin beharra dagoela.

� MEREZIMENDUZKO SARIAEuskadi Irratia, 30 urte

1982ko azaroaren 23an egin zuenEuskadi Irratiak bere lehen emisioa.Harrezkero irratiak eta euskal komu-nitateak nahiko batera eboluzionatudutela uste du Felipe Juaristi EuskadiIrratiko zuzendariak. Egun irratiaentzuteko ohiturak aldatu egin dirabere ustez, eta goizeko saioak bihur-tu dira euskaldunen erreferentziainformatibo.

Urteotan irratia egiteko moduabera ere aldatu da: “Lehendabizikoaldaketa handia analogikotik digita-lera pasatzea izan zen”. Internetenhedapenak eta teknologia berriekirratsaioak noiznahi eta nonahientzutea eragin dute. “Etorkizu-nean irratiak multimedia bihurtukodira. Gu bagara multimedia, edukiasko ditugu Interneten. Kamerakestudioetan sartzea falta da eta horiere egingo da”, aurreikusi du Juaris-tik. Programazioa ego-kitzea eta hori teknolo-giarekin uztartzea diraorain Euskadi Irratia-ren erronkak. n

40 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA

“MURRIZKETARIK EZ. Respetad losacuerdos”; “No a los recortes socia-les. Gizarte eskubideen alde!”;“Prego kanpora. Prego dimisión”;“Personal de Cocinas en lucha. Pri-batizaziorik ez”.

Noiznahi eta nonahi ari gara ira-kurtzen horrelakoak. Gutxi batzue-tan baino ez dira euskara hutsean;

euskaraz eta gaztelaniaz ageri ohidira kartelak Hego Euskal Herrikokaleetan; eta sarri gaztelaniaz. Lelohoriek, kartelok, paisaia linguistikoaosatzera datoz. Eta nola prestatzendituzte mezu horiek? Nola zehaz-ten da grebetako eta lan uzteetakoaldarriak zein hizkuntzatan egingodiren?

Hainbat sindikatutan jo duguatea. Ondorio nagusi bat atera dugu:gauza bat da sindikatuak kanporabegira ezarria duen hizkuntza politi-ka, eta beste bat, Gipuzkoako UrolaKostan edo Arabako lautadanenpresaren batean hautsak harro-tzen direnean, praktikan alegia, pan-kartan mezua nola idazten den.

PANKARTETAKO HIZKUNTZA

Tamalez, kaleak langileen aldarriz, pankartaz eta hizki handiz idatzitako mezuz mukurudira. Lanik gabe geratu diren edo soldatarik kobratu ez dutenen elkarretaratzeei erreparatu

diegu, protestan darabiltzaten karteletako hizkuntza aztertu asmoz.

Aldarrikapenaren erretratu linguistikoa

GO

RK

AR

UB

IO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

JON

HE

RN

AE

Z/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

MA

RIS

OL

RA

MIR

EZ

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

RA

UL

BO

GA

JO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

Gauza bat da sindikatuek zein hizkuntza irizpide dituzten eta beste bat kalean zer ikusten den. Argazki hauetan denetarikdago: bi eletan egindako pankarta, euskara hutsean prestatutakoak, eta gaztelania hutsean egindakoa.

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

2013KO OTSAILAREN 3A 41�

PANKARTETAKO HIZKUNTZA - TERMOMETROA

ELAk eta CCOOk argi adierazidigute ideia hori. CCOO sindika-tuak esan digunez, asmoa dena elebitan egitea da eta hori transmiti-tzen diete sindikatuko langile,ordezkari eta atal sindikalei. Langatazkatan, eta bestela ere bai,enpresako ordezkari sindikalakberen kabuz moldatzen dira eta sin-dikatuko Euskara Sailak ez du partehartzen. Izatekotan ere, itzulpenenbat egiteko laguntza eskatzen diotesindikatuaren Euskara Sailari.CCOOk paisaia linguistikoa elebitan egiteko oztopo handienetakoaafiliatuen hizkuntza gaitasuna da.Askok ez dakite euskaraz, eta beraz,bi hizkuntzetan aritzeko arazoakdituzte. Sindikatuaren hitzetan,“horrelakoetan Euskara Sailera edolankideengana jotzen dute”.

Leire Txakartegi ELAko euskaraarduraduna da eta sindikatuarenhizkuntza irizpidea argitu digu:“Hego Euskal Herrian gaztelaniahutsez ez da inoiz egin behar”. Biaukera daude, beraz: edo euskarazeta gaztelaniaz, edo euskarahutsean. Badakite ez dela gauzabera Nafarroako Erriberan aritzea

edo Bizkaiko Arratian, baina irizpi-dea bera da. Beste kontu bat da,lehen adierazi dugun moduan, iriz-pidea betetzea: “Batzuetan lortzendugu eta besteetan ez. Atal sindikalbakoitzak bizitza propioa dauka etabatzuetan ihes egiten digute”. Bes-talde, Txakartegik azpimarratu dubegiratu behar dela enpresa batzor-deetan sindikatu bakoitzak duenlekua, “sindikatuak ez baitu paisaialinguistikoan eragiteko ahalmenbera bederatzitik bateko ordezkari-tza badauka edo alderantziz”.

Paisaia bai... eta euskara plana?Edurne Larrañaga LABeko euskaraidazkaria da. Hizkuntza paisaiazaindu behar den zalantzarik ez du,baina gehiago kezkatzen du enpre-sek euskara planik ez izateak,zuzendaritzak eta langileek osatuta-ko euskara batzorderik ez egoteak.Barne mailan, LABek komunikazioeta lan hizkuntza euskara dela ados-tua dauka, beti ere errealitate sozio-linguistikoak kontuan hartuz. Politi-ka horretara iristeko, kanpotikbarrurako bidea egin dela dio, ale-gia, lan mundutik (lantegietan diren

ordezkari euskaldun eta euskaltza-leengandik) egiturara.

Sabino Zugazaga Gipuzkoa, Biz-kaia eta Arabako LABeko ordezka-ria da Euskotrenen. Euskara planikgabe dagoen enpresa publikoa dagarraio erakundea; PSOEren agin-taldian eten egin zen EAJrengaraian indarrean zegoen plana.Zugazagak, Larrañagak bezala,garrantzi handia ematen dio euska-ra plana izateari. Paisaia linguistiko-ari dagokionez, eta berdin aldarri-kapen garaia iristen denean,Euskotrenen LABek irizpidea garbidu: lehenengo eta nabarmendutaeuskaraz, eta ondoren gaztelaniaz.Zugazagak azpimarratu du, halakoegoeratan hizkuntza irizpidea bete-tzeko egitekoa atzeratu behar badu-te atzeratu egiten dutela. Enpresabatzordean ez dago horrelako kon-turik; ELA, LAB, CCOO, UGT,CGT, ESK eta Lankide daude, etabehin baino ez du gogoan bileraeuskaraz egin zutene-koa, nahiz eta hamabiordezkaritatik sei ELA-koak eta LABekoakizan. n

Bi elkarretaratzeak Gasteizen egindakoak dira. Ezkerrekoan Lakuako funtzionarioak ari dira protestan, eta eskuinekoan,besteak beste, CAF, Gamesa, Corrugados Azpeitia eta Laminados Arregiko langileen manifestazioa. Eskuineko kartela,inondik ere, langile haserreturen baten uztakoa da.

Babeslea: Hondarribiko Udala

RA

UL

BO

GA

JO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

RA

UL

BO

GA

JO/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

42 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - EUSKARA ALBISTEAK | ONINTZA IRURETA AZKUNE |

IBERDROLAKO PRESIDENTE Sánchez Galánek berrikiesan du sindikatuak inoiz baino beharrezkoagoakdirela. Davos hirian munduko elite kapitalistarekinbildu den Galánek sindikatuez duen ikuspegiak, ez duzerikusirik sindikalgintza abertzaleak sustatzen dueneredu sindikalarekin, ELAren 13. Kongresuan ikusiden bezala. Davoseko eliteek bezala, Galánek nahi dusindikatuak kapitalaren “koltxoi” izatea, burokrazianeroriak, lausengatuak, diruz lagunduak… Sistemakapitalista zalantzan jarriko ez duten sindikatuak nahiditu. Aldiz, etorkizunean langabezia, pobrezia etamurrizketa sozial gehiago izango direla jakitun, ELA-ren Kongresuan boterearen kontra egingo duen sindi-kalgintza abertzale eta antikapitalista aldarrikatuzuten, politika kapitalistari eta hura sostengatzenduten politikariei aurre egingo diena.

105.312 afiliaturen indarra duen ELAk sindikatuenbatasuna ekarriko lukeen prozesuaren alde egin du,

justizia soziala defendatzea helburu, eta erakundeeieskatu die “Espainiako Gobernuaren dekretuei plantoegitea, eskubideen murrizketa eta babesgabetasunsoziala handitzea besterik ez dakartelako”. Sindika-tuaren iritziz, “desobeditzea burujabetzaren aldekoapustua da, eta gizartearen gehiengoaren aspirazio etabeharrekin bat egiten du”. Apustu gogorra eta zailada, baina ez ELArena soilik, baita gainerako sindikatuabertzaleena ere; sindikatuen arteko ekintza batasuna-ren oinarri izan liteke etorkizunean. Horren bermedira azken hiru urtean egindako bost greba orokorrak.

ELAko buruzagi umil eta zuhurra den ValentinBengoa jesuitak, jadanik erretiratua, zerikusi handiadu sindikatuaren abertzaletasun eta anti-kapitalismo horrekin. Mereziko lukeherritarren omenaldi eta onarpena!

Juan Mari Arregi

Boterearen kontrako sindikatua: abertzalea eta antikapitalista

TERMOMETROA - EKONOMIAREN TALAIAN

Arrue proiektua: zer eman dion eskolak gizarteari ARRUE PROIEKTUAK eman ditu argita-ra emaitzak. LH4ko (9-10 urte) etaDBH2ko (13-14 urte) EAEko ikasleguztien datuak aztertu zituzten2011n, ikasleen hizkuntza erabilerajakiteko. ISEI-IVEIk, Eusko Jaurlari-tzak eta Soziolinguistika Klusterrakhartu dute parte. Pablo SuberbiolaArrue ikerketan parte hartu dueneta-ko bat da, eta haren esanetan, hez-kuntzan urtetan dabilen profesionala-rentzat datuak egiaztapena baino ezdira izan.

Emaitzak labur-labur ondokoakdira: LH4ko ikasleen artean, gelabarruan, %60 aritzen dira euskarazbeti edo gehienetan. DBH2ko ikasleakberriz, %60 beti edo gehienetan gazte-laniaz. Jolaslekuan gaztelania nabar-men gailentzen da bi mailetan: LH4koikasleen %59 beti edo gehienetan arizen gaztelaniaz eta DBH2n %75.

Ikasleak irakasleekin mintzatzendirenean datuak bestelakoak dira.Gela barruan, 9-10 urtekoen %74keuskaraz egiten diete irakasleei betiedo gehienetan. 13-14 urtekoen%61ek. Gelatik kanpo datuek behera

egiten dute: 9-10 urtekoen %64 diraeuskaraz ari direnak eta %52DBH2koen artean. Pablo Suberbiolaelkarrizketatu du Berria egunkariaketa ikerketaren balorazio interesga-rriak jarri ditu mahai gainean. Ikasge-letatik jolastokietara euskararen era-bilerak nabarmen behera egiteakharritu egiten du bat baino gehiago,eta kezka sortu. Suberbiolak nahiagodu beste begi batzuekin ikusi ikasge-la-jolastokia binomioan gertatzendena: “Ez da paranormala jolastoki-koa. Zuzenagoa da datuei hola begi-ratzea: ez zenbat jaisten den gelatikjolastokira, baizik eta zein den batezbestekoa gizartean eta zer plus sor-tzen duen eskolaren eraginak. Nolasortzen da plus hori? Hori da galdera.Nola euskara lehen hizkuntza ezduen ikasleak egunero euskaraz egi-ten duen ikaskideekin eta irakaslee-kin. Hori lorpen handia da”. Gizarte-ko argazki linguistikoa ezagututa,jolastokikoa normaltzat du Suberbio-lak: “Jolastokian ere beharko luke[euskararen erabilera handiagoa]? Bai,baina ez da gauza automatikoa. Nola

ikusten dituzte beren futbol ereduak?Erdaraz egiten dute jolaslekuan.Logikoa litzateke bestela egitea?Soziolinguistikoki beste zerbait espe-ro dugu?”.

Arrue proiektuak 9-10 eta 13-14urteko ikasleen hizkuntza erabileraaztertzeaz gain, erabilera areagotzekobalio dezaketen ondorio orokorrakeskaini ditu, alegia, nolako interben-tzio aukerak dauden eskoletan hiz-kuntza ereduen eraginetik at. Emai-tzek diotenez, eskolaz kanpokojarduera antolatuen eremuak hizkun-tza erabileran eragiten du, eta beraz,eremu horretan euskarak toki gehia-go izatea bultzatu beharko litzateke.

Komunikabideak eta kultur kon-tsumoa dira beste esparru inportan-tea, batez ere A eta B eredukoentzat.

Ikerketak azpimarratu duen hiru-garren eremua irakasleen arteko etaikastetxeko bestelako langileekikohizkuntza erabilera da.

B ereduko ikasleei begira, euskarazaritzeko gaitasuna bera hobetu behar-ko litzateke eta D eredukoen kasuanhizkuntzarekiko motibazioa landu.

TERMOMETROA

� 432013KO OTSAILAREN 3A

Afrika erdialdeko Mali idor txiroaren jabe egiten ari ziren islamista fanatikoei, EuropatikFrantziak geldiarazi dizkie oinak militarrak bidalita, norbaitek egin behar zuen. Horra

Frantzia eta Europako herritar askok sinetsi nahiko lukeen abentura. Polita litzateke, baldineta ahaztuko bagenu orain arte gertatuen eta laster jazoko direnen kate-begi bat dela.

Mali-Azawad: gerra inperialaetxe atarian daukagu

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

NET HURBIL

DANIEL COHN-BENDITEK GARRATZaurpegiratu zion Europako Legebil-tzarrean Catherine Ashton diplo-mazia europarraren buru izanari:“Zuk diozu gerra hau guztion kon-tua dela. Mundu guztiak dioskugauza bera. Baina han ez dago sol-dadu frantsesak baizik. Eta frantse-sei esaten zaie: ‘Guk bidaliko dizki-zuegu erizain batzuk, baina hil,zuek hil zaitzatela”. Frantziangehienek sinatuko zituzten hitzok.

Europa osoan hedabide nagusiekfuntsean gauza bera diote, norbai-tek uxatu behar zituela islamistafanatikoak Mali bezalako herrialdebatetik. Hortik aurrera kostearenkalkuluak hasten dira: Afrika erdial-de hori geopolitikoki Frantziakkontrolatzen badu, hango monetabera Paristik ezarrita, etekinak kon-painia frantsesentzako, orduangerra berak egin dezala.

Antzekoa gertatu bide zaie aljeria-rrei, frantsesek Malin gudua piztu etabiharamunean Aljeriako Ain Amenasinguruan gerrillariek gas hobia eraso,langileak bahitu eta sekulako triskan-tza antolatu ostean Aljeriako askorenarteko giroa honela mamitu duKamel Daoud idazleak: “Bat bateanahaztu ditugu errepresioa, gehiegike-riak, estatu kolpeak, jeneralak etahaien semeak. (...) Munduak odolisurketa aipatu duen artean aljeria-rrok esaten genuen gaiztoen kontraharresia eraiki dela”.

Kontua ez da, ordea, hain sinplea.Une batean gertakizunen gogorrakedo potentzia handiek erraz saltzen

duten propagandak ahaztarazi arren,geopolitika, interes ekonomikoak etaazken urteotako historia alde baterautzirik ezin dira ulertu gertatzendirenak, ez eta ere ondoko urteetangertatuko direnak.

Glenn Greenwald aditu iparra-merikarrak The Guardian egunkarianazaldu du titulutik: The bombing ofMali highlights all the lessons of westernintervention, hots, Maliko bonbaketekerakusten dituzte Mendebaldeareninterbentzioen irakaspen guztiak.Irak, Afganistan, Pakistan, Yemen,Libia, Somalia eta Filipinen ondo-tik, Malikoa da mendebaldarrekmusulmanak bonbakatzen dituztenzortzigarren herrialdea.

Hasteko, dio Greenwaldek, Mali-ko esku hartzea aurreko beste batenondorioa da. Libian Gadafi aginte-tik kentzeko erasoa garbia eta era-ginkorra izan zela uste zutenekorain ikasiko dute Mendebaldekoestrategek epe laburreko kalkuluakegiten dituztela. Afganistanen ger-tatu bezala, Libiako gerrak borroka-lari berriak esportatu ditu.

Bestetik, orain Bamakoko gober-nuaren eta frantsesen kontra ari diren

eliteko gerlari asko AEBek edo Fran-tziak entrenatutakoak dira, etsaienaldera pasatu direnak. Honetan ereAfganistan eta Irakeko eredu bera,Mendebaldeak gerra egin beharberak lehen elikatu eta armatutakoei.

Hirugarren, dio Greenwaldek,“zozokeria hutsa da sinestea AEBekedo bere aliatuek jarraitu ahal izangodutela mundu osoan herrialde bat etagero bestea bonbakatu eta musulmanerrugabeak hiltzen, aldi berean beraiekjasan gabe atentatu ‘terroristak’”.

Afrika frantses-hiztun hurbil horiIzatekotan liberal bai, baina osoezkertiartzat jo behar ez den Green-waldek dio azkenean: “Malin fran-tsesek, agian AEBen laguntzarekin,burutu bonbaketek garbi erakustendute Mendebaldearen esku hartzeanolakoa izaten den. ‘Terrorismoa-ren kontrako gerrak’ [kakotxak egi-learenak dira] bermatzen du betiko-tzen dela hain zuzen ere eten gabebere etsaiak sortzen dituelako etasuak betikoz garretan jarrai dezanerregaia dakarrelako”.

Geopolitikaren ikuspegitik, Fran-tziak aurre egin behar dio Maliko

larrialdia konpontzeari betialdarrikatu duelako Afrikakoeskualde honen kontrola beraridagokiola. Al Kaidaren kontra-ko gerrari ekin ziotenetikAEBek ere gero eta gehiagosartu dute muturra Sahel zaba-lean, baina Parisek tinko eutsidio Afrika frankofonoarenburuzagitzari.

Pariseko diplomaziangarrantzia berezia izan dutebeti kolonia ohiok eta nekezdago hauetan mugimendupolitikorik Hexagonoarenkontrolpetik ihes egindakorik

44 � 2013KO OTSAILAREN 3A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Afrikako mendebalde eta erdial-deko 14 estatuk darabilte CFA libe-ra edo frankoa, tartean Mali etaNigerrek, antzina Frantziako libera-rekin zuen bezala baliokidetasuna,orain Frantziaren bidez euroaridagokio loturik.

Monetari josirik datozen harre-man ekonomikoak, emigrazioa, fran-kofoniak ezarritako hizkuntza... iadena daukate herrialdeok Frantziarilotua. Kaserna eta militar ugari erebai. Pariseko diplomazian garrantziaberezia eduki dute beti Afrikakokolonia ohiok eta nekez dago haue-tan mugimendu politikorik Hexago-noaren kontrolpetik ihes egindakorik.

Mali eta desertu ertzeko bizimo-dua partekatuz senide ia bikia duenNigerrek azken urteotan antzekoarazo eta gertakizun ugari bizi izandituzte.

Alde batetik Amazigh edo Tuaregjendearen matxinaldiak. Koloniafrantsesei estatu moduko indepen-dentzia ematerakoan, munduko

beste eskualde ugaritan legez, leku-ko berezitasunen ardurarik gabeezarri zitzaizkien mugak. 2008anARGIAk orriotan bertan “Mali etaNigerreko tuaregak tiroka basamor-tuan” argitaratu zuenetik gauzek ezdute han askorik egin hobera.

Kronika hartan aipatzen zengatazka sugai berri batek berotzenzuela: uranioak. Industria nuklea-rrean munduko txapeldun nahiduen Parisek asko dauka jokoanNiger eta Malin, uranio hornitzailenagusiak horietan dauzkalako Arevaenpresa multinazional publikoak.Kronika honen ondoko orrian ira-kur daiteke Rue89 gunean StéphaneLhommek eskaini Guerre au Mali:sécuriser notre approvisionnement en ura-nium txit argigarria.

Niger eta Malik berdintsu nozi-tzen dituzte ere goseteak behin etaberriz. Saheleko herrialdeok, antzinazibilizazio inportanteen habia izanarren, gaur estatu kebratuak izatealoturik dago bai kolonia zirenean

baina baita geroztik balizko estatuindependienteen jabe izanik antzina-ko metropoliak, Munduko Bankuaketa Nazioarteko Diru Funtsak ezarripolitika ekonomikoekin ere.

Erlijio zaharren bertsio integris-tenek indar hartu baldin baduteSahelen, potentzia kolonialek, kasuhonetan Frantziak Europar Batasunosoarekin, ezarritako garapen ere-duak porrot egin duelako da. Gose-tea, txirotasuna, eremu zabalendesertifikazioa eta emigrazioa diraondorio, desegituraketa osoarenbaitan.

Frantzian oso ezaguna da testuin-guru batean baino gehiagori egokituizan zaion kanta afrikar hau: “Mama-dou m’a dit / Mamadou m’a dit / on apressé le citron / on peut jetter la peau”,(Mamaduk esan dit / Mamaduk esandit / zukutu dugu limoia/bota lasai azala). Zuku-tutako zitroinen garratzadastatu behar du orainEuropak. n

Agence France Pressentzako Issouf Sanogok eginargazkian (egile berarena da soldadu frantses bat buru-hezurrez mozorrotuta erakutsi duen beste famatu hori ere),Frantziak Malira bidalitako tropen unitate bat bertakoherritarren aurrean pasatzen. Zuhaitzen hostoen artetiksartzen diren eguzki errainu horiekin irudiak badu halakofilm eite bat, atzerriko eliteko militarrak beren parafernaliaguztiarekin doazela harri txintxarrezko errepidean barrenahautsak harrotuz, lekuko herritarrak –menturaz aita-alabak–bazterretik isilik so. Gatazkaren xehetasunak ongi eman ohidituen ingelesezko Wikipediaren arabera, BamakokoGobernuaren, frantsesen eta Afrikako lagunen artean23.000 militar ari dira alde batetik eta bestetik, 6.000inguru islamisten eta tuaregen artean, erdi eta erdi. 2.902kilometro besterik ez dago Iruñetik Maliko Tombukturaino.

2013KO OTSAILAREN 3A 45�

NET HURBIL - TERMOMETROA

2013KO URTARRILAREN 11n,Frantziako Estatuaren arma-dak eskua sartu du Malin, taldeislamista armatu batzuekBamakora buruz abiatu dituz-ten mugimenduen ondorioz.Badira hilabeteak talde hauekberen esku daukatela Mali ipa-rraldea, eta hara non, omen,ausartu diren herrialde osoa-ren okupatzeko.

Nork sinets dezake zinez,operazio hau “Maliko demo-kraziaren aldekoa” dela?Hamarkadak baditu, herrialdehorietako erregimen erosiekzangopilatzen dutela. HauekFrantziarengandik azkarki sus-tengatuak direlarik. Beraz, zer-gatik ote, halako bat batekourgentzia “demokratikoa”?

Halaber, nork sinetsiko du“eskualdearen babestea” delahelburua? Egiazko helburuada Frantziako Estatuaren zen-tral nuklearren uranioz horni-tzearen babestea: uranio hori,Niger iparraldeko meategietanustiatzen baitute. Basamortugunea da, mapa geografikoe-tan marra soil batek bereiztenduena Malitik.

Artetik errateko, azpimarra-tzekoa da botere kolonial ohiakzein perbertsoak izan diren,zentzurik gabeko muga horiekmarrazteko mementoan, leku-ko populuak batere kontutanhartu gabe, eta inguru guztizbitxiak dituzten herrialdeakasmatuz: Niger eta Mali; biakere harea ordulari baten itxura-koak dira. Hego-sartaldekoeremu bat hiri buruarekin, arras

bazter emana eta gehienbatbasamortuz egina den ipar-sor-talde eremu handitik urrundua.

Dudarik gabe, indar kolpeneokoloniala da hau, itxura egi-teko, mementoko Maliko lehen-dakariaren laguntza eskaerabatekin mozorrotu bada ere.Lehendakari horrek sinesgarri-tasunik ez duelarik, 2012ko mar-txoaren 22an egin den armada-ren estatu kolpe baten ondoriozbaita gobernu horretan. Berrizere diogu ez diegula sinesgarri-tasun izpirik ematen fundamen-talista lanjerosei. Droga etaarma salerosleak direnak gaine-ra, jende zauritzeko eta hiltzekolotsarik ez dutenak.

Bizkitartean, “demokrazia-ren aldeko” esku sartze milita-rraren ipuina ez dugu onartzen.Jada askotan erabili aitzakia da,bereziki AEBek nahi izan zute-larik petrolio iturriak beregana-tu. Eta hara non berriz ager-tzen den, Frantziak bereerreaktore nuklearren uraniozhornitzea bermatu nahi baitu.Anartean, errate baterako,Rafale gerra hegazkin batenkostua, orduko 27.000 €koadelarik, azpimarra daitekenuklear jatorriko argindarra,uste genuena baino askozgarestiagoa dela...

Bukatzeko, berriz ere,begi- bistakoa da atomoak etaEstatu arrazoiak ez dietelaingurumenari etabizidunei kalteegiten baizik,baita demokrazia-ri ere. n

Maliko gerla: nola zainduFrantziaren uranio hornitzea

Stéphane Lhomme � FR A N T Z I A KO NU K L E A R R A R E N BE H ATO K I KO Z U Z E N DA R I A

Frantziako Estatuak Malin abiatutako interbentzio militarraren

benetako kausa energia baliabideak segurtatzea da, Stéphane

Lhommek Rue89 webgunean argitaratu duenez. Artikulua osorik

euskaratu du Iñaki Etxelekuk, gure webgunean publikatua. Horren

hainbait pasarte dituzu jarraian.

KATALUNIAN hasida independentzia-ranzko oztopo laster-keta. Orain, gober-nuak badu legitimitateinstituzionala errefe-renduma deitzeko etaez nolanahiko gehien-goarekin: 85 adieraz-penaren alde eta 41aurka (gehi CUPekobi abstentzio). CiU-ren eta ERCren akor-dioaren arabera, erre-ferenduma 2014anegingo da. Noiz,ordea? Data bilatubehar. Gero erabaki dezatela kata-luniar herritarrek eta kito. Horrademokrazia.

Hala beharko luke, baina ez dahain erraza izango. Lehenik etabehin, Artur Masek Madrili erre-ferendumerako baimena eskatzendionean, Espainiako Gobernuakdebekatu egingo du. Generalita-teak helegitea jarriko du eta legez-ko tresna guztiak agortu, bainabadaki bide horretatik jai duela.Gaur egun indarrean diren legee-tatik at egin behar du indepen-dentziaren lasterketa, iragan 23anParlament-ean lortutako babesa-rekin.

Eta nola antolatu erreferendu-ma debekatzen bada eta legearenaurka jo barik? Hainbat formulaegon daitezke, baina bada hipotesisendo bat: 2014ko uztailaren 8anegitea. Europako Legebiltzarrera-ko hauteskundeak dira orduan eta,dena antolatuta dagoela baliatuz,Artur Masek dei ditzake hautes-kunde aurreratuak egun horretara-ko. Independentziaren aldekoalderdi guztiak batera aurkeztukolirateke eta listo, horra baiezkoa-ren blokea, botoen erdia bainogehiago lor dezakeena. Ondoren,

Gobernu berriak independentziaaldarrikatuko luke. Burujabetzapolitikoa lehenik eta ondorenburujabetza juridikoa. Egun haue-tan asko hitz egiten ari da bi kon-tzeptu hauei buruz Katalunian etaindependentistek behintzat, argidute ezin dela bigarrena eskuratulehena indarrean jarri barik, etahorretarako ez dela Madrilen bai-menik behar.

Eta orduan, listo? Ez, orduanhasiko litzateke independentziaezagutzeko aldapa gora, eta horizailagoa da, estatuei ez zaielakosamur egiten kaltetutako estatua-

rekin adostasun bako prozesuakonartzea. Horra Kataluniakodiplomaziaren desafioa. Madrilekargi ikusi du jokaldia eta, beste gaibatzuetan legez, PPk iragarri dujada autonomien atzerriko jardunalegez kontrolatu eta murriztukoduela.

ESTATU berri batEuropan, hori aldarri-katzen du katalanis-mo independentistak,Europar Batasuneanzehatz mehatz, inde-pendentista eskozia-rrek bezala. Herri etaestatu asko daudeEBko atarian, atejoka, noiz eta EBrenbatasuna eta senti-mendu europarzaleabere sorrerako ahule-netakoa denean.Horren erakusleeta-koa da David Came-

ron britainiar agintariak besapetikatera berri duen EBrekiko errefe-rendumarena. Eta EBren egungonorabidean, oso posible da haren-gan sinesmen handirik izan ezduten ingelesek berau uztea.

Hara paradoxa, EBren sorrera-ko arrazoi nagusietakoa Alemaniaintegratzea –eta hala mehatxu gisaindargabetzea– izan bazen, orain,Troyako zaldi gisa, germaniarrekEBko agintea hartu dute. JosepFontana historialariari urtarrilekoLARRUNen egindako elkarrizketanesaten den gisan, Alemania Euro-par Batasunari esker lortzen ari da

bi Mundu Gerrekin lortu ezzuena.XX. mendeari gaur egunetikbegiratuta, eta ñabardurak onar-tuta ere, honek baditu bi zatinabarmen Europan: lehenmende erdia gerra eta krisi eko-nomikoarena da, eta bigarrena

bakea eta ongizate estatuarena.Errealitate horien gainean eraiki zenEB eta zutoin horien erorketak ekardezake bere hondora-tzea, batez ere Alema-niak bere austeritatepolitikak inposatzenjarraitzen badu. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� AR G I A KO Z U Z E N DA R I A

Legeetatik at, legea hautsi barik

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2013KO OTSAILAREN 3A�46

Alemania EuroparBatasunari esker ari dalortzen bi Mundu Gerrekinlortu ez zuena

2012KO IRAILAREN 2A�48