8
18. urteurrena LAU IDAZLE GERRAN Aljeriako gerraren lekuko zuzenak izan ziren Txomin Peillen, Jean Louis Davant, Piarres Aintziart eta Xipri Arbelbide idazleak -- 4-5. orrialdeak -- ortzadar noticiasdenavarra.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko maiatzaren 16. 403. zenbakia

ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

18.

urteu

rren

a

LAU IDAZLE

GERRAN

Aljeriako gerraren lekuko zuzenak izan ziren Txomin Peillen, Jean Louis Davant, Piarres Aintziart eta Xipri

Arbelbide idazleak

-- 4-5. orrialdeak --

ortzadarnoticiasdenavarra.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2015eko maiatzaren 16. 403. zenbakia

Page 2: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

02 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·argazkilaritza

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azala: Thinkstock Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

NAGORE LEGARRETAARGAZKILARIA

“Lapiko eta atun lata batekin egin ditut kamerak”

Argazkiak bakarrik ez, horiek egiteko argazki kamerak ere sortzen ditu Nagore Legarretak (Hernani, 1981). Estenopeika izeneko teknika erabiliz ondu dituen azken lanak ‘Hysteron’ proiektuan bildu ditu

NNAGORE Legarreta ezohiko argazkilaria da. Estenopeika deituriko argazkigintza teknika erabiliz, bere eskuez propio sor-turiko kamerekin begiratzen dio mundua-

ri. Hysteron da bere azken proiektua, eta Andoain-go Bastero kulturgunean dago ikusgai, Argazkialdia jardunaldien baitan, ekainaren 14ra arte. Noiz eta nola heldu zinen argazkigintzara? Hernaniko Kronikarentzat kazetari moduan lan egi-ten hasi nintzenean heldu nion argazkigintzari. Kamera erabiltzen sakontzeko ikastaro bat egin nuen herrian. Nire irudimenari bide ematen hasi nintzen gero, argazki pertsonalagoak egiten, eta honetan buru-belarri sartzea erabaki nuen. Argazkiak sailka-tzen, gordetzen eta editatzen aspertu egin nintzen. Erabaki nuen argazkiak egiten bizi nahi nuela. Nola deskribatuko zenuke ‘Hysteron’? Gizakien arteko harrema-nak landu nahi izan ditut. Argazkietan emakume gorputz zatikatuak age-ri dira. Tentsioan, elka-rri bultza egiten diote batzuetan, eta, bestetan, batu egiten dira. Norbe-raren espazio pertsona-laren eta besteenaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta da. Kuriositate moduan, ‘Hysteron’ hitzak grekeraz ‘utero’ esan nahi du. Garai batean esaten zen uterotik zetozela histeria sortzen zuten gaitzak. Bitxia iruditu zaitzaidan hori, eta zer pentsatua eman zidan. Generoak ze garrantzia

dauka lan honetan? Esan bezala, pertsonok geure buruari eta ondo-koari ematen diogun tra-tuaren inguruko hausnar-keta da, baina genero ikuspuntutik abiatuta, zeren gizarte honek gizon eta emakumeen arabera sailkat-zen du mundua. Iruditzen zait emakumeok bai gure artean, bai munduarekin harremantzeko ditugun iriz-pideak gizonek ezarriak izan direla. Beraz, alde hone-tatik, kritika eta “malaletxe” puntu bat ere badago. Berezitasun nagusia da zuk zeuk sorturiko kamerekin

egin dituzula irudiak, kamera estenopeikoak erabiliz.

Zertan datza teknika hori? Estenopeika oso argazkilaritza teknika primitiboa da. Azken finean, kutxa beltz bat da, zulo txiki batekin, eta argazki papera jartzen da zuzenean barruan. Teknika honen bidez ez da objetiborik ez ezer era-biltzen. Orain dela urte batzuk teknika honen ingu-ruko ikastaro bat egin nuen, eta ordutik egin ditudan proiektu guztiak kamera mota hauekin egin izan ditut. Zergatik egin zenuen teknika horrekiko apostua?

Hasieratik txunditu ninduen, alde batetik, bere sinpletasunagatik. Bestetik, kamerak norberak erai-ki ahal izatea oso jolas polita iruditzen zaidalako. Azkenik, eskaintzen dizulako proiektu bakoitzera-ko hobekien datorkizun kamera sortzeko aukera. Proiektu honetarako espreski egin dituzu kamerak edo

lehendik zenituenak berrerabili dituzu? Hauek espreski proiektu honetarako sortu ditut. Horietako bat bost kiloko atun lata batekin eraiki nuen eta beste bat lapiko batekin, baina berez kama-ra estenopeikoa edozein ontzi edo kaxarekin egin daiteke. Kasu honetan, gorputzen arteko fusioak kamerari lau zulo eginda sortu dira. Izan ere, kame-ra batek lau zulo baditu, lau argazki egiten ditu, eta argazki bakoitzaren ertzek ondokoarenekin bat egi-ten dute. Hasieran eraikinekin probatzen hasi nin-tzen, baina gero emakumeen gorputzarekin jarrai-tu nuen, eta horrek atzean ekarri zezakeen diskurtsoa ikusita, hor zentratu nintzen. Irudiak aurrez planeatzen dituzu edo saltseatuz ate-

ratzen dira? Modu inpultsiboan egiten dut lan. Kamerari hasie-ran heltzen diozunean, kalera atera eta gauzak aurkitzen dituzun neurrian egiten dituzu argazkiak. Kontuan izan behar da oso zaila dela kamera este-

nopeika batekin –eta aurre-tik argazki bat bera ere ate-ra gabe –, zer gertatuko den jakitea. Badago fase bat kamerarekin hitz egin behar dena, bere lengoaia ulertu behar dena. Kamerak berak zer eskaintzen didan ikusi, eta hortik abiatuta zer sortu ahal dudan pentsatzen dut. Ez-ohiko argazkilaritza mota

da lantzen duzuna, ezta? Bai. Euskal Herrian badaude bakarren batzuk teknika hau erabiltzen dutenak, baina kuriosoa da, teknika bera erabilita ere, zer nolako emaitza desberdinak lor daitezkeen ikustea. Hori oso polita da. Bestalde, jen-de asko fijatzen da tekni-kan, baina denborarekin

nahi nuke ez fijatzea hainbeste horretan, eta argazkiak berak izatea indar nahikoa; hau da, emait-zari ematea prozesuari baino garrantzia handiagoa.

Beste zertan ari zara lanean orain? Egia esan, saltsa dexentetan sartuta nago, kamera estenopeikak ez dit jateko ematen eta. Bi muturrak lantzen ari naiz, digitaletik kamera estenopeikara-ino. Argazkilaritza digitala ez dut baztertzen, bai-na gehiago erabiltzen dut enkarguak etortzen zaizki-danean, eta horri buruzko ikastaroak ere ematen ditut. Gainera, duela hiru urte, argazki-bidaiak anto-latzen hasi ginen. Iaz Indian egon ginen eta aurten Nepalen izan gara. Lehen lurrikara gertatu baino bi aste lehenago han ginen. Orain inguru hura nola geratu den ikustea gogorra izan da.

Zein bide egin nahiko zenuke proiektu honekin? Momentuz pozik nago erantzunarekin. Aurreko lana, Edipoto, apustu xumea izan zen, baina harre-ra ona izan zuen. Proiektu hau borobilagoa da; era-kusketa osatzeko ahalegina egin behar izan dut eko-nomikoki ere; beraz, jauzi kualitatiboa eman duda-la uste dut. Leku dexentetan izango da ikusgai Hys-teron, baita Euskal Herritik kanpo ere. Adibidez, argazki bat Londreseko Saatchi galerian izango da, eta Donostia 2016ren baitan proiektu aukeratueta-ko bat ere izan da. Hortik aurrera, ikusiko da.

JULENE LARRAÑAGA

Legarreta, bere kamerak probatzen. GORKA LASA

HERNANI

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Thinkstock

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

Page 3: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

J

IRITZIA

Kanpotik ala barrutik borrokatu?XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

JOAN den astean jakinarazi ziren Zilarrezko Euskadi sariak, Donostiako liburu-denden elkarteak urtero

euskaraz eta erdaraz liburu bana nabarmentzeko ematen dituenak. Aurten, Danele Sarriugartek jaso du izendapena Erraiak eleberria-gatik, eta gaztelaniazko atalean Parinoush Saniee irandarrak, El libro de mi destino deritzan lana-gatik. Emakume gaztea bata, hel-dua bestea, eta lehen liburua bien kasuan; oso diferenteak gaietan nahiz estiloan baina biak ere arra-kastatsuak. Sarriugarterena aski ezaguna denez gure artean, bes-teaz ariko naiz lerrootan. Saniee psikologoa eta soziologoa da, bere herrialdeko emakumeen egoeraz ikerketa eta txosten ugari egindakoa. Hain zuzen ere, txosten horiek jendearengana iristea nahi zuelako, datuak hotzean eman bai-no eraginkorragoa izateko asmoz erabaki omen zuen eleberri bat idaztea, eta horrela sortu zen Nire patuaren liburua, Masumeh prota-gonistaren bizitza kontatzen digu-na, neskatoa denetik andere alar-guna den arte, eta pertsonaia

horren eta ingurukoen bizitzen bitartez kontatzen zaigu Irango azken urteetako historia ere. Zirkuitu komertzialean ez hainbes-te baina zinemaldi eta antzekoe-tan Irango zinemaren berri dexen-te iristen zaigu (Asiako eta beste herrialde musulman batzuetakoen aldean bederen); hango literatu-raz, berriz, ezer gutxi dakit nik behintzat. Orain arte ezagutzen nuen apurra, emakumeek idatzi-tako beste bi liburu ziren: Perse-polis, Marjane Satrapiren komiki zoragarria, eta Reading Lolita in Tehran (Lolita irakurtzea Tehera-nen), Azar Nafisiren nobela. Biak ere Shah bota zuen iraultzaren garaia eta Khomeiniren garaipena kontatzen dutenak, eta biak ere agintean dagoen islamismoarekin kritikoak, erregimen horrek aska-tasun tarterik uzten ez zielako bere herrialdetik alde egin behar izan zutenak (hala ere, posible litzateke beste ikuspuntu batetik esatea batak Frantzian eta frantsesez, besteak Estatu Batuetan eta inge-lesez sortzen dutela, Mendebal-deko herrialdeei komeni zaien Ira-ni buruzko ikuspegia zabaltzen,

eta horrek lagundu duela haien arrakasta gure inguruan). Sanieek ere historia hurbilaz idaz-ten du; Nafisi eta Satrapi bezala, Teherango elite intelektualeko kidea da familiaz, eta haiek beza-la berak ere ez du iritzi onik Isla-mismo politikoak emakumeei eka-rri dien patuaz. Beharbada berak ere izango zuen alde egiteko ten-tazioa, bizimodu hobe bat lortzeko (seme-alabak kanpoan omen ditu, Europa aldean, beren herrian aukera gutxi topatu dutelako edo). Edonola ere, bertan geratzea era-baki zuen Sanieek. Askatasuna ukatzen duen estatu baten barruan jarduteak beti dakarzkio kontrae-sanak sortzaileari: zentsurarekin borrokatu beharra, eta haren ondoriozko autozentsurarekin; gobernuaren zenbait politikaren aurrean tolestu, makurtu, amore eman beharra… Hala ere, luzera begira, herrialde horren askatasun bidean gehiago laguntzen du barruko sormen murriztuak kanpoko kritika libreak baino. Hala izan zen behintzat gure artean frankismo garaian. Hala izan dadila Iran aldean.

Luzera begira, herrialde horren

askatasun bidean gehiago laguntzen du barruko sormen

murriztuak, kanpoko kritika

libreak baino

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

2. Ametsak ere zain Mikel Antza. Susa.

3. Erraiak Danele Sarriugarte. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

XABIER GOITISOLO-REN BEGIRADA

KOMIKIA

‘Nafarroako historia’

Rafael Ramos. Cenlit. 56 orr. 15 euro.

Nafarroaren iragana, marrazkitan

Antzinatean Nafarroako lurrak jen-

deztatu zituzten tribuen artean,

euskaldunena da ezagutzen dugun

lehena. Nondik etorri ote ziren ez daki

inork, haien hizkuntzaren jatorria zein

den inork ez dakien bezalaxe. Edonola

ere, Harri Aroan dagoeneko hor zeu-

den, bizilekutzat egun Nafarroa dena

zein inguruak hartuz. ‘Amaya eta

euskaldunak’ arrakastatsuaren ondo-

ren, Cenlit argitaletxe nafarrak Rafa

Ramos marrazkigilearen lan ezaguna

berreskuratu du, 1980an argitaratua.

LITERATURA

‘Kronika txikia’

Pablo Antoñana; itz.: Luis Mari Larrañaga. Pamiela. 112 orr. 11 euro.

Mugarri bat, euskaraz Aurrez liburu andana argitaratuak

bazituen ere, mugarria izan zen ‘Kro-

nika txikia’ eleberria Pablo Antoñana

idazle nafarrarentzat. 1972an argita-

ratu zuen, eta urte horretan bertan

Gipuzkoa Saria eskuratu zuen lan

honi esker. Pamiela argitaletxearen-

tzat ere giltzarria izan zen obra hau,

horrexekin abiatu baitzuen ibilbidea,

1984an. Sei ipuin batzen ditu liburuak

eta horietan gai ugari lantzen ditu

egileak: historia, gerra zibila, krimena,

indarkeria, etab.

1. Bortxaren kontakizun... J. Manuel Odriozola. Txalaparta.

2. Haitzuloetako arte... J. Altuna, K. Mariezkurrena.

3. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro. Sua.

(Mungia,1986) Ikus: www.xabigoitisolophoto.com

ERAKUSLEIHOA

Page 4: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·historia

Infernua gogoanMende erdi baino gehiago igaro da Aljeriako gerra bukatu zenetik, baina hango basakeriek bizi-bizirik diraute Frantziaren subiranotasuna defendatzera eraman zituzten euskaldunen oroimenean

XABIER G. ARGÜELLO

AALJERIAKO gerra dugu euskaldunok partaide izan gaituen mundu zaba-leko azken gatazka belikoa. 1954 eta 1962 urteen artean, Lapurdiko, Nafa-

rroako Behereko eta Zuberoako 20 eta 25 urte arteko 20.000 gazte inguru Afrika iparraldeko herrialde horretara eraman zituzten Frantzia-ren subiranotasuna defendatzera. Aljeriako gerrara joandako euskaldun haien artekoak ditugu, Ipar Euskal Herrian euskaltasunaren garra bizi-bizirik matentzen ahalegindu diren lau izen handi: Txomin Peillen eta Jean Louis Davant euskaltzain osoak, Xipri Arbelbi-de apaiza eta Piarres Aintziart filosofoa. Lauretatik, Xipri Arbelbide apezgaia izan zen Aljeriara iritsi zen lehena, 21 urte zituela, II. Mun-du Gerraz geroztik Frantziaren kontrol-pean zegoen Alema-niako zatian 14 hila-beteko soldadutza egin ondoren. “Hamabost bat euskaldun ginen elkarrekin, eta 1957an joan ginen Aljeriara, Marokoko mugatik hurbil den Tlemcen hiriaren eta itsasoaren arteko mendixka gain bate-tara, Beni Warsuse-tan. Transmisioeta-ko idazkari buru nintzen ni, eta nire eskue-tatik pasatzen ziren koronelari igortzen zizkioten mezuak. Bertze 28 hilabete egin nituen han”, kontatu du Arbelbidek. Bigarrena Txomin Peillen izan zen: “25 urte nituen eta urtebete neraman bigarren maila-ko biologo irakaslegoan”, gogoratu du. Peillen mediku lanetan ibili zen 18 hilabetez Dahra mendietan, eta ikasketa-mailagatik ofiziala izan zitekeen arren, pribilegio horri uko egi-tea erabaki zuen: “Ez nintzen ofizier kargura iritsi, alde batetik ukatu nuelako, eta Parisen CNTko espainolekin eta Eusko Jaurlaritzako lagunekin ibiltzeagatik fitxa gorriarekin nen-goelako, bulegoetako lagun batek esanda”,

azaldu du. Aljeriara iritsi zen hirugarrena Jean Louis Davant izan zen, 23 urte eginak zituelarik. “Soldaduska osoa han egin nuen, 1958ko irai-letik 1960ko abendura arte, eta nik ere ofizier eskolan sartzeari uko egin nion, gerra zikin horretan ez bainuen ardurarik hartu nahi. Armadako inteligentzia zerbitzuan sartu nin-duten, gradatuen auto gidari eta idazkari, Sahara aldean”.

Azkenik, 1959an, Pia-rres Aintziart iritsi zen, 22 urteko apez-gaia zela: “Marsei-llan ontzia hartu bai-no lehen, 14 hilabete eginak nituen Fran-tzian, Infanterie de Marine delakoan, eta beste hainbeste pasatu nituen Alje-rian. Beste apezgai batekin ofizier izatea errefusatu nuen, ez genuelako gradatu gisa gerla mota haren konplize izan nahi. Gaztigatuak izan ginen biak”. GUDAREN HASIERA Jatorriz berbereen lurraldea izanik, Aljeria kartagota-rren, erromatarren, arabiarren, espainia-rren eta frantsesen

lurralde-gutizien helburu izan da historian zehar. Frantsesak 1830ean finkatu ziren ber-tan, eta gerla hasi zenerako, Aljerian bizi ziren bederatzi milioi biztanletik milioi bat inguru frantsesak ziren. “Aljeriak ez zuen gerraren beharrik nazio bat izateko, jadanik hala bait-zen, Abd el-Kader eta Messali Hadji esker, bai-na Frantziako buruzagiek ez zuten aski goizik entzun, eta gerra hortik etorri zen”, adierazi du Davantek, garai hartako ingurumari poli-tikoa laburbildu nahian. Peillenek alderdi poli-tiko frantsesen itsukeria nabarmendu du: “Frantses jakobinoek, ezkerrekoak barne, Alje-riari autonomia ukatu zioten, demokrata kris-tauak bakarrik alde izanik”. Aljeriako gerrako garairik latzenetan, Fran-

Lerroon gainean, Xipri Arbelbide, goiko ilaran ezkerretik laugarrena, txapelarekin. Gorago, ger

Txomin Peillen, gerra sasoian. DEIA

Page 5: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·historia

tziak milioi erdi soldadu inguruko armada sendoa osatu zuen, baina aljeriarren aurka-ko gehiegikeriak askoz ere lehenago hasi ziren, II. Mundu Gerra amaitu eta egun gutxi batzuk geroxeago. “Guk bagenekien frantse-sek 40.000 zibil hilak zituztela Setif herriko sarraskian”, azpimarratu du Peillenek, FLNko buruzagi askok “Viet-Minh gerillaren aurka frantses armadarekin batera gudukatu eta Indotxinan ikasitakoa beren herrian prakti-katu zutela” nabarmenduz. Beraz, Davantek aitortu duenez, “hara joan aurretik bagenekien, L’Express, France-Obser-vateur eta Témoignage chrétien gisako aldizkari askeen bitartez, Aljeriako gertaka-rien berri”. Orduko euskal prentsak ere Medi-terraneoaz bestaldeko triskantzen berri eman zuen, bereziki Piarres Lafitte buru zuen Herria aldizkariak, zeinek, 1957ko ekainean, salaketa bati aurre egin behar izan baitzion Baionako Auzitegian, Piarres Lartzabalek argitaratutako artikulu batzuengatik. Herriak-ek Aljerian soldadu zebiltzan gazte euskaldunek igorritako 200 albiste, iritzi, bertso eta argazki baino gehiago plazaratu zituen 1956tik 1962ra bitartean, eta 1959ko apirilean, Soldado diren aphez aintzindariak mintzo izenburupean, Aljerian zebiltzan 35 elizgizonek gotzainei igorritako kexu baten berri eman zuen. Hauxe irakur daiteke idazki horren pasarte batean: “Arrangura dira frantses gachto zonbaiten egitatez. Bertzeak bertze, basakeriak obratzen dituztela Alge-riano zonbaiten aithortzerat bortchatzeko, batzuetan, funtsarik gabe, tiroz garbitzen zibil eta soldado presonerak, edo oraino, Algeria-no kolpatuak hiltzen”. “Gutun hori, soldadugoa burutu eta zenbait urteren buruan berriz deituak izan ziren ba-tzuek idatzi zuten. Teniente izateko ikaske-tak eginak zituzten, eta batzuk kapitain edo komandante ziren. Izugarrizko eskandalua izan zen, ofizialki han ez baitzen deus gaizki egiten”, zehaztu du Arbelbidek. INFERNU GIROA Iparraldeko lau euskaltzale handi hauen artean, Aintziart izan zen gerra-ko infernu-girotik hurbilen ibili zirenetako bat: “Gauzarik txarrenak lagunen heriotzak izan ziren –gure batailoian 26, urtebetean–, baita beldurra, akidura, torturatuen garra-siak ondoan zegoen gelan, edota ‘exécution

rik ezaz, zeren, azkenean, FLN ez baitzen inoiz lurralde batez jabetu, baizik eta diplomaziaz eta nazioarteko iritzia bilduz irabazi bai-tzuen”, adierazi du. Aintziartek, apaiz bokazioaren galerarekin batera, “mendi-gain hartako oihal-etxean eta sufrimendu guzien erdian bizi genuen ezin sinetsizko adiskidantza” du gogoan. “Gerra hark Aljeriaren indepentziarako balio izan zuen, eta beste milaka gauzendako, liburue-tan, eta gu denen lekukotasunetan direnen sentimendu eta ideiendako!”, erran du. Davantentzat, aldiz, “gauzarik onena auto gida baimena dohainik lortzea” izan omen zen. “Hortik aurrera, Aljeriako gerrak ez zuen deusetarako balio izan, ez enetzat, ez Fran-tziarentzat. Horrek, militarki garaitu ondo-ren, dena galdu zuen, eta lehenik Aljeriako populuen atxikimendua, han egoteko behar zuena”, gaineratu du. Arbelbidek, azkenik, seminarioan sekula ika-siko ez zuena ikasi omen zuen, “zertarako kapaz den gizon bat, den hoberena ere, gisa hartako egoeran gertatzen delarik”, eta ger-lak utzi ohi duen hildako-zerrenda luzeaz gain –“aljeriarrak dozena milaka hil ziren”–, Alje-riako frantsesen patu gaiztoa gogoratu du: “Gauza guztiak utzirik, Frantziara ihesi joan behar izan zuten, ezerezetik bizi berri bat has-teko asmoz, baina beste frantsesek gaizki ikus-ten zituzten, nolabait gerra haren hobendun-tzat hartzen baitzituzten”.

rrako kanpamendu bat. DEIA

sommaire’ hura, Douar herriko hamar bat notable lerrokatuak eta tirokatuak izan bai-tziren kanpamenduaren erdi-erdian”. Arbelbidek ere bertatik bertara ezagutu zituen gerrako krudelkeriak: “Goiz batez, zaz-piak inguruan, mezu bat: ‘sei lagun hil zituz-ten felagek’. Helikopteroak entzun genituen airean, kolpatu eta hilen bila. Eguerdi ingu-ruan, mezu berri bat: ‘hamabost bat susma-garri hil ditugu’. Koronelari eraman nion. Oihuka hasi zen: ‘Zer! Hamabost bat! Ez daki-te 15 arte kontatzen ala? Gainera, susmaga-rriak ez dira hiltzen!’. Handik bizpahiru aste-ra, han neukan lagun batek erran zidan, ana-buskadaren ondoko herrian, harrapatu guziak garbitu zituztela, haur eta xahar, gizon eta emazte”. Davantek, aldiz, “gauza guti ikusi baina asko ikasi” omen zituen frantziar inteligentzia zer-bitzuko dosierretan. “Nahiz ardura zuzenik ez nuen hango zapalkuntzan eta itsuskerie-tan, konplize sentitzen nintzen”, aitortu du. GERRAKO ALTXORRAK Aljeriako egonaldi hartan, Peillenek geroko jardunean lagunga-rri suertatu zitzaion jakinduriazko altxorra bildu zuen: “Bereber eta arabiar kulturen eza-gutzea, arabiera apur bat ikastea eta senda-gile batekin zibilak sendatzen ibiltzea”. Horrez gain, Peillenek gerraren absurdua nabarmen-du du oroz gain: “Aljeriako gerra alferretan izan zen eta bakezaleago egin ninduen, hantxe ohartu bainintzen borroka armatuaren balio-

Aljerian euskaldun

Duela 15 urte, Eusko Jaurlaritzak Urazandi

proiektua abiarazi zuen euskal diaspora-

ren oroimena berreskuratzeko. Ahalegin horri

esker, proiektuaren webgunean (urazandi.euska-

letxeak.net), Aljeriako gerran soldadu ibili ziren

ia 300 gazte euskaldunek 1958tik 1962ra euska-

ra hutsean landu eta multikopistaz argitaratuta-

ko ‘Eskual Herria. Bulletin non périodique des

Basques d’Alger’ aldizkaria eskura daiteke, Xipri

Arbelbidek etxean gordeak zituen aleen digita-

lizazioaren ondoren.

Bestalde, Aljerren, 1951z geroztik, ehun bazki-

de baino gehiago zituen Eskual Herria izeneko

kultur elkartea zegoen, izen bereko urtekaria

plazaratu eta era askotako kultur ekitaldiak

bultzatzen zituena.

Ezkerrean, Piarres Aintziart gerran, adiskide batzuekin. DEIA

Page 6: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Fantasiaz beteriko munduak antzezten Gorakada antzerki taldeak 25 urte baino gehiago daramatza taula gainean, umeei zuzenduriko lanak antzezten. Bide luze horretan metatutako materialarekin erakusketa osatu eta zabaldu dute Euskal Herrian zehar. Zornotzako Zelaieta zentroan dago ikusgai egunotan

MARTA MORALES

AALEX Diaz Gorakada antzerki taldeko zuzendaria lanpetuta dabil egun hauetan. Aurreko astea Zornotzan eman zuen, taldearen 25.urteurre-

na ospatzeko osatu duten erakusketa bertan egongo baita hilaren amaiera arte. Besteak beste, azken urteetan eszenatokian erabilita-ko txotxongilo ospetsuenak, jantzi landuenak edota eszenografia ikusgarrienak daude ikus-gai Zelaieta kulturgunean. Proiektua Leioako Udaleko Kultura Sailean jaio zen duela bi urte, eta, oraindik ere, herriz herri dabil. “Erakuske-taren helburua urteurrena ospatzea besterik ez zen, baina oso harrera ona izan zuen eta ibiltaria bihurtu zitzaigun”, azaldu du Diazek. Pinocho 2000 lanaren protagonista txotxon-giloen artean topa daiteke, geldi-geldirik, bai-na irrifartsu. Bera aipatze hutsarekin Diazi irribarrea margotzen zaio aurpegian. Izan ere, 1998ko antzezlan honen eskutik sartu zen Gorakada taldea antzerki profesionalaren ere-muan. “Sortzeko eta produzitzeko inertzia garrantzitsua sortu zen Pinocho lanaren ostean. Ezagun bihurtu ginen. Horrela, hasie-ra batean zaletasun bat zena nire lanbidea iza-tera pasatu zen poliki-poliki”, gogoratu du an-tzerki taldeko zuzendariak. Gorakadaren hastapenak Durangoko Institu-toko antzerki taldean bilatu behar dira. Julio Perugorriak umeei zuzendutako antzerkia egi-ten hasteko proposatu zien, eta 1987.urtean lehenengo lana aurkeztu zuten. “Oso pozik gau-de lortutako emaitzekin. Hasiera batean, pro-fesionalak ez izan arren, lan aukera ugari iza-ten genituen. Orain, Euskal Herrian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere lan egiteko dei egi-ten digute”, nabarmendu du Diezek. 200 EMANALDITIK GORA Gaur egun, Mun-duaren itzulia eta Aladdin antzezlanak dauzka-te ikusgai. Lehenak bi urte eta erdi daramatza eszenatokietan, Max sarietarako hautagai izan ostean. “Dagoeneko, 200 emanaldi inguru burutu ditugu”, zehaztu du zuzendariak, poz-pozik. Horrekin batera, duela gutxi, Aladdin obra antzezten hasi ziren. “Honakoa beste ikuskizun mota bat da, ume txikiagoei zuzen-dua”. Bitartean, Moby Dick literaturaren klasi-koa taularatzeko prestakuntza lanekin ere ari

dira, urrian estreinatzeko asmoa dute-eta. Her-man Melvilleren liburuan islatzen den “giza-kiaren eta naturaren arteko norgehiagoka” izan zen obra horren inguruan taldeari erakarga-rria iruditu zitzaiona. Izan ere, Gorakada antzerki taldea istorio baten atzetik dabilenean askotan jotzen du klasikoetara. “Gainbegiratzea dugu gustoko, istorioei gaurkotasun puntu bat eskaintzeko, baina istorioa bera aldatu barik, jakina”, argi-tu du Diazek. Horrez gain, adiskidetasunean oinarritutako balioak transmititzen ere saia-tzen dira. “Gauzen alde ona ikusten irakatsi nahi diegu umeei, eta baita beste kultura, pertsona eta hizkuntzekiko errespetua ere, moralkeriatik aldenduz betiere ”, dio. Helburu horiek lortzeko bidean, Gorakadan lan-teknika ezberdinak erabiltzen dituzte, istorio eta ikusleen adinaren arabera. Batzue-tan txotxongiloak besterik ez dituzte era-biltzen, baina, beste batzuetan, aktoreekin nahasten dituzte txotxongilook, edota mozo-rro eta itzalekin. “Ez dut uste txotxongiloak nagusi izan direnik Gorakadan; erabiltzen ditugun tresna ugarietako bat besterik ez dira”, iritzi dio zuzendariak. Taldeak ezinbestekoa duen beste tresna bat fantasia da. “Lan guztietan hasiera-hasieratik erabiltzen dugun osagaia da, aktoreekin nahastuta errealitatearekin lotzen baitu isto-rioa fantasiak”, dio Diazek. Horrela ba, an-tzezlan bat prestatzerakoan, eszena bakoitza gehiegi ez lantzen saiatzen dira, irudimenari tartea uzteko. Gainera, “umeen erantzun eta erreakzio zintzoak” lanean jarraitzen lagun-tzen duela dio zuzendariak, nahiz eta zintzo-tasun horrek berak krisiak ere areagotu ahal dituela uste duen. “Umeek zure lana ez badu-te gustuko, berehala jakinaraziko dizute eta hasiko dira eserlekuetan mugitzen”. Taldea “oso pozik” dago mende laurden pasatxo honetan egindako bidearekin, eta ez du gelditzeko asmorik. Aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa daukate, Diazek dioenez. “Duela urte batzuk baino lan gutxiago dago, baina Gorakadak bere lekua eginda dauka eta hor jarraituko du”, ziurtatu du zuzendariak.

Duela bi urte sorturiko erakusketa ‘bilduma ibiltari’ bilakatu da. TXELU ANGOITIA

Taldeak bere ibilbidean bilduriko material ugarirekin osatu da bilduma. TXELU ANGOITIA

Euskaraz, galegoz eta gazteleraz

Duela bi urte, Gorakada taldea-

ren hainbat antzezlan galego-

ra itzultzen eta galegoz antzezten

hasi ziren, “Galiziako antzerki

konpainia batekin egindako elkar-

lanaren ondorioz”, kontatu du tal-

deko zuzendari Alex Diezek. Gai-

nera, taldearen hainbat emanaldi

gazteleraz ere eskaintzen dira,

Euskal Herritik kanpo, espaniar

Estatuan zehar. “Oso polita eta

aberasgarria iruditzen zaigu gure

lana gure mugetatik at hedatzea”,

nabamendu du Diezek.

Page 7: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko maiatzaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Piztu dira PiztiakHamaika kantuz osatutako ‘U’ diskoa kaleratu berri du Piztiak taldeak. Jesus Galanen itzulerarekin berriro ere laukote izatera igaro da Ondarroako rock talde mitikoa

JULENE LARRAÑAGA Bere hasierako formazioa berreskuratu du talde ondarrutarrak. JOSU ARANBARRI

OOSPAKIZUNETARAKO arrazoirik ez zaio falta Piztiak taldeari. Hasteko, aurten 30 urte bete dira taldea sor-tu zenetik; baina, gainera, 25 urte

beteko dira bandaren lehen diskoa kaleratu zenetik –Huts nazazu (Elkar, 1990)–. Urteek aurrera egin arren, “garai bateko ilusio eta gogo berdinarekin” dira Txomin Uribe, Josu Aranbarri, Peio Larrañaga eta Jesus Galan, eta U izenpean kaleratu du orain laukote onda-rrutarrak bere zazpigarren diskoa, Buzten-baltza zigilupean argia ikusi duena. Urtea hastearekin batera, aurretik ere ondo ezagutzen duten Tio Pete estudioetan buru-belarri sartuta aritu zen laukotea. Emaitza esku artean, “beti-betiko soinuekin” datozela ziurtatu du Txomin Uribek, Piztiaken abesla-ri eta gitarra-joleak, nahiz eta berritasunen bat edo beste badakarten. Izan ere, hamasei urteren ostean, Jesus Galan gitarra-jolea tal-dera bueltatu da eta, horrenbestez, hirukote izatetik laukote izatera igaro da Piztiak, tal-dearen hasierako formazioa berreskuratuz. “Bere garaian beste bide bat hartu zuen Gala-nek, baina bizitzak buelta asko ematen ditu eta berriro ere gurekin izatea guretzako albis-te ezinhobea da, indar asko ematen baitio tal-deari bere gitarra doinuekin”, dio Uribek.

Diskoaren izen bitxiak ere Galanen itzulera-rekin “nolabaiteko zerikusia” duela aitortu du Uribek. “Ez da erraza izaten lan bati izenbu-rua jartzea, eta hitz-joko bat egin nahi izan dugu. Galanekin grabatu genuen lehen diskoa Argiak eta itzalak izan zen; hau da, A, E eta I hizkiak ageri ziren izenean. Zero lana etorri zen gero, O hizkiaren itxurako izenarekin. Joko horri segida bat ematearren, azken diskoa U izan behar zuela erabaki genuen”, argitu du Uribek.

IZAERA POSITIBOA Ohi bezala, kantuen hi-tzak Uribek berak eta Josu Aranbarrik sortu dituzte, baina, azken urteetan ohikoa bihur-tu den moduan, Txominen anaia eta “Piztia-ken bosgarren kidea” den Kirmen Uriberen kolaborazioa ere izan dute. “Kantu gehienek egunerokotasunari buruz hitz egiten dute –adierazi du abeslariak–. Taldekideok desber-dinak izan arren, musika sortzerakoan bat egiten dugu gauza askotan, eta disko hone-tan ikusten da hori nabarmen”. Orohar, diskoa entzun duen jendeak kantuen “izaera positi-boa” nabarmendu duela dio Uribek. Hamai-ka abesti berrien artean, Aitzol Aramaio zine-gile eta taldearen lagun mina zenari eskeini-tako Zu gabe kantua bildu dute, “hau ere aldarte positiboan”, gehitu du.

Lehen diskotik 25 urte pasatu badira ere, “gaz-te hasiberrien esentzia” gordetzen du Piztia-ken azkenengo lanak, taldekideen iritziz. “Beti-betikoak gara; nahiz eta urte guzti haue-tan musika asko entzun dugun eta gure musi-ka garatu den, gure betiko soinuarekin jarrai-tzen dugu, onerako edo txarrerako”. Hala, lan berriak Argiak eta itzalak eta Zero diskoen ukitua du soinuan, Uriberen esanetan. Hala ere, eta Gabeko kalapitxixak lanean ger-tatu bezala, azken lan horretan ere “beste esti-lo batzuk” atzeman daitezkeela dio abeslariak. “Aurreneko aldiz country estiloa landu dugu, adibidez, eta instrumentazioari dagokionez ere bada berritasunik; izan ere, kantu bakoi-tzari ikutu berezi bat emateko teklatuak, man-dolina eta cavaquinhoa sartu ditugu”. Gaine-ra, Petti kantariaren ohiko kolaborazioaz gain, Urtzi Leek eta Katu Buru perkusio taldeak ere parte hartu dute diskoan. Taldekideen iritziz, aurreko lanek baino soinu “helduagoa eta egonkorragoa” du labetik ate-ra berria den diskoak, eta jendearen erantzu-nean ere nabaritu omen dute hori. “Gauza oso on bat gertatu zaigu disko honekin. Aurreneko aldiz jendeak entzun duenean bat-batean esan du: ‘Hara, Piztiak!’ Entzuleek errekonozitu egin

gaituzte. Geu izatea lortu dugu eta hori oso inportantea da guretzat”, dio Uribek. Ildo berean, Ametsik ederrena euren lehen singlea jendearen gustoko izaten ari dela dio. EZ-OHIKO PLANTEAMENDUA Galanen itzu-lera ez da taldeak dakarren berritasun baka-rra. Musikaren merkatuak bizi duen egoera ikusita, “gauza berritzaileak probatu” nahi izan dituzte taldekideek, eta diskoa “era berezi batean” aurrera ateratzea erabaki dute. Hala, internet bidez martxan jarritako crowdfoun-ding kanpainaren bidez, jarraitzaleei aporta-zio ekonomikoak egiteko aukera eskaini die-te, eta emaitzak “oso onak” izan direla jaki-narazi dute. “Diskoa ekoizteko behar genue-naren %30 inguru lortu dugu 125 zaleen apor-tazioari esker. Aurreikusita genuen kopuru-ra iritsi bakarrik ez, ia bikoiztu ere egin dugu”, dio Uribek. Disko berria eskutan, oholtza gainean beraien bertsiorik onena emateko gogoz dira ondarru-tarrak. Datozen asteetan badituzte egutegian gorriz markaturiko zitak. Esaterako, maiatza-ren 23an, Iruritako Jauregiarte tabernan ari-tuko dira; ekainaren 5ean, Ondarroako Bekozi-ni aretoan; eta, ekainaren 20an, Urretxun, Kale-gorrian musika zikloaren baitan.

ONDARROA

Page 8: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/... · 02 // ortadar larunbata, 2015eko maiatzaren 16a literatura antzerkia artea zinema musika

Larunbata, 2015eko maiatzaren 16aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

FF RANCO diktadorea hil, 1975ean, eta hurrengo bizpahiru urteak oso naha-siak, gorabehera handikoak, izan ziren Euskal Herrian. Berrogei urteko erre-

presioaren ondoren, jendea demokrazia-gosez zegoen, jakin-minez hurrengo urteak nolakoak izango ote ziren. Elkarte, erakunde, alderdi politiko mordoa sortu zen, perretxikoak beza-la, gauetik goizera. Bat-batean letra-zopa poli-tiko izugarria zegoen aukeran, ultraeskuinetik hasita ezker muturreraino, espektro ezin naha-siagoa osatuz. Sigletan sozialismo edo komu-nismo hitza zeramaten elkarte edo partiduak dozenaka zeuden, nahaste-borraste izugarria zegoen, jende asko eta asko galdu samar zebi-len. Zein egoera politiko ote zen komenigarrie-na Euskal Herrirako? Nik, aurreko urteetan, Ingalaterra, Danimarka, Suedia, Norvegia... bisitatuak nituen eta iruditu zitzaidan jendea nahiko ondo bizi zela herri haie-tan. Gogoan dut pentsatu nuela: “Oraintxe sina-tuko nikek Euskal Herrirako Danimarkan edo

Suedian dagoen bizi-kalitatea balego”. Artean, Europaren beste aldea ezagutzea falta zitzaidan. Eta, erabaki nuen 1977ko uda benetako herri komunista bat zer zen ezagutzen pasatuko nuela. Joaquin nire lagunak eta biok bi hila-bete eta erdi eman genituen Ekialdeko Alema-nia eta Polonia komunistak ezagutzen. Oso diru gutxirekin 2CV zahar batean abiatu ginen. Atzeko eserlekuak kendu eta ohol bat jarrita autoan bertan egiten genuen lo, zakuetan. Zer aurkitu genuen? Hasteko, errepideak egoera penagarrian zeudela, jatekorik apenas zegoe-la, jendea umiliatuta bizi zela, eta militarrak zirela jaun eta jabe. Polonia goitik behera eta alde batetik bestera errekorritu genuen. Jen-de xumea gurekin oso ondo portatu zen, ara-zoak polizia eta armadarekin izan genituen. Behin, tanketa eta guzti etorri zen armada gure bila, baso batean lotarako aparkatu genue-nean. Igande arratsaldeak ziren tristeenak, jen-deak telebistan Bonanza saila ikusteko irrikaz betetzen zituen tabernak, eta meza entzuteko

Polonian komunis-moak agintzen zuen, justu Euskal Herrirako hainbat jendek, hain zuzen ere, eskatzen zuen erregimena”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1977 URTEgrafiak

Vodka dela-eta, ‘bere

bizitzako mozkorrik

itzelena’ harrapatu zuen

Iturraldek Polonian.

THINKSTOCK

Datorren astean...

elizak puntaraino, kaleko espaloietaraino, eta nire harridurarako, gehien bat jende gaztea joaten zen. Bazuten ihesbide aproposa, alkoho-la. Afaltzeko eta bazkaltzeko vodka botila. Var-sovian harrapatu dut nik ene bizitzako mozko-rrik itzelena, taberna batean bertako gazte ba-tzuekin vodka edaten arratsalde osoa pasatu ondoren. Guretzat ura zitekeena, haientzat vodka zen. Hiruzpalau egun egon nintzen gaixo, aje izugarriarekin, auto barruan bota-ta ezin mugiturik. Nola laburtu herri komunista haren egoera? Hitzak datozkit borborka: ilusiorik ez, mise-ria, zapalketa, beldurra, errepresioa, injustizia, alkoholismoa, gosea, armada, erlijioa, dikta-dura… Espainiako egoera bera zen hura, bai-na izen ezberdin batekin. Polonian komunis-moak agintzen zuen, hain zuzen ere Euskal Herrirako jende askok eskatzen zuen erregi-mena. Etxera itzuli eta entzun egin behar, gero, hain-bat agintari eta lider politiko Polonia, Errusia, Albania eta abarreko erregimen komunistak goraipatzen eta Euskal Herrirako eredu gisa jartzen... “Zer suerte txarra dugun hemen agin-tari politiko hauekin!” pentsatzen nuen. Horrela dut gogoan nik 1977ko uda hura, bizi-garria eta zalapartatsua, sozialki; eta pertsonal-ki, aberatsa, baina aldi berean, dezepzioz betea.Pilar Kaltzada

idazlea

Joxemari Iturralde

Komunismoa ezagutzen