8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko maiatzaren 5a. 545. zenbakia noticiasdenavarra.com XABIER MENDIGUREN Zaintzaren gaia mahai gainean jarri du ‘Zu entzuteko gaude’ bere azken ipuin liburuan -- 4-5. orrialdeak --

ortadar - static.noticiasdenavarra.com · Ekaitz Goienetxea. Elkar (Igartza). 6. Lohia Maite Mutuberria. Pepitas de calabaza Fikzioa Ez Fikzioa 1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain

  • Upload
    haliem

  • View
    217

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko maiatzaren 5a. 545. zenbakia noticiasdenavarra.com

XABIER

MENDIGUREN

Zaintzaren gaia mahai gainean jarri du ‘Zu

entzuteko gaude’ bere azken ipuin liburuan

-- 4-5. orrialdeak --

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Ruben Plaza

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Joseba Sarrionandiaren unibertsoa ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren bidez egongo da ikusgai, udazkenetik aurrera. Euskal Herriko eta atzerriko hamabi zinemagileren pieza banak osatuko dute proiektua

Hamabi ertzetako unibertsoa

AINHOA LORES

JJOSEBA Sarrionandia luza-roan irudirik gabeko poeta izan dela diote. Euskaldun askoren begietan eta irudi-

menean zuri beltzeko argazki bat, bakarra. Bere faltaren eta bere uni-bertso literarioaren presentzia opa-roaren arteko paradoxa bat da Sarri. Asko dira azken 30 urte hauetan Iurretako idazleak irakurleei utzi dizkien harribitxi literarioak, asko izan dira ere bere testuak beste kul-tur diziplinetara egokitu dituzten sortzaileak; besteak beste, bere obra-tik abiatuta, 130 kantutik gora en-tzun daitezke: Gose taldeak eta Sarrionandiak berak sortutako Gosariak proiektua da horren adibi-de. Iazko azaroan, berriz, Peru Mag-dalenak eta Pello Salaberriak Jose-ba Sarrionandia. Han eta hemen dokumentala aurkeztu zuten, idazlearen beraren ahotsaz lagun-dutako kontakizun literario eta pertsonal bat. SARRI, IRUDITAN Orain beste pau-su bat eman nahi izan dute eta bere obran oinarritutako Gure Oroitza-penak izeneko film kolektiboa on-tzen ari da Adabaki ekoiztetxea. Dio-tenez, “Sarri iruditan agertzea” du helburu pelikulak. “Poeta ez da ezer,

bere obra ez bada, eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da”, aurreratu du ekoiztetxetik. Proiektua Euskal Herriko eta beste hainbat herrialde-tako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute. “Denek dute nolabaiteko harreman pertsonala eta afektuzkoa idazlearekin, dela lite-rarioa, dela miresmena…”, dio Lutxo Egia Adabakiko kideak. “Azkenean, hurbiltasun bat ageri da eta hurbil-tasun hori handitzen joan da, proiektuan murgildu ahala”. Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Marti-nez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasua dira filmean lan egiten ari diren zuzendariak. Hala ere, Adabakiko arduradunen esane-tan, “nortzuk diren baino gehiago, Sarriren mundu literarioari nola heltzen ari zaizkion baloratu beha-rra dago, zer nolako gogoa eta inpli-kazioa erakusten dabiltzan proiektu honetan”. Aipatutako poema eta ipuin horien interpretazioa askotarikoa izango dela aurreratu dute ekoiztetxetik.

Hala, egile guztiek idazlearen mun-dua islatuko dute: itsasoa, haurtza-roa, deserrotzea, gerra, maitasuna, noraeza, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura... . Aniztasun han-dia izango da gaiei dagokienez eta estilistikoki ere aldeak egongo dira. Aldeak alde, Sarriren mundua osa-tuko zaigula nabarmendu du Egiak. “Hamabi pieza ikusi beharrean, peli-kula oso bat ikusiko dugu, filmak unitate moduan funtzionatuko du”. Urteak joan urteak etorri, idazleak eraiki duen unibertso aberatsa transmititu nahi dute, fikzioaren bidez. “Gure ustez, oso zinematogra-fikoa da. Filma ikustean, jendeak unibertsoa ezagutu eta identifikatu beharko luke”, gehitu du Egiak. Sarrionandiaren iruditeri literarioan oinarritutako lehen film luzea da Gure oroitzapenak. Ideia Kubatik datorrela azaldu du Egiak. “Sarriren laguna den Matxitxak eman zion forma”. Kultura eta, bereziki, musi-ka arloan ezaguna da Matxitxa, luza-

roan hainbat musikariren eta talde-ren managerra izan delako. “Hark ekarri zuen ideia Euskal Herrira, zinegile batzuekin bildu eta propo-samena egin zien”. Adabaki ekoiz-tetxekoek hartu zuten, orduan, fil-ma aurrera ateratzeko ardura. Pelikula work in progress fasean dago. “Filmatzeko pixka bat falta zai-gu, baina muntaia egiten ere ari gara dagoeneko eta laster post-pro-dukzioan sartuko gara. Prozesua ondo doa, hainbat grabaketa izaten dira toki eta baldintza ezberdinetan, baina oso pozik gaude”, kontatu du Egiak, talde osoaren izenean. Proiektu ezohikoa ontzen ari da lan-taldea, izan ere, egitasmo konplexua da honakoa, aurrekontu txikikoa, gainera. Halere, “idazlearen obra fikzio batean biltzeko gogoa nagusi-tu da eta, hartara, proiektua bidera-garri bilakatu da. Badaude, noski, beste elementu batzuk: hamabi erro-daje, hamabi talde, idatzitako adie-razpen poetikoa pantailara erama-tea...”, aitortu du Adabakiko kideak.

ASKATASUN OSOZ Lutxo Egiak jakinarazi duenez, Sarrionandiak proiektuaren berri izan du hasiera-tik eta baita pozik hartu ere, baina alde batera gelditzea erabaki du. “Guk geuk, ekoizle gisa, eta zuzen-dariek askatasun osoa izan dugu une oro”. Askatasun horren baitan, gai-nera, zuzendariak nahi izan duten moduan hurbildu dira Iurretako idazlearen obrara. “Batzuek poema bana aukeratu dute; baten batek bat baino gehiago; beste batzuek ipui-nak edo nobela baten zati bat hau-tatu dute, eta poema edo ipuinetan ez bazegoen toki zehatz hori, asma-tu egin dute”. Euskal Herrian barna ez ezik, Fran-tzian, Kuban edo Kurdistanen bar-na bidaiatuko du pelikulak. Gaine-ra,bertako zein atzerriko zinemagi-leen lanak izanda, pelikulan euska-ra izango da nagusi, egile gehienak euskaldunak direlako, baina beste hizkuntza batzuk ere izango dira, hala nola gaztelera, kurduera, frantsesa eta portugesa.

‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren hainbat fotograma. ADABAKI EKOIZTETXEA

Nafarroako Gobernuak lagundua

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

K

KRITIKA

Bigarrenaren zailtasunakHASIER REKONDO

KRITIKOAK latz jipoitu zituen arren, Witold Gom-browicz handiak horrela aholkatzen zigun literatur

lanak iruzkintzen jarduten dugunoi: “Literatur kritikaren xedea ez da gizaki batek bestea epaitzea, eskubi-de berberak dituzten bi pertsonali-tateen topagunea da. Beraz: ez eza-zu epairik eman. Zeure erreakzioen berri eman, besterik ez”. Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) bigarren lanak, Azala erre (Elkar, 2018), nire baitan sortu dituen erreakzioak gazi-gozoak dira. Anfo-ra hautsi da. Jakina da, Erraiak lehen eleberri bikain eta arrakasta-tsuaren ondorengoak topiko guztiak betetzeko aukera guztiak zituen. Izan ere, lehenaren gorentasuna pareka-tzea oso zaila zen, niretzako 2014ko libururik onena ezbairik gabe, eta ondotxo zekien hori Sarriugartek berak. “Nolabaiteko pornografia sexual eta emozional baten mugetan barrena, bakarrizketa adiktibo horre-tan zehar, irakurleak ez du atseden hartzeko aukera larregirik izango, plok-plok-plok onomatopeiaren lagun, gin-tonic bat prestatzeko eta irakurketari berriro ekiteko ez bada.”, adierazia nuen, duela 4 urte.

TITULUA: ‘AZALA ERRE’ EGILEA: DANELE SARRIUGARTE ARGITALETXEA: ELKAR, 2018

Erraietatik azalera jauzi handia dago. Lehen nobela handi batetik erdipurdiko bigarrenera egon dai-tekeena, apika. Eta jauzi hori egiteko Sarriugartek estiloa aldatzea eraba-ki arren, ez dio interesa piztu pertso-nalitate honi. Azala zuzenagoa da sintaxiaren aldetik, erraietako kora-pilo askaezinekin alderatuz. Dena den, formaren eraldatze horrek ez ditu bazter uzten egilea bera eta bere obsesioak. Bete-betean agertzen baitzaigu liburu osoan zehar, lehen liburuarekiko nolabaiteko distan-tzia formalak ez du halakorik edukian. Hiru atal klasikoetan, gehi epilogoa, banatzen da nobela: ikus-entzu-nezkoen mundu hiper-hipster eta hiper-itxuratian, non botere borro-kek egoen tamainak zizelkatzen bai-tituzten, Mirenek ogibidea eta ospea ditu xede. Jarraitzeko astunak diren data zehatzekin mugatu denbora jauziez eraiki ildo narratibo ezber-dinetan hain gustuko dituen digre-sioak tartekatzen dira. Halere, thri-ller-aren nolabaiteko kutsua duen tramak lotsagabe galtzen du intere-sa nobelak aurrera egin ahala, diru-paketearen elementua inozoa irudi-tu zait. Bartzelona eta Donostia

artean eszenaratzen dira Sarriugar-teri kuttun zaizkion gaiak eta pertsonaiak: Fundazio batek mun-tatu arte-lehiaketa baten azpijo-koak, sare sozialen dimentsio sozio-logikoa eta pertsonal eskizofreni-koak, norberaren auto-estimua bes-teen gain utzi beharrak sortzen dizkigun okatzeko eta horditzeko gogoak, gazteen ezintasunak etxe-bizitzak duintasunez eskuratzeko, krisiaren ondorengo etorkizun ilu-nen gaineko hausnarketak, artista izan beharraren frustrazioak... Betiere, ikuspegi feminista oso pertsonala ehundura gisa barreia-tzen da narrazioan. Esan dezadan, halaber, istorio nagu-siak ez duela, ez pisuagatik ez inte-resaren aldetik nobela oso bat erai-kitzeko nahikoa indarrik. Halere, digresioak etxeko marka dira eta horietan ematen du bere onena elgoibartarrak. Aurreko entregan baino neurtuagoak diren digresio-ongatik merezi du nobela laburrak. Izan ere, bigarrenak beti izaten dira zailenak jakituriaz epatatzeko gai-tasunari esker estreinakoz zerua ukitu duzunean. Hirugarrenaren zain geratzen gara, epai pertsona-lik gabe.

Erraietatik azalera jauzi handia dago. Lehen nobela handi batetik erdipurdiko bigarrenera egon daitekeena, apika

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SAIAKERA

‘Lurraldea eta herria’

Eneko Bidegain. Pamiela. 272 orr. 20 euro.

Zatiketaren arriskuez

Euskal Herriko lurraldearen zatiketak euskal

kontzientziaren ahultzea eragin du. Azken

urte eta hamarkadetan areagotu egin da

zatiketa administratiboaren eragina, herria-

ren batasunaren kaltetan. Zatiketa adminis-

tratiboaren diagnostikoaz harago, hura

gainditzeko neurriak jaso ditu liburuan

Eneko Bidegain irakasle eta ikasleak. Hala,

liburu honetan lantzen dira lurraldearen

batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri

batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko

kronika, herriaren askatasun egarria eta

egungo egoera administratiboak sortzen

duen egoera arriskutsua, besteak beste.

LITERATURA

‘L.A.A’

Maixa Zugasti. Algaida (Kutxa Irun saria). 152 orr. 18 euro.

Errealitatetik hartua

Donostian kokaturiko thriller psikologiko

honek egileari jazotako gertaera hunkigarri

batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk,

emakume batek laguntza eskatu zion.

Senarraren jipoiak eragindako ubelduz

beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren

pean, erabat izuturik. Errealitatean lez, orri

hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldu-

rrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra,

izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak

izango dira, harik eta bakoitza bere bakar-

dadea gainditzera ausartuko den arte. Lan

honekin Kutxa Irun Hiria saria irabazi zuen

Maixa Zugastik (Tolosa, 1973).

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

2. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

5. Zaldi mamarroa Ekaitz Goienetxea. Elkar (Igartza).

6. Lohia Maite Mutuberria. Pepitas de calabaza

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Uda batez Kurdistanen Zekine Turkeri. Elkar.

4. Tretatxu, lapurren gobernadorea Hector Ortega. Txertoa.

5. Armagabetzea Iñaki Egaña. Txalaparta.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

XABIER MENDIGURENIDAZLEA ETA EDITOREA

“Zaintzaren gaiak fribolitate puntu bat hartu duela uste dut”Alfonbra azpiko zikinkeriak aireratu ditu Mendigurenek ‘Zu entzuteko gaude’ bere azken liburuan. Andrazkoak protagonista, zaintzari lotutako hiru istorio bildu ditu bertan

JONEBATI ZABALA

ZZAINTZAREN inguruko liburu bat argitaratu nahi izan ez duen arren, Zu entzuteko gaude laneko orrialdee-tan barrena hedatzen da gai hori.

Hiru ipuinez osatu du bere argitalpen berria Xabier Mendigurenek (Beasain, 1964). Horie-tan, Irati, Edurne eta Berta protagonistek bakardadea, menpekotasunak dituzten pertsonen zaintzak ekar dezakeen sakrifizioa eta izateari zentzua aurkitzeko zailtasunekin bizi beharko dute. Aurrez planifikatu gabe, orain arte argitaratu dituen liburuekiko ezber-dinak diren elementuak bildu ditu idazleak liburuan, tematika eta tonu aldetik batez ere. Hala, Mendiguren beraren esanetan, “orain arte landu duen libururik diferenteena” da Zu entzuteko gaude (Elkar, 2018). Egunerokotasunean topa ditzakegun gai anitz

landu dituzu liburuan: bakardadea, menpeko-

tasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar

dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurki-

tu ez eta suizidioaren aukera. Zer nolakoa izan

da istorio bakoitzaren sortze prozesua? Beste edozein liburutan bezala, istorioak zure buru barruan hasten dira sortzen, mami-Xabier Mendiguren idazle eta editorea, Elkar argitaletxearen Donostiako egoitzan. RUBEN PLAZA

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

tzen, gorpuzten… Gero, une batean idazten jartzen zara, eta hasieran uste ez zenituen bideak hartzen ditu ipuinak. Oro har, esan liteke ez dela aurrez planifikatutako proze-sua. Gero, istorio horiek ahalik eta txukunen, ederren utzi nahi izaten dituzu berrirakurt-ze eta berridazteen bitartez, eta azkenik, isto-rio batzuk liburu barruan utzi, beste batzuk kanpoan utzi, osotasunak izan dezan zentzu bat, batasun bat. Zaintzaren gaia oso presente dago liburuan,

baina esan izan duzu ez duzula zaintzari

buruzko liburu bat egin nahi izan. 2016an hasi nintzen liburuko istorioak idaz-ten. Orduan ez zen hainbeste aipatzen gai hori, baina geroztik modan jarri dela ema-ten du. Horrek, batetik, poztu egin nau, beha-rrezkoa iruditzen zaidalako gizarte osoak iza-tea gai horren kezka eta ardura, baina beste-tik, iruditzen zait fribolitate puntu bat ere hartu duela batzuen ahotan. Horregatik, libu-ruko azken istorioan, 2018 honetan idatzita, badago halako ziri bat. “Zaintza da gure iraultza” esaten du artista batek irratian, eta hori entzuten duen protagonistak bere artean

hauxe pentsatu: “Eta Teresa Kalkutakoa Che Guevara berria”. Emakumeak dira hiru protagonistak eta ema-

kumeei ‘lotutako’ egitekoa izan ohi da zain-

tza. Hain beharrezkoa, baina era berean hain

ikusezindua eta gutxietsia dagoena. Ez nuke nahi inola ere inork pentsatzerik zaintzak emakumeen kontua izan behar due-nik. Baina egia da emakumeak gehiago ardu-ratzen direla besteez, eta baita lan hori oharkabean pasatzen zaigula ere. Hala ere,

Irakurraldi musikatuak

Goizero esaten diot ea zer den oinazea

Eta gauza berri bat erantzuten dit

Ez nekien hainbeste min kabi zitekeenik

Gorputz bakarrean (…)

Arnastea baita gaixotasunik iraunkorrena

Utzi beti min pixka bat biharko”

Andoni Tolosa ‘Morau’-ren abesti baten zatia-

rekin hasten da ‘Zu entzuteko gaude’ liburua.

Mendigurenek eta musikari hernaniarrak iraku-

rraldi musikatuak antolatu dituzte, liburuaren eta

diskoaren argitalpenak aprobetxatuz. “Aspalditik

segitzen dut Morauren ibilbidea. Biok ere antzeko

adina dugu. Azken diskoa egin duenean, ikusi

nuen bazela halako kidetasun bat, sentsibilitate

antzeko bat, arazo zenbaiti ekiteko orduan samur-

tasuna eta umorea erabiltzeko joera bat”.

Izan ere, Morauk liburuan ageri den gai bati hel-

du dio ‘Egunsentiak alperrentzat’ diskoan: ama-

ren zaintza prozesua. “Pentsatu nuen, orain arte

inoiz egin ez dudan arren, polita izan zitekeela

kantu eta kontu aritzea, musika eta literatura uztar-

tuz, eta hortxe hasi zen gure arteko elkarlana”,

azaldu du Mendigurenek. Emanaldi bakarra egin

dute orain arte, eta Mendigurenen esanetan “oso

pozik” geratu dira, “bai gu biok, bai hurbildu diren

entzule eta antolatzaileak ere”. Hurrengoaren zain

geratuko gara beraz.

beste gai asko agertzen dira ipuinetan, zain-tzaz gain. Alfonbra azpiko sekretuak, ‘zikinkeria’ age-

rian utzi nahi izan duzu... Istorio triste sama-

rrak direla esan dezakegu. Ez dira komeriak... Baina ez pentsa; aurrekoan, jendaurreko irakurketa bat egin nuen, eta ohartu nintzen umore eta ironia ugari dagoela lerro artean. Orain arte argitaratu dituzun liburuekin alde-

ratuz, esan duzu hau dela diferenteena, gaiei

dagokionez, bereziki. Zer dela-eta aldaketa? Bai, orain arte, bikote kontuak eta gizarte ara-zoak ateratzen zitzaizkidan batez ere, edo biak nahastuta. Eta baliteke hurrengo nire libu-ruetan ere horiek agertzea, baina liburu hau desberdin atera da. Zergatik? Ba, ez nuke jakingo esaten. Ez da aurrez hartutako era-bakia izan. Bizitzak berak eramaten zaitu ba-tzuetan leku batera edo bestera, eta ederra da ez jakitea zer etorriko den hurrena. Hiru ipuinetako protagonistak emakumezkoak

izateaz gain, andrazkoak dira istorioetako

harreman esanguratsuenetakoak ere. Hori ere

berria dela esan duzu. Zer dela-eta aldaketa? Gauza bera esan beharko nuke: berez atera zaidala. Beharbada, inguruan emakumeak ditudalako, haiei entzuten diedalako eta zer-bait ikasi nahi nukeelako. Barrako solasgaiek ez naute askorik erakartzen. Aurreko liburuetan izenik gabeko kokapenak

ziren nagusi eta oraingoan argi ageri da Donos-

tia eszenatoki gisa. Beste edozein leku ere izan zitekeen. Bertan bizi naizelako, modu naturalean atera zaizkit Donostian kokatuak. Baina geografiak ez du markatzen istorioen nondik norakoa, errefe-rentzia ezagun batzuk emateaz gainera, ira-kurleei ezagunak egingo zaizkienak. Berrikuntzen bila gabiltza beti? Ala erronka

bat ere izan daiteke idazlearentzat? Idazleok ahots, tonu, estilo baten bila ibili ohi gara urtetan. Eta lortzen dugunean, tentazioa izan dezakegu bertan goxo egiteko, errepika-penean jausteko… Ni ez naiz berariaz tema-tu berrikuntzak bilatzen, eta oro har esango nuke nire ohiko idazkera topatuko duela ira-kurleak, baina egia da, baita ere, landuriko gaietan badirela desberdintasunak. Idazlea editore, editorea idazle. Idazle gisa bai-

no, hedabideetan gehiagotan agertzen zara

editore lanari lotutakoekin. Jada liburu asko

duzu atzean, baina zelan bizi izaten duzu bes-

te aldean egote hori? Nire ogibidea da editore izatea, eta horrez gain, izugarri maite dudan zeregina da, auke-ra ematen baitit jende oso interesgarria eza-gutzeko, besteen istorioak inork baino lehe-nago irakurtzeko, eta istorio horiek hobetzen laguntzeko. Neure istorio propioak idaztea oporretako eta denbora libreko lan bat da, gero eta gehiago. Bigarren honek ere asko ematen dit, neurri batean, baina ez da zentra-la nire eguneroko bizitzan. Idazle gisa denetik probatu duzu, baina ipui-

netara jo duzu oraingoan ere. Batetik, istorio bakoitzak esaten dizu, nola-bait, zein den hori garatzeko generorik, luze-rarik, tonurik egokiena. Bestetik, baina, uste dut urteekin neureago sentitzen ditudan for-mak hobesten joan naizela, eta fidelitate han-

diena ipuinari diodala esan liteke. Ipuin luze samarrak, estilo errealistan emanak, zailta-sun tekniko berezirik erantsi gabe. Duela gutxi Elkar fundazioak euskarazko kul-

turaren kontsumoaren inguruan egindako

azterketak datu kezkagarriak atera zituen argi-

tara. Editore eta idazle gisa zein hausnarketa

egiten duzu honen inguruan? Zuk zeuk esan duzu, datu kezkagarriak dira. Gainera, uste dut errealitatean datu horiek are kaxkarragoak izango direla. Noski, ezin horrekin poztu, baina ezta etsi ere. Akuilatu egin behar gaitu gogorrago ekiteko: euskaltza-le gisa exijenteago izateko, bai gure bizitza pribatuan bai erakundeen aurrean, bai kon-tsumitzaile garen neurrian. Eta herri gisa ere, erosokerian eta etsipenean erori gabe, aurre-rapausoak eman behar ditugu, ausardiaz eta argitasunez. Esana duzu transmisioak huts egiten duela.

Hori izan daiteke arrazoietako bat? Hori konstatazio bat da. Aldi berean da gabezia askoren efektua eta arazo zenbaiten iturria. Konponbideak jartzeko, mila arlotan egin behar da lan, batera: euskal kultura era-kargarriago eginez, baina baita ere bideak jarriz sorkuntza garatzeko, gazteengana iris-teko, gizarte osoak euskaraz funtzionatzen hasteko…

Liburuan nire ohiko idazkera topatuko du irakurleak, baina egia da landuriko gaietan badirela

desberdintasunak”

Uste dut urteekin neureago sentitzen ditudan formak hobesten joan naizela, eta fidelitate handiena ipuinari diodala”

DONOSTIA

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura

Errotuluen arkitekturaDenda baten espaziorik esanguratsuena erakusleihoa bilakatu da, dendaren aurpegia. Arreta gutxiago eskaintzen zaie dendaren grafika eta errotulazioari, izen eta izendapenari

BBERRIKI, Iruñeko Auzolan liburu-dendaren itxiera-rekin esnatu gara. Urte luzez Iruñeko kale paisaia-

ren parte izan den denda baten bizitza-bukaerak tristura sortzen du: espazioa oroitzapenen gordailu baita, hala nola lan egiteko eredu baten heriotza. Sareetan liburu-den-dak jokatu duen eskola funtzioa eta erreferentzialtasuna goraipatu da, dendak lotura eta istorio asko eka-rri baitizkio Iruñerriari. Arkitekto baten ikuspegitik berriz, deigarria egiten da Auzolan liburu-dendaren erakusleiho eta grafikoa-ren diseinua. Nabarmena da denda-ren irudia letren diseinu zaindu batek osatzen duela, dendaren fatxada eta leihoetara zehatz egoki-turikoa. Antzinako denda bat ixten denean, berarekin batera joan ohi da garai bateko denden presentzia kalean ulertzeko modu bat. Urte luzez zutik iraundako, ongi erai-kitako eta diseinaturiko eraikinak ondare arkitektoniko bilakatzen ditu-gu, betirako gurekin egon daitezen. Denden diseinuarekin ez dugu modu berean jokatzen –uste dugu barne diseinuak ez duela eraikinen katego-riarik–. Eraikuntzak garai bakoitza-ren balio-sistema eta ulerpenak agertzen ditu, izan eraikin edo den-da. Baliteke gai honen inguruan hausnarketa bat planteatu behar iza-tea, ondareak gure identitatearen babesa mantentzearen helburua badu, aktibitate ekonomiko herrita-rrak ere identitatearen babesari ekar-pena egin liezaiokeelako. HERRI PAISAIAREN PARTE Seguru gutako askoren burutik pasa dela gure herriko denda mitikoen argazki bilduma bat egitea, gure herriko pertsona adin-duen ahotsetik istorio-gra-baketak egitea bezalaxe. Herri paisaiaren parte direlako pertsonak, eta baita ingurune materiala ere. Argazki historikoetan kaleen zoruak, eguneroko bizitzarekin lotura zuten objektuak eta espazioen mate-rialtasuna ikusten ditugunean –fon-doko eszenografia arkitektura da–, antropologia ariketa bat egiten ari gara, aldi berean. Pertsonen bizimo-du, behar eta interesen inguruko informazioa materian irakurgai dela, alegia.

Denden erakusleihoak, sarrera-ateak eta errotulazioak kaletik ikus-ten diren lehen solairuetako esze-nografia eratzen dute. Errotulazioa dendaren izen grafikoa da. Batzue-tan paretara pegaturik, urri pareta-ri elkartzut zintzilik. Izena eta logo-tipoa –sinbolo grafiko bat– oso garrantzitsuak dira identitate bat eratzeko unean, izan enpresa bat zein herri bat. BALIO IDENTITARIOA Esaterako, euskal identitatearen osaketan euskal tipografia bat egin da, laubu-ruarekin batera sortutakoa. Euskal tipografiak masa beltz handia du, egurrez egina izateko, ukitu arkai-koa gaineratu nahi izan zaiolako, hala nola mendia duen lurralde baten izaera tipografiaren konta-kizuna helarazi. Euskal Herriko Uni-bertsitateak ere Chillidak egindako logotipoa du, identifikagarritasun maila handikoa, eta duela urte pare bat tipografia propio bat sortu zuen identitate-marka gisa. Bilboko den-den tipografia eta grafikoen ingu-ruan Koldo Atxagak ikerketa buru-tu eta liburu batean jaso zuen (Bil-bao tipográfico, 2007), Bilboko pai-saia urbanoaren lanketa historiko-tzat hartu daitekeena. Adibide horiek grafikagintzaren balio iden-titarioa azpimarratzen dute. Gaur eguneko denden diseinuan errotulazioak hartu duen bidea garaikidetasunaren azkartasun eta efimerotasunaren ondorioa da, letrengan eroria. Denda askoren bizitza laburrak gure garaia azaltzen du, eta materialtasun eta grafikoetan estanpaturik ageri da. Ez da arrunta latoiz edo harriz egin-dako errotulazioa, eta bai berriz, binilo batean inprimaturiko irudi plano eta plastifikatua. Behin behi-nekotasunaren materialtasuna da hau. Bada hiru hilabeteko iraupena ere izan ez duen dendarik, eta horrek espazioaren eraikuntzan isla zuzena du, inbertsio txikia, azkar eraiki eta deseraikitzeko aukera diseinuaren funtsa baita –diseinua dagoen kasuetan–. Garai bateko dendetako errotulazioa gai garran-tzitsua zen, ezagutzera emateko nola izendatu ez baitzen hala moduzko zeregina. Dendaren fatxa-da propio bat egiten zen eta bertan grafikoak leku zentrala zuen. Mate-rial nobleak erabiltzen ziren, gogo-rrak, pisutsuak, indartsuak. Iraun-gitze data luzearekin, dendaren lema gisa. Garaiko teknologia eta tokiko artisautzaren lekuko mate-rialak erabiltzen ziren, oso lan zain-duak, arotz, errementari eta hargi-nen lan taldean. Heroiko hitza bolo-bolo dabilen garai honetan, baliteke garai bateko denden diseinuaren grafikagintza-ren defentsa egitea herri-identita-tearen ekintza heroiko gertatzea egunen batean.

ULA IRURETAGOIENA

Errotulazioak berebiziko garrantzia du negozio baten identitatea eratzerakoan. Lerroon gainean,

oraintsu ateak itxi dituen Iruñeko Auzolan liburu-dendaren erakuslehioa. THINKSTOCK I PATXI CASCANTE

“Denden

erakuslehioak,

sarrera-ateak eta

errotulazioak kaletik

ikusten diren lehen

solairuetako

eszenografia

eratzen dute”

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Udaberriko poesia ufadakEzra Pound eta Al Bertoren antologiak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak. Luigi Anselmik euskaratu ditu poeta estatubatuarraren poemak, eta Joxemari Sestorainek, berriz, portugaldarrarenak

JULENE LARRAÑAGA

MMUNDU zabaleko poesia euskarara ekartzeko bere ahalegin etenga-bean, beste bi ale berri

gehitu ditu bere uztara Susaren Poe-sia Kaierak bildumak. Hain zuzen, Ezra Pound estatubatuarraren eta Al Berto portugaldarraren poesia anto-logiak gehitu dira zerrendara. Kaie-ra berri hauekin 26 zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiaturiko bil-duma. Al Berto, jatorrizko izenez Alberto Raposo Pidwell (Coimbra, 1948 – Lis-boa, 1997), XX. mendeko Portugalgo idazlerik erreferentziazkoena da. “Bazterreko etiketa atxiki izan zaio sarri, baina gaur egun Fernando Pessoaren ondorengo poeta portu-galdar antologatuenen artean dago”, Poesia Kaieren zuzendari Beñat Sara-solak azaldu duenez. Hala ere, ez da idazle ezaguna euskal letretan, euskaraz ez baitugu bere poemarik izan orain arte. Joxemari Sestorai-nek euskaratu ditu aurrenekoz haren poemetako batzuk, eta, beraz, anto-logia hau balio handikoa dugu euskal irakurleek autore honen berri izan dezaten. O Medo (Trabalho Poético 1974-1986) antologia hartzen da Al Bertoren poesiaren lan gorena; Sestorainen itzulpenaren oinarria, ordea, O ulti-mo coraçao do sonho (Ametsaren azken bihotza) antologia izan da. “Oso poeta pertsonala eta aberasga-rria da, eta ez oso ezaguna. Merezi du deskubritzea”, nabamendu zuen Sestorainek antologiaren aurkezpe-

nean. “Bazterreko jendearen erretra-tugile fina” izan zen poeta portugal-darra, itzultzailearen esanetan. Ezra Pound (1885-1972) XX. mendeko poesiaren ezinbesteko erreferentzia da, “imaginismoa deitu izan zitzaion mugimendu abangoardistako buru garrantzitsuenetakoa”, Sarasolaren esanetan. Sona handiko idazlea den arren, euskaraz oso gutxi irakurri ahal izan dira bere lanak. Bernardo Atxagaren Etiopia-n ageri dira haren erreferentziak, besteak beste, eta bere olerki batzuk ere euskaratuta daude, Jabier Kaltzakorta edo Eduardo Gil Beraren eskutik, besteak beste. Ora-ingoan Luigi Anselmi itzultzaileak harrapatu du Pounden unibertso poetikoa, eta euskaraz eman du, haren ibilbidearen lagin bat osatuz. “Ezra Pound XX. mendeko poetarik handienetarikoa izan zen”, uste du

Anselmik. “Ez bakarrik idatzi zitue-nengatik, baita, nola edo hala, bere aroko zenbait olerkari eta idazleren-gan izan zuen zuzeneko edo zeharka-ko eragin handiagatik ere: T. S. Eliot, D. H. Lawrence, Robert Frost, John Doss Passos, Beat belaunaldikoak eta William Carlos Williams, besteak beste, James Joyce ahaztu gabe. Aipatzekoa da, baita ere, Erdi Aroko poesia –Arbaut Daniel, Guido Caval-canti, Dante bera– eta, batez ere, Ekialde Urrunekoa –Txinerazkoa, batik bat– Europara hurbiltzeko egin zuen lana”, nabarmendu du Ansel-mik. FAXISMOAREN ITZALPEAN Idahon jaio bazen ere, 1885ean, artean gaz-tea zela, Europara joan zan Pound, eta Italian finkatu zen. Bigarren Mundu Gerraren atarian, faxismoa-ren aldeko idazkiak idazten hasi zen. Faxismoa babestea, horixe izan da,

Anselmiren esanetan, bere figura zikindu zuena, eta, neurri batean, bere literatura ekarpenari itzala egin diona. “Jendea oroitu ohi da batez ere, Italian zegoela, Mussoliniren faxismoaren alde egin zuela. Sobe-ra ordainduko zuen hori hamahiru bat urtez eroetxe batean zarratu-rik...”. Halere, Anselmiren esanetan, lan handia egin zuen beste idazle kide batzuk laguntzen, adibidez: “Inork gutxik aipatzen du nola egin zuen lan bere idazle-kide eta lagu-nen alde Ingalaterran bizi zenean, batez ere, hauen karreren hastape-netan, bakarrik eta laguntzarik gabe zeudenean. Bera gabe agian ez genuen Eliot-en The Waste Land (Lur Eremua) ezagutuko guregana heldu den bezala. Berebizikoa izan zen, halaber, James Joyce-ren Ulysses Parisen argitaratzeko eta zabaltzeko egin zuen ahalegin arra-kastatsua, liburu hori Ingalaterran

eta Estatu Batuetan debekatu zuten garaian”. Kartzelan eta ospitale psi-kiatriko batean preso egon ostean, Italian hil zen Pound, 1972an. Idazleak bere bizitzan egindako lite-ratur-lan ugariaren lagin bat baino ez da Anselmik itzulitakoa “idazlea-ren garai eta estilo guztietatik zerbait ekarri nahiko lukeena”. Pounden sorkuntza aldia luzea izan zenez –mendearen hastapenetik 1970eko hamarkadara arte– eta idatzitako obra motak oso ezberdinak –poema laburrak, itzulpenak, kantu luze eta landuak–, zailtasunak izan ditu Anselmik aukeraketa egiterakoan. “Dena den, zailtasunik handiena, itzulpen guztietan bezala –eta batez ere poesia itzulpen guztietan beza-la–, itzulpena dela nabaritzen ez den testu poetiko bat birsortzea izan da, xede hizkuntzan sorburukoa balitz bezala irakurriko litzatekeena”.

Al Berto ezizenez egin zen ezagun Alberto Raposo.

Idahon jaioa, Europan bizi izan zen Ezra Pound poeta.

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.andonicanela.com

Andoni Canela Tutera, 1969

Datorren astean...

Jon Goikouria