8
GIPUZKOAKO HITZA JAGOBA MANTEROLA / FOKU Zahar etxeetako egoiliarrak dira Gipuzkoan koronabirusagatik hildako hamar lagunetik zazpi baino gehiago b Datu ofizialen arabera, orain arte 177 lagun hil dira lurraldean, eta 2.230 gaixotu b 2-3 Zahar etxeak, pandemiaren foku nagusi Grabaketa ‘Korosagasti’ filmak duela 93 urte Beizaman izandako bi hilketa ditu oinarri 6 Hezkuntza Errenteriako Udalak ikasle guztien eskura jarri ditu Internet zerbitzua eta ordenagailuak 5 Ostirala 2020ko apirilaren 17a XI. urtea 441. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

GIPUZKOAKOHITZA

JAG

OB

A M

AN

TE

RO

LA

/ F

OK

U

Zahar etxeetako egoiliarrak dira Gipuzkoan koronabirusagatik hildako hamar lagunetik zazpi baino gehiago b Datu ofizialen arabera, orain arte 177 lagun hil dira lurraldean, eta 2.230 gaixotu b 2-3

Zahar etxeak,pandemiaren foku nagusi

Grabaketa ‘Korosagasti’ filmakduela 93 urte Beizaman

izandako bi hilketa ditu oinarri

6Hezkuntza Errenteriako Udalakikasle guztien eskura jarri ditu

Internet zerbitzua eta ordenagailuak

5Ostirala

2020ko apirilaren 17aXI. urtea441. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

2GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2020ko apirilaren 17aAstekoa

Miren Garate

Telefonoz «zermoduz?» galde-tu orduko leher-tu da. Arnasahartu du, eta«gaizki, baina

hitz egin nahi dut» erantzun du.«Jendeak jakin egin behar du zerari den gertatzen». Zahar etxe ba-teko langilea da (ez du izenikeman nahi). Koronabirusak gai-xotuta, etxeko logelan dago ba-kartuta. Kontatu du birusak ezdiola oso gogor erasan, burukomina eta sukar pixka bat dituenarren, eta «gaizki» hori psikolo-gikoa dela batik bat. «Deprimitu-ta nago; pertsona koitadu horiek[egoitzako erabiltzaileak] noladauden pentsatzen hasten naiz,eta ezin diot negar egiteari utzi».Emakumeak bular bistan, ez da-

goelako batarik; serumak zeloe-kin itsatsita, eskegitzeko burdi-nak falta direlako; baliabide alde-tik, ia ezer gabe gelditzen; eta jan-gela nagusia, «Ifema modukozerbait» bihurtuta. Horiek diraeman dituen adibideetako ba-tzuk. «Gauza oso larriak ari diragertatzen. Guk pertsonak ikustenditugu, baina goikoek, dirua ba-karrik». Apirilaren 2ko Berria FMpod-

castean ere elkarrizketatu zutenlangile bera. Orduan ere kontatuzuen beharrezko baliabiderik ga-be ari zirela lanean: besteak beste,maskara bakarra izaten zutela as-te osorako eta beren burua babes-teko bestelako ekipamendurikere ez zutela. Hori dela medio, lan-gileak eta erabiltzaileak gaixotze-ko beldur zirela azaldu zuen. Ba-da, azken asteotan gertatutakoekerakutsi dute bazutela funtsa ha-

ren kezkek. Zahar etxe horretan38 langile daude gaixorik, eta era-biltzaileetako asko ere bai. Antzekoa da egoera beste egoi-

tza batzuetan ere. Gipuzkoan, 177lagun hil dira koronabirusagatik,eta horietatik 117 zahar etxeetakoegoiliarrak ziren —asteazkenekoada adinekoen datua—; beste erabatera esanda, hamarretik zazpiinguru. Guztira, adinekoen 65egoitza daude lurraldean, eta5.425 laguni ematen diete zerbi-tzua. Horietatik hamaseitan dau-de baieztatuta koronabirus ka-suak, eta, ELA sindikatuak eman-dako datuen arabera, egoera be-reziki larria da hirutan: TolosakoIurreamendin, Ordiziako San Jo-sen eta Arrasateko Iturbiden,egoiliarren %80 gaixotu dira, etalangileen herenak. Sindikatuakhorietako biren —Iurreamendi etaSan Jose—, Zumarragako Argixa-

oren eta Gipuzkoako Foru Aldun-diaren aurkako salaketa jarri duaste honetan, langileen osasune-rako eskubidea eta bizitzarako es-kubidea urratu direla iritzita. Ez du horietan lan egiten Gi-

puzkoako Hitza-rekin hitz eginduen langileak, baina azaldu dubabes aldetik «gabezia handiak»dituztela lan egiten duen zentro-an ere. «Otsailean hasi zitzaizki-gun geure burua babesteko eki-pamenduak nola jarri erakusten,baina nik ez dut ikusi halako eki-pamendurik. Zergatik ez dute ja-rri baliabiderik eta bitartekorik?Bagenekien zer zetorren». Gogo-ratu du, zerbitzu publikoa ematenduten arren, kudeaketa pribatu-ko enpresak direla gehienak.«Eta enpresa horiek dirua badu-te. Erabiltzaileak, ordea, diruaegiteko tresna huts moduan tra-tatzen dituzte».

Kopuruei dagokienez, berriz,estatistika ofizialak errealitatetikurrun daudela uste du. «Bainaezin dugu frogatu, hori da arazoa.Hasieratik haserretzen nintzen:esaten zuten ‘hainbeste langilegaixotuta, eta erabiltzailerik ez’.Jakina, ez zietelako egiten testik».Azaldu du orain hasi direla sinto-maren bat duten adinekoei pro-bak egiten. «Eta ia guztiek positi-bo ematen dute». Gipuzkoan, martxoaren 26an

baieztatu zuten koronabirusaga-tik zahar etxe batean hildako ba-ten lehen kasua, orain dela hiruaste eskas —ordurako, konfina-menduaren neurriak ia bi aste ze-ramatzan indarrean—. «Nire so-lairuan, martxoaren 4an, gizo-nezko bat hil zen. Koronabirusa-ren sintomak zituen, eta ospitale-ra eraman zuten. Esan zidatenarnas aparatuko infekzio baten-

«Laguntza psikologikoa beharko dugu guztiok». Zahar etxe bateko langile baten larrialdi mezua da.Gipuzkoan, koronabirusaren eraginez hildakoen hamarretik zazpi inguru adinekoen egoitzetakoegoiliarrak dira. Erabiltzaileen %80 gaixotu dira horietako batzuetan, eta langileetako asko ere bai.

Zahar etxeak, birusaren bazka

Tolosako Iurreamendi egoitza; ELAren datuen arabera, erabiltzaileen %80k koronabirusa harrapatu dute egoitza horretan. JON URBE / FOKU

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Astekoa

gatik hil zela, baina berez ez zuenarnasketa arazorik. Bi egun lehe-nago ondo zegoen. Ez zioten pro-barik egin. Urte asko daramatza-gu honetan lanean, eta gutxi go-rabehera suma dezakegu jendeanola dagoen».Aurreko astean gaixotu zen

langilea; bezperan, 38 adinekorihartu zien tenperatura, eta erdiekbaino gehiagok zuten sukarra.«Eta ni gaixotu nintzenetik askookertu da egoera. Ni ez naiz ari bi-zitzen orain nire lankideak bizi-tzen ari direna, eta, hala ere, askoari naiz sufritzen. Laguntza psiko-logikoa beharko dugu guztiok».Izan ere, harreman estua izatendute langileek egoiliarrekin.«Guretzat oso garrantzitsuak di-ra; maite ditugu, asko egoten garahaiekin, haien familiak bezalako-ak gara. Sekulako deskontrola da-go; izugarria da gertatzen ari de-na».

Otsailaren amaieran lehenaZahar etxeetan dauden adinekoeierasan die, batik bat, koronabiru-sak Gipuzkoan, baina ez haiei ba-karrik, noski. Otsailaren amaie-ran baieztatu zuten lehen positi-boa lurraldean, eta ordutik2.230era igo da gaixotu direnenkopurua. Horietatik 279 ospitale-an daude. Hego Euskal Herrikogainerako lurraldeetan baino ho-beak dira datuak: Bizkaian, 489dira hildakoak; Araban, 290; etaNafarroan, 261. Aste honetako as-teartea izan da orain arteko egu-nik beltzena Gipuzkoan, 25 lagunhil baitziren egun bakar batean.Biztanleriaren eta gaixotutako-

en kopuruaren arteko propor-tzioa kontuan hartuta, badaudealdeak herri batzuetatik bestera.Herri txikiak aparte utziz gero,Arrasate da batez beste gaixogehien dituzten herrietako bat:22.000 biztanle ditu, eta 191 gai-xotu dira (%0,9 inguru). Horrenarrazoia zein izan daitekeen gal-detuta, pandemia «oso azkar»hedatu dela erantzun dute udale-ko iturriek. «Baina oraindik ezdakigu ziur zergatik eragin dueneremu batzuetan era batera edobestera; oso zaila da daturik gabebalorazio bat egitea».Ordizia, Zumarraga, Tolosa eta

Eibar dira batezbesteko handie-nak dituzten beste herrietako ba-tzuk. Kontrako aldean, propor-tzioan gaixotu gutxien dituztenenartean, Azpeitia, Azkoitia eta De-ba dira adibideetako batzuk. Az-peitiak, adibidez, 15.000 biztanleditu, eta zortzi kasu baieztatu dituoraingoz (%0,05). Hamasei he-rrik, berriz, garbi jarraitzen dute:Abaltzisketak, Altzagak, Balia-rrainek, Beizamak, Berrobik, El-

duainek, Errezilek, Gabiriak,Gaintzak, Gazteluk, Ikaztegietak,Larraulek, Leintz Gatzagak,Orendainek, Orexak eta Zerai-

nek. Guztiak ere 650 biztanle bai-no gutxiagoko herriak dira. Donostiari dagokionez, orain

arte 514 kasu daude baieztatuta(biztanleen %0,28). Aste honetanbeste datu bat ere eman du EnekoGoia alkateak: martxoaren 14tikapirilaren 13ra bitartean 172 he-riotza erregistratu dira Polloekohilerrian, iaz epe berean baino

%43 gehiago. Horietatik 29k zu-ten koronabirusa diagnostikatuta(%17). Beraz, gaixo horiek alde ba-tera utzita ere, iaz baino 23 herio-

tza gehiago izan dira. Po-sible da hildakoetako ba-tzuek koronabirusa iza-tea baina baieztatu gabeegotea.Herritarren osasun

egoeraz gain, egoera eko-nomikoa bihurtu da uda-len beste buruko min na-gusietako bat. Egoera be-rria izanik, inprobisatzea

tokatu zaie. Gizarte larrialdietara-ko laguntzak indartzea eta haientramitazioa erraztea, etxez etxekolaguntza ematea, zerga hobari ba-tzuk ematea, merkataritza susta-tzeko kanpaina bat egitea, ekono-mia berraktibatzeko bonuak sor-tzea (10 euro herritarrak jartzenditu eta 20 udalak) eta beste hain-bat neurri hartu dituela kontatu

dute Arrasateko Udalean. Eta an-tzeko neurriak hartu dituzte gai-nerako herri gehienetan ere, to-kian tokiko errealitatera egokitu-ta. Enpresa askok, berriz, enple-

gua erregulatzeko espedienteeta-ra jo dute. 8.524 espediente aur-

keztu dira jada, eta 55.015 langile-ri eragiten diete. Aurrera begiraere ziurgabetasuna da nagusi.«Seguru asko beste mota batekoespedienteak beharko diren ga-raietara ari gara hurbiltzen», esanzuen herenegun Jon Azkue Jaur-laritzako Lan sailburuordeak.

Datu ofizialen arabera, orain arte 177 lagun hil diraCOVID-19 gaitzagatik, eta 2.230 daude gaixorik

Enplegua aldi baterakoerregulatzeko 8.500espediente aurkeztu dira, eta55.000 langileri eragiten diete

ITURRIA: EUSKALGEO, EUSKO JAURLARITZA, BERRIA

Mapa gaineko zenbakiak barrutiak izendatzeko kodeak dira; jo beheko taulara datuak ikusteko.

1-25

25-50

50-75

75-100

100dik gora

Koronabirus kasuak Gipuzkoan, osasun eremuka

Donostia eta inguruak

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

Alegia eta inguruak

Altza (Donostia)

Amara Berri (Donostia)

Amara erdialdea (Donostia)

Andoain

Arrasate eta inguruak

Azkoitia

Azpeitia-Errezil

Beasain eta inguruak

Beraun (Errenteria)

Bergara eta inguruak

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

Bidebieta (Donostia)

Deba-Mutriku

Dunboa (Irun)

Egia (Donostia)

Eibar

Elgoibar eta inguruak

Erdialdea (Irun)

Gros (Donostia)

Hernani-Urnieta-Astigarraga

Hondarribia

Ibarra eta inguruak

18

96

73

37

31

194

11

9

47

26

34

15

16

59

33

110

43

107

64

62

30

26

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

Intxaurrondo (Donostia)

Iztieta (Errenteria)

Lasarte-Oria-Usurbil

Lazkao eta inguruak

Legazpi

Leintz bailara

Lezo-Pasai Donibane

Loiola (Donostia)

Oiartzun

Oñati

Ondarreta (Donostia)

34

35

36

37

38

39

40

41

42

43

Ordizia eta inguruak

Parte Zaharra (Donostia)

Pasai Antxo

Pasai San Pedro

Tolosa aldea

Torrekua (Eibar)

Villabona-Amasa eta inguruak

Zarautz-Orio-Aia

Zumaia eta inguruak

Zumarraga eta inguruak

19

49

39

17

23

38

24

19

17

35

105

80

30

8

19

101

56

57

124

53

57

Koronabiruskasuak

Koronabiruskasuak

Koronabiruskasuak

Koronabiruskasuak

40

43

34

38

39

33

2042

28

29

26

32

25

24

22

27

14

41

18

16

3113

21

17

11

8

6

9

5

7

1

30

36

33

35

20

29

23

24

37

10

19

31

15

12

4

3

2

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

RIRITZIALeire Narbaiza

Bentanak

Bentanak nahi ditutaitatu gaurkoan. Ben-tanak ezeren gainetik,bentana-egunak bizi

ditugulako. Bat baino gehiagoharrituko zen berba hori aukera-tu izanaz, zatar eta erdarakadairitzita. Hala leporatu digutegeuri, euskara kaskarra darabil-gula «bentana» esanda. Guk,lotsatuta, men egin izan dugu.Baina liberatu garenez, aldarri-katu eta erabili beharko genuke-elakoan nago. Harro. Bentana ezdelako leihoa, leihoa ez delakobentana. Bentana-egunak bizi ditugula

esan berri dut. Bai, balkoiaren

kontrapuntu. Nonahi aipatzendirelako balkoiak eta terrazak,baina denek ez dute pribilegiohori. Herri eta hirietan etxe ba-rruko aterabideek markatzendute gure estatusa konfinamen-duan: goi maila, terraza; erdimaila, balkoia; eta behe maila,bentana (edo leihoa, bale, tira).Orain konturatu gara —leheninori oharkabean pasatu bazi-tzaion— zein garrantzitsuak direnfatxadako zulo horiek: zenbat etanolakoak diren, zein orientazioduten. Orain jakin dugu metrokoadroko balkoia zelako arnas-gunea den. Bizitza eta zeruertza,hegal baten.

Bentana-egunak dira, ez soilikaurrerago esandakoagatik. Etxe-zuloan sartuta, sofatik badugumodua munduari begiratzeko:telebista. Gailu hori da etengabezabalik dugun leihoa. Antza de-nez, egunotan aspaldian bainoaudientzia handiagoak dituztetelebista kateek, ETB 1ek izanezik. Ia zero izan da pantaila kuo-ta. Eta normala begitantzen zait;izan ere, erreposizioak baino ezdituzte jartzen. Hori, printzipioz,ez da txarra berriro ere jartzen di-ren saioak onak eta askotakoakbadira. Baina aurreko astebu-ruan, esaterako, jarri duten baka-rra izan dira antzinako kirol pro-

bak. Ostiral Santuan txirrindula-ritza, 2012ko Itzuliko etapa bat(2012koa!), ostean meza eta on-doren estropadak! Gauean, pilotapartida. Partida hori hain zen za-harra, ezen frontoiko hormakzuriak ziren! Pasa den mendekopartida! Batzuek begi onez ikusi-ko dute kirol emankizun zaha-rrak berrematea. Kontua da eus-karaz dugun kate publiko baka-rrak askoz bideoteka handiagoaduela, eta era askotako saioakemititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ezda fikzioa versus kirola, ez. Jendegehien aseko duen eskaintzaematea da, ikusleak kontuanizango dituena, eta euskara hel-buru ere baduena. Bentana hori,ETB 1ena, gero eta itxiago, geroeta alferrik galduago; tapiatuta.Bentana-egunak dira, telebis-

tako pantailak ez ezik telefono,tablet eta ordenagailuetakoek

sekulako garrantzia hartu dutegure artean. Lanerako, ikasteko,munduaren berri izateko. Win-

dows egunakbataia ditzakeguapple, ubuntu edo android erabiliarren. Bentana horiek ere nabar-men laga dute gure klase sozialaeta estatus ekonomikoa zein den.Zenbat gailu eta nolakoak ditu-gun, zelako wifia, zenbat datugasta genitzakeen, zein presta-kuntza dugun teknologia horiguztiori erabiltzeko... Argi ikusidugu telelanean gabiltzan irakas-leok: egoera honek arrakala so-ziala handitu baino ez du egingo.Baina segi dezagun berba egitenstreamingbidez ikusi beharrekoserieez, ezer gertatuko ez balitzbezala, denon eskura balego lez.Bentana-egunak dira. Ahalik

eta ondoen eman ditzagun, ate-irekien egunak etorri eta gozatuarte! Zaindu zeuen burua, zainduelkar!

Jar dezaguneskultura uhartetik

450 metrora,Pasealeku Berrian,

ingurumeneankalterik eragin gabe

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aIritzia

Zer gertatzen ari da Santa Klarakoitsasargiarekin eta uhartearekin?

Parkea Bizirik

Kukulunbera

DonostiakoSanta Klarauhartekoitsasargia1864an argiz-tatu zen. Bere

eginkizunik handiena, Igeldokoitsasargiarekin batera, Kontxakobadian sartzen ziren itsasontzienistripuak ekiditea izan da. Balionabarmena du bere interes histo-rikoagatik, kokapenagatik eta bi-deragarritasunagatik, eta ondarebalioa duten itsasargien katalo-goan jasota dauka Kultura Minis-terioak. Uharteko itsasargia jen-dearen ondare kolektiboa da.2018an Donostiako udal gober-

nuak, turismo industriaren me-sedetan, itsasargiaren eraikun-tzaren barrunbea haustea etabertan eskultura bat jartzea agin-du zuen, horretarako itsasargianbertan zeuden ondare balioaksuntsitu behar baziren ere. Gal-datutako burdinazko eskailerakiribil forjatu handi bat da horrenadibiderik argiena.Udalak suntsipenaren berri

eman zuenetik, hainbat elkartekuhartea babestutako berdegunea

dela eta ezin dela eraldatu gogo-rarazi dute. Santa Klararen arti-fizializazioa ekiditeko hainbat elkartek uhartea, Igeldoko itsas-labarrak eta marearteko zabalgu-nea Biotopo Babestu izendatzekoeskatu dugu, beren kontserbazioplanarekin; baina eskaera horrekez du erantzunik jaso. EgungoEkologia arloko zinegotzia Hiri-gintzako zinegotzia izan zen au-rreko legegintzaldian, eta 2017koAste Santuan Lurdes Txikikobaso babestuaren mozketanerantzukizun zuzena izan zuen.Belartza II eremu babestuan115.000 metro kubikoko harkaitzisurpena egiteko baimena ereeman zuen, eta, horren ondorioz,Euskadiko Justizia Auzitegi Na-gusiak Belartzako isurpena ilega-la izan zela ebatzi zuen. Horrezgain, eraikigarritasun azaleraareagotzeko egindako txalet his-toriko zoragarriak eraisteko bai-men mordoa sinatu du. Eta Eko-logia zinegotzia ez da kasu isola-tua; 2010eko azaroaren 20koudalbatzarrean Kultura zinego-tziak honako adierazpenak eginbaitzituen uharteari lotuta: «Ezdakit zer bizirikgisako platafor-ma bat agertzen da beti».Gipuzkoako Foru Aldundiak

uharteko proiektua diruz lagun-duko duela adierazi du. Eusko

Jaurlaritzak, isiltasunetik, lanakegiten uzten du, eta Sabadellbanketxeak ere dirua jarriko zue-la jakinarazi zuen hasiera batean.2019an Parkea Bizirik talde

ekologistak berak uharteko bioa-niztasunaren bi bideo akademikogizarteratu zituen, non itsas he-gaztien habiak eta txitak, bertakosugandila eta babestutako floraagertzen diren. Bideoetako bate-an azaltzen da 2019ko martxoankaio beltza (Larus marinus) nolairisten den lehenengo aldiz SantaKlara uhartera habia egitera. Es-pezie horrek babes neurri bereziadu Basa Espezieen Zerrendan.Garrantziaz ohartzeko, 2012tikkaio beltz bikote bakarrak kuma-tzen du urtero euskal kostaldeko246 kilometroetan. Talde natura-listek berehala eskatu zieten Do-nostiako Udalari eta aldundiarihabiaren gunea babesteko, bainaalferrik izan zen.

Udalak uhartea nazioartekogozoki bilakatu nahi du. Horreta-rako, 1,4 milioi euroko aurrekon-tua jarri zuen mahai gainean. Au-rrekontua garestituz joan da, eta4,2 milioi eurora iritsi zen mar-txoaren 5ean. Egun batzuk gero-ago ezarri zuten COVID-19arenosasun alerta. Apirilaren 6an, be-rriz, Donostiako alkateak adiera-zi zuen 2020rako aurreikusita ze-goen aurrekontuak ez duela balioeta egoera berrira moldatu be-harko dutela. Hautsita dagoenitsasargi bat eta bete-betean ha-rrapatu gaituen atzeraldi ekono-miko bat dauzkagu orain. Jar dezagun eskultura hori

uhartetik 450 metrora, PasealekuBerrian, ingurumenean kalterikeragin gabe. Eta berreraiki deza-gun itsasargia, haren historiare-kin eta ingurune naturalarekinlotuta. Itsas hegaztiak bete-bete-an ugaltzeko garaian sartuta dau-dela kontuan hartuta, gainera,2020ko apirilaren 10etik uztaila-ren 31ra arte uhartean obrakkautelaz eteteko eskatzen dugu.Era berean, eta itsas hegaztiak

behar bezala ugaltzeko uhartekobaldintzak aldatu eta degradatudirela egiaztatuta, obrako mate-riala jaso behar bada, une oro tal-de naturalisten aholkularitzare-kin egiteko eskatzen dugu.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurle-

en eskutitzak plazaratzen ditu.

Ez dituzte 3.400 karaktere baino

gehiago izan behar, tarteak bar-

ne, eta GIPUZKOAKO HITZAk

mozteko eskubidea du. Helbide

honetara bidali behar dira,

izen-abizenak eta herria adierazi-

ta: Gipuzkoako Hitza, Martin

Ugalde kultur parkea z/g, 20140

Andoain. Eskutitzak Internet

bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

«Jardueraekonomikoarieusteko zenbat etagaitasun handiagoaeduki, orduan etalehenago aterakogara krisi honetatik»Imanol LasaGipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua

840,5GIPUZKOAK MARTXORA

ARTE BILDUTAKO DIRUA,

MILIOI EUROTAN

Aurten, martxora arte, iaz epe be-

rean baino %7,2 diru gehiago bil-

du du Gipuzkoako Ogasunak,

840,5 milioi euro guztira; 56 milioi

eurokoa izan da hazkundea. Hori

bai, COVID-19ak eraginda, ekaine-

ko datuak askoz kaskarragoak

izango direla aurreikusi dute.

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

Imanol Saiz Errenteria

Azken asteotan Euskal

Herriko haur eta gaz-

tetxoak klaseak etxe-

ko ordenagailutik

jasotzera ohitu dira, halabeha-

rrez. Larrialdi egoerak irakas-

kuntzan sekula erabili izan ez

diren formula berriak aplikatzera

behartu ditu ikastetxe guztiak.

Gehienek eguneroko klase eta

lanekin jarraitu ahal izan dute

etxeko ordenagailuarekin, sare-

an. Baina badira etxean ordena-

gailurik eta Internet zerbitzurik

eskura ez duten familia asko.

Egoera ekonomikoagatik, ez

daukate horretarako bitarteko-

rik, eta egoerak ikasketa proze-

sua etetera behartu ditu.

Errenterian, baina, irauli egin

dute hori azken asteotan. Inor

eskolarik gabe gera ez dadin,

bitartekorik ez duten kolektiboak

identifikatu ditu udalak, guztien

eskubide berdintasuna bermatu

asmoz. Hala, herriko ikastetxee-

kin elkarlanean, neurri zehatzak

hartu dituzte herrian, zaurgarrie-

nei ere aukera emateko. «Bi aste

eta erdiz gure herriko 127 ikasle

isolatuta, eta konexiorik, ordena-

gailurik eta aukerarik gabe izan

dira beren ikasketa prozesuan

jarraitzeko, horrek eragiten duen

guztiarekin», azaldu du Aizpea

Otaegi Errenteriako alkateak.

«Ikasleen artean arrakala handia

dago etxeko baldintzetan, eta,

neurri honekin, hori eten nahi

izan dugu guk».

127 ikasle horien teknologia

isolamenduari aurre egiteko eta

herriko etxe guztietara Internet

konexioa heltzeko, udalak 110

SIM txartel erosi ditu. Horrez

gain, identifikatu dituzten familia

horien esku utzi dituzte 41 orde-

nagailu; horietatik 27 erosi egin

ditu udalak, eta berriak dira.

Proiekturako «oraingoz» 10.000

euroko inbertsioa egin dutela ja-

kinarazi du alkateak.

Horrelako apustua

egin duen lehen udala

izan da Errenteriakoa.

Otaegik argitu du gertu-

ko zenbait udalek bitar-

tekaritza lanak egin

dituztela ikastetxeetako

ordenagailuak etxera

eramateko, baina Erren-

terian «urrats bat hara-

go» joan nahi izan dute:

«Herri logika batetik,

ikasleen hezkuntza ber-

dintasunerako eskubi-

dea bermatzea dagokigu

guri».

Proiektua biribiltzeko,

teknologia askeen alde-

ko apustua egin nahi

izan dute Errenterian,

eta, horretarako, Izar-

kom telekomunikazio

kooperatibarekin batera

landu dute egitasmoa;

haiek jarri dituzte eskuragarri

SIM txartel guztiak. Internetera-

ko konexioa errazteaz gain, arre-

ta lanak ere egin ditu kooperatiba

horrek; izan ere, zerbitzua jaso

duten gurasoek Izarkomeko tek-

nikarien laguntza izan dute.

Izarkom kooperatibako kide

Gari Garaialdek azaldu duenez,

17-20 gigabyte bitartekoak dira

banatutako txartel guztiak. «Guk

SIM txartelak bidaltzen dizkiegu

ikastetxeei. Ondoren, erabiltzai-

leek smartphonetan sartzen dute

txartela, eta horri esker datuak

etxeko ordenagailuekin parteka-

tzen dituzte. Horrela jarraitu ahal

izaten dituzte klaseak».

Neurri hori «larrialdi egoerak

iraun bitartean» mantenduko

dutela argitu du Garaialdek; «be-

har adina» luzatuko dutela

proiektua. Normaltasunera itzul-

tzean, ordea, SIM txartel guztiak

baliogabetu egingo dituztela argi-

tu du kooperatibako kideak. Api-

rilaren hasieran, Izarkomek 350

txartel zeuzkan banatuta ikasleen

artean Euskal Herrian: «Goia jo

genuela uste genuen, baina gero

eta ikastetxe gehiago ari dira in-

formazio eske».

«Primerako harrera izan du»Hezkuntza zentroetako ardura-

dunek argitu dute egitasmoak

«primerako harrera» izan duela

herriko ikastetxe guztietan.

«Sorpresa handia» izan dela ze-

haztu du Arantxa Igartua Erren-

teriako Koldo Mitxelena BHIko

zuzendariak. «Oso albiste ona

izan da guretzat, proiektuari es-

ker gure ikasle guztiek baliabide-

ak baitituzte jada etxetik eskole-

kin jarraitu ahal izateko». Zehaz-

ki, 33 ordenagailu eta beste 33

SIM txartel jaso dituzte Koldo Mi-

txelena institutuan.

Guraso eta ikasleen artean ere

egitasmoak «oso harrera ona»

izan duela aitortu du Igartuak.

«Irakasleok eta gurasoek asko es-

kertzen dugu udalak egin duen

apustua; gainerako herrietan

gauza bera egin beharko luketela

iruditzen zait», gehitu du.

Proiektuari esker, Errenteriako

Bizarain ikastolako gurasoek ere

«zama astuna» kendu dute gai-

netik, eta horiek ere esker onez

jaso dute erabakia. Bertako zu-

zendari Jon Curielek udalari es-

kerrak eman nahi izan dizkio le-

henik eta behin, «oso azkar»

erantzun baitio COVID-19 gaitza-

ren eraginez hezkuntza arloan

sortutako arrakala digitalaren

krisiari. 35 SIM txartel inguru jaso

dituzte ikastola horretako ikasle-

ek. «Sekulako zerbitzua ematen

ari dira, eta proiektuarekin oso

pozik gaude irakasle eta guraso

guztiak».

Ikasle guztiei etxetik klaseekin jarraitzekoaukera bermatu asmoz, Errenteriako UdalakInterneterako konexioa eta hainbat ordenagailujarri ditu eskuragarri, Izarkomekin elkarlanean.

Etxean, bainaklasean bezala

Azken asteotan, ikasleak ohitu egin dira eskolei etxeko ordenagailutik jarraitzera. IKERNE ZARATE

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Gaiak

Herri logika batetik, ikasleen hezkuntzaberdintasunerako eskubideabermatzea dagokigu guri»Aizpea OtaegiErrenteriako alkatea

«Sekulako zerbitzua ematenari dira, eta proiektuarekin oso pozik gaude irakasle eta guraso guztiak»Josu CurielBizarain ikastolako zuzendaria

«Gainerako herrietanErrenteriako Udalak egin duengauza bera egin beharkoluketela iruditzen zait»Arantxa IgartuaKoldo Mitxelena institutuko zuzendaria

‘‘

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

Aitziber Arzallus Azpeitia

Bost urte luzeren ostean,aurki prest izango duteKorosagasti filma.«Bukaera-bukaerako

fasean» daudela ziurtatu du AsierSustaeta zuzendariak (Azpeitia,1979), «soinu banda sortzea bu-katzen eta azken ukituak ema-ten» ari direla, eta hamabost bategun barru filmaren aurrerapenaeskaintzeko moduan izango dire-la. Emaitzarekin «ezin gustura-go» dago azpeitiarra; are gehiago,tamaina horretako lehen lanaduela kontuan izanda, aurretiklan txikiagoetan parte hartutakoabaita; Oinaze egoitzak, Aio etaKronos film laburretan, besteakbeste. «Hasi ginenean, ez genuenirudikatu ere egiten non sartzeragindoazen, eta ezta horrelako filmbat egiteko gai izango ginenikere».1926an Beizamako Korosagasti

baserrian gertatutako krimene-tan oinarrituta dago Erabaki Pro-dukzioak-en azken lana. Ama-alabak indarkeriaz hilik topatu zi-tuzten baserrian, eta krimena ezzen inoiz argitu. Sustaetak eta ha-ren ingurukoek bazuten Beiza-man gertatutakoaren entzutea,baina «kasualitate» batek bul-tzatu zituen istorio harekin filmbat egitera. «Azpeitian udalak etaKultur Mahaiak sormen beka batabiatu zutela jakin eta egun bere-an, sarean nabigatzen ari nintzela,eskaintza batekin topo egin nuen:norbait duela 90 urteko egunkaribat saldu nahian zebilen. Egunka-ria begiratzen hasi, eta han zegoendena: Los asesinos del crimen de

Beizama, argazkiak...». Sustae-tak eta haren lagunek artean ezzuten proiekturik, baina sormenbekak horretarako aukera emanziezaiekeela pentsatuta, helduegin zioten. Egunkariaren argitaratze data-

tik abiatuta, hainbat hemeroteka-tan ikertzen ibili ziren, eta kroni-ka osatzen hasi ziren. «Doku-mentazio lan sakona» egin ondo-

ren, Miren Gorrotxategiri etaAlaitz Olaizolari eman zieten fil-maren gidoia sortzeko aukera, etabi idazleek 2017ko negurako ida-tzi zuten istorioa. Lokalizazioaktopatu eta prestatu, aktore taldeaosatu, eta beste hamaika lan eginostean, 2018ko urrian hasi zirengrabaketekin. Sei hilabeteren os-tean, 2019ko apirilean bukatu zi-tuzten grabaketak, eta, harrezke-ro, muntatze, etalonage, soinua-ren postprodukzio lanetan etabeste hainbat kontutan aritu dira.

Sortze prozesuan «era guztie-tako uneak» bizi izan dituztelaadierazi du Sustaetak. «Bost urte-ko ekoizpena izan da. Egon diramomentuak sekulako motiba-zioarekin ibili garenak eta gauzaasko ondo ateratzen zitzaizkigu-nak, eta izan dira bestelakoakere». Zailena, dudarik gabe,agendak antolatzea izan dela ai-tortu du azpeitiarrak, «modu ez-profesionalean egindako lan pro-fesionala» delako Korosagasti.«Denok egiten dugu beste lanen

bat. Beraz, filma egiteko geuredenbora librea baliatu behar izandugu, eta horrek asko zailtzenditu gauzak. 30 bat lagun elkar-tzea oso zaila egiten zitzaigun, be-netako erronka». Dena dela, argidu hori zutela modu bakarraproiektua gauzatu ahal izateko,eta, horregatik, eskerrak emandizkie era batera edo bestera eu-ren aletxoa jarri duten guztiei.«Argi geneukan bakarrik ezingogenuela hau dena egin, lau lagu-nen artean eta gure denbora li-brean. Ez genukeen izango ez fil-ma ekoizteko, ez aurrera atera-tzeko baliabiderik». Azaldu duikus-entzunezkoekin lotutakoikasketak egin dituzten gazte as-kok parte hartu dutela proiek-tuan: aktoreek, gidoilariek, artezuzendariek, soinu eta argiztapenarduradunek... «Denbora libre-an, bai, baina zertan zebilen baze-kien jendea aritu da lanean», etaemaitza horren isla dela ziurtatudu. Horiei figurante gisa aritu di-renak eta momentu jakin bateanmesederen bat egin dieten guz-tiak batuta, berrehun bat partehartzaile zenbatu ditu Sustaetak.

Azkoitia eta ZestoaraSortze prozesua luzea izan badaere, azkenetara iritsi dira. «Gureasmoa zen hil honetan azken uki-tuak ematea eta filmean partehartu duen jendearekin ateakitxitako emanaldi bat egitea. Han-dik aurrera hasi nahi genuen he-rriz herri erakusten». Koronabi-rusak eragindako ezohiko egoe-rak, baina, ez die horretarako au-kerarik emango. Beraz, ikustekodago Korosagasti-k noiz ikusiahal izango duen argia. Hori bai,estreinaldia Azpeitian izango delabaieztatu du Sustaetak, eta lanaAzkoitian eta Zestoan ere eraku-tsiko dutela ere bai. «Ikusiko du-gu hortik aurrera filmak zein ibil-bide egiten duen. Gure ustez, fil-ma bada leku gehiagotan erakus-teko modukoa; aztertzen ari garabanatzaileren batek lana zabal-tzeko aukera eduki dezakeen».

1926an Beizaman izandako hilketetan oinarritutako filma ekoitzi duteAzpeitiko Erabaki Produkzioak-eko kideek: ‘Korosagasti’. Koronabirusakahalbidetzen dien bezain pronto estreinatuko dute lana, Azpeitian.

Argia ikusteko prest

Asier Sustaeta eta haren lankideak Korosagasti filmaren grabaketako une batean. ‘KOROSAGASTI’

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aGaiak

Zailena agendakantolatzea izan da,modu ez-profesionaleanegindako lanprofesionala delako»Asier Sustaeta‘Korosagasti’ filmaren zuzendaria

‘‘

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa
Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2020/04/17  · rrak askoz bideoteka handiagoa duela, eta era askotako saioak emititu litzakeela, ahalik eta eus-kaldun gehienengana iristeko. Ez da fikzioa

Unai Zubeldia

Kolpetik iritsi den krisiari nola au-rre egin asmatu nahian ari diraEuskal Aktoreen Batasunean(EAB). Bertako antolakuntzaidazkaria da Eneko Olasagasti(Donostia, 1960), eta irakasle la-netan ere aritzen da EHUn, Akto-re Zuzendaritza ikasgaiarekin.Olasagastik neurri zehatzak eska-tu dizkie erakundeei, eta elkarta-suna herritarrei. Eusko Jaurlari-tzak kultur arlorako aurkeztu di-tuen neurriak «sektoreko langilejakin batzuentzat bakarrik» dire-la zehaztu du, eta gogoratu du iaseiehun kulturgilek greba digita-lera deitu dutela apirilaren 21era-ko eta 22rako.Harridura, beldurra, etsipena,

haserrea... COVID-19 gaitzak

eragindako egoera berrian, zer

fasetan zaudete orain?

Erreakzionatzen ari gara orain-dik. Gure arloaren berezitasunadela eta, neurri guztietatik kanpogelditu ginen hasieran. Baina,agian, beste egoera batzuetan lor-tu ez duguna lortzen ari garaorain: elkartzea, bat egitea. Resetplataforma sortu dugu aktoreek,musikariek, dantzariek, zirkukolangileek, kaleko antzerkian ari-tzen direnek eta enpresek. Beha-rrezkoak iruditzen zaizkigunneurriak zehaztu ditugu hor, etaerakundeekin harremanak izateada helburua, gure arloko berezi-tasunei erantzun bat emateko.Duela hamabost egun egin ge-

nuen lehen bilera; bertan beherautzi zuten joan den astekoa, etaharrituta gelditu ginen joan denastean Joxean Muñozen [EuskoJaurlaritzako Kultura sailburuor-dea] adierazpenak irakurrita;gure arloan neurri berezirik ezdela hartuko esan zuen. Askomindu gintuen horrek. Orainhainbat neurri iragarri ditu Jaur-laritzak, baina egia erdiak esan di-tuzte. Bingen Zupiriak [EuskoJaurlaritzako Kultura eta Hiz-kuntza Politikako sailburua] bereagerraldian esan zuen autono-moentzat eta artistentzat izangozirela laguntzak, baina ez da hala;autonomoentzat bakarrik dira la-guntza horiek, eta babesik gabegeldituko dira larrialdi egoeraradeitu zenean kontratua sinatutazutenak baina altan emanda ezzeudenak. Nahi dutena egin dute.Pentsatzekoa da, beraz, egoera

horretan are indar handiagoa

hartuko duela apirilaren 21era-

ko eta 22rako iragarri duzuen

greba digitalak, ezta?

Bai, baina itzalaldia ez da uneanuneko erantzun zuzen bat, baizik

eta aurrera begira sektorean gau-zak beste modu batera egin behardirela azaltzeko modu bat.Zuzendaririk onenak ere ez zuen

prestatuko gidoi hoberik, ezta?

Tira... Steven Soderbergh zuzen-dariak 2011n aurkeztu zuen Con-tagion filma [Kutsatzea], eta bizi-tzen ari garena zen istorioa. Fik-zioa zena errealitate krudel bihur-tu da. Mundua gelditu egin da;ikusten ez dugun zomorro batekgelditu du. Tira, zomorroak, etaherritar eta agintari batzuen axo-lagabekeriak, eta OsasunarenMundu Erakundearen aurreikus-pen faltak.Aktore, zuzendari, gidoilari,

ekoizle... Zein da sektorearen

benetako argazkia?

Oso beltza. Enpresek ez daukatediru sarrerarik; ezin da ezer or-

daindu, zorrak pilatzen hasiko di-ra, eta gure kasuan zailenetakoada egoera honetatik ateratzekoaurreikuspena. Futbol partida batjokatu ahal izango dute ateak itxi-ta, baina antzerki emanaldi batezin da egin ateak itxita, eta metro

eta erdiko distantzia utzi beharkoda ikusleen artean. Baina nola lor-tzen da hori aktoreen artean?Normaltasunerako bidea hartzenazkenetakoak izango gara gu. Etazer gertatzen da bertan beheragelditu diren emanaldiekin? Au-rrekontuak onartuta zeuden, ez-

ta? Gastatu, bada, diru hori, edoerdia gutxienez; ordaindu kon-tratatuta zeuden eta atzeratu di-ren emanaldien %50, eta egingoez direnen %30.Egoera baretutakoan jendeak

antzokietara eta zinemara joate-

ko erreparo pixka bat izango ote

duen beldurrik baduzue?

Bai, noski. Azokatik etorri berrianaiz, eta kalean denok saihestuegiten dugu parean datorrena.Barruraino sartu zaigu beldurra,eta ez dakigu zer ondorio izangodituen geroko giza harremane-tan. Beldurrez dago jendea, eta,zenbat eta gehiago luzatu egoerahau, beldurra areagotu egingo da.Txinan neurri zorrotzekin ireki

zituzten hainbat antzoki eta zi-

nema, baina itxi egin behar izan

zituzten berriz ere. Erakundeen

aldetik are laguntza handiagoa

beharko duzue, ezta?

Bai, baina gainerako jardueretanari direnen neurri bereko lagun-tza behar dugu guk; ez gehiago,baina ezta gutxiago ere. Krisiak gugehiago jotzen bagaitu, ahaleginbereziren bat egin beharko da,baina gizarte osoari datorkio kol-pea, eta pieza bat gehiago gara gu.Arantxa Tapia egunero ikustendut telebistan bere arloa defenda-tzen, baina gure kontseilaria ezdut ikusten gure arloa defenda-tzen, eta horrek kezkatzen naugehiago, agintariek kultur arloa-rekin daukaten axolagabekeriak.Frantzian, Alemanian, Portuga-len... Herrialde askotan ezinbes-tekotzat deklaratu dute kultura,eta hemen ez dakit zeri begiradauden.Euskal Aktoreen Batasunak «ar-

duragabekeria eta enpatia fal-

ta» leporatu dizkie ETB, Media-

pro eta K2000 ekoiztetxeei,

Alardea ekoizpenaren grabake-

tan COVID-19 gaitzarekin izan-

dako gorabeherak tarteko. Nola

dago auzi hori?

Hizketan ari gara, eta Mediapro-rekin harremanetan jarri gara gu-txienez ERTEak aplika ditzaten.Alardea-ren kasuan, martxoaren13an, ostiralean, grabaketak eginzituzten, eta ordurako jakina zenpertsona bat kili-kolo zebilela.Iñigo Urkulluk [Eusko Jaurlari-tzako lehendakaria] ostiraleanhitz egin zuen, eta Pedro Sanche-zek [Espainiako Gobernuko pre-sidentea], larunbat iluntzean.Igandean 21:30ean jakinarazi zu-ten, ordea, asteleheneko graba-keta bertan behera gelditu zela;askok tentsio ikaragarriarekinbizi izan zuten asteburua. Astear-tean jakin genuen hamar pertso-na gaixorik zeudela, horietakobat edo bi koronabirusarekin.Argi dago grabaketa horretan ku-tsatu zirela.Zer mezu bidaliko zenieke herri-

tarrei?

Horrela segitzeko. Herritarren za-ti handi bat jabetzen da kultur ar-loaren egoera larriaz, eta kon-tzientzia hori zabaltzea gustatukolitzaiguke; honek balio dezalakultura lehen postuan jartzekoeta sortzaileen lana baloratzeko.Makina erremintak kulturak bai-no askoz laguntza handiagoa ja-sotzen du, eta ez dut ukatuko arlohorren garrantzia, baina... Horre-gatik, apirilaren 21erako eta 22ra-ko deitu dugun itzalaldian partehartzeko dei egiten diet herrita-rrei, erakundeak ere jabetu daite-zen gure arloaren garrantziaz. El-kartasuna behar dugu.

«Egoera honek baliodezala sortzaileen lana baloratzeko»

Eneko Olasagasti b Euskal Aktoreen Batasuneko

antolakuntza idazkaria eta sortzailea

Kultur arloa «oso egoera larrian» dagoela salatu du Eneko Olasagastik,eta «gainerako langileentzat hartzen ari diren neurri berberak» eskatuditu aktore, zuzendari, gidoilari, dantzari eta gainerako sortzaileentzat.

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko apirilaren 17a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

sELKARRIZKETA

IDOIA ZABALETA / FOKU

«Metro eta erdikodistantzia utzi beharkoda ikusleen artean,baina nola lortzen dahori aktoreen artean?»