8
ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a. 259 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak IPARRALDEKO HITZAK Elkarte, aldizkari eta argitaletxe, 30 urte bete ditu ‘Maiatze’ek aurten -- 4-5. orrialdeak -- TRANSMISIOA BERTSOTAN Urko Egañak ‘11 Kantatzeko’ DVDa aurkeztu du: beti-betiko ipuinak baina bertsotan -- 7. orrialdea --

ortzadar050512

  • Upload
    deiacom

  • View
    221

  • Download
    3

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: ortzadar050512

ortzadarLarunbata, 2012ko maiatzaren 5a. 259 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

IPARRALDEKOHITZAK

Elkarte, aldizkarieta argitaletxe,

30 urte bete ditu‘Maiatze’ek aurten

-- 4-5. orrialdeak --

TRANSMISIOABERTSOTAN

Urko Egañak‘11 Kantatzeko’ DVDa

aurkeztu du: beti-betikoipuinak baina bertsotan

-- 7. orrialdea --

Page 2: ortzadar050512

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a

B

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

EE Z dut ia inoiz egunkaririk ira-kurtzen. Hala ere, gustatzenzait etxean baten bat edukitzea,oso praktikoa delako zeregin

askotarako. Esate baterako, mutikoaritximak moztu behar dizkiodanean,bizkarra estaltzeko ipintzen diot, eta ezzaio ilerik itsasten arropetan. Oso onada kristalak garbitzeko ere, primeranxurgatzen baitu garbikaria, eta etxeapintatzeko orduan ondo dator zoruaforratzeko.

Egunkaria gauza garbia da sukaldekokontuetan. Adibidez, patatak nahizbarazkiak zuritzeko, sukaldeko mar-mola ukitu gabe. Otartekoak biltzekoere balio du, aluminio-paper faltan; etapopa-kontuak salbatzen dizkizu komu-neko papera oharkabean amaitubazaizu.

Hankak depilatzen ditudanean, betijartzen dut egunkari-papera lurrean,eta haren gainean, metalezko on-tzitxoa. Ez ditut aliritzira aukeratzenorriak, aurrez aztertuta baino. Gustuaematen dit, paletatxoa gorantz jaso-tzerakoan, argizari beroari jaustenuztea metrailetarekin norbait meha-txatuz ageri den soldaduaren aurpegi-ra, esate baterako. Papera bera ere

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZEGUNKARIA

zimurtu egiten da gustuaren gustuz.

Egunkaria beharrezkoa izaten da, hala-ber, barbakoari sua emateko; edo kopaketa platerak babesteko, etxe-aldaketatokatzen denean.

Baliabide pedagogiko gisa, ezaguna daegunkariaren balioa maskarak etamozorroak taxutzeko: eskoletan, baitxotxongilo batzuk, bai kalerik kale era-biltzen dugun Olentzeroren burua,zerrendatan ebaki eta igeltsu-kolaz bus-titako egunkari-paperez egin ohi dirasarri askotan. Eta balio teraupetikoasegurtatuta dago eskelei esker.

Dena den, sail bat aukeratu behar iza-nez gero, kirolena aukeratuko nuke,kalitate handiko argazkiak eskaintzenbaititu nire idoloei hurbilagotik jarrai-tzeko; beste berba batzuetan esanda, fut-bolarien izterrei begiratzeko.

Eta bazterreko erabilerei dagokienez,esan beharrik ez dago egunkaria beti-danik izan dela lehengairik erabilienazoroen kapelak egiteko, edota etxeba-koen mantak ordezkatzeko. Nik neuk ezdut ia inoiz irakurtzen, baina egunka-riaren aldekoa naiz, guztiz beharrezkoadelako.

B ITXIA da mundu pribatuagiltzapean gorde eta mundupublikoa plazaratzeko era-biltzen diren bi asmakizun

zoragarri horiek –egunkari intimoa etakioskoetakoa– izen bera izatea. Krono-logia dute biek ardatz, baina lehenbizi-koak ekaitz subjektiboak bezatu etaburua ordenatzea luke helburu, etabigarrenak gizarte kritikoa ziurtatzea.Egia da egunkari intimoetako asko argi-taratu egiten direla gero, eta areago,gehiegi nabaritzen dela zenbaitetanidazleak argitara emateko idatzi ditue-la. Bada zintzo eta biluzi izaten dakie-nik, ordea: irakur bestela John Chee-verren egunkariak. Sareak areago lau-sotu du pribatutasunaren zalantza, etagaur egun, inoiz baino gertuago daudeblog intimoa eta albiste publikoa, biga-rrenaren kalte: narzisismoak kutsatuegin du kazetaritza serioa.

Egunkari tradizionalari requiem-a jo-tzen gabiltza aspaldi, hura barrutik eza-gutzen dutenak dira kritikoen. JohnDarnton, 40 urtez The New York Times-en kazetari izandakoak Asesinato en blan-co y negro argitaratu zuen aspaldi ez dela(“Historiak luzeak dira oraindik; ira-

kurleak dira gero eta motzagoak”). Hone-la dio bertan: “Jendeak elkarrekintzanahi badu, doala psikologoarenera, beis-bolera edo anbiente taberna batera. Igodadila oholtzara, kanta dezala karaokea,idatz ditzala maitasun gutunak. Bainamunduan gertatzen dena jakin nahi iza-tera, eros dezala egunkari bat”. Irakur-leekin bezain zorrotz da kolegekin. Anto-logikoa, kasu, erredakzio buruarendeskribapena: “Bihia eta lastoa bereiztendituena, gero lastoa argitaratzeko”. Bes-te adibide bat, garbi geratu ez bada: basa-mortuan galduta dabiltzan kazetari bateketa bere erredakzio buruak oasia aurki-tu dute. Kazetaria putzutik ura edatenhasi da, eta nagusia bertan txiza egiten.“Baina zertan zabiltza?”, galdetu diokazetariak. Eta nagusiak: “Artikuluahobetzen”.

Paperaren eta espazio birtualaren artekoborroka azken honek irabaziko du, itxu-ra guztien arabera. Paperjale amorratugaren nostalgiko sendaezinok gogoradezagun, hala ere, Gagarin kosmonau-tak, Vostok espaziontzian zelarik, paperzerrendatxoak jartzen zituela plasti-kozko bentiladorearen aurrean. Lurreanhaizeak zeukan soinua ez ahazteko.

“Mundu pribatuagiltzapean gorde etamundu publikoa pla-zaratzeko erabiltzendiren bi asmakizunekizen bera dute”

“Egunkaria betidanikizan dela lehengairikerabiliena zoroenkapelak egiteko, edo-ta etxebakoen mantakordezkatzeko”

Page 3: ortzadar050512

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a

K

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TÍTULO: BAITA HONDAKINAK ERE · EGILEA: IÑIGO ASTIZ · ARGITALETXEA: SUSA

Bizitza legez

K ONTRAZALEKOK poema irakurtzeanahikoa da ohartzeko Iñigo Astizek asti-ro, sakon, zehatz, polito idazten duela.Baina batez ere zintzo idazten du, zuri-

keria poetikorik gabe. Harrapatu egiten du ira-kurlea bere tonu etengabe grabearekin, eta poe-ma amaitu eta iraun egiten du halako nostalgiaindartsu batek, iraun soiltasunagatik, iraun,harritu egiten zaituelako oharkabean aurreanjartzen dizun ispilu horrek.

Neure burua ikusi dut islaturik Astizen hitzetan,gogoratu naiz bihotzaren beldur nahita ahaztuez.Esate baterako, nor garen ez jakitearen laborria:“Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi,/ ezin asma-tuz zer beste unerengatik/ sakrifikatu beharnukeen hau,/ zer beste lekutan pentsatu nauten,/eta zer beste bizitza amestu didaten”.

“Norbait ezagutu dugula” iruditu zitzaion Lan-der Garrori liburua bukatu zuenean –azala berakdiseinatu zuen–. Deskribapen ona dela otu zait,poemario zabala baita Baita hondakinak ere. Libu-ru honetan igartzen da idazlearen helburua zeinden, nora iritsi nahi duen, zer konpartitu gura

duen gurekin: “Hau guztia bukatzen den egu-nean/ objektuak izango dira gutaz eta/ gure ordezmintzatuko direnak”.

Astizen ametsak poesia dira, baina istorio luzebat bezala iristen zaizkigu, kontakizun intimobaten antzera, ipuin mingots txikietan dioskuargonauta dela mundu arrotz eta erdipurdikohonetan, zeina guk bihurtu behar baitugun bizi-tzeko moduko, eta hiltzeko egoki: “Zuhaitz bat hazdezaket nigan,/ eta metafora beharrik gabe/ izannaiteke inoren gerizpe./ Konkista nazakete, alo-katu, edo,/ agian, baita bakean utzi ere,/ garran-tzi estrategikorik gabeko irla bat nola;/ izan di-tzaket sustraiak, banderak,/ eta biztanle gutxigorabehera zoriontsuak./(…) atsegina ere badageografia izate hau:/ pertsona bezain leku senti-tze hau”. Poema berean biltzen dira baikortasu-na eta iluna, eta collage-aren bitartez, polifoniariesker, irudien aberastasunarekin, egiatik askozhurbilago dagoen efektu interesgarria lortu duidazleak: batera kontatzen ditu batera sentitzendituen hainbat gauza, nahastea dela onartzen du,ugaldu egiten zaizkio diskurtsoaren planoak, Iru-ñean bizi du Elizondo. Halako jokoekin eta abs-

trakziotik gauza konkretuetara eroateko daukangaitasun harrigarriari esker, Astizek dakardiskurtso bat eguneroko gauzetan errotua, bainamodu berezian. Alde batetik beti bezain itsusia dadena, baina beste alde batetik magikoa da; ba-tzuetan amorragarria izan daiteke denbora hilhau, eta beste batzuetan miragarria bizirik egotehutsa.

Saltoa eman du poetak, plazaratu ditu bereakindartsu, eta ezin saihestu ahal izan duen arrenbehartutako esperimentazioa zenbait lore-joko-tan, orokorrean naturaltasun itzelarekinharilkatzen ditu aspaldian irakurri ditudanhibrido onenak: ironia eta patetismoa, barreaeta negarra. “Sekula guztiz heltzerako badoan/presentzia lauso bat baino ez da/ iraultzarenideia nahasia hemen”. Bestelako sentimental-tasun bat da Astizena. Ez da bihotza eskuan idaz-ten duenaren nabarmenkeria, ez da esperien-tziaren poesia hotza, ez da pribatua eta itxia, ezda publikoa eta esplizitua, ez da kasualitatearenfruitu, ez da aurrez pentsatutakoa, ez da liri-koa… baina mundu honetako kontraesanei,edertasunei, erreparatzen diet.

IGOR ESTANKONA

Bestelakosentimentaltasun

bat da Astizena. Ezda bihotza eskuanidazten duenarennabarmenkeria,

ez da lirikoa,ez da esplizitua...

KRITIKA

1. MartuteneRamon Saizarbitoria. Erein.

2. TximistakJean Echenoz. Meetok.

3. GalernaPiarres Trounday Xarame. Ikas.

4. Ni, VeraItxaso Martin. Elkar.

5. TwistHarkaitz Cano. Susa.

6. EtxekalteHarkaitz Zubiri. Susa.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. PostkronikakAlberto Barandiaran. Elkar.

2. Ausartu zaitezJuanjo Lertxundi. Txertoa.

3. Norberaren autonomia krisianEduardo Apodaka. Pamiela.

4. E. H.: Errealitatea eta UtopiaPako Aristi. Elkar.

5. Itzalak harturikKepa Larrea. Pamiela.

6. Ez dugu nahiEdurne Elizondo. Txalaparta.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

SAIAKERA

‘Txillardegi’Fito Rodríguez.Erein. 44 orrialde.5 euro.

Pentsalari etaidazle handi bat

“Txillardegi, euskarareningeniaria, gure nortasuna-ren igeltseroa. Harengogo-argitasunak Errenazi-menduko espiritua, Ilustra-zioa eta modernismoabateratu zituen”. Horreladio Fito Rodriguezek libu-ruaren atzeko partean.Liburu honekin gorazarreegin nahi izan dio Ereinargitaletxeak aurten zendu-tako pentsalari eta idazlehandiari, oraintsu estreina-tu berri duen ‘Haran’sailean egin ere. AntxonLafontek zuzentzen duensail honetan gogoeta danagusi.

ALDIZKARIA

‘The balde’Apirila-maiatza.www.thebalde.netDoan.

Etikaeta estetikaberritzaileakAldizkari aparta, ausarta,bikaina, dotorea, apurtzailea.Etika eta estetika zaintzendituena, eta dohainikeskaintzen dute, gainera.Ingelesez eta euskaraz. Kol-do Almandozek zuzenduta.Nork esan ezetz? Apirila etamaiatzeko zenbaki berrianhainbat proposamen egitendituzte: Charles bradleymusikoaren profil bat(’Impersonator bat bereburuaren bila’), Bide Ertzeanmusika-taldeari elkarrizketa,Adolf Galland pilotu naziarengora-beherak, Moebiusieskutitza eta komikia...

NOBELA

‘Paradisua’Arrate Egaña.Elkar. 157 orrialde.15,50 euro.

Zoriontasunizpien bila

Zoriontasun izpien biladabiltza Arrate Egañarenkontakizunetako protagonis-tak. Beren bizitzak dautzangristasunetik aterako dituenesku salbatzailearen zain,mirari hori une bateko irudi-pena besterik ez izan arren.Familiaren abaroan geldituedo etxetik joan barne tenkandabiltzan gazteak, bikoteanbilatzen zutena aurkitu ezinazkexatzen diren gizon-emaku-mezkoak, beren erdipurdike-ria estali nahiz besteen bizi-tzak banpirizatzen dituzte-nak... Bost istorio batu dituEgañak helduentzako idatziduen lehenengoko obran.

Editorial Iparraguirre S.A.

ZALDI EROA

Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Ruben Plaza

Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 4: ortzadar050512

Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

MM AIATZ elkarteak 30 urte egin dituaurten, Ipar Euskal Herrikoidazleen lanak argitaratu eta heda-tzen, aldizkariaren eta argitalpen

desberdinen bidez. Maiatzen sorreran partehartu zuen Luzien Etxezaharretak, eta gauregun zuzendari lanetan dihardu.

Ez da gutxi 30 urte betetzea, zer esan nahidu horrek zuentzat?Pozten naiz, noski, horrek esan nahi duelakoMaiatzek funtzionatu duela. Atzera begiratu-ta ikusten dut ehun liburu argitaratu ditugu-la, aldizkariaren 54 zenbaki atera, ehun idazleingururi lekua egin. Horien artean badira idaz-le oso ezagunak ere, Aurelia Arkotxa eta Itxa-ro Bordaz gogoratzen naiz adibidez. Gero, gau-za batzuk hobeto egin zitezkeela ere baliteke,baina euskarekiko genuen fede horrek bizirikdirau.

Nola gogoratzen duzu Maiatzen sorrera?Berotasun denbora bat zen, garai hartako HegoEuskal Herriko aldizkarien mundu berritzai-lea ikusten genuen eta, era berean, Iparraldeanmundu zaharkitu bat zegoela, ez zegoela euska-raz gehiago argitaratzeko aukerarik; bazen,hala ere, idazteko gai zen jende asko, uni-bertsitatean-eta ibilia, emakumeak tartean.Giro literario hori laguntzeko hasi ginen

lanean. Eman lezake ororen kontra ginela, bai-na ez, gu ere Herria astekaritik gentozen edoeuskararen bide tradizionaletatik. Munduberria eraikitzen ari ginen, baina hizkuntzaguztiona da eta besteek egindakoa asko balia-tu genuen.

Aldizkari hutsa izatetik, denborarekin argi-taletxe ere izatera igaro da ‘Maiatz’. Zelanegin zen pausoa?Lehen gogoa izan zen aldizkaria egitea, jendegehiago biltzeko aukera ematen zuelako, lehenzenbakian 25 idazle badira. Autore ezberdinakdenak, lehen hitza apaiz bati eman genion,pentsa ezazu, testu eder bat idatzia baitzuen.Gertatu zena, jendea euskarazko lanak biltzenhasi zela eta liburu batean egiteko gaia bazen;hori gertatu zen Itxaro Bordarekin, bere lehenliburua atera genuen 1984an, eta hor hasi ginenliburugintzan, orain urtean 6-7 liburu egitenditugu.

Iparraldeko euskal literatura da zuen alorra.Horren barruan zein da zuen helburua?Apaltasunezko helburuak ditugu; hasierabatean helburua zen literaturan aipatzea ohi-koak ez ziren gai batzuk, ez beti folklorea etatradizioa. Oroitzen naiz hiriko gaiak sartunahian ibili ginela, eman dezagun erotismoa,haserrea edo etsipena, euskaldunok ikasiak

baikara isilik eta apal egoten eta ausartubehar zen mundu berrietara; HegoaldeanSusa-eta hasiak ziren horretan. Orain heltzengara, adibidez, elizak izan dituen jokabide ba-tzuk kritikatzera, gerrako kontuak salatzera,badira gai sozialak ere, lehen ukitzen ez zire-nak. Gure herria mundutarra da, besteak beza-la, eta literatura izan behar da gauza horienkontatzaile, salatzaile eta sosegatzaile, Atxa-gak esan zuenez. Nik gehituko nuke, literatu-ra hizkuntzaren edertzaile dela, uste duteuskara idatziak asko ekartzen ahal diolaeuskararen biziari.

Zuen bilaketa horrek zer emaitza eman du?Duela 40 urte idazlea izan behar zen kolektibobaten zati, eta orain pertsonalagoa da; ItxaroBordak, adibidez, modu pertsonalean lantzendu bere obra, beste batzuk estetikoagoak dira,Aurelia Arkotxa kasu, beste batzuk oroime-nera itzuliak dira, Etxamendi bat bezala.Finean, idazle bakoitzak bere ibilbidea auke-ratzen du. Gero bada oraindik alde kolektibohori, denok gara euskal munduaren zati etaezin ditugu horrek dakarzkigun erreferen-tziak ukatu. Bestetik, esan behar dut gaurkoirakaskuntzan ez zaiola euskararen ahozkoaberastasunari beharrezko lekua ematen, bai-na aberastasun hori altxor ederra da gaur egu-neko idazleentzat.

literatura

DABI PIEDRA

Iparraldeko mundu zaharkituaren hautsak astindu eta elkarte berri bat sortuzuten duela 30 urte. Elkarte, aldizkari eta argitaletxe, hiru zeregin horiekinfundatu zen ‘Maiatz’. Garaiko giro literario berriari hauspoa eman guran,1984an argitaratu zuten lehen liburua, Itxaro Bordaren ‘Bizitza nola badoan’

“Mundu berria sortzenari da eta hor duguaurrera egiteko auke-ra. Egiten ari garena,agian egun bateaneredu izango da”

«Literaturahizkuntzarenedertzaile da, askoekartzen ahal dioeuskararen biziari»

LUZIEN ETXEZAHARRETA‘MAIATZ’ ALDIZKARIAREN ZUZENDARIA

Page 5: ortzadar050512

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Hogeita hamar urtean zertan aldatu da ‘Maiatz’?Aipatu ditzaket lehendabizi aldaketa teknikoak,orain aro numerikoan gaude, hobeto funtzio-natzen dugu. Garai batekin alderatuta, inpren-tan erraztasunak ematen ditu, tirada txikia-goak, merkeagoak egin ditzakegu eta bistan da,abantaila handia da hori; beharbada horrek sal-batu gaitu. Lanbidea ere aldatu da, lan kolekti-bo gutxiago dago, ez gara horrenbertze elkar-tzen. Hogei lagunen biltzea ez da erraza gauregun, baina izpirituak berdin jarraitzen du.

Elkarte independente izateaz ere harro zare-te, ezta?Alderdi edo filosofia guztietarik berezitua izanda Maiatz beti. Euskal Kulturaren Erakunde-tik jasotzen dugu dirulaguntza bat, baina ezgaude inori lotuak eta garbi daukagu, ez garainoiz belauniko edo eskean ibiliko. Gurekin aridiren autoreak ere libre izatea nahi dugu. Guirekiak gara.

Zer eskatzen diozu etorkizunari?Oraingo bidean segitu nahi dugu funtsean.Langile berriak ere nahi genituzke eta pasioaegon dadila. Neronek euskararen maitasuna-ri esker erraz egiten dut nire lana.

Maiatz elkarteko zuzendari zara aspalditik;horrez gain, irakasle, idazle, kazetari, irra-

Luzien Etxezaharreta, ‘Maiatz’ aldizkariaren azken alearekin, apirileko Sarako Biltzarrean. JAVI COLMENERO

ti-esatari eta abar izan zara. Orain zertanmurgildu nahi zenuke?Norbait kazetari delarik, inoiz ezin du ofiziohori utzi. Hortaz, euskal prentsarekin kolabo-ratzen dut noizbehinka. Gainera, askori ger-tatzen zaio, adin batera heltzen zarelarik nahiduzu hizkuntzak ikasi, gehiago bidaiatu, mun-duko beste kulturak ezagutu. Bereziki, menpe-ratutako beste kulturekin harreman gehiagoukan nahi nuke; guretzako eredugarri dira,lagungarri dira eta gainean dugun uniforma-zio prozesua behar dugu geldiarazi. Bizitzekoatsegina ematen du munduko elkartasunbideetan ibiltzeak.

Euskara da zure pasioetako bat. Baikor zaragure hizkuntzaren etorkizunari buruz?Martxoaren 31n Baionan egindako manifesta-zioaz oroitzen naiz, horrelako egunetan berezi-ki baikor ateratzen zara, badakigu lortuko dengauza bat dela euskararen errekonozimendua.Frantziako sistema jakobino-zentralistak ezdu zorionik ekartzen, arazoak baizik, eta ustedut libertatea dela jendea munduratu denetikmotor eragilea, libertate kolektiboak ere kon-tuan izan behar dira. Pixkanaka kontzientziagehitzen ari delakoan nago, mundu berriasortzen ari da eta hor dugu aurrera egitekoaukera. Egiten ari garena, agian egun bateaneredu izango da.

Page 6: ortzadar050512

06Ortzadar //Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

hezkuntza

Kometa izeneko dendan 200 jostailu baino gehiago daude, eta jokoakalokatzeko aukera ere ematen dute. RUBEN PLAZA

ANE UNDURRAGA

Lehiakortasunak agintzen duen munduhonetan badira bestelako aukerak. Horietakobat da Intered-ek 1988an Euskal Herrianzabaldu zuena. Helburua? Hezituz jolastu

BB IGARREN Mundu Gerra ostean, Kana-dan jolas kooperatiboen mugimenduasortu zenetik, Alemania izan da tradiziohori jaso eta mahai-jokoak egiteagatik

ezaguna egin den herrialdea. Kanadan sortuta-koak jolas fisikoak ziren, guztiok ezagutzendugun aulki-jokoaren modukoak; aulkiak ken-tzen joan arren partaideak kaleratzen ez direnjokoa. Alemanian, aldiz, ez dira hain fisikoak,tablero bat txertatuta aurrez-aurre egiten dira.Mertxe Digon Intered-Euskadiko delegatuak dio:“Jolas tradizionalak kaleratzekoak izan dira etahauetan txertatzea da balore nagusia”. Izan ere,integrazioa, parte-hartzea, lankidetza, gatazka-aldatzailea, hazkuntza, askatasuna, sormena,dibertsitatea, kulturartekotasuna eta plazera dirajolasokin lantzen diren baloreak.

Euskal Herrian Intered da 1998az geroztik jolaskooperatiboak sustatzen eta hedatzen ari dena.Hasteko alemanierazko argibideak euskaratzendituzte, jolasa euskaraz erabil dadin. Urte horre-tan Pascal Derú belgikarrak, jolasetan espezia-lista denak, jolas kooperatiboen lehen tailerraeman zuen Donostian. Mertxe Digonek gogora-razten du “hemen kooperazioaz lan egin nahibazen jolasen bidezko praktika kooperatiboakbultzatzea garrantzitsua zen”. Are gehiago,lehiakortasunak indarra duen munduan. Orduzgeroztik tailer asko antolatu dira. Materiala lor-tu eta diru-laguntzei esker Kometak jolas koo-peratiboen baliabide zentrua ireki zen Donos-tian, 2004an hain justu.

HEZITU ETA GERO JOLASTUJolasei buruzko aurkezpen eta hedapen kanpai-nak egiten ditu Interedek, ikastetxe, haur txokozein gaztelekuetan. Formazioa ere eskaintzendute. “Hezitzaileei zuzendutakoa batez ere, gurehelburua hezitzaileek euren lan esparruan apli-katzea delako”, azaldu du Ainitze Zabala Intere-deko Garapenerako Hezkuntza Teknikariak.“Ikastaroen ostean zentroentzat materiala era-bilgarria bada oparitu egiten diegu”, dio. Eurenerronka da ikastetxeak kanpaina eurena egitea,materiala erabiltzea, egunerokotasunera egoki-tuta. Hala ere, familia tailerrak antolatzen dituz-te guraso eta haurrekin, bizitzako esparru des-berdinetan jolasen balioak aplikatzeko.

Ikastetxeez eta familia partikularrez gain, gizar-teko beste sektore batzuk ere Intereden helbu-ruko-publiko bihurtu dira azken urteotan. Ildoberriak frogatzen hasi da gizartetik at daudenkolektiboekin, adibidez, kalekojendearekin. Bideberetik, ahoz-aho-koari esker espa-rru gehiagotarazabaltzen hasi

direla kontatu du Mertxe Digonek: “Psikologianoinarritutako terapiekin lan egiten duten gabi-neteak (eta, orokorrean, enpresak ere) hasi diraerabiltzen”. Belgikan bezala bazkalorduan lan-gileek jolastu egiten dute euren harremana hobe-tzeko, “nahiz eta oraindik ez dagoen gurean Euro-pan mahai-jokoetan aritzeko dagoen moduko ohi-tura”, gehitzen du Intered-Euskadiko delegatuak.

GIZARTE ERALDAKETAHedatuz eta ezagutuz doazen arren, zabaltzebidean daudela baieztatu du Ainitze Zabalak.“Jendeak, oro har, ez du ezagutzen, baina hezi-tzaileen sektoreak bai”. Jostailu dendara hur-biltzen diren askori berritzailea iruditzen zaieeta lehen aldiz deskubritzen duenak errepikatuegiten du. Ruben Gallego da Kometak jostailudendako langilea: “Jende partikular asko datoreta familia osoa etortzen da jolasa frogatzera”.Frogatu ostean, informazioa jaso eta gero askokerosi egiten dutela gehitu du, Donostiako erdi-gunean egoteak salmenta handitu egin duela azpi-marratuz.

Une honetan 200 jostailu baino gehiago daudeKometak dendan. Bertan informazioa eska dai-teke, alokatu, ikastaroa egin eta erosi. Alokairuariesker, “urtean 60 euro ordainduta 15 egunetikbehin jolas bat har dezakete partikularrek, eta Ira-bazi Asmorik Gabeko Erakundeek urteko 120eurorekin hiru mahai joko hamabostean behin”.Berak jolasa gizartea eraldatzeko tresna gisa uler-tzen du. Jolasa horrela ulertuta, balio horiek tras-mititzeko daude egunez-egun Kometak dendan.Jolasak emozioa esan nahi du, harremana, komu-nikazioa, sentipenak lantzea eta, ez dezagunahantzi, funtsean, ondo pasatzea.

Jolastuz,munduakooperatibobihurtzen

ELKARTRUKERAKO SAREA

Instituzio Teresiarrari lotuta, 1992an Madrilen, mun-dutik zehar bidaiatutako talde batek sortu zuenerakundea da. Bost urte beranduago zabaldu zuenEuskal Herriko delegazioa, Donostian. Jendearenartean sareak sortzeko jaio zen Intered eta berelana kooperazioan eta garapenerako heziketanoinarrituta dago. Balore hauek jolasetan aplikatuz,2001ean Kometak jolas kooperatiboen baliabidezentrua sortu zuen. Harrezkero jolas kooperatiboakeuskaraz bultzatzen dihardu.

Page 7: ortzadar050512

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko maiatzaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

DABI PIEDRA

Urko Egañak ‘11 Kantatzeko’DVDa aurkeztu du, bertsolaritzaeta ipuinak belaunaldi gazteeihelarazteko tresna eraginkorra

AA ITA izango nintzela jakin nuenean zerapentsatu nuen, zer emango diot nikumeari jaiotzen denean?”. Gogoetaxume horretatik abiatu zen Urko Ega-

ñaren proiektua, orain dela bi urte. Betiko ipui-nak kontatu nahi zituen Egañak, baina orainarte ikusi gabeko moduan. “Ni neu bertsolariaizaki, kontakizuna bertsotan egitea otu zitzai-dan”, oroitu du. Horrela, Leire Derteanomarrazkilariari deitu eta berehala hasi zirenlanean. Bi urtean egitasmoak ibilbide luzea izandu eta azkenean DVD formatuan argitaratu da.Asteon aurkeztu dute Donostian 11 Kantatzeko,bertsoak eta ipuinak ez ezik irudi animatuak erebiltzen dituen lana.

“Leire Derteanori liburua egitea proposatu nion,nire bertso eta haren marrazkiekin”, azaldu duUrko Egañak, “Bertsozale Elkartean gureasmoen berri eman genuenean, gehiago egitekomodua bazegoela esan ziguten, eta musikatu etagrabatzeko proposatu ziguten”. Horrela, hain-bat alorretako sortzaileak ezagutzeko bideazabaldu zien Euskal Herriko Bertsozale Elkar-teak, hala nola Oskar Estanga, hori ere bertso-laria, eta musika kontuetan jantzia; Olatz Amo-zarrain, musikaria; eta Antton Iztueta, ordena-gailuarekin maisu. Denen artean ondu dute 11Kantatzeko, DVD formatuan. Hamaika ipuintopatuko ditugu bertan, denak bertsotan ema-nak, musikatuak eta irudiz hornituak. AnttonIztuetak eman die bizia Leire Derteanoren akua-relazko irudi estatikoei. “Marrazki xumeak bai-na ederrak dira, Leirek eta Anttonek lan bikai-na egin dute”, onartu du Egañak.

Beti-betiko ipuinak dira DVDan dauden guztiak.Horietatik bederatzi ipuingintza unibertsalekoklasikoak dira, Pinotxo, Edurne Zuri, Hiru txe-rritxoak eta Loti ederra kasu. Beste bat, OñatikoJentilen kondaira mitologikoa da eta, hamaika-garrena, Sant Jordiren historia, Kataluniako fol-kloreko kontakizuna. “Ipuin klasikoekin bateraniretzat esanahi berezia duten istorio bi ere sar-tu nahi izan ditut, Oñatikoa eta Kataluniakoa;kontuan hartu ni lau urtez bizi izan nintzelaKatalunian, ikasle garaian”, azaldu digu UrkoEgañak. Hamaika kontakizunak bertsotara pasaditu, “literaturaren eta bertsolaritzaren artekozubia mantentzeko; prosatik hurbil daudenbertsoak dira, hau da, kantatu gabe irakurritaere erraz asko ulertzen direnak”. Hortaz, ira-kurtzeko zein kantatzeko balio dute ipunek,“gaur eguneko bertsolaritzaren joeratik alden-tzen naiz alde horretatik”. Hala ere, errima zeinneurria zorrotz gordetzen dute bertso guztiek.

TRANSMISIOA HELBURU Urko Egañak argi eta gar-bi dauka zein den 11 Kantatzeko DVDaren hel-burua: belaunaldi berriei bertso munduaren eta

ipuinen transmisioa egitea. Horretarako, bi fun-tzio nabarmentzen ditu: “Batetik, ikasmaterialona izan daiteke hau, eskoletan-eta erabiltzeko,bertsolaritzaren oinarriak, ezaugarriak ikas-teko”; eta, bestetik, “nahi dut hartueman bat sor-tzea umeen eta guraso zein aitona-amonenartean, literaturaren eta bertsolaritzaren bidez”.Garai batean sutondoan batzen ziren helduak,etxeko gazteenei istorioak kontatu eta kanta-tzeko, eta, gaur egunera ekarrita, transmisio mol-de hori suspertu nahi du Urko Egañak. Hortaz,11 Kantatzeko DVDaren hartzaile nagusiak umeeta gaztetxoak dira, baina irakasle, guraso, aito-na-amona eta hezitzaileentzat material interes-garria izan daiteke. Oraingoz, Bertsozale Elkar-

tearen edo Urko Egañaren bidez eskuratu dai-teke DVDa, baina argitaletxeek ere interesa ager-tu dute, eta laster kiosko eta liburudendetanbanatzea espero duela aurreratu digu Egañak.

Erabilera anitzeko DVDa ere badela azpima-rratu du egileak, “bertsoak entzun daitezke edo,bestela, karaoke eran abestea ahalbidetzenduen aukera ere sartu dugu”. Pantailan, irudianimatuekin batera, bertsoen letrak irakur dai-tezke ipuin guztietan. Bertsolari, musikari, iru-digile eta informatikarien elkarlanari esker,produktu atsegina sortu du Urko Egañaren tal-deak, literaturaren eta bertsolaritzaren artekobidean beste urrats bat.

LASTER LIBURUA

‘11 Kantatzeko’ proiektuarenhasierako ideia liburua egiteazen. DVDak aurrea hartu badioere, liburuaren egitasmoa ezdago ahaztuta. Urko Egañakazaldu digunez, “bi urteko lanluzearen ondoren ez dugu gehia-go itxaron nahi izan eta DVDaprest izan bezain laster argitara-tu dugu”. Baina liburua ere aurki,hilabete pare baten buruan,kalean egotea espero du.

Beti-betiko ipuinak,orain bertsotan

Lan-talde bikaina osatu du Urko Egañak bere inguruan. U. EGAÑA

Page 8: ortzadar050512

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 5aazkena