8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak ARDIEN MOTZALDIA Oiz mendi azpiko baserritarrek euskal lanbide tradizional honi buruz dihardute -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- ‘LINGUA NABAJORUM’ Euskal historia ironiaz kontatzen da Tartean Teatroko azken obran Larunbata, 2012ko ekainaren 9a. 264 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

ortzadar090612

  • Upload
    deiacom

  • View
    218

  • Download
    3

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: ortzadar090612

ortzadareuskal kulturaren kolore guztiak

ARDIENMOTZALDIAOiz mendi azpiko

baserritarrek euskallanbide tradizional honi

buruz dihardute-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

‘LINGUANABAJORUM’Euskal historia ironiazkontatzen da TarteanTeatroko azken obran

Larunbata, 2012ko ekainaren 9a. 264 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

Page 2: ortzadar090612

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

AINHOA LORES

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek‘Dibertimenduak’ trilogiaren azken obraaurkeztu zutenetik hiru urte pasatu direnean,bikotea berriro igoko da oholtzara.

Oraingoan ere komedia batekin: ‘LinguaNabajorum’ antzezlanaren estreinaldiaizango da. Hitzordua hilaren 13an da BilbokoKafe Antzokian, iluntzeko zortzietan

EE USKARAREN istorio txoro bat, ganbe-rroa, absurdoa eta ikonoklasta”, horre-laxe definitu du Patxo Telleria aktoreakdatorren asteazkenean lehenengoz

eskainiko duten antzezlana. Teoria “xelebre”batetik abiatzen dira: “Euskaldunak beti ibiliizan gara borrokan, eta etengabeko gatazkahorrek sortu eta garatu du euskara”, dio aktorebilbotarrak. Horretarako, obran zehar euskalhistoriaren pasarte konkretu batzuk aukeratudituzte eta bakoitza euskararen aurrerapausobatekin lotu dute. “Azkenean aitzakia bat da gurehizkuntza eta historiarekin jolasteko”. Aspaldiirakurritako Stefan Zweig-en Gizateriaren uneikusgarriak narrazioak eman zion abiako ideiaTelleriari. Abiapuntu “absurdotzat” interpreta-tu behar da, hala ere. “Gu ez gara zientifikoakezta saiogileak ere. Gu komikoak gara. Kome-diak ironia behar du, eta guk ikuspuntu ironi-ko bat ematen diogu gure historiari”.

Bilboko aktorearekin batera, Mikel Martinez ereikusiko dugu Kafe Antzokiko oholtzan, ordube-te eta hogei minutuko saioan, biak Jokin Oregi-ren zuzendaritzapean izango direla. “Taldeanasko hitz egiten dugu ideiei buruz. Dozenakaproposamen agertzen dira zakarrontzira joatendirenak”, azaldu dute. Lingua Nabajorum obra-ren ideia Telleria berarena izan da. “Nik aspal-ditik neukan buruan historiarekin jolasten duenantzerki lan bat egitea eta duela 15 urte, Konte-nedore Baten Istorioa plazaratu aurretik, Mike-li antzeko zerbait proposatu nion, DenborarenKaxa bezalako bat egin eta historiarekin jolas-tea, alegia”, dio aktoreak.

Garai hartan ideia baztertuta geratu zen, bainaoraingo honetan historia eta euskara lotzea pro-posatu zuen bilbotarrak eta hori abiapuntutzathartuta hasierako testua idatzi zuen, obranagertzen diren sketch gehienekin. “Materialhorrekin hasi ginen entseatzen, eta bitartean,hiruron ekarpenekin borobildu dugu, sketchenbat gehituz, besteren bat kenduz eta obrari oso-tasun eta zentzu dramaturgiko bat emanez”,argitu du. Bi aktoreak hainbat pertsonaienlarruan sartuko dira, haitzuloetako bizilagune-tatik hasi eta egungo euskaldunetara iritsiz.

MONTY PHYTONEN ESTILORA Mikel Martinezeketa Patxo Telleriak Ez Dok Hiru taldea osatzendute eta dagoeneko esperientzia handia duteelkarrekin lan egiten. Duela hiru urte Euska-razetamol antzezlana aurkeztu zuten, Diberti-menduak trilogiaren azken obra zen hura. LarruHaizetara eta Euskara Sencilloaren Manifestuaizan ziren aurreko biak. Hiru obra horiekin alde-ratuta, Lingua Nabajorum antzezlanak berezi-tasun bat dauka: “Gure ikuskizunak hitzean

inteligente baten dibertitzea” dute helburu,erraztasunetara ahalik eta gutxien eroriz.

Euskarazetamol, Larru Haizetara eta EuskaraSencilloaren Manifestua antzezlanak milakalagunek ikusi dituzte jada eta Euskal Herrikoantzoki gehienetan eskaini dira. “Aurrekoikuskizunen erreferentzia daukagu eta horre-gatik nahiko trankil gaude, jendeak oso harre-ra ona eskainiko dio lanari. Gainera, antzokie-tan tomateak botatzea debekatu zenetik, askoztrankilago gaude”, ziurtatu du aktoreak.

Lingua Nabajorum ikusi nahi duenak berazdatorren asteazkenean du hitzordua Bilbon.Tomaterik gabe, noski.

“Guk ikuspuntu ironiko batematen diogu gure historiari”

Aurreko ikuskizunetan ez bezala, Mikel eta Patxo pertsonaia historikoen larruan jarriko dira oraingoan. TARTEAN TEATROA

oinarrituta badaude ere, oraingo hau bisuala-goa eta jantziagoa da, belarrietatik ez bakarrik,begietatik ere eduki gehiago igortzen dugu –argi-tu du–; aurrekoetan beti gara Mikel eta Patxo,oraingo honetan, berriz, pertsonaia historikoakgara askotan eta horrek diferentzia nabarmenbat markatzen du”. Bilakaera bat egon da esze-naratzeko estiloan. Telleriak nabarmendu due-nez, lehenengo lanak Faemino y Cansadoren an-tza gehiago zeukan, “eszenografiarik gabe, baka-rrik aktoreak eta hitzak osatzen zuten ikuskizu-na”. Lingua Nabajorum aldiz, “Monty Python-en estilora hurbiltzen da gehiago”.

Tartean antzerki konpainiaren partaide da EzDok Hiru. Jendartea ahal den heinean “modu

“Euskaldunak beti ibiliizan gara borrokan,eta etengabekogatazka horrek sortueta garatu du euska-ra”, dio Patxo Telleriak

BILBO

Page 3: ortzadar090612

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

G

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Galizia aldetik datorren oparia

G OGORATUKO duzue harako pasadizoedo txiste hura, esaten zuena ez-dakit-non egunkari bat sortu zutela,bakarrik albiste onak publikatuko

zituena, eta bigarren egunerako itxi behar izanzutela. Albiste faltaz baino gehiago, erosle fal-taz, imajinatzen dut. Euskaltzaleon artean eredudak izaten dira ze tonu komeni den berriakemateko: badago baikorkeria akritiko bat, heda-bide ofizialetatik eta erdaraz funtzionatu ohi due-na gehienbat, dena zoragarri doala pentsarazinahi duena, lasaitasun lokarrarazle bat zabal-duz; baina bada hiperkritizismo masokista batere, dena beltz ikusten duena eta, kontrako argu-dioarekin aritu arren, aurrekoaren eragin beraizaten duena: dena doa gaizki, alferrik da ezeregitea, beraz, ez dut ezer egingo.

Gaur berri on bat dakart, ez horren bila ibilitabaizik halaxe suertatuta. Eta egiazko zortea daeuskaldunoi etorri zaiguna, nondik eta Galizia-tik. Konta dezadan astiro. Xabier QueirugaDonostian bizi den galiziar bat dugu, euskaldunbatekin ezkondua eta ume txiki bat duena.Hizkuntzen (eta hiztunen) maitasunak euskara

ikastera eraman du; gauza txalogarria eta, zorio-nez, neurri batean normala; hain normala ezdena hurrengoa da: argitaletxe bat sortu du,Pasazaite izenekoa, euskarazko liburuak argi-taratzeko asmotan, hutsune handia daukagunarlo batekoak gainera: helduen literaturako libu-ruak, egile garaikideenak baina ez best seller-ak, prestigiozkoak, zein bere herrialdean arra-kasta izan arren kultura espainolean ezagunakez direnak. Aurki dendetan izango diren lehenliburuen berri kontatuko dizuet.

Uda baino lehen ateratzekoa da Andrej Longo-ren Hamar. Izen eslaviarra nahasgarria denarren, napolitarra da egilea (hiriaren aurrekoIschia uhartekoa), eta Moisesen dekalogotikhartzen du liburuak izenburua: ipuin bat agin-du bibliko bakoitzeko (Krzysztof KieslowskirenDekalogoa film sorta bezala), Napoliko bazterauzoetan giroturiko samintasun, bortizkeria etadegradazio istorioak denak ere, Josu Zabaletakitalieratik euskaratuak.

Birgit Vanderbeke-ren Muskuiluak afaltzeko erelaster izango dugu liburu-dendetako apaletan.

Alemania Demokratikoan jaio zen Vanderbeke,baina txikia zela familia osoa Mendebaldeko Ale-maniara joan zen ihesi, Frankfurtera. BerlingoHarresia erori eta Alemaniako batasuna abia-tzean idatzi zuen bere lehenengo liburua denhau, eta bere karrerako ildoa markatu: sariak,kritika onak eta irakurleen txaloak. Bere obragehienak bezala, hau ere nobela laburra da,bakarrizketa gisa eratua: seme-alaba biak etaama aitaren zain daude afaltzeko, negozio-bidaiatik etortzekoa baita, eta halakoetan ohidenez muskuiluak dituzte jateko; aita iristen ez,eta idilikoa zirudien familiaren barruko erre-suminak hasiko gara ezagutzen. Ainhoa Ira-zustabarrenak itzuli du alemanieratik.

Liburu gehiago ere izango omen dira udazke-nean, baina horiek biak dira abiapuntukoak.Horra, Arousatik datorkigun argiraratzaile gaz-te eta berri honek eskaintzen diguna. Opari kul-turala zinez, ribeiroa eta olagarroa baino aregehiago estimatzekoa, baina, jarraipenik izan-go badu, irakurle euskaldunok aintzat hartu etaerostea behar duena. Dudarik ez daukat mereziduela. Ea ahaleginaren parekoa den erantzuna.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Xabier Queirugagaliziar bat dugu,

hizkuntzen etahiztunen maitasunak

euskara ikasteraeraman duena, baita

argitaletxe batsortzera ere

IRITZIA

1. Ezer gehiago behar gabeKarlos Linazasoro. Pamiela.

2. MartuteneRamon Saizarbitoria. Erein.

3. Zenbat lur behar ditugizon batekLev Tolstoi. Denonartean.

4. Ileak uretanIosu Penades. Alberdania.

5. 19 kameraJon Arretxe. Erein.

6. Ni, VeraItxaso Martin. Elkar.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Plazer bat izan duk, Benito!Pako Aristi eta Mikel Markez. Elkar.

2. Norberaren autonomia...Eduardo Apodaka. Pamiela.

3. Bakea gudan. Unamuno, ...Joxe Azurmendi. Txalaparta.

4. Euskal herritarrenburujabetzaJoseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

5. Kanonaren gaineko nazioazIbai Atutxa. Utriusque Vasconiae.

6. Ez dugu nahi. Intsumisioa...Edurne Elizondo. Txalaparta.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

FILOLOGIA

‘Gazteak,aisialdiaeta euska-ra Ipar...’Erramun Baxok etaJean-Baptiste Coyos.Euskaltzaindia. 374 orr. 18 euro.

Gazte euskaldu-nak ikergai

‘Gazteak, aisialdia etaeuskara Ipar Euskal Herrian’Euskaltzaindiak argitaratzenduen jagon bildumako 15.zenbakia da. Liburuak abia-puntu du autoreek 2010eanemandako hitzaldian, aka-demiak antolatzen dituenXV. Jagon Jardunaldien bai-tan. Orain, ikerketarenemaitza osoa liburu bateanargitaratu da, eta xedeahonakoa da: gaur egun IparEuskal Herriko gazteeneuskarazko edo euskal kul-turari lotuak diren aisialdiakzein diren aurkeztea.

ELEBERRIA

‘Bogaboga’Itxaro Borda.Susa. 219 orr. 18 euro.

Aspaldiko desa-gertze bat argituz

Amaia Ezpeldoi detektibearenbosgarren nobela dakar orainBordak, ezustekoz betea.Baionan zabor biltzaile lane-tan jarduteaz gainera, aspal-diko desagertze bat argitzentematuko da. Badira 25 urtepasa Jana Elgebeltz garaztarraazkenekoz ikusi zutela,1985eko Baionako festetan.Itsasoaz bestaldera joan gabebaina bost neska adiskiderenlaguntzari esker, aferarenmuinera gerturatzen hasikoda detektibea, eta pixkanakakonturatuko da nor zen JanaElgebeltz: klandestinitateanengaiatutako ekintzailea.

HAURLITERATURA

‘Seriodemonio’Juan Kruz Igerabi-de/Jokin Mitxelena(ilus). Elkar. 120 orr.15, 45 euro.

Barrerik egiten ezzuen mutikoa

Bazen mutiko bat inoizbarrerik egiten ez zuena,beti serio demonio. Kezka-turik zeukan irakaslea,eskolan serio demonioegoten zelako. Zer gerta-tzen ote zitzaion? Ba otezuen konponbiderik muti-koaren seriotasun neurri-gabeak? Zer konponbide,ordea, ez zegoen-etamodurik hari irribarreriktxikiena ere ateratzeko?Eskolako psikologoak hor-tzetako aparatu bat jartzeagomendatu zuen, irribarreaberreskuratu ahal izateko.Ideia ona ote zen hori?

Editorial Iparraguirre S.A.

ZALDI EROA

Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Kiko Huesca (EFE)

Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 4: ortzadar090612

Larunbata, 2012ko ekainaren 9a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

BB IZKAIKO pixontzia deitzen diote Oizmendiari. Euri asko egiten du etahezea da oso. Mendi hotza da. Ez dagobaserri askorik parajean, baina belar-

di zabalak daude eta ehundaka ardi. Artzain-tzari lotutako mendia da; historiaurretik hasi-ta, gizakiak ehiza baztertu eta sedentarismo-rako pausua eman zuenetik. Bertako baserri-tarrek kontatzen dutenez betidanik ezagutudute eta istorioak entzun euskal ofizio tra-dizional honi buruz. Jose Migel Barandiaraneuskal kulturaren aitak zioen gure zibiliza-zioaren garapenerako oso garrantzitsua izandela artzaintza, baina teknologia gizartekokoordenada nagusi bihurtu denetik indarra gal-duz doan sektorea da.

Hiriko bizimodua nagusitu da eta lehenengosektoreko ogibideak galzorian egotera iritsi dira,baina oraindik ez dira iraganeko kontuak etaartzain bakartiaren irudia desagertu, Oiz men-dian bederen. Euskal txapela, koadrodun alkan-dora, mahonezko prakak eta abarkak soinean.Gorputza erdi makurtua eta eskuak makila gai-nean ditu Santi Astorkia artzainak. Bee soinuakurrunetik entzuten dira, baita zintzarri hotsakere. Korotz usaina dator. Eta artzain txakurrakbueltaka dabiltza. Hiru guztira, 260 ardirentza-ko. Ardi latxek egituratu dituzten larre berdeaktxukun daude, perfekzioan moztuta. Artzainakanimaliekin eta naturarekin sentitzen duenoreka bera sentitzen du batek. 1.000 metrora,naturaren soinua entzuten da eta lengoaia horiulertzen ahalegintzen da bat.

SANTUEN EGUTEGIA, ARTZAINEN IPARRA Ardiakilez beterik daude, baina gutxi gelditzen zaieladio Kortaguren baserriko artzainak. Izan ere,

udaberrian sartzearekin batera ilea kendu eginbehar izaten zaie, baina aurten hotz eta euri askoegin duenez atzeratu egin dute. “Ilea kendu berrihotz asko egiten badu ardiak sufritu egiten dueta esnea gutxitzen zaio” dio Santi Astorkiak.“Lehen San Juan inguruan izaten zen, baina o-rain zenbat eta goizago hobeto da” gehitzen du,ardia hobeto egoten delako. Hala ere, “mozketa-ren funtzioa udarako ardia fresko eta eroso ego-tea da” azpimarratzen du. Sasoi honetan artileberria irteten hasten zaie eta zaharra da ken-tzen dutena. Eta Kortagurenen bezalaxe,Muniozgurenen ere, ondoko baserrian, ekaina-ren 1etik 30era egiten dute, gutxinaka, Jon Urkio-la bertako artzainak dioen modura.

Tradizionalki ardi ile mozketa urtaroen egute-giak baldintzatu du eta beroaren etorrerarekinbatera egin izan da. Gaur egun, ordea, udaz gainneguan ere mozten dute artzain batzuek, Gabonjaien bueltan ardia umearen esperoan dagoe-nean. Eta hau makina elektrikoak artaziaordezkatu duelako izan da. “Lehen 15 minutu-tan egiten zena, orain bostean egiten da” dioOlatxu baserrian mozketaz arduratzen den JoseArgoitiak. Hala ere, “urtean bitan artalde han-dia dutenek egiten dute, 400 ardi baino gehiagodutenek”, gaineratzen du. Eta erosotasunaga-tik, batez ere, negua kortan pasatzen duteneimozten diete artilea.

ARTAZITIK MAKINARA Santi Astorkiak ondo gogo-ratzen du bera haurra zenean edadetuenek nolaegiten zuten ardi ile mozketa. “Hankak lotu etaburdiaren gainean, alturan, ipinita egiten zen”.Horrek lan itzela eskatzen duenez, berak beti-danik ardia lurrean etzanda jarrita egin izan du,artaziarekin lehen eta makinarekin orain. “Arta-

baserriko bizitza

ANE UNDURRAGA

Euskal ondare etnografiko, historiko eta kulturalaren parteda artzaintza. Sektore horretako protagonistaren ogibideanardi ile mozketa da sasoi honek eskatzen duena. Oiz mendiazpiko baserrietako artzainek euskal lanbide tradizionalhoni buruzko informazio printzak eskaini dizkigute

Biluzik,euren udakojantziaz

Page 5: ortzadar090612

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

baserriko bizitza

DUELA BOST MENDEKO NEGOZIOA

Euskal Herriko ardi latxen arti-learekin zer egin jakin ez dau-den XXI. mende honetan, atze-ra begiratua egitea nostalgikojartzea izan daiteke. Izan ere,XVI. mendeko Europara beha-tuz gero, artileari lotutakomerkataritza sare zabalazegoela eratua ikusten da.Orduan euskal artilea Flande-sera bidaltzen zen, handik geroIndonesiara eta mundu zaba-lera bidaltzeko. Eta hori arti-leak dirua ematen zuengaraian zen.

tik, artzain eskoletan gazte jendea ogibideaikasten hasi dela eta, ideia ez zaie gaizki iru-ditzen, baina filosofia horretan “artzainarenbenetako lan gogorraren ideia ez dela transmi-titzen” diote.

Santi Astorkiak 14 urterekin jaso zuen Antonaitarengandik ogibidea eta 60 urte betetzear da.“Lana gustuko dut, baina horrenbeste urtebakarrik lan egiteaz aspertu egin naiz”, azpi-marratzen du. Jon Urkiolak ere 14 urterekinekin zion artzain lanari eta 57 ditu gaur. “Ni bai-no gazteagoak hiru daude eta 70eko bat eta 80kobat ere bai hemen inguruan”, kontatzen du.Biak jubilatzeko puntuan daude eta horrekOizko artzaintza desagertzeko ez dela asko gel-ditzen esan nahi du, eurenean behintzat seme-alabek ez dutelako nahi erreleboa hartzerik.Nahi duena oraindik garaiz dago duela 5.000urtetik honako Oizko ohiko ogibidearen lekukoahartzeko, euskal ofizio tradizional hau subaxuan egon arren ez delako oraindik itzali.

Ilea kendu berri hotz asko egiten badu, ardiak “sufritu egiten du”. CARMELO UNDURRAGA

ZIORTZA-BOLIBAR

te eta horrek dirurik ematen ez duenez, garbi-gunera eramaten dute artzain askok. Lana ezindela erre eta ezin dela hain erraz desegin gogo-rarazten dute. Hala ere, hemengo artilea kanpo-ra bidaltzen da, Txinara, Japonera eta Israele-ra, besteak beste. Euskal Herrian apenas era-biltzen dela dio Jon Urkiolak, nostalgia puntubatez gurean koltxoiak ere lanazkoak zirengaraiak gogoratuz.

OGIBIDE NEKETSUA Artileak baliorik ez duenbezala, duela 30 urte bildotsak zuen prezio beraduela gaur egun azaltzen du Jon Urkiolak.2012an pentsua %14 igo da, gai burokratikoakkonplexuak dira, azoketan produktuak saltzekozailtasunak daude… Arazo, oztopo edota arriskuasko ditu artzaintzak eta artzainek eurek diotesektoreak ez duela etorbiderik. Gaur egunmodan jarri diren hirietako esne makinez gal-detuta, ezin dela errentagarria izan diote. “Sobe-rakinekin zer egin jakin ez dakitela dauden sei-nale”, dio Kortagureneko artzainak. Bide bere-

ziarekin egiten zenean ardiari hankak sokazlotu behar zitzaizkion, txintxo egon eta mugituez zedin”. Artaziak zorrotza izan behar du etaindarra egitea da gakoa. Denbora gehiago beharda mozteko eta akatsak uzten dira, artazikadairregularragoa delako. “Gaur egun ez dagosekreturik. Etzanda dagoenean, zuzenean, moz-ten hasten naiz, beste baten laguntzarekin”, kon-tatzen du. Kontuz pasa behar dela makina dio-te artzainek, ardiari nahi gabe larrua moztudakiokelako. Ideia bat egiteko, egun batean Kor-tagurenen 180 ardi mozten dituzte. Muniozgu-renen, presarik gabe 140 ardi ekain osoan zehar.

Mozten den artilearekin gaur egun ez dagonegoziorik egiteko aukerarik. Lehen saldu egi-ten zuten, prezio onean gainera, baina orain ezdu inork nahi. Jon Urkiolak artilea ondoordaintzen zen garaiak memorian ditu gordeta:“Duela 30 urte arroba bat, 11,5 kilo inguru izan-go lirateke, 24-25 duro ordaintzen ziren”. Gaurartile kiloko 15 zentimo inguru jasotzen dituz-

Zuri-beltzeko irudi hauetan, Anton Astorkia Kortaguren baserriko artzaina 1989an

ardi ile-mozketa lanak egiten. Umea zenean jaso zuen bere aitarengandik ogibidea

eta bere seme Santi Astorkiari ere 14 urterekin pasa zion ofizioa. CARMELO UNDURRAGA

Page 6: ortzadar090612

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

A

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

BILBO

Diezen lan ezagunenak Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizenikusi ahal izango dira Euskadiko Filmategiak sustatutako bigarrenatzera begirako honetan. OSKAR MARTINEZ

ANDONI ITURBE

A NA Diez (Iruñea, 1957) zinegileak doze-na erdi film luze eta dokumental eginditu. Lau urte daramatza errodatugabe baina borrokatzeko prest dago.

“Animatuta nago eta borrokatu egingo dutaurrera ateratzeko”, argitu du Euskadiko Fil-mategiaren atzera begirakoaren protagonistak.Zinearekin duen lotura erabatekoa dela dio, etadatozen urteak nekezak izango badira ere,kezkatuta dago Madrilen bizi diren beste euskalzuzendari asko bezala. 80ko hamarkadako sasoioparoagoan hasi zuen bere ibilbidea, euskal tes-tuinguru gatazkatsua jorratu gabe zegoenean.

80ko hamarkadan euskal zinegintzaren marka horibilatzen hasi ziren erakunde publikoak. Sasoi haiekfaltan botatzen dituzu?Beti izan da gogorra eta nekeza film bat martxanjartzea, eta bereziki krisi garaian. Zinea eta aldiberean ikus-entzunezkoak herri baten kultur iku-rrik herrikoienak dira. Zine nazionala bultza-tzea tokiko gobernuaren erabakia da. Suitzak percapita errenta altua du baina ez dugu bertakozinea ezagutzen. Espainiak ez du Suitzarenpareko errentarik baina bere zinea ezagutzen da.

Euskal zinearen edo euskal produkzioen ingu-ruko galderak erantzuteko prest ikusten al duzuzure burua?Euskal zineaz edo zine espainiarraz hitz egitean,produkzioaren jatorria eta zenbatekoa hartubehar dira kontuan. Momentu honetan, euskalzineaz hitz egiteko datuak falta zaizkit. 80kohamarkadako euskal zinea bideratu zen boron-date politikoa medio. Orain, borondate politikohori gutxitu egin da eta ez dauka marka berezi-rik, Katalunian pasatzen ez den moduan. Euskalzinea indargatetuta geratu da, borondate falta-gatik. Laguntzak egon badaude, baina antza, ezdira nahikoak. Zine kultura duen erkidegoa daEuskadi, baina industria Madrilen dago. Gaine-ra, AEBtako zinearekin lehiatzea oso gogorra daEuropan, eta diru-laguntza publikoak edukibehar ditugu. 30 urte hauetan funtzionatu duenpolitika izan da, eta hortaz, beharrezkoak diraerkidegoen laguntzak edo Estatu mailako lagun-tzak. Gure erronka, europarrok izaki, zinearenbitartez gure izatea eta kultur dibertsitatea eza-gutaraztea da. Zinearen bidez herri-marka heda-tu egin behar da. Krisi garaian bagaude ere.

Euskadiko Filmategiak atzera begirakoa antola-tu du. Atzera begiratu izan duzu zure ibilbidean?Ez, ez. Ez dut nire pelikulak berriro ikusteko ohi-turarik. Ezustekoa izan da niretzat atzera begi-

rakoa. Gutxienez bost film luze egindako zuzen-dariei egiten zaie. Ez omen da emakumezkoanaizelako izan. Euskadiko Filmategiko JoxeanFernandezek esan berri dit kuotagatik balitz,hemendik aurrerako guztiak emakumezkoakizango liratekeela, gizonezkoak izan direlakoorain arteko ekintzen protagonistak. Lotsa izu-garria ematen dit atzera begiratzeak eta ez naizanker jokatzekoa. Orain nahitaez atzera begi-ratu behar izan dut. Nik dagoeneko badut egin-dakoaren ikuspegi zehatz bat, eta bat-bateanpantailan berriro ikustean, diozu: “Uste nuenbeste modu batera egin nuela”.

Mexikon hasi zinen zinean trebatzen Medikuntzaikasi eta gero, Julio Medemek bezala. Aztertuegin beharko litzateke euskal zinegile eta medi-kuntzaren arteko lotura…(Barreak) Medikuntzan ohituta nengoen pato-logiak aztertzen gorpua bitartekoetara ongiegokitzen ez denean. Gizakia du objektu medi-kuntzak. Medikuntzatik zinera pasatzea seku-lako bira izan zen. Patologietatik pasatu nin-tzen kontakizunetara, hau da, patologia bat izanaurretik gizaki horiek nola bizi diren konta-tzera. Gainera nire lehenengo dokumentalak(Elvira Luz Cruz, pena máxima, 1985) harreraona izan zuen. Ariel saria irabazi zuen kidebatekin egin nuen lan horrek. Dokumentalenmundua izugarri gustatzen zait eta nahiz etazine-pantailetan sarri ezin diren ikusi, askoestimatzen ditut.

Atzera begiratzean, ikusi ahal izan duzu zureibilbidean errepikatu dituzun gakoren batzuk?Amildegi eta zulo beltzak deskubritu ditut.Elkarrizketatzaileek gertaera iraunkor eta erre-pikakor batzuk ikusi dituzte Euskadiko Filma-tegiak eta Nafarroakoak eskatuta prestatzenari diren liburu batean. “Zure pertsonaiak lekubatera heltzean ondoko dekoratura begiratzendute”. Horrek grazia egin zidan. Nola ez duteba begiratuko? Nik ere horixe egiten dut. Zeruaagertzea niretzat garrantzitsua da. Antza denez,nire pelikuletan halako panoramikak ageridira. Eta paradisu galduaren azpigaia: Andereta Yul filmeko adiskidetasuna, adibidez. Etamaitasun gaua.

Zeintzuk izan dira zure erreferentziak?Oso eklektikoa naiz. Iruñean bizi nintzen fran-kismo garaian eta zineklub asko zeuden. Aztar-na utzi zidaten pelikula haiek. Hanekeren fil-men zalea naiz, Europako gaur egungo esen-tzia oso ongi jorratzen baitu.

Euskadiko Filmategiak antolatutakoatzera begirakoaren protagonista daAna Diez. 80ko hamarkadako euskalzinea bultzatzen hasi zenetik, bere buruakokatzeko garaia heldu zaio nafarrari

“Zinearenbidez, herri-marka hedatubehar da”

ANA DIEZZINEGILEA

Page 7: ortzadar090612

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Bilboko Mariaren Bihotza plazaren ikuspegi orokorra. 5+1 ARKITEKTURA TALDEAMAIDER URIARTE

Kritikoa dena, potentziala bilakatu daiteke. Ideiahau aintzat hartuz, 5+1 Arkitektura TaldeakBilboko San Frantzisko Auzoan den plaza

eraberritu dute, eta horretarako hiritarren nahiaketa kezkak kontuan hartu dituzte. Emaitza?Espazio publiko logikoa eta erabilerrazago bat

AA SKI ezaguna da Lacaton eta Vassal arki-tekto frantziarrek lehiaketa bat irabazizutela inolako interbentziorik ez egiteairadokitzen zuen proposamen batekin.

Garapenkeria eta hazkuntza sustatzen duen gizar-te batean, hausnarketa sortzen duen adibide bikai-na da hau. Bilboko San Frantzisko auzoko Maria-ren Bihotza plaza dugu orain aztergai, udaletxeakhura eraldatzeko prestatu zuen lehiaketa itxian–inguruko bospasei arkitekto estudioei luzatu zienproposamenak eskaintzeko aukera ordaindua–suertatu zen proposamen irabazle eta iaz inaugu-ratu berria, alegia. Ariketa benetan zaila zen pla-zaren egoera kaxkarra hobetzea, eta interbentzioabeharrezkoa zen.

5+1 Arkitektura Taldeak, autore lan formalistaeta inposatzailea sortu beharrean, tokiaren ana-lisian oinarritu zuen bere diseinua. Izan ere, fakto-re ugarik egiten dute bertan bat, auzoari izenaematen dion San Frantzisko komentuko aztarnaarkeologikoek, kultur etxeak, ezki erraldoiek, dro-gazaleek, autoek, haurreskolak, arkupeak eta etxa-beek… Gizarte irudi oso negatiboarekin lotzenzen nahas-mahas ulergaitz bat zen plaza. Azaltzenzuen egoera kritikoari baita auzoaren beharreiaurre egin beharra zegoen espazio publiko gano-razko bat sortuz.

Kritikoa dena, potentziala bilakatu daiteke etahala, plazaren egoera bikaina hirian, ingurukokultur ekipamendu ugariak, auzotar giro anitzaeta bizia proiektuaren oinarri bilakatzen dira. Gai-

nera, arkitektoen ikuspegi teknikoa auzotarrenbegiradarekin osatu zuten tokikotasunari era-bateko neurria hartuaz. Argi eta garbi, kontes-tualitatearen alde egiten dute, elementu fisikoakzein gizartearen beharrizanak eta iritziak ain-tzat hartuz.

HIRITARREKIN BAT Parte-hartze prozesu bat anto-latu zuten hortaz, Hiria Kolektiboarekin bat, auzo-tarren kezka eta nahiak biltzeko asmoz. Prozesuhoriek, horretarako soilik ez, proiektuaren par-taide sentiarazteko tresna bikainak izan daitezke,galdera, hausnarketa eta koordinazio egokiekinantolatzen baldin badira. Kasu honetan, bertakoeksegurtasuna, irisgarritasuna, garbitasuna eska-tzen zuten. Gainera, hiri altzariak kokatzeko iriz-pideak planteatu zituzten, baita ekitaldiak ospa-tzeko adina toki bermatuko zuen proiektu bat ere.

Emaitza espazio publiko logiko bat da, zegoenabestelako modu ulergarriago eta erabilerrazagobatean antolatzea lortu baitu. Kultur-etxeko sarre-ra markatzen duen ibilbide zentrala argi ilara kur-batu batek definitzen du, hau da agian elementuformal nagusia. Plazaren maila berdindu da, eskai-lerak kendu egin baitira. Auto aparkalekuak, pla-zatik kanpora atera dira. Esan bezala, interben-tzioa txikia izanik ere, itxura eta erabilera goitikbehera aldatu egin du proiektu honek. Plazarenirekiera eguna, agian auzoko ospakizunik garran-tzitsuena den Munduko Arrozak-ekin kointzidi-tzea erabaki zen, plazaren izaera eta erabilerapubliko kolektiboaren aldarrikapen irmoa egiteko.

XEHETASUNAK

> Proiektuaren egileak: 5+1 Arkitektura Taldea. Eneko Aiala, Amaia Albeniz, Iosune Artetxe, Gentzane Goi-kuria, Ohiane Ruiz eta Ana Isabel Alonso.

Juan Sádaba. Arkitektoa, plaza eusten eta aztarna arkeologikoak estaltzen dituenegituraren kalkuloaren egilea. Informazio gehiagorako: http://www.sadaba.net/

> Parte-hartze prozesuaren koordinatzaileak:

Hiria Kolektiboa. Ikus http://www.hiriakolektiboa.org/

Bilboko Mariaren Bihotza plaza:taupada biziak auzoan

BILBO

Plazaren erdigunera doan kultur etxerako bidea. 5+1 ARKITEKTURA TALDEA

Page 8: ortzadar090612

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 9aazkena