12
ortzadar larunbata, 2011ko azaroaren 12a. 234 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak HITZA ETA AHOTSA Laboa, Ordorika, Larzabal eta Achiary, urrezko arimak ‘Lau Kantari’ liburuan -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- EUSKARAZKO LEHEN FILMA Gotzon Elortza zinegilearen obrak digitalizatu berri dira

Ortzadar121111

  • Upload
    deiacom

  • View
    220

  • Download
    3

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: Ortzadar121111

ortzadarlarunbata, 2011ko azaroaren 12a. 234 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiak

HITZA ETAAHOTSA

Laboa, Ordorika,Larzabal eta Achiary,urrezko arimak ‘Lau

Kantari’ liburuan-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

EUSKARAZKOLEHEN FILMA

Gotzon Elortzazinegilearen obrak

digitalizatu berri dira

Page 2: Ortzadar121111

I

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

I TSAS-USAINEKO Ezkatak (Susa, 2006)poesia liburuarekin egin zuen bere sarre-ra euskal literaturan Leire Bilbaok. Aza-la estaltzen digun “zera txiki horiekin”

ez zaio nahikoa oraingoan, eta Scanner (Susa,2011) bat behar izan du are sakonago jotzeko.

‘Ezkatetatik’ ‘Scannerrera’, alde nabarmena.Bai, lehenengo liburu batekin idazleak beremugak probatu nahi ditu eta gauza asko esannahi ditu: bizitza osoan pilatuz joan zaizkionideiak, burutazioak. Bigarren liburuarekin ere-mua murrizten da eta nik argi nuen egunero-ko objektuei erreparatu nahi niela. Izenburuaberanduago etorri zen, ohartu nintzenean eska-nerra gure eguneroko bizitzako objektu ohikoabihurtu dela: ospitalean, lanean, aireportue-tan… Gainera eskanerraren ideia ederkidatorkit idazlearen papera deskribatzeko,idazleak askotan errealitatea eskaneatu beharbaitu.

Jon Benitok berriki argitaraturiko ‘Bulkada’poesia liburuan bere jaiotze urteari dedikatudio poema bat. Zuk, aldiz, sortua izan zinengauari : ‘1977ko urriko gau bat’. Adin batetikaurrera gure jatorrietara itzultzera behartutagaude?Jon Benitoren poema irakurri nuenean nireaidatzita zegoen jada, eta niri ere deitu zidanarreta nolabaiteko kointzidentzia horrek. Egiada zahartzen garen bitartean –zorionez zahar-tzen ari garelako!–, galdera berriak sortzenzaizkigula. Nor naiz? Nora noa? galdera horiek

erantzuteko adanismoa gainditu eta gureaurreko garaiari erreparatu behar diogu.Nondik gatoz? galdera ere funtsezkoa da nor-beraren identitatea ulertzeko, nahiz eta horrierantzuteko imajinazio apur bat erabili dudanpoema zehatz horretan. Pessoak esaten zuenbezala, o poeta é um fingidor. Niri buruz idaz-ten dut, baina nire belaunaldiari buruz ere arinaiz.

Gurasoei dedikatuko lehenengo atal batenostean, idazteari berari buruzko gogoeta datorliburuan, eta kezka nagusi bat: askatasuna.Auto-zentsura gainditzea izan da nire kezkanagusia. Gauza jakina da auto-zentsurak bide-zidor guztiak ezagutzen dituela; hala ere saia-kera hor dago, ez dakit “ausartago” izan nai-zen, baina saiatu egin naiz. Uste dut batzuetandena atzean utzita, dena ahaztuta, zerotik ida-tzi behar dela. Funambulismo ariketa bat.Memoria izeneko poeman horrela jarri dut: Nireizena ahaztu nuenetik/ beste ezertaz ez naizoroitzen/ Ordutik aurrera sortzen dut.

Hurrengo atalean poema erotikoak aurkeztendizkiguzu, baina ez-ohiko eran, nire ustez.Gordinak, gorpuztasunari oso lotuak…Hau ere auto-zentsuraren gaiari lotuta. Libu-ruan Virginia Woolfen aipu bat jarri dut: “Ema-kume idazle baten lehen eginbeharra etxekoaingerua hiltzea da”. Eta hori egiten saiatunaiz. Gorputzari begira jarri eta gorputza plaze-rerako zein sorkuntzarako bide moduan ikusidut, hau da, gorputza bere animaliatasun kar-ga guztiarekin. Zentzu horretan nik ez ditutpoema horiek erotikoak kontsideratzen, ez dutbehintzat hamaika metafora eta itzulingurubehar animaliatasunari buruz idazteko.

Azken poemak ‘Belaunaldia’ du izena. Ema-ten du ezinegonak sortzen dizula gai horrek.Ez da bakarrik nik neuk sentitzen dudan ezi-negon bat, baizik eta nire belaunaldiari ikus-ten diodana. Poema horrek dio: Bi mende erdik/ez dute mende oso bat osatzen./ Erdibidean bideerdian/ erditu gintuzten. Bi mende desberdine-tan tokatu zaigu bizitzea, eta orokorrean norae-za sumatzen dut inguruan. Gerora ikusiko dugunola definitzen gaituzten. Azken poeman age-rian geratzen den kezka, lehenengo poemare-na da, eta liburu osoarena egia esanda: identi-tatearen auzia, nor garen hemen eta orain.

Zure lantokian, alegia, aurrezki kutxa bateanere poesia dagoela ziurtatzen diguzu ‘Auto-busa hartu behar dut’ poeman.Betidanik saiatu naiz nire ogibidea eta nire poe-sia jarduna bananduta mantentzen. Hala ere,kutxa batean hamaika egoera eta istorio ikus-ten dira, poema baterako bakarrik ez, baitaipuin edo are nobela baterako ematen dutenak.Denok ditugu milaka aurpegi, ez gara une oropoeta ezta ere une oro aurrezki kutxako langi-le. Batzuetan ekonomia egin behar izaten dapoesian eta beste batzuetan poesia ekonomian.

literatura

Bilbaok bere belaunaldiari buruz ereidazten du ‘Scanner’en. IBAN GORRITIKATIXA AGIRRE “

Leire Bilbaok egunerokotasuna ‘eskaneatu’du bere azken poesia bilduman. ‘Scanner’-ekaskatasunari ere dei egiten dio. “Batzutandena ahaztu eta zerotik idatzi behar da”, dio

“Eskanerraren ideia ederki datorkit idazlearen papera deskriba-tzeko, idazleak askotan errealitatea eskaneatu behar baitu”

“Denokditugumilakaaurpegi”

LEIRE BILBAOIDAZLEA

POESIA UNIBERTSALA

Euskal Herrian zein kanpoan,askotan ibiltzen da Leire Bilbao(Ondarroa, 1977) bere poesiapubliko aurrean irakurtzen.Esaterako, ‘Ezkatak’ argitara-tu eta gero. ‘Scanner’ liburua-ren kasuan, aldiz, argitaratuaurretik poemak jendaurreanprobatzeko aukera izan du,poemok pizten dituzten sentsa-zioak aldez aurretik ezagu-tzeko. “Nik asko disfrutatzendut irakurraldiak egiten, ba-tzuetan errazagoa delako poe-sia belarrietatik sartzea, begie-tatik baino. Poesia jardunminoritarioa da, baina uni-bertsala, kanpora jo eta betidago erantzungo duen jendea,leku guztietan.”

ONDARROA

Page 3: Ortzadar121111

L

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Beltzak lagun zuriei

ZALDI EROA

1. Suite FrantsesaFIrene Nemirovsky. Alberdania.

2. ScannerLeire Bilbao. Susa.

3. Narrazio TailerraMikel Hernandez. Erein.

4. Zer barkatirik ezAlberto Ladron. Elkar.

5. Argi-itzalen neurriaXabier Artola. Elkar.

6. Arkadia iratzarriaKai Meyer. Alberdania.

L UIS Fernandez kazetariari behin, Eginzaharretik eskatu zioten Malcolm X-riburuzko artikulu bat: han esplikatuzituen AEBko afroamerikarren borroka,

Black Panthers mugimendua eta abar, eta, ohiduen maleziarekin, halatsu eransten zuen, euskal-dunoi begira: “Beltzen aldeko zuriekin erreze-lozko jarrera izan ohi zuen: gure alde daude, bai-na zuriak dira; euskaldun bat abertzale erdaldu-nen artean sentitu ohi den bezala: bai, gure aldedaude, baina praktikan espainolak dira”.

Pasadizo zahar horrekin hasi naiz, gure artekokulturgile erdaldunez sentitzen dudana azaltzeko,ez baita erraza labur eta argi adierazten. Musika,antzerkia, literatura sortzen dituenak bizitza abe-rastu egiten digu denoi, bere sentiberatasunezjanzten, kezkak pizten, irriak sortzen, errealita-tearen mugak zabaltzen. Nonahi eta noiznahikoartistekin gertatzen zaigu hori, eta hainbat gehia-go gertukoa bada, gure antzekoak izango baitituiturriak, zirkunstantziak, itxaropenak...Nikjarraitzen ditut Euskal Herriko sortzaile erdal-dunak. Haien liburuak irakurtzen, musika en-tzuten... Batzuk pertsonalki ere ezagutzen eta esti-matzen ditut, askoren lana miresten. Baina...

Arteak hizkuntza bat behar duenean (alde baterautziko ditugu beraz pintura, dantza, musika kla-sikoa eta bestelako arte ez mintzatuak), hizkun-tza horrek ez dut esango sorlanaren mamia bal-dintzatzen duenik, baina bai komunikazio ekin-tza, erreferentziazko marko bat eratzen baitu, tra-dizio baten pisu guztiaz zamatzen, testuingurubatean kokatzen. Erreferentzia horiek Madrildikdatozenak izan ohi dira gehienbat, tradizio horiespainieraz sortutako altxor guztia, eta testuin-guru hori mundu hispano zabala. Baita sortzai-lea ideologikoki antiespainola sentitzen deneanere.

Horri gehitu dakioke euskarak aurrera egingobadu behar-beharrezkoa duela zenbait lurraldeeta esparrutan hegemonikoa izatea; horri gehitudakioke bi hizkuntzen artean ez dagoela oreka-rik, bata hautazkoa baita eta bestea derrigo-rrezkoa.

Dena dela, hortik segituz gero soziolinguistika-lezioak ematen amaituko dut eta nire gaurkoasmoa ez da hori, baizik eta, orain arte esan duda-naren kontra, gure arteko erdal kulturarendefentsa egitea (bai baina ez estiloan). Teorian 400

milioiko merkatu bat izan arren, oso zaila da erdalsortzaileen bizibidea: Madrilen (neurri txikiagobatean Bartzelonan) daude kultura horren guneeta azpiegiturak, hara begira egon ohi dira artis-ta gehienak, aukera baten zain, baina askoz han-diagoa da eskaintza eskaria baino, eta ez da harri-tzekoa horrek, zenbaitetan, frustrazioa eta zapu-tza eragitea. Panorama horretan, guztiz inpor-tantea iruditzen zait Euskal Herrian bertan kul-turaren hedapenerako tresnak sortzea eta man-tentzea, baita erdaraz jardungo dutenak ere.

Pentsatzen jarrita: zenbat argitaletxe daude gureartean erdaraz publikatzen dutenak? Apur batzukbaizik ez, eta daudenak ez esne-bitsetan, estu etalarri baizik: egunotan jakin da Gasteizko Bassa-rai argitaletxeak, Kepa Murua poeta zarauztarraksortu eta gidaturikoak, ateak itxi dituela, urtetanlan txukun, eder eta koherentea egin ondoren.

Garai politiko berriaren erronka bat izan beharkolitzateke bertako erdaldunek ere Euskal Herriakulturazko erreferentzia naturaltzat hartzea, edobide horretan pausoak ematen hastea. Nahiz etaeuskal hiztunok ondo asko jakin nor den beltzaeta nor lagun zuria.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Guztiz inportanteairuditzen zait EuskalHerrian kulturaren

hedapenerakotresnak sortzea etamantentzea, baitaerdaraz jardungo

dutenak ere

SALDUENAK

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Auzolanaren kulturaJasone Mitxeltorena. Txalaparta.

3. Lau kantariJuan Gorostidi. Pamiela.

4. Ez dugu nahi...Edurne Elizondo. Txalaparta.

5. EspektroakMitxelko Uranga. Utriusque Vasconiae.

6. Zu zara orain txoria.Mikel Etxaburu. Elkar.

Ez Fikzioa

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

ELEBERRIA

‘Lasterka’

Jean Echenoz.Meettok. 145 orrialde.14,50 euro.

Munduko gizonbizkorrenaren isto-rio harrigarriaBehin eta berriz eskatu beharizan zioten Emil Zatopek-i haszedin. Baina behin hasita, ezzen berriz gelditu. Eta etenga-be azeleratzen jarraitu zuen.Hona hemen Lurrean bizkorrenkorritu zuen gizona. Echeno-zek, bere Ravel (2006) elebe-rrian bezala, noraezeko ibilbi-dea egiten duen artista batengisa aurkezten du Emil Zato-pek. Gai horren tratamendumaisutasunezkoa egiten duautoreak. Lasterka (2009)Jean Echenoz frantziarrarenhamaikagarren eleberria da.

IRITZIA

HAUR LITERATURA

‘Lotsatianaiz, etazer?’Antxiñe Mendizabal.Jokin Mitxelena. Elkar.31 orrialde. 7,50 euro.

Eki mutiko lotsatibaten amodiozkogorabeherak

Eki oso mutiko lotsatia da eta,hortzetako aparatua jarri dio-tenetik, are lotsa handiagoadu. Ikasgelako neska bat atse-gin du: Lore. Baina ez daausartzen bere urtebetetzekotxokolatadara gonbidatzera.Lorerengana hurbiltzeko Ekikzer ez du asmatuko!Eta zer? bilduma atseginarenazkeneko alea da hau, Mendi-zabalen testuarekin eta Mitxe-lenaren irudiekin. Ipuina zortziurtetik gorako haurrentzatzuzentzen da.

POESIA

‘Unplugged’

Luis Garde.Kutxa Fundazioa..95 orrialde. 7 euro.

Zaratatik desko-nektatzeko poesiabildumaKutxa Fundazioko Irun HirikoKutxa Literatur Saria jasozuen Gardek 2009an, Olerkiasailean. Poesia bildumahonetan zera aurki dezakegu:“Norberaren tresna zarata-tsuak deskonektatzea, ber-tzeen hitzen melodia entzu-nen badugu. Norberarenleihoa atzean uztea, jendearrotzen leihoetan zeharbizitzaren zatiak ikuskatzeageure buruari hurbiltze alde-rat. Noizbait geure leihoberriztatuaren planoa mar-gotzeko. Sarerik gabe.

Editorial Iparraguirre S.A.

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Amaia Santana

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Naroa Etxebarria

Page 4: Ortzadar121111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

KK ANTUZALE sutsua da Juan Gorostidi(Donostia, 1956). Musika ikaragarrigustatzen zaio. Azken zazpi urteotan,bere bizitzan zehar xurgatu duen

musika eta kultura musikala paperera pasatzenibili ostean, argitaratu du Lau Kantari liburua.Euskaraz idazten duen lehen liburua da, hainzuzen ere euskal kantagintzari buruzko saiake-ra. Bere ustez, azken 30 urteetan urrutira eginduen barne bidaiaren emaitza da. “Norbera-rekin, gorputzarekin, meditazioarekin eta exo-tikoak egiten zaizkigun teknikekin lotutako kul-tura eta sistema ezagutzea oso aberasgarriakizan dira”. Izan ere, bere ogibidea Tai Chi ira-kaslea da eta Ekialdeko Kulturara egindako ibil-bide luzearen etxeranzko bueltan kokatzen duliburu hau.

Hein handi batean, Ekialdeak eman dio munduaikusteko perspektiba, baina Mendebaldekoa erebadu, noski. “Ikuspuntu asko elkartu eta mun-dua sakontasunez ikustea da interesgarria”. Etahorrela erreparatu dio XX. mendeko euskal kan-tagintzari, azalkeriatik, sinplifikaziotik eta kari-katuretatik haratago joanda. Beñat Achiary,Mikel Laboa, Imanol Larzabal eta Ruper Ordo-rika hautatu ditu. Pertsonaia bakoitzaren lanosoa eta izan dituen eboluzioa eta eraginak iker-tu ditu. Garai bereko lau estilo, lau sentsibilita-te. Lau horiek bereziki oso desberdinak izandaoso barrura ailegatu zaizkion artistak izan dire-lako aukeratu ditu idazleak. “Nik ez nuen eginnahi ez bazen maitasunetik. Hori zen lehenen-

go baldintza”. Mugaketa zen biga-rrena, “Metodologikoki hobe delakogutxi batzuk aukeratu eta horieksakontzea”. Hirugarrena, aldiz,idazlearen irudikoz eztabaidagarrie-na, “Lau hauek punta-puntakoak dire-lako”. Bere bokazioa musikaren arimaikertzea denez “Euskal KantagintzarenUrrezko Aroko lau kantari” eta eurekegindako lana hartu ditu ikergai gisa.

Idazleak pertsonalki ez ditu ezagutu kan-tariak eta zentzu horretan objektiboaizan dela kontatzen du. Hala ere, sub-jektibotasun asko duen liburua da, senti-menduetatik abiatutako gogoetak baitau-de idatzita. Kantariek euren sentimenduakkaleratzeko musika ekoiztera jotzen dutenbezala jo du Juan Gorostidik ere liburuaidaztera. “Biluzik nago liburuan”, aitortzendu. “Arriskatu egin naiz, ez bainituen pertso-na bezala ezagutzen. Tentuz ibilita, bainaausartu egin naiz”. Horren adierazle da libu-ruaren egitura, idazlearen beraren biografiabaita. “Nire soinu banda hemen dago”, dio.Hasierako kapituluak erreferentziaz beterikdaude, testuinguruan kokatzeko beharrezkoakdiren datuekin. Orrietan aurrera egin ahalalau autoreak azaltzen dira han eta hemen etaeuren obra modu independentean irakur dai-teke. “Ez da zaila, gogoa behar da. Ez da liburuzurruna”. Azken finean, kantu entzulearen etakantu zalearen tokian jarri da idazlea.

literatura

ANE UNDURRAGA

Juan Gorostidi kantuzaleak Beñat Achiary, Mikel Laboa,Imanol Larzabal eta Ruper Ordorika kantariei buruz idatziduen saiakera kaleratu berri du Pamiela argitaletxeak.Halaber, euskal kantagintzari buruzko obra hau daegileak euskaraz idatzi duen lehendabiziko liburua

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

Urrezko euskalkantagintzakolau arima

Gorostidi Tai-Chi irakaslea da eta Ekialdeko kultura gustuko du. J. COLMENERO

Page 5: Ortzadar121111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Gogoetez gain zitaz beterik dago liburua, euskalidazleen zein nazioarteko artisten aipuekin. Ber-nardo Atxaga, Bertolt Brecht, Itxaro Borda zeinPeter Sloterdijk. Xabier Lete ere oso presentedago, bere lehen diskatik abiatzen baita liburua.Izan ere, euskal kantagintza berriak oso sustraisakonak ditu, gure lurrari lotutakoak eta mun-du zabaletik edaten joan den iturri askori lotu-takoak. Kantagintza herrikoiaren eta goi mai-lako poesiaren artean egon den loturaren ondo-rioz, poesia eta kantua uztartzeko gai diren kan-tari gisa aurkezten dira lau artistak liburuan.“Poesia hori ezezaguna litzateke kantariek ezbalute zabaldu”. Zentzu horretan, liburuko orrie-tan zehar kantaria sorkuntza eta mediuma delaargudiatzen du autoreak.

XX. mendean hasita gaur egunera iristen da etaazken kapituloetako batean Sasoi ederrak musi-

karentzat izenburuarekin musikaren aberasta-sunari buruz ari da, mezu baikorra plazaratuz.“Estilo guztiak bizirik daude. Asko kexatzengara gure txikitasunagatik, baina leku gutxitandago hemen dagoen dentsitate artistikoa etamusikala”. Esparru guztietan krisiaz hitz egi-ten den arren, modu apalean lanean ari den jen-de asko dago euskal musikagintzan. “Ez garakonturatzen ze altxor dauden gure eskuetan”.Herriko ariman sustraiak jarrita dituen aban-goardiako euskal kantagintza nondik datorrenjakin dezake irakurle orok.

Horregatik, testigantza gisa balio dezakeen saia-kera da Lau Kantari liburua. Bide batez, beregenerazioari zerbait zor diola eta, joan direneiomenaldia egin eta gorenean daudenei bultza-da ematea nahi izan du Juan Gorostidik liburusaiakera honen bidez.

‘Lau kantari’ liburua saiakera ezezik, Gorostidiren biografia ere bada. “Nire soinu banda hemen dago” ARGAZKIA: JAVI COLMENERO

KANTARI BAKOITZAREN BARNE-PAISAIA

> BEÑAT ACHIARY Donapaleu, 1947. Itzalean dagoen pla-zagizona da, beste hirurak ez bezalaIpar Euskal Herrikoa. Kantari herrikoiada eta modu errepikakor bateankantu errazak kantatzen ditu. Txala-parta, gaita, trikitixa zein txistua izanditzake lagun. Jazz musikaren antze-ra erritmoa duen oinarri melodikotikabiatzen da, hortik aurrera modulibrean jarraitzeko. Mikel Laboakbezala hitzen mugetatik urruti ihesegiten du, baina hark hausnarketaegiten zuen eta honen ezaugarriberezia bapatekotasuna da. Horrenadibide da bere diskografia ia guztiazuzenekoa izatea. Munduan zehareuskal kulturak daukan enbaxado-rerik garrantzitsuenetarikotzat jotzendu ‘Lau Kantariko’ egileak.

> MIKEL LABOA

Donostia, 1934-2008. XX. mendearenerditik aurrera joku esperimentalistaegitera ausartu zen talentu berezikoartista izan da. Ez Dok Amairuko kideizan zen eta Euskal Kantagintza Berriabultzatzeko kantu sorta herrikoiei uki-tu garaikidea eman zien, nazioartekohainbat artisten eraginekin. Bertsoaeta poema errezitatzen hasi eta hi-tzak soberan baleude bezala heganegiten hasten zen kantaria da. Haus-narketa asko egin duen musikariaizan da. Euskal musikaren patriarka-tzat hartzen da eta euskaldunon iko-noa bihurtu arren iturri agortezinadela pentsaraztera garamatza libu-ruak. Bera bezalako fenomenorik ezdela izan Europan urte horietan esa-tera ausartzen da Juan Gorostidi.

> IMANOL LARZABAL

Donostia 1947, Orihuela 2004. 80kohamarraldian tradiziotik hartuta kan-tu klasiko lirikoa egin zuen, bere lanoparoena kontsideratua izan dena.Jazza, musika tradizionala eta rocksuabea ere egin zituen eta bere ahotssendo bezain sakona izan zen kanta-ri donostiarraren ezaugarri berezia.Horrez gain, kantua eta letra uztar-tu zituen modua eredugarria izan zen,erromantizismo kutsuko estiloaneuskal kantagintzan inork ez duenagainditu. Osagai garaikideak ere txer-tatu zituen bere lanean, esaterako,jazza. Patu gaiztoa bizi izan duenpertsona gisa definitzen du JuanGorostidik, pertsona gatazkatsua iza-teagatik bere lana estalita gelditudelako.

> RUPER ORDORIKA

1956, Oñati. 80ko hamarkadako rockmugimenduaren baitan eman zituenlehen pausuak eta Pott talde litera-rioko kide izan zen. Euskal rockak biziizandako eztandaren ostean, estilopropioa landu eta garatu duen artis-ta da. Kantagintza politikoa, rockerradikala, folka zein kantu zaharreninterpretazio berritzailea. Munduzabaleko musikariekin pieza hausko-rrak konposatu ditu bere ibilbideanzehar. Gitarra, bateria, biolina, baxuaeta mandolina izaten ditu lagun gisa.Hala ere, bere ahots sendoak etaahoskera markatuak estilo propioaematen die kantuei. Inoiz baino aska-tasun eta sakontasun handiagoarekinlanean ari den artista gisa definitzenda liburuan.

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

“Ikuspuntuasko elkartu etamundua sakontasunezikustea dainteresgarria”,adierazi du idazledonostiarrak.

““Gaur egungo euskalmusikagintzan estiloguztiak bizirikdaude”

JUAN GOROSTIDI

Idazlea

DONOSTIA

Page 6: Ortzadar121111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

zinema

LOHIZUNE AMATRIA

Gotzon Elortza zinemagile getxotarrakeuskarazko lehenengo laburmetraiak ekoiztuzituen. Euskal kulturari egindako ekarpenaren

balioaz ohartuta, Euskadiko Filmategiak berrikidigitalizatu ditu ‘Ereagatik Matxitxakora’,‘Aberria’ eta ‘Elburu Gernika’ filmak

DD UELA milaka urte sortu eta ahoz-aho,hitzez-hitz, zabaldu zen euskara. Urteanitzez elekatzeko erabili zen, etaegun kontrakoa pentsatzen bada ere,

duela gutxi idatzi ziren euskarazko lehenengohitzak. Euskara gordetzeko modu ezin hobeazela pentsatuz sortu zuten idazkera. Hala ere,euskara betiko gordeta edukitzeko modu hobeaaurkitu zuen, 60. hamarkadan, Gotzon Elortza(Getxo, 1923) zinemagileak. Garai hartan entzunzen lehenengo aldiz euskara ikus-entzunezkoekoizpen batean.

Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (1961) etaElburua Gernika (1962) filmak izan ziren euska-raz pentsatu, errodatu eta muntatu ziren lehe-nengo lanak. Elortzak ekoitzi zituen, euskal zine-magintza modernoari ateak irekiz. Egun, baina,teknologian gertatzen ari den aurrerakada kon-tuan hartuz, zaharrak geratu zirela ikusi zutenEuskadiko Filmategian. Horregatik, euskal kul-turarentzako altxor berezia direla pentsatuz,Bartzelonako Image Films eta Donostiako RECEstudioko laborategietan digitalizatu berri ditueuskal erakundeak.

Elortza Parisen zegoela, Le Monde egunkarianirakurri zuen hizkuntza gutxituak ikus-entzu-nezkoetan egon ezean hildako hizkuntzak izan-go zirela. Hori dela eta, berehala eta zaletasunez,euskal kulturaren alde, ikus-entzunezko mun-duaren aukera praktikoak aprobetxatu zituen.Parisen, Donostian eta Baionan erakutsi zituenlanak eta euskara ez galtzeko lagungarri izanzirela deritzo. “Erdaldunak profesionalki labu-rrak egiten zituzten eta nirea ikusi ondorendenak hasi ziren beraien lanak euskaraz ipin-tzen”, azaldu du zinemagileak.

Filmak egin zituen garaian, Parisen delinea-tzaile gisa aritu zen eta hiriburu frantsesetikEuskal Herrira egiten zituen bidaia laburretangrabatu zituen laburmetraiak. Lau egunekobidaiak izan ohi ziren eta bi egunetan 16mm-takokamera batekin hartu zituen irudi guztiak. “Ezzegoen orain dagoen materiala ezta laguntasunekonomikorik ere”, azaldu du. Bere emazteaketa berak Parisen lan egin, “gerrikoa estutu” etabeharrezko material guztia erosi zuten. Lan zai-la eta gogorra izan zela aitortu du, hala ere, fran-kismoa saihestuz egin zituen lanak. “Parisennormala zen horrelako laburrak egitea eta herri-koei erakustea, baina, hona etorrita hango gau-zak egitean... guardia zibila etxera! –gogoratzendu–, eskerrak Parisen nintzela!”.

Euskadiko Filmategia 1978an eratu zen etageroztik helburu garbi bat izan du: “Kulturarenedota historiaren ikuspuntutik gordetzea kome-ni dena bildu eta zaintzea”. Helburua garbi,Elortzaren filmak hartu eta 2009 urte bukaerananalogikotik digitalera bihurtzeko prozesuaabiatu zuten. Egoera txarrean zeudenez, horiekberritzeko teknologia egokia lortzean abiatudute zaharberritzea. Kontu handiz digitalizatudituzte eta nahiz eta audio banda oso zaharkituaegon “emaitza duin bat” lortu dutela uste du IonLopezek, Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzaileak. Euskara gordetzeko doku-mentu garrantzitsua izateaz gain, euskal kultu-

raren beste alor batzuen gordeleku ere badirafilmak. Esaterako, 60ko hamarkada hasierakoBizkaia ikusteko ispilu dira eta ezin hobeto isla-tzen dituzte garai hartako ohiturak, janzkerak,jaiak, paisaiak eta inguruneak. Ion Lopez-en iri-tziz, “etnografia aldetik garrantzi handia dutefilmek” eta “gaur egun pentsa ezinak diren gau-zak islatzen dituzte”.

BIDAIA GIDAK Ereagatik Matxitxakora eta Elbu-rua Gernika filmak, Bizkaiko kostaldea etaUrdaibai aldea erakusten duten bidaia-gidamodukoak dira. Gotzon Elortza “Frantziakoklub handienetako” bateko kide zen eta bertanmota horretako film asko ikusi zituen. Izan ere,ikusitakoa egin zuela aitortu du egileak. Halaere, Ion Lopezen aburuz, “Gotzonek, bere lurral-dea, Bizkaia, erakutsi nahi izan zuen”.

Lehenengoak, Ereagako hondartzatik Matxitxa-ko lurmuturrerako ibilbidea erakusten du etainguruko herri eta hondartzetako ikuspegi etaohiturak islatzen ditu. Bigarrenean berriz, Ber-

meotik hasi eta Gernikan bukatzen den ibilbi-dea egiten du egileak. “Bermeoko portuaren60ko hamarkadaren hasierako ikus-entzunezkoerretratu onena ez bada onenetakoa da”, baiez-tatu du Euskadiko Filmategiko zuzendari-kontserbatzaileak.

Aberria filmean aldiz, aberriaren ingurukohausnarketa sakon eta berezia egin zuen getxo-tarrak. Euskal kulturaren ikur diren ValentinEnbeita eta Jon Lopategi bertsolarien nahiz Vic-tor Olaeta dantzariaren laguntzarekin EuskalHerriko baserriko bizimodua erakutsi zuen egi-leak. Frankismo garaian kokatzen dira filmaketa ondorioz zaila izan zen Elortzarentzat horiekgrabatzea. Garai hartako zentsuraren ondorioz,beldurrez, Erria izena jarri zion filmari.

Gauzak horrela, Euskadiko Filmategiak egin-dako zaharberritzeari esker, euskal kultura edo-zeinetzat dago eskuragarri gaur egun. Digitali-zazioak euskal ondarea hedatu eta mantentzekobidea ireki du.

“HERRIA LO DAGO”

Herria esnarazi nahi izan du betiGotzon Elortzak. Euskara ikus-entzunezkoetan sartzen saiatuzen 60. hamarkadan, baina jen-deak hori ulertzeko zailtasunakzituen. “Banekien nora nindoan,baina herriak esaten zuen a estehay que dejarlo, es un artista, eronengoela uste zuten”, dio Elor-tzak. Herria esnarazteko auzianbere harri-koskorra ekarri ondo-ren, lanak zer kondiziotan eginziren ulertu dezatela baino ez dunahi getxotarrak. Franco gazteazen filmak errodatu zituenean,eta oso baldintza txarrak jasanbehar izan zituen. Pelikulak era-kutsi eta hurrengo eguneanguardia zibila agertu zen beregurasoen etxean.

Euskarazko filmak egiteko, Gotzon Elortzak zailtasun ugariri aurre egin behar izan zien, Guardia Zibila kasu. DEIA/ION LOPEZ

Euskal ondarearen gordelekua

GETXO

Page 7: Ortzadar121111

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

publizitatea

Apple enporioko produktu guztiek (Ipod,Ipad, Iphone, Mac ordenagailua) amanko-munean dute bere diseinu erakargarria. DEIA

IRURI KNÖR

Steve Jobs zenak Apple enpresa arrakastatsuabihurtu baino, filosofia bat hedatu zuen.Diseinu polita eta erabilerraza erdiestea zenbere obsesioa, baita bere ospearen gakoa ere

NN ORBAITEK Steve Jobs ezagutzen ezbazuen, seguruenik haren berri izanzuen urriaren 5ean, minbiziak jota hilzenean. Besteak beste, iPhone eta iPod

tresna ezagunen sortzailea izan zen, eta “mun-dua aldatu zuen gizona” bezala aurkeztu izandute. Baina zergatik horrenbeste albiste, erre-portaia, omenaldi? Steve Jobs ez zen ohiko enpre-sagizona: pentsatzeko era bat, filosofia bat heda-tu zuen bere enpresaren bitartez. Ondoren eto-rri diren beste enpresari askoren inspirazioa,zalantzarik gabe. Diseinu polita eta erabilerraz-tasuna ziren Jobsen obsesioak, eta balore horiekisladatu ditu beti Apple-ren produktuetan etakomunikazioan.

“Jendeak ez daki zer nahi duen, harik eta zero-rrek erakusten diezun arte”, esaten zuen Job-sek. Adibidez, iPod-a merkaturatu baino lehen,inkestek zioten inork ez zukeela sekula 50 dolarbaino gehiago ordainduko musika errepro-duktore batengatik. Eta, hara gauzak zer diren,300 milioi saldu dira dagoeneko mundu osoan,50 dolar baino askoz gehiagokoak gainera. Job-sek beti egin izan du egokien iruditzen zitzaio-na, merkatu joerei edota inkestei kasurik egingabe. “Graham Bell-ek telefonoa asmatu bainolehen merkatu ikerketa bat egin izan balu, segu-ruenik gaur ez genukeen telefonorik izango”.

Garai batean, ordenagailuak handiak eta itsu-siak ziren, erabiltzeko oso zailak, eta lanbidejakin batzuetarako baino ez ziren egokiak. A-pple enpresak, aldiz, hasiera-hasieratik, komu-nikazioan bere filosofia agertzen zuen, iragarkizirikatzaileak, zuzenak, deigarriak eta oso ezber-dinak eginez. Hasieran, 70eko hamarkadan, ira-garkiak dagoeneko mundu guztiari zuzendutazeuden: businessman famatuei ez ezik, etxekoan-dre zein ikasleei ere. 1980 urtearen inguruan,baliagarritasuna zen nagusi Apple-ren komuni-kazioan: erabilerraztasuna, bizkortasuna, di-seinu praktikoa. Gaur egunera arte iraun dutensentsazioak, alegia.

1997an, enpresaren aro berri bat markatu zuenkanpaina bat kaleratu zen, gaur egun ere App-le-ren filosofia erabat isladatzen duena: “Thinkdifferent”. Picasso, Einstein, Gandhi, Armstrongedota Hitchcock bezalako pertsonaiak ziren pro-tagonista oihartzun handia izan zuten iragarkihaietan.

Gaur egungo Apple-ren iragarkietan produktuabera da nagusi, eta, gehienetan, agertzen den ele-mentu bakarra ere. Hain du diseinu eder eta ego-kia, non ez dugun ezer gehiagoren beharrik.Pasa den udaberrian kaleratu zen iPad 2 dela-koaren iragarkia, adibidez, honelakoa da: hon-do zuria, iPad dotorea erdian, eta Apple-ren logo-tipoa behean. Besterik gabe. Ez bide dago ezergehiago esan beharrik. Produktua bera da ele-mentu komunikatzailerik onena.

“Ez gara lehenak izan, baina hoberenak izangogara”, esan zuen Jobsek elkarrizketa batean.Esaldi horretan aurki dezakegu Apple-ren arra-kastaren gakoetako bat, zalantzarik gabe. Agianez zituen gauza asko asmatu, baina sagarrarenenpresaren produktuak besteak baino polit, ero-so eta hobeak izan behar ziren.

Guztia errazago eta politago egin nahi zuen Job-sek. Apple produktu bat erosi bezain laster, ino-lako argibiderik gabe hura piztu eta erabiltzekogai izan behar zen kontsumitzailea, bestela Ste-ve ez zen kontent. Izan ere, gaur egun Apple-renproduktu gehienek ez dakarte argibide-libu-ruxkarik kutxan. Informatika eta teknologiarensektorean tradizionalki erabiltzaileen joerakjarraitzen ziren bitartean, Steve Jobsek beneta-ko berrikuntzaren alde egin zuen apustua. Etaapustu hori argi ikusi da beti Apple-ren ira-garkietan eta komunikazioan.

Orain Steve Jobs joan zaigu, baina Apple-n beti-rako gelditu da haren inspirazioa, filosofia, iru-dikortasuna, jenialtasuna... Oraindik ahal duguezberdin pentsatu.

Ezberdinpentsatzearenarrakasta

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

Page 8: Ortzadar121111

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 12a

Zuzena al da singularrekokomunztadura hobesteaesaldi honetan: “Cavaillé-Coll organo ugariegin zen”?Bi aukerak zilegi dira, bai singularrekoa baipluralekoa, alegia: “Cavaillé-Coll organo uga-ri egin ziren” eta “Cavaillé-Coll organo ugariegin zen”. Zenbakiak direnean, ordea, askozere arruntagoa da pluraleko komunztadura,singularrekoa ere ontzat eman behar denarren: “Bi enpresa sortu ziren” eta “Bi enpre-sa sortu zen” (gutxiagotan). Gramatika ba-tzordearen Euskal Gramatikan ere (LehenUrratsak (EGLU), I liburukia (1985), 205.-208.or.), aipatzen da zenbatzaileekiko komunzta-duraren auzia. Gomendagarria da berebat,Karmele Rotaetxeren, Numeral eta aditzenarteko konkordantziaz, Fontes Linguae Vasco-num.

Zein erabili behar dugu,“zugan pentsatu” ala“zutaz pentsatu”?Biak zuzenak dira, bi egiturak erabili izan bai-tira euskararen tradizioan. EuskaltzaindiarenOrotariko Euskal Hiztegiak adibide hauekdakartza, besteak beste: Zutaz pentsatu: “Iñonikusi gabe sei aste luziak / beti artaz pentsat-zen negarrez pasiak” (Bilintx), edota”Zutazpentsatzen zenbat euskaldun on daude ezinegonak” (Xalbador, Odolaren mintzoa). Zuganpentsatu: “Hau guztia egiteko nigan pentsatudut bakarrik (Txillardegi, Leturia)” eta “Baka-rrik zugan pentsatuko dut” (in , I. Sarasola).

Zuzenak al dira “irailaren 7arte” eta “irailaren 7raarte” egitura biak? Zein dazuzena, “etzi arte” ala“etzira arte”? Bestetik, nolairakurri behar da “7 arte”:“zazpia arte” ala “zazpiarte”?Euskaltzaindiaren 37. arauak ontzat ematenditu “otsailaren 24tik 27 arte” eta “urtarrila-ren 5etik 7ra”; baina hor arautzen dena da datanola idatzi behar den. Izan ere, Euskaltzain-diak ez du araurik eman “arte”ren erabileraz.Dena den, “irailaren 7 arte” aukerarik ego-kiena dirudi morfologiari eta idazkerari dago-kienez; baina ez dago oker “irailaren 7ra arte”.Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak dakarrenirizpidea “-(r)a arte “noiztik noiz arte” esatendugunean baino ez erabiltzekoa” egokia da;baina zuzen badira ere “ordura arte” eta “dato-rren astera arte” gisako esapideak. Halaber,Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak badakar“arte” postposizioaren erabilera. “Bihar arte”adibideari jarraiki, horixe da agintzen duena“etzi arte” hobesteko. Bestalde, “7 arte” nolaahoskatu behar den ere ez da arautu, muga-tuan ala mugagabean; baina “7 arte” era-biltzea erabakiko balitz, mugagabeko irakur-keta izango luke (eta “7a arte”k mugatukoa).

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

UXUE RAZKIN

“Gertuko istorioetaninspiratzen naiz”‘Zure segurtasunerako’ komikian, Asier Iturraldek gehiegizko segurtasun

arauen zentzugabekeria irudikatzen du

MARRAZKILARIA ETA DISENATZAILEA

KK omikia bederatziga-rren artea dela diote.Hala, Aro Garaiki-dearen ikur gisa

ezagutzen dute batzuek. Nobe-la grafikoa artea dela argi gel-ditu da, beraz. Eta artehorren jarraitzaileak erebadaudela. Horien artean,Asier Iturralde (Donostia,Gipuzkoa, 1972). Txikitatikmarrazkien munduan mur-gildu izan da eta komikiza-le amorratutzat jotzen dubere burua. ORTZADAR etaRekalde Aretoak bultzatu-tako KMK lehiaketan par-te hartu berri du marrazki-lariak. Zure Segurtasune-rako nobela grafiko labu-rrarekin, epaileek bereideia eta diseinu grafi-koaren edertasuna gorai-patu dute. Oraingoan, komikigile bezala izanduen hasiera irudikatzen saiatu da donostia-rra. Horretarako, hitzak ekarri ditu gurera,irudien ordezko gisa.

Lehiaketa honetara aurkeztu duzun lanari dago-kionez, zein da islatu nahi zenuen ideia?Norberaren segurtasunerako neurriz gainekoarautegi batzuei buruz hitz egin nahi nuen. Aldihonetan igerilekuentzako arautegia zen, ikus-pegi hau kontatzeko otu zitzaidan adibidea.Gehiegizko arreta horrek zentzugabekeriarai-no eramaten gaituela kontatu nahi nuen. Argu-mentua, txiste bezala funtzionatu zezan, formaaldetik landuta dago.

KMK lehiaketaz gain, beste batzuetara aur-keztu dituzu zure lanak?Egia esan, orain dela gutxi hasi naiz lanak aur-kezten. Guztira, hiru lehiaketara aurkeztunaiz. Horietako bat, aurtengo PortugaletekoKomiki Lehiaketa, Komiki Banda kategoriairabazi dut. Arrakastatsua izan da urtea duda-rik gabe.

Orain dela gutxi hasi zara lanak aurkezten, bai-na noiz hasi zinen komikiak egiten?Betidanik egin izan ditut komikiak. Txikia nin-tzenetik horiek marraztea atsegingarria zenniretzat. Pertsonaia asko nituen sortuak. Ez dutinoiz marrazketa ezta komikiarengan interesagaldu, baina asko kostatzen zitzaidan istorioedo komiki bat amaitzea. Lan itzela da! Istorioeta ideiak barra-barra nituen baina gehienakproiektuan gelditzen ziren eta oso lan gutxiamaitzen nituen. Orain dela hiru urte gutxigorabehera, betidanik izan dudan interes etagogo hori, serio hartzea erabaki nuen.

Nola jaio zen interes hori?Nire adineko jende gehiena bezala, BrugueraArgitaletxeak zituen pertsonaiekin: Mortadeloy Filemón, El botones Sacarino, Carpanta, Lafamilia Cebolleta, eta abar luze bat. Hortikaurrera, 80ko hamarkadan zeuden aldizkariakirakurri ohi nituen: Zona 84, Cimoc, El víbora,El cairo, Tmeo fanzinea…

AUTOREARI BURUZ

Asier Iturraldek (Donostia,1972) txikitatik izan dumarrazkiak egiteko zaleta-suna. Diseinatzaile honek ArteEderretako ikasketak gauza-tu zituen. Ondoren, ‘freelance’bezala lan egin zuen diseinueta ilustrazio alorretan. Di-seinu estudio bitan hainbaturte eman zituen 2005. urte-ra arte. Urte horretan, bideberri bati ekin zion: ‘La Machi-ne Gráfica’ diseinu estudioasortu zuen Bilbon. Egun, estu-dio honetan dihardu lanean.Horretaz gain, enkarguzko bikomiki argitaratu ditu etaetorkizunean istorioak sor-tzeko irrika piztu zaio donos-tiarrari, harik eta horiek argi-taratzeko asmoa erakutsiduen arte.

Asier Iturralde marrazkilari donostiarrak Bilbon ezarri dubere estudioa: ‘La Machine Gráfica’. DAVID DE HARO

Zure hastapenetan, norbait izan duzu errefe-rentzia gisa?Nik uste aita izan zela komikiak egitera bultza-tu ninduena. Beti marrazten nengoen eta aita-ri ere komikiak asko gustatzen zitzaizkion. Betibere garaiko pertsonaiei buruz hitz egitenzidan. Bestalde, autore asko izan ditut errefe-rentzia gisa. Gutxi batzuk aipatzeagatik: Car-los Giménez, Miguelanxo Prado, Bill Watter-son, Reiser, Álvarez Rabo, Quino, Sempé, Tar-di, Hugo Pratt, Chris Ware,…

Nondik jasotzen duzu inspirazioa?Gehienetan, niri edo gertu daukadan pertsonabati gertatutako edo aditutako istorioetan ins-piratzen naiz. Batzuetan, norbaiti esaldi batentzun eta gero abian jartzen dut imajinazioa.Anekdotiko baina adierazgarri diren gauzetanbegiak ipintzen ditut. Gauza txikiak edogarrantzi gabekoak izan daitezke, baina azke-nean esanguratsuak bihurtzen dira.

Komikien alorra ongi kontsideratuta dagoelauste duzu?Gero eta gehiago kontsideratzen dela pentsa-tzen dut. Komunikabideetan gero eta espaziogehiago eskaintzen diote, orain dela gutxiraarte betatuta zituzten espazioetan. Kiosko etadenda txikietatik, liburu denda orokorretaraheldu dira. Eta liburutegi publikoetan, hel-duentzako eskaintza artean daude komikiak.Orain dela gutxi, komiki irakurleek talde nahi-ko itxia osatzen zuten. Orain, berriz, gero etakomiki gehiagok muga itxi hori zeharkatzendute eta irakurle orokorrago batera heltzendira.

Etorkizunean profesio honetaz bizi zaitezkee-la pentsatzen duzu?Uf! Pentsatu, pentsatzen dut. Gustatuko litzai-dake, bai. Ikusiko dugu!

Page 9: Ortzadar121111

KMKOrtzadar //Larunbata, 2011ko azaroaren 12a Zure segurtasunerako

Page 10: Ortzadar121111

KMK // Ortzadar Larunbata, 2011ko azaroaren 12aZure segurtasunerako

Page 11: Ortzadar121111

Larunbata, 2011ko azaroaren 12a Zure segurtasunerako KMKOrtzadar //

Page 12: Ortzadar121111

Larunbata, 2011ko azaroaren 12aZure segurtasunerakoKMK // Ortzadar