8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko uztailaren 16a www.deia.com [4-5. orrialdeak] Iban Zaldua Bere gustuko diskoak abiapuntu, literatur jokoak sortu ditu egile donostiarrak ‘Euslandia: unibertso txiki baterako galderak’ [2. orrialdea] Miriam Luki 221. zenbakia

Ortzadar160711

  • Upload
    deiacom

  • View
    243

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: Ortzadar160711

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

www.deia.com

[4-5. orrialdeak]

IbanZalduaBere gustuko diskoakabiapuntu, literatur jokoaksortu ditu egile donostiarrak

‘Euslandia: unibertsotxiki baterako galderak’[2. orrialdea]

Miriam Luki

221. zenbakia

Page 2: Ortzadar160711

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako argazkia: David de Haro

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Miriam Luki kazetari urretxuarra, liburuan ere ‘tokitxoa’ duen Gaira bere txakurrarekin. ARGAZKIA: ASIER BASTIDA

gogoeta bilduma. Ikas-taro hartatik ateratakopentsamendu josi ba-tzuk. Ehundura batbezalakoa izan zen: niregogoetatik hariak har-tu...” eta josi, harilkatu,brodatu. Euskal kon-tzeptu poliedriko eta abs-traktuaren hamaikaadiera (hizkuntza, kultu-ra, nazioa, hiztunak,munduan egoteko modubat, izateko era bat, politi-ka, identitatea, konple-xuak, mitoak...), askotanbakanduak, elkar konekta-tu eta sare bat josi du. Eus-landia deitu dio unibertsotxiki –baina oso– horri.

Oso irakurerraza da libu-rua. Hiru atal nagusitanbanatua (Transmisioa,Euskal eta Kultura), ira-kurlea girotzeko balio duensarrera eta agur modukoazken kapitulua ere baditulanak, guzti hau ConcettaProbanzak gustu handiz

egindako diseinuaz lagunduta.Orrialde batzuk testuz beteak dira,beste batzuk binetagile desberdinenkomiki-bandekaz aberastuak, badi-ra lau lerroko olerki labur batekinutzi dituen orriak, Lukiren gogoetapoetizatu hainbat, gordinagoak bes-te zenbait, hemengo eta hango idaz-le eta filosofoen testu berreskura-tuak, zuriuneak...

Camus, Sarrionandia, Maaluf,Sarasua, Zizek, Galeano, Atxaga,Cortazar, Zubiaga, Marcuse... entzi-klopedia lan ikaragarria egin duautoreak 170 orrialde arinetan gaia-ri zegokiozan artikulu, diskurtsoeta testu zatiak –harribitxiak,denak– irakurleari eskaintzeko(jatorriz euskaraz idatzi ez zirenakgaztelaniaz sartu ditu Lukik). Guz-tiak balio dute lanaren ildoa elika-tu eta sendotzeko. “Ikastarora joanaurretik ere ezagutzen nituen erre-ferentzia horietako asko, beste ba-tzuk bertan ezagututakoak dira,baina ikasturte horretan asko ira-kurri nuen, eta murgildu nintzentestu eta gai horietan”. Bere berbakitzal handiko abizen horienekin

S A I A K E R A > E U S K A R A

adastu ditu Lukik, baina apaltasunosoz. Herabetuta agertu da ia: “Guz-ti hau esaten dut umiltasun han-diarekin eta nire ikuspuntu hutsadela azpimarratuz”, dio, desenku-satu nahian, kasik. Badu, alabaina,zer esan Lukik. Kultura munduralotua, urteak daramatza kazetari-tza jardunean eta “asko” interesa-tzen zaizkio euskal izendatu dai-tezkeen gaiak. “Burua berriz elika-tu behar nuelako joan nintzen ikas-tarora, aire berriak behar nituela-ko. Eta bizitzako etapa baten ondo-ren behar nuelako lanaz gain bestezerbait”.

Suedian ikasi izan du, Kolonbianbizitakoa da, Irlandakoak ere badi-tu bizipen batzuk... Miriam Lukik ezditu aire kargatuak arnastu, inon-dik ere, baina asegaitza du jakingu-ra eta pasioa darie bere hi-tzei libu-ruan jorratu dituen gaien inguruanberba egiterakoan. Euskal Herrita-rrak, euskaldunak, bildu egitendituen gu definigaitzaren gainekohausnar ariketa da, azken batean,Euslandia. Irakurketaz gozatzen denbitartean egiteko moduko gogoeta.

Euskal kulturari,egunerokotasunari

eta ‘gu’“gatazkatsuari”buruzko liburuadela dio Lukik

ANDER EGILUZ BERAMENDIZUMARRAGA

B ADOA paseoan eta harribat aurkitzen du bidean,gero beste bat eta beste batondoren. Harri guztiak

berdinak dira, ez dute geldiarazten,harri arruntak dira. Bat-batean bes-teak ez bezalakoa den harri batekinegiten du topo. Gelditu egiten da,stop. Stop hori pentsatzen hastekoernamuina da”.

Metafora horrekin hasi zuenMiriam Luki (Urretxu, 1973) kaze-tariak Bernardo Atxagaren ingu-ruko artikulu bat, Goierriko Hitzanargitaratu zuena. Metafora Atxagakberak asmatutakoa zen, eta haus-narrera, gogoetara eta idaztera zerketa zelan bultzatzen duen azaldugura izan zuen horrela. Harri des-berdin horri Mikraster deitu zionAtxagak. Bada, orain, MiriamLukik berak kaleratu berri du ira-kurlearentzat Mikrasterra ere izandaitekeen liburu bat: Euslandia:unibertso txiki baterako galderak.Izenburuak argi uzten duen bezala,erantzunak baino galderak ematenditu lan honek. “Irakurleari gogoe-ta eragiteko aitzakia bat da liburua.Beharbada nik sakondutako hain-bat puntu irakurle zenbaiti ezzaizkio interesgarri irudituko, etabeste batzuk hausnarrera bultza-tuko dute. Agian asko esatea da, bai-na gogoeta puntu bat piztuko balitzirakurle bakoitzarengan...”, agertudu Lukik, esperantzaz, Zumarraga-ko Etxeberri jatetxeak duen“lekutxo pribatu” batean.

Izen handiko restaurant horrenatzealdeko terrazara joan ohi daLuki deskonektatzera: “Inor ezda hona etortzen eta oso tokilasaia da”. Horixe du txokoberezia Miriamek, eta bertaneman ditu Euslandiaren nondiknorakoaren zertzelada batzuk:“Liburua euskal kulturariburuzkoa dela diote. Baina bai-ta ere esango nuke egunerokobizitzari buruzkoa dela, guriburuzkoa, gu gatazkatsu horriburuzkoa”.

MASTERREKO TESINA Mondra-gon Unibertsitateak antola-tzen duen Euskal Kulturgin-tzaren Transmisioa gra-duondokoaren emaitza daEuslandia. 2008-2009 bitar-tean egin zituen ikasketokLukik, eta master-amaiera-ko proiektu gisa ikasturtekolaburpena egitea eskaini zio-ten irakasleek. Baina kro-nika hutsa egitetik urrun,barne gogoetez betetakolana ehundu du kazetariak,oso ariketa pertsonala erdi-tuz. Eta hain da zintzoa tes-tua, ezen identifikatutasenti daitekeen irakurlea.“(Liburua) ariketa bat da,

Miriam Luki kazetari urretxuarrak ‘Euslandia’ liburua kaleratu du, euskal-munduaren inguruko gogoetarako akuilua

UNIBERTSO TXIKI BATERAKO GALDERAK

Page 3: Ortzadar160711

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Cantiga de amigo

C ANTIGAS DE AMIGO deitzen zaieXIII-XIV. mendeetako herri-kanta mai-tasunezko batzuei, Erdi Aroko litera-tura galiziar-portugaldarrak onduriko

poesia guztiz ederra, Okzitaniakoarekin bate-ra, Europako lirikaren oinarria (Galiziagaixoak, Gaztelaren menpe, ez zuen luzaroanburua jasoko, eta XIX. mendera itxaron beharbere literaturaren pizkundea ikusi arte, Rosa-lia de Castrorekin, besteak beste). Bada cantigabat, nire ikasle garaietatik oroitzen dudana etahorrez gain Amancio Pradaren ahotseangogoan geratu zaidana, honelaxe hasten dena:“Sedia-m’eu na ermida de San Simión / e cerca-ron-mi as ondas que grandes son. Eu atendendomeu amigo, eu atendendo meu amigo”. Maita-learen bila irla horretara mariabeheran doanneskatxa baten istorioa kontatzen du baladahunkigarri horrek, eta nola mariagoran baka-rrik eta ito beharrean geratzen den, gaixoa.

San Simondik ari naiz lerro hauek idazten,uztailaren 9an, Vigo itsasadarrean dagoen uhar-te horrexetatik, bertan baikaude bildurik edi-tore katalan, galiziar eta euskaldunak, edizioa-ren munduko Galeusca topaketa batean. Arteaketa naturak bat egiten duten bazter zoragarrihonek historiako une gogoangarri asko izanditu, Mendinho omen zeritzan juglarearen poe-maz gainera: lazaretoa izan zen urte luzez, Ame-riketatik zetozen bidaiariek koarentena bertanigaro zezaten; Drake kortsario britainiarrakdozenaka galeoi espainiar hondoratu zituenerrio honetan 1700 inguruan, eta aldiro buzoenespedizioak urperatzen dira, hango altxor ezku-tuen bila; Vernek bertan kokatu zuen Nemokapitainaren abentura bat Itsaspeko 20.000 leguaeleberrian; 1936an kontzentrazio-eremua eratuzuten faxistek, errepublikarrak preso eduki-tzeko... Gaur, liburuaren etorkizunaz hitz egi-teko bildu gara estaturik gabeko hiru nazioota-ko argitaldariak (bitxikeria bat: katalan eta gai-legoek beren hizkuntzan hitz egiten dute iauneoro; guk, aldiz, gaztelaniaz egin behar, uler-tuko badigute).

Berezia da editore jendea. Alde batetik,negozio-gizon eta andre serioak dira, gai tekni-koetan jantziak, arloaren zailtasunez eta erron-kez enpresari baten hoztasunez hitz egin deza-ketenak: eskola-liburuen doakotasunak dakar-tzan ondorioak, liburu-dendetan zer saltzen den

azkarrago jakin ahal izateko programa infor-matiko berriak, tirada txikiko liburuen pro-mozioan inbertitzeak dituen arazoak... Beste-tik, berriz, nor bere herriko kulturgintzarenaldeko militante nekagaitzak dira: Valentzia,Galizia eta Balearretan, Nafarroan bezala,espainolismo kafreenaren barrabaskeriekinjokatu beharra daukate, agintearen gehiekeriaknola-hala toreatuz eta herritarrengana iristenahaleginduz; zinez sinesten dute irakurzaleta-sunean, eta horren sustapenerako esperientziakilusioz konpartitzen dituzte; susmoa dute krisiekonomikoarekin kulturan ezarri diren diru-laguntzen mozketak ez direla momentukokoiuntura, luzaroan iraungo duen joera baino,eta hala ere aurrera egiteko formulak bilatzendituzte.

Barregarri bezain lotsagarria izan liteke batekbere buruari loreak botatzea; gaur, kolektibo-tasunak handiustea barkagarri egingo duela-koan, banitate korporatibo apur batekin esan-go dut estimatzen dudala neure ofizioa, eta jen-de ona ari dela lan honetan, gure herrian beza-la, auzo herri horietan ere. Ez dira garai erra-zak irakurketarako, paperezkorako behinikbehin; hala ere, kulturaren industria indartsubat ezinbestekoa da hizkuntza gutxituek errekajoko ez badute; horregatik eskaintzen diet kan-tiga hau adiskide hauei, ahalegin horretanjarrai dezaten.

Iraganetiketorkizunerahaur literaturazeginiko gogoetaEuskal Literatura Sailarenbarruko bilduman kaleratuduten ale honetan azken hiruhamarkadetan euskaraz ida-tzitako zein euskaraturiko haureta gazte literaturaren ebo-luzioa agertzen da: kantitatea-ren eta kalitatearen gorakada,literatura-sistemaren eraketa,emakumeen presentzia… Ira-ganetik etorkizunera eginikogogoeta da eta datozen urtee-tarako erronkak ageri dira ber-tan. Bigarren atala, ostera,hamazazpi idazlanen azterke-tek osatzen dute.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: X. Etxaniz, J.L. GaseniGeneroa: Literatura ikasketakArgitaletxea: UPV/EHU

Zaldi Eroa

Erroibarkoeuskaraerabiltzen zuenidazle batenondareaPerpetua Saraguetaren idatziguztiak jasotzen dituen argi-talpen berria, bi kapitulutanantolatua. Lehenbizikoan,idazlearen ondarea jaso da,bere oroimenak, hurbiletikezagutu zituen zenbait ema-kumeri buruzko aipamen etabalorazioak eta idatzirik utzizituen bertso batzuk. Bigarrenkapituluan Perpetua Sarague-taren eskuidatzietan ageri denhiztegi hautatua eskaintzenda, Erroibarko hiztegia osatze-ko eta euskal hiztegiaren cor-pusa aberasteko.

Egilea: Perpetua SaraguetaGeneroa: OroimenakArgitaletxea: Euskaltzaindia

Zoriontasunariburuzkohausnarketa etabakarrizketakZoriontasunari buruzkohausnarketa egin du TereIrastorzak poema liburuhonetan. Testuetan agertzendiren gaiak amodioa, lagun-tasuna, amatasuna, bakarda-dea, beldurra, nortasuna edogorputza dira. Tonuari dago-kionez, bakarrizketa erabili duegileak, baina ez norbera-rentzat hitz egiteko zentzuan,“beste bati hitz egiteko”baizik. Benetasuna da Iras-torzaren poesiaren ezaugarrinagusia. Bideak, galderak,paisaiak eta sentimenduberriak zabaltzen ditu, arti-fizio gutxirekin.

Egilea: Tere IrastorzaGeneroa: PoesiaArgitaletxea: Pamiela

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. NemesisPhilip Roth. Meetook.

3. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa

4. Igelak benetan hiltzen diraIñaki Irasizabal. Elkar.

5. Mea culpaUxue Apaolaza. Elkar.

6. BränskintGoizalde Landabaso. Txalaparta.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Lazkaoko Beneditarrendokumentazio-guneaJoan Mari Torrealdai.Beneditarren F.

2. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

3. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

4. Zeluloidezko begiradakMikel García Idiakez.Elkar.

5. Barazki mokadu goxoakKaxkazuri jatetxea. Ttarttalo.

Ez Fikzioa

� Editore horieknor bere herrikokulturgintzarenaldekomilitanteak dira

�Kulturarenindustria sendobat ezinbestekoada, erreka jokoez badute

Egungo euskal haur etagazte literaturarenhistoria

Perpetua Saragueta:eskuidatziak eta hiztegia

Eta orain badakit

Page 4: Ortzadar160711

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

“Homologazio prozesuan, literatura mendebaldarrarenajeak hartu ditugu; geroz eta errazagoetara jotzen dugu”‘Biodiskografiak’ (Erein,2011) liburu atera berriarenaitzakiapean eseri gara IbanZaldua (Donostia, 1966)idazlearekin aurrez aurre.Biniloetatik Youtube-ra era-man gaitu elkarrizketak

Iban Zaldua, Gasteizko alde zaharrean, ‘Biodiskografiak’ liburua kaleratu berritan. ARGAZKIA: JORGE MUÑOZ

KATIXA AGIRRELiburu bitxia dugu honakoa. For-magatik, diskoen azalek dutenpisuagatik… Baina funtsean betikoIban Zaldua ikusten dugu. Ipuinlaburraren magia, musikaren pre-sentzia, zientzia-fikzioa egunero-ko bizitzaren zirrikituetatik sar-tzeko joera… Zer dauka berritzaile-tik ‘Biodiskografiak’ zure azkenlanak?Ez nuke esango ezer bereziki berri-tzailerik dagoenik. Ezer aipatzeko-tan, abiapuntua, nire buruari jarrinion erronka: “Goazen ipuinakidaztera disko bakoitzak iradoki-tzen duenarekin, dela oroitzapenbat, dela diskoaren istorioa bera...”.Baina horretaz gain liburuan ager-tzen diren elementuak beste libu-ruetan ere badaude: elkarrizketetanoinarritutako ipuinak, erreportajefaltsuak, elementu fantastikoak…dena probatuta nuen. Literaturaegin nahi izan dut, eta hori da libu-ru honen helburu nagusia. Idatziditudan beste ipuin liburu guztie-tan bezala.Finduago, oraingo honetan?Ez dakit. Nabarra aldizkarirakoidatzi nituen ipuin gehienak, etaorain aukera izan dut ipuin horiekberrikusteko, gauzak erantsi etakentzeko. Nik jakin badakit ipuinbatzuk onak direla. Pentsatzekoa daadinean aurrera egiten dugun hei-nean hobeto idazten dugula, bainasuposizio bat baino ez da. Deka-dentzia deitzen den hori ere aintzathartu beharreko elementua da.Abiapuntua beraz, diskoak gogoanhartuta ipuinak idaztea izan da? Etaalderantziz?Tira, tranparen bat edo beste bada-go. Bakarra, uste dut. Baina besteipuin guztiek diskoa izan dute abia-puntutzat, eta behin diskoa eraba-kita, ipuina ondorioztatu dut. Aspal-diko asmoa da, gainera: halakoipuin bat baino gehiago neukanidatzita Nabarraren proposamena-rekin bat aurrera jotzea erabakinuenean.Zure jaiotze-datarekin hasten dadiskoen fikziozko errepaso hau, bai-na gero garapena nahiko irregula-rra da. Oso kontzentratuta ager-tzen da laurogeiko hamarkada, etaaldiz hutsune nabaria dago 1990eta 1997 urteen artean. Autofik-zioarekin jolasten duzunez, ze azal-pen autofikzionala ematen diozuhutsune honi?Ez dut inoiz izan urtez urteko kon-taketa homogeneo bat egitekoasmoa. Horrek behartuko nindukeadibidez gurasoek jartzen zidaten

musika ere sartzera, mexikanadak,frantsesak, Elivs Presleyren peli-kuletako diskoak… Eta hutsunehori? Ba ez dakit. Izan daiteke grun-ge-aren hasierak jada nahiko zaha-rruno harrapatu ninduela, eta ezdaukadala 90eko hamarkadako lehe-nengo zatiaren musika-oroitzapenbereziki onik. Eta bestetik, nire bio-grafiaren ikuspuntutik, irakaslelanetan hasi nintzen garai hartan,une gogorra izan zen, beste gauzabatzuk nituen buruan... Baina nikuste grungeak daukala erru han-diena.Ipuin hauek, fikzioa egiteaz gain,asmo pedagogiko bat ere badutelaematen du, garai bateko musikaerrebindikatzeko, belaunaldi gaz-teei musika mota bat ezagutaraz-teko asmoa?Tira, irakaslea naiz eta asmo peda-gogikoa nonbaitetik atera beharzait, halabeharrez. Baina ez: U2kedo Elvis Costellok ez dute errebin-dikaziorik behar. Eta pop anglosa-xoia jarraitu duen edonorentzat tal-de nabarmenak dira hemen ager-tzen diren gehienak, nahiko ezagu-nak.Eta musika kontsumitzeko modubat omentzeko saio nostalgikorik?Omenaldia baino, garai horretako

berezitasunak islatu egin nahi izanditut: Londreserako bidaiak, biga-rren eskuko dendak, biniloak, kase-teen grabaketa haiek... Nostalgia?Garai bakoitzak bere xarmak ditu.Hemendik urte batzuetara, akaso,burmuina Spotify-ra zuzeneankonektatuta dugunean, oso erro-mantikoa irudituko zaigu ordena-gailuan, atzamarrak erabiliz, musi-ka bilatzen genuen garaia…Ipuin bateko pertsonaiaren ahotikentzuten dugu “gizakiok zaletasu-nak konpartitzeko dugun joera alfe-rrikakoa”. Ez al da kontradiktorioa,zure zaletasuna konpartitzeko pro-pio egindako liburu batean?Begira, aurrekoan Anoetatik pasa-tu nintzen, Realeko azken partida-ren egunean, eta izututa gelditunintzen giroarekin, hooliganismohorrekin. Baina gero pentsatunuen: “Hain desberdina al da haudisko-zaletasunetik?”. Ba igual ez.Nik zaletasun hau daukat, eta bes-te batzuk, ulertzeko zaila iruditzenzaidan arren, mendigoizaleak diraedo bertsozaleak.Zaletasun guztiak daude mailaberean, hortaz?Egun batzuetan hala uste dut. Bes-te egun batzuetan pentsatzen dutnire zaletasun honek askoz balio

handiagoa daukala, noski. Baina,serioski hausnartuz, zaletasun batoso zabalduta egoteak, edo hareninguruko sinestun talde irmo batexistitzeak, ez du inolaz ereobjektuaren maila bermatzen: bes-tela Sálvame De Luxe kulturagaraia izango litzateke. Eta popmusika, azken finean, ezin dakonparatu, alde horretatik, hainbatmendetako historia duen musikaklasikoarekin, esaterako.Patxi Zubizarretak behin bainogehiagotan aldarrikatu du euskalliteraturak proposamen berri-tzaileak behar dituela,liburu kontzeptua beragainditzen dutenak.‘Liburu multimedia’bat kontsideratu dai-teke ‘Biodiskogra-fiak’, zentzu batean,ezta?Ulertzen dut Patxirenaldarrikapena, ez dutkonpartitzen eta ez dut ustenire liburua ildo horretatik doanik.Tira, diskoen azalak sartuta daudeliburuan, baina horrek ez du egitenliburua berritzaile edo esperimen-tal, eta ez ditut horregatik ipini.Alde batetik testua eta irudiarenarteko harremana oso zaharra da,

L I T E R AT U R A > E L K A R R I Z K E TA

ibanzaldua

beste alde batetik rock entziklope-dien zalea eta bildumatzailea naiz,eta horrelakoetan beti agertzen daazala. Baina literatura testua da,batik bat, eta horretan oinarritubehar da. Testuak huts egiten baduikus-entzunezkoen mesedetan,malo…Eta euskal literaturaz ari garenez,nola ikusten duzu orokorrean? Zureohiko ezkortasunez?Ezkorra ni? Beste batzuk ni bainoaskoz ezkorragoak dira. Horreninguruko ika-mika alaia izan dut

adibidez Lander GarrorekinBerrian konpartitzen

dugun zutabean. Ni eznaiz horren apokalipti-koa: ez gaude batzuekuste duten bezaintxarto, ezta hain ondoere. Gure homologa-

zio prozesuan literatu-ra mendebaldarraren

ajeak hartu ditugu. Gerozeta gauza errazagoetara jo-

tzen dugu. Azpi-literatura zenagarai batean, literatura deitzendugu egun, eta merkatuareninfluentzia geroz eta inportantea-goa da. Alde horretatik ezkorranaiz, baina literatura hispanikoariedo frankofonoari buruz izan nin-

“Ezkorra naiz:azpi-literatura

zena garaibatean, literatura

deitzen duguegun”

Page 5: Ortzadar160711

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

Musikazale amorratua, Zalduaren azke liburuan ipuin guztiek disko bat dute abiapuntu. ARGAZKIA: JORGE MUÑOZ

tekeen bezala. Edozein kasutanurtero daude bi-hiru liburu askomerezi dutenak. Eta garai literariointeresgarria bizi dugu, ikuspuntusoziologiko edo historikotik behin-tzat.Ramón Saizarbitoriak berriki esandu: “Euskal literaturak oso gauzahandiak emango ditu datozenurteotan”.Pozten naiz hori irakurri izanaz,bai. Berak asko daki eta justifika-tuta egongo da optimismo hori. Oxa-la. Denok aterako gara irabazle ira-kurle gisa. Baina ni berez pesimis-ta bat naiz…Beraz, onartzen duzu…Bai, baina ez dut esango ongi infor-matutako optimista bat naizenik.Agian gaizki informatuta nago.Nire ikuspegia, azken batean, osopartziala da, irakurle mota zehatzbaten talaia da nirea, eta alde horre-tatik, ez doi ez goi. Denetarik dauka-gu, gauza onak, kaskarkeria han-dia… Hori bai, itzulpenen ikuspe-gitik urre aro bat bizi dugu dudarikgabe.Euskal literaturan dena ez da zabo-rra, ados. Baina zer gertatzen dapop euskaldunarekin? Itoizen diskobat agertzen da liburuan, bainahorretaz aparte…Eta espainiar disko bakarra ere bai,aizu. Euskal poparen presentzia txi-ki hori erraza da azaltzen: hemenhistorikoki egin den popa, gaztele-raz egin da. Eta hori ere –DoctorDeseo, La buena vida…– ez dut kon-tutan hartu. Zergatik? Niri ingele-sezko popa gustatzen zaidalako. Zer-tarako entzun Kortaturen JimmyJazz kantaren bertsioa, originalaaskoz hobea baldin bada? Snob batnaiz, azken finean. Eta Itoiz ez dagosinbolikoki hor, baizik eta, niretzat,pop ingelesaren mailan zegoen tal-de bat izan delako. Gaur egungonerabea banintz, ordea, agian nireikuspegia ezberdina izango litza-teke: orain popa eta euskara maiza-go ageri dira elkarrekin.Azken boladan harritu zaituen libu-rurik, onerako?Onerako Ana María Shuaren Quetengas una vida interesante. Autoreargentinar horren ipuinen antolo-gia bat da, baina ez mikroipuinena–horregatik baita ezagunago–, luze-ra konbentzionaleko narrazioenabaizik. Zirraragarriak.Eta txarrerako?La elegancia del erizo (L’Élégance duhérisson), Muriel Barberyrena.Traizioz pasatu zidaten eta horri-blea iruditu zitzaidan. Egin beharez den literatura bigunaren eredua,debekatu beharko litzatekeena; gureartean gero eta maizago praktika-tzen dena, bide batez esanda.Musikaren aldetik gomendiorik?Belle & Sebastian-en azkena, Writeabout love. Behera egiten du apurbat diskoak Norah Jonesekin egitenduten duetoarekin, baina geroberriro errekuperatzen da. Moralaigotzeko zoragarria da, nik harri-koa egiteko erabiltzen dut.Azken kontzertua?Azkena Festibalean egon nintzen,niretzat rockeroegia den arren. Bai-na Paul Weller ikustera joan nin-tzen, nagusiki. Azken finean, modfrustratu bat naiz.Eta oparitu duzun azken diskoa?Paul Weller-en azken diskoa, hainzuzen ere. Ur Apalategiri oparitunion.Udako kanta zein izango da IbanZalduarentzat?Azken egunetan Ivy-ren Thinkingabout you behin eta berriz entzutenari naiz. Pop perfektua da, hutsalaeta maitasunezkoa.

“Zertarakoentzun

Kortaturenbertsioa, originala

azkoz hobeabaldin bada?”

Page 6: Ortzadar160711

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

OIHANE LAKARELHUYAR FUNDAZIOA

E LIKAGAI naturalak,seguruak, gehigarri kimi-korik gabeak, eta balio-bizitza luzea dutenak.

Gero eta jaki osasungarriagoakeskatzen ditu XXI. mendeko gizar-teak. Nafarroako UnibertsitatePublikoko Elikagaien Teknologiasailean badakite hori, eta ezauga-rri horiek guztiak uztartzen saia-tzen dira elikagaiak kontserbatze-ko teknologia berritzaileak erabi-lita.

Espeziak erabilita patata iluntzeasaihestea, elikagaiak kontsumi-tzaileek detektatu ezin duten estal-ki batez babestea, edo jakiak ohi-koak ez diren kondizioetarako pres-tatzea. Hainbat dira NUPeko Eli-kagaien Teknologia sailean lortunahi izaten dituzten emaitzak etahorretarako erabiltzen dituztenteknologiak. “Askotan, elikagaienenpresak jartzen dira gurekinharremanetan, eta jadanik gara-tutako prozedurak eskatu edokonpondu nahi duten arazorenbaten berri ematen digute”, azal-du du saileko buru Paloma Vírse-dak.

Patataren oxidazioari eran-tzuna bilatzea gainditubeharreko arazo batizan zen. Patata belz-tu ez dadin, hamai-ka produktu erabildaitezke, bainadenak ez dira eli-k a g a i e t a r a k ogomendagarriak.“Badira sufreanoinarritutako pro-duktuak, baina kaltega-rriak dira. Kaltegarria ezden produktu kimiko bat erabiltzenhasi ginen, baina sintesi kimikotikzetorrenez, hori ere saihestu nahigenuen”, dio Vírsedak.

Azkenean ikusi zuten, kanelaerabilita, 16 egun iraun zezakete-

la patatek moztu berriak izangobalira bezala. Laborategian hain-bat tratamendurekin patatarenbiguntasuna, kolorea eta abar nolaaldatzen diren neurtu zuten eta,Palomak argitu duenez, “kanelaerabiliz, emaitza onenak ematenzituen produktu kimikoarekin tra-tatutako pataten ezaugarri berdi-nak izatea lortu dugu”.

Ez da fruituak eta gutxi tratatu-tako bestelako barazkiak gorde-tzeko asmatu duten modu bakarra.Beste ikerketa-lerro batean, kon-tsumitzaileak detektatu ezin duenbigarren azal antzeko batekinestaltzen dituzte jakiak. Hala,produktuen ezaugarriakmantentzen dituzte, etabalio-bizitza luzatu.Estalki horiek janga-rriak dira, esnearengazuretik isolatutakoproteinaz, zelulosaz edoalmidoiz eginak.

Fruituak gordetzeko ezezik, estalki jangarriek hara-gia gordetzeko ere balio dute-la frogatu dute ikertzaileek.Esate baterako, oilasko-bularkiaren balio-bizitzabost egunetik hamahiruraluzatzea lortu dute. Hara-

gien kasuan, belzteabaino, mikrobioen

erasotik babes-tea da estal-

kien zeregi-na. Izan ere,Idoya Fernán-dez ikertzaileakazaldu duen beza-la, “oilasko-hara-

gia oso elikagaigalkorra da, mante-

nugai asko baititu, baieta hezetasun handia ere

azalean. Horren eraginez, bakte-rioek berehala kolonizatzen dituz-te elikagaiok”.

MUTURREKO KONDIZIOETARAKO Bes-te prozesu konplexuago baten

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Teknologia sailean, teknika moderno eta berritzaileak ikertzen ari dira jakiosasungarriagoak lortzeko asmoz; produktu kimikorik ez erabiltzeko, kontserbante naturalen osagaiak aztertzen ari dira

ELIKAGAIAK DENBORA LUZEAGOANIRAUTEKO TEKNOLOGIAK AZTERGAI

Z I E N T Z I A > E L I K A D U R A

Oilasko-haragia oso elikagai galkorra da, mantenugai asko baititu. ARG.: DANI VINCEK/PHOTOXPRESSElikagaiak babesteko erabiltzen duten estalki bat. ARGAZKIA: TEKNOPOLIS

Fruituek eta gutxi tratatutako bestelako barazkiek belztu gabe denboragehiago iraun dezaten ari dira lanean NUPen. ARGAZKIA: ALMA SACRA/PHOTOXPRESS

deskonposatzean oxigeno bihur-tzen baita.

Ozonoarekin tratatzea, ordea, ezda nahikoa. Izan ere, haragiarenurak hondatu egiten du produktua

eta ez dio denbora luze irautenuzten. Arazo hori konpon-

tzeko, oilasko-zatiak lio-filizatu egiten dituzte;

hau da, ura kentzendiete. Izoztutadagoen ura zuzeneangas-egoerara pasa-tzen du liofilizagai-

luak eta, hala, mikro-organismoak haztea

ekiditen da. Azkenekopauso batean, liofilizatuta-

ko oilaskoa eraldatutako atmos-fera batean ontziratzen dituzte.“Ontziratze-inguruneko gasenkonposizioa kontrolatuta, pro-duktuen egitura ere hobetu deza-kegula ikusi dugu. Orain, ontzira-tze-kondizioak hobetzeko ari garalanean, babes perfektua lortzeko”,dio Iosune Cantalejo ikertzaileak.

AZKENEKO URRATSA, DASTATZEAElikagaiak gordetzeko eta proze-satzeko teknikak garatzean ez dabukatzen Nafarroako Unibertsita-te Publikoko ikertzaileen lana.Paloma Vírseda buruak azalduduenez, “oso argi dugu egitendugun ikerketa oro amaitzeko zen-tzumen bidezko analisia egin behardugula. Ez luke zentzurik izango

probatzen ez diren hobekuntzakegiteak”.

Horretarako, garatzen dituz-ten produktuak dastatzekoprest dagoen jendea dute, etadastatze-gela profesionaletan

egiten dituzte zentzumenbidezko analisiak. Gela horietan

argia, tenperatura eta airearenusaina kontrola daitezke, ezerk ezdezan emaitzetan eragin. Hala,“zertan hobetzen jarraitu behardugun ikusten dugu”, dio Vírse-dak. Eta horrek ikerketa-lerroberri bati hasiera ematen dio.

Kanela erabiliz,patatek 16 eguniraun dezaketemoztu berriakizango balira

bezala

bidez, hotzean gordetzerik ezdagoenerako prestatzen duteoilaskoa Elikagaien Teknologia sai-lean, hala nola alpinistentzat, hon-damendietan erabiltzeko edokanpaina militarretarako janariaprestatzeko. Horretarako, haragiakizan ditzakeen arazo eta eraso guz-tiei hartu behar izan diete aurre.

Bai eta lortu ere. Batetik, mikroor-ganismoek eragindako degrada-zioa gelditzeko, mikroorganismoakberak suntsitu egiten dituzte, ozo-noa erabilita. Ozonoa erabiltzeaabantailatsutzat jotzendute ikertzaileek, ezbaitu hondakinikuzten haragian, Dastatze-gela

profesionaletanegiten dituztezentzumen

bidezkoanalisiak

Page 7: Ortzadar160711

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 16a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

M UTURRAK vodkarekinondo bustita ditu Niko-lai militar astakirte-nak, eta gure pasapor-

teekin dabil jolasean, txalupan goaze-la, ibaira botatzeko imintzioak egi-nez. Volgaren deltan gaude, hamarmila kilometro karratuko padura,uharte eta kanaletako labirinto anfi-bioan, eta ezingo genuke hemendikirten laguntzarik gabe. Nikolaikondo daki hori eta etekina atera nahidio egoerari. Duela ordubete, hogeidolarreko tratua egin dugu txalupabatean ibaiaren bokaleraino eramangaitzan, Kaspiar itsasoraino. Bainaorain zingira galdu batean gaude,txaluparen motorra itzalita, uretanflotatzen, militarraren apetarenmenpeko. Goizean kendu dizkigungure bost pasaporteak abanikomoduan zabaldu eta mozkortiarenirribarrearekin bota digu desafioa:“Eman ehun dolar”.

Errusiako bazter honetan langilebatek jasotzen duen hileko soldata-ren ia bikoitza dira ehun dolar. Niko-lai agintari nagusia da Vishka-n, del-taren barneko portutxoan, etagaizkataren arrantza mugatzen duenlegea zaintzeaz arduratu beharkoluke besteak beste. Gaizkatarenarrautzekin kabiarra prestatzendenez, espezie hau inguruotatik desa-gertzear dago gehiegizko arrantza-ren erruz. Eta Kaspiarreko herrial-deek debekualdi bat ezarri dute. Halaere, Nikolaik patrika betetzen du isi-leko arrantzaleen eskupeko opa-roekin… Eta bere eremuan erortzendiren atzerritar inozoei egindakotxantajeekin.

Eskarmentu handikoa da Josubidaidea eta irribarre diplomatikoz

arintzea lortu du egoera:–Tira, bidezkoa da esandakoa bai-

no zerbait gehiago ordaintzea, txan-goa polita baldin bada –poltsikotikhirurehun errublo atera ditu (hama-bi euro inguru) eta hogei dolarrekinbatera eman dizkio Nikolairi.

Militarrak eskua luzatu eta hitzikesan gabe billeteak gorde ditu pasa-porteekin batera. Eszena polita era-kutsiko digu orain. Programazkanpokoa. Irribarrea zabaldu etaurrezko hortzek distira egin diote.

Txaluparekin azken ihitzak etalezkadiak orraztu eta zerumugazabaldu zaigu bat-batean: Kaspiaritsasoan gaude, munduko lakurikhandienean. Ur zabaletan ziztubizian nabigatzen goaz eta Nikolaikagindu bat oihukatu dio motorragidatzen duen mutilari. Bira emaneta Volgaren beste adar zabal bateangora sartu gara, bostehun bat metro,gazteak errauts koloreko hondartzatxiki batean txalupa lehorreratuduen arte. Ertzetik kortxo-ilara zuribat abiatzen da uretara, ibaian gerri-raino sartuta eta gomazkotrajeak jantzita lanean aridiren dozena bat arran-tzale dauden lekurai-no. Ia hirurehunmetro luzeko sarea-rekin ari dira. Hon-dartzan motor txikibat sarea mantso-mantso jasotzen ari daeta arrantzaleek lagun-du egiten diote trabatu ezdadin. Pareko ibaiertzean,beste arrantzale koadrila bat ari dabeste sare bat biltzen: Volga ibaiarenbokalea ixten zuen tranpa kentzenari dira denon artean eta ibaian goraerrutera sartu diren gaizkatak saree-tan trabatuta daude orain. Arran-tzaleek itxura prehistorikoko arra-

Hogei dolarretan egin dugu tratua baina halako batean Nikolaik ehun eskatu dizkigu, bat batean, etapasaporteak Volga ibaira botatzeko keinua egin du. Txantajea negoziatu ondoren, ustekabeko eszenaerakutsi digu ordainean: gaizkataren legez kanpoko arrantza, kabiarraren merkatu beltza. Gu lekuko

B I D A I A > K O A D E R N O A ( X V I I I )

in horiek heldu eta airetik botatzendituzte, hondartzan dauden egu-rrezko kutxa handietaraino. Lastererrublo bihurtuko dituzte arrainok.

Lanak amaituta, uretatik irten diragizonak. Zigarroak piztu, arrainketua mastekatu eta te gozoa edaten

Kabiarren arrantza militarren korrupzioari esker egiten da. ARG.: A. IZAGIRRE

dute. Haietako bat, azerbaijandarra,gugana hurbildu eta Real Madriliburuz galdegin digu. Beste bat hase-rre inguratu zaigu, argazki kamerakadieraziz, eta Nikolairi zerbait esandio oihuka. Arrantzatu berri dituz-ten gaizkatei irudiak lasai hartzeko

esan digu militarrak, baina tripakhustu dizkietenei eta erauzi dizkie-ten arrautza beltzei ezetz.

Vishkako portu txikira itzuliz amai-tu dugu txangoa. Eguzkia gainbehe-ra datorrela, Nikolaik ordubete pasadu txabola baten barruan arrantza-leekin eta gure pasaporteekin. Ora-indik ez dakigu non eta nola amai-tuko dugun eguna. Azkenean, ia bimetroko gaizkata bat eskuetan kiri-bilduta daukala azaldu da Nikolai,bere furgonetara eraman eta bertangorde du. Arrantzaleei isilpeko lanaegiten uzteagatik dagokion zatia, ale-gia. Ibilgailura igotzeko esan digu,Olia herrixkara eramango gaituela,eta handik Astrakanera bueltatzekobarkua hartu dezakegula bihar.Errezeloz igo gara, mozkorra osonabarmena duelako. Baina ez dugubeste erremediorik. Furgonetakulunka darama Nikolaik lurrezkopistan aurrera, zuloz zulo, bazterrajotzeko zorian behin eta berriz, etaarrain handiak milaka urteko duin-tasuna galdu du, furgonetarenzoruan aurrera eta atzera labainduz,gure bota zikinen artean odol zipris-tinak utziz.

Oliara iritsi aurretik, zaparradabatek eguneko lohiak garbitu ditu.Gidatzen doala, Nikolaik kontu ba-tzuk esan ditu ingeles kaxkarrazbere alaba Sveta (21 urte) eta semeLeoshari (17) buruz. Pasaporteakitzuli dizkigu eta gazteleraz oihu egindu, ahots urratuz:

–Viva las FAI! No pasarán!Herrira sartu bezain laster, itxaro-

teko eskatu eta furgonetatik saltoegin du. Euripean dator bueltan, boti-la bat vodka eta plastikozko sei on-tzi hartuta. Ez digu alde egiten utzi-ko botila hustu arte. Azken zurruta-ren ondoren, Nikolaik besarkadakaagurtu gaitu eta herra anestesiatutaduten bahituen moduan irten garafurgonetatik. Kaspiarreko sindro-mea.

Gauez, tripak hustutako gaizkatabat igerian ibili da gure burmuine-tan.Tripak hustutako gaizkata bat, atera ezin genuena. ARGAZKIA:A. IZAGIRRE

Kendu dizkigunpasaporteak

zabaldu eta botadigu desafioa:“Eman ehun

dolar”

KASPIAR ITSASOKO SINDROMEA

Kaspiar itsasoko Volgaren deltan, gizon batzuk gaizkataren arrantzatan. ANDER IZAGIRRE

Page 8: Ortzadar160711

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 16a