8
ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 18a. 248 zenbakia noticiasdealava.com euskal kulturaren kolore guztiak PAPERETIK ‘EBOOK’ERA Euskal argitaletxeak liburu elektronikoaren merkatuan murgiltzen hasiak dira -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- ‘IGELA’REN MENDE ERDIA Mirande eta Peillenen aldizkari satirikoak 50 urte bete ditu aurten

ortzadar180212

  • Upload
    deiacom

  • View
    216

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

ortzadarLarunbata, 2012ko otsailaren 18a. 248 zenbakia noticiasdealava.com

euskal kulturaren kolore guztiak

PAPERETIK‘EBOOK’ERAEuskal argitaletxeak

liburu elektronikoarenmerkatuan

murgiltzen hasiak dira-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

‘IGELA’RENMENDE ERDIAMirande eta Peillenenaldizkari satirikoak 50urte bete ditu aurten

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

MARTA MORALES

Agerre teatro talde euskaldunak Txileko eta Argentinako antzokietan aurkeztu ditu bere lanak

LL ATINOAMERIKATIK heldu berriadela harrapatu dugu Maite Agirreaktorea (Zarautz, 1955). Bi hilabeteeman ditu bertan, buru-belarri lanean,

zuzentzen duen teatro taldearekin, Agerre.“Esperientzia oso ona izan da, ahaztuezina”,ziurtatu du. Lehenengoz, Argentinako Experi-menta 12 nazioarteko jaialdian egon ziren,abenduaren 6tik 13ra bitartean. Bertan, besteantzerki talde batzuekin elkarlanean aritzekoaukera izan zuten, baita aurkeztutako lanbakoitzaren “desmontaia” egiteko ere. “Norbe-raren lanaren zoko guztiak miatzen dituzte,denon artean komentatzeko. Benetan oso auke-ra ona da, bai besteengandik ikasteko, bai gureairakasteko”, azaldu du.

Txiloeko FITICH jaialdiaren egonaldia ereberezia izan zen oso. Urtarril osoa eman zutenbertan, festibala, berez, 13ra arte hasi ez bazenere. Ozeano Pazifikoan kokatutako artxipiela-go txiletar honetako irla guztietara heltzea duxede jaialdi gazteak. “Han kontraste handiakbizi genituen. Alde batetik, oso antzoki polite-tan antzeztu genituen gure lanak, baina, beste-tik, irla txikienetara ere joan ginen, non asko-tan ez zen sekulan antzerkia iritsi. Azken haue-tan, publikoarekin une berezi, xarman eta txun-digarriak sortu ziren”, oroitu da Agirre. Ema-naldiak hasi baino lehen, herriko jendearieuskal musika eta hizkuntza erakusten zizkio-ten. “Kantutan aritzen ginen bitartean, triki-tixa jotzen genuen. Euskaldunak gara, eta,herri ezberdin bat garela erakustea inportan-tea da guretzat”.

Hango errealitatea eta kultura ezagutzeko para-da ere izan zuten Agerre teatroko kideek. Atze-rrira lanera joan diren bakoitzean –eta askotandoaz–, bere lanak birmoldatzen dituzte, berta-ko errealitatea eta bitxikeriak uztartuz. Gai-nera, bertako aktoreei bere antzezlanetan par-te hartzeko aukera eskaintzen diete. “Txiloekoekipoan hamar lagun ginen: Euskal Herrikohiru, bertako sei aktore, eta beste antzezlekolonbiar bat. Lan gogorra da, baina mereziizan du”, ziurtatu du.

TXILOEKO HUILLICHES KOMUNITATEA Bi hilabe-te hauen mementurik berezienetariko bat Hui-lliches komunitatearekin elkartu zirenean izanzen. “Haien egoitza batera eraman gintuzten.Inguruan etxerik ez zegoen, mendian geunden.Eta, horrela eta guzti, gure antzezlana ikuste-ra etorri ziren, kulturarekin oso ardura handiaduen herria baita”, nabarmendu du. Puta zaharalkauete Zelestina bere antzezlan ezaguna era-man zuten Latinoamerikara, Experimenta 12jaialdiko antolatzaileek espresuki eskatuta.

“Zelestina oso arrakastatsua da beti. BerdinEuskal Herrian, Afrikan nahiz Argentinan.Inoiz ez dakizu zure burua nola kokatu ema-kume honekiko. Bere misterioarekin geratzenda beti, harrapatu ezina, eta hori oso aberas-

garria da”, agertu du. Txiloeko FITICH jaialditxiletarrean, berriz, Zelestina obrarekin bate-ra, estreinatu berri duten Zu ere On Kixote? lanaere aurkeztu zuten. “Oso freskoak dira biak,musikalak, sentsualak, kontraste handikoak.Ikuslea ezustekoan harrapatzen dute beti bai-na, nahiz eta hasieran jendea agian beldurtzenduten, segituan jokuan sartzen da”, azaldu du.

Etorkizunari begira, bi antzezlan hauekin o-raindik ere proiektu asko dauzkate. Izan ere,egun hauetan, lanez gainezka dabiltza, hilaren18an Barakaldoko Antzokian Zu ere On Kixote?antzeztuko baitute. Hori bai, gaztelaniaz, euska-razko bertsioa prestatzeke baitago. Horixe izan-go da, hain zuzen ere, hurrengo proiektua,Imuntzo eta Beloki trikitilariekin, heldu, ume

eta familia osorako euskarazko On Kixotea sor-tzea. “Imuntzo eta Beloki ikusita, bat-batean,On Kixote eta Santxo Pantza ikusi nituen”, adie-razi du Agirrek, txantxetan.

ITXAROPENA ETA ETORKIZUNA Hala ere, EuskalHerrian antzerkigintzan aritzeko zailtasunakdirela argi dauka Agerre teatro taldearenzuzendariak. “Hemen ez dago lanik gauden tal-de guztiontzat. Beraz, guk kanpora joan beha-rra dugu lan egitera. Euskal Herrian horrelaizan da beti. Eta, guztietan, besoak zabalik har-tu gaituzte. Horrexegatik –gaitzetsi du– EuskalHerrian kanpotik etortzen denarekiko dugunjarreraz lotsatzen naiz. Herri horiek lehenda-biziko munduarentzako itxaropena ditugu, bai-ta etorkizuna ere”.

SUSTRAIEN BILA

Artistak, lan egiteko, bere sus-traien beharra duela uste duMaite Agirrek. Hortaz, atzerriralanera doan bakoitzean, berelanetan oso lengoaia pertsonaleta euskalduna lortu dutela-koan dago. “Horrela bere erroakdituen landarea sentitzen naiznonahi”.

Bere biran, Agerre Teatroak ‘Puta zahar alkauete Zelestina’ eta ‘Zu ere On Kixote?’ obrak antzeztu ditu. RODRIGO LEON

Euskal Herriko kulturaLatinoamerikan taularatuz

ZARAUTZ

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Santuak eta letrak

A SPALDI honetan han-hemen komenta-rioak ikusi ditut, zein aspergarriak etaerrepikakorrak diren prentsau-rrekoak, nolako morrontza dakarkio-

ten kazetaritzari, eta ze joko gutxi uzten diotenargazkilari bati. Prentsaurreko guztietarakobalio duen baieztapen horrek esanahi osoagoahartu lezake liburu-aurkezpenetan, sormengorenaren fruitu izan nahiko lukeen produktuhori jendartean zabaltzeko ez baitugu asmatzenformula irudimentsurik. Halaxe esan zigun argi-taletxeko arduradun batek ere aspaldi ez dela:“Aspertuta nago zuen aurpegiak periodikoetanikusten”. Ikusiko ez balitu gehiago kexatuko zenbaina.

Berezkoa dirudien iragarpen modu hori ez dabetidanikoa ordea, eta barkaidazu aittitte xaha-rren moduan garai bateko abenturak kontatzenhasten banaiz. 1988an hasi nintzen Elkar argi-taletxean editore. Aurreko urtean hasiak zirenlibururen batekin promozio bereziak egiten(Joxe Austin Arrietaren Manu militari mires-garri hura), baina nik pentsatu nuen salbues-pena ez baizik eta araua izan behar zuela hark,liburu bakoitzari eskaini behar zitzaiola arretaeta bultzada.

Lehenengoa Juan Luis Zabala izan zen, Gertae-rei begira ipuin liburuarekin. Egilea ezagutzennuenez, eta bere obrak estimazio handiagoamerezi zuelakoan, hitzaurre bat ere idatzi nion,bigarren estreinaldi bat, nolabait ere. Komuni-kabideak deitu, eta Euskararen Udal Patrona-tuak Donostiako Konstituzio Plazan zeukanEuskal Txokoa delako gunean egin genuen zita.Denok ginen ia-ia hasiberriak: idazlea, editorea,kazetarientzat ere berria zen liburu baten kale-ratzea albiste bihurtzea (Diario Vasco egunka-riak, oker ez banago, orduantxe kontratatu berrizuen Felix Ibargutxi; Egin-etik Joxean Agirreazalduko zen; irrati pare bat, horiez gain).

Sistemak funtzionatu egin zuen: ez bakarrik gu,argitaletxe guztiak hasi ziren berehala aurkez-penak egiten, eta laster ez ginen gogoratzen erehalakorik egiten ez zen garaiez.

Beste zerbaitetan ere izan zen aitzindaria Zaba-laren liburua: ordura arte euskal liburuetan ezzen idazlearen argazkirik agertzen: testua nor-baitek idatzia zen, eta nor horrek bazuen izena,baina ez izan horri zegokion irudirik. Beste kul-tura batzuetan bezala, gure sortzaileak ere“bisualizatu” egin behar zirela pentsatuta hasi

ginen erretratua paratzen, eta horretan ere arra-kasta izan zuen ideiak, handik gutxira horixebihurtu baitzen normalena argitaletxe guztie-tan.

Urteotan gure kulturak bide luzea egin du: pro-fesionalizaziorantz, normalizaziorantz, hazkun-de kuantitatibo eta dibersifikazio kualitatibo-rantz. Hobekuntzak goratzearekin batera, erra-za da, noski, nostalgiko jartzea, eta esateaorduan bai jatorrak eta puruak, orain denamerkantilizazio eta homologazio-nahi eta fribo-lizazioa delakoan. Aldi berean, ordea, promoziobide berriak zabalduz joan dira: idazleak ira-kurleekin harremanetan jartzeko bide zuzenak,dela irakurle txokoen dela errezitalen bitartez;sarearen posibilitate zenbatuezinak, bideoak,book trailer-ak eta enparauak.

Gauza bat gogorarazi behar, halere: garai batekoaldizkarietan, elizako hagiografietan oinarritu-ta, “santua” esaten zitzaion alderdi grafikoarieta “letra”, berriz, testuari. Ez dezagun ahaztu,literaturaz ari baldin bagara, santuak amua izanbehar duela, lagungarri eta akuilu; zinez inpor-ta duena barruko letra baita. Orain, lehen etagero.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Ez dezagun ahaztu,literaturaz ari baldin

bagara, ‘santuak’amua izan beharduela, lagungarrieta akuilu; zinezinporta duena

barruko ‘letra’ baita

IRITZIA

ZALDI EROA

1. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar.

2. TwistHarkaitz Cano. Susa.

3. Maiatzeko artoarenardura eta bost semePatxi Juaristi. Arabako Foru Aldundia.

4. Vikingoen sorterriraXabier Mendiguren. Elkar.

5. Hilabete batMontalbanorekinAndrea Camilleri. Igela.

6. Gezurra odoletanAsel Luzarraga. Txalaparta.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Euskal Herria, errealitateaeta utopiaBatzuen artean. Elkar.

2. 1512 Nafarroaren konkistak...Askoren artean. Txertoa/Nabarralde.

3. Pozoia koroariToti Martínez de Lezea. Erein.

4. Anarkherria (1986-2011)Mark Legasse eta Jakue Pascual. Txalaparta.

5. Euskal lurraldea eta nafar...Mikel Sorauen. Txertoa/Nabarralde.

6. Euskal Herriko pertsonaimitologikoakBatzuen artean. Arabako Foru Aldundia.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ALDIZKARIA

‘Jakinaldizkaria.187. alea’Zenbaiten artean.Jakin. 113 orrialde.12 euro.

Euskal kulturareniazko uztari buruz

Jakin aldizkariko 187. zenba-kiak (2011ko azaroa etaabendua hilabeteei dagokie-na), iazko euskal kultura dugai nagusitzat. Horri buruzhausnartu dira AlbertoBarandiaran, Paul Bilbao,Pantxoa Etchegoin, AnderIturriotz, Xabier MendigurenBereziartu, Xabier Mendigu-ren Elizegi, Laura MintegiLakarra eta Andrés Urrutia,besteak beste. Horrez gain,Gure iritziz atalak ‘Euska-razko hedabideek erakun-deen konpromisoa behardute’ artikulua biltzen du.Berebat, ‘Kiribilaren antzea:Joseba Sarrionandiaren libu-ru baten iruzkina’ burutu duPruden Gartziak.

SAIAKERA

‘EuskalHerria:errealitateaeta utopia’P. Aristi et al. Elkar.208 or. 20 euro.

Errealitatea etadesiren artean

Zer da Euskal Herria? Etazer nahi dugu izatea? Errea-litatearen eta desirarenarteko joko dialektikoagogorarazten du izenburuak,baina egileak ez dira lainoe-tan ibili: proposamen ausar-tak edo meditazio sakonakeskaintzen dizkigute, norkbere ikuspegitik. EuskalHerriko Unibertsitateak2011n Donostian ospatutakoUdako Ikastaroetako ekar-penekin osatu da liburua.Pako Aristi, Joxe Azurmendi,Brian Currin, Joseba Zulaikaeta Juan Jose Ibarretxerenhausnarketak biltzen ditu.

HAURLITERATURA

‘Erreka’

Rafa Ugalde.Ibaizabal. 122 or.11 euro.

Errekaren korron-teari jarraiki

Errekaren korronteak urakdaroaz; han-hemen batzenditu, eta aurreranzko ibilbi-dean emaria handituz doa.Urarekin nahasian, makinabat bizipen eta oroitzapenere badoaz, inguruko izakieta gizakiokin dituen hartu-emanen ondorio. Abenturak,jolasak, maitasunak, lagunaketa une mingotsek osatzendute emaria. Gaur egun, bai-na, igerileku artifizialetakourak ur hilak dira. Baina ba-tzuen gomutan badira orain-dik irudi garbi-garbiak,erreka eguneroko bizimo-duaren atal zen sasoikoa...

Zuzendaria: Iñigo Camino

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Naroa Etxebarria

Lege Gordailua: BI 1720-06

Editorial Iparraguirre S.A.

Larunbata, 2012ko otsailaren 18a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

OO SO mantso doa hau. Esaten ziguten“badator, badator” baina momentuzjendeak nahiago du paperekoa ira-kurri. AEBtan honetan oso aurrera-

tuta daude, eta gehienek paperean kontsumi-tzen dute literatura. Inork ez daki zein bide har-tuko duen honek baina oraingo e-reader-ak his-toriaurrekoak dira”. Gorka Arrese Susa argi-taletxekoak dio hori. Izan ere, azken boladao-tan ebook-aren etorrerak dena bete du. Litera-turaren mundua irauli behar zuela zirudien,baina astiro dator irakurketa elektronikoa. Jor-ge Gimenez, Alberdaniako argitaldaria etaEuskal Editoreen elkarteko lehendakaria erebide beretik doa: “Liburu elektronikoaren bideahasiera batean zirudiena baino polikiago joanda orain arte; hala ere, etengabean doa aurre-ra, eta, azken aldi honetan, eragile handiak sar-tzearekin batera (Amazon, Apple…), dinamikahori dezente bizkortuko da”.

Datuak eskuetan mantsotasuna berresteradator. AEBetan saltzen dituzte liburu elektro-nikorik gehien. Han dago eskaririk handiena.%14 baino ez dute elektronikoan saltzen, ale-gia, irakurleen %86ak papereko hautua egitendu oraindik ere. Britania Handian txikiago dairakurle elektronikoaren kopurua, %6 dasaltzen diren liburu guztietatik elektronikoa.Alemanian %1, Frantzian %1’8 eta Espainian%1. Badirudi epe ertainera begira kopuruahaziko dela, baina paperekotik oso urrunorduan ere. Olatz Osa Elkar argitaletxekokideak ere iritzi berbera du. “Guk momentuhonetan oso ale elektroniko gutxi saltzen dugu.Oso bakanak dira saltzen ditugunak”. IñakiAldekoa Erein argitaletxekoak ere paperekoa,momentuz, garaile dela diosku: “Denbora kon-tua da, eta belaunaldiena ere izan daiteke. Esannahi dut, gazteak errazago moldatzen direla

halako tresnekin. Baina, egia da baita ere, igualgazteek heldu askok baino gutxiago irakurtzendutela”. Jorge Gimenez Alberdaniako kidearenaburuz, euskarri biak elkarrekin biziko dira:“Euskarri bakoitzak bere esparrua izango du,eta bi euskarrien bizikidetzarena da munduosoko aditu gehien-gehienek iragartzen dutenaurreikuspena, bai epe ertainera, baita epeluzera ere”.

Liburuok irakurtzeko euskarri elektronikoakasko daude; ezagunena, beharbada, Amazonetxeak egindako Kindle da. Azken abenduanmunduan 4 miloi aparailu saldu dituzte. Gorka

Arreseren aburuz asko aldatuko dira aparailuhauek. “Aldatuko dira, bai. Izango dira pisugutxiagokoak, malguagoak, azkenean liburuabegietara ekarriko dugu. Mp3 aparailuek arra-kasta izan dute belarrira joan zirelako. Musikanondik sartzen da? Belarrietatik, ba horra bide-ratu zuten aparailua. Nondik irakurtzen da?Begietatik, beraz, etorkizunean ebook edo e-reader-ak begietara joan beharko dira. Hau ezda honetan geratuko, nik uste dut ordenagailueta sakeleko telefonoek zer garapen izatenduten horrelakoa izango dutela ebook-ek ere”.

ARTXIBO ELEKTRONIKOA SALGAI Argitaletxe guz-tiek ez dute berdin ikusten. Txalapartak, adi-bide baterako, ez du liburu elektronikoasaltzen. Badute jomugan, baina prisarik gabedabiltza. Froga batzuk egin dituzte, eta irten-dakoa ez zaienez gehiegi gustatu momentuzastiro doaz. Pamiela argitaletxeak, bestetik,dituen liburu elektronikoak GureBook plata-formaren bidez saltzen ditu. Olatz Osak ereElkarren hausnarketari emanak daudela esandigu. Susa argitaletxearen eskutik, aldiz,

literatura

ANE AGIRRE

Papereko liburuak izango al du ordezkorik? Liburuaeuskarri moduan baino altxor preziatutzat hartzendutenek goitik behera ukatzen dute. Baina, ‘ebook’ eta‘e-reader’ gailuak guregana heldu dira eta Euskal Herrikoargitaletxeek euren eskaintza egokitzen hasi dira jada

Euskarrielektronikoaeuskal literaturanate-joka

Bi emakume, bi belaunaldi, irakurtzeko modu bi. DAVID DE HARO

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Armiarma gunea sortu zen. Sarean literaturaklasikoa, bertso zaharrak, olerkiak eta beste-lakoak daude. Liburu elektronikoa, berriz, Susaargitaletxearen webgunean dago. “Duela bi urteAEBtatik e-reader-ak agertzen hasi zireneanpentsatu genuen guk ere egin beharko genukee-la zerbait. Frogak egiten ibili ginen, idazleekinhizketan izan gara, eta azkenean iazko honda-rrean martxan jarri genuen”.

Albisteak harritu zuen: Susak liburuak saltzea-ri ekin zion, 3,54 eurotan liburu bakoitza hainzuzen ere. Horietatik bi euro sortzailearentzatdira, bat Susa berarentzat eta osterantzekoa zer-getarako. “Liburu fisikoa egiteko jende askobehar da eta denek eraman behar dute sal-mentatik zati bat. Artxibo elektronikoasaltzeko, baina, bitartekariak desagertu egitendira. Gainera liburua paperekoan erosten dugu-nean objektu ukigarria erosten dugu, bainaartxibo elektronikoa ia-ia ukiezina da”. Etaarrakasta izan dute, dagoeneko hirurehundikgora ebook saldu baitituzte. Liburu elektroni-koaren onurak handik eta hemendik entzuten

ditugu. Euskarri elektronikoetako liburute-gietan ehundaka liburu sar litzake erabiltzai-leak. Pantailak ere gero eta hobeak dira, etaondorioz, irakurketa gero eta atseginagoa.

Baina alde txarrik izan badu irakurgailuelektronikoak: DRM (Digital Rights Manage-ment) delakoa. Eskubide digitalak kudeatzekomodua da. Norberak liburu elektronikoa eros-terakoan DRM-rekin erosten du. Kopiak egi-tearen kontra asmatutakoa da. Hortaz, kopiahori zure ordenagailura itsatsita geldituko daeta bi kopia gehiago baino ezin izango ditu era-biltzaileak egin. DRMdunak dira euskal argi-taletxe batzuek saltzen dituzten liburu gehie-nak. Susarenek ez dute. “Zer gertatzen da gai-lu elektronikoa galtzen baduzu? Edota aldatzenbaduzu? Zer gertatzen da pilatutako liburuekinbeste gailuetara pasatzerik ez baduzu? Gukgiltzarrapo hori gabe egitea erabaki genuen.Jendeak ordaindu nahi duela? Oso ondo. Ezduela egin nahi? Bada, jeits ditzake nahi bestekopia. Gu sinestuta gaude liburu erosleak bada-kiela liburuak bere kostea baduela, irakurleak

Liburuak irakurtzeko gero eta euskarri elektroniko gehiago daude, gero eta pantaila hobeekin. JOSE MARI MARTÍNEZ

baduela horren kontzientzia etabeldurrik gabe kendu genuenDRM”. Argitaletxeak egokitzen aridira, dagoeneko asko dira paperekoakaleratu bezain laster digitala kale-ratzen duena. Haratago joatenausartzen dira batzuk. EspainiakoAnagrama argitaletxeak Paul Austeridazle estatubatuarraren azken lanakaleratu du Diario de invierno/Winterjournal. Digitalari bultzada ematekoasmoz lehendabizi euskarri digitalera-ko kaleratu zuen 10,99 eurotan. Handik15 egunetara paperekoa kaleratu zuten.

ARRISKUAK NEURTUZ Jomuga aintzathartzeko sasoiak dira. Olatz Osa apustuak egi-tearen aldeko da. “Uste dut ausartak izan behardugula, baina aldi berean zuhurrak ere bai. Etaematen dugun urrats bakoitza oso hausnartuaeman beharko dugu, ekarriko dituen ondorioakondo pentsatuta. Orohar hori gertatzen dahizkuntza guztietan, baina gurea bezalakoetanare eta gehiago izan behar du; hauskorrak gare-lako. Hauskortasun horrek, ordea, ez du esannahi geldirik egon behar dugunik. Dinamikoakizan behar dugu baina arriskuak ondo neurtubehar ditugu”.

Gorka Arreseren aburuz teknologian aurrera-pen handiak egingo dituzte; “baina garran-tzitsuena da islandiarrek euren komunitate lite-rario eta linguistikoan, guk gurean eta bakoi-tzak berean egokitzeak egin beharko ditugu.AEBtan asmatutako gailuan euren komunita-tearen neurrirako, beharbada, egokia izangodelako, baina agian gurean moldatu eginbeharko da horrek ez duelako balio izango.Berrasmatu beharko dugu guk, egokitu gure-rako”.

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komunikazioa

‘Igela’ argitalpeneko sortzaileek Parisen eza-rri zuten erredakzioa, 1962ko otsailean. Seizenbaki kaleratu zituzten 1963ra arte. ORTZADAR

LOHIZUNE AMATRIA

Duela mende erdi sortu zuten Jon Mirandeketa Txomin Peillenek ‘Igela’ aldizkaria

GG AUR egun doktrinen zarataz eta mili-tanteen ozenez beteta daukagu burua,baina, umoregileen oroitzapenek etasatirikoek salbatu ahal gaituzte”.

Ideia horretatik abiatuta sortu zuten JonMirande eta Txomin Peillen euskal idazleekIGELA-euskal heterodoxoen errebista. 1962urteko otsailean, duela mende erdi, ParisekoSaint Germain bulebarreko 15. atarian ireki zenlehen aldiz Igela literatura aldizkariko erreda-kzioa. “Elkar gorroto, elkar higuin dezazuen,doktrina bezala erabiliko dugu Igela, hola era-baki eta deliberatu dugulako”, jakinarazi zutenaldizkariaren lehenengo zenbakian. Hiruhila-betekaria izateko asmoarekin jaio zen eta1963ko udazkenera arte sei zenbaki argitaratuzituzten.

Beste herrialdeetan, gizartearen eta politika-ren sailetan gogor egiten zuten aldizkariak zeu-dela ikusi zuten, eta antzerako zerbait egin nahiizan zuten. “Sortu genuen –azaldu du aldizka-riaren sortzaileetako bat den Txomin Peille-nek–, ez baitzen holako aldizkaririk EuskalHerriko munduaz irri eta barre egiteko”.

Jon Mirandek (Paris, 1925-1972) eta Txomin Pei-llenek (Paris, 1932) gazte zirela, Parisen ikasizuten euskaraz. Mirandek Egan aldizkarianidazten zuen, baina horri ezarri zioten zentsu-raren ondorioz, inon gehiago ezin zuela publi-katu esan zion Peilleneni. Azken horrena izanzen, gehienbat, aldizkaria sortzearen ideia.“Inon ez zen posible halako gauzak egitea,orduan umoristikoa izan behar zuen aldizkaribat abiatu genuen”, argitu du. Lehen zenbakianbatzuk paradisua eskaintzen dutela gogorara-ziz, beraiek infernu bat eskainiko zutela jaki-narazi zuten.

Hasiera batean, aldaketari erreferentzia egitendion katastrophe izen grekoa jartzeko duda izanzuten. Baina ez ziren ausartu eta beste atzerri-ko aldizkariek bezala animalia baten izenaaukeratu zuten. Umorearen bidez, pozez eta ale-griaz erretzeko asmoz, Euskal Herriaren besteikuspegi bat erakutsi nahi izan zuten. Propa-ganda politiko eta erlijiosorik gabe eta euskalfolklorea erabiliz, haien herrialdeaz trufatuziren. Beraiekin batera, besteak beste, Joan SanMartin, Etxahun eta Andima Ibiñagabeitiaeuskal idazleak aritu ziren eta ezusteko kola-borazioak ere izan zituzten. “Bi poema daudeIgelan Irigoi sinadurarekin eta Andimak esanzigun Donostiako abade batek idatziak izanzirela”, azaldu du. Aldizkariko idazki batzuk ezdute sinadurarik eta horrek nahasketak sor di-tzakeela uste du idazleak.

Pariseko zuberotar baten laguntzaz multiko-piaz egin zuten aldizkaria eta egitasmoa abia-tzeko beraien diru propioa eta ohorezko harpi-detza batzuk erabili zituzten. Aldizkaria ahalzuten moduan ateratzen zutela argitu du Pei-llenek, orrialdeak makina batean zulatzenzituen eta “letrak makina batean egiten ziren,zuloen artetik sartzen zen tinta”. 600 aleko tira-darekin, batzuk postaz bidaltzen zituzten.

ZENTSURA ETA KRITIKAK Aldizkaria abiatzean,idazki batzuk argitaratu ere ez zirela egingouste zuten sortzaileek. “Zentsura pasa beharzen, frankismoarena eta elizarena”, azaldu duPeillenek. Parisen umore modernoa egitekohegoaldean baino aukera gehiago zegoen; izanere, bere aburuz, “zentsura ez zegoen herrian,zentsura zegoen jende ikasien eta eskolatuenartean”. Geroztik askoz ausartagoak direnaldizkariak sortu direla uste du Peillenek etahorien ondoan “aingeru hutsak” baino ez dire-la. Hala ere garai hartan zeresana eman zuenaldizkariak. Euskal Herria laster eskandaliza-tu zen. Alde batetik, apaiz batzuk elizaren kon-tra joatea leporatu zieten eta bestetik, “euska-ra nahasia” idazten zutela esaten zieten ipa-rraldeko irakurle batzuk.

Umorezko tonuan aurkitu zuten kritikei aurreegiteko bidea. Haien diruarekin soilik finan-

tzatutako aldizkaria zen eta dirurik gabe zeu-dela azaldu du Peillenek. Sei zenbaki argitara-tu ostean, idazteko denbora gutxiago eta 25 eta30 harpidedun inguru baino ez zituzten. “Azke-nean esan nuen, aski, ez dut dirua emango, jen-deak ez banau segitzen eta ez banau irakur-tzen”. Aldizkariaren garaia amaitu zen, baina,idazlea konforme zen bazegoelako beste egi-tekorik.

Igela-euskalheterodoxoenerrebista:50 urte

Ezkerreko irudian, Jon Mirande izan zena;eskuman, Txomin Peillen. “Zentsura ez zegoenherrian, jende ikasiaren artean baizik”, adie-razi du Peillenek, ORTZADAR/PABLO VIÑAS

LITERATUR ALDIZKARIEN GORDAILUA

Egun www.andima.armiar-ma.com webgunean aurki dai-tezke ‘Igela’ aldizkariak osotaraargitaratutako 85 artikuluak.“Ez dakit nola arraio egin duten‘Igela’ liburu gisa emateko, ezbaitzen batere erraza irakur-tzeko. Oso zaila zen tipografiaaldetik”, azaldu du Peillenek.Susa argitaletxeak 2001. urteanabiarazi zuen IbiñagabeitiaProiektuaren barne digitalizatudira eta egitasmoa osatzenduten beste aldizkariekin bate-ra, euskal literatur aldizkariengordailuan daude orain.

BAIONA

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

publizitatea

IRURI KNÖRR

Telebistako iragarkirik garestienetakoak dira, baitaeraginkorrenak ere. Estatu Batuetako Super Bowl kirolekitaldia munduko erakusleihorik handiena da konpainientzat

OO TSAILEKO lehen igandea agendangorriz markatuta dugu publizitateamaite dugunok, Estatu Batuetako fil-metan hainbestetan agertzen den

Super Bowl kirol-ekitaldia ospatzen baita egunhorretan. Baina zertan datza futbol amerika-rreko ligako final famatuaren eta iragarkienmunduaren arteko harreman estu hori? Iragar-leek kalitatezko audientzia bilatzen dute beti,eta ekitaldi hau ikus-entzule gehien dituen ema-naldia izan ohi da AEBetan. Aurtengo XLVI.Super Bowlak, adibidez, New Yorkeko Giants etaNew Englandeko Patriots taldeen artekoak,denetara 166 milioi zale bildu zituen telebistaaurrean, % 71ko share-a lortuz, eta beste bi milioiinguruk internet bidez jarraitu zuten. Sare sozia-letan ere izan zuen arrakasta: partidaren azkenminutuetan, Twitterren 12.000 mezu bidali zirensegunduoro. Zalantzarik gabe, markentzat era-kusleihorik egokiena da, eta aukera ezinhobehori ez dute alferrik galtzen.

Azken urteotan Super Bowla magiaz beterikoekitaldi bat da, sekretuz eta zurrumurruz ingu-ratutakoa, enpresa handiek urteko iragarkirikgarrantzitsuenak une horretarako gordetzenbaitituzte. Publizitate-jaialdi baterako bezala,kanpaina batzuk apropos diseinatuak eta ekoi-tziak dira, eta sekretupean gordetzen. Aste askolehenago ere, komunikabideetan zein sare sozia-letan partidaren atsedenaldian telebistan ikusi-ko diren iragarkiak dira mintzagai: nor iraga-rriko den, zenbat marka ikusiko ditugun, zeinizango den iragarkirik onena edo harrigarrie-na, zein ez den agertuko...

Atsedenaldirako, publizitateaz gain, maila han-diko ikuskizunak antolatzen dituzte, zenbat etaikusgarri eta polemikoagoak, orduan eta hobe-to. Aurten, adibidez, Madonna abeslariak era-karri ditu begirada guztiak, 53 urterekin popa-ren benetako erregina nor den erakutsiz. Etanork ez du gogoratzen 2004. urteko oihartzunhandiko agerraldi hura, zeinetan Justin Tim-berlakek Janet Jacksoni kamiseta nahi gabeurratu zion, haren bularra agerian utziz.

IRAGARKI BALIOTSUAK “Niri futbolak bost axola.Musika ikuskizuna eta iragarkiak ikustekojarraitzen dut Super Bowla”, zioen Twitterrengazte gasteiztar batek. Ez da bakarra, jakina.Izan ere, ikus-entzule gehien biltzen dituengaueko unea ez da partidaren hasiera, ezta golakere; atsedenaldia da audientzien grafikoetanerpina sortzen duena.

Laburbilduz: Super Bowla gero eta jende gehia-gok ikusten duenez, gero eta iragarki balio-tsuagoak igortzen dira. Iragarki baliotsuak igor-tzen direnez, gero eta jende gehiago biltzen datelebista aurrean. Eta honela, urtez urte, ikus-

mina hazi eta hazi egiten da. Hona hemenhorrenbesteko ikusminaren emaitza: 30 segun-doko tarte bakoitzak 3,5 milioi dolar balio du.Eta hemendik hamar urtera 7-8 milioi dolarbalio dezakeela diote adituek.

MILIOIKA IKUSTALDI Iragarkiak garestiak badi-rudite ere, kontuan izan behar dugu preziohorren barnean minutu erdi horrez gain bestegauza asko ere ordaintzen direla. Adibidez,Super Bowla pasa eta gero munduko komu-nikabide eta blogek iragarki horienbideoak eskegiko dituztela, YouTubenmilioika ikustaldi lortuko dituztela,milaka partekatze eta komentario jaso-ko dituztela sare sozialetan... Aurten ira-garri diren Volkswagen,Samsung, Doritos, Honda, Pep-si edo M&M’s bezalako konpai-niek argi dute Super Bowlamunduko erakusleiho-rik handiena dela.

Publizitate-zaleok lan han-dia dugu hemendik aurrerairagarki horiek komentatzen,haien eraginkortasuna azter-tzen, eta ikus-entzuleen iri-tziak biltzen. XLVII. edizioa-ren data badugu dagoe-neko egutegian gorrizmarkatuta.

New Yorkeko Giants taldea, garaipena eman zion azken jokaldian. EFE

Urrezko segundoak

I

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko otsailaren 18a

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Shangaiko begiekinEgin gabeko galderak (I)

Denek dakite Zugarramurdiko leizerik ospetsuenean aker beltzagurtzen zutela. Baina gutxiagok dakite herri bereko beste koba batean

arkume errearen erritoa ospatzen dutela...

BB ADAGO zazpi kilometroko ibilbi-de eder bat, pottoka urdinekinmarkatutakoa, Urdazubi, Zuga-rramurdi eta Sarako kobazuloak

lotzen dituena. Txango horretan, egun etaordu egokian tokatuz gero, usain batzabaltzen da basoan barrena, ibiltariakbidetik atera eta kobazulo batera era-kartzen dituena: Javier Halty leizebarruan erretzen ari den arkumeena.

Duela berrogei bat urte, Halty familiak jatetxeajarri zuen euren baserrian, Errotaxarreko Bor-dan (Zugarramurdin). Jangela berezi baterantsi zioten ondoren: oso gertu, basoarenerdian dauden kareharrizko leizeen barruan,hain zuzen. Martxoan eguraldi onarekin hasieta urriko lehenengo hotzak iritsi bitartean,zikiro-jate bikainak antolatzen dituzte bertandozenaka lagunentzat: berrehun ere sar dai-tezke koba barruko mahai luzeetan, kandelenargitan eta askotan akordeoi eta kantuen poze-tan.

Bertara iristeko, Zugarramurdiko plazan, eli-zaren paretik gora doan kalea hartuko dugu.Bidegurutzean eskuinera joango gara, hile-rrirantz, eta errepide txiki hori jarraitukodugu, baserri batzuk igaroz, beste bideguru-tze bateraino iritsi arte. Eskuinera eta beherajarraituz, Halty jatetxea topatuko dugu.

Javier Halty goiz hasten da oturuntza presta-tzen: hamarrak aldera, haritz egurrarekin suapiztu eta txingarra prestatzen du, gero bildotserdibituak burruntzietan zeharkatu eta sutanjartzeko. Hiru ordu inguru behar ditu haragiakmantso eta ondo erretzeko, eta laguntzaileekharpeko jangela prestatzen duten bitartean,Javier etengabe aritzen da, minutu gutxiro,haragiari bueltak eta bueltak ematen. Lasterhasten da arkumearen gantza urtzen eta tan-taka irristatzen, haragia karamelu kolorea

BIDAIAKOADERNOA

Laster hasten daarkumearen haragia

karamelu koloreahartzen, basoanusain tentagarria

hedatzen

hartzen, basoan usain tentagarria hedatzen.Eta berehala azaldu dira inguruetako ibilta-riak, jakin-minez eta tripa-zorriz. “Haragiarenusainera gatoz, euliak bezala”, dio batek.

Ulertzekoa da, beraz, Javierrek marketina-rekin duen kezka urria: “Publizitatea ez dugusobera maite”, dio. Gustura egon den jendeakahoz aho zabaltzen du gomendioa, eta Lapur-diko turismo agentzia batzuekin tratuak ereegiten dituzte, zikiro-jatea turista taldeeieskaintzeko. Gaur Urruñako eta Azkaineko bitalde datoz, baita Alemaniako turista multzohandi bat, eta azken hamabost urteetan hutsikegin ez duen bikote katalan bat: 135 lagun guz-tira. Baserriko jatetxean badago aukerarik,baina kobako menua finkoa da: aperitifa (san-gria, martini gorria eta zukuak), zizka-mizkak,arkumea babarrun zuri edo entsaladarekin,gazta, pastela, ardoa eta kafea. Dena 24 euro-tan.

Haragia ondo erreta dagoenean, azken ukituberezia ematen dio Haltyk, “salmuera” deitzendion saltsa usaintsuarekin: ozpina, baratxu-ria, ezkaia, piper beltza eta gatza. Hasi diramahaietan haragia banatzen, hasi dira kan-tuak, kostako da jendea mahaitik altxatzea…

I MAGINATU dezagun Shangaiko uni-bertsitateko ikerlariak garela, eta dirulaguntza bat lortzen dugula mundua-ren beste aldean, milaka kilometrota-

ra dagoen herrialde batera joan eta bertakomusika eta dantzak ikertzeko, Euskal Herri-ko musika eta dantzak. Aurrenekoz, bertokohizkuntza ikasi beharko genuke bertokoekinkomunikatzeko, ikerketa bideratu ahal iza-teko, eta batez ere, hizkuntza batek, dagokionkultura ere irudikatzen duelako, hizkuntzakbere erabiltzaileek mundua ikusi eta uler-tzeko duten modua ere isolatzen duelako neu-rri handi batean. Eta berton gaudela, ikerke-ta hasteko, gure ikergaia mugatuz hasibeharko ginateke. Hau da, lehenengo etabehin, bertokoentzat, indigena natiboentzat,musika eta dantza zer diren argitu beharkogenuke, eta nor musikari eta dantzaria.Guretzat musika dena beste inguru bateanOtoitzerako Deia izan daiteke (Islamean musi-ka debekatuta dago eta, esate baterako), edoalderantziz, bertokoentzat dantza erritualsakratua dena, oharkabe pasatu daiteke gurebegi arrotzen aurrean.

Hainbat oinarrizko galdera egin gabe aurki-tu ditugu gure Euskal Herriko tradiziozkomusika eta dantzaren munduan, adibidez:Zer da musika? Nor da musikaria? Galderahoien erantzuna aurkitzeko, noski, ezin gai-tezke zezenak bezala zuzen galdetzen hasi:Aizu, zer da musika? Gure ikerketan, gaihonen inguruko galderak eta elkarrizketak,zeharka eta progresiboki formulatu beharizan ditugu, eskura ditugun musikaren ingu-ruko ekimenei eta musika tresnen inguruangaiaren mugak ezarriz.

Bertsolaritza dugu honen adibide bat. Shan-gaiko begiekin, boteprontoan, kantante koa-drilla bat direla esan daiteke, sarritan, den-bora luzez doinu berari bueltak ematen aridiren kantariak, modu xelebrean agian,txandaka, tonu ezberdinetan... Baina abes-larien itxuran orokorrean. Eta berton, geu-re inguruan, behinik behin, inork ez lukeMañukorta, Mattin edo Egaña abeslari edokantanteak direla esango, eta are gutxiagomusikariak direnik. Gure hizkuntzak erehori modu egokian adierazten du: ez duguesaten urliek bertso eder bat kantatu due-nik, bota edo jaurti baizik.

Edozein kasutan, testuinguru bakoitzean,garaiko pentsamoldeak eta dagokion kultu-raren eragina ere ikusi eta aztertzeko gaiizan behar dugu. Geure gizartearekin bate-ra geure kultura ere aldatu da eta eguneroere aldatzen dihardu. Tradizioa bizirik dago,eta bere ibilbidean aldatu eta sortu ditugunohiturak, narratibak eta, zergaitik ez aitor-tu, mitoak ere, gure motxilan daramatzagu.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

S A B I N B I K A N D I B E L A N D I A

Zikiro-jatea lurpean

azkena