8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA JOANES ETXEBARRIA Herriko etxe batzuek Linky kontagailuen kontrako erabakiak hartu dituzte, eta horietarik batzuk ezeztatu dira auzitegietan b Baionak eta beste batzuek soilik defendatzen dute jabego pribatua b 4-5 Konexioari uko egiteko bideak Ingurumena Janari denda parte hartzailea irekiko dute Hendaian, Otsokopen ereduan 3 Lan gatazka Lanaldia luzatu nahi dietela salatu dute Baionako herriko langileek 2 Ostirala 2018ko maiatzaren 18a IX. urtea 353. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Ostirala 2018ko maiatzaren 18a IX. urtea 353. zenbakia www ... · batek kexa bidaltzen du herriko etxera bere etxe aitzinean lorerik ez duelako. Hautetsiak zerbitzu burua kontaktatzen

  • Upload
    lytuong

  • View
    214

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

JOA

NES E

TXEB

ARRIA

Herriko etxe batzuek Linky kontagailuen kontrako erabakiak hartu dituzte, eta horietarik batzukezeztatu dira auzitegietan b Baionak eta beste batzuek soilik defendatzen dute jabego pribatua b 4-5

Konexioariuko egitekobideak

Ingurumena Janari dendaparte hartzailea irekiko dute

Hendaian, Otsokopen ereduan

3Lan gatazka Lanaldia luzatu nahi dietela salatu dute

Baionako herriko langileek

2Ostirala

2018ko maiatzaren 18aIX. urtea353. zenbakia

[email protected]

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Lan gehiago egin,

gehiago irabazteko.Lelo horrekin irabazizuen Nicolas Sarko-zyk Frantziako presi-

dentetza, 2007an. Hamar urtera,leloaren bertsio berritu bat pro-posatu die Jean Rene EtxegaraiBaionako auzapezak herriko lan-gileei: lan gehiago egin, berdinirabazteko. Urtean 1.557 ordu egi-tetik 1.607 egitera pasatzeko es-katu die, lansari emendatzerikgabe. Maiatzaren 3an, mobiliza-zioa antolatu zuten, eta 420 langi-le elkartu ziren Baionako herriko

etxe aitzinean (langileen %70)neurria bertan behera utzi eta au-zapezarekin bilkura bat eskatze-ko. Atzo elkartzekoak ziren, az-kenean, Etxegarairekin.Urte berriko agiantzen egune-

an, auzapezaren bulegora joatekodeia jaso zuen Fabienne Darran-bide CGTko langileen ordezka-riak. Arratsean berean, herrikolangileen lanorduen emendatzebat iragarriko zuela jakinarazizion. «Hasieratik erran zigun ezzela posible izanen lan gehiagoeginik diru gehiago irabaztea»,salatu du. «Negoziatzeko prestagertu zen, tartean dirurik ez ba-zen. Mutualean nagusiak ordain-

tzen duen zatia emendatzea aipa-tu zuen, bestelakoak ere, hau da,normalean lanaldiaren luzatzeamahai gainean ezarri gabe nego-ziatzen diren gauzak». Eskualdeko Kontuen Ganbe-

rak eta Frantziako Gobernuakegindako gomendio bat da gataz-karen abiapuntua. Lurralde el-kargoen finantzei buruz argitara-tutako txostenean herriko langileanitzek lan denbora arautua bai-no gutxiago egiten zutela azpima-rratu zuen, eta iradoki 1.607 or-dura pasa behar zirela. Hori daBaionako herriko langileen ka-sua: 2000. urtean, 35 orduko lanastera pasatu ziren, baina akordiooinarrian urtean 1.557 ordu lanegitea negoziatu zuten. Urtarrile-tik, lanaldia luzatzea ezarri dumahai gainean Etxegaraik, lansa-ria emendatu gabe. «Onartezi-na», langileen hitzetan. «2007koSarkozyren leloa ez nuen gustu-ko, baina Etxegarairena... Guados gara zerbitzuak berrantola-tzeko, baina ez gara ados langehiago egiteko lansari beraren-tzat. Ez da beste batzuk baino al-ferragoak garelako. Pribatuanere, edozein langilek ez luke nahi-ko. Gure hiria eta lana anitz maiteditugu, baina edozein lanek sariamerezi du. Ekaitz handi bat gerta-

tuko balitz, denak lanera etorrikoginateke, plazerez eta interesez.Baina hor, ez da hori afera». Jende anitzek «pribilegiatu»

bezala ikusten dituela deitoratudu Darranbidek. «Nire lan bal-dintzak ez dira txarrak, baina, 22urteren ondotik, 1.400 eurokolansaria dut, eta 450 euroko gain-

saria urte bukaeran. Ez dut ustebeste mundukoa denik». Bara-tzezain gisa irabaz dezakeengehiena dela oroitarazi du, eta450 euroko gainsaria ez delaemendatua izan 1984tik. Haserrea handiagoa da, Da-

rranbideren hitzetan, 2014kohauteskundeen ondotik legegin-tzaldi guzian akordio oinarria ezukitzeko hitza eman baitzuenEtxegaraik. Horregatik, Hitza hitzleloa zekarten afixak eskuan eginzuten mobilizazioa maiatzaren3an. Eta auzapezak bidalitako gu-tuna irakurri zuten: «Baiona be-zala, bat baino gehiago dira gisahorretako desmartxa abiatu du-ten herriak. Estatuaren zuzenekoakuilatzeaz gain, badakizue ezar-tzen dizkiguten finantza baldin-tzen aurrean gure funtzionamen-du gastuan jokatzeko lekua izate-ko bestelako aterabideak aurki-tzea inposatzen digutela. Lanarenantolaketaren optimizazioa iker-tu beharreko jokatzeko lekuenartean da, naturalki». Bilkura batnahi zuten, baina gutun bidezkoerantzuna izan zuten. «Langileen%70 mobilizatuta, gehiago esperogenuen». Azkenerako, lehengoastelehenean deitu zien auzape-zak, atzoko bilkura proposatzeko.Edizio hau ixterako, ezin jakin zeratera den bilkura horretatik.

Berrantolaketa, beharrezkoBaionako Herriko Etxeko zerbi-tzuen aurkezpen kaotikoa egindu Darranbidek: «Zerbitzu ba-tzuk lanpetuak dira, eta besteekez dute lanik. Ez alferrak direlako,baizik eta antolaketa txarragatikdosierrak heltzen ez zaizkiela-ko». Gazteentzako InformazioBulegoaren adibidea hartu du:itxi egin dute, «lan faltagatik».Jaso ditzaketen agindu «zen-

tzugabeak» ere deitoratu ditu:«Adibide konkretu bat: herritarbatek kexa bidaltzen du herrikoetxera bere etxe aitzinean lorerikez duelako. Hautetsiak zerbitzuburua kontaktatzen du, eta ho-rrek esplikatzen dio ezinezkoa de-la, gunea itzalpean denez ez dela-ko ezer aterako. Hala ere, loreakezartzera behartzen gaituzte». Darranbideren iritziz, gaur

egun egiten diren gastu anitz ezdira «beharrezkoak» eta diruanitz gastatzen du herriko etxeak,«besteak beste, komunikazioan;ultra komunikazioan». Mespre-txatuak sentitzen direla salatu du,hautetsi batzuek ez dituztelaagurtu ere egiten. «Gastuak be-rrikusi behar badira, berrikus di-tzatela; zerbitzuak berrantolatubehar badira, berrantola ditzate-la; baina ez gaitezela gu izan ego-kitze aldagaiak».

Baionako herriko langileen lanaldia urtean 50 orduz emendatu nahi du Etxegaraiauzapezak, lansarian igoerarik egin gabe; haserrea piztu du langileen artean.

«Egokitze aldagaiak gara»

Mobilizazioa egin zuten herriko 420 langilek maiatzaren 3an, ezarri nahi dieten lanaldiaren emendatzea salatzeko. HITZA

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 18a2 b Gaiak

Besten sarreraordainaraziko dietekanpotarrei

RUztailaren 25etik 29ra

iraganen dira Baionako

bestak, eta bisitariek sarrera or-

daindu beharko dutela jakina-

razi zuen Jean Rene Etxegarai

auzapezak asteartean. Neurriak

ostiraletik igandera iraungo du,

eta zazpi edo zortzi euroko pre-

zioa izango du sarrerak. Baiona-

rrak ez direnek ordaindu behar-

ko dute, haurrek izan ezik. Baio-

narrek eskumuturreko bat lortu

beharko dute gunera sartzeko.

Frantzian izandako atenta-

tuen ondotik, bestetan segurta-

sun neurriak zorrozteko agindu

zioten herriko etxeari; azaldu

dutenez, gastu hori kubritzeko

hartu dute neurria.

Ekhi Erremundegi Beloki

Tokiko produktu biologikoak es-kainiko lituzkeen saltegi partehartzailea sortzeko proiektuaprestatzen ari da Hendaiako (La-purdi) herritar talde bat herrikoetxearen laguntzarekin. Baiona-ko Otsokop proiektua dute eredu,eta urte bukaera aitzin martxanizatea nahiko lukete. Bilkura pu-blikoa egin zuten atzo, eskualde-ko herritarrei egitasmoa aurkez-tu, eta formalki elkarte izaerahartzeko. Azken urteetan pixkanaka

hustuz joan da Hendaiako Portukarrika. Garaian denda anitz zi-tuen, baina gaur egun bizpahirubaizik ez dira gelditzen. «Hutsaeta abandonatua», horrela des-kribatzen du Peio Urriza herrita-rrak. Herriko etxeak karrika ho-rretako lokal bat eskuratu zuenorain dela denbora bat, bertan to-kiko produktuekin eta zirkuitulaburreko salmentarekin zeriku-

sia zuen proiektu bat abiatzekoasmoarekin. «Gure lanak ez zuenfruiturik eman», aitortu du IkerElizalde Hendaiako axuantak.«Baina orain dela hilabete-edoFranck Laharrage Otsokopekokoordinatzailea etorri zitzaigun,Baionan abiatu duten gisa berekoproiektu bat bultzatzeko propo-samenarekin. Bat egin genuenideiarekin». Proiektua ez du he-rriko etxeak eramango, bainasortu den hamabost bat pertsona-ko kolektiboari bere babesa etalaguntza eskaini dizkio. Orain dela pare bat hilabete

sartu zen Peio Urriza proiektuan.«Entzun nuen bazela bilkurahori, eta gaiak berehala interesatuninduen: supermerkatu bat, egu-neroko produktuak saltzen di-tuena; eta parte hartzailea da, he-rritarrek dute hor parte hartzenkooperatiba moduan. Proiektuakinteresatzen ninduen, hirigunea-ri bizi pixka bat ematea ere inte-resgarria zen».

Eguneroko produktu guziaksaltzea da Hendaiako proiektua-ren helburua. «Janariarekin etaharagiarekin bereziki, behar diraganbara hotzak eta hozkailu txi-kiak, erakusmahaiak... Horinahiko material garestia eta bere-zia da; pixkat zailagoa da. Kasuegin behar da, eta ez da zernahisaltzen ahal, janariaren freskura-eta atxikitzea garrantzitsuabaita», azaldu du Urrizak.«Hasieran nahi dugu egunerokoproduktuak saltzen hasi, baraz-kiak, fruituak, esnea eta horrela-koak». Idoki eta Ble elkarteekinharremanean dira jadanik, etaekoizle sare bat osatu nahikolukete saltegiaren hornitzeasegurtatzeko. Baina, Urrizareniritziz, eskaintzaren aldetik sare«murritza» du Ipar EuskalHerriak. «Nahi ditugu ukan aha-lik eta produkturik biologikoe-nak eta lokalenak. Baina galdeabada emaria baino gehiago; galdeanitz eta ekoizle gutxi». Horrega-

tik, Hego Euskal Herriko ekoizleeta eragileekin harremaneandira. Besteak beste, Iruñeko(Nafarroa) Landare, eta Irun etaOiartzunen (Gipuzkoa) direnLabore proiektuekin elkarlaneanaritu nahi dute. Funtsean horieneredua da segitzen dutena.

%40 merkeagoOrain dela hiruzpalau urte abiatuziren Baionako Otsokop proiek-tua ontzen, eta horiek ere oraindela 45 urte sortu zuten New Yor-keko beste proiektu batean inspi-ratu ziren. «Esperientzia horre-tan oinarritu gara gure proiektuasortzeko», esplikatu du Urrizak.Supermerkatu parte hartzaile batsortzea da Otsokopen helburua,baina oraingoz, saltegi txiki batirekita hasi dira, pixkanaka han-ditzen joateko helburuarekin.Jendearen parte hartzearekin,

gastuak murriztu eta salgaienprezioak apaltzea da ideia. Halaegin nahi dute Hendaian ere.

Otsokopen ereduari jarraikiz,parte hartzaile bakoitzak 100euroko ekarpena egin beharkodu proiektuan sartzeko, eta hila-betero hiru orduz lan egin behar-ko du proiektuarentzat. Hala,proiektuko parte hartzaileenartean banatuko dituzte saltegiakeskatzen dituen ardura guziak:

produktuak manatzea, apaletanantolatzea, saltegia ireki etakutxa atxikitzea... «Besteenesperientzietan oinarritzen gara.Gastu horiek murriztuta, pro-duktuak %40 merkeago saltzealortzen dute; beraz, guk ere espe-rantza hori dugu». Bestelakoelkarlanak ere aurreikustendituzte, besteak beste, produk-tuen salerosketa.Oraingoz, urte bukaera aitzin

ireki nahiko lukete janari-dendapartehartzailea. 200 bazkide lor-tzea eman dute helburu gisa.

Herriko etxearen laguntzaIker Elizalderen ustez, ez da ka-sualitatea Hendaiako HerrikoEtxera etorri izana horrelakoproiektu bat proposatzera. «Badahiru urte ekonomia sozialari bu-ruz lan bat eramaten ari garela.Niretzat, ez da kasualitateaproiektu solidario bat duen jen-dea Hendaiari interesatzea. Bainabai, ongi etorri da». Herriko etxeak Portu karrika-

ko lokala utziko die herritarrei,alokairu apal baten truke —proiektuak dituen «baliabideenarabera» finkatuko dute—. «Nireustez, ez da herriko etxearen rolahalako proiektuak sortzea. Herri-tar kolektibo bat osatzen bada ha-lako ideia batekin, laguntzea da-gokigu; eta funtsean, horixe egi-ten dugu. Bestela, niretzat, ezlitzateke egiazko proiektu bat.Auzo edo herri batean behar batbaldin bada, eta auzokideak edoherritarrak biltzen badira, herri-ko etxeak hor egon behar du horrilaguntza eskaintzeko», gaineratudu Elizaldek.

Janari-denda parte hartzaileairekiko dute HendaianUrte bukaera aitzin ireki nahiko lukete Baionako Otsokop proiektuaren eredua segitukoduen saltegia b Hendaiako Herriko Etxeak babesa eman dio egitasmoari

Supermerkatua sortu artean, OtsoLab saltegia ireki dute Baionan, Otsokop proiektuaren sustatzaileek. HITZA

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a

Niretzat, ez dakasualitatea proiektusolidario bat duenjendea Hendaiariinteresatzea»Iker ElizaldeHendaiako axuanta

«Nahi ditugu ukan ahalik eta produkturikbiologikoenak etalokalenak. Baina galdeabada emaria bainoago»Peio UrrizaProiektuan parte hartzen duen herritarra

‘‘

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a4 b Astekoa

Joanes Etxebarria Maule

Baionako hiriakberretsi du berejarrera: herrita-rrek Linky ize-nez deitzen denk o n t a g a i l u

elektrikoa ez onartzeko eskubi-dea badutela adierazi du. Herrikoetxeko ordezkariak lau aldizbildu dira Enedis argindar bana-tzailearen buruzagiekin hitzar-men bat egiteko: baionarrek ukoegiten badiote Linky kontagailuelektrikoari, enpresak berennahia errespetatuko du. Berezeskubide bat izanik ere, Enedisenpartetik edo haren azpitratatzailediren beste enpresen partetik ezda eskubide hori bermatua izankontagailu berria ezartzen hasidirenetik.

Kontagailu berrien kontrakoargumentuak andana bat dira:informazioa zabaltzeko erabil-tzen duen seinale azkarrarenuhinen kalteak, datu pribatueneskuragarritasuna, kontagailuabera plantan ezartzeko Enedisenpresak edo azpitratatzaileekjabego pribatua ez dutela erres-petatzen, prezioen igoera...Hainbeste argumenturen artean,kontagailuaren kontrako borro-kak ardatz desberdinetan zen-tratu dira Zuberoako, Ahetzeko,Donibane Lohizuneko eta Baio-nako kolektiboetan, besteakbeste.

«Jendeek ez zutelarik nahiLinky kontagailua ukan presio-ak egiten zirela eta kontagailuakez zeudelarik etxe barneetanpertsonen hautuen kontra alda-tuak zirela», Baionako HerrikoEtxera iritsi 500etik gora gutu-nen bidez jakin zuten, MartineBisauta axuantak dioenaz.Linkyren kontrako Ahetzekokolektiboa sortzen parte hartuzuen Andonik —ez du abizenaeman nahi, arrazoi profesiona-lengatik—, hain zuzen, egitekomanera horiengatik: «Enedisenpresak nolako metodoak era-biltzen dituen ikustean: adine-koei presioa ezartzea, legezbehartuak zirela erratea, ez

dutela hauturik... ez dira metododemokratikoak, eta zerbitzupublikoaren ordezkari izanbehar lukeen enpresa batenakere ez».

Xede industrialaBaionako auzapezak Enedisekoburuekin negoziatu duen eskubi-deen errespetua bide bat da. «Ezonartzea biziki interesgarria da,baina borroka horretara muga-tzea dramatikoa da», Zuberoakokolektiboko kide Pierre Vissle-rren ustez. Talde horretan xedeorokorraren kontra jotzen dute:«Etxe guztiak ordenagailu bati

konektatzea duelako helburuxede horrek. Emana den aitzakiada argindarraren banaketa erraz-teko sistema litzatekeela, baina,gure ustez, argindarraren bana-keta malguago batera jotzea daideia, merkatuaren zerbitzukoezartzeko». Baionako Stop Linkytaldean ere, Patrick Pierartek dio-enaz, herriko etxeak ireki bideaez da aski barnatua: «Xedea ani-tzez zabalagoa da, eta gizartearenikuspegi oso zabala dakar, konta-gailu txikitik harago doana».

Sistema osoa ulertzeko, jakinbehar da kontagailuak etxebakoitzeko argindar kontsumoa-

ren informazio andana bat bil-tzen duela sare elektrikotik dabi-len seinale azkar baten bidez,pertsona batzuek sentitzen dituz-ten uhinak eginez. Ahetzeko tal-deko Andoni teknikaria da ofi-zioz, eta hala ziurtatu du:«Kontagailu horrekin distantzia-tik manatzen ahalko dute ongiiduri zaien oro». Gehitu du tres-na batzuk, ur berogailuak bezala,jadanik pizten ahal dituztela kan-potik. Fakturak garestiago izanendirela ere ziurtzat jo du, kontagai-lu berria duten erabiltzailebatzuek frogatu baitute, harenerranetan.

Arrazoi horiengatik, besteakbeste, talde gehienek aholkatzendute kontagailua nahi ez dutenekeskuratze agiria duen gutunaigortzea enpresari. Baina Baiona-ko eta Zuberoako taldeetan,herriko etxeek har dezaketenkontrako erabakien eraginkorta-sunaz sinetsiak dira. «Legezkota-suna eta zilegitasuna parez pareezartzen ditugu», dio Visslerrek,auzitegietan herriko etxeen era-bakiak usu ezeztatuak direla iku-sirik. Zuberoako hiru auzapezenauzia aipatu du, Ozaze, Iruri etaHauzekoena: «Berehalako epai-keta egin zen, kontagailuak [herri

Linky kontagailu berrien kontrako talde anitz bada Ipar Euskal Herrian, baina borroka ardatza ezdute denek bera. Enedis enpresak, azpitratatzaile batzuek bestela, kontagailuak aldatzeko erabilimetodoak anitz salatu dira, Baionako Herriko Etxean bezala. Besteek xede orokorra salatzen dute.

Aldaketa bortxatuaren kontra

Enedis enpresaren xede

industrialaren kontrako

elkarretaratzea, Baionako

herriko etxe parean. BOB EDME

Xedea zabalagoa da, eta gizartearen ikuspegioso zabala dakar,kontagailu txikitikharago doana»Patrick PierartLinkyren kontrako militantea

‘‘Jendeek ez zutelariknahi Linky kontagailuaukan, presioak egitendira, eta hautuen kontraaldatuak dira»Martine BisautaBaionako axuanta

‘‘Ez dira metododemokratikoak, etazerbitzu publikoarenordezkari behar lukeenenpresa batenak ere ez»AndoniLinkyren kontrako militantea

‘‘Linky ez onartzea biziki interesgarria da,baina borroka horretaramugatzea dramatikoada»Pierre VisslerLinkyren kontrako militantea

‘‘

Astekoa b 5IPAR EUSKA HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a

horietan] 2019an instalatzen has-tekoak direlarik. Prefetak bere-halako auzia eskatu zuen, urgen-tziarik batere ez zelarik. Urgenteaden gauza bakarra herriei beldu-rra sortzea da». Kontagailuena ez litzateke

herrien eskumena. «Hala ere,egin dezatela» nahi dute, Vissle-rren arabera, eta Zuberoakobederatzi herriko kontseilukbozkatu dute Linkyren kontrakoerabaki bat. «Guk ere pentsa-tzen dugu kontseiluen erabakiamanera ziurrena eta efikazenadela Linkyren kontra borroka-tzeko». Patrick Pierartek dioe-naz, «indar harremana» da era-giten duena, auzapeza gutunenpresioarekin hasi baitzen, dioe-naz, kontagailuak ezartzekomanerari interesatzen. Ahetzeko kolektiboan, Doni-

bane Lohizunekoan bezala, jabe-go pribatuaren defentsan zentra-tu dute borroka. Baionako hiriakere, hitzarmenarekin, bide horihartu du. Herrian garapen iraun-kor, urbanismo eta mugikorta-sun ardurak dituen MartineBisautaren ustez, kontseiluenerabakia «arrunt kontraproduk-tiboa da», argi iduri baitzaio ezduela deus ematen: «Enedisenpresak erraten du ehun batdelibero izan direla eta aldi oroirabazi dutela. Baionako auzape-za jurista da, eta hasieratik erranzuen ez zela joanen zozoarenaegitera auzitegira».

Banaka eta taldekaLinky kontagailuak geroz etagehiago dira, Lapurdi aldeanbereziki: Enedisen webguneanikus daitekeenaz, 811 dira Ahe-tzen, 7.875 Donibane Lohizunen,eta 9.576 Baionan, besteak beste.Zuberoan ez dira hainbestehedatzen hasiak; oraingoz, erai-kuntza berrietan, kontagailu batpanatzen da, edo alokairuankontagailua aktibatzeko eskaerabatzuetan Linkyrekin ordezka-tzen dute. «Horregatik diogubanaka aritzeak ez duela deuse-tarako balio», dio Pierre Vissle-rrek, eta zehaztu du ez dela era-ginkorra «ez bada mugimendubaten barnean kokatua». Zube-roan instalatzaileak iritsiko dire-larik oztopatuko dituztela gehitudu.Ahetzen prozedura judizialak

abiatu dituzte beren hautuarenkontra Linky ezarri zaien herritarbatzuek. Donibane Lohizunenauzapezak jabego pribatuarendefentsa noraino eramanen duenikusi nahi dute kontrakoek. Arte-an, kolektibo horietan, gisa bere-ko ur eta gas kontagailuen berrihartzen hasiak dira.

J. Etxebarria Ozaze

Lehen auzira Ozaze, Iruri etaHauzeko auzapezak joan ziren.Iragan maiatzaren 5ean, dei auziaizan zen, baina, hiru auzapezak ezzirenez joan, ez dute oraindik era-bakiaren berri ukan. Uste dute2017an hartu deliberoak behinbetiko ezeztatuak izan direla.Nola hartu zenuten deliberoabakoitzak zuen herrian?JOHAÑE ETXEMENDI: Aipatzenzen herritarren artean. Hala abia-tu zen, eta galdera ere egin zenherriko kontseiluetan deliberoakhartzeko. MAITE ETXEBERRIA:Ozazen, al-diz, jakin genuelarik ari zirelakontagailu horiek ezartzen etajendea hasi zela mugitzen, kon-tseiluko jende batzuk hasi ginenzuzenki kontseiluan aipatzen.Ikusi genuen delibero bat hartzenahal zela, orduan uste baikenuenkontagailu horiek gure gain zire-la. Uste horretan hartu genuendeliberoa, gure lehen argumen-tua zelarik herritarrak babestea.

Linkyren kontrako argumentudesberdinak badira. Zein nagu-situ da zuen eztabaidetan?J.E.:Hatsarrean bereziki zen etxe-etan sartzeko istorio hori. Uhineilotu problemak ere, geroz etagehiago baitira eta bagenuen he-rrian horrekiko minbera den bat. M.E.:Uhinena bazen, baina badaere gure kontagailuak biziki ontsaibiltzen direla. Gaur egun hain-beste aipatzen da hondakin gu-txiago beharko genukeela botaeta... hor aldatuko dituzte milakakontagailu ontsa ibiltzen direnak,batzuk aski modernoak direnak...Orotara 35 milioi kontagailu al-datuko dira. Hori kostatzen denaere, bost edo zazpi miliar euro.Nork pagatuko du hori? Enedisekerraten du ez dugula guk pagatu-ko —abonamendua dugunok—baina gutxi ohartuz edo segur dapagatuko dugula, behar dute pa-garazi noizbait. Nahi nuke azpi-marratu ere gure datu pertsona-lak bilduko dituztela eta pentsa-tzen ahal da datu horiek guztiakindustriari saltzen ahal dituztela.

Nola joan zen auzia?M.E.:Auzitegian, Pauen, harrituziren gu ikusiz. Enedisek bazuenbere abokatua, eta bazen prefetu-rako ordezkari bat ere. Aski inte-resgarria izan zen, elkarrizketabat sortu baitzen epailearekin.Berak gelan zirenei erran zien da-tuak ez zabaltzeko behar direladokumentuak izenpetu...J.E.: Eztabaida bat izan zen. BazenEnedisen abokatua, eta hura ezzen batere plantatua guri buruzaritzeko. Estakuru oso arinak ba-zituen, gure argumentuak Inter-netekoak zirela eta beste. Esperozuen beste abokatu bat ukaiteaparean, legedia istorio izan zela.M.E.: Epaileak berak erran zionargudio arinak zituela.Behin-behinean zuen delibero-ak ezeztatuak izan ziren.M.E.:Hori aitzin erran behar daguk bakarrik delibero bat hartudugula, eta Enedisek hiru edo laugutun igorri dizkigu, 50 orrikotxosten bat... zenbat diru! Guredeliberoa behin-behinean ezez-tatu zuten, eta joan den maiatza-

ren 5ean dei auzia izan zen, etahartua lukete —ez digute orainojakinarazi— deliberoa behin beti-ko ezeztatzeko erabakia. Berenarrazoinamendua zen Europamailako legedian 2022. urterakokontagailu guztiak kanbiatzekoerabakia hartu dela EuropakoParlamentuan, baina Frantziak —besteek baino hobeki egiteko—bere egin du lege hori Notre lege-arenbarnean, eta, ondorioz, ezindugu kontra egin. J.E.: Erran behar da ere Frantzia-ko Kontuen Batzordeak txostenbat egin duela erranez ez dutelainteresik atzematen kontagailuhorietan eta soilik Enedisentzatontsa dela. Horren ondotik uste duzue he-rriek zerbait egiten ahal dutelaLinkyren kontra?J.E.: Legez ez dugu ahal. Ontsalazkontagailuen jabeak etxeko jabe-ak dira. Herriek ez, baina jendeekerrefusatzen ahal dute kontagai-lua; epaileak ere erran zuen. M.E.:Onartzen ahal duzu etxeanez sartzea, kontagailua barneanbada. Baina zer egiten dute? Kos-taldean baratzeetan sartzen dira,kontagailua aldatzen dute, eta ezda deus pasatzen. Aldatzen dute-nak ez dira Enedisekoak, kontra-tu mugatuak dituzten langileakdira...Euskal Elkargoan zerbait egite-ko intentziorik ba ote da?J.E.:Baionako istorioa bera ikusi-rik nola ari den... Hasteko, erranbehar da kostaldearen parte bate-an kontagailuak plantatuak dire-la. Elkargoan behin aipatu zen,baina ez zen sekula ikertua izan. M.E.: Ikusirik Baionako HerrikoEtxearen jarrera dela desmartxaindibidualak bultzatzea, jarreraargia da. Guk deliberoa hartudugu, baina ikusiz ez duela inoraeramaten, lege mailan trabatuadela bai Europako energia kodea-ren bidez baita Frantziako legee-tan ere... orain norberak edo tal-deka hartu behar da arazoa. Gu-txienez, traba dezagun halakokontagailuak ez ditzaten ezar.

«Herriek ez, bainajendeek errefusatzenahal dute kontagailua»

Maite Etxeberria eta Johañe Etxemendi b Auzapezak

Ozazen eta Irurin, Hauzen bezala, Linky kontagailuen kontrakoerabaki bat bozkatu zuten kontseiluan. Auzitegi administratiboradeituak izan ziren, eta deliberoak behin-behinean ezeztatu zizkieten.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a6 b Iritzia

Zerbait asmatuko dugu

Borroka komunitateaz

idatzi didazu eta EHZ

etorri zait gogora. Iaz

bertan behera gelditu-

riko festibala, Elkartasun Eraun-

tsiak, aurtengo zirimolak. Baina

bereziki, lehenago izan zena eta

geroan izan daitekeena. Eztabai-

da prozesuan murgildu gara

EHZ elkartea osatzen dugun ki-

deok. Galdua dut jadanik konta-

ketaren haria, militatzen hasi gi-

nenetik ez nuke jakinen zenbat

eztabaida prozesutan parte hartu

dugun.

Alde horretatik, bidegurutze-

ko belaunaldia izan gaitezke.

Euskal Herrian agorturiko mo-

bilizazio fase baten eta oraino

herriak ernaldu ez duen ziklo be-

rri baten arteko lotura egiten

duen belaunaldia. Praktika poli-

tikoak, diskurtsoak eta irudite-

riak berritzea egokitu zaigu.

Egoera honek, arranguraren eta

ilusioaren arteko sentimendu

lausoa eragin dit eni.

1996an ekin zioten EHZren

abenturari, zu sortu berri eta ni

artean munduratzekoa nintzela.

EHZ sekulako inarrosaldia izan

da Ipar Euskal Herriko gazte

mugimenduarentzat. Besta ere-

muko alternatiba bat gorpuztu

du bi hamarkadatik goitiko tarte

honetan. Festibalak berak eta ai-

tzineko prestaketa lanak auzola-

naren baloreak errotu ditu hain-

bat laguntzaile belaunaldiren-

gan. Ipar Euskal Herriko gazteen

topalekua izanik, hiru lurralde-

otako gazteen arteko harreman

sare trinkoa sortu du, hainbat

herrigintza proiekturen abia-

puntu izateraino.

Mundua aldatu daitekeenaren

erakusleiho izan da EHZ, utopia-

rarako tresna. World Company-

arenaurkakoHerrien Eurocka-

ren garaitik hona, kulturgintza

eta eraldaketa soziala uztartu

ditu proiektu bakar batean.

Trantsizio urtea dugu aurten-

goa. Ohiko festibalik antolatu ez

eta EHZ nomada ospatuko dugu

ekaineko azken asteburuan.

Ekitaldi xumea izanen da, gu-

zion proiektuak bizirik dirauela

plazaratu eta indarberritzeko

unea. Hedabideen argitik at,

barne-mailako lana izaten ari da

aurtengo ikasturtearen gakoa.

Pasa dira aste batzuk eskualdez

eskualde antolaturiko bilkure-

tan EHZren egoeraren azterketa

orokorra egin eta haren helbu-

ruei buruz gogoetatu genuene-

netik. Ekarpen horiek oinarri,

funtzioak eta proiektu berriaren

definizioa landuko ditugu udara

arte.

Guk sortu eta garatu ez ge-

nuen tresnaren geroaz erabaki

beharko dugu beraz. Ez dugu

zertan izan EHZ birsortzeko bel-

durrik. Menturaz, komenigarria

da EHZ aldaketa soziologiko,

kultural eta politikoei egokitzea.

EHZren hastapeneko hipotesia

ardatz gisa hartuko nuke haatik,

kulturgintzatik ekinez, buruja-

betzaren aldeko egitasmo alda-

rrikatzaile baten eraikuntzak ez

du gaurkotasunik galdu. Ezta-

baida biziak izan ditugu eta ge-

rokoak ez dira kamutsagoak iza-

nen. Zein publikorengana joko

du EHZk? Nola asmatuko ditu

militantzia forma berriak? Zein

balore kokatuko ditu bere jar-

dueraren oinarrian? Festibalaz

haragoko alternatiba iraunko-

rrak sortzeko apustua egin be-

har du?

Kolektiboki erantzunen diegu

mihi-puntan ditugun galderei.

Erran bezala, arranguraz eta ilu-

sioz bizi dudan eztabaida proze-

suan, badut aski konfiantza

EHZrekiko atxikimendua senti-

tzen duen gazteriarengan.

Nihaurek, festibala lauzpabost

aldiz baino ez dut bizi izan, le-

hen aldian festibalari bezala, bi-

garren alditik goiti laguntzaile

izanez eta azken bi urteotan

muntaketan ere lagunduz.

Militantzia osasungarriaren

paradigma hiruki baten bidez

azaldu ohi da: ni, taldea eta

proiektua.

EHZn engaiatzeko arrazoiak

ez nituzke hobeki adieraziko.

Zerbait asmatuko dugu!

ELEKETAAitor Servier

Maddi Sarasua

Ez dugu zertan izanEHZ birsortzeko

beldurrik.Menturaz,

komenigarria daEHZ aldaketasoziologiko,kultural eta

politikoei egokitzea

BERTSOA

Ai Hitzamaite entzun

sabelak orroaz

Txokolatez ezin da

ase soilik soaz

Hortik metafora bat

kausitzera zoaz!

Hona datu zonbaitzu

urre beltz gozoaz.

Suitzan aise diote

«et vive le chocolat»

Sail hortan ai ama

xifre farandola

Jakin hogei bat mila

langile dagola

Bainan ez dakit zenbat

kakao arbola.

Amerikar armada

ere horren menpe

Errex urtu ez dadin

hobekuntza eske

140 gradu

eta jan daiteke

Barra gogorra bada,

gerla ez hainbeste.

Film famatua bada

PsychoseHitchcokena

Denek gogoan dugu

dutxaren eszena

Xokoletak egin du

hor odolarena

Mundu hortan eltxoa

zoriontsuena.

Bizia ez da beti

Milka ta Nutella

Egia da Baionan

ona badutela

Harat joan nindaike

jastatzera perla

Beldur naiz han sartzea

pagatu behar dela.

Txokolate karratu batzukISABELLE MIQUELESTORENA

Battitt Crouspeyre

Ipar Euskal Herriko Hitzak ira-

kurleen eskutitzak plazaratzen

ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta Ipar Euskal Herriko

Hitzak mozteko eskubidea du.

Helbide honetara bidali behar

dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3,

64100 Baiona. Eskutitzak Internet

bidez bidaltzeko: [email protected].

%

Gastibeltza filmak,euskal zinea banatueta ekoizteko

HAZPARNE bEuskal zinema

ekoitzi, banatu eta sustatzeko,

Gastibeltza filmak egitura sortu

dute zinema arloko hainbat jende

ezagunek. Tartean dira Fusch

anaiak, Josu Martinez, Eñaut

Castagnet eta Katti Pochelu.

«Zerga garraioaordaindu behar baldin bada [EuskalElkargoan], egiazkozerbitzuak ekarribeharko ditu»Max BrissonBiarritzeko LRko hautetsia

Doinua: Markosen txerria

MUSIKA

AZKAINEAguxtin Alkhat eta Julien Labat.

b Igandean, 19:30ean, Xoko Onan.

BIARRITZFermin Muguruza &The Suicide of Western Culture eta

2zio taldeen kontzertua. Sartzea,

18 euroan.

bBihar, 21:00etan, Atabal aretoan.

BOKALEOrganik Orkestraren Berazemanaldia, Kristof Hiriart

kantari, perkusio jole eta Lagunar-

te konpainiako zuzendariaren eta

Lille hirian kokatua den Jeremie

Ternoy pianista eta konpositiorea-

ren topaketa batetik sorturik.

Sartzea 18 euroan, tokian berean.

bOstegunean, 20:30ean, Apollo

aretoan.

DONAMARTIRIArberoa txarangaeta Nat & Watsonen kontzertua,

Hiruzangoren karietara.

b Igandean, 12:00etan.

EZPELETAEzpeletan Kantuz eta Auzotik koruaren kantaldia,

Axoaren Bestaren karietara.

b Igandean, 17:30ean, elizan.

KANBOGogotik abesbatzaren

kontzertua. Sartzea, 10 euroan;

kitorik 16 urtez pekoentzat.

bGaur, 21:00etan, elizan.

URDIÑARBEEt Incarnatus Orkes-tra eta Euskal Pop-Rock Izarrak

ikusgarria: Petti, Nahia Zubeldia,

Naia Robles, Alex Sardui, Gorka

Sarriegi eta Niko Etxart.

bBihar, 21:00etan, herriko plazan.

ANTZERKIA

ALDUDEOroitzen naizeino ikus-

garriaren aurkezpena, Maddi

Zubeldiak eta Bernadette Luro

Iratzokik emanik. Sartzea 8 euro-

an, kitorik 15 urtez pekoentzat.

bBihar, 20:30ean, Sanoki gelan.

BIARRITZOroitzen naizeino ikus-

garriaren aurkezpena, Maddi

Zubeldiak eta Bernadette Luro

Iratzokik emanik. Sartzea, kitorik.

bOstegunean, 18:00etan,

Mediatekako entzutegian.

MAULEHuts Teatroaren Hozkai-

luaantzezlana. Sartzea, 8 euroan.

bOstegunean, 20:30ean,

Kasernan.

ZIBURUBehin bazen internet lana,

13r3p eta Itzuli konpainiak emanik.

7 urtetik aitzinekoentzat.

bGaur, 20:30ean, Bordagaineko

Dorrean.

BERTSOLARITZA

HAZPARNEBertsulari GazteenXapelgoko finala eta Bertsu Esko-

len Eguna.

bBihar, egun guzian, Haritz Barne

zine gelan. Saioa goizean, eta

finala 14:30ean.

Irudia b Urdiñarbe

Müsikaren Egüna, asteburu osorako animazioaUdaberri bukaerako urteroko ekitaldia bilakatua da Müsikaren Egüna Urdiñarben (Zuberoa). Asteburu guzirako antolatu dituzte ekintzak, baina

igandekoa da egunik garrantzitsuena: goizetik, dantzariak, bertsolariak, txalaparta eta bestelako animazioak izanen dira; eguerdian, axurki bazkaria,

eta, arratsaldean, kontzertuak. Aurten, Saint Sadril, Los Wembler’s de Iquitos, Artus, Ifriqiyya Electrique eta Throwing Snow taldeak arituko dira. Gaua

ongi bukatzeko, Coucou des Bois dantzalekuan antolatu dute afterra, Garra Selectarekin. BOB EDME

Gaur

18:30.Berri sail nagusia.

19:05.Aitzur eta Jorra.

Bihar

11:05.Ondaiziela saioa.

19:00. Ixo saio berezia Atabal

aretotik zuzenean.

elebiduna. 1914-1918 urteetako

Gerla Handiari buruzko poemak

errezitatzen arituko da, eta Patricia

Arhancetek akordeoi doinuz la-

gunduko du saioa.

bGaur, 14:30ean, eta bihar,

21:30ean, Arnagako zalditegietan.

ERAKUSKETAK

BAIONAHitz-Enea, Iparraldeko

etxeak izenetanOskar Alegriaren

argazki erakusketa.

bAsteartetik igandera, 10:00etatik

18:30era, Euskal Museoan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

URDIÑARBEEstitxu Robles kantariari buruzko dokumentala,

Franck Dolosor kazetariak ekoi-

tzia.

bGaur, 21:00etan, Xistera

ostatuan.

HITZALDIAK

DONAPALEUClaude Labaten hitzaldia: Uraren mitologia,

bi munduren arteko zubi bat.

bBihar, 21:00etan, Chemins-Bideak

gunean.

LARRESOROClaude Labaten

hitzaldia Etxea-ri buruz.

bGaur, 20:30ean, Pelerenian.

UZTARITZEEuskara? Euskarare-

kin zer? Euskararekin zertan gara?

Euskaraz non eta nola? Euskaraz

bizi a(ha)l gara? Euskara Tolosan,

Tolosako Galtzaundi elkartearen

mintzaldia.

bBihar, 10:30ean, Lapurdi gelan.

BESTELAKOAK

BAIONATopaketak: Baionako

Gazte Asanbladaren eta Iruñeko

Maravillas gaztetxearen artean.

bBihar, 10:00etatik aitzina, Zizpa

gaztetxean.

KANBOLur gainean, infernua

Itxaro Bordaren poesia sorkuntza

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a

‘Anakrusa #3’.Kanaldudek eta

Blai telebista saioak elkarlanean

egiten duten Anakrusaemankizu-

naren 3. atala ikusgai da sarean.

Saio honetan, Kaskezur taldeak

eskaini du kontzertua Intxaurron-

doko Letaman gaztetxean.

Joanes Etxebarria

Larhun tontorraren aldeko batai-la batera abiatu ziren lau herrita-ko biztanleak (Bera, Sara, Azkai-ne eta Urruña) Larhun 2022 xe-dea agertu zelarik. 36 milioieuroren inbertsioak iragarriakizan ziren turismo xede handi ba-ten aurkezpenean. Handik gutxi-ra, Larrun Ez Hunki taldea sortuzuten inguruko lau herrietakobiztanle batzuek, eta talde horre-tako kidea da Garazi Aduriz (Do-nostia, 1999). Informazioa heda-tzen eta desadostasuna erakustensegitzen dutela oroitarazi zutenjoan den astean, xedearen susta-tzaile den Pirinio AtlantikoetakoDepartamentuko zerbitzuenegoitza aitzinean, Baionan eginprentsaurreko batean. Gaur, bil-kura publiko bat eginen duteUrruñan, 19:00etan, eta astelehe-nerako elkarretaratze bat antola-tu dute Larhungo tren txikiarengeltokian, 11:30ean.Zuen herrietan Larhunekiko

atxikimendua handia dela era-

kusten duzue.

Bai, noski. Jende askok daukaohitura urtero igotzeko familiare-kin eta... Atxikimendu berezi batbada ezin dena esplikatu, oso be-rezia dena.Larhun 2022 xedea aipatu aitzin,

balitzateke zer erran gaur egun

Larhunen ikusten denaz, uda

partean bereziki.

Ni Urruñan bizi naiz, eta askotanjoan izan naiz Sarara. San Inaziolepotik pasatzea udan gauza naz-kagarria da, zeren eta tren txiki-koak-eta... autoz beteta dagodena. Mundu erdia etortzen delaematen du; igo hara, eta ikustenda jende pila bat toki guztietan.Sentitzen zara zure etxean atze-rritarra; denak daude txanklete-tan, eta zu oinez igo zarela edo,oso giro berezia dago. Azkenean,proiektuarekin masa turismooraindik handiago bat imajina-tzen duzu, hori okertzera doala.Hori da asko penatzen nauenahori guztia ikusten dudanean.Gaur egun berez arazoa badago,atzera egitea zaila da —turismoegokiago bat eraikitzea—, bainaproiektu horrek okerrera egingodu, hori da arazoa.Larhun 2022 xedea aurkeztu zu-

telarik, nola hartu zenuen be-

rria?

Nik, gainera, egunkarian ikusinuen. Jadanik nahiko eraikia dagoiko dena, kristoren antena etaez dakit zer; ez duzu imajinatzenoraino gehiago egiteko intentzioaukaiten ahal dutenik. Nahiko ha-rrigarria da. Txarra.

Larrun Ez Hunki taldea orduan

sortu zen?

Proiektuaren berri ukaitean sortuzen. Azkenean, lau herrietakoakbatu egin gara proiektuaren ingu-ruan hausnartzeko hasieran etahorren aurka zer egin daitekeenikusteko. Hori guztia herritik ate-ra behar dela pentsatzen dugu, etahorretan saiatzen gara azkenean.Hasieratik jendea hurbildu zen?

Bai; egia esan, oso erantzun onaukan dugu, eta bilkura publikoe-tan salak bete egin dira, eta osokontent horrekiko.Jende desberdina biltzen ote da

taldearen barnean?

Bai, lau herrietako jendeak dira,eta egia esan, bai, bada denetarik.Iritzi desberdinekoak ere bai; ba-

tzuk arazo ekologikoengatik dau-de hemen, beste batzuk turismo-agatik, beste batzuk tren txikia-

ren historiagatik... horregatik,oso interesgarria da jende guztia-ren iritzia ukaitea; oso polita da.

Bilkurak luze egiten diraazkenean, baina oso po-litak izaten dira oro har.Proiektu ekonomiko

handia izanik, pentsa

daiteke oztopatzea zai-

la izan daitekeela.

Hori da gure galdera ere:nola egin? Ari gara bidebatzuk jorratzen etaikusten zer egiten ahal

den. Azkenean, gauza joanengara momentuan ikusten ere bai;ukanen ditugun erantzunen ara-

bera ikusiko da nola jokatukoden.Inguruko herriko etxeekin nola-

ko harremana izan duzue?

Berakoarekin oso ongi, hasieratikgure alde egon baitzen. Beste hiruherrietakoekin askoz konplika-tuagoa izan da, eta hala da orain-dik. Mozioak pasarazi ditugu gal-detzeko herriko etxeetako kon-tseiluetan; ez digute erantzunikeman nahi. Alde daudela bezalahartzen dugu, baina ez digute ar-giki esan nahi.Joan den astean agerraldi bat

egin zenuten Baionan, mobiliza-

zio bat iragartzeko. Beste urrats

bat izanen da?

Bai, hori da. Astelehenean izangoda hori. Joanen gara tren txikikogeltokira elkarretaratzea egiteko,erakusteko hor gaudela oraindik,ez dugula utziko. Azkenean, pre-sentziarekin ere asko jokatuko danire ustez. Erakutsiz hor segitzendugula, presioa egiteko azkene-an. Ea nola erantzuten dioten ho-rri gero; hori izanen da jokoa az-kenean.Departamentuko burua ikustera

joan zineten, baina ez zen ber-

tan. Instituzioetako ordezkariak

parean ukaiten dituzue bestela?

Maila guztietan antzekoa da. Ezdute argiki esaten, oso orokorrada erantzun hori, ez dira posizio-natzen. Halako postuak dituzte-larik bereziki.Gaur beste bilkura publiko bat

eginen duzue Urruñan. Informa-

zioa ongi pasatzen ari da?

Nik uste baietz. Egia esan, oso har-korrak izaten ari dira. Herri txikihauetan —nahiz eta geroz etagehiago handitzen ari diren— me-zua asko doa herritarrez herritar.Publikoan etortzen den batek hitzegingo du beste batekin, eta azke-nean informazioa uste dut oso on-gi pasatu dela. Batzuetan, herrita-rrek gaizki hartzen dute herrikoetxeek ez argiki posizio bat har-tzea, eta nahiko interesgarria da. Izenpedura bilketak ere erakus-

ten du jendearen atxikimendua.

Guk proiektua orokorrean har-tzen dugu, baina beste bat eginzen pasarela xedearen aurka, etahaiek ere 2.000 bat bildu zituzten.Eskuz ere dezente hartu ditugu,Herri Urratsen ere egon ginen, etabai, bada mugimendua.Sentitzen duzu posible dela

atzera eginaraztea?

Bai, noski! Egin zen Lemoizekin,egin da ez dakit zenbat gauzare-kin. Herriak erabakiko du;proiektu hori egiten bada, egingoda gure aldetik zerbait falta izandelako. Badugu zer esana horrenaurrean. Ni positiboa naiz.

«Herriak erabakiko du;badugu zer esanahorren aurrean»

Garazi Aduriz b Larrun Ez Hunki taldeko kidea

Larhun 2022 xede turistikoak mendiaren inguruko herritarrenoldarraldia ekarri zuen. Larrun Ez Hunki taldeak mobilizaziora deitudu asteleheneko, Lapurdiko mendi tiniaren defentsan segitzeko.

EKHI ERREMUNDEGI BELOKI

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko maiatzaren 18a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]

«San Inazio lepotik pasatzeaudan gauza nazkagarria da.Sentitzen zara zure etxeanatzerritarra»

«Mozioak pasarazi ditugugaldetzeko herriko etxeetakokontseiluetan; ez diguteerantzunik eman nahi»