47
TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA EUSKARA ZERBITZUA 2015EKO KUDEAKETA PLANAREN MEMORIA

TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA EUSKARA ZERBITZUA

2015EKO KUDEAKETA PLANAREN MEMORIA

Page 2: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

AURKIBIDEA

1. AURKEZPENA

2. ZERBITZUEN ZEREGINAK

2.1 KOORDINAZIO LANAK:

ERAKUNDE PUBLIKOAK

- Bizkaiko Foru Aldundia

- Eusko Jaurlaritza

MANKOMUNITATEKO ZERBITZUAK

UDALAK

HEZKUNTZA

ESLEITUTAKO ENPRESAK

ELKARTEAK

HEDABIDEEKIKO HARREMANA

2.2 BESTELAKOAK:

ZABALKUNDEA

HERRITARREI ARRETA

EUSKARA ETA KULTURA BATZORDEA

FORMAKUNTZA

DIRU-LAGUNTZAK

- Bizkaiko Foru Aldundia

- Eusko Jaurlaritza

3. PROGRAMAK

3.1. IRAKASKUNTZA EREDUEN KOMUNIKAZIORAKO EKINTZAK

3.2. EUSKARA IKASTAROAK- TALDE BEREZIAK-

3.3. EUSKARAREN IKASKUNTZA BULTZATU

3.4.- BERBALAGUN EGITASMOA

3.5. UME ZAINTZAILE, BEGIRALE, ESKOLA PARTIKULARREKO

3.6. EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

3 7. HAUR JAIOBERRIEN GURASOAK SENTIBERATZEKO EGITASMOAK

3.8. “KORRIKA” EGITASMOAN PARTE HARTU

3.9. IPUIN LEHIAKETA

3.10. EUSKARAREN EGUNA TXORIERRIN

3.11. EUSKARA ZINE ARETOETARA PROGRAMA

3.12. EUSKARA BULTZATZEKO EKINTZAK

3.13. ESKUALDEAN IDATZIZKO PRESENTZIA AREAGOTU

3.14. MERKATARITZA

3.15. LUKIE KOIU PROGRAMA

Page 3: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

3.16. FUTBOLA ETA SASKIBALOIA OINARRITIK EUSKARAZ TXORIERRIN

3.17. BERTSOLARITZA ESKOLETARA EGITASMOA

3.18. MIHILUZE PROGRAMA TXORIERRIN

3.19.- ANTZERKI ESKOLA TXORIERRIN

3.20. EUSKARAREN IKASKUNTZA BULTZATU

3.21. EUSKARING! TXORIERRIN EUSKARAZ EGIN!

3.22. ERABILERAREN ONTZIA BETE

4. FINANZIAZIOA

Page 4: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

1.- AURKEZ PENA

Txorierriko Euskara Zerbitzua

Zerbitzu honen helburua euskara esparru guztietan bultzatzea da (hala nola, eskoletan, kalean, familietan, dendetan, aisialdian, tabernetan, administrazioan, gazteen artean…), Txorierri gero eta euskaldunagoa izan dadin.

Euskara Zerbitzuak euskararen ezagutzan eta bereziki erabileran sakondu nahi du, eta horretarako urtean zehar adin tarte desberdinei zuzendutako hainbat programa eta egitasmo jartzen ditu martxan.

Page 5: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

2.- EUSKARA ZERBITZUAREN ZEREGINAK

2.1. KOORDINAZIO LANAK

-ERAKUNDE PUBLIKOAK

Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza:

Alkarbide bilguneko kideekin hilean behin batzarrak izaten ditugu. Alkarbide bilgunea: Bizkaiko Udal eta Mankomunitateetako Euskara Zerbitzuen Bilgunea da, Bizkaiko Foru Aldundiak sortua Eusko Jaurlaritza eta EUDELekin lankidetzan. Lan mahaian honako euskara teknikariok batzartzen gara: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Elorrio, Durango, Laukiz eta Maruri-Jatabe, Mungia, Zaldibar, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Ugao eta Zeberio,Bakio,Bedia, Lemoa eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko euskara teknikariak. Alkarbideko idazkaritza teknikoko ordezkaria ere egoten da bertan. Ondoren, Bizkaiko beste lan mahaikoekin ere koordinatzen gara. Batzar hauetatik elkarlanean aritzeko proiektu estrategikoak sortzen ditugu, hala nola gurasoei zuzendutako “eman giltza.eus” web orriaren diseinua eta elikatzea, “Kuku” liburuxka eta dvd interaktiboa, “Nahi dudalako.com” gazteentzako web orria, Etbrako iragarkia, “Euskarazko

Produktuen Katalogoa”ren diseinua eta elikatzea…

MANKOMUNITATEKO ZERBITZUAK

Berdintasun, Gazteria, Berbalagun, Esku-hartze Komunitario eta EGAZeko teknikariekin, trebatzailearekin, Mankomunitateburuordearekin, alkate eta zinegotziekin eta Txorierriko Udal Euskaltegiarekin etengabeko koordinazioa daukagu proiektuak gauzatzerako orduan.

UDALAK

Txorierriko kultur teknikari eta kiroldegiko zuzendariekin hilean behineko maiztasunez batzartzen gara, proiektu amankomunak aurrera eramateko eta gure artean koordinatzeko.

Txorierriko Gazteleku, Ludoteka, Gaztegune…ekin urte osoan zeharreko koordinazioa

dago, proiektu amankomunak garatzeko.

HEZKUNTZA

Txorierriko bost herri ikastetxeetako zuzendari edo eta euskara arduradunekin bataz beste bi hilabetetik behin koordinazio batzarrak egiten ditugu Mankomunitatean bertan. Horretaz gain, beharrizana dagoen guztietan ikastetxeetara bisitak egiten dira, geletan aurkezpenak….

Page 6: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

Txorierri institututuko euskara arduradun eta ikasketa buruarekin ere batzarrak egiten ditugu

proiektuak aurkezteko eta elkarlanerako. Kasu honetan ere, beharrizana dagoen guztietan bisitak egiten dira ikastetxera, geletan aurkezpenak egiten dira….

Guraso elkarteei itzulpen zerbitzua eskaintzen diegu doan. Hori dela eta, interesa erakutsi

dutenekin zuzeneko harremana daukagu.

ESLEITUTAKO ENPRESAK

ARTEZ euskara zerbitzuarekin etengabeko bilerak egiten ditugu Merkataritza eta Ostalaritza

programa gauzatzeko.

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEArekin bataz beste bi koordinazio batzar egiten dira urtean.

TOPAGUNEko “Kultur Kabia” rekin bi hiletik behin egiten dira batzarrak eta etengabeko

koordinazioa daukagu bereziki gazteei zuzendutako “Lukie koiu” programari begira.

TOTOANekin proiektu zehatzetarako batzarrak egiten ditugu.

ITZARRI CONSULTING enpresarekin bi koordinazio batzar egiten dira urtean “Futbola

Oinarritik Euskaraz” proiektuaren jarraipena egiteko.

ELKARTEAK

TINKO euskara elkartearekin eta “GUREA ARETO”ko teknikoekin koordinatzen gara

“Euskara Zine Aretoetara” programa antolatu ahal izateko.

Aisialdi eta kirol elkarteei itzulpen zerbitzua eskaintzen diegu doan. Hori dela eta, interesa erakutsi dutenekin zuzeneko harremana daukagu.

Zamudioko “Lagatzu” euskara elkartearekin koordinazio batzarrak egin ditugu Euskararen

Eguna 2015 denon artean antolatzeko Zamudion.

HEDABIDEEKIKO HARREMANA

Irrati desberdinekin, udal aldizkariekin, egunkariekin, euskal telebistarekin… urte osoan

zehar daukagu harremana, burutzen ditugun programen zabalkundea egin ahal izateko.

Aikor aldizkariarekin besteak beste hilabetero koordinatzen gara Mankomunitateak aldizkari horretan hilero argitaratzen dituen bi orrialdeak idazterako orduan.

Page 7: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

2.2. BESTELAKOAK

ZABALKUNDEA

BISCAYTIK-ekin urte osoan zeharreko koordinazioa daukagu Mankomunitateko eta udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak eguneratuta egon daitezen.

Zenbait programetako kartelen eta eskuorrien diseinua egiteaz arduratzen gara, ondoren hedabideetara, etxez-etxe, leku estrategikoetara… zabaltzeko.

Sortzen ditugun programa eta ekintza guztiak sare sozialen bidez ere hedatzen ditugu. Hala nola, WhatsApp bidez, Instagram, Tuenti, Facebook….

“EUSKARAREN TXOKOA” web gunea sortu dugu eta etengabe elikatzen goaz.

Euskararen txokoa: Mankomunitateko web orrian, euskararen atalaren barruan dagoen beste atal bat da. Bertan 10 azpisail sortu ditugu: Informatikako baliabideak, gazteen txokoa, euskara ikasteko txokoa, bizkaiera, toponimia edo leku izenak euskaraz, hiztegiak, merkataritza eta ostalaritza…. Norberaren interesaren arabera txoko bakoitzaren barruan oinarrizko hainbat argitalpen eta web gune interesgarri daude sartuta. Hau guztia, urtean zehar etengabe eguneratzen goaz. HERRITARREI ARRETA

Urte osoan zehar elkarrizketak egiten dizkiegu herritarrei eta eskaerak jasotzen ditugu, “Berdinean Euskeraz” eko lan poltsa eraginkorra eta eguneratua izateko.

Euskara Zerbitzua, euskarari dagokionez, herritarrek izan dezaketen edozein zalantza edo

argibide emateko, edozein beharrizanei erantzuteko eta iradokizunak jasotzeko dago bai telefonoz, bai e-mailez eta bai aurrez aurre.

EUSKARA ETA KULTURA BATZORDEA

Txorierriko Mankomunitateko Euskara eta Kultura batzordea, bi hiletik behin, azkenengo astelehenean batzartu izan da.

Batzar horietan, euskara zerbitzuaren programen aurkezpena eta idazkaritza lanak egin izan ditu Euskara Zerbitzuak. FORMAKUNTZA

Euskara Zerbitzuak, Alkarbide bilguneak antolatutako ondorengo ikastarotan hartu du parte:

1.- “Eralan 3: Administrazio arloko hizkuntza portaera eredugarriak”” (6 orduko

saioa, apirilaren 22an).

Page 8: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

2.- “Hizkuntza ahalmentzeko proiektua Bizkaiko Udaletan” (5 orduko saioa,

ekainaren 16an)

3.- “Hizkuntza lidergoa” ( 5 orduko saioa irailaren 29an)

4.- Diskurtsoa nola eta esku-hartzeen diseinua (5 orduko Saioa, urriaren 27an)

5.- Eskuhartzeen diseinua kontrastatzea eta osatzea (5 orduko saioa, azaroaren 24an)

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako udalak besteak beste antolatutako UDALTOP jardunaldiak.

Aurtengo gaia: “Nola bete hizkuntza legea, lege hizkuntzan galdu gabe” (Apirilaren 29 eta

30ean)

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, diru-laguntza deialdia ateratzen dute urtero. Euskara Zerbitzuak diru-laguntza horiek kudeatzen ditu bai diru-laguntzak eskatzeko kudeaketa plana osatuz eta bai urte osoko ekintza planen zuriketa eginez.

Page 9: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

3.- PROGRAMAK: EKINTZAREN IZENA: IRAKASKUNTZA EREDUEN KOMUNIKAZIORAKO EKINTZAK

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu ditugu gutunak bidaliz. Herritarrei, bada, irakaskuntza ereduen berri eman diegu, D ereduan ikastearen onurak azaldu dizkiegu eta eleaniztasunaren abantailak azpimarratu ere bai. Horretarako bi komunikazio ekintza desberdin burutu ditugu, lehenengoa 2-3 urteko umeen gurasoei zuzendutakoa, eta bestea 1999an jaiotako gazteei. 2-3 urteko umeen kasuan, 449 gutun bidali ditugu, eta 1999an jaiotako gazteen kasuan 185 gutun. Hauexek dira datuak herrika: 2-3 urteko umeen kasuan: Deriokoak 158, Zamudiokoak 79, Lezamakoak 43, Larrabetzukoak 50, Sondikakoak 78, eta Loiukoak 41 izan dira. 1999an jaiotakoen kasuan honako hauek dira datuak: Deriokoak 52, Zamudiokoak 14, Lezamakoak 27, Larrabetzukoak 23, Sondikakoak 44, eta Loiukoak 25 izan dira. Gazteen kasuan gainera, gutunak bidaltzeaz gain, institutuan bertan motibazio hitzaldi bi ere egin ditugu. Horretarako gazteengandik hurbil dagoen rap talde bat eraman dugu, Revolta Permanent taldea, hain zuzen ere, euren bizipenaz, euskaraz abestiak sortzeak daukan garrantziaz… hitz egin dezaten, eta bertan www.nahidudalako.com web orriaren berri ere eman die gazteei. Bi ekintzak aurrematrikulazio epea hasi baino lehen burutu ditugu txorierriko sei herrietan, ikasleek eta gurasoek erabakiak hartu baino lehen ahalik eta informazio gehien izan dezaten.

4.- Balorazio erreala Orokorrean esan dezakegu gure aurreikuspenak bete direla, ume eta gazte kopuru handiena D ereduan apuntatu baita. Matrikulazioaren ondoren eskolekin bilerak egin izan ditugu

Page 10: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

apuntatutako umeen kopuruak aztertzeko.

5.- Baliabide errealak

Gastua 2.330,27 euro

6.- Hartzaileak

Lehen aipatu bezala, kanpaina honen hartzaileak 2-3 urteko umeen gurasoak izan dira alde batetik (449 guraso), eta 1999an jaiotako gazteak bestetik (185 gazte).

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ekintza honekin jarraitzeko asmoa daukagu, gure ustez oso garrantzitsua baita bai gurasoei eta bai gazteei D ereduak dauzkan abantailen berri ematea, gero eurek erabaki dezaten zer den aukerarik egokiena.

Page 11: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARA IKASTAROAK-TALDE BEREZIAK-

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Euskalduntze-alfabetatzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Aurten ere aurreko urteetako ildoari jarraituz, ahalegin berezia egin dugu talde gehienak homologatuen barruan sar daitezen. Baina irailetik aurrera, guraso talde berri bat sortu da Larrabetzun eta talde hau ezin izan da homologatuen barruan sartu. Horrexegatik hain zuzen, igo da aurtengo gastua. Horiek horrela, aurten bi talde berezi dauzkagu egoera horretan, Derioko “Sutondoan” emakume elkarteko taldea eta Larrabetzuko guraso taldea hain zuzen ere. Esan bezala, talde hauek, beraien ezaugarriak kontutan hartuta. une honetan behintzat, ezin ditugu homologatuen barruan sartu eta aurrera begira ere berdin jarraitzeko asmoa daukagu.

4.- Balorazio erreala Esan bezala, aurten talde guztiak bi izan ezik talde homologatuen barruan sartu ditugu zenbait aukera murriztuz, baina bi talde hauekin aurrera jarraitzea erabaki dugu.

5.- Baliabide errealak

Gastua 8.343,60 euro

6.- Hartzaileak

Lehen aipatu bezala, kasuan kasuko eragileak eta herrietan eragina duten taldeak hartu ditugu kontutan, kasu honetan Derioko “Sutondoan” etxeko andre taldea eta Larrabetzuko guraso taldea, hain zuzen ere.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Aurrera begira ere ezinbestekoak diren taldeak aterako ditugu, hau da gure ustez estrategikoak izan daitezkeenak eta talde homologatuetan inola ere sartu ezin direnak.

Page 12: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARAREN IKASKUNTZA BULTZATU

1.- Ekintzaren esparrua a) Administrazioa b) Familia c) Herritarren ezagutza eta erabilera d) Helduen prestakuntza e) Lan mundua f) Merkataritza g) Haur eta gaztetxoen erabilera h) Sentsibilizazioa i) Egitasmo berritzaileak

2.- Ekintzaren helburua Euskara ondorengoetaratzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Helduen artean ere , euskararen ikaskuntza bultzatu nahi dugu Txorierrin. Euskararen ikaskuntzak erabilera ekarriko duen ustea dugu. Horretarako, irailean, euskaltegi homologatuetan ikasten ari diren ikasleei zuzendutako dirulaguntza deialdia banatu dugu Txorierri osoan. 8500 ale banatu ditugu guztira. Hilabeteko epea izan dute ziurtagiriak ekarri ahal izateko, urriaren 5etik 22ra arte, hain zuzen ere. Guztira 38 ikaslek eskatu dute dirulaguntza. 8 ikasleri ezetza eman zaie baldintzak betetzen ez zituztelako. Hortaz, azkenean 30 ikaslek jaso dute dirulaguntza.

4.- Balorazio erreala Iaz baino ikasle gutxiago aurkeztu dira aurten, baina azken urteetan kopuru antzekoekin gabiltza.

5.- Baliabide errealak

Gastua 5.621,4 euro

6.- Hartzaileak

Lehen aipatu bezala, deialdi honen hartzaileak euskaltegi homologatuetan ikasten ari diren ikasleak dira. Kasu honetan 38 ikaslek hartu dute parte.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ekintza honekin jarraitzeko asmoa daukagu, gure ustez oso garrantzitsua baita euskara ikasten ari direnei baldintza batzuen truke, laguntza ematea eta euren bidea nola edo hala erraztea.

Page 13: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: BERBALAGUN EGITASMOA

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta praktika uztartuko dituztenak 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Euskararen erabilera Txorierrin bultzatzeko, 2008 urtean Berbalagun egitasmoa jarri genuen martxan eskualdean, eta 2015 urtean ekimen honekin jarraitu dugu. Horiek horrela,eta euskararen erabilera indartu asmoz aurten ere euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak bildu ditugu taldetxoetan, euren harreman euskaldunaren bitartez, euskara susper dezaten. Honen guztiaren jarraipena koordinatzaile batek egin du eta euskara teknikariarekin batera lanean aritu da. Iazko antolaketarekin jarraitu da aurten ere. Horiek horrela, koordinatzaileaz gain, herri bakoitzean arduradun bat jarri da, eta arduradun horien egitekoa berbalaguneko dimanizatzaileari laguntzea izan da bai kontaktuak egiten, bai gauzak antolatzen…

4.- Balorazio erreala Guztira 135 txorierritarrek hartu dute parte 2015 urtean. Aurten ere ez da inor taldekatu barik gelditu. Izena eman duten guztiak taldeetan sartu ahal izan ditugu. Herri guztietan lortu ditugu taldeak. Guztira 23 talde aritu dira:Derion 9,Sondikan 3, eta Gurasolagun talde bat, Larrabetzun 2, Lezaman 2, Zamudion 1 eta Gurasolagun talde bat. Aurten ere, eta ahalegin berezia egin ostean, aipatu beharra daukagu bi gurasolagun talde dauzkagula, bata Sondikan eta bestea Zamudion, eta aurrera begira ere, ildo horretatik jarraitu nahi dugu, gurasoengan eragitea estrategikoa iruditzen baitzaigu. Honetaz gain beste 50 partaide ere badauzkagu ohiko taldeetan sartuta ez daudenak, baina antolatzen ditugun ekintza desberdinetan parte hartzen dutenak. Koordinatzailea astero elkartu da talde bakoitzarekin, euren aurrerapen eta arazoak jakiteko. Gainera,Mankomunitateburuordeak, euskara teknikariak eta koordinatzaileak hilero egiten dute bilera bat taldeak ebaluatu eta jarraitu beharreko pausuak erabakitzeko. Honetaz gain ikastaro bereziak, mendi irteerak eta hainbat ekintza antolatzen dira hilabetero(bataz beste 3-4 ekintza hilean), nahi duen berbalagunek edo herritarrek parte har dezan eta euskaraz hitz egiteko aukera gehiago izan dezaten. Egin diren ekintzetako batzuk aipatuko ditugu: Urrian: Hilerritik bisita gidatua, Bilboko Arte Ederretara bisita eta Mendaroko txokolate fabrikara bisita. Azaroan: Solo ekologikoari buruzko ikastaroa, mendira perretxikotara, perretxikoak prestatzen eta ermitaz ermita mendi

Page 14: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

ibilbidea. Abenduan: kroketak prestatzeko ikastaroa eta eskalada ikastaroa. Otsailean: Ermitaz ermita ibilbidea eta txakolindegia bisitatu. Martxoan: Taloak egiteko ikastaroa eta Bilboko Arte Ederretara bisitaldia. Apirilean afaria eta taberna ibiltaria. Maiatzean ermitaz ermita mendi ibilbidea eta ekainean pintxo bazkaria eta Bilboko museora bisitaldia. Oso balorazio ona egin dugu, herri guztietan talde kopurua mantendu egin baitugu, eta berbalagunek eurek ere oso pozik daudela adierazi digute eurek egindako balorazioetan.

5.- Baliabide errealak

Gastua 27.722,80 euro

6.- Hartzaileak

Txorierrin bizi diren eta euskaraz hitz egin nahi duten euskaldun guztiak dira hartzaileak. Aurten guztira 185 herritarrek hartu dute parte.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Egitasmo honekin jarraitzeko asmoa daukagu, eta ahal dela berbalagun kopurua gehitu. Ahalegin berezia egin nahi dugu “Gurasolagun” taldeak bultzatzen eta guraso eta umeen arteko ekintzak euskaraz bultzatzen.

Page 15: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: UME ZAINTZAILE, BEGIRALE, ESKOLA PARTIKULARREKO IRAKASLE EUSKALDUNEN LAN POLTSA.

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Sentsilbilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Mankomunitateak ezin ditu arlo guztiak zuzenean kudeatu, baina ume zein gazteei begira, zerbitzu hauek euskaraz eskaintzea da helburua. Haurrak zaintzeko, klase partikularrak emateko, kirol eta aisialdiko begirale aritzeko edo eta jendaurreko aurkezpenak egiteko prest dauden pertsonen zerrenda eguneratu, indartu eta osatu dugu, pertsona horien hizkuntza gaitasuna kontutan hartuta. Aurten ere, EGAZekin (Ekonomi Garapenerako Zerbitzua) elkarlanean aritu gara. Horrela, lehenengo irailean 8.500 eskuorri banatu ditugu Txorierri osoan, zerbitzu hori daukagula jakinaraziz. Lan bila dabiltzanei elkarrizketa pertsonala egiten diegu euren euskara maila zein den jakiteko eta horren ondoren EGAZen bitartez euren curriculumak www.txorierri.eu web orriko lan poltsan sartzen dituzte. Lan eskaintzak izan ahala, web-orri horretan dauden curriculumetatik egiten ditugu aukeraketak. Urte osoan zehar zabalik dago zerbitzu hau eta urtetik urtera erabiltzaile kopurua etengabe igotzen ari da bereziki ahoz-ahoko zabalkundearen eraginez. Aurten, aurrekontuan aurreikusita geneukana baino diru gutxiago gastatu dugu, orain arte propagandan ahalegin berezia jartzen genuelako, baina ahoz ahoko sistemaren bitartez hain ondo funtzionatzen duen programa denez, aurten ez dugu hainbeste diru gastatu zabalkundean, ez dugulako horretarako beharrizanik ikusi.

4.- Balorazio erreala Oso ondo funtzionatzen duen zerbitzua da hau. Alde batetik eskolekin, guraso elkarteekin… bilerak egiten ditugu gure zerbitzu hau eskainiz, eurek adierazi baitziguten honen falta sumatzen zela, eta gaur egun edozein gurasok edo guraso elkartek irakasle edo begirale euskaldun bat behar badute guregana jotzen dute. Bestetik txorierriko gazteei lan egiteko aukera bat ematen diegu, eta interesdunak guregana datoz. EGAZekin elkarlanean aritzeak ere lana erraztu egin digu. Curriculumak informatizatu egin ditugu, eta interesdunek Mankomunitatera etorri barik, nahi dutenean euren curriculumetan sartu eta aldaketak egin ahal dituzte. Gainera guretzako ere kudeaketa askoz errazagoa da horrela. Orain arteko emaitza oso ona izan da eta gure ustez herritarrei zerbitzu hobea ematea lortu

Page 16: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

dugu bide hau jarraituz.

5.- Baliabide errealak

Gastua 601,75 euro

6.- Hartzaileak Txorierritar guztiei zuzendutako ekimena da

7.- Aurrera begirako proposamenak

Egitasmo honekin jarraitzeko asmoa daukagu,eta baita EGAZekin elkarlanean ere, oso harrera ona baitauka herritarren artean.

Page 17: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

1.- Ekintzaren esparrua

a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Gaur egun merkatuan dauden euskarazko produktuen berri herritarrei eman diegu. Horretarako aipaturiko katalogoa sortzen lagundu, argitaratu eta eskualdeko herritarren artean zabaldu dugu, katalogoa eskoletara, udaletxeetara eta liburutegietara bidaliz, eta webgunearen bidez eta iragarki-taulen bidez horren berri emanez. Horiek horrela, 1.700 katalogo leku desberdinetara eraman ditugu interesa dutenek har dezaten ( udaletxeetara, liburutegietara…). Eskoletan ere familia bakoitzari katalogo bat banatu zaio, opariak prestatzerakoan aukera zabala izan dezaten. Gainera web orria ezagutzera ematen ahalegin berezia egin dugu, eskoletan…. jendeak bertara sartu eta urte osoan zehar informazio zuzena jasotzeko aukera izan dezan. Bestalde, aurten katalogoak aldaketa dezente izan ditu. Orain arte 14 urtera artekoentzako zegoen zuzenduta, baina institutuaren kasuan ikusten genuen ez zeukala eragin handirik eta horrexegatik 12 urtera arteko katalogoa egitea arrakastatsuagoa izango zela pentsatu genuen. Hau dela eta diseinua aurten aldatu egin da, umeek egiteko jolasak sartu ditugu bertan eta LHra moldatu da bereziki.

4.- Balorazio erreala Aurten ere eskolek hala eskatuta, familia bakoitzeko katalogo bat banatu dugu. Programaren oso balorazio ona egiten dugu, alde batetik katalogoak berrikuntza nabarmenak izan baititu bere formatura begira, eta bestetik herritarren harrera oso ona izaten baita. Gainera, www.katalogoa.org web orria martxan egotea eta herritarrak orri horretara sartu eta unean unean berrikuntzak ikusteko aukera izatea, oso baliagarria dela iruditzen zaigu,

5.- Baliabide errealak

Gastua 1.755,59 euro

Page 18: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

6.- Hartzaileak Txorierriko 12 urtera arteko ikasle eta gurasoak bereziki dira gure hartzaileak kasu honetan.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Katalogoaren web orriko erabiltzaile kopurua aztertu beharko da, zenbat jende sartzen den zehatz-mehatz jakiteko. 12 urtetik gorako gazteak ere nola erakarri euskal produktuetara landu beharko litzateke. Beraiek erabiltzen dituzten bideak aztertu beharko lirateke eta gu beraien esparrura egokitu.

Page 19: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: HAUR JAIOBERRIEN GURASOAK SENTIBERATZEKO EGITASMOAK

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatzeko egitasmoarekin jarraitu dugu aurten, www.emangiltza.com web gunearekin, DVD interaktiboarekin… hain zuzen ere. Horretarako urtebeteko eta 2-3 urteko haurren gurasoei triptiko informatiboa (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez) bidali diegu seme-alabei euskaraz egiteak daukan garrantzia azpimarratuz, eta esku-orriaren bitartez web orria edo eta facebooka erabiltzera bultzatu nahi izan ditugu. Aurten ere gurasoek egindako iradokizunak jarraituz web orria gurasoentzako ulergarriagoa izateko zenbait aldaketa eta berriztapen egin ditugu bertan. Kuku liburuxkarekin batera doan DVD interaktiboa banatu dugu. Gurasoen atalean liburuxkako informazioa digitalizatu egin da eta besteak beste, hiztegiko hitzak, esamoldeak esaldi zuzenak… euskaraz zelan esan behar diren entzuteko aukera daukate gurasoek. Horrez gain, liburuxkan ikasitakoa ariketen bitartez praktikan jar dezakete eta umeekin zelan jolasten den ere erakusten zaie adibide interaktiboekin. Umeek, bestalde, sarrerako pantailan zazpi pertsonaia aurkituko dituzte eta pertsonaia bakoitzak eduki bat lantzen du: ( zenbakiak, forma geometrikoak, hiztegia, koloreak…). Umeek, pertsonaia bat aukeratu eta jolastu besterik ez dute egin behar, eta horrela trebetasun batzuekin batera hizkuntza bera ere landuko dute. DVD hau Ku-ku liburuxkarekin batera banatu diegu 2-3 urteko umeak dauzkaten guraso guztiei. Honetaz gain, irailean eskola publiko guztietan, gurasoekin egindako bileretan, irakasleek guk prestatutako gutun bat banatu diete guraso guztiei, web orriaren berri eman eta gurasoak bertan sartzera bultzatzeko. Azken urteetan egin dugun ekintza hauez gain aurten gainera beste egitasmo batzuk ere burutu ditugu. Alde batetik ludoteketako begiraleei zuzendutako gidak eskuratu ditugu, begiraleek umeekin daudenean zein hizkuntza portaera jarraitu behar duten jakin dezaten. Bestetik, Derioko anbulatorioko emaginarekin hitz egin genuen, gure ustez haurdun dauden emakumeek zein hizkuntza portaera izango duten etxean hausnartzea estrategikoa iruditzen zaigulako eta horrexegatik gai honetan aditua den teknikari batek hilean hitzaldi

Page 20: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

bat eman die erditze aurreko ikastaroetan dauden emakumeei. Guztira 3 hitzaldi izan dira eta hemendik aurrera emaginak berak emango ditu horrek ikastarook. Bukatzeko, 2-3-4 urteko umeak dituzten gurasoei “Gurasoekin olgetan” ikastaroak eskaini dizkiegu. Aurten adibidez Zamudioko guraso talde batek hartu du parte. Egitasmo honen helburua astean behin gurasoak ikastetxean, euren seme-alabekin batera, abestiak eta jolasak ikastea da, gero beraien kabuz erabil dezaten. Lantzen den material guztia gainera gurasoei banatu egiten zaie. 4.- Balorazio erreala Aurten sartu ditugun programa berriekin oso pozik gaude. Erditze aurreko ikastaroetan dauden emakume gehienen balorazioa positiboa izan da eta hemendik aurrera emaginak berak eman ahal izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, azken finean bera delako emakumeentzako erreferentea. Gurasoekin Olgetan ikastarotxoen kasuan ere, gurasoen balorazioa oso ona izan da, eta iaz Zamudion egindako ikastaroari esker aurten guraso gehiagok izena ematea lortu dugu.

5.- Baliabide errealak

Gastua

7.561,28 euro

6.- Hartzaileak Gurasoak eta umeak dira hartzaileak

7.- Aurrera begirako proposamenak

Aurrera begira ere egitasmo hauekin jarraituko dugu, web orriari indarra ematen gurasoen- tzako erreferentea izan dadin, Kuku-liburuxka banatzen, gurasoentzako bi ikastaro eskain- tzeko asmoa daukagu, bata Zamudion eta bestea Sondikan…

Page 21: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: “KORRIKA” EGITASMOAN PARTE HARTU

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta praktika uztartuko dituztenak 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Beste urte batzuetan egin izan dugun moduan, aurten ere “Korrika” egitasmoarekin bat egin dugu eta Txorierrin burutu diren ekintzak bultzatu eta bertan hartu dugu parte. Horiek horrela, martxoan gainera kilometroak ere erosi ditugu eta udaletako ordezkariek korrika egin dute.

4.- Balorazio erreala Korrika egitasmoaren oso balorazio ona egiten dugu, argi baitago euskara kalean erabiltzera bultzatzen duten ekintza guztiak bultzatu behar ditugula, eta instituzioak ere horretan bat egin behar dutela. Horrexegatik aurrera begira ere horrelako ekintzak sustatzen jarraituko dugu.

5.- Baliabide errealak

Gastua 3.600 euro

6.- Hartzaileak

Txorierritar guztiak dira hartzaileak.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ekintza hau bi urterik behin antolatzen da. 2017an ere ahal den esparruetan laguntzen jarraituko dugu.

Page 22: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: IPUIN LEHIAKETA

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Euskarazko sorkuntza sustatzeko neurriak hartzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskal literaturarekiko zaletasuna bultzatzeko ekitaldia antolatu dugu, 18.Ipuin lehiaketa hain zuzen ere. Urtero legez, urrian lehiaketan parte hartzeko oinarriak argitaratu ditugu; lanak azaroan aurkeztu dira eta irabazleak abenduan erabaki dira. 2016ko otsailaren 26an egingo dugu sari banaketa Zamudioko herri ikastetxean. Aurten 487 lan aurkeztu dira kategoria desberdinetan banatuta. Beraz oso pozik gaude lehiaketa honek daukan arrakastarekin. Hauek izan dira kategoria bakoitzean aurkeztutako ipuin kopuruak:A kategorian: 103 ipuin (7 urtera artekoak),B kategorian 159 ipuin (8-9 urtekoak), C kategorian 194 ipuin (10-11 urtekoak), D kategorian 20 ipuin, (12-15 urtekoak), eta E kategorian 11 ipuin (16 urtetik gorakoak). Irailean eskolei, lehiaketaren nondik norakoak aurkeztu genizkien umeekin geletan lan zezaten eta irailaren bukaeran 8.500 ale buzoneatu ziren lehiaketaren oinarriak azaltzeko. Abenduan epaimahaikideok lan galanta izan dugu saridunak erabaki ahal izateko, baina benetan merezi izan du egindako lanak, zer nolako ipuinak aurkeztu diren kontutan hartuta.

4.- Balorazio erreala Esan bezala, oso lehiaketa arrakastatsua da Txorierri mailan, aurkezten den ipuin kopurua kontutan hartuta. Eskolekin ere irailetik lantzen dugun zerbait da, eta argi dago gure eta eskolen arteko elkarlanak emaitza onak dituela. Otsailaren 26an izango dugu sari banaketa Zamudioko herri ikastetxean eta espero dugu jendez betetzea. Aurrera begira ere noski, lehiaketa arrakastatsu honekin jarraituko dugu.

5.- Baliabide errealak

Gastua 3.050,70 euro

Page 23: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

6.- Hartzaileak

Bost urtetik gorako txorierritar guztiak dira hartzaileak

7.- Aurrera begirako proposamenak

Oso ekintza arrakastatsua denez, horrela jarraitzeko asmoa daukagu.

Page 24: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARAREN EGUNA TXORIERRIN

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Euskara balio positiboekin eta modernitatearekin lotzeko ekimenak garatzea. 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Txorierriko ikastetxe, euskaltegi eta herriko kultur eta kirol elkarteekin batera hainbat ekintza antolatu ditugu azaroaren 27an hasi eta abenduaren 4ra arte. Plangintza hau guzti hau antolatzeko, irailetik hasi gara lanean. Irailean bertan hasi ginen ikastetxeekin bilerak egiten umeentzako eta gazteentzako ikuskizun erakargarri eta egokiak aukeratzeko. Guztira 1400 ume eta gazterentzako ekintzak antolatu ditugu azaroak 30 eta abenduaren 1,2,3 eta 4an zehar (aste barruan). Honetaz gain, eta aurten euskararen eguna ospatzea Zamudiori zegokionez, irailetik, bertako Lagatzu euskara elkartearekin bereziki bilerak egin ditugu, denon artean egitarau erakargarria eta adin guztietara egokitutakoa egin ahal izateko. Hona hemen burututako ekintzak: Azaroaren 27an Erramun Martikorena eta Amaren alabak- en kantaldia Zamudioko elizan. Aipagarria da, hasiera batean horrelako kantaldi bat eliza batean egiteak zalantza handiak sortu bazituen ere, itzelezko arrakasta izan zuela, eta lekua gainera oso egokia izan zela. Eliza ia jendez bete zen. Azaroaren 28an, Berbalagunekin batera “Olgetan parkean” egitasmoa burutu genuen eta ondoren umeentzako “Tren geltokia” ikuskizuna. Arrastian goi mailako bertso-saioa burutu genuen. Hauexek izan ziren bertsolariak: Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza. Azken urteetako ibilbideari jarraituta, bi emakume eta bi gizon, hain zuzen. Saioaren ondoren “Taberna ibilitaria” taldea Zamudion kalez kale. Azaroaren 29an Zamudioko taldeekin batera, dantza eta musika ekitaldia antolatu genuen kaleetan zehar. Azaroak 30 eta abenduak 1, 2, 3 eta 4an eskolentzat: ”Monda eta Lironda” pailazoak, Asier Kidam magoa, “Plaza bete poz” emanaldia eta institutuan “Sare sozialen garrantzia eta arriskuak” hitzaldiak Jon Gomezen eskutik. Ikus daitekeen moduan, hainbat ikuskizun desberdin izan dira adin tarte desberdinetara egokituak. 4.- Balorazio erreala Aurten ere oso pozik gaude egitasmo erraldoi honen aurrean txorierritarrek izandako erantzunaz. Ikastetxe guztiak oso inplikatuta egon dira hasiera-hasieratik eta Zamudioko elkarte gehienek hartu dute parte antolakuntzan.

Page 25: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

Ekintzetan ere oso erantzun ona izan dugu txorierritar guztien aldetik. Eskolekin ere ebaluzio bilerak egin ditugu eta datorren urtera begirako nondik-norakoak aztertzen ibili gara. Ikastetxeek egindako ebaluazioetan ere oso emaitza onak lortu dira. Orokorrean bai ekarritako taldeak, bai antolakuntza bai inplikazioa…. oso balorazio ona jaso dute.

5.- Baliabide errealak

Gastua 19.166,80 euro

6.- Hartzaileak

Txorierritar guztiak dira hartzaileak

7.- Aurrera begirako proposamenak

Datorren urtean Lezaman ospatuko dugu “Euskararen eguna”. Argi dago herritarren inplikazioa ezinbestekoa dela denon parte-hartzea ziurtatu ahal izateko, eta azken urteetan izan dugun erantzuna datorren urtean ere mantentzen ahaleginduko gara. Bestalde eskolekin hilabetero bilerak egiten ditugu, datorren abendura begirako ekintzak hobeto antolatu ahal izateko. Kontutan hartu behar dugu azken urteetan ikasleen kopurua izugarri igotzen ari dela, eta denon lana da mugitzen ditugun kopuruak kontutan hartuta, ikasleen ahalik eta inplikaziorik handiena lortzea.

Page 26: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARA ZINE ARETOETARA

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Kulturgintza 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Eragin esparruko ikastetxeekin batera, aurten ere “Euskara Zine Aretoetara” programan parte hartu dugu. Euskarazko proiekzioak ikusteko aukera eman diegu ume eta gazteei, eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaini: zine aretoa, sarrerak merkatzeko diru-laguntzak, esku-orriak prestatu... Txorierriko herri ikastetxeekin elkarlanean aritu gara urte osoan zehar, eta denon artean zein pelikula ikusi eta noiz erabaki dugu. Filma ikusi baino bi aste lehenago, edukiak lantzeko materiala bidali dugu ikastetxeetara irakasleek geletan lan dezaten eta ondoren filmak ikustera joan dira. Hona hemen ikusitako filmak eta ume kopurua:

- Martxoak 9-10ean, 5 eta 6. mailako umeek “Polleke” filma ikusi zuten. Guztira 312 ume egon ziren zineman.

- Maiatzak 5-6 an, 3 eta 4 mailako umeek “Lepel” filma ikusi zuten. Guztira 323 ume egon ziren zineman.

- Azaroak 16-17an, 1 eta 2. Mailako umeek “Jelly T” filma ikusi zuten. Guztira 316 ume egon ziren zineman.

Guztira beraz Txorierriko herri ikastetxeetako 951 ume eta gaztek hartu dute parte aurten programa honetan.

4.- Balorazio erreala Film bakoitza ikusi ondoren, eskoletara ebaluazio fitxa bidali dugu, eta film guztiak ikusi ostean, ebaluazio bilera egin dugu. Eskoletako balorazioa oso ona izan da, lehen ikasleak filmak ikusteko Bilbora joan behar izaten baitziren eta orain txorierrin bertan daukate filmok ikusteko aukera. Gainera gaur egun, pelikula bakoitza ikusi aurretik bidaltzen zaie zuzenean materiala eskoletara. Orokorrean eskolek oso balorazio positiboa egin digute, eta beraz aurrera begira ere egitasmo honekin jarraitzeko gogoa erakutsi dute.

5.- Baliabide errealak

Gastua 2.304,81€

Page 27: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

6.- Hartzaileak

Eskola publikoetako sei urtetik hamaikara arteko umeek hartu dute parte egitasmo honetan.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ez diogu egitasmo honi inolako aldaketarik aurreikusten, orain arte bai eskolak eta bai gu oso pozik baikaude jasotako emaitzaz eta beraz berdin jarraitzeko asmoa daukagu.

Page 28: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARA BULTZATZEKO EKINTZAK

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Familia barruan euskararen erabilera sustatzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Aisialdian ere euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, herriko gazteei ikastolek antolatzen dituzten ekintzetara joateko baliabideak eman dizkiegu; besteak beste, Ibilaldira, Kilometroetara, Eskola publikoko jaira… Ekintza hau bultzatuz, euskararen erabilera eta euskararen aldeko jarrera indartuko dugula uste dugu, kontuan hartuta gazte hauek berebiziko garrantzia dutela euskararen erabileran. Aurten ere, beste urteetako ildoari jarraituz, txorierriko sei udaletako kultur teknikariekin elkarlane- an aritu gara irteerak antolatzeko, monitoreak ipintzeko… Baina aurten, beste urteetako kopuruekin alderatuta itzel jaitsi da izena eman dutenen gazte kopurua. Hona hemen datuak: Guztira 37 pertsona joan dira gurekin ekintza desberdinetara. Aurten, Araba Euskarazera eta Kilometroetara autobus bana joan dira, bus bakoitzeko begirale banarekin: Araba Euskarazera 17 pertsona eta begiralea joan dira eta Kilometroetara 20 pertsona eta begi- ralea.

4.- Balorazio erreala Irteera bakoitzaren ostean, kultur teknikariekin ebaluazio bilerak egin ditugu. Orain arte ez da inolako arazorik gertatu irteeretan eta jendea oso pozik egon da eskainitako zerbitzuaz. Baina aurten, lehen aipatu bezala, jende askoz gutxiago apuntatu zaigu irteeretara joateko. Ibilaldiaren kasuan, autobusik ez ateratzearena guztiz logikoa izan da, zeren aurten Bilbon ospatu denez, Txorierritarrek ordu erdiro metroz joateko aukera izan dute zuzenean hemendik, eta ondorioz ez dute beste garraiorik behar izan. Baina beste irteeren kasuan, jaitsieraren arrazoia zein den ez dakigu. Beste herrietan ere antzeko egoera gertatzen ari da, eta nahiko orokorra omen da, baina ez dakigu zergatik ari diren gazteen ohitura hauek aldatzen. Adibidez eskola publikoaren jaira joateko bigarren aldiz aukera eman dugun arren, ezin izan dugu autobus bat osatu.

Page 29: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

Horrexegatik gastatu dugu guk aurreikusita geneukana baino diru dezente gutxiago. Datorren urtera begira indar berezia jarriko dugu honetan, jendea gehiago animatu dadin.

5.- Baliabide errealak

Gastua 1.451,16 euro

6.- Hartzaileak

Txorierriko 14 urtetik gorakoak dira hartzaileak. Baina 14 urtetik 18ra arteko gazteak joan ahal izateko gurasoen baimena ekartzea ezinbestekoa da.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Hurrengo urtera begira ahalegin berezia egingo dugu jende gehiago animatu dadin. Eskola publikoaren jairako adibidez, guraso talde batek hurrengorako ordutegi aldaketa proposatu zigun eta horixe egingo dugu, familiak erakartzeko asmoarekin. Bestalde , joaten den bakoitzari 5€ kobratzen jarraituko dugu.

Page 30: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: ESKUALDEAN EUSKARAREN IDATZIZKO PRESENTZIA AREAGOTU

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

1.- Ekintzaren izena Eskualdean euskararen idatzizko presentzia areagotu 2.- Ekintzaren helburua Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Eskualdean euskararen idatzizko presentzia areagotzeko eta baita herritarrei euskaraz antolatzen diren ekintzen berri emateko ere, eskualdean euskara hutsean argitaratzen den AIKOR aldizkariarekin elkarlanean aritu gara urte osoan zehar. Aikor aldizkaria hilabetero ateratzen denez, hilabetero elkartu gara kazetariekin gure ekintzen berri emateko eta elkar lanerako.

4.- Balorazio erreala Kontutan hartu behar dugu Aikor aldizkaria Txorierriko etxe euskaldun guztietara zabaltzen dela eta 11.000 lagunek baino gehiagok irakurtzen dutela, ondorioz gure ustez oso garrantzitsua da aldizkari honi ahalik eta laguntzarik handiena ematea. Beraz, aurrera begira ere eurekin lanean jarraitzea eta laguntzea da gure asmoa ahalik eta irakurle gehiago izan dezaten eta euskararen idatzizko presentzia areagotzen joan dadin.

5.- Baliabide errealak

Gastua 6.500 euro

6.- Hartzaileak

15 urtetik gorako txorierritarrak dira aldizkari honen hartzaileak

7.- Aurrera begirako proposamenak

Lehen aipatu bezala ekintza honekin jarraitzeko asmoa daukagu, txorierri mailan euskara hutsean argitaratzen den aldizkari bakarra dela hartu behar baitugu kontutan, eta ezinbestekoa da euren eta gure arteko elkarlana.

Page 31: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: MERKATARITZA

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Enpresen jardunean hizkuntza-irizpideak ezartzeko pausoak ematea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian, euskararen presentzia txukundu eta areagotzen jarraitzen dugu eta baita euskararen erabilera handitzera bideratutako ekintzak aurrera eramaten ere. Aurten ere ARTEZ enpresa kontratatu dugu proiektu hau aurrera eraman ahal izateko. Establezimenduetan eta enpresa txikietan itzulpengintza eta errotulugintza zerbitzua eskaintzen jarraitu dugu. Horrez gain, merkataritza eta ostalaritzako 30 establezimendu bisitatu ditugu. Uda aurretik 15 eta uda ostean beste 15. (Sondikan establezimendu batzuk eta beste batzuk Derion zabaldu dituzten berriak). Bestetik, azken urteetan bezala, enpresa txikiei jarraipen sakon eta pertsonalizatuagoa egin diegu. Enpresa txikiekin egindako bisitetan beharrezkoa duten materiala itzultzen laguntzeaz gain, euskararen alde egin daitezkeen helburuak zehaztu eta zalantzak argitu ditugu. Aurten, Sondikan hainbat merkatari eta ostalarik azaldu dute interesa . 9 izan dira, hain zuzen ere hitzarmena sinatu duten merkatari eta ostalariak, eta eurekin batera, hurrengo urterako helburuak zehaztu ditugu eta horiek betetzeko laguntza eskaini. Enpresa txikien kasuan bi entitateri bina bisita egin dizkiegu, “Loiu Hotela”ri eta Derioko “Danerik Paraje” merkatari eta ostalarien elkarteari, hain zuzen. Guztira 239 errotulu egin dira aurten eta 39 itzulpen. Horretaz gain, urtero egiten dugun motibazio ekintzaren barruan, aurten tabernetako mahai-zapiak banatu ditugu. Ekintza honen bidez, herritarrak euskararen erabilerarekin sentsibilizatzea bilatu nahi izan dugu. Horretarako mahai-zapiak edo mantelak banatu ditugu hitzarmenean parte hartzen duten jatetxe eta tabernetan. Guztira 8.550 ale inprimatu eta banatu ditugu apirila eta maiatza bitartean , eta manteletan “Ausartu euskaraz, On egingo dizu!” jartzen zuen. Toki bakoitzean 150 ale banatu ditugu.

4.- Balorazio erreala Gaur egun denda guztiek itzulpen zerbitzua doan daukagula badakite eta urte osoan zehar

Page 32: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

interesa dutenek jotzen dute guregana laguntza eske. Gure hitzarmenkideek gehien baloratzen dutena urte osoko itzulpen eta errotulu zerbitzua da, eta denek zerbitzu hori mantentzea eskatzen digute. Beraz datorren urtera begira ere ildo honetatik jarraitzeko asmoa daukagu. Dena den, enpresa txikiengana jo dugunean, kasuren batean izan ezik, orokorrean ez dugu guk esperotako emaitza jaso, eta datorren urtera begira, interesa erakusten dutenengana joatea bakarrik aurreikusi dugu eta indarrak beste entitate batzuetan jartzea.

5.- Baliabide errealak

Gastua 5.000 euro

6.- Hartzaileak

Txorierriko merkatari eta ostalariak zuzenean eta txorierritar guztiak dira hartzaileak

7.- Aurrera begirako proposamenak

Datorren urtera begira ere, itzulpen eta errotulu zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu eta horretaz gain motibazio ekintzaren bat ere burutzeko asmoa daukagu.Denda eta tabernetako sarreretan, euskaraz eska daitekeela jartzen duen pegatinaren bat sortzeko asmotan gabiltza.

Page 33: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARA ERABILTZEKO KANPAINA: “LUKIE KOIU” PROGRAMA.

1.- Ekintzaren esparrua

a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Oso argi daukagu une honetan euskararen erabilera bultzatzea izan behar dela gure erronka, eta nerabeengan eragitea estrategikoa dela iruditzen zaigu. Horrexegatik 4 urte daramatzagu beraientzako programa bereziak antolatzen. Lehenengo 3 urteetan "Izarren distira " programa antolatu genuen, baina bere emaitzak lortu zituen arren, ebaluazioa egin ostean, ondorioztatu genuen urrutiago joan behar ginela eta beste programa desberdin eta berria asmatu behar genuela. Bilera eta hausnarketa dezente egin ostean "Lukie Koiu" programa sortu genuen iaz: 12-16 urteko gazteei zuzendutako programa bat da, hau da DBHko 1 - 4 mailetan dauden gazteentzako. Gure helburua oso argia da: euskara, eskolako hizkuntza izatetik atera eta nerabeentzako erakargarria izan daitekeen programa bat sortzea, euskara aisialdiko erabilera hizkuntza izan dadin, euskararekin dibertitzeko eta beraien artean euskaraz egin dezaten. Horretarako ginkana estiloko lehiaketa bat antolatu dugu. Web orri bat sortu dugu (www.lukiekoiu.com ) eta sarearen bitartez frogak proposatu, gazteek hauek egin, guk froga horiek guztiak web orrian eskegi, eta puntuak (lukiek) lortzen dituzte. Puntu gehien lortzen dituzten 3 bikoteek finalerako txartela lortzen dute. Gazteek bikoteka eman dute izena eta aste desberdinetan zehar , sei proba desberdin burutu dituzte (hamostean behin) eta sarean eskegi. Euskara eta Txorierri izan dira lehiaketako gai nagusiak, beraz probek euskal kultura, bertako ondare linguistikoa eta historikoa eta bertako ohiturak izan dute ardatz. Hona hemen prestatu ditugun probetako batzuk: - “Euskal hizkuntzaren alderdi gramatikal ilunen/akatsen azalpena antzezpenaren bitartez egin. Adibidez: Ur baso bat / Baso bat ur”. (Proba hau institutuko gazte talde batek proposatu zigun). -“Zure herriko kale bat aukeratu pertsona edo leku baten izena daukana. Kale horren aurrean argazkia atera eta bere bizitza kontatu, baina idatzi beharrean kamararen aurrean azaldu”.

Page 34: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

-“Nola ospatzen dira gabonak zure herrian?. Erreportaje labur bat graba ezazu eskatutakoa azalduz. 60 urtetik gorako pertsona bat elkarrizketatu eta berak kontatuak egungo egoerarekin alderatu.” - Txorierriko hitz propio hauen esanahia asmatu, zuen inguruan bilatu eta argazkia atera: Sagie, ginerra, Sugelandara, galtzua, lukie, Txilipitañie…..”. Horrelako 6 proba desberdin prestatu ditugu eta gazteek urritik urtarrileko bigarren astera arteko epea izan dute proba guztiak egin eta gure web orrian eskegitzeko. Hauxe izan da lehenengo fasea. Honen ondoren, eta herritarrak, familiakoak, lagunak... inplikatu nahi izan ditugunez, astebete eman dugu publikoak internet bidez euren 3 talde gustukoenak bozkatzeko. Bukatzeko, 3. fasea, finala izan da. Urtarrilaren 16an , parte hartu duten taldeen artean puntu gehien lortu dituzten 3 taldeak pasatu dira finalera. Bertan, nerabeek aurreko proba guztietan batutako materiala erakutsi da, eta material hau finaleko proba batzuekin tartekatu dugu. Hiru bikote hauek sariak jaso dituzte: 1. saria: 600€ko bono-txartela, 2. saria: 400€ko bono-txartela, eta 3. saria: 200€ko bono-txartela. Zabalkundea egiteko, institutuko arduradunei programa azaldu diegu eta baita ludoteka eta gazteguneetako arduradunei ere. Ondoren, irailean nerabeekin jarri gara zuzenean harremanetan proiektua azaltzeko guztiei.

4.- Balorazio erreala Bigarren edizio honetan iaz baino gazte gutxiagok hartu dute parte. Iaz lehenengo urtea izan zenez eta dena berria izan zenez, nolabaiteko “booma” izan zen gazteen artean, 100 gaztek eman baitzuten izena. Aurten uste dugu kopuruak bere lekura joan direla eta 60 gazte apuntatu dira. Hona hemen datuak herrika: Derio: 24 gazte (14 neska eta 10 mutil), Larrabetzu 6 gazte ( 4 neska eta 2 mutil), Lezama 10 gazte ( 6 neska eta 4 mutil), Loiu 2 gazte ( 2 neska), Sondika 4 gazte ( 2 neska eta 2 mutil) eta Zamudio 14 gazte ( 10 neska eta 4 mutil). Beraz guztira 38 neska eta 22 mutil aritu dira lehiaketan. Ekintzaren oso balorazio ona egiten dugun arren, gure helburuak bete-betean lortzen baititu: euren asialdian euskaraz aritzea, euskal kultura lantzea, teknologia berriak euskaraz, nagusien ondarea ere ezagutzea eta belaunaldien arteko harremana, hizkuntzaren lanketa… datorren urtera begira gazte gehiagorengana heldu nahi dugu. Aurten gehiago kostatu zaigu gazteak aktibatzea eta mugitzea eta egin ditugun aldaketa batzuk egokiak izan diren arren: gabonetako oporrak ematea froga guztiak egiteko adibidez eta astebete beharrean 15 egunetako denbora eman probatik probara, 2016ra begira beste froga batzuk asmatu behar ditugu gazte gehiago animatzeko. Aurrekontuari dagokionez, aurreikusita zegoena baino diru gutxiago gastatu dugu 2015ean, institutuan txapelketa, denboran luzatzea proposatu zigutelako: 2014 urtean gazte guztiak nahiko txarto ibili omen ziren abenduan proba guztiak egiten, ikastetxean ere ebaluaketako azterketak zituztelako eta hori dela eta aurtengora begira urtarrilaren erdira arteko epea eman diegu dena bukatzeko. Hori dela eta finalari dagokion gastu guztia, 2016ko aurrekontuaren barruan sartu da.

5.- Baliabide errealak

Gastua 18.150 euro

Page 35: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

6.- Hartzaileak

Kanpaina honen hartzaileak Txorierriko 12-16 urteko gazteak dira.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Datorren urtera begira, egitasmo honekin jarraitzeko asmoa daukagu, baina aldaketak sartuko dizkiogu gazteen artean berritasuna eta interesa galdu ez dezan: Proba berriak sortuko ditugu, web orriarekin jarraitu... Gure helburua gazteak aktibatzea da, eta argi dago adin honetako gazteak mugitzeko etengabe gauza berriak sortzen joan behar garela.

Page 36: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: FUTBOLA ETA SASKIBALOIA OINARRITIK EUSKARAZ TXORIERRIN

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Begiraleen prestakuntza sendotzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea...

Hona hemen aurten burututako urratsak:

1.- 2014an emaitza kaxkarrak lortu zituztenen egoera hobetzea zen helburuetako bat eta horretan aritu gara aurten, talde horietan esku-hartzeak eginez: Guztira 15 talderekin lan egin dugu bereziki: Zamudion 5, Derion 4, Lezaman 3 eta Sondikan 3. Hauetatik 9 taldek askotan-beti erabiltzen dute euskara saioetan, 5 elebitan aritzen dira eta batek gutxitan erabiltzen du euskara. 2.- Udal eta kirol elkarteetako ordezkariekin zenbait informazio bilera egin dira, baina kasu batzuetan proiektua berriz ere herriko taldean aktibatzea lortu den arren (Zamudioren kasuan adibidez), oraindik beste udaletan ez ditugu gure helburu guztiak bete, eta 2016ra begira honi berebiziko garrantzia eman nahi diogu. 3.- Oraindik ere umeen arteko erdararako joera oso nabaria da eta horrexegatik motibazio ekintzak sustatu ditugu umeen artean: adibidez kapitainaren izendapena, entrenatzailearen ereduan lagunduz… 4.- Honetaz gain, abenduan errekonozimendu ekitaldia egin zen Derioko eskola politeknikoan. Bertan talde guztiek hartu zuten parte eta partidu guztiak euskaraz burutu ziren. 5.- Taldeetako esku-hartzeak iraila eta urria bitartean egin behar ziren arren, luzatu egin dira eta abendura artekoak izan dira.

Bestalde proiektuari jarraipen egokia egiteko 2 koordinazio bilera egin dira eta bertan talde guztiak aztertu eta jarraitu beharreko pausuak zehaztu ditugu. Bukatzeko, hona hemen proiektu honen helburu orokorrak: 1.- Euskara, eskola hizkuntza izatetik atera eta aisialdian erabiltzea.

Page 37: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

2.- Euskara gozamenarekin lotzea. 3.- Orain arte sortu ez den euskal eskola bat sortzea, eta Euskal Herri osora zabaltzea.

4.- Balorazio erreala Oso pozik gaude egitasmo honekin. Hala ere talde batzuetan oraindik ez ditugu gure helburuak bete, eta aurrera begira talde horiengan eragin nahi dugu bereziki.

5.- Baliabide errealak

Gastua 16.940,01 euro

6.- Hartzaileak

Txorierriko 16 urtetik 25era arteko futbol entrenatzaile euskaldunak.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Esparru hau estrategikotzat jotzen dugunez, aurrera begira ere egitasmoarekin jarraitzeko asmoa daukagu, eta badauzkagu buruan, besteak beste, hobetu beharreko arlo batzuk: 1.- Larrabetzuko Urritarrak futbol taldearen kasuan, orain arte proiektuan sartuta egon ez den arren, 2016ra begira beraiekin lan egitea aurreikusten da: talde txikien kasuan, dena euskaraz egiten dute, baina gazteen kasuan, erdarara jotzeko joera handia daukate eta horrexegatik talde horietan eragiteko asmoa daukagu. 2.- Gurasoekin bilerak egiteko asmoa daukagu. Beraiek ere proiektuan inplikatu nahi ditugu eta hizkuntza-lider izango diren gurasoak identifikatu. 3.- Euskaraz ez dakiten koordinatzaileen elkarteetan teknikariak jarriko ditugu taldeetan euskararen presentzia bermatzeko. 4.- Jokalarien kasuan, motibazioa lantzen jarraitu nahi dugu, aldageletako hizkuntzan eragin eta sariak eta errefortzuak bultzatuz.

Page 38: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: “BERTSOLARITZA ESKOLETARA” EGITASMOA

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Euskararen erabilera soziala hezkuntza esparruan aztertu eta bultzatzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Euskara sustatzeko programa berezietan ikastetxeak ere parte hartzera bultzatzen ditugu eta horietako programa bat da bertsolaritzarena. Gure ustez oso onuragarria da hala nahi duten gazteei bertsolaritza lantzeko aukera eskaintzea. Beraz, aurten ere ikastetxeekin batera adostu dugu astean behin irakasle bat joatea eskoletara bertsolaritza ematera; alde batetik kantu eta bertso zaharrak ikas ditzaten, eta bestetik, euskaraz sortu, komunikatu eta jolas dezaten. Eskola publikoetako 6. mailako ikasle guztiek hartu dute parte egitasmo honetan. Hauexek dira datuak: Derioko herri ikastetxean 6 mailako bi talde daude, Sondikako herri ikastetxean ere beste bi talde, Lezamako herri ikastetxean talde bakarra, Zamudiokoan ere talde bakarra eta Larrabetzuko herri ikastetxean bi talde. Institutuaren kasuan, eskola orduz kanpoko ekintza bat moduan eskaintzen zaie eta 23 gazteko talde bat egon da urte osoan zehar klaseak jasotzen. Urtean zehar hainbat saio eraman dituzte aurrera, irratiko programak, bertso topaketak.... Urtean zehar Bizkaiko Bertsolari elkarteko arduradunekin jarraipen bilerak egin ditugu jarraitu beharreko pausuak zehazteko.

4.- Balorazio erreala Bai eskolek, bai bertsolari elkarteak, bai guk egiten dugun balorazioa oso ona da. Urtean zehar hainbat ekintza eramaten baitituzte aurrera ikasleek, eta merezi duen egitasmo bat dela uste dugu.

5.- Baliabide errealak

Gastua 20.877,20 euro

Page 39: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

6.- Hartzaileak

Eskola publikoetako 6. mailako umeak eta institutuko batxilergora arteko ikasleak.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ez diogu egitasmo honen edukiari inolako aldaketarik aurreikusten, orain arte bai eskolak eta bai gu oso pozik baikaude jasotako emaitzaz eta beraz berdin jarraitzeko asmoa daukagu.

Page 40: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: MIHILUZE PROGRAMA TXORIERRIN

1.- Ekintzaren esparrua

a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea...

Txorierriko 10-12 urteko umeengan eragin nahi dugu proiektu honekin, euren aisialdian ere euskara erabili eta euskaraz goza dezaten. Horretarako lehenengo Txorierriko ikastetxe eta ludoteka guztiekin jarri ginen harremanetan proiektua azaldu eta beraien laguntza eskatzeko. Beraien bitartez egin genuen propaganda. Umeak ludoteketan apuntatu behar ziren eta hilabete eta erdiko epea jarri genuen horretarako. Guztira 97 bikotek eman zuten izena, hau da 194 umek herrika honela banatuta: Larrabetzun 28 ume, Zamudion 38 ume, Derion 66 ume, Lezaman 24 ume,eta Sondikan 38 ume. Iazko urtearekin alderatuta, 8 ume gehiago apuntatu dira aurten. Kontutan hartu behar dugu, Txorierrin herri ikastetxeetan dauden adin horretako ume kopurua 313koa dela eta hortik 194 ume egon direla gure programa honetan sartuta. Beraz datuak eta jasotako emaitza ezin hobeak dira. Ondoren herri bakoitzean kanporaketak egin ziren, eta horretarako beste hilabeteko epea eman genuen. Kanporaketen ostean bi finalaurreko egin genituen bata Lezaman eta beste Zamudion, eta bukatzeko finala Derioko Kultur Birikan egin genuen ekainean, 3 bikote onenekin. Azkeneko final honetarako Kike Amonarriz bera ekartzea lortu genuen bigarren aldiz (ETBko Mihiluze programaren sustatzaile eta aurkezlea) gure finalean aurkezpen lanak egin zitzan eta herritar guztientzako zabalik egon zen. Ostiral arratsalde batean, bi autobus umez beteta eramatea lortu genuen Derioko finalera.

4.- Balorazio erreala Guztira Txorierrin bizi diren adin horretako ume kopurua kontuan hartzen badugu, 313tik 194k gure programa honetan hartu dute parte. Beraz kopuru aldetik begiratuta erabat arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Urterik urtera parte-hartze kopurua itzel igotzen ari da: 2012 urtean 114 ume, 2013an 130 ume, eta 2014an 188 ume eta 2015ean 194. Beraz oso pozik gaude programa honek daukan arrakastarekin. Bestalde, hiru hilabetetan zehar ludoteketan,etxean, eskoletan eguerdian… Mihiluze jolasa praktikatzen (eta ondorioz euskara lantzen eta euskaraz jolasten) ibili dira, eta horregatik ere

Page 41: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

oso balorazio ona egiten dugu. Guztira bada, martxotik ekainera, eskolaz kanpo euskara erabiltzen ibili dira finalera iritsi ahal izateko, eta horrexegatik gure helburuak bete dira. Programaren ostean, bai ludotekekin eta baita eskolekin ere balorazioa egin ahal izateko batzarrak egin ditugu eta denek oso pozik daudela esan digute eta aurrera begira ere programa honekin jarraitzeko, umeak oso motibatuta egon baitira, eta euskara pila bat lantzen baita gainera.

5.- Baliabide errealak

Gastua 6.532,41 euro

6.- Hartzaileak

Txorierriko 10-12 urteko haurrak dira hartzaileak.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Aurten izandako arrakasta kontuan izanda datorren urterako ere bosgarren edizioa egitea aurreikusten dugu eta aldaketa berezirik sartu gabe. Dauzkagun kopuruak mantentzea eta euskara erabiltzen jarraitzea da gure helburua une honetan.

Page 42: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: ANTZERKI ESKOLA TXORIERRIN

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Urtarrilaren hasieran, TOTOANeko arduradunek, Txorierrin 16 urtetik gorakoentzat, “Antzerki eskola” bat sortzeko proiektua aurkeztu ziguten. Guri oso proiektu interesgarria iruditu zitzaigun umeentzako antzerki eskolak dauden arren, nagusientzako ez delako horrelakorik inoiz egin eta bultzatzea erabaki genuen. Urtarrila eta otsaila bitartean zabalkundea egin genuen Txorierri osoan, kartelak institutuan eta euskaltegietan jarri genituen, Aikor aldizkarian artikuluak, institutuan aurkezpenak gelaz gela… Lan horren ondorioz 8 pertsonek eman zuten izena. Apirilaren 22tik ekainaren 25era arte izan ziren klaseak. Guztira 10 saio. Astean egun batean, asteazkenetan hain zuzen ere, 19:00etatik 21:00etara. Gure asmoa, udako etenaldiaren ondoren, berriz ere urrian klaseak hastea zen eta irailean berriz ere zabalkundea egin genuen jendea animatu zedin. Baina klaseak hastear zeudenean, irakasle gabe geratu ginen. Arazoa konpontzen saiatu gara, deialdia egin eta irakasle berri bat topatzen saiatzen. Baina kontu hauek bere denbora daramate: curriculumak jaso, aukeraketa egin, elkarrizketak hautagaiekin….. azaroaren bukaeran ikasleei klaseak berriz ere hasiko zirela esan genien baina denek bik izan ezik esan digute, euren egoera aldatu dela eta une honetan ezin dutela klaseetan jarraitu. Beraz, une honetan proiektua geldi dago. Gure asmoa da 2016an euskaltegietan aurkezpenak gelaz gela egitea ea ikasle berriak animatzen diren, baina gutxienez 6 pertsona gehiago behar ditugu horretarako. Guk ahaleginak egingo ditugu antzerki eskola martxan jarri dadin, oso proiektu estrategikoa iruditzen zaigulako, baina dena ez dago gure esku.

4.- Balorazio erreala Aurrera begira antzerki eskola martxan jartzea lortzen badugu baldintza guztiak idatziz joan behar dira dena ondo lotuta egon dadin.

5.- Baliabide errealak

Page 43: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

Gastua 435,6 euro

6.- Hartzaileak 16 urtetik gorako txorierritar guztiak dira hartzaileak.

7.- Aurrera begirako proposamenak

2016ra begira, proiektua berriz ere martxan jarri nahiko genuke. Egingo dugu ahalegina horretarako ikasle posibleak izan daitezkeen guneetan aurkezpenak eginez.

Page 44: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA: EUSKARAREN IKASKUNTZA BULTZATU

1.- Ekintzaren esparrua a) Administrazioa b) Familia c) Herritarren ezagutza eta erabilera d) Helduen prestakuntza e) Lan mundua f) Merkataritza g) Haur eta gaztetxoen erabilera h) Sentsibilizazioa i) Egitasmo berritzaileak

2.- Ekintzaren helburua Euskara ondorengoetaratzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Helduen artean ere , euskararen ikaskuntza bultzatu nahi dugu Txorierrin. Euskararen ikaskuntzak erabilera ekarriko duen ustea dugu. Horretarako, irailean, euskaltegi homologatuetan ikasten ari diren ikasleei zuzendutako dirulaguntza deialdia banatu dugu Txorierri osoan. 8500 ale banatu ditugu guztira. Hilabeteko epea izan dute ziurtagiriak ekarri ahal izateko, urriaren 5etik 22ra arte, hain zuzen ere. Guztira 38 ikaslek eskatu dute dirulaguntza. 8 ikasleri ezetza eman zaie baldintzak betetzen ez zituztelako. Hortaz, azkenean 30 ikaslek jaso dute dirulaguntza.

4.- Balorazio erreala Iaz baino ikasle gutxiago aurkeztu dira aurten, baina azken urteetan kopuru antzekoekin gabiltza.

5.- Baliabide errealak

Gastua 5.621,4 euro

6.- Hartzaileak

Lehen aipatu bezala, deialdi honen hartzaileak euskaltegi homologatuetan ikasten ari diren ikasleak dira. Kasu honetan 38 ikaslek hartu dute parte.

7.- Aurrera begirako proposamenak

Ekintza honekin jarraitzeko asmoa daukagu, gure ustez oso garrantzitsua baita euskara ikasten ari direnei baldintza batzuen truke, laguntza ematea eta euren bidea nola edo hala erraztea.

Page 45: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA:”EUSKARING! TXORIERRIN EUSKARAZ EGIN! “

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Euskara balio positiboarekin eta modernitatearekin lotzeko ekimenak garatzea 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Aurten lehen aldiz, Txorierritarrak euskaraz berba egitera bultzatzeko panelak jarri ditugu Txorierriko leku estrategikoetan, hau da ume parkeetan, kiroldegiko sarreretan, kale nagusietan…. Gaur egun kirola egitea oso modan dagoenez “euskaring” hitza asmatu dugu eta horrekin leloa sortu. Gure helburua panel deigarriak sortzea zen, benetan begiratzera bultzatzen zaituztenak, eta benetan uste dugu jarri dugun irudi horrekin helburua bete dugula. .

4.- Balorazio erreala Pozik gaude jaso dugun emaitzarekin. Benetan panel deigarriak lortu ditugu eta horixe zen helburua, euskaraz hitz egitera eragitearekin batera.

5.- Baliabide errealak

Gastua 5.304,64 euro

6.- Hartzaileak

Herritar guztiak dira hartzaileak. Panela ikusi eta euskaraz hitz egitera eragitea da helburua. 7.- Aurrera begirako proposamenak

Datorren urtean ez dugu panel gehiago jartzeko aurreikuspenik egin, bain argi motibazioan eta sentsibilizazioan lan egiten jarraitu behar dugula.

Page 46: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

EKINTZAREN IZENA:”ERABILERAREN ONTZIA BETE “

1.- Ekintzaren esparrua a) Familia bidezko transmisioa b) Irakaskuntza c) Euskalduntze eta alfabetatzea d) Arlo sozio-ekonomikoa e) Aisia eta kirola f) Liburugintza g) Kulturgintza h) Hedabideak i) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak j) Sentsibilizazioa eta motibazioa k) Barruko proiekzioa

2.- Ekintzaren helburua Ahozko hizkuntza-jarduna lantzea, bereziki eremu soziolinguistiko erdaldunagoetan 3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena, ekintzaren ibilbidea... Iraleren barruan eskaintzen diren ikastaroen barruan, irakasleentzako oso interesgarria izan zitekeen ikastaro bat zegoen: “Erabileraren ontzia bete”. Guk arduradunekin hitz egin eta herri ikastetxeei aurkeztu diegu klaustro osoak egiteko proposamenarekin. Ikastaro honen helburua irakasleei baliabideak, tresnak… ematea da ikasleak euskaraz berba egitera bultzatzeko bai geletan, bai atsedenaldietan, bai jangeletan…. . .

4.- Balorazio erreala Une honetan, Zamudioko herri ikastetxeak izan ezik beste herri ikastetxe guztiek egin dute ikastaroa, eta irakasle guztien balorazioa oso ona izan da. Gai honekin jarraitzeko eta sakontzeko asmoa erakutsi dute guztiek.

5.- Baliabide errealak

Gastua 0 euro

6.- Hartzaileak

Ikastetxeetako irakasleak dira hartzaileak. Kasu batzuetan, (Larrabetzun adibidez), jangeletako begiraleek ere jaso dute prestakuntza. 7.- Aurrera begirako proposamenak

Datorren urtean gai honetan sakontzen jarraitzeko asmoa daukagu, oso estrategikoa iruditzen baitzaigu ikastetxe barruan ere, euskara nola bultzatu behar den denok argi izatea.

Page 47: TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA€¦ · udaletako web orriak elikatzeko. Horiek horrela, sartu behar diren albiste,programa, kartel… guztiak bertara bidaltzen ditugu web orriak

4. FINANZIAZIOA

GASTUA

162.345,74€

DIRU-LAGUNTZAK: EUSKO JAURLARITZA

19.539 €

DIRU-LAGUNTZAK: ALDUNDIA

11.577,50 €

UDALEN APORTAZIOA

131.229,24€