4
10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia berdezaleak Bilboaldean Aldiri, 2012, III, 12, 10-13, ISSN 1889-7185 Jasotze-data: 2012-09-30 / Onarpen-data: 2012-10-19 Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia berdezaleak Bilboaldean Maider Uriarte º LABURPENA: Artikulu honetan Alain Roger-en verdolatrie-aren kontzeptua erabiliz, Bilboaldeko zenbait azpiegituren kalteor- dainak osatzeko erabili diren estrategia berdeak aztertu dira ikus- pegi kritiko bat erabiliz. Denak ala denak dira errepideek sortzen dituzten eragin negatiboak konpontzeko, estaltzeko, zuritzeko, konpentsatzeko estrategia hutsalak eta ondorio esanguratsurik gabekoak. GAKO-HITZAK: integrazioa, errepidea, berdezalekeria, paisaia ABSTRACT: This article is the result of the study of strategies of infrastructure impact compensation in the greater area of Bilbao based on the concept of “verdolatrie”, coined by Alain Roger. This article claims that these projects are all superficial strategies that attempt to fix, cover, justify and compensate the negative impacts that the building of roads entails. KEY WORDS: integration, road, verdolatrie, landscape Verdolatrie Rogerren arabera, egun teknikariek eta agintariek lotsa eta erruak eraginda diseinatzen eta sustatzen dituzte azpiegiturak, jakin badakitelako ingurumenari eta paisaiari kalte egingo dietela. «Zauriaren konplexupean» jarduten omen dira, beraien lanak eragin negatiboa baino ez duela pentsatuaz; eta hala, neurri konpontzaileak, zauria osatzen duten botikak bailiran aplikatzen dira. Makillaje eta kamuflaje hauek, verdolatriak edo berdeari, alegia, natura, bizitza, paisaia irudikatzen duen sin- bolo total horri zor zaion miresmenak bultzatuta diseinatu eta pentsatzen dira. Rogerrek metodo berdezale horren funtsga- betasuna salatzen du, ez delako nahiko sendoa teorikoki. Izan ere, naturaren erredukzio sinplista batek indartzen dituen iriz- pide nahasietan oinarritzen da; funtsean, Rogerrek, azpiegitura hauek sortzen dituzten etorkizuneko paisaiak egiteko beste begirada baten beharra aldarrikatzen du (Roger, 2007). Aztertutako ereduak gaixotasun-tratamendu egoera batean aurkeztuko dira, non mina edo gaitza eragiteko potentziala duen azpiegitura bati osasun-tratamendu berde bat ematen zaion. Ereduek errepide-azpiegiturekin lotura dute gehien bat: Bilboko Hegoaldeko saihesbide berrian eta hirigunerako sarbide berriak bisualki kamuflatzeko erabili diren muralen pintaketa eta tunelen estrategia; bestetik, Gerriko Berdea, zein itxura denez aipatu saihesbidearen kalteak sendatzeko/ konpensatzeko helburuarekin berriki plazaratu den eta garatu gabe dauden mendi-magalen ondare-balorazio nostalgiko bat baino ez den, eta, azkenik, cortaderia selloana edo «Panpako luma-mototsa» espezie erruderal inbaditzailea errotik atera- tzeko martxan dagoen kanpaina. Interbentzio hauen guztien inguruan egiten den irakurketa hurrengoa da, alegia, susmoa dugu funtsean hiriaren irudia, zein agintariena bidenabar, zuritzeko estrategiak baino ez direla, haien ingurumenarekiko konpromisoa adierazteko, baita ingurune honek dituen paisaia baliotsuen presentzia ―urria― aldarrikatzeko ere. Hiri eta es- kualdeen arteko lehia globalean murgilduta egotearen presioak bultzatzen dituela erabaki hauek. Errepideen kamuflajea eta ezkutaketaren kasua Mina/sintoma: Super Sur saihesbidea eta Bilborako A8ko sarbide berriak. Botika berdea: errepidea tunelean zehar ezkutatzea eta eustormak eta lubakiak mural berdeekin kamuflatzea. Azpiegitura linealen diseinuan gailendu egiten dira honen funtzionaltasuna eta ziurtasuna bermatuko dituzten erabakiak. Alegia, A puntutik B puntura ahal bezain pronto eta arriskurik gabe iritsi ahal izatea, pragmatismoa da haien funtsa. Stan Allen-ek esan bezala, errepidea basamortuan lerro zuzena da. Ordea, eremu menditsu batean, lerroaren zuzentasunak hain- bat oztopo aurkitzen ditu bere bidean eta hauek gainditzeko dauden irtenbide erabilienak ezagunak ditugu: tunela, zubia edota betetze/huste lanak. Bilboko hegoaldeko saihesbidearen proiektua behar bati erantzuna emateko moduan aurkeztu zen bere garaian, alegia, Bilboaldea zeharkatzen duen trafiko itoa arintzeko lehenta- sunezko irtenbide gisa. Dakigun bezala, eremu hori hegoal- detik «saihestea» eufemismo hutsa da; izan ere, norabide ho- rretan terreno lauarekin baino topografia malkarrarekin egiten da topo. «Ezinbestean» egin beharra zegoen azpiegitura honen trazatuaren gehiengoak (% 50) mendiak azpitik zulatzen ditu, hala, ingurumen-inpaktua gutxitzen dela argumentatzen delako eta hirien plangintza nahiz eiteari gutxiago eragiten zaielako. Ordea, ostrukak egiten duen bezala, burua lur azpian sartuta errepide izugarri horrek min gutxiago egiten duela baieztatzea inozoa dela deritzogu; izan ere, mendipean jazotzen dena nolabait mespretxatzen dela uste baita, alegia, ingurumenaren kontzeptualizazio ahula dela uste da. Interesgarria da teknika honek azaleratzen duen joera, hau da, inpaktu bisuala paisaiari nahiz ingurumen/naturari egin dakio- keen kalte nagusi gisa ulertzea. Uste hori, oso erlatiboa izateaz gain, beste dinamika eta ekimen batzuekin batera aurkezten zaigu egun. Batetik, gure gizarteak irudi eta ikusmenarekin duen obsesioa. Hau da, begi-bistan dagoenak bakarrik axola duen usteak gobernatzen duela gurean eta, hala, politikariak horrek sortzen duen polemikaren aurka behar beste neurri hartuta kontent daude.

Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia ... · 10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia ... · 10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak

10 Aldiri. Arkitektura eta abar

Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia berdezaleak Bilboaldean

Aldiri, 2012, III, 12, 10-13, ISSN 1889-7185Jasotze-data: 2012-09-30 / Onarpen-data: 2012-10-19

Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea.Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko

estrategia berdezaleak Bilboaldean

Maider Uriarte º

LABURPENA: Artikulu honetan Alain Roger-en verdolatrie-aren kontzeptua erabiliz, Bilboaldeko zenbait azpiegituren kalteor-dainak osatzeko erabili diren estrategia berdeak aztertu dira ikus-pegi kritiko bat erabiliz. Denak ala denak dira errepideek sortzen dituzten eragin negatiboak konpontzeko, estaltzeko, zuritzeko, konpentsatzeko estrategia hutsalak eta ondorio esanguratsurik gabekoak.

GAKO-HITZAK: integrazioa, errepidea, berdezalekeria, paisaia

ABSTRACT: This article is the result of the study of strategies of infrastructure impact compensation in the greater area of Bilbao based on the concept of “verdolatrie”, coined by Alain Roger. This article claims that these projects are all superficial strategies that attempt to fix, cover, justify and compensate the negative impacts that the building of roads entails.

KEY WORDS: integration, road, verdolatrie, landscape

Verdolatrie

Rogerren arabera, egun teknikariek eta agintariek lotsa eta erruak eraginda diseinatzen eta sustatzen dituzte azpiegiturak, jakin badakitelako ingurumenari eta paisaiari kalte egingo dietela. «Zauriaren konplexupean» jarduten omen dira, beraien lanak eragin negatiboa baino ez duela pentsatuaz; eta hala, neurri konpontzaileak, zauria osatzen duten botikak bailiran aplikatzen dira. Makillaje eta kamuflaje hauek, verdolatriak edo berdeari, alegia, natura, bizitza, paisaia irudikatzen duen sin-bolo total horri zor zaion miresmenak bultzatuta diseinatu eta pentsatzen dira. Rogerrek metodo berdezale horren funtsga-betasuna salatzen du, ez delako nahiko sendoa teorikoki. Izan ere, naturaren erredukzio sinplista batek indartzen dituen iriz-pide nahasietan oinarritzen da; funtsean, Rogerrek, azpiegitura hauek sortzen dituzten etorkizuneko paisaiak egiteko beste begirada baten beharra aldarrikatzen du (Roger, 2007).

Aztertutako ereduak gaixotasun-tratamendu egoera batean aurkeztuko dira, non mina edo gaitza eragiteko potentziala duen azpiegitura bati osasun-tratamendu berde bat ematen zaion. Ereduek errepide-azpiegiturekin lotura dute gehien bat: Bilboko Hegoaldeko saihesbide berrian eta hirigunerako sarbide berriak bisualki kamuflatzeko erabili diren muralen pintaketa eta tunelen estrategia; bestetik, Gerriko Berdea, zein itxura denez aipatu saihesbidearen kalteak sendatzeko/konpensatzeko helburuarekin berriki plazaratu den eta garatu gabe dauden mendi-magalen ondare-balorazio nostalgiko bat baino ez den, eta, azkenik, cortaderia selloana edo «Panpako luma-mototsa» espezie erruderal inbaditzailea errotik atera-tzeko martxan dagoen kanpaina. Interbentzio hauen guztien inguruan egiten den irakurketa hurrengoa da, alegia, susmoa dugu funtsean hiriaren irudia, zein agintariena bidenabar, zuritzeko estrategiak baino ez direla, haien ingurumenarekiko konpromisoa adierazteko, baita ingurune honek dituen paisaia baliotsuen presentzia ―urria― aldarrikatzeko ere. Hiri eta es-kualdeen arteko lehia globalean murgilduta egotearen presioak bultzatzen dituela erabaki hauek.

Errepideen kamuflajea eta ezkutaketaren kasua

Mina/sintoma: Super Sur saihesbidea eta Bilborako A8ko sarbide berriak.Botika berdea: errepidea tunelean zehar ezkutatzea eta eustormak eta lubakiak mural berdeekin kamuflatzea.

Azpiegitura linealen diseinuan gailendu egiten dira honen funtzionaltasuna eta ziurtasuna bermatuko dituzten erabakiak. Alegia, A puntutik B puntura ahal bezain pronto eta arriskurik gabe iritsi ahal izatea, pragmatismoa da haien funtsa. Stan Allen-ek esan bezala, errepidea basamortuan lerro zuzena da. Ordea, eremu menditsu batean, lerroaren zuzentasunak hain-bat oztopo aurkitzen ditu bere bidean eta hauek gainditzeko dauden irtenbide erabilienak ezagunak ditugu: tunela, zubia edota betetze/huste lanak.

Bilboko hegoaldeko saihesbidearen proiektua behar bati erantzuna emateko moduan aurkeztu zen bere garaian, alegia, Bilboaldea zeharkatzen duen trafiko itoa arintzeko lehenta-sunezko irtenbide gisa. Dakigun bezala, eremu hori hegoal-detik «saihestea» eufemismo hutsa da; izan ere, norabide ho-rretan terreno lauarekin baino topografia malkarrarekin egiten da topo. «Ezinbestean» egin beharra zegoen azpiegitura honen trazatuaren gehiengoak (% 50) mendiak azpitik zulatzen ditu, hala, ingurumen-inpaktua gutxitzen dela argumentatzen delako eta hirien plangintza nahiz eiteari gutxiago eragiten zaielako. Ordea, ostrukak egiten duen bezala, burua lur azpian sartuta errepide izugarri horrek min gutxiago egiten duela baieztatzea inozoa dela deritzogu; izan ere, mendipean jazotzen dena nolabait mespretxatzen dela uste baita, alegia, ingurumenaren kontzeptualizazio ahula dela uste da.

Interesgarria da teknika honek azaleratzen duen joera, hau da, inpaktu bisuala paisaiari nahiz ingurumen/naturari egin dakio-keen kalte nagusi gisa ulertzea. Uste hori, oso erlatiboa izateaz gain, beste dinamika eta ekimen batzuekin batera aurkezten zaigu egun. Batetik, gure gizarteak irudi eta ikusmenarekin duen obsesioa. Hau da, begi-bistan dagoenak bakarrik axola duen usteak gobernatzen duela gurean eta, hala, politikariak horrek sortzen duen polemikaren aurka behar beste neurri hartuta kontent daude.

Page 2: Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia ... · 10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak

1112. zenbakia / Berde berdea

Aldiri, 2012, III, 12, 10-13, ISSN 1889-7185 Maider Uriarte

Bestalde, aurreko estrategiarekin batera beste ildo bat azaltzen da, hots, azpiegituren itxurak atseginago, politago, «este-tikoago» bihurtzeko hainbat ekimenena. Esaterako, Bilboko La Salve zubiko pilareak estaltzeko, artistikoago bilakatzeko proiektua eta lehiaketa. Joera honekin lotu dezakegu, era be-rean, Bilboko sarbideetan berriki egin diren bi interbentzioen estrategia. Kasu horretan, Kobeta mendiko magalak urratzen dituzten errepideen eustormak osatzeko, murala erabiltzen da, berde-berdea eta Jorge Lopez de Gereñu artistak diseinatua. Kamuflaje berde horrek errepidearen eta eustormen funtzio-nalitateari balioa eransteaz gain, gizarteari hainbeste kalte egiten dion inpaktu bisuala txikitzen delako ustetan oinarritzen da. Artistaren hitzetan «jendearentzat hain erasotzailea den hori askoz atseginagoa egitea» lortzen da (Alonso, 2011).

Inpaktu horren funtsa baina, paisaiaren inguruan dauden kontzeptuen eta gizarteari zerbitzu emateko azpiegituren behar ezinbestekoaren arteko eztabaidan, hots, lurralde politikaren arloari dagokion eztabaidan kokatu beharra dago. Politika horiek oreka baten bila dabiltza, zauriaren konplexupean, gure bizitza-estilo motorizatuak sortzen dituen ―eta sortzen zaiz-kion― eskakizunei erantzuna ematearen eta paisaiaren eder-tasunari ahal bezain kalte gutxien egitearen artean. Antza, ez da posible Olabeaga inguruan azaldu diren eustorma, biaduktu eta errepide-korapiloak bere horretan uztea, makillajerik gabe, funtsean onartzen dutelako nonbait kaltegarriak direla. Metodo horretan detektatu dugun ahultasuna, paisaiaren kontzeptuali-zazioan bertan datza. Alegia, neurri zuzentzaileak ezarri izanari ematen zaion garrantzia deigarria da. Izan ere, Super Sur saihesbidearen txostenean behin baino gehiagotan aipatzen da trazatuak ez duela paisaia- edo ekologia-balio handiko eremurik zeharkatzea (INTERBIAK eta BFA, 2005: 176, 178, 274). Sarbideen kasuan, magal horien balioa ere ez da izatez paisa-jistikoki esanguratsua. Beraz, ingurumenari kalterik ez egiteko neurriak hartu direla errepikatzea, nolabait absurdoa da, hari baliorik aitortzen ez zaionean.

Azpiegitura berde eta grisaren kasuaMina: Super SurBotika berdea: Bilboaldeko Gerriko Berdea.

Ekimen honen burutzeak nahiko zaila badirudien ere, memo-ria oparoa plazaratu zuten 2011n. Hamar urteko ikerketatik eratorritako lana dela aitortu bada ere (Zarate, 2011), Super Sur azpiegituraren irekierarekin bat egin duela esan daiteke. Ez dakigu nahita bilatutako aldiberekotasuna ote den, baina badirudi batak bestearen kalte-ordainak zuritu nahi dituela. Gerrikoaren txostena aztertutakoan atera ditugun ondorio na-gusiak: 1- Bilboko nekazaritzari loturiko iraganaren informazio interesgarria aurkezten duela. 2- Bilboaldeak dituen balio naturalen goraipatze etsitu bat dela, oso begirada nostalgikoa darabilena. 3- Gerriko Berdearen txostenak ez dituela inondik inora aintzat hartzen barne hartzen dituen hainbat elementu artifizial garaikide, batik bat azpiegitura eta egun zerbitzuan dauden eraikuntza eta elementu funtzionalak ―erraustegia, zabortegiak, tentsio altuko dorreak, antenak, errepideak, Super Sur…―. Alderantziz, momentu oro saiatzen da Bilboaldearen alderdi naturalena eta historikoena goraipatzen. Aipatzekoa da Bilboko Burdin Gerrikoari eta industria-ondareari eskaintzen zaien tartea. Izan ere, horiexek dira Bilboaldeko paisaiaren eboluzioan gertakari historiko garaikide garrantzitsuenetakoen arrasto ez nahi bezain balioetsiak.

Txosten honen ikerketa-lana baztertzea inozoa litzake, aintzat hartu beharrekoa ekarpena dela uste da. Hala ere, ikuspegi nostalgiko eta naturalistaz gainezka egiten duelakoan gaude, teorikoki ahultasuna erakusten duen bezalaxe; hots, aurkezten den elementu berde honek ez du gerriko berde tradizional baten funtzionaltasunik, ez duelako hiriaren hazkuntzarik mugatzen. Gainera, elementu historikoak ―noizkoak?― eta naturalak ―nolako natura?― haien inguruan dauden elementu «ez baliotsuetatik» modu isolatuan aurkezteari arazoak ikusten dizkiogu; izan ere, ez du lurraldearen egoera erreala islatzen. Paisaiaren ikuspegia mugatua da txosten honetan, eta esan bezala, beste ekimen batzuek ―Super Sur― sortzen duten inpaktua orekatzeko balio dutela dirudi eta, hala, ez du lurral-dearen egoera nahasia eta heterogeneoa islatzen gure ustez. Hau da, paisaia gizakiak ingurunea ulertzeko moduaren eta harekin izan duen harremanaren ondorio gisa ulertzen baldin badugu, txosten honek kale egiten du argazki partzial bat soilik erakutsiaz.

Page 3: Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia ... · 10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak

12 Aldiri. Arkitektura eta abar

Aldiri, 2012, III, 12, 10-13, ISSN 1889-7185 Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia berdezaleak Bilboaldean

Ez litzake soberan egongo Gerriko Berde horren barne aipatu azpiegituren interpretazioak eskaintzea, behaketa-guneak eta abar. Agian, iragan urrunari miresmenez begiratzeaz gain, gertuko, atzoko iraganaren ordainei bestelako arreta es-kaintzeko balio dezake horrek, datorrenari bestela aurre egin ahal izateko. Bestalde, argi azaltzen da politika sektorial eta ez integratuaren egitea. Lurralde eta erregioen lehiakortasuna eta, oro har, kohesioa bermatzeko bi interbentzio berezituen proposamena; hots, batetik, kalitateko errepide berri bat, eta, bestetik, paisaia, aisialdia, ondarea goresteko balio duen espazio «natural» baten proposamena. Finean azpiegitura grisa eta berdea, bata bestearen alboan errealitatean, baina abstrak-tuan, bata bestearengandik urrun, itxuraz bateraezinak diren planoetan. Batak bestea saihesten du, begirada nostalgikoaren eta berdezalekeriaren bidez, bestearen kalteak konpontzeko nahiaz.

Landare inbaditzaileen kasua

Mina: «Panpako lezka» edo cortaderia selloana espezieko landarea-ren hedatze neurrigabea.Botika berdea: Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako kanpaina landarea desagerrarazteko.

Azkenik, azken urteotan Bizkaian hainbeste hedatu den landare-espezie baten kasua landuko dugu, labur. Bizkaiko Foru Aldundiarentzat EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko Botanika Laborategiak egindako txostenaren arabera, cortaderia selloana delakoa, espezie arrotz inbaditzailea eta erru-derala (1) da. Hots, jatorria beste klima eta ingurune batean duela esan nahi du horrek, eta, gainera, lurzoru artifizializatu-etan finkatzeko joera duela. Inbaditzaile izateak arrotzak diren beste landare batzuetatik bereizten du landar hau; izan ere, lurraldean zehar hedatzeko eta kolonizatzeko ahalmen handia du. Alegia, jatorrizko klima ez den beste batean erraz egokitzen dela eta «atzerrian» bertako landareekin elikagaien lehian sa-rriegi txapelduna izaten dela.

Landare honen hedapenaren garapena interesgarria izan da; izan ere, hura ulertzeko modua izugarri aldatu da. Hasieran, dekoraziorako landare gisa sartu zen lorategietan Argentinan jatorria duen espezie hau. Gerora, lurzoru antropiko edo eraldatuetan, artifizialetan bere kasa hedatzen joan zen. Alegia, habitat erruderaletan, besteak beste, azpiegituren inguruetan eta landugabeko lursailetan. Ondoren, eremu natural babestu-etan zehar zabaltzen hasi zen, hala nola Urdaibaiko erreserban edo bestelako hezeguneetan.

Esan nahi baita, hasieran edertzat genuen landarea, egun erabat estigmatizatua dago, arrotza, kolonizatzailea, inbaditzai-lea, paisaia itsusten du eta jatorrizko biotopoak mehatxatzen ditu. Deigarria da hau oso; izan ere, hainbat landare-espezie arrotz daude gure inguruan, baina duten erabileragatik, hau da, ematen duten etekin ekonomikoa dela eta, haienganako estimua bestelakoa da. Baina, arrotzak dira bai babarruna bai paperetarako basoetako pinu zein eukaliptoa. Azken bi horiek, gainera, jakina da beste espezie batzuekin sortzen duten dema gogorra, mintegietan zabaltzen diren izurriteak, eta abar. Hain maite dugun gure paisaia izugarri eraldatu duten espezie horien balio ekonomikoa dela-eta, haien kontrako kanpaina publikorik ez da oraingoz abian jarri, bestela.

Nolatan hedatu da, bada, cortaderia selloana gure inguruan? Aipatu txostenaren arabera, arrazoi nagusia azken hamarkadan eraiki diren azpiegitura ugariak dira, Txorierriko saihesbidea, Kadagoakoa, A8ren zabalpena… eta abar. Eraikuntza-lanek lur kantitate handiak mugitzen eta eraldatzen dituzte. Eremu horiek dira habitat erruderal gisa ezagutzen direnen funtsa, eta haietan erraz lekutzen da panpako lezka. Gainera, landarearen fisionomia eta sortzen duen hazi kopuru handia direla-eta, errepide bizkor hauetako haize korronteak oso lagungarriak suertatzen dira haziaren barreiaketan (Herrera Gallastegui eta Campos Prieto, 2006: 23).

Zalantzarik gabe, espeziearen populazio-dentsitateak eta erre-pideek korrelazio estua dute elkarrekin, errepideak benetako (1) Erruderal, lurzoru landugabe edota hondakinak nahiz zaborrak botatzen diren

tokietan ezartzen diren espeziei esaten zaie, normalean bide-bazterrak, trenbideak eta abar izaten dira lurzoru horiek.

Page 4: Paisaia eta naturan errepideak txertatzeko estrategia ... · 10 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: Verdolatrie eta azpiegituren kamuflajea. Paisaia eta naturan errepideak

1312. zenbakia / Berde berdea

Aldiri, 2012, III, 12, 10-13, ISSN 1889-7185

«migrazio-bideak» direlako landarearentzat, eremu gehiago inbadi ditzan erraztuz (Herrera Gallastegui eta Campos Prieto, 2006: 24). Txostenean azaltzen den mapak Bizkaiko errepide-sarea gainjarrita duela irudikatzen du landarearen hedapena, eta bat egiten dute bi elementuen kokapenek.

Errepideen eraikuntza-gehiegikeriak ekarritako ordaina, orain konpondu beharra dago oso garestia eta behin betiko emaitza-rik bermatzen ez duen kanpaina batekin. Del Tredici aditu-aren arabera, askoz jasangarriagoa litzateke landare arrotzen kontrako kanpainen ordez, haien erabilgarritasun ekologikoa eta soziala lantzea edo kudeatzen ikastea; jatorriari begiratzen dion eztabaida erlatiboa baino haratago joanez (Del Tredici, 2010). Aipatu beharra dago, gainera, Gilles Clémenten eskutik etorritako hirugarren paisaia hori, espazio artifizializatu eta utziak birlandatzen direnean sortzen direnak, hain zuzen ere, landare pionero eta inbaditzaileek lehen pausoa ematen dute-larik prozesu horretan.

Bestalde, kasu honetan ahula da landareak, berdetasunaren funtsa alegia, bereizteko erabiltzen den irizpide ekonomikoa. Izan ere, jendearekin aplikatzen den bertako/kanpoko bereizketaz gain, batzuek besteen aldean duten etekin ekono-mikoa gailentzen da kanpotarra dena onartzerakoan. Horrek, hain funtsezkoa den berdetasun klaseak ―bizitza klaseak era berean― sortzeaz gain, gizakiak espezien, ingurumenaren zein paisaiaren eraldaketan duen esku-hartzea ere nola edo hala zuritzen du.

Ondorioa

Muturreko egoera absurdo bat irudika dezagun, non azpie-giturak hiriguneetan ez ezik, lurralde osoan zehar lurperatzen eta kamuflatzen diren, ingurumen berde baten alde (ez al dago beste kolorerik?), paisaia babestu eta integratu baten alde (zein? Noizkoa?), bertakoak soilik diren landareak existitzen diren ingurune baten alde… Egoera hori irudikatzen du Alain Rogerrek eta dio: «ez dago jada zauririk, ez eta paisaiarik ere

gure inguruan, ez bada noizbehinka metro-inurritegi honetatik kanpora ateratzen diren horientzat baizik». Alegia, muturreko egoera honek suposatuko luke artifiziala, arrotza, ez berdea den guzti-guztiak lurpean beharko lukeela, baita gure bizite-giek ere (Roger, 2007).

Mutur horren eta begirada teknokratiko, pragmatiko era-batekoaren tarteko egoera baten beharra dago. Hots, zintzo-tasunez ingurunea ulertzen duena, beharrizanak inposatzen ez dituena, kosta ahala kosta garapenaren izenean lurraldea iraultzen ez duena eta makillaje berdez apaindutako iraulpen honen egokitasunaren goraipamen zinikorik egiten ez duena. Hots, paisaian eta ingurumenean gizakiak duen eta izan duen eragina onartzen duena. Alegia, eragin horrekiko sentsibilitatea piztearekin batera, kalte-ordainei aurrez neurri egokia hartzen dien paisaia-teoria eta ideologia landu beharra dago, diskurtso merke eta justifikatzaileak, berdezaleak finean, alboratuz.

Bibliografia

- Alonso, A. G. (2011): “Los muros de los accesos a Bilbao se cubren de color para suavizar el impacto del hormigón”, Deia. Noticias de Bizkaia, 2011/06/11/.- Del Tredici, P. (2010): “Spontaneous Urban Vegetation: Reflections of Change in a Globalized World”, Nature and Culture, 5(3), 299-315.- Herrera Gallastegui, M. eta Campos Prieto, J. A. (2006): Panpa-Lezka (Cortade-ria selloana) Bizkaian, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo.- INTERBIAK & BIZKAIA (2005): Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea: Bizkaiko Errepideen Lurraldeko Plan Sektoriala aldatzeko plangintza proiektua: laburpen txostena = Variante Sur Metropolitana: proyecto de planificación para la modificación del Plan Ter-ritorial Sectorial de Carreteras de Bizkaia: documentode tesis, Interbiak, Bilbo.- Roger, A. (2007): Breve Tratado del Paisaje, Biblioteca Nueva, Madril.- Zárate, C. (2011): “El Bilbao metropolitano más verde”, Deia. Noticias de Bizkaia <http://www.deia.com/2011/04/16/bizkaia/el-bilbao-metropolitano-mas-verde> [eskuratua 2012ko urriaren 26an].

º Maider Uriarte arkitektoa da eta UPV/EHUren Euskara eta EleaniztasunekoErrektoreordetzaren doktoratu aurreko ikerketa-beka onuraduna.