Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Patronos
Colaboradores
Instituciones públicas
Aurkibidea
1. LENBUR Fundazioaren historia laburra
2. LENBUR Fundazioa datuetan, Museoak eta zerbitzuak
3. “Chillida lantoki: Artea eta Industria”.
4. Gipuzkoako Burdinaren Ibilbidea.
5. Lanaren Memoriaren berreskurapena.
6. Burdinaren Ibilbidea Pirinioetan. Europar Ibilbidea
1. LENBUR Fundazioaren historia laburra.
Legazpiko Udalak, 1997. urtean, LENBUR bezalako proiektu
handi bat kudeatzeko zailtasuna zela eta, irabazi asmorik
gabeko Fundazioa eratzea planteatu zuen. Horrela ba,
LENBUR Fundazioa jaio zen Legazpiko Udalaren eta
Corporación Patricio Echeverria, S.A., Cie Automotive S.A.,
GKN Driveline Legazpi, Urola , Zorrotz eta Eduardo
Chillida bezalako pertsonalitateen eskutik eta Urola garaiko
Mankomunitatearen, INEM, Diario Vasco, Kutxa bezalako
enpresen lankidetzari esker. Geroago, beste enpresa batzuk
gehituko dira: Goiber, Construcciones Metálicas Urretxu,
U.Z. S. Coop., Teledonosti eta Punto Radio, ZUM, Soroa
Arquitectos, EKEI eta Inasmet Fundazioa bezalako
fundazioak, gaur egun TECNALIA, eta Ilinti bezalako
erakundeak.
Ondare Kultural-Naturala eta Burdinaren industria
bistaratzearen helburuarekin jaio zen Fundazioa. Burdinaren
Industria, kultura identitatearen ikurtzat eta kanporako
proiekziorako elementutzat hartuta, garapen ekonomiko
sozialari laguntzeko asmoz. Ondare Industriala gure
iraganaren parte dela, gure identitaearen atal garrantzitsua
dela gizarteari ulertarazten dihardugu buru belarri. Industria
aztarnak gorde eta berreskuratu behar direla eta
memoriaren parte direla.
20 urte hauetan zehar, Fundazioak, gure iragan
industrialaren parte izan diren elementuen berreskurapen
eta ikerpen lanak bultzatu ditugu, hainbat museo sortuz. Lan
hauek, instalazioen, makineriaren, testigantzen, altzarien,
planoen, argazkien, koadroen eta dokumentazioaren bilketa
handia ekarri du LENBUR Liburutegi Teknikoa eta Dokumentazio
Zentroa sortuz; Gipuzkoako Lanaren Memoriaren eta Ondare
Industrialaren erreferente bilakatuz.
LENBUR Fundazioak “Burdin Harana – Legazpi” eskaintza
kultural-turistikoa martxan jarri du. Hemen, gizakiak, naturak
eta burdinak bere memoria daukate bi ibilbideren bitartez:
“Burdinolen Ibilbidea” eta “Langileen Ibilbidea: 50.
Hamarkadan egun bat”. Produkto turistiko honen baitan, 25
milioi eurotik gora inbertitu dira eta 350 pertosnei baina
gehiagori eman die lana 1997-2017 urteen artean. Nahi
publikoak eta pribatuak batzen jakin duen proiektua da hau eta
Euskadi, Estatu zein nazioarte mailako foroetan kokatu
gaituena, 15 Europar Proiektu baino gehiagotan parte hartu
dugularik.
Gaur egun arte 400.000 bisitari baino gehiago izan dituen
proiektua da hau. Orain dela 20 urte inork ez bagintuen
bisitatzen ere.
2. LENBUR Fundazioa datuetan, Museoak eta zerbitzuak
• Kultura Ondarearen eta Industria Ondarearen ikerketan,
hedapenean, berreskurapenean eta eskuratzean 25 milioi
euro baino gehiago inbertitu dira instituzio eta entitateen
laguntzari esker: Eusko Jaurlaritza, Europar Batasuna,
Gipuzkoako Foru Aldundia, INEM eta Kutxabank.
• Ekimen pribatua eta publikoa Ondare KUlturalaren proiektu
baten inguruan batzea lortu da, 18 entitatek parte hartu
dutelarik, bai pribatuak zein publikoak.
• LENBUR proiektua egunez egun mantentzea, ez litzateke
posible gure lankide, patronatukide eta lagunen
laguntzagatik ez balitz; eta subbentzioei esker. Hauen
artean, ohiko gastuen %55 suposatzen dute, gainerako %45ª
Fundazioaren aktibitateari esker mantentzen da.
. LENBUR Fundazioak, orotara, 17 proiektu kudeatzen ditu.
14.000 m2 kudeatzen ditu, gure historia eta kulturarekin
uztartuta guztiak. Fundazioak jabegoan dituen 6 eraikinek
10.800m2 ko azalera osatzen dute.
. Hurrengo zerbitzu, museo eta ibilbideak kudeatzen ditu:
Museoak:
Euskal Burdinaren Museoa
Artzantzaren Ekomuseoa
Ogiaren Txokoa
1950. Langileen etxebizitza
1950.ko Eskola
1950.ko Kapera
Mirandaola Burdinola.
Chillida lantoki.
Zerbitzuak:
Mirandaolako Turismo Bulegoa.
Museoko Denda
Taberna-Jatetxea
Liburutegi Teknikoa eta Dokumentazio Zentroa
Bikuña Jauregikoerabilpen anitzeko Aretoa
Ibilbideak:
Burdinolen Ibilbidea
Langileen Ibilbidea LENBUR-ek parte hartzen dituen Ibilbideak:
Gipuzkoako Burdinaren Ibilbidea.
Pirinioetako Burdinatren Ibilbidea.
• “Burdin Harana” marka turistikoa da eta bertan “Burdinolen
Ibilbidea” eta “Langileen Ibilbidea” barneratzen dira.
Honetaz gain, beste 3 Ibilbidetan parte hartzen du:
Eskualdeko bat, Herrialdeko beste bat eta Transpirenaika
den beste bat.
• Urte hauetan zehar, LENBUR Fundazioatik 25 ikertzaile pasa dira, ikerketarako 20 beka eman dira eta 11 liburu editatu ditugu. • 1.900 monografia, 220 espezializatutako aldizkari eta 10.000 argazkitik gora dituen Dokumentazio Zentro bat eratu dugu.
• Industria Ondarearen eta industrializazioaren inguruko 2.600
erregistro eta burdinolen inguruko 10.000 aipamen inguru
dituen artxibo espezializatu bat daukagu.
• Industrializazioan zehar ohiko bizitza nolakoa zen azaltzeko
6.000 objektu baino gehiago dauzkagu.
• LENBUR Fundazioaren ondareari egindako partikularren zein
enpresen 200 dohaintza.
• Dibulgazio esfortzu etengabea egiten dihardugu, 10 azoka,
22 erakusketa, foiletoen 25 edizio eta 20 kartel.
• Etengabeko presentzia komunikabideetan.
• Europako 15 proiekturekin sinatutako akordioek, Europara
irekitako proiektua bihurtu dute LENBUR Fundazioa.
• Egindako lanak, 400.000 bisitari ekarri ditu Legazpira, Fundazioak sortutako proiektua ezagutzera.
• Urte guzti hauetan zehar, Fundazioak kontratatutako 350
langileek pisible egin dute LENBUR Fundazioak martxan
jarritako proiektuak aurrera eramatea.
• Ondarearekiko dugun konpromezuan aurrera egin dezagun,
90 entitate eta erkundeekin lankidetzan aritu gara: 15
herriko erakunde, Euskadi mailako 38, Estatuko beste
komunitateetako 21 eta atzerriko 16.
• Hasiera hasieratik, LENBUR-ek hurrengo Europar Proiekturen
babesa jaso du:
– Resider (1995-96-97-98).
– Europako Fondo Soziala (1994-95-96-97-98-99).
– FEDER (1997-98-99-2000-01-02-03).
– Raphael (1998-99).
– Kultura 2000 (2001-02).
– Euskadi Aquitania (1998-99-2000).
– Eusko Jaurlaritzaren mugaz bestaldeko lankidetza eta lankidetza interregionala. (2001-02-04).
– EREIN (2002-06).
– Lurraldeen arteko lankidetzarako programa España-
Francia- Andorra 2007- 2013. Pirinioetako Burdinaren
Ibilbidea- PiriFerro.
• LENBUR ha recibido siete premios:
– Habitat II, Nazio Batuak (1998).
– Euskadiko Turismo Saria, Eusko Jaurlaritza (2002).
– Ohorezko mentzioa, Europar Kontseilua (2004).
– Montblanc Saria (2007) (metalikoan).
– Turismo Klaitateari Q (2007).
– Menció Premis CAT Turismo (2007).
– Bai Euskarari Ziurtagiria. Zerbitzua Euskaraz (2007-
2008).
– Urteko Protagonista, Punto Radio, Turismo kultural
kategorian(2008)
Eduardo Chillidak zituen hainbat asmo, Legazpin bihurtu ziren
egia, Patricia Echeverria S.A. enpresan. Bere arte lanak
herritar guztiek gozatu zezaten, geroz eta obra handiagoak
egiteko beharra somatu zuen, horretarako, industria astunaren
laguntza beharrezkoa egin zitzaion. Horrela ba, bere
estudioaren ixiltasunean sortutako artelanak, gero forja
industrialaren laguntzaz ikusi zuten argia.
Bere garaian Patricio Elorzaren Paper fabrika zen eraikinak bi
mundu ezberdin ezagutzeko aukera ematen digu: Industria
mundua eta Artea. Erakusketa espazio bihurtuta, Eduardo
Chillidaren obraren bi alderdi garrantzitsu lantzen ditu;
burdina eta papera. Alde batetik, bisitariek, dimentsio
erraldoietako eskulturak egiteko behar den makineria gertutik
ikusten du eta bestetik, papera grabatzeko behar diren
prentsen bitartez, elementu honek eskultorearengan izan duen
garrantzia ikus dezakegu.
3.Chillida Lantoki: Artea eta Industria
Proiektu honek, Gipuzkoako Burdinaren Ondarea
garatu eta promozianatzea dauka helburu, aisialdi
kultural eta turismo produktu integratu bat sortzeko
asmoz.
Ibilbide honek, Gipuzkoako burdinari lotutako ondare
baliabideak sustatzeko aukera da, baliabide hauen
erabilpen arrazionalean oinarrituta, inguruarekin
adeitsua eta barne produktua turismoari eta aisialdi
kulturalari lotutako zerbitzuen eraketaren bidetik
handituz.
Bi helburu bete nahi dira Ibilbide honen bitartez:
industria paisaien, elementuen eta aztarnen zaintza
alde batetik eta bestetik, Lurraldean ekonomia
onurak sortzea: 3. Sektorea garatzea, lanpostuak
sortzea…
“Burdinaren Ibilbidea Gipuzkoan” Industria
Ondarearen kontserbazioa, herdapena eta
berreskurapena lanetan diharduten proiektuen marko
amankomuna izan nahi du.
4. Burdinaren Ibilbidea
Gipuzkoan
LENBUR Fundazioaren nahia da, Lanaren Memoria
berreskuratzea eta horretarako, pertsona guztien Memoria
berreskuratu behar da: enpresariak, teknikoak, sindikalistak,
baserrietatik lantokietara joan behar izan zuten langileak,
beste lekuetatik gurera etorri ziren langileak, emakumeen
papera lanaren ikuspegitik… Oraindik nagusi askoren bumuietan
islatuta dagoen meomria da, baina hmendik gutxira desagertu
daitekeena.
Euskadin bizi ziren aldaketa sozial eta industrialak ezagutu
zituzten pertsonak elkarrizketatzea da helburua. Estamentu
eta jatorri ezberdinetako pertsonak hain zuzen ere.
Fundazioak bilatzen duen helburua, Euskal Autonomi Erkidegoko
bizilagunen testigantzak berreskuratzea, ikertzea, kontserbatzea,
herdatzea eta erakustea da. XX mendeko (1920-1960 urteen artean
bereziki) lan eta gizarte arloko informazioa eskainiko diguten
pertsonak hain zuzen, eta, elkarrizketa haun datu base bat
sortzea.
Fundazioaren Dokumentazio Zentroaren parte bilakatuko da
artxibo hau eta, Gizarte Zientzien arloko hainbat disziplinek
erabili ahalko duten ikerketa tresna izango da.
Informazio honen zati garrantzitsu bat Euskadiko Industri
Kulturaren Museoan erakutsiko da. Museo hau, esan bezala,
Patricio Elorzaren Papertegian kokatzea aurreikusia dago.
5.Lanaren Memoriaren berreskurapena
LENBUR Fundazioak, Industria Ondarearen hedapenean,
berreskurapenean eta berrerabilpenean duen
konpromezua dela eta, beste entitateekin elkarlanean
dihardu Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen dinamizazio,
kudeaketa eta hedapen lanetan.
Pirinioen lurraldea, burdin mineralean aberatsa den
aldetik, siderurgian tradizio luzea duen lurraldea da.
Aktibitate honek, ekonomiaren sustatzaile, testigantza
ugari utzi ditu. Basogintzak, meategiek eta bestelako
eraikinek aztarna handia utzi dute paisaian zein
herrietan.
Proiektu honek hainbat museo eta Kultura zentro
barnebiltzen ditu: Kudeaketa, ikerketa eta hedapen
lanak koordinatzeko; Ondarearen inbentario amankomun
bat eratzeko eta dibulgazio tekniko eta kulturaleko
produktuak sortzeko eta publikoari hurbiltzeko
helburuarekin. Sare honen lehendabiziko ekimena,
kalitatezko zerbitzu eta arreta eskainiko dituen
Burdinaren Ibilbide bat sortu nahian, toki bakoitzeko
azpiegiturak hobetzea izan da.
Burdina haritzat hartuta, “Pirinioetako Burdinaren
Ibilbidea” osatzen duten 3 estatuetako, 5 lurralde
ezberdinetako 10 instituzioek, Ondare Industrial eta
Aurre-Industriala babesten eta hauen garrantzia
azpimarratzen egiten dute lan.
Gaur egun, Ibilbide honek, burdinaren historia
ezagutzeko aukera ematen digu. Ibilbidea osatzen duten
toki bakoitza ezagutuz, bisitariek, Industria Ondare hau
hobeto ulertzeko aukera daukate: meategiak,
txondorrak, burdinolak, langileen habitat-a, burdinez
egindako elementu arkitektonikoak edota eskultura
garaikideak…
2004an, proiektu honek Europar Kontseiluaren Ohorezko Aipamena lortu zuen, Europako Ibilbide Kulturala izendatuz.
Helburu nagusitzat, hedatzen jarraitu eta antzeko haria eta helburu berdintsuak dituzten beste Ibilbideekin
elkarlana jorratzea daukagu.
7. Burdinaren Ibilbidea
Pirinioetan. Europar Ibilbidea
Itinerario Europeo: Ruta del
Hierro en los Pirineos
Luis Chillida Belzunce. Aurelio González García
LENBUR Fundazio-ko Lehendakaria LENBUR Fundazio-ko Patronatuko Idazkari Nagusia