30
POETRY V Erruduna Nahi izanez gero, poemak abes daitezke. Hona hemen soinua: Poetry V - Soinua.mid Testuak eta argazkiak: X. Galarreta Lege-gordailua: SS-1023/06

POETRY V - Euskaltel › xgalarreta › artxiboak › 91_liburua.pdf · ardi beltza mendian erabat galdua (bis). 24 Ama natura dugu denetaz jakintsu berak ez dakienik oraino ez da

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

POETRY V

Erruduna

Nahi izanez gero, poemak abes daitezke. Hona hemen soinua:

Poetry V - Soinua.mid

Testuak eta argazkiak: X. Galarreta

Lege-gordailua: SS-1023/06

2

Gaueko argi horiak malenkoniatsuakbeste garai bateko oroitzapenetannahasita datozkit denak burrunbarangaldu naiz betiko-ta labirinto honetan (bis).

3

Aingeru olerkaria zeri begira hago?Begiz ikusten denak hiri ez dik balioHire sekretuak irakatsi gaurkozArima begiduna hori bai emankor (bis).

4

Euri-egun urrunak nire bihotzeanlo dagoen umea sehaskan bezalanorabait joanda ere zaituztet eramanamultasun berberaz, galtzeko beldurraz (bis).

5

Bide txiki eta handiak galtzen amaigabefortunatu zaiguna begi aurretik kentzenharantzago dagoena auskalo zer ote denbihotza dugu bipil aurre egiteko prest (bis).

6

Herriko erremintari, langile petoalanabes guztioriek bai lagun leialakHitz egiteko gauza izango baliraalperrak izutuko euliak bezala (bis).

7

Horraino jaitsiz gero, ez dakit nik noraagertu behar dudan hemendik gutxirabaina kontuan hartuz nire lanbideabaietz iritsiko naiz hortik infernura (bis).

8

Gure begi aurrean daukagun suteakura balitz bezala garbitzen du arima.Gizon xumea izanik niri ez zait inportaerabat kakaztuta zerura iristea (bis).

9

Neguko zuhaitz beltza paisaian biluzikesan altu eta ozenki, nork horrela zaitu utzi?Zurekin izan duen antzeko errukierabiliko dut nik baita ere harekin (bis).

10

Alutxo birtuala kutsatugabeazurekin izan ditut amets ugariakaurkitu ez nuena errealitateanasebetetzeraino eman dit telebistak (bis).

11

Nondik etortzen zaigun inspirazioamixterio guztietan ez da makalenaoraintxe etorri zaidan ideiak bururaChaplin delakoarekin egin du bidea (bis).

12

Urrutiko Gabonak neuzkan erdi ahaztuta,baina ustekabean horra oroitzapen bat.Burutik oinetara kordokatu egin nau:lanbrotik aterata pinuko argiak (bis).

13

Bizitzeko denboran itxoiten genuendistira handiko zerbait –eta ez horren xume–;bizitzako kontuak bizi apaltasunezheriotzako atea zeharkatu baino lehen (bis).

14

Lehen edo berandu iristen da une batzorion mota guztiak galtzen direnean.Gutaz gera daitekeen oroitza bakarra:lekuz kanpo dagoen halako ikuspena (bis) .

15

Dantzariak han-hemen begien bistatikargizariaren antza denei zaie itsatsi;berrogei urteetako giro urrun batetikeskapatu direla ematen dit niri (bist).

16

Partidaren ostean isiltasuna datokiaz jaun ta jabe, amaitu da dena;baina zelai horietan gertatu izan diraeuskaldunon bataila zirraragarrienak (bis).

17

Gogogan dut antzinan harrizko bideaklohizkoekin batera ziren nagusiak.Alderatzen hasita ikusten dut zera:bide guzti-guztiak doaz Erromara (bis).

18

Musikaren bidean sartu nahi duenakprest egon beharko luke gogor lan egitera.Hor lekurik ez dago alperrontzientzat.Pikutara doazela hortera guztiak (bis).

19

Gabonak heldu dira, opari-garaia,saia gaitezen gogor birziklatzen dena;bestela iritsiko da Olentzero egunaeta ekarriko digu errauts-lantegi bat (bis).

20

Fruitu debekatua garai guztietanexistitu izan dela egia baino ez dahortik jaten duena dago galbideanta jaten ez duena... ze gizarajoa! (bis).

21

Ipurdi loriosua, liluraz beteazugatik zer egingo ez nukeenik ez dabizia emateraino bultzatzen nau grinakbiziotik aldentzeko beranduegi da orain (bis).

22

Sorgin-etxe batean hura zen gertatubaina bizitakoa ez zait ba damutu;bizitzako uneak ez badira lantu,sorgin baten besoetan behar dira pasatu (bis).

23

Kalearen gorrian, nintzenaren bilahalaxe dut buruan nire gaztaroa:hamaika jostorratzez arima josiaardi beltza mendian erabat galdua (bis).

24

Ama natura dugu denetaz jakintsuberak ez dakienik oraino ez da asmatudakigula ustetan jartzen gara harroputzkonturatu orduko a ze nolako huts! (bis).

25

Plazer-iturri dugu masturbazioamasturbatzen ez dena hori bai ergela;geratzen zaigun plazer azkenetakoaez diezazula kendu Inkisizioak (bis).

26

Udazkenak jarri du gugan begiradata bihotz-bihotzean sentitu dut mina;eguzki-egun alai, argitsu, luzeakez alde egin ni hemen bakarrik utzita (bis).

27

Zuhaitzak ikusita artegatu egin naizdoakabe-itxura horixe sartu zait barrura;itomin edo angustia korapilatutaurtaroaren erru, seguru izango da (bis).

28

Baserri zahar-maitea, sendo-erorgaitzabetirako eraikia mendiak bezala;zu ez zara hor inork ipini zuenabaizik-eta natura beraren zatia (bis).

29

Parkeko bakardade horretan ibilizez hasi orain galdetzen ea nengoen pozik;inork ez du gustoko bakardade-usainikez dago besterikan, euts gogor goiari (bis).

30

Telebista pizturik sentitzen naiz alaikonturatuko ez banintz errealitateaz;plastikozko paisaia aurrean edukitairuditzen zait niri zinezkoa dela (bis).