15
Aspaldi dela, urrutiko herri txiki batean, etxe abandonatu bat omen zegoen.

Txakur galdua

  • Upload
    zizurki

  • View
    214

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Txakur galdua

Aspaldi dela, urrutiko herri txiki batean, etxe abandonatu bat omen zegoen.

Page 2: Txakur galdua

Egun batean, txakur txiki bat, eguzkitik gerizatu nahian, etxeko ate-zulo batetik barrura sartu zen.

Page 3: Txakur galdua

Txakurtxoa astiro-astiro igo zen oholezko eskailera zaharretik gora. Goraino iritsi zenean, aurrez aurre zegoen atea erdi irekita ikusi zuen.

Page 4: Txakur galdua

Poliki-poliki sartu zen gelara.

Page 5: Txakur galdua

Eta harrituta geratu zen, gelaren barruan hamiaka txakurtxo baitzeuden. Adi-adi begiratzen zioten, berak begiratzen zien moduan.

Page 6: Txakur galdua

Txakurtxoa, Txakurtxoa, apurka-apurka-apurka, apurka, buztanari buztanari eragiten eta eragiten eta belarritxoak belarritxoak tente tente jartzen hasi jartzen hasi zen. zen. hamaika hamaika txakurtxoek txakurtxoek gauza gauza berbera berbera egin zuten.egin zuten.

Page 7: Txakur galdua

Eta berriz harrituta geratu zen txakurtxoa, hamaika txakurrek irribarre eta zaunka egiten ziotela ikusi zuenean, bera ondoko txakurrari horrela egitean.

Page 8: Txakur galdua

Txakurtxoa gelatik atera zenean pentsakor geratu zen:

“Hau bai leku atsegina. Sarritan etorriko naiz txakurtxo hauek bisitatzera”.

Page 9: Txakur galdua

Handik denboratxora, beste kale-txakur bat sartu zen etxe hartara.

Page 10: Txakur galdua

Baina lehenengo txakurtxoa ez bezala, txakur hau, gelako beste txakurrak ikusi zituenean, beldurtu egin zen, haserre begiratzen baitzioten.

Page 11: Txakur galdua

Ondoren, marmar egin zuen eta beste txakurrek ere marmar egiten ziotela ikusi zuen. Zaunka beroa egin zien eta beste txakurrek ere zaunka egin zioten.

Page 12: Txakur galdua

Txakurtxoa pentsakor atera zen gelatik:

“Hau bai leku ikaragarria. Ez naiz gehiago etorriko”.

Page 13: Txakur galdua

Etxearen aurrealdean kartel zahar bat zegoen:“HAMAIKA ISPILUEN ETXEA”.

Page 14: Txakur galdua

“MUNDUKO AURPEGIAK GUZTIAK DIRA ISPILU”

Zure aurpegia ezin duzu aldatu, bai, ordea, zure aurpegiera.

Zure jarrera eta sentimenduak besteengan proiektatzen dituzu.

Page 15: Txakur galdua

Bizitzaren gauzarik ederrenak ezin dira ikusi edo

ukitu,bihotzak sentitzen ditu.

Zure aurpegia ezin duzu aldatu,bai, ordea, zure aurpegiera.