20
Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Metodologia berriei buruzko gida bizkorrak

proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntzaren metologia zertan datzan azaltzen duen dokumentua euskarara itzulita

Citation preview

Page 1: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Metodologia berriei buruzko gida bizkorrak

Page 2: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 2

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza © Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzuak osatu du dokumentu hau, eta lizentzia batekin dago argitaratuta.

Creative Commons Aitorpena-Ez komertziala- 2.5. lizentzia berarekin partekatu.

Askea zara honako hauek egiteko:

obra kopiatu, banatu eta publikoki komunikatzeko

obra eratorriak egiteko

Betiere, honako baldintza hauek beteta:

Aitorpena. Egileak edo lizentzia-emaileak zehaztutako moduan aitortu behar dira obraren kredituak (baina ez haren babesa daukala edo bere obraren erabilerari babesa ematen diotela pentsatzeko moduan).

Ez komertziala. Obra hau ezin da erabili helburu komertzialetarako.

Lizentzia berarekin partekatu. Obra hau aldatu edo eraldatuz gero, edo eratorritako obraren bat sortuz gero, honako

lizentzia honekin baino ezingo da banatu sortutako obra.

.

Obra berriz erabiltzean edo banatzean, argi utzi behar dira obra honen lizentzia-arauak.

Baldintza hauetakoren bat aplikatu gabe utz liteke, baldin eta egile-eskubideen titularraren baimena lortzen bada.

Lizentzia honetako ezerk ez die kalterik egiten egilearen eskubide moralei, eta ez ditu haren eskubideak murrizten.

Page 3: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 3

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

EDUKIEN AURKIBIDEA

1. Zer da Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza?

2. PBLIren ezaugarriak

3. PBLIren plangintza. Orientazio didaktikoak

4. Prozesuaren garapena (ikasleak)

5. PBLIren ebaluazioa

6. Bibliografia

Page 4: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 4

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

1. ZER DA PBLI?

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza (PBLI) beste izen batzuekin ere bada ezaguna: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza eta Proiektukako Ikaskuntza. Ikasketa-metodologia honetan, ikasleei eskatzen zaie, talde txikitan jarri, eta egoera jakin batean agertzen diren premiei erantzuteko proiektu baten plangintza egiteko, proiektua sortzeko eta ebaluatzeko.

Ikaskuntza honetarako, ezinbestekoa da ikasleek hainbat informazio-iturri eta diziplina

erabiltzea; hain zuzen, arazoak ebazteko edo egiazki garrantzitsuak diren galderei erantzuteko beharrezkoak direnak (Ikerketa eta Hezkuntza Garapenerako Zuzendaritza, Monterrey).

Ikaskuntza-teknika hau

erabiltzeko, garrantzitsua da hainbat gaietako irakasleen arteko koordinazioa; hartara, proiektu berean, ikasleek irakasgai askotako ezagutzak aplikatu beharko dituzte, eta gainera, eraikitzen dituzten ezagutza berriek egitura koherente eta osotu bat eratuko dute. Ondorioz, ikaskuntza-teknika honek konstruktibismoan dauka bere oinarria (Piaget, Vigtsky, etab.). Horren arabera, pertsonok dagoeneko baditugun ezagutza eta eskarmentuetatik eraikitzen dugu ikaskuntza, eta sarri askotan, parte-hartze aktiboari edo gainerakoekiko elkarreraginari esker.

Moralesek (2007) dio ikaskuntza ardatz duen irakaskuntzak rol aktiboagoa eskatzen

diola ikasleari, bere ikaskuntzari begirako konpromiso eta erantzukizun handiagoa eta bere ikaskuntza-estiloan oinarritutako ikuspuntu sakona. Egileak, ondoren, aldaketa horiek euren kasa etorriko ez direla nabarmendu du, baizik eta “geu, irakasleok”, garela “geure eskaera eta eskakizunekin, geure eskolen ezaugarri eta giroekin eta ikasleei aurkezten dizkiegun ikaskuntza-aukerekin” ikasleek gerora lan egingo duten eta ikasiko duten moduan, eta baita onartuko dituzten konpromisoetan ere, eragina izango dugunak. Litekeena da ikasle talde batean gaiari begirako batere motibaziorik ez duten pertsonak egotea, ikasteko eta ahaleginean jarduteko batere gogorik ez dutenak, etab.

Bada, PBLI eta pareko metodo aktiboei esker, aukera gehiago daude ikasle horiek

ikasteko motibazioa eta ilusioa eta gauzak ongi egiteko gogoa izatea1.

1 Ikasleengan oinarritutako irakaskuntzaren ondorioak aztertzeko, gomendagarria da Biggs, J.-ren

Calidad del aprendizaje universitario (2005) liburua; zehazki, I. atala: “Cambiar la enseñanza

universitaria”. 19-28. orr. Argi eta garbi erakusten du nola ikasketei begira inolako interes eta igurikapenik

ez duen ikasle batek modu nabarmenean hobetu dezakeen bere ikasketa-errendimendua eta -kalitatea,

irakasleak ikasleetan oinarritutako metodologiak erabiltzen dituenean.

Page 5: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 5

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

PBLIk, teknika didaktikoa den heinean, honako gaitasun hauek garatzen ditu (de

Miguel, 2005):

- Analisia - Sintesia - Ikerkuntza - Ezagutzak eta prozedurak beste

testuinguru batzuetara eskualdatzea

- Pentsamendu kritikoa - Banakako eta taldeko

erantzukizuna - Informazio-iturri ugari erabiltzea - Ahozko eta idatzizko adierazpena - Talde-lana - Plangintza, antolamendua

- Erabakiak hartzea

Metodo honekin, ikasleek hasieratik bertatik taldean lan egin behar dute, eta aurkeztutako egoera konponduko duen proiektu bat garatu beharko dute, jardunaren plangintza eginda, zereginak banatuta, ikertuta, zerikusia duten testuinguruak aztertuta, finkatutako plana garatuta, izan daitezkeen ondorioak ebaluatuta, arrakastak aurreikusita, etab. PBLIk une oro eskatzen du ikaslea aktiboa izatea, ikaskideekin elkarreraginean jardutea, iritziak, ideiak, teorikoak eta aplikazioak erkatuta, oinarria eta justifikazioa dauzkaten adostasunetara iristeko. Ezagutza gehiago sortzeko asmoz ezagutzaren gaineko gogoeta egitea, beraz, metodologia honen ardatz nagusia da.

Page 6: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 6

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

2. PBLIREN EZAUGARRIAK

PBLI teknikari dagokionean, honako ezaugarri hauek dira nabarmentzeko modukoak:

Ikaslean eta haren ikaskuntzan oinarritutako metodologia da. Ikasleak modu autonomoan egin beharko du lan talde batekin, eta egoeraren arabera, premia jakin bati (edo proposatutako egoera bati) erantzun bideragarria emango dion proiektu bat aurkeztuta amaituko den ikerketa-lana egin beharko du.

Planteamendu erreal bat dauka abiaburuan.

Horri esker, ikasleek ikasteko gaiei begira duten motibazioa handituko da, eta euren etorkizuneko lanpostuan izan ditzaketen zailtasunak edo egoerak ezagutuko dituzte.

Ikasleak bere ikaskuntzarekin eta

lantaldearenarekin duen konpromisoa handitzen du. Konpromiso honekin, norbanakoak zein taldeak jarraituko duen prozesuari begirako eta lortuko duten produktuaren kalitateari begirako erantzukizuna handituko da.

Komenigarria da garatu beharreko proiektua

proposatzean, hainbat arlo kontuan hartzea; hartara, teknika honen diziplina arteko izaera indartuko da. Ikerketa-arlo ugariren arteko lotura honek dagoeneko eskura dituen ezagutzak eta ezagutza berriak “osotasun” koherente batean egituratzeko aukera ematen dio ikasleari, lanbide-jarduna gauzatu ahal izateko. Era berean, taldean lan egiteko aukera ematen die irakasleei, horiek ere etengabe ikasten eta hobetzen ari baitira.

ZER DESBERDINTASUN DAUDE PBLIREN, AOIREN (ARAZOETAN

OINARRITUTAKO IKASKUNTZA) ETA KMREN (KASUAREN METODOA) ARTEAN?

Itxuraz, hiru metodologia horiek antzekoak dira. Eta badute antzekotasunik; izan ere, hiruretan arazo bat, egoera bat edo kasu bat (konplexuagoa edo ez horren konplexua) baita abiapuntua. Alabaina, jarraitzen dituzten prozesuak eta garatzen edo indartzen dituzten gaitasunak ez dira parekoak. Ikasleek aurkezten dituzten produktuak ere desberdinak dira. Hona hemen, zehaztasun handiagoarekin, hiruren arteko desberdintasunak.

Page 7: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 7

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Alderatu beharreko ezaugarriak

PBLI KM AOI

Deskribatutako

egoera

Erreala. Komenigarria da hainbat diziplina kontuan hartzea.

Erreala

Erreala edo fizkiozkoa

Beronen analisia

Banakakoa edo taldekakoa, hasieratik bertatik.

Segida: Banakakoa/talde txikia/talde handia/talde txikia

Hasieratik, taldekakoa; baina banakako lanaren fase batekin, gerora taldean eztabaidatzeko.

Egoeraren edo arazoaren

ezaugarriak

Ez dago irtenbide egoki bakar bat.

Ez dago irtenbide egoki bakar bat.

Ez dago irtenbide egoki bakar bat.

Informazioa

Egoera aurkeztu, eta ikasleek informaziora jo eta hura osatu behar dute, proiektua gauzatu ahal izateko.

Gehientsuenetan, beharrezko informazio guztia aurkezten da.

Oro har, ikasleek osatu behar dute informazioa, irakasleari galdetuta.

Irakaslearen

zeregina

Talde bakoitzaren lan-plangintza gainbegiratzea eta aztertzea. Taldeekin bilerak egitea, tutoretza-orduetan. Aurrez aurreko eskoletan, taldeen premiak asetzea. Ebaluatzea.

Eztabaidaren bitartez, aurretiko ezagutza eta sortutako ezagutza gidatzea. Ebaluatzea.

Informazioa bilatzeko tutore-lana eta konponbide-prozesuko orientazio-lana egitea. Ebaluatzea.

Ikasleekin

elkarreraginean egotea

Aurrez aurreko saioetan, zalantza- eta ikasketa-kontuetan orientazioa eskaintzea. Tutoretza-saioetan, talde bakoitzari jarraipena egiten zaio.

Ikasleei eta lantaldeei arreta eskaintzea. Guztia batean jartzeko lana gidatzen du.

Talde bakoitzari bere aldetik eskaintzen zaio tutoretza-lana.

Lantokia

Denbora gehiena, ikasgelatik kanpo.

Oro har, ikasgelan eta irakastorduetan.

Oro har, ikasgelatik kanpo.

Produktua

Fase guztiak bilduko dituen proiektua. Talde bakoitzak ikaskideen aurrean aurkeztu beharko du bere proiektua.

Prozesu osoaren ondoren, ikasleak edo talde txikiak (irakasleak erabaki moduan) jarraitutako prozesu osoari buruzko txostena egingo du, eta ateratako ondorioa azalduko du.

Talde txiki bakoitzak arazoaren irtenbidea aurkeztuko dio irakasleari. (Komenigarria da talde bakoitzak ikaskideen aurrean ere azaltzea bere irtenbidea).

Saioak

Aldakorra. Baina, oro har, hilabeteak behar dira. Proposatutako gaien eta arazoen arabera.

Saio bakarrean edo batzuetan lan daiteke.

Eskola-saio eta tutoretza bat baino gehiago.

I. taula: PBLIren, KMren eta AOIren arteko desberdintasunak.

Page 8: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 8

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

3. PBLIREN PLANGINTZA. ORIENTAZIO DIDAKTIKOAK

PBLI metodologia erabiltzea erabakitzen duten irakasleek honako alderdi hauek hartu behar dituzte aintzat:

Ikasleek, proiektua gauzatuta, lortuko dituzten helburuak. Proiektua gauzatuta eskuratuko dituzten ezagutzak. Proiektuak landuko dituen gaiak.

Inork ez ditu ezagutzen irakasleek eurek baino hobeto irakasten dituzten gaiak; eta

ondorioz, ezta proiektua gauzatzea edo kasu bat edo arazo bat ebaztea proposatzeko unerik onena zein den ere.

Proiektu bat gauzatzeak badu bere konplexutasuna, horregatik, denbora eskatzen

du; agian, beste metodologia batzuek baino gehiago. Konplexutasun hori dela tarteko, batez ere azken mailetan erabiltzen da. Dena den, hasieratik bertatik ikasleei irakasten bazaie ikerketaren bitartez edo taldeko lanaren bitartez ezagutzak eskuratzen, noiznahi erabili daitezke proiektuak, baldin eta lortu nahi diren helburuekin eta garatu behar diren edukiekin bat badatoz.

Litekeena da, alabaina, PBLI aplikatzen den lehenengo aldietan, ez eskuratzea espero zen emaitza. Hori gertatzea ez da harritzekoa; baina eskarmentu horietatik, nola ikasleek hala irakasleek etorkizunean izan ditzaketen zailtasunak konpontzeko baliagarria izango duten informazioa aterako dute.

Aldez aurretiko kontu horiek aintzat hartuta, hona hemen proiektu baten plangintza

egiteko faseak:

1. Proiektua definitzea: zerikusia duten irakasleek, lehenengo fase honetan, helburuak, jakintza-arloak, iraupena (jardunaldi-orduak), azken aurkezpenerako data... finka ditzakete. Adibide gisa, honako taula hau erabili daiteke.

Zerikusia duten arloak eta irakasleak

Helburuak Eskuratu beharreko ezagutzak

Iraupena Aurkezteko data

- Moduak Onartzea (MO)

- Adimen Artifiziala (AA)

Teorikoki “akatsen diagnostikoari (inprimagailuetan, garbigailuetan, motorretan, etab.)” buruzko aplikazio bat garatzea.

MO: Estatistika-sailkatzaile bayestarra. Datuak metatzeko teknikak. AA: Ezagutza irudikatzeko teknikak. Arrazoiketa-ereduak, ziurgabetasun-neurriekin.

1. lauhilabetekoa

2008ko maiatzaren 31

II. taula: “Proiektua definitzea” fasearen adibidea.

Page 9: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 9

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

2. Eginkizunak definitzea: ikasleek aurkeztu beharko dutena zehaztea (zalantzak

edo ziurgabetasun-egoerak saihestearren) eta emaitza partzialak emango diren adieraztea. Komenigarria da, azken proiektua aurkeztu aurretik, ikasleek lan txikiak aurkeztea; batez ere, akatsak saihestearren eta sortzen diren hutsak zuzentzen joateko.

Aurkeztu beharreko lanak Datak

1) Jardute-plana 2008ko martxoaren 5a

2) Tarteko txostena, ikerketaren garapena bilduko duena

2008ko apirilaren 10a

3) Proiektua aurkeztea 2008ko maiatzaren 31

4) Proiektuari buruzko proba

2008ko ekainaren 10a

III. taula: “Jarduerak definitzea” fasearen adibidea.

Jarduerak definitzeari dagokionean, interesgarria da, halaber, ikasleek egin beharreko aurrez aurreko saioei eta tutoretza-saioei buruzko hasierako plangintza osatzea. Hala, aurrez aurreko zenbat saio egingo dituzten (orduak zehaztuta) eta zenbat tutoretzatara eta noiz joango diren adierazi beharko da.

Irakaslea Taldeaa Data/Ordua

1. irakaslea

(Moduak Onartzea)

1. taldea Ots. 18. 10:00etan Mar. 17. 10:00etan Mai. 12. 10:00etan

3. taldea Ots. 18. 12:00etan Mar. 17. 12:00etan Mai. 12. 10:00etan

5. taldea Ots. 19. 10:00etan Mar. 18. 10:00etan Mai. 13. 10:00etan

7. taldea Ots. 19. 12:00etan Mar. 18. 12:00etan Mai. 13. 10:00etan

2. irakaslea (Adimen Artifiziala)

2. taldea Ots. 18. 10:00etan Mar. 17. 10:00etan Mai. 12. 10.00etan

4. taldea Ots. 18. 12:00etan Mar. 17. 12:00etan Mai. 12. 12:00etan

6. taldea Ots.19. 10:00etan Mar. 18. 10:00etan Mai. 13. 10:00etan

8. taldea Ots.19. 12:00etan Mar. 18. 12:00etan Mai. 3. 12:00etan

1. irakaslea eta 2. irakaslea

Talde guztiak. Aurrez aurreko saioak

Ots. 11 eta 14. 11:30ean Mar. 6 eta 27. 11:30ean Api. 3 eta 17. 11:30ean Mai. 7 eta 21. 11:30ean

IV. taula: Tutoretzak banatzeko adibidea.

Page 10: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 10

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Ikasleek ohartu behar dute proiektua gauzatzeko prozesuan laguntza eta babesa

dutela. Horregatik, tutoretzek bi abantaila nagusi dituzte. Batetik, irakasleek hamaika gauza ezagutu ahal izango dituzte: ikasleek ematen dituzten aurrerapausoak eta egin ditzaketen akatsak (azken horiek gutxitzeko, batez ere), taldekideen parte-hartzea, erabiltzen ari diren ikuspegi teorikoa eta praktikoa, helburuen lorpena, etab. Eta, bestetik, ikasleek une oro euren burua lagunduta eta babestuta ikusiko dutenez, zereginari begira motibazio handiagoa izango dute, eta ikasketak uzteko aukerak txikitu egingo dira.

3. Beharrezko baliabideak definitzea: ezinbestekoa izango da ikasleei proiektua

gauzatzeko erabili beharko dituzten materialei buruzko oharrak ematea. Besteak beste, liburuak/artikuluak, Internet, programa espezifikoak, etab.

Liburuak/Artikuluak

(oinarrizkoak) Internet Programa

espezifikoak

- Borrajo, D. eta beste. "Inteligencia Artificial, Métodos y Técnicas". CEURA argitaletxea. Madril. 1993. - Gómez, A. eta beste. "Ingeniería del Conocimiento". CEURA argitaletxea. Madril. Espainia.1997. - A. Webb. Statistical Pattern Recognition. Wiley. 2002.

- Moduak Onartzeko eta Irudien Analisirako Espainiako Elkartea.

http://decsai.ugr.es/aerfai/index2.p html - Adimen Artifizialari buruzko Iberoamerikar Aldizkaria

http://www.aepia.org/revista/

- Microsoft Word. - Osagarri moduan, MS.Visio erabili ahal izango da, diagramak, etab. egiteko.

V. taula: “Beharrezko baliabideak definitzea” fasearen adibidea.

4. Ebaluazioa: Gomendagarria da irakasleek argi eta garbi zehaztea zein diren ebaluazio-irizpideak; izan ere, ebaluatzeko moduaren araberakoa izango da ikasleek ikasteko izango duten era. Moralesek (2005) dioenez, esperotako ebaluazioa da ikasleek ikasteko duten moduan eragin handiena duena. Helburua da ikasleek ez dezatela ikasi soil-soilik irakasgaia gainditzeko, pertsona gisa eta euren lan-ingurunean arrakastaz jardungo duten profesional gisa garatzeko baizik. Ikuspegi honi dagokionean, hona hemen proiektuei begira lantzen den ikaskuntza ebaluatzeko adibide egoki bat:

Page 11: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 11

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Ebaluazioa, ehunekotan

Ebaluazio-irizpideak

Jardute-plana……………% 10

Tarteko txostena, ikerketaren garapena bilduko duena…………...% 15

Proiektua eta bere aurkezpena………% 35

Beste jarduera batzuk.…………% 25 (Tutoretzak, autoebaluazioa, errubrikak, etab.)

Proiektuari buruzko proba...………….. % 20

Prozesuaren ebaluazioa -Lan-plangintzarekin eta tutoretzetan jarraitutako prozesuarekin bat datozen lana eta lan-aurkezpenak. -Aurkeztutako produktuen ebaluazioa. -Autoebaluazioa eta taldekideen ebaluazioa. -Taldeko lankidetza eta komunikazioa. Ahozko aurkezpena -Proiektuarekin lotutako ezagutzak. -Ikasle orok gai izan behar du proiektua oso-osorik aurkezteko. -Argitasuna, logika eta ordena, proposatutako irtenbideen aurkezpenean. -Maila ona eta egokitasuna, galderei emandako erantzunetan. Proiektuaren ebaluazioa -Lan-plangintza eta gainerako jarduera guztiak garaiz aurkeztea. -Ondorioen eta emaitzen interpretazioa eta aurkikuntzen eta ikaskuntzen laburpena. -Arazoen definizio egokia, bere irtenbideak eta lanaren kalitatea, finkatutako irizpideekin bat eginda. -Formatua (gramatika, idazketa, akats kopurua). -Proiektuaren puntu garrantzitsuenen ebaluazioa eta ezagutza teorikoak behar bezala proiektuari egokitzea.

VI. taula: Proiektuen ebaluazioari buruzko adibidea.

Iturria: (Honako honetatik egokitutakoa:

www.amcomputersystems.com/AM/archivos/cursos/archivos/drobots/detodos/proyecto.doc)

Komenigarria da ez ebaluatzea soil-soilik azken emaitza. Proiektua gauzatzeko

ikasleek jarraitutako prozesuari ere erreparatu behar zaio; hartara, akatsak saihestu, kontzeptuzko edo prozesuzko zenbait arazo zuzendu, ikaskuntzen orientazioa finkatu, etab. ahal izango dira. Etengabeko ikaskuntza-prozesua, irakasleak berak bideratua, ezinbestekoa da ikasleek aurreikusitako helburuak bete ditzaten.

Alderdi horiei buruzko gogoeta eginda, irakasleek dagoeneko garbi samar izango

dute zertan oinarrituko den proiektua, zein izango diren data giltzarriak eta antolatuko dituzten tutoretzak, nolakoa izango den ebaluazioa, etab.

Hona hemen irakasleak zer beste alderdiri buruzko gogoeta egin beharko duen,

ikasleen ikaskuntza bideratzeko: “gida-galderak”. Horiei esker, euren lan-plangintza osatu ahal izango dute (Zein da arazoa? Zein litzateke egoera ezin hobea? Zer faktorek eragiten dute egoera horretan?, etab.). Era berean, argi eta garbi finkatu beharko dituzte “ebaluazio-irizpideak” ikasleek aurkezten dituzten jarduera bakoitzean. Hori oso baliagarria da ez soilik ikasleentzat, baizik eta baita irakasleentzat eurentzat ere.

Page 12: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 12

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Jarduera

Ebaluazio-irizpideak

Jardute-planaren diseinua

- Hautemandako arazotik abiatuta, lortu nahi diren helburuak definitzea.

- Gutxienez, proiektuaren gaiekin lotutako lau bibliografia-iturri erabiltzea, eta proiektuaren baitan duten erabilgarritasuna azaltzea.

- Sartu liburuak, Interneterako bisitaldiak, artikuluak

- Sartu ekintzen egutegia eta definitu nolakoak izango diren

egitekoen banaketa

- Liburuak, Interneterako bisitak eta artikuluak ere txertatu behar dira. - Eta txertatu, halaber, jardueren egutegi bat; eta definitu nolakoa izango den egitekoen banaketa.

VII. taula: Ebaluazio-irizpideak finkatzearen adibidea.

Page 13: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 13

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

4. PROZESUAREN GARAPENA (IKASLEAK)

Proiektua talde txikitan egitea da ohikoena (4-7 pertsonako taldeak). Alabaina, banaka-banaka ere egin liteke. Talde mota bakoitzak bere abantailak eta mugak izaten ditu. Taldeko lana oso aberasgarria izan ohi da ikasle guztien ikaskuntzari begira; eta, gainera, sozializatzeko, eta inguruneari zein pertsonaren aldaketei egokitzeko beharrezko gaitasun batzuk garatzen ditu. Nolanahi ere, irakasleak eta ikasleak eurak dira helburuak betetzeko modurik egokiena den lan-modua aukeratuko dutenak.

Proiektu bat gauzatzeko lau fase bereizten dira2:

Aurrez aurreko saioak

1. Proiektua ulertzea, eta beronekin lotutako informazioa biltzea.

2.

Proiektuaren

plangintza

egitea.

3. Proiektuaren ikerketa eta garapena.

4.

Autoebaluazioa

- Ebaluazioa

Tutoretzak

I. irudia Proiektuei begira lantzen den ikaskuntza-prozesuaren faseak.

Lehenengo fasean, ikasle taldeak aurkeztutako arazora hurbildu beharko du.

Horretarako, irakasleak aurkeztutako bibliografiara eta arazo zehatza ezagutzeko eta ulertzeko eta zereginari aurre egiteko beharrezkoak dituen baliabideetara jo beharko du. Taldeko bilerak, dokumentu-ikerketa, tutoretzak edo irakasleei egindako kontsultak oso-oso garrantzitsuak dira, fase horretan lantzen dena izango baita gauzatuko duten proiektuaren oinarria.

Bigarrenik, ikasleek arazoa zein den ezagutu beharko dute; hala, jasotako

informazioari esker, taldeak gauzatuko duen lan-plangintza eta taldekide bakoitzaren zereginak eta funtzioak finkatu ahal izango dituzte. Litekeena da, fase honetatik aurrera, ikasleek banaka-banaka egitea lan; era horretan, aurrerago, taldearekin bildu, eta egindako aurrerapausoak hizpide izan, alderatu eta osatuko dituzte.

Hirugarren fasea, berriz, proiektua gauzatzea da, dagozkion elementu guztiekin

(irakasleak zehaztuko ditu). Ikasle taldeak proiektua gauzatzeko beharrezko informazio eta ezagutzak eskuratu ditu dagoeneko.

2 PBLIren faseei buruzko ezin konta ahala eredu daude. Eranskinean horiei buruzko informazioa

biltzen duten estekak daude.

Page 14: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 14

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Azkenik, laugarren fasean, ikasleei eskatzen zaie taldean egindako lana ebalua

dezaten, eta baita (premiazkotzat joz gero) banaka egindakoa ere, lortutako ikaskuntzak, gaien kontrola, taldeko lana, taldekideekin egindako bilerak, etab. aintzat hartuta.

Tutoretzak eta aurrez aurreko saioak izango dira, une oro, ikasleei ikaskuntza-

prozesuan lagunduko dietenak. Hartara, irakasleek orientazioa eskainiko diete, lagundu egingo diete, aurrerapausoak emateko babesa helaraziko diete, lorpenak indartuko dituzte, akatsak zuzenduko dizkiete, etab. Azkenerako, ikasleek ikaskuntza garrantzitsua eta erabilgarria lortuko dute, pertsonalki zein profesionalki garatzeko baliagarria.

Ikaskuntza-teknika honen ahalmen handiena, hain justu, ez datza soil-soilik ikasleek lortzen dituzten kontzeptuzko ikaskuntzetan, baizik eta baita taldeko lana guztiontzat ahalik eta erabilgarrien eta aberatsen izan dadin praktikan jarri beharreko trebetasun eta abilezietan ere. Irakaslearen lana, halaber, taldeen lana orientatzea, rolak banatzea eta gatazkak konpontzea ere izango da (baldin eta beharrezkoa bada horietan parte hartzea).

Prozesuak iraun bitartean, irakasleak berebiziko arreta eskaini beharko die honako

hauei: Ikasleen litekeeneko akats teorikoei, orientazioa emateko eta ikaskuntza egokiak

eskaintzeko asmoz. Talde barnean sor daitezkeen gatazkei, baldin eta ikasleek eurek konpontzeko

modukoak ez badira. Gatazkaren bat behar bezala konpontzen ez bada, azkenerako, lanean eragin kaltegarriak sumatuko baitira. Ikasleek euren arteko liskarrak taldean konpontzea litzateke egokiena; baina modu horretan konpondu ezean, beharrezkoa izan liteke irakaslearen parte-hartzea.

Ikasleek, euren ikasketarekin, jardunarekin eta ahaleginarekin lortzen ari diren aurrerapausoei, euren zereginean adoretu eta indartzeko.

Batere motibaziorik gabeko ikasleei. PBLI metodologiak ikaslearen motibazioa goratzen badu ere, egon daitezke, zenbait faktore direla tarteko, proiektua gauzatzeko motibaziorik ez duten ikasleak. Ikasle horientzat lan nekezagoa izaten da dinamikari egokitzea, eta litekeena da tutoreak eman beharreko orientazio espezifikoagoa behar izatea euren lantaldean eraginkor jarduteko.

Page 15: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 15

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

5. PBLIREN EBALUAZIOA

Proiektua ebaluatzeko ezinbestekoa da bi alderdiri erreparatzea:

Prozesuaren ebaluazioari Produktuaren ebaluazioari

Prozesuen ebaluazioa: taldeko lan-bilerak, tutoretza-saioak, aurrez aurreko

saioak, aurrerapausoak, etab. Alderdi horiek guztiak ebaluatzeko, ezinbestekoa da ikasleen lankidetza. Hala, taldearen errendimenduari buruzko aldian aldiko txostenak, bileren eraginkortasunari buruzkoak, lortutako ikaskuntzei buruzkoak, etab. egiteko eskatu behar zaio koordinatzaileari. Bide beretik, aurrez aurreko saioetan eta tutoretza-saioetan, irakasleak aurrerapausoak, eskuratzen ari diren ezagutzak, arazoari ematen dioten ikuspuntua, etab. erregistratu ahal izango ditu.

Behar-beharrezkoa da ebaluatzera doazen aldagaiak finkatzea (ikasleek ezagutu

ditzaten), zehatz-mehatz finkatu ere. Hartara, hitzartutakotik desbideratzeko eta helburuak lortzearekin eta gaitasunak garatzearekin lotutakoak ez diren beste alderdi batzuk ebaluatzeko aukera saihestuko da.

Adibide moduan, honako ekintza hauek gauza daitezke:

Taldeko bileretako aktak; bertan bildu behar dira, besteak beste, helburuak,

erdietsitako lorpenak, zereginen banaketa, egiteke dauden zereginak eta proiektuaren aurrerapenari begira bileraren eraginkortasuna.

Proiektua amaitzean, ikasle guztiek aurkeztu beharko dute txostena.

Gehienez ere 5 orri izango ditu, eta honako alderdi hauek bildu beharko ditu:

o Proiektuaren defentsa (justifikazioa, bideragarritasuna, egokitasuna...)

o Erdietsitako ikaskuntzak (eskuratutako ezagutzak zehaztu behar dira).

o Garatutako gaitasunei buruzko autoebaluazioa:

Analisia eta sintesia Ezagutzak eta prozedurak

beste testuinguru batzuetara eskualdatzea

Pentsamendu kritikoa Hainbat informazio-iturri ikertzea

eta erabiltzea Ahozko eta idatzizko adierazpena

Talde-lana Banakako eta taldeko erantzukizuna Plangintza eta antolamendua Erabakiak hartzea

Page 16: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 16

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Produktuaren ebaluazioa: produktuak, kasu honetan, ikasleek proiektua gauzatu

bitartean egindako aurkezpenak eta proiektua bera izan dira. Irakasleak eraginkorrenak iruditzen zaizkion irizpideak erabili ahal izango ditu produktuen kalitatea balioesteko. Komenigarria da ikasleek ere izatea irizpide horien berri, euren ikaskuntza nondik nora bideratu behar duten jakiteko. Ebaluazio-irizpideek argiak eta aurreikusitako helburuekiko koherenteak izan behar dute.

Proiektuak ebaluatzean (eta antzeko ezaugarriak dituzten bestelako metodologia

batzuetan) honako errubrika hauek erabiltzen dira3. Errubrika, hain zuzen, aldez aurretik finkatutako irizpide batzuen arabera (berberak

ikasle guztientzat), produktu baten (proiektua, egitekoa, etab.) kalitatea balioesteko puntuazio-tresna bat da. Irizpide horiek hainbat mailatan aurkezten dira, eta ebaluatutako produktuaren arabera osatzen dira.

Hona hemen adibide bat:

Kalitate maila

Irizpidea Oso ondo Nahiko Gutxiegi

Zuzena

Aplikazioak ondo funtzionatzen du kasu guztietan. Ez dut aurkitu inolako akatsik.

Gehienez ere pare bat egoeratan ez du behar bezala funtzionatu programak.

Aplikazioak akatsak ditu etenik gabe.

Sendoa

Aplikazioak “oso trebea ez den” erabiltzaileak egin ditzakeen ohiko akats guztiei eusten die, blokeatu gabe. Ez dut lortu ezergatik esekitzerik.

Nahiko sendoa da. Ez da erraz esekitzen, baina behin edo birritan blokeatu da.

Aplikazioa ez da sendoa, inondik ere. Maiz eskekitzen da, erabiltzaileak datuak sartzean gertatzen diren ohiko akatsekin.

Adiskidetsua

Erabiltzaileak ez dauka inolako zalantzarik, inoiz, aplikazioarekin nola jardun behar duen, zer datu eman behar dituen eta nola interpretatu behar dituen aplikazioaren emaitzak zein mezuak.

Aplikazioak ematen dituen mezuak eta informazioa nahikoak dira ondo lan egin ahal izateko. Alabaina, batzuetan, zer edo nola egin behar dudan zalantza izan dut.

Erabiltzaileak zalantzak ditu, etengabe, aplikazioa eskatzen ari zaionaz; eta nekez interpreta ditzake pantailan ageri zaizkion emaitzak eta mezuak.

Gurearekin erkatuta

Kode hau hobea da. Gurearen antzeko kodea da. Kode hau gurea baino kaskarragoa da.

VIII. taula: Aplikazio baten iturri-kodea ebaluatzeko errubrikaren adibidea.

Iturria: Miguel Valero eta Luis M. Díaz. “Autoevaluación y co-evaluación: estrategias para facilitar la evaluación continuada”.

3 Errubriken gaia sakonago aztertu ahal izateko, Ángeles Blanco Blancoren kapitulua gomendatzen

dugu: “Las rúbricas: un instrumento útil para la evaluación de competencias”, Prieto Navarro, L-k (2007)

koordinatutako La enseñanza universitaria centrada en el aprendizaje liburuaren barnean.

171-188. orr. Gainera, gai honi buruzko bibliografia interesgarria eskaintzen du.

Page 17: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 17

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Morez nabarmendutako ilaran “betetze mailak” daude. Maila horiek bat datoz

irakasleak produktua ebaluatzeko aukeratzen duen eskalarekin. Hona hemen beste adibide batzuk: “Oso ondo, Ondo, Hobetu beharra dauka” edo “Ondo, Onargarria, Hobetzekoa”, etab. Behar bezala ebaluatzeko, hirutik bostera bitarteko mailak behar dira. Maila gehiago jarriz gero, nekezagoa litzateke batzuen eta besteen arteko aldeak finkatzea; ondorioz, ebaluazioa ere konplexuagoa eta zehaztugabeagoa litzateke.

Laranjaz dagoen zutabean, berriz, “ebaluazio-irizpideak” daude. Alegia,

aurkeztutako lanean edo proiektuan ebaluatuko diren alderdiak. Zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa eta bizkorragoa izango da ebaluazio-zeregina.

Azkenik, grisez nabarmendutako espazioa bat dator “deskribatzaileekin”. Hots,

betetze maila bakoitzaren deskribapen eta azalpen labur bat, dagokion ebaluazio-irizpidearekin.

Bitarteko honekin, era guztietako lanak, proiektuak, etab. zuzendu daitezke; betiere,

gogoeta sakon baten ondoren finkatutako irizpide batzuen arabera. Errubrika bat sortzeko, hasiera batean, denbora eta jardun handia behar izaten da. Alabaina, askok jotzen dute ebaluazio-teknika honen erabilerara, denbora dezente aurreztea ekartzen baitu.

Page 18: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 18

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

6. BIBLIOGRAFIA

- BLANCO, A. (2007). Las rúbricas: un instrumento útil para la evaluación de

competencias. In Prieto, L. (koord.). La enseñanza universitaria centrada en el aprendizaje. Bartzelona: Octaedro argitaletxea. 171-188. orr.

- EDUCAR BILDUMA. “Aprendizaje orientado a proyectos”. [Eskuragarri dago hemen:

http://coleccion.educ.ar/coleccion/CD6/contenidos/teoricos/modulo-3/m3-6.html]

- DE MIGUEL, M. (koord.). Metodologías de enseñanza para el desarrollo de

competencias. Orientaciones para el profesorado universitario ante el Espacio Europeo de Educación Superior. Madril: Alianza argitaletxea.

- SISTEMAREN IKERKETA ETA HEZKUNTZA GARAPENERAKO ZUZENDARITZA,

ERREKTOREORDETZA AKADEMIKOA, MONTERREYKO INSTITUTU TEKNOLOGIKOA ETA GOI MAILAKO IKASKETEN INSTITUTUA. (2000). “Las técnicas didácticas en el Modelo Educativo de Monterrey”. [Eskuragarri dago

hemen: http://tecnologiaedu.us.es/nweb/htm/pdf/309.pdf]

- SISTEMAREN IKERKETA ETA HEZKUNTZA GARAPENERAKO ZUZENDARITZA, ERREKTOREORDETZA AKADEMIKOA, MONTERREYKO INSTITUTU TEKNOLOGIKOA ETA GOI MAILAKO IKASKETEN INSTITUTUA. (2000). El método de proyectos como técnica didáctica. [Eskuragarri dago hemen:

http://www.rsu.uninter.edu.mx/doc/marco_conceptual/ElMetododeProyectoscomoTecnicaDidactica.pdf

- Dornisch, M. eta McLoghlin, A. (2006). “Limitations of web-based rubric

resources: addressing the challenges”. Practical Assessment, Research and Evaluation, 8, (14). [Eskuragarri dago hemen:

http://PAREonline.net/getvn.asp?v=11&n=3.]

- Estruch, V. eta Silva, J. “Aprendizaje basado en proyectos en la carrera de

Ingeniería Informática” [Eskuragarri dago hemen:

http://bioinfo.uib.es/~joemiro/aenui/procJenui/Jen2006/prDef0089_70efdf2ec9.pdf

- GALEANA, L. “Aprendizaje basado en Proyectos”.

[Eskuragarri dago hemen: http://ceupromed.ucol.mx/revista/PdfArt/1/27.pdf]

- MARTÍNEZ, F., HERRERO, L., GONZÁLEZ, J., ETA DOMÍNGUEZ, J. (2006). “Project based learning experience in industrial electronics and industrial applications design”. [Eskuragarri dago hemen:

http://www.greidi.uva.es/articulos/EUP_ProjectBased.pdf

- MESA, J., ORTEGA, F., ETA BESTE. “Aplicación de la metodología PBL a la enseñanza de la dirección de proyectos de Ingeniería”. [Eskuragarri dago hemen:

http://www.upm.es/innovacion/inece2007/presentaciones/Aplicacion_PBL.pdf].

Page 19: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 19

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

- MORALES, P. (2005). “Implicaciones para el profesorado de una enseñanza

centrada en el aprendizaje”. [Eskuragarri dago hemen:

http://www.upcomillas.es/eees/Documentos/ense%C3%B1anza_centrada_%20aprendizaje.pdf

- MORALES, P. (2007). “Nuevos roles de profesores y alumnos, nuevas formas de enseñar y de aprender”. In Prieto, L. (koord.). La enseñanza universitaria centrada en el aprendizaje. Bartzelona: Octaedro argitaletxea. 17-31. orr.

- PROJECT BASED LEARNING SPACE. [Eskuragarri dago hemen:

http://college.hmco.com/education/pbl/background.html]

- TIERNEY, R. ETA SIMON, M. (2004). “What´s still wrong with rubrics: focusing on the consistency of performance criteria across scale levels”. Practical Assessment, Research and Evaluation, 9, (2). [Eskuragarri dago

hemen: http://PAREonline.net/getvn.asp?v=9&n=2]

- TIPPELT, R. ETA LINDEMANN, H. (2001). “El método de Proyectos”. [Eskuragarri

dago hemen:

http://www.halinco.de/html/doces/Met-proy-APREMAT092001.pdf]

- VALERO, M. ETA DÍAZ, L. “Autoevaluación y co-evaluación: estrategias para facilitar

la evaluación continuada”. [Eskuragarri dago hemen:

http://oldweb.informatica.uma.es/oa/seminarios/valero/material/autoevaluacion.pdf]

Irakasleentzako baliabide erabilgarriak:

Proiektuak gauzatzearen arabera antolatutako irakasgaiaren eredua:

Roboten diseinua. ITESM (Monterreyko Institutu Teknologikoa eta Goi Mailako Ikasketen Institutua). Guadalajarako Campusa.[Eskuragarri dago hemen:

http://www.amcomputersystems.com/AM/archivos/cursos/archivos/drobots/detodos/proyecto.doc]

Proiektukako ikaskuntzako etengabeko ebaluaziorako ECTS kredituak.

Egileak: Javier García Martín, Jorge Enrique Pérez Martínez, Isabel Muñoz

Fernández (MUP). Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza-metodologia erabiltzean

oinarritutako ikaskuntzaren plangintza egiteko modu bat ispilatzen duen artikulu motza.

[Eskuragarri dago hemen:

http://c3po.eui.upm.es/dmae/Publicaciones/Javier%20Garcia%20Martin%20Modelos%20Investigacion.pdf]

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza darabilen ikastaro baten ebaluazio-

irizpideak. [Eskuragarri dago hemen:

http://www.itesm.mx/va/dide/pdhd_2001/criterios_pol.doc]

Page 20: proiektuei_begira_lantzen_den_ikaskuntza

Hezkuntza Berrikuntzarako Zerbitzua (MUP) 20

2008

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntza

Eranskina: PBLIn gidatzeko bestelako eredu batzuk.

Proiektuei Begira Lantzen den Ikaskuntzarako beste eredu batzuk.

Eredu horiek, batez ere, proiektua gauzatzeko beharrezko informazioaren erabilerari erreparatzen diote.

(Ereduaren izenean sakatuta, horiei buruzko informazio gehiago eskura daiteke).

Irving eredua. Proiektuaren garapena bederatzi pausok osatzen dute: hasi gaiari

buruzko informazioa bilatzeko premiatik, eta segi, prozesuaren zein produktuaren ebaluazioa egin artean.

Big 6 eredua. Michael Eisenberg-ek eta Bob Berkowitz-ek sortutako eredua,

ikaskuntza-prozesua hiru fase nagusitan bereizten duena: egitekoa definitzea, informazioa bilatzeko estrategiak aukeratzea eta informazioa topatzea eta horretarako sarbidea finkatzea. Azken fase honetan txertatzen dira, hain justu, informazioaren erabilera, sintesia eta ebaluazioa.

Osla eredua. Sortu zuen erakundearen izena jaso du. PBLI honako hauetan

banatzen du: ikerketarako prestatzea, bitartekoak eskuratzea, informazioa prozesatzea eta ikaskuntzak eskualdatzea.

Kuhlthau eredua. Ikasle batek egiteko edo ikerketa-proiektu bat hasten duenean,

aukeratutako gaiari buruzko ezagutzak izan bai, baina ezagutza horiek egiteko edo proiektu hori behar bezala betetzeko nahikoak ez direla dioen eredua. Zazpi fase finkatzen ditu, ikasleek proiektua gauzatzeko beharrezkoa duten informazioa irakurri, aukeratu, aztertu, etab. dezaten.

ONDARE ARLOA

Irakasgaia

Moduluko Egitekorako Gaitasun Espezifikoak

Moduluko Egitekoan landu beharreko edukiak

Egitekoaren ondoren espero

diren ikaskuntza-emaitzak

Egitekorako zeharkako gaitasunak

Informazioaren

eta

Komunikazioren

Teknologiak,

hezkuntzan

IKTen bitartez, hezkuntza-

materialak hautatzeko, osatzeko

eta ebaluatzeko gai izatea,

aurrez aurreko irakaskuntzaren

eta irakaskuntza birtualaren

testuinguruetan.

- Testu-, irudi-, soinu- eta bideo-artxiboak prozesatzeko software espezifikoa.

- Ezagutza behar bezala kudeatzeko tresnak eta bitartekoak.

- Informazioaren kalitatea. Sareko informazio-iturrien erabilera etikoa eta egokitasuna.

- Hezkuntza-materialak euskarri

digitalean diseinatzea eta

garatzea.

- Ezagutza eta produktu digitalak sortzen ditu.

- Lan-ingurune eta gailu digitalak

erabili eta kudeatzen ditu, eskolan erabili ahal izateko.

- Multimedia-produktu bat sortzeko

beharrezko elementu guztiak aldez aurretik egituratzen ditu, erabiltzaileentzako baldintzarik egokienetan, testuinguru instituzionalaren arabera eta erreferentziazko inguruaren arabera.

G10.

G11.

Komunikazio-

gaitasuna

garatzea

Euskarazko eta gaztelaniazko

folklore-ekoizpenean,

hizkuntza aztertzeko eta

ikertzeko baliabideak garatzea.

Euskarazko eta gaztelaniazko

folklore-aurkezpenak osatzean,

testu-osaketarako prozedurak

behar bezala egikaritzea.

Euskarazko eta gaztelaniazko

folkloreari buruzko informazioa

bilatzeko eta txostena egiteko

zereginean, taldeko lankidetza

sustatzea.

- Ahozko transmisiorako ekoizpen

tradizionalak: abestiak, elezaharrak, ipuinak, hiri-kondairak eta esaerak.

- Testu-adierazpeneko bitarteko

zaharkituak eta sistematizatuak: errefrauak, esamoldeak, asmakizunak, esaerak eta aho-korapiloak

- Hizkuntzaren ekoizpen

tradizionalen tipologia

baztertzen du, berau osatzen

duten ezaugarriak eta egiturak

identifikatuta.

- Testu-adierazpenerako teknika

menderatzen du, beronen

osaeraren ordenari, ezaugarriei

eta koherentziari erreparatuta.

- Taldearen kooperazio-lanean modu

eraginkorrean parte hartzen du: esleitutako egitekoak onartzen ditu eta bere erantzukizunpekoak diren dokumentuak osatzeko ahalegina egiten du.

G3bis.

G13.

EGILEA URTEA DATU GARRANTZITSU

AK

DESKRIBAP

ENA NABARMENTZEKO ELEMENTU HISTORIKO ETA

TEKNIKOAK

ONDAREAREN HELBURUA DATUAK NON AURKITU DITUZUN

TOKIA HEZKUNTZA-IKUSPEGITIK INTERESGARRIAK DIREN EDUKIAK