17
1 146 ANUE, ATETZ, BASABURUA, IMOTZ, LANTZ, ODIETA ETA ULTZAMAKO ALDIZKARIA PuLunPe 146. ZeNBaKia

Pulunpe 146 azaroa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Pulunpe  146 azaroa

1146

ANUE, ATETZ, BASABURUA, IMOTZ, LANTZ, ODIETA ETA ULTZAMAKO ALDIZKARIA

PuLunPe146. ZeNBaKia

Page 2: Pulunpe  146 azaroa

2 3146 146

Ametzaberri

PulunPek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna Argitaratzailea AmetzA Kultur elKArteA

Pulunpe Sarea: Euskara Zerbitzua, Gurutze, Edurne, Laia, Ainara, Patxi, Goizargi, Inma, Izaskun, Maitane, Alicia, Bakar-txo, Iñigo, Irantzu, Josu, Arantxa, Iñaki, Jese, Maika, Asier, Facebooken parte hartzen duzuenoi, etab... Barkatu aipatu ez zaituztedanoi. emaila: [email protected] honetako kolaboratzaileak: Sareko taldekideez gain, Txurdan. Azala: EstherKoordinatzaileak: lur gil rey eta iosu Martinez urdaci. Tirada 1.600 ale.Inprimategia: Gertu - Maketazioa: Iosu M.U - Lege gordailua: NA 721/93 2015eKo AzAroAren 5An inprimAtegirA bidAliA.

Agur JAunAk

etA AndreAk

Agur t’erdi

dAnAk berdinAk

einAk gire

zuek etA

bAi gu ere

Agur JAunAk

(e)tA AndreAk

Agur t’erdi

hemen gire

Agur dAnAk

Hondartzara heldueta jainko bakarraren izeneanBeren modernotasuna guri ziguten inposatuIndigena hil dute,Kultura hil dute!Hil da! Hil da!Beraien zerbitzura, beren ideien menpeNor bere herrian morroiMendebaldeko kolonoek lorturiko etekinakGure izerdi eta lurretatik lapurtuak izan diraIndigena hil duteKultura hil dute!Orain segiOrain tinkoOrain inperialismoarenOrain aurkaGeure indarrak elkartuta goazen!!

Olerkia

Ekon musika taldEarEn abEsti batEn lEtra

Kartel lehiaketa

mirentxu Garcia, zozketarako egin dugun kartel lehiaketan irabaztun atera zaigu. mirentxu aizarotzen

bizi da joan den hamar urte honetan eta agoizko Gizarte Zerbitzuan ari da la-nean.bi umeren ama.kartelgintzan erabat amateurra da. Hala ere, esan digunez, bere lana dela eta, maiz samar karteltxoak egin behar iza-ten ditu. Horrela animatu omen da le-hiaketa honetan parte hartzera.Zorionak, mirentxu.

Page 3: Pulunpe  146 azaroa

4 5146 146

ERAKUSKETA: Irailaren 15etik Urriaren 15era “Maia emakumeak, duintasunaren koloreak”

Irailak 13, LARRAINTZAR, 19:00: CAN: KUTSA HUTSA dokumentalaren aurkezpena eta Kontuz! elkarteko Patxi Urrutiarekin solasaldia.

IRAILAK 20; 19:00 LARRAINTZAR Jazz instrumental formatu klasikoa (kontrabaxua/pianoa/bateria). Garai desberdinetako jazz konposatzaile handiak gurera ekarri eta gaur egungo ikuspegitik berinterpretatzea da helburua.

Irailak 27 LARRAINTZAR, 19.00: LA DOCTRINA DEL SHOCK pelikula dokumentala, kapitalismo neoliberalak boterea bermatzeko hondamen naturalak, gudak eta beldurra baliatzen dituela defendatzen duen Naomi Kleinen planteamenduan oinarritzen dena.

Urriak, 1,2,8,9,15,16,22 eta 23:

HORMARA

aZaroak 25EmakumErEnGanako indarkEria EZabat-ZEko naZioartEko EGuna

Erakusketakindarkeria matxisten aurkako erakusketa globa-lak

Azaroak 10-30 Larra-intzargo Bentaindarkeria matxistak anit-zak dira. Erakusketa hau osatu da latinoamerikako, Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko erakunde feministen sentsibilizazio eta salaketa kanpainetan erabilitako goiburuekin eta kartelekin . Erakusketan egindako hautaketak, oro har, indarkeria matxista mota ezberdinen forma eta espazio aniztasuna ikusarazten du, gaur egun gutxien ezagutzen diren horiei lehentasuna ema-nez. Era berean, indar-keria egoera horiei aurre egiteko zenbait estrategia azaltzen dira erakusketan.

Azaroak 6 19.00 Larra-intzar

Voces de la madre tierra dokumentalaEHnE bizkaia-k dinamiza-tutako hizketaldia

Hitzaldi honetan Eus-kadiko eta Kubako 16 emakume baserritarrek elikadura burujabetzaren inguruan duten iritzia eta haien bizipenak azalduko dituzte, eta aditu batzuk, besteak beste, ondasunei eta horien pribatizazioari, etorkizunari eta alternati-bei buruz mintzatuko dira.

Azaroak 13

Qué llevamos las mujeres en el bolso?bakarrizketa. inés ben-goa. monólogo15 urtetik gorakoendako ahozko tradizioko konta-kizun eta istorioen bidez, hizlariak emakumeen mundura hurbilduko gaitu, haien beharretara, sen-tikortasunera eta espe-rientzietara. istorio horiek agerian utziko dute nola

moldatzen duten, ant-zeman errazak ez diren inposizio batzuen bitartez, gure nortasuna, amatasu-naz dugun bizipena, biko-tekidearekiko bizimodua, sexua eta buru-argitasun femeninoa. Hauek dira edozein emakumek bere poltsan eramaten ahal dituen isto-rioak.

Azaroak 20

“silencios” liburuaren aurkezpena. topaketa eta elkarrizketa Elo urrutikoet-xea egilearekin, .siltasunak. mendetan, emakume isilaraziak. Emakume kolpatuaren isiltasuna, esklabo bihur-tuarena, bortxatuarena, gutxietsia izan denarena. lau emakumeren kontaki-zunak.

Azaroak 27 19.00 larraintzarPelikula alma salvaje“si tu valor te rehuye, su-pera tu valor”.16 urtetik gorakoendako

HORMARA!

YoutubE WEbGunEan ikusi GurE bidEo HauEk:

azaroan ere:jardunaldi

mikoloGikoakbasaburuan

Page 4: Pulunpe  146 azaroa

6 7146 146

GAURKO GAIA GAURKO GAIA

Landa bizitza aldatzen ari al da?Landa bizitzaren inguruko hainbat film egin dituzte azkenaldian. Baserriaren inguruan, amona-biloba transmisioaren inguruan, emakume pilotarien inguruan... Guk filmetan erakusten duten errealitate hori gurean betetzen den ikertu nahi izan dugu.

baserria bukatzen ari al da? baserri bizitzako baloreak galtzen ari da gazteria? nahiago dute hirira joan? Gizartea benetan aldatzen

ari da? landa bizitza desagertzera kondenatuta dago? Eta abar luze bat…Hiru dokumental hautatu ditugu ikerketa hau egiteko: Amama, 81 amama eta Las Pelotaris. Hauetako batzuen emanaldiak izan ditugu gure

herrietan. lehenengo biek harremana dute, base-rriari buruz aritzen baitira, baina era ezberdinean. Amama filmak baserriaren desagerpenaz aritzen da, gizartearen aldaketaz, baloreen galeraz. bi-garrenak amona eta biloben arteko transmisioaz; emakumeen garrantziaz baserrian, kulturaren eta baloreen transmisioaz… Las Pelotaris, azkenik, emakume pilotariez aritzen da.

ohikoa da amona eta biloba etxe berean bi-zitzea. Hori ere galtzen ari da, eta batzuek, argi denez, ez duzue hori ezagutu. badago

teoria bat hauxe diona: transmisioak belaunaldi bat galtzen du, jauzi egiten du. amonak ez dio ala-bari transmisioa egiten, baizik eta bilobari.Gainera, garrantzitsua da emakumeen arte-ko transmisio hori. Euskal emakumearen ebo-luzioaren ispilu da belaunaldiz belaunaldi transmi-titu dena.

Hala ere, azken belaunaldietan, eten bat ger-tatu dela ematen du, bereziki azken emakumeek baserritik ihes egin dutelako. 81 amama filmak amona eta biloben arteko transmisioa kontatzen du, hauei egindako elkarrizketetan. Guk gauza bera egin dugu, zonaldeko emakumeekin hitz egin nahi izan dugu.

ikerketa soziologiko bat egingo bagenu, kontu-ratuko ginateke etxe gutxitan bizi direla elkarrekin aitona-amonak eta bilobak. Gutxi dira eta beraz transmisioaren etena suposatuko luke horrek. beraz transmititzen dena ez, transmisioa gal-duta, zer galdu dugun galdetu beharko genuke. “baserriaren baloreak” aipatzen dituzte hemen batzuek: lana, elkar zaintzea, elkarrekin egotea, mahai baten inguruan lasai hitz egitea… balio kul-tural handiko jakintzak ere aipatzen dituzte, hau da, bizitzan beharko ditugun gauzen inguruko ja-kintzak: lurra, landareak, animaliak, eguraldia, tresneria…

azpimarratzekoa da, askori, iragana gogora-tzean irribarrea sortzen zaiela aurpegian. oroitza-penek poztasuna ematen dieten seinale.

Baserria desagertzen ari da?

Transmisioa izanen da akatsa beraz?

Galdera hori hartu, eta zonaldetik bueltatxo bat eman dugu gazte zein zaharren bila. Ezberdina da, noski, herri eta baserri bi-

zimodua, baina guk denen ahotan jaso nahi izan dugu erantzuna. jarrera ezkorra nabarmentzen da orokorrean, apokaliptikoa kasik. Hauek dira jaso-tako erantzunetako batzuk:

“Guk iraun genuen, baina gauzak asko aldatu dira. Gu honela bizita pozik gaude, baina gazteak ez”.

“Gaurko gazteek ez dakite eta ez dute jakingo zer den baserri bizitza”.

“Erosotasuna nahi dute gazteek, honek ez du kon-ponbiderik”.

“Egun osoa lanean ematen genuen lehen, jende gutxik nahiko luke horrelako bizimodua orain. Hala

ere, gu ez ginen kexatzen, ongi bizi ginen”.“Hiriak egin du kalte gehien. Lehen hemen elkar-tzen ginen. Orain hemendik alde egiten dute Iru-ñean elkartzeko”.

ikusten denez, gazteei kritika ugari. aldaketa na-baria izan da azken belaunaldietan, eta ematen du atzera bueltarik ez duela aldaketak. baserriaren ikuspegi bukolikoa ere amaitu egin da. Ekonomiko-ki ere zaila da baserri bizitza gaur egun. nekazari eta abeltzainek hala diote, eta ilarregin jasotako erantzun honek ederki azaltzen du egoera:

“Gure gazteek ez dute animaliekin edo lurrarekin jarraitu nahi, beste zerbait nahi dute. Hirikoak dira herrietan eta baserrietan bizimodu ederra ikusten dutenak, baina segituan konturatzen dira lan go-gorra dela. Hala ere, nik ez nuke ezerengatik al-datuko”.

isildua, baztertua egon da denbora askoan emaku-meen lana. lan garrantzitsua izan dela argi dugu denok, eta hori azaleratzeko ekimenak sortu dira

azkenaldian. Horietako bi ekimen: Emakumeen mundu martxa, haziaren garrantzia eta beraz emakume nekazarien garrantzia aldarrikatuz; eta, bigarrenik, landa eremuko emakumeen nazioarte-ko eguna. Gure herrien bizitzari lotuta egon da pilota ere. Frontoia gune maskulinoa izan da orokorrean, bai-na izan dira jokatzen ausartu diren emakumeak ere, eta gaur egun kirol maila oso ona lortzen ari direnak. Hori islatzeko las Pelotaris dokumentala

egin zuen daniel burgi nafarrak.

Guk andrea aldaregia Etxeberria latasako pilotari ohiarekin hitz egin nahi izan dugu:

Noiz hasi zinen esku-pilotan?Irurtzungo taldean hasi nintzen, 7-8 urterekin, eta 12rekin utzi nuen. Bi neska baino ez ginen taldean: amaia jaka eta biok. mutilen aurka jokatu behar genuen beti, nafarroako neska bakarrak baikinen.

Noizbait baztertuta edo baliogabetua sentitu zinen?Ez naiz sekula baztertuta sentitu, ez antolatzaileen partetik ezta taldeko kideen partetik. Hala ere, egia da aurkariek ez gintuztela serio hartzen batzuetan, eta nabaritzen genuen partiduak hasi baino lehen barre egiten zutela. Eta gero, irabazten genienean negar egiten zuten, edo neska batzuek irabazi zie-telako hitz itsusiak egiten zituzten.

Lortu da bi generoak era berean tratatuak izatea?duela urte batzuk utzi nion jokatzeari, baina irudi-tzen zait mutilei garrantzia handiagoa ematen ja-rraitzen dutela, haiek babesten dituztela gehiago.

Nola ikusten duzu etorkizuna, neska pilotari gehiago egonen dira?nire ustez, neska pilotariak ezagutzera emanda, eta pilota mutilen jokoa soilik ez dela erakutsita, neska gehiago animatuko direla.

Emakumeak garrantzia bai, baina isildua ere

Page 5: Pulunpe  146 azaroa

8 9146 146

azaroa Berriakalbisteak PULUNPE

Iruñerriko institutue-tara joan beharra du-ten ikasleek aurten

autobus zerbitzua izanen dute. Basaburuko Uda-lak eta gurasoek koor-dinaturik lortu dute le-henago eskaintzen zena berriz errealitate bi-hurtzea. “Gure bailara eta Iruñea elkartzen di-tuen garraioaren premia ukaezina da”, onartu dute udaletxean, “ikasturte ha-sierako kezka izan ohi da Iruñera ikastera joan be-har duten 16 eta 18 urte bi-tarteko gazteen garraioa”.

Duela urte batzuk bertako gazteendako garraio zer-bitzua bazegoen ere, ikas-le kopurua gutxiituz joan ahala, zerbitzu hori bertan behera geratu zen. Azken urteotan Irurtzungo uda-lak kudeatu du inguruko eskualdeetako gazteen garraioa udalen arteko hitzarmen baten bitartez. “Aurten, ordea, egoera ho-rretan aurkitzen ziren Ba-saburuko gazte kopurua dezente igotzen zela iku-sita, gurasoak eta uda-la elkartu eta bestelako aukerak aztertzen hasi

gara”, esan digu alkateak.

Etorkizuneko apustua, bertan bizi eta lan egiteaBasaburuan duten apustu nagusienetako bat “ber-tan bizi eta lan egin ahal izatea” dela diote, eta horregatik berebiziko ga-rrantzia dauka gazteei hemen bizitzeko eta ikasi ahal izateko erraztasuna bermatzea, “deserrotzea ekiditeko”. Zerbitzu hau berreskuratzea udal honi “ahalegin ekonomikoa” es-katzen dion arren, “merezi

duela” uste dute. Datuei begira jarrita, aurten11 gazte dira, baina espero da heldu diren urteetan kopuru hau igotzea 2020. urte aldera 28 erabiltzai-le izan arte. Udalak azpi-marratu nahi izan digu zerbitzua ez dela itxia , “basaburutar guztion-dako” zabaldu nahi dutela. Bukatzeko, eta oraindik plazak betetzen ahal di-renez, ordutegia ongi ba-datorkie unibertsitatean ikasten ari diren gazteek ere zerbitzua erabiltzera animatu nahi dituzte.

Ikasle gazteen garraio zerbitzua martxan dago Basaburuan

Urteak pasa dira proiektua mahai gainean da-goenetik. Arraizko herri erditik pasatzen den errepidea desbideratzea da helburua,

gaur egun arriskutsua delako eta arazo asko sortzen dituelako.”Egun batzuetan hemen sortzen diren auto ilarak Madrilgoak dirudite”. Tere Huarrizek askotan leihotik errepidean arazoak ikusi eta kalera jaisten da kamioi eta autoak laguntzera: “Gidari askok eza-

gutzen naute jada”.

Kanpaina publikoa abiatu dute “behingoz” desbide-ratze hori egin dadin, “kokoteraino” baitaude. Sina-dura bilketa bultzatu eta sare sozialen bidez bideoak argitaratu dituzte. Sinadurak herriko etxeetan jaso dituzte eta baita alboko poligonoko fabriketan ere, “haiek ere irtenbide bat aurkitzen bada eskertuko du-telako, guztien onurako izango baita”, dio Terek.

Duela 30 urte herriko lursail batzuk eskaini ziren bertatik errepidea pasa zedin baina, oraindik ez da proiektua gauzatu. Herriko etxe bat baino ge-hiagotan zirrikituak sortu dituzte auto eta kamioien kolpeek. Horretaz gain, Terek komentatu digu trafiko dentsitate hori arriskutsua izaten ahal dela bertako jendearendako, “umeak ez dira hortik hurbil jolasean ibiltzen”. Umorez hartu du behintzat Terek egoera, planteatu diogunean jubilatua dagoenez berak ku-deatzen ahal duela trafikoa herrian eta horrela diru-txo fresko bat irabazi...

Arraizko bizilagunek saihesbidea “behingoz” egitea eskatzen dute

Urriaren 25ean zen hitzordua, igandea, goizeko hamaiketatik aurrera. Landa ere-muko Emakumeen Nazioarteko Eguna

ospatzeko, Basandereok taldeak eta Basaburuko hamaika emakumek “primeran” joan zen azoka antolatu zuten. Edurnek esan digunez, “oso balo-razio ona” egiten dute, emaitza eta prozesua “oso ongi” joan baitzen. Jauntsarasko polikiroldegian 20 mahai baino gehiagotan ekimen, proiektu, ne-gozio eta jarduera desberdinak erakutsi zituzten.

Horien artean eta mahai desberdinetan, etxeko andrearen txoko ”sinbolikoa”, nekazaritzaren in-guruko erakusketa, Bilgune Feministaren txokoa, osasun arloko informazioa, ile-apaindegiaren mahaia, “denda gratix” ikusi ahal izan zen, edo-ta Igoako “Caballos del bosque” proiektukoek in-formazioa eskaintzen zuten beraien proiektuaren inguruan, “Re-Read” liburutegikoak ere bertan

egon ziren... Ikastarotxo eta tailerrak ere antolatu zituzten: haurren aurpegiak margotzeko tailerra, Maria erizainak menopausiaren inguruko hitzal-ditxoa eskaini zuen, Aizarozko Oihanek, “Ene kantak” proiektuko ikuskizun txiki bat egin zuen, hiru trikitilarik musikarekin giroa alaitu zuten eta dantzari txikiek ere dantzatu zuten... Goiza laburragoa egiteko, Apeztegiberritik pintxoak eta ardoa ekarri zituzten eta Berueteko Purik gazta.

Laura Gurbindorekin hitz egin dugu bere proiektuen inguruan eta bidean aurkitu dituen zailtasunei buruz:

Sendabelarrekin lan egiten dut, batez ere, eta udazkenean mikologia ikastaroak eskaintzen di-tut. Aspaldi nabil honekin, duela 30 bat urte. Azokara belar-produktuak eramango ditut eta zizak, onddoak eta landareak identifikatzeko zer-bitzua eskainiko dut. Nire kasuan ez dut zailtasun handirik izan. Azoka egitea ongi dago bailarako emakumeen lana ikusarazteko. Oso langileak dira, portzierto.

Mikologia arloan bai aurkitu ditudala jarrera matxistak, ohikoena izan delako gizonak izatea zizak hartu izan dituztenak, hori bai, beti emaku-meak izan dira ziza horiek sukaldean prestatu dituztenak. Horiek dira ez dutenak onartzen, de-magun, lanean nagusia emakumea izatea... Nire proiektuak batez ere eskualdetik kanpo egiten di-tut, hemen ezingo nuelako honetaz bizi.

Emakumeen lehenengo azoka arrakastatsua

Joan zen maiatzaren 24an izan ziren Nafarroan udal eta kontzejuetako hauteskundeak, Nafa-rroako foru hauteskundeekin batera. Hala ere

udal eta kontzeju batzuetan ez zen hauteskunderik izan, ez baitzen inor aurkeztu.Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Espainiako hauteskundeekin batera izanen direla, abendua-ren 20an. Orduan, maiatzean alkatea aukeratzerik

izan ez zenuten herrietan bozketa bikoitza edo hi-rukoitza izanen duzue. Gurean bi udalek alkaterik gabe jarraitzen dute: Lantz eta Anue. Kontzejuak ere ugari dira:-Anuen: Aritzu, Etulain eta Olague.-Basaburuan: Beruete eta Udabe-Beramendi.Imotzen: Goldaratz.-Odietan: Ziaurritz, Gelbentzu, Gendulain eta La-tasa.Ultzaman: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltzabu-ru, Gorrontz-Olano, Iraizotz, Urritzola eta Zenotz. Atetzen kontzeju guztietan egon ziren hau-teskundeak maiatzean.Datuen maitaleendako, Nafarroan 102 kontzeju eta 38 udal geratu ziren maiatzaren 24tik aurrera alkaterik gabe. Aurreko hauteskundeetan, 2011n, 127 kontzeju eta 43 udal izan ziren.

Udal eta kontzejuetako alkateak aukeratzeko bigarren aukera

Page 6: Pulunpe  146 azaroa

10 11146 146

azaroa Berriakalbisteak PULUNPE

Batzuk telebis-tan, beste batzuk e g u n k a r i e t a n .

Denetan gure biztanlee-tako batzuk atera dituz-te gai ezberdinen ingu-ruan solasean. Gehiagotan ere atera gara kanpoko komu-nikabideetan, baina urria bereziki deigarria izan da. Gure biztanle aunitz atera dituzte ildo

eta eduki ezberdinetako egunkari eta telebistek.

TVE (Espainiako Tele-bista publikoa) Arozte-gin egon zen hasteko. Urria erdialdean eskai-ni zuten “Quiero ser el mejor” saioa, eta bertan herri kirolen mundua Espainia osora hedatu zen. Arraroa iruditzen zi tzaien TVEko kideei nola

aizkolari, arpanlari eta abarrek entrenamendu gogorrak egiten dituzten bueltan dirua jaso gabe. Aroztegiko Kañamares familia atera zen berezi-ki saio honetan, euren kirol maitea harrotasu-nez erakutsiz.

Ateztik Imotze-ra goaz. Erasoko bere lantegian agertzen zen

“Zapa” Nafar Telebis-tan. Nafarroako komu-nikabide honek bere lanbidearen inguruan gehiago jakin nahi izan zuen, eta zapaten sortze prozesua grabatu zuten.Ez bakarrik telebis-tan, baita egunkarietan ere. Berriak onddo eta ziza denboraldiari be-giratu zion, Ultzamara etortzen den pertsona kopuru handiari erre-paratuz. Bi orriko erre-portajea egin zuten honi buruz. Azkenik, Diario de Navarra egunkariak La-rraintzarko bentan egin zuten emakumeen to-paketak bildu zituzten. Urriaren 15eko landa eremuko emakumeen egunaren harira, Ce-derna Garalurrek Nafa-rroa iparraldeko hainbat eskualderen topaketa antolatu zuen. Emaku-me ekintzaileen ingu-ruko jardunaldi horien ondorioak bildu zituen egunkariak; bildu ziren 24 emakumeetatik ba-tzuk elkarrizketatu zi-tuzten.

Telebista eta egunkariak guri begira

Hiriberriko semea euskara ereiten

Oso ohikoa den iru-dia da honakoa: etxe bateko txoko

edo sukaldean, pertso-na talde bat tomate eta piper gorrien inguruan, udazkeneko fruituak on-tziratzeko garaia ailegatu den seinale. Landa eremuan oso ohikoa bada ere, hirie-tan geroz eta hedatua-

goa dago praktika hau. Familia artean lan egi-tea ohikoena da, baina lagunartean egiteko ere aukera dugu. Basaburuko Kontsumo Sarekoek, adibidez, taldean egiten dute.

Gurean bigarrengoz aurrera atera den ekime-na da, eta Leitza, Larraun

eta Basaburuko kontsu-mo taldeek elkarlanean egin dute. Tafallako “Za-rra” izeneko nekazariak ekologikoan ekoizten du eta berarekin harrema-netan jarri ondoren, bi lagunen furgoneta hartu eta 1.600 tomate eta pi-per gorri kilo erosi zituz-ten eta 30 familia artean banatu.

“Kalitate altukoak eta merkatu prezioan baino merkeago”. Aste oso ba-teko lana bada ere, urte osorako kontserbak ema-ten dizkizu eta gainera ekoizleari zuzenean eros-ten dizkiezu”. Iaz erosi zuten guztiek batera egin zuten ontziratzea, “baze-goelako jendea ez zekiena nola egin”, baina aurten taldeka egin dute, “erra-zago eta praktikoagoa baita”.

Atuna eta hegaluzeaPiper eta tomateak ontzi-ratzea ohikoena da, baina atuna eta hegaluzea ere etxe askotan prestatzen da. “Ezagun arrantzale batzuen bidez lortu geni-tuen hegaluzeak”, diote kontsumo sarekoek, “eta ostalaritza kooperati-batik ere”, baina aurten bide bitxi bat ezagutu dugu aldizkari honetan: zuzenean arrantzatzea. Gipuzkoa aldeko portu batetik atera eta egun bateko txangoan arra-in hauek arrantzatzeko aukera dago. Logikoa den bezala, arrandegian zuzenean erostea merke-agoa da, baina esperien-tzia “polita” dela esan digu probatu duen batek.Gizartea aldatzen den heinean usadioak ere be-rarekin batera aldetzen diren eredu pare bat.

Kontserbak prestatzeko garaia ailegatu da!

Azken asteotan Belateko tu-neletan errepide mozketak egiten ari dira. Ematen du

amaiera gertu ez duen auzia dela tunelen segurtasuna.Urrian Belatekoa arrisku handiko tuneltzat hartu zutenetik kon-ponketa lanak hasi ziren. Tunel

seguru baten arriskua hirukoiztu egiten dutela jakinarazi zuen Na-farroako Gobernuko txosten batek. Ezaguna zen bertatik igarotzen ziren gidarien artean arrisku hau, baina zeinek nahiko luke mendate-tik joan? Nahiz eta arriskutsua izan tunelak denbora dezente aurrezten

digu, baina askotan haserrea era-gin ere. Gehiegitan gainera, asko izan baitira tunelen itxierak eta mendatetik desbideratzeak.Kamerak jartzea, abisu panelen errebisioa, aireztapen sistema, argi konponketak… egin dituzte azken hilabetean, baina neurri ge-hiago hartu beharko dituzte.Datuak benetan ikaragarriak dira, zenbakiz neurtzen baititu segurta-sun sistemak: Tunel seguruek 1,15 baino gutxiagoko puntuazioa dute, arriskutsu baina erabilgarriek 1,15 eta 1,50 artekoa, eta azkenik, 1,50ekoa baino handiagoa dute-nak arrisku handiko tunelak dira. Belateko tunelaren arrisku datua 3,60koa da.

Belateko tunelak itxi eta ireki

Urte asko da. Bai, urte asko Vicente Barbe-ria Aranguren, Hiriberriko semea hil zela Artazun. Artazura joana baitzen ezkont-

zaz. Eta honen iloba batek idazten digu gizon honen pasadizo bat ZE BERRI hilabetekarian. Bertatik atera dudan ondorioa zera da: Ereiteak merezi duela eta Vicentek erein zuen Artazun. Artikulu polita, hunkigarria, erdiragarria, irakurtzea merezi duena. Hor izanen duzu gure Interneteko orrian: Ametza.eus. Ikus, ateztar baten kontu polit bat ikasiko duzu.

Page 7: Pulunpe  146 azaroa

12 13146 146

azaroa Berriakalbisteak PULUNPE

Iritsi da eguna. Xabi Mercerok azke-nean lortu du Gol-

darazko gaztandegia sortzeko behar zuen dirua. Duela hilabete batzuk eman zuen eki-menaren berri; bere asmoa esnetik deriba-tutako produktu eko-logikoak egitea. Hasi da jada produktuak

ekoizten.43 familia zein norba-nakok jarri dute bere aletxoa proiektuan. Baina Xabi Mercerok dioen bezala, ez da dirua ematea, orain berari dagokio denek jarritako dirua pro-duktuetan bueltatzea. Jogurt, gazta, gazta freskoa, krema… iza-

nen dute laguntzaileek bere dirua bueltan ja-sotzeko.

Produktuak sal-tzen hasi da. Gurean, Jauntsarasko Apezte-giberriko dendan eros dezakegu. Oraindik ere beste hainbat leku-tan salgai jartzeko as-moa du, baina hasiera

baino ez da hau.

Urriaren 17an egin zuen gaztandegiaren inaugurazioa dirua jarri dutenekin. 60 pertsona inguru joan ziren Goldaratza, eta gaztandegia ikusteaz gain, Josean Iturralde Imozko alkatearen oi-lategi ekologikoa ere ikusi zuten, herritik bueltatxo bat eman eta herritik kanpo duten bordan produktuak dastatu zituzten.Laguntzaileen artean, erdiak zonaldekoak dira, Basaburukoak eta Imozkoak. Gustu-ra jan omen zituzten produktuak, eta be-raz, pozik aurreratu-tako diruarekin astero etxean izan ahalko di-tuztelako produktuok.

Behi esnearekin hasi da momentuz pro-duktuak egiten, baina ahuntz esnearekin ere hasiko da segituan.

Aurten, Odietako Euskara Batzor-deak “Hilabete bat,

jarduera bat” ekimena martxan jarri du. Honen helburua, gutxienez hi-labetean behin odieta-rrei euskarazko jarduera bat partekatzeko aukera eskaintzea da. Irailean hasi eta ekainera bitarte, Euskararen Eguna ospa-tu arte, nahi duenak gu-rekin euskaraz bizi eta

gozatzera gonbidatzen zaituztegu !Oraindik jarduera batzuk lotu gabe badaude ere, hau da gure proposame-na, zuen ideiekin aberas-tu daitekeena!

Opilak (taloak) egin eta jatea Eguna: azaroaren 21eanOrdua: 18:00etanLekua: Anotzibarko elkartean

Eskubide hitza oso da argia bere bi osagaiek (esku eta

bide) uztartzen duten esanahian: hitza asma-tu zuenak (Mogelek?) bazekien zertan ari zen. Eskubide hitzak lehen-dabiziko osagaia du esku (lana, laguntza, elkar-tasuna), eta eskubideak lorpen kolektiboak bai-tira, elkarren arteko la-naren (elkartasunaren) bulkada behar dute, elka-

rri eskua emanda lortzen dira. Eskubide hitzaren bigarren osagaia da bide: eskubide bat ez da hala-beharraren adarretatik berez erortzen den ge-rezi gisako oparitxo bat, boterearen plaza diale-ktikoan jokatutako lehia luze baten ondorioa bai-zik.

Eskubidearen defini-zioa ere oso da argia hiz-tegietan: “Gizaki ororen

oinarrizko askatasun eta berdintasuna abia-puntu, dagokiona eska-tzeko, legeak debekat-zen ez duena eta bidezko dena egiteko edo erabilt-zeko ahalmena” (Belztua nirea da).

Gaurko egunak he-rritar mordoa bilduko du dagokiona eskatzera —erabakitzeko eskubi-dea—, gure esku dago! aldarri eginez.

Iritzia

Anjel LertxundiBerria egunkarian

Irudi batean

Crowfounding-ari esker, ekologikoa sortzen

Leporaino beteta, hala egon zen Apez-tegiberriko ganba-

ra, urriaren 3aren gauean ospatutako bertso afa-rian: Lizaso eta Mendi-luze bertsolarien bisita ez zen nolanahikoa, eta hala erantzun zuten 80 lagundik gora. Basabu-rutik batez ere, baina baita Imotz, Ultzama eta Irurtzundik ere hurbil-du ziren Jauntsarasko ganbara honetara. Apez-tegiberrik, Ireber Kultur taldeak eta Basaburuko Kultura Batzordeak an-tolatu zuten ekimen po-lit hau. Apeztegiberriko

neskak egon ziren lan da lan, eskailerak gora eta behera, afari goxoa zer-bitzatzen.

Kubatak, behin-tzat, goiko mahai batean prestatzen zituzten. Bert-so saioa ongi egon bazen ere, hasiera hotz xama-rra izan zela esan digute; baliteke bertsolarietako bat gurera etorri den le-henengo aldia delako. Igoako Angel bertsotan hasi orduko, giroa berotu zen. Gustura zeudenez, goizaldeko hirurak arte geratu zen jendea Leon-tzioren eskusoinua lagun.

Bertso afari arrakastatsua Jauntsaratsen

PulunPe banatzaileekin bazkariaBazkaltiarrak Igoan. Hona hemen zenbait herrietako banatzaileak. Aurten Igoako ostatuan egin dugu bazkaria. Egun ederra, epela, atsegina. Bazkaria ere gisa berekoa izan da.Hurrengo urtera arte.

Odietan “Hilabete bat, jarduera bat euskaraz”

Esku bideari

Page 8: Pulunpe  146 azaroa

14 15146 146

GAURKO GAIA

Familia ugariak gure eskualdean

Hasiera-hasieratik erabaki zenuten 5 seme-alaba izatea edo arian-arian harturiko erabakia izan zen?Ez. argi genuen bat baino gehiago izanen ge-nuela, baina bost arte iristea arian-arian hartu dugun erabakia izan da.

Nolakoa da zuen egunerokoa? Txikienak (2 eta 3 urte) dira lan gehaigo eska-tzen digutenak. Hiru nagusiak independenteago

Lehen baino eskasagoa den bizitza eredua daramaten gurasoekin hitz egin dugu haien egoeraz

Aurreko hilabetean erditu zenuen, zer moduz?dena ongi joan da, eta oso ongi gaude biak. Hiru seme-alabak nahiko jarraian izan ditugu. bitxikeria moduan azpimarratuko nuke aita eta biok hiru anai-arreben hirugarrenak garela. Hala izanda ez da arraroa gertatu dena, nahiz eta ni (María) bi anaia izan eta senarra nesken arteko mutil bakarra izan. ohitzen zara beti jende artean egotera, hala bizi izan gara guk.

Nola izan da zuen prozesua?

lehenengo semea da, egia esan, bizitza aldatzen dizuna, batekin nahikoa da hori gertatzeko... baina egia da ere egunerokotasuna pixka bat zailtzen duela hiru seme-alaba izateak: autoan ibiltzea, etxea... jendeak esaten digu, “a ze animatuak zareten” baina nire ustez seme kopurua baino, nola heziko dituzun da garrantzitsuena. nire kasuan lana uztea erabaki nuen, eta hori jende askok ez zuen ulertu. badirudi zenbait jendek ez duela ulertzen lana denbora batez uztea seme-alabak modurik egokienean hezteko.

Nola izan zen zure familia-prozesua, Ainara?lehenengo semea izan genuenean batasunan liberatuta nengoen eta jaio ondoren areson hasi nintzen idazkari lanean. Familia izatearekin “li-berazioa” utzi nuen, baldintzatuta ikusten bai-nuen nire burua.

Azalduko hori?ikusi nuen lan politikoan banuela baldintzapen hori. Ez nintzen erabakitzeko “aske”, zuzenda-ritza bateko kide gisa nire egoeraren gainetik erabaki kolektibo horiek hartzeko ez nintzen gai. onartu nuen ezin nuela bertan jarraitu. bestetik, betidanik ama izan nahi nuela banekien, baina ez dut ama “bokaziorik”. ama

betirako zara eta beti izango zara ama, baina erlatiboa da. nire bizitzaren beste esparru asko ere oso garrantzitsuak dira: profesional mailan, gizarte mailan eta politika mailan ere. Funtsezko elementuak dira nire bizitzan eta ez dut inoiz hauei uko egingo.

Nola ikusten duzu amatasuna eta militantziaren arteko erlazioa?Ez da amatasuna errazten. militantzia eredua, egituren funtzionamendua, komunikazioa, barne harremanak... aldatu beharko lirateke emakume edo gizon batek lanean edo militantzian lanean egon ahal izateko. betidanik ikusi dugu eta gaur egun ere gertatzen jarraitzen da.

GAURKO GAIA

“Ze kopuru baino, nola heziko dituzun da garrantzitsuena”maria CilVEti Eta miGEltxo urtasun, olaGuEn biZi dira Hiru sEmE alabEkin

ainara armEndariZ Eta mikEl mErina arraratsEn biZi dira Hiru sEmE alabEkin

eta autonomoago bihurtzen ari dira, eta etxeko lanetan laguntzen dute, baina oraindik ere gure ardura behar dute. txikitatik denek laguntzen dute ahal duten neurrian, eta egun batean egiten ez dena hurrengoan egiten da.

Lehengo egunean esan zenidaten jendeak esaten dizuela ea erotuta zaudeten. Zer erantzuten diezue?normalean, galdera baino gehiago baieztapena izaten da, eta ez dago erantzun beharrik. uste dugu norbaitek 5 seme-alaba ditugula ikustean pentsatzen duela lan eta dedikazio handia es-katzen duela, sakrifizioa (nire ohiturak eta zale-tasunak baztertu behar ditut)… dena negatibot-

zat hartzen dute. jakina, lana eta dedikazioa da, baina ez dugu uste horren merezimendu handia dugula. lehen askoz ere baliabide gutxiagorekin seme-alaba gehiago izaten zituzten , eta, orain, arra-roak gara edo albistea 4 edo 5 sema-alaba iza-teagatik.

Zer alde ona dauka etxean horrenbeste egoteak?aspertzearen kontrakoa. Haurrek txikitatik ikas-ten dute bizitza ez dela ni, ni eta ni. ni naiz eta beste guztiak ere. Horrek, jakina, haien arteko haserreak ekartzen ditu, baina dena banatzen eta laguntzen ikasten dute.

PEdro EZkurra Eta andonE iturraldE, urritZolan biZi dira 5 sEmE alabEkin.

“Txikitatik ikasten dute bizi-tza ez dela ni, ni eta ni”

“Nire bizitzaren beste esparru asko oso garrantzitsuak dira ere”

datu batZuk:-NAfArroAN 9.500 fAMILIA ugArI dIrA, ETA %4 dIrA-fAMILIA hAuEN sEME-ALABA BATAz-BEsTEKo, 3,2 sEME dA.-EsTATu MAILAN, %12 IzATETIK, %6,5 IzATErA pAsA dIrA.

Page 9: Pulunpe  146 azaroa

16 17146 146

eskerrik Asko zozketAko

lAguntzAile

guztiei!

xabi

josunE

kristina

Page 10: Pulunpe  146 azaroa

18 19146 146

Martin Echaide,

ASPALDIKO KONTUAK

Erresultado: emaitzaAbarrikatu: desegina, akitua.Kuarta: neurr ia. Eskua zabal-zabala jarr i eta behatz lodit ik behatz txingerraren pun-taraino.

hizpide: hizketa-gaia edo conversación.Hiztegia

ASPA

LDIK

O KONTUAK

marca España. Esaldi hori askotan ibiltzen da azken urte hauetan. nondik datorren kontu hau? Ba, 2012. urtean Espainiako

Gobernuak dekretu bat onartu zuen eta honen bi-dez erdietsi nahi dena zera da: Espainiaren izen ona eta imajina hobetu, bai hemen eta bai kan-poan. Eta horretan ari da gobernua diru batzuk xahutzen.

baina horrek badu kontramarka ere, eta aspal-di honetan Espainiaz astoarenak eta bi entzuten ditugu, batez ere ustelkeria dela, soldaten ttikitzea dela, ...Erresuma honen zera, dudetan jartzen.bai, beti badira, aupatu, goratu, loriatu behar izaten dutenak beren nazioa, beren herria, be-ren inperioa. baina kontrakoa ere izaten da beti, eta bertso hauetan argi ageri da nola ikusten eta

sufritzen zuen gure bertsolari ezezagunak 1832-1839 gerra ondoreneko Espainiako egoera. den-bora hartako markari, kontramarka jartzen dio, beltza eta zorrotza.

Eta 1936ko gerran, berriz ere hor ikusiko ditugu, Frankoren tropetan, karlistak falanjisten itxurake-riaren kontra, hainen ezaguna eta hedatua zen esaera harekin: “arriba España y quietos en la txabola”. jakina den bezala, “arriba España” fa-lanjisten oihua zen eta, dirudienez, oihu bai, baina trintxeretatik kanpora egiterakoan, aurrera jotze-rakoan, beti atzeraka ibiltzen ziren falanjistak. Eta karlistek zabaldu zuten “…quietos en la txabola” hori. oso oso ezaguna egin zen. oraindik ere zaha-rrenek ongi gogoan dute. Eta gure gazte denboran eta, beste hau ere bai: “Españi goatzeko alderdi earra!” lanari ekiteko edo zerbait aurrera ateratze-ko atzeraka ikusten zenean esaten zena.

Eta denendako zerbait aipatu behar bada, hau ere ez nuke gaurkoan aipatu gabe utziko: nire eza-gun edo lagun bati askotan entzun diodana: “Gora Euskadi, eta etzanean geldi!” Horra hor, berriz ere, kontramarka.

Karlisten lehen gerra 1833an, eta 1936an Frankorena. Gerren ondorenak, eta markak eta kontramarkak.

“Bertso zaharrak Etxalekun” azken zenbakian atera nuen. Hor, maketatzeko orduan ez gara oso erne ibili. Patxi Erbitiren fotografia ere nahiko aldrebestua atera zitzaigun. Eta, bik hirua zor, eta hor atera genuen hiztegia ere oker atera zen: Artikuluari zegokiona atera beharrean aurrekoa atera genuen. Barka itzazue huts egiteok. Eta hiru zati zituen gainera, baina tokirik ez hirugarrena sartzeko. Gaurkoan dakargu hirugarrena zatia.Eta hiru zati zituen gainera, baina tokirik ez hirugarrena sartzeko. Gaurkoan dakargu hirugarrena zatia:

Erdaraz bada jota bat esaten duena: “Venga vino con un carroY agua con una burricaQue el carro vaya y vengaY la burrica esté quieta”ardoa zein maite izaten zen adierazten du. jakina, la-nean abarrikaturik eta egarria ere ez zen nolanahikoa izaten askotan eguzki kiskalgarriaren azpian.Gaurko gure hauek astoa ez, kamioia erabili zuten ar-doa ekartzeko. Eguraldi lehorra eta beroa egin zuen uda hartan eta edaria behar, zer nahi duzu! Hala suer-tatzen dira gauzak. arrarasko Otsola, zuri-zuria, era-bat idortua, erabat kixkalia. mendi lanetan berueteko eta ez dakit nongo mutilak lanean; tronkoak arrastaka ateratzen zituzten Otsolako zelaira eta lurra porroka-tu eta hauts bihurtua zen. Hala kontatu zigun behin roque moreno zenak, berueteko Etxeberriko nagusi izandakoak:-“izugarrizko sekatee yun, uda kixkalgarrii. Pentsa, O-tsolan kuarta bateko hautse zioken. ikiaarrii!”roquerekin batera baziren beste 14-15 mutil, alderdi honetakoak denak edo gehienak, pago botatzen eta gero arrastan ekarri eta pilatzen Otsolan.-“Hainbesteko leortia?”-”bai, iñoiz ikusi gabekoa! nik ez dit holakoik izautu”.ba, kontua da, ardoa behar eta, astero-astero gora eta behera ez ibiltzeko, nagusiak kamioia kargatu 1.000 litro ardorekin, eta etorri zela.-”atia kontuk, guk astia’tez ean giñin dena.”-”astie’tez?”-”bai, bai, astie’tez dena. Pentsa’zak, otordu bakotxa ittia txabolia yoaten giñuken eta han iukitzen ziuken prestatuu rantxeroak bakotxarentzat botil bat ardo. Hue hartu eta taka-taka, hustu artio. Hoi, bazkaltzen hastiako. Zuk ez’takizte nolako sekate izan zen hue. ardoa ure bezala sartzen yun”.nonbait kontu hau zabaldu ere zabaldu zen bazterre-tan. Ez da gutxiagorako. orain bi urte edo, berueteko antonio ochotorena, Sagastiko nagusiarekin oihan

kontuetan ari ginela pasadizo hau bera atera zen hiz-pidera eta hara nola esaten digun:“Hori uitziko mugen yun, Almotorron, GmC kargatu ardos, ta astie’tin denak ean! ja, ja, ja!”Otsolan izan edo Almotorron izan, kontu bera dela di-rudi.imoztar horri bezala gertatuko zitzaien hauei ere, alko-holimetroa jarri eta zero alkohol, baina hauek izerditan boteak izanen zituzten. imoztarrak ez dakigu non gor-de zuen alkohola.Gaurkoan markekin hasi gara eta markekin bukatu dugu. baina marka kontu diferenteez aritu gara.

GMC edo jemece kamioa bigarren mundu gerran famatu zen. Guk kangrejoa esaten genion atzean bi ardatz zituelakoaz. Guretako munduko kamiorik hoberena zen, baina gurera orduko zaharkitua zegoen, bigarren eskukoak ziren denak eta aberia (matxura) asko izaten zuten. Ai, gure kangrejo famatuak!

Marca España. Euskadi marka

Irratia: radioBederenik. Gurean, benik (Guk asko mozten dugu)pronuntziatu: ahoskatu, hitzak ebaki.Erbestea: destierro

doinua: tonadaErdietsi: lortu, konsegittuXahutu: GastatuErresuma: reinoLoriatu: Glorifikatu

Markak eta kontramarkakBazekiten lanean... edaten ere Bai

Pasa den hilean izan zen, 24an. Gartzarongo pilota txapelketako partidak ikustera joan nintzen bi imoztarrekin. Horietako batek hala kontatu zigun, nola Berueteko sagardotegi batean afaltzen izan zen adiskideekin eta nola afal ondoren, etxerako bidea hartu baino lehen, alkoholemia proba egin zuten. Denak berdintsu edanagatik ere errasultadoak ez ziren berdinak. Eta, harrigarria, berari ia edan ez balu bezala atera zitzaiola. Hau duk hau edaten jakitea! Eta hala esan nion: hiretako moduko kontu bat agertuko diat hurren PulunPen. Eta hona nik aspaldi idatzia nuen kontua.

Otsolan tonelada bat ardo

Page 11: Pulunpe  146 azaroa

20 21146 146

BERRIKETAN

“Euskara nola ikusten eta bizi dugun da garrantzitsua”

ARDO FREXKOTIK

Kurrinka, marruka, zaunkaka, karaka...

Halakoak omen gara. Saltseroa dena, saltseroa da, ezin gelditu. Hemendik hona dabil, eta hala dirudi dabilela ere Yolanda. Jaiotzez Iruñeko alaba, Anotzibarren duela urte gutxi bizi da. Bere denbora eskolan, guraso batzordean, euskara batzordean eta ziur, beste askotan banatzen du. Berarekin, batez ere, euskarari buruz hitz egin dugu.

Yolanda, odiEtako Euskara batZordEko kidEa Eta larraintZarko institutuko irakaslEa

baZEZakEtEn Eta... badEZakEGu

Hasi aurretik, ze moduz doa eskolako urteurrenaren prestaketa?tira, bagoaz. batzordea osatu zen, eta iaztik jardueren zerrenda prest dago. Ea lanean has-ten garen, ikasturte honetan egin behar ditugu-eta ekimenak. momentuz pankarta handi bat denen artean egin genuen, eskola zahar txiki bat eraiki zen... Horretaz gain, gure ideia da ar-gazki erakusketa eder bat eta bideo antzeko bat

egitea...

Ez zinen hemen jaio. Aldaketa handia hiritik herrira?iruñekoa naiz. auzo desberdinetan bizi izan naiz, eta orain anotzibarren

bizi gara, duela zazpi bat urte. aldaketa handiena se-me-alabak izan genituenean gertatu zen, hor bai izan genuela aldaketa handia... beste motatako aldaketak sumatzen ditut: paisaia ede-rra, bizi duzun lasaitasuna, lekua... baina hori bai, eten-gabe autoan ibili behar ...

Behintzat etxetik hurbil lan egiten duzu, eskolan.bai, eskolan lan egiten dut, baina ez dut plaza finkorik, ez pentsa, laugarren ikas-turtea izango da aurtengoa hemen lanean nagoenetik. “Zerbitzu eginkizunetan” dei-tutako egoeran nago. bere garaian euskaltegi publikoan ikasi nuen euskara lan-esze-dentzia bati esker. oso urte trinkoa izan zen, baina maila ona hartu nuen eta orain “d” ereduan zenbait urtez egon behar dut lanean. Gogora-razi nahiko nuke Gobernuak kendu zuela eszedentzia hori hartzeko aukera, ea berriro indarrean jartzen duten.

Odietako euskara Batzordeko kidea zara...Hasiera batean ez nengoen bertan sartuta, bai-na bileretara joaten hasi eta poliki-poliki sartu nintzen. batzorde horren motorra zena zinego-tzia zen eta oso erraza zen koordinazio lana, baina utzi zuenean, guk hartu genuen errele-boa. mirari Ziaurrizkoa, bakartxo anotzibarkoa eta hirurok gara, orokorrean. bakoitzak bere zeregina du, egia esan haiek dira lan gehien egiten dutenak, eta ni haien laguntzaile gisa na-bil. asmoa da euskararen erabilera bultzatzea, batez ere eskolatik kanpo. Eskolan umeek onar-tzen dute euskaraz erabili behar dutela, baina euskara psikologikoki ikasketekin lotzen dute . Gure helburua da aisialdiko momentuekin lo-tzea, momentu dibertigarriekin lotzea.

Eskolan irakasle zara, nola ikusten duzu euskararen egoera?Guztiok kezkatuta gaude, egia da. irakasleon kezka orokorra da haur-hezkuntza, lehen-hezkuntza eta baita dbHn ere. aurtengo irakas-leon prestakuntza lana kezka horren bidetik joango da: hobekuntza plana hortik joango da, zentroaren kezka hori da, eta batzorde bat sortu da horretarako. Haiek proposatzen dute-na praktikara eramaten saiatuko gara eskolan. leku guztietatik “presio positiboa” egiten badu-gu ea lortzen dugun txikiak motibatzea.

UEMAko azken ikerketak dio herriak erdalduntzen ari direla...Gure eskualdean bailaraz bailara egoera des-berdina da, baina gure bailaran gazteleraz hitz egiten da gehienbat. lortu nahi dugu euskara gehiago egitea kalean, baina nolabait “bihotze-tatik” sartzea nahi dugu, eta horregatik aisial-diari lotzearena. Ez da kontu xumea, askotan gurasoak erdaldunak direlako.

Guk proposatzen ditugun jardueretan na-hiz eta euskaraz egin euskara menperatzen ez duen jendeari begira ere badira. azken finean ez da euskara erabiltzen dugun edo ez, garran-tzitsua da euskara nola ikusten eta bizi dugun.

Euskaltzale zaharra: Paulino Lekuona

Goizuetako idazle bikain eta pentsalari zorrotza den Patziku Perurenari kendu diogu pasarte hau, bere azken liburu ederretik: saski bete

intxaur. Ezalditan bilduak. 143. orrialdea.

Honeraino besteena. Eta gauza gutxi eranste-

ko. Edo anitz. nik, hala ere, gaurkoan, gauza bat besterik ez nuke erantsi nahi: gezurra ote da Pa-tzikuk idatzi duena? Edo funtsean egia ote? Edo erdiskal?

Pentsatzekoa behintzat jarri digu.

HiZtEGia:Lexiko: Hizkuntza bateko hitz multzoa.Ñabardura: antzeko gauzen arteko diferentzia ttikia.

Aztertu: Examinatufuntsean: Muinean (muñean), bihotzean…Erdiskal: a medias.Bortitz: Violento.

“Ez da bakarrik xuxen hitzegite edo idazte kontua, libertatea kontua ere bada. Hizkuntzaren lexiko zabala eta ñabardura ugariak jakitea, iruditzen zaio askori apaindura eta pedantekeria hutsa dela, eta ez da ohartzen hitzen bidez sentitzen, aztertzen, jasotzen eta adierazten dugula garen guzia. Izan ere, itxura kontua baino gehiago, hizkuntza ongi menperatzeak mundua eta mundukoak ongi ezagutzeko oharmena aberastea besterik ez baitu esan nahi funtsean. Giza-tasun osoa pasatzen baita, azken batean, hitzetik. Ez baitugu hitza beste tresnarik, munduaz eta mundukoez ohartzeko eta adierazteko.

Baserritar gutxi dira, hizkuntza bere itxuragatik eta dotoretasunagatik erabiliko dizutenak, baina, segituan nabaritzen duzu, dotore hitz egiten duen edo seminarioan oratoria ikasi duen frailekondo batek baino askoz ere errexago eta zehatzago darabiltela hitza, adierazi nahi du-tenaren ñabardurak hagitz hitz gutxitan eta xuhurretan azalduz.Gaurko gaztea, berriz, gelditu da ez hizkera herritar gorri, eta ez oratoria diplomatiko zuri, kasik kurrinka eta marru besterik egiten ez dakiela”

Hona ekarri izan dugu oraingo euskaltzale zenbait. Eta aurrera ere ekarriko ditugu. baina gerra aurreko euskaltzaleren bat ekartzea ere gustatuko litzaidake. Eta baten batetik hasi behar eta beramen-

diko Paulino lekuna edo lekuona antsorena aipatu nahi nuke. beramen-diko tabernazarrean bizi zen bere andrea dionisia olias arroki eta lau ume ttikirekin. bizibidez, nekazaria zen, eta karteroa. latasatik jauntsa-ratsa ekartzen zuen korreoa.

Hala kontatu zidan behin batean, Pedro aldanondok, bengoetxekoak, Paulinoz: ongi gogoan dut nahiz ttikia izan. Etorri ziren gizon batzuk be-ren fusilekin eta beramendiko bidegurutzean geldiarazi eta balija kendu zioten, nazionalista zela eta. ondoren, zer saltsa ibili zen ez dakit baina izan zela bai. Eta gero, laster, iruñera joan behar izan zuen, fabrika bat zuten Goñi delako batzuk lagunduta.Horrengatik alde egin zuen hemendik. bai, dudarik gabe, euskaltzalea zen eta, nonbait, apezari, don mariano arruitzi, esan zion bere deitura lekuna zela, karekin eta ez lecuna. ape-zak Paulinoren umeen jaiotzetan hala idazten zuen beti, karekin. beste k-rik ez zuen apezak ibiltzen, Paulinoren umeenetan ezik.orain nik jakin nahi nukeena zera da, zer gertatu zen bere euskaltasuna-rekin? Gorde zuen? Eutsi zion? Ez zuen oso erraza izanen, lur lehorrak ziren haiek bihotzeko bere hizkuntzari eusteko. Gerrondo bortitza.

Paulino Lecuona. Ezkontza egunean, 1927. urtea.

Page 12: Pulunpe  146 azaroa

22 23146 146

EKIMENAK

Guztiongatik ezaguna da oinarria: Y for-mako makil edo metalezko hagatxo bat eskuetan duen pertsona batek lur azpian

dagoen ura bilatzen du. Estatus zientifikoa ez badute ere, egia esan duela ehunaka urte, ne-kazariek “radiestesista” hauen zerbitzuak erabili dituzte putzuak egiteko. jose luis martos tafa-llarrak 20 urte baino gehiago darama hemendik hona ur bila. urte guzti hauetan 500 ur-putzu baino gehiago aurkitu ditu eta bere webgunean aurkikuntza tasa %80koa dela dio. Berarekin hitz egin dugu eta azaldu digu gure gorputzak, nolabait, ur “zainak” sentitzen dituela eta horrek muskuluetan erantzun “mikromuskularra” sortzen duela: “Energia jaso eta bidaltzen dugu, natura-rekin konektaturik gaude eta konexio hori maila subkontzientean itzultzen du gure gorputzak”.

martos eta beste hamar lagun lizasoko lan-da eskolan elkartu ziren duela aste batzuk. “oso gustura egon ginen bertan” dio jose luisek: “Prestakuntza ikastaro bat egin genuen. Partai-deei pendulu eta adartxoekin lan egitera irakas-ten zaie, kontuan izanda ez dela beharrezkoa inolako gaitasun berezirik halako praktiketan murgiltzeko. “ikastaroaren aurretik aurre-iker-keta bat egin nuen eta gero partaide guztiek probatu zuten tresnak erabiltzen”. lizasoko landetxe honetan ura aurkitu nahi dute putzu bat egiteko eta “kontent” ze-goen martos, praktikak egin zi-tuzten guztiek ura leku ber-dinean zegoela markatu baitzuten. tafallako za-hori honek jendea ani-

matu nahi du “radiestesia” probatzera, “oso erra-za”, baita. ikastaroan parte hartu zuten guztiek leku berean mugitu zitzaien aparatuak eta bertan eginen dute zuloa, bi ur zainen arteko gurutzean.

badaude beste batzuk praktika hauek zalan-tzan jartzen dituztenak. lagun batek kontatu digu aspaldi Etxalekun ura aurkitu nahi zutela mendiko zonalde zehatz batean eta zahori baten lagun-tza eskatu zutela. bilatzen aritu ondoren pertsona horrek ura altuera jakin batean zegoela esan zien. Zulatu eta bilatu baina aurkitu ez. martos berari galdetu diogu kasu hauen inguruan eta erantzun digu zientifikoki frogatua dagoela praktika hauen balioa eta gaur egun, “kultur mai-la baxuko pertsonak direla zahorien lana sines-ten ez dutenak” .

artikulu hau idazteko in-formazio bila aritu gara eta sarean aurkitu du-gunaren arabera zien-tziak, nolabait, “ideomo-tor efektua” deitutako gorputzaren erantzun bati buruz hitz egiten du: gure buruak sortu-tako mugimendu txiki batzuk dira. martosek, halere, garrantzia infor-mazioaren elkartrukean eta jakinduriaren elkar-banatzean dagoela az-pimarratu du.

Gizartea beti aldatuz doa. Zientzia eta teknologiak beti eboluzioan daude, eta azken urteotan geroz eta azkarrago; halere, badaude zenbait praktika zahar urteak pasa ahala mantentzen direnak. Zahorien lana horietako bat da. Gai eztabaidatsua betiere, Lizason ikastaroa antolatu zuten eta bertara hurbildu zen zahoriarekin hitz egin genuen.

Ur bila makiltxo batzuekinPablo Iraburu zinemagilearekin egon gara bere azken dokumentalaz solasteko. “Walls” (Harresiak) lanak arrakasta izugarria izaten ari da.Ilarregi eta Iruñea artean bizi da Pablo Iraburu. Beno, egia esan gehiago kanpoan egoten da. 50 inguru herrialdetan ibili da kamera eskuan edozein gizarte gatazka grabatzen.

Ilarregitik harresiei begira

Ilarregiko etxea duela 20 urte alokatua zuen bere emaztearekin batera, eta duela 3 erosi egin zuten. “Ilarregin bizitzea da gure he-

lburua, paraje hau ederra da” dio Iraburuk. Hala ere, lana dela-eta Iruñean askotan egon beharra du, eta baita atzerrian ere. Hala ere, bere alabek ere Ilarregin bizitzeko asmoa dute, hiruetatik bat kenduta; azken ho-nek nahiago Iruñea. Mezu zuzen bat helarazi nahi du Iraburuk: “Edozein lan egin daiteke Ilarregin edo beste edozein herritan. Ez dugu zertan Iruñera joan zinemagintza, informa-tika, ingeniaritza edo dena delakoa egiteko. Gaur egun herri batean bizi eta lan egin de-zakegu, eta ez dugu zertan nekazaritzan edo abeltzaintzan aritu behar”.

Ilarregiko bere etxean dauka bere estu-dioa. Hala dio Iraburuk: “Ilarregitik atera da “Walls” filma egiteko ideia, eta Ilarregin egin da produkzioa. “Walls” Ilarregiko produktua da beraz”. Arena Komunikazioa produktoreak ekoiztu du, eta honen parte dira Pablo Iraburu

bera eta Muskizko Migeltxo Molina, filmaren zuzendariak.

Lehenago bi film ospetsu ere eginak dituz-te: Euskal Herrian arrakasta izan zuen “Noma-dak TX”, eta estatu osora zabaldu zuen “Pura Vida”. Oraingoan, “Walls”-ek mundu osora zabaltzeko aukera duela dio. Donostiko zine-maldian estreinatu zuten, “Donostian izatea ikaragarria zen guretzat, eta baita Madrilgo Zineteka aretoan. Orain Amsterdam eta Stoc-kholmen egonen da, abenduan Dohan (Qa-tar)…”

Harresien bi aldeetara begiraEstatu Batuak eta Mexiko, Hego Afrika eta Zinbawe, Espainia eta Maroko, India eta Ban-gladesh. Herrialde hauek harresiek bereizten dituzte, bi aldeetan biztanleak bereizita dau-de. Dokumentalean alde bateko zein besteko bizipenak jaso dituzte, aktorerik gabe, bene-tako pertsonekin, eta elkarrizketarik gabe, haien bizitza bera grabatu dute. “Benetako pertsonak dira, benetako ger-taerekin. Harresiarekin harreman ezberdina duten pertsonak batu ditugu: kontrabandoa egiten duen emakume bat, hego-sahariar tal-de bat, guardia zibil bat… Kuriosoa da ikus-pegi ezberdinak biltzea, bizimodu ezberdinak dira, pentsamendu ezberdinak. Harresirik ez balego oso ezberdina litzateke haien bizitza”.

Elementu bat erabili, nahi dugunaz hitz egiteko“Elkarrizketaren beharraz hitz egiteko txala-parta erabili genuen “Nomadak TX” filmean, elkartasunaz eta bizitzaz hitz egiteko Iñaki Otxoa de Oltzaren erreskatea erabili genuen “Pura Vida” filmean, eta pertsonen inguruan eta sentimenduez hitz egiteko harresiak era-bili ditugu “Walls”-en, hau jakin nahi genuen: zer gertatzen da harresi bat jarri eta alde ba-teko zein besteko pertsonak bereizten ditugu-nean?” Gaia albistegietan dago orain, baina duela 3 urte hasi ziren proiektuarekin. Mundua ge-roz eta harresituagoa dago, geroz eta berei-ziago.Geroz eta gerra gehiago.

BERRIKETAN

Page 13: Pulunpe  146 azaroa

24 25146 146

“Fabrika uzteagatik jendea erotuta nagoela pentsa lezake”

Amaitu da Gartzarongo pilota txapelketa

uztailaren 25ean hasi zen gartzarongo 31. Pilota txapelketa, toki-alai elkarteak anto-latuta. 188 bikotek jokatu dute bertan, eta

hiru hilabeteren bueltan, urriaren 31n amaitu zen txapelketa. nabarmentzekoa iruditu zaigu eskualdeko pelota-riek egindako lana, larraintzarko Gaskuek gazte-txoen kategorien garaipena lortu zuen salaberria bikotekide zuela. bestetik, nabarmentzekoa iriarte igoarrak egindako txapelketa. saratsa bikoteare-kin batera finalera iristea lortu zuen, baina azken partida, partidarik garrantzitsuena, irabazterik ez zuen izan.

Hauek dira finaletako emaitzak:

uMEAK: sein eta Aburuza (oihartzun) 18-10 Mat-teo eta Arbaiza (Naxera-orozko)hAurrAK: oskoz eta Quairan (oberena) 6-18 gartzia eta Minguez (Naxera)GaZtEtxoak: aizkorbe eta apetzetxea (Goizue-ta) 4-18 salaberria eta gaskue (Erreka)gAzTEAK: okiñena eta Irurita (oberena) 14-20 Alberdi eta Aizpuru (Azpeitia-Andoain)hELduAK: Iriarte eta sarasa (Buruzgain-uharte) 12-22 Laso eta Martija (uharte)

KIROlAK

miGuEl anGEl oYarZun, EGillorko biZilaGuna Eta abEltZaina

A zer lasaitasuna dagoen hemen, eh?Hemen jaio, hazi eta hezi naiz, betidanik egon naiz hemen. lasaitasun hau maite dut, halere lanean 8 urte eman nituen arraizko maierren, baina aita jubilatu eta bizitza ereduz aldatzeko momentua ailegatua zela ikusi nuen. aitak esne-behiak zituen, orain nik ardiak ditut.

Zergatik utzi zenuen fabrika?aita jubilatu zenean ez zegoen erreleboa hartuko zuen inor, eta erabaki nuen berriz abeltzaintzara itzultzea. Hona lanera itzultzeagatik, jendeak ero-tuta nagoela pentsa lezake, baina bizitzan gusta-tzen zaizuna egin behar duzu, eta nik gustuko dut bizimodu hau eta, horretaz gain, lehen aipaturiko erantzukizuna zegoen. maierren gustura nen-goen, jende gazte asko ginen, giro ona zegoen eta lagun asko egin nituen bertan. Euskara, adibi-dez, fabrikan egiten nuen asko baztango lankide franko bainituen.

Bizimodu aldaketa latza...Fabrikan lan finkoa nuen, eta ez nuen lanpostu txarra; mantentze-lanak egiten nituen, hori zen gainera ikasi nuena... krisi ekonomikoaren mo-menturik latzenak ziren orduan, bertan kalera-tzeak zeuden... Halere “etxera” itzuli eta nabe be-rri bat egitea erabaki nuen.

Apustu handia ere...bai, eraikin berria egiteko inbertsio handia egin nuen gurasoen laguntzari esker. Handik eta he-mendik ibili nintzen granja desberdinetan ikerketa bat egiten produkzio bideragarritasuna bilatzen eta, azkenean,“Lacaune” arrazako 600 ardi jarri nituen. diru asko mahai gainean jarri behar, ez pentsa ez nue-nik beldurrik pasa... Garai horretan sektorearen egoera ez zen ona, orain hobexeago dago, bizi-tzeko adina ematen du, behintzat. Gustura nago horrela, hau da gustuko dudana, azken finean zu-retzako egiten duzu lan.

Etorkizuna nola ikusten duzu?abuztu bukaeran ezkondu ginen eta orain gure etxea konpontzen ari gara. argi dago bizimodu desberdina dela, astelehenetik ostiralerako lana ez dela hau, baina espero dut posiblea denean pertsona bat kontratatu ahal izatea denbora libre gehiago izateko.

Atezko bailarako txoko urrun batean aurkitzen da Egillor. Bi anaia hona etorri eta jaurerria sortu zuten. Berez Eritzeko kontzejuko baserria bada ere, “pesta propioak” dituela esan digu Miguel Angelek. Estatu Batuetatik eta Mexikotik eztei bidaiatik ailegatu berria harrapatu dugu 32 urteko gazte hau. Duela 6 urte fabrika utzi eta familiaren ogibidea jarraitu zuen.

Iñaxio eta Andoni Gaskue, poz-pozik.

Rallya Ultzama aldean errotzen

anueko udako rallyaren ondoren, ultzaman uda-zkenean egin da. ultzamako lur gaineko 3. Txa-pelketa izan da aurtengoa, eta ematen du rallya

errotzen ari dela gurean, afizio handia baitago.jendetza bildu zen aurten Eltzaburun hasiera zuen lasterketak. 28 auto atera ziren lehiara, eta 26k amaitu zuten. bat atera ere ez zen egin, eta besteak matxura mekanikoa izan zuen. Hau kenduta, ez zen azpima-rratzeko gertaerarik ez istripurik izan. Pozik amaitu zuten gidariek, pozik antolatzaileek eta pozik ere ikusleek. Eguraldia lagun jendetza bildu zen Eltzaburu inguruko bideetan, mitsubishi Evo auto-en nagusitasuna argia izan zen, eta javier izagirre eta Eneko Gomez gipuzkoarrak izan ziren nagusi, laster-keta ikaragarria eginda. ford focus 1.6 kategorian Eltzaburuko Miguel Irai-zotz izan zen garaile. sailkapen orokorra hartuta 13. izan zen, garaileak baino ia 2 minutu gehiago eginda, baina esan bezala, bere kategorian txapeldun.

Page 14: Pulunpe  146 azaroa

26 27146 146

aurten laugarren kanpaina abiatu dute urriaren 21etik azaroaren 8ra bitartean. “hegoalde-ko lur emankorreko produktu goxo eta “mi-

mosoak” hartu eta horren truke uzten ditugun 50 euroak lodosa eta bianako ikastolei eta Erriberako aEk laguntzeko izango dira eta baita “Euskaraz bizi nahi dut” kolektiboaren alde ere.

Ekimenak hasiera xumea izan bazuen ere, den-borarekin sekulako arrakasta izan du. “iaz, adibidez, zainzuririk gabe geratu ginen”, dio Errukik, eskualde-ko bolontarioak. “Hasieran 4 ekoizle ziren eta aurten

21 dira”. harremanak, laguntasuna eta ezagupenak elkartrukatzen dira eta kanpainarekin bukatzeko au-zolan erraldoi bat egiten da kutxa guztiak prestatze-ko. Primerako giroa dago, primerako gosariarekin... iaz ablitasen egin zen. Hunkigarria izan zen”.

Ekimenaren ondorioakErrigorak adar asko dituen zuhaitza da, ondorio anitzak ditu: “Erriberan oso zaila da euskaraz bi-zitzea; gaizki ikusia dago, familiek diru-laguntzarik ez dute... “kostata baina aurrera ateratzen ari dira”, baina denbora aurrera joan ahala, “kaskanteko olio etxeko webgunea euskaraz dago, ablitasko beste ekoizetxe bateko langilea euskalduna da, arronizko olio langileak lizarrako eskolara eramaten ditu se-meak...”

nafarroa oinezen harian, azken urteetan euskal-gintzan sortzen ari den debatearen baitan koka ge-nezake ekimen hau. Egia da oinezek dirutza ekar-tzen duela, baina ikusi beharra dago Errigorarekin jendearen egunerokotasuna indartzen dela, bertako lana eta industria indartzen dela, eredu sostengarri baten alde egiten dela eta euskaldunak indartzen dituzula... iaz 15.000 kutxa inguru saldu ziren, ea aurten 17.000ra ailegatu!

Hegoaldeko euskaldunekin elkartasuna, errigora

Askotan gurean hala sortzen dira gauzak, lagunarteko hizketaldi batean. Hamaika ekimen sortu eta aurrera atera dira herri oso baten elkartasun, laguntza eta auzolan sentimenduari esker. Errigora honen eredu izugarria da. Ideia sinple batek zelako indarra izan dezakeen. Dakizun bezala, Nafarroako hegoaldeko ekoizleak eta bertako euskalgintza laguntzeko kanpaina bat da Errigora. Erriberako produktu goxoak Euskal Herri osoan banatu.

EKIMENAK

629 31 53 32 - 722 766 835 [email protected]

Mantentze-lanak  Instalazioak KonponketakArgi publikoak  Proiektuak   AurrekontuakBoletinak eta Ziurtagiriak

Lizaso

“Gaur 2012ko irailaren 23a da, goizeko seiak dira, eta gure gurasoen logelan nago aulki batean ese-rita, gaixo dagoen gure aita ohean lo dagoen bi-tartean. Ama ondoko logelan dago lo, nire ahizpa Mariarekin, lau anai-arreben arteko txikiena. Hi-labete batzuk dira dagoeneko gure aita ezindurik dagoela, eta hiru emakumeok zaintzen dugu.Aste berean Anaren aita hil da eta Diegok, bere senarrak, abandonaturik utzi du. Bat-batean egoera horri aurre egin behar dio bera bakarrik, indarrik gabe, noraezean, beldur handiz… eta horren ondorioz fisikoki blokeaturik dago. Lanik gabe eta hipoteka batekin, berak ere ezin imaji-natuzko gauzei aurre egitera behartua ikusiko du bere burua”. Etsipenari lekurik utzi gabe, bizitzen jarraitzea erabaki eta lan bila hasiko da bere burua bilatzen duen bitartean. Zeuzkan apurrak saldu eta zerotik hastea erabakiko du amazonasko Cruzeiro do sul herrian, eta han aurkituko du benetan balio due-na.

Aurkezpena Iruñeko “Corte Ingles”en eginen da azaroaren 20ean

argi zuten liburuaren egileek kontrako jarrerak izanen zituela liburuak. Hasieratik argi esan zuten, “gure ikuspuntutik egindako kontakizu-

na da”. izan ere, historia aztertzen hastean, zaila da inon, inoiz, kronika bateratu bat aurkitzea. Gizakiaren sorreratik atzora arte euskaren lu-rraldean gertatu dena kontatzen du, lur eta amets protagonisten ahotik. Historiaz, eta bereziki Euskal Herriaren historiaz asko idatzi da gurean, ikuspuntu ezberdinak hartuta. baina historia istorio bihurtuta gutxitan egin da, eta are gutxiago haurrentzat. tresna garrantzitsua izan daiteke gure haurrek haien arbasoen ibilbidea ikas dezaten. batzuek “ado-ktrinatzailea” esanen dute, ikastoletan edo eskola publikoen d ereduan egiten diren bestelako gauza batzuk bezala. beste batzuek “Euskal Herria” hitza eta honen mapak liburuetatik kentzea adoktrinatzai-lea dela esanen dute. Zaila izanen da historia bateratu bat egitea. bi-tartean, euskal komunitatearen zati baten liburu hau egiteari ekin dio: ikastolen elkarteak, katxiporretak eta Elkar argitaletxeak egin dute, uxue alberdi bert-solariaren, Patxi Pelaez ilustratzailearen eta aba-rren laguntzaz. ipuinez osatuta, ilustrazio ederrekin, abesti eta bideoen laguntzaz… pedagogikoki be-hintzat oso lan txukuna ematen du, ikusteke edukiek sortu dezaketen eztabaida, baina esana dago jada, “ikuspuntu partzial batetik egina da”.

“Lur eta Amets”, Euskal Herriaren historiaren kontakizun partziala

Sandra Iraizozen liburua argitaratu da

Page 15: Pulunpe  146 azaroa

28 29146 146

2015eko iraila. Gure alderdian izan ziren jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak

Miguel, Fermin eta Irantzu

-sei hilabete eman dezakete hibernatzen, batez ere zuhaitz zulo eta holakoetan. orain errazago ulertzen dugu haien lo egiteko moduari buruz gaztelerazko esaera! urte erdia, edo gehiago “lo” pasa ondoren, sekulako gosearekin esnatzen dira, eta batzuetan beraien kumeak jaten dituzte. Ez zaude holako dieta erradikalarekin ados? kon-tuan hartu behar duzu ezin dutela zelulosa jan, intoleranteak baitira. Gaixoak.

-loaldi luze horren ondoren, edonondik ibiltzen dira, eta ez da arraroa basoko eta herrietako etxeetan ikustea. belateko lagun batek esan zi-gun nola behin etxeko gela batean paretan zintzi-lik ikusi zuen muxar bat. baina ez dira horregatik ezagunak gurean, beste arrazoi, ekonomiko ba-tengatik, bai...

-muxarraren gantza oso preziatua zen bere ga-raian, eta salerosketa “merkatua” zegoen gure herrietan. batez ere masajeak emateko erabiltzen zen, oso ona omen da muskulu-mina kentzeko. lehen aipaturiko belate inguru horretan ibiltzen zen dezente ultzamako petrikilo ezagun bat mu-xar bila... oso berezia omen da gantza hura, eta esaten da eskuan ematen baduzu alde batetik bestera zeharkatuko duela eskua gantzak, hain da fina! Hor nonbait entzun dugu ere pilotariek eskuak tratatzeko erabiltzen zutela muxar-gantza. oraindik ote?

-Gantza preziatua bazen, are gehiago haragia. Gurean oso ohikoa zen muxar-jatea, norma-lean frijitua, patatekin adibidez. Ez dugu muxa-rra sukaldatu duen inor aurkitu, ea artikulu hau irakurtzean errezetaren bat pasatzen diguzuen! sarean begiratuz ikusi dugu Eslobenia eta kroa-zia aldean oraindik ere jaten dela. Hori bai, gurean edonon jaten bazen ere, garai zaharreko Erroman bakarrik aberatsek jan ahal zuten, klase altukoen platera baitzen.

-Erromatarrek beste animalia asko bezala gi-zentzen zituzten muxarrak, zulo edo kaioletan. “Coena”ren ordua, normalean, arratsaldeko lehe-nengo ordutik goizaldera arte irauten zuen otor-dua zen, eta bertan askotan jaten zen muxarra, marcus Gavius apiciusek errezeta honetan jaso zuen moduan. Esan beharra dago “apicius” hura oso gastronomo ezaguna izan dela historian ze-har, bizi zenean, janariaren maitale amorratua izateagatik ezaguna ere.tira, labean egindako muxar beteak prestatu nahi badituzu, haragi , tipu-la eta espeziak erabili behar animaliak betetzeko eta gero labera sartu....

Pulunpe aldizkariak ez du inor halakorik egitera animatzen, bitxikeriak eta sukaldearen historia kontatzen ditugu, besterik ez.

Ave Cesar eta gora Muxarra!

GU

RE ANIMAlIAK

“Ezkur urte, Muxar urte”jaiotZak:Anueolaguemiguel urtasun Zilbeti, miguel eta mariaren alaba, 2015eko irailaren 28an, Barbarze-nean.

BasaburuaAizarotzmaier miranda Espinosa, Patxi eta leono-rren alaba, 2015eko irailaren 26an.

Zorionak jaioberrien gurasoei!

EZkontZak:ultzamaAlkotzborja arraztoa Gomez, iruritakoa, eta miren latasa barberena, alkozkoa.Ezkontza: 2015eko irailaren 19an. Alkotzen biziko dira.

Urte, ume eta zorionak perrataka ezkon berriei!

HEriotZakBasaburuaItsasoVictoriano Zubillaga Pellejero, Zurgiñeneko nagusia. 2015ko irailaren 23an hil zen.Imotzoskotzmaria Paz mendia azpirotz, matxineko ala-ba, 2015eko irailaren 21ean hil zen.

ultzamaAuzamiguel angel tornaria bengoetxea, urtiñe-neko semea, 2015eko irailaren 14an hil zen.

Gure oroimenean izanen zarete

Maier eta familia

Miguel Angel

Hilabetero eskualdeko animalia edo landare bati buruz hitz egiten dugu atal honetan, modu umoretsuan, bitxikeriei begira batez ere. Lehengo batean, tabernan geunden, basozainarekin kafetxoa hartzen. Zeri buruz idatzi genezakeen galdetuta, muxarrak aurten lodi-lodi zeudela esan zigun eta orain dela “glirido” hauen garaia. Handik eta hemendik galdetzen hasi eta asko dira aurkitu ditugun bitxikeriak. Goazen begiratu bat ematera!

Hala esaten dute oraindik ere gure herrietako zaharrek. Eta aurten ezkur urtea denez, muxarrak negu ona pasako dutela pentsa dezakegu!

Victoriano

Page 16: Pulunpe  146 azaroa

30 31146 146

?

CREES QUE LLEGARAN SOLOS A RECICLARSE? PONLE CABEZAZURE USTEZ, IRITSIKO AL DIRA BEREN KASA BIRZIKLATZERA? EGIZU GOGOETA RECICLA TUS RAEE* BIRZIKLATU ZURE TEEHak*

`

*Residuos de Aparatos Eléctricos y Electrónicos. / *Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak.

Entrega tu viejo aparato en la tienda donde compres el nuevo, o usa los servicios de tu mancomunidad: el servicio de recogida de voluminosos (Tel. 948 302 898) o los puntos limpios móviles y fijos. Consulta en tu mancomunidad

Eraman zure tresna zaharra, berria erosten duzun dendara, edo erabil itzazu zure mankomunitateko zerbitzuak: tamaina handikoen bilketa zerbitzua (Tel. 948 302 898) edo garbigune mugikorrak eta finkoak. Galdetu zure mankomunitatean

948 423 242 / www.mcp.es

ZORIONAK ZUEI!ALAITZ

Olatz

Naiaraintza

Amaiur

Naiara

Naiaraelena

mikaelaPATXI

nahiainmaOihana

Page 17: Pulunpe  146 azaroa

32 146