3
SEM.BET PROIEKTU EUROPARRA Testuingurua Aldaketa sozialak direla medio, belaunaldiak elkarrengandik urruntzen ari dira eta gainera, espazioa eta bizipenak partekatzeko guneak urriak dira. Beraz, tokiko komunitate batean pertsona nagusiek belaunaldi berriei memoria soziala transmititzeko gero eta abagune gutxiago dago. Memoria sozialak tokiko nortasuna eraikitzean, gizarte kohesioa sustatzean eta zahartze aktiboko testuinguru batean belaunaldien arteko elkar ulertzean duen papera arakatzeke eta garatzeke dagoen alorra da. Helburuak Proiektuak, pertsona nagusiek iraganeko hamarkadetan bizi izandakoaren testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea du helburu. Era honetan, ondorengo belaunaldien formatzaile bihurtuko dira, bestela galdu egingo litzatekeen eguneroko bizimoduaren memoria transmitituz. Banakako memorietatik abiatuz, proiektuan zehar tokiko komunitate baten memoria soziala eraikiko da, XX. mende erdialdeko hamarkadetan gure gizarteetan gertaturiko trantsizioa agerian utziko duten hainbat alor ikertuz: familia, lana, aisia, eskola, maitasuna, genero sistemak, teknologia… Horrela, zera espero dugu: pertsona nagusiek tokiko komunitatean aktiboki parte hartzea lortzea pertsona nagusiek, heldu gazteak barne hartzen dituen gizarteko beste partaideen ikaskuntzan egiten duten ekarpena handitzea pertsona helduak bizi diren komunitateaz duten ezagutza eta esperientzia agerian jartzea eta balioestea iraganeko bizimodua eta horrek gure gizartean zein eragin izan duen hobeki ezagutzea belaunaldi arteko eta familiaren baitako ikaskuntza sustatzea eta belaunaldien arteko hutsunea murriztea lekuko nortasuna eta komunitatearen partaide izatearen sentimendua indartzea. Lankide Europarrak FUTURA (Italia) Adam Mickievicz Universitatea (Polonia) Kranj-eko Udal Liburutegia (Eslovenia) Errumaniako Helduen Hezkuntzako Institutua (Errumania)

Sem.bet

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Sem.bet

 

SEM.BET PROIEKTU EUROPARRA

Testuingurua

Aldaketa sozialak direla medio, belaunaldiak elkarrengandik urruntzen ari dira eta gainera, espazioa eta bizipenak partekatzeko guneak urriak dira. Beraz, tokiko komunitate batean pertsona nagusiek belaunaldi berriei memoria soziala transmititzeko gero eta abagune gutxiago dago.

Memoria sozialak tokiko nortasuna eraikitzean, gizarte kohesioa sustatzean eta zahartze aktiboko testuinguru batean belaunaldien arteko elkar ulertzean duen papera arakatzeke eta garatzeke dagoen alorra da.

Helburuak

Proiektuak, pertsona nagusiek iraganeko hamarkadetan bizi izandakoaren testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea du helburu. Era honetan, ondorengo belaunaldien formatzaile bihurtuko dira, bestela galdu egingo litzatekeen eguneroko bizimoduaren memoria transmitituz.

Banakako memorietatik abiatuz, proiektuan zehar tokiko komunitate baten memoria soziala eraikiko da, XX. mende erdialdeko hamarkadetan gure gizarteetan gertaturiko trantsizioa agerian utziko duten hainbat alor ikertuz: familia, lana, aisia, eskola, maitasuna, genero sistemak, teknologia…

Horrela, zera espero dugu:

• pertsona nagusiek tokiko komunitatean aktiboki parte hartzea lortzea • pertsona nagusiek, heldu gazteak barne hartzen dituen gizarteko beste

partaideen ikaskuntzan egiten duten ekarpena handitzea • pertsona helduak bizi diren komunitateaz duten ezagutza eta

esperientzia agerian jartzea eta balioestea • iraganeko bizimodua eta horrek gure gizartean zein eragin izan duen

hobeki ezagutzea • belaunaldi arteko eta familiaren baitako ikaskuntza sustatzea eta

belaunaldien arteko hutsunea murriztea • lekuko nortasuna eta komunitatearen partaide izatearen sentimendua

indartzea.

Lankide Europarrak

FUTURA (Italia) Adam Mickievicz Universitatea (Polonia) Kranj-eko Udal Liburutegia (Eslovenia) Errumaniako Helduen Hezkuntzako Institutua (Errumania)

Page 2: Sem.bet

 

IMPLEMENTAZIOA ORION: EHUN SARE Proposamena

Ehun sare: Arrantzaren inguruko memoria, herriaren memoria Orion.

Tratamendua

4 tailer, 4 ardatz. 4 jardunaldi iraila-urrian zehar.

Izotza apurtzeko dinamikak

Sareak ehuntzen:

emakume arrantzaleen

oroimena

Irteera historikoa

Ahozko

transmisioaren bidezko

laburmetraia

Kontzeptu nagusiak

Memoria soziala. Ahozko transmisioaren bilakaera. Atsotitzak. Bretxa digitala. Arrantzaleen historia. Genero ikuspegia. Orioko historia.

Parte hartzaileen ezaugarriak

Pertsona nagusiak: 65-70 urte bitarteko oriotarrak.

Gazteak: 20-40 urte bitarteko oriotarrak.

Kontaktua “Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi? Oriotarra bazara, 20-40 edo 65-75 urte bitartekoa eta euskalduna, deitu (943 466 142) edo idatzi ([email protected]) Aranzadi Zientzia Elkartera.”

Page 3: Sem.bet

 

SEMBET proiektua Orion Orioko historiak arrantzarekin zerikusi estua du, anguleroekin bereziki. Ogibide zaharra oriotarren memoria pertsonal eta kolektiboaren zati garrantzitsua da, eta memoria hura babestea ezinbestekoa da komunitatearen nortasuna eraikitzeko. Honela, memoria intergenerazionala lantzen duen SEMBET proiektu europarra Orion burutuko da 2014ko irailaren bukaeran. Pertsona adinduak izango dira ekimen honen protagonistak, lau tailerren bitartez anguleroen historia, emakumeen garrantzia arrantzan eta gaur egungo gizartean adinduen eta gazteen arteko harremanak bezalako gaiak jorratuko direlarik. Tailerrak pertsona nagusiekin (65-75 urte) eta gazteekin (20-40 urte) burutuko dira. Nazioarteko izaera SEMBET proiektu europarra 2013ko urtarrilean abian jarri zen, belaunaldien arteko komunikazioaren bidez gizarte-memoria berreskuratu eta elkarbanatzearen helburuarekin. Horretarako, bost herrialdeetako erakundeak bildu eta metodologia amankomun bat diseinatu zuten, komunitatearen memoria soziala eraiki eta indartzen lagunduko duena. Adineko pertsonek ondorengo belaunaldiak hezi eta gidatuko dituzte, bestela galdu egingo liratekeen eguneroko bizitzako memoriak transmitituz. Nazio arteko taldea FUTURAk (Italia) koordinatzen du, eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia), Adinekoen Hezkuntzarako Institutua (Errumania) eta Kranjeko Udal Liburutegia (Eslovenia) ditu partaide. Erakunde hauek guztiek gizarte-memoriarekin lan egiten dute edo adinekoen hezkuntzarako jarduerak burutzen dituzte.

Webgunea: http://sembet.eu/eu/