Soinua grabatzeko teknikak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Soinua grabatzeko teknikak PDF-06kap

Citation preview

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    295

    66 ZZAARRAATTAA EETTAA ZZAARRAATTAA MMUURRRRIIZZTTEEAA

    6.1 Sarrera

    Zarata ausazko seinalea da. Transmisio-kanalean edo soinua biltzeko euskarrian beti dago presente,

    eta entzunezko informazio baliagarriaren zati bat interferitzen du, estali egiten duelako (ikus 6.1. irudia).

    6.1. irudia. Soinu gehigarria.

    Ausazkoa dela-eta, zaila da zarata eta seinale baliagarria bereiztea, nahasi egiten direnean. Hori

    dela-eta, zaratak eragindako eragozpenik ez izateko biderik onena ahalik eta marjina dinamiko handiena

    duten sistemak erabiltzea da, edo, bestela, zarata murrizteko sistemetan seinalearen eta zarataren arteko

    erlazioa handiagotzea.

    Aipatutako parametroak argitzeko eta zehazteko, erabil dezagun 6.2. irudiko adibidea. Honako hauek

    zehaztu daitezke:

    9 Asetasun-muga. Seinalearen maila halakoa da, asetzeagatiko distortsioa onartzeko modukoa da (adibidez, + 24 dBV THD^ % 0,5).

    9 Maila izendatua. Oro har, fabrikatzaileak ezartzen du seinalearen maila, eta distortsioa txikia da, maila handia izan arren.

    9 Zarata-maila. Kanalak edo euskarriak egiten duen zarataren tentsio-maila.

    KANALA EDO EUSKARRIA

    ENTZULEA

    AUDIO-ITURRIA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 296

    6.2. irudia. Marjina dinamikoa.

    Parametro horiek erabiliz, honako hauek zehaztuko ditugu:

    9 Seinalearen eta zarataren arteko erlazioa (S/N). Maila izendatuaren eta zarata-mailaren arteko zatidura (dB-etan).

    9 Marjina dinamikoa. Asetasun-mugaren eta zarata-mailaren arteko zatidura (dB-etan).

    9 Headrooma. Asetasun-mugaren eta seinalearen mailaren arteko gainkarga-marjina. Puntako seinaleetan erabiltzen da, VUmetroaz balio izendatutik hurbil lan egiten den bitartean.

    6.2 Zarata tipikoak audioan

    ZZaarraattaa eelleekkttrriikkooaakk

    Entzunezko seinalerik, zintarik edo diskorik ez dagoenean, martxan dagoen ekipamenduaren irteeran

    sortzen den zarata da. Txikia izaten da, zintak edo diskoak egiten duen soinua baino 20 bat dB txikiagoa.

    Konexioa gaizki egiten bada (adibidez, masa-lotura bikoitzak egiten badira), sareko burrunba tipikoa sor

    daiteke, eta handia izan.

    SAT MUGA

    HEADROOMAMAILA IZENDATUA

    MARJINA

    DINAMIKOA

    ZARATA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    297

    ZZaarraattaa mmeekkaanniikkooaakk

    9 URRUMA (RUMBLEA). Maiztasun txikiko zarata da, eta motorraren eta arraste-sistemaren bibrazioen ondorioz gertatzen da. Disko-jogailuetan handia da.

    9 INTZIRIA ETA IZARNIADURA (WOWA eta FLUTTERRA). Soinua biltzeko sistemetako arraste-abiadura aldatu egiten da denborarekin, eta erreproduzitzen den seinalearen maiztasuna aldatu

    egiten da (tremoloak gertatzen dira).

    Abiadura-aldaketaren gehienezko anplitudearen neurriak desbiderapen (drift) izena du:

    Desbiderapena (%) = 100AbiadurarendesbiderapenaAbiaduraizendatua

    Entzuteko modukoa izateaz gain, tremoloak grabatutako seinalearen maiztasuna modulatzen du.

    FM seinalearen espektroa soinu gehigarritzat har daiteke.

    Neurtzeko, intziria eta izarniadura erabiltzen dira. Abiaduraren gorabeherek zenbateraino eragozten

    duten, desbiderapenaren anplitudearen eta desbiderapena denborarekin aldatzen den erritmoaren edo

    maiztasunaren araberakoa da. Gehienezko eragozpena erritmoa 4 bat hertzekoa denean gertatzen da.

    Honela neurtzen da zarata:

    Intziria eta izarniadura (%) = 100Abiadurarendesbiderapena(haztatua)Abiaduraizendatua

    Haztapenari esker, maiztasun txikiko (4 bat hertzeko) abiadura-aldaketak indartzen dira.

    Hainbat arrazoi daude abiadurak gorabeherak izateko, hala nola, motorrak bira egiteko abiada aldatzea,

    txirrikek, ardatzek edo arrabolek akatsak izatea, zinta gaizki harilkatzea, etab.

    Gorabeherak txikiagotzeko, inertzia-bolanteak eta transmisio elastikoak erabiltzen dira. Iragazki meka-

    nikoen modukoak dira, eta abiadura elektronikoki erregulatzen dute.

    ZZaarraattaa ddiisskkoo pprreennttssaattuuaann

    Diskoa grabatzerakoan, zarata sor daiteke, transferentzia-prozesuak akatsak dituelako edo sareak

    disko lakatua mozteko makinako hariletan induzitu egiten duelako.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 298

    Biniloaren zimurtasunak eragindako zarata bereiz erreproduzituz gero, karga estatikoek eta diskoaren

    zikintasunak sortzen dituzten popak eta klikak nabarmentzen dira; haiek dira zarata-iturririk handienak.

    6.3. irudia. Disko prentsatuko marjina dinamikoa.

    Bestalde, diskoko modulazio-abiadura mugatu egin behar da (ikus 6.3. irudia), hiru arrazoi direla medio:

    9 Maiztasuna txikia bada, gehiegizko mozketarik ez izateko. 9 Maiztasuna tartekoa bada, inguratze-distortsiorik ez izateko. 9 Maiztasuna handia bada, kurbadura-distortsiorik ez izateko.

    Datu horietatik ondorioztatzen denez, disko prentsatuko marjina dinamikoa 80 bat dezibelekoa besterik

    ez da, maiztasuna tartekoa bada, eta, maiztasuna handia edo txikia bada, are txikiagoa.

    ZZiinnttaa mmaaggnneettiikkooaarreenn zzaarraattaa

    Zintaren geruza magnetikoa etena delako gertatzen da zinta magnetikoaren zarata. Geruza magne-

    tikoa aglomeratu plastikoan sakabanatutako partikula magnetiko ugarik osatzen dute, eta, etena dela-eta,

    hainbat zarata-mota sortzen dira (ikus 6.4. irudia):

    9 Modulazio-zarata. Audio-seinalea partikulen talde diskretuan grabatzerakoan sortzen da, eta

    handitu egiten da, grabatutako seinalearen maila handitu ahala.

    KANPOKO ILDOA

    BARNEKO ILDOA

    ZARATA

    MAIZTASUNA (Hz)

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    299

    Neurtzeko, seinale jarraitua asetasun-mailan (asetasun-zarataren mailan) grabatu behar da,

    eta sortzen den modulazio-zaratari behatu.

    Zintak kalitate txarrekoak izanez gero, modulazio-zarata izugarri handitu daiteke, azaleko zarata

    dela eta. Partikulak aglomeratzailean gaizki sakabanatuta daudelako gertatzen da azaleko

    zarata, edo, bestela, zintaren azala gaizki leundu delako.

    Muturreko egoeretan, maila bat-batean jaits (drop out egin) daiteke, eta jaitsierak oso entzun-

    garriak dira.

    6.4. irudia. Zintaren zarata.

    9 Polarizazio-zarata. Magnetofonoa grabatzen ari dela eta audio-seinalerik ez dagoela, zinta grabazio-buruaren aurrean pasatze hutsaren ondorioz, zarata handiagotu egiten da. Polarizazio-

    korrontearen uhinaren forma perfektua ez izatea izan liteke arrazoia, edo, bestela, maizta-

    suna hain txikia izanik, audio-bandan maiztasun ezberdineko uhinak sortzea; gainera, uhinaren

    forma perfektua izanik ere, polarizazioaren ondorioz, zarata pixka bat handiagotu egiten da.

    9 Erabili gabeko edo erabili eta ondo garbitutako zintaren zarata. Erabili gabeko zintaren zarata gertatzen da geruza magnetikoa osatzen duten partikulen ondorioz; ausazko seinalea indu-

    zitzen dute, haiek ere ausaz taldekatuta daudelako.

    SO

    INU

    ER

    AG

    INK

    OR

    RA

    ZO

    RTZ

    IDU

    N H

    ER

    EN

    EA

    N (d

    B)

    AZALERA ASETASUNA

    MODULAZIO-ZARATA

    POLARIZAZIO-ZARATA

    ZARATA EZABATUA

    ZARATA ELEKTRONIKOA

    MAIZTASUNA (Hz)

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 300

    Bestalde, erabili eta ondo garbitu ostean, zinta ez da guztiz desmagnetizatuta gelditzen, gehienez

    ere 70 bat dB indargabetzen direlako; ondoren betiere dago hondoko zarata. Haren arabera seinalearen

    eta zarataren arteko erlazioa zehaztu daiteke, eta aurreko garbiketa honako hau da:

    S/N Va proportzionala

    Bertan, Va arraste-abiadura da; W, pistaren zabalera; f, seinalearen maiztasuna; f, bandaren

    zabalera, f-n (soinuaren neurketan) oinarritutakoa; eta n, partikula magnetikoen dentsitatea.

    Adierazpenak dio seinalearen eta zarataren arteko erlazioa 6 dB handiagoa dela, arraste-abiadura

    bikoitza bada; 3 dB handiagoa dela, pistaren zabalera bikoitza bada; eta 3 dB txikiagoa dela, maiztasuna

    bikoitza bada. Hau da, erabili gabeko zintetan ere, maiztasuna handia bada, marjina dinamikoa txikiagoa

    da, maiztasuna txikia bada baino.

    Magnetikoki grabatzerakoan, beste zenbait zarata sortzen dira. Zintaren ondorio dira, baina ez

    berezkoak:

    9 Buru magnetizatuaren zarata. Erabileraren poderioz, buruak, batez ere grabazio-buruak, magnetizatu egin daitezke, eta zarata jarraitua sortu; zarata jarraituak modulazio-zarata

    handiagotu egiten du. Hori dela-eta, ohikoa da buruak desimantzea, jakineko ordu kopuruaz

    erabili ostean.

    9 Kopia-efektuaren zarata (print-through). Zintako espira bat grabatu eta magnetizazio-maila handia bada, aurreko eta atzeko espiretako inguruko eremuak birgraba ditzake. Horretarako,

    polarizatzaile jardungo duen kanpoko energia behar du soilik. Energia-iturri hori eguzkiaren

    beroa, tenperaturaren igoera edo hurbil dagoen ekipamenduaren erradiazioa izan daiteke.

    Kopiak zinta-zarata sortzen du, eta zarata jatorrizko seinalearen maila handiko aurreko eta ondoko

    oihartzuna bailitzan entzuten da. Halakorik ez gertatzeko, koertzitibotasun handiko zintak (merkatuan

    print-through izenekoak) erabili behar dira eta, gainera, ahal dela, zintak baldintza egonkorretan gorde

    behar dira tenperatura aldetik.

    Profesionalek erabiltzen dituzten zintak oso lodiak dira, eta kopia-efektuak haietan du eragin gutxien.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    301

    6.5. irudia. Irakurraldiko erantzunak.

    Denborarekin kopia metatu egiten dela-eta, ona da zintak aldian behin atzera biltzea, kopia zintako

    leku beretan ez metatzeko.

    Aurreko guztitik ondorioztatzen denez, zintaren zarata handia da, maiztasuna handia bada, eta, maiz-

    tasuna txikia izanda ere, zinta kalitate txarrekoa bada, gauza bera gertatzen da.

    Zinta magnetikoetako marjina dinamikoa zein den jakiteko, zintak onartzen duen gehienezko seina-

    learen maila zein den jakin behar da. Gehienezko modulazioak eskaintzen du datu hori eta, era berean,

    gehienezko modulazioa maiztasunaren araberakoa da. Edonola ere, maiztasuna handia bada, erreprodukzio-

    seinalea txikiagoa da, maiztasuna txikia bada baino.

    Bestalde, magnetofonoan hainbat mailatan grabatu eta erantzunari begiratuz gero (ikus 6.5. irudia)

    ikusten denez, grabazioaren mailak gora egin ahala, maiztasun handiko erantzunak behera egiten duela.

    Izan ere, grabazioa ekualizatuz goiko seinaleak indartu egiten dira, eta, ondorioz, goikoak lehenago asetzen

    dira, behekoak baino.

    Laburbilduz, maiztasuna handia bada, zinta magnetikoko gehienezko grabazioaren eta erreproduk-

    zioaren maila txikiagoa da. Horregatik, eta zaratari buruz esandakoagatik, zinta magnetikoko marjina

    dinamikoa txikia da, seinalea behekoa bada; handia, berriz, seinalea tartekoa bada; eta oso txikia, azkenik,

    seinalea goikoa bada.

    MAIZTASUNA (Hz)

    IRAKURKETA (dB)

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 302

    6.3 Seinalearen estatistika

    Aipatutako euskarrietan sartu nahi den audio-seinalearen ezaugarri dinamikoak estatistikoki kalkula

    daitezke.

    Esaterako, zuzeneko musikaren soinu-presioa 100 bat dezibelekoa izan daiteke gehienez ere, eta,

    oso zaratatsuak ez diren egoeretan hondoko zarata badago, 20 edo 30 batekoa. Gainera, kanalak edo

    euskarriak beste 70 edo 80 bat dezibeleko marjina dinamikoa izan behar du, musika transmititu edo

    biltzeko.

    Hitzak biltzeko, berriz, marjina dinamikoa txikiagoa izan daiteke, 40 dezibelekoa gutxi gorabehera

    (ikus 2.13. irudia)

    Honako hau da, gutxi gorabehera, komunikabiderik arruntenetako dinamika baliagarria:

    AM irratia: 30 dB Kasetea: 45 dB

    FM irratia: 60 dB Dolby B sistemako kasetea: 55 dB

    Disko prentsatua: 60 dB Magnetofono profesionala: 70 dB

    Disko digitala: 90 dB Dolby A sistemako magnetofono profesionala: 80 dB

    Hau da, askok eta askok eragozpenak dituzte musikaren eta, areago, hitzen dinamikak egokitzeko.

    Arazoa are larriagoa da audio-seinalearen estatistika maiztasunaren arabera kontuan hartuz gero.

    6.6. irudiak agertzen du zenbatekoa (zenbat denborakoa) den musika-programa arrunten batez besteko

    intentsitate-kurba, maiztasuna handia, tartekoa ala txikia denean. % 1eko kurbak adierazten duen seina-

    learen maila hain da handia, programak iraun duen denbora osoaren % 1ean bakarrik gainditu du; % 2koak,

    beste horrenbeste; eta abar.

    Kurbetatik ondorioztatzen denez, maiztasuna dena delakoa ere sortzen dira puntako programak.

    Batez besteko intentsitate-kurbak, baina, adierazten du, maiztasuna handia bada, seinalearen maila

    txikia dela programak irauten duen denbora gehienean.

    Ondorio nagusia da, maiztasuna handia bada, kanalak edo euskarriak marjina dinamiko handiagoa

    behar duela, programa arruntak dinamikoagoak direlako maiztasuna handia dela.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    303

    6.6. irudia. Musika programetako intentsitate arrunta.

    Zoritxarrez, entzunezko euskarri gehienetan kontrakoa gertatzen da: maiztasuna handia bada, dinamika

    baliagarria txikia da.

    Hori dela-eta, dinamikaren prozesadoreak erabiltzen hasi dira, neurri batean bada ere, kanalen edo

    euskarrien berezko mugak gainditzeko.

    6.4 Dinamikaren prozesadoreak

    Dinamika prozesatzea izan liteke zenbait transmisio-kanaletako edo euskarritako marjina dinamikorik

    ezak dakartzan arazoak konpontzeko bidea.

    Konponbiderik errazena seinalearen dinamika konprimitzea da, eta zati bat galtzea. Horixe egiten

    dute mugatzaileek eta konpresoreek.

    Beste bide bat da dinamika grabatu edo erreproduzitu aurretik konprimitzea eta erreproduzitu edo

    hartu ondoren hedatzea. Hartara, dinamika ez litzateke aldatuko. Horixe egiten dute compander edo

    zarata-murriztaileek; compander compressing eta expanding hitzetatik eratorritako hitz gurutzatua da.

    Dinamika prozesatzea baliagarri izan daiteke hainbat efektu lortzeko, hala nola, vocoderren bidez,

    eta seinalea hobeto entzuteko, hala nola, de-esseren eta zarata-ateen bidez; vocoder voice eta coder

    hitzetatik eratorritako hitz gurutzatua da.

    Dinamika elektronikoki maneiatzen da, tentsio bidez kontrolatzen diren anplifikadoreen (VAC anplifi-

    kadoreen) bitartez. Haiei esker, anplifikazioa eta indargabetzea sarrerako seinalearen anplitudera egokitu

    daitezke.

    MAIZTASUNA (Hz)

    INTENTSITATEA (dB)

    BATEZ BESTEKO I

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 304

    6.7. irudia. Anplifikadorea.

    Anplifikadore arruntak (ikus 6.7. irudia) zer irabazitara egokitzen diren, eutsi egiten diote, sarrerako

    maila dena delakoa ere.

    Irabazia = G =

    Alabaina, VAC anplifikadoreko irabazia kontrol-sarrerako tentsioak baldintzatzen du (ikus 6.8. irudia).

    6.8. irudia. Dinamikaren prozesadorea.

    Honela funtzionatzen du dinamikaren prozesadoreak: prozesatu beharreko seinalea (Ve) detektagailura

    eramaten du, sarrerako seinalearen maila zein den jakiteko. Zer maila den, eta detektagailuko legea zein

    den, kontrol-tentsioa bidaltzen du VAC anplifikadorera, eta hark irabazia egokitu egiten du.

    Adibidez, detektagailua diseina daiteke, Ve seinalearen maila oso handia bada, kontrol-tentsioa ere

    goikoa izateko eta VAC anplifikadoreko irabazia txikiagotzeko, irteerako Vs seinalea sarrerako Ve seinalea

    baino txikiagoa izateko. Horixe egiten dute konpresoreek.

    KONTROLA

    DETEKTAGAILUA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    305

    KKoonnpprreessoorree lliinneeaallaa

    Sarrerako seinalearen maila jakineko maila baino handiagoa bada, konpresore linealak seinalea

    indargabetu egiten du, eta, jakineko maila baino txikiagoa bada, anplifikatu; jakineko mailak biraketa-

    maila izena du.

    Sarrerako mailaren eta biraketa-mailaren artean zenbat eta alde handiagoa izan, orduan eta gehiago

    indargabetu edo anplifikatzen du.

    Dinamikaren prozesadoreen funtzionamendua ulertzeko modurik onena transferentzia-kurba aztertzea

    da. 6.10. irudian konpresore linealaren transferentzia-kurba ageri da.

    Ardatz horizontala sarrerako seinalearen mailari dagokio, eta bertikala, irteerako seinalearenari; biak

    ala biak dezibeletan emanak datoz.

    Ardatzen erdikariak unitate bateko irabazi-sistemaren portaera irudikatzen du.

    C zuzena konpresore linealeko sarreraren eta irteeraren arteko transferentzia-funtzioa da. Zuzenak

    PR biraketa-puntuan (bestela esanda, atalase-puntuan) ebakitzen du erdikaria.

    PR biraketa-maila 0 dezibelekoa da adibide honetan. Sarrerako seinalearen maila handiagoa bada,

    konpresoreak seinalea indargabetu egiten du; txikiagoa bada, berriz, anplifikatu egiten du. 6.9. irudian

    argi ikusten da, C ebakitzen duten lerroak egin eta ardatz bertikalean irteerako mailari begiratuz gero.

    Adibidez, sarrerako maila + 20 dezibelekoa bada, irteerakoa + 10 dezibelekoa da, alegia, konpresoreak

    indargabetu egiten du; alderantziz, sarrerako maila 20 dezibelekoa bada, irteerakoa 10 dezibelekoa

    da, alegia, konpresoreak anplifikatu egiten du.

    6.9. irudia. Konpresoreko transferentzia-kurba.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 306

    Irudiko C kurbari begiratuz gero, ikusten da 20 dezibeleko sarrerako marjina dinamikoa 10 dezibe-

    lekoa bihurtu dela irteerarako. Hau da, konpresoreko RC konpresio-erlazioa (ratioa) 2:1ekoa da:

    20 210 1

    = =SarrerakoBitarted dBRC =IrteerakoBitarted dB

    RC 2koa izateak esan nahi du programaren irteerako dinamika sarrerakoaren erdia dela. Adibidez,

    konprimitu ostean, 100 dezibeleko dinamikako programa 50 dezibeleko bihurtzen da (ikus 6.10. irudia),

    eta erraz asko graba daiteke magnetofono profesionalaren bidez.

    6.10. irudia. Mailen konpresioa.

    6.11. irudia. Konpresio-erlazioaren (ratioaren) aldakuntza.

    Merkatuko konpresore gehienetako konpresio-erlazioa aukeratu egin daiteke oro har. 1etik co-ra

    bitartekoa izan daiteke, baina balio arruntenak 1,5ekoa, 2koa eta 3koa dira (ikus 6.11. irudia).

    IRTEERA (dB)

    KONPRESIOA

    SARRERA (dB)

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    307

    RC balio handikoa bada, konpresioa ere handiagoa da. Adibidez, konpresio-erlazioa 4:1ekoa bada,

    sarrerako 100 dezibeleko dinamika 25 dezibelekoa bihurtzen da soilik irteerarako.

    Konpresioa hain handia izateko, irabazi-aldakuntzek ere handiak izan behar dute, baina distortsio

    handiak gerta daitezke prozesuan, erraz asko gainera.

    Biraketa-puntu edo atalasea (threshold) ere aldatu egin daiteke. Horri esker, seinalearen sarrerako

    maila aukeratu egin daiteke, eta, horren bidez, indargabetzetik anplifikatzera igaro (ikus 6.12. irudia).

    6.12. irudia. Atalasearen aldakuntza.

    Ardatzetako eskalak (Ve sarrerako seinalea eta Vs irteerako seinalea) dezibeletan emanda daude,

    eta gogoan izan beharra dago konpresorearen funtzionamenduari buruzko eskala absolutuak direla. Alegia,

    konpresorearen sarrerari eta irteerari buruzkoak dira. Alabaina, merkatuko konpresore orok aurreanplifi-

    kadorea dauka, seinalea konprimitu aurretik, sarrerako seinaleko marjina dinamikoa konpresoreak prozesa

    ditzakeen mailetara egokitzeko.

    Hori dela-eta, kontuan izan behar da, X dezibeleko aurreanplifikazioaren ondorioz, sarrerako maila X

    dB desplazatzen dela eskala horizontalean (Ve seinaleari buruzkoan), konpresore kurba aldatu gabe.

    Bestela esanda, merkatuko ekipamenduaren sarrerako maila erlatiboez ari garela, X dezibeleko anplifi-

    kazioak konpresoreko kurba X dB desplazarazten du ezkerraldera irudikatu ditugun transferentzia-

    grafikoetan (ikus 6.11. eta 6.12. irudiak).

    Ondorioz, sarrerako seinalearen anplifikazio edo indargabetze orok aukeratzen den atalasearen balioa

    aldatzen du.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 308

    KKoonnpprreessoorree mmuuggaattzzaaiilleeaa

    Konpresore mugatzaileak atalase izeneko erreferentziazko mailatik gora dauden sarrerako mailak

    indargabetu egiten ditu; horixe da, hain zuzen, egiten duen gauza bakarra da. Atalase horretatik beherakoak

    bere horretan uzten ditu.

    6.13. irudian transferentzia-kurba irudikatu dugu.

    Irudian azaldu dugunez, erabiltzaileek aukeratu egin dezakete merkatuko konpresore mugatzaile

    gehienetako konpresio-erlazioa (ratioa). Hori dela-eta, hainbat erlaziori (2:1eko, 4:1eko, 8:1eko eta :1eko

    erlazioei) dagozkien transferentzia-kurbak egin ditugu.

    6.13. irudia. Konpresore mugatzailea.

    Konpresio-erlazioa oso handia bada, maila handien konpresioa hain handia da, sistemak mugatu

    egiten ditu eta irteerako seinalearen anplitudea uniformea da ia (mugaketa-mailakoa).

    Areago, konpresio-erlazioa coi bada, sistemak argi eta garbi mugatu egiten du: atalase-mailatik gorako

    sarrerako maila oro murriztu egiten du, eta, ondorioz, irteerako seinalearen gehienezko maila atalasea

    bera da.

    Erabiltzaileek aukeratu egin dezakete merkatuko ekipamenduetako atalase-maila, eta ondorioz,

    6.14. irudikoak bezalako aldakuntzak izan daitezke.

    ATALASEA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    309

    Konpresoreak bezala, konpresore mugatzaileak ere sarrerako seinalea anplifikatu edo indargabetu

    egin dezake aldez aurretik.

    Konpresore mugatzailea erabiltzen da konpresioaren ondoko etapak ez asetzeko, hala nola, irratiko

    potentzia-etapa, disko lakatuak mozteko makina, etab. Halakoetan, hobea da konpresorea mugatzailea

    baino. Izan ere, mugatzaileak puntako seinaleak murriztu egiten ditu eta distortsio handia sortzen du,

    baina konpresoreak VAC anplifikadoreko irabaziari behera eragiten dio, sarrerako maila handitu egiten

    den heinean; hau da, konpresoreak puntako seinaleak murriztu egiten ditu, distortsio handirik ez izateko.

    6.14. irudia. Atalasearen aldakuntza.

    IIrraabbaazzii kkoonnssttaanntteekkoo kkoonnpprreessoorreeaa

    6.10. irudikoa bezalako transferentzia-kurba egiten duten konpresore linealek badute arazorik:

    seinalearen sarrerako maila zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta gehiago anplifikatzen dute.

    Adibidez, aipatu konpresoreko RC 2:1ekoa da. Sarrerako seinalea 20 dezibelekoa bada,

    irteerakoa 10 dezibelekoa da; era berean, sarrerako seinalea 80 dezibelekoa bada, irteerakoa 40

    dezibelekoa da.

    Hau da, maila handiko seinalearen irabazia 10 dezibelekoa izan da, eta maila txikikoarena, 40koa.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 310

    Konpresorean seinale iragankorra sartzen badugu (konpresoreari eraso egiten badiogu) eta azken

    seinalearen maila 80 dezibelekoa bazen eta oraingoarena 20 dezibelekoa bada, irabazia aldatu egin

    behar da eta 10 dezibelekoa izan behar du, 40 dezibelekoaren ordez. Irabazi-aldaketa ezin da egin

    aldiunean konpresoreetan eta, ondorioz, puntako seinaleak sortzen dira (ikus 6.15. irudia), distortsio

    iragankor izenekoak.

    6.15. irudia. Distortsio iragankorra.

    Arazoa da VAC anplifikadoreko irabazia aldatzen dela detektagailuak sarrerako seinalearen maila

    aldatu egin behar dela helarazten dionean eta detektagailuak denbora pixka bat behar duela informazioa

    helarazteko, alegia, maila handiko seinalea barnean egon arren, VAC anplifikadoreak hasierako irabaziari

    (40 dezibelekoari) eusten diola. Ondorioz, seinalearen erasoa gehiegi anplifikatzen du eta puntako distortsio

    iragankorra sortzen da, argi entzuteko moduan.

    Halakorik ez gertatzeko modua maila txikiko sarrerako seinaleak hainbeste ez anplifikatzea da. Horixe

    egiten dute irabazi konstanteko konpresoreek. Konpresoreotako transferentzia-kurban bada eremu lineal

    bat; eremu linealeko RC 2:1ekoa da, adibidez. Te (threshold) konpresio atalasetik aurrera, baina,

    transferentzia-kurba irabazi-zuzenarekiko paraleloa da. Hau da, konpresoreak G (gain) irabazi berean

    anplifikatzen ditu Te atalasetik beherako mailako seinale guztiak.

    6.16. irudia. Irabazi konstanteko konpresorea.

    DISTORTSIOA

    IRTEERASARRERA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    311

    Hartara, maila txikiko sarrerako seinaleak ez dira gehiegi anplifikatzen eta ez dago distortsiorik.

    6.17. irudian azaldu dugu konpresoreak 80 dezibeleko dinamika 6.16. irudiko parametroei jarraiki

    nola konprimituko lukeen. Maila txikiko seinaleei dagozkien puntudun marrak paraleloak dira, G irabazia

    maila guztietan konstantea delako.

    Bestalde, dinamikaren konpresioa txikiagoa da konpresore linealetakoa baino, 80 dB 60 dB bihurtzen

    dituelako.

    Merkatuko konpresoreek 15 edo 20 dezibelean konprimitzen dute seinalea, baina gaina nahikoa

    izan liteke zarata murrizteko, edo seinalearen dinamika magnetofonoko marjina dinamikora egokitzeko.

    6.17. irudia. Dinamikaren konpresioa.

    6.5 Konpresorearen egoera iragankorrei erantzuna ematea. erasotzeko eta berres-

    kuratzeko denborak

    Dinamikaren prozesadoreek egoera iragankorrei zer-nolako erantzuna ematen dieten aztertzeko,

    honako aldi hauek erabiltzen dira:

    9 Ta erasotzeko denbora (attack). Konpresoreak irabazia txikiagotzeko behar duen denbora, maila handiko seinaleak eraso egiten dionean.

    9 Tr berreskuratzeko denbora (release). Konpresoreak irabazia handiagotzeko behar duen denbora, sarrerako seinalearen maila bat-batean jaisten denean.

    KONPRESIOA IRTEERASARRERA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 312

    Irabazia azkar aldatzen bada, aldi laburrak dira, eta, aldatzeko denbora asko behar bada, luzeak.

    Erabiltzaileek merkatuko konpresore gehienetako erasotzeko denbora eta berreskuratzeko denbora

    aukeratu dezakete, detektagailuari (konpresoreko benetako buruari) kanpotik eraginez. Hartara, konpre-

    sorearen erantzuna programa motetara egokitu daiteke, eta baita distortsio iragankorrak sortu ere, efektu

    gisa erabiltzeko.

    Ta eta Tr aldien aldakuntzaren ondorioak aztertzeko, salbak erabiliko ditugu, alegia, anplitude handiko

    tonuen (konpresoreak indargabetu egin behar dituen tonuen) eta anplitude txikiko tonuen (konpresoreak

    anplifikatu egin behar dituen tonuen) segida, txandakatuta.

    6.18. irudian konpresorearen erantzuna dugu, Ta luzea eta laburra eta berreskuratzeko denbora

    egokiena izanik.

    Erasotzeko denbora laburra bada, konpresoreak ez du distortsionatzen seinalea. Luzea, bada, ostera,

    seinalea anplifikatzen jarraitzen du, sarrerako maila handiagoa dela detektatzeko denbora behar duelako,

    eta seinalearen erasoa gehiegizkoa da.

    6.18. irudia. Erasotzeko denborak.

    SARRERA

    TENTSIOA

    KONTROLA Ta LUZEA

    Ta LABURRA

    IRTEERA DISTORTSIOA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    313

    Magnetofonoaren bidez grabatzeko, erasotzeko denborak milisegundo batekoak izan ohi dira.

    Programa ahozkoa bada eta erasotzeko denbora luzea bada, maiztasun handiko erasoak ez dira

    indargabetzen. Maiztasun handiko erasoen artean nabarmentzekoak dira s hizkiaz hasten diren silabak.

    Haiexek eragiten dute txistu-hotsa.

    Hau da, erasotzeko denbora luzea bada konpresio-egoeran, txistu-hotsa handiagoa da.

    Gatozen orain konpresoreak egoera iragankorrei zer-nolako erantzuna ematen dien Tr berreskuratzeko

    denboraren arabera aztertzera, erasotzeko denbora egokiena izanik.

    Berrekuratzeko denbora luzea bada, VAC anplifikadoreak seinalea indargabetzen jarraitzen du,

    seinalea maila txikikoa izan arren; ondorioz, seinalea estutu egiten da, entzuteko moduan (ikus 6.19.

    irudia). Alderantziz, berreskuratzeko denbora laburra bada, jaitsiera iragankorra anplifikatu (konprimitu)

    egiten da berehala eta ez da antzematen distortsiorik.

    Puntak mugatzeko, konpresoreak konpresio-erlazio handia badarabil, erasotzeko denborak eta berres-

    kuratzeko denborek laburrak izan behar dute, puntak mugatu eta berehala programaren batez besteko

    mailara itzultzeko. Izan ere, batez besteko mailan ez da distortsiorik antzematen, baina maila handian,

    aldiz, nabarmen entzungo litzateke.

    Alabaina, konpresorea dinamika handiko programekin erabiltzen badugu, berreskuratzeko denborak

    luzeagoa izan behar du, musika-soinuen jaitsiera gehienak motelak direlako eta, gainera, giza entzumenak

    intentsitate-jaitsierei poliki erantzuten dielako.

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 314

    6.19. irudia. Berreskuratzeko denborak.

    100 edo 200 milisegundoz, entzumenak maila txikiko seinaleak estali egiten ditu, aurrekoak maila

    handikoak badira.

    Berreskuratzeko denbora motzegia bada, efektu desatsegina sortzen da, arnasketa-hotsa izenekoa

    (ikus 6.20. irudia).

    6.20. irudia. Arnasketa-hotsa.

    SARRERA

    TENTSIOA KONTROLA

    Ta LUZEA

    Ta LABURRA

    IRTEERA

    DISTORTSIOA

    SARRERA

    IRTEERA

    ZARATA

    SEINALEA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    315

    Arnasketa-hotsa hitzaren amaieran, maila jaitsi egiten denean sor daiteke. Halakoetan, berreskura-

    tzeko denbora laburregia bada, konpresorea ahalegintzen da seinalearen maila berehala handitzen, galdu

    egiten ari delako, eta, horretarako, gehiago anplifikatzen du.

    Irabazia handiagotzea, baina, ez da nahikoa seinaleari eusteko, berdin-berdin galtzen delako eta,

    gainera, hondoko zarata nabarmen anplifikatzen duelako. Ondorioz, hondoko zarata oso entzungarria da

    hitzen amaieran, eta arnasketaren antzeko efektua sortzen da.

    Halakorik ez gertatzeko, Tr berreskuratzeko denborak luzeagoa izan behar du, konpresoreak seinalea

    eta zarata indargabetzen jarrai dezan, maila handiko beste seinale bat (beste hitz bat) sortu bitartean.

    Orduan, areago indargabetu egin behar du.

    Arnasketa-hotsa are nabarmenagoa da erabiltzen dugun konpresio-erlazioa handia bada.

    Seinalerik ez dagoela hondoko zarata gehiegi ez anplifikatzeko, merkatuko konpresore gehienek

    zarata-ateak dituzte, maila txikiko seinaleak deuseztatzeko eta seinalerik gabeko zarata ez entzuteko.

    Erasotzeko denborak eta berreskuratzeko denborak aldatuz, soinuak maneiatu egin ditzakegu, eta

    askotariko efektuak lortu. Adibidez, gitarra elektrikoak igortzen duen seinalea (eraso azkar eta jaitsiera

    motelekoa) berdindu egin daiteke, berreskuratzeko denbora motzeko konpresorea erabili eta sustaina

    handiagotu egiten badugu; alderantziz, kolpekariago (lehorrago) ere bihur dezakegu, konpresorean

    erasotzeko eta berreskuratzeko denbora luzeak erabiliz (ikus 6.21. irudia).

    6.21. irudia. Erasotzeko eta berreskuratzeko denboren efektuak.

    Horregatik guztiagatik, esan liteke programa konprimituen sonoritatea aukeratzen dugun berreskura-

    tzeko denboraren araberakoa dela. Hau da, berreskuratzeko denbora zenbat eta laburragoa izan, orduan

    eta azkarrago erantzuten die konpresoreak maila-jaitsierei, seinalea anplifikatuz eta programaren batez

    besteko maila handiagotuz.

    MAILA Ta eta Tr LABURRAK

    SARRERA

    IRTEERA

    MAILA Ta eta Tr LUZEAK

    SARRERA

    IRTEERA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 316

    Gogoan izan beharra dago giza entzumenak, ozentasuna antzemateko, programaren intentsitate-

    mailaren denboran batezbestekoak egiten dituela. Hau da, ozentasuna eta programaren batez besteko

    maila gauza bera dira.

    6.22. irudia. Ozentasuna eta konpresioa.

    6.22.a irudian programa ozen-ozen baten puntako maila dugu; oso programa ozena da, batez besteko

    maila handia delako, eta, beraz, konpresioak eragin txikia izango du. 6.22.b irudiko programa, berriz, maila

    txikikoa da batez beste eta, horrenbestez, ez da oso ozena; alabaina, dinamika handikoa da. Programa

    konprimitu egiten badugu, emaitza (ikus 6.22.c irudia) batez besteko maila (edo ozentasuna) handia-

    gotzea da, eta igoera zenbat eta handiagoa da, Tr zenbat eta laburragoa izan; halere, dinamika galdu

    egiten da.

    Programa estereofonikoa izanez gero, komeni da detektagailu bakarrak kontrolatzea bi kanal estereo-

    fonikoetako VAC anplifikadoreak. Detektagailuak batura-seinalea (monofonikoa) hartzen du, eta, hartara,

    irabazi-aldakuntzak bi kanaletan gertatzen dira eta estereofonikoko iturrien lekuzko posizioak ez dira

    aldatzen (ikus 6.23. irudia).

    PUNTAKO MAILA

    OSO PROGRAMA OZENA

    PUNTAKO MAILA PUNTAKO MAILA

    2. PROGRAMA, EZ OSO OZENA 2. PROGRAMA, KONPRIMITUTA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    317

    6.23. irudia. Detektagailu komuneko konpresorea.

    Bestalde, esan beharra dago erreberberazioaren maila txikia eta antzemangarria izaten dela soinuak

    jaitsi ondoren. Horrenbestez, konpresorea erabiltzen badugu, anplifikatu egiten du. Alegia, konpresioak

    eremu jarraituaren eta oihartzun-eremuaren arteko erlazioa txikiagotzeko joera du, eta iturriak urrun

    dauden irudipena handiagoa da.

    6.6 Hedatzaileak

    Hedatzaileak dinamikaren prozesadoreak dira, eta sarrerako seinalea anplifikatu egiten dute, maila

    handikoa bada; maila txikikoa bada, berriz, indargabetu. Konpresoreak bezala, hobe da irabazi (gain)

    konstanteko hedatzaileak erabiltzea, egoera iragankorren ondorioz irabazien arteko aldaketa handiegirik

    ez izateko.

    6.24. irudian halako hedatzaileek egiten duten transferentzia-kurba dugu. Eremu linealeko hedapen-

    erlazioa (ratioa) 1:2koa da. Hau da, sarreran 10 dezibeleko aldakuntza badugu, 20 dezibeleko aldakuntza

    dugu irteerarako.

    EZKERRA

    ESKUINA

    DETEKTAGAILUA

    MONOFONIKOA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 318

    6.24. irudia. Hedatzaileko transferentzia kurba.

    Sarrerako seinalearen maila PR biraketa-puntutik gorakoa bada, hedatzaileak anplifikatu egiten du,

    eta, hortik beherakoa bada, indargabetu.

    Hedatzailea irabazi konstantekoa bada, Te atalasetik beherako mailako seinale guztiak dB kopuru

    berean indargabetzen ditu (6.24. irudian, 10 dezibelean).

    6.25. irudia. Dinamikaren hedapena.

    HEDAPENA

    SARRERA IRTEERA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    319

    6.25. irudian ikusten denez, emaitza dinamika hedatzea da, 6.24. irudiko parametroen balioei jarraiki.

    Konpresoreetan bezala, hedatzaileetan ere erasotzeko denborak eta berreskuratzeko denborak eta

    haiek egoera iragankorretan dituzten ondorioak zehaztu egin daitezke, baina kontuan izan beharra dago

    hedatzaileek sortzen dituzten efektuak konpresoreek sortzen dituztenen kontrakoak direla eta hedapen-

    kurba eta konpresio-kurba simetrikoak direla.

    6.26. irudia. Erasotzeko denborak. 6.27. irudia. Berreskuratzeko denborak.

    6.26. irudian ikusten da, erasotzeko denbora luzea bada, hedatzaileak indargabetu egiten duela,

    sarrerako maila handia izan arren. Ondorioz, anplifikazioa gero eta handiagoa da.

    6.27. irudiaren arabera, berriz, berreskuratzeko denbora luzea bada, VAC anplifikadoreak anplifikatzen

    jarraitzen du, eta, ondorioz, egoera iragankorreko maila txikiko seinaleak anplifikatu egiten ditu nahi gabe;

    hau da, jaitsierak luzatu egiten ditu.

    SARRERA SARRERA

    IRTEERA IRTEERA

    KONTROLA KONTROLATa LUZEA

    Ta LUZEA Ta LABURRA

    Ta LABURRA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 320

    6.28. irudia. Dinamikaren hedapena, Ta eta Tr laburrak direla.

    Irudiotatik ondorioztatzen denez, Ta eta Tr luzeak aukeratzen badira, egoera iragankorrak berdindu

    egiten dira. Ta eta Tr laburrak badira, berriz, dinamika nabarmen handiagotzen da eta soinu kolpekari

    eta lehorra sortzen da (ikus 6.28. irudia). Konpresoreekin gertatzen denaren kontrakoa gertatzen da:

    berreskuratzeko denbora laburra bada, hedatzaileak seinaleen dinamika handiagotu eta seinaleak

    gorrago bihurtu egiten ditu.

    Oro har, hedatzaileak ez dira erabili behar seinalea magnetofonoaren bidez grabatu aurretik, dinamika

    handiagotu egiten bada, errazagoa delako seinalea asetzea edo hondoko zarata sortzea.

    Ildo berean, konpresoreak ez dira erabili behar seinalea magnetofonoaren bidez irakurri ondoren,

    hondoko zarataren maila txikia anplifikatu eta entzungarriago bihurtzen dutelako.

    6.7 Zarata-atea

    Grabazio askotan gertatzen da kanal mikrofonikoaren isiluneetan estudioko hondoko zarata edo beste

    instrumentuen hotsaren diafonia entzutea, edo beste kanaletakoa.

    Bestalde, lehen ere esan dugu, seinalea isilik dagoenean, konpresoreak hondoko zarata anplifikatu

    egiten duela, eta entzungarri bihurtu.

    Halakoetan, zarata-atea (noise gate) erabiltzea komeni da. Zarata-atea hedatzailea da, eta atalasea

    (threshold) oso maila txikian jartzen da, ezabatu nahi dugun soinu-mailatik pixka bat gora besterik ez.

    6.29. irudian zarata-ateko transferentzia-kurba dugu. Ikusten denez, hedapen-erlazioa handia da,

    hondoko zarata asko indargabetzeko.

    SARRERA IRTEERA

    KOLPEKATZEA KOLPEKATZE HEDATUA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    321

    6.29. irudia. Zarata-atea.

    Honela funtzionatzen du ateak: sarrerako seinalearen maila Te atalasetik gorakoa bada, irabazia unitate

    batekoa da eta sistemak ez du inolako eraginik audio-seinalean. Atalasetik beherakoa bada, ostera, seinalea

    eta zarata nabarmen indargabetu egiten ditu ateak eta programa dinamikoa delako irudipena handiagoa

    da, zarata ez delako entzungarria.

    Atea oso maila txikian aritzen dela-eta, berehala, seinalearen maila atalasetik gorakoa izan bezain

    laster itzuli behar du hasiera bateko egoerara; alegia, irabaziak berehala, seinalearen maila atalasetik

    gorakoa izan bezain laster izan behar du unitate batekoa. Hori dela-eta, Ta erasotzeko denborak oso

    motza izan behar du.

    6.8 De-essera

    De-essera konpresorea da, dinamika prozesatzeko, eta unitate bateko irabazia erabiltzen du, Tc

    atalasetik beherako mailan. Hortik gorako seinalea, berriz, nabarmen indargabetu egiten du. 6.30. irudian

    konpresoreko transferentzia-kurba dugu, eta 6.31. irudian, de-essereko bloke guztien diagrama.

    Diagraman ikusten denez, de-esserak 6 bat kilohertzeko maiztasuneko banda soilik konprimitzen du.

    Hartan sortzen da txistu-hotsa, eta, halakorik ez gertatzeko, banda iragazi, bereiz prozesatu eta, ondoren,

    seinale osoarekin nahasi egiten du berriro ere.

    HONDOKO

    ZARATA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 322

    Honela funtzionatzen du: 6 bat kilohertzeko bandaren inguruan energia handia sortzen denean, haren

    maila konpresorearen bidez indargabetu egiten du, energia hori siseoaren ondorio delakoan.

    6.30. irudia. De-essera. Konpresoreko kurba.

    Jakina, de-essera ahozko kanaletan soilik erabili behar da.

    6.31. irudia. De-essereko blokeen diagrama.

    BANDA EZABATUA

    SARRERA

    IRTEERAAHOZKO KANALA

    BANDAKO PASAGUNEA

    DETEKTA-

    GAILUA

    KONPRESOREA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    323

    6.9 Zarata-murriztaileak

    ZZaarraattaa mmuurrrriizztteeaarreenn ooiinnaarrrrii ppssiikkooaakkuussttiikkooaa:: eessttaallttzzee--eeffeekkttuuaa

    Zaratak audio-seinalea kutsatu egiten du, maiztasun handikoa bada batez ere, 6.2. atalean ikusi

    dugunez. Zaratarekin arazorik ez izateko bide bat da erreproduzitzen den seinalea iragaztea, zarata eta

    zaratak kutsatutako audio-seinalearen zatia ezabatzeko.

    Metodo horri jarraiki ezabatzen zuten zenbaitek zarata aspaldian, metodo ez-osagarriari jarraiki. Zarata

    handia sortzen zenean aritzen ziren gehien, maiztasun handiko seinaleekin, baina, hain zuzen ere, harmo-

    niko gehienak maiztasun handikoak dira eta harmonikoak dira musikaren propietate nabarmenen ardura-

    dunak. Hori dela-eta, halako sistemak erabiltzeari utzi eta zarata osagarrien murriztaileak erabiltzen hasi

    dira, estaltze-efektuan oinarritutakoak (ikus 2.5. atala).

    Argi dago zarata-murriztailearen helburuak izan behar duela irteerako seinalearen maila zaratarena

    baino handiagoa izatea, eta irteerako seinalearen mailaren eta zaratarenaren arteko dB aldea halakoa

    izatea, seinaleak zarata estali egiten du.

    Dena dela, kontuan izan beharra dago murriztailea dinamikaren prozesadorea dela eta irabazia

    seinalearen mailaren arabera aldatu egiten duela; hau da, zarata anplifikatu eta indargabetu egiten

    duela, hots, modulatu. Zarata modulatua zarata jarraitua baino gogaikarriagoa da. Horregatik, murriztai-

    learen irteerako S/N erlazioak 80 dezibelekoa izan behar du, zarata ez entzuteko.

    ZZaarraattaa oossaaggaarrrriieenn mmuurrrriizzttaaiilleeaakk

    Konpresoreak eta hedatzaileak osatzen dituzte. Konpresorea grabazio-prozesuaren aurretik erabiltzen

    da. Bestalde, hedatzaileko transferentzia-kurba konpresoreko transferentzia-kurbarekiko simetrikoa da,

    eta erreprodukzioaren ondoren erabiltzen da (ikus 6.32. irudia).

    6.32. irudia. Zarata osagarrien murriztailea.

    ITURRIA KONPRESOREA

    GRABAZIOA/ ERREPRODUKZIOA

    HEDATZAILEA ENTZULEA

    ZARATA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 324

    Honela funtzionatzen du: konpresoreak maila txikiko seinaleak anplifikatu egiten ditu, eta hedatzaileak,

    dB kopuru berean indargabetu; ondorioz, entzulearengana berdin-berdin ateratzen dira. Horrexegatik izena

    dute osagarri.

    Hau da, zarata ez da konprimitzen, grabazio-prozesuaren ondoren sortzen denez gero, baina heda-

    tzaileak indargabetu egiten du.

    Azkenean, irteerako seinalearen maila sarrerako seinalearenaren berdina da, baina, zarata indarga-

    betzeari esker, sistemako S/N erlazioa hobea da.

    Audio-seinalearen espektroa anplitude ezberdinekoa da, maiztasuna zein den (6.33.a irudia). Hori

    dela-eta, murriztaileak azkarra izan behar du, maiztasun bakoitzean seinalearen maila zein den jakiteko.

    Adibidez, seinalea 6.33.a irudikoa bada, konpresoreak maiztasun handiko banda soilik anplifikatu behar

    du (ikus 6.33.b irudia). Izan ere, maiztasun txikiko maila handiko seinaleak anplifikatzen baditu, zinta

    magnetikoa nabarmen asetu egiten da.

    Seinale konprimituari zarata atxikitzen zaio grabazio- eta erreprodukzio-prozesuan (ikus 6.33.c

    irudia). Beraz, hedatzailean sartu behar da, eta hedatzaileak identifikatu behar du konpresoreak zer

    bandatan anplifikatu duen seinalea, dB kopuru (G) berean indargabetze aldera.

    Indargabetzea egokia bada (ikus 6.33.d irudia), irteerako seinalea sarrerako bera da eta zarata G-n

    indargabetzen da bandan.

    Jakina, ez dago maiztasun txikiko zarata murrizterik, baina ez da beharrezkoa, pentsatzekoa delako

    maiztasun txikiko bandan sortzen diren maila handiko seinaleak zarata estaltzeko behar adina maila

    handikoak direla.

    Arrazoibideotatik ondorioztatzen da zarata-murriztaile onek bereiz, hainbat maiztasun-bandatan anali-

    zatu behar dutela seinalearen maila. Bestela, asetzea gertatzen da edo zarata-erredukzioa hutsala da.

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    325

    6.33. irudia. Banda bereiziko prozesadorea.

    Antza denez, murriztaileak lau banda izatea nahikoa da ondo prozesatzeko, Dolby A sistema erabiliz

    gero.

    DDBBXX zzaarraattaa--mmuurrrriizzttaaiilleeaakk

    DBX zarata-murriztailea konpresore hedatzaile lineala da. Konpresio-erlazioa 2:1ekoa da (ikus 6.34.

    irudia) eta biraketa-puntua OVUra (+ 4 dBm-ra) dago.

    Konpresoreak maila handiko eta maila txikiko seinaleak konprimitzen ditu eta dinamika nabarmen

    konprimitzen du (ikus 6.34. irudia).

    Seinalea maila txikikoa bada, hedatzailea oso indartsua da. Adibidez, zintaren 50 dezibeleko

    zarata indargabetu eta 100 dezibeleko bihurtzen du, entzungaitz bihurtzen du (ikus 6.35. irudia).

    SEINALE BALIAGARRIASEINALE KODETUA

    SEINALE KODETUA + ZARATA

    MAIZTASUN-BANDA

    DESKODETZAILEAREN IRTEERA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 326

    Batetik lineala izanik eta, bestetik, prozesatzea nabarmena edukirik, murriztaileak egoera iragankorrak

    nahiko erraz distortsionatzen ditu. Fabrikatzaileak dioenez, gehienezko gainpultsua gerta daiteke, 12 dezi-

    beletik 1 kilohertzera bitartekoa.

    6.34. irudia. DBX transferentzia.

    6.35. irudia. DBX bidezko dinamikaren prozesatzea.

    SARRERA (dB)

    KONPRESIOA

    HEDAPENA

    IRTEERA

    Asetzea

    Zintaren zarata

    DBX ZARATA-MURRIZTAILEAREN

    Zarata-maila

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    327

    Berreskuratzeko denbora (Tr % 35 ms) arnasketa-hotsa gertatzeko nahikoa motza da.

    Murriztailea banda bakarrekoa izan arren, goiko seinaleak eta behekoak indartzeari (aurreko enfasiari)

    esker, desberdin aritzen da maiztasuna zein den, 6.36. irudiko blokeen diagraman ikusten denez.

    6.36. irudia. DBX konpresoreko blokeen diagrama.

    Konpresoreko bide nagusian bada A aurreko enfasia, 100 hertzetik beherako maiztasunak 10 bat dB

    indartzeko, eta 2 kilohertzetik gorakoak, 15 bat dB. Bestalde, hedatzaileko bide nagusian bada A ondoko

    enfasia, aurreko indartzea indargabetu eta seinalearen maila berriz zuzena izateko. Hau da, ondoko

    enfasiak soilik indargabetzen du zarata, eta, hala, batetik, maiztasun txikiko zarata (zarata mekanikoak)

    eta, bestetik, maiztasun handiko zarata (modulazio-zarata) gehitzen ditu.

    A aurreko enfasiak ez du bereizten mailarik, eta, goiko seinaleak 15 bat dB indartzeko erabiltzen bada,

    zinta magnetikoa nabarmen ase liteke, maiztasuna handia bada. Halakorik ez gertatzeko, konpresoreko

    kontrol-bidean bada B aurreko enfasia; goiko seinaleak indartzeko erabiltzen da, eta 1,6 kilohertzetik

    gorako maiztasunak 20 dB indartzen ditu. Hartara, seinale konprimituko goiko seinaleen maila oso handia

    bada, maila are gehiago handiagotzen da kontrol-bidean, detektagailuak are handiagoa dela sinesten

    du eta detektagailuak VAC anplifikadoreko irabazia murrizten du, zinta ez asetzeko.

    Hedatzaileko kontrol-bidea eta konpresorekoa berdinak dira, murriztailea osagarria izan dadin.

    SARRERA BANDA FP

    A AURREKO ENFASIA

    B AURREKO ENFASIA

    KONTROLA

    IRTEERA

    RMS

    DETEKTAGAILUABANDA,

    FP 27 (10 KHz)

    KONPRESOREA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 328

    DDoollbbyy AA hhaaiinnbbaatt bbaannddaattaakkoo zzaarraattaa--mmuurrrriizzttaaiilleeaakk

    Maiztasun guztiak banda bakarrean lantzen dituzten zarata-murriztaileek erroreak egin ditzakete:

    9 Modulazio-errorea, ponpatze-efektua (pumping) Demagun banda bakarreko murriztailean maiztasun handiko maila ahula sortzen dela. Berez,

    anplifikatu egin behar du, baina, tarteka maiztasun txikiko maila handia (adibidez, kolpe-

    katzea) ere sortzen bada, detektagailuak maila handia detektatu eta konpresorea irabazia

    txikiagotzera behartzen du (ikus 6.37. irudia).

    6.37. irudia. Ponpatze-efektua.

    Konpresorea banda bakarrekoa bada, bi seinaleak indargabetzen ditu kolpekatzea sortzen

    denean. Entzumenak maiztasun ezberdinak bata edo bestea estali gabe bereiz ditzakeenez

    gero, entzuleak antzematen du maiztasun handiko seinalea indargabetu egiten dela maiztasun

    txikiko kolpekatzea sortzen denean.

    Efektua maiztasun txikiko seinaleak maiztasun handikoa ponpatu edo modulatuko bailitzan

    entzuten da.

    Murriztaileak bi maiztasun-banda bereiz prozesatuko balitu, maiztasun txikiak ez luke izango

    eraginik maiztasun handikoan eta ez litzateke izango ponpatze-efekturik.

    SARRERA

    KONPRESOREAREN IRTEERA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    329

    9 Zarataren modulazioa Aurreko egoera gertatzen da seinale ahula zintaren zarata bada, eta maila handiko eta maiz-

    tasun txikiko seinalea, kolpekatzea bera.

    Kolpekatzea sortzen denean, hedatzailearen irteeran, hedatzaileak indargabetzeari uzten

    dio, hondoko zarata indargabetzeari uzten dio eta, ondorioz, hondoko zarata berdin-berdin

    ateratzen da, edo, are, anplifikatuta.

    Kolpekatzeen artean isilunerik bada, hedatzaileak detektatu egiten du zarata-maila txikia,

    eta are gehiago anplifikatzen du (ikus 6.38. irudia).

    Irudian ikusten denez, maila handiko eta maiztasun txikiko seinaleak zarata modulatzen du.

    Zarata estaltzeak zuzena dirudi, baina, egiaz, maiztasun txikiko kolpekatzeak maiztasun txikiko

    zarata estaltzen du eta ez da gai zintaren maiztasun handiko zarata handia estaltzeko. Hori

    dela-eta, zintaren zarata entzun egiten da aldi berean.

    6.38. irudia. Zarataren modulazioa.

    Murriztailea banda bereizikoa balitz, beheko seinaleak indargabetzeari utziko lioke kolpekatzea

    sortzerakoan, baina goiko seinaleak indargabetzen jarraituko luke eta zintaren ufakoa ez

    litzateke entzungo.

    9 Ta erasotzeko denbora aldatzea

    Banda bakarreko murriztaileetako erasotzeko denboraren balioa finkoa da audioko maiztasun-

    banda guztietan.

    Adibidez, seinalea maiztasun handikoa bada (seinalea bizkor alda badaiteke), erasotzeko

    denbora laburra izatea da onena: maiztasun txikiko uhinak oszilarazi egiten ditu, irabaziaren

    aldakuntzak maiztasun txikiko uhinaren maila-aldakuntzak baino askoz ere lasterragoak

    direlako.

    Hainbat bandatako murriztaileetako erasotzeko denbora luzea da, seinaleak behekoak badira,

    eta laburra, goikoak badira. Hartara, egoera iragankorrak ez dira distortsionatzen eta, maiz-

    tasuna txikia bada, ez da oszilaziorik.

    HEDATZAILEAREN IRTEERA

    ZARATA

    KOLPEKATZEA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 330

    Esan bezala, lau bandako murriztailea nahikoa izan liteke errore horiek guztiak ez gertatzeko.

    Horixe egiten du Dolby A zarata-murriztaile profesionalak: iragazki-bankuak lau maiztasun-

    banda aukeratzen ditu, eta banda bakoitzeko transferentzia-funtzioak 6.39. irudikoen antze-

    koak dira.

    6.39. irudia. Dolby A murriztaileko banda bereiziak.

    Irudian ikusten denez, maiztasun handiko seinaleak 3. eta 4. bandek prozesatzen dituzte. 9 kiloher-

    tzera bitartean, zarata 10 dezibel soilik murrizten dute, baina, hartara, erredukzioa 15 dezibelekoa da 9

    kilohertzetik gora, eta zintaren maiztasun handiko zarata nabarmen txikiagoa da. Huraxe da handiena

    eta, gainera, baita zarataren modulazioaren errudun nagusia ere.

    6.40. irudia. Dolby A konpresore edo hedatzailearen egitura.

    BANDA 1

    BANDA2

    BANDA3

    BANDA 4

    SARRERA IRTEERA

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    331

    Lau bandek prozesatzen dute seinalea, lau murriztaile paralelo berdinen bitartez, 6.40. irudian ikusten

    denez. F1, F2, F3 eta F4 aipatu lau iragazkiak dira.

    Lau mugatzaile ez-linealak (LNL) egoera iragankorretan sor litezkeen gainpultsuak murrizteko

    zirkuituak dira.

    Lau mugatzaile linealak (LL), berriz, dinamika prozesatzeko zirkuituak eurak dira, konpresore edo

    hedatzaileak. Transferentzia-kurbak 6.41. irudian ageri dira.

    Prozesadoreok bilineal izena dute, 6.41. irudian ikusten den bezala, maila txikiak soilik lantzen

    dituztelako, F azken puntutik gorako maila handiak aldatu gabe. Irabazi konstantea 10 dezibelekoa da.

    6.41. irudia. Dolby A bandako transferentzia-kurbak.

    Izan ere, Dolby A murriztaileak zarata soilik murrizten du, dinamika konprimitu gabe. Hori dela-eta,

    maila handiko seinaleak berdin-berdin ateratzen dira, eta murriztaileak maila txikiko seinaleak bakarrik

    lantzen ditu, zaratak eragina haiexetan duelako.

    Hedatzailearen egitura maila txikiko prozesadoreetan oinarrituta dago, eta helburua seinalean ahalik

    eta eragin txikiena izatea da. Maila txikiko prozesadoreek sarrerako seinalearen maila txikia denean

    soilik funtzionatzen dute (ikus 6.42. irudia).

    SARRERA

    IRTEERA

    HEDATZAILEA

    KONPRESOREA

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 332

    Hau da, konpresoreko maila txikiko prozesadoreak sarrerako maila txikia denean soilik eransten dio

    seinalea bide nagusiari; anplifikatu egiten du. Era berean, hedatzaileak sarrerako maila txikia denean

    soilik kentzen dio seinalea bide nagusiari; indargabetu egiten du.

    6.42. irudia. Dolby dinamikaren prozesadoreak.

    Murriztaileko irabaziaren aldakuntzak txikiak direla eta, gainera, erasotzeko denbora lau banden artean

    ms 1 eta 100 ms artean alda daitekeela-eta, egoera iragankorren distortsioa oso txikia da.

    MMuurrrriizzttaaiilleeaakk lloottzzeekkoo eerrrroorreeaa ((eerrrreeffeerreennttzziiaa--ttoonnuuaa))

    Demagun aipatu DBX murriztaileak 40 dezibeleko seinalea hartzen duela. DBX konpresoreak 20

    dezibelekoa izan arte anplifikatzen du.

    Ondoren, seinalea konprimitu eta grabatu egiten da. Kontua da, magnetofonoa desdoituta badago,

    grabatzen den seinalea, 20 dezibelekoa, erreproduzitu eta 30 dezibelekoa dela. Seinalea DBX heda-

    tzailean sartzen denean, irteerako seinalea 60 dezibelekoa da, 40koa izan ordez (ikus 6.45. irudia).

    Grabazio- eta erreprodukzio-prozesuko irabazi-errorea (lotzeko errorea) 10 dezibelekoa zen, baina,

    compander lineala erabiltzearen ondorioz, 2:1 konpresio-erlazioaren ondorioz, handiagotu egin da, eta

    20 dezibelekoa da.

    6.43. irudia. Murriztaile linealak lotzeko errorea.

    GRABAZIOA ETA

    ERREPRODUKZIOA IRTEERASARRERA

    BIDE DIFERENTZIALA

    KONPRESOREA HEDATZAILEA

    ZARATA

    DESKODETZEA S SARRERA

    - 40 dB KODETZEA

    GRABAZIOA ETA

    ERREPRODUKZIOA

    - 20 dB - 30 dB - 60 dB

    S IRTEERA

    Errorea: 10 dB Errorea: 20 dB

  • Soinu Jartze Industriala eta Ikuskizunetako Soinu Jartzea

    LANBIDE EKIMENA

    333

    Sarrerako seinalea berbera izanik, Dolby A erabili balitz, konpresorearen irteerako seinalea -30

    dezibelekoa zatekeen; hedatzailearen sarrerako errorea, 10 dezibel; grabazio- eta erreprodukzio-

    prozesuan -40 dezibel; eta, beraz, irteerako seinalea, -50 dezibelekoa. Hau da, lotzeko errorea 10 dezi-

    belekoa soilik zatekeen (ikus 6.46. irudia).

    Murriztaileko irabazia konstantea bada, magnetofonoak egiten duen erroreak bere horretan jarraitzen

    du. Horixe da transferentzia-kurba bilinealeko murriztaileen abantaila transferentzia-kurba linealekoen aldean.

    Lotzeko errorea gertatzen da programa konprimitua magnetofono baten bidez grabatu eta beste baten

    bidez erreproduzitzen denean, edo grabazio- eta erreprodukzio-prozesua magnetofono berean egin baina

    grabazio- eta erreprodukzio-anplifikadoreak desdoituta daudenean; halakoetan, irabaziak ez du unita-

    tearen balioa.

    6.44. irudia. Murriztaile bilinealak lotzeko errorea.

    Lotura-errorerik ez izateko, zintaren hasieran kilohertz bateko maila finkoko tonua grabatu behar da

    (Dolby erreferentzia-maila, esaterako), magnetofono erreproduzitzailearen erabiltzaileak erreprodukzio-

    kanaleko irabazia doitu eta erreferentzia-tonua grabatzen den tonu berean erreproduzitzeko.

    Hartara, grabazio- eta erreprodukzio-prozesuko irabazia unitatea da, eta ez dago lotura-errorerik.

    KODETZEA GRABAZIOA ETA

    ERREPRODUKZIOADESKODETZEA

    S SARRERA

    - 40 dB - 30 dB - 40 dB - 50 dB

    S IRTEERA

    Errorea: 10 dB Errorea: 10 dB

  • Soinua

    LANBIDE EKIMENA 334

    6.10 Bibliografia

    9 GRAVERAUX, D.W.; GUST, A. J. eta BANER, B.B.; The Dinamic ftange of Disc and Tape Records, in Journal of the Audio Engineering Society, 18 (1970eko urria), 15.

    9 DUNCAN, M.G.; ROSENBERG, D. eta HOFFMAN, G.W.: Design Criteria of a Universal Compandor for the Elimination of Audible Noise in Tape, Disc and Broacast Systems, in Journal of the

    Audio Engineering Society, 23 (1975eko urria), 8.

    9 DOLBY, R.M.: An Audio Noise Reduction System, in Journal of the Audio Engineering Society (1967ko urria).

    9 TALA, M.: Circuit Design Modification for Minimizing Transient Intermodulation Distorsion in Audio Amplifiers, in Journal of the Audio Engineering Society, 20 (1972ko ekaina), 5.

    9 BLESSER, B.; IVS, F.: A Reexamination of the S/N Question for Systems with Time-Varyng Gain of Frequency Response, in Journal of the Audio Engineering Society, 20 (1972ko urria), 8.

    9 DANIEL, E.D.: Tape Noise in Audio Recording, in Journal of the Audio Engineering Society, 20 (1972ko martxoa), 2.

    9 ZWISLOCKI, J.J.; BURNING, E. eta GLANTZ, J.: Frequency Distribution of Central Masking, in Journal of the Acoustical Society of America, 43 (1968).