16
1 TOLOSALDEKO 2010eko GESTIO PLANA - MEMORIA TOLOSALDSTIO PLANA

Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

Citation preview

Page 1: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

1

TOLOSALDEKO 2010eko GESTIO PLANA -

MEMORIA

TOLOSALDSTIO PLANA

Page 2: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

2

1. SARRERA Urte berezia izan da 2010a, Foru Aldundiarekin urtero izan dugun

proiektuetarako partidarik ez dugulako izan. Ondorioz, 2009tik onartuta

zeuden dirulaguntzen kudeaketara eta beste programa batzuen bidez,

EREIN, LEADER… eskualdeko proiektuak lagunduak izan zitezen lan

egin da.

Labur-labur, jarraian jasotzen ditugu egindako ekintza esnaguratsuenen

inguruko azalpenak.

2. PLANIFIKAZIO KOADRO OROKORRA

o Gipuzkoako kudeaketa planean agertzen direnak eta Tolomendi zuzeneko

ardura edukita

o Gipuzkoako kudeaketa planean agertzen direnak eta beste LGE bati edo

batzuei dagozkionak

o Tolosaldeko ekintza zehatzak

Page 3: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

3

GARAPEN ARDATZA 1: Nekazaritza Jardueraren Garapena

HELBURUAK: 1. Nekazaritza aktibitateak bere garapenerako beharrezko dituen zerbitzuen sorrera, egituraketa eta finantziazio egokia bermatu. Estrategiak:

1.1 Nekazaritza aktibitateen kostuen jeitsieran/errentagarritasunean eta nekazarien bizi

kalitatearen hobekuntzan laguntzen duten zerbitzu berriak zeintzuk izan daitezkeen aztertu

eta hauen garapena bultzatu.

o Sektoreko eragileekin hausnarketa-eztabaida mahai bat martxan jarri. Bertan,

Gipuzkoa mailara zabalgarria izan litekeen proiektu edo eredu berrien inguruko

hausnarketa egin.

Ez da gauzatu.

o Zerbitzu enpresekin ordezkapen zerbitzuen inguruko hausnarketa bat burutu.

Martxan dagoen ekintza da. Aurten, Foru Aldundia, Gestio enpresak, IMK eta

Tolomendik hainbat bilera burutu ditugu, ekintza garatzeko.

o Ibarrako piperra biltzen dutenentzako egoitzak egokitzeko gestioak, ekoizle eta

udalekin batera zenbait bilera burutu ziren, udalekin, emaitza garbirik eman ez

dutenak. Egoerak aldatu egin dira, eskulanaren jatorriari dagokionez eta egoitzen

beharren larritasunari dagokionez.

1.2 Makina zerbitzuen antolaketa bultzatu eta hauen kontsolidazioa bermatu.

o Belarmendi makina zerbitzuaren egitura sendotzeko neurriak hartu, beharrezkoak

diren inbertsioak eginez:

- Konpostagailua: Gauzatua. Zerbitzua eskaintzen da nahi duen guztiarentzat.

- Ohizko zerbitzuekin jarraitzen da, hau da, belar bolak egiteko zerbitzua, arto

berdea erein eta biltzekoa, belardien hobekuntzak, belardien garbiketak, …

1.3 Purinaren, baserrietako zabor arriskutsuen... kudeaketa iraunkor bat egiteko egiturak eta

baliabideak bultzatu.

o Tamaina handiko plastikoaren bilketa egiten jarraitzen da. 93.000 kg. plastiko bildu

dira.

Page 4: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

4

o Plastikoaren bilketa eta geroko berziklaiaren inguruko lehenengo urteko balorazioa

egin eta horren araberako neurriak hartu (Debemen)

Zenbait gestio eta azterketa burutu dira, zerbitzua hobetzeko. Plastikoaren bilketa

sistema hobetu asmoz, plastikoa paketeetan egiten duen makina baten frogak egin

dira, bolumen jaitxierak, garraio kopurua jeitxiz, honen gastua murriztu ahal izateko.

Baino paketeak egiteak koste bat suposatzen duenez, eta momentuz, inbertsiorako

laguntzarik ez dagoenez, ez da aurrera eman ekintza.

o Purinaren kudeaketa hobetzeko separadora zerbitzua antolatzen lagundu da

Tolosaldean. Zerbitzua martxan dago.

Page 5: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

5

HELBURUAK: 2. Nekazaritza (ekoizpen, antolaketa, salmenta,ea.) eredu berriak bilatu eta garatu. Estrategiak:

2.1 Berrikuntza eta ideia edo eredu berriak aztertu, garatu eta bultzatuko dituen lan

sistematikoa antolatu.

• Beste herrialdeetako landa garapeneko adibideak ezagutu.

Bidaiarik ez da antolatu aurten, aurrekontu faltagatik. Hori bai, inguruko, gertuko eta beste

herrialdeetako esperientziak ezagutzeko ekintzak burutu dira, irteera laburrak, esaterako

Iparraldera ereite zuzeneko makina baten erakustaldia ikustera. Horretaz gain, gaur

egungo teknologia berriek ematen duten aukeraz baliatuz, beste herrialdeetan egiten

dituzten proiektuez informazio bilketa lanak egin dira sistematikoki, hemengo

proiektuentzat baliagarri izan daitezkeelakoan.

2.2 Energia berriztagarriak landa eremuan eta nekazaritza arloan ingurugiro mantenimentu,

kostuen beherakada edo diru sarrera berrien sorreran izan dezaketen balioa aztertu eta

aplikagarriak izan daitezkeen lekuetan bultzatu.

• Orexako energia berriztagarrien garapenerako proiektua berraztertu da. Unsalu

Berri eraikinean biomasaren bidezko beroketa sistema jartzearen bideragarritasuna

aztertzen ari da Udala.

• Foru Aldundiarekin batera, Iparraldeko Laborantza Ganberakoekin harremanetan

gaude, lehenengo sektoreko ustiakuntzek, hemen, duten efizientzia energetikoaren

azterketak egiten hasi ahal izateko. Momentuz, ez da konkretatu proiektua.

2.3 Eraldaketa eta merkaturaketa bateratuan oinarritutako elkarlana eta proiektuak suspertu

nekazarien artean.

• Lurlan-en Tolosako denda proiektua eta beste proiektu berriak garatzen lagundu

da. Horretaz gain Lurlan elkartea, salmenta zuzenaren inguruan lantzen ari den

proiektua, “osasuna atez-ate” gauzatzen hasi dadin laguntzak bilatzen lagundu

(Leader) eta eskualdeko baserritarren informazioa bideratu zaio. Proiektu honek

datozen urteetan jarraipena izan beharko du.

Page 6: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

6

• Tolosaldeko azokak eta Tolosako baserritarren azoka antolatzen lagundu da,

Zerkausiko batzordearen bileretan parte hartuz. 5 bilera burutu dira udala eta

baserritarren ordezkariekin. Azoketan komunikazio kanpaina bat martxan jartzea ere

aztertu da, ingurugiroa eta baserria lotzen dituen diskurtso berritzaileekin, garaian

garaiko produktuen inguruan informazioa eman eta ekintzak gauzatzeko, azokako

saltzaileen informazioarekin Web gune bat sortzeko... Lan hau egiten laguntzeko,

Euskadi 2009 + planaren baitan, Tolosako Udalarekin hitzartuta pertsona bat

kontratatu da 6 hilabeterako.

• Ikastetxe eta Lantegietako jantokietako elikagaien inguruko ikerketa egiten diruz

lagundu da, EHNE eta Lurgintzaren bidez egin den lana.

HELBURUAK: 3. Lurraren eskuragarritasuna bermatu nekazal aktibitaterako. Estrategiak:

3.1 Landa lur beharrak era egokian kudeatu ahal izateko instrumentuak eta neurriak bultzatu.

• Etorlur nekazaritzarako lur bankuari bere garapenean lagundu zaio, eskualdeko

beharren berri emanez eta hauek bideratzen lagunduz. Berastegiko larreak

berreskuratzeko, Villabonako agroaldean sagarraren germoplasma bankua sortzeko,

Usurbil eta Amezketako bi gazteren instalakuntzan…

Page 7: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

7

HELBURUAK: 4. Ingurumena eta paisaia errespetatu eta babesten duen nekazaritza bultzatu eta argumentu komertzial bilakatu ezaugarri horiek. Estrategiak:

4.1 Espazioa era egoki batean kudeatzen duten lurrari lotutako ekimenak bultzatzeko neurriak

hartu.

• Sektoreko eraikinek landa paisaian duten integrazio maila aztertu da eta dauden

arazoen aurrean neurri zuzentzaileak ezagutzera eman dira, bai Udaletxe eta baita

eskualdeko sektoreko eragile nagusiei. Arazo horren aurrean, baserritar eta udal

arduradunentzat, lanerako tresna bat sortzea zuen helburu lan honek eta helburua

bete da.

HELBURUAK: 5. Gazteak sektorean hasi/barneratu daitezen neurriak jarri: Belaunaldi aldaketa bermatu. Estrategiak:

5.1 Sektorean era profesional batean barneratu eta jarduteko behar den formakuntza eta

aholkularitza indartu.

• Nekazaritza azpisektoreetan egon daitezkeen aukerak, ideia berritzaileak eta

arriskuak aztertu eta beraien aurrean hartu beharreko neurriak proposatuko dituen eta

erreferente ezaguna izango den Behatoki bat sortzea aztertu.(Goimenen koordinaziopean garatzeko, baina ez da gauzatu)

5.2 Lur eta ustiategien eskualdaketa bermatuko luketen neurriak bultzatu.

5.3 Sektorea erakargarri eta sarrera errazekoa bihurtu dezaketen faktoreak indartu

Page 8: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

8

GARAPEN ARDATZA 2: Landa Eremuetako Bizi Kalitatearen Hobekuntza

HELBURUAK: 1. Landa eremuak oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturekin hornitu eta horien mantenimendua bermatu Estrategiak:

1.1 Landa eremuan bermatu beharreko gutxieneko azpiegitura eta zerbitzuak definitu, herri,

auzo eta baserri-etxe sakabanatuetan.

1.2 Eremu eta esparru bakoitzaren egoera identifikatu eta eskualde eta Gipuzkoa mailan

lehentasuneko arloak definitu

• Eskualdearen egoeraren argazkia eguneratu izaten saiatzen da.

1.3 Gutxieneko bezala definitutako oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturak bermatzeko ekintza

programak martxan jarri.

Page 9: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

9

1.4 Eskualdean identifikatu diren behar zehatzei erantzuna eman.

• Landa eremurako oinarrizko azpiegitura beharrak asetzeko inbertsio programen

garapena bideratu: Landa bideetako programa, ur horniketarako programa, energia

horniketa programa (landa elektrifikazioa), baserri seinaliztapena...

- Saneamentu eta hondakin uren arazketa instalakuntzak ezarri/hobetzeko plangintza

garatzea (Zizurkil).

- Baserri bideen mantenimenturako zerbitzuak hobetzeko tresneri inbertsioa,

Belarmendi.

- Baserri bideen konponketa: Berastegi, Bedaio (Tolosa), Aldaba (Tolosa), Anoeta,

Ibarra, Larraul, Asteasu.

- Baserrietako ur hornikuntza azpiegiturak hobetzea: Aldaba (Tolosa),

• Gizarte zerbitzuetako beharrak asetzeko inbertsioak zein dien definitzeko gestioak

egin dira.

• Garraio zerbitzua, Landa ingurunean garraio publikoa egokitzeko eta modu

iraunkor batean garatu dadin, proposamenak landu eta mahairatu dira, eskualdeko

garraioaren mahaian parte hartu da horretarako. Hainbat bilera egin dira Diputazioa

eta Tolosaldeko taxistekin, baina taxisten ezezkoak eta Diputazioaren jarrera

aldaketak momentuz atzera bota dute “eskaripeko garraio zerbitzu berritzailea”.

Momentu honetan aurrera ateratzeko aukera gehien dituen eredua “Zerbitzu finkoak”

izatearena da autobus zein taxien bidez bideratuak. Eskualderako garraio zerbitzu

onena lortzeko lanean jarraitzea da 2011rako helburua.

• Informatika zerbitzua eskaini eta garatu da “Dinamizatic” programaren bidez

eskualdeko hainbat herritan: Albiztur, Altzo, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Leaburu,

Orendain… Helburu nagusia e-administraziorako pausoak eman, web orriak egitea,

Udaletako ekipamenduak egokitzea, IZFErekiko harremanak bideratzea…izan dira.

Leader programako eta PESIren dirulaguntzen bidez finantzatu da teknikariaren

gastua. Zerbitzuak oso balorazio ona jaso du Udalen aldetik eta datorren urterako

helburua, zerbitzua finkatzea litzateke Udalen beharrei erantzuten jarraitzeko

Page 10: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

10

• Energiaren hornikuntza: Iraunkortasun energetikoa helburu, eraikin eta ustiapen

publikoetan iraunkortasun energetikoko irizpideak aplikatzeko, irizpideak ezagutzera

eman dira, TGIUZ eta IHOBEren laguntzarekin.

• EREIN programatik 2010ean 15 proiektu lagundu dira Tolosaldean (erabilera

anitzeko zentroak, herriguneetako urbanizazio lanak, ur eta gas sareen berrikuntzak,

baserrien birgaitzeak…) guztira 1.540.406€ jaso direlarik. Tolomendiren Gestio

Planean barneratutako proiektuak lehentasunezkotzat hartu ditu Jaurlaritzak eta

datozen urteetarako ere irizpide horri eutsiko diotela aipatu digutenez, Udaletxe guztiei

egin zaie eskaera eskuartean dituzten proiektuak Tolomendiri jakinarazteko Urteko

Kudeaketa Planean sar ditzagun.

• LEADER programak 6 proiektu finantzatu ditu Tolosaldean (turismo aktiboko

enpresa eta azpiegiturak, landa hotela, mikroenpresak…) guztira 368.226€ko

dirulaguntzarekin. Balorazio baikorra egiten dugu eskualdeko zenbait ekintzaileren

proiektuak aurrera ateratzeko bultzada izan delako eta datorren urterako ere helburua

LEADER lerroa ezagutarazi (komunikabideen bidez, web orrian…) eta landagunetako

ekimenak laguntzea da.

Page 11: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

11

GARAPEN ARDATZA 3: Aktibitate Ekonomikoen Dibertsifikazioa

HELBURUAK: 1. Giza, naturazko eta kulturazko baliabideen balorizazioan oinarrituta, Tolosaldeko landa eremuko sare ekonomikoaren dibertsifikazioa eta garapena lortu. Estrategiak:

1.1 Ekintzaile ekonomikoak identifikatu, formatu, sentsibilizatu eta dinamizatu.

1.2 Sare ekonomiko berria osatuko duten enpresa berritzaileak bultzatu (turismokoak,

komertzio txikiak, energia berriztagarriak, ofizioak, teknologia berrietakoak...).

• EREIN eta LEADER programak eskualdean dinamizatzeko eta hauen garapena

ahalik eta egokiena izan dadin komunikazio ekintzak egin dira komunikabideetan,

Tolosaldea Garatzenen bidez… LEADER programatik mikroenpresen sorrera lagundu

da Abaltzisketan, Larraulen eta Belauntzan, landa eremuetako sare ekonomikoa

indartuz.

.

1.3 Ekimen berritzaileak erakarri eta jasotzeko guneak prestatu.

• Landa eremuan enpresa guneak antolatzeko, eskualde mailako estrategia bat

prestatzeko lantalde bat martxan jarri zen Tolosaldea Garatzen, Udaletxe interesatuak

eta Tolomendiren artean. Beste herrialdeetako esperientziak, horien artean agian

interesgarriena Kataluniako esperientzia, aztertu diren arren, gauden aldi ekonomiko

zailagatik eta legealdi amaieragatik, proiektua motelaldian dago.

1.4 Landa turismoa bultzatu.

• Tolosaldea Garatzenekin turismoko mahaietan aktiboki parte hartu da: Ibiurko

mahaian, gastronomia mahaian, Aralar eta Leitzarango mahaietan Ibiurko proiekturako

Estatuak urtegiaren inguruak egokitzeko onartuta zeukan konpromisoa atzera bota du

eta 2011an proiektua berdimentsionatu edo/eta finantzabide alternatiboak bilatu

beharko ditugu.

• Larraitzen gune berri bat ireki da informazio turistikoa zabaldu, baserriko

produktuak komertzializatu eta turismo aktiboko jarduerak eskaintzeko. Tolomendirekin

batera Abaltzisketako Udala, Tolosaldea Garatzen, Lur Lan eta Bizibiziki enpresa dira

ekimenaren bultzatzaileak. Bixitarien kopurua eta ekimenaren arrakasta ikusita,

2011an Larraitzeko gunea irekita mantendu eta sendotzea da helburua.

Page 12: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

12

• Nekazalturismoak ireki edota birgaitzeko aholkularitza eman eta

dirulaguntzetarako gestioak egin dira, eskualdeko proiektu batek, proiektua garatzeko

dirulaguntza lortu duelarik.

• Larraulgo ekomuseoa dinamizatzen jarrai dezan EREIN laguntzak bideratu eta

lortu dira DINA 7 elkartearentzat. Tolomenditik, proiektu honen parte den Txuringai

errotan hobekuntza batzuk egiteko diru laguntza eman zaio. Ekimen honen ondorioz

inoizko bixitari gehien jaso ditu Larraulek eta Landa Garapen Zuzendaritzaren interesa

piztu du ekimenak. Datozen urteetan horrelako herri ekimen turistikoak bultzatzen

jarraituko dugu.

1.5 Tolosaldea Garatzen eta Tolomendiren arteko elkarlana sustatu.

Ekintzaile eta dirulaguntza lerro ezberdinen informazioa elkar banatuz, elkarlan sendoa burutu

da hainbat proiektutarako aholkularitza eskainiz. Tolosaldea Garatzenen Enpresa sailarekin

eta Autoenplegu sailarekin koordinatuta egon gara eta landa inguruneko zenbait proiekturen

bideragarritasun planak prestatu dituzte Tolomendiren bitartekaritzaz.

Page 13: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

13

GARAPEN ARDATZA 4: Landa Eremuak Betetzen Dituen Funtzioen Zehaztapena eta Errekonozimendua. HELBURUAK: 1. Gizartea eta bere ordezkariak, Landa Eremuak gizartean duen garrantziaz jabetu daitezen lortu eta paper honengatik behar duen begirunea, tratu egokitua eta ordaina izan dezan lortu. Estrategiak:

1.1 Landa Eremuak gizartean duen paper objektiboa aztertu eta hau gizarteratzeko “diskurtso”

amankomuna adostu.

1.2 Landa Eremuaren “emariaren (aportazioaren) diskurtsoa” gizartean ezagutzera eman.

* Paisaia atlantiarraren karakterizazioa, balorean jartzea eta gizarteari ezagutzera ematea

honen bidez lehenengo sektorearen lana eta funtzioa paisaia honen sortzaile eta kudeatzaile

gisa. Leader proiektu bat proposatu da.

1.3 Landa Eremuaren Emariaren truke Gizarteak eman beharreko begirune eta ordainsaria

gauzatu dadin lortu.

• Debarroa egitasmoaren antzera, landa eremua eta gizarte osoaren arteko

harremana, elkar ezagutza, sentsibilizazioa, begirune bilaketa, elkarlana, e.a.

helburutzat duten egitasmo guztiak biltzen dituen programa amankomun bat landu,

antolatu, indarrean jarri eta zabaldu Gipuzkoa osoan eta ahal bada E.A.E. mailan

(Deba-Garaia, Goimen)

• Tolomendik “Eskola Baratza” ekimena jarri du martxan 2010ean eskualdeko

ikastetxeekin elkarlanean. Tolomendik ikastetxean baratza edota negutegitxo bat

egokitzeko dirulaguntzaz gain, baratzaren jarraipena egingo duen baserritarraren lana

ordaintzeko eta Biolurren aholkularitza teknikorako dirulaguntza eskainiko die. 2011an

Tolomendi eta ikastetxeen arteko Elkarlan Hitzarmena sinatu eta Baratzak sendotzea

dira helburu nagusiak.

Page 14: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

14

HELBURUAK: 2. Bertako biztanlegoa Landa Eremuak gizartean duen garrantziaz jabetu dadin lortu eta bertakotasun sentipena indartu. Estrategiak: 2.1 Biztanlegoak herri ekimen eta kudeaketan duen parte hartzea handitu.

• Biztanlegoa biltzeko lekuak sortu dira eta indartzeko ekintzak gauzatzen ari gara:

Bedaio, Aldaba, Urkizu,… Gune hauek auzotarrei hainbat zerbitzu (bilgune, liburutegi,

ikastaro…) eskaintzea eta dinamikoak izateko lanean aritzea da asmoa BERPIZTU

ekimenaren bidez.

• Agenda 21 prozesua garatu dadin ekintzak burutu, TGIUZ koordinatu eta teknikari

lanak burutu dira

• Herri txikien batzordea koordinatzen jarraitzen da. 2010ean 3 bilera ospatu dira

Orendain, Alkiza eta Altzon partehartze onarekin eta intereseko gaiak jorratuz, besteak

beste: Herri txikietako zerbitzuen egoera, IZFE, defizita murrizteko neurriak,

Tolosaldeko garraio publikoa, zabor mankomunitatea… Parte hartu duten herriek oso

positiboki baloratzen dute herri txikien elkargune, informazio trukaketa eta

eztabaidarako gune dena.

Page 15: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

15

• Aldaba, Urkizu, Montesku eta Bedaioko BERPIZTU programak garatzen lagundu

da. Programa hau IMK eta Tolosako udalaren artean finantzatzen da, Tolomendiren

bidez kontratatzen eta koordinatzen bada ere langilea.

2.2 Eskola Txikiak indartu eta bertakotasun sentipen sorreran duten papera sendotu.

• LGE-en eta Eskola Txikien koordinakundearen arteko harremana sendotzeko

ahalegina egin da, marko finko bat sortu eta elkarlaneko proiektuak bultzatzeko

(Tolosaldea-Behemendi) 2010ean Eskola Txikien koordinakundeak egindako barne-

hausnarketaren ondorioz, 2011an Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen bazkide

izateko pausoa ematea espero da.

HELBURUAK: 3. Administrazio desberdin guztien aldetik Landa Eremuarekiko konpromiso politikoa handitu eta bertara zuzendutako baliabide ekonomiko zein teknikoak handitu daitezen bultzatu. Estrategiak:

3.1 Administrazio arlo ezberdinen arteko elkarlana lortu, sendotu eta hobetu.

• GFAri Landagipuzkoa mailan tratatzea komeni den gaiak landu ( Landagune)

3.2

3.3 Landa eremuek jasaten dituzten diskriminazio egoerak zuzentzen dituzten politikak eta

neurriak hartu

Page 16: Tolosaldeko 2010eko GESTIO PLANA - Memoria

16

GARAPEN ARDATZA 5: LGE-en Egituraren Egokitzapena HELBURUAK: 1. Helburu berrietarako egokiena izan daitekeen egitura lortu. Estrategiak:

1.1 Gipuzkoako LGEek duten elkarlan sistema indartu, lan amankomunetarako iritzi bakarra

adostu eta bozeramaile bakarra izendatzeko sistema ezarri eta elkarren arteko errespetua,

solidaritatea, konpetentzi eza eta laguntza lantzeko bidea hartu.

• G.L.G.E.en arteko harremana sendotzeko formula egokiena aztertu da,

Federakunde bat sortzea konkretuki.

1.2 GFA, EJ eta IMKkin harremana formalizatu.

• Gipuzkoa mailan hilabetero egiten den LGEen bilera, Gipuzkoako landa garapen

Mahaia indartu, GFA, EJko Landa Garapen Zuzendaritza, IMK eta LGEk osatua.

1.3 LGE-aren egitura administratiboa egokitu eta sendotu.

• Teknikarien kualifikazioa eta formazioa eguneratzeko ekintzak egin dira, GV Sig

delako programaren inguruko oinarrizko ikastaroan parte hartu da.

3. FUNTZIONAMENTUA

Tolomendiko egituran, hiru pertsona daude lanean modu finko batean, Iker, Maixabel

eta Imanol eta 2010ean beste hiru pertsona aritu dira, proiektu konkretuak gauzatzen,

Arrate Iturbe, Tolosako landa auzoetan Berpiztu programarekin, Joxi Balerdi

Dinamizatic programa gauzatzen eta Amaia Agirre Euskadi 2009+ delakoaren bidez

azokaren inguruko lan bat egiten. Hiru lan postu hauek aldi baterakoak dira, eta beren

finantzaketa oso osorik programa hauek gauzatzeko dauden diru laguntzen bidez egingo

da, Tolomendiri koordinazio lana bakarrik suposatu digularik, ez dirua jartzea.

Gobernu batzordea 4tan bildu da, eta Batzar Orokor bat burutu da. Lehendakaria

Antonio Artola da, GILBE elkarteko ordezkaria dena.