32
188. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko MAIATZA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA HITZ-TANTAK: ISAAK ARANBERRI DANTZARIA ELKARRIZKETA ALKATEARI B A LEI K E Urtebete barru egingo dira udal hauteskundeak. Hiru urte hauen errepasoa egin dugu Iñaki Agirrezabalaga alkatearekin.

188 (2010eko maiatza)

Embed Size (px)

DESCRIPTION

[Hitz-tantak: Isaak Aranberri] [Bertso xorta: Josu Manzisidor] [Elkarrizketa Iñaki Agirrezabalaga alkateari] [Izpiak eta hizkiak: Jose Angel Chamorro] [Erretratua: Jon Villa] [Elkarrizketa: Zumartian] [ZIIZ-en hitzaldia] [Mikroipuina: Hegazkina] (+903)

Citation preview

Page 1: 188 (2010eko maiatza)

188. ZENBAKIA. EURO BAT2010eko MAIATZA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

H I T Z - T A N T A K : I S A A K A R A N B E R R I D A N T Z A R I A

elkarrizketa alkateari

BALEIKE

Urtebete barru egingo dira udal hauteskundeak. Hiru urte hauen errepasoa egin dugu Iñaki Agirrezabalaga alkatearekin.

Page 2: 188 (2010eko maiatza)

AR

GA

ZK

IA: P

EIO

RO

MAT

ET

Page 3: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 3

BALEIKE188a

za

la j

.l. r

om

atet

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda

Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue,

abelin linazisoro, ainara lozano lasa,

aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta

Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

9baleike+

iñaki agirrezaBalaga: “ezker Batua/aralar gobernuan ez sartu izana da nire penetako bat”

4hitz-tantakisaak araNBerri

7bertso xortaJOsU MaNzisiDOr

16izpiak eta hizkiakJOse aNgel CHaMOrrO

19baleike.comsaNtelMOak

21erretratuaJON Villa

26elkarrizketazUMartiaN

28agendaziiz-eN HitzalDia

30mikroipuinaHegazkiNa

Page 4: 188 (2010eko maiatza)

4 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Hit

z-t

aN

tak isaak ARANBERRI Dantzaria

"PARRAndAn nabilenean euskaldun petoa naiz, eta dAnTZA GuTxI egiten dut"

Euskalduna izatetik ‘El Vajco’ izatera igaro omen zara Madrilen. Dantza asko ari naiz ikasten Madrilen, klasikoa, jazza, tangoa eta flamenkoa. Flamenkoko akademia goi mailakoa da, eta mundu guztiko jendea dabil. Baina euskaldun bat flamenko ikas-ten egotea arraroa egiten zaie irakasleei eta beste ikasleei. Horregatik ezizena. Hain arraroa al da eus-kaldun batek flamenkoa ikastea?Hala esaten dute. Baina beti dago baten bat arauak haus-teko.

Zuri arraroa egiten ari al zaizu flamenkoa ikastea?

Ez, ez, ez. Beste dantzak zailago egiten ari zaizkit. Fla-menkoak eta euskal dantzak lotura daukate: gorputza oso zuzen eduki beharra. Bularra oso tente eraman behar da. Akademian sartzeko proba egin nuenean, esan zidaten: “Zuk flamenko asko dantza-tu duzu!”.

Errazena Andaluziako dantza klasea izango zai-zu, orduan. Errazena ere ez. Andaluzia-rrentzat kultura da, dantza baino gehiago. Indarra eman behar zaio, kultura aldetik beste sentimendu batzuk sartu behar zaizkio, eta nik ez dauzkat. Beraiek ‘el duende’ deitzen diote horri.

Hainbeste dantza ikas-ten zabiltzala, ez al zara nahasten?Denak dauzkat nahastuta. Agendan ondo zehaztuta daukat zer dantza dudan. Egunean, sei-zazpi ordu egi-ten ditut-eta dantza. Orain-dik ere agujetak dauzkat.

Dantza guztiek al dute elkarrekin nolabaiteko lotura?Bai, beti daukate loturaren bat. Eta horregatik sortu zitzaidan hainbeste dantza ikasteko gogoa.

Dantza motaren bat al dago denen oinarrian?Esaten dutenez, dantza kla-

sikoa. Gorputza ezagutzeko oso ona da klasikoa egitea, eta hori omen da abiapuntua.

Zer lotura dago euskal dantzen eta klasikoaren artean?Lotura handia daukate. Teoria baten arabera, dantza klasikoaren sorreran euskal dantzak daude. Nonbait, Frantziako erregeren baten aurrean dantzatu zuen dan-tzaria euskalduna omen zen, eta horrela hasi zen dena. Madrilen kontatu didate hori. Dantza klasikoko pare bat pausori ‘Pasos del Vasco’ deitzen zaie.

Zergatik zara dantzaria?Arreba hasi zen dantzan umetan. Gure aitari buruan sartu zitzaion sueltoko txa-pelketetan atera behar zuela, baina bikotea falta. Mutilak falta ziren, beti bezala. Nik hiru urte gutxiago neuzkan. Eskolan aukera zegoen dan-tzan ikasteko, eta han hasi nintzen. Aitak esan zuen: “Biok zergatik ez duzue osa-tzen bikotea?”. Aitak bultza-tu ninduen, eta begira orain non nagoen.

“Flamenkoak eta euskal dantzak lotura daukate: gorputza oso zuzen eduki beharra”

testUa: aitOr MaNterOlaargazkiak: isaak araNBerri

Page 5: 188 (2010eko maiatza)

Izena: Isaak AranberriJaioteguna: 1981eko apirilaren 7anIkasketak: Ekonomian lizentziatuaLanbidea: Administraria Maria eta Jose ikastetxeanDantzari bat: Lucia Lacarra. Munduan izar handia da, baina guk, zumaiarrok eta euskaldunok, ez dugu behar adina baloratzen. Dantzarako lagun bat: Argiska. Norekin dantzatuko zenuke gustura? Aiert Beobide eta Edu Muruamendiarazekin. Dantzatu ezin duzun zerbait: Balleta. Hori bai zaila!

Hit

z-t

aN

tak

Euskal dantzak, Madril, flamenkoa, jazza, dantza klasikoa, tangoa, ikasle, irakasle, urtebeteko eszedentzia eta Maria eta Jose ikastetxea. Ezin direla denak lotu? Isaak Aranberrik dauka erantzuna.

Euskal dantzez gain, fla-menkoa ere landu zenuen hemen. Nolatan?Bilbon, unibertsitatean nen-goela, dantza garaikidea egi-ten hasi nintzen. Baina he-rrietan euskal dantza besterik ez dago. Getariako festetako konpartsan, duela bi urte, gaia Andaluzia izan zen. Ate-ra nintzen, eta gozatu egin nuen. Donostiako akademia batean hasi nintzen gero fla-menkoa ikasten, eta hortxe hasi zen dena.

Noiz arte zaude Madrilen ikasten?Ekainaren 25a arte. Etxera itzuliko naiz. Irakasleek esa-ten didate gelditzeko, balio dudala, baina oso mundo ezegonkorra da. Urtebetean nahi nuen probatu, eta ho-rixe egin dut. Eszedentzia bukatzen ari zait. Gero, agian, asteburuetan etorriko naiz Madrila, ikastaroak eta jasotzera.

Zer da Engarabi?Ni naiz pertsonaia hori. Ikuskizuna da, eta Do-nostian aurkeztuko dugu, maiatzaren 21ean. Nire lana

da flamenkoaren eta euskal dantzen arteko lotura egitea. Euskal Herrian kokatzen da, eta kontatzen dugu flamen-koak eta euskal dantzek zer bilakaera izan duten Euskal Herrian. Azken 40 urteetako istorioa kontatzen da, eta bu-kaeran, bi kulturak, bi dantza motak bat egiten dute. Oso ondo iruditzen zait bi dan-tzak bat egitea, batzuek ezez-koa dioten arren. Baina garbi daukagu bakoitzaren izaera gorde egin behar dela.

Urte askotan dantzako irakasle izan zara. Orain, berriz, ikasle. Zer da erra-zagoa?Biek dute zailtasuna. Ikasle bezala lasaiago nago. Irakasle izatearen alde ona da zure ikasleak dantzan ikustea. Plazan ikusten ditudanean fandango bat dantzatzen, poza ematen dit.

Madrilen ikasle eta irakas-le zara. Bai. Koreografo bati euskal dantzak erakusten ari naiz, eta dantza eskola batean ere emango ditut gure dantzak.

Madrileko gauak egokiak al dira dantzak praktika-tzeko?Parrandan nabilenean eus-kaldun petoa naiz, eta dantza gutxi egiten dut. Ikaskideak jo eta sua ibiltzen dira dan-tzan, baina nik esaten diet atseden pixka bat ere hartu beharko dugula, klasean sei-zazpi orduz dantzan jardun eta gero.

Zumaiatik Madrilera joan zara, herritik hirira. Salto handia al da?Bai. Baina azkenean leku txi-kian ibiltzen naiz, eta herrian

bizitzea bezalakoa da. Erdi-gunean bizi naiz, eta dena daukat bertan. Urrutiena El Retirora joan naiz. Zer eramango zenuke Zu-maiatik Madrilera?Lagunak eta giroa. Hemengo jendea oso irekia da. Parran-dan asko hitz egin dezakezu norbaitekin, baina hurrengo egunean, agian, ez dizu aurpegira ere begiratuko. Ez dakizu zenbaterainoko laguna den. Zumaian, koa-drillan sekulako konfiantza daukagu, baina hemen ez dut hori lortu, jende asko ezagu-tu arren.

Eta Madriletik zer ekarri-ko zenuke Zumaiara?Dantzako akademiak. Seku-lako aukera piloa dago.

Azkeneko galdera. Gero eta jende gutxiago ezagu-tzen al duzu Zumaian?Ez, ez. Maria eta Josen lan eginda eta dantzako irakasle izanik, kalean jende asko agurtzen dut. Eta orain Madrilen nabilenez, askok galdetzen didate zer moduz nabilen.

“getariako festetako konpartsan gaia andaluzia izan zen. atera nintzen eta gozatu egin nuen”

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 5

Page 6: 188 (2010eko maiatza)

6 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

PUBl

izit

atea

Page 7: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 7

Bert

sO X

Ort

a

1.Bertso berriak izanagatikgauz berririk ez espero Apirilean kalean festanbapo ibili ta geroMaiatzak 1a, Langileareneguna degu urteroDenok ospatu behar genukeenahala sentitu ezkero.

2.Ekonomiak zikloak dauzka eta omen da eroa Ez da xamurra gaur bizitzeatokatu zaigun aroa.Honi ta hari hau entzuteaez da oso arraroa“Lantegi hartan EREn daudela”“Beste hura ixtera doa”.

3.Eta guzti hau gertatu omen da dagon krisian harira Ondorioak nabaritzeko ez da joan behar Grezira Zumaian ere langabetuak580 dira Ondoan norbait izango duzu jarri ezkero begira.

4.Ze egoera beltzean dagon lanik gabe dagoena Hiru mailadun kate bat degu guztia lotzen duena Kate maila bat eten ezkero hortxe hasten da problema Lanak dirua ematen digu, ta diruak berriz dena.

5.Lana duenak ahal dela eutsiez duenak berriz bilaSindikatuak kalera irtenta aldarrikapen pila. Politikoak ta patronala zainduaz beren kuadrillata era horretan konponbidea ez da ikusten hurbila.

6.Elkartasunak beharko luke lehendabiziko baldintza Baina ez al da zulo batera bota izan degun hitza. Honetan ere beti bezala denok geurean gabiltza. Daukanak dauka, besteak zaunka holakoa da bizitza.

Maiatzak 1

Josu MANZISIDoR

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 7

Doinua: “Bertso berriak jartzera noa” (Bernardo atxaga-ruper Ordorika)

An

dER

hO

RM

AZ

uR

I

Page 8: 188 (2010eko maiatza)

8 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

PUBl

izit

atea

Page 9: 188 (2010eko maiatza)

Bale

ike

+

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 9

Urtebete barru, 2011ko maiatzean, egingo dira berriro udal hauteskundeak. Hirugarren urtea ari da osatzen iñaki agirrezabalaga zumaiako alkatetzan, eta orain ar te "legealdi zaila izaten ari da". zailtasunez, bidean gelditu diren asmoez eta gauzatzen ari diren proiektuez mintzatu da elkarrizketan.

“ezker BatUa/aralar gOBerNUaN ez sartU izaNa Da Nire PeNetakO Bat”

IñAKI AgIRREZABAlAgAzumaiako alkatea

testUa: gOrka zaBaletaargazkiak: gOrka zaBaleta eta JUaN lUis rOMatet

Page 10: 188 (2010eko maiatza)

Elkarrizketa amaitu bezain pronto ordua galdetu du. “Bos-tak eta laurden?!”. Ohartu gabe bi ordu egin ditu kazetaria-ren galderak erantzuten. “Seietan alderdiko zuzendaritza bilera daukat Gasteizen…”. Hala ere, beste hamar minutu hartu ditu argazkiak egiteko.

Zumaian bi alkate omen ditugu: bat ofiziala, bestea benetan agintzen duena.

Hori askotan entzun dut, bai. Hor gauza asko nahasten dira. Batetik, batzuek amorru ikaragarria dute alkate aldaketa egon zelako azken hauteskundeetan. Bestetik, politikoki egia da ANVk hiru zinegotzi lortu zituela eta EAk bi, eta gau-zak konpartitu egin behar direla. Gobernuan gauzak aurrera ateratzen dira bien ekimenez. Horrek esan nahi du bi alkate daudela? Ezker Abertzaleak agin-tzen duela? Hemen gauzak adostuta ateratzen dira edo bestela ez dira ateratzen.

Baina Udal Gobernuan une honetan EAk kide bakarra du, zu zeu, hain zuzen ere. Alkate batentzat ez dut uste egoera erosoena denik.

Ez, ez da, inondik inora. Baina uste dut garrantzi-tsua dela jakitea hau guztia nondik datorren. Aurreko legealdian gu gobernuan ginen PNVrekin baina erdialdera irtetea erabaki genuen, ez geundelako ados hartutako zenbait erabakirekin eta egiteko moduekin. Hortik aurrera, gobernutik kanpo geunden alder-dion artean harremana estutzen joan zen, konfiantza sortu zen gure artean, eta azken hauteskundeetako emaitzen on-doren ANV, EA eta Ezker Batua/Aralarren zazpi botoekin ni aukeratu ninduten alkate. Ondoren hasi ginen negoziatzen gobernua osatzeko. Zoritxarrez, bakarrik lortu zen ANV-rekin. Eta zoritxarrez diot, naturalena litzatekeelako Ezker Batua/Aralar ere gobernuan sartzea. Nire penetako bat hori izan zen. Beste pluraltasun bat emango lioke gobernuari.

Ezker Batua/Aralarren erabaki hura ulertu al zenuen?

Ez nuen gehiegi ulertu, baina beraiek jakingo dute zerga-tik egin zuten, eta eskubide osoa zuten, noski. Askotan hitz egin dugu horri buruz, baina beraiek jakingo dute. Nik bere garaian ez nuen ulertu.

Udal Gobernuak beste indar bat izango zukeen Ezker Batua/Aralar sartu izan balitz?

Zazpi kideko gobernuan lanak banatuago leudeke, eta zen-bat eta ikuspuntu gehiago egon, hobeto, aniztasun horren irudia litzateke. Baina horrek ez du esan nahi gaizki egon ga-renik. Gustura nago, gauzak elkarlanean ateratzen direlako.

Baina zenbait kasutan ez al zara bakarrik sentitzen erabaki batzuk hartzeko orduan?

Bakarrik sentitzen naizen? Bai, bakarrik nago. Baina ez bakarrik Udal Gobernuan, bakarrik Udaletxean orain EAko ordezkari bakarra nai-zen heinean. Alderdiko nor-bait edukitzea nahiago nuke gaiak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Baina Udal Gober-nuko kideekin oso ondo kon-pontzen naiz, eta hor ez naiz bakarrik sentitzen. Eta gai oso garrantzitsuak eztabaida-tu behar ditugunean, eratuta daukagu Gobernutik aparte-

ko beste mahai bat bi alderdietako ordezkariekin lan horiek behar bezala aztertzeko.

Bakarrik zaude, Pilar Etxabe alderditik kanporatu zenutelako. Zuek diozue Pilar Etxabe transfuga dela, baina, oker ez banago, zuek bota zenuten Udal Gobernutik.

Kronologikoki gauzak horrela dira: alderdi barruan ezta-baida luze eta istilutsuak izan genituen berarekin, eta eskatu genion alderdia uzteko, alderdiak beregan konfiantza galdua zuelako. Berak erantzun zuen ez zuela alderdia lagako. Or-duan, guk publiko egin genuen aurrerantzean bere erabakiek ez zutela alderdiaren babesik; beraz, ez zuela alderdia ordez-katzen. Eta ondorioz, alderditik kanporatu genuen. Zentzu horretan, transfuga da.

Zergatik da transfuga?Alderdiak dituen irizpideak eta helburuak ez dituelako or-

dezkatzen.Baina irizpideetan izan duzuen desadostasun hori

ez al zen hasieratik gertatu? Hau da, Pilar Etxabek irizpidea aldatu al du legealdiko bigarren edo hirugarren urtean?

Hau prozesu bat izan da. Gero eta istilu gehiago izan ge-nituen, gero eta gai gehiagorekin, eta une bat iristen da non saiatzen zaren arazoak bideratzen, baina ikusten duzunean ezinezkoa dela, erabaki bat hartu behar da.

Baina, hori horrela bada, erabakia ez al zenuten beranduegi hartu? Gehiengoari eusteko kalkulua izan al da?

Gertatzen dena da hemen kapitulu asko daudela. Pilar Etxa-berekin arazoak ez ziren sortu Udal Gobernuan. Arazoak, ba-tez ere, alderdi barruan sortu ziren. Egia da gobernukideek as-paldi esan zigutela Pilar Etxaberen jokamoldea ez zetorrela bat adostutakoarekin. Guk pentsatu genuen egoera konpontzeko gai izango ginela eta Pilar Etxabe defenditu genuen defenditu behar zen guztien aurrean. Baina azkenean alderdiaren kon-fiantza galdu eta gu ez gintuela ordezkatzen erabaki genuen.

“Frontoiaren atzerapena, nahiz eta gu egon orain gobernuan, aurretik egindako hitzarmen urbanistiko batetik dator”

10 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Bale

ike

+

Page 11: 188 (2010eko maiatza)

Kontu txiki gehiegi pilatu zi-ren azkenerako. Ez genuela erabakia garaiz hartu? Zerren-da osatzerakoan hanka sartu genuela? Arrisku hori alderdi guztiek dute. Guk Eusko Al-kartasunan jende independen-te asko izan ditugu, eta zorio-nez ez dugu inolako arazorik izan, hau gertatu den arte.

Zuk zeuk proposatu zenion Eusko Alkartasunaren zerrendan parte hartzea.

Nik proposatu nion, alder-diaren izenean.

Kontuak kontu, orain Pilar Etxaberen botoak indar handia hartu du plenoetan.

Horrela ikusi nahi duenak… Hemen 13 zinegotzi gara, eta zazpi boto behar dira.

Bai, baina lehen zazpi boto lotzeko moduan zineten Aralar/Alternatibaren –lehen Ezker Batua– babesarekin, eta orain sei baino ez. Pilar Etxaberen botoak erabakitzen du askotan alde batera edo bestera.

Baina bozketa guztietan EAJk eta PSEk ez dute bat egiten. Esate baterako, Zumaia Lantzenen hartutako azken erabakie-tako batean PSEk bat egin du EArekin eta Talde Mistoarekin –lehen ANV–. Askotan bloke modura funtzionatzen dute EAJk eta PSEk, baina ez beti.

2010eko udal aurrekontuak bozkatzeko orduan denak Pilar Etxaberi begira zeundeten.

Zoritxarrez, aurrekontuetan gertatu zen, bai. Baina arazoa ez da Pilar Etxabe. Ezezkoa eman zuten beste sei zinegotziak ere hor daude. Batzuen arrazoiak oraindik falta zaizkit.

Hiru urte hauetan askotan entzun dugu zenbait lanen atzerapena arrazoitzeko aurreko Udal Gobernuak gauzak gaizki egin zituela eta hura konpontzea egokitu zaizuela. Baina herritarrek ikusten dutena da zuek zaudetela agintean eta une honetan ardura zuena dela.

Hala da. Baina guk askotan atzera jotzen dugunean da esplikatzeko zergatik gaur arazoak edo atzerapenak dauden

gai batean edo bestean, edo jendeak jakin dezan zer erabaki hartu behar izan ditugun lehendik egindako hanka sartzeak konpontzeko. Guk egindakoaren erantzukizuna gure da, bai-na besteek egindakoarena ez. Frontoiaren atzerapena, nahiz eta gu egon orain Gobernuan, aurretik egindako hitzarmen urbanistiko batetik dator. Guk orain erabaki bat hartu dugu arazoari irtenbidea eman nahian, eta hemendik aurrera ez bagara frontoia egiteko gauza, orduan erantzukizuna gurea izango da. Baina aurretik gertatutakoaren ardura ez da gurea, guri kudeatzea tokatu zaigun arren.

Egoera ekonomikoa2007an agintea eskuratu zenutenean Udalak sei milioi

euroko superabita zuen. Hiru urte geroago, sosik ez omen dago eta gainera zorrak omen ditugu.

Zenbakiekin magia egin daiteke. Zulorik ez dago. Nahiko lukete udal askok gureak duen saneamendu maila. Hiru urte hauetan ez dugu dirua xahutu. Are gehiago, nahiko bagenu ere ezingo genuke, arau batzuk daudelako hori kontrola-tzen dutenak. Eta, horrez gain, udaletxean kontu hartzailea daukagu diru kontuak ondo zaintzen direla bermatzeko, eta oraingoz ez digu esan hau pikutara doanik. Aldundiak indize batzuk ditu, eta horien arabera udal honen egoera ekonomi-koa ona da.

Baina Udalak zeukan diru hori guztia nora joan da?Beste kontu bat da nora bideratzen duzun dirua, eta ho-

“zulo ekonomikorik ez dago. Nahiko lukete udal askok gureak duen saneamendu maila”

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 11

Bale

ike

+MOILABERRIKO ZUBIAMoilaberriko zubia, Txomin Agirre kaia eta Mendaro Marinela berritzeko proiektua gauzatuko du aurten Udalak. Horrez gain, Jaurlaritzak esklusa batzuk jartzeko asmoa agertu du, Narrondo ibaia beti urez beteta mantentzeko. Alkateak garbi utzi nahi izan du hori Jaurlaritzaren asmo bat dela, eta ez duela eraginik izango beraiek aurreikusi duten proiektuarengan.

Page 12: 188 (2010eko maiatza)

12 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Bale

ike

+

12 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

rretarako daude aukera politikoak. Adibidez, gu sartu gine-nean ikusi genuen gauza batzuk ez zeudela ondo eta, bizi dugun krisi ekonomikoarekin, zenbait udal zerbitzu indartu egin behar zirela. Adibidez, gizarte zerbitzuak. Lehen langile eta erdi zeuden gizarte zerbitzuetan dauden programei aurre egiteko. Orain hiru gizarte langile daude eta bi administrari laguntzaile. 9.000 biztanleko herri batean hori gehiegikeria al da, jakinda eskariak gora doazela etengabe?

Orduan, Zumaiako Udala ez dago kiebra egoeran.Inondik inora ere ez. Aldundiak muga batzuk jartzen ditu

eta ez liguke lagako harago joaten.Krisi ekonomiko larri batean murgilduta gaude,

eta horrek zaildu egingo du udalaren kudeaketa, ezinbestean. Neurri jakinik hartu al duzue gastuari eusteko, dirua aurrezteko?

2010eko aurrekontuetan %2-3ko aurrezpena zegoen. Az-pikontratak jaitsi nahi ziren, festetako gastuak, kiroletan… 2010eko aurrekontuak ez dira onartu, baina hala ere saiatu gara gastuak diru sarrerekin parekatzen.

Zumaian 582 langabetu daude, martxoko datuak dira. Duela urtebete baino 150 gehiago. Udalak zer egin dezake arazo horren aurrean? Zerbait egin al duzue ekonomia suspertzen laguntzeko?

Grezia ez bada kapaz izan, pentsa dezakezu udal batek zer egin dezakeen. Ezer gutxi. Enpresak erakartzeko dirulagun-tzak ematea ez da gure konpetentzia, eta, balitz ere, ez genuke horretarako dirurik izango. Beste gauza bat da komertzioari la-guntzea, eta hor bai ari garela ahaleginak egiten, esate baterako, Alde Zaharrean merkataritza bultzatzeko. Horrez gain, egin dezakeguna da ikusi zer enpresa dauden herrian eta zer asmo dituzten jakin. Eta, ahal dugun neurrian, erraztasunak eman. Adibidez, Guascorrek lantegi berria ireki nahi du eta dudatan zegoen Zumaian ezarri edo Gasteizen ezarri. Nire ardura izan zen haiekin biltzea eta adieraztea zumaiarrok zer interes ge-nuen lantegi hura hemen koka zezaten, eta Udalaren partetik erraztasunak emango genizkiela, betiere legearen barruan.

Eta zertan gelditu zen hura?Erabakiaren berri ez dugu, baina aukerak badaude Zu-

maian egiteko. Guk adierazi genien Oikian hazkunde indus-trialak non egin daitezkeen, Guascorren ondoko lur-sail ba-tean posible dela, errepide ondoan.

Udalak ezin al du lagundu enpresa berriak sortzen?Pentsatu genuen halako baliabide bat martxan jartzea,

baina gero konturatu ginen Urola Kostako Udal Elkarteak baduela tankera horretako ekimen bat. Zumaiako enpresa batzuk hortik sortu dira. Orduan, agian baliabideak bikoiztea izango litzateke. Ez da ahaztu behar Udalak diru asko ematen diola Udal Elkarteari hainbat lan egin ditzan.

Proiektu konkretuakOdietako etxebizitzen eta Beheko plazaren proiektua

oro har, ez al da gehiegi atzeratu?Jendeak hori ez du ikusten, baina obra bat egiten haste-

rako tramitazio asko egin behar dira. Eta gu ez gara enpre-sa pribatu bat. Dena ez da egin, bukatu eta kito. Oinarrizko

printzipio batzuk bermatu behar dira, mundu guztiak aukera berberak izan ditzan. Administrazioak euro bat jartzen badu irabazteko aukeran, herritar guztiek izan behar dute aukera berbera euro hori irabazteko. Horretarako legeak eta arauak daude eta guk horiek bete behar ditugu. Odietako etxebizi-tzen kasuan, ikusi genuen aurreko Udal Gobernuak egindako kontratazio batzuek ez zituztela betetzen oinarrizko printzi-pio horiek, eta hori zuzentzeko obra zuzendaritza lehiaketa publikora atera genuen. Lehiaketako irabazlea ohartu zen etxebizitzen proiektuan bazeudela zenbait elementu garran-tzitsu legearen kontrakoak zirenak, eta horrek behartu gin-tuen proiektu berria egitera. Noski, jendeak ikusi duena da obrak geldituta egon direla denbora luzez. Herritarrei esan nahi nieke Udaletxean lanean ari garenok ez gaudela zerura begira, eta geldituta egon badira, zerbaitegatik izango dela.

Beheko plazan lurrazpiko aparkalekua dago aurreikusita. Jakinarazi duzuenez, zazpi milioi euro kostatzen da egitea. Eta diozue erosle kopuru minimoa ez dagoela ziurtatuta. Burutik pasa al zaizue aparkalekua ez egitea?

Burutik gauza asko. Gobernura iritsi ginenean eta ikusi genuenean hor nolako pastela zegoen, ez genekien zezen horri nola heldu. Gaur da eguna oraindik horrekin buelta-ka gabiltzana. Horrek sortzen duen defizita ikaragarria da, eta aztertzekoa da defizit horri aurre egiteko nahikoa balia-

bide ba ote ditugun. Egia da aparkatzeko arazoak daudela, baina egia da, baita ere, Uda-lak jarraitu behar duela zer-bitzuak eskaintzen euskaran, kulturan, kiroletan, gizarte mailan…Obra horretan sar-tzen bagara jakin gabe nola-ko errendimendua emango duen ikaragarrizko zuloa egin dezakegu. Merezi al du Zu-maiako Udala hipotekatzea horren defizitarioa den obra batean, jakinda gero agian edukiko duen erantzuna ez dela izango behar bezalakoa?

Guk oraingoz proiektu berri bat eskatu dugu, kostua merka-tu ote daitekeen ikusteko. Orain erabaki behar dugu merezi duen edo ez. Eta horretan ari gara.

Erkibe etxea zergatik ez da desjabetu? Arauetan hala egin behar dela jasotzen da, eta aurreko Udal Gobernuak diru kopuru garrantzitsu bat ere gordea zuen horretarako.

Auzi luzea da hori. Jabeak dio arauetan desjabetzea jaso-tzen den arren, ez dela zehazten zein litzatekeen erabilera publikoa, eta auzia gora eta behera ibili da epaitegietan. Gu iritsi ginenean harremanetan jarri ginen jabeekin eta epaite-giak alde batera utzi eta erosteko proposamena egin genien. Diru kopuruak ere jarri ziren mahai gainean. Baina ez ginen ados jarri eta gaiak epaitegietan jarraitzen du.

“lurrazpiko aparkalekuak defizit ikaragarria sortzen du. erabaki behar dugu merezi ote duen”

Page 13: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 13

Bale

ike

+

Baina horrelako eraikin bat eta inguruko lursaila hain egoera penagarrian edukitzea ez al da lotsagarria? Udalak ezin al ditu jabeak behartu gutxienez itxuroso manten dezaten? Gazteek okupatu zutenean handik aterarazteko erabili zen argudioetako izan zen eraikina ez zela segurua, edozein unean eror zitekeela. Segurtasun arazoa badago, beraz. Hori ez al da nahikoa argudio?

Udalak jabeari eskatu izan dio ingurua txukun mantentze-ko. Baina etxe barruari dagokionez, eremu pribatua da eta Udalak juridikoki ez du ezer egiteko aukerarik. Beste galde-ra da Udalak zenbat eraikin publiko dituen eta zer erabilera eman nahi dion Erkibe etxeari, kontuan hartuta bere balora-zio ekonomikoa oso altua izango dela.

Orduan, Udalak hainbeste eraikin baldin baditu, zertarako nahi du anbulatorio ohiko eraikina?

Aukera ezberdinak daude. Kirol Etxea jartzeko aukeraz hitz egin zen bere garaian, Turismo Bulegoa ere bertan jar-

tzeko aukera mahai gainean dago… Eraikin horrek erabilera publikoa izan behar du, jakinda hala izan duela orain arte, eta kontuan hartuta non dagoen.

Erkibe etxearen kasua oso antzekoa da. Aldea non dago, ordaindu beharreko prezioan?

Dudarik gabe. Erkibe etxea askoz garestiagoa litzateke.Udalak dituen eraikin horiek zertarako nahi dituen

erabaki al duzue?Torreberrirekin erabakita dago eta erabilera ematen ari

zaio: dantza goiko solairuan eta behean gaztetxea. Komen-tuari dagokionez ere erabakia hartu dugu: aterpetxea, jatetxe-taberna, lorategi publikoa eta kapera ikuskizunetarako aretoa dira lau ardatzak. Eta anbulatorio zaharrerako bizpahiru au-kera ditugu.

Eta Foronda?Liburutegia Alondegira jaisten denean, Foronda kultur tal-

deentzat izango da.

Eusko Alkartasuna Gipuzkoako koordinatzaile nagusia ere bada Iñaki Agirrezabalaga.

Datorren urtean, udal hauteskun-deekin batera, Aldundietarako hauteskundeak ere izango dira. Eusko Alkartasuna apustu handia ari da egiten Ezker Abertzalearekin batera polo soberanista delako hori sortzeko. Datorren urteko hautes-kundeetarako zerbait antolatzeko aukerarik ikusten al duzue?Ezker Abertzaleak hausnarketa sakona egin du eta pauso garrantzitsuak eman ditu. Duela hamar urte batek baino gehiagok gustura entzungo lituzkeen gauzak esan dituzte. Denbora ez dela alferrik pasa eta orain jendeak gehiago eskatzen duela? Baina listoia zeinek jartzeko du? Edo kontua da abertzale-tasuna berriro gehiengo izateko beldur

direla? Zerbait antola ote daitekeen… Gure esku ez dago, kanpoko faktoreak daudelako. Ilegalizazioak hor daude, alderdien legea hor dago, ETA hor dago… Gauza asko daude argitzeko. Baina alderdiaren apustua garbia da.

Eta zein da?Mugimendu soberanista hori sortzea.

Demagun ETAk armak utzi ditue-la eta Ezker Abertzalea joko politi-koan parte hartzeko moduan dela. Eskuinean EAJ dago; ezkerrean, alderdi gehiegi ez al zaudete?Normala ez dena da hainbeste alder-di egotea, aurrena abertzaletasunaren barruan, eta bereziki ezkerreko ikus-puntua dutenak. Normalena da erdi-eskuineko eta erdi-ezkerreko alderdi nagusi bana egotea. Baina ezkerrak beti izan ditu ikusmolde ezberdinak:

sozialistak, komunistak, sozialdemo-kratak, orain ekosozialistak… Denak alderdi baten barruan nik oso zail ikusten dut, baina bai batzea minimo komun batzuetara iritsita. Eta badiru-di ez gaudela urruti.

Zumaiako udal gobernu hau da horren adibide…Bai, hala da.

“Duela hamar urte batek baino gehiagok gustura entzungo lituzkeen gauzak esan ditu Ezker Abertzaleak”

“Normala ez dena da hainbeste alderdi egotea, aurrena abertzaletasunaren barruan, eta bereziki ezkerreko ikuspuntua dutenak”

Page 14: 188 (2010eko maiatza)

14 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a14 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Bale

ike

+ Anbulatorio ohiaren eraikina aipatu dugula, tratua itxita omen zenuten Eusko Jaurlaritzarekin, baina badirudi orain Portuetako Sailak ere nahi duela eraikin hori. Nola hartu duzue albistea?

Harriduraz. Dagoeneko susmo txarrik ba al duzue Portuetako

Sailarekin? Izan ere, ez da zailtasunak jartzen dizkizuen lehen aldia…

Pentsatu nahi dut ezetz. Kasu honetan, guk tratua itxita geneukan Ondasun Sailarekin, sinadura baino ez zen falta. Bilera batera deitu gintuzten eta esan ziguten ahazteko erai-kinarekin, Portuetako Sailak beretzat eskatu zuela eta. Harri eta zur gelditu ginen. Zertarako nahi ote zuten galdetu, eta beraien bulegoak jartzeko nahi zutela. Orain harremanetan gaude, ea konpartitzeko modua egiten dugun.

Frontoia egiteko ardura zuek hartu duzue lursail baten truke. Orain zer?

Lursail horretan etxebizitzak eraikitzea da helburua eta hor-tik lortutako diruarekin frontoia finantzatzea. Orain ikusi behar dugu zer baldintza jartzen ditugun pleguetan eraikitzaileentzat erakargarria izan dadin. Bestela, inor ez aurkezteko arriskua dugu. Zenbait eraikitzailerekin hitz egin dugu hori dena ondo neurtzeko. Hori batetik. Bestetik, frontoiaren proiektua errea-litate berri horretara egokitu behar da, eta kostua jaitsi egin beharko da. Hori bai, lursail horren truke lortzen dena baino diru gehiago behar bada, Udala jartzeko prest dago.

Baina Udala ez da frontoia eraikitzen hasiko lursail hori erosiko duen eraikitzailea agertu arte…

Gu ez gara sartuko hiru milioi eurotik gorako proiektu ba-tean sarrera horiek izango ditugula jakin arte.

Etxebizitza falta izango da, ziurrenik, zumaiar askoren arazorik larriena. Zuek asko hitz egin duzue etxebizitza publikoaz, alokairuaz, hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeaz… Baina ez dirudi hiru urte hauetan gehiegi aurreratu denik.

Puntanoetako lehen fasea amaitzen ari zen, eta gero zozke-tak ere egin genituen Ardantzabiderako, Oikiarako…

Baina horiek lehendik zetozen proiektuak ziren.Bai, hala da. Eta beste batzuk oso lehendik…Ikusita etxebizitzarena oso gai garrantzitsua izan dela

zuen agendan, ez dirudi gauza handirik egin duzuenik.Bai, bai, egin dugu. Ni oso harro nago Eusko Jaurlaritzare-

kin itxi dugun akordioarekin. Hitzarmen horri esker Zumaian

ehunetik gora babes ofi-zialeko etxebizitza izango ditugu alokairuan. Eta hori guk egindako jauzi kualita-tibo handia da. Gertatzen dena da hori martxan jar-tzeko bere denbora behar duela. Baina hori guztia badator. Puntanoetako bi-garren fasea garatzen de-nean, eta pribatuak diren Torreaga, Ardantzabide eta Ortiz garatzen dire-nean, besterik ez du aurreikusten arauak. Etxebizitza gehiago ezin dira eraiki. Gero pentsatu beharko dugu garatzen jarrai-tu nahi ote dugun eta non.

Eta hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko Udalak ezin al du ezer egin?

Ez da erraza. Beste esperientzia batzuk ikusten egon gara. Uraren tarifa garestitzea da aukera bat, baina horren aplika-zio formala aurrera eramatea ez da erraza.

Eta jabea zigortu beharrean, zergatik ez lagundu?Hori da beste aukera, eta Eusko Jaurlaritzak badu progra-

ma bat horretarako. Udalak hori egiteko baliabiderik ez dau-ka, baina hitzarmen bat sinatu berri dugu etxebizitza premia guztiak hobeto koordinatzen lagunduko diguna.

Mugikortasuna da gaur egun herrietan eta hirietan konpondu beharreko beste arazoetako bat. Zuek bizikletaren aldeko apustua egin duzue, bidegorriekin eta Mugi zerbitzuarekin. Baina Zumaia bezalako herri txiki batean ba ote du zentzurik zerbitzu horrek? Ez al zaigu garestiegi ateratzen?

Jarri badugu da zentzua baduelako, eta zerbitzua kudea-tzen duen enpresak pasa dizkigun datuen arabera, erabilera maila oso altua da. Batzuei irudituko zaie gehiegizkoa dela. Guk uste dugu beharrezkoa dela, kotxearen erabilera gutxi-tu behar dugulako eta Zumaian leku batetik bestera joateko bizikleta oso egokia delako. Guk balorazio positiboa egiten dugu. Eta garestiegia dela… Zenbat kostatzen zaio zumaiar bakoitzari kaleko argiteria? Asko. Eta horregatik kendu egin behar al dugu? Ez zait iruditzen.

Mugi zerbitzua jarri zenetik kotxea gutxiago erabiltzen al dugu?

Hori ez da aztertu, baina hori da apustua. Herri barruko mugimenduetarako gehiegi erabiltzen dugu kotxea. Azken 15 urteetan kotxe kopurua hirukoiztu egin dela Zumaian, eta ezin dugu erritmo horretan jarraitu. Hori ez denez aurrera egiteko bidea, beste kultura bat sustatzeko garaian gaude.

Neurri gogorragorik ez al duzue aztertu? TAO (OTA) jartzea, edota Erribera kalea erabat ixtea trafikoari, adibidez.

Bai, pentsatu, pentsatu dugu. Eta seguru aurreko gober-nuek ere pentsatu zutela eta etorriko direnek ere pentsatuko dutela…

Zergatik pentsatu bai, baina aurrera eraman ez?

Page 15: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 15

Jendea aurka jarriko den beldurragatik?Jendearen erreakzioak beti du bere pisua erabakiak har-

tzean, baina ez da kasua. Jakin behar da TAO non jarri eta zertarako. Askotan TAO jartzen da eremu jakinetan eta lor-tzen den bakarra da aparkatzeko arazoa inguruko auzoetara eramatea. Eta azkenean TAO herri guztira zabaldu behar iza-ten da. Horrek zentzurik ba al du?

TAOk eskatzen duena da alternatiba ona. Herrigunean sartu nahi duenak ordain dezala, baina izan dezala aukeran doako aparkaleku bat herriaren kanpoaldean. Hori zen, oker ez bagaude, moila eta Sarauneko zabalgunea zubi batekin lotu nahi izateko arrazoi nagusia. Baina hor ere ez dugu aurrerapausorik ikusi.

Idealena litzateke zubia egina egotea, aparkalekua martxan egotea, eta herri barrura sartzeko TAO ordaindu behar iza-tea…

Hori izan zen Eusko Alkartasunaren proposamenetako bat hauteskunde kanpainan, eta ideia lehiaketa bat ere egin zenuten zubiaren inguruan. Zergatik ez da aurrera egin?

Arrazoi bat baino gehiago dago. Eusko Jaurlaritzan aurre-ko gobernu taldea zegoenean, Portuetako Zuzendaritzan esan ziguten ez zutela inondik inora zubia egiteko asmorik. Denbo-ra pasa zen, ideia lehiaketa egin genuen, eta ikusi genuen kostua zenbatekoa izan zitekeen. Eus-ko Jaurlaritzan aldaketa gertatu zenean, arduradun berriengana jo genuen eta horiek ez zuten atea hainbeste itxi. Baimena agian emango liguketela, baina guk egiteko. Lehiaketa horre-tan ikusi genuen zubia egiteko 2-3 milioi euro inguru beharko liratekeela. Eta egoera ekono-miko honekin beste lehentasun batzuk ditu Udalak.

Moilaberriko zubia eta ingurua berritzeko proiektua aurkeztu zenuten, aurten egiteko asmoarekin, gainera. Azkenaldian kalean zabaldu da proiektu horrekin batera Narruondo ibaian esklusa batzuk jarri nahi dituela Udalak. Egia al da?

Badirudi herrian dena Udalak egiten duela, baina errio in-

guruan Portuetako Zuzendaritzak du agintea, denerako. Bai-ta txosnak jartzeko ere.

Orduan Zumaiako Udalak baino gehiago agintzen du Portuetako Zuzendaritzak…

Zumaiako eremu oso garrantzitsu batean bai. Hori jendeak ez du ikusten, baina hala da.

Baina zer da esklusaren kontu hori?Kontua da Eusko Jaurlaritzak ontzat eman zuela guk zubia

eta ingurua berritzeko aurkeztu genuen proiektua. Baina egia da, baita ere, Jaurlaritzak zubia beste era batera berritzeko asmoa zuela [alkateak elkarrizketan ez zuen gehiago zehaztu, baina Jaurlaritzaren asmoa zen altxatzen den zubi bat egitea]. Guk azpimarratu genien zubi hori jende askok erabiltzen duela eta oso garrantzitsua dela oinezkoak herriaren alde ba-tetik bestera igarotzeko. Eta horrekin batera, esklusa batzuk jarri nahi zituztela adierazi ziguten, Narruondo ibaian beti ur maila nahikoa mantentzeko.

Zertarako? Zubitxikirainoko tartean, errioaren bi bazterretan pantala-

nak jarri eta hor dauden ontziak txukunago edukitzeko. Na-rruondo ibaia denbora guztian urez beteta ikustea niri, parti-kularki, polita iruditzen zait, eta egokia usainak-eta ekiditeko. Baina guk gure proiektuarekin aurrera jarraituko dugu. Es-klusarena Jaurlaritzaren asmo bat baino ez da, oraingoz.

Nolako harremana du Zumaiako Udalak beste instituzioekin. Aldundiarekin, Jaurlaritzarekin… Zailtasun berezirik aurkitzen ari al zarete beste soka batekoak zaretelako, Ezker Abertzalea tartean delako?

Momentuz normala esango nuke. Instituzioetako zenbait departamenturekin baditugu zenbait zailtasun; beste batzue-kin aldiz, sintonia ona dugu. Beraz, normalak.

Baina zailtasun horiei usain politikorik hartzen al diezue?

Zenbait kasutan pentsa dezakezu baietz, baina ni, partiku-larki, ez nau obsesionatzen.

Zaborren kudeaketa da Gipuzkoa mailan pil-pilean dagoen gaietako bat. Udal Gobernu hau atez ateko sistemaren aldekoa al da?

Lehenik eta behin, atez ateko sistemak eskatzen duena da he-rritarren adostasuna, ohitura aldaketa handia delako. Ondo fun-tzionatuko badu, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Gar-bi dagoena da sistema horrek birziklatze maila asko handitzen duela. Hori hala da. Baina sakon aztertu behar den gaia da.

“zumaian ehundik gora babes ofizialeko etxebizitza izango ditugu alokairuan”

Page 16: 188 (2010eko maiatza)

16 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

argazkia eta testua Jose angel Chamorro

Page 17: 188 (2010eko maiatza)

ZUMAIAKO ARGAZKI ELKARTEA

izPi

ak

eta

Hiz

kia

kLehia eta beti hobetzea Argazki hau 2009ko Behobian ateratakoa da. Izugarri hunkitu ninduen kirolari minusbaliatuek egiten zuten ahaleginak; ikusten zen sufritu egiten zutela, baina helburuak lortzen zituzten. Zaparrada eta zaparrada artean, argazki batzuk atera nituen, eta hauxe aukeratu dut, lortutako efektu berezia gustatu zitzaidalako. Ekorketa-teknikaren bidez dago eginda, hau da, mugitzen ari denaren atzetik joan kamerarekin eta doan abiadaren arabera abiada egokian egin kliska; horrela, mugimendu efektua lortuko dugu geldirik dagoen horretan (mendia, errepidea) eta “izoztu” efektua mugitzen ari den horretan.

Nahiago ditut natura-argazkiak, baina pixkanaka denetarik probatzen ari naiz. Ea gustatzen zaizuen!

Page 18: 188 (2010eko maiatza)

18 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

PUBl

izit

atea

Page 19: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 19

DantzaraNava Jeevan elkarteak I. Dantzara jaial-dia antolatu du Kalkutako bost haurrei laguntze-ko. Webgunean duzue bideoa.

MetaleriaMetal instrumentuak sustatzeko jardunaldiak egin dira. Kontzertuen bi bideo daude webean.

SantelmoakSantelmoetako 400dik gora argazki eta bertso saioetako bideoak dituzue baleike.com webgunean.

ErrekorraHerri lasterketako errekorra egin du Ainhoa Muruak aurten. Argazki bilduma zabala aurkituko duzue webgunean.

INKEsTA Udalak aterpetxea eta taberna-jatetxea jarri nahi ditu komentuan. Zer iruditzen zaizu?

JaSOTakO BOTOak: 314

% 4,46 ez dakit

% 54,46 Ondo

% 41,08 Gaizki

Page 20: 188 (2010eko maiatza)

20 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

PUBl

izit

atea

Page 21: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 21

ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

19 urte zituela jaso zuen abenturaren deia Jon Villak. Ordutik, europa eta amerika artean egin du bizitza. Donostian, amara Berrin, jaiotako bizilagun honek bitan zeharkatu du

Ozeano atlantikoa belaontzian eta iazko udazkenetik hona familiarekin bizi da zumaiako kirol portuan amarratutako trimaran batean. Nomada honek azkenekoz bota ote du aingura?

OzeaNOetakO NOMaDak

testUa: JUaN lUis rOMatetargazkiak: gOrka zaBaleta eta JON Villa

erre

trat

Ua

PUBl

izit

atea

Page 22: 188 (2010eko maiatza)

22 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Ur xamur izeneko trimarana Zumaiako kirol portuan dago amarratuta. Panta-lanean gaude kapitainaren gonbidape-naren zain eta haize fina txamarraren zirrikitu guztietatik sartzen da. Behin barruan, egongela txikiko mahaiaren in-guruan eseri eta kafe zurrupadak hartzen ditugun bitartean hizketan hasi gara.

42 urte ditu gaur egun Jonek. Bidaia-rako grina, baina, txikitatik sumatu zuen. “Izotz-hockeyan jokatzen nuen gaztetan. Hasieran, futbolean aritzen nintzen, bai-na hockeyak bidaia gehiago egiteko au-kera ematen zuenez, aldatu egin nuen”. Txuri-urdin taldearekin Bartzelonara, Madrilera edo Jakara joateko aukera izan zuen, baina hura ere txiki geratu zitzaion: “urrutirago joan nahi nuen”. Selekzioan sartzeko aukera izan zuenean, ateak oraindik gehiago zabalduko zitzaizkio-lakoan zegoen. “Europako txapelketa jokatzeko konbokatu ninduten 17 urte nituela. Normalean, Suedia edo urrune-ko herrialdeetan jokatzen zen txapelke-ta. Nik ez nuen zorte handirik izan, urte hartan Bartzelonan jokatu zen eta!”.

19 urterekin ikasketak utzi eta Londre-sa joatea erabaki zuen. “Ikasketetan ez nenbilen batere ondo. Lagun baten bi-dez jakin nuen Londresen bazegoela lan egiteko aukera eta xentimorik ez nuenez, aukera polita iruditu zitzaidan”. Gura-soak konbentzitzea izan zen hurrengo erronka. “Zoratuta nengoela esan zida-ten, baina ikusi zuten ez nuela atzera egi-teko asmorik eta lagundu zidaten. Aste Santua zen; ikasketak erdizka utzi nituen eta Londresa joan nintzen”. Okupatu-

tako etxe batean (Ingalaterran squat de-ritzatena) bizi zen eta platerak garbitzen egiten zuen lan. “Nire ingeles eskasarekin ezin nuen askoz gehiago lortu. Gero, en-tsaladak eta pizzak egiten ikasi nuen. Hi-rian bi urte egin banituen, bost bat milioi pizza egingo nituen!”. Londreseko garaia “gozamena” bezala ikusten du. “Etxetik kanpo nire kabuz bizitzeko aukera nuen han eta beste herrialde batzuetara joateko grina asetzen hasi nintzen bertan. Mun-duko herrialde guztietako jendea bilatzen zenuen eta haiekin harremanetan jarrita, ingeles pixka bat ere ikasi nuen. Hala ere, egia esan, lehen hiru hilabeteetan italiera gehiago ikasi nuen ingelesa bera baino!”.

Hizkuntzak ikasteaz gain, diru pix-ka bat aurrezteko aukera izan zuenean “munduko beste muturretara joateko aukerak gehiago zabaldu zitzaizkidan”. Hasieran, Brasila joatea zuen helburu, “baina Ingalaterran ezagutu nituen lagun batzuen bitartez, Mexikora joatea eraba-ki nuen”. Sei hilabete igarotzeko asmoa-rekin joan zen, baina bi urte pasa zituen herrialde aztekan. “Nire asmoa kotxe bat erosi eta Mexiko zeharkatzea zen. Baina gauzak nola diren, mendi punta batean urpekari batekin egin nuen topo, eta ha-ren bidez, bere txalupatxoan ibiltzen hasi nintzen. Bera urpean zebilen bitartean, ni arrantzan aritzen nintzen”. Ontzi txiki hartan ibiliaz sortu zitzaion Joni itsaso-rako zaletasuna. “Aurretik ez nuen inoiz itsasoan ibiltzeko gogorik izan. Bai, lagun batek bazuen txalupa bat eta Santa Klara uhartera joaten ginen, Donostian. Itsa-soarekin izan nuen esperientzia handiena izango zen Mexikora joan aurretik”.

Lehen hilabeteetan aurreztutako di-ruarekin bizi izan zen Mexikon. Ondo-ren, txalupa batean egin zuen lan, baita belaontzi batzuetan ere, mantentze lanak egiten. “Urtebetera, itzultzera nindoa-nean, Londresen ezagutu nuen lagun ba-tekin egin nuen topo. Artisautzan aritzen zen eta berekin hasi nintzen lanean”. Ia konturatu gabe, beste urtebete egin zuen Mexikon. “Oso apal bizi nintzen garai hartan eta ez nuen dirurik aurreratzen. Horrela konturatzen zara munduko biz-tanleriaren zati handi bat nola bizi den. Baina banekien laguntza behar izanez gero, gurasoak hor nituela. Asko lagun-tzen du horrek”.

Bi urteren ondoren, herriminak bultza-tuta, etxera itzuli zen. “Ordurako banuen esperientzia itsasoan eta arrantzontzi batean hasi nintzen lanean. Legatzetan ibilita sos batzuk egin nituen eta arran-tza denboraldi amaieran Irlandara joatea erabaki nuen”. Irlandan beste bi urte egin zituen, hasieran arrantzan eta geroa-go lurrean arraina saltzen. “Euskaldun batzuk sortutako enpresa zen; arraina erosi eta kontinentera bidaltzen zuten”. Garai hartan ezagutu zuen bere bikote-kidea: Belinda. “Berak ere bidaiak egite-ko grina du. Ezagutu ginenerako Asian edo Australian ibilia zen. Nire ametsen berri eman nion eta zoragarria iruditu zi-tzaion. Egia esan, ez zen konbentzitzen zaila izan”.

Irlandan aurreztutako diruarekin Es-tatu Batuetara joatea erabaki zuten, be-laontzi bat erosteko asmoarekin. “Hi-ruzpalau hilabete egin genituen Ozeano Pazifikoko kostaldean gora eta behera eta azkenean Mexikon aurkitu genuen, Kalifornia Beherea penintsulan”. Tri-maran bat zen, hiru kroskoko ontzia, eta ‘Txanogorritxu Maru’ izenarekin bataia-tu zuten. “Salto handia izan zen. Lehen, marinela nintzen; orain, berriz, marinela, kapitaina, armadorea, etab. Une horretan konturatzen zara zenbat erabaki hartu behar diren eta zenbat ikasi beharra da-goen ontzi bat eramateko. Inoiz baino azkarrago ikasi nuen”. Giroa eta lekua egokiena omen zen horretarako: “Lagun-tzeko gogoa zuen esperientzia handiko jende asko ezagutu dugu”. Garai hartan lana lortzea nahiko erraza izan zela dio Jonek: “Ontzi asko zeuden eta haietan mantentze lanak egitea ez zen zaila: mas-ta gora igo eta hura margotu, txaluparen

“Oso apal bizi nintzen Mexikon. Horrela konturatzen zara munduko biztanleriaren zati handi bat nola bizi den”

erre

trat

Ua

TRIMARAnAUr xamur izeneko hiru kroskako ontzia, Corkeko portuan, Irlandan.

Page 23: 188 (2010eko maiatza)

ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

testUa eta argazkiak: iMaNOl sesMa

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 23

azpialdea garbitu, etab. Charter batzuk ere egin genituen: turista talde bat hartu eta buelta bat ematera eramaten geni-tuen. Horrelako lanak eginaz diru pixka bat atera genuen aurrera jarraitzeko”.

Lau urte igaro zituzten ontzi hartan: bi Pazifikoan eta beste bi Atlantikoan. Ameriketako zenbait kultura ezagutu eta bertako herritarrekin bizitzeko aukera izan zuten. “Panama eta Kolonbia ar-tean, Ozeano Bareko kostaldean, Perlas izeneko uharteak daude. Zazpi hilabetez bizi izan ginen han, horietatik gehienak Pedro Gonzalez izeneko uharte batean. 200 bizilagun inguru zituen herrixka bat

zegoen han eta haiekin trukea erabiltzen genuen. Guk kerosenoa edota tipulak ematen genizkien, eta beraiek guri ba-ratzeko fruituak”. Panamako kanalaren bestaldean, beste herri batekin bizitzeko aukera izan zuten, kunatarrekin, hain zu-zen ere. “Karibeko uharteetan oraindik beraien hizkuntza eta kultura manten-tzen duen etnia bakarra da”.

Dena ez zen, baina, polita izan. “On-tzia erosi eta gutxira urakanen denboral-dia hasi zen. Kai batean sartu ginen eta zortea izan genuen, haizeteak ez zirelako gure gainetik pasa. Baina urakan batek izkiratan ari ziren 50etik gora ontzi hon-doratu zituen, tripulazio eta guzti. Jende pila bat hil zen; oso latza izan zen”.

Ontzi batean tropikoan bizitzeak abantaila handiak dituela onartzen du: “naturarekin harreman estua duzu; ura epel dago eta urte osoan zehar egin de-zakezu igerian”. Baina, bere alde txarrak ere ba omen ditu: “Ontzi batean bizitzea ez da hain erraza, ‘Vacaciones en el mar’ telesailean bezala. Arazoak izaten dira,

eta batzuetan nazkatu ere egiten zara”.Kaiman uharteetan ia urtebete egin eta

gero, Europara itzultzea erabaki zuten. “Lau urte neramatzan etxera itzuli gabe eta herrimina sentitzen nuen. Floridan saldu genuen ontzia. Nik lagun baten be-laontzian egin nuen bidaia. Lehen aldia zen Atlantikoa itsasoz zeharkatzen nue-la. 30 bat eguneko bidaia luzea izan zen. Esperientzia berria izan zen niretzat, normalean kostako nabigazioa egiten genuen eta. Ontzian bi lagun besterik ez geundenez, nekagarria eta gogorra izan zen”.

Behin Euskal Herrian, atzerritarra iku-si zuen bere burua. “Dena oso aldatuta ikusi nuen”. Lan batzuk egin ondoren, atuneko kostera barne, bigarren belaon-tzia erosi zuen, Frantzian. Krosko baka-rreko ontzia zen eta, dirudienez, ez oso gustukoa. “Bidaia gutxi egin genituen ontzi harekin”. Bidaiarako gogoa, baina, ez zen desagertu. “Ontzi hura genue-nean konturatu ginen gehiago bidaiatze-ko gogoa genuela; ez genuela leku batean

“Ontzi batean bizitzea ez da hain erraza, ‘Vacaciones en el mar’ telesailean bezala”

erre

trat

Ua

gO

rka

za

Bale

ta

IGERILEKu GALAnTA Irlandan etxe batean bizi ziren eta baratza txikia ere bazuten. Horiek faltan jotzen dituztela diote. “Egia da lekuz mugatuta gaudela etxe batekin konparatzen baduzu, baina sekulako igerilekua dugu ondoan!”

Page 24: 188 (2010eko maiatza)

24 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

PUBl

izit

atea

Page 25: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 25

erre

trat

Ua

finkatzeko gogorik”. Ondorioz, belaon-tzi hura saldu eta orain duten kanadar jatorrizko trimaran hau erosi zuten Flo-ridan. Ontzia prestatu ondoren, Kaiman irletara bueltatu ziren. “Aurreko egonal-dian ezagutu genuen konpainiarekin ha-rremanetan jarri ginen eta esan ziguten bazegoela guretzako lana”. Zortzi hila-betez egon ziren bertan; baita Kuban eta Mexikon ere. Bidaia ez zen, ordea, asko luzatu. “Une horretan Belinda haurdun geratu zen eta Irlandara itzultzea erabaki genuen, familiarekin egon nahi zuelako. Bera hegazkinez itzuli zen; ni, berriz, ontzian lagun batekin. Ontzi honekin au-rrekoarekin baino abentura gutxiago izan ditugu, baina abentura handiena haurra edukitzea izan da”.

Irlandako hegoaldean, Cork hiritik hurbil bizi zen familia. Ontziz itsasoak zeharkatzeko gogoa, baina, ez zuten ahantzi. “Alaba jaio baino lehen, txalupe-tan ibiltzen ziren haur asko ezagutu geni-tuen, eta zoragarria iruditzen zitzaigun”. Oskia txikiak zortzi hilabete zituenean ontziz Euskal Herrira etortzea erabaki zuten. Jonek lagun batzuekin egin zuen bidaia ontziz eta ama-alabek hegazkinez. “Udako hiruzpalau hilabete igaro geni-tuen hemengo portuetan, besteak beste, Zumaian. Denbora batean Euskal Herria eta Irlanda artean ibili ginen, nahiz eta bi-zitza han egiten genuen, etxe batean”.

Belagile lanak egiten zituen Jonek Irlan-dan. “Lehen ontzia erosi nuenean lagun

batek petatxuak egiten eta belak konpon-tzen erakutsi zidan. Bigarren ontziarekin Jersey irlara joan nintzenean aukera izan nuen bertako tailer batean lan egiteko eta han hasi nintzen belak konpontzen eta lonazko estalkiak egiten. Irlandan lanbi-deari eutsi nion eta azken urteetan hori izan dut ogibide”.

Pasa den abuztuan, haurra bost urte betetzera zihoanean, beste abentura bati ekin zioten. “Euskal Herriko familiarekin harremanak estutu nahian, hona etortzea erabaki genuen. Zumaia leku egokia iru-ditu zitzaigun, kirol portuak argindarra eta ur geza izatearen abantaila duelako”. Aurreko beste esperientzia batzuk bezala, hau ere berria zen: “batetik, haurrarekin bizi behar genuen ontzian, eta, bestetik, Euskal Herriko negua ontzian bertan pa-sako genuen. Lehen hotzak izan zirenean ikusi genuen ez geundela batere gaizki. Egia da lekuz mugatuta gaudela etxe batekin konparatzen baduzu, baina se-kulako igerilekua dugu ondoan! Irlandan genituen gauza batzuen falta sumatzen

dugu; baratzea, adibidez. Baina familia arteko harremanak estutu egin dira; lagu-nekin gaude, herriko jendearekin…”.

Alaba txikia ondo moldatu ote da itsasontzi batean bizitzera? “Bai. Bizitza gehiena etxe batean egin badu ere, txalu-pa beti alboan izan dugu eta ez zaio arro-tza egin; ohituta dago txikitatik”. Oskia Zumaiako Herri Eskolan ari da ikasten eta bere laguntxoak ontzira eramateko aukera izan zuen. “Eskolan garraiobideak aztertzen ari zirela eta, gure argazkiak erakustea proposatu zidan irakasleak. Diaporama txiki bat prestatu genuen bi-daietan zehar ateratako argazkiekin, eta ondoren hainbat galdera egin zizkiguten. Aste batzuk geroago, hona etorri ziren txalupa barrutik ikustera. Oso polita izan zen”.

Baina, jakina den bezala, nomadak ez dira leku berean denbora askoan ego-tearen zaleak. Jon, Belinda eta Oskia-rekin berdina gertatzen da. Ekainaren hasieran altxatuko dute ontziaren ain-gura eta Galiziara joango dira itsasoz. “Baliteke uztaila aldera Irlandara joatea berriro. Ondoren ez dakigu zer egin-go dugun. Galdera asko sortzen dira, gehientsuenak alaba txikiaren inguruan. Geure buruari egiten diogun galdera nagusia da ea zer nolako bizimodua eraman nahi dugun. Galdera asko dira eta zailak, gainera. Oraingoz Galizia al-dera goaz eta gero ikusiko dugu. Leku gehiago badaude munduan”.

“Baliteke uztailean irlandara joatea. Ondoren ez dakigu zer egingo dugun”

BIZITZA OnTZIAn Tropikoko epeltasuna eta Europako hotzak bizitzea tokatu zaie. Abuztutik gaur egun arte Zumaiako kirol portuan bizi dira. Oskia txikiak ikastetxeko bere laguntxoak ontzira gonbidatzeko aukera izan zuen.

Page 26: 188 (2010eko maiatza)

26 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

ekainaren 1ean aurkeztuko dute zumartian plataforma. Herriko indarrak batu nahi ditu ekimen berri honek, herria dinamizatzeko, aisialdiko eskaintza hobetzeko eta merkataritza sendotzeko.

Ilusio eta gogo handiarekin ari dira lanean turismoko teknikari Esti Irureta eta Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkartearen dinamizatzaile Maider Izagirre Zumartian aurrera atera dadin. “Ekimen hau oso garrantzitsua izango da herria biziberritzeko eta merkataritzari behar duen bultzada emateko”. Baina Zu-martian ez da hori bakarrik. “Merkatariei eta ostalariei lagun-tzea da helburu garbietako bat, baina ez bakarra; esate batera-ko, herriko elkarteak ere batu nahi ditugu aisialdiko eskaintza hobetzeko, jatetxeetan bertako produktu ekologikoak eskain ditzaten lan egingo dugu…”.

Nondik dator plataforma honen ideia?Duela urte eta erdi Zumaiako merkataritzarentzat marketin

plan bat egin zuten Victoria Elizagaratek eta Pilar Zorrillak Udalaren enkarguz, eta han jasotzen dira hainbat ideia Zumaia merkataritzagune sendo bihur dadin. Plataforma hau sortzea zen plan hartan jasotako proposamen garrantzitsuenetako bat.

Beraz, herriko merkataritza indartzea du helburu?Bai, baina hori baino zabalagoa da. Gure iritziz, merkataritza

zenbat eta indartsuagoa, orduan eta herri biziagoa, dinamikoa-goa. Beraz, bai, herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatu nahi ditugu, baina ikuspegi zabalagoarekin. Proiektu honetan herriko indarrak inplikatu nahi ditugu, enpresak, kultur edota kirol elkarteak, taldeak... Denon artean herri dinamiko eta era-kargarria egin dezagun.

Udalak zeresan handia izango du proiektu honetan, ezta?

Funtsezkoa da, erabat. Eta esan behar dugu Udalaren kon-promisoa erabatekoa izan dela hasieratik. Kontuan hartu eki-men honen aurrekontuaren % 80 Udalak jarriko duela. Udalak garbi du hirugarren sektorea bultzatu behar dela eta ekimen honekin Zumaia herri erakargarriagoa izango dela zumaiarren-tzat eta bisitarientzat. Baina Udalarekin batera merkatarien la-nerako gogoa eta ekimena berebizikoak dira.

Merkatari eta Ostalarien Elkartea da, beraz, beste kide garrantzitsua.

Bai, hala da. Zumaiako merkatariek garrantzi handia ematen diote Udalarekin elkarlanerako estrategiak lortzeari, eta ekimen

testUa: gOrka zaBaletaargazkiak: JUaN lUis rOMatet eta gOrka zaBaleta

Esti Irureta eta Maider Izagirre.

“zUMaiakO MERKATARITZA eta AISIAlDIA iNDartzea Da HelBUrUa”

Page 27: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 27

honekin erabat inplikatuta daude. Udala eta Elkartea izango dira bi hanka nagusiak, baina ahalik eta bazkide gehien nahi ditugu Zumartian benetan plataforma berezia eta indartsua izan dadin.

Eta zein izan daiteke bazkide?Herriaren alde lan egin nahi duten enpresa, elkarte eta talde

guztiak. Kirol elkarteak, kultur elkarteak, zerbitzu enpresak, dendak, jatetxeak, ostatuak…

Zumartian plataformak zer nolako ekintzak antolatu-ko ditu?

Era guztietakoak. Merkataritza sustatzeko balioko dutenak, herriko turismoa bultzatuko dutenak, kultur ekitaldiak, kirola, euskararekin lotutakoak, ingurumen arlokoak… Azken fi-nean, guk bilatzen duguna da herriko indarren arteko sinergia. Denok bat eginda lan egiten badugu, eskaintza indartsuagoa eta koordinatuagoa lortuko dugu. Erakargarriagoa, azken fi-nean.

Baina adibide konkretu bat jarri al dezakezue?Ba, adibidez, dagoeneko maiatzeko ostiral guztietan kaleko

kontzertuak antolatu ditugu. Eta laster egitekoa den Aste Ber-dean ere parte hartuko dugu.

Orduan, gaur egun jadanik antolatzen diren ekimenak ere Zumartian ekimenarekin uztartu nahi dituzue.

Bai, herrian gauza asko antolatzen dira eta uste dugu interes-garria dela horiek koordinatzea, batasuna ematea, indar gehia-go izan dezaten. Azken finean, lan egiteko modu berri bat ari gara planteatzen. Erakunde publikoen eta pribatuen arteko

elkarlana da guk proposatzen duguna, baina antolatuta. Plata-forma horretan lan arloak zehaztuko dira, helburuak, konpro-misoak hartu beharko dira, ekitaldien egutegiak prestatu…

Lehen esan duzue Udalak aurrekontuaren % 80 jarri-ko duela. Zein izango dira beste finantziazio iturriak?

Alde batetik, Merkatari eta Ostalarien Elkartearen ekarpena egongo da, bere bazkide guztien izenean. Gero, beste bazki-deek kuota bat ordainduko dute hilean, 15 eurokoa. Baina pla-taformaren finantzaziorako bide garrantzitsuenetako bat Zu-martian elkarteko babesle eta laguntzaileena izango da. Beren jarduera Zumaia aldean duten industria enpresa guztiek dute aukera elkarteko babesle bihurtzeko. Ekarpenak zenbatekoak izan daitezkeen oraindik ez dugu zehaztu. Ekarpen horien truke, babesleen irudia nabarmenduko da ekimenetan, publi-zitatearen bidez, baita webgunean ere.

Azken urteotan herriko merkatariak asko mugitzen ari dira. Ekimen honek beste jauzi garrantzitsu bat su-posatzen du.

Bai, Merkatari eta Ostalarien Elkartea ahalegin handia ari da egiten Zumaia merkataritzagune erakargarria izan dadin. Erosketak egiteko txartelak arrakasta handia izan du, eta urte osoan zehar eskaintzen dituzten sariek eta kanpainek ere bai. Outlet azokak ere hor daude. Herriko merkatariak ohartu dira gaur egun ezinbestekoa dela indarrak batzea aurrera egiteko, eta Zumartian plataformak bide horretan sakondu baino ez du egiten. Kontua da orain merkatariez gain herriko beste eragileak ere inplikatu nahi direla, herri dinamikoagoa eta era-kargarriagoa denontzat delako onuragarri.

Ekainaren 1ean egingo duzue aurkezpena. Hortik aurrera lan handia duzue herriko elkarte, enpresa eta taldeekin.

Bai, jende askorekin hitz egin beharko da eta ekimena de-nontzat mesedegarri dela ikusarazi. Baina horretarako gaude. Ilusioa eta gogoa, behintzat, ez zaizkigu falta.

elka

rriz

keta

“Maiatzeko ostiral guztietan kaleko kontzertuak antolatu ditugu”

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 27

Page 28: 188 (2010eko maiatza)

28 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

maiatza eta ekaina

DEIALDIAK- zumaiako argazki lehiaketa.

zuri-beltzean. gaia: “Hirikoa”.

lanak aurkezteko epea,

ekainaren 23a. informazioa

kultur etxean (943861056

/ [email protected]).

- Udaleku musikalak: Uztailaren

19tik 30era. informazio

orriak kultur etxean

apirilaren 20tik aurrera.

- euskal Ballet gala: Maiatzaren

29an, euskalduna jauregian,

20:00etan. sarrerak salgai

Foronda kultur etxean

maiatzaren 4tik aurrera.

MAIATZAOstirala, 14

22:00etan aita Marin, antzerkia:

"aitarekin bidaia".

larunbata, 15

19:00etan Maria eta Jose

aretoan, Udal Musika Bandaren

kontzertu didaktikoa.

- turismo irteerak:

informazioa 943143396.

- aste Berdeko argazki

rallya: maiatzaren 29an,

08:00etatik 15:00etara.

- “ser mujer hoy: trabajando las

potencialidades femeninas”

tailerra: maiatzetik uztailera,

5 sesio. informazioa gizarte

zerbitzuetan (943862200).

Osteguna, 20.

9:30ean aita Marin, hitzaldia

“el cuidado de los huesos

y las articulaciones a través

de la alimentación”.

22.15ean aita Marin, zine

forum: "garbo, el espía”.

Ostirala, 21:

19:00etan komentuan,

ziiz taldearen hitzaldia

“zumaiako industria aztergai:

zementugintza, eta industri

kokaguneak denboran zehar”.

Ostirala, 28

10:00etan aita Marin, haur

antzerkia eskolentzat Dar

Dar taldearen “eta zer?”

28tik 30era

Estazioko jaiak

igandea, 30

12:00etan aita Marin,

haur antzerkia Dar Dar

taldearen “eta zer?”

EKAINAekainak 12, haur antzerkia

19:00etan, Xingui.

ekainak 18, alurr dantza

taldearekin euskal dantza

ikuskizuna 22:00etan aita Marin.

ekainak 20 artisau azoka

ekainaren 11etik 21era, Musika

eskolaren kurtso amaierako

audizio eta jaialdiak.

ag

eND

a

eUskal BalletareN gala:

Maiatzaren 29an, euskalduna jauregian,

20:00etan. sarrerak salgai Foronda

kultur etxean maiatzaren 4tik aurrera.

Page 29: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 29

ZUMAIAKO XXII. ARGAZKI LEHIAKETA1. Parte-hartzaileak: edozein zaletuk har dezake parte

2. Modalitatea: argazkiak paperean, kolore bakarrean. laborategiko

edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. argazki digitalak

ere ontzat emango dira, baina soportea paperean behar du izan.

3. gaia: “HirikO”.

4. lan kopurua: bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

5. Berezitasunak: lanaren gutxieneko neurria: 18x24 zm; guztiak

40x50 cm.ko kartulina edo passpartout batean ezarrita.

6. igorketa: lanak hona bidali behar dira: Foronda

kultur etxea. 20750 zumaia.

7. aurkezpena: lan bakoitzaren atzean azaldu beharrekoa: honen izena,

egilearena eta bere nortasun agiri zkia, helbidea eta telefonoa.

8. epea: lanak ekainaren 23a baino lehen aurkeztuko dira.

9. epaimahaia eta erabakia: epaimahaia argazki munduko pertsona adituez

osatuko da, eta honen erabakia aldaezina izango da. erabakia uztailaren

9an emango da ezagutzera, Foronda kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean;

lehiakideak bertaratu beharko dira, hemen emango baitira sariak.

10. sariak: 1.a: 500 euro eta garaikurra

2.a: 300 “

3.a: 200 “ Bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du.

11. Jabetza: lan sarituak zumaiako Udalaren eskuetan

geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio

eskubidea du, beti egilearen izena aipatuz.

12. erakusketa: aurkezten diren argazki onenekin erakusketa

bat egingo da Foronda kultur etxean, Uztailaren 9tik 20a

bitartean. aukeraketa epaimahaiak egingo du.

13. Oharrak:

a) sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo

hilabetearen barruan jaso ahal izango dituzte egileek. epe horretan

jasotzen ez diren argazkiak udalaren eskuetara pasako dira, honek

argazkiak erabilil ahal izateko aukera izango du, beti ere helburuak

kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazirako xederik; argazkiak erabiltzean

beti egilearen izena erabili beharko da eta ezin izango da argazki hauetan

inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.

b) lanak kontu osoaz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute

beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.

c) lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.

Zumaiako industri-ehunaren bilakaera eta zementu fabrikak

PeDrO etXaBeZIIZeko kidea

Zumaiaren industriali-zazioa xIx. mendearen erdi aldera hasi zen; pro-zesu horrek gizartearen aldaketa sortarazi zuen, eta azken 150 urtetan zumaiar gizartea bereiz-tu duen kultura indus-trial bat ekarri zuen.

“ZIIZ-Zumaiako Industri-ondarearen Informazio Zentroa” proiek-tuaren esparruan, gure herriaren bilakaeran industri jarduerak izan duen garrantzia agerian jartzea da helburu nagusietako bat. hori dela eta, iazko abenduan hasiera emandako hitzaldi saioekin jarraituz, eta proiektuko lantaldea garatzen ari den lana jendarte-ratzeko, beste ekitaldi bat antolatu dugu.

Oraingoan bi gai aurkeztuko ditugu:

“Zumaiako industri guneak denboraren zehar” ✔

Pedro Etxabe, ZIIZ proiektuaren lantaldeko koordinatzaileak aurkeztuko du.Zumaiako industri guneetan eta enpresa ehunean egon diren aldaketak deskribatuko dira. Gaur egun ezagutzen ditugun industri kokaguneak nahiko berriak dira. herria garatzen eta haunditzen joan den heinean, lehengo gune horietan ez da industria jarduerarik geratzen. Adibidez, garai bateko Ondartxo, Arrangoleta edo Etxezarreta in-dustria-gune garrantzitsuetan, gaur egun etxebizitzak hartu dute tokia, eta tailerrak eta fabrikak, berriz, lekuz aldatu edo desagertu egin dira. nork daki Arbillagaren saku fabri-ka, La Constructora Metálica ontziola edo Talleres Askar, eta abarren berri?

“Zementu fabrikak: Zumaiako lehen industrializazioaren bul- ✔

tzatzaile”Ismael Manterola, EHU/UPVko irakaslea eta ZIIZ proiektuaren lantaldeko kideak garatuko du.Zumaiaren industrializazioan aitzindari izan zen zemen-tugintza sektorea. Besteak beste, niceto Aranguren eta Eusebio Gurruchaga izan ziren lehenengoetako enpresa gizonak, ‘San José’ eta ‘La Zumayana’ fabriketan hasi zire-nak, gero hain ezaguna eta sonatua izango zen “Cemento Zumaya” egiten. Bartzelonan, 1888. urtean antolatu zen Erakusketa unibertsalean parte hartu zuten biak beren produktuak aurkezten.

Egunamaiatzak 21

orduaarratsaldeko 7:00ak

lekuakomentua

ITAKA taldearen disko berriko lau CD ditugu zozkatzeko. galdera: Nola izena du Itakako abesla-riak?

Erantzuna bidali: [email protected]

Xabinator ikusteko bost bazkiderentzat bina sarrera ditugu. galdera: Nola izena du pertsonaia-ren sortzaileak?

Zozketak

Page 30: 188 (2010eko maiatza)

30 B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a

Mik

rOiP

UiN

a

Betidanik jakin zuen hegazkin batean hilko zela. Eta hegazkin batean hil zen.

Hegazkinak makina hiltzaileak baino ez ziren bere ustez. Ez zuen ulertzen milaka kilo pisatzen duen traste batek airean egotearen arrazoia. Ez zuen zentzurik.

Hegazkinera igo aurretik hasten zen bere kalbarioa. Urduri jartzen zen, egingo zuen eguraldiaren beldur etengabe zerura begira: euria egiten bazuen gaizki, lur-hartzea zailduko zuen. Haizea bazegoen okerrago, hegazkinak danbatekoak jasango zituen. Lainotuta bazegoen ere ondo ez, turbulentziak izango zituzten.

Urduri ematen zituen hegazkinera igo aurreko orduak, baita igo ondorengoak ere.

Leihatilatik urrun esertzeko ahalegina egiten zuen, korridorearen ondoan, altueraren beldur. Baina bere izua ezin zuen ezkutatu, eta ondoan zuen edonori kontatzen zion bere jasanezina:

–Eroriko gara! –iragartzen zuen eseri orduko–. Horrelako traste bat ezin da airean egon. Denak hilko gara!

Erabat konbentzituta baitzegoen gazte hiltzekotan hegazkin batean izango zela. Eta halaxe hil zen.

Bihotzekoak jota.

TES

Tu

A: J

OSu

WA

LIÑ

O

htt

p://b

alei

ke.c

om

/blo

gak/

mik

roip

uina

k/

ILu

STR

AZ

IOA

: An

dER

hO

RM

AZ

uR

I

He g a z k i na

Page 31: 188 (2010eko maiatza)

B a l e i k e 2 0 1 0 M a i at z a 31

Page 32: 188 (2010eko maiatza)