Ugalketa funtzinoa arkaitz

  • Upload
    lexion

  • View
    164

  • Download
    6

Embed Size (px)

Citation preview

1. Ugalketa aparatuaBizitazaren etapak:haurtzaroa: jajotean hasi eta, gutxi gora behera 12 urtegaz bukatzen da. Aldi horretan neska-mutilok asko hazten dira denpora gutxitan. Nerabezaroa: haurtzaroaren eta helduaroaren arteko translazino aroa da. Gitxi gora behera, 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte iraunten dau. Gaztaroa: 25 urte arteko aldia da, gitxi gora behera. Aldi horretan nortasuna finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira. Helduaroa: etaparik luzeena da eta, gitxi gora behera, pertsonak 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. 2. Zahartzararoa: bizitzako azkenengo etapea da. Aldi horretan, zahartzaren lehenengo sintomak agertzen dira. Karaktere sexualak: karaktere sexual primarioak: gizonen eta emakumeen ugalketa aparatua osotzen daben sexu organoak dira, eta jajotzetik daukaguz. Gizonan: zakila, eta emakumean: alua. Karaktere sexual sekundarioak: gure gorputzean gertatzen diren aldaketak dira. Gizonan: sorbaldak zabaltzen dira, muskulaturea sendotu egiten da, ahotsa baxuagoa bihurtzen da, eta aurpegian, pubisean, toraxean eta gorputs adarretan ulea hazten da. 3. Emakumean: bularrak hazten dira, aldakak zabaltzen dira, eta besapeetan eta pubisean ulea hazten da. Emakumezkoen ugalketa apartua: obulutegiak: arbendol formako organo txiki bi dira, eta hor obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortzen dira. Falopioren trompak: obulutegiak eta umetokia lotzen daben hodi bi dira. Umetokia: buruz beherako madari formako organo hutsa eta gihartsua da. Baginea: umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da. Bulbea: emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da. 4. Gizonezkoen ugalketa aparatua: Testikuluak: arrautza itxurako organo bi dira. Hor espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen dira. Testikuluak, eskroto izeneko azal botsa bategaz babestuta dagoz. Hodi deferenteak: testikuluak eta uretrea lotzen dabez eta gizonezkoen gorputz barruan dagoz. Semen besikulak: semen jariakina ekoizten daben gurin bi dira. Zakila: kampoko organo gihartsua da, eta barruan uretrea dago. Uretrea: gernua eta semena ateraten dauan hodia da. Ernaltzea: Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan 5. gertatzen da, ia beti falopioren tronpetan. Obulu ernaldua zigoto deitutakoa da, zatitzen hasten da, eta, falopioren tronpen hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Haurdunaldia: Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena dauka. Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioi deitzen jako. Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki deitzenjako. Izaki barria garatu daiten, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten dauz, adibidez: Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta izaki barria zil 6. hestearen bidez lotuta dagoz. Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordeteko. Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten. Erditzea: Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean oinarritzen da. Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta gertatzen da. Une hori heldutakoan, likido amniotikoa baginan behera kanpora isurten da. Umekia amaren gorputzeteik kanporatzea ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdurek. 7. Erditzearen azkenengo fasea zil hestea, karenea eta boltsa amniotikoa kanporatzean da.