32
ESKOZIA: Europako iparraldea eredu, hegoaldearekin harremanetan jarraitzeko > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Indarrak askatu PELLO OTXANDIANO > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko azaroaren 26a | X. urtea • 495. zbk. 0,50 euro XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN PORTAERA «ZUZENDU» ZEZAKEEN > 12

XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

ESKOZIA: Europako iparraldeaeredu, hegoaldearekinharremanetan jarraitzeko > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Indarrak askatu PELLO OTXANDIANO > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko azaroaren 26a | X. urtea • 495. zbk.0,50 euro

XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN PORTAERA «ZUZENDU» ZEZAKEEN > 12

Page 2: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Eskozia iparraldeko eredueibegira, hegoaldearekinharremanetan segitzeko 04

Marcosen zerazko irudia etaDuterteren benetako izaera 07

Zunar, Najiben ustelkeriaren aurkaborrokatzen den marrazkilaria 08

Indarkeria matxistaren erroakXVI. eta XVII. mendeetan 12

Akordio politikoaren faltan, BRTsistema jar daiteke Gasteizen 18

E.lkarrizketa: Nikolas Segurola,fraide, artzain eta bertsolaria 22

Ekorlegi ortugintza 26

In fraganti: Iban Zaldua 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

22

18

28

SINADURAK:

03 Iratxe Urizar: Puntu lila txikiak

10 Ibai Gandiaga: Hirietako ziklo

ekonomikoei buruz

11 Pello Otxandiano: Indarrak

askatu

17 Amaia Ballesteros

20 Gorka Zozaia: Problemak

soluzio bide direnean

21 Iker Barandiaran:

Ahanzturaren ajeak

25 Maider Iantzi: Denborak

25 Xabier Mikel Errekondo:

Pornoa eskolan

30 Ander Izagirre: Soberako pisua

Page 3: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kon-trako Nazioarteko Eguna deklaratu zuen1999ko abenduaren 17an Nazio Batuen Bil-tzar Nagusiak bere 83. osoko bilkuran. Ha-mabost urte baino gehiago pasa diren ho-netan, gaiaren inguruan aurrerapen

nabariak eman direla aitortu beharra dago. Biolentzia-ren desagerpenari dagokionez ez, noski, baina bai bede-ren arazoaren ikusgaitasunari eta gizarteratzeari dago-kionez. Hau da, ez da arazoarekin bukatu, baina zeriburuz ari garen ezagutzetik hurbilago gaude orain; eta,publikoki behintzat, politikoki zuzena ez den portaerabezala hartzen da gero eta gehiago indarkeria matxista.Kito. Urrutiago joaten ez naiz ausartzen. Izan ere, goa-zen gogoratzera (tira, ez gara horren nagusiak, goazen lo-tsarik gabe pentsamenduotan elkar ezagutzera) hainbateraso txikiagotu genituene-an (jaietan hainbatetan en-tzuten ziren ahozko erasoe-tatik bortxaketa kasuetara,non «beno, neska horrek ja-kin beharko zuen zertaraarriskatzen zen horrela jan-tzita/ horrelako mozkorrare-kin/ horrelako konpainie-kin» bezalakoak aditzenziren); erasook ezagutu, eta,hala ere, ezer egin ez genuen.Gaur egun, eta egindako

lanari esker, horrelako sala-keten aurrean gure haserreaadierazten dugu, gizarte lez.Izututa irakurtzen ditugugure gazteei egindako inkestak, non aitortzen dutenbortxatu egingo luketela kondena bat jasoko ez dutelaziurtatuko baliete. Izutu? Egin al ziguten guri halakoinkestarik? Orain hogei urte mutil gazteak ziren horiei?Aurten protagonismo berezia hartu du azaroaren

25aren kanpainaren barruan neskatoen aurkako biolen-tziak. Biolentzia sexuala. Ileak puntan jartzeko modukoegunkari titularrak izan ditugu asteon (Arabako Aldun-diko eskandalutik hasi eta neskato batek egindako gra-baketara, non aitak lasai aitortzen dituen familiarenaurrean alabaren aurkako sexu abusuak, sistema judi-zialaren gabeziak argi azalduz), errealitate oraindikmingarriago bat agerian uzten dutenak: zerbait berriada, edota, emakume helduen aurkako biolentziarekingertatzen den bezala, beti hor egon den baina isilpeanmantendu den zerbait da?

Emakumeen aurkako biolentzia salatzeko orduanezin dugu lotsa sentimendu puntu bat ekidin, errudun-tasun sastada bat: hor zegoela jakinda ere, urte luzeakeman ditugu ezertxo egin gabe. Ondoko etxean oihueta kolpeak, auzoan ezaguna zen beste kasu hori… Bai-na etxeko giroari zegokion zerbait zen. Familia sekre-tuen bazterreko zerbait. Bidea luzea izan da erasook gi-zarte moduan onargarriak ez diren portaera gisahartzeko, erasook norberaren aurkakoak bailiran har-tzeko. Haurren aurkako eraso sexualen kasuan antzeko zer-

bait gertatzen dela uste dut. Gaiari buruz hitz egitenhastea baino ez dugu, gure ondoan (edo norberaren-gan) kasuak ezagutzeko: osaba hura, denok maite zutenfamilia lagun hori… Lau neskatotik batek pairatuditu/pairatzen ditu sexu abusuak. Goazen zenbaki hori

gure alabatxoen eskolara estrapolatzera, gaiaren di-mentsioaz konturatzeko. Eta berriro ere erruduntasunsentimendu hori dator: beti isilpean mantendutako ka-suak dira. Biktima bera modu horretan errudun sentia-raziz. Bere garaian emakume helduen aurkako biolen-tziarekin gertatzen zen bezala. Baina badira argia ikusi behar duten sekretuak. Sala-

tu beharreko sekretuak. Modu horretan bakarrik hartu-ko diogu arazoari neurria jendarte moduan, erasookinoiz gehiago onartuko ez direla ziurtatuz. Lau neska-totik bat arazo pertsonal bat izatetik oso urruti dagoe-lako. Agian, hau guztia argitara eramateak gure gizarte-aren pitzadurak erakutsiko ditu. Baliteke gizarte gaixobat agerian gelditzea. Baina existituko ez balira bezalajokatzeak ez gaitu inolaz ere gizarte osasuntsuagoabihurtzen. •

{ datorrena }

Puntu lila txikiak

Badira argia ikusi behar duten sekretuak,salatu beharrekoak. Horrela bakarrikhartuko diogu arazoari neurria jendartegisa, neskatoen aurkako eraso sexualak inoiz gehiago onartuko ez direla ziurtatuz

Iratxe Urizar

hutsa

hutsahutsa

Page 4: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

atzerria

Europarekin hariakmantentzeko eredubila dihardu Esko-ziako Gobernuak.Bada, Europa ipa-rraldeko herrialdeei

begira jartzeko agintzen dio ipa-rrorratzak; Norvegiara, bereziki.Europar Batasunean jarraitu ga-be, kontinentearekin harrema-nak mantentzea posible delako.

Bost nazio-estatu. Historia ez-berdina duten bost herrialde;Europara modu ezberdinetanlotzen direnak, Europa moduezberdinean ikusten dutenak:Danimarka, Finlandia, Islandia,Norvegia eta Suedia. Eta multzoberean sar daitezkeen beste hirulurralde autonomo: Faroe uhar-teak, Groenlandia eta Åland. Eu-ropa iparraldera begiratu behardugu herrialdeok begiztatzeko.Eta Europa iparraldera begiradabil Eskozia ere, herrialdearenetorkizuna gidatuko duen ipa-rrorratzaren bila.

Brexitak zabaldutako zalan-tzaz beteriko aro honetan, Euro-pari lotuta egongo den etorki-zun baten bila dabil Eskozia,herrialdeko herritar gehienekiragan ekainaren 23an haute-tsontzietan emaniko mandatua-ri jarraiki (biztanleen %62k eginzuten Europar Batasunean ja-rraitzearen aldeko hautua). Kon-tua, baina, harreman horren no-lakotasuna zehaztean datza,herri independente ez izatearenhandicaparekin. Hori horrela,aurrez aipatu Europa iparralde-ko herrialdeek Europarekin du-ten harremanei erreparatukodiegu, harik eta soluziobide ego-kiena aurkitu arte.

BOST HISTORIA, BOST IKUSPEGI

Danimarkako Aarthus Uniber-tsitatean irakasle den Mary Hil-sonek dio Europa iparraldekoherrialdeak eredu direla egun,2008ko krisi finantzarioaz ge-roztik batez ere: «Goratuak diraekonomialarien artean eta erre-paratu besterik ez dago gisa ez-berdinetako rankingetan erdies-

BrexitaBrexitak zabaldutakozalantzaz beteriko arohonetan, Europarilotutako etorkizunbaten bila dabilEskozia. Iparralderabegira jarrita dagobereziki, harremanhorren nolakotasunazehaztu nahian.

DanimarkaDanimarkaeuroeszeptizismoarenikur bihurtu da.Europako EkonomiaErkidegoan sartuzgeroztik, aurkakobotoa eman baitutebertan Europarekinlotuta egin dituzten zortzierreferendumetan.

Brexitaren ondoren,Eskoziak Europar

Batasunaren baitan aurreranola egin erabaki behar du.

Eta Europako iparraldera arida begira eredu egokiak

topatu nahian. Peter MACNALLY

{ txostena } Aimar Etxeberria Korta

ESKOZIA, EREDU BILAIparraldea eredu, hegoaldearekin harremanetan jarraitzeko

Page 5: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 4 / 5

ten dituzten emaitzei (poztasu-na, hezkuntza, garapen soziala,berdintasuna...). Berretsi bainoez da egiten gure ereduarenapropostasuna». Garbi du, bai-na, herrialde bakoitzak historiaeta nortasun propioa dituela;hala, Europarekiko harremanberezitua du herrialde bakoi-tzak.1973. urtean hasten dira Dani-

marka eta Europaren arteko le-hen integrazio prozesuak, he-rrialdea Europako EkonomiaErkidegora batzen denean. Erre-ferendum bidez erabaki zutendanimarkarrek Europako Eko-nomia Erkidegora batzea, etaeurekin eraman zituzten Faroeuharteetako eta Groenlandiakobizilagunak ere, nahiz azken ho-riek 1985ean utzi zuten aipatuerakundea. Europako EkonomiaErkidegoan sartuz geroztik, bai-na, euroeszeptizismoaren ikur-

tzat du herrialdea Hilsonek, or-dutik gaur arte Europarekin ze-rikusia izan duten zortzi errefe-rendumetan aurkako botoaeman dutela azpimarratuz. So-natuenak, besteak beste, Maas-tricheko akordioari danimarka-rrek emaniko ezezkoa edotaeurora batzeari uko egin izanaizan daitezke. Iragan urtekoabenduan eman zion azkenengoezezkoa Danimarkak Europari,28en taldeak proposatutako se-gurtasun neurrietara gertura-tzea errefusatu zuenean. Halaere, Europako Ekonomia Erkide-goaren parte izate horrek zuze-nean Europar Batasuneko kideizatera eraman zuen herrialdea.Norvegiaren kasuan, Europa-

ko Ekonomia Erkidegoan partehartzeko ahaleginetan jardunzuen. 1963an egin zuen aipatuerakundean sartzeko lehendabi-ziko eskaera, Britainia Handia-

rekin batera hain justu, eta1972an eraman zuen afera erre-ferendumera herrialdeko ordu-ko Gobernuak: herritarren%53,5ek errefusatu zuten auke-ra. Kontua, baina, ez zen hor ge-ratu eta, 1994an, Europako Eko-nomia Eremuan integratu zen.Hala, Norvegia ez da EuroparBatasuneko kide egun, baina baiEuropako Ekonomia Eremukoa.«Merkatu bakarreko kide bezalahitz egin dezakegu Norvegiaz,Europar Batasuneko kide izate-az baino», azaldu du Hilsonek.Alderaketa bat egitearren, baina,2004rako Europar Batasunetikagindutako 14.086 zuzentarauzituen bere eginak herrialdeak,Batasuneko kide zen Suediakadina kasik. Suedia eta Finlandia baitira,

Danimarkarekin batera, Europaiparraldeko herrialdeen arteanBatasunaren parte direnak. His-

torikoki, kosta egin zaie aipatuherrialdeei bloke komunitario-ra gerturatzea, Gerra Hotzarengaraietan batik bat eta segurta-sun kontuak medio. Batasune-rako integrazioa, beraz, GerraHotzaren amaierako testuingu-ruan kokatu behar da. Austriabezalako beste herrialde “neu-tro” batekin eman zuten urra-tsa, 1995ean. Gaur-gaurkoz, gai-nera , Finlandia da monetabezala euroa erabiltzen duenEuropa iparraldeko herrialdebakarra, Danimarka eta Suediakerreferendumean errefusatubaitzuten aukera.Islandiak, berriz, Norvegiaren

antzeko papera jokatzen du Eu-roparekiko harremanei dagokie-nez. Europako Batasunetik kan-po aurkitzen da herrialdea,baina, Norvegia bezala, Europa-ko Ekonomia Eremuko kide da.2008ko finantza krisiaren oste-

NorvegiaNorvegia ez daEuropar Batasunekokide egun, baina baiEuropako EkonomiaEremukoa. Baina2004. urterakoEuropar Batasunetikagindutako 14.086zuzentarau bereeginak zituen, ia kideden Suediak adina

Page 6: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

atzerria

an berriz mahaigaineratu daafera europarra herrialdean. Ha-la, Batasunean sartzeko eskaeraegin zuen Islandiako Legebiltza-rrak 2009an, baina atzera botaberri dute eskaera 2015ean.

FINLANDIA, EUROPARRENA

Finlandia da Europa iparraldekoherrialdeetatik “europarrena”Tuomas Iso-Markku NazioartekoKontuetarako Finlandiako Insti-tutuko kidearen arabera, Batasu-neko kidea izateaz gain euroaerabiltzen duelako. Baina ez dabeti horrela izan, Sobietar Bata-sunaren eta Europaren arteanjokatzea tokatu zaion neutralta-sunaren ondorioz, batez ere. «Biblokeen arteko oreka mantentzehorretan, neutraltasunaren pa-pera jokatu behar izan du Fin-landiak urte luzez, Gerra Hotza-ren amaiera arte», azaldu duIso-Markkuk. Hala, gainerako he-rrialdeak baino beranduago in-tegratu da Finlandia erakundeeuroparretara: 1995ean batu zenEuropar Batasunera. EskoziaBrexitaren ostean irekitako aro-an jokatzen ari den paperarekinalderatu du Iso-Markkuk Finlan-diak Gerra Hotzaren garaian jo-katutakoa, kasu honetan blokekomunitarioa uztea erabakiduen Estatuaren eta Europarenartean egiten ari den orekatzeariketari erreparatuta.

Brexitaren osteko aroari erre-paratuta baina, DanimarkakGroenlandia eta Faroe uhartee-kin duen harremana goratu duUlrik Pram Gad DanimarkakoAalborg Unibertsitateko irakas-leak. Gogoratu du Danimarkak,erreferendumean, EuropakoEkonomia Erkidegoan sartzeaerabaki zuenean Groenlandiakobizilagunen gehiengoak aipatuaukeraren aurka egin zuela.Groenlandiarren erabakiarenaurka, aipatu erakundean inte-gratzera behartuta ikusi zuen bere burua herrialdeak, hariketa 1985ean berau uztea erabakizuen arte. Horretarako, konsti-tuzio aldaketa bat eman zen Da-nimarkan, Groenlandiari blokekomunitarioarekin sokak haus-teko aukera emanez.

«Erresuma Batuari errepara-tuta, arrakastatzat har daitekesoilik Gales eta Ingalaterraren

borondatearen ondorioz Esta-tua Europar Batasunetik atera-tzea?», luzatu du galdera PramGadek. Haren esanetan, aterabi-de horrek sezesiorako aukeraareagotu dezake Eskozian, etagatazken itzulera eragin Irlandaiparraldean. Horregatik, deszen-tralizazioaren aukera mahaigai-neratu du, Erresuma Batuak Es-tatu izaten jarrai dezan bainanazioek nolabaiteko eskumenakizan ditzaten: «Agian ez da ego-kiena, ezta posible ere». Bainahori gertatu ezean aurreikustenduen etorkizuna ere ez da gozo-ena: «Edo soluziobide praktikobat aurkitzen da eta EskoziariEuroparekin nolabaiteko harre-mana mantentzen uzten zaioedo bigarren independentziaerreferendumaren bila jo behar-ko luke herrialdeak».

Nolabaiteko pribilegioak di-tuzte Faroe uharteetako bizila-gunek ere, Bjort Samuelsenuharteko diputatuak azaldu due-nez. Bertako bizilagun guztiekdute nazionalitate danimarka-rra, baina ez alderantziz. Hala,nahi duten pasaportea aukera-

tzeko eskumena dute Faroeuharteetako bizilagunek: beraie-na edo danimarkarra, zeinak Eu-ropar Batasuneko pasaporteaizatea esan nahi duen.

NORVEGIA, EREDU

Esan dugu Europarekin hariakmantentzeko ahaleginetan dabi-lela Eskozia eta, dirudienez,hautatu du jarraitu nahi dueneredua: Norvegiarena. Iragan as-tean aurreratu zuen albisteaBBC irrati-telebista publikoak,eta Holyroodeko Legebiltzarre-an ere eztabaidagai izan zen afe-ra. Hala, Europako EkonomiaEremuko kide izatearen aldekoapustua egingo du Nicola Stur-geon Eskoziako lehen ministro-aren Gobernuak Londresek etaBruselak 2017ko martxoan has-tekoak dituzten negoziazioetan.

Modu horretan, Eskozian bizieta lan egiteko eskubide osoaizango lukete Europar Batasune-ko herrialdeetan bizi direnek,baina erakunde europarren etabritainiarren oniritzia beharkodu Holyroodek bere asmoakgauzatzeko.

Norvegia, Islandia eta Liech-tensteinen bideari jarraituz,merkatu bakarrerako sarbideosoa izango luke Eskoziak, bainaherrialdea behartua egongo li-tzateke Europar Batasuneko au-rrekontuari bere ekarpena egite-ra eta Bruselatik datozen legegehienak bere egitera. Bestalde,baina, eskumen osoa izango lu-ke herrialdeak arrantza, nekaza-ritza edota justizia bezalako sek-toreetan.

Aukera horren aurrean, Dun-can Halley doktoreak honakogaldera luzatu du: «Eredu hauNorvegiarentzako arrakastatsuaizan bada, zergatik ez da izangoarrakastatsua Eskoziarentzatere?». Hala ere, ereduak arrakas-ta izango badu Eskoziako Gober-nuak arduraz eta zuzen jokatuduelako izango dela gaineratudu, eta ez interes alderdikoieimen egin dielako. Datozen aste-etarako espero da SturgeonenGobernuaren estrategiaren be-rri izatea, Theresa May buruduen Gobernu britainiarren as-moak oraino ezagutzen ez badi-ra ere.

Iragan ekainaren 23anbiztanleen %62k egin zutenEuropar Batasuneanjarraitzearen aldeko hautuaEskozian. Justin TALLIS | AFP

FaroeNolabaitekopribilegioak dituzteFaroe uharteetakobizilagunek; denekdute nazionalitatedanimarkarra, bainaez alderantziz. Hala, nahi dutenpasaportea aukeradezakete. EtaDanimarkako pasaportea izateakEuropar Batasunekopasaportea izatea esan nahi du

Page 7: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 6 / 7

Azken 23 urteetan milaka filipinarrek egin diote bisita

Ferdinand Marcos diktadorearen gorpuari Batac bere

jaioterrian. Eta negar egin dute bere aurpegia ikuste-

an. Ustezko aurpegia. Izan ere, bere gorpua baltsamatu

zuenak egun hauetan onartu egin du bere aurpegia

zerazkoa zela, ilea ileordea. Gorputza bai, benetakoa

omen zen, «baina jantzita zegoenez, ez zegoen arazorik», azaldu du Franck Malabedek. Bere

esanetan, Imelda Marcos alargunak behartuta egin zuen iruzur-lan hori, giltzurrun eta biriketako

gaitzekin hil zen diktadorearen itxura 30 urte zituenekoa nahi zuelako. Bere gorpua Manilako

Heroien Hilerrian lurperatu dutenean egin du aitortza bere baltsamatzaileak. Rodrigo Duterte

presidente berriak bultzatu du diktadore zenaren hilobiratze-ohorea, kanpainan zehar markosta-

rrek eskaini dioten laguntza handia eskertzeko. Benetan nolakoa den agerian utzi du oraingoan

Dutertek. Ez da ez zerazkoa, baina bai Markos bezain beldurgarria. Dabid Lazkanoiturburu

MARCOSEN ZERAZKO IRUDIA ETADUTERTEREN BENETAKO IZAERA

HO | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

atzerria

Malays i a2 0 0 9 a zgeroztikz u z e n -t z e nduen Na-

jib Razak lehen ministroa Zulki-flee Anwar Haque Zunar egilea-ren karikaturek baino ez dutebeldurtzen. Marrazkigile men-deraezinari 43 urteko espetxezigorra ezarri nahi diote, bede-ratzi sedizio kargu leporatu on-doren, hau da, agintaritzarenkontra altxatzean datzan Esta-tuaren barne segurtasunarenkontrako delitua egotzita.Zunarren apartamentuko ma-

haiaren gainean “To fight th-rough cartoon” izenburuko libu-ru bilduma dago, bere lanikonenak biltzen dituena. Parete-tan, zutabetan eta bere arropanere karikaturak dira nagusi. Bu-kit Bintang auzoaren hegoalde-an dago estudioa. Gelaren bestealdean ekintzaile eta kazetarigazteak lanean ari dira, berenInterneteko egunkaria presta-tzen. Gaur egun hedabide gutxiausartzen dira Zunarren lanakargitaratzera eta gazte horiekegiten dutena da horietako bat.Gainerakoak itxi egin dituzteedo egilearen lanak hartzeariuko egin diote. «Egunkariak Go-bernuak menderatzen ditu». Zu-narrek mantso-mantso hitz egi-ten du. Begirada txilotuta daukaeta oinez hasten denean oso ne-katuta dagoela dirudi, bere gor-putza mihise zuriaren aurreanbaino esnatuko ez balitz bezala.Hor aurkituko dugu benetakoZunar. Malaysia osoak hortxeikusten ditu bere ispiluarenitzalak.Anwar Ibrahim garaiko lehen

ministrordea 1998an kargutikkendu eta ondoren espetxeratuegin zutenean, Zunarrek gerra-deklarazio moduan hartu zuenberria. Bere arkatza BN BarisanNasional alderdiaren despotis-moaren aurkako arma bihurtuzuen. Garai hartan MahathirMohamad zen BNko burua, bai-na politikak eragiten dituen al-daketen eraginez, gaur egun An-warren aliatu bilakatu da, NajibRazak bere seme politikoarenaurkako borrokan.

2009an agintera iritsi zene-tik, Najibek etsai ugari pilatu di-tu. Hasiera batean Herri Justi-ziaren Alderdiko oposiziogileakatxilotu zituen. Terrorismoarenaurkako legeak eta Sedition Actlege gatazkatsua erabili zituenhorretarako. Horri esker dutekartzelan Anwar eta hori beraerabiltzen ari dira marrazkilariaisilarazteko.Gero txinatar eta indiar jato-

rriko gutxiengoak etsaitu zituenNajibek, hauteskunde garbi etajustuak aldarrikatzen zituenBersih mugimenduko alkandorahoriekin egin zuen moduan. Az-ken horiek etsai bihurtu zituen1969ko maiatzeko borrokak go-gora ekartzen dituen prozesubatean (orduan 200en bat hilda-ko eragin zituzten borrokek).Egungo borrokek dagoenekozazpi zauritu eragin dituzte.

SISTEMA AUTORITARIOA

Azken hilabeteotan Txinakoekonomia moteltzen ari da, hi-drokarburoen salneurriak behe-ra egin du eta ringgita edo Ma-laysiako dolarra behera egitenari da; hala, lehen ministroaeusten zuen elite ekonomikoabera ere “Gaizkiaren Ardatza-ren” zati bilakatu da. «Najib eko-nomia kaltetzen ari da. Inberti-tzaileak ez dira fio eta egunerobakarren batek ihes egiten duherrialdetik. Seguru asko oligar-kek honakoa pentsatuko dute:‘gizon bakarra da, eta, gizon horisakrifikatuz gero, ontziak aurre-ra egiten jarraituko du’», esandu Tian Chua Keadilan Herri Al-derdi Justizialista oposiziokoaliantzako presidenteordeak.Garai batean aliatu politiko izanziren pertsona batzuk ere, Muh-yiddin Yassin lehen ministrordeohia esaterako, kanporatu egindituzte. «Sistema autoritario ba-tean sartzen ari gara», adierazidu Cynthia Gabriel Center toCombat Corruption & Cronyismerakundeko zuzendariak.Hamarkadatan Malaysia izan

zen, Singapurrekin batera, Asia-ko hego-ekialdeko hazkundeekonomikoaren paradigma.Kuala Lumur hiriburuko zeruamenderatzen duten PetronasDorre izugarriak dira lekukorikonena. Garapen teknologikoak,

MALAYSIAZunar, Najiben ustelkeriaren aurkaborrokatzen den karikaturagilea

Pablo L. OROSA (Kuala Lumpurretik)

Najib Razak Malaysiako lehen ministroa ez du beldurtzenez oposizioak ez Bersih mugimendukoen matxinadak ezEstatu Islamikoaren bahiketa ahaleginak. Ezta AEBetakoJustizia Sailak ere, DiCaprio ere zipriztintzen duen kasubaten harira 1.000 milioi dolar kendu nahi dizkion arren.Zunar egilearen karikaturek baino ez dute beldurtzen.

KULTURA / b

Page 9: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 8 / 9

hidrokarburoek eta islamismoneurridunak etnien arteko ten-tsioa eta gizartean areagotutakohaserrea baretzen zituzten. Krisi ekonomikoak agerian

ipini ditu berriz arazook, alkan-dora horien eta jihadisten bitar-tez. «Ezberdintasunak egon horzeuden. Bersih mugimenduaarazoon adierazpen bat baino ezda. Koalizioak hamarkadak da-ramatza horrela gobernatzeneta horrek etnien arteko gataz-karen tenperatura igo egitendu», Shaun Tan idazlearen ara-bera.Malaysiar etniako gehiengoa-

rentzat lekuak gordetzen diraunibertsitateetan, etxebizitzalortzeko garaian beste etniekizaten ez dituzten abantailak di-tuzte, lanpostu onenak beraien-tzat izaten dira… «Gizartearenmaila guztietan dago bazterke-ta», esan du Tanek. Independentzia lortu zuene-

tik, Malaysiako Federazioakerregimen oligarkiko bat elikatudu, enpresarien eta buruzagi po-litikoen arteko aliantza bat. Ho-riek eusten diote egoera ekono-miko eta sozialari. «Badakigupolitikariek nola irabazi dituz-ten hauteskundeak hamarkado-tan: diruari esker. Ez dituguinoiz izan hauteskunde aske etajustuak», Gabrielek esplikatuduenez. Bera da erregimenarengehiegikeriak salatzera ausar-tzen den ekintzaileetako bat.«Mantentze eta zabor bilketazerbitzua edo autopisten kudea-keta ez zitzaizkien eskaintzaonenak egin zituztenei eman,agintarien lagunei baizik, nahieta nahi ez elikatu beharrekoelite horri», erantsi du.Najib agintera 2009an iritsi

zenean, inbertsioak erakartzekohelburuarekin funts bat eratuzuen, hazkunde ekonomikoabizkortu nahian. Bost urte gero-ago, 1MDB izeneko konpainiapublikoak 10.000 milioi euroinguruko zorra zuen: dirutzarenzati bat agintari nagusiaren etaondokoen poltsikoetara joanzen, AEBetako Justizia Sailarenarabera. “The Wall Street Jour-nal” egunkariak eta Sarawak Re-port atariak gaiari buruzko iker-keta egin zuten eta ondorenEtxe Zuriak salaketa bat aurkez-

tu zuen 1.000 milioi dolar ingu-ru berreskuratu nahian, 2015erabitartean Gobernuko goi kar-guen kontuetara, dirua garbitze-ko nazioarteko sare baten bitar-tez, joan zirelakoan. Onibarrak,bitxiak eta artelanak erosten zi-tuzten, besteak beste, Van Goghberaren “La maison de Vincent àArles” edo Moneten “Saint-Geor-ges Majeur” eta “Nympheas avecReflets de Hautes Herbes”. Bidetrakets horretatik lortutako di-ruaren zati bat “Wall Streetekootsoa” izenburuko filma ordain-tzeko erabili zen, Riza Aziz pro-duktorea Najib Razaken semeor-dea baita. Lehen ministroak esaten du

eskandaluarekin zerikusirik ezduela eta Fiskaltzari ikerketa bategiteko agindu zion, berari arra-

zoia emateko: Saudi Arabiakoerrege familiak emandako diruaomen zen bere kontuetan ager-tutakoa. Fiskaltzak egindakoikerketaren emaitzaren berriizan zuenean, Zunarrek bestepertsonaia bat sortu zuen: TheMan of Steal edo Altzairuzko Gi-zona, Estatua bera bere intere-sen arabera egokitzeko gaitasu-na duen gizona. «Gaur egunJustizia Exekutiboaren mende-an dago. Erakunde publikoak,Justizia, ustelkeriaren aurkakobatzordea eta Polizia barne, ezdira independenteak, Gober-nuaren mendean daude-eta»,Gabrielek itzuli digunez.Malaysiako gizarteak mende

erdia egin du ustelkeria mailajakin bat onartzen. Oligarkiaaberastu egiten zen, baina, aldi

berean, herrialdeak sekulakohazkunde ekonomikoa zuen:batez beste %6,35ekoa, 1961etikaurrera. Horri esker urtean mi-laka lagunek atzean uzten zutenpobrezia. Orduan inork ez zi-tuen aipatu ere egiten BarisanNasional alderdikoen gehiegike-riak. Egoera hori 2013an hasizen aldatzen, Anwarrek zuzen-dutako oposizioak bere emaitza-rik onenak lortu zituenean, boz-ketak irabaztetik oso urrutigeratuz ordea. Zunarren karika-turak sare sozialen bitartez za-baltzen ziren eta Altzairuzko Gi-zona oposiziokoen ikur bihurtuzen, Sedition Acten begi ahal-guztiduna edo Rosmah Mansorlehen damaren luxuzko poltsakbezalaxe. «Najiben arazoa bereemaztea da. Jendeari ez zaio ba-tere gustatzen bere bizi-maila»,onartzen du BNkoen ingurukooligarkiaren pribilejio guztiekinhazi den neska gazte batek, KLCentraleko geltokian kafea har-tzen ari dela.

MALAYSIAKO IMELDAMARCOS

Ohikoa da Rosmah LondreskoHarrodsen edo New YorkekoBosgarren Etorbideko luxuzkodendatan erosketak egiten ikus-tea. “The Wall Street Journal” ka-zetak egindako ikerketa batenarabera, 2008tik 2015era sei mi-lioi dolar gastatu zituen arropa,bitxi, oinetako eta poltsak eros-ten. Berea da munduko Hermesmarkako poltsa bildumarik han-dienetako bat (bakoitza milakadolar ordainduta).Rosmah, “Malaysiako Imelda

Marcos”, erraz antzematen daZunarren karikaturetan. Ilajehandia, diamantezko eraztunahatz luzean eta poltsa ixtea oz-topatzen duen bitxi sorta di-tuen emakumea Malaysiak nahiizan ez duenaren ikurra da. Ho-rregatik Najibek berak eta emaz-teak nahi eta nahi ez isilarazinahi dute Zunar. Urrian migra-zio zerbitzuek herrialdetik irte-tea debekatu egin zioten, nahizeta bere aurkako neurririk ezduten hartu epaileek. «Bidaia-tzeko Zunarri ezarri dioten de-bekua ahots kritikoak isilarazte-ko Malaysiako agintarien azkenahalegina da», Amnesty Inter-nationalek salatu duenez.

Zulkiflee Anwar Haque«Zunar» (ezkerrekoorrialdean)marrazkigilearenaurkako epaiketa hilaren22an hasi zen. Berak ustedu horixe delaGobernuaren azpijokoaagerian uzteko aukerarikonena. Pablo L. OROSA

Orrialde honetan,karikaturak etaargazkiakmarrazkilariarenestudioan. Pablo L. OROSA

Gazteak lanean ari dira, Interneteko egunkariaprestatzen. Hedabide gutxi ausartzen diraZunarren lanak argitaratzera eta kazetari etaekintzaileona da salbuespen bakarretako bat

Rosmah erraz ezagutzen da karikaturetan. Ilajehandia, diamantezko eraztuna hatz luzean etabitxi sorta dituen emakumea Malaysiak nahiizan ez duenaren ikurra da

Page 10: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

kom

un

ikaz

ioa D

avid Harvey geografo britainiarraren izena KarlMarx alemaniarrarenarekin alderatzen da. Se-guruenik, Harveyk ez luke alderaketa gaizkihartuko, naiz eta noizbait adierazi izan duenMarx, eta bereziki «Kapitala» obra, ez dela be-retzat errealitatea aztertzeko erreminta bat

baizik. Klase sozialak bukatuta daudela sinetsarazi nahi digu-ten garai honetan, hirigintza eta arkitekturaren azterketaerreminta horren bitartez egiteak ondorio esanguratsuak azalditzake.Funtsean, kapitalaren metaketak aurrera jo behar du, eta

etengabe hazi. Hazkunde hori eteten denean, krisia dator. Eko-nomizisten eskola marxistaren arabera, kapitalismoaren ba-rru-barruan datza aldiro, akaso hamarkada batzuen aldeaz,krisian erortzea. Historiari so egitea besterik ez dugu, errepaso txikia joz,

ekonomizistok arrazoiz jantzita daudela ikusteko: 1847ko Eu-ropako krisia, 1929ko burtsaren kraka, 90eko hamarkadako Ja-poniako higiezinen krisia, .com enpresen burbuila, Txinako fi-nantza krisia eta, azkenik, 2007ko hipoteken krisia (akasohurrengoa zor krisia izango da?).

2012an argitaratutako «Hiri errebeldeak» edo «Hiri ma-txinoak» obran (boluntariorik euskaratzeko?), Harveyk hi-rigintzaren azterketa sektorialaren aldarrikapena egitendu, higiezinen espekulazioa, gehiegizko eraikuntza eta ur-banizazioa krisialdi ekonomikoen sortzaile, eta ez ondorio,direla adieraziz. Ortodoxian, gehiegizko prozesu urbaniza-

tzaileak kapital metaketa horren ondorio zirela onartua dago,baina Harveyk bestela pentsatzen du. Argudioan, AEBetako National Bureau of Economic Rese-

arch ikerketa taldeko grafiko bat aztertzen du geografo britai-niarrak: grafikoan, New Yorken 1890etik 2010era bitarteaneraikitako etxe orratz kopurua marrazten da. II. Mundu Ge-rraren parentesia salbu, gora eta behera egiten du grafikoak.Punturik altuenek, hau da, eraikin kopuru handienak eraikidiren urteak adierazten dituztenak, aipatutako krisiak hain-bat urtez aurreratzen dituzte.Zikloen teoriak, hots, kapitalismoaren naturan hazkunde

zein atzeraldi zikloak daudela pentsatzeak, baditu aldekoaketa kontrakoak. Nork daki, are gutxiago guk, euskaldun xumeeta sinpleok, makroekonomiari buruz. Alta, eraikuntzarensektoreak, EAEn, %65eko jaitsiera jasan du azkeneko sei urteotan. Horri, depresioa edo atzeraldia deituko nioke. Era berean,2016ko azkeneko hiru hiruhilabetekoetan, 2010etik lehenen-go aldiz, eraikuntzaren sektoreak hiru balio positibo jarraianazaldu ditu. Arkitektoen Elkargoko bisatuak gora doaz, obraberrienak barne, aspaldi geldi zeuden plangintza urbanistiko-ak aktibatu dira, kredituen jarioa piztu egin da...Hori gutxi balitz bezala, hiriaren subjektu politikoaren ideia

erabiltzen ari da, etengabe, hamaika meeting, kongresu, topa-keta eta abarretarako: Cities & Economy, Cities & Design, Ur-ban Regeneration Forum, City Branding & Marketing… Dirupublikoz sustatutako ekimenak dira, hiriak modu erakarga-rrian eta salmentarako «bero» aurkezteko pentsatuak.Tira, bagoazela berriro, aldapan gora, (ia) ezer ikasi gabe. •

Ilustrazioa: IBAI GANDIAGA PEREZ DE ALBENIZ

Ibai Gandiaga Perez de AlbenizArkitektoa

Hirietako zikloekonomikoei buruz

Page 11: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Aste honetan izan dugu EAJ eta PSEren artekogobernu akordioaren berri. Ez dugu esperoez genuenik entzun, baina errealitate gordi-naren aurrean jarri gaitu. Urkulluk gidatukoduen koalizio gobernuak Gernikako Estatu-tua berritzeko konpromisoa hartu du, lege

aukeren barruan eta Espainiaren bedeinkazioa jasoz be-tiere. EAJk hauteskunde programan aurretiaz kontsultaloteslea egiteko hartu zuen konpromisoaz ez dio deusgobernu akordioak, nahiz Ortuzarrek autogobernu po-nentzian EAJk kontsulta hori egiteko proposamena egin-go duela adierazi duen.Uste dut garai erabakigarriak datozkigula. Burujabe-

tzan aurrera egiteko garai aproposak izan daitezke, bainabaita herri honen aukerak osinean itotzeko ere. Eta badu-gu kezkatzeko motiborik. Segidan gobernu berriaren pi-lotuak, Iñigo Urkulluk alegia, buruan izan dezakeen bideorria asmatzen saiatuko naiz: Kataluniak datorren urte-ko irailerako iragarri du erreferenduma. Prest izango di-tuzte ordurako deskonexiorako legeak eta erreferendu-ma egiteko saiakera egingodute. Jakina denez, Espainiakez du Katalunia subjektu po-litiko gisa errekonozitukoduen proposamenik inolazere onartuko, eta, ondorioz,hurrengo urtearen lehen er-dian maila gorenera iritsikoda Kataluniaren eta Espai-niaren arteko talka. Azkenurteetan aipatu izan duguntrenen arteko talka gertatu-ko dela iragar genezake.Nago Urkulluk espero due-

la momentu hori iristen de-nean azken urteetan Espai-nian izan ez duen interlokutorea izan dezakeela. EtaMadrilgo atea joko duela bere burua Espainiaren batasu-naren bermatzaile gisa aurkeztuz. Hau da, gutxi-asko ho-nako zerbait eskain diezaiokeela Rajoiri: egin dezagunakordio bat Euskadirekin, Euskal Herria nazio kulturalgisa onartuz, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa blinda-tuz, eta orain arte eskualdatu ez diren Gernikako Estatu-tuaren konpetentziak eskualdatuz. Akordioa erreferen-dum bidez onartuko genuke Euskadin. Horrela aukeraparegabea izango duzu, betiere “arrazoimena” nagusituzgero, Espainiako Estatuaren barneko nazioei konponbidedemokratikoak eskaintzeko gai zarela adierazteko katala-nei zein nazioarteari.Estatu operazio bat alegia. Kataluniako prozesuari kon-

tentzio harresi bat jarriko liokeena eta Euskal Herriakburujabetzan aurrera egiteko aukerak zakarretara botako

lituzkeena. PSOEk gogo biziz helduko lioke aukera horri,eta momentua iritsita uste dut Podemosek ere hartukolukeela. EAJk euskal gizarteari esango lioke Kataluniakokonfrontazio antzuaren aldean errealismoa behar dugu-la, eta Estatutu (zahar)berriarekin aurrera urratsakemango ditugula, nahiko genituzkeenak izango ez badi-ra ere. Komunikabide nagusiek gogotsu lagunduko luke-te produktua saltzen, eta erabakitzeko eskubidearen afe-ra… ba aizu, jarri ditugu hautetsontziak eta bozka bidezonartu dugu gure Estatutu berria! Zenbaketa gauean,baiezkoak irabazi duela jakitean, «Independentzia!»oihukatuko lukete jeltzale militanteek ahots ozenez. Biri-bila!Hortxe Urkulluk egin dezakeen saiakera. Noski, ziur

nago EAJk ez dituela datozen hilabeteak nik hemen egindudan bezain modu lineal eta errazean irudikatzen. Bai-na uste dut agertoki hori bilatuko duela, eta baldintzahoriei ahal beste zuku ateratzen saiatuko dela. Martxan jartzeko ordua beraz. Epe laburrean, Euskal

Herriak bere behar sozial, ekonomiko, kultural eta insti-

tuzionalen araberako estatus politikoak izango dituen,edo estatusok Espainia dekadente, neoliberal eta ultrana-zionalistarekin erdietsi daitezkeen akordioen araberako-ak izango diren da jokoan dagoena. Gure izatearen onar-pena eta erabakitzeko eskubidearen errespetua alaaurrerabideak urte luzeetarako zapuztea. Eta gakoa ezdago –eta ez da egongo– autogobernu ponentzian, hortikkanpo baizik. Ixteke dauden eztabaidak itxi eta buruja-betzaren aldeko prozesu sozial bat artikulatzeko orduada, indarrak askatzekoa.Xabier Landabidea adiskideari irakurri nion orain gu-

txi susmoa duela gure aukeren azpitik jokatzen ari gare-la, herri bezala eta norbanako bezala. Bat nator berare-kin. Energia eta talentua sumatzen ditut nik bederen,bideari ekiteko irrika, nor izateko nahia. Indarrak aska-tzeko ordua da! •

{ asteari zeharka begira }

Indarrak askatu

Urkulluk buruan estatu operazio bat izandezake, Kataluniako prozesuari kontentzioharresi bat jarriko liokeena eta EuskalHerriak burujabetzan aurrera egitekoaukerak zakarretara botako lituzkeena

hutsa

hutsahutsa

Pello Otxandiano

Page 12: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herria

tu txar jarraituen ondorioz, Ma-riak etxetik alde egin zuen etaosabarenera joan zen babes es-ke. Senarra bere bila joan zen.Osaba mezatan zegoela baliatuz,bere babeslekutik atera eta kol-peka eraman zuen etxeraino.Kolpe horien ondorioz, Mariakezin ditu besoak mugitu eta de-na ubelduraz beteta dago. Behinetxean, soka batekin lotu ziz-kion besoak eta hankak orama-hai batera eta etxean abandona-tu zuen. Atea giltzaz itxi etabakarrik utzi zuen. Arrisku han-diko egoeran, emakumea haur-dun baitago, gerora adieraziduenez. Bere builak eta laguntzaeskaerak entzunda laguntzeragerturatu zitzaizkion neskamegazte bat, Miguel de Baigorrierrejidorea eta zenbait bizila-gun».

AUZIEK KONTATZEN DUTENA

Corellako Maria Romeorena daJesus Mari Usunariz historialarieta Nafarroako Unibertsitatekoirakasleak aztertu dituen kasue-tako bat. Usunariz XVI. eta XVII.mendeetako historia sozialeanespezializatuta dago eta berezi-ki aztertu du sasoi horretakoNafarroako historia, «dokumen-tu aberastasun handia» dagoe-lako. Indarkeria mota desberdi-nak ikertu ditu Usunarizek hainbat doktorego tesitan, jen-darte bateko indarkeria moduekjendarte horren ezaugarrien in-guruan zeresan handia dutelaulertuta. «Emakumeen kontra-ko indarkeria ikertzea erabakinuen, konturatu nintzelakoepaitegietan prozesu dezentezeudela. 1520 eta 1790 bitarteko200 bat salaketa ikertu ditut,Nafarroako Artxibo Orokorreaneta Iruñeko Elizbarrutiko Artxi-boan jasoak daudenak», kontatudu historialariak. «Historia soziala liluragarria

da ertz guztietatik begiratuta.Epaitegietako auziek, dokumen-tu bezala korapilatsuak direnarren, informazio aberatsa es-kaintzen dute. Batetik, kexa, de-litua edo demanda jasotzen du-te. Baina, horrez gain, baitabeste gauza asko ere: bizilagu-nen jarrera –ikusi dutena, en-tzun dutena eta pentsatzen du-tena– eta baita epaileen jarrera

Azaroaren 25a, In-darkeria Matxis-taren KontrakoNazioarteko Egu-na. Halaxe izatenda 1999az geroz-

tik, Dominikar Errepublikakproposatuta eta Nazio BatuenErakundeak hala erabakita.1960ko azaroaren 25ean, Patria,Minerva eta Teresa Mirabalahizpa dominikarrak bahitu etakolpeka hil zituzten militarrek,Trujilloren diktaduraren kontraborroka egiteagatik. Hilketa ho-riek oihartzun handia izan zu-ten Dominikar Errepublikanbertan eta munduan barna. Etamilitante horien omenez auke-ratu zen azaroaren 25a indarke-ria matxistaren kontrako egunbezala. 1999 urtea baino lehen ez zeu-

kan indarkeria matxistak egunpropiorik egutegian. Baina, ta-malez, aspalditik, mendeak au-rretik, indarkeria matxistarenakizan dira urteko egun guztiak.

[email protected]

INDARKERIAREN ERROAKXVI. eta XVII. mendeetan senarrak emaztea «zuzentzeko» eskumena zuen

Jendarte batean ematen diren indarkeria motek gauzaasko kontatzen dituzte jendarte horri buruz. Hari muturhorri tiraka ikertu ditu XVI. eta XVII. mendeko tratu txarkasuak Jesus Mari Usunariz historialari nafarrak. GaraikoNafarroak indarkeria sexista nola bizi zuen azaltzen duenerradiografia artxiboetan dago jasoa.

Jesus Mari Usunarizhistorialariak XVI. eta XVII.mendeetan Nafarroanemandako tratu txarreninguruko epaiketak ikertuditu. Idoia ZABALETA | ARGAZKI PRESS

JENDARTEA / b

1596. urteko abuztuaren 19anaurkeztu ziren Nafarroako Gor-te Errealaren aurrera fiskala etaMaria Romeo Corellako bizila-gunaren abokatua. Biek ala biekJuan Sanchezen –Maria Romeo-ren senarraren– kontrako sala-keta aurkeztu zuten. Salaketa-ren arabera, sei-zazpi hilabeteziren bikotea ezkondu zela. Den-bora horretan Mariak «pertsonageldia eta baketsua» zela eraku-

tsi zuen. Senarrak, aldiz, «lanikegin nahi ez zuen pertsona na-gia» zela garbi utzi omen zuen,emaztearen ondasunak gasta-tzen zituena eta Mariari «bizitzatxarra» ematen ziona. «Arrazoirik edo motiborik ga-

be, kolpeak ematen dizkio etabere bizitza arriskuan jarri izandu behin baino gehiagotan», ja-sotzen du salaketak. «Azkena,abuztuaren 4an. Senarraren tra-

Page 13: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 12 / 13

eta ikusmoldea ere. Auziak pro-zesu tristeak eta gogorrak dira,tratu txarrak ere halakoak dire-lako. Baina, era berean, garaikokomunitatearen inguruko pistaasko ematen dizkigute bertakoinformazioa jasotzen eta inter-pretatzen asmatuz gero». Auzitegietako prozesuek, be-

raz, balio dute jendarte batenerradiografia egiteko. Usunari-zek ikertu dituen XVI. eta XVII.mendeetako indarkeria sexista-ren berrehun bat kasuetatikabiatuta, zenbait ondorio jardaitezke mahai gainean. Garaihartan, noski, ez ziren indarke-ria sexista modura definitzen,«tratu txar» edo «tratu txar etaankerkeria» modura baizik. «Kasu gehien-gehienetan

emakumea zen salaketa jartzenzuena. Nik ikertu ditudan proze-suetan, kasuen %80 inguruanemakumea da zuzenean salake-ta jartzen duena. Batzuetan se-nideren batek lagunduta egitendu; anaia, aita, osaba... Eta odolatartean denean, alegia tratu txa-rren ondorioz zauri odoltsuakdaudenean, fiskalak ere eskuhartzen du. Badira kontrakoaesaten duten tesiak, baina, ka-suak ikusita, garbi esan daitekeemakumea bera zela salaketajartzen zuena, abokatu baten la-guntzarekin».

IZEN ETA IRUDI ONA ERAIKI BEHARRA

Salaketa horretan lehenik etabehin tratu txarra nolakoa izanden kontatzen da. Baina hori ezda nahikoa. Emakumeak emazte«ona, umila, obedientea, langi-lea» izan dela ziurtatu behar du,«tratu txar hori ez zuela merezifrogatu behar balu bezala». Fi-nean, garaiko jendarteak ema-kumeari inposatzen zion rolazuzen eta zintzo betetzen duelaziurtatu behar du. Erasotzaileak, bere aldetik,

berdina egiten zuen, bere izeneta irudi ona eraiki. «Gizonezko-ak esaten du gizon ona dela, on-dradua, langilea, familia zain-tzen duena eta emaztea ondotratatzen duena. Aldiz, emazteaharroa dela esaten du, bere egi-tekoak betetzen ez dituena, se-narrari gaizki hitz egiten diona,ez duena obeditzen...». Eta ba-tzuek zein besteek beren izen

ona zabaldu eta bestearena zi-kinduko duten lekukoak erama-ten dituzte, bizilagunak norma-lean. Horien testigantzetatikgaraiko jendartearen berri jasodaiteke. Maria Romeoren kasura buel-

tatuz, emakumearen salaketaindartu zuten bere osabaren etabizilagunen testigantzek. Maria-ren osaba eta babesle zen Mar-tin Virtoren hitzetan, «senarrakbehin eta berriz mehatxatzendu beren ondasunak salduko di-tuela esanez. Gainera, bizimodutxarra ematen dio emazteari,horretarako motiborik gabe».Miguel de Baigorri errejidorea-ren esanak ere esanguratsuakdira. «Kalean oihuak entzun ni-tuen ‘akabatu egingo du’ esanez.Korrika atera nintzen etxetiketa sancheztarren etxearen au-rrean jende asko ikusi nuen bil-duta. Atea irekitzea lortu nueneta Maria askatzea». Bizilagu-nen testigantzek tratu txarrenkontaketa indartu egin zuten:«Auzoan gauza jakina eta nabar-mena da Sanchezek emazteaoso gaizki tratatzen duela. Asko-tan ikusi dugu kolpatzen, baimakilekin eta baita sokekinere». Erasotzailea, berriz, bere bu-

rua defendatzeko emaztearenizen ona zikintzen saiatzen zen,bere kontaketarekin eta lekuko-en esanekin. Juan Sanchezenesanean, bera gizon ondraduaeta ona zen. Maria emaztea, be-rriz, «itxura oneko emakumeederra, senarrari harro hitz egi-ten diona eta ez diona obedi-tzen. Bere gustua egin nahiduen emakume askea da, erres-petu gutxi eta askatasun askodituena. Maria Romeok nahikoaarrazoi ematen ditu ‘edozein gi-

zon ondraduk’ bere portaera zu-zen dezan. Senarrak mehatxatueta kolpatu egin behar du emaz-tea etxean jasota eta eutsita bizidadin», jasotzen da epaiketakodokumentuan.

«ZUZENTZEKO» ESKUMENA

«Garbi dago garai horretan era-bateko boterea gizonezkoakduela. Etxean bizi diren guz-tiak –emaztea, seme-alabak,morroiak...– bere mendekoak di-ra, eta, ondorioz, haien portae-rak eta jokaerak zuzentzeko es-kumena du. Hortik uler daitekegizonari ematen zitzaiola berekargu zeuden pertsonak ‘zuzen-tzeko’ eskumena. Beste gauzabat da nola ulertzen den ‘zuzen-keta’ hori. Inongo epaitegik ezdu onartuko ‘zuzenketa’ horikrudela eta bortitza izatea etagizonak ‘gehiegikeriak’ egitea».Ulertzen da, beraz, gizonezko-

ak «neurrian» emaztearen por-taera zuzendu eta zigortu zeza-keela. Hartara, pentsatzekoa daepaitegietara iristen ziren ka-suak larriak zirela, bortitzak.«Epaitegietara iristen zirenakmuturreko tratu txarrak ziren;kolpeak, ostikadak, irainak, ma-kilakadak, makilaz emandakozartadak, sokarekin azoteak...Salaketa horietan, gainera, ez dabakarrik indarkeria fisikoa jaso-tzen, indarkeria psikologikoaere jasotzen da. Engainuak,adulterioa, beste emakume ba-tzuekin harremanak izatea, do-tearen dirua gastatzea, abando-natu egingo dituela esanezmehatxu egitea... Interesgarriada dagoeneko XVI. eta XVII.mendeetan indarkeria psikolo-gikoa ere aintzat hartzen zela». Tratu txar fisiko eta psikologi-

koez gain, bazen bestelako erasoGoian amatasuna nola irudikatzen den, eta, behean, emakume heldu bat. GAUR8

Salaketa jartzerakoan, emakumeak emazte«ona, umila, obedientea, langilea, isila» izandela ziurtatu behar du, «tratu txar hori ez zuelamerezi frogatu behar balu bezala»

Tratu txarren inguruko 200 bat salaketa ikertuditu Usunarizek, 1520 eta 1790 bitartekoak.Nafarroako Artxibo Orokorrean eta IruñekoElizbarrutiko Artxiboan jasota daude guztiak

Page 14: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herria

mota bat ere: ekonomikoa.«Normalean erasotzailea izatenzen etxeko ekonomiaren kon-trola zuena, bere mende zeudenondasun guztiak eta maiz moduokerrean kudeatzen zituen. Gai-nera, emaztea eta seme-alabakabandonatuta eta zer janik ezzutela uzten zituen», kontatudu Usunariz. Hori horrela, emakume askok,

nahiz eta tratu txar bortitzak sa-latu, azkenean salaketa kendueta senarra aske uzteko eska-tzen zuten; «biziraupen hutsa-gatik», dio Usunarizek. MariaRomeoren kasuan ere halaxegertatu zen. Corellako emaku-meak salaketa kentzea erabakizuen azkenean, senarra etxeanizan gabe nekez egingo baitzuenaurrera garai horietan. Eta haur-dun zegoen, gainera. Antzekoa da Gareseko Maria

de Arizteguiren kasua ere. Sena-rrak laban batekin zauritu zueneta tratu txarrengatik salatuegin zuen. Baina epaiketa mar-txan zela, Mariak bere buruaerruduntzat aurkeztu zuen, se-narra «probokatu» egin zuelako.«Maltzurra, mozkorra, traidoreaeta beste hitz itsusi asko esannizkion», adierazi zuen. Aitortzahorren atzean, baina, biziraute-ko nahia baino ez zegoen, «se-narrik gabe bera eta bere haurtxikia gosez hilko zirelako, ezzutelako ondasunik eta senarra-ren lanarekin egiten zutelakoaurrera». Emakumearen lanazaintza zen; aitortu gabeko etaordaindu gabeko lana. Bestelakolanik egin nahi izan balu ere, ezluke biderik topatuko.

KOMUNITATEAREN JARRERA

Komunitateak nola ikusten zi-tuen tratu txarrak? Etxe barru-ko arazoak zirela ulertzen zuenedo komunitatearen arazotzathartzen zituen? Zein jarrerazeukan erasotzailearekin etaerasotakoarekin? XVI. eta XVII.mendeetako auzietatik jaso dai-teke horren inguruko hainbatpista.1555. urtearen bueltan, Gracia-

na de Mañeruk, Garesko bizila-gunak, salaketa jarri zuen Pedrode Irisarri bere senarraren kon-tra, modu bortitzean jipoituzuelako behin baino gehiago-

tan. «Apaizek eta alkateek behinbaino gehiagotan kargu hartudiote bere portaeragatik, bainaberdin segitzen du. Bizilagunekere kargu hartu diote, eta eran-tzun die ‘bere emaztearekinnahi duena egin dezakeela’». Larraintzarren, 1605. urtean,

Mari Martin de Miquelarena 20urteko emakume gazteak erago-tzi zion Martin de Irazoizi bereemaztea kolpatzea. 1558. urtean, Bernardo San

Justo Iruñeko kartzelara eramanzuten maizterrek, emaztearimakilakadak emateagatik. Juan de Andiaren kontrako

epaiketan, Maria de Zubielquibizilagunak esan zuen auzoansekulako ahaleginak egin zituz-tela bikotearen artean bakeakegiteko, baina alferrik. «Juan deAndiaren erasoak gero eta borti-tzagoak eta odoltsuagoak diraeta emaztearen oihuak gero etalatzagoak. Eta horrek auzoko ba-kea aztoratzen du». Usunarizen hitzetan, «komu-

nitatean bazegoen erasotakoemakumearekiko elkartasuna.Maiz, gainera, emakumea ba-besten saiatzen ziren senideaketa bizilagunak, batzuetan etxe-

an aterpea eskainiz edo jatekoaemanez. Komunitate txikiak zi-ren, denek zeukaten ondokoa-ren berri eta tratu txarrek ko-munitateko oreka haustenzuten. Iruditzen zaigu XVI. etaXVII. mendeetan jendea osobortitza eta basatia zela eta ezzela elkartasunik eta enpatiarikexistitzen, baina ez da egia». Ko-munitateak, beraz, ez zuen in-darkeria sexista maite, desorde-na eta egonezina sortzenzituelako. Esanguratsua da, esaterako,

1618. urtean Iruñeko San Loren-zo elizako Andueza apaizak se-nar-emazteen inguruan idatzi-tako testua: «Zein lotura egon

XVI. eta XVII. mendeetanpentsatzen zen gizonak zein

emakumeak pasioenmendeko zirela. Gizonari,

baina, Jainkoak pentsatzekogaitasuna eman ziola uste

zuten, eta, emakumeari,berriz, ez.

GAUR8

daiteke ezkonduen arteanemazteak senarrari beldurrabaldin badio? Senarra etxerasartzean emaztea dardarka has-ten bada? Eta zein gozamen izandezake emaztea esklaboa baili-tzan tratatzen duen senarrak?Emaztearen askatasunaz goza-tzen ez duen senarrak? Zein go-zamen eduki dezake esklabo be-zala beldurra badio eta ez badiomaitasuna eskaintzen emaku-me libre bezala? Senarrak jakinbehar du Jainkoak eman dionemakumea ez diola esklabo mo-dura eman, bizitzako adiskidebezala baizik».

EPAILEAK, EZKONBIZITZAREN ALDE

Egia osoa esanda, baziren elkar-tasunetik urrun zeuden jarrerakere, eta hala jasotzen dute garai-ko zenbait dokumentuk. «Gra-ciana de Mañeruren osabak, Mi-guel de Azterainek, aspalditik zuen ilobak jasaten zituen tratutxarren berri. Bizilagunek asko-tan kontatzen zizkioten eta bi-tartekari lana egiteko eskatzenzioten. Berak, baina, ez zuenezer egin, ‘senar-emazteen arte-ko kontuak’ zirela ulertuta».Beste batzuek, berriz, tratu txarhoriek emaztearen portaerare-kin justifikatzen zituzten; «kas-karina da», «senarrari begirunegutxi dio», «gauza guztietanagintzen du eta gauza guztiakberak egiten ditu, eta senarrariez dio uzten ez agintzen ez egi-ten» eta antzeko argudioak era-biliz. Epaitegien egitekoak eta jarre-

rak ere merezi du atentzioa.Epaitegi zibiletan gizonezkoa zi-gortua izatea eskatzen zen nor-malean. Elizako epaitegietan,berriz, banantzea izaten zen az-ken helburua.

Komunitateak tratu txarren berri izaten zueneta batzuetan saiatzen zen emakumea babestenedo laguntzen. Ez zituen tratu txarrak maite,desordena eta egonezina sortzen zituztelako

Epaitegien lehen helburua ezkonbizitzababestea izaten zen eta ezkontza babesten zutengizabanakoak baino gehiago. Garaiko epaileakziren eta orden sozialaren alde egiten zuten

Page 15: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

Amaia Nausia Pimoulier historialari etaikertzaileak XVI. eta XVII. mendeetakoNafarroan emakumeen alarguntasunaikertu du. Garai hartan emakumealargun on bat izatea zer zen eta, horritiraka, emakumeari zein ereduinposatzen zitzaion. «Emakumearenideala garai horretan bi zutabetanoinarrituta zegoen. Alde batetik, berejokabide sexualean, hau da kastitatean.Emakume baten sexu portaeraren arabera neurtzen zen bere ohorea etabaita bere familiaren ohorea ere. Eta,bestetik, amatasunean. Garai horretanpentsatzen zen –eta hori oso atzetikdatorren kontua da, zibilizaziopatriarkalaren zentzua hor baitago–emakumeek ekarri zituztela gizartearengaitzak. XVI. mendean, gainera, azalpenbiologiko bat ere ematen zen horreninguruan. Esaten zen gizonak zeinemakumeak pasioek menderatzenzituztela, baina Jainkoak gizonaripentsatzeko gaitasuna eman ziola, eta,emakumeari, berriz, ez. Beraz, gizonak,pentsatzeko gaitasuna zuenez, kontrolazitzakeen bere pasioak. Baina,emakumeak, tuntunagoa zenez, ezinzituen bere pasioak kontrolatu». Badira, gainera, teoria hori indartzeko

zenbait azalpen. Juan Luis Vives XVI.mendeko pentsalari kristauaren arabera,hazia jasotzeko orduan emakumearensabela hotz bazegoen, emakume batsortzen zen. Aldiz, sabela bero bazegoen,gizonezko bat. Vivesen arabera, «pordefecto de calor vivo, la mujer es másimbécil por naturaleza». Eta Vivesekgogoeta horretatik ondorioztatzen zuenzeregin txikiak eta garrantzia gutxikoakeman behar zitzaizkiola emakumeari. «Hortik abiatuta, emakumearen

inguruan diskurtso paternalista bateraiki zen, gaur egun oraindik ere bizirikdagoena. Emakumeak ezin zuenez bereburua kontrolatu baina berezikitentagarria zenez, bortxatua baldinbazen, errua ez zengizonarena –bortxatzailearena–bortxatuarena baizik. Zergatik? Ezzituelako bere pasioak kontrolatu etagizona tentatu zuelako. Bortxaketaprozesu horietan gizonezkoa biktimamodura agertzen da, eta, emakumea,errudun moduan», kontatu du Nausiak. Bada paralelismorik egungo zenbait

diskurtsorekin. Baina bada, era berean,

desberdintasunik. «Komunitatearenjarreran igartzen da desberdintasunhandiena. Emakumeen kontrako erasoakkasu pribatuak ziren arren,komunitateak propio bezala hartzenzituen, komunitatearen ordena hankazgora jartzen zutelako. Emakumea ezbazegoen ondo, bere familia ere ezzegoen ondo. Gainera, familiaren ohoreaere zikintzen zen, eta familia bera izatenzen kaltetua. Kezka ez da emakumeareningurukoa, komunitatearen bakearen etaordenaren ingurukoa baizik», zehaztu duhistorialariak. Emakume alargunen kasuak ikertuta,

alarguntasunaren inguruko garaikozenbait lege oso argigarriak diraemakumearen sexualitatea nola ulertzenzen ikusteko. «Lege horietako batenarabera –denboran askoz lehenagokoadena– alargun geratzen den emakumeakgutxienez urtebetean alargun mantendubehar du. Zergatik? Haurdun baldin

bazegoen, haur hori senarrarena zelaziurtatzeko, eta ez beste batena.Emakume alargunen bigarren ezkontzakere oso gaizki ikusita zeuden. Gizonarenkasuan, berriz, ez, ulertzen baitzenhaurrak zaintzeko eta etxea aurreraeramateko emakume bat behar zuelaondoan. Gizonek, gainera, denboragutxiago behar zuten berriz ezkontzeko.Emakume alargun perfektua zen etxeanhaurrak zaintzen geratzen zena», segitudu. Badira, baina, kontraesanak, Elizakulertzen baitzuen gazterik alargungeratu zen emakumea berriz ezkontzeakomeni zela, «gizon bat alboan beharzuelako bere sexualitatea kontrolatzeko.Ulertzen zen dagoeneko esperientziasexuala izan zuela –ezkonduta egonzelako– eta arriskutsua zela horregatik,kontrolatzen zaila». Aldiz, adinean aurrera joan eta alargun

geratzen zena berriz ezkontzea ez zenbatere ondo ikusten. «Jada seme-alabarikezin bazuen izan, bizio hutsagatikezkondu zela ulertzen zen. Herri askotanapaizek salatu egiten zituzten emakumehoriek eta herriko gazteek karrakarekinzarata ateratzen zuten emakume haieninguruan, beren izen ona zikintzeko».

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 14 / 15

SEXU PORTAERA ETA AMATASUNA,EMAKUME PERFEKTUAREN ZUTABEAK

XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroako emakumeak irudikatzen dituen margoa. Alarguna, beltzez. GAUR8

Epaitegien lehen helburua ez-konbizitza babestea izaten zeneta ezkontza bera babesten zu-ten gizabanakoak baino gehia-go. Senarraren autoritatea man-tentzea ere izaten zen berenlana eta emaztea «arrazoirik ga-be» ezin zela kolpatua izan na-barmentzen zuten. Hartara, se-narrak emaztearen jokaerak«zuzentzeko» zuen eskumenaaitortzen zuten epaitegiek etaeskumen horren neurrian jar-tzen zuen arreta. Alegia, neurri-koa edo neurri gabea izan otezen.

«Epaitegi zibiletan, emazteaketxetik alde egin badu epaileaketxera bueltatzera behartzendu. Era berean, epaian garbi ja-sotzen du senarrarentzat abi-sua: ez baduzu emaztea ondotratatzen, zigorrik larrienak su-frituko dituzu. Eta zigor horienartean dago erbestea bera. Eliza-ko epaitegien kasuan, banantze-aren alde egiten den kasuetanemakumea toki seguru bateraeramaten da; senideren batenetxea, komentu bat, monasteriobat... eta, nahiz eta etxetik kan-po bizi, senarraren betebeharrada emakumearen biziraupena.Alegia, berak ziurtatu behar dujatekorik ez zaiola faltako. Epai-ketak iraun bitartean, epaileakgarbi ikusten badu emakumehorren kontrako bortizkeria la-rria izan zela, automatikokietxetik atera eta toki segururaeramaten du. Gerta daiteke, halaere, behin epaiketa bukatutaemaztea etxera bueltaraztea.Epaitegiak beren garaikoak diraeta denaren gainetik senar-emazte lotura mantentzen saia-tuko dira. Baina normalean on-do ziurtatuko dute tratu txarrakez direla berriz emango eta ho-rretarako mehatxu larriak egi-ten dizkiete senarrei. Eta nor-malean oso aintzat hartzendituzte mehatxu horiek, badaki-telako epaileek horiek betetzekobideak dituztela».

Mehatxuak, beldurraraztea,isolamendua, tratu txar fisiko-ak, gehiegikeria emozionala etaekonomikoa... Indarkeria sexis-tak modu antzekoak erabiltzenditu lehen bezala orain. Lehen,XVI. eta XVII. mendeetan, eta,orain, XXI. mendean.

Page 16: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herria

Galdetzen du behin eta berriro François Villonek

bere “Ballade des dames du temps jadis” ezagu-

nean, historiako eta mitologiako emakume ospe-

tsuen oroitzapenez. «Non dira behinolako elu-

rrak?», galdetzen genuen Europako bazterrotan

joan den asteazkena baino lehen, emakumerik ez

baina mantu zuria bera gogoan. Doneztebe eta

Gasteizko irudiok etxerako gogoa pizten dute,

elurra mara-mara ari duela leihotik begiratzekoa,

berogailua goritu arte piztuta. Hemen da, azkenik,

elurra, neguaren iragarle. Adituak, berriz, ez dira aldendu eta argindarraren fakturak gora egingo

duela iragarri dute. Datuek ere hor segitzen dute, azken hilabeteetan argindarraren prezioak gora

egin duela gogorarazteko, eta Europako bazter pribilegiatu honetan gero eta familia gehiagok ge-

ro eta argindar gutxiago erabiltzen duela, eta, hala ere, fakturaren prezioak gora segitzen duela.

Gero eta familia gehiagok ez dutela argindarrik erabiltzen, ordaintzeko dirurik ez dutelako. «Non

dira behinolako elurrak?» galdetzen dute elurra gogoan izan gabe. Xabier Izaga Gonzalez

«MAIS OÙ SONTLES NEIGESD'ANTAN?»

Jagoba MANTEROLA eta Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 17: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 18: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herria

Abiadura handi-ko trena, tran-bia, metroa…Mugikortasunazinez gai kora-pilatsua da. Ez-

tabaida sortzen duena. Gasteiz-ko zinegotziek ere sarri hitzegiten dute garraio sistemari buruz, baina gutxitan lortzendituzte akordioak. Jose AngelCuerda alkatea zenean jarri zenmahi gainean hirian tranbiaegiteko aukera, eta urteak pasaziren katenaria amaitu zuten ar-te. Duela zazpi urte martxan ja-rri zuten tranbia, eta, ordutik, bigaldera errepikatu dira: noizegingo da tranbiaren luzapena?Eta, nora helduko da? Pasa den legealdian, PPren

esku zen Udal Gobernuak, lu-zapen proposamena aurkeztuzuen. 2015eko otsailean JavierMarotok tranbia campuseraeta hiriko ekialdera luzatzeaproposatu zuen. EAJk gogorkritikatu zuen Marotoren pro-posamena eta botoak irabazte-ko planteatu zuela salatu zuen.Egungo alkate Gorka Urtara-nek ere kritikatu zuen, PPren proposamenak auzokideen be-harrei uko egiten ziela nabar-menduz. Alkatetzara heltzean,baina, Urtaranek bere diskur-tsoa aldatu zuen. Hegoaldekoluzapena babestu eta kolokanjarri zituen auzo berrietaraegin beharreko luzapenak.Hauteskunde kanpainan tran-bia bai Zabalganara bai Salbu-ruara luzatuko zutela iragarrizuen, baina, ondoren, bakarrikekialdera helduko zela oharta-razi zuen. PPk planteatutakoideia kopiatu zuen EAJk, Gas-teizko mendebaldean bizi dire-nen haserrea piztuz. Marotok 68 milioi euroko

zuloa utzi zuen Gasteizko Uda-lean eta ez zegoen dirua guz-tien eskaerei erantzuteko. Etaazaroan, Gobernuan sei hilabe-te zeramatzanean, Urtaranekbeste idei bat proposatu zuen:BRT edo zirkulazio azkarrekoautobus linea berri bat egitea.«Bide propioa duen autobuselektrikoa da, errailik eta kate-rik gabea; inbertsio ekonomi-koa askoz txikiagoa da etaerantzun azkarragoa emango

die Salburua eta Zabalgana au-zoetako beharrei. Baloratu be-harrekoa da».

AUTOBUS ELEKTRIKOA

Askok ez zekiten zer zen BRTsistema Gorka Urtaranek ideiaproposatu zuenean. Alea.euswebguneak azaltzen duenez,duela 40 bat urte Hego Ameri-kan autobus azkarrak ezartzenhasi zirenetik, Europako hiriaskotara zabaldu da BRT siste-ma, Nantes edo Bartzelonarakasu. Gasteizko Gobernuarenplanaren arabera, lehen faseanhiria inguratuko du BRT line-ak, eta, bigarrenean, Salburuaeta Zabalgana lotuko ditu. Ha-la, lehen fasean BRT lineak pe-riferikoa ordezkatuko du. Oposizioko taldeek berehala

erantzun zioten Urkullu etaUrtaranek iaz iragarritako pla-nari. Javier Marotok, garaiko PPko bozeramailea Gasteizen,proiektua kritikatu zuen. «Ur-kulluk mezu argia helarazi dioUrtarani: Eusko Jaurlaritza txa-lotzeko zaude alkatetzan, ezGasteizen onurarako gauzakeskatzeko», esan zuen. EH Bil-duko bozeramaileak, Miren La-rrionek, berriz, defendatu egin zuen BRT sistema: «Sistemati-koki harago joan behar dugu,Europara begiratu eta berri-kuntzaren alde eginez; eragin-kortasuna aldetik, ekonomiko-ki, malgutasunari dagokionezeta hiriaren fisionomiari egi-ten dion kalte txikiagoagatik,tranbiaren alternatiba natura-la da». PSEko Peio Lopez deMunain zinegotziak, bere alde-tik, BRT sistema «tranbia ezezartzeko aitzakia ez izatea»espero zuela adierazi zuen.Proiektuak harrera ona izan

zuen oro har eta, hala, EH Bil-duk, EAJk, PSEk eta Sumando-Hemen Gaudek (Ahal Dugu)akordio bat sinatu zuten BRTsistemak aurrera egi teko.Akordio horren arabera, aurre-kontuaren %66 Lakuak ordain-duko zuen, eta, gainerakoa,Arabako Aldundiak eta Gas-teizko Udalak erdibana. Denaondo zihoan, edo hala zirudienbehintzat, akordioa ekaineanapurtu baitzen. Oposizioko tal-deek Gobernuaren plan finan-

MUGIKORTASUNAAkordio politikoaren faltan, BRT sistemaabian jartzeko aukera dago Gasteizen

Ion Salgado

Mugikortasunaren eztabaida bizirik dago GasteizkoUdalean. Tranbia eta BRT sistema berria mahi gaineandaude, eta talde politikoek erabaki behar dute nolaerantzungo dieten auzo berrien beharrei. Izan ere,Salburua eta Zabalganako auzokideak autobusa erabilibeharrean dira egun erdigunera hurbiltzeko.

JENDARTEA / b

Page 19: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 18 / 19

tzarioa ez zuten onartu, etaabenduan adostutakoa bete-tzea eskatu zioten Urtarani.

EH Bilduren ustez, Salburua-ra helduko den tranbiarenproiektua ez in da ekia lde-mendebaldeko ardatzetik be-reizi, eta horregatik azaldu zenUdal Gobernuaren proposame-naren aurka. Dena den, azke-nean, EH Bildu, EAJ eta PSEkakordio bat sinatu zuten etakonpromiso-kredituak onartuzituzten uztaileko udalbatzan.Salburua eta Zabalgana auzoeigarraio publikoa bermatzea da akordioaren lehentasunetakobat. ArabaTran proiektuarenbideragarritasuna aztertzekoasmoa ere jasotzen da.

ARAZOAK FINANTZAZIOAREKIN

Irailean, Gasteizko Udaleko or-dezkaritza batek Nantesko BRTsistema bis i tatu zuen , e taurrian Urtaranek proiektuakEuropar Batasuneko diru la-guntzak jaso zitzakeela iragarrizuen. Halaber, Lakuaren eska-riz Idom enpresak egindakotxostenak enpresa pribatu ba-tek eraikuntza, teknologia etafinantza arriskuak bere gainhartzea proposatzen duela ira-garri zuen. Besteak beste, en-presa horrek hartuko lituzkebere gain garraio elektriko ho-nen mantentze gastuak. «Ho-rrek aukera emango l igukeproiektuari ekiteko, Udalakeman behar dituen gainerakozerbitzuak baldintzatu gabe».

EH Bilduk Urtaranen propo-samena kritikatu zuen, eta BRTsistema finantziazio publikozuzenaren bidez gauzatzeaproposatu zuen astelehenean,32 milioi euro aurreztuz. «Eus-ko Jaurlaritzak proposatutakofinantziazio publiko pribatua-ren aurrean, 100 milioi eurokogastua suposatzen duena, tran-biarekin erabili zen antzeko fi-nantziazio sistema proposa-tzen dugu, 68 milioi ingurukogastua suposatuko lukeena»,nabarmendu zuen Miren La-rrionek, EAJ eta PPren jarreradeitoratuz. «Urtaranen infor-mazio ezagatik eta PPk egitenduen demagogiagatik zalan-tzak biderkatzen ari dira. Egoe-ra ikusita, EH Bilduk proiektua

arduraz eta ganoraz zuzentze-ko konpromisoa du. Horrega-tik, BRT sistemaren finantzia-z ioaren gaineko eztabaidairekitzea proposatzen dugu, hi-riarentzat onuragarriena bila-tuz», gaineratu zuen.

AZKEN AKORDIOA?Baina Urtaranek ez du BRT siste-maren finantziazioa aldatuko.Udal Gobernuaren iritziz «bide-raezinak» direlako EH Bildukproposatutako aldaketak. Eraba-ki horrek kolokan jarri du egi-tasmoaren etorkizuna. Gainera,EAJ eta PSEk Gasteizko Legebil-tzarrean sinatutako akordioakez du BRT sistemaren etorkizu-na bermatzen. Izan ere, AndoniOrtuzar, Iñigo Urkullu eta IdoiaMendiak sinatutako gobernuakordioan tranbiaren aldekoapustua egiten da.

Hala, oraingoz ezin daitekeesan zer gertatuko den. Inorkez daki datozen egunetan Gas-teizko udal taldeek bestelako akordiorik lortuko duten, eztazein izango den EAEko Gober-nu berriaren jarrera ere. Bitar-tean, mugikortasunaren ezta-baidak bizirik jarraitzen du.

Ezkerrean, Gasteizkotranbia. Goian, Brasilgo Curitiba hirikoBRT sistema. Juanan RUIZ I ARGAZKI ORESS

MARIORDO I WIKIMEDIA

COMMONS Jose Angel Cuerda garaiko alkateak tranbia bat sortzekoaukera proposatu zuen 1998. urtean, egungo trenkorridorea erabiliz. 2014. urtean EH Bilduk aukera horiberreskuratu eta zehaztu zuen. Hala sortu zen ArabaTranproiektua. Araban aldiriko tren gisa funtzionatuko luke; Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke. «GasteizenZabalgana edo Salburua moduko auzoak erdialdearekinkonektatuko lituzke Arabatranek, baina, herrialdean,herriak Gasteizera gerturatuko lituzke. Ez hori bakarrik,langileen mugikortasuna erraztuko luke, langileakindustrialdeetara garraiatzeko balioko lukeelako», azalduzuen EH Bilduko bozeramailea Kike Fernandez de Pinedok.

Gasteizko Gobernuak ez ditu ikusten ArabaTranproiektuaren onurak. Martxoan Ana Oregi sailburuakLegebiltzarreko batzordean aurkeztutako txostenteknikoaren arabera, garraioaren ikuspuntutik,«proposamenak ez luke eraginik izango eta Gasteizkohegoaldeko trenbide-espazioen liberazioa kolokan jarrikoluke». «Korridoreko erabiltzaile gehienak Gasteizkohiriguneko zatietan ibiliko lirateke; horrenbestez, proiektuhonetan eragin txikia izango lukete. Izan ere, egun badaudehiriguneko joan-etorrietan kapilaritate handiagoa dutenaukerak, eta, horregatik, kaptazioa txikia da», dio txostenak,trena lurperatzea defendatuz. Sailburuaren ustez, «eraginpositiboa izango luke. Adifeko sarearen hiriguneko zatiaritranbia erabilera emateko aukerarekin konparatuta,badaude bidaiari gehiago erakarri eta errentagarritasunhandiagoa izango luketen beste aukera batzuk».

ARABATRAN EGITASMOA,ORAINDIK MAHAI GAINEAN

Page 20: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ ko

mu

nik

azio

a Aurreko hilean garun-gim-nasia pixka bat proposa-tzen nuen lerrootan, Ha-lloween bezperataneuskal logika apur batherdoilduta genuela iku-

sita. Logikarekin tentuz jokatu behardela ere esaten nuen, tximu kaputxino-ak gure arbasoen tresnen arrasto berbe-rak uzteko gai direla ikusita. Logika lan-tzeko, beraz, hiru problema eskaininituen; labirinto bat eta bi igarkizun.Labirintoa irudian jasotzen dena da,

puntu eta izarrak txandakatuz osatubeharreko bidearen soluzioa dakarrena.Ingurukoei uste nuena baino zailagoaegin zaie, baina nahiko problema errazadela esan daiteke. Askoz errazagoa suer-tatzen da, baina, “Einsteinen igarkizuna”delakoa ebaztea, nik lerrootara kontzep-tuak aldatuta ekarri nuena; bost etxe,kolore ezberdinetakoak, jabe ezberdine-kin eta bakoitza ezaugarri propioekin(jatorri bana, gustuko neguko jai bana,azokan produktu bana erosita eta potebana hartuta). Hamabost pista emanez,azokan gaztainak nork erosi ote zituenebaztea eskatzen zen. Asmatuko zenu-ten moduan, tolosarra zen gaztainakerosi zituena.Bi problemok ebazteko proba-errorea

metodoak erabil daitezke, dedukziorakonahiko tarte txikia eskaintzen baitute.Labirintoan, adibidez, bidea atzetik au-rrera egiten hasten bagara (labirintoakebaztea asko errazten da horrela), bere-hala ohartuko gara ezkerretik zenbatutabigarren bide bertikala izango litzateke-en horretatik gorantz egin behar dugula,eta hasiera puntutik aisa heltzen garabide horretara, baina beheranzko no-ranzkoan. Beraz, gakoa, zentzu aldaketabat nola egin dezakegun deskubritzeada, eta, labirintoaren ezkerraldean buel-taka aritu ordez eskuinaldera egiten ba-dugu, «buelta emateko» aukera hori du-gula ikusiko dugu. “Einsteinen igarkizunari” dagokionez,

ohikoena taula bat osatu eta pistak sar-tuz taula osatzen joatea da, aukera ez-berdinak daudenean proba-errorea bi-dez zer non doan ebatziz. Sudoku batenantzera, alegia. Jende gehienak horrelaegiten duela ikusi dut, baita Internetekosoluzioetan ere, baina bide originalago-

ak ikusteko aukera ere izan dut; adibi-dez, pistak papertxoak elkar lotuz ma-hai gainean jartzea, eta, ostean, “pieza-txoak” bailiran enkajatzen joatea.Edozelan ere, ez dakit nondik atera otezuen Einsteinek –bera izan bazen egilea–problema hau jendearen %2k soilik eba-tzi ahalko zuen aurreikuspen okerra.Ebazten benetan zaila dena, azken para-grafoan sarturiko problema da, bi faunoeta gizakiarena: «Fauno egiazale eta ge-zurti bana ditugu, eta axolagabe egiaedo gezurra esaten duen gizaki bat. Itxu-raz berdinak dira eta hiruren artean gi-zakia nor den identifikatu behar dugu‘bai’ edo ‘ez’ erabiliz erantzun daitezke-en bi galdera soilik eginez».

Logika problema zailena zela esatennuen, baina ez nuen esan zergatik.Igarkizun artean pasa genuen astebu-ru batean Carlo Frabettik proposatuzigun problema hau, logika problema-rik zailena zela esanez. Geroxeago ira-kurri diodanez, MITeko logika irakasleGeorge Boolosen hitzetatik atera zuenkalifikazio hori, azken horrek “historia-ko logika problemarik zailena” bezala

izendatu baitzuen oso antzekoa, bainaapur bat konplikatuagoa, den hurrengoproblema: «Hiru jainkoren aurrean gau-de: Egiarena, gezurrik esaten ez duena;Gezurrarena, egiarik esaten ez duena;eta, Nahasmenarena, batzuetan egia etabesteetan gezurra esaten duena. ‘Bai/ez’erabiliz erantzun daitezkeen hiru galde-rarekin hiruren identitatea atera behardugu. Gauzak zailtzeko, jainkoak hiz-kuntza arrotz batean mintzo dira,‘bai/ez’ esan ordez ‘zia/boga’ esaten du-telarik (adibidez), eta guk ez dakigu zei-nek esan nahi duen ‘bai’ eta zeinek ‘ez’».Momentuz soluziorik gabe utziko di-

tut fauno eta jainkoen problemok, ga-run-gimnasia saioa beroketatik tonifika-ziora pasatzeko. Pista gisa, baina,problema errazago bat utziko dizuet,besteen ebazpenerako palankatxo batizan daitekeena: «Gela batean bi ate di-tugu (irteera duena eta faltsua), eta, bipertsona (egiazalea eta gezurtia). ‘Bai/ez’moduan erantzun beharreko galderabakar batekin irteera zein den asmatubehar dugu». Animo, soluziorik orainoez badaukagu, problemak eurak pistaona baitira! •

Problemak soluziobide direnean

Gorka ZozaiaKimikaria

Page 21: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Deigarria iruditu zait betidanik ume askok,txikienek batez ere, gauzak nahita ahaztekoduten gaitasuna. Amorratuta egon daitezkeedo triste, eta istant batean gai dira reset an-tzeko bat egin eta ezer gertatu ez balitz be-zala beste jarrera batekin beste gauza zeha-

ro desberdin bat egiten hasteko. Haurtzaroak, bizitzakofase guztiek bezalaxe, zailtasunak ere baditu, baina hel-duok umeez asko dugu ikasteko.

Haurtzaroan bizi izandakoak asko baldintzatzen du bi-zitza eta bera ikusteko modua. Hala gertatu zitzaion be-rari: haurtzaro zaila izan zuen, gogorra; anai-arrebarik ezeta gurasoek ez(in izan) zioten behar zuen berotasunaeta maitasuna eman. Gabezia hori izan zuen beti, afektufalta handia, eta, bakarrik, bizitzari galdetzen zion ho-rren zergatia. Urduria zen, oso, eta horrek zaildu egitenzion besteen aurrean agertzea eta harremantzea. Nerabe-zaroan sartuta, drogek eman zioten ustezko segurtasuna,motxilan zeramatzan gabezia horien guztien ahanztura,eta gauetako zein lorik gabe-ko biharamun luze horietakoparadisu artifizialetan asko-tan eman ohi den berotasun,kamaraderia eta buen-rollis-moa aurkitu zituen. Gauakluzatzen ziren, egunetara ka-teatu eta etxera, bakardadeaeta oroimena begi aurreanjarriko zituenera, itzultzekogogorik ez. Baina itzuli beha-rra zegoen, lehenago edo be-randuago motxila bizkarre-an zeukan berriro, eta,paradisu horretan bizi izan-dakoarekin alderatuta. areeta pisutsuagoa gainera. Dependentziak sortzen dira, au-kerazko ahanztura honetara itzultzeko behar eta nahia;eta ondorioz egunerokoa zaildu egiten da, maldatsuagoabihurtzen da.

BIDEANMUSIKAREN PARADISUA TOPATU ZUEN

Bidean beste paradisu bat aurkitu zuen, musikarena. Jen-de gutxi ezagutu dut inongo instrumenturik jo gabe ere,musika halako grinarekin bizi zuena. Bai, musikak txora-tzen duen jende asko ezagutzen dut eta gauza asko eginahal dituzte musikarekiko pasioak bultzatuta. Baina ezdut ezagutu musikak hainbeste ase duen beste inor. Mu-sikalitateak berak, kantuen hitzek, interprete edo kan-tuen sortzaileen nondik norakoek, denak. Erreferentziaz-koak zituen aldizkariak argitaratu ahala irensten zituen;hainbeste, fisikoki ere txikitzen zituela. Berari entzun

edo berarekin eztabaidatzeko gogoa genuen gutxiok –ezdakizue zer galtzen zenuten besteok!– zur eta lur uztengintuen ehunka talde zein diskoekiko zuen jakinduriahandiarekin.

Guztia zen muturrekoa, demasekoa; ez zeukan erdibi-derik eta guztia ematen zion begi aurrean jartzen zi-tzaionari. Eta ume txikiak bezala zoriontsu zen –eta halaazaleratzen zuen– lagun on batzuen konpainian bazego-en, eta zer esanik ez horietakoren bati bromaren bat egi-ten edo txantxa horien aurreneko ilarako ikusle izaten.Dena zuen bihotza, onerako eta txarrerako. Eta gauzaguztiak, txiki zein handi, horrela hartzen zituen. Horre-gatik batzuetan zaila zen ulertzeko, konpartitzeko... Tele-fono dei batek, mezu batek... barruko ezinegona arintzenlaguntzen zion. Askotan irribarre bat behar zuen, norbaitondoan zegoela jakitea, nahiz eta inoiz-inoiz ez zuen la-guntzarik eskatu nahi izan.

Gero distantzia etorri zen eta horrek bakardadea area-gotu zuen. Distantziak bere krudeltasunean urrundu egi-

ten ditu nahiak, ahaleginak, sentimenduak, intentzioonak... eta horren guztiaren gainetik gailentzen da egu-nerokoa, errutina eta, ondorioz, norberekeria. Oharkabe-an reset egin dugu, beste gauza batzuei eman diogu den-bora eta atentzioa. Halako gordina da bizitza.

Eta halako batean musika eten egin da. Gain egin diobakardadeak, gabezia mingarri hori arintzen ez asmatze-ak eta bizitza maldatsu honetan oinarri sendoko makulugabe aurrera eta aurrera egin beharrak.

Baina ez dugu hain errez reseteatuko, ez dugu nahi. Zu-rekin bizi izandako pasarte eta anekdotak –tarteka kaf-kiarrak– ez ditugu ahaztuko; zailtasunak zailtasun bizi-tzako une bakoitza intentsitatez, pasioz, azken tantaxurgatzeraino bizitzeko izan duzun jarrera, barre egitekoerraztasun hori, bizitzako irakaspen handi bezala gorde-ko ditugu gurekin. •

{ koadernoa }

Ahanzturaren ajeak

Guztia zen muturrekoa, demasekoa; ez zeukan erdibiderik eta guztia ematen zion begi aurrean jartzenzitzaionari. Dena zuen bihotza, onerako eta txarrerako

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herritarrak

Badu dohainen batNikolas Segurolakibili den lekuetanadiskideak egin,e g i t a smoe t a r ajendea bildu eta

are inguruko batzuk liluratutauzteko. Gaur Gandiaga Topagu-nean egingo dioten omenaldira-ko prestatu duten liburuan (“Ni-kolas Segurola. Fraide, artzain,bertsolari”, nagusiki Iñaki Beris-tain, Eduardo Urarte eta Xabier Euzkitzeren artean egina), FeliArrese Ardiekin elkarteko ardu-radunak dio tamalgarria delabera bezalako pertsonek seme-alabarik ez izatea, haien antzabalute, mundua hobea izango li-tzatekeelako. Ardi latxaren hobekuntza ge-

netikoan, Idiazabal jatorri izena-ren, gaztandegi eta jezteko gelaberrien diseinu eta garapeneanedo Artzain Eskolaren sorreraneta bilakabidean bete-beteanhartu du parte eta arrastoa utzidu. Baina antzeko gauzak esatendituzte bertso munduan berare-kin ibili edo fraide bezala ezagu-tu dutenek ere. Sentibera da oso,baina berak makala dela dio etanegar errazekoa. Bazkalosterenbatean ezagutu dugunok bada-kigu zeinen erraz kateatzen di-tuen pasadizoak, txisteak etaateraldiak. Euskal kirol gehienakmaite ditu, baina guztien gaine-tik pilota. Realzalea ere bada,nahiz eta gutxitan lortu duentelebistaren aurrean partida batosorik ikusterik, urduri jartzendelako. Irrati eta telebista katehainbatetan hitz egin du Gomiz-tegiko Artzain Eskolaz edo Idia-zabal gaztaz. Sariei dagokienez, 2007ko

World Cheese Award (berrikiDonostian egin dena) lehiaketa-ko Zilarrezko Domina bat iraba-zi zuen. Behinola Miguel AriasCañete ministroarengana joanbehar izan zuen sari horietakobat jasotzera. Protokoloko nor-baitek esan zion saria jasotzekounean txapela kentzea izangozuela onena eta berak txapela

elizan bakarrik kentzen zuelaerantzun zion eta ministroariere arrazoizkoa iruditu zitzaionerantzuna. Txinatik ere etorri zaizkio ka-

zetariak Artzain Eskolaz erre-portajea egitera. 77 urte ditu,osasun arazo txiki batzuk erebaditu gainean, eta, gaur bildu-ko zaion jende andana ikusirik,beldur da malkoren batzuk ereez ote zaizkion jaulkiko.

Ardi latxaren ugalketa, hobe-kuntza genetikoa, elikadura,esnearen eta gaztaren kalita-tea... bultzatzeko asmoz hasi zi-neten lanean Gomiztegin orain40 urte. Nolakoa izan da gauza-tu den aldaketa?Lehen etxeko tontoena izatenzen artzain eta estimu gutxitanzuten beren burua. Ofizioariprestigioa ematea lortu da, bai-na hori ez da gutxi batzuen lanaizan, artzain, teknikari eta poli-tikarien elkarlanaren fruituabaizik. Artzain elkarteak egitekobilerak egiten hasi ginenetik de-nok elkarrekin ibili gara, nahizeta aurrera atera diren proiek-tuen artean badiren batzuk, Go-miztegiko Artzain Eskola esatebaterako, neureagoak izan dire-nak. Bertatik 260 ikasle bainogehiago pasatu dira eta, hau erekontuan hartzeko datua da, ho-rien artean bederatzi bikote osa-tu ziren geroztik artzain mun-duan lan ikusgarria egiten aridirenak.

Batis Otaegi Artzain Eskolakoarduradunak dio Gomiztegikoegongelako mahai handiarenbueltan txistorra kilometrokaeta gazta kiloka jaten zirela, ar-do merkearekin bustita, etahandik egitasmo asko atera zi-rela. Zer dohain zenuen jendeaegitasmoetara biltzeko?Ardiak maitatzea dela uste dutgarrantzizkoena, eta, nik, ume-tatik maitatu ditut ardiak. Aran-tzazura etorri behar nuen egu-naren bezperan, eguraldi epelaegin zuen eta aitak agindu zidanartaldea malda laiotz batera era-mateko. Eraman nituen eta ar-diak eta arkumeak lasterka mal-dan behera ikusi nitueneansartu zitzaidan tristurarekin ne-garrari eman nion. Lehengusua-

rekin nindoan eta ea zergatikegiten nuen negar galdetu zi-dan, eta ardiak utzi behar nitue-lako egiten nuela erantzun nion.Arantzazun ere izango nituelaardiak esan zidan, baina ez zire-la nireak izango erantzun nion.Uste dut zaletasun horrek la-gundu didala gero ardiekin lanegiten.

Eduardo Urartek bere laneanematen dituen datuen arabera,1982tik 2009ra bitartean Go-miztegiko ardiak egunean litroerdi esne ematetik litro eta er-di ematera pasatu ziren. Zukegindako ardien kontrolerakodatuekin doktore tesiak eta na-zioarteko egitasmoak burutuzirela dio.Bera albaiteroa da eta badakitdoktore tesia egiteko nik hartu-tako datuak erabili zituela, bai-na hortik aurrerakorik ez dakit.Egia da gaur egun Idiazabal gaz-tak eta ardi latxak mundu mai-lako izena dutela, baina horijende askoren lanari esker lortuda.

Zuk 300 ardiko artaldea zenue-nean ere ardi bakoitzari bereizenez deitzen jarraitu zenuen.Behinola nazioarteko batzarbatean kontatu omen zenuenizenak nola jartzen zenizkien.Eta batzarkideak barrezka edu-ki omen zenituen.Umetan ere jaiotetxean ardieiizenak jartzen genizkien, bakoi-tzaren izaera edo fisikoaren ara-bera. Aitari esaten bagenionAdarmotx errekan zebilela, be-rak bazekien zein ardi zen. Etaohitura horrekin jarraitu nuenGomiztegin ardiekin lanean ha-si ginenean. 300 ardiko artaldeagenuelarik ere, bakoitzak beretxipa zuen, baina baita bere ize-na ere. Arantzazun egin zen ba-tzar batean kontatu nuen behinzer irizpide erabiltzen genituenizenak jartzeko. Nolako ileaduen, nolako muturra, nolakohankak, begiak, lepoa, koloreaedo tamaina. Ilea kizkurra badu,kizkur jarriko diogu, baina batiburuarekin ondo jotzen zuelakoMaradona jarri genion; jeztera-koan etengabe dantzan egitenzuen ardi bati Carmen Sevilla ja-rri genion eta laburtu beharrez

«Arantzazura joan bezperannegar egin nuen mendian

uzten nituen ardiei begira»

NIKOLASSEGUROLA

Lehen etxeko tontoena izaten zen artzain

eta estimu gutxitan zuen bere burua.

Ofizioari prestigioa ematea lortu da, eta

horretan parte handia dauka Segurolak.

Joxean AGIRRE

FRAIDE, ARTZAIN ETA

BERTSOLARIA

Page 23: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 22 / 23

Sevillarekin gelditu zen; errapehandia zuen bati Sabrina dei-tzen genion, beste bati Juan Car-los eta besteari Sofia…. Hirukiakjaio zirenean, berriz, Meltxor,Gaspar eta Baltasar deitu ge-nien, agintzea gustatzen zi-tzaion bati Churchil, Beethovenbesteari ahots ona zuelako...

Sektorea berritzeko artzain,teknikari eta politikoekin lanegin duzue. Zer moduz kon-pondu zara politikoekin?Ez dut politikaren munduagehiegi ezagutzen, baina guriegokitu zitzaizkigun politikoakoso konprometituak ziren,gehienak gainera artzaintzare-kin loturaren bat zutenak. JoxeManuel Goikoetxea aipatukodut. Ama hil zenean edo aita hilzenean negar egin nuen, bainaJoxe Manuel Goikoetxea hil ze-nean askoz okerrago pasatunuen. Haren agurrean bertsobatzuk botatzen hasi eta nega-rrak hartu ninduen. Eta Telesfo-ro Zuriarrain gure nagusia hilzenean ere berdintsu.

Zuriarrain izan zen Gomizte-gin ardiak jartzeko aholkatuzizuna.Ez nuen aholkatu behar handi-rik. Gomiztegin behitegia izatengenuen, baina 6.000 oilo izaterairitsi ginen eta baita 1.200 txerriere ondoren. Seminarioa hustuegin zen, eta, lanerako lagun-tzailerik gabe gelditu ginenean,baserriaren geroa birplanteatubeharrean aurkitu ginen. Hala,behin Telesforo Zuriarrain etabiok Arabako pentsu fabrika ba-tera gindoazela, honakoa galde-tu zidan: «zergatik ez ditugu ar-diak jartzen?». Nik orduan bibegiak nituen ondo, gero galdunuen bat hesi bat egiten ari nin-tzela, eta bi begiak zabal-zabalikgelditu nintzen. Niri zerua irekizidan galdera horrek.

Izenik ez dugu aipatuko, bainazurekin hogei urtez lan eginda-ko Lurgintzako emakume ba-tek dio EAEn ardi-aziendarenhobekuntzari ekarpen handie-nak egin dizkion pertsona iza-teaz gain, bere ibilbide profe-sionalean eta pertsonaleaneraginik gehien izan duena za-

rela. Azken esaldi horrek harri-tu nau.Gehiagok ere esan izan dizkithorrelako gauzak, baina ez ditutoso ondo ulertzen.

Liburuan barrena argazkietanagertzen zara han eta hemensariak jasotzen, Londresen esa-te baterako 2007ko World Che-ese Award lehiaketan.Gazta horiek Gomiztegikoak di-ra, baina ez dira nik egindakoak.Churcill esaten diogun Arabakoartzain bati beti adarra jotzennion gaztak emazteak egiten zi-tuela baina sariak berak jaso-tzen zituelako. Niri ere horrela-ko zerbait gertatu izan zait.Gomiztegiko arduraduna izannaiz, baina ez gaztagilea. Koldoizan da gurean gaztak egiten di-tuena.

Pasadizo asko agertzen da libu-ruan. Izan zenituzten kontra-bandoan ekarritako ahari ba-tzuk ere.Harreman estua genuen Bello-keko beneditarrekin. Haiek gubaino aurreratuagoak zeudenintseminazioaren arloan etaahari batzuk eskatu genizkien.Mixel Lekuona ere tartean ibili

zen, hark Nafarroa Beherako ar-tzain bat ezagutzen baitzuen ar-diekin Nafarroa Garaian ere ibil-tzen zena eta muga etengabepasatzen zuena. Hark pasatuzizkigun. Ahari horietatik biArabara eraman genituen etabeste bi Antxon Perez Callejakhartu zituen Aretxabaletanzuen artalderako, eta, onena, be-rriz, guk hartu genuen, famatuaegin zen EX552. Zuberotarra zen,eta, genituen datuen arabera,sekulako ahalmenak zituen.Ahari horren umeek ere famaizan zuten. Batengatik 80.000pezeta eskaini zizkidaten garaihartan eta ez nuen saldu. Bestebat Arkautera eraman genuen.

Pasa gaitezen oso labur bertso-lari bezala egin duzun ibilbi-dea gainetik aipatzera. Zein datxapelketetan zure palmaresa?Nire inguruko txapelketa asko-tan ateratzen nintzen, baina ezdut bakar ere irabazi. Bigarrengeratu nintzen Deba Garaikotxapelketa batean, eta, hiruga-rren, Xanti Iparragirre geratuzen. Antza, eztabaia handia izanomen zuten bigarren posturakohura edo ni aukeratu ezinik, bai-na epaimahaian fraide bat

omen zegoen eta hari eskerraklortu omen nuen postu hori. Le-hen aldiz atera nintzenean,Oñatiko txapelketan, abituare-kin kantatu nuen. Derrigortuegin ninduten. Harritzen naue-na da nola bultzatzen nindutentxapelketetan parte hartzera.Jon Zubieta zegoen orduanArantzazun buru, lagun asko zi-tuen bertsozaleak, txapelketaantolatzen zebiltzanak ere baitartean, eta haiekin ondo geldi-tzeko bidali ninduen beharbada.Ondoko urte batzuetan Arrasa-ten egiten zen DebagoienekoTxapelketan ere parte hartunuen.

Etxetik al zenekarren bertsota-rako zaletasuna?Etxetik. Umetan etxean koplariezagutu nituen garaiko bertso-lari handienak eta lehengusubatekin aritzen nintzen kan-tuan. Arantzazura joan eta De-metrio Garmendia zegoen na-gusi eta ni baino bertsozaleagoazen. Anjel Martikorena, geroraNafarroako txapelketetan ibilizena, ikaskide nuen eta elkarrenartean aritzen ginen; geure arte-ko txapelketa bat antolatzeraere iritsi ginen. Bailarako txa-

«Umetan ere

jaiotetxean ardiei

izenak jartzen

genizkien,

bakoitzaren izaera

edo fisikoaren

arabera. Aitari

esaten bagenion

Adarmotx errekan

zebilela, berak

bazekien zein ardi

zen. Eta ohitura

horrekin jarraitu

nuen Gomiztegin»

“Argazkiak: Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 24: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herritarrak

pelketa horien buruan gai-jar-tzaile ibili nintzen. [Imanol] Lazkanok behin esan zidan 25urtetan segidan kantatu zuela Oñatiko San Lorentzo auzoaneta guztietan ni neu izan nin-duela gai-jartzaile. Eta txapelke-ta nagusi batzuetan ere epaileizatea egokitu izan zait. Bertso-ak lagunarte izugarria eman dit.

Txisteak kontatzen ere ona za-ra. Zenbat denbora egin ze-nuen Radio Euskadin ostirale-ro goizeko seietan artzaintzariburuz hitz egin eta txisteakgazteleraz kontatzen? Gordetaal dituzu txiste horiek? Lau urte egin nituen eta oihar-tzun handia izan zuen irratsaio-ak. Ni neu ez nintzen txiste bilaibiltzen, baina handik eta he-mendik deitzen zidaten konta-tzeko eta Arantzazuko fraideennagusiak ere ematen zizkidanbatzuk Interneten bilatua.

Zure bizitzako pasarte batzukirakurrita, zalantza bat geldi-tzen zaigu: fraide izan nahi ze-nuelako etorri zinen Arantza-zura edo Arantzazu leku ederradelako?Neuk ere askotan egin diot gal-dera hori neure buruari. Ume-tan gurasoekin etorri eta tiple-ak elizan kantuan entzunnituenetik nuen hona etortzekogogoa, baina parajeak ere era-kartzen ninduen.

Zer moduz zabiltza osasunez?77 urte ditut eta aje batzuk aspal-dikoak dira: begi bat galdu nuenhesia egiten ari nintzela alanbre-ak jota eta bestea begia ere jais-ten ari zait. Entzumenarekin erearazoak ditut. Orain maskuriantumore txiki bat aurkitu didateeta kendu beharrean nago.

Larunbateko omenaldian hun-kitzeko arriskua izango duzu.Familiakoak datoz, bertsolari la-gunak, [Andoni] Egaña eta [Se-bastian] Lizaso kantuan izangodira, artzain munduko jendeaere badator eta Oñatiko abesba-tzak kantatuko du. Oso garbiutzi nuen nik ez nuela hitz egin-go, zerbait esaten hasten banaiznegarrez hasteko arriskua bai-tut, oso makala naizelako.

«Egia da gaur egun

Idiazabal gaztak eta

ardi latxak mundu

mailako izena

dutela, baina hori

jende askoren lanari

esker lortu da»

«ZENBAT OROITZAPEN ON DITUDANNAFARROAN ESKEAN IBILTZEN GINENEKOAK!»Nikolas 1939ko martxoaren 27an jaio zen elizakokanpaiak gerraren amaiera ospatzen arizirenean, Matxinbentako Largarate baserrian.Seme-alaben zerrendan zortzigarrena izan zen.11 urterekin joan zen Arantzazura eta bosturteko ikasketak egin ondoren gaixotu eta itzulibehar izan zuen etxera. 19 urterekin erabakizuen berriro Arantzazura itzultzea, bainamezarik gabeko fraide izateko asmoarekin.Bere bizimodu gorabeheratsuan pasarte

deigarri asko daude, baina deigarrienetako batfraideak eskean ibiltzen zirenekoak dira. Berariutziko diogu kontatzen:«Oso oroitzapen onak ditut eskekoa izan

nintzen garaikoak. 19 urterekin Arantzazura iritsinintzen eta 20 urterekin Arabara bidali nindutenpatata bila. Orduan ohitura zen ikasleak zituztenherrietan eskean egitea, ikasle horietako askokezin baitzuten ezer ordaindu. Eske leku gogorrazen Araba, eta, gainera, gazteleraz hitz egin beharizaten genuen. Pare bat urte eman nituen hor etaondoren Zarautzera bidali ninduten. Eskean dirua

ematen zuten, baina jatekoa ere bai. Zarauzkokalean ez nintzen moldatzen, kanpotar asko erebazegoelako, baina baserrietan lagun asko eginnituen. [Jose Angel] Iribar atezainaren aitak,esaterako, egurra eta simaurra ekartzen zituenkomentura. Ni gustuena Nafarroakomendialdean ibili nintzen. 60ko hamarkadabukaerako kontuak dira hauek. Baserribakoitzeko urtean ardi bat emateko ohitura zuteneta ikusita nago oso baserri pobreetan ere nolasaiatzen ziren ardi hori guri emateko, nahiz etanik esaten nien ez zutela inolako obligaziorik.Bidenabar gurekin hitz aspertuak egitekobaliatzen zuten bisita. Leku batzuetan, Leitzanesate baterako, festa ere antolatzen zutengindoazenerako, soinu eta guzti. Herrikofarmazian uzten genuen abisua eta handikpasatzen zieten albistea. Leitzan, Ezkurran,Erasunen, Goizuetan edo Berastegin asko ibilinintzen, eta, urte batean agertzen ez baginen,badakit tristatu egiten zirela. Seminarioa hustuzenean utzi genion eskean ibiltzeari».

Page 25: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 24 / 25hutsa

Gauzen Internetez idatzi nahi nuen.Lehengo egunean txunditu nin-duen Zamudioko parke erraldoiaz.Bertan marraztu zidaten Sarenet

eta Irontec-eko zuzendariek bizitzen arigaren iraultza teknologikoak ekarriko di-guna, ekartzen ari zaiguna jada. Hotza sar-tuko dela sumatzean bakarrik jausten di-ren pertsianak. Beteak ala hutsak daudenjakinarazten duten edukiontziak. Indus-tria lantegi batean makinak noiz hondadaitezkeen aurreikusi eta hondatzea ekidi-teko sistema. Pertsona bat non dabilenabisatzen duen pultsera. Informazioaduen edozeri aplikatzen ahal omen zaioGauzen Internet. Irekitzen diren aukerak

ikaragarriak dira. Ezin ditugu irudikatuere egin...Egun berean, Zamudioko parke erraldoi-

tik Etxebarria herri txikira joan nintzeneta hark ere zirrara eragin zidan. Logelanwifia zegoen baina gainerakoan “Herri txi-ki, infernu handi” saioan bezala sentitunintzen. Behar nuen lekura eraman nin-duten autoan, bide-gorri zoragarri bat era-kutsi, hizkera desberdina adituta interesaagertu, solasa eman, bizia kontatu... Horretaz guztiaz ere idatzi nahi nizuen,

baina, handik egun batzuetara, ziztadahandia sentitu nuen prentsaurreko bate-an. Joan den asteburuan, Etxebarrian nin-tzelarik, kartzela urrunetan maite dituzte-

nak bisitatzetik bueltan istripua izan zu-ten bederatzi senideena zen. Negarra zin-tzurrean trabatuta eman zuen testigantzaAmaia Sarrionandiak eta ezin nion zuze-nean begiratu. Mina ematen zidan. Urte gutxitan segundoko megabyte ba-

teko abiaduratik 300 megako ziztu bizirapasa da Internet gure etxeetan. Zorionez,patxada handiagoa arnasten da Etxeba-rrian. Baina Etxeraten agerraldian denbo-ra izoztuta zegoen. 1989tik eternitatera lu-zatzen ari den mina. Zenbat segundo,zenbat kilometro, zenbat mobilizazio, zen-bat hildako. Eta zenbat horien guztien gi-belean pertsonak daude, nahiz eta begira-tzea gogorregia egin. •

hutsa

Denborak

Maider Iantzi

hutsa

Ez nau bereziki erakartzen LOMCEriburuz aritzeak. Mamu handi ho-rrek besteen artean sexu-heziketademonizatu egin du eta. Eskerrak

azkenean atzera botako dutela inkisizioraitzularazi nahi gaituen lege organikoa,ilunpez, giltzarrapoz eta prejuizioz beteri-ko gazteak hezteko prestatutako muns-troa. Arrazoiak anitzak eta gurutzatuak iza-

nik ere, etenik ez duen sexu jazarpenariaurre egiteko gakoetariko bat heziketa de-la bat gatoz. Agerikoa da orain arte dosi ñi-miñoetan eta zurikeriatan oinarritutakosexu heziketa ereduak ez direla eraginko-rrak izan ez izango, ez bada ministro edokontseilarien kontsolamendurako. Mugi-mendu feministak aspaldi aktibatu ditu

mezu eta erantzun zuzeneko antolatuetanoinarritutako dinamikak. Ez ei dira guz-tien gustuko. Baina genero maila guztie-tan berdintasuna bada helburu benetakoa,nekez lor daiteke egoera ezin larriagoairaultzea guztiontzat erosoak diren etainor molestatuko ez duten neurriekin. Ez gaitezen engaina. Gure amona-aito-

nen garaitik, “sexua” hitza bera tabu zene-koa, uste baino gutxiago aurreratu da se-xu heziketan. Geure esku egon arren,arduragabekeriaz jarraitzen dugu joka-tzen: sexu harreman gogoak gazterik piz-ten direla jakin arren, eskolan zein etxeananatomiaz eta antisorgailuez harago ape-nas irakasten diegu ezer. Burutazio bi hauek nebilzkiela aurkitu

nuen astelehenean proposamen benetan

eraginkorra @mikelgi-ren “Argia”-ko blo-gean, Jenni Murray kazetariaren eskutik:eskolatan pornoa aztertzea. «Ohiko porno-ak emakumeak objektu eta gizonentzakoplazer-iturri huts bihurtzen ditu», eta ne-rabeek sexu praktika balore horietan bar-neratzeko arriskua dute kontuan hartzenbadugu %60rentzat pornoa dela sexu-he-ziketaren iturri nagusia. Pornografia ikasgelan sartu, irakaslea-

ren laguntzaz eztabaidatu eta mezuakiraultzea proposatzen du, eta berdin etxe-an gurasoekin. Ziur nago gazteek gezurraketa beldurrak uxatzea lortuko lituzketelaeta sexualitatea naturaldu eta sendotu,baita sexu harreman egiazkoago eta bihu-rriagoak izan… nola gurasoek zein irakas-leek. •

hutsa

Pornoa eskolan

Xabier MikelErrekondo

Page 26: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herritarrak

hutsa

Ekorlegi ortugintzaustiapenaren buruada Jon Ander Zal-duegi (Bilbo, 1967).Irudi eta soinu ikas-ketak amaituta zi-

tuela, bizitzaren momentu ba-tean, aspalditik buruan zeukanasmoari heldu, zenbait ikasta-ro egin, eta 2010. urtean buru-belarri murgildu zen baratze-zaintza ekologikoan. Mungian9.000 metro karratuko lursai-la alokatu zuen eta inbertsioakkontu handiz eta modu pro-gresiboan eginez joan da haz-ten Ekorlegi. 2015ean, 9.000metro karratuko beste lursailbat eskuratu zuen Bakion.

Nekazaritza ogibide bihur-tzea ez dela batere erraza gau-za jakina da, baina pozik etaitxaropentsu dago Jon Ander.«Etorkizun oso ona aurreikus-ten diot Ekorlegiri. Kontsumi-tzaile sare kontzientziatuadaukagu. Agerikoa da lan han-dia eskatzen duela sare horieratzeak, baina kontsumitzai-leen partetik jasotzen duzunestimu, konfiantza eta animo-ek estaltzen dute hori guztia.Euskal Herriko nekazaritzaekologikoari dagokionez, geroeta ekoizle gehiago daudela su-matzen da, hazkundea gerta-tzen ar i den seinale . Nik ,behintzat, itxaropen handia

dut Euskal Herriko agroekolo-giarekin».

Ekorlegiren eskaintzan pro-duktu tradizionalak eta barie-tate exotikoak uztartzen dira.Zergatik hemen ezezagunakdiren produktuen a l d e koapustu hori?Bizkaiko ortuetan ohikoak di-ren produktuak ekoizten ditutgehienbat, baina gogoko dutbeste produktu eta barietatebatzuk ere probatzea. Bezeroekere eskertzen dute, produktuexotiko eta barietate berezie-kin beste zapore, kolore etaehundura batzuk ezagutzenbaitituzte.

«Kontsumitzaile sare kontzientziatua eta gero eta ekoizle gehiago ditugu.

Itxaropen handia dut agroekologiarekin»

JON ANDER ZALDUEGI

2010. urtean murgildu zen buru-belarri

baratzezaintza ekologikoan. 2015. urtean

beste urrats handi bat eman zuen bide

berean, lursail kopurua bikoiztuz.

EKORLEGI ORTUGINTZAUSTIAPENEKO BURUA

Antxon ILLARO

Page 27: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAhutsa

Gauza berriak probatzekobalio die. Bide horretan, tailergastronomikoak ere eskain-tzen dizkiet kontsumo taldeei:helburua da barazkiek eskain-tzen dituzten aukera anitzakezagutaraztea, betiko prestake-ta eta errutinatik ateratzekomodua izan dezaten.

Zeintzuk dira bertoko ekoizleekologiko batek bidean topa-tzen dituen abantailak etaoztopoak?Egia esan, ez dut desabantaila-rik ikusten. Nire ustea da jen-deak onartu eta baloratu egi-ten duela bertako lurretaneginiko nekazaritza; gusturadago eta eskatu egiten du. Gu-re jarduerak pertzepzio onasortzen duela esango nuke. Oztoporen bat aipatzekotan,

lurzorua lortzeko zailtasunaizango litzateke trabarik nagu-siena. Asko kostatzen da neka-zaritzarako egokia den lursailbat prezio duinean topatzea,bai alokatzeko eta baita eroste-ko ere.

Zer dela eta erabaki zenuenekoizpen ekologikoaren bi-detik abiatzea?Kontzientzia eta kultura batenondorioa izan zen nire eraba-kia. Planteamendu orokor batda: alde batetik, produktuenkalitatearen, zaporearen etaosasungarritasunaren alde egi-ten dudalako; eta, beste aldebatetik, lurraren eta inguru-menaren ikuspegitik ekoizpenekologikoa askoz ere sostenga-rriagoa eta atsegingarriagoadelako.

Salmenta zuzenaren alde egi-ten duzu. Bitartekari bariksaltzeak zer suposatzen dizu?Ekorlegin daukagun ekoizpenaberezia eta murriztua denez,aurkitu behar den bezeroa ereberezia da. Horrek eskatzen ditproduktuen inguruan azalpenasko eman behar izatea, bakoi-tzaren berezitasunak argitu al-dera. Noski, lan gehigarria su-posatzen du horrek, bezeroakhornitzeko moldatu beharrabaituzu, betiere bezeroari ero-

so egiten zaion modura egoki-tuz.

Nola antolatzen zara merka-turatze-lanak egiteko?EHNE-Bizkaia sindikatuak sor-tutako Nekasarea baserritarreneta kontsumitzaileen artekotaldeen sareari esker gehien-bat. Ekoizle ezberdinen pro-duktuak banatzen ditugu erahorretan. Saskien banaketakbaditu kontuan hartu beharre-ko zenbait gauza, eta garrantzi-tsuenetako bat da banaketa-puntuarena. Guk kontsumotaldeekin adosten ditugu koka-penak; guztion artean bilatzendugu lokala eta banaketa nolaegin adosten dugu.

Nola deskribatuko zenituzkezure ohiko bezeroak?Nire bezeroen artean denetari-ko profilak ikusten ditut. Oro-korrean, esango nuke bizimo-dua beste era batera kudeatzenduten bezeroak ditudala. Hauda: beste esparru batzuetan di-rua gastatu beharrean, nahia-

go dutenak kalitatezko elikagaiosasuntsuen aldeko apustuaegitea, eta, ondorioz, horretaraberen diru-sarreren zati han-diago bat bideratzeko arazorikez daukatenak. Bezero kon-tzientziatu gisa ikusten ditut:badakite zergatik erosten di-tuzten bertoko barazki ekolo-gikoak. Joera bat nabarmendubehar izanez gero, gehienak fa-milia gazteak direla ikustendut, seme-alaben elikadurareninguruan arduratuta ekologi-koak kontsumitzeko hautuaegiten dutenak.

Bioongarriak erabiltzen ditu-zu. Zer dira?Bioongarriak sortzeak agroe-kologiaren printzipioekin bategiten du. Izan ere, ongarriakingurumena babestuz eta mo-du burujabe batean ekoiztendira. Nire esperientziatik esandezakedana da ondo funtzio-natzen dutela. Hauen funtzio-namendua ikastea etengabekoprestakuntza da, landaketetanaplikatzean ere kontuz aztertubehar dituzu emaitzak, eraginaona den ala ez ikusteko. Bioon-garri mota ezberdinak egitenditut, hala nola, salda sulfokal-zikoa, mikroorganismo eragin-korrak, asun ura, fosfitoak edo-ta zolda-belarraren ura. Kasubatzuetan, ongarriok presta-tzea ez da batere erraza, mate-rialak kopuru handitan aurki-tu behar dituzulako. Behintzat,lehengaiak inguruan dauzka-gu: naturan bertan aurkitzendiren landare jakin batzuekinprestatzen ditugu. Prestaketaerosoa da, baina, hori bai, osoadi egon beharra dago osa-gaien neurriak edota lapikoa-ren tenperatura egokiak direnikusteko. Oso garrantzitsua da bioon-

garria sortzeko prozesu osoaondo ateratzea. Izan ere, edo-zein akatsek produktuaren era-ginkortasunean eragin zuzenaizango du.

ekorlegi.blogspot.com

«Nire bezeroen

artean denetariko

profilak ikusten

ditut. Orokorrean,

esango nuke

bizimodua beste era

batera kudeatzen

duten bezeroak

ditudala»

Page 28: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

herritarrak

Lanpetuta dabil egu-notan. Lanpetutaibiltzen da egune-ro, baina egunotanbereziki. “(Euskal)literaturaren alde

(eta kontra)” bere azken saioaaurkeztu berri du eta Durango-ko Azoka ate joka daor; hala ere,

tarte bat eskaini dio GAUR8ribere ibilbide literario eta bitalazmintzatzeko. Iban Zaldua donostiarra da,

edo gasteiztarra, «auskalo». Ira-kaslea ere bada, edo idazlea,«auskalo». Zientzia-fikziorakojoera komiki irakurketatik otedatorkion galdetu diogu, 2012an

Euskadi Literatura Saria jasozuen “Azken garaipena” lana go-goan, haren gidoia idatzi bai-tzuen Ibanek. Baietz dio, eta orohar gaztetako irakurketetatik.Zientzia fikzioari heldu zionoraindik orain GuraSOS Zubie-tako (Donostia) errauste planta-ren aurkako plataformak eska-tuta “Zaborra desagerraraztekomakina” ipuina idazteko ere.Zientzia fikzioa da, halaber, “SiSabino viviría” bere lehen elebe-rria. Nerabezaroan hasi zen bel-durrezko eta zientzia-fikziozkoliteratura irakurtzen eta baitaidazten ere, besteak beste IsaacAsimov edo Stanislav Lem beza-lako autoreenen antzeko narra-zioak idazteko asmoz. Zientziafikzioa bazterreko generotzat jo-tzen dela uste du, nolabait gu-txietsia dagoela, baina egungoarazo eta kontraesanez hitz egi-teko eta hausnartzeko baliabi-deak ematen dituela uste du, aregehiago zientzia eta teknologiaabiada bizian doazen garaiotan.Edonola ere, lan horiek lastereleberri historiko bihurtzekoarriskua dutela dio, George Or-wellen “1984” adibide jarriz:«Orwellek bere garaiaz idatzizuen, II. Mundu Gerraz eta».1984an, hain zuzen, hasi zen

Gasteizen Historia ikasketakegiten. Karrera bukatu eta Bil-bon urtebete eman ondoren,Gasteizera itzuli zen. 91n Ekono-miaren Historia irakasten hasizen EHUn. Jakin dugunez esko-lak emateko saio bereziak eginizan ditu, eta horretaz galdetudiogu. Berak, horretan ez delabatere heterodoxoa argi utzi etabeharbada pixka bat «teatre-roa» ere badela onartuta, rol jo-koak, musika, filmak eta beste-lako baliabideak erabili izandituela dio, gaietara hurbiltzeko,batez ere «lehorrak» direnean,astunegiak ez gertatzeko ahale-ginean. «Lortzen dudan edo ez,beste kontu bat da». EHUn irakasle hasi baino le-

hen liburu bat argitaratu zuen,gaztelaniaz: “Veinte cuentos cor-titos”. Hurrengoa, “Ipuin euskal-dunak” (Gerardo Markuletare-kin batera) , hamar urterenburuan argitaratu bazuen ere,bitartean ez zion idazteari utzi.Gaztetan zenbait lehiaketatan

aurkeztu zituen bere lanak, etaaldizkarietan argitaratzen saia-tzen zen. Badirudi entrenamen-du hartatik ez zuela atarramen-tu txarrik atera, bere narrazioeta saioen zerrenda luzeari etajasotako sariei errepasoa egin-da. Gaztetatik idazten du, beraz,gaztetatik irakurtzen duelako,eta irakurle izaera garrantzi-tsuagoa iruditzen zaio: «idazleizaera irakurle izaeraren ondo-rio da».Gasteizko Irakurle Klubeko

koordinatzailea da Iban. Hileanbehin berak proposatutako libu-ruren bat irakurri eta horretazhitz egiten dute, batzuetan egi-learekin edo itzultzailearekinbatera. Baina horretaz gainera,ez da ezohikoa bestelako hain-bat ekimenetan buru belarrisartuta ikustea: “EuskaldunonEgunkaria”-ren aldeko ikuskizu-nak antolatzen; Ramon Bajoikastetxeko auzian, D eredukolerro bat zabaltzea lortu zutene-koa; azkenaldion Gora GasteizPPren kanpaina xenofoboarenaurkako herri ekimenean, edo,esan bezala, GuraSOSek antola-tutako jaialdian. Hala ere, ga-rrantzia kendu nahi dio herriekimenetan egiten duen lanari.Ez omen da bera bultzatzaile ba-karra, askoz jende gehiagok par-te hartzen baitu, eta batzuek langehiago eginda, gainera. Gazte-tatik ibili omen da ikasle mugi-menduan, ondoren erakundepolitiko batean... «baina beti oi-narrizko militante gisa».Literaturan, ordea, konpromi-

soak ez omen du zertan emai-tzan eragin, ez halabeharrez. Ba-tzuetan antipoda ideologikoetandagoen idazle batek erakartzenbagaitu, obra ondo idatzita da-goelako, hala aitortu beharra da-goela dio.Euskaraz eta gaztelaniaz idaz-

ten du. Hasieran gaztelaniazbaino ez, ohituta zegoelako, eta,institutuan zenbait ikasgai eus-karaz egin bazituen ere, ez zuenuste euskaraz idazteko mailarikzuenik. Ez zuen uste inoiz gazte-laniaz idazteko zuen gaitasunaeuskaraz ere izango zuenik. Ho-rren arrazoi nagusia, dioenez,euskal literatura gutxi kontsu-mitzea zen, «behartuta irakurribeharrekoa baino ez». Batetik,

infraganti

Gaztetatik datorkio idazteko grina, irakurtzeko grinarenondorio. Ipuin ugari eta eleberriren bat idatzi ditu, baitazenbait saio ere, idazleek beste idazleen lanak kritikatzeaXIX. mendean bezain zilegi iruditzen zaio-eta. «(Euskal)literaturaren alde (eta kontra)», azken urteetan idatzitakoliteratur hausnarketen bilduma, argitaratu berri du.

IBAN ZALDUA

Iban Zaldua idazlea. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRES

Page 29: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 28 / 29

halako presioa sentitzen zueladio, «euskalduna izanik», baina,bestetik, garrantzitsuena ondoidaztea zela, eta bere «elikaduraliterarioa» nagusiki gaztelaniaz-koa zela. Ondoren, ordea, saltoaegin zuen, «euskara nireagoabihurtu zenean»; hau da, bereeguneroko bizitzan, lanean, ira-kurketetan euskarak protago-nismo handiagoa hartu zuene-an. Eta beretzat aurkikuntzaizan omen zen. Halaber, euskalgaiez, esaterako euskal gatazkaz,gaztelaniaz idatzi zituen zenbaitnarrazio ez zituen gustuko:«edo gaizki idatzi nituen edo eznien egiazko soinurik antze-man». Ordu arte literatura fan-tastikoa, errealitatearekin ko-nektatu gabeko ipuinak idaztenzituen, eta, gai horietaz idaztekopremia nabaritu zuenean, eus-karaz batzuetan sinesgarritasunhandiagoa lor zezakeela irudituzitzaion.

Gaur egun idazteko orduannagusitu zaion bulkada euskaraz

egitea da, publiko erdaldunaripropio zuzendutako lanen bat ezbada; esate baterako, “Ese idio-ma raro y poderoso” saioa. Askoirakurtzen du euskaraz, eta,behin eta berriz dioenez, idazte-ko elikadura irakurketa da.

Eta kontura-tzerako, liburumordoa idatziditu. Oso gaz-tetatik idatzinahi zuen, zer-bait argitaratu,baina ez zueninolaz ere usteha inbes tekouzta utzikozuenik. Haladio orain, atze-ra begira, eta«urteetan au-rrera noan sei-nale ere bada»gaineratuz, barrez.

Idazketari lotuta, “Berria”-kokolaboratzaile eta Volgako Bate-lariak blogeko kide izan da, eta

orain Oharrak & Hondarrak ize-nekoa kudeatzen du, «presiorikgabe, neuk markatzen baituterritmoa». Hala Bedi irratian erekolaborazioak egiten ditu.

Idazle batek beste idazleen la-nen kritika egitea ez ote dagoen

gaizki ikusitag a l d e t u t a ,beste galderabatez eran-tzun du: «Zer-gatik ez? XIX.mendean etaXX.aren ha-sieran gauza-rik ohikoenazen». Hori ereba omen daidazlearen ze-regina, irakur-lea den neu-rrian. Idazleaizatea kontu

zirkunstantziala dela dio, natu-ralagoa dela irakurritakoarengaineko iritzia ematea. Berak kri-tika esker ona adierazteko egiten

duela dio, eta euskal literaturanmaila ona sumatzen du, harenajeak gorabehera. Baina «dezep-zioa» ere adierazten du onak edoberak espero bezain onak ez di-ren lanekin topo egitean. Halaegin zuen 2002an argitaratuzuen “Obabatiko tranbia” berelehenengo saioan, edo “Animaliadisekatuak” eta “(Euskal) litera-turaren alde (eta kontra)” lane-tan. Azken liburu hori urteotanidatzitako saio eta testu kritikoeta polemikoen bilduma da.

Seguruenik batzuen poza era-gingo dute haren iruzkin eta go-goetek, baina haserreak ere bai.Berak bere liburuen kritikak ira-kurtzen dituenean bezalaxe.Kritika txarrak ez ditu gogoonez hartzen, haserretu egitenda; «mundu guztia bezala, ima-jinatzen dut». Kritikaria ere kri-tika daitekeela dio, baina horre-tarako oinarri sendoa behardela; ados ez egote hutsak edohaserreak ez dutela balio, alegia.

Ipuingilea da batez ere Iban,baina zenbait eleberri ere idatziditu, hala nola esandako “Si Sa-bino viviría” edo “Euskaldunguztion aberria”. Argi dauka ele-berriak, luzeragatik besterik ezbada ere, lan gehiago eskatzenduela. Baina ipuin bilduma ba-tek eleberri batek besteko lanaizan dezakeela atzean ere ustedu. «Ahalegin metatua» berdin-tsua izan litekeela, alegia. Edo-nola ere, ahalegin hori kudea-tzeko modua «desberdina» da.

Musikazalea ere bada, eta za-letasun hori ere gaztaroari lotu-takoa du. Stones baino Beatleszaleagoa da, eta inoiz DJ lanetanere jardun du, baina ez profesio-nal gisa, «ez amateur gisa ere,hurrengo mailan baino». Bereipuinetan ere utzi du zaletasunhorren arrastorik, “Biodiskogra-fiak” lanean kasu.

Bizkor joan da denbora. Biha-ramunean Ibanek fakultatera jo-an behar du, han ere narratzailelana egitera. «Historialariarenhelburuetako bat, azken finean,narrazio bat osatzea da. Bestetik,idazle bezala, ni narratzaileanaiz. Narrazio desberdinak dira,jakina...». Iban Zaldua, narratzai-lea, kritikaria, «auskalo». •

Iban Zaldua donostiarra da, edo gasteiztarra, «auskalo». Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

Kritika ere ba omen da idazlearen zeregina,irakurlea den neurrian. Idazlea izatea kontuzirkunstantziala dela dio, naturalagoa delairakurritakoaren gaineko iritzia ematea

Xabier Izaga Gonzalez

Euskaraz idaztera salto egin zuen «euskaranireagoa bihurtu zenean», hau da, bere egunerokoan, lanean, irakurketetan euskarakprotagonismo handiagoa hartu zuenean

Page 30: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ k

omu

nik

azio

a Askorentzat lehenengoeguna da. Baionako tre-netik jaisten dira Doni-bane Garaziko geltokian,beste dozenaka ibiltari-rekin batera, motxila,

bota eta makilekin, mapak zabaltzendituzte, hizketan pozik eta urduriaritzen dira. Badira autobusez edo ko-txez etorritakoak ere. Gutxi batzukFrantziako eta Europako bideetatik oi-nez datoz; eta hauek harridura pixkabatekin so egiten diote Donibane Gara-zin topatzen duten iskanbila jende-tsuari.Urtean berrogeita hamar mila erro-

mes baino gehiagok zeharkatzen duteErrobi ibaiaren gaineko zubia, Lepoe-derko igoerari ekiteko. Askorentzat,Santiago Bidearen lehen etapa: asko-rentzat, damuen eguna.«Garaziko portuen eskualdean, Izura

eta Donibane Garaziko herrietan, jen-dea pikutara bidaltzeko modukoa da.Erromesarengana hurbiltzen dira biedo hiru makilekin, zergazentzugabe bat kobratze-ko. Eta erromesen batekez badie dirurik ematen,makilaka astintzen duteeta galtzamotzak ere ara-katzen dizkiote». Ayme-ric Picaud erretxinarenhitzak dira, XII. mendeanidatzi zuen Santiago Bi-deko gidakoak. Baina la-sai: duela bederatziehunurteko ohar hori zahartu-ta dago, eta egun, kafete-gi turistiko bat edo bestekenduta, Garazin ez di-tuzte kanpotarrak maki-laka hartzen. Abegikorrakdira erromesekin.Eta aholkuak ematen

dizkiete: aholkuz betetadago Donibane Garazi.Erne, eguraldi txarrare-kin! Oso txarra bada, Lu-zaideko errepidetik igozaitezte . Adi , aurreandaukazuen aldaparekin! Bat-batean, hogei kilo-

metroko igoera eta 1.200metroko desnibela topa-

tzen dute erromes hasiberriek. Askoeta asko ahituta gelditzen dira alda-pan: gorputza ez daukate prest, motxi-la zamatuegi daramate, goiko zelai soi-letan beroak kiskali, hotzak izoztu,euriak blaitu edo lainoak bilduko dituagian. Santiago Bide osoan erreskategehien egiten diren tartea da. Motxila erraldoien azpian makurtu-

ta zihoazen erromesak ikusi izan ditutLepoederko igoeran; litro eta erdiko bibotila aldakaren alde banatan lotutaeta zintzilik zeramatzaten korearrak;neska alemaniar bat, txakur ñimiñobat lotuta zeramala, eta txakurrak txa-leko bat, bere ur botila txikia belkrozlotuta. Ez nituen zenbait bikote fran-tses ikusi, zama titanikoaren azpianhondoratuta zihoazelako, baina eurenbastoiak ikusi nituen haztamuka mu-gitzen, urrats bakoitza ondo tinkatzen,une oro Lurraren muineraino hondo-ratzeko beldurrez edo.Motxilatik gauzak ateratzen eta

abandonatzen hasten dira zenbaitzuk.

Aldapa gogorrenetako batean, alema-nez idatzitako liburu tantriko mardulbat aurkitu nuen, zutoin baten gaine-an utzita. Eta plastikozko poltsa ba-tean bildutako otoitz liburu bat, ale-manez baita ere. Nonbait irakurrinuen pelegrinazioa gorputzarekinegindako otoitz bat dela. Zertarako,orduan, otoitz liburu bat motxilan.Gorago, harri baten gainean, Paulo

Coelhoren liburukote bat ikusi nuen.Eta Orreagako aterpetxean –lehengaua askorentzat–, Coelho eta Bucayeta Chopra eta hutsean ontziratutakohitzen maisuen liburu abandonatuakpilatzen ziren, energiaz, autolaguntzazeta zoriontasunez gainezka. Pisugehiegizkoa erromesentzat: han zeu-den, liburu literalki astunak, apaletanpilatuta, benetako erabakien garaiaheltzen denean abandonatuta. Ibilta-riek, beti, soberako pisua baztertzendutelako. •

www.anderiza.com

«Liburu tantriko mardul bat aurkitu nuen, zutoin baten gainean utzita». IZAGIRRE

Soberako pisua

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

Page 31: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

2016 | azaroa | 26

GAUR8• 30 / 31

RAIMUNDO SARRIEGI, DONOSTIAKO BANDAREN BURUAN

Juantxo EGAÑA

HERMENEGILDO OTERO

Raimundo Sarriegi konpositore donostiarra 1838an jaio zen. Gaztetatik ibili zen konpartsetan kantari eta zenbait txarangatako kide

izan zen, baita Donostian musika banda bat sortzea xede zuen elkarte filarmoniko batekoa ere, La Euterpe hain juxtu. 1861ean bere

obrarik ezagunena egin zuen, “Donostiako Martxa”; 1882an, “Diana”, “Iriyarena” eta “Erretreta”, eta,1884an, “Tatiago”. Pentsaeraz li-

berala, 1885etik 1889ra bitartean Donostiako zinegotzia izan zen. 1913an hil zen. Hermenegildo Otero argazkilari donostiarrak

1868an egindako argazkian, Donostiako Musika Bandaren buruan ageri da Sarriegi. Argazkilari horren irudirik ezagun eta hedatuene-

takoa Hernaniko udaletxekoa da, 1875ean Santiagomendiko posizio karlistetatik jaurtitako granada batek jo ondoren egina.

Page 32: XVI. MENDEAN SENARRAK EMAZTEAREN …herrialdeak eredu direla egun, 2008ko krisi finantzarioaz ge - roztik batez ere: «Goratuak dira ekonomialarien artean eta erre - paratu besterik

97

71

88

76

75

00

1

61

12

6