6
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk www.getxo.eus Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta pilotalekuak Getxo Kirolak-ek zerbitzu eta instalazio gehiago ireki ditu Fa- durako kiroldegian. Zehazki, fase berri honetan sartu dira fit- ness muskulazioko gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak, belar artifizialeko 5. futbol-zelaia eta pilotalekuak. Horrez gain, jarduera horietarako eta igerile- kuetarako, dutxa duten aldagela- kopuru mugatu bat jarri da. Jar- duera horiek guztiak soilik Getxo Kirolak-eko abonatuek egin ahal izango dituzte. Gimnasioari dagokionean, Co- vid-19aren efektuek eragindako geraldia aprobetxatu da alboko bi gela egokitzeko, ariketa kar- diobaskularreko makina eta en- trenamendu funtzionala egiteko espazio berriekin. Modu horre- tan, gimnasioak 400 metro karra- tuko azalera izatetik ia 700 metro karratu izatera pasa da, segurta- sun-tartea bermatzeko. Astelehe- netik ostiralera 7:30etik 21:30era irekitzeaz gain, larunbata, igande eta jai-egunetan ere irekiko da 10:00etatik 14:00etara. Uztailaren 20ra arte sarrera doan izango da, eta ordutik aurrera ohiko pre- zioa izango du (37,40€/hilabe- teko). Espazioa zabaltzearen ondorioz, ez da beharrezkoa aldez aurretiko hitzordua har- tzea. Bestalde, tenis eta padeleko pis- ten eta pilotalekuen erreserbak Getxo Kirolak-en web orrial- dean egingo dira ohiko proze- durari jarraiki. Belar artifiziale- ko 5. futbol-zelairako erreserba doakoa izango da baina derri- gorrezkoa, eta atletismoko pis- tara eta belodromora sartzeko bezala, web orrialdean erreser- batu ahal izango da. Nobedade gisa, Fadurako kanpo- ko zonara frontoietako sarreratik sartu ahal izango da, garagardo- tegi zaharraren ondoko sarrera- tik, Makaletako etorbidekoa, eta Iturgitxiko zonan dagoen atetik, belodromoaren eta errugbiko ze- laiaren ondoan. Gobela eta Andra Mariko kirol- degiei dagokienez, itxita egongo dira oraingoz, instalazio nagu- siak barrukoak direlako eta airez- tapen mekanikoa behar dutelako. Ez da komeni horiek irekitzea, salbuespen-egoera kontuan har- tuta. Abonamendu-kuotak itzultzea Getxo Kirolak-ek datozen egu- netan itzuliko die pertsona abo- natuei martxoaren 14an alarma- egoera dekretatu zenetik aurrera denboraldiari dagokion kuota. Horrekin batera, eman ezin izan ziren kirol-ikastaroen kuotak ere itzultzen ari dira, eta udal- erakundeak oraindik abian jarri gabeko zerbitzu ezberdinetara sartzeko bazkideak ez diren per- tsonek erositako bonoak ere. / Nabarmentzekoak > Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak (4. or.) > Basuritaren eta Malú Garay Quarteten kontzertuak (4. or.) > Zortzi proposamen lehenesteko 2021eko Partaidetzako Aurrekontuetan (5. or.) Kontzertua. Uztailak 24, ostirala, 20:00etan, Muxikebarrin (Ereaga aretoan), Smile taldearen kontzertua. Sarrera: 5€. Haur antzerkia. Uztailak 26, igandea, Romo Kultur Etxean, 12:00etan eta 18:00etan, ”Nahia y Neo. Una visita inesperada”/ “Nahia eta Neo: ezusteko bisita”, Rosa Martinezen eskutik. 3 urtetik gora. 5€. Getxophotoren XIV. edizioa, kalekoena, digitalena eta parte-hartze handienarekin (3. or.) EAJ/PNVek irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Getxon HAUTAGAITZAK BOTOAK EHUNEKOAK BOTOAK EHUNEKOAK EAJ-PNV 15.177 43,53% 17.576 42,15% EH Bildu 6.020 17,26% 5.699 13,67% PP+Cs 5.959 17,09% 9.786 23,47% PSE-EE 3.592 10,30% 3.416 8,19% ELKAREKIN PODEMOS 2.092 6% 4.497 10,79% VOX 1.115 3,19% - - EQUO BERDEAK 471 1,35% - - BESTEAK 436 1,21% 721 1,73% BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK 2020 2016 43,53% 17,26% 17,09% 10,30% 6% 3,19% 1,35% 1,21% 42,15% 13,67% 23,47% 8,19% 10,79% - - 1,73% Iturria: Eusko Jaurlaritza 2016 2020 Partaidetza Abstentzioa 57,31% (2020) 67,11% (2016) 42,69% (2020) 32,89% (2016)

Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.600 zk www.getxo.eus

Uztailak 16 >> Uztailak 29

2020

Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta pilotalekuak

Getxo Kirolak-ek zerbitzu eta instalazio gehiago ireki ditu Fa-durako kiroldegian. Zehazki, fase berri honetan sartu dira fit-ness muskulazioko gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak, belar artifizialeko 5. futbol-zelaia eta pilotalekuak. Horrez gain, jarduera horietarako eta igerile-kuetarako, dutxa duten aldagela-kopuru mugatu bat jarri da. Jar-duera horiek guztiak soilik Getxo Kirolak-eko abonatuek egin ahal izango dituzte. Gimnasioari dagokionean, Co-vid-19aren efektuek eragindako geraldia aprobetxatu da alboko bi gela egokitzeko, ariketa kar-diobaskularreko makina eta en-trenamendu funtzionala egiteko espazio berriekin. Modu horre-tan, gimnasioak 400 metro karra-tuko azalera izatetik ia 700 metro karratu izatera pasa da, segurta-sun-tartea bermatzeko. Astelehe-netik ostiralera 7:30etik 21:30era irekitzeaz gain, larunbata, igande eta jai-egunetan ere irekiko da 10:00etatik 14:00etara. Uztailaren

20ra arte sarrera doan izango da, eta ordutik aurrera ohiko pre-zioa izango du (37,40€/hilabe-teko). Espazioa zabaltzearen ondorioz, ez da beharrezkoa aldez aurretiko hitzordua har-tzea.

Bestalde, tenis eta padeleko pis-ten eta pilotalekuen erreserbak

Getxo Kirolak-en web orrial-dean egingo dira ohiko proze-durari jarraiki. Belar artifiziale-ko 5. futbol-zelairako erreserba doakoa izango da baina derri-gorrezkoa, eta atletismoko pis-tara eta belodromora sartzeko bezala, web orrialdean erreser-batu ahal izango da. Nobedade gisa, Fadurako kanpo-

ko zonara frontoietako sarreratik sartu ahal izango da, garagardo-tegi zaharraren ondoko sarrera-tik, Makaletako etorbidekoa, eta Iturgitxiko zonan dagoen atetik, belodromoaren eta errugbiko ze-laiaren ondoan.

Gobela eta Andra Mariko kirol-degiei dagokienez, itxita egongo dira oraingoz, instalazio nagu-siak barrukoak direlako eta airez-tapen mekanikoa behar dutelako. Ez da komeni horiek irekitzea, salbuespen-egoera kontuan har-tuta.

Abonamendu-kuotak itzultzea Getxo Kirolak-ek datozen egu-netan itzuliko die pertsona abo-natuei martxoaren 14an alarma-egoera dekretatu zenetik aurrera denboraldiari dagokion kuota. Horrekin batera, eman ezin izan ziren kirol-ikastaroen kuotak ere itzultzen ari dira, eta udal-erakundeak oraindik abian jarri gabeko zerbitzu ezberdinetara sartzeko bazkideak ez diren per-tsonek erositako bonoak ere.

/ Nabarmentzekoak> Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak (4. or.)> Basuritaren eta Malú Garay Quarteten

kontzertuak (4. or.) > Zortzi proposamen lehenesteko 2021eko

Partaidetzako Aurrekontuetan (5. or.)

Kontzertua. Uztailak 24, ostirala, 20:00etan, Muxikebarrin (Ereaga aretoan), Smile taldearen kontzertua. Sarrera: 5€.

Haur antzerkia. Uztailak 26, igandea, Romo Kultur Etxean, 12:00etan eta 18:00etan, ”Nahia y Neo. Una visita inesperada”/ “Nahia eta Neo: ezusteko bisita”, Rosa Martinezen eskutik. 3 urtetik gora. 5€.

Getxophotoren XIV. edizioa, kalekoena, digitalena eta parte-hartze handienarekin (3. or.)

EAJ/PNVek irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Getxon

HAUTAGAITZAK BOTOAK EHUNEKOAK BOTOAK EHUNEKOAK

EAJ-PNV 15.177 43,53% 17.576 42,15%

EH Bildu 6.020 17,26% 5.699 13,67%

PP+Cs 5.959 17,09% 9.786 23,47%

PSE-EE 3.592 10,30% 3.416 8,19%

ELKAREKIN PODEMOS 2.092 6% 4.497 10,79%

VOX 1.115 3,19% - -

EQUO BERDEAK 471 1,35% - -

BESTEAK 436 1,21% 721 1,73%

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

2020 2016

43,53% 17,26% 17,09% 10,30% 6% 3,19% 1,35% 1,21% 42,15% 13,67% 23,47% 8,19% 10,79% - - 1,73%

Iturria: Eusko Jaurlaritza

20162020

Partaidetza Abstentzioa57,31% (2020)67,11% (2016)

42,69% (2020)32,89% (2016)

Page 2: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

Pasealekuetan eta hondartzetan osasuna zaintzeko neurriak mantentzen dira

640.118€ banatuta 773 GLL-ren artean lehen seihilekoan

irekitzen da, ostalaritza-es-tablezimenduetara sartzea errazteko.Era berean, Udaltzaingoak maskara erabiltzen dela kontrolatzen jarraitzen du hondartza hiritarrenetara (Ereaga eta Areeta) sarbi-dea ematen duten paseale-kuetan, puntako orduetan hareatzetara joaten diren pertsonek eta pasealekuez

gozatzen dutenek bat egi-ten dutelako.Neurri horiek guztiak aste-ro aztertzen dira, eta aldatu egin daitezke jardunaldien garapenaren arabera. Bes-te behin ere, udalak nor-banakoaren eta taldearen erantzukizuna eskatzen du, birusaren transmisioa kontrolatzeko oinarrizko zutabe gisa.

Udalak hondartzen erabi-lera eta gozamena ahalik eta ondoen egitea zaintzen jarraitzen du, bertaratu-takoen osasun-segurta-suna ahalbidetzen duen edukiera ez gainditze eta pertsonen osasuna zain-tze aldera. Joan den aste-buruaz geroztik eta uda amaitu arte, Punta Begoña eta Igeretxeko biribilgu-neen arteko itzulerako erreia itxi egin da (ibilgai-luak Txomintxutik atera behar dira), oinezkoentza-ko lekua handitzeko neurri gisa. Gainera, ostiraletik igandera, Ereagako hon-dartzarako ibilgailuentza-ko sarbidea ixten jarraitzen da, Punta Begoñako biribil-gunetik, 11: 30etik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara, ibilgailu-pilaketak saihes-teko. Bertatik baimenduta dauden autoei pasatzen uzten zaie, eta eguerdian

Udalak 640.118€ banatu ditu 292 familia unitateek aurkez-tutako 773 Gizarte Larrialdi-tarako Laguntzaren artean, urteko lehen seihilekoan. La-guntza horiek Eusko Jaurlari-tzaren konturako prestazioak dira, baina Udal Gizarte Zer-bitzuek bideratu, gestionatu eta ordainketak gauzatzen dituzte. Aurten emandako laguntzen kopurua eta zen-batekoa areagotu egin da, Laguntza batzuk (alokairura-ko, etxebizitza mantentzeko eta energia gastuetarako) or-

dainketa bakar batean eman direlako urte osorako, eta ez bi epetan, aurreko urteotan egin den bezala,administra-zio-izapideak errazte aldera. 229 GLL etxebizitza manten-tze gastuetarako izan dira, beste 224 energia gastuetara-ko, 136 oinarrizko beharre-tarako eta 137 alokairu eta ostaturako. Gainontzekoak instalakuntzetarako eta kon-ponketetarako (28); elektro-tresnak erosteko (14) eta zor-petzeari aurre egiteko (5) izan dira.

LABURRAKObrak Ertzaintzaren eraikinean. Getxoko ertzain-etxeko langileak Erandioko Polizia Zentrora joan dira (Larrauri Mendo-txe Bidea, 18), eta bertan ezarri dituzte bulegoak Neguriko eraikina birmol-datzeko obrek dirauten bitartean. Aiboa kaleko 13. zenbakiko ohiko kokale-kuan bulego bat dago, egu-neko 24 orduetan zerbitzua ematen duena. Bulego horren funtsezko zeregina herritarrei arreta ematea eta salaketak jasotzea da. Telefono zenbakia 944 06 34 20 da eta posta elek-tronikoa [email protected]

*“Bizilagunak Men-dira”. Ekimenak Mar-tiartura eta Santa Koloma ermitara joateko txangoa antolatu du igandean, uz-tailak 19, 09:00etan, Fa-dura alboan dagoen auto-bus geltokitik. Bizilagunak proiektua Getxoko Uda-laren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu elkartearen ar-teko lanaren fruitua da, pertsonen arteko, eta eus-kal kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen ar-teko zubiak eraikitzeko. Jarduera doakoa izango da baina interesatuek izena eman behar dute https://bit.ly/31SVZ7Z

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komuni-

kazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizitzari lotutako albisteak eta infor-mazioak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkota-sunaren erantzule izango.

- Neska euskalduna lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, gaixoak, eta umeak zaintzeko. Es-karmentuarekin. Tel.: 650 74 01 10.

- Neska euskalduna prest dago adinekoak zaintzeko eta/edo arropa lisatzeko. Esperientzia-duna eta txostenekin. Arratsaldez. Tel.: 635 80 66 19.

- Asteburuetan Garbitzea, lisatzea, sukaldatzea… Bulegoetan eta taberne-tan ere. Astean zehar or-dutegiaz mintza daiteke. Tel.: 643 38 29 11.

UZTAILAK 16 OSTEGUNAOdol-ematea. Areetako Geltokia plazan. Goizez eta arratsaldez.

Kontzer tua . A ree tako “Andrés Isasi” Musika Esko-lan, 21:00etan, Malú Garay Quartet (jazza, bluesa eta bossa nova). Sarrera: 5€.

UZTAILAK 17 OSTIRALAKontzertua. Romo Kultur Etxean, 20:00etan, Basurita taldearen kontzertua. Sarre-ra: 5€.

UZTAILAK 18 LARUNBATAI n g u r u m e n A r e t o a . 10:00-14:00. Bolueko heze-gunetik Ginkana 2.0 autogi-datua (ekintza berria). 6 ur-tetik gorantz. Aldez aurretik izena eman behar da: [email protected] eta tel. 688 88 35 96.

UZTAILAK 19 IGANDEA Haur antzerkia. Muxi-kebarrin (Areeta aretoan), 18:00etan, “Txotxongilo Bertsolariak”, Toni La Sal taldearekin. 5 urtetik gora. Sarrera: 5€.I n g u r u m e n A r e t o a . 11:30-13:30. Aire zabalean txiki tailerra: itsas korapi-loak ikasi egiten + itsasoen egoerari buruzko Trivial.

6-14 urte. Aldez aurretik ize-na eman behar da: [email protected] eta tel. 688 88 35 96.

UZTAILAK 23 OSTEGUNAKontzertua. A reetako “Andrés Isasi” Musika Esko-lan, 21:00etan, Miguel Salva-dor Quartet (jazza). Sarrera: 5€.

UZTAILAK 24 OSTIRALA Kontzertua. Muxikebarrin (Ereaga aretoan), 20:00etan, Smile taldearen kontzertua. Sarrera: 5€.

UZTAILAK 25 LARUNBATAIngurumen Aretoa. 11:00-13:30. Inguruko tximeletak ezagutzeko ibilbide gidatua Zerynthia elkartearen esku-tik. 8 urtetik gorantz. Aldez aurretik izena eman behar da: [email protected] eta tel. 688 88 35 96.

UZTAILAK 26 IGANDEAAntzerkia. Romo Kultur Etxean, 12:00etan (gaztela-niaz) eta 18:00etan (euska-raz), ”Nahia y Neo. Una visita inesperada”/ “Nahia eta Neo: ezusteko bisita”, Rosa Marti-nezen eskutik. 3 urtetik gora. Sarrera: 5€. Ingurumen aretoa. 11:00-13:00. Aixerrotatik Azkorri-Gorrondatxeraino ibilbide gidatua. 8 urtetik gorantz. Aldez aurretik izena eman behar da: [email protected] eta tel. 688 88 35 96.

Page 3: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

Jon Uriarte izango da komisario berria

Getxophoto, ediziorik kalekoena, digitalena eta parte-hartze handienarekin

Programaren aurrerapenaBerrikuntzen artean, Interneten programazio berezia izango da, Aran Callejak eta Borja Crespok egindako playlist batekin, podcasts atal ba-tekin eta Instagrame-ko Aurpegi-Filtroen Lehen Lehiaketare-kin, besteak bes-te. Bestalde, parte har-tzeko jar-d u e r e n a r t e a n , Pantaila p a r t e -k a t u a e k i -me-

na jarri da abian. Horretan, konfinamenduan zehar eginda-ko deien pantaila-harrapaketak bidaltzeko gonbita egin zaie herritarrei eta horietariko 30 ikusgai jarriko dira Urgull ka-leko udal eraikineko fatxadan. Bestalde, Internet tour auto-bus-txangoa Mario Santamaria artistaren bisita gidatua izango da, gure e-mailen, mezuen, li-ke-en edo argazkien zirkulazioa gertatzen den lekuetatik. Egita-raua osatuko dute: bisita gida-tuak, egunekoak eta gauekoak; ibilbideak Borja Crespo, Yogu-rinha Borova eta Miren Amuri-za eta Jone Uria bertsolariekin; Hamaiketako Helena Goñi eta Javier Mendizabalekin; labo-rategiak; hausnarketarako to-paketak eta Herri-partaidetza ekintza, Algortako Dendak elkartearekin elkarlanean an-tolatua (parte hartzaileek bi-dalitako 45 argazki erakustoki komertzialetan erakusteko).

ErakusketakEreagako ardatzari, aurten, es-pazio berriak gehituko dira, hala nola, Postetxeko fatxada edo Urgull kaleko udal egoitza. Planteatuko gaien artean, la-rrialdi klimatikoa, arrazakeria, patriarkatua eta abar izango dira. Artisten artean, Charlotte Schmitzen sexu-langileen lanak ikusi ahal izango dira, Felipe Beltránek arrazakeriaren kon-tra ateratakoak, Hong Kongeko protestetan Thaddé Comarek

egindakoak, Michael Wolfek garraioari buruz landuta-koak edo Berlingo Mental-gassik hondakinei buruz egindako lanak. Horiekin

batera, 43 herrialdeta-ko 329 proiektu jaso

dituen hirugarren Open call Inter-

nazionala ira-bazi duten

lau la-nak ere eraku-t s i k o dira.

Getxophoto-Nazioarteko Irudi Jaialdiaren XIV. edizioa, iraila-ren 3tik 27ra egingo dena, orain arte egindakoen artean, kale-koena, digitalena eta parte-har-tzerik handiena duena izango da, pandemiak sortutako egoe-ran beharrezkoak diren segur-tasun-egoeretara egokitzeko. “Erronka handia izan da eta ildo horretan, erakusketen % 95 espa-zio publikoetan egingo da, gehie-nak Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean, bai eta Algortako erdigunean ere, online programa zabala garatuko da eta eragile eta erakunde gehiagok parte hartu ahal izango dute”, Jokin As-puru Zinemaldiko zuzendariak azaldu duenez. BegiHandi Kul-tur Elkarteak antolatuta, Jaial-diaren izenburua Kalera! da, Jon Uriarte komisario berriak (The Photographers ‘ Gallery-ko egungo komisario digitala) iradokita, espazio publikoa es-ploratzeko helburuarekin, hala fisikoa nola digitala, hau da, protestarako, ikusezin bihurtu-tako pertsonen harrerarako, to-paketarako, aintzatespenerako, esperimentaziorako, jolaserako eta ospakizunerako.

Aurten, Jaialdiak 40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak aurkeztuko ditu, eta jaialdi hi-bridoagoa izan nahi du, egun-go artistek darabiltzaten medio anitzak ikusaraziz, esate ba-terako, argazkigintza, bideoa, instalazioak, zinema, alegiazko errealitatea edota arte digitala. Aldi berean, jasangarritasun-plan bat ere du, eta horrekin Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia zigilua lortu du, jaialdi jasangarri gisa.

Jaialdiak udalaren eta beste erakunde batzuen laguntza du, eta helburuak dira gaurkota-suneko eta interes orokorreko gaiei buruzko elkarrizketa bat proposatzea, hiri-espazioak kultura-erabilerarako berresku-ratzea eta formatu, euskarri eta erakusketa-espazio ez-konben-tzionalen esplorazioaren aldeko apustua egitea. Amaia Agirre alkateak azpimarratu due-nez, “hainbat erakunde eta eragileen lankide-tza irudikatzen duen ekimena da Jaialdia. Irudiarekin saihestu ezin den hitzordua da, ekonomia susta-tzen duen kultur eki-taldia”.

GETXOPHOTO-WASTE WASTES. MENTALGASSI

GETXOPHOTO-TOKYO COMPRESSION. MICHAEL WOLF

Page 4: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

Txotxongilo bertsolariak izenburu-ko muntaia ikusi ahal izango da igandean, uztailak 19, 18:00eta-tik aurrera, Muxikebarriko Areeta aretoan, Toni de la Salen eskutik. 5 urtetik gorako umeei zuzenduta, antzezleak Antton Bastero eta Felipe Zelaieta dira. Feliperi Idahon bizi den John anaia etorri zaio eta bere ahol-kulari pertsonal bilakatuko da bertsolaritza kontuetan, Global Bertsolarizing Camp kanpamentu esklusiboan. Txotxongilo bertso-lariak tradizioaren eta herri-tra-dizioak transmititzeko ohitura berrien elkarbizitzari buruzko gogoeta dibertigarria da, egun-go gizartearen inguruko umore-ukituz josia. Sarreraren prezioa 5€-koa da.

Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak

30 ontzi Urrezko Balean

Basuritaren eta Malú Garay Quarteten kontzertuak

Getxon, larunbat honetan, uztai-lak 18, Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña (José Antonio Agirre Lehendakariaren XVI. Omenal-dia) jokatuko da. Arrauneko jar-dunaldi honetan, emakumezkoen Euskotren Liga eta gizonezkoen Eusko Label Liga jokatuko dira, TKEk antolatuta Getxo Arraun eta Getxo Kirolak-ekin batera. Lehiaketa bikoitza 17:40an hasi-ko da eta 19:30 aldera amaitzea aurreikusten da. Aurreko urtee-tan bezala, estropaden eremua Algortako Portu Zaharraren au-rrean kokatuko da.

Estropada hasiko da Euskotren Ligako emakumezkoen probare-kin, eta bertan lau traineruk har-tuko dute parte. Jarraian, berriz, Eusko Label Ligako gizonezkoen proba jokatuko da, hamabi trai-nerurekin. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten KAE 1 eta 2ko estropadak aurrerantzean antolatuko dira;

Gurutzadura eta J80 motako belaontzientzat den Euskal Kostaldea-Urrezko Balea es-tropada izango da berriro ere euskal belaontzien egutegiko txapelketa garrantzitsuenetako bat. Parte hartuko duten gurut-za-ontziek, uztailaren 18an eta 19an, larunbatean eta igandean (13:00etan aterata), beren den-borak eta behin betiko postuak ezarriko dituzte Abrako uretan.30 hautagai inguru lehiatuko dira Balea preziatua eskuratze-ko, Gurutzeta I, Gurutzeta II, J80 monotipo eta ziurtagiririk gabeko mailetako estropadan.

Ostiralean, hilak 17, Basurita-ren kontzertua izango da RKE-Romo Kultur Etxean, 20:00etan. Getxo Sound delakoaren hasie-rei lotutako zenbait musikarik osatzen dute Basurita, eta tal-de ospetsuetan ibilitakoak dira kideak, esaterako El Inquilino Comunista, Cujo, Arana eta Zo-diacs bandetan. Taldeak orain dela gutxi kaleratu eta zuze-nean aurkeztu du bere bigarren LPa, El Gran Feliz izenekoa (Everlasting Records, 2020). Lan horrek musika alternatiboa du ardatz nagusia, gaztelaniazko rock pertsonala eta sailkaezina, aurreiritzirik ez duten arima in-konformistei zuzenduta.

Egun bat aurretik, ostegunean, hilaren 16an, Malú Garay, jazz aditua den eta musika ibilbide luzea duen kantari bilbotarra Areetako Andrés Isasi Musi-ka Eskolako agertokira igoko da. 21:00etan hasiko den kon-tzertuan jazz, blues eta bossa entzun ahal izango da, baita swing-a ere. Malú Garayrekin batera, taldeko kideak dira Mar-

zehazki, abuztuaren 9an, 22an eta 23an izango dira. Beraz, hiru egun horietan ikusi ahal izango da Getxo Arraun lehian, KAE 1 Ligan. Txapelketa horretan, es-tropaden eremua Arriluzeko itsas-argiaren aurrean kokatuko da.

Covid-19aren osasun-krisia dela eta, proben antolakuntza ‘zero publikoko ekitaldi’ bezala bi-deratu da. Modu horretan, TKEk nahiz Getxo Kirolak-ek txapel-ketak telebista bidez jarraitzea

Ibilbideak haizealde eta hai-zebekoak izango dira eta, bal-dintzen arabera, batzordeak kostako bat egitea baloratuko du. Ezarritako klase bakoi-tzeko irabazle bat egongo da, baita garaikur berezi bat ere emakumezko tripulazioarekin osatutako itsasontzientzat eta adin nagusiko eta txikiagoko tripulatzaileentzat. Ez da eki-taldi sozialak egingo eta behar besteko aurrerapenaz jakina-raziko da noiz banatuko diren garaikurrak. Klase bakoitze-ko lehenengo bientzako sariak izango dira.

cos Alcines (piano), Raul Sainz de Rozas (gitarra), Javier Ma-yor (kontrabaxua) eta Juan Luis Castaño (bateria).

Bi kasuetan sarreraren prezioa 5€-koa izango da.

gomendatzen dute; eta bertan ikustea erabakitzen dutenei go-gorarazten diete beharrezkoa dela babesteko neurri pertsonal guztiak hartzea kutsatzeko arris-kua gutxiagotzeko, hala nola maskara erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko distantziara egotea. Era berean, garraio pu-blikoa erabiltzea edo oinez hur-biltzea gomendatzen da; alegia, ibilgailu pribatuak ez erabiltzea egun horietan berez jende asko biltzen den zonan.

“Txotxongilo bertsolariak”

COVID-19aren krisiak eragindako salbuespen-egoera dela eta, TKEk lehiaketa bikoitza egitea proposatu du “zero publikoko ekitaldi” gisa

BASURITA

MALú GARAY QUARTET

Folk Jaialdiari eutsiko zaiotuarekin. Jaialdia irailaren 25etik 27ra egingo da eta ho-rren berri aurrerantzean za-balduko da.

Kultur Etxeak azkenean erabaki du Folk jaialdia-ri eustea, hori bai, egungo egoerara egokitutako forma-

Page 5: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

8. Zaharberritzeak Villamonteko Kultur Aretoan: 155.200€

Nola parte hartu1. Areetako, Algortako eta Udale-

txeko Herritarren Arretarako Bulegoetan zein Fadurako ki-roldegian, Villamonteko Kul-tur Aretoan eta Romo Kultur Etxea-RKEn dauden hautes-tontzietan eskuragarri izango diren inprimakiak betez eta entregatuz.

2. Webguneko inprimakiaren bi-dez: www.getxo.eus/participa

3. Eskaneatutako inprimakia [email protected] helbide elektronikora bidaliz.

4. Inprimakia Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokien ingu-ruan horretarako jarri diren postontzietan utziz.

Informazio gehiago: https://bit.ly/321ExhJ

Zortzi proposamen lehenesteko 2021eko Partaidetzako Aurrekontuetan

Musika-ekintzailetzako 21 proiektu

Uztailaren 26ra egingo da 2021eko Parte-hartze izaerako Aurrekon-tuen bigarren fasea. Bertan, aurten-go urtarrilean egindako lehenengo fasean aurkeztu ziren 1.093 ekarpe-netatik hautatutako zortzi proiek-tuak lehenetsi beharko dituzte hiri-tarrek. Udaleko teknikariek aztertu ondoren, zortzi proposamenetan zehaztu dira ekarpenak. Proposa-men horiek, interes orokorrekoak izateaz gain, herriko hainbat eremu eta auzo hartzen dituzte. Aurrekoe-tan bezala, Udalak gehienez milioi bat euroko partida erreserbatu du partaidetzako aurrekontu hauei lo-tutako proiektuak gauzatzeko.16 urtetik gorako eta Getxon errol-daturik dauden pertsonak eta Uda-laren erregistroan inskribatutako entitateen ordezkariek hautatuta-ko proiektu GUZTIAK baloratu eta puntuatu beharko dituzte (zor-tziak, haien ustez daukaten garran-tziaren arabera):

Paideia Galiza Fundazioak eta EOIk (Escuela de Organización Industrial), musika-ekintzailetzarako DEMODAY programa berri bat antolatu zuten aurreko astean, Bilbon. 21 proiektu aurkeztu ziren, beren enpresa-planak Coworking espazioan garatu dituztenak. Proiektu horiek aipatutako bi erakundeek antolatzen dituzte, Europako Gizarte Funtsaren baterako fi-nantzaketarekin eta Bilboko eta Getxoko udalen lankidetzarekin. 21 proiektuetan askotariko proposamenak aurkeztu dira (rock-talde al-ternatiboak, indie, funk, rock, musika klasikoa…). Honakoak dira proiek-tuak: Basabi, Blanco y en Botella, Bringas, Dekot, Doctor Lawson, El Guapo Calavera, Galgo, Geométrica, Hoo, Jean Paolo y la Siempre Viva, Lagarto Errante, Lorelei Green, Los Brazos, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Noa Cliff, Pablo Ríos, Planeta Plutón, Sabes Muy Bien, Txo Braceras, Who Killed Laika eta 4 Villains. Proiektu horietariko seitan getxotarren batek hartzen du parte.

1. Adinekoen nahigabeko ba-kardadearen kontrato balia-bideen katalogoa: 22.000 €

2. Txakurrentzako aisiarako eremuak: 12.000 €

3. Igogailua Areetako Andrés I s a s i M u s i k a E s k o l a n : 150.000 €

4. Bidegorri sarea zabaltzea: 300.000 €

5. Santa Anako ‘haur’ parkea be-

rritzea: 48.000 €6. Tokiko merkataritzan kontsu-

moa sentsibilizatzeko, lagun-tzeko eta sustatzeko kanpaina: 60.000 €

7. Bizikleta publiko elektrikoa-ren alokairua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMP (Norberaren Mugikortasune-rako Ibilgailua) pribatuak kar-gatzeko guneekin: 400.000 €

Uztailaren 16tik 26ra egingo da 2. fasea

Page 6: Zabalik Fadurako gimnasioa, tenis eta padeleko pista estaliak eta … · 1 day ago · #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.600 zk Uztailak 16 >> Uztailak 29 2020 Zabalik Fadurako gimnasioa,

Udal talde politikoen iritzia ESKERRIK ASKO GETXO!

Eskerrik asko Euskadiren kudeaketa hobea lortzeko EAJ-PNVren proiek-tuan eta pertsonengan berriz ere kon-fiantza izateagatik, batez ere gaur egungo une zail eta estuetan.Eskerrik asko joan den igandean Eus-ko Legebiltzarrerako hauteskundee-tan parte hartu duten Getxoko he-rritarrei, edozein dela ere egokitzat jo duten aukera. Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Euz-ko Alderdi Jeltzalearen boto-papera hautestontzietan sartzea erabaki du-tenei.Eskerrik asko Getxo emakume eta gi-zon talde hori aukeratzeagatik. Iñigo Urkullu izango da ordezkari nagu-sia, eta Euskadiko lehendakari izate-ko gure hautagaia izango da. Zorrotz eta erantzukizunez lan egingo dute gure herria biziberritzeko.COVID19ren pandemiak eragina izan du arlo sanitarioan, sozialean eta ekonomikoan, eta krisi larri horreta-tik ateratzeko, EAJ-PNVk legebiltzar berria eta gobernu egonkor eta in-dartsua izanik lan egingo du, euskal gizarteari aurkeztu dizkiogun neu-rriak aplikatuz. Euskadirekiko kon-

promisoa, euskal herritar bakoitza-rekiko konpromisoa. Lehendakariak eta EAJ-PNV osatzen dugun guztiok funtsezko baliotzat dugun kudea-keta-erantzukizunean oinarritutako proposamen zorrotz, ilusionagarri eta itxaropentsua aurkeztu dugu, 428 orrialdeetan islatuta geratu dena. Lana, zorroztasuna, erantzukizuna, dedikazioa… gure gobernu-ekintza-ren oinarriak dira eta izango dira Euskadiko maila nazionalean, Foru Aldundian eta Getxoko Udalean. Eta eskerrak eman nahi dizkizuegu oraingoan ere lana eta kudeaketa bermatu dituzuelako, askotan dis-kretua eta isila, baina eraginkorra eta nabarmena; mila-mila esker benetan. Kudeaketa hori Getxon, Bizkaian eta Euskadin egiten da, beti erakundeen artean koordinatuta, eta Euskadiren eta hemen bizi, lan egin eta gozatzen dugunon aldeko proiektuak, zerbi-tzuak, programak eta jarduerak sus-tatzen ditu.

Eskerrik asko Getxo, orain ere Eus-kadi zutik jartzeko hartutako kon-promisoa beteko dugulako.

Eskerrik asko hauteskunde autono-mikoetan babesa eman diguzuenoi. Getxon, politika publiko sozialagoak, jasangarriagoak, feministagoak eta errespetuzkoagoak lortzeko lanean jarraitzen dugu. Horregatik, Azko-rri Bizirik plataformari gure babesa eman nahi diogu, Azkorrin oraindik dagoen berdegunea defendatzen baitu, Udal Gobernuaren hormigoi-zko politiken aurrean. Gure ustez,

eremu honetan eraiki nahi den biri-bilgune berria ez da beharrezkoa. Eta Bizkaibuseko gidariek ibilbidearen amaieran maniobrak egiteko zailta-sunak adierazi dituzten arren, irtenbi-dea ez da biribilgune bat egitea, in-guru horretatik autoak kentzea baizik. Babestu dezagun landa-eremu hau eta egin dezagun mugikortasun publiko eta alternatiboaren alde. Kontaktua: [email protected]

Euskal gizarteak bere botoa eman du, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Getxoko herritar guztiei parte har-tzeagatik eta jasotako babesagatik. Bizi behar ditugun zirkunstantziak zailak eta korapilatsuak dira eta, zalantzarik gabe, abstentzioaren gorakadan eragina izan dute. Hala eta guztiz, 2016ko emaitzekin alde-ratuta, PSE-EEk hobera egin du, bai Euskadin, bai gure udalerrian; izan ere, % 25 baino gehiago egin du gora boto-ehunekoak. Pandemiak sortutako krisiaren os-tean, gizartea eta ekonomia berre-raikitzen jarraituko dugu. PSE-EE-

ren proiektua indartu egin da, eta, beraz, sozialistok lanean jarraituko dugu desberdinen arteko akordioak lortzeko, betiere guztion ongia ber-matzeko beharrezkoak diren poli-tika aurrerakoiak sustatuz.Euskadiren berregituraketa abian da, eta batzen jarraitu ko dugu, osasuna babestea lehenesten du-ten politikak markatzeko. Politika horietan, inbertsioa, adinekoen zaintza, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera, trantsizio eko-logikoa, berdintasuna, hezkuntza eta gazteentzako aukeren sorrera areagotuko dira.

Zorionak eta eskerrik asko, Getxo! Igandeko hauteskundeetan emaitza historikoa lortu genuen gure herrian: bigarren indarra gara eta 6000 boto baino gehiago lortu genituen. Gero eta gehiago gara Getxo feminista, ez-kertiarra eta euskalduna eraikitzeko prest gaudenak. Aurrera goaz!Igandeko hauteskundeak garrantzi-tsuak izan dira, eta, noski, garrantzi-tsua ere bada gaurtik aurrera kalean antolatzen jarraitzea: 1080 euroko pentsio duinen alde, aldaketa kli-matikoaren kontrako neurri eragin-korrak bultzatzen, gazteek pairatzen duten prekarietateari aurre egiten, proiektu faraonikoen aurka, politika feminista integralak aldarrikatzen, bizitzak eta zaintzak erdigunean jar-tzen, dispertsioari aurre egiten...

Osasun arloan, hezkuntzan eta kul-turan ezarri nahi izango dizkiguten murrizketen kontra ere borrokatu beharko dugu. Izan ere, garai zailak datoz: osasun-krisiak krisi ekonomi-ko sakona ekarriko du, eta betikoek elite ekonomikoen interesei men egingo diete, herritarren oinarrizko zerbitzu eta eskubideen kontura. Hurrengo hilabeteetan, beraz, beha-rrezkoa izango da, erakundeetatik eta baita kaletik ere, lanean jarrai-tzea. Parte-hartze politikoa ezin dugu mugatu lau urterik behin bo-toa ematera. Kalean antolatzeak ere bere fruituak ematen ditu, azken asteetan Azkorriko auzokideek era-kutsi duten bezala (bertako aparka-lekuaren obra behin-behinean geldi-tuz). Aurrera beti!

6000 ALDIZ, ESKERRIK ASKO, GETXO!“EZEZKO HUTSAREN ALDE”

UDAL LANAK AURRERA JARRAITZEN DU: HORMIGOIAREN AURKA

PRESENTZIA HANDIAGOA, AURRERAPEN HANDIAGOA EUSKADIRENTZAT

Ez dio axola proposamenak. Ez dio axola zein onuragarria den. Auzo-koen kexa ugariek ez dute axola. Go-bernu taldearen politika beti izaten da “ezezko hutsaren aldekoa”. Horrela, azken osoko bilkuran, Getxoko PPk osasun alertak iraun zuen bitartean itxita egon ziren lokalei zabor eta es-tolderia tasak murriztea proposatu zuen, baina EAJren erantzuna ezez-

koa izan zen. TAO Ereagan eta Az-korrin jartzea eskatu genuen, getxo-tarrentzat doan, eta EAJk ezetz esan zuen, ezetz. Bidegorrien erabilera arautuko duen araudia idazteko eta bide-hezkuntzako ikastaroei berreki-teko eskatu genuen; berriz ere “EZ”. Eta, jakina, berriro eskatzen dugu pe-dala edukiontzietan, erantzuna: ez, ezezko hutsagatik. #esnatugetxo