10
ZATIGARRITASUNA MULTIPLOAK 1.- Idatzi hiru gai gehiago ondorengo segida bakoitzean: a) 2 – 4 – 6 – 8 - ...... b) 3 – 6 – 9 – 12 - ...... c) 7 – 14 – 21 – 28 - ...... d) 12 – 24 – 36 – 48 - ...... 2.- Idatzi 4ren bost multiplo. 3.- Idatzi 10en lehenengo bost multiploak. 4.- Bilatu 300en eta 350en artean dagoen 26ren multiplo bat. 5.- Bilatu 151en eta 200 artean dauden 15en múltiplo guztiak. 6.- Ondorengo zenbaki hauek izanik: 231, 426, 520, 1080, 2745 eta 4500: a) Zeintzuk dira 2ren multiploak? b) Zeintzuk 3ren multiploak? c) Zeintzuk 5en multiploak? d) Zeintzuk 10en multiploak? 7.- Aurreko zenbakietatik, ba al da 9az zati daitekeen zenbakirik? 8.- Nola jakin dezakegu zenbaki bat 6ren multiploa den? 9.- Osatu ondorengo taula hau: Zenbakia 2az zati daiteke 3az zati daiteke 5az zati daiteke 680 X X 1920 3255 456 856

Zatigarritasuna

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zatigarritasuna

ZATIGARRITASUNA

MULTIPLOAK

1.- Idatzi hiru gai gehiago ondorengo segida bakoitzean:a) 2 – 4 – 6 – 8 - ......b) 3 – 6 – 9 – 12 - ......c) 7 – 14 – 21 – 28 - ......d) 12 – 24 – 36 – 48 - ......

2.- Idatzi 4ren bost multiplo.

3.- Idatzi 10en lehenengo bost multiploak.

4.- Bilatu 300en eta 350en artean dagoen 26ren multiplo bat.

5.- Bilatu 151en eta 200 artean dauden 15en múltiplo guztiak.

6.- Ondorengo zenbaki hauek izanik: 231, 426, 520, 1080, 2745 eta 4500:a) Zeintzuk dira 2ren multiploak?b) Zeintzuk 3ren multiploak?c) Zeintzuk 5en multiploak?d) Zeintzuk 10en multiploak?

7.- Aurreko zenbakietatik, ba al da 9az zati daitekeen zenbakirik?

8.- Nola jakin dezakegu zenbaki bat 6ren multiploa den?

9.- Osatu ondorengo taula hau:

Zenbakia 2az zati daiteke 3az zati daiteke 5az zati daiteke680 X X19203255456856

Page 2: Zatigarritasuna

ZATITZAILEAK

1.- Idatzi ondorengo zenbakien zatitzaile guztiak:a) 12b) 30c) 36

2.- Bilatu biderkadura 60 duten zenbaki arrunten bikote guztiak.

3.- Bilatu bi zifrako zenbaki bat, zatitzaile bakarrak zenbakia bera eta unitatea izango dituena.

4.- Bilatu 24 ikasleko gela lagun kopuru bereko taldeetan banatzeko modua, inor ere soberan egon gabe.

MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK

1.- Erantzun BAI edo EZ erantzuna behar dituzun eragiketa eginez arrazoituz:

a) 55en multiploa da 330?b) 5en multiploa da 20?c) 3ren multiploa da 11?d) 24ren zatitzailea da 6?e) 50en multiploa da 15?

2.- Aztertu 1170 den ala ez den 39ren multiploa.

3.- Azaldu 45 zergaitik den 7650en zatitzailea.

4.- Ondorengo zenbakietatik, zein dira 6ren multiploak?a) 18 b) 46 c) 666

Page 3: Zatigarritasuna

5.- Ondorengo zenbakietatik, zein dira 1800en zatitzaileak?a) 12 b) 35 c) 72

ZENBAKI LEHENAK ETA KONPOSATUAK

1.- Idatzi 30 baino txikiagoak diren zenbaki leen guztiak.

2.- Idatzi 30 eta 60 bitarteko zenbaki leen guztiak.

3.- Deskonposatu 60 zenbaki:a) Bi biderkagaietanb) Hiru biderkagaietanc) Ahal diren biderkagai guztietan

4.- 127 zenbakia lehena ala konposatua da? Arrazoitu erantzuna.

5.- 111 zenbakia lehena ala konposatua da? Arrazoitu erantzuna.

6.- Beheko zenbakien artean, bost lehenak dira, eta bost, konposatuak. Ezabatu zenbaki lehenak eta sartu zirkulu barruan konposaatuak:

60 61 67 77 79 81 83 87 89 91Idatzi konposatuetako bakoitza bi biderkagairen biderkadura moduan.

7.- Deskonposa itzazu ondorengo zenbakiak biderkagai lehenetan:a) 48 b) 72

c) 90 d) 126

e) 396 f) 675

g) 910 h) 2520

Page 4: Zatigarritasuna

MULTIPLO KOMUN TXIKIENA (mkt)

1.- Aztertu 4 eta 6ren multiploen segidak, eta idatzi bi zenbakiek komunak dituzten multiploen segida.

4ren multiploak: 4 – 8 – 12 – 16 – 20 – 24 – 30 – 36 - ......6ren multiploak: 6 – 12 – 18 – 24 – 30 – 36 – 42 – 48 – 54 - ......4 eta 6ren multiplo komunak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......

2.- Osatu multiploen segida hauek:10en multiploak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......15en multiploak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......10 eta 15en multiplo komunak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......

3.- Idatzi 6 eta 9ren multiplo komunen segida:6 eta 9ren multiplo komunak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......

4.- Idatzi 20 eta 30en lehenengo multiplo komunak.

5.- Idatzi ondorengoen multiplo komunetako txikiena:a) 2 eta 3b) 6 eta 8c) 6, 8 eta 12

6.- Kalkulatu:a) 6 eta 5en multiplo komunetako txikiena.

b) mkt (6, 15) =

c) mkt (30, 45) =

d) mkt (4, 5, 6) =

7.- Ondorengoa kontutan izanda:12 = 2² · 3 18 = 2 · 3² 30 = 2 · 3 · 5Kalkutu:a) mkt (12, 18) =b) mkt (12, 30) =c) mkt (18, 30) =d) mkt (12, 18, 30) =

Page 5: Zatigarritasuna

8.- Kalkulatu:a) mkt (18, 24) = b) mkt (36, 40) =

c) mkt (60, 90) = d) mkt (80, 100) =

e) mkt (10, 21, 35) = f) mkt (12, 25, 40) =

ZATITZAILE KOMUN HANDIENA (ZKH)

1.- Aztertu 20 eta 30 zenbakien zatitzaileak, eta idatzi bi zenbakiek komunak dituzten zatitzaileen bilduma:

20ren zatitzaileak: 1 – 2 – 4 – 5 – 10 – 2030en zatitzaileak: 1 – 2 – 3 – 5 – 6 – 10 – 15 – 3020 eta 30en zatitzaile komunak: ...... - ...... - ...... - ......

2.- Aurkitu 12 eta 18ren zatitzaile común guztiak, behean adierazten den prozesuari jarraituz:

12ren zatitzaileak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... 18ren zatitzaileak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... 12 eta 18ren zatitzaile komunak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ......

3.- Aurkitu 8ren eta 16ren zatitzaile komunak.

4.- Aurkitu 8ren eta 9ren zatitzaile komunak.

5.- Kalkulatu 16ren eta 24ren zatitzaile komunetako handiena.

6.- Jarraitu behean adierazten den prozesuari, 12 eta 16ren zatitzaile komunetako handiena kalkulatzeko:

12ren zatitzaileak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... 16ren zatitzaileak: ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... - ...... ZKH (12, 16) =

Page 6: Zatigarritasuna

7.- Kalkulatu:a) ZKH (4, 6) =

b) ZKH (12, 20) =

c) ZKH ( 45, 60) =

d) ZKH ( 32, 40, 48) =

8.- Ondorengoa kontutan hartuta:20 = 2² · 5 36 = 2² · 3² 60 = 2² · 3 · 5

Kalkulatu:a) ZKH (20, 36) = b) ZKH (36, 60) =

c) ZKH (20, 60) = d) ZKH (20, 36, 60) =

9.- Kalkulatu:a) ZKH (18, 24) = b) ZKH (36, 40) =

c) ZKH (60, 90) = d) ZKH (80, 100) =

e) ZKH (21, 28, 35) = f) ZKH (120, 180, 210) =

Page 7: Zatigarritasuna

BURUKETAK

1.- 16 dm, 12 dm eta 8 dm dituzten hagatxo batzuk ditugu. Ditugunak zatituz hagatxo berdinak egin nahi ditugu. Zein da hagatxo berri horiek gehienez izan dezaketen luzera?

2.- Iragarki argitsu batean, 3 koloretako bonbilak daude: gorriak, berdeak eta horiak. Gorriak 15 segundotik behin pizten dira, berdeak 10 segundotik behin eta horiak 6 segundotik behin. Lehen aldiz pizten direnean guztiek batera argi egiten badute, zenbat denbora barru piztuko dira berriro guztiak aldi berean?

3.- Inor soberan gelditu gabe gizon-emakumeen talde bat 4ko taldeetan, 6koetan eta 8koetan banatzeko zenbat gizon-emakume behar dira gutxienez?

4.- 24 pinu eta 36 urki ditugu. Zuhaitz horiek modu uniformean landatu ahal izateko, kopuru bereko ilaratan kokatu nahi ditugu. Zein kopurutakoak izan daitezke ilara horiek?

5.- Metroko A lineako trena 6 minutuan behin irteten da, B lineakoa 8 minutuan behin eta C lineakoa 10 minutuan behin. Zerbitzua goizeko 7etan hasten bada eta ordu horretan guztiak batera irteten badira, goizeko 7etatik 10etara bitartean noiz irtengo dira berriro hirurak batera?

Page 8: Zatigarritasuna

6.- Zenbat pertsona bana daitezke 8 pertsonako 10eko eta 12ko taldeetan inor soberan gelditu gabe? Badakigu zenbaki hori 100 baino handiagoa eta 200 baino txikiagoa dela.

7.- Gorkak 12 litroko txanbileko ura banatu nahi du litro kopuru bera izango duten ontzietan.

a) Zein eduki izango dute ontziek?b) Zenbat ontzi beharko ditu kasu bakoitzean?

8.- Andonik giltzatakoen bilduma egiten du eta lagunei esan die: “Giltzatakoak 11ko multzotan taldekatuz gero, 5 sobera geratzen zaizkit, eta 23ko multzotan eginez, aldiz, 3. Zenbat giltzatako ditut 50 baino gutxiago badira?”

9.- Artzainak artaldeko ardiak 5naka eta 6naka taldekatzen zituen eta beti ardi bat sobera gelditzen zitzaion; baina7naka taldekatuz gero, talde guztiak ardi kopuru berarekin geratzen ziren. Zenbat ardi zituen guztira artaldeak 100 baino gutxiago baziren?

10.- Liburuak 200 eta 300 orrialde bitarte ditu. 5naka zenbatuz gero 4 sobera geratzen dira, eta 7naka zenbatuta 6 geratzen dira sobera. Zenbat orrialde izan ditzake liburuak?2naka zenbatzerakoan 1 sobera badago, jakin al daiteke zein den liburuaren orrialde kopurua? Eta gainera, 3naka zenbatzean 2 orrialde badira sobera?Esan zeintzuk diren kasu bakoitzeko aukerak.Kalkulatu aipatutako baldintza guztiak dituen liburuaren orrialde kopurua.

Page 9: Zatigarritasuna

11.- Mirenek 35 gozoki baino gutxiago ditu; 2, 3 eta 5 gozokiko poltsetan gorde nahi ditu, gozokirik sobera izan gabe. Zenbat gozoki ditu?“ko poltsetan gordetzen baditu, zenbat poltsa behar ditu? Eta 3kotan gordeta? Eta 5kotan?

12.- Gela angeluzuzena (luzera 520 cm-koa eta zabalera 240 cm-koa) lauzatu nahi da, ahalik eta lauza karratu handienak erabiliz eta lauzarik moztu gabe. Zeintzuk izango dira lauza bakoitzaren neurriak?

13.- Bi soka biribilkik 144 m-ko eta 120 m-ko luzera dute, hurrenez hurren. Zein da bi biribilkiekin batera egin daitezkeen zatio berdinen kopururik handiena?

14.-Kanpandorrean kanpai batek 30 minuturo jotzen du eta beste batek 45 minuturo. Eguerdiko 12tan jotzen hasten badira, zenbat aldiz joko dute gaueko 12ak arte?

15.- Geltoki beretik bi autobus irteten dira norabide ezberdinetan. Lehenak 8 egun behar ditu itzultzeko eta bigarrenak 10. Autobusek bidaia atsedenik gabe egiten dute. Zenbat egun igaroko dira autobusak berriro geltokian batera izateko?

16.- Bi dorre eraiki dira, bata ertza 30 cm-koa duten kuboak pilatuz, eta bestea, ertza 40 cm-koa duten kuboak pilatuz.Dorre biek altuera bera dute eta bi metrotik gorakoak dira, baina hiru metrora heldu gabe. Zenbat kubo erabili dira dorre bakoitzean?

Page 10: Zatigarritasuna

17.- Peiok bere puxtarrietako batzuk Amaiaren “pin” batzuekin trukatu nahi ditu. Puxtarri batek 0,18 € balio badu, eta “pin” batek, 0,20 €; zenbat puxtarri emango ditu Peiok eta zenbat “pin” Amaiak?

18.- Kaiola bedinetan, 30 txakur eta 24 katu eraman nahi ditugu; kaiola guztietan, animali kopuru berak egon behar du (txakurrak eta katuak bereizita eramango ditugu beti), eta kopuru horrek ahalik eta handiena izan behar du. Zenbat animalia joango da kaiola bakoitzean?

19.- Eskulangileen erakusketa antolatuko dute zabalean 28 m eta luzeran 40 m dituen nabe angeluzuzenean.Lehenengo eta behin, zorua moketa zati karratuekin estaltzea erabaki dute. Zati guztiak berdinak dira, eta ahalik eta handienak, ahal dela moketa zatirik alferrik ez galtzeko.Zein izango dira piezaren neurriak?

20.- Bi motor aldi berean irten dira lasterketa jakin bateko zirkuituan.A lehiakideak 3 minutu eta 10 segundo behar izan ditu bira osoa egiteko. B lehiakideak 38 segundo gehiago behar izan ditu.Zenbat denbora barru egingo dute bat bi motorrek berriro mugan?