1
Eman diren gertakarien inguruan komunikabide ezberdinetan ematen ari den trataera informatiboa salatu nahi dugu. Oso kezkagarria da halako egoeren aurrean ematen den informazio jario etengabeak suposatzen duen injerentzia, erasotutako emakumeak babestetik haratago jarrera morboso eta urgentzia propioek gidatzen baitute. Gure kezkarik sendoena erakutsi nahi dugu ematen ari den informazio bonbardaketaren aurrean, sortzen duen bakarra nahasmena, intoxikazioa eta azken batean eman diren gertakariak zalantzan jartzea delako. Era berean, kezkagarria da filtrazio eta kontraesan informatiboen baitan erasotutako emakumeak babes gabe geratzen direlako. Kezkagarria da eragile sozial eta batez ere eragile feministen lana zalantzan jartzen delako. Azken batean hauek dira kaleko errelaitatetik gertuen daudenak eta era berean, emakumeok pairatzen ditugun erasoak zuzenki jasotzen dituztenak. Era berean, patriarkatua indartzen eta betikotzen duen egitura intituzional eta poliziala zilegiztatzea lortzen dute. Zentzu honetan Iruñako Udaletxea salatu nahi dugu gertaeren inguruan izan duen jarrerarengatik, Bozeramaileen Batzordea deitu ez izanagtik eta 48 ordu ondoren ezer esan ez izanagatik. Ez ote du Udaletxeak ezer esateko honen gutziaren inguruan? Horregatik exigitzen dugu indarkeri matxistari ematen zaion trataera informatiboa zehatza izan dadila, kontrastaua eta soilik iturri polizialetan oinarritzen ez dena. Erasotutako emakumeak kaltetzen dituzten injerentzia mediatikoetatik salbu eta errespetuzkoa eragile sozial eta feministekin. Atzo esan genuen moduan, ez dugu inolako jarrera matxistarik onartuko: Ezta bate ere. Ez fisikoak, ezta ahozkoak ere. Guztion ardura da beste jendarte eredu baten alde egitea, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeok jasaten ditugun erasoei erantzun bat ematea. Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Erasotzaileak diren pertsonak ez ezik, erasokor diren jokamoldeak ere salatzera eta borrokatzera bultzatu behar gaitu, salbuespen eta aitzakiarik gabe. Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik. Egun hauetan eman den erantzuna azpimarratu nahi dugu. Atzo Txantreako kaleak bete zituzten milaka pertsonen irudia horren lekuko. Ziurtasun osoa dugu sistema patriarkalak ezartzen dituen botere harremanak gainditze aldera bidea elkarrekin lan eginez eta indarra eta konpromisoa kale zein plazetan bilduz egingo dugula. Gaur hemen eta orain egiten ari garen bezala. 24 urteko neskaren erasoaren inguruan honako hau argitu nahi dugu: Eraso sexual bat egon dela egiaztatzen duen informe medikua dago. Polizia nazionalaren aurrean salaketa poliziala dago. Horri jarraituz poliziak bortxaketa baten inguruko ikerketa irekia du. Adin txikikoaren kasuaren inguruan honako hau argitu nahi dugu : Salaketa polizialik ez dago jarrita. Gu erasoa salatzera atera ginen informazioa erasotua izan zen hurbileko pertsonengandik jaso genuelako eta salaketa publikoa egiteko baimena genuelako. Txantreako Feministak Txantreako Jai Batzordea Gora Iruñea!

#ZEROeraso Txantrea. Gaurko komunikatua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gaur Txantrean egindako kontzentrazioaren irakurketa.

Citation preview

Page 1: #ZEROeraso Txantrea. Gaurko komunikatua

Eman diren gertakarien inguruan komunikabide ezberdinetan ematen ari den

trataera informatiboa salatu nahi dugu. Oso kezkagarria da halako egoeren aurrean

ematen den informazio jario etengabeak suposatzen duen injerentzia, erasotutako

emakumeak babestetik haratago jarrera morboso eta urgentzia propioek gidatzen

baitute.

Gure kezkarik sendoena erakutsi nahi dugu ematen ari den informazio

bonbardaketaren aurrean, sortzen duen bakarra nahasmena, intoxikazioa eta azken

batean eman diren gertakariak zalantzan jartzea delako.

Era berean, kezkagarria da filtrazio eta kontraesan informatiboen baitan

erasotutako emakumeak babes gabe geratzen direlako.

Kezkagarria da eragile sozial eta batez ere eragile feministen lana zalantzan jartzen

delako. Azken batean hauek dira kaleko errelaitatetik gertuen daudenak eta era

berean, emakumeok pairatzen ditugun erasoak zuzenki jasotzen dituztenak.

Era berean, patriarkatua indartzen eta betikotzen duen egitura intituzional eta

poliziala zilegiztatzea lortzen dute. Zentzu honetan Iruñako Udaletxea salatu nahi

dugu gertaeren inguruan izan duen jarrerarengatik, Bozeramaileen Batzordea deitu

ez izanagtik eta 48 ordu ondoren ezer esan ez izanagatik. Ez ote du Udaletxeak

ezer esateko honen gutziaren inguruan?

Horregatik exigitzen dugu indarkeri matxistari ematen zaion trataera informatiboa

zehatza izan dadila, kontrastaua eta soilik iturri polizialetan oinarritzen ez dena.

Erasotutako emakumeak kaltetzen dituzten injerentzia mediatikoetatik salbu eta

errespetuzkoa eragile sozial eta feministekin.

Atzo esan genuen moduan, ez dugu inolako jarrera matxistarik onartuko: Ezta bate

ere. Ez fisikoak, ezta ahozkoak ere. Guztion ardura da beste jendarte eredu baten

alde egitea, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeok jasaten ditugun erasoei

erantzun bat ematea. Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Erasotzaileak

diren pertsonak ez ezik, erasokor diren jokamoldeak ere salatzera eta borrokatzera

bultzatu behar gaitu, salbuespen eta aitzakiarik gabe. Argi utzi behar diegu inork ez

duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik.

Egun hauetan eman den erantzuna azpimarratu nahi dugu. Atzo Txantreako kaleak

bete zituzten milaka pertsonen irudia horren lekuko. Ziurtasun osoa dugu sistema

patriarkalak ezartzen dituen botere harremanak gainditze aldera bidea elkarrekin

lan eginez eta indarra eta konpromisoa kale zein plazetan bilduz egingo dugula.

Gaur hemen eta orain egiten ari garen bezala.

24 urteko neskaren erasoaren inguruan honako hau argitu nahi dugu:

Eraso sexual bat egon dela egiaztatzen duen informe medikua dago.

Polizia nazionalaren aurrean salaketa poliziala dago.

Horri jarraituz poliziak bortxaketa baten inguruko ikerketa irekia du.

Adin txikikoaren kasuaren inguruan honako hau argitu nahi dugu :

Salaketa polizialik ez dago jarrita.

Gu erasoa salatzera atera ginen informazioa erasotua izan zen hurbileko

pertsonengandik jaso genuelako eta salaketa publikoa egiteko baimena

genuelako.

Txantreako Feministak

Txantreako Jai Batzordea

Gora Iruñea!