A R R I G O R R I A G A , E T X E B A R R I , G A L D A K A O , U G A O - M I R A B A L L E S , U R D U Ñ A - O R D U Ñ A
AURKIBIDEA
2. ARRIGORRIAGA BHI
4.ANDRA MARI BHI
5.BENGOETXE BHI
6.EGUZKIBEGI HLBHIP
7.EPA
8.ELEXALDE BHI
9. URRETA LHI
3.ETXEBARRI LHI
11.URDUÑA-ORDUÑA LHI
10.UGAO -MIRABALLES LHI
12. TXOTXONGILOAK
13-14.WORLD-CACAO
Eskolako Agenda 21 Zer da? Ikastetxearen iraunkortasuna eta kalitatera zuzendua dagoen Hezkuntza
programa bat da. Eskola-komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko
garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Ondoren Nerbioi Ibaizabaleko ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lana aurkezten da...
2010 MAIATZA
Helburuak
1. Ikastetxearen kudeaketa iraunkorra bultzatu: Eguneroko ohiturak aldatu eta
ingurumenari dagokionez ikastetxera joaten diren pertsonen jokaera hobetu nahi da
(energia gutxiago gastatuz, hondakin gutxiago ekoiztuz, birziklatu ahal dena bereiziz,
eta abar).
2. Ingurumena Eskolako Curriculumean txertatu: Ingurumenarekin zerikusia
duten gaiak ezagutza arlo guztietan landu nahi dira, eta ez soilik natur zientzietan.
3. Parte hartze kultura sustatu: Eskola-komunitate osoaren parte-hartzearen
kultura bultzatu nahi da, bai ikastetxe mailan eta baita herri mailan ere.
Objetivos
1. Promover la gestión sostenible del centro: Cambiar las costumbres diarias y mejorar las conductas relacionadas
con el medio ambiente de las personas del colegio (disminuir el gasto energético, producir menos residuos, reciclar, etc... ).
2. Incluir el medio ambiente en el curriculum escolar: se pretende trabajar los temas relacionados con el medio am-
biente en todas las áreas, no solamente en ciencias naturales.
3. Fomentar la cultura de la participación: se pretende fomentar la cultura de participación de toda la comunidad es-
colar, tanto a nivel escolar como a nivel municipal.
Agenda Escolar 21
¿En qué consiste? Es un programa educativo dirigido a la sostenibilidad y calidad del
colegio. Se basa en la participación de la comunidad escolar y ayuda y toma parte en el
desarrollo sostenible municipal.
ARRIGORRIAGAARRIGORRIAGA ARRIGORRIAGA BHI
2
Egindako azterketaren emaitzek ikustarazten digute, garraioarekin ditugun ohiturak direla eta, dependentzia
energetikoarekiko eta kutsadurarekiko gure ekarpena oso handia dela . Inguruko enpresatako langile eta biztanleei
buruz gauza bera esan daitekeelakoan gaude.
Ondorioz, ohitura txarrei buelta eman behar diegula uste dugu
eta horretarako giltza, hasera batean behintzat, erakunde publikoek
parte-hartzean egongo da.
Hau honela izanik, guk gure aldetik proposamen formala egin diogu
Arrigorriagako Udalari. Orain itxaroten gaude zer-nolako irtenbidea
emango dioten egoera honi.
GARRAIO PUBLIKOA ARRIGORRIAGA-LA PEÑA ERREPIDEAN
Inkesta baten bidez Arrigorriaga Institutuko langileon garraio ohiturak aztertu nahi izan ditugu, zenbateko erregai
gastua egiten dugun eta gure isurtze kutsakorren maila zenbatekoa den jakiteko.
Lortutako emaitzak honakoak dira:
Bestalde, laginketa bat ere egin dugu institutuaren ondoan dagoen Arrigorriaga-La Peña errepidean. Lortutako
emaitzak honakoak dira:
Gure Institutuaren ondoan dagoen Arrigorriaga-La Peña errepideko trafikoa eta garraio pribatua erabiltzearen
ondorioak aztertu ditugu.
Zergatik? Bertan dauden enpresek, institutuak, parkeak, hilerriak, e.a.-ek ez dutelako garraio publiko zerbitzurik.
Honen ondorioz langileek, bisitariek eta bertan bizi direnek garraio pribatua erabiltzearen ohiturak garatu dituzte.
Inkesta bera luzatu diegu Uren Partzuergoko langile eta bisitariei eta Hirugarren
Adinekoen Egoitzakoei. Emaitzak 3 hilabete barru izango ditugu. Institutuko aparkalekua
93 langileek guztira 2.297 km egiten dituzte egunero lanegunetan. Honek 192
litroko erregai kontsumoa sortzen du eta 461 kg CO2 ren isurketa eragiten du.
Esan beharra dago 60 langile autoan bakarrik datozela.
Egunero bataz beste, goizeko 9.00etatik 19.00ak arte: 1.140 autok 6.840 km egiten dituzte
errepide horretan. Honek 547 litroko erregai kontsumoa eta 1.231 kg CO2 isurketa sortzen
du. Bataz beste 1,3 pertsona doaz auto bakoitzean.
Kopenhageko bilkuran lurraren berotzea geldiarazteko
erabaki asko har zezaketen; guk hemen Arrigorriagan
ekarpen txikia baina eredugarria egin dezakegu.
Ekintzen garaia da!
ETXEBARRIETXEBARRI
3
Pasilloa, laborategia eta
Txoko Berdearen apainketa
Ikasleek eta irakasleek, 3 leku
hauetan jardueren argazkiak eta
lanak jarri dituzte. Talde bat
arduratzen da leku hauen
mantentzeaz eta eguneratzeaz.
Bizkaia21 busaren bisita
Ikasgela mugikor bat da eta
bertan heziketa programak
antolatu dituzte, gai hauen
inguruan: uraren gastua, energia
iraunkortasuna, hondakinak,
zentzuz erostea, klima aldaketa...
Zientziaren astea
2. zikloko ikasleak Bilbora joan
ziren Zientziaren Karpan parte-
hartzera. Bertan zientziarekin
erlazionatutako esperimentuak
egin aha l i zan z i tuzten ,
monitoreen laguntzarekin.
Barnetegi astea Sukarrietan
Orain dela 4 urte parte hartzen dugula esperientzia aberasgarri
honetan. Lehenengo zikloko ikasleek bertan antolatzen diren
tailerretan parte hartzen dute.
Aurten, iaz bezala, uraren gaia jorratzen jarraituko dugu Eskolako Agenda 21ean. Egindako ekimen batzuk kontatzen dizkizuegu ...
Lehiaketa!!! Uraren inguruko ezagutzak
Maila guztiko ikasleak liburutegitik pasatu ziren irakaslearekin eta begirale
baten ikuskapenarekin eta joko informatiko batean parte hartu zuten,
uraren inguruko galderei taldeka erantzunaz. Puntuazio altuena lortu zuten
taldeko kideek CD bat lortu zuten. Geroago ekintzaren inguruko inkesta bat
pasatu genuen eta erantzuna oso positiboa izan zen!
ETXEBARRI BHI
GALDAKAOGALDAKAO ANDRA MARI BHI
“ENERGIA ALTERNATIBOAK” KARTEL LEHIAKETA
Abenduan kartel lehiaketa bat antolatu genuen, energia alternatiboak
gaiaren inguruan. Ikasleek kartelak egiten parte hartu behar zuten.
Guztira 19 kartel jaso genituen (orokorrean oso ondo zeuden) eta
Gabonetako oporrak baino lehen sari banaketa antolatu genuen
(hamaiketako eta guzti!). Lehenengo kartel erakusketa egin genuen,
noski, gero botazioa egiteko. Bozketan bai irakasleek, bai ikasleak ,
bai bestelako langileak parte hartu zuten.
(Eskumako argazkian irabazlea ikus dezakegu)
ARTIGASEKO ZABORTEGIRA BISITALDIA
Andra Mariko ikasleak Artigaseko zabortegira
hurbildu ziren udal hondakinen inguruko
errealitatea gertutik ezagutu ahal izateko.
Artigaseko instalazioetan Ingurumen gela bat
dago eta baita hezitzeko baliabide ugari ere. Artigaseko erakusketan ikasleak udal hondakinen
errealitatera, beraien sorreratik, kudeaketatik,
tratamendutik eta aprobetxamendu eta
desagerraraztetik hurbildu harazteko, hainbat
ekintza egiten dira.
BIZKAIA 21 AUTOBUSA
Ikasgela mugikor honetan hartu dugu parte. Ikasgela hau Bizkaiko
Lurralde Historikoko udal guztietan izango da, eta helburu nagusi bat
izango du: Iraunkortasunaren arloko arazoen inguruan gizarteari
kontzientzia harraraztea, eta oinarriak jartzea herritarrek modu aktiboan
parte har dezaten ingurumena babesten eta natur baliabideak neurriz eta
zentzuz erabiltzen.
Hauen artean aipatzekoak dira hondakinen
kudeaketarako eta Bilboko kaleen garbiketarako
jarri diren instalazioetara eta hondakinen
Artigaseko depositura egiten diren bisita
gidatuak, ingurumen heziketarako sortu den gela
berria, hainbat tailer eta proiekzio emanaldirekin,
eta elkarreraginezko erakusketak. Erakusgai guzti
hauek hondakinekiko eta egunero sortzen den
hondakin kantitate ikaragarriak suposatzen duen
arazoarekiko ikuspegi zabal bat izateko helburua
dute.
4
BENGOETXE BHI
PEÑAS NEGRAS-ERA BISITA
DBHko 3. mailakoekin "La Arboleda"ra joan ginen. Trapagaranen,
funikularra hartu genuen eta inguruneko herriak ikusi genituen eta
baita Abrako estuarioa kokatu. Kokapen honek garrantzia izan zuen
La Arboledako eta inguruneko bilakaeran.
Funikularra La Reinetara ailegatu zenean Peñas Negraseko
monitoreekin elkartu ginen eta ibilaldi baten bidez paisaian eta
naturan gertatutako aldaketak ikuspuntu naturalistiko batetatik
azaldu zizkiguten. Historian zehar gertatutako aldaketa
sozioekonomikoak azaldu zizkiguten ere .
La Arboleda oso garrantzitsua izan zela mundu mailan eta zeintzuk
izan ziren ustiatutako mineralak, nola bizi ziren meatzariak, zelan
egiten zituzten etxeak eta abar ezagutu genuen.
Gero Peñas Negraseko zentrora joan ginen eta han dagoen museoa
ikusi genuen. Bisita honekin ikasitako guztia borobildu genuen.
Beste aldetik 4.mailako ikasleekin UR PARTZUERGOra joan ginen
eta han Venta Alta, Deustuko sifoia eta Galindoko araztegia ikusi
genituen.
Honek eman zigun posibilitatea uraren tratamenduaren prozesu
osoa ezagutzeko.Venta Altan ikusi genuen Gasteizeko urtegietatik
ailegatzen den ura eta nola tratatzen den edangarria izan arte.
Geroago Deustuko sifoian ikusi genuen leku desberdinetako urak
nola biltzen diren eta zelan hoditeriak zeharkatzen duen ibaia.
Eta azkenik, Galindoko araztegian ura baldintza nahiko egokietan
ipintzeko eta errekara bueltatzeko prozesu fisiko-kimikoak eta
biologikoak ikusi genituen.
5
EGUZKIBEGI HLBHIP IKASTOLA
Eskola Agenda 21 Eguna
Urtero lez Eskola Agenda 21 Eguna
ospatu genuen gure ikastolan.
Talde guztiek parte hartu dute eta
ederto ibili ginen. Pena bat soinua
eskasa izatea, bestela…
Bideoak blog-ean daude (http://
eguzkibegi21.ikasblog.net)
Aurten Eskolako Agenda 21 inguruan egin ditugun jardueretako batzuk hauexek dira:
Ho rma i rud i - lehiaketa
Energiaren kontsumoaren inguruko lehiaketa bat prestatu genuen.
Irabazleak argazkietan agertzen direnak dira. Zorionak!
Hostoen konposta
Azaroan hosto bilketa egin
zuten DBH 1.mailako ikasle
batzuek, konposta egiteko.
Natura jagoteko
nor ez dago prestu.
Mundua ezin dogu
hain errez deuseztu.
Kontsumoa gutxitu
ta ura aurreztu!
Dana ez, baina asko
dago gure esku.
Urteak daroaguz
mundua hondatuz.
Honen ondorioak
etorriko jakuz.
Joka dagigun argi,
arduraz ta kontuz.
Hondakinak banatu
eta birziklatuz!
Hona hemen LH 4ko ikasleak Etxahun Lekuek lagundurik
egindako bertsoak:
6
ELEXALDE BHI
7
Dagoeneko, irteera eta jarduerak batzuk izan ditugu:
Aurten, Eskolako Agenda
21ean, Energia gaia jorratzen
ari gara, eta horregatik Txoko
Berdeetan gai honi bere
lekua eman diogu.
PELIKULAK
Bestalde, sentsibilizazioa
lantzen jarraitzen dugu.
Oraingoan “Nork nori zor”
izeneko pelikula ikusi dugu,
talde gehienetan. Talde
batzuetan “Maizterraren
gutuna” edo “La isla de
las flores” ere ikusi dute.
Zentroan ditugun eguzki-
xaflen ekoizpena ezagutu
nahi dugu. Hori lortzeko
kontrol-taula bat betetzen
dugu hilero, kWh-ak eta
s a i h e s t u t a k o CO 2 a
apuntatuz.
DBH1eko ikasleak
Miramoneko
Zientzia-
Kutxagunera joan
ziren Azaroan.
DBH2ko ikasleak Oiz-
ko Parke Eolikoan
egon ziren (Urria eta
Azaroan).
DBH 3ko ikasleek
Iberdrolak ekarritako
autobusa bisitatu
dute.
Eguzkiak urtero munduko biztanleria denak denbora berdinean
kontsumitzen duen energia baino 10.000 bider energia gehiago islatzen du
E.P.A.
EPA-KO IKASLEEK SANTURTZIRA IRTEERA
8
Azaroan energi berriztagarriak hobeto ezagutzeko irteera bat egin genuen Santurtzira, San Jorge FP Ikastetxera.
Bertan bisita gidatua bat edukitzeko aukera izan genuen eta eguzkiaren beroa aprobetxatzeko metodo desberdinak
ezagutu genituen.
Durante el curso escolar 2009-10 los alumnos y alumnas de la EPA esta-
mos trabajando el “Consumo sostenible”, poniendo especial atención al
consumo de papel y energía. Relacionado con esto, en octubre, pudimos
asistir a una Charla-Taller sobre el “Consumo responsable”, impartida
por Irune Robles, de Emaús Fundación Social.
ITINERARIOS POR EL BARRIO Y EL RÍO
Los alumnos y alumnas de la EPA hemos realizado dos itinerarios por el
municipio: en el primero observamos los tipos de farolas existentes en el
barrio y aprendimos a diferenciar si son contaminadoras lumínicas o no.
El segundo itinerario se centró en el río y allí aprendimos las característi-
cas de un río en buen estado, así como cuáles son los principales impac-
tos asociados a la actividad humana: basuras, infraestructuras… También
aprendimos a diferenciar las especies vegetales autóctonas de las invaso-
ras y a conocer sus principales características.
ANTZERKIA URRETAN...
URRETA LHI
KONTSUMO TAILERRAK
“Horrenbeste koaderno,
paper eta liburu
ondo birziklatzea
dugu guk helburu
Zaborra murrizteko
eskatzen dizuegu
gure ingurumena
zaindu behar dugu” “Naturak gure laguntza behar du
ahalik eta hoberen mantentzeko, eta
horretarako ezinbestekoa da
birziklatzea”
Urreta eskolan birziklapena bultzatzeko egindako antzerkia ikusteko LH-
ko ikasleak bildu ziren. “Patxina” eta bere ama eskolara etorri ziren
Urriaren 3an “Habitat” eguna ospatzen zelako mundu osoan.
Paper eta kartoiarekin egiten dituen jokoak
erakutsi zizkigun, eta baita egunkari zahar
bateko orriekin, plastikozko poltsekin eta laten
anilekin … egiten dituen arropa ederrak!
Bukatzeko, bertso polit hauek abestu genituen
guztion artean:
Paperaren inguruan gauza asko irakatsi digute, horien artean, paper pasta egiten. Hona hemen argazkiak:
9
UGAOUGAO--MIRABALLESMIRABALLES UGAO LHI
4. MAILAKO IKASLEEAK SUKARRIETARA IRTEERA
Martxoaren 15 eta 18 bitartean Ugaoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok Sukarrietako barnetegian izan
ginen. Bertan uraren inguruko hainbat jarduera egin genituen: Ibaiaren goi ibilgua eta behe ibilgua aztertu,
eremu bakoitzean ur motak, animalien presentzia eta ibaiarekiko gizakiaren influentzia aztertuz. Basoek urarekiko
duten lotura eta garrantzia norainokoa den ikasteko ere hainbat ekintza egin genituen.
Ur araztegi batera ere bisita egin genuen, bertan uraren garbiketa eta ura edangarri bihurtzeko prozesuen nondik
norakoak ikasteko asmoz.
Ekintza guzti hauek birziklapena lantzeko tailer batzuekin osatu genituen. Bertan material birziklatuzko
enkuadernaketak eta produktu kimikorik gabeko kosmetikako produktuak egiteko aukera izan genuen.
Kontsumo iraunkorra gaiaren barruan,
energiaren gaia lantzen ari gara
ikasturte honetan. Energiaren gaian
sakontzeko asmoz, pasa den hilaren 18
argiteriaren inguruko ibilbide teknikoak
egin genituen.
Ibilbideetan herriko argiteria aztertu
genuen. Ikasleek hiru ta ldetan
banaturik, herriko zona desberdinetako
argiteriak miatu zituzten hauek
kutsakorrak ziren edo ez zehazteko.
Egindako ibilbideetatik ateratako
ondorioak gelan landu ditugu taldeka
eta bertatik atera diren hausnarketak
kurtso amaieran udalarekin izango den
foroan aurkeztuko ditugu.
ARGITERIAREN IBILBIDE TEKNIKOAK
10
URDUÑAURDUÑA--ORDUÑAORDUÑA URDUÑA-ORDUÑA LHI
Hau da gure laguna
Urdintxo, Eskola Agenda
21aren inguruko ekintza
guztietara apuntatzen dena
Uraren eguna ospatzeko, eskolako sarrera ur tantekin atontzea bururatu
zitzaigun. Gustatzen al zaizue?
Aurten, eskolan egutegi bat egin
dugu, bertan gauden ume guztien
argazkiekin. Gainera, ekintza
be r e z ia k dauden eg u na k
markatuta daude, ez ahazteko...
Eskolan negutegi bat daukagu, orain hasiko gara landatzen. Negutegia
inguratzen jardinerak ditugu, bertan tulipanak landu genituen eta
dagoeneko irten dira, bai polita dagoen!
Guraso talde batekin irteerak
e g i t e n d i t u g u m e n d i
desberdinetara, bertan dauden
a n i m a l i e t a l a n d a r e a k
ezagutzera...eta ondo pasatzera!
11
TXOTXONGILOAKTXOTXONGILOAK Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduña
12
Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Eskola Agenda 21a lantzen ari diren Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxeetako
ikasleek (Galdakaoko Urreta ikastetxea eta Eguzkibegi ikastola, eta Ugaoko eta Urduñako ikastetxeak) Rosi€rosi
antzezlana ikusi ahal izan dute Martxoan. Antzezlanaren sortzaile eta arduraduna den Patricia Francorekin
elkarrizketa egiteko aukera izan dugu eta hauek izan dira bere hitzak:
G: Zenbat denbora daramazu antzezlan munduan?
P.F.: Antzezlan munduan 1992an hasi nintzen.
G: Eta Zelatan hasi zinen ba mundu honetan? Zerk bultzatu zintuen?
P.F.: Hasera baten ez nuen motibazio berezirik izan, ez zen gauza
konkretu bat izan antzezlan mundura bultzatu ninduena.
Txotxongiloen ikastaro bat egin nuen eta pixkanaka antzezlan
munduan murgiltzen hasi nintzen gauza batetik bestera pasatuz
eta beti gauza berriak ikasiz.
G: Nerbioi-Ibizabal eskualdeko hainbat ikastetxetan egin duzuen antzezlanera hurbilduz, zein mezu zabaldu nahi duzue “Rosi€rosi” lanaren bitartez?
P.F.: Sarritan guraso askok duten jarrerarekiko arreta deitu nahi dugu. Hau da, haurrei eskatzen duten dena emate
horrekiko dugun iritsi kritikoa azaldu nahi dugu. Rosi€rosi lana Grimm anaien Hansel eta Gretelen istorioan oinarritua
dago, baina kasu hartan gurasoek haurrak elikatzeko janaririk ez zutelako utzi bazituzten, kasu honetan Manolo eta
Mari Carmenek Rosi uzten dute bere kontsumismo maila jasanezina delako etxeko ekonomiarako.
G: Ze beste antzezlan egiten dituzue? Zein gai jorratzen dituzue?
P.F.: Konpainiaren bizitza osoan gai desberdin asko jorratu izan ditugu, baina gaur egun kontsumismoaren inguruko
Rosi€rosi lanaz gain, beste bi gai lantzen ari gara. Batetik, ingurumenaren inguruko “Den Dena niretzat”
antzezlanarekin ari gara, naturarekiko dugun jarrera berekoia salatuz eta bestetik, immigrazioaren inguruko “Murren
bidaia” ere badugu taula gainean. Bi lanak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.
G: Proiektu berririk ba al duzue eskuartean?
P.F.: Bai, helduentzat zuzendua dagoen “No es fácil” lanarekin dihardugu, bertan emakumeen gaia jorratzen da.
Lan aktorala da eta proiekzioekin osatzen dugu. Honez gain, udazkenean kontsumismoaren inguruko lan berri bat
taularatuko dugu.
WORLDWORLD--CACAOACACAOA Arrigorriaga eta Galdakao
Eskolako Agenda 21aren “World Cacao” energiaren kontsumo arduratsuari buruz
Martxoaren 18an Arrigorriagako Kultur Etxean eta Galdakaon Apirilaren 22an Torrezabal Kultur Etxean,
Eskolako Agenda 21aren baitan "World Cacao"-a ospatu zen .
Arrigorriagako kasuan, lau ikastetxek hartu zuten parte, hamarna ikaslerekin: IES Arrigorriaga BHI, IES
Etxebarri BHI, CEP Ugao LHI eta CEP Urduña LHI. Galdakaoko kasuan, beste lau zentro hartu zuten parte: IES
Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastola, CEPA Galdakao HH eta IES Elexalde BHI. Ikasleekin batera, ikastetxe
bakoitzean EA21 proiektuaz arduratzen diren irakasleak ere izan ziren, Ingurugelaren zuzendaritzapean eta
proiektua dinamizatzeko ardura duen laguntza teknikoarekin, Ondoan aholkularitza enpresa. Guztira, ehun
lagun inguru hartu zuten parte bi ekitaldietan.
Arrigorriagako Alkatea den Alberto Ruiz de Azua
jaunak ongi etorria eman zien jardunaldiko parte
hartzaile guztiei, baita zorionak ere lau urtez
jarraian Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Eskola
Agenda 21en inguruan lanean jardun zutelako.
Orain arte bezala lanean jarraitzeko gonbitea ere
luzatu zien. Arrigorriagako Alkatearen ondoan
Etxebarriko bigarren Alkateorde den Miguel Angel
Herrero izan zen.
Galdakaoko Lanak, Zerbitzuak eta Ingurumeneko
zinegotzia den Ibon Uribe jaunak eman zien ongi
etorria jardunaldiko parte hartzaile guztiei. Aldi
berean, aitortu eta eskertu egin zuen azken hiru
ikasturteetako lana Eskolako Agenda 21
proiektuaren barruan eta aurrera jarraitzeko
gonbidatu zituen.
Politikarien sarreraren ondoren, hitzaldi teknikoa antolatu zen. Arrigorriagako kasuan Ondoaneko teknikariek
Energia eta praktika egokien inguruko hitzaldia eman zuten, power point aurkezpen baten laguntzarekin.
Galdakaon berriz, Udaleko Ingurugiro eta Garapen Iraunkorrerako teknikariak energiaren inguruan Udalak
gauzatutako jarduera nagusiak laburtu zituen. Ondoren, Joel Sepulvedak, EHUko irakasleak, energiaren inguruko
hitzaldi bat eman zuen “Energia, gaur eguneko gizartearen odola” izenburupean.
Ezkerretatik eskumara: Miguel Angel Herrero (Etxebarriko bigarren Alkateordea), Joseba Etxeberria (Ingurugela), Alberto Ruiz de Azua (Arrigorriagako Alkatea) eta Leire Egaña (Ondoan S.Coop) Arrigorriagan.
Ezkerretatik eskumara: Joel Sepulveda (EHUko irakaslea), Leire Diaz de Gereñu (Udaleko Ingurugiro eta Garapen Iraunkorrerako teknikaria), Ibon Uribe (Galdakaoko Lanak, Zerbitzuak eta Ingurumeneko zinegotzia), Leire Egaña (Ondoan S.Coop) eta Juan Manu Gutierrez (Ingurugela) Galdakaon.
13
Horren ostean, talde-dinamika bat garatu zen hamar lantaldeetan. Ikastetxe desberdinetako lau ikaslez osaturiko
hamar talde antolatu ziren. Talde bakoitzak proposamenak pentsatu eta gainontzekoen aurrean azaldu
zituen. Eztabaidan zehar, eta lana errazteko asmoz, cola-cao beroa banatu zen.
Azkenik, zentro bakoitzeko ikasleak bildu eta bakoitza bere garatzeko konpromiso eta proposamenak erabaki
zituzten, bai eta gainerako kideei egindako lanen berri komunikatzeko moduak ere. Azken balorazioan, ikasturte
honetan Eskola Agenda 21aren inguruan eman beharreko hurrengo urratsak finkatu ziren.
WORLDWORLD--CACAOACACAOA Arrigorriaga eta Galdakao
14
1) Ikastetxeen partaidetza eta lankidetza sustatzea;
2) Udalen eta ikastetxeen arteko harremana finkatzea;
3) Ikasleak energiaren kontsumo arduratsuaren inguruan
sentsibilizatzea;
4) Emaitzak ikastetxeetan nahiz udalerrian zabaltzea.
Ikasleak Arrigorriagako Kultur Aretoan Ikasleak Galdakaoko Torrezabalko erakusketa gelan
WORLD-CACAOAREN HELBURUAK
A R R I G O R R I A G A , E T X E B A R R I , G A L D A K A O , U G A O - M I R A B A L L E S , U R D U Ñ A - O R D U Ñ A
Lurraren parte gara eta lurra gure parte da. Lurra ez da gizakiarena, baizik eta gizakia da lurrarena. Gizakiak ez du bizitzaren sarea josi: sarearen zuntz bat besterik ez da. Sareari egingo dion guztia berari egingo dio. Lurrari gertatuko zaiona, lurraren semeei gertatuko zaie. Hau jakina da.
(Seattle Indioaren idatzia, 1786-1866)
La tierra no pertenece al hombre, sino que el hombre pertenece a la tierra. El hombre no ha tejido la red de la vida: es sólo una hebra de ella. Todo lo que haga a la red se lo hará a sí mismo. Lo que ocurre a la tierra ocu-rrirá a los hijos de la tierra. Lo sabemos.
(Escrito del Indio Seattle, 1786-1866)