ABANTO-ZIERBENAKO
IRAUNKORTASUN
DIAGNOSTIKOAREN DIAGNOSTIKOAREN
LABURPENA
ARLOAK
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
1. LANBIDEA ETA LAN-MERKATUA ����• Egungo krisialdi ekonomikoak bereziki jo du Meatzaldea, eskualdeko herri guztietan langabezi-maila
altuak sortuz. Testuinguru honetan, Euskadi eta Bizkaiko herrien artean langabezi altuena duten herrietariko
bat da Abanto-Zierbena, baina Ezkerraldeko herrien artean langabezi gutxien duen 3. herria da.
• Abanto-Zierbenako langabetuen hezkuntza-maila
ez dator bat gaur eta etorkizunean lan-merkatuak
eskatzen duenarekin, beraz aurre egin behar zaion
epe ertain eta luzerako arazoa da.
• 2011ko urriko langabezi-portzentaia emakumezkoen
artean (%17,6) gizonezkoen artean (%15,6) baino
pixkat altuagoa da.
• Sortutako enpleguaren kalitatea herrian, orokorrean, udalez gaindiko alorretan baino pixkat hobeagoa
da, kontratu indefinituen portzentai altuagoarekin. Hala ere, kontratu hauetatik herena baino gutxiago egin zaie
emakumezkoei.
• Abanto-Zierbenako lanbide eta prestakuntzarako politikak Abanto Zierbena Zerbitzuak enpresa publikoaren
bidez garatzen dira, bultzada politiko sendoaz lagunduta. Ezkerraldeko lehendabiziko Teknologia-Parkea eta
etorkizunerako sektore ekonomiko eta lanbide-eskakizunen inguruko Ikerketa-Zentro baten sorrera
aipagarri dira.
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
2. GARAPEN EKONOMIKOA ����• Arlokako dibertsifikazioa garrantzitsua da herrian eta industria eta eraikuntza-arloek adierazpen
handiagoa dute Abanto-Zierbenan, Biakaia edo EAE-ko batezbestekoan baino. Dibertsifikazioak arlokako
krisialdiei aurre egiten laguntzen du, baina eraikuntzaren pisu handiak egungo testuinguruan herriko
ekonomiarako ahultasuna izan da.
• Enpresa-ehuna Mikroenpresez osatuta dago batez ere, herriko establezimenduen %85,25 eta lanpostuen
%23,94 sortzen baitdute.
• Azken hamarkadan, zerbitzu-arloak industriari leku• Azken hamarkadan, zerbitzu-arloak industriari leku
kendu dio, nekazal-arloak bere jarduera %50ean
murriztu duen bitartean.
• El Ser Poligonoaren eta etorkizuneko Teknologia-
Parkearen irekiera aurreikusita dago. Honen bidez,
jarduera ekonomikoa sustatu eta puntako eta balio
erantsi altuko enpresa iraunkorrengan jo nahi da.
• Abanto-Zierbenako biztanleen errenta pertsonala Bilbo Handia, Bizkaia eta EAEko
batezbestekoen azpitik dago. Hala ere, oso datu baikorra da gaur egun mundu mailan
dagoen krisialdiarekin, aztertutako azken epeetan urtetik urterako hazkunde-tasa
EAE eta Bizkaiko batezbestekoaren gainetik egotea.
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
3. ONGIZATEA ETA INKLUSIO SOZIALA ����
• Abanto-Zierbenako arazo sozial nagusienak langabezia eta biztanleen baliabide ekonomikoak dira, EIN
(INEM)-go laguntza bukatu duten epe-luzeko langabetuen presentziagatik eta diagnostikatutako arazoak
dauzkaten eta gizarte-zerbitzuetan dirauten pertsonen presentziagatik.
• Abanto-Zierbenako gizarte eta osasun-ekipamenduak eta zerbitzuak herriko adin guztietako eskaria asetzen
du. Hala ere, beharrezkoa da udal gazte-zerbitzutik 18 urtetik gorakoen interesa lortzeko esfortzua egitea.
• Berdintasunari dagokionez, Emakume eta Gizonezkoen arteko Aukera-Berdintasunaren Planen bidez lan
egiten da eta Emakumezkoenganako indarkeriaren aurkako Protokoloa badago herrian, zenbait alorretanegiten da eta Emakumezkoenganako indarkeriaren aurkako Protokoloa badago herrian, zenbait alorretan
ekintzak proposatzen dituena: udal-alorrean, hezkuntza-alorrean eta osasun-alorrean. Lanbide-alorrean, nahiz
eta antzerako tasak izan, emakumezkoen langabezi-tasa gizonezkoena baino pixkat altuagoa da.
• Nahiz eta bilakaera irregularra izan, delituen indizea azken urteotan handitu da eta azken 3 urtetan genero-
indarkeriagatik 20 txosten ireki dira.
• Udaltzaingo-hornikuntza noizbehinka behaketa eta informaziorako indartzen da.
• Herriaren egiturak nukleo desberdinen arteko pertsonen elkarrekintza oztopatzen du.
Dena den, nukleo bakoitzeko biztanleen arteko bizikidetza orokorrean ona da.
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
4. ETXEBIZITZA ����
• Etxebizitza kopurua azken 20 urtetan %28 igo da (3.135etik 4.352ra pasatuz). Etxebizitza horien %11
babesezkoak izatea datu positiboa da.
• Hala ere, herriko etxebizitzen %12,7 hutsik dago, nahiz eta etxeen egoera orokorra ona den (4 etxebizitza
deklaratu dira aurri-egoeran). Eraikin zaharretan igogailuak instalatzeko beharra aitortzen da (etxebizitzen
batezbesteko adina 35 urtetakoa da) eta horretarako ordenantza badago.
• Etxebizitzen %85,3 lehen mailako etxebizitzak dira, eta gainontzeko %2 bigarren mailakoak.
• HAPO-ak (PGOU) guztira 2.301 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Hauetatik %42 askeak izango
dira, %42 BOE eta gainontzeko %16 araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak izango dira.
• Dena den, egungo zailtasun eknomikoak direla eta proeiktu hauek epe laburrean egitea ezinezkoa da eta
ondorioz, Abanto-Zierbenako etxebizitza-eskaria asetu gabe gelditzen da.
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
5. HEZKUNTZA, EUSKARA, KULTURA ETA KIROLA ☺☺☺☺
• Abanto-Zierbenak adin eta prestakuntza-mail desberdinentzako hezkuntza-ekipamenduak ditu.
• Herriko hezkuntza-maila hobetuz doa baina oraindik ere EAEko batezbestekoen atzetik dago, unibertsitate
edota lanbide-heziketa bukatzen duten pertsonei dagokienez.
• 2006ko datuen arabera, euskeraz dakien biztanleri-portzentaia Enkarterrietakoa baino altuagoa da (%45)
baina Bilbo Handia, Bizkaia eta EAEko batezbestekoaren azpitik dago eta biztanleen %95 erdaraz dihardu
eguneroko bizitzan.
•Abanto-Zierbenako kultur-ekipamendu eta jarduerak egokiak dira populaziorako. Baina herriko elkarte-•Abanto-Zierbenako kultur-ekipamendu eta jarduerak egokiak dira populaziorako. Baina herriko elkarte-
kopuru altuak koordinazio ona behartzen du jarduerak elkarren artean ez gainjartzeko.
• Kirol-ekipamendu eta jarduera eskaintza ugari eta anitza dago herrian,
mota guztietako publikoari zuzenduta eta harrera oso ona daukana.Herrian 24 kirol-talde desberdin dago, kirola biztanleentzako daukan garrantzia
adierazgarri.
ARLO SOZIAL ETA EKONOMIKOAK
6. POPULAZIOA ☺☺☺☺
• Abanto-Zierbenak 9.724 biztanle ditu, inguruko populazio handieneko bigarren udalerria delarik. Azken
hamarkadan populazioa %7 hazi da, batez ere hazkunde begetatiboak eraginda. Honek biztanleek
herriarekiko nolabaiteko asetasun-maila orokorra daukatela adierazten du..
• Populazioa identitate nabarmeneko hiru hirigune nagusietan banatzen da: Las Carreras, Gallarta eta
Sanfuentes.
• Populazioaren sexu eta adineko banaketak egitura oso
orekatua adierazten du, eta haur-populazioarenorekatua adierazten du, eta haur-populazioaren
hazkunde progresiboa erakusten du. Honi esker,
zahartzapen-indize baxuenetariko herria da.
• Migrazio-saldoa txikia da, atzerriko populazio
portzentai baxuarekin (populazio osoaren %2).
INGURUMEN ARLOAK
7. INGURUMENAREN KALITATEA. ATMOSFERA, ZARATA ETA LURZORUAK ����
• Atmosferako kutsadura-iturri nagusiak herrian
industri-jarduerak, ibilgailuen trafikoa, lanak eta
etxebizitzen arloak dira.
• Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik airearen
kalitatea kontrolatzeko estaziorako konponbidea edo
ordezpidea tramitatzen ari da.
• Kutsadura akustikoaren iturri nagusiak herrian• Kutsadura akustikoaren iturri nagusiak herrian
garraiobideak (A-8ko eta N-634ko trafikoa, eta
trenbidea), industriguneak eta, noizbehinka lanak
edo ekitaldi bereziak dira.
• Abanto-Zierbenan, Eusko Jaurlaritzako kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen inbentarioan agertzen diren 45
enplazamendu daude eta udalerriko azalera osoko %11,44 estaltzen dute.
• Kontrolatugabeko 9 zabortegi inguru daude udalerrian. Ertzaintzako nekazal-taldeak hauek identifikatzen
laguntzen du.
INGURUMEN ARLOAK
8. ARRISKUEN ETA JARDUERA EKONOMIKOEN KUDEAKETA ����
• Arriskuak Udaleko Larrialdietarako Planaren bidez kudeatzen dira, baina zaharra da eta herriaren
egungo egoerara hobeto doitzeko berrikuspen bat behar du.
• Arrisku naturalak hurrengoak dira:
-Basoko suteak, baina ertain-baxu moduan sailkatzen arrisku hau herrian ez dagoelako baso asko.
- Antzinako meategi jardueraren eraginez eman daitekeen lurren higadura .
- Ur-baliabideen kutsadura. Hirigune eta industria batzuk dauden lekuan eskualde bat dago non- Ur-baliabideen kutsadura. Hirigune eta industria batzuk dauden lekuan eskualde bat dago non
akuiferoak oso sentikorrak diren.
• Gainera, industria-jardueraren eta zama-garraioaren eraginez sorturiko
arriskuak ere badaude, baita arrisku sozialak ere, baina hauen eragina ez
da oso nabarmena.
Herrien 5 jarduera daude 16/2022 Legeak (kutsaduraren prebentzio eta
kontrol integratuari buruzkoa) eragiten diena.
• Jarduera sailkatuetatik %90ak baimena du eta kontrola Udaletxean
egiten da.
• 2008an 11 enpresek Ingurumena Kudeatzeko Sistema zuten, denak ISO
14001 arauaren araberakoak, honek kutsadura prebenitzeko protokoloa
dutela bermatzen du.
INGURUMEN ARLOAK
9. URA ����
• Herriko etxebizitza guztiek dute edateko
ura.
• Ur eskaria murriztu egin da azken urteotan,
batez ere industriaren ur eskaria jaitsi delako.
Etxebizitzek ur eskari osoaren %55,4
kontsumitzen dute, %30,8a industriak eta
merkataritzek, %7,4a eraikin publikoek eta udal-
zerbitzuek eta %6,1a ikastetxeek. Nabarmendu
Ur-eskaria sektoreka
7%
31%
6%
56%
Etxebizitzen eskaria
Industria etamerkataritzen eskaria
Ikastetxeen eskaria
Eraikin publikoen eta
• Udalerriko etxebizitzen %98a saneamendu-sarean konektatuta daude eta Cotorrioko kolektorea eraikitzen
ari dira.
• Muskizeko Hondakin Uren Araztegiak Abanto-Zierbenako eta Muskizeko hondakin urak tratatzen ditu
aireztapen jarraituaren bidez, baina ez du lokatzen tratamendurik, ezta energia berreskurapenik, ezta lokatzen
sikatze termikorik.
zerbitzuek eta %6,1a ikastetxeek. Nabarmendu
behar da ur eskari osoaren %36,6a ur ez-
kontrolatuei dagokiola.
6% Eraikin publikoen etaudal-zerbitzuen eskaria
INGURUMEN ARLOAK
10. HONDAKINAK ☺☺☺☺
• Sortutako hondakinen kopurua murriztuz joan da azken urteotan eta gaur egun biztanle bakoitzak
egunero 1,1 kg zabor sortzen du. Kopuru hau Bizkaiko Hondakinak Murrizteko Planak 2016rako
aurreikusten duen kantitatearen (1,3 kg/biztanle/egunero) azpitik dago, eta hau oso positiboa da.
• Hondakinen bereizketari dagokionez, bereizten diren zatien portzentajeak gero eta altuagoak, honek esan nahi
du gero eta hobeto bereizten direla hondakinak.
• Hondakinen %34,36a erraustu egiten dira eta %30,43a zabortegira eramaten da. Portzentaje hauek aldaketak
jaso dituzte azken urteotan eta gero eta zabor gehiago errausten de eta gero eta gutxiago eramaten dejaso dituzte azken urteotan eta gero eta zabor gehiago errausten de eta gero eta gutxiago eramaten de
zabortegira.
• Abanto-Zierbenan urtero sortutako
hondakin arriskutsuen kantitatea
nahiko altua da (90.000-100.000
Tona) industriak herrian daukan
pisuagatik. Hauetatik oso kantitate
baxua balorizatzen da (%3,5a).
• Herrian, kontrolik gabeko 9 zabortegi
daude.0
500000
1000000
1500000
2000000
2500000
3000000
3500000
4000000
4500000
2005 2006 2007 2008 2009 2010
Hondakin sorrera frakzioka (kg)
Errefusa
Tamaina handikohondakinak
Etxean erabilitako olioa
Papera-Kartoia
Ontziak
Ehunak
Beira
INGURUMEN ARLOAK
11. ENERGIA ����
• Azken urteotan energia kontsumoak gora
egin du, hala ere 2010ean jaitsi egin zen (behar
bada gaur egungo egoera ekonomikoaren
ondorioz).
• Energia gehien kontsumitzen duen sektorea
garraioena da (%72), gero industria (%18), gero
etxebizitzak (%6) eta azkenik zerbitzuak (%4).
Energia kontsumoak sektoreka (2010)
0% 18%
4%
0%
Lehen sektorea
Industria sektores
Zerbitzuen sektores
•Udaleko energia-kontsumoak handitu egin dira azken urteotan, gehien kontsumitzen dutenak udal-eraikinak
eta argiteria publikoa direlarik (%84,5 bien artean).
• Abanto-Zierbenak 2010eko urrian sinatu zuen Alkateen Ituna eta honekin batera 2020rako eraginkortasun
energetikoa %20an hobetzera eta bere energiaren %20a iturri berriztagarrietatik lortzera konprometitu zen.
Helburu hau lortzeko PAES (Eraginkortasun Energetikoaren Aldeko Ekintza Plana) bat egin dute.
etxebizitzak (%6) eta azkenik zerbitzuak (%4).
• 2010 urterarte herrian ez zegoen iturri
berriztagarrietatik lortutako energiarik. Gaur
egun oso kantitate baxua produzitzen da,
eguzkitik datorren energia termikoa. Ez dago
beste iturri berriztagarririk eraikin publikoetan.
6%
72%
Zerbitzuen sektores
Etxebizitzen sektorea
Garraioen sektorea
Ura
INGURUMEN ARLOAK
12. KLIMA-ALDAKETA ETA IMPAKTU GLOBALA ����
• 2010eko urrian Abanto-Zierbenako Udalak Alkateen Ituna sinatu zuen. Honekin eraginkortasun energetikoa
hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko konpromisoa hartu zuen, honen bidez BEGen (Berotegi
Efektuko Gasak) emisioen %20a murriztu behar du 2020rako.
• 2010ean zehar BEGen guztizko emisioak 1.484.460,7 tona izan ziren, industria pisu gehien duen sektorea
izanik.
Udalerriko BEGen emisioak BEGen banaketa sektoreka (2010)
• Ez da inolako azterketarik egin klima-aldaketak sortu lezakeen eraginei edo arriskuei buruz, eta ez da aztertu
Abanto-Zierbenak klima-aldaketaren aurrean izan lezakeen sentikortasuna.
1250000
1300000
1350000
1400000
1450000
1500000
1550000
1600000
1650000
2005 2006 2007 2008 2009 2010
Tona
0%
1%
1%
6%0%
0%
92%
Lehen sektorea
Zerbitzuen sektorea
Etxebizitzen sektorea
Garraioen sektorea
Hondakinak
Ura
Industria sektorea
INGURUMEN ARLOAK
13. EKPB ETA ADMINISTRAZIOAREN INGURUMEN KUDEAKETA ����
• Erosketak edo zerbitzuen kontratazioak egiteko orduan Udalak oraindik ez du ingurumen
irizpideak ezartzeko politikarik zehaztu. Horregatik ez da pleguetan edota eskaeretan ingurumen
irizpiderik sartu orain arte. Hobekuntza jarraitua bilatzeko lan- esparru interesgarria da hau.
• Orain arte ez denez EKPBa landu, Udaleko langileek ez dute ezagutzarik gai honi buruz.
• Hala ere, tokiko iraunkortasun adierazleetako zenbait ingurumen-alderdi neurtzen da eta herrian
sortutako hondakinen hileroko kontrola egiten da baita ere.
• Gainera, Alkateen Itunaren Sinadurarekin, prozesu energetikoen eta BEG igorpenen jarraipen bat ere
egiten da.
LURRALDE-ARLOAK
14. LURRALDEA ETA ANTOLAKUNTZA ☺☺☺☺
• Abanto-Zierbanak 16 km2-ko azalera du. Antzinako
jardueraren ondorioz emandako lurraldearen eta
antolamenduaren bilakaera da bere ezaugarririk
nabarmenena. Honen eraginez oso nukleo desberdinak
existitzen dira gaur egun.
• Duela gutxi herriko antolamendua berrikusi egin da eta
Antolamendurako Plan Orokor berriari bidea eman zaio.
Honek, aurreikusitako erabilpen eta dentsitateakHonek, aurreikusitako erabilpen eta dentsitateak
errespetatzen ditu.
• Herriko azalera osoaren %77,18a lurzoru ez
urbanizagarriari dagokio.
• Antolamendu berriak ez ditu ingurumen irizpideak
zehazki aipatzen, baina lurzoruaren erabilpen arrazional
eta egoki bategatik apustu egiten du, erabilpen
desberdinak bateratuz.
• Ondare historiko-arkitektonikoko elementuak ugariak dira, eta ondasun asko monumentu dira eta
babestuta daude, eta beste asko monumentu izateko izendatuta daude.
LURRALDE-ARLOAK
15. MUGIKORTASUNA ����
• Abanto-Zierbena garraio publikoaren bidezko komunikazio ona du alboko herriekin eta Bilborekin.Autobus linea ugariak ditu, baina maiztasuna ez da oso ona. 20 minuturo pasatzen den Muskiz-Bilbo trena ere
badago. Baina, badaude herrian eskualde batzuk inolako garraio publikorik ez dutenak.
• Abanto-Zierbenako biztanleen %80ak herritik kanpo lan egiten du eta lanera joateko ibilgailu pribatua
erabiltzen dute.
• Bestalde, oso positiboa da lehen eta bigarren hezkuntzakoErregistratutako trafiko istripuak (1000 biztanleko)
• Bestalde, oso positiboa da lehen eta bigarren hezkuntzako
ikasleen %60a oinez doala ikastera.
• Ez dago Mugikortasun Planik eta ez dago aurreikusita
egitea, baina ekintza konkretuak burutzen dira gutxinaka.
• Bidegorrien sarea luzea da, 9 km-koa, honek Euskal
Herriko lehen 50 herrien artean kokatzen du Abanto-
Zierbena.
• Gallarta eta Las Carreras-en aparkaleku arazoak daude.
LURRALDE-ARLOAK
16. BIODIBERTSITATEA ETA INGURUNE NATURALA ����
• Abanto-Zierbenako paisaian hiru esparru desberdin antzematen dira argi eta garbi:
- Mendiko edo goiko esparrua, non basoak ugariak diren.
- Hegal-erdiko esparruak, landa-nukleo txikiekin eta nekazaritza esplotazioekin.
- Beheko esparrua, non nukleo handienak aurkitzen diren.
• Udalerri osoan paisaia oso eraldatuta dago antzinako
meategi jardueragatik, baso txikiak (hariztiak, artadiak eta
zumardiak) dauden esparru gutxi batzuk izan ezik.
• Antolamenduan kontserbaziorako eta babeserako
Naturgune batzuk definitzen dira. Gainera, baliabideen
zentzuzko erabilpenerako pausu batzuk ere definitzen dira.
PARTAIDETZA ETA BARNE KOORDINAZIOA
17. KOMUNIKAZIOA, SENTSIBILIZAZIOA ETA PARTAIDETZA ☺☺☺☺
• Udalak biztanleriaren sektore desberdinei bideratutako komunikazio mekanismo anitzak ditu: udaleko
web orria, kartelak, gutunontzietan sartzen den informazioa, sms-ak eta posta elektronikoak, udal-aldizkaria,
prentsa oharrak komunikabideetan, Enkarterrialdeko bloga, etab.
• Biztanleriaren iritzia ezagutzeko eta erabakiak hartzeko prozesuan sartzeko ere Udalak hainbat
mekanismo ditu. Aldizka inkestak egiten dira, obra garrantzitsuak daudenean auzokideei azaltzen zaizkie,
biztanleriaren partaidetzarako foroak egiten dira...
• Tokiko Agenda 21en barnean sentsibilizazio ekintza asko egiten dira aldizka, frutikultura jardunaldiak,• Tokiko Agenda 21en barnean sentsibilizazio ekintza asko egiten dira aldizka, frutikultura jardunaldiak,
praktika onak nekazaritzan, zuhaitzaren eguna, aste berdea, mugikortasunaren astea, Gap programa,
Eskolako Agenda 21, Enpresako Agenda 21, etab.
• Herriko elkarteen kopurua oso aberatsa eta partehartzailea da. Udalean bi ordenantza daude elkarteen
partaidetza sustatzeko, hauen bidez dirulaguntzak banatzen dira. Esan daiteke Udalak elkarteei laguntza
ematen diela eta hauek oso ondo erantzuten dutela.
PARTAIDETZA ETA BARNE KOORDINAZIOA
18. BARNE KOORDINAZIOA ETA ZERHARKAKOTASUNA ����
• Tokiko Agenda 21aren koordinazioa eta kudeaketa Abanto-Zierbena Zerbitzuak, S.L.-ko teknikariek egiten
dute. Eskualdeko koordinazio lanak egiten dituen erakundea Enkarterrialde da.
• Gainera, 3 hilero udal-arlo desberdinetako teknikariek koordinazio bilerak egiten dituzte agenda bateratu
bat sortzeko hurrengo hilabeteetarako arlo bakoitzetik proposatutako ekintzekin.
• Tokiko Agenda 21aren zeharkakotasun maila altua da,
lurralde alderdiekin, ingurumen alderdiekin eta alderdi
sozialekin eta ekonomikoekin erlazionaturiko politikariek etasozialekin eta ekonomikoekin erlazionaturiko politikariek eta
teknikariek parte hartu baitute.
• Plana hainbat alditan ebaluatu da eta 2010eko emaitzen
arabera, Planaren %72a ezarrita dago, beraz bere
berrikuspena egingo da. Plan hauek inoiz ez dira guztiz
burutzen, ekintza batzuk jarraituak direlako.