BIZKAIKOHITZA
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Gernikaren erdigunean azken 23 urteetan hutsik egon den eraikin oso bat okupatu dute Egurre gazte asanbladako kideek bHerritarren premiak bete, eta etxebizitza gisara erabiltzea da helburua b 2-3
Bizitzak
hartu du
etxea
Elkarrizketa Pello Bilbaotxirrindularia Girorako helburuez
aritu da ‘Hitza’-rekin; gaur hasiko da
7Gure Esku Dago Etorkizunariburuzko galdeketak egingo
dituzte, etzi, Bizkaiko zazpi herritan
5Ostirala
2018ko maiatzaren 4aIX. urtea351. zenbakia
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
Peru Azpillaga Gernika-Lumo
Gernikako uda-
letxeko plaza
gurutzatuta,
kirol denda ba-
ten gainean,
buztin kolore-
ko etxebizitza bloke bat dago he-
rriko plazara begira. Kanpotik
arrunta dirudi. Beste edozein be-
zalakoa. Alta, barruak husturik
eta fatxada garbi, bakardadean
itota eman ditu azken 23 urteak,
plazako beste eraikinei so. Joan
den hilean ordea, sentsazio arraro
bat nabaritu zuen: pausoak, ho-
tsak; zerbait aldatzen ari zen bere
baitan... Gernikako Egurre Gazte
Asanbladako kideek okupazioa-
ren bidea hartu, eta eraikina ber-
pizteko lanari ekin zioten.
Orain, kanpoko pankarta eta
lorontziek apainduta, harro ageri
da plaza erdian, bakardadea atze-
an utzita, proiektu berria aurrera
eramateko ilusioz beterik. Izena
ere badu: Eztena. Portala guru-
tzatu eta lehenengo pisuan
Muhammad Aliren pegatina ba-
tek agurtzen ditu bisitariak faxis-
moa borrokatzera dei eginez.
Etxebizitza proiektu osoa«Hau jantokia izango da». Ko-
munak eta leihoak berri daude,
eta zoruko parketa orbanik gabe.
Gela batean jarritako izozkailuak
eta bitrozeramika inprobisatuak,
etorkizunean jantoki komunala
bihurtu nahi duten espazioaren
seinale dira. «Merkatuarekiko
dependentzia handia dugula uste
dugu eta alternatibak eskaini
nahi dutugu», azaldu dute asan-
bladako kideek. Hain proiektu
«integralaren», lehen adarra da
jangela.
Horrekin batera, lur eremu bat
lortu eta haien produktuak landu
nahi dituzte, biltegi komunal bat
osatzeko. Jangela, egitasmo guz-
tia bezala, beharrizana duten per-
tsonentzat eta proiektuko kide-
entzat zuzenduta dago. «Epe lu-
zerako proiektua da, elikadura
eskaintza alternatibo bat egiteaz
gain, harreman berriak sortzeko,
batez ere, adin, genero eta arraza
desberdinen artean».
Erleen irudiek apaindutako es-
kailerak igota, bigarren pisua
dago. Egoera antzekoa da; lau ate
daude, eskumakoa itxita eta bes-
teak irekita. «Berez bi etxebizitza
handi daude solairu bakoitzean,
zerbitzuarentzako ate eta guzti;
aspaldi eraikitako etxea da, es-
kualdeko familia dirudun batena,
baina jada ez dira hemen bizi».
Solairu horretan, gaztetxea eta li-
burutegia kokatuko dira. Ikaste-
ko, udalak 60 pertsonarentzako
Joan den hilabetean, Gernikako erdigunean dagoen etxebizitza bloke batokupatu zuten Egurre Gazte Asanbladako kideek. Eztena izeneko proiektuakera integralean erantzun nahi die herriko gazteek zein langileek dituztenbeharrizanei. Ertzaintzaren esku-hartzearen ostean, kolokan dago proiektua.
Eraikin hutsari bizitza
komunala eman nahian
Etxebizitza bloke oso bat okupatu dute Gernikako erdigunean Egurre Gazte Asanbladako kideek. MARI SOL RAMIREZ / FOKU
2 b Astekoa
Astekoa b 3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
tokia bermatzen du soilik, eta
Gernikak 17.000 biztanle ditu.
«Pasa den urtean Astran espazio
bat sortu eta izugarrizko erantzu-
na izan zuen». Gainera, horretaz
gain, espazio hori formakuntza-
rako ere erabiliko da.
Jakinarazi dutenez, hirugarren
solairua etxebizitzak sortzeko
erabiliko dute; egitasmoaren oi-
narri nagusia. Horretarako hain-
bat gela antolatu dituzte eta beste
espazio guztiak komunak izango
dira. Etxebizitza da gehienbat As-
traren proiektuarekin desberdin-
tzen duena. Hala ere, argi utzi
dute helburua ez zela bereiztea,
baizik ahalik eta kontrabotere es-
pazio gehien eraikitzea: «Gaur
egun Astra herrian kontsolidatu-
ta dago, segurua da, horregatik
ikusi genuen bazela ordua beste
proiektu autogestionatu batzuk
sortzen hasteko». Gero eta kon-
trabotere espazio gehiago eraiki-
tzea dute helburu, gizartearen es-
parru desberdinak eraldatzeko.
Etxebizitzaren egoerari lotuz,
eskualdean pisurik ez dagoela sa-
latu dute eta daudenak izugarri
garestiak direla; azaldu dutenez,
landa eremu guztian txaletak eta
baserriak baino ez daude eta ho-
riek garestiegiak dira gazteentzat;
«hemen 30 urte izan arte ezinez-
koa da emantzipatzea». Horretaz
gain, egungo emantzipazio ere-
dua ere kolokan jarri dute: «Beti
ematen du eredu berdinean joan
behar zarela etxetik, bikotearekin
edo, eta guk beste eredu bat alda-
rrikatu nahi dugu, beste era bate-
ra bizitzeko era bat; komunala».
Etorkizuna, epaitegien eskuOrain dela pare bat aste mezu bat
jaso zuten, ertzainak euren atee-
tako sarrailak aldatzen zeudela
esanez. «Ezin genuen sinetsi, gu
hor bizi gara, lehenengo solairuan
jan eta sukaldatu, hirugarrenan
lo... Orain nahiko geldirik dago
dena, kolokan», jakinarazi dute.
Lehen, eraikin guztia zuten era-
bilgarri. Orain, egun hartako ger-
takarien harira, hamar etxebizi-
tzatik lau soilik dituzte eskura.
Hirugarren pisuko jabea agertu
zen ertzainek lagunduta, eta bai-
men judizialik ez zuten arren, sa-
rrailak aldatzen hasi ziren.
«Haien arabera, bizitzeko erabil-
tzen ez genituen espazioak ixten
ari ziren, ez dute ulertzen zer den
etxebizitza komunala». Bi per-
tsona atxilotu zituzten. «Etxera
sartzeko identifikatu beharra ge-
nuen momentu oro. Arratsaldean
bakoitza pisu batean jarri ginen;
ezin zinen etxetik irten, bestela
sarraila aldatzen zizutelako».
Bat-batean hirugarren solairuan
zarata entzun zuten eta igotzera-
koan haien kide bat atxilotzen ari
ziren, ez identifikatzeagatik: «Ez
zuen zentzurik, laugarren aldia
zen identifiatzen zela eta gainera,
modu bortitzean eraman zuten»,
kexatu dira. Horretaz gain, tarte-
an sartu zen beste kide bat ere
atxilotu zuten, agintaritzaren
aurkako atentatua leporatuta.
Itxitako geletan, alarmak eta ka-
merak jarri dituzte: «Gure gau-
zak barruan geratu dira eta ezin
ditugu berreskuratu».
Jabearen jarrera ere salatu
dute. Berez, eraikin guztia familia
berarena da. «Etxebizitza ugari
dituen familia dirudun bat da,
bere garaian, arrazoi desberdinak
medio, Euskal Herritik kanpo bi-
zitzera joandakoa». Etxebizitzak
23 urte eman ditu hutsik, eta
2006. urtean obra batzuk egin zi-
ren arren, inoiz ez da proiekturik
proposatu. Gainera, etxeak alu-
minosia izan dezakeela entzun
dute. Hala ere, udaletxera eraiki-
naren paperei buruz galdezka
joan direnean, desagertuta dau-
dela esan diete.
Egun, okupazioaren egoera ko-
lokan dago. «Kideen epaiketa
dela eta, behin-behineko kalera-
tzea heldu zitekeela uste genuen,
baina badirudi ez dela hala izan-
go. Hala ere, ez dakigu zer geratu-
ko den». Dena dela, prozesua lu-
zatuko dela dirudi, asanbladako
kideek ere jabea eta Ertzaintza sa-
latu dituztelako: «Egin zutena
guztiz ilegala da», azpimarratu
dute haserre.
Eskaileretatik gora jarraituz,
momentuz itxita dagoen lauga-
rren solairua dago; eraikinaren
dimentsioek eta aurrekontu mu-
rriztuak ezinezkoa egiten zuten
hasieratik dena egokitzea. Hala-
ber, terraza ez dago ondo eraikita,
ez da benetan iragazgaitza, eta
hezetasunez beteta dago, eskaile-
ratako paretak bezala.
Lanean jarraitzeko prest«Proiektuak aurrera jarraituko
du». 40 bat lagun daude gazte
asanblan eta argi dute, edozer
gertatuta ere, eraikinetik kalera-
tuta ere, beharrizanak ez direla
aldatuko. «Gure helburu nagusia
babes sareak eraikitzea da, ez
etxebizitza sinple bat: hau azpie-
gitura bat baino ez da , elkarlana
eta babesa sustatzeko; hemendik
botatzen bagaituzte proiektuak
aurrera jarraituko du».
Proiektua era integralean uler-
tzen dute bertako kideek. Etxebi-
zitza behar duten pertsonei auke-
ra bat eskaini nahi diete, baita
gazteei ere, baina, proiektuaren
parte bihurtuz. «Hau ez da etxea
ematea, bakoitzak ahal duen
ekarpena egin behar du, parte
hartzea ahalik eta gehien susuta-
tuz eta proiektua bere osotasune-
an ulertuz», azaldu dute.
Eraikinean mantentzen badira,
ez dizkiote ateak ixten egitasmoa
ireki, eta bestelako ideiak txerta-
tzeari: «Hain espazio handia iza-
nik, hamaika borroka garatu dai-
tezke». Adibidez, bi kubatar eta
perutar bat ezagutu dituzte, hiru-
rak dabiltza etxebizitza bila, baina
horretaz gain proiektuarekin bat
egin dute eta era aktiboan ari dira
parte hartzen. «Zoritxarrez,
oraingo egoeran, ezinezkoa da
inori etxebizitza bat eskaintzea».
Hilabete osoan, 250 pertsona
inguru pasatu dira eraikinetik.
«Inor ez da azaldu proiektuaren
kontra, harrera ona izan du eta
babes handia sentitu dugu; bene-
tan ilusionantea izan da». Horre-
lako zerbaitetan murgiltzeak
«asko markatzen» duela diote
eta euren arteko harremanak ere
asko estutu direla. «Koherentzia-
rako intentzioa sortu da, eta tira,
ikusi dugu hau aurrera eramate-
ko kapazak garela».
Azkenik, laugarren pisuko es-
kaileretatik gora, okupazioaren
bandera ilargian ezarri duen as-
tronauta batek, terrazara iritsi za-
rela iragartzen du. Bertatik Gerni-
kako inguru osoa ikusi daiteke,
hiribildu historikoa mendi berde-
ek harresiturik. Plazan, bonbar-
daketaren urtemugako prestake-
tekin dabiltza.
Okupatutako eraikina, Gernikako Udaletxeko plazaren parean dago kokatuta. MARI SOL RAMIREZ / FOKU
Bost solairuko eraikinetik, Gernika inguru osoa ikusi daiteke. MARI SOL RAMIREZ / FOKU
Bost solairu dituetxebizitza blokeak eta, 23 urte hutsik emanostean, egoera osoonean dago oraindik ere
Etxebizitza proiektukomunal bat garatu nahidute gazteek, herrikobeharrei era integraleanaurre egiteko
Gazte asanbladako kidebat epaitu dute asteon,agintaritzaren aurkakoatentatua egin izanaleporatuta
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a4 b Iritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Gogoangarria
Urduri jartzen naute
Black Mirrorserieko
kapituluek, berez
etorkizun teknologi-
ko hipotetiko batean kokatuta
daudela suposatzen den arren,
ezin dudalako ziur esan etorki-
zun hori hogei urte barrukoa ote
den, edo pare bat hilabete barru
ere irits daitekeen.
Duela gutxi jakin dut Googlek
beste oparitxo bat egin diola
munduari: Google Clips. Kamera
txiki bat da, ezagunagoa den Go-
Pro-aren antzerakoa. Clips-ek
galbahe bat pasatzen dio zure bi-
zitzari, ordea. Berak erabakitzen
du, algoritmo baten bitartez, zure
eguneko zein momentu grabatu
eta zein ez; momentu interesga-
rrietan, gogoangarrietan aktiba-
tzen da bakarrik.
Eta nola erabakitzen duen
egoera bat interesgarria ote den?
Ba, makinatxoak bere fokuratze-
eremuan sartzen diren ondoren-
go elementuei erreparatzen die
horretarako: pertsonak, katuak,
txakurrak, irribarreak, mugi-
menduak. Zuk ere lehenets ditza-
kezu zure bizitzan garrantzitsuak
diren pertsonak, eta makinari ja-
kinarazi, kontuan har ditzan. Ar-
gazkiak eta 10-15 segundoko bi-
deoak grabatzen ditu, gero beste
edozein euskarritan erreproduzi
ditzakezunak.
Kezkatu nazake teknologiaren
atzaparrak geroz eta gure logela-
rago sartzeak, edo gure egunero-
kotasuna artxibatzeko dugun ob-
sesioak, edo agian, blackmirror-
tar jarrita, kezka nazake baita ere
ez jakiteak grabatzen ari naizen
hori ikusten duen bakarra ni ote
naizen benetan. Baina Google
Clips-ekin beste galdera bat sortu
zait: nork diseinatu du makina-
txoak darabilen algoritmoa, eta
zer da gogoangarritasuna bera-
rentzat? Nola lortu du hain kon-
tzeptu erlatiboa eta irekia formu-
la bilakatzea eta makina bati
ulertaraztea?
Horixe frogatzearren bakarrik,
erosi egingo nuke Clips hau. Ja-
rriko nuke etxeko egongelan, edo
logelan, edo kalera jaitsiko nuke
paparretik zintzilik eta egun oso-
an zehar paseatu. Antsiaz itota
iritsiko nintzateke gauean orde-
nagailu parera ze momentu go-
goangarri bizi izan ditudan ikus-
teko, beldur bakar batekin: bide-
orik ez egotea. Edo egotea, baina
laneko ezagun bati egindako irri-
barre faltsua agertzea, edo beldu-
rra eman didan kaleko bulldog
hori.
Ez luke grabatuko autobus gel-
tokian gurutzatutako begirada
diskretua, ez sofan botata liburu
bat irakurri bitartean sentitu du-
zuna, ez komunean negarrez hasi
zaren unea. Utziko zenuke zure
oroimena gogoangarritasuna
horrela ulertzen duen norbaiten
esku?
Irribarrerik eta mugimendurik
gabeko une interesgarrien alde.
Antsiaz itota iritsikonintzateke ze unegogoangarri bizi
izan ditudanikusteko, beldurbakar batekin:
Bideorik ez egotea.Edo egotea, baina
ezagun batiegindako irribarrefaltsua agertzea
Irudia b Gernika-Lumo
Eztabaida sortu du gudarien eskulturakGernika-Lumoko Udalak Pasialekuan jarri berri duen eskulturak haserrea eragin du herritarren artean. Baita
mobilizazioak ere. Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren harira inauguratu dute eskultura, baina, herrita-
rren hitzetan, inori galdetu gabe. Inguru hori berritu behar zela eta, Pasialeku parte hartze prozesua abiatu zen
duela hiru urte. Erdigune horretan zer egin denen artean erabakitzea zen asmoa, eta udalak, herriko eragileek
zein herritarrek erabaki zuten: jolas parkea egitea, besteak beste. Ezustean jarri duten eskulturak eta ingura-
tzen duen biribilguneak ezinezko egiten dute guztien artean erabakitako eremu zabala egitea. BUSTURIALDEKO HITZA
Bizkaiko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Bizkaiko Hitzak mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Parketeknologikoa
Atsegin handiz jaso eta jarrai-
tu dugu Ezkerraldeko etor-
kizuneko parke teknologikorako
lanak hasi dituztela esanaz zabal-
du den albistea. Zorionak.
Europako burdin aztarnategi
onenekin, Abanto, ezkerraldean,
euskal industrializazio indar-
tsuaren jaiotzaren sehaska izan
zen. «Bizkaian badago lana guz-
tientzat» oihuari jarraituz, mila-
ka langile etorri ziren pobretuta-
ko Espainiatik: galiziarrak, Gaz-
telakoak, Extremadurakoak,
Andaluziakoak eta abar. Eta oihu
berari jarraituta, lana eta indus-
tria sortu ziren duela ehun eta be-
rrogeitamar urte, ikuspegi oro-
kor bat izan zuten enpresarien
tribu baten eskutik: mea, itsasa-
darra, lana eta esportazioa. Hori
guztia duela mende eta erdi sortu
zen.
Burdinazko mea amaitu zen,
baina ereindako industria era-
tzen jarraitu zen. Nire langile iza-
era soiletik, ez dakit ezkerraldean
ontziolak eta lantegiak erein zi-
tuen enpresa-klan indartsu hark
zutik jarraitzen duen, baina zer-
bait geratzen da Eusko Jaurlari-
tzak eta Foru Aldundiak kokale-
ku estrategiko perfektua aurkitu
dutenean: Abanto.
Kokaleku perfektua, ordea,
1870ean Euskal Herri osoan izan
den borrokarik krudel eta hilga-
rriena sortu zuten jeneral karlis-
tek aurkitu zuten. Somorrostro-
ko eta Abantoko San Pedroko ba-
taila esaten zaion horri buruz ari
naiz, zeinean, orduko ikerketen
arabera, 10.000-12.000 zorigaiz-
toko soldadu hil ziren 1873ko
martxoan soilik. Ez dut girien edo
karkenalde egingo; berdin sufri-
tu zuten karlistek eta liberalek.
Lekuko historia eta sagen ara-
bera, lubakiak zabaldu, eta bi al-
deetako borrokalariak elkarrekin
lurperatu ziren.
Parke teknologikoaren berri
eman duten albiste berean, Biz-
kaiak Europako Kultur Ondarea-
ren Urtearen ospakizunarekin
bat egin duela jasotzen da. Bi al-
bisteak lotuta badaude, ez litzate-
ke gehiegizkoa 26 milioi euro in-
bertituko diren lekutik –ondo in-
bertituta–aste batzuetan
aldendu, eta zorigaiztoko borro-
ka hartako borrokalarien gor-
puzkiak eta arrastoak biltzeko
ikerketa egitea. Inbertituko diren
milioika euroetatik milaka ba-
tzurekin eta hiruzpalau hilabete-
rekin, Europako Kultur Ondare-
aren Urtearen betebeharrak be-
teko genituzke. Gure aldundiak
eta Eusko Jaurlaritzak hartarako
baliabideak dituztela uste dugu,
hondeamakinak sartu aurretik,
arkeologiaren zientzia egon bai
baitago. Abanton, eta zehazkiago
Gallartan, Euskal Herriko Mea-
tzaritzaren Museoak gorde deza-
ke ondo irizten duten guztia.
Carmelo Uriarte. Euskal Herriko
Meatzaritza Museoaren sortzailea.
ZUZENDARIARI
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Orain arte Bizkaiko 63 herritan
egin du etorkizunari buruzko gal-
deketa Gure Esku Dago platafor-
mak: 325.000 herritar egon dira
hautetsontzietara deituta eta, de-
nera, %20,6k eman dute botoa
orain arte. Bada, zazpi herri gehi-
tuko dira zerrenda horretara
igandean, Arakaldo, Igorre, Leza-
ma, Zamudio, Portugalete,
Gueñes eta Gordexolan boto ku-
txak jarriko baitituzte. Orotara,
16 urtetik gorako 55.916 bizkaita-
rrek izango dute etzi botoa ema-
teko eskubidea. Aipatutako he-
rrietan ez ezik, Nafarroa eta Ara-
bako beste hamasei herritan
jarriko dituzte hautetsontziak.
Abagune berezian egingo dituzte
galdeketak. Izan ere, ekainaren
10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz
arteko 201,9 kilometroko giza ka-
tea egingo du platarfomak, eraba-
kitzeko eskubidearen aldeko
urrats kualiatiboa eman dadin es-
katzeko. 100.000 herritar bildu
nahi dituzte ekitaldian.
2014ko azaroaren 2an egin zen
etorkizunari buruzko lehen gal-
deketa Bizkaian. Nafarroako
Etxarri-Aranatzen lekukotza
hartu zuen Arrankudiagak eta,
ordutik hona, asko dira estatus
politikoari buruzko galdeketa
egin duten Bizkaiko herriak. Etzi-
ko hitzordua pasata, 70era iritsi-
ko da galdeketa egin duten Biz-
kaiko herrien zerrenda.
Arakaldo, Igorre, Lezama, Za-
mudio, Gueñes, Gordexola eta
Portugaleteko herritarrak izango
dira etorkizunari buruzko botoa
ematen hurrengoak. Tamaina eta
nolakotasun ezberdinak dituzte
zazpi udalerriek, eta oso bestela-
koak dira bertako herritarren
ezaugarriak ere. Aniztasun ho-
rren isla izan daitezke tokian toki
proposatu dituzten galderak ere.
«Nahi duzu gure geroa erabaki-
tzeko eskubidea erabili, muga ba-
karra Euskal Herriko herritarron
borondate aske eta demokratikoa
izanik?» galderari bai ala ez eran-
tzuteko aukera izango dute Ara-
kaldon. Hura izango da igandean
hautetsontziak jarriko dituen he-
rririk txikiena: 157 biztanle ditu,
eta 125ek izango dute galdeketan
botoa emateko eskubidea.
Gero eta herri gehiagoPortugalete dago beste muturre-
an: Bizkaiko Ezkerraldea eskual-
dea osatzen duten herrien arteko
lehena izango da etorkizunari bu-
ruzko galdeketa egiten. Getxoz
geroztik, galdeketa egiten duen
Bizkaiko bigarren herri handiena
da Portugalete: 46.375 biztanle
ditu, eta 40.801 herritarrek izan-
go dute botoa emateko eskubi-
dea. «Nahi duzu euskal herrita-
rrok gure etorkizun politikoa
aske erabakitzea?» galderari
erantzun beharko diote portuga-
letetarrek.
Ezkerraldean egiten den lehen
galdeketa izango da etzikoa, eta
Meatzaldean ere estreinakoz ja-
rriko ditu hautetsontziak eraba-
kitzeko eskubidearen aldeko pla-
taformak. Gordexolan 1.300 he-
rritarrek izango dute «Zure
eskubidea erabili nahi duzu eus-
kal herritargoaren geroa erabaki-
tzeko, muga bakarra beraren bo-
rondatea dela?» galderari eran-
tzuteko aukera. Gueñesen, aldiz,
5.340 herritar daude hautetson-
tzietara deituta. «Nahi duzu eus-
kal herritarrok burujabe izatea
bere etorkizun politiko, ekono-
miko, sozial eta kultura erabaki-
tzeko?» itauna luzatuko diete he-
rritarrei.
Arratiako herririk populatuena
da Igorre. 4.200 biztanle daude
udalerrian eta horietatik 3.553k
eman ahal izango dute botoa. He-
rritarren artean zehaztu dute gal-
deketa han ere. «Euskal estatu
bateko herritarra izan gure
dozu?».
Txorierrin ere ari dira erabaki-
tzeko eskubidearen aldeko inda-
rrak biltzen. Larrabetzun
iaz egin zuten herri gal-
deketa eta Lezama eta
Zamudiok hartu diote le-
kukoa aurten. «Euskal
Herri burujabe bateko
herritarra izan gura
dozu?» galdera luzatuko
diete 16 urtetik gorako
2.047 lezamarri, eta,
2.750 herritarrek izango
dute Zamudion «Euskal herrita-
rra izanik, geure etorkizuna libre
erabakitzeko eskubidearen alde
zagoz?» galderari erantzuteko
aukera.
Hilabete, giza katerakoBere bosgarren urteurrenean
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa-
ko hiriburuak lotzeko mobiliza-
zioa egingo du Gure Esku Dagok.
Aurtengo ikusmiran, EAEko Es-
tatutu berriaren zehazte fasean
ari da Eusko Legebiltzarreko lan
taldea, eta, horregatik erabaki du
plataformak ekainaren 10eko
giza katea EAEko eremuan egitea.
2018a urte «erabakigarria» izan-
go dela azaldu zuen Angel Oiarbi-
de plataformako bozeramaileak,
«erabakia gauzatzeko aukera be-
rriak» sor daitezkeelakoan.
Beste mugarribat galdeketenibilbideanIgandean galdeketak egingo ditu Gure EskuDagok Lezaman, Zamudion, Portugaleten,Igorren, Gordexolan, Gueñesen eta Arakaldon
Igandekoak gehituta, Bizkaiko 70 herri izango dira etorkizunari buruzko galdeketak egin dituzten herriak. GURE ESKU DAGO
Gaiak b 5BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
Etzi egingo diren galdeketetan,16 urtetik gorako 55.916bizkaitarrek izango dute botoaemateko eskubidea
Ezkerraldean eta Meatzaldeanlehen aldiz galdetuko du Gure Esku Dago plataformakestatus politikoari buruz
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
Baxurako arrantza-leek erabiltzen di-tuzten sare sobera-kinei bestelako era-bilpen bat ematen
aritu dira Ondarroako saregileak.Gordeta dituzten eta erabilga-rriak ez diren zatiekin, izan ere,erosketetarako poltsa berrerabil-garriak egin dituzte herrian gera-tzen diren azken bost saregileek.Zaborrik onena sortzen ez denadela esaten du esaera zahar batek,eta buru-belarri aritu dira horre-tan Josune Badiola, Maite Burgoa,Garbiñe Garalde, Maria Jose Ara-maio eta Guruzne Badiola. «Dau-kagunarekin aritu gara egitenpoltsak. Garrantzitsuena birzi-klatzea denez, soberan ditugunsare zatiak erabili ditugu honeta-rako», adierazi dute.
Plastikozko poltsarik gabekoherria izateko erronka aitzinda-riari heldu dio Zarautzek (Gipuz-koa), eta kanpaina horren ba-rruan ari dira lanean. Plastikozkopoltsak ordezkatu nahi dituzte,eta plastikoaren ordez, beste ma-
terial edo alternatiba batzuk era-biltzea bultzatuko dute. ZarauzkoUdalak poltsak herriko dendetanbanatzeko asmoa du. Hiru mota-tako poltsak banatuko dira, eta,horien artean, Ondarroan egin-dako sarezkoak egongo dira.
Boskote ondarrutarra, hain zu-zen ere, Gipuzkoako udalerriakEmausekin batera elkarlaneanbultzatu duen #Traolankanpai-naren barruan egindako enkar-guari erantzuten aritu da. 1.500poltsa egiteko eskaera jaso zuten,horiek, gero, Zarauzko hainbatdendatan banatzeko. Saregileakburu belarri aritu dira joste lane-tan azken egunotan, eta amaituberri dute enkargua. 1.500 pol-tsak egin dituzte dagoeneko, etalehenbailehen bidali nahi dituzteZarautza.
Poltsek, gainera, beste alterna-tiba batzurekin alderatuta, ezdute leku askorik hartzen, pisugutxi dute, elastikoak eta sendo-ak dira, eta edonon erraz erama-tekoak. Poltsak, zehatz esanda,prozesu jasangarria erabilita josidituzte, eskuz eta era tradiziona-lean; sare zatiak eta haria erabilidituzte soilik. «Pieza bakarrak
dira. Sare mota askotako sobera-kinak ditugunez, poltsa guztiekez dute berdin-berdinak irteten.Batzuk handiagoak izango dira,eta beste batzuk, beharbada, gor-putz gutxiago izango dute. Gutxigorabehera, ahalik eta poltsa ber-
dintsuenak egiten saiatzen gara.Sare zati bakoitzak duen begi ko-puruaren eta neurriaren araberajosi ditugu poltsak, eta guztiakantzeko neurrikoak badira ere, ezdira berdinak». Sare zatiak hain-bat koloretakoak direnez, poltsakere desberdinak dira kolore alde-tik.
Saregile bakoitzak era indibi-dualean josi ditu poltsak. Sareak,bestalde, era berezi batean moztubehar direla azaldu dute, eta oste-an, ehun zati hori josten aritu dira
harik eta mandatuetako poltsabaten itxura eman arte.
Baina, nabarmendu dutenez,beharrik gehien poltsak egitekosare ehuna mozteak eman die.«Denbora gehien horretan emandugu. Sarea ez da beste edozein
ehun bezala mozten.Kasu honetan begiakzenbatu behar dira. Al-derdi bateko begiak bes-te alderdiagaz bat etorribehar dira, begiz begi josiahal izateko. Begi guz-tiak berdin moztu behardira; bestelakoan, gau-zak ez luke ondo irtengo.Beti zenbatzen joan be-
har zara. Eta josi ahala ere, uneorozenbatzen joan behar zara; ho-rrek bere denbora behar du».
Kanpaina bete-beteanIazko urte amaieran jaso zutenEmausen deia, eta urte hasieranhasi ziren sareak josten. «Berez,beste gauza baterako deitu zigu-ten, baina azkenean poltsengaiak irten zuen mahai gainera.Berbetan ari ginela, sareagazhainbat gauza egin daitezkeelaaipatu genien. Eta aspaldi poltsak
ere eginda geundela azaldugenien».
Emauseko arduradunei Onda-rroako saregileek emandako ideiaasko gustatu zitzaien, eta eurekinjarri ziren berriro harremanetan.«Ideia interesgarria zela esan zi-guten, eta poltsetako bat bidaltze-ko eskatu ziguten. Aurretik ereantzerako proiektu bat egin ge-nuen Berrizko bizilagun batek es-katuta, eta, haietako poltsa batgordeta genuenez, bidali egin ge-nien». Poltsa jaso ostean, Emau-sekoak Ondarroako saregileekinjarri ziren berriro harremanetan,proiektuarekiko interesa adieraz-teko. «Zarauzko Udala ere birzi-klatzearen inguruko ekimen batprestatzen ari zela esan ziguten.Eta plastikozko poltsen ordez bir-ziklatutako materialak erabilitakoalternatiba bat behar zutenez, gu-rea egokia iruditu zitzaien».
Emauseko kideek proiektuainteresgarria zela esan bazietenere, ez zieten beste ezer zehaztu,eta antxoeta eta berdeleta gain-gainean zituztela ikusita, saregi-leak haiekin jarri ziren berriro ha-rremanetan. «Enkargua ahaliketa arinen egitea interesatzen zi-tzaigun guri. Urte hasieran, izanere, ez dugu lan gehiegirik izaten,eta lasaiago ibiltzen gara. Baina,denbora luzez zain egon ostean,berdelaren eta antxoaren arran-tzu kanpainarekin hastear geun-dela egin digute eskaera. Beharbiak batera etorri zaizkigu, etanahiko itota ibili gara. Gure le-hentasuna ekartzen dizkigutensareak konpontzea izan da».
Antxoeta eta berdeleta sasoibete-betean egonda neurri horre-tako eskaria egitea nahikoa zailaizan dela diote. Hori bai, azpima-rratu dutenez, ez dute eperik betebehar izan enkargua betetzeko.«Bi lanak bateratzea ez da errazaizan. Poltsak egitea aurreikustengenuen egunetan, baliteke baxu-rako ontziren baten sarea kon-pondu behar izatea; eta, gure le-hentasuna sareak konpontzeadenez, lan hori atzeratu egin be-har izan dugu. Sareak konpon-tzen amaitzen genuenean, berri-ro poltsak egiteari ekiten genion.Hala ibili gara, zatika-zatika ahalgenuenean poltsak egiten».
Poltsek nahikoa lan eskatu du-tela nabarmendu badute ere, ho-riekin laguntzeko jende gehiago-rik ez zutela azaldu dute. «Ezinizan digu beste inork lagundu.Dakien bat izan behar du, eta gukbostok dihardugu honetan. As-kotan, asteburuan lanean aritugara, eta kasu batzuetan, etxeraere eraman ditugu poltsak, en-kargua pixka bat aurrera erama-teko».
Ondarroan geratzen diren azken bost saregileak baxurako sare soberakinezegindako poltsak josten aritu dira. 1.500 poltsa berrerabilgarri amaitu berri dituzte.
Birziklatzearen sarea josten
Maria Jose Aramaio, Josune Badiola, Guruzne Badiola, Maite Burgoa eta Garbiñe Garalde poltsak josten eta erakusten. NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA
Zarauzko Udalak Emausekinbatera bultzatu duen #Traolan
kanpainaren barruan egindakoenkarguari ari dira erantzuten
Poltsak prozesu jasangarriaerabilita josten dituzte, eskuzeta era tradizionalean; sarezatiekin eta hariarekin soilik
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a6 b Gaiak
Peru Azpillaga Bilbo
Gaur bertan hasiko da Italiako Gi-roa, Jerusalemgo herrian. Bai,ehun urteko tradizio luzea duenhiru asteko lasterketa, lehen al-diz, Europatik kanpo abiatuko da.Jerusalemen ekin diote txirrindu-lariek pedal kolpeari, eta, Israelenmendeko lurretan hiru etapa eginostean, Siziliara bidaiatuko dute.Ondoren, eta ia Italia osoa guru-tzatu eta gero –guztira 3.562,9 ki-lometro–, Erroman emango dioteamaiera lasterketari, hain zuzenere, maiatzaren 27an.Aurten, 101. Giroa izango da,eta euskal ordezkaritza gertuizango da lasterketa lehiatzekoprest. Egun, Miguel Indurain daItaliako Giroa irabazi duen euskaltxirrindulari bakarra —1992 eta1993. urteetan— eta Mikel Landaizan zen podiumera igotzen azke-na —hirugarren postuan geratuzen 2015ean—. Aurten, bost eus-kal txirrindulari lehiatuko diralasterketan, eta, haien helburuakbestelakoak izan arren, gogozekingo diote erronkari. Horietakobat izango da Pello Bilbao (Gerni-ka-Lumo, 1990). Astana taldekotxirrindularia joan den urtean es-treinatu zen Giroan, eta aurten,berriki lortutako garaipenari es-ker, inoiz baino indartsuago ekin-go dio hiru asteko lasterketari.Aurten, bigarren aldiz arituko
zara Giroan. Zer esan nahi du ho-
rrek zuretzat?
Bueno, azkenean, niretzat Italianibiltzea beti da berezia. Egia daEuskal Herrian zaletasun handiadagoela, baina han ere atxiki-mendu handia diote txirrindula-ritzari, eta lasterketak beti dirabereziak: paisaia, amaierak... xar-ma pixka bat dute beti. Joan denurteko esperientzia itzela izan zenarren, ezin izan nuen ehunekoehuna eman. Baldintza eskaseanheldu nintzen, bai fisikoki eta baipsikologikoki, baina aurten besteaukera bat dut; esperientzia han-diagoarekin eta beste helburu ba-tzuekin noa.Aurrekoetan morroitza lanetan
ibili zara; Vueltan, adibidez, oso
maila onean. Aurten ere hala
izango da, edo askatasun han-
diagoarekin ibiliko zara?
Esango nuke joan den urtekobueltan baino lider sendoagoadugula aurten Giroan –MiguelAngel Lopez kolonbiarra–, eta,beraz, bete beharko dudan lanaberdina izango dela. Helburuaharekin azkeneraino egotea izan-go da. Oraingoz, taldekide guz-tiak ilusio itzelarekin goaz, hare-kin gauza politak lortzeko asmoz.Zure lehengo garaipen handia
eskuratu zenuen Alpeetako
Itzulian. Ba al duzu etaparik bu-
ruan Italiako Girorako?
Ez, normalean ez dut helburupertsonalik ezartzen. Ahalik etaerregulartasun handienarekinibili nahi dut aurtengo Giroan.Maila onean mantendu nahi duthasieratik bukaeraraino; horixeda nire ardura nagusia. Alde ho-rretatik, beraz, ez daukat garaipe-nik eskuratzeko esperantza han-dirik. Ez da nire egiteko nagusialasterketa honetan. Azken finean, ilusio hori betiduzu presente, inoiz ezin duzula-ko jakin zer norabide hartukoduen lasterketak edo zer jazo dai-tekeen etapa batean; beti gerta li-teke sorpresaren bat, eta garaipe-naren aukera hor izatea, baina ezda hori arduratzen nauena. Txi-rrindularitzan, etapak irabazteabaino gauza askoz gehiago daude,eta nik, pertsonalki, ez dut hori
behar lasterketa batean gogobe-teta sentitzeko. Argi ditut zein-tzuk diren nire helburuak, eta ho-riek betetzea baino ez dut buruan.Lehenbiziko aldiz abiatuko da
Giroa Europatik kanpo. Nola bizi
duzue hori txirrindulariek?
Bueno, azkenean, ohituta gaudebidaiak egitera, beti ibiltzen gare-lako alde batetik bestera, bainaegia da guretzat ere arraroa dela.
Giroa moduko lasterketa bat se-kula txirrindularitza tradiziorikizan ez duen herrialde batera joa-tea... ez dakit, berria da, nobeda-dea. Ikusminez eta ezjakintasu-nez goaz, zer topatuko zain, etabai, sorpresa pixka batekin, egia
esan. Ostera, hor dago herrialdedesberdinak ezagutzeko aukeraere. Kirol honek ematen duenbeste zerbait da, eta, beraz, espe-rientziaz gozatzen eta ahalik etagehiena ikasten saiatuko gara.Aurrera begira, taldean nola au-
rreikusten duzue datorren den-
boraldiaren zatia?
Taldea, orokorrean, bide oso one-tik doa. Era bikainean ekin diogu
denboraldiari, garaipenandana lortuz. Oraingoz,ezarritako helburuak so-bera bete ditugu. Alta,kontziente gara orainhasten dela benetan ga-
rrantzitsua den denboraldiarenzatia. Lehenik ikusi beharkodugu zelan ateratzen den Giroa,eta gero etorriko da Tourra. Ber-tan, Fuglsang izango dugu talde-buru. Hala ere, taldea oso zentra-tuta dago, hiru asteko itzuliek
maila gorena eskatzen dute beti,beraz, ikusi beharko da.Astana taldean, hamaika herrial-
detako txirrindulariak ari zarete
batera. Nola bizi da barrutik
aniztasun hori?
Gure taldea aniztasunaren adibi-de argia da; ez dakit zenbat he-rrialdetako jendea egongo denguztira, baina seguru asko hama-rretik gora dira. Horrek, adibidez,hizkuntza eta komunikazio alde-tik zailtasun ugari ekartzen ditu,baina, aldi berean, aberastasunhandia. Aukera paregabea es-kaintzen du beste herrialde ba-tzuetako gauza mordoa ikasteko:ohiturak, hizkuntzak, historia...Niretzat oso esperientzia aberas-garria da. Halaber, taldean den-bora pixka bat eman ostean, errazohitzen zara, eta benetan disfru-tatzen da.Azkenean, esan liteke hori ezdela oztopo talde izaera izateko.Txirrindularitzan, gainera, nahi-ko ohituta gaude. Gaur egun,World Tourmailako talde gehie-nak oso internazionalak dira. Ni-retzat hasieran aldaketa nabariaizan zen, baina orain oso gusturanabil. Horretaz gain, hemengojendeak asko laguntzen du inte-gratzeko orduan, txirrindulariakez ezik taldeko kide asko ere ber-tokoak baitira: langileak, masajis-tak, mekanikoak, prestatzaile-ak... behar dugunerako ere, ba-dugu hurbileko jendea.Berriki izan da Euskal Herriko
Itzulia, eta euskal txirrindulariek
aspaldi ikusi gabeko mailan da-
biltzala dirudi...
Ni oso positiboa naiz. Euskalteltaldea desagertu zenetik, behera-kada oso nabarmena egon da, etaorain, berriz berpizten ari delaematen du. Zer esanik ez orain di-tugun bi taldeak asko laguntzenari direla horretan. Nik uste dutbai World Tour mailan eta baihortik kanpo euskal txirrindulariasko gabiltzala, eta ausartukonintzateke esatera azken urteeta-ko maila gorenean gabiltzala.Mayoren eta Zubeldiaren belau-naldia kenduta, haiek oso aurre-an ibili baitziren Tourrean, ustedut azkenaldiko maila onenetari-koan gaudela. Beraz, esperantzaeta ilusioa izateko arrazoiak ditu-gulakoan nago.Profesional bihurtu zinenetik,
beti izan dituzu lagunak zurekin,
animatzeko prest. Hala izango
da aurtengo Giroan ere?
Bai, aurten ere han egongo diraazken astean. Hasi nintzenetik,edonora joan naizela ere, betiegon dira ni animatzera etortzekoprest, eta aspalditik dute presta-tua bidaia; beraz, hortxe izangodira beste behin ere.
«Etapa bat irabazteabaino askoz gehiagoda txirrindularitza»
Pello Bilbao b Astana taldeko txirrindularia
Italiako Giroa gaur bertan abiatuko da, Jerusalemdik, eta Pello Bilbaogernikarrak, Alpeetako Itzulian berriki lortutako garaipenaren ostean,indartsu ekingo dio hiru asteko probari. Bigarrenez ariko da Giroan.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Berbetan b 7BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
«Esango nuke oso lider sendoadugula aurten, eta, beraz, betebeharreko lana berdina izangodela: azkeneraino laguntzea»
Peru Azpillaga Bilbo
Zahartzea pertsona orok bizi be-
harreko fase bat da. Lana edota
bizitza osoan izandako ardurak
uzteak, ordea, askotan, tristura
edota depresioa ekartzen dizkie
zenbaiti, eta bakartasunera eta
bizitza sedentario bat izatera bul-
tzatzen ditu. Dena dela, zahartze
prozesuak aukera andana ekar-
tzen ditu berekin, eta, horregatik,
gomendagarria da zahartze akti-
boa izatea eta bizitzako azken ur-
teei ere berez duten zukua atera-
tzea. Gainera, adinekoen kopu-
rua handitu baino ez da egiten ari,
eta, beraz, beharrezkoa da horiek
ere ondo egoteko neurriak mar-
txan jartzea.
Horregatik, Munduko Osasun
Erakundeak Adinekoekiko Hiri
Adeitsuen Udalen Sarea jarri zuen
abian 2006an , zahartzen ari dire-
nen beharretara egokitutako in-
guru urbanoak sortzeko. Egun,
asko dira sare horren partaide di-
ren udalak; besteak beste, Bilbo-
koa. 65 urtetik gorako 81.200 per-
tsona bizi dira bertan; ia-ia hiriko
biztanleen %24.
Eguraldi onarekin, kaleraBaina hiria egokitzea, maiz, ez da
nahikoa izaten pertsona baten
bizi eredua aldatzeko. Horretara-
ko, ezinbestekoa da eraiki diren
espazio horien gaineko kontzien-
tziazioa egitea eta haien erabilera
bultzatzea; hots, ekintzak gara-
tzea eta adinekoei jarduera fisiko-
ak egitea erraztea. Bizimodu Ak-
tiboa deituriko programaren bi-
dez, adibidez, udalak, adinekoen
artean kirola eta jarduera fisikoa
egitea sustatu nahi du. Urtean ze-
har, kiroldegien barruan antola-
tzen dira batik bat ekintzak. Egu-
raldi onarekin batera, ordea, jar-
duera horiek kalera atera nahi
ditu, Bizimodu Aktiboa Parkee-
tan dinamikaren bidez.
Ondorioz, 55 urtetik gorakoek
parkeetan dauden kale gimnasio-
etan kirola egiteko aukera izango
dute, monitore batek lagunduta.
Hain zuzen ere, ekainaren 8ra bi-
tartean izango dira, Sarriko, Zo-
rrotza, Abusu —harritxoak— eta
Elexabarri auzoetako kaleko
gimnasioetan. Hau izango da or-
dutegia: asteartean, 10:00etatik
11:00etara Sarriko plazan, eta
12:00etatik 13:00etara, harritxoe-
tan. Asteazkenean, 10:00etatik
11:00etara Zorrotzan, eta
12:00etatik 13:00etara Elexabarri
kalean. Ostegunean, 10:00etatik
11:00etara, Abusun.
Joan den urteko arrakastaren
ostean, aurten ere esperientzia
egitea erabaki dute. Dinamika
horren bidez, adinekoen artean
jarduera fisikoa sustatu nahi da,
zahartzeak berekin dakarren
eraldaketa fisikoaren prozesuari
hobeto aurre egin diezaioten adi-
nekoek. Baina, horretaz gain,
ekintza horiei ikusgarritasuna ere
eman nahi diete, espazio publi-
koa bereganatuz.
Programari dagokionez, jar-
duera fisiko leuneko ariketaz osa-
tuta dago, jolasak, kirolak eta
erritmo ariketak uztartuz. Iaz,
parte hartzaileen %90 emakume-
ak izan ziren, eta erabiltzaileen
batez besteko adina 70 eta 75 urte
bitartekoa izan zen.
Barakaldo, bide beretikBarakaldoko Udalak ere, lorratz
berei jarraituz, gaur egun adine-
koei egiten dien eskaintza zabal-
du egingo du. Urte hasieran hiru
kale gimnasio eraiki zituen, eta
orain, beste lau jarriko ditu, hain
zuzen ere, San Vicenten, Zuazo-
Arteagabeitian, Ansion eta
Arrontegin. Horiei esker, adine-
koentzako kirola egiteko hama-
lau gune izango dira erabilgarri
herrian.
Euskal Herriko demografia za-
hartzen ari da, Europakoa bezala.
Zahartzaroa bizitzaren etapa ko-
rapilatsua da, baina baita aberas-
garria ere. Jendea era duin eta ak-
tiboan zahartzea lortzeko, hiriek
erronka handia dute aurrean.
Adinekoen bizitza aktiboasustatzeko, kale ekintzakantolatu dituzte BilbonEkainaren amaierara arte iraungo dute jarduerek b Adinekoentzakokaleko parkeetan egingo dira, eta 55 urtetik gorakoentzat izango dira
Adineko jendea parkean kirola egiten, monitore baten laguntzaz. BILBOKO UDALA
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 4a8 b Gaiak
Arrigorriagan ere,bizimodu aktiboasustatzeko asmoz
RBilbon jada martxan da-
goen Bizimodu Aktiboa
Parkeetan dinamikarekin lotu-
ta, Arrigorriagako Udalak ere
eskainiko die adinekoei kirola
parkean eta monitore profesio-
nal baten laguntzarekin egiteko
aukera.
Guztira, doako zortzi informa-
zio saio antolatu dituzte maia-
tzerako eta ekainerako. Saio
horiek Odol Emaileen plazan
eta Abusuko gizarte etxearen
alboan dauden kaleko gimna-
sioetan izango dira, ostegune-
tan, 09:30etik 10:30era. Lehe-
nengo saioa maiatzaren 7an ha-
siko da.
Jarduera fisikoaren bitartez,
tresna erabilgarri bihurtu nahi
dituzte gero eta hedatuagoak
dauden kaleko gimnasioak.
Toki askotan daude halako az-
piegiturak, eta, jarduera horien
bitartez, adinekoek urtean ze-
har pareta artean egindakoa ka-
lera atera eta espazio horien
erabilera aproposa egitea bul-
tzatu nahi du udalak.
Rugbyko Championserakosarrerak zozketatzen ditugu
Orain bilbaoDendak-eko kide diren establezimenduetan egindako erosketek saria dute.
Sartu bilbaodendak.eus webgunean eta European Rugby Champions Cup-erako
sarreren zozketan parte hartzeko “entsegua” lortu egindako erosketa bakoitzeko.
Gertakari paregabe hau
Hemen hirugarren zatia jokatzen daThird half takes place in
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Egonkortua dago, kasik ohitura
bihurtuta. Bilbo inguruko bertso-
zaleek badakite, egutegian na-
barmendu behar izanik gabe,
udaberriarekin batera hitzordu
garrantzitsuak dituztela Santu-
txun asteburuetan. Iritsi da pun-
tako bertsolariek osatuko dituz-
ten emanaldi sorta. Bihar abiatu-
ko da Udabarriko Bertso Saioak
programa, 34. aldiz. Eta Santu-
txuko Bertso Eskolak Bilboko
Udalarekin antolatzen dituen
emanaldietan, lehen lerroko ber-
tsolariak arituko dira esker one-
koa izaten den plazan.
Kalean izango dira saio guztiak:
maiatzeko lehen hiru larunbate-
tan Karmelo plazan kantatuko
dute launa bertsolarik, eta ostira-
lez izango da azken emanaldia.
Kasu horretan, auzoan zehar ibi-
liko dira bertsolariak eta jarrai-
tzaileak, bertso-poteoan.
Lehen eguneko partaideei erre-
paratzeak berak agerian uzten du
programaren maila: Maialen Lu-
janbio Euskal Herriko txapeldun
nagusia Sustrai Colinarekin,
Oihana Bartrarekin eta Etxahun
Lekuerekin arituko da. Ipar Eus-
kal Herriko bertsolari txapelduna
da Colina, eta Euskal Herriko
Txapelketa Nagusian bost bider
finalista izandakoa. Lekue, Biz-
kaiko txapelduna da. Etxean ari-
tuko da Bartra; irakasle eta itzul-
tzaile santutxuarra Bizkaiko txa-
pelketako finalista izandakoa da.
Hurrengo saioa maiatzaren
12an izango da, larunbateko saio
guztiak bezala 13:00etan hasita.
Euskal Herriko txapeldun nagusi
lau aldiz izan den Andoni Egaña
buru, beste txapeldun nagusi bat
ere izango da Santutxun egun ho-
rretan: 2013an Euskal Herriko
txapel handia jaso zuen Amets
Arzallus. Igor Elortzak eta Jone
Uriak osatuko dute laukotea.
Karmelo plazan jarriko den
oholtzan egingo den hirugarren
saioa maiatzaren 19an izango da.
Bertsolaritzaren mailarik gorene-
ra iritsi ez arren, herrialdeetako
finaletan parte hartu duten lau
ahots elkartuko dira ohiko bertso
saio itxura izango duen azken
emanaldian: Uxue Alberdi, Aitor
Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Ibon
Ajuria.
Hileko azken asteburuko ber-
tso saioa maiatzaren 25ean izango
da: ostiral iluntzean. Eta ez da
Karmeloko plazako oholtzan
izango. Herritarren artean nahas-
tuko dira bertsolariak, eta alde
batetik bestera ibiliko dira auzoan
zehar. Bertso-poteoa egingo dute:
Kuluxkan hasi, eta Dacca, Aintzi,
Baztertxu eta Mahats Berri taber-
nak igaroko dituzte.
Santutxuko Bertso Eskolan ur-
tetan ibilita, etxean bezala arituko
da Arkaitz Estiballes. Aspaldiko
lagun bat izango du ondoan: Esti-
ballesekin saio asko eginak di-
tuen Onintza Enbeita. Elkarri
adar-jotzen aritzeko bikote apro-
pos horren hirugarren hanka ere
emakumea izango da; emaku-
mea eta gaztea, azken txapelke-
tan erakutsi duen maila handiak
etorkizun oparoa iradokitzen
duena: Nerea Ibarzabal.
Hain zuzen, emakumeen alde-
ko apustua egin dute aurtengo
programazioan: Udaberriko Ber-
tso Saioak egitarauan parte har-
tuko duten bertsolarien %40
emakumeak izango dira. Eta,
kontutan hartu behar da, azken
urteetan andreen presentzia na-
barmen handitu den arren,
oraindik %15 inguru baino ez di-
rela izaten bertsotan publikoki
aritzen direnetan emakumeak.
Santutxuko Bertso Eskola bete-
ranoak Bilbon urte luzetan egin
duen eta oraindik ere egiten duen
lana aitortzeko baliatuko dute
programa sustatzaileek, eta eus-
kal kultura eta hizkuntza susta-
tzeko, zein euskaltzaleen topagu-
nea sortzeko ere bai.
Maiatzarekinbatera, iritsi diraudaberrikobertso saioakSantutxuraPuntako bertsolariak arituko dira UdaberrikoBertso Saioak programan b Lehen hirularunbatetan oholtza gainetik arituko dira;azken ostiralean, bertso-poteoan
Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Amets Arzalus Santutxun izango dira. MARISOL RAMIREZ / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a10 b Gaiak
EGITARAUA
Lehen hiru saioak taula gainean
egingo dituzte Karmelo plazan,
eguerdietan. Azken egunean ber-
tso-poteoa izango da, iluntzean.
Bihar, maiatzak 5
13:00.Maialen Lujanbio, Sustrai
Colina, Oihana Bartra eta Etxahun
Lekueren bertso saioa. Karmelo
plazan.
Maiatzak 12, larunbata
13:00. Jone Uria, Andoni Egaña,
Amets Arzallus eta Igor Elortza ari-
tuko dira Karmelo plazan.
Maiatzak 19, larunbata
13:00.Uxue Alberdi, Aitor Mendi-
luze, Aitor Sarriegi eta Ibon Ajuria-
ren saioa Karmelo plazan.
Maiatzak 25, ostirala
20:00-23:00.Bertso poteoa San-
tutxuko hainbat gunetako taber-
natan, Onintza Enbetita, Nerea
Ibarzabal eta Arkaitz Estiballes
bertsolariekin. Kuluxka tabernan
hasiko da ibilaldia.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Aurrez ere indar hartzen ari zen
Bizkaia, ikus-entzunekoen gra-
baketetarako kokagune gisara.
Baina goranzko jauzi horretan ar-
gia da mugarria: Game of Thrones
sailaren grabazioa. 2016ko urrian
egin zituen sail ospetsuak filma-
zio lanak Gaztelugatxen eta Barri-
kan, eta, Bizkaia nazioarteko tu-
ristentzako gune erakargarri
bihurtzeaz gain, filmentzako pla-
to kutun ere bilakatu zuen. Da-
tuek erakusten dute joera harri-
garria: ordura arteko marka guz-
tiak aise hautsita, 117 grabazio
egin zituzten Bizkaian mota guz-
tietako produktoreek iaz. Bilbao
Bizkaia Film Commission entitate
publikoak 182 produkziori eman
zion laguntza. Aurten, kasik iazko
eskaeren erdiak jaso ditu dagoe-
neko –78–, eta 33 errodaje egin
dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta
Bilboko Udalak 2015an jarri zuten
martxan ikus-entzuneko pro-
duktoreak erakartzeko makina-
ria. Urte amaiera aldean aurkeztu
zuten Bilbao Bizkaia Film Com-
mission, nazioarteko ikus-entzu-
neko produktoreak erakartzeko
helburuarekin. Beste neurri bat
ere hartu zuten bi urte lehenago:
filmazio lanei dagozkien zergak
nabarmen txikitu, eta hainbat
zerga ordaindu beharra bertan
behera utzi zuen aldundiak.
Bere garaian zeresana eman
zuen neurri horren eragina harro
azaltzen du Imanol Pradales Ga-
rapen Ekonomikorako diputa-
tuak: «Europako zerga araudirik
lehiakorrenetakoa dugu». Fil-
matzaileentzako «paradisu fis-
kaltzat» ere jo izan da Bizkaia es-
kaintzen dituen onura horienga-
tik, baina ondorioekin pozarren
dago Pradales: «Filmazioak era-
kartzeari dagokionean, modan
dago Bizkaia, zati handi batean
onura fiskal horiei esker».
Sortu zenetik, Bilbao Bizkaia
Film Commissionek kudeatzen
ditu filmazioetarako baimen eta
baldintzak. Eta harro dago orain
arteko emaitzekin; batez ere, har-
tu duen goranzko norabide argia-
rekin. 2015. urtean —zerga onurak
ezarri aurretik— bederatzi film
grabatu ziren Bizkaian, eta iaz 117
grabazio egin ziren: 42 iragarki,
telebistako 27 programa, hama-
lau laburmetrai, zazpi dokumen-
tal, lau luzemetrai, hiru ekitaldi,
hiru web serie, bi argazki sesio,
eta telebista sail bat.
Horien artean aipagarriak dira
Gracia Querejetak Bilboko Zubi-
zurin, Zorrotzarren eta Olabea-
gan filmatu eta Maribel Verdu eta
Antonio Resines protagonista zi-
tuen Ola de crímenes pelikula;
Julio Medemek Gorbeiako natur
parkean grabatutako El árbol de
la sangre; eta Paul Urkijok beste-
ak beste Muskizko Pobal burdin-
degian filmatutako Errementari.
Publizitate iragarkiei dagokiene-
an, Volvok, Volkswagenek, Coca
Colak eta Applek aukeratu zuten,
esate baterako, Bizkaia, euren ira-
garkien kokagune gisa.
Aurrera begira ere baikorAurten, Antena 3 Espainiako tele-
bista kateak Bilbon eta Urdaibain
grabatu duen Presunto culpable
telesailari berebiziko garrantzia
eman diote sustatzaileek, filma-
keta gehiago erakarri ditzakeela
uste baitute. Aurtengo lehen hi-
ruhilekoan grabatu diren luze-
metraiei dagokienez, Koldo Sie-
rraren 70 binladens eta Galder
Gaztelu-Urrutiaren El hoyo dira
aipagarrienak.
Eta etor daitezkeenekin ere bai-
kor dago aldundia. Are gehiago,
Euskal Produktoreen Elkarteko
presidente Carlos Juarezek egin
duen iragarpenaren ondoren:
Alejandro Amenabar hurrengo
pelikula Bizkaian filmatzeko au-
kera aztertzen ari da. Mientras
dure la guerra izena izango du fil-
mak, eta Bilboko Zazpikaleetan
jaiotako Miguel Unamuno filoso-
fo eta idazleari buruzkoa izango
da. Karra Elejaldek emango dio
bizia protagonsitari. Dena den,
baieztatu ez den aukera da.
Gero eta pelikula gehiago jartzen ari dira Bizkaira begiraBilbao Bizkaia Film Commision erakundeak 182 produkziori eman zien laguntza iaz, etaondorioz, 117 pelikula filmatu ziren Bizkaian b Aurten, 78 produkzio lagundu ditu jadanik
‘Game of Thrones’ web sailak nazioartean zabaldu zuen Gaztelugatxeren edertasuna eta Bizkaia osoan izan du eragina. WIKIPEDIA
Gaiak b 11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a12 b Proposamenak
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Gero eta gehiago
errotzen ari
dira clown
jaialdiak Biz-
kaiko herrie-
tan. Askatasu-
na irudikatzen dute clownek,
nonbait, eta terapia pertsonal gisa
jotzen dute askok horiek ikusi
edota interpretatzera, nork bere
barnean gordeta dituen alde guz-
tiak inolako lotsarik gabe atera-
tzeko bide modura. Ezbairik
gabe, pertsonaia bitxiak dira
clownak, eta umorea, kritika so-
ziala edota haserrea nahasteko
gaitasuna dute; beti ere, hitzik
egin gabe. Horixe dute xede na-
gusi: isiltasunetik ahalik eta senti-
mendu gehien adierazten saia-
tzen dira clownak. Bada, pertso-
naia bitxi eta maitagarri hauek
maite dituztenek badute non au-
keratu, clown jaialdi bana jasoko
baitute Bilbok eta Arrigorriagak
asteburuan.
Atzo hasi zen Bilboko Zorrotza
auzoko clown jaialdiaren IX. edi-
zioa, Idoia Sanchez artistaren Ah
ze komeria ikuskizunarekin, eta
gaurtik igandera bitarte, arte es-
zenikoetan ospe nabaria duten
lau konpainiak eskainiko dituzte
ikuskizunak: Euskal Herriko No-
gusano eta Shakti Olaizola kon-
painiak, Danimarkako Lotta &
Stinak eta Argentinako Levelibu-
lar konpainiak.
Shakti Olaizola artista izango
da gaur antzezten lehena. Kuku-
tza gaztetxeko tailer batean hasi
zen Olaizola gorputzaren mugak
aztertzen, eta atalak ahalik eta
gehien luzatzen dihardu ordu-
tik.«Gomazkoa» bailitzan ari-
tzen da sortzen dituen ikuskizu-
netan, kontortsioa eta umorea
uztartuz. Hala egin du sortu berri
duen Baldin bada lanarekin ere.
Margolari bat irudikatuko du
Olaizolak, eta Joseba Negro artis-
taren laguntza izango du piezan;
musikariaren rola hartuko du Ne-
grok. Pieza berria aurkeztuko du
gaur Zorrotzan.
Trapezioak eta pintzelakMargolari traketsa da Olaizola,
baina baldarra bezain abila dela
erakutsiko du piezan zehar: oine-
kin margotuko du, ezinezko di-
ren orekak mantenduko ditu eta
postura bitxietan abestu egingo
du. Negro musikariaren laguntza
izango du lan horretan bidaila-
gun, hark jarriko baitie doinua
Olaizolak egingo dituen akroba-
zia, dantza eta ezinezko diruditen
bihurrikeria guztiei.
Ikuskizuna sortzeko ideia mo-
du bitxian etorri zitzaiola azaldu
zuen artistak joan den hilabetean
Gaztezulo aldizkarian. «Duela
pare bat urte, bertikal bat entsea-
tzen ari nintzela, oinekin pintzel
bat hartu eta marrazten saiatzen
hasi nintzen. Marraztea txikitatik
nire barnean egon den behar bat
da, eta beraz, naturala iruditu zi-
tzaidan bi diziplinak batzea».
Nogusano konpainiak hartuko
du Olaizolaren segida. Paolo Di
Gianvicenzok eta Jon Zumelagak
A pan y agua lana erakutsiko
dute Bilboko emanaldian. 2011n
sortu zuten clown taldea, eta or-
duztik «etengabeko komikota-
sun zentzugabean» ari dira talde-
kideak. Ibilbide horren beste adi-
bideetako bat da osatu duten
azken lana. «Umore absurdua-
ren mugan» dagoen pieza dela
diote egileek: apaiz baten eta he-
rritar xume baten azalean jarriko
dira bi-biak.
Larunbatean nazioarteko kon-
painiek hartuko dute txanda: Di-
namarkako Lotta & Stinak Rola
Bola izeneko ikuskizuna eraku-
tsiko du Zorrotzan. Zirkuko bi ar-
tistak osatzen dute bikotea eta
akrobazietan espezializatuta
daude bi-biak; bereziki, tutu ba-
ten gainean jarritako oholaren
gainean egindako ariketetan.
Bruselako Zirkuko Arteen Goi
mailako ikasketak bukatu eta
mundu mailako hainbat jaialdi-
tan izan dira ordutik.
Argentinako Levelibular kon-
painiak Portamundos izeneko
ikuskizuna eskainiko du ondo-
ren. Hamazazpi urte dira Cristian
Gutierrez eta Yesa Bearzi artistak
clowngintzan hasi zirenetik, eta,
orduztik, aireko akrobazietan es-
pezializatutako ikuskizunak osa-
tu dituzte. Halakoa da Portamun-
dos lana ere: zirkua eta antzerkia
nahasten dituen ikus-entzunez-
ko pieza da, eta ikusleen parte
hartzea bilatzen du etengabe.
Bertsoak eta Fant jaialdiaBilboko Udalaren Kultura Barru-
tik egitasmoak bultzatutako to-
paketa da Zorrotzako Clown
Atzo hasi zen Bizkaiko hiriburukoZorrotza auzoko Clown jaialdiaren IX. edizioa. Euskal Herriko etanazioarteko konpainien ikuskizunakbilduko ditu gaur eta bihar.
Sudurgorrienatzetik
Shakti Olaizola eta Joseba Negroren Baldin bada ikuskizunaren irudia. SHAKTI OLAIZOLA
EGITARAUA
Euskal Herriko eta nazioarteko
konpainien lau ikuskizun jasoko
ditu Zorrotzako Clown Jaialdiaren
IX. edizioak, Azoka parkean.
Gaur
18:30.Shakti Olaizolaren konpai-
niaren Baldin badapieza.
19:30.Nogusano konpainiaren
A pan y agua lana.
Bihar
18:30.Lotta & Stina konpainiaren
Rola Bola ikuskizuna.
19:15.Levelibular konpainiaren
Portamundosobra.
Proposamenak b 13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 4a
Jaialdia, baina ez da egitasmoak
astebururako aurreikusita duen
ekitaldi bakarra. Hain zuzen,
bihar hasiko da udaberriko bertso
saioen bira Santutxu auzoan, eta
kantuan arituko dira eguerdian
bertsolariak. Horrez gain, Fant zi-
nema jaialdiari ere gaur emango
diote hasiera. 24. aldia du Fantek
eta gaur egingo dute inaugurazio
ekitaldia, Campos Eliseos antzo-
kian, 20:00etan.
Euskal sortzaileen filmak
proiektatuko dituzte 23:00etatik
aurrera BBK aretoan. Orotara 11
film labur erakutsiko dituzte:
Aprieta, pero raramente ahoga;
Contact; Ejecutor; El Duelo; June;
La Noche de las sombras; Pink
milk; Revolution; Tür; Versus;eta
Ziren.
Larunbatetik aurrera, sail ofi-
zialean lehian arituko diren fil-
mak eskainiko dituzte, Golem-
Alhondigako zinema aretoetan.
Guztira, nazioarteko hemezortzi
film lehiatuko dira aurten jaialdi-
ko sail ofizialean; inoiz baino
gehiago. Datorren larunbatean
egingo dute Fant zinema jaialdi
bukaerako ekitaldia, eta bertan
emango dituzte aurtengo edizio-
ko irabazleen izenak.
Zinema, umorez bustitako arte
eszenikoak eta bertsoak. Non
aukeratu bada egunotan Bilbon.
A. Larrabe Arnaiz
Errotuta dago Arrigorriagan egi-
ten den Clown eta Pailazoen Na-
zioarteko Jaialdia. Hogeitahiru-
garren aldia du jada, eta gero eta
herritar gehiago biltzen du zitak.
Nazioarteko clown konpainien-
tzat ere erreferentzia bihurtu da
topaketa. Clownak, trapezistak,
ekilibristak, malabaristak... umo-
rea ardatz hartuta, kaleko arte es-
zenikoen aniztasunaren erakus-
leiho bihurtzen da Arrigorriaga
udaberriro. Gaurtik igandera bi-
tarte ikuskizunak, tailerrak eta
erakusketak hartuko dituzte he-
rriko kale zein plazak. Orotara,
Euskal Herriko eta nazioarteko
hamar konpainia izango dira
Arrigorriagan datozen hiru egu-
netan.
Lotta & Stina konpainia dania-
rrarekin eta Levelibular konpai-
nia argentinarrarekin hasiko da
gaur Arrigorriagako jaialdia. Ko-
lonbiako Pass & Company taldea-
rekin batera arituko dira, udale-
txeko plazan, 18:30etan hasita.
Juguete roto lana aurkeztuko du
talde kolobiarrak: hiru pailazo
zirkuaren enigma nagusiak argi-
tzen saiatuko dira ikuskizunean.
Antolatzaileek azaldu dutenez,
euria egiten baldin badu herriko
kiroldegian egingo dira emanaldi
guztiak.
Asteburu osoko programaShakti Olaizola ere izango da
Arrigorriagan, antzezlan berria
aurkezten. Baina igandean izan-
go da ikuskizuna. Hori baino le-
hen, larunbatean, lau konpainia
izango dira beraien lana erakus-
ten. Aimar konpainiak Etxea
ikuskizuna aurkeztuko du,
18:00etan, Udaletxeko plazan.
Etxeei buruzko hausnarketa egi-
ten du Diego Aimar artistak, zura
nagusi den eszenografia batean
oinarrituta. Clowna, akrobazia
eta oreka bidez, etxearen eta nor-
tasunaren kontzeptuei tiraka ari-
tuko da Aimar.
Lehen ikuskizun horren ondo-
ren, Erresuma Batuko Men in Co-
ats taldeak A Little Lees Conver-
sationkomedia dibertigarria era-
kutsiko du. Txileko Trinity
taldeak Si el mundo estuviera al
reves erakutsiko du gero, eta,
egunari amaiera emateko, Espai-
niako Albadulake konpainiak Las
expertas lana antzeztuko du. Lau
emakumek osatzen dute Alaba-
dulake konpainia, eta, programa
informatiko batek zuzendutako
hautaketa proba batetik abiatuta,
gizarteko estereotipoak hautsiko
dituzte lau artistek; beti ere, umo-
rea eta zirkuko elementuak ar-
datz hartuta.
Igandean emango diote amaie-
ra 23. clown jaialdiari. Baina goiz
eta eguerdian zehar sei emanaldi
izango dira udaletxeko plazan;
tartean izango da Euskal Herriko
Zozongo konpainiaren Rezikla-
tor ikuskizuna. Kale ikuskizun
pedagogiko gisa deskribatu dute
obra, 12 urte bitarteko haurren-
tzat zuzenduta dago pieza eta bir-
ziklatzen ikastea da ikuskizuna-
ren helburu nagusia. Asteburuko
azken ekitaldia herriko pilotale-
kuan egingo dute, 20:30etik au-
rrera. Hiru clown konpainia ar-
duratuko dira jaialdiari bukaera
ematen.
Ikuskizunez gain, zirko taile-
rrak ere egingo dituzte astebu-
ruan zehar, besteak beste, eta zir-
kuko jantziei buruzko erakusketa
bat ere jarri dute Euskaldun Be-
rria aretoan.
Gaur hasiko da ArrigorriagakoClown Jaialdiaren 23. edizioa
Informazio gehiago
bildu nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
arrigorriaga.eus
@
MUSIKA
ABADIÑOTxapito Guzman & Ibarrako Langostinuek.
bBihar, 17:00etan, Matienako
Azoka plazan.
ABADIÑOMuted, Eskupitajo eta Basque Street Boys.
bBihar, 22:00etan, Matienako
txosnetan.
ABADIÑOMalassia.bBihar, 23:00etan, Trañabarren
etorbidean.
BALMASEDABilboko Abesbatzaeta Ganbera Orkestra.
bBihar, 20:00etan, Klaret antzokian.
BARAKALDOEdu Basterra.bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.
BARAKALDOMutilated Judge,PORC eta Infest.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOFaltons Crew etaLos Peluqueros de Punset.
bGaur, 20:30ean, Mendigon.
BARAKALDOFito & Fitipaldis etaMuchachito Bombo Infierno.
bGaur eta bihar, 22:30ean, BECen.
BARAKALDOSchola Cantorum,San Inazio eta Irutasun abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, San Bizente
elizan.
BARAKALDOVikingore, Perpetual Night eta After Life.
bBihar, 21:00etan, Edaskan.
BARAKALDOBlack Boys on Moped eta Sweaty Lovers.
bAsteazkenean, 20:00etan,
El Tubon.
BARAKALDODegial eta Taphos.bOstegunean, 20:00etan,
Mendigon.
BARRIKALagun Artea, Pispillu,Herriko Abestiak eta Aita Gotzon
abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Andra Mari
elizan.
BASAURILa Casa Azul eta Chico y Chica.
bGaur, 22:00etan, Social antzokian.
BASAURICecilia Payne, Vulk eta Novedades Carminha.
bBihar, 20:00etan, Social antzokian.
BERMEO Inun: Bille.
bGaur, 19:30ean, Arrantzaleen
museoan.
BERMEOAudience.bBihar, 22:00etan, Nuntxakun.
BERMEOLe Singe Blanc.bAsteazkenean, 21:00etan,
Nuntxakun.
BERRIATUAPop-rock emanaldia,Tarine musika eskolaren eskutik.
bGaur, 19:00etan, gaztetxean.
BERRIATUAArdi Baltzak, Hartz eta Hilbera.
bBihar, 22:00etan, jaigunean.
BERRIZ Izaro.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BERRIZRojo Cancionero.bOstegunean, 20:00etan,
kultur etxean.
BILBOBilbo Sax Quartet.bGaur, 19:30ean, Bertendona
institutuan.
BILBODemode Quartet: Epa!.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
eta igandean, 19:00etan,
Pabilioi 6en.
BILBONil Moliner.bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOKaze, Danman eta ZeroCuatro.
bGaur, 20:30ean, Santana 27n.
BILBO Juliette Armanet.bGaur, 21:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBOLos Bengala.bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOMarta Soto.bGaur, 21:00etan, Rock Star
aretoan.
BILBOdMana.bGaur, 21:00etan, Stage Liven.
BILBODeborah Rff, Horas Muertaseta Ansia.
bGaur, 21:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOThe Dolphiners.bGaur, 21:30ean, Hika ateneoan.
BILBOThe Cherry Boppers etaThe Reverendos.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMr. Looking eta 4Troubles.bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOBoopers DJs.bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOEl_Txef_A eta Kino Internacional.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOVuelo 505.bBihar, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBatek Daki.bBihar, 19:30ean, Indautxuko
jaietan.
BILBOFree the Rhino eta Osezno.bBihar, 20:00etan, Stage Liven.
BILBOKike Mora Band eta Ana Capillaren performancea.
bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.
BILBOAntonio Jose.bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.
BILBOAbes Kimu, Lagundi, Brioletak eta Zornotza abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, Salbatzailearen
elizan.
BILBOLa Niña del Hilo.bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBO Jonathan Merino.bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOKometa.bBihar, 20:30ean, Shaken.
BILBO Jesus Guridi Orkestra etaBilboko Koraleko kantu ikasleak.
bBihar, 20:45ean, Karmelo elizan.
BILBOWorld Citizen Band.
bBihar, 21:00etan, Hacerian.
BILBOKonsumo Respeto eta Los del Humo.
bBihar, 21:00etan, Zorrotzako
gaztetxean.
BILBOPrimital.bBihar, 21:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOGansos Rosas.bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOFlow Labkid.bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOAran Calleja DJ.bBihar, 00:00etan, Via de Fugan.
BILBOLa Reverso.bBihar, 00:00etan, La Riberan.
BILBOEddie & the Hot Rods.b Igandean, 13:00etan, Satelite T-n.
BILBOMotörkids: Motorhits.
b Igandean, 13:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOSweet California.b Igandean, 19:00etan, Euskaldunan.
BILBOCarlos Cros.bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOAvon Desert Rock.bAsteartean, 20:30ean, La Nuben.
BILBOSoinu Artearen kontzertuak:AAAh, Terri Florido, Lucas Gaudin,
Miguel A. Garcia, Enrique Hurtado,
Oier Iruretagoiena, Matias Riquel-
me, SSALNK eta Fernando Ulzion.
bAsteazkenean eta ostegunean,
19:00etan, Bilbo Arten.
BILBOHarry Bird.bAsteazkenean, 20:00etan, Sarean
elkartean.
BILBOCarminho.bAsteazkenean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOMr Jam.bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOAna Galvañ: Pulsa enter
para continuar.
bOstegunean, 19:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBORadithor.bOstegunean, 19:30ean, Sareanen.
BILBO Itxaso & Jose Luis Canal.bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOChalet Rosa.bOstegunean, 20:30ean, Shaken.
BILBOPlum Green.bOstegunean, 21:00etan,
Satelite T-n.
BILBOFermin Muguruza & The Suicide of Western Culture
eta La Furia.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBO Joseba Irazoki & BeñatAxiari.
bOstegunean, 21:30ean, Kremlinen.
BILBO Javi & Nora.bOstegunean, 00:30ean, Kremlinen.
DERIOHesian.bGaur, 23:00etan, jaigunean.
DIMAPandemia, A.D. eta Hell Light.bBihar, 21:00etan, Abaro aretoan.
DURANGOUnax Noga.b Igandean, 13:00etan, Plateruenan.
EACactus.bBihar, 21:30ean, Eskolondon.
ELORRIOAngel Stanich.bGaur, 22:00etan, Arriolan.
GALDAKAOOlague, Jose MariaArregi eta Maximo Morenoren
abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, Andra Mari
elizan.
GALDAKAOThe Guilty Brigade.bBihar, 21:00etan, plazan.
GAMIZ-FIKA Itziarren Semeak.bBihar, 22:00etan, Fikako plazan.
GERNIKA-LUMOSofa eta Our Next Movement.
bGaur, 21:30ean, Iparragirren.
GERNIKA-LUMOToni Metralla y los Antibalas eta Bonzos.
bBihar, 21:30ean, Iparragirren.
GETXOAba Taano eta Biotz Alai.bGaur, 20:00etan, Bariko
San Nikolas elizan.
Bilbo b Musika
Haserrearen mapak, gaurB-Map 1917 + 100Fermin Muguruzaren proiektu berri eta berritzailea da.
Errusiako Iraultzaren mendeurrenean, haserrearen orroa Bilbo, Bartzelo-
na, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogota, Belgrado eta
Baton Rougera ekarri du, Juanjo Fernandez Rivero eta Miquel Martinez bi-
kote katalan elektronikoarekin. Ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian. HITZA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a14 b Agenda
Agenda b 15BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a
GETXO Itxartu, Zigor eta Pleamar
abesbatzak.
bBihar, 20:15ean, Algortako
Trinitate elizan.
GETXOZea Mays eta Bringas.
bBihar, 21:00etan, Ereagako
aparkalekuan.
GETXOBohemian Soul.
bBihar, 21:00etan, kirol portuan.
GETXOSabes Muy Bien.
b Igandean, 13:00etan, Ereagako
txiringitoan.
GETXOEfren Lopez eta Miriam
Encinas.
b Igandean, 19:00etan, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXORomo’s Aires.
bOstegunean, 20:00etan, Piper’sen.
LEIOAWax & Boogie Duo.
bBihar, 13:30ean, San Bartolome
plazan.
LEIOATornos & Arriaga Big Band,
Dr. Mahas Miracle Tonic, Julian
Maeso eta Was Boogie Rythm
Combo.
bBihar, 18:00etan, San Bartolome
plazan.
MUNGIABuenas Tardes
Comandante eta Chakka.
bBihar, 21:00etan, Errota gaztetxean.
ORTUELLAHamlet, Huts eta
Willis Drummond.
bBihar, 22:00etan, Gazte Egunean.
PORTUGALETECritikers, Cordura,Barbakore eta Sasha Green.
bGaur, 20:30ean, Grooven.
PORTUGALETEShöck eta Gudazaleak.
bGaur, 21:30ean, azokan.
PORTUGALETEKovertizo.bGaur, 22:00etan, Rock Volatinen.
PORTUGALETEBanda Magnetica
eta Barre Ikara.
bBihar, 21:00etan, Aranan.
PORTUGALETEElectric Funeral.bBihar, 22:30ean, Rock Volatinen.
SANTURTZICharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 20:30ean, Artesyan Loungen.
SOPELADesobedientziaz, HdH
eta Motorsex.
bBihar, 20:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELASweaty Lovers eta
Black Boys on Moped.
bAsteartean, 20:00etan,
Plaza Beltzan.
URDUÑALuhartz.
bGaur, 22:00etan, Foru plazan.
URDUÑASuaia, Ama Rebel eta
Glaukoma.
bBihar, 22:30ean, Foru plazan.
URDUÑARafa Rueda.
bBihar, 22:30ean, Santa Clara
baserrian.
URDUÑA Joselu Anaiak.
bAstelehenean, 22:00etan,
Foru plazan.
URDUÑASanta Cecilia abesbatza.
bAsteartean, 13:15ean, Foru plazan.
URDUÑAKosmos.
bAsteartean, 20:00etan,
Foru plazan.
URDUÑAKantu Kolore.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Gernika plazan.
ZALLAFeel Acoustik.
bBihar, 22:00etan, Arangurenen.
ANTZERKIA
BARAKALDOPez Limbo: Oxido.
bGaur, 19:00etan euskaraz, eta
20:30ean gazteleraz, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOGran Cabaret Pachon.
bGaur eta bihar, 21:00etan,
Arimaktoren.
BARAKALDOKabia Teatroa:
Alicia después de Alicia.
bBihar, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOMoon Produkzioak:
Las muertes de los otros.
b Igandean, 19:00etan eta
20:30ean, Barakaldo antzokian.
BARAKALDOTeatro Paraiso:
Martina eta paperezko basoa.
bAsteartean, 11:00etan eta
15:15ean, eta asteazkenean,
09:30ean eta 11:15ean, Barakaldo
antzokian.
BERANGO Itzartu: Amigas
desgraciadas.
bBihar, 19:00etan, antzokian.
BILBONogusanoren A pan y agua
eta Shakti Olaizolaren Baldin bada.
bGaur, 19:30ean, Zorrotzako Azoka
plazan.
BILBOLautaro Perotti: Cronología
de las bestias.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOKantu Kolore: Far West.
bBihar, 18:30ean, Indautxu kalean.
BILBOLota & Stinaren Rola bola
eta Levelibularren Portamundos.
bBihar, 18:30ean, Zorrotzako
Azoka plazan.
BILBOEdu Soto: Más vale solo
que ciento volando.
bBihar, 21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOArtebi: Un espíritu burlón.
b Igandean, 19:00etan, Hacerian.
BILBOLa Ribot: Distinguished
piece Nº45.
bOstegunean, 20:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBO Impro y Punto.
bOstegunean, 20:00etan,
LuzGasen.
DURANGOZugan Ni jaialdia.
bBihar, 19:00etan, San Agustinen.
ERMUATxalo: Ergela.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOBea Insa: Circus
of Dreams.
bGaur, 21:30ean, Trinkete
antitxokoan.
GERNIKA-LUMO Iragana, lahar eta
larrosa, Segurako herri antzerkia.
bBihar, 20:00etan, Lizeo antzokian.
LEKEITIOHika: Kopadernoa zuri.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarrin.
MARKINA-XEMEINOh My God:
Vivaldirekin jolasten.
bBihar, 17:30ean, Uhagonen.
Urduña b Jaiak
Otxomaioak, lehertzearGaur arratseko txupinazoarekin eta erraldoi eta buruhandien kalejirarekin
—argazkian, aurreko aldi bat— piztuko dira Otxomaioak Urduñan, eta
nahi beste festa ekitaldi izango da hilaren 13an Bihotza erreko duten arte.
Maiatzaren 8an izango da Antiguako Amaren santutegiko gurtzea, baina
musika, antzerki, kalejira eta lehiaketak noiznahi izango dira. AIARALDEA.EUS
PORTUGALETE Juego de Damas:Area de servicio.
bBihar, 20:30ean, Adimusiken.
SESTAORibalta: Polvorones.
bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan.
URDUÑAGanso & Cia: Babo Royal.
b Igandean, 13:00etan, Gernika
plazan.
URDUÑAShakti Olaizola: Baldin
bada.
bAsteartean, 18:00etan, Gernika
plazan.
URDUÑAHamaika: Semillas del
pasado.
bOstegunean, 17:00etan,
erretiratuen egoitzan.
ZALLAJose Gorbacho, Santi Millan
eta Javi Sancho: Comedy Zoo.
bGaur, 20:00etan, zine-antzokian.
ZORNOTZAGoraka: Ulisesen
bidaia.
bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.
DANTZA
ABADIÑO Iluntze taldea.
bBihar, 12:30ean, Matienako
jaietan.
BERRIATUASarats dantza taldea.
bAsteazkenean, 13:00etan, plazan.
BILBOSwing ikastaroa, doan.
bBihar, 12:30ean, Biban.
BILBOPergola orkestra.
bBihar, 18:00etan, Levante plazan.
BILBOAlpsmove: Mirror(s)
eta D-Due.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BILBORocio Aguila: Ensueño.
bBihar, 20:30ean, Garabian.
LEIOA Iron Skulls Co: No sin mis
huesos.
bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.
SOPELAUdaberri Jaia: Meñakotz,
Eguzkilore eta Dangiliske taldeak.
b Igandean, 12:30ean, Udaletxeko
plazan.
URDUÑAErauntsi taldea.
bBihar, 18:00etan, Herri Eskolan.
URDUÑAPatxi eta Konpainia.
b Igandean, 19:00etan, Foru plazan.
BERTSOLARITZA
ABADIÑOTxaber Altube,
Miren Artetxe, Aitor Bizkarra
eta Aitor Mendiluze.
bGaur, 22:00etan, Matienako
Errota kultur etxean.
BALMASEDAEskolarteko finala.
b Igandean, 12:00etan, Klareten.
BALMASEDABizkaiko Txapelketa:
Ion Barrocal, Aitor Bizkarra,Aritz
Landeta, Iñaki Lersundi, Beñat
Molina eta Jon Ander Urkiaga.
b Igandean, 17:30ean, Klareten.
BILBOUdaberriko bertso saioak:
Oihana Bartra, Sustrai Colina,
Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio.
bBihar, 13:00etan, Karmelo plazan.
BESTELAKOAK
ABADIÑOOliver magoa.
bGaur, 17:30ean, Matienan.
BERMEOUbabier jaia: garagardoa,
janaria, musika, haur tailerrak...
bGaur, egun osoan, Goiko plazan.
BILBODiego Calavia eta Amaia
Arriaran magoak: Mr. Twister.
bGaur, 19:30ean, Otxarkoagako
udaltegian.
BILBOTor eta Txoborro magoak:
Aztikeriak.
bOstegunean, 19:30ean,
Otxarkoagako udaltegian.
GERNIKA-LUMOSun magoa.
b Igandean, 17:00etan, Lizeoan.
MUNGIATomaxen Abenturak.
bBihar, 18:30ean, Olalde aretoan.
MUNITIBARLea Ibarreko UmeenEguna: jolasak eta txokolate jana.
bBihar, 16:00etatik aurrera, herrian.
sBIZKAIA MAITE
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Hedaduraz, Bizkai-
ko bigarren herri
handiena da Oroz-
ko. Hamazortzi
auzok osatzen
dute, eta mendi inguruneak zu-
zenean lotzen du Arabako Aiaral-
dea eskualdearekin. Ezaugarri
nagusirik baldin badu, horixe du
Orozkok: mendi tontorrek ma-
rrazten dute haren izaera. Gor-
beia, Ilunbe, Arna, Anekogarri,
Ubixeta, Belauzaran, Kolometa,
Lekanda, Igalirrintza, Altipitax...
Gorbeialdeko eta Itxinako men-
diguneek berezi egiten dute Biz-
kaia eta Arabaren artean kokatu-
tako udalerria, eta, historiari
erreparatuz gero, badirudi hala
izan dela historiaurreko garaieta-
tik ere: monumentu megalitiko-
en multzo nabaria baitu Orozkok
bere lurretan. Kurtzeganeko
menhirra edo zutarria da, guztien
artean, bereziena.
Betidanik ezagutu izan den
arren, azken hamarkadetan iker-
tu dute Kurtzeganeko zutarria ar-
keologoek. Antzina pieza baka-
rrak osatzen zuen, baina hiru za-
titan hautsita egon da 2006tik,
harik eta 2011n Bizkaiko Foru Al-
dundiak monolitoa zaharberritu
zuen arte. Juan Carlos Lopez ar-
keologoak gidatu zituen lanak
eta, orotara, bost metro baino
gehiagoko luzera eta zazpi tonako
pisua duen monolitoa zutitu dute
berriz. Duela 3.000 urte inguru,
Brontze Aroan egindako monu-
mentu megalitikoen artean dago
Kurtzeganeko menhirra, eta Eus-
kal Herrian dagoen garaieneta-
koa da.
Asko dira Orokozko aldean da-
goen monumentu megalitikoa
bisitatzeko osteratxoa egiten du-
ten herritarrak. Kolometa men-
diaren magaleko landetan dago
kokatuta Kurtzegaingo menhi-
rra, eta Zubiaurreko plazatik Be-
raza auzora doan bidea hartu be-
har da bertara iristeko. Ikuspe-
giez gozatzeko talaia bikaina da
Kolometako tontorra.
Kondairen indarraOraindik ere ez dago guztiz argi
monumentu megalitikoen fun-
tzioa zein zen: funtzio astronomi-
koak, erlijiosoak edo geografiko-
ak eman izan zaizkie. Orozkoko
harriaren kasuan, ez dute hilobi-
ratze zantzurik topatu. Menhi-
rrak jentilen harriak direla diote
kondairek, eta beraiek arduratu
zirela monolitoak bertan jartzeaz.
Sinesmen mitologikoek indar
handia dute Orozko inguruetan.
Itxinako karst inguruan dauden
harri borobilak ere jentilekin lo-
tzen dituzte kodairek. Diotenez,
jolasteko erabiltzen zituzten for-
ma borobileko harriak; zehazki,
boloetan aritzeko. Izena ere hor-
tik datorkie: jentil bolak.
Herriko elezaharrek diote Un-
tzueta mendiaren tontorrean ze-
goen gazteluan bizi zirela
jentilak. Baina Erdi Aro-
ko gaztelu batenak dira
jentilen bizilekutzat har-
tzen diren egituraren
arrastoak. Historialarien
arabera XIII. eta XIV. mendeetan
hainbat eraso jasan zituen gazte-
luak, Gaztelako erregearen eta
Bizkaiko jaunen artean zegoen
liskarragatik.
Azken urteetan egindako in-
dusketa arkeologikoen arabera,
XI. eta XII. mendeen artean eraiki
zuten gaztelua, eta berau eraso-
tzeko saioen aztarna ugari aurki-
tu dituzte azpiegituraren ingu-
ruan; askoren artean, soldaduen
janari-hondakinak, gaztelua
eraisteko jaurtitako harriak, zera-
mika zatiak eta erasoetarako era-
bili zituzten burdinazko gezi-
puntak.
Orozkoko Zubiaur plazako Le-
gorburu jauregian dagoen Etno-
grafia museoan dago jasota Un-
zueta mendian dagoen gazteluari
buruzko historia. XVIII. mendeko
jauregia da, eta eraikinak dituen
hiru solairuetan haraneko bizi-
moduari buruzko hainbat ele-
mentu eta datu biltzen dituen
erakusketa dago jarrita.
Gorbeiako parke naturalean dago Orozko, eta inguruan duenpaisaia karstikoak berezi egiten du udalerria. Brontze Arokohainbat monumentu megalitiko aurkitu dira bertan.
Jentilek eraikitakoherrian barrena
Mendi tontorrez inguratuta dago Orozko. Irudian, herrigunetik ikusten den Aldamin mendia. OROZKOKO UDALA
Kurtzeganeko menhirraren irudia. OROZKOKO UDALA
Untzueta mendian Erdi Arokogaztelu baten aztarnak daude.Elezaharren arabera, jentilakbizi ziren bertan
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 4a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]