XXXXXX... JJJUUUAAANNNIIITTTAAA IIIBBBAAAIIIBBBAAARRRRRRIIIGGGAAA
LLLIIITTTEEERRRAAATTTUUURRR EEETTTAAA EEERRRRRREEEPPPOOORRRTTTAAAJJJEEE
LLLEEEHHHIIIAAAKKKEEETTTAAA
2013
2
HITZAURREA Badira 20 urte herriko ikastetxeekin batera lehiaketa hau martxan jarri zenetik. Orduko
hartan, herriko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko beharra zegoen eta lanean
hasita lehiaketa hau abian hasi zen. Urte guztietan zehar ikastetxeak izan ditugu bidelagun eta
euren inplikazioari esker, lehiaketa egonkortzea lortu dugu eta mila eta mila ermuar gaztek parte
hartu izan dute, mila eta mila istorio eder sortuz. Hona hemen 2013an saritutako lanak.
3
JUANITA IBAIBARRIAGA (1934-1992)
Juanita Ibaibarriaga Ermuan jaio zen 1934. urtean, Iturriaganeko etxean. Berari eta bere
senideei Pelaionekuak esaten zieten.
Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen (bata txikitan hil zitzaion). Haiexek hazi eta heztera
dedikatu zen buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze “tia Juanita” berezia zen.
Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea
gustatzen zitzaion. Pertsona irekia zen, irizpide zabalekoa, dena eta denekin errespetatzen ohitua.
Mendia zen bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten zuen bere osteratxoa eta
handik bueltan aldean beti ekartzen zuen zerbait, bere amari entzunda zion eta “Euskal Herriko
mendiak oso aberatsak dira”; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo
tentsioa jaisteko asun txortaren bat… Ondo ezagutzen zituen denak, euren izen eta ezaugarri
guztiekin.
Alaia eta berba gutxikoa, beti zeukan minaren puntan erantzun edo kontseilurik egokiena.
Atsegina zen berarekin berba egitea, ze hemendik ez bazen, handik agertzen zuen bere bizitzaren
jakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa,
“konponduko don neska!” zen bere esaldietako bat.
4
Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko familia elkartean borrokatu zuen eta
ikastola aurrera ateratzeko.
Bere seme-alaba etxerako lanak lagunduz, euskaraz irakurtzera eta idaztera zaletu zen eta
haiek koxkortu zirenean, lan sozialak egiten hasi zen.
Behargin fin eta nekaezina, euskaren aldeko Euskal Birusa taldearen sorrera konpartitu
zuen beste pertsona batzuekin, gogor eta lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien
berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan
agertzen da.
Juanita 1992an hil zen, 58 urte zituela, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre
egin ostean.
Etxekoandre arrunt eta apala izan zen, Ermuko beste edozein andrazko modura,
estimatua, maitatua bere ingurukoentzat, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik
mantendu behar zenari eusteko astia atera zuena.
5
XX JUANITA IBAIBARRIAGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE LEHIAKETA 2012
MARGO MAGIKOA .....................................................................................6 ARROSA TXIKIA ..........................................................................................8 JAVIERREN ABENTURAK .............................................................................9 TRANSEXUALA NAIZ ETA ZER?...................................................................11 LAU LAGUNAK............................................................................................13 PARAISORA BIDAIA. LEHEN SAIAKERA. ......................................................15 SIENNAREN AMETSGAIZTOA .....................................................................18 ERMUKO PILOTA ........................................................................................21
6
EGILEA: MANEX GONZALEZ TXURRUKA EZIZENA: GEOPARDOA KURTSOA: LH 3. MAILA IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA
MARGO MAGIKOA
Egun goibeltsu batean Mikel izeneko mutil batek ikastolatik etxera kale ilun eta estu batetik
zihoala margo distiratsu bat aurkitu zuen. Hau sorpresa! Birritan pentsatu gabe margoa hartu eta
pozaren pozez etxera abiatu zen.
Etxean zegoela margotzeari ekin zion, bere eskua margotu zuen. Bapatean margotu zuen
eskua mugitzen ari zen, Mikel harrituta geratu zen, baita beldurtuta ere!.
Orduan konturatu zen aurkitutako margoa magikoa zela.
Margoaren ahalmenak ikusita, Mikel gaiztoa bihurtu zen. Handik aurrera margoaren botere
magikoak berak nahi zuena egin ahal izateko erabiltzen zituen.
Egunak joan egunak etorri, gero eta gaiztoago bihurtu zen, botere hauek bere lagunei kalte
egiteko erabiltzen zituela.
Egoera jasanezina zen, lagunak oso haserre zeuden eta Mikeli margoa lapurtzea bururatu
zitzaien.
Gau ilun batean, Mikel bere gelan lo zegoela, zarata atera gabe sartu ziren Mikelen gelan
eta margo magikoa lapurtu zuten. Halako batean Mikel esnatu zen eta margo magikoa ez
ikusterakoan urduritu zen, gelan alde batetik bestera, noraezean hasi zen ibiltzen.
Lagunak pozik zeuden, margo magikoa zuten eta hemendik aurrera ez zituzten jasan behar
Mikelen bihurrikeriak.
Egunetik egunera margoa Mikelen lagunei gauza interesgarriak erakusten zizkien.
Margo magikoa oso jakintsua zenez, Mikelen lagunek Mikel onera aldatzeko eskatu zioten.
7
Denbora laburrean Mikel askoz jatorragoa zen, bere lagunen benetako lagun egin zen
margo magikoari esker.
Eta hala bazan ez bazan sar dadila Anaitasuna ikastolan!
8
EGILEA: JULENE RECH ARROYO EZIZENA: PAGOA KURTSOA: LH 4. MAILA IKASTETXEA: ONGARAI ESKOLA
ARROSA TXIKIA
Bazen behin arrosa txiki-txiki bat. Arrosa kolore horikoa zen, ez zitzaizkion hostoak hazten
eta ez zeukan lagun bat ere ez. Oso triste pasatzen zituen egunak. Beste arrosak desberdinak
ziren: handiak, gorrixkak eta oso politak ziren. “Inbidia ematen didate” esan zuen arrosa txikiak.
Egun batean poltsikoan zeukan ispilua begiratu zuen eta esan zuen: “Ze itsusia naizen!”
Eta beste arrosa baten patinetea bota zuen.
Arrosa txikiak patinetea begiratu zuen eta oso handia zenez, esan zuen: “Txikia naiz, baina
indarra daukat” eta konturatu zen txikia izan arren, indar handia zeukala… baina triste jarraitzen
zuen. Berari ez zitzaion axola indartsua izatea.
Gauean oso ondo egin zuen lo. Goizean, ispiluan begiratu zuen eta ikusi zuen politagoa
zela.
Urteak eta urteak pasatu ziren eta bera oso handia bihurtu zen. Hain handia zenez, denek
korrika alde egiten zuten eta ez ziren gelditzen. Eta arrosa txikiari, orduan hain txikia ez zela,
malko bat bihotzean jausi zitzaion. Eta bihotzez esan zuen “Nik ez dut nahi hain handia izan, nik
txikia izan nahi dut” eta… txiki bihurtzen hasi zen eta esan zuen: “Ez da hain txarra txikia izatea,
leku txikietan kabitzen naiz eta ni ez naiz itsusia, ni polita naiz”. Baina inbidia izan zuen eta niri
begiratu beharrean, besteei begiratzen nien. Eta esan zuen: “Festa handi bat egingo dugu, denok
zaudete gonbidatuta!”
9
EGILEA: JOSEBA MAGUREGI URZAINKI EZIZENA: ABESOJ KURTSOA: LH 5. MAILA IKASTETXEA: ESKOLABARRI
JAVIERREN ABENTURAK
Orain dela urte asko ez dela, gerra garaian,mendi artean zegoen baserri batean Javier,
hamazazpi urteko mutiko bat bizi zen.
Mutikoa lotsatia zen eta bere begi txikiekin lurrera begiratzen zuen ezezagun batek hitz
egiten zionean. Javierrek gurasoei laguntzen zien lurra lantzen eta abereak zaintzen
Baserria nahiko handia zen. Atzeko aldean abereen kortak zeuden eta bertatik kirats
izugarria irteten zen. Aurreko aldean ortuak zeuden.
Baserritik bost minutura ibiltzen erreka bat zegoen eta hara joaten zen Javier bainatzera
eta arrantza egitera.
Egun eguzkitsu batean Javier errekatik etorri zenean bi soldadu ikusi zituen baserri
aurrean. Aita beraiekin eramaten zutela ikusi zuen. Amarengana joan zenean amak hala esan
zion:
- Aita eraman dute, soldadu gehiago nahi zituztelako eta aita ez bazen joaten, etxea
erre eta hil egingo gintuzke.
- Baina zergatik nire aita eta ez ondoko baserrikoa?- Galdetu zuen Javierrek erdi
negarrez.
- Ez dakit – Erantzun zuen amak
Orduan Javier bere logelara joan zen.
10
Aste bat pasatu ondoren Javierren aita hil egin zutela jakin zuten. Javier haserretu egin zen
eta etxetik joan zen. Momentu horretan soldadu guztiak hil nahi zituen, baina bazekien horrela ezin
zela arazoa konpondu.
Hurrengo egunean lasaiago zegoenean baserrira itzuli zen. Bazekien amari lagundu behar
ziola. Etxean, ama oso gibel zegoen, baina bere semea ikustean lasaitu zen.
Hurrengo hilabetetan bien artean baserriko lanak egin zituzten neke handiz. Garai oso
gogorra izan zen, beldur handia pasatzen zuten soldaduak ingurutik pasatzen zirenean.
Horrelakoetan Javierrek basoan prestatuta zeukan ezkutalekura joaten zen. Oso luzea egiten
zitzaion han egotea.
Egun batean Javier herrira joan zen esnea saltzera, jendeak umore arraroa zeukala
nabaritu zuen.
Orduan ikertzen hasi zen eta gerra amaitua zela jakin zuen.
Gero amarengana joan zenean esan zion :
- Ama!, gerra amaitu egin da! – esan zuen Javierrek pozaren pozez.
- Orduan ama eta semea lasai bizi al izan ziren.
Egia ala gezurra? Begi bien artean sudurra.
11
EGILEA: IRUNE BASAGOITI EZIZENA: ALEXIS KURTSOA: LH 6. MAILA IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA
TRANSEXUALA NAIZ ETA ZER?
Ni Alexis Gonzalez naiz eta hamasei urte ditut.
Txikitatik,beti emakume sentitu naiz. Lagun guztiak neskak ditut.
Hirugarren mailan hasi nintzen arazoekin. Gelako mutilek nitaz barre egiten zuten neskekin
jokatzen nuelako, panpinekin jolasten nuelako, neska moduan janzten nintzelako.
Hasieran ez nien kasu handirik egiten, baina urteak joan ahala agobiatzen hasi nintzen.
Egunero-egunero bromatxo nazkagarriak egiten zizkidaten: “marika” antzeko zerbait deitzen
zidaten. Nik ez nuen hitz hori ulertzen eta amarengana joaten nintzen galdezka nire kontrako
zerbait zelakoan.
Amari galdetzean zera esaten zidan: “Nagusiagoa zarenean ulertuko duzu”.
Ispilura begiratzean ni neska sentitzen nintzen eta ezin nuen onartu mutil gorputz baten
barruan egotea. Ez nekien hori normala zen ala ez, ez nekien norbaitek gauza bera sentituko ote
zuen, ez nekien…, ez nekien… Nekien gauza bakarra zen nik neska nahi izan nuela, ez nuen
gizona izan nahi.
Neskekin ondo konpontzen nintzen, beti nengoen beraiekin. Nire jolastordu guztiak eta
asteburuetako ordu libre guztiak beraiekin gogoratzen ditut. Seigarren mailan tope egin nuen.
Buruko minak, eskolara joateko gogo gutxi, beti negar egiteko gogoa…, izugarrizko tristura.
Nesken artean, lagun asko nituen, baina nire lagunik onena Naia zen. Oso ondo
konpontzen nintzen berarekin. Gertatzen zitzaidana norbaiti kontatzekotan berari kontatu behar
nion. Esan eta egin. Berarekin geratu nintzen. Momentu hartan nire barrua hustu nuen eta
12
pozarren gelditu nintzen egindakoarekin. Naiak lagundu zidan irakasleari nire egoera azaltzen,
barrutik gertatzen zitzaidana eta kanpoarekin gertatzen zitzaidana.
Egun hartan berarekin hitz egin nuenean horrela esan zidan: “nik lagunduko zaitut zure
gelakideekin duzun egoera hobetzen eta zuk lagunduko gaituzu gu berdintasuna zer den ikasten”.
Gauean, ohean, nire buruari bueltak ematen nizkion. Nola egin ahal nuen nik gertatzen
zitzaidana ulertarazteko?. Bat-batean argi ikusi nuen bidea eta hau ni nor nintzen eta zein nintzen
kontatzetik abiatzen zen.
Eguna heldu zen. Irakasleak lagunduta, arbelaren aurrera irten eta hitz egiten hasi nintzen.
Urduri hasieran, emozioz beteta gero, gelakideei kontatu nizkien nireak. Hauek banaka-banaka
eskuak altxatu eta hitz egiten hasi ziren. Denek zeukaten bitxikeriaren bat, gauzatxoaren bat
desberdin bihurtzen zutena. Egun hartan ikasi genuen desberdinak garela bakoitza, bakoitza
delako eta era berean berdinak garela denok pertsonak garelako. Inoiz ez dut ahaztuko egun
zoragarri hartan bizi izandakoa!
Orain hamasei urte ditut eta neskak zein mutilak lagunak ditut. Bi urte barru aitaren eta
amaren laguntzarekin operatu egingo naiz eta oso-osorik neska bihurtuko naiz.
Oharra: Ipuin hau idatzi dut egoera honetan dauden pertsonei laguntzeko.
13
EGILEA: GARAZI AIZPURUA EZIZENA: LOLIPO KURTSOA: LH 6. MAILA IKASTETXEA: SALLABENTE
LAU LAGUNAK
Bazen behin, lagun talde bat. Txiki-txikitatik lagun minak ziren. Hiru mutil eta neska bat
zeuden lagun taldean: Aitor, Xabi, Naia eta Jon. Haur-eskolan, Lehen Hezkuntzan eta Institutuan
elkarrekin ikasi izan zuten.
Unibertsitatea eta gero, banatu egin ziren: Jon Australiara joan zen surfa egitera; Naia
Afrikara joan zen behartsuei laguntzera, medikua zelako; Xabi Madrilera abiatu zen musikal baten
abesteko; Aitor Holandara joan zen moda diseinatzaile bezala lan egitera.
Lagun taldea hamar urte egon zen elkar ikusi eta hitz egin gabe. Jon Australian oso
ospetsu egin zen surflari bezala; txapelketa asko irabazi zituen. Aitorrek Holandan, munduko
modelo ospetsuenekin lan egiten zuen. Naia, Afrikan langile oso ona izan zen eta Xabi Madrilen
oso famatu bihurtu zen.
Jonek istripu bat izan zuen, surfeko oholarekin buruan eman zuen. Xabi, Aitor eta Naiak
Jonen istripuari buruz ez zekiten ezer.
Xabik Madrilen musikal bat egin behar zuen. Naia musikala ikustera joan zen Madrilera.
Aitor Madrilen egun horretan bere moda bilduma aurkeztu behar zuen. Aitor desfilea pasa eta
gero, musikala ikustera joan zen.
Musikalean Aitorrek Naiarekin topo egin zuen. Elkarrekin musikala ikusten zeudenean,
konturatu ziren pertsonaia nagusia Xabi zela, Naia eta Aitor Xabiren kamerinora abiatu ziren eta
Xabik esan zien:
- Goazen taberna batera kafe bat hartzea. Hirurak berriro elkarrekin gaudela ospatu behar
dugu!
14
- Ederto! – Esan zuten Naia eta Aitorrek batera.
Tabernan zeudenean, telebistan ikusi zuten surflari bat koman zegoela eta konturatu ziren
Jon zela.
Hurrengo egunean hegazkina hartu eta Australiara abiatu ziren hiru lagunak.
Australiako ospitale guztietara joan ziren. Eta ospitale horietako batean Jon zegoen.
Bisitatu zuten eta hil zorian zegoela esan zioten. Orduan, Naiak eskutik heldu zion, Xabik abestu
zion eta Aitorrek hitz egiten hasi zitzaion. Bapatean… Jonek begiak zabaldu zituen eta Naia
negarrez hasi zen.
Bi egun pasa eta gero Jon ospitaletik irten zen eta lau lagunak hondartzara joan ziren.
Lagunak arean eserita zeudela Naiak esan zuen:
- Gauden lekuan gaudela, beti lagun minak izango gara!.
15
EGILEA: MIKEL ISMAEL KAYE GOIKOETXEA EZIZENA: ETIENNE KURTSOA: DBH 1 IKASTETXEA: IKASTOLA INSTITUTUA
PARAISORA BIDAIA. LEHEN SAIAKERA.
Bubakar etxera heldu zenean bere ama negarrez ikusi zuen, Bubakarren aitak kamioian
istripu larri bat eduki zuen, kamioia amildegi batetik behera jausi zen,aita barruan zegoelarik; ordu
batzuk geroago hil egin zen.
Bubakarren aita gatz merkatari aberatsa zen eta hilean behin joaten zen Bamakora bere
tratu eta egin beharrak egitera kamioiarekin.
Ohituran egiten zen bezala Bubakarren ama aitaren anai batekin ezkondu zen eta haurdun
geratu zenean Bubakar ahaide batengana bidali zuten eskolara. Ahaidearen herrian ez zen
eskolara joaten etxean etxeko garbiketa eta lanak egitera behartzen zuten. Denbora pasatu zen
eta lortu zuen eskolara joatea.
Oso ikasle ona zen, lan asko egiten zuen, eta nola ez, oso nota onak atera. Oso argia
zenez eskolan unibertsitatera joateko laguntza ekonomiko bat eman zioten. Oso pozik zegoen
baina unibertsitateko ikasketak Europan egin nahi zituen.
Udako oporretan Bubakar egunero joaten zen merkatura bere lagun Saidekin:
- Horrela jarraitzen badugu laster edukiko dugu Argeliara joateko beharrezkoa dugun dirua.-
Ezan zuen Bubak.
- Bai, eta Argeliara heltzen garenean dena izango da errazagoa Europara joateko; zu
unibertsitatera joango zara eta ni berriz futbol jokalari famatua izango naiz.- Ezan zuen
Saidek oso pozik.
Bidaia hasi baino lehen Marabou batengana joan ziren:
- Hartu “gri-gri” hauek bidaian zorte hona zuekin eramateko.-ezan zuen gizon jakintsu onek.
16
- Mila esker asko sor dizut.-esaten zion Saidek
- Mila esker jainkoak bedeinkatzea.-errepikatzen zion Bubak
Bubaren familia oso ondo konpontzen tuaregen familia batekin, eta horrek asko laguntzen
zien. Tamarrasethera heltzeko basamortu handi bat gurutzatu egin behar zuten eta tuaregekin
joaten baziren askoz erosoago eta gusturago zeharkatuko zuten desertua.
Bida hasi zuten Tamarrasetherantz , 10 egun pasatu ziren 3-4 egun ibili ondoren herri
batetik pasatzen ziren eta or beraien negozioak egiten zituzten; gatza erosi, ura hartu, ogia erosi…
Tamanrrasethera heldu zirenean agurtu egin ziren:
- Agur beste batera arte.-agurtu zuen Bubak urruntzen ikusten zituen bitartean
- Bai, agur agu.r-erantzun zioten.
Zeukaten diruarekin desertu zeharkatzen duen kamioi bateko txartela erosi zuten eta bi
egun geroago bidaia hasi zuten:
- Bagoaz,zazpi egunetan Argelian egongo gara. - esaten zuen Saidek aurpegian irribarrea
zuela.
- Espero dut.- ezan zuen Bubak oso baxu.
Bost aldiz egunean gelditzen ziren otoitz egitera eta otoiztu ondoren jan egiten zuten.
Arratsaldeko seiak ziren denok jaitsi ziren kamio zahar hartatik otoitzera, ondoren zerbait jan zuten
eta berriro sartu ziren denok kamioira, kamioiak zarata arro bat egiten zuen, arrankatu nahian
zebilen baina ezin zuen:
- Zer gertatzen da! - oihukatzen zuen kamioiko jendeak
- Ez du arrankatzen - esan zuen txoferrak
Denak jaitsi ziren autobusetik bihotza gorputzetik aterako zelako,
- Denok lasai, janari gutxi jango dugu eta mugitu gabe egongo gara indarra ez gastatzeko.-
Ezan zuen kamioian zetorren gizon zahar batek- Gauean denok hurbil egingo dugu lo
hotzez ez hainbeste afektatzeko eta egunean kamioiak sortzen duen itzalean ipiniko gara
eguzkiaz babesteko.
Egunak pasatzen ziren eta ez zen inolako garraiobiderik agertzen, gutxika-gutxika ura eta
jana kontsumitzen zihoan, basamortu horretatik biziarekin ateratzeko itxaropena galtzen zihoan
jendeak.Dokumentaziorik ez zutenak rotulki batekin bularrean bere izena eta herria idazten zuten.
17
Orduan izan zen Saidek kamioi baten zarata entzun zuenean, ametsetan zegoela
pentsatzen zuen eta orduan konturatu zen besteak ere atentzioarekin entzuten zutela, salbatuta
zeuden.
Kamioia beraiek zeuden tokira heldu zenean gelditu eta ura eta janari eman zieten eta
denok hobeto zeudenean kamioia konpondu zuten eta bi kamioiak elkarrekin Libiarantz bidea
jarraitu zuten, bidean kamioia berriro matxuratu egiten zen baina denok itxaroten zuten.
Libiako fronteratik oso hurbil pasaporterik ez zutenak jaitsi egin ziren frontera ezkutatzen
zeharkatzeko.
Bubakar eta Said beste guztiekin jaitsi ziren, pasaportea zuten, baina Libiako poliziaz,
beldur ziren. Gaua heltzean frontera gurutzatu zuten, ortu batean ateratzen,gaua hor igaro zuten,
eta gizon zahar batek esnatu zien.
- Nortzuk zarete zuek? Noiz etorri zarete?- kontrolik gabe hasi zen gizona galderak egiten.
- Malikoak gara ona etorri gara lana bilatzera - esan zuen Bubak izututa.
- Orduan lan bila etorri zaretela ezan duzue.
- Bai bai lan bila.
- Ba nik ortu hauetan langileak behar ditut eta,langile indartsuak.
- Bai gu indartsuak gara .
- Orduan lana egiten hazteko ordua da lan tresnen bila noa eta lanera.-gizona biratu egin
zen eta ibiltzen hasi zenean Bubakarrek eskua gainean ipini zion esanez:
- Barkatu baina… bidai gogor bat egin dugu honaino eta gose gara
- Trankil,oraintxe ekarriko dizuet eta,janaria
- Eskerrik asko, mila esker, Jainkoak bedeinkatzea
Gizona urrundu zenean sasien artetik lau polizia atera ziren metrailetekin haien aurpegira
apuntatzen eta ezer ezan gabe, bakarrik armekin zeinu bat egin zieten eta berehala ulertu zuten
poliziei jarraitu egin behar zietela, furgoneta batean sartu ziren eta kartzelara eraman zieten berriz
ere ezer ezan gabe. Hilabete bat egon ziren kartzelan eta egun batean autobus batean sartu
zituzten eta Bamakora bueltan eraman zituzten dokumentuak eta dirua kenduta.
Bubakar eta Saide urte bat aurrerago saiatuko ziren berriro.
18
EGILEA: EDURNE GARRIDO CONDE EZIZENA: ERMULEO KURTSOA: DBH 2 IKASTETXEA: SAN PELAIO
SIENNAREN AMETSGAIZTOA
Sienna hamalau urteko neska polit bat zen eta Florenzian, Italiako hiri batean bizi zen. Bere
bizitza oso polita zen: etxe handi batean bizi zen, bere gurasoak oso aberatsak ziren, eskola
pribatu batean ikasten zuen, apeta guztiak zeuzkan, eta bere klasean neska popularrena zen.
Klaseko azken eguna zen eta Siennak gogo asko zuen egun hori pasatzeko, hurrengo
egunean Sizilia uharte italiarrera joan ahal izateko. Eguna normaltasunarekin pasatu zen. Sienna
ikastetxetik irten zenean eta bere limusinan itxaroten zegoenean, bere gurasoen etxezaina ez
zegoela konturatu zen. Orduan, erabaki zuen laster iristeko bere etxera oinez joatea eta horrela,
Siziliara joateko maleta prestatzera.
Etxeko bidean gauza oso arraro ikusi zuen, andra polit bat bidearen alde batean jarrita
zegoen. Sienna bere alboan pasa zenean, andreak besotik heldu eta xuxurlatuz esan zion:
“aberatsa, polit eta popularra zara, baina dena aldatuko da esnatzen zarenean”.
Ume horretan Sienna Sizilia uharteko etxe zahar batean esnatu zen eta izan zuen
amesgaiztoa gogoratu zuen. Bainugelan zegoela, ispiluan begiratu zuen eta oihuka hasi zen…
bera ez zen hamalau urteko neska bat, baizik eta hogeita hamar urteko emakume bat.
Sienna kalera irten zen amesgaiztoko emakumearen bila, lehenbailehen, bere betiko etxe
handian egon ahal izateko. Herriko hondartza txiki batera iritsi zen, ondarretan jarri zen eta
lasaiago zegoenean, hausnarketak egin zituen. Bera orain ez zen ez polit, ez aberats, ez are
gutxiago popularra. Orain apur bat itsusia ze, nahiko urria eta hiri hartan inork ez zuen ezagutzen.
Urrutian bere amesgaiztoaren antza zuen emakumea ikusi zuen. Bere atzetik korrika egiten
joan zen, baina bera ez zegoen. Orduan alde guztietara begiratu zuen, eta berriro ikusi zuen,
baina orain bete atzean zegoen. Siennak lehengo neskara izan nahi zuela esan zion eta
19
emakumeak esan zion: “Aberats, polit eta popularra zinenean ez zinen konturatzen zuk zenuena,
orain hori dena ez duzu eta faltan botatzen duzu. Horregatik, orain iraganera ez duzu itzuliko,
errealitatera egokitu behar zara”.
Urteak pasa ziren eta Siennak onartu zuen hori bere bizitza zela. Familia eduki zuen eta
bere seme-alabei bere historia kontatu zien. Seme-alabek bere haurrei ere kontatu zieten, eta
horrela gaur egunera arte. Sienna nire birramona zen, eta nire amak bere historia kontatu zidan.
Orain, nik zuei transmititzen dizuet, ditugun gauzak balioetsi behar direlako, beharbada, egunen
batean galdu ahal izango ditugulako eta orduan gogorra izango da, faltan igartzen dugunean
ezingo dugu atzera buelta egin, alegia, egun daukaguna baloratu egin behar dugu, asko da eta.
20
EGILEA: PAUL BUSTINDUI REVUELTA EZIZENA: MENDIBIL 2. MODALITATEA
21
ERMUKO PILOTA
22
Ermuak beti izan du puntako pilotariak izatearen xarma, edozein modalitatetakoak gainera.
Eskuzko pilotariez gain, palazkoak, zestalariak, raketistak... ehundik gorako pilotarien izenak
daude jasota gure herrian. Herriko jakitunek diote sasoi batean ez zegoela Ermuan pilotara
jokatzen ez zekienik. Umetatik hasten ziren etxean egindako pilotaren batekin hormetan jo eta jo.
Pilotan aritzeko aukera zabala zegoen. Elizpea, eliz aurreko arkupeak, Batzokia, edo liso zegoen
edozein horma zati. Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi, “Maria Txindurri”-ri betidanik gogoratuko
dizkiot hitzak gerra zibil aurreko Ermuko pilotaren garrantzia azaltzen. Berak zioen "domeketan
mezatik irteterakoan korriketan ziztu bizian joaten zirela herriko gazte guztiak batzokira pilotan
aritzera. Bertan txanda suertatu arte itxaron behar zenez ume guztien asmoa zen azkar heltzea”.
Horiek bai denborak.
Hogeigarren mendea abiapuntu hartuta Ermuko pilotaren bilakaera azalduko dugu. Mende
hasierara denboran jauzi bat egin eta konturatuko gara Ermuko gazteen aisialdirako leku bakarra
frontoia zela. Bai mutil bai neskek bertan pasatzen zituzten orduak jolasean. Mutilek eskuz, zestan
eta palan ziharduten. Neskek, aldiz, erraketarekin.
23
Ermuko pilotariek mundu osoko frontoietan aritu izan dira. Euskal Herrian, Zaragozan,
Bartzelonan, Madrilen, Italian, Estatu Batuetan, Mexikon, Kuban, Txinan, Filipinetan, Jakartan..
Denbora gutxitan diru apur bat irabazi ostean etortzen ziren bueltan. Diru hori gehienetan azkar
xahutzen zuten, festa ugaridun eta luxuzko bizimoduarekin. Pilotariaren irudia gaur egungo mediku
edo abokatu bati atxikitzen zaion ospearen antzekoa zen, pertsona dirudunak izateaz gain. Herriko
neskarik prestu eta dotoreenak pilotarientzat ziren. Pilotari baten bizimodua bestelako herritarren
bizimoduaren aldean, guztiz hobea zen. Ume guztien ametsa zen pilotatik bizi ahal izatea. Maria
Txindurrik zioen pilotari izatea gauza itzela zela nesken aurrean. Garai bateko “Alfistak”, hau da
Eibarko Alfa lantegian ziharduten langileak sasoi batean neska guztiak atzetik edukitzen zituztenen
modura, Ermuko pilotariak ziren dantzan egiteko neska dotoreenekin dantza egiten zutenak.
Santixauetan oso ohikoa zen pilotariak praka, alkandora eta abarketa zuriez jantzita ibiltzea.
XIX. mendean jaio eta pilota munduko
maisu handienetako bat kokatu beharra dugu
hemen. Bernardo Garate Zenarruzabeitia
“Kantabria” pilotari handia. 1983ko maiatzaren
20an jaio zen Ermuan. 14 urte zituela, istripu
baten ondorioz ezker besoan arazo handi bat
izan zuen. Indargabeturik izan arren ezker
eskua, garaiko pilotaririk hoberena izatera
heldu zen. Eskuz egin zituen bere lehen
urratsak Kantabriak. 1901. urtean egin zuen
debuta Eibarren Izeta 22-21 menderatuz.
Garaiko pilotaririk handiena dugu. Izugarrizko erresistentzia zeukan eta irabazle peto-petoa
zen. Behar adinako borondatea zeukan ezeri beldur ez izateko. Sekula ikusi den sakerik
bortitzenetako bat zeukan eta ñakuetan maisu aparta zen. Garaiko jendeak zioen nahiz eta itxura
baldarra izan oso trebea zela pilotalekuan. Pilotari jotzeko modu bat egin zuen ezagun ermuar
honek, “besagain” deiturikoa. Eskuman pilota hilik uzten zuen dejada bat zen. Ez zuen pilota bakar
bat ere galdutzat ematen. Pilota guztiak borrokatzen zituen. Oso arerio gogorra zen garai hartan.
Trebea erasoan, eta defentsan ikaragarria. Arerioak bai fisikoki, bai psikikoki lehertu egiten zituen.
1912. urtera arte munduko pilotaririk onena izan zen. Bere eskuzko azken partida Juanito Guisasola “Begoñes I”-en aurkakoa izan zen. Pala mundura pasa zen ondoren. Desafioetan ibili
24
ohi zen Kantabria. Pala munduan ere garaiko pilotaririk onena izatea lortu zuen. Jende
askorentzako sekula egon den pilotaririk hoberena ermuarra izan dugu.
Gerra ondorengo urteetara pasatuko gara. Ermua beti izan dugu herri armagina. Gerra
zibilak herritik kanpora eraman zituen soldaduez gain, herrian geratu zirenak armak egiten
ziharduten. Pilotak beherakada nabarmena izan zuen. Honez gain, gerra amaieran kanpora
erbesteratuta joan zirenak. Sasoi horretan baina bazegoen Ermuan pala munduko momentuko izar
nagusia. Felix Izagirre Garate.
Ermuan jaioa 1903an, 1921ean egin zuen
debuta profesionaletan. Ikaragarrizko indar eta
gorpuzkerako atzelaria. Urte oparo profesional mailan
eman eta gero bere sasoi gorena 1943ko munduko
pala txapelketa irabaztearekin bat etorri zen. “Ermuko
zezena” ezizenaz ezaguna zen pilota munduan, eta
“felixasto” bezala Ermuan.
Neskek erraketan jokatzen zuten frontoian. Haien artean, Conchita
Bustindui, Lucia Areitioaurtena nabarmenduko genituzke. Momentuko
erraketista onenen artean kokatuta, mundu osoko frontoietatik zehar ibili
ziren. Bestalde, zesta munduan ere izan du Ermuko pilotak zer esana Alex
Solozabalekin. 1961. urtean munduko zesta punta txapelduna. 1063 partidu
irabaziak dituen zestalari aparta.
25
Gerraoste garaian aurrera egin ahala, pilotariak ugarituz joan ziren Ermuan. 1970ean jarri
zen martxan lehen aldiz Bizkaiko “Interpueblos” txapelketa. Txapelketa honetan herri bakoitzeko 6
pilotari esku pilotan lehiatzen ziren beste herrien aurka bakar bat geratu arte. Adin diferenteetako
pilotariek parte hartzen zuten. 1973an irabazi genuen lehen aldiz txapelketa hau. Urte batzuk
irabazi ezinda igaro ostean, 80ko hamarkadan Ermua esku pilotaren sehaska bihurtu zen. 1981,
1984,1985,1987 eta 1988ko txapelak lortu zituen Ermuak. Oraindik ez du herri batek gainditu 6
txapelen marka. Edozein pilotazaleri pilotaz galdetzean Ermua etortzen zitzaion burura.
Momentuko jaun eta jabe ginen.
1990ko hamarkadan kirol eskaintza zabalago bat ezarri zen Ermuan. Pilotariak gutxituz
joan ziren nahiz eta oraindik 50 kide inguruan zebiltzan pilota taldean. Txarrena heltzear zegoen.
Mende berriak esku pilotaren modari kalte handia egin zion. Teknologi berriek, eta gehien bat
futbolak gazteen artean eragin handia izan zuen. Garai bateko Kantabria, edo Felix Izagirre izan
nahi zuen gazte baten pentsaera zeharo aldatu da. Orain gazte horrek mundu osoan ezaguna den
Messi edo Nadal izan nahi du. Herri txikiek, kirol eskaintza urriagoa dutenek gehienbat nahiko
tinko eutsi diote pilota taldeari, Mallabia, Munitibar edo Berriz esaterako. Ermuan ordea
beherakada itzela izan da. Urte honetan 2013an, jende faltagatik eta diru arazoengatik Ermuko
pilota taldeak agur esan behar izan dio bere ekintzari.
Beharbada gaur egungo gazte askori gutxi axola zaio Ermuko pilota taldea. Gure herriaren
kirol ondare nagusia dugu, eta seguruenik euskal pilotaren kapitala ere. Beharbada ez dugu
aurkituko sekula herri bat kirol bat esku pilotari hain lotuta. Ermuko pilotaren izarrak, plazako
frontoiko gorabeherak eta istorio zaharrak hortxe diraute. Gure aiton amonen garaietatik hona
kontatu dizkiguten istorioak ez dira sekula ahaztuko. Guk berdina egingo dugu gure
ondorengoekin. Nahiz eta min handia sorrarazten digun askori Ermuan pilota taldea ez izatea
berriz itzuliko denaren esperantzan jarraitu beharra dugu. Ermuko pilotaren gorpua hilik dago gaur
egun. Baina bere arimak bizirik dirau. Eta denok eman ezkero apur bat arima horrek bizirik iraun
dezan egun batean Ermuko taldea itzultzea lortuko dugu. Oso polita baita gure aiton amonei
Ermua esku pilotaren kapital izan zela entzutea. Baina oraindik askoz politagoa da Ermua berriz
pilotaren gorenean ikusi ahal izatea geure begiekin. Beldur barik egin dezagun sakea.