2011ko iraila
PAISAIARI BURUZKO KATALOGOAK ETA GIDALERROAK EGITEA
Aurkezpena
2
Aurkibidea
1) SARRERA
2) KATALOGOEN ETA GIDALERROEN ZERGATIA
3) PAISAIARI BURUZKO KATALOGOAK ETA GIDALERROAK EGITEKO PROZESUA
4) HERRITARREN PARTAIDETZA
5) HARREMANAK
3
1. SARRERA
PAISAIA.
� Hona hemen paisaiaren definizioa: “lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, bere izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita”.
� Euskadiko paisaiak aberatsak eta askotarikoak dira eta horiek interes orokorreko baliabide eta ondare erkidea osatzen dute, ingurumenari, kulturari, gizarteari historiari eta ekonomiaren garapenari dagokienez.
� Paisaia oinarrizkoa da jendearen bizi-kalitatearentzat, eta euren ondare erkidea, kulturala zein naturala, adierazten du. Gainera, lagundu egiten du lurralde baten nortasuna osatzen. Elementu dinamikoa da, herritarrek denboran zehar euren ingurunearekin izan duten harremana islatzen du. Beraz, paisaia kontserbatzeko, batetik, mantendu eta hobetu egin behar dira kalitatea zein aniztasuna, eta, bestetik, txertatu egin behar dira elementu eta erabilera berriak.
4
� Hala ere, paisaien eboluzioak zenbaitetan ez ditu bere balioak errespetatu izan. Batzuetan, lurraldea transformatzeak garrantzia galtzea, bateratzea eta paisaia batzuk degradatzea eragin du.
� 2009ko uztailean, EAE formalki atxiki zitzaion Paisaiari buruzko Europako hitzarmenari. Aipatu hitzarmena 2000ko urrian onetsi zuen Europako Kontseiluak eta honako hau dio: "denok daukagu paisaiak babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko eskubidea eta betebeharra".
HORREGATIK DA BEHARREZKOA SENTSIBILIZATZEKO ETA KONTZIENTZIATZEKO KULTURA HEDATZEA, PAISAIA BALORATZEARI
BEGIRA
5
EAEko Paisaiaren Legea (oraindik aurreproiektua da)
ZER DA? Paisaiaren arloan politikak definitu eta aplikatzeko erreferentzia-eremua.
ZERTARAKO? Euskal paisaiak juridikoki aintzatesteko eta horiek kudeatu zein hobetze aldera tresnak edukitzeko.
EGITURA Xedapen orokorrak:
� Legearen xedea.
� Ekintzak egiterakoan aintzat hartu behar diren printzipioak.
� Paisaiaren politikak.
� Paisaiaren inguruko ekintzen tipologia.
Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresnak:
� KATALOGOAK.
� GIDALERROAK.
� Paisaiaren arloko ekintza-planak.
� Paisaia integratzeko azterlanak.
Paisaiari buruzko politikak antolatu eta sentsibilizatzeko tresnak:
� Paisaiaren Behatokia sortzea.
� Hezkuntzaren arloan paisaiaren eta paisaiaren integrazioaren inguruan sentsibilizatzea.
� Paisaiaren gaineko ekintzek, Legearekin bat etorriz gero, finantzazio publikoa izatea.
6
2. Paisaiaren katalogoak eta gidalerroak
EAEko Paisaiaren katalogoak eta gidalerroak
ZER DIRA? Gure lurraldeko paisaiak babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko Paisaiari
buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroan jasotako tresnak dira.
KATALOGOAK � Euskadiko eremu funtzional bakoitzeko paisaiak aztertzen eta ebaluatzen
dituzte.
� Horiek bete beharreko kalitate-helburuak proposatzen dituzte.
GIDALERROAK Paisaiaren kalitate-helburuen proposamenak arau gisa txertatzen dituzte
lurralde-antolamenduan.
7
Eremu funtzional bakoitzak hainbat paisaia-unitate izango ditu.
Balmaseda-ZallaArtzentales
Balmaseda
Karrantza
GaldamesGordexola
Gueñes
Lanestosa
SopuertaTrucios-Turtzios
Zalla
Helburua da EAEko Paisaiari buruzko Katalogoak eta Gidalerroak idaztea. Lehenengo fase honetan, Balmaseda-Zalla, Guardia eta Zarautz-Azpeitikoak egingo dira.
GuardiaMañueta
KripanEltziego
Bilar
Bastida
Guardia
LantziegoLapuebla de Labarca
Leza
Moreda Araba
Navaridas
Oyón-OionSamaniego
Eskuernaga
Lekora
Zarautz-AzpeitiaAia
Aizarnazabal
Azpeitia
AzkoitiaBeizama
Errezil
Getaria
Orio
ZarautzZestoa
Zumaia
8
3. Paisaiari buruzko katalogoak eta gidalerroak egiteko prozesua
IDENTIFIKATZEA ETA EZAUGARRIAK IKUSTEA
Helburua: Eremu funtzional bakoitzean herritarrek euren paisaien inguruan dituzten BALOREAK ezagutzea eta paisaiaren eraldaketan esku hartu duten eta gaur egun esku hartzen ari diren dinamikak eta prozesuak interpretatzea.
PAISAIAREN KALITATE-HELBURUAK ETA ADIERAZLEAKHelburua: HELBURUAK eta horien adierazleak identifikatzea, horiek baitira paisaia antolatzeko, kudeatzeko eta babesteko etorkizunean egingo diren politiken oinarriak. Hortaz, fase honetan beharrezkoa izango da aurrekoetan identifikatutako paisaiaren agenteak inplikatzea.
Urria-abendua
2011
Urtarrila-martxoa
2012
PAISAIARI BURUZKO KATALOGOAK EGITEKO PROZESUAREN FASEAK
PAISAIA EBALUATZEA Helburua: lehenengo ONDORIOAK lortzea. Paisaiaren alde onenak eta mehatxuak identifikatu behar dira, bai eta hartu beharreko NEURRIAK ere.Eremu funtzional bakoitzeko paisaiaren tokiko agenteek eginkizun berezia izango dute.
9
EUSKAL HERRIKO PAISAIEI BURUZKO KATALOGOEN AURKEZPEN OROKORRA EGITEAAurreikusitako data: 2012ko apiriletik maiatzera.
3 katalogoak aurkeztuko dira, bakoitza bere eremu funtzionalean.
GIDALERROAK BIDERATZEA, FUNTSEZKOA EZ DEN LPP-EN ALDAKETA GISA
Helburua: informazioa jendaurrean jartzea.
Egitekoa den Paisaiari buruzko Euskal Legeak behin betiko zehaztuko dituen izapideen arabera, fase hau bi zatitan banatuko litzateke:
1. Paisaiari buruzko Katalogoak onestea.2. Paisaiari buruzko Gidalerroak bideratzea LPPak aldatuz.
Apirila-maiatza2012
2. seihilekoa2012
4 hilabete
PAISAIARI BURUZKO GIDALERROAK EGITEKO PROZESUAREN FASEAK
10
4. Herritarren partaidetza
� Paisaia ulertzeko modua subjektiboa da. Hori dela-eta garrantzitsua da herritarrek eta paisaiarekin zerikusia duten gizarte-eragile guztiek PARTE HARTZEA.
� Horrenbestez, Paisaiari buruzko Katalogoak eta Gidalerroak egitean, funtsezkoa da:
Herritarrak zein administrazioak INPLIKATZEA ETA ELKARREKIN LAN EGITEA
ADMINISTRAZIOAK PARTE HARTZEA BULTZATZEA, herritarrek euren paisaia identifikatu eta baloratu dezaten, paisaiak ematen dituen aukera eta arriskuak ikus ditzaten, eta etorkizunera begira neurri
egokiak har ditzaten.
Herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartzen jarraitzea Balmaseda-Zalla, Guardia eta Zarautz-Azpeitin, bai eta aukera hau baliatzea ere
PAISAIAREN BALOREEN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO.
11
Herritarrek eta gizarte-eragileek euren iritzia EMAN ahal izango dute paisaiari buruz.
ERABAKIAK MODU ERAGINKORRAGOAN hartuko dira, hausnartzerakoan herritarrak gehiago hartuko baitira
kontuan.
Paisaiari buruzko kontuetan, jendea gehiago INPLIKATUKO DA, eta ERANTZUKIDETASUNA areagotu egingo da zaintzari
eta legea betetzeari dagokionez.
Parte hartuz gero:
12
Herritarrek eta eragileek parte hartzeko tresnak
1 Web orria: www.euskadi.net/paisaia
Eremu funtzional bakoitzean aurrez aurrekoelkarrizketa tokiko eragileekin
4
5
6
Eremu funtzional bakoitzean elkarrizketa elektronikolurraldeko eragileei eta beste herritarrei.
Lan-mahaiak tokiko eragileekin eta herritarrekin.
3
2
Paisaiaren postontzia (e-posta): [email protected]
Irekia eta Facebook
Helburua: batez ere, katalogoen eta
gidalerroen EKIMENARI buruzko
IRITZIA zein den jakitea.
Helburua: batez ere, EREMU
FUNTZIONAL BAKOITZEAN
PARTE HARTZEA.
13
8. HARREMANETARAKO
Eusko Jaurlaritza: Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza
E-posta: [email protected]