8
7. modulu tematikoa GIZARTE INKLUSIOA ETA GIZARTERATZE ENPRESAK EKONOMIA SOLIDARIOAN Ekonomia zuzenaren eta solidarioaren sustapena Unibertsitatean

7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

7. modulu tematikoaGIZARTE INKLUSIOA ETA GIZARTERATZE

ENPRESAK EKONOMIA SOLIDARIOAN

Ekonomia zuzenaren eta solidarioaren sustapena Unibertsitatean

Page 2: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Aurkibidea• Zer dira gizarteratze eta gizarte-inklusio enpresak?• Langileak eta gizarteratzeko eta laneratzeko bideak• Gizarteratze-enpresen ezaugarriak • GEen sareko lanak• Praktika• Lotutako materiala eta estekak

Page 3: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Zer dira gizarteratze eta gizarte-inklusio enpresak?

“Ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak: gizartean baztertuta edo desabantailan dauden taldeak lan-merkatuan sartzeko helburua dutenak, eta, gainera, gizarteratzeko banan banako proiektuak egiten dituztenak,

ikasketa-prozesu egoki baten bidez.”

(Eusko Jaurlaritzaren 182/2008 Dekretua)

Lana garrantzitsua da oso; izan ere, lana da:

•Gizartearen eta norberaren aintzatespenerako tresna.•Identitate pertsonalerako funtsezko elementua. •Gizarteratze-prozesuetarako ezinbesteko tresna.

Page 4: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Langileak eta gizarteratzeko bideak

• Gizarte-bazterkeria arrisku larrian dauden langabetuak, enplegu normalizatua lortzeko zailtasun bereziak dituztenak: errenta minimoak jasotzen dituztenak, iraupen oso luzeko langabetuak, errehabilitatzen ari diren drogazaleak, espetxeetan daudenak eta preso ohiak...

GEtarako sarbidea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen edo

enplegu-zerbitzuen bidez. Gizarteratzeko eta laneratzeko bideak

•Orientazio-, prestakuntza- eta laguntza-ekintza pertsonalizatuak.•Langileak adostuta eta onartuta. •Helburuak:

Bere egoerari eta etorkizunari buruz hausnartzea. Gaitasun pertsonalak sustatzea, autonomia pertsonala

lortzeko. Gizarte-trebetasunak eta oinarrizko lan-ohiturak

eskuratzea. Banakako prestakuntza-programetan parte hartzea.

Page 5: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Gizarteratze-enpresen ezaugarriak

• Produkzio-egiturak: ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak. Merkatuaren esparruan lehiatzen dira.

• Helburu soziala: gizarteratzea eta gizarte- eta lan-prestakuntza.• Tresna: gizarte-bazterkeriaren aurkakoa.• Aldi baterako: ohiko lan-merkatura sartu ahal izateko aldi baterako

tresna. Gehienezko egonaldia: 3 urte. • Irabazi-asmorik gabe: irabaziak enpresan bertan inbertitzen dira. • Irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuek gidatzen

dituzte: beren helburua dela eta, gizarteratzeko eta laneratzeko egitura iraunkorrak izan behar dute.

• Gizarte-onura sortzen dute: pertsona gaituak sartzen dituzte merkatura. Langileen eta horien ingurukoen bizi-kalitatea hobetzen dute.

Page 6: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Gizarteratze-enpresen sareko lanak

GIZATEA

• Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea

• 45 enpresak hartzen dute parte.

• Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia alternatiboaren eta solidarioaren arloan lan egiten duten GE gehienak barne hartzen ditu (inskribatutako GEen % 90, gutxienez).

• Helburua: enpresen arteko lankidetza sustatzea, sektorea hobetzen eta indartzen laguntzea, eta erakunde publikoen eta gizartearen aurrean adierazten dutena sustatzea.

• Etengabeko prestakuntza-jarduerak egiten ditu, lantaldeen bitartez (kudeaketaren hobekuntza, gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza, erosketa publiko arduratsua, etab.).

• http://www.gizatea.net/

FAEDEI

• Gizarteratze eta Laneratze Enpresen Elkarteen Federazioa (2007).

• Gizarteratze- eta laneratze-enpresen lurralde-elkarteak barne hartzen ditu: Kanariak, Asturias, Galizia, Madril, Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa, Andaluzia.

• Helburuak: gizarteratze- eta laneratze-enpresak defendatzea eta sustatzea. Elkartutako erakundeen ordezkari gisa aritzea. Gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen interesak defendatzea.

• http://www.faedei.org/es/index

Page 7: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

Praktika: Emaús• Emaús gizarteratze-enpresak?

Page 8: 7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan

• Gizatea gizarteratze-enpresen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=A5svMoPA2w0

• Euskadiko gizarte-ekonomiari buruzko bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=A5svMoPA2w0

• Artikulua: “Empresas de inserción y empresas sociales en europa”

http://ocw.unizar.es/ocw/pluginfile.php/102/mod_label/intro/ep-f-008-quintao.pdf

• Goilurrari buruzko erreportajea:

http://www.economiasolidaria.org/files/7K%20Goilurra.pdf

• Gizarteratze-enpresei buruzko TVEko erreportajea:

http://www.rtve.es/alacarta/videos/para-todos-la-2/empresas-insercion-laboral/1042668/

• Ijito-etniaren gizarteratzea:

https://www.youtube.com/watch?v=Sm842ZQwO2o

Material osagarria