16
EGAPE_TXO! 4 3. ZIKLOA (2014-2015)

Egape txo! 4 (14 15)

  • Upload
    beitza

  • View
    202

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egape txo! 4 (14 15)

EGAPE_TXO! 4

3. ZIKLOA (2014-2015)

Page 2: Egape txo! 4 (14 15)

2

AURKIBIDEA

BERRIAK MOTZEAN……. 2-3 KIROLARIAK….……….… -4 ZIENTZIA BERRIAK…..… 5 ODOL EMAILEEN ELKARTEA.. . 7- 8 MUNDUAN, ZER BERRI?…. 8-9 LIBURUTEGIKERIAK…….. 10 ZINEA ETA MUSIKA…….11-12 6. MAILAKOEN AGURRA….13 TXISTEAK …………………….…. 14 DENBORAPASAK……… 15-16

ALBISTEAK MOTZEAN KORRIKA: Martxoaren 18an korrika txikia egin genuen. Egapeko eta Presentación de Mariako ikasleak egin genuen korrika. Gero San Juan plazara iritsi ginen, Egapeko batzuk eta Presentación de Mariako beste batzuk bertsoak bota zituzten. Ondoren korrikako dantza egin genuen eta segi-dan ikastolara bueltatu ginen. BILBO-IRUÑA:

Martxoak 25an 5.A eta 5.Bko ikasleak Iruñeara joan ginen. San Ferminetako entzierroetako bidea egin genuen. Iruñako zezen plazara joan ginen eta gero Taconera parkera, han bazkaldu genuen. Az-kenik Urnietara bueltatu ginen. Martxoak 26an 6.A eta 6.Bko ikasleak Bilbora joan ginen. Lehenengo, Getxora joan ginen Biz-kaiko Zubia ikustera. Ondoren, Bilbora joan gi-nen Arte Ederretako Museoa ikustera. Han tailer-rak egin genituen eta kuadroak ikusi. Euria zela

eta aterpean bazkaldu genuen eta Guggenheim ikusi genuen. Azkenik Urnietara bueltatu ginen.

ANTZERKIA INGELESEZ: Martxoaren 27an Egapeko 1.,2. eta 3. ziklokoak Sarobera joan ziren. Sinbad the sailor antzezlana ikustera. Oso ondo egon ziren dant-zatzen, abesten eta barrezka. Ah1 eta guztia ingelesez!! GAIZKA ETA IBAI

Page 3: Egape txo! 4 (14 15)

3

ODOL EMAILEEN ELKARTETIK BISITA: Martxoaren 23an Odol emaileak etorri ziren 6. Mailako ikasleengana. Gauza

asko erakutsi zizkiguten: Odol taldeak, odol transfusioen historioa, Power Point batzuk ikusi genituen odolari buruz eta az-kenik fitxa bat osatu genuen. Bukaeran kar-tulina batean bi mahai joko eman ziz-kiguten:3 lerroan eta partxisa. Oso interes-garria izan zen.

LIBURUAREN EGUNA: Apirilaren 23an Egapeko futbol zelaian li-buruak trukatu genituen 3. Zikloko ikasleen artean. Batzuk bai, eta beste batzuk ez. Tru-kaketa harmailetan antolatu zen, ondoren bakoitza bere gelara joan zen eta 12:30ak arte trukatu duen liburua irakurtzen aritu ginen.

Martxoaren 28an, berriz, Jon Arretxe idazlea etorri zen 6. Mailako ikasleekin egotera. Power Pointak erakutsi ziz-kigun bere bidaiei buruz. Aurretik bere bi liburu irakurri genituen: Beti iparral-derantz eta Harresi handirantz. Gero 6.Atik Julen Lizeaga eta June Tomasenak liburuetako pertsonaiei egindako eskutitzak irakurri zizkioten. Eta 6.Btik Alain Nevesek eta Irati Ca-ballerok irakurri zizkioten.

GAIZKA ETA IBAI

Page 4: Egape txo! 4 (14 15)

4

EUSKAL KIROLARIAK Ianire Elorriaga

Euskal Herriak eman duen skater profesional bakanetakoa da Ianire Elorriaga (Bakio, 1983). Basilean jokatzen zen Europa-ko skate txapelketa sei aldiz irabazi du. Normalean, Mungiako skateparkean patinatzen du, Malen Skate Klubeko lagunekin. Bakioko skateparkean instalazioak oso egoera txarrean daude. Hamabost urterekin skateparkean ibiltzen eta trukoak egiten hasi zen, baina umetatik erabili izan du skatea garraiobide be-

zala. Skatea egunero egiten duen zerbait da, beste ezeren gainetik, dibertitzeko egiten duena. Hasi zenean egon ziren bere mailan ibili ziren neska batzuk. Haietako batekin bidaiaren bat edo beste ere egin zuen, baina gero futbolean hasi zen eta skatea utzi egin zuen.

Lucas Egibar Breton Donostia,Gipuzkoa,1994ko otsailaren 9a snowboardlaria da. 2011/2012 denboraldian Europako Kopa irabazi zuen. 2013an Munduko Junior Txapelketan Erzurumen, Turkian, urrezko domi-na lortu zuen.

Munduko Kopan, lehendabizikoz, 2013ko martxoaren 9an, Arosan, podiuma zapaldu zuen. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 2015eko martxoaren 21ean Kataluniako "La Molina" eski-estazioan Snowboard Crosseko Munduko txapelketa lortu du 21 urterekin..Gauzak honela, estatu mailan horrelako txapelke-ta bat lortzen lehenengoa izan da. Garaipen hauek lortzeko entrenatzea oso garrantzitsua da 6 bider arituz astean zehar eta ez Euskal Herrian, bakarrik Suitzan eta Austrian ere. Izan ere, estatu mailan ez dago bere kirolerako moldadutako pistarik.

http://zuzeu.eus/2015/03/06/emakume-kirolariak-gaztezulon/

IGOR ETA EDORTA

Page 5: Egape txo! 4 (14 15)

5

ZIENTZIA BERRIAK Astronomia gertaerak apirila-maiatza:

Astronomia gertaeren berri eduki nahi baduzue Eureka Museoko web-gunean Euskal Herriko fenomenoen berri informazioa edukiko duzu. Informazio ugari aurkitu deza-kezu bertan. Hainbat gauza desberdin aurkitu ditzakezu, hobeto esanda beste gai ugari daude.

http://www.eurekamuseoa.es/eu/planetarium-a/astronomia-gertaerak

NASA:

IZARREN EURIA 2015-eko Apirilaren 22-an, munduko milaka pertsonek lurraren eguna ospatu zuten. Gure planeta urdin zoragarriaren omenez. Egun hortan lurraren buruz hitz egiten da, nola mantendu behar den osasungarri lurra etab... Urte hontan lurraren eguna izarren euri batekin bukatu zen. Apirilaren 22 eta 23-an, lurra Thatcher kometaren honakinen barrundik igaroko da. Izarren euria argi indartsuz egindako argiak dira.

http://www.lanasa.net/ AMETS KARRERA ETA ALAITZ KARRERA

Page 6: Egape txo! 4 (14 15)

6

ODOL EMAILEEN ELKARTETIK... Apirilaren 15-ean odol emaile elkartetik 2 neska etorri zitzaizkigun gelara odol ematearen prozesua adieraztera.Guk hainbat galdera egin dizkiegu:

-Nola duzue izena? -Saioa eta Mariaje dugu izena.

-Noiz hasi zineten odol emaileen elkartean lan egiten? -Mariaje orain dela 33 urte eta Saioa orain dela 11 urte. -Zergatik aukeratu zenuten lanbide hori?

-Lanbide polita delako.

-Lanbide horretan zer azaltzen duzue? -Odol emate prozesua zer den.

-Zer egiten duzue odolarekin? -Atera , aztertu, banatu eta ospitalera eraman.

-Zerekin ateratzen duzue odola?

-Orratzekin.

-Ateratako odol hori zer gaixotasun duen pertsonari ematen di-ozue? -Denetik: odol galera handiak, istripu bat, ebakuntza, min-bizia, trasplantea, erredura…

-Zer baldintza eduki behar dira odola ateratzeko? -18-65 urte artean egon, 50 kg baino gehiago eduki eta osasuntsua egon.

-Non ateratzen duzue odola? -Gipuzkoako herri gehienetan, unibertsitateetan eta empre-setan.

-Zer tresnekin aztertzen duzue odola? -Laborategiko makina berezi batzuekin.

-Odola ateratzeak zer onura ditu?

-Besteei laguntzeak ematen duen satisfakzioa.

Page 7: Egape txo! 4 (14 15)

7

-Besteei laguntzeak ematen duen satisfakzioa. -Jende askok ematen du odola?

- Bai, Gipuzkoan eta Araban gehiena. -Zer adinekoak izaten dira odol gehien ematen duten pertsonak?

-40 urtetik gorakoak. -Odola ateratzeak zer desabantail ditu?

- Ez du desabantailarik. -Pertsonen batek gaixotasunik eduki al du odola ateratzeagatik?

-Ez. -Ikastola askotara joaten zarete odola ematearen hitzaldien inguruan hitz

egitera? -Bai, askotan 40 baino gehiagotara. Eskerrik asko etortzeagatik!!

ANE ETA IRATI

Page 8: Egape txo! 4 (14 15)

8

MUNDUAN ZER BERRI?

57 solairuko etxe orratz bat 19 egunetan eraikitzea lortu dute Txinan

Broad Sustainable Building Txinako eraikuntza enpresak 57 solairuko etxe orratz bat altxatzea lortu du 19 egun eskasetan. Erakina Chang-sha hirian jaso dute, Txinako erdialdean, konpainiak bere webguneak jakinarazi duenez. Time-lapse teknika erabilita eraikuntza enpresak zabaldu-tako bideoan ikus daitekeenez, egunero hiru solairu eraiki zituzten langileek. 186.000 metro koadroko azaleran, 800 apartamentu eta 4.000 lagunentzako bule-goak izango ditu eraikinak. Konpainia abila da eraikin altuak arin egiten. 2010ean, 15 solairuko hotel bat eraiki zuen 48 orduan, eta 2011n, 30 solairuko beste hotel bat altxatu zuen 15 egun eskasetan. Zhang Xianmin enpresako arkitektoak argitu duenez, moduluak erabilita altxatzen dituzte eraikinak. Metodo hau erabilita, arin eraikitzeaz gain, ingurugiroa gehiago zaintzen dute, "porlan gutxiago -15.000 bat kamioi- erabiltzen dugulako". Arkitek-toak azaldu dutenez, "ia ez dugu hautsik botatzen, eta hori Txinan oso garrantzitsua da, kutsaduraren arazoa handia baita". Munduko etxe orratz handiena egin nahi du orain Broad Sustainable Building konpai-niak, 220 solairukoa.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/

Page 9: Egape txo! 4 (14 15)

9

HARTZKUMEA LEONEN Oscar Montero Prioro udalerriko bi-zilagunak ezusteko ederra hartu zuen larunbatean, hartzkume bat etxeko atarian agertu zenean. Elurtea dela eta, galdu egin omen zen. Oscar Montero Prioroko (Leon) bizila-gunak bere bizitzako ezustekorik handiena hartu zuen larunbatean. Hartzkume bat atariko eskaileretatik igotzen ikusi zuen bere etxeko leihotik. “Hasiera batean, ez nekien zer zen, zakur handi bat zela ematen zuen, baina hartzkume bat zela konturatu nintzen, eskaileretatik la-sai asko igotzen ari zen”, azaldu dio 26 urteko gizonezkoak EFE al-biste-agentziari. “Etxetik atera eta hura ukitzea izan zen nire lehen burutazioa, baina arriskutsua izan zitekeen, kume bat izanda, ama gertu ibiliko ze-lako”, gaineratu du Monterok. Animalia 14:00ak aldera ikusi zuela esan du gazteak. “Nola nahi ere, eguna poztu zidan hartzak; izan ere, elurra dela eta, egunak eman ditugu inkomunikaturik, eta bi egun eta erdi, argirik gabe”, adierazi du.

OIHAN ETA JAGOBA

Page 10: Egape txo! 4 (14 15)

10

LIBURUTEGIKERIAK Kaixo irakurzaleok. Hau izango da aldizkaria honen azken alea. Ia konturatu gabe 3. Hiruhi-lekoaren gurpilean sartu gara eta oso denbora gutxi falta da ikasturte honi amaiera emateko. Beste urte bat gehiago igaro da eta topikoa di-rudi arren, egoera horrek nigan sortzen duen sentsazio gazi-gozoa na-barmena da. Alde batetik, denbora hain azkar pasatzea seinale ona da, gauzak ondo joan diren seinale, hain zuzen. Baina, bestalde, hain azkar pasatzea ere, zerbaitek ihes egiten dizun sentsazioa sortzen dit… Baina utz ditzagun filosofiak eta pentsamendu sakonak beste baterako eta goazen harira. Hona hemen mikroipuinen lehiaketaren zorioneko irabazleak. Aurreko alean, komentatu genuen bezala, zozketa bidez suertatutako irabazleak Adrián Tacón eta Eneritz Arozena izan ziren ZORIONAK BERRIRO ENERITZ ETA ADRIAN!! Bestalde, aprobetxatu nahi dut azken ale hau aurten joango diren 6.mailako ikasleei agur bero bat luza-tzeko eta etorkizunari be-gira hoberena opa izateko. Espero dut gurekin eman-dako bizipenak zapore go-zoa uztea.

Bukatzeko, hasieran egindako hausnarketak, alegia denbora-ren inguruan egindako gogoetak liburu bat gogoratu dit. Ez dakit irakurriko zenuten, baina benetan gomendatzen dizuet, benetan zoragarria baita. Liburuak MOMO izenburua du eta idazlea Michael Ende da.

Besterik gabe, udara polit-polita pasatzea opa izanez, hurrengo ikastur-tera arte. Ondo izan

BERENGARIO

Page 11: Egape txo! 4 (14 15)

11

MUSIKA BIDE ERTZEAN Bide Ertzean pop musika talde gipuzkoarra da, Tolosan eta 1998an Ubeda anaiek eta Karlos Aranzegik sortutakoa. 2009ko urtarrilaren 16an 10. urteurreneko kontzertua egin zuten etxean, Tolosako Leidor aretoan. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko eta popero moduan sortu zuten Bide Er-tzean Imanol eta Joni Ubeda anaiek, Karlos Aranzegirekin. Lehen disko laburretik hasita, gaur egungo euskal poetak musikatu ditu taldeak, batik bat Jose Luis Otamendi. Disko labur baten eta lau luzeren ondoren -Zure minari (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Grisa (GH, 2000), Maite out (GH, 2002) eta Esan bare (GH, 2004)- beste bide bat hartu, eta 36ko gerran egin du geldialdia, Non dira diskoarekin (GH, 2006). 2009an Leidor Sessions zuzeneko diskoa eta DVDa grabatu zuen Tolosako Leidor antzokian, 10 urteko ibilbidea jasotzeko. BIDE ERTZEANen KANTA bide ertzean topatu ditut poesia, kantua eta desioa jeloskor gordetako leloa anai fidelaren boz herabea bide ertzean ikusi ditut galduta amets eraitsiak eskean bide ertzean aukera berri baten esperoan bide ertzean irentsi ditut bakardadearen argitan idatzitako lerroak poza eta geroko poemak zutaz kantatzeko jaio bide nintzen mundura

bide ertzean- wikipedia, entziklopedia askea ARENE ETA EREA

Page 12: Egape txo! 4 (14 15)

12

ATRAPA LA BANDERA

Pelikula honek kontatzen du Richard Carsonen istorioa. Gi-zon maltzur honek pentsatzen zuen berak ahal zuela egin be-rak nahi zuena eta egun batean sartu zitzaion buruan Ilargira joan nahi zuela. Ilargira joan eta han sortutako gas berezi ba-ten jabe egin. Gobernuak, eta NASAK zailtasunak zituzten maltzurra gera-tzeko. Martyk eta bere lagunek lortuko dute Michelen asmoak ber-tan behera geratzea, edo ez? Pelikula hau 2015ko abuztuan estreinatuko da. Animatu peli-kula hau ikustera!!! http://www.sensacine.com/peliculas/

SAIRA ETA IRATI

Page 13: Egape txo! 4 (14 15)

13

6. MAILAKO AGURRA Dakizuenez 6. maila azkeneko maila da D.B.H-ra iritsi aurretik. 6.mailara iristean azken pausoan zaudela sentitzen duzu. Hasieran, jadanik kurtsoa bukatzeko gogoa sartzen zaizu. Gutako askok oso ondo daramagu kurtso hau eta D.B.H-ra iristeko esperantza dugu baina ez da hain erraza, ikastola honetan pasa zaizkigun gauzetan pentsatzen duzulako. Pentsamendu horiek pena ematen digute gauza on eta txarretaz gogoratzen zarelako eta joateak pena ematen

dizu... azkenean. Maila edo kurtso askotako pentsamenduak gogoratzen dituzu eta horregatik alai eta denbora berean triste sentitzen zara. D.B.H-ra joan diren askok negarra egin zuten sentimenduengaitik eta hori gauza arrunta da, negar egiteko beharra sentitzen duzulako. Ez pentsatu dena hain zaila dela, ez zaitezte asko urduritu ez delako esaten duten bezain zaila. Hori bai, horrek ez du esan nahi ez zaretela saiatu bahar. Alderantiz ahal duzuen guztia saiatu eta ez utzi ikasteari. 6.mailan zaudetenean gu jadan ez gara hemen egongo baina pentsatu hala ere, gure laguntza guztia ematen saiatuko garela. Ez ahaztu inoiz guk, aurtengo 6. Mailakoak, zorte ona opa dizuegula, eta espero dugu kurtso hau erraz gainditzea. Azkenean bakoitzak berea sentituko du eta espero dugu guk bezain ondo pasatzea lagun eta irakasle guztiekin. Ondo pasa!!!! ALAITZ ETA AMETS KARRE-RA

Page 14: Egape txo! 4 (14 15)

14

TXISTEAK 888 TXISTE LIBURUTIK AUKERATUAK ORDUA GALDETZEN: Atera dira bi lagun herriko dantzalekutik eta batak besteari: -Zer ordu da? -Lau t’erdiak. -Ostras! Berandu! - Lehenago galdetu besterik ez huen! BATUKETAK: Karmele andereñoa gaixotu egin da eta bere ordezkoa batuketak erakusten ari zaie haurrei:

-Ea Patxiku! Ea ongi burutzen duzun batuketa hau: Hiru laranja + bost laranja+ sei laranja, zenbat laranja dira? - Ez dakit! - Baina Patxiku! Nola ez dakizula? -Karmele andereñoak batuketak beti sagarrekin jartzen zizkigun eta! ILEA MOZTU:

-Zer? Ile moztuta eh? -Bai zera! Burua handitu zaidak ! JIRAFAREN LEPOA: -Aita ,jirafek zergaitik daukate horren lepo luzea? -Zertarako izango da, bada, seme!? Bururaino iristeko!

HOBERA: Sendagileak gaixoari: -Lasai egon zaitezke,atzo baino askoz ere hobeto egiten duzu eztula. -Eta harritu egiten al zara gau guztia entrenatzen eta gero?

IKER ETA ENERITZ

Page 15: Egape txo! 4 (14 15)

15

HIZKI ZOPA HONETAN UDAN EGIN DAITEZ-KEEN HAINBAT JARDUERA BILATU BEHAR DITUZUE

ARRANTZATU

BIDAIATU

BOLEIBOLA

BUZEATU

HONDARTZA

IGERIKETA

NABIGATU

PAINTBALL

PISTINA

SUBMARINISMOA

SURFEATU

TENISA

TRIATLOIA

WATERPOLOA

WINDSURF

Page 16: Egape txo! 4 (14 15)

16

MARKEL ETA JOSU http://www.ateneomusicaldelpuerto.com/www/?q=node/985