16
1 EGAPE_TXO! 3 EGAPE IKASTOLA 2013-14 3. ZIKLOA PRENTSA TAILERRA

Egape TXO !3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egape TXO !3

1

EGAPE_TXO! 3

EGAPE IKASTOLA 2013-14

3. ZIKLOA PRENTSA TAILERRA

Page 2: Egape TXO !3

2

ALBISTEAK MOTZEAN...

ALBISTEAK MOTZEAN

2 KIROL BE-REZIAK: Txakurkros

3

NELSON MANDELA

4

DRONEAK: zer dira? Zer-tarako?

5

ESPAZIOKO BERRIAK: Gaia telesko-pioa

6

ELKARRIZ-KETA: Alaitz Vives

7

LIBURUTE-GIKERIAK

8 FILMAK-MUSIKA

9-10 ELKARRIZ-KETA: Iker Hernandez

11

AURKIBIDEA

BERTSOLA-RI TXAPEL-KETA

12

TXISTEAK-ASMAKIZU-NAK

13-14

DENBORA-PASAK

15-16

EUSKARAREN EGUNA Euskararen egunean, Abenduak 3an, Egapen hainbat ekintza egin ziren: goizean, lehen hezkuntzako ikasle guztiak eta guraso batzuk Porrotxen saioa ikusi zuten, eta arratsal-dean, berriz, DBHkoekin jolasak egin ziren. Jolasak egindakoan txokolatada bat egon zen nahi zuenarentzako. Adin guztietako pertsonek ederki pasa zuten eguna.

BERTSO ESKOLAN ETB Abenduaren hasieran, etbko kazetari batzuk etorri ziren bertso eskolara grabatzera.Grabaketa hori aste bat beranduago bota zuten gaueko 22:00etan etb1eko BERTSO ALDAGELA programan. Bertan gure lagunak serio-serio ikusi genituen lanean!

NEGUKO LEHIAKETA

Neguko lehiaketetan hainbat lehiaketa egin ziren, haietako bat Gabonetako pos-talak izan ziren, eta irabazleak:Aloña De Torres, Gorka Larraioz , Laura Santama-ria... izan ziren. Presentacion de Maria eta Egape ikasto-lako ikasleak olentzeroak eta jaiotzak egin, eta gero herri osoko denda eta ta-

bernetan erakusgai egon ziren.

GABON KANTAK Gabon kantak bi saiotan egin ziren, elizan. Lehe-nengo saioa 15:00etan egin zuten bigarren zi-klokoek, eta bigarren saioa 15:45etan egin zen hirugarren ziklokoe-kin.Ekintza onetan Egape ikastolako ikas-leez gainera, Presenta-cion de Mariakoak ere parte hartu zuten.

ANDER ETA ONINTZA

Page 3: Egape TXO !3

3

MIKEL ETA ADRIAN

EZAGUTZEN AL DUZU TXAKURKROSA?...

Txakurkros pertsona bat txakur batekin, gerritik lotuta korrika egitea da. Batez ere neguan egiten da. Txakurkros orain dela 10 urte Espainara ailegatu zen kirol berezia da. Txakurra-pertsona elkarrekin aritzeak, kirol honi protagonismo berezia ematen dio. Pertsonak bere txakurrarekin lotura bat izatea eta naturarekin egotea laguntzen dizu txakurkrosek. Orokorrean 5 eta 10 kilometro artean izaten dituzte txakurkros lasterketak. Lasterketa gehienak egun bateko probak izaten dira, baina badaude gutxi ba-tzuk etapa ezberdinetan lehiatzen direnak.

Txakurkros praktikatzeko arnesa espeziala eta gerrikoa behar dira. Euskal Herrian badago Euskanikros izeneko taldea, herriz herri ibiltzen dira lasterketak egiten. Leire Fernandez izan da urte honetako irabazlea. Leire Fernandez, txakurrarekin korrika. Leire Fernandez gaztea (Errenteria, 1998) azkarrenetakoa izan da azken froge-tan. Bolt txakurrarekin, 9 minutu eta 13 segundoan egin zuen 1.700 metroko ibilbidea. Handik bueltan pozarren zegoen korrikalari gaztea: «Sentsazio ezberdinak izan nituen lasterketan, oso proba ezberdina izan zelako. Bero handiegia egin zuen txakurrentzat, eta antolatzaileek laburtu egin zuten ibilbidea. “Gu bost-zazpi kilometro egiten ohituta gaude, eta oso ezberdina izan zen guretzat», esan du Fernandezek. Fernandezek 15 urte baino ez dauzka, eta maila ikaragarria ematen ari da mendi zein txakur lasterketetan. Italiatik itzuli eta astebetera, Espainiako Kopa irabazi zuen Burgosen. Fernandez beti izan da txakurzalea, eta egunero ateratzen da haiekin entrenatzera. «Mendira ateratzen gara; aske eramaten ditut, eta korrika egiteaz gain, hitz egin ere egiten diet. Oso garrantzitsua da txakurrak pozik egotea». Lasterketetan parte hartzea oso garrantzitsua da, txakurrak ez daudelako ohituta jende askoren artean egoten eta beldurtu egiten direlako, adierazi du. Hain zuzen ere, azaroa-ren 24an izango dute hurrengo proba, Orion (Gipuzkoa). Lasterketa hori Gipuzkoako ligarako puntuagarria izango da. ANIMO LEIRE ! http://eu.wikipedia.org/wiki/Txakurkros BERRIA.INFO

Page 4: Egape TXO !3

4

Nelson Mandela 1918ko uztailaren 18an jaio zen eta 2013ko abenduaren 5ean hil zen, Hegoafrikan. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan. Horie-tako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarriz-keta eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen. Hegoafrikan Madiba bezala ere ezaguna izan zen, Mandelaren kla-nekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua. Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Ba-tzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela. JUNE GARCIA ETA SAIOA

Page 5: Egape TXO !3

5

Droneak piloturik gabeko hegazkin bereziak dira. Jostailuzkoak dirudite baina beste betebeharetan erabiltzen dituzte, hala nola gerran, argazkiak atera, ...

Azken egunetan berri harrigarri bat etorri zaigu. Helburu militarra izaten duten droneak produktuen banaketarako ere balio dutela erakutsi du Jeff Bezos Amazon enpresa multinazionalaren jabeak. Zuk enpresa horri edozein eskaria egin eta ordu erdira, produktua «hegan» iritsiko zaio bezeroari, orain arteko modurik azkarrenean. Produktuak biltegian jaso eta droneak dagokion helbidera nola garraiat-zen duen erakusten duen bideoa jarri dute Amazonen atarian. Ziur dago Bezos, edo hala ematen du: «Egin egingo da, eta funtzionatuko du, eta, gainera, oso dibertiga-rria izango da. Nola moldatuko dira droneak zirkulazio han-diko lekuetan edo hiri handietan? Seguru irit-siko al dira produktuak? Bidean lapurtzeko edo galtzeko arriskuez ere ez du adierazpenik egin, oraingoz, Amazo-nek. Ikusiko dugu!!

EKAIN ETA AINTZANE

http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-03/040/001/droneak_mezulari_lanean.htm

Page 6: Egape TXO !3

6

2013-ko Abenduaren 19-an Guayana Frantsesa izeneko irla batetik Hego Amerikako iparraldean koka-tua dagoena, Gaia izeneko teleskopio bat zeruratu zuten. James Ephraim Lovelock izan zen Gaia teleskopioaren sortzailea. Gaia du izena eta Europak duen teleskopiorik aurreratuena da. Gaia espazio estazio batetik bota zuten. James Ephraim Lovelock 94 urteko britaniar bat da. Gaia eguzkiaren inguruan ibiliko da,1,5 milioi kilometro Lurretik urrutiratua. Esne Bidea ikertu eta 1000 milioien izarren datuak jasoko ditu. Bost urtez ibiliko da espazioan datuak biltzen eta bi urte barru jasoko dituzte zientzialariek lehendabiziko datuak. 2.030 kiloko satelite berriak espazioan funzionatuko du 0-azpitik 170 gradutara. Euskal Herriko hiru empresek hartzen dute parte Gaia misioan. Europear bakoitzari euro bat kostatzen zaio proiektua, guztira 650 miloi euro gutxi gora behera.

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/12/17/actualidad/1387311908_244267.html EKAIN ETA AINTZANE

Page 7: Egape TXO !3

7

ELKARRIZKETA: Alaitz Vives

Alaitz Vives Mendaroan jaio zen, kaze-taria, idazlea eta gidoilaria da. Egapera etorri zen bertso-eskolako jarduna gra-batzera, eta Xamoari elkarrizketa egitera. K2000, etb-rako programak grabatzen ditu. 1-Nola duzu izena?

-Alaitz, izena dut. 2-Eta zure abizena? -Vives da, nire abizena. 3-Noiz hasi zinen telebistan? -Orain dela hamalau bat urte, hasi nintzen telebistan. 4-Non grabatzen duzue? -Saioak plato-etan, bestela edozein lekutan (ikastola,denda…) edo kalean. 5-Zer zara? -Kazetaria eta gidoilaria. 6-Zergatik nahi zenuen kazetaria izan? -Ba, hizkuntza gustatzen zaidalako nahi nuen izan kazetari. 7-Non bizi zara? -Elgoibarren bizi naiz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Alaitzi gure galderak erantzuteagatik eta zorionak eman ere oso programa polita egin zuelako bertsolaritzaren inguruan. ANDER EZENARRO ETA OIER DURAN

Page 8: Egape TXO !3

8

LIBURUTEGIKERIAK...

GALTZAGORRIAK

Kaixo irakur zaleok, urte berri on! Egin al duzue urte berri honetarako proposamenik. Oso arrunta izaten da hel-duon artean, urtea bukatzear dagoela, hurrengo urteari begira helburuen ze-rrenda osatzea; esate baterako: erretzeari uztea, kirol gehiago egitea, soberan ditudan kilotxoak galtzea… Pentsatzen dut zuen artean ere horrelako proposamenik egiten duzuela: ikasgai guztiak gainditzea, gehiago ikastea, gurasoei kasu gehiago egitea, liburu ge-hiago irakurtzea… Askotan ez da erraza izaten aldez aurretik planteatutako asmoak betetzea eta laguntza behar izaten dugu. Gaur, aipatutako zuen zerrendatik helburu bat har-tuko dugu hizpide, liburu gehiago irakurtzea, hain zuzen, eta laguntza eske Galtzagorriengana joko dugu. Dakizuenez, Euskal mitologian, Prakagorriak edo Galtzagorriak pertsonei eta gizakiei laguntzen dieten deabru edo iratxo txiki batzuk dira. Baina, pertsonaia mitologikoaz gain, badago beste mota bateko galtzagorria, liburuak aukeratzera-koan laguntza edo aholkua emango diguna : Gal-tzagorri elkartea da hori eta bere webgunea www-.galtzagorri.org. Webgune horretan aurkituko di-tuzu, besteak beste, irakurketa gidak, liburu iruzkinak, argitalpen berriak eta abar. Beraz, aurtengo xedeen artean, zure buruari gehiago irakurtzea jarri badiozu, eta laguntza behar izanez gero, begiratu bat egin aipatutako webgunean — www.galtzagorri.org— eta ziur nago zerbait interesgarri aurkituko duzula. BERENGARIO

Page 9: Egape TXO !3

9

OREKA TX Gaur egun Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte dira Oreka Tx taldeko txalaparta-riak. Baina martxan dituzten ikuskizun ezberdinetan Mixel Ducau, Iñigo Eguia, Juan Jose Ochandorena eta Amaiur Cajaravillet musikariek osatzen dute taldea. Oreka Tx, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak sortu zuten. 1997.ean txalapartari bikote gisa hasi zirenetik talde eta proiektu desberdinetan ibili dira lanean. Oreka tx-en musika lasaia eta leuna da, txalapartarekin lan handia egiten dute hain soinu polita sortzeko.Txalaparta be-rezia jotzen dute ere, soinu polit eta lasaia lor-tzeko,xilofonoaren antzera. Munduan zehar egindako bidaian beste musikari batzuekin edukitako harrema-nak jasotzen dituzte "Nomadak Tx" pelikula-dokumentalean. Musika tradizionala abiapuntu, euren lana batik bat berritzailea da. Dokumentala ikusi gustatuko zaizue!

OLAIA ETA IRATI

MUSIKA

Page 10: Egape TXO !3

10

ZINEA

FROZEN. IZOTZAREN ERREINUA

Erreinua arriskuan dago, Elsak, errei-nuaren erreginak, maldizioa due-lako.Udara negu bihurtu da eta Ana, bere ahizpa, dena konpontzeko ipa-rraldeko mendirantz abiatzen da. Cristove izeneko gizon baten lagun-tzarekin, bere lagun hoberenarekin eta Olave, elur panpin adoretsuarekin, udara berriz ere beroa eta indartsua izatea lortu behar dute. Arrisku handiak pasa beharko di-

tuzte. 2013ko azaroaren 29 an estreinatu zen. Pelikulak ordu 1 eta 42 minutu irauten du. Estatu Batuetan egina dago, Hizkuntza askotara itzulia dago,horren ondorioz, miloika pertso-nek ikusia dute. Pelikula honek 4 izar edo gehiako puntuazioa merezi du, ikusteko gomendagarria da. Oraindik zinetan dago,ez galdu ikusteko aukera. IRATI ETA OLAIA

Page 11: Egape TXO !3

11

ELKARRIZKETA: Iker Hernandez Iker Hernan-dez Sanseko aurrelaria da. Urnietan jaioa da eta 19 urte ditu. Gure eskolan irakasle iza-teko prakti-kak egiten

egon zen. Abenduan elkarrizketatu genuen. Zein izan zen zure gustuko gaia ikasto-lan?

Matematika izan zen. Baina gero, ira-kasle txar bat izan nuen eta ez zitzaidan gehiago gustatu.

Noiztik eta zergatik zaude Egapen? Orain dela hilabete erdi

Nola bururatu zitzaizun irakasle izatea? Umeak maite ditudalako eta erakutsi egin nahi nuelako.

Lehen hezkuntza ikasten ari zinenean ona al zinen?

Bihurri samarra. Asko kostatzen al zaizu Sansen jolas-tea?

Beste toki edo leku batean bezala. Zein taldetan ibili zara Sansen baina le-hen?

Hasieran, eskola kirolean 9 urterekin Antiguon eta kadete izatean Errealera joan nintzen.

Zenbat urterekin hasi zinen Sansen jolas-ten?

17 urterekin jolastu nuen lehen parti-dua.

Zein janari duzu gustukoen? Janari gehiena gustatzen zait.

Zein herrialde duzu gustukoen? Donostia.

Futbolaz aparte zein da zure zaletasun handiena.?

Lagunekin egotea,zinemara joatea…

Zein film duzu gustukoen? Denetik gustuko ditut. Adibidez:Soul Surfer

Zein pertsonai famatu duzu gustokoen? Messi eta Cristiano Ronaldo

Entrenamenduak gogorrak egiten al zaizkizu? Udan gehiago. Zenbat ordu entrenatzen duzu egunean? Gutxi gorabehera 2 ordu eta Zubietan. Entrenamenduetan jendearekin ondo era-maten al zara? Bai, baina denetik dago. Nola sentitzen zara irabaztean?Eta galtzean? Irabaztean poz handia sentitzen dut eta gal-tzean, partidu ona ateratzen bazaizu nahiko ondo, baina gaizki egiten baduzu triste. Erraza al da 90 minutuak jolasten egotea? Bai gehienetan erraz egiten dira.. Zer sentitzen duzu hainbeste jende zuri be-gira egotean?

Ba, urduriago nago orain. Partiduetan ez zara konturatzen.

Nola sentitzen zara partiduan gola sartzean? Poz handia izaten duzu, hori da zure eginkizuna eta. Nola sentitzen zara partidu hasieran? Lasai. Zeinen kontra egin zaizu zailena jolastea? Ez dakit. Zailena zure burua mantentzea da. Zenbat gol sartu dituzu ligan? Aurten zazpi gol. Zenbatgarren postuan dago Sanse? 13. postuan. Ze postutan jolasten duzu? Aurrelaria naiz. Partidu bat jokatzera, nora joan zara urru-tien?

Koreara. Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik. Zorte on!

AINARA ETA IRATI

Page 12: Egape TXO !3

12

Bertso txapelketan hainbat bertsolarik hartzen dute parte. Gure irakasle Alaia Martin, finalerdiraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina hala ere Alaia po-zik geratu zen bere lanarekin. Hau izan zen bertso txapelketako finalaren emaitza:

Bertso txapelketan hainbat bertsolariek hartzen dute parte.Gure irakasle Alaia Martin, semifina-leraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina ala ere Alaia pozik geratu zen bere lanarekin. Hau izan zen bertso txapelketako finalaren emaitza:

Finala

Kanporaketak hainbat herritan egon ziren, adi-bidez: Oiartzunen, Amasa-Villabona, Elizondo, Legazpi…

Finala, berriz, BEC-en izan zen han Amets Ar-zallusek irabazi zuen taulan agertzen den bezela, hemendik lau urtetara Amets

egongo da itxaroten. Unai Iturriagak esan zuen ez zela inoiz gehiago bertso txapelketara aurkeztuko nahiko zaharra zela eta hogei urtez jarraian egon dela finalean.

ANDER EZENARRO

SAILKAPENA Barakaldo-BEC

Amets Arzallus 1737.50

Maialen Lujan-bio 1686.50

Igor Elortza 1164.00

Aitor Mendiluze 1155.00

Aitor Sarriegi 1106.00

Unai Iturriaga 1099.00

Beñat Gaztelu-mendi 1099.00

Sustrai Colina 1082.50

Page 13: Egape TXO !3

13

TXISTE ETA ASMAKIZUNAK

1- Bixentek, New Yorken zegoela, telebista, erosi zuen familiari ekartzeko. -Han, zuen Euskal Herrian, ez al dago telebistarik ala?-galdetu zion salt-zaileak. -Bai, noski; baino askoz politagoak di-ra hemengo pro-gramak. 2- - Duela gutxi –zioen gaixo egon be-rri batek –Ebakuntza egin zidaten eta medikuak esponja utzi zidan barruan. -Jo, hori da hori! -esan zion lagunak –.Eta min handia eman al dizu? -Ez, minik batere ez; baina egarria… kristorena! 3– Lasterketa batean: -Aita, zergatik doaz korrika bizian gi-zon horiek? -Lehenengoari saria ematen diotelako. -Orduan zergatik egiten dute gainera-koek ere korri?

4- iIkasle batek oso ortografia txarra zuen, eta Lengoaiako irakasleak esan zion aspertuta : - Zalantza duzunean, zuk hiztegian begiratu beti. -Baina, jauna, nik sekula ez dut zalantzarik izaten! 5– Jaietako barraketan, negar batean ari da umetxoa. Goardiak hurbildu eta galdetzen dio: -Zer gertazen zauzu txiki?Galdu egin al zara? -Ez, jauna, ez. Aita da galdu dena. Saioa eta June Garcíá

Page 14: Egape TXO !3

14

1- Lehen etxea du parra gero ahoan ederra, baina gehiegi hartu eta seguru mozkorra.

2- Eguzkia nora zapiak hara; ni ere orduan kanpora hotza baitut odola. 3– Gozo-gozoa naiz babarrun artean bero, asko zatitzen banauzu negar egingo duzu gero.

4- Gauza ederra da egon nahi baduzu esna; lo egiteko, ordea, hobe asko ez hartzea. 5– Letra luze-luzea Argal-argala ere bai Lau aldiz leloa Luis Hau ezin baduzu asmatu. 6.– Haizea no-ra Hostoak hara, Baita ni ere Horretarako nago eta.

ASMAKIZUNAK...

SAIOA

Page 15: Egape TXO !3

15

DENBORAPASAK

HIZKI ZOPA HONETAN EUROPAKO 20 HIRIBURU EZKUTATU DITUGU. AURKITUKO AL ZENITUZKE?

SUDOKU HAUEK AS-MATZEKO GAI AL ZARA?

Page 16: Egape TXO !3

16

( http://4.bp.blogspot.com/_-Ae3pBYWNlU/R7sXc3LPy3I/AAAAAAAAACM/EZMNXCJXqY4/s400/laberinto.gif) LABIRINTOAN GALDU GABE SARTU ETA ATERA EGITEKO GAI AL ZARA?

7 DESBERDINTASU-NAK AURKI ITZAZU: http://static.betazeta.com/www.fayerwayer.com/up/2009/12/7diferencias2-432x570.png-TIK HAR-TUTA