16
EGAPE_ TXO! 2 3. ZIKLOA (2014-2015)

Egape txo!2 (14 15)

  • Upload
    beitza

  • View
    607

  • Download
    4

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Egape txo!2 (14 15)

EGAPE_TXO! 2

3. ZIKLOA (2014-2015)

Page 2: Egape txo!2 (14 15)

2

AURKIBIDEA

BERRIAK MOTZEAN………… 2 KIROLEN BERRI……………… 3-4 ELKARRIZKETA: OLENTZERO………………… 5 IGNACIO TANCO, NOR DA?.... 6 MUNDUAN, ZE BERRI?........... TERRAKOTAKO GERLARIAK.. 7 DONOSTIAKO GAZTELUA…… 8 ZIENTZIA BERRIAK…….… 9-10 LIBURUTEGIKERIAK……….. 11 ZINEA ETA MUSIKA………….12-13 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 14 DENBORAPASAK…………… 15-16

BERRIAK MOTZEAN

EUSKARAREN EGUNA: NAHIKARI GARCIAREN BISITA ETA JOLASAK ARRATSALDEAN: Euskararen egunean Nahikari Garcìa etorri zen gure ikastolara. 5. maila eta 6.mailakoek galde-rak egin genizkion. Baloiak , kamisetak , etb… sinatu zizkigun.

6. MAILA-KOAK JOLASAK HAUR HEZKUNTZAKOE-KIN: Jolas hauetara jolastu ziren haur hezkuntzakoak 6.mailakoekin : Zubiri – zubiri, trikitixa, ping –pong pilota eta scooby-doo. 6.mailakoek ondo pasatu zu-ten eta Haur Hezkuntzako haurrek ere bai noski!

• AZOKA EGUNA. POSTREAK ETA BARAZKIAK. TXERRIA: DBH 1 eko Nerea Salaberriari tokatu zit-zaion txerria horrez eskolako azken egu-nean egin genuen azokan. Horrez gain postre asko zeuden , 5. mailako 4 mahai eta 6. mailako beste lau mahai, denak ja-nari goxoz Beteta. Lehenengo ikastolako ikasleek jan zuten eta gero gurasoek eta herritarrek ere aukera izan zuten probat-zeko beste pixka bat.

ABENDUAREN 24AN ESKEAN KANTARI BASERRIETARA: 6.mailako eta 5.mailako ikasle batzuk joan ziren baserriz baserri baserritar jant-ziarekin diru eske eta inguruak alaituz. ABENDUAK 24ean.200€inguru lortu zen, ikastetxe osoan eta diru guztia CA-RITASera bidali zen.

ADRIAN ETA ANDER

Page 3: Egape txo!2 (14 15)

3

KIROL BEREZIAK

Bikerpolo: Bikerpoloa bizikletekin jo-lasten da, zaldien ordez. Jolasten direnek makil ba-tekin pilotari eman behar diote golak markatzeko. Merkeagoa da, ez da poloa baino ospetsuagoa baina bai konplikatuagoa da.

Bo taochi: Japonian egiten den kirol bat da, taldeak 75 pertso-nek osatzen dituzte. Jo-kalariak poste batengatik borrokatzen dute. Japo-niako estatuko defentsa akademiako gatez osatuta daude taldeak.

Mikel eta Xanet

Page 4: Egape txo!2 (14 15)

4

Chess Boxing: Burua eta esku borroka erabiltzen den kirol bat da. 2 minutu daude borrokatzeko eta 4 minutu xakean aritzeko, 1992an Enki Bialek asmatu zuen eta Lepe Rubinghek 2003 praktikan jarri zuen.

SEPAK TAKRAW: Boleibolari antzekoa da, baino hankarekin eta buruarekin eman behar zaio. Ospetsua da Tailandia, Camboya, Malasia, Laos eta Indonesia.

MIKEL ETA XANET

Page 5: Egape txo!2 (14 15)

5

OLENTZERO

Nondik zatoz? Nire baserritik, Izenaduba. Noiz da zure urtebetetzea? Abenduak 24ean, horregatik banatzen ditut opariak Orokorrean Euskal Herriko umeak zintzoak izaten al dira? Bai, horrek motibatu egiten nau eta opari aproposagoak ekartzen ditut. Zein da zure afizioa? Urtean zehar nire baserriko animaliak zaintzea, oiloak, behiak, zaldiak, txakurrak, katuak

eta nire asto politta. Hainbeste lan egiteko laguntzailerik ba al duzu? Bai, Mari Domingik eta basoko iratxoek laguntzen didate opariak prestatzen, astoak, berriz,

opariak eramaten. Gustatzen al zaizkizu Gabonetako kantak? Bai, opariak banatzean animatu egiten naute. Zerbait uzten al dizute etxeetan? Bai, batzuetan ardoa, besteetan, gazta, esnea, turroia, …dena behar izaten dut gosea pasa-

tzen dudalako gau hotz eta luze horretan. Noiztik laguntzen dizu astoak? Nik hamar urte nituenetik. Noiztik duzu baserria? Ni jaio aurretik nire aiton-amonek zuten baserria eta orain nirea da. Noiz ezkondu zinen Mari Domingirekin? 26 urterekin ezkondu nintzen.

GARIÑE—AMAIA

Page 6: Egape txo!2 (14 15)

6

ROSETTA ESPEDIZIOA. IGNACIO TANCO URNIETARRA ARDURADUN NAGUSIA

Ignacio Tanco ROSSETA sateliteen opera-zioetako buruetako bat da.Satelitearen su-perbisioa bi taldetan banatzen da,urdina eta gorria.Talde gorriaren arduraduna bezala sa-telitea operatzea tokatu zitzaion.Talde go-rriak Philaen lurreratu zuen satelitearen atal bat. Eguzkiak berriro eman arte ezin du se-gitu informazioa bidaltzen Lurrera bateria

bukatu zaiolako. Tanco Urnietarrak hamar urte daramatza ESAko operazioko ingenie-ria, 'Rosetta', 'Venus Express' eta 'BepiColombo' misioetan, baina 2012tik izendatua izan zen ' Solar Orbiter Spacecraft Operations Ma-nager '. Emazteak eta berak Alemanian egiten dute lan. Ignacio Tanco ikasto-lan ibili zen. Zorte on eta ea lortzen duten jarritako helburua!

. ROSSETA SATELITEAREN INFORMAZIOA 516.523.580 km-tara dago Lurratik Oraingoz 6.669.834.484 km egin ditu.

Oxel eta Aitzol

Page 7: Egape txo!2 (14 15)

7

TERRAKOTA ARMY

“Terracotta Army - Xiango Gerlariak" erakusketa Ia armkus-garria, historiako aurkikuntza arkeologikorik enigmatiko eta harrigarrienetako bat da, abenduaren 15etik 2015eko otsaila-ren 22ra bitartean egongo da ikusgai Euskaldunan. (Bilbon) Erakusketa honek nazioarteko bira handia egingo du, eta da-goeneko Europako zenbait hiritan egon da ikusgai. Irlandan jendearen artean arrakasta handia lortu ondoren iritsi da Eus-kaldunara. Joan den maiatzaren 18ra arte Madrilen egon zen ikusgai. 150 pieza bikain baino gehiago jarriko dira ikusgai, Qin Shi Huangen mausoleoan egindako aurkikuntzen erreprodukzio-ak. Era berean, indusketa-gune handiko 1. hobiaren sekzioa-ren panoramika bat ere izango da erakusketan, 1:1 eskalan. 90etik gora gerlari daude ikusgai erakusketa honetan, eta, zenbait elementu elkarreragileri esker, bisitariak bidaia zirra-ragarria egingo du denboran zehar.

IKER YERAY

Page 8: Egape txo!2 (14 15)

8

Gipuzkoako Donostia hiriburuko Urgull mendiaren gailurrean kokat-zen den gaztelu bat da. Bertan Jesusen Bihotzaren estatua ere kokat-zen da. Motako gaztelua izenarekin ere ezagutzen da, eremu ezberdi-netan banatua dago: haietako bat dorrea da ("Matxo" izenez ezagu-na). XVIII. mendean Berwickeko dukeak hiriari egindako erasoaldiaren ondoren eraiki zen. Dirudienez, XI. mendean Antso III.a Gartzez Nagusia Nafarroakoak Urgull mendian defentsa-dorre bat eraikitzeko agindua eman omen zuen. Gaur egun, Urguilgo Historiaren etxea deritzon museoan kokatuta da-go. Bertan, gaztelua nahiz hiriaren historia azaltzen da, bai eta antzi-nako garaietako objektuak ere. Guzti hau euskara, gaztelania nahiz ingelesezko ikus-entzunezkoekin erakusgai dago. Sa-rrera doakoa da.

UXUE ETA JULEN

Page 9: Egape txo!2 (14 15)

9

1.- SUPERNOBA BATEK EZTANDA EGIN DU M82 GALAXIAN.

2014ko urtarrilaren 21ean, Londresko University College unibertsitateko astrofi-

sikako irakasle Steve Fossey jauna behaketa astronomikoko eskola praktiko

batean zegoen ikasleekin. Halako batean, M82 galaxia behatzen ari zirela pun-

tu distiratsu ezezagun bat ikusi zuten: supernoba bat aurkitu zuten!

2.-EBOLAREN AURKAKO BORROKA EZ DA AMAITZEN TXERTOA LORT-ZEAREKIN. Okerrik ez bada, aurten edo datorren urtean merkaturatuko da ebolaren txertoa. Horri esker, gaitza kontrolatzea espero dute adi-tuek. Johns Hopkins ospitaleko ikertzaileek ordea, txertoa lortzea lehen pausoa baino ez da. Hain zuzen, haien ustez, zenbait oztopo gainditu beharko dira txertoa arriskuan dagoen populazioarengana iristeko, nor txerta-tubehar den erabakitzetik hasi eta alderdi ekonomikoraino 3.-18.000 URTE BAINO GEHIAGOKO MARGOAK AURKITU DITUZTE GI-PUZKOAKO KOBAZULO BATEAN.

Danbolinzulo kobazuloan (Zestoa, Gipuz-koa), 18.000 urte baino gehiago dituzten margoak aurkitu dituzte Antxieta elkarteko kideek. Aurkikuntza ustekabekoa izan da; izan ere, kobazuloa lehendik ere ezaguna zen arren, orain arte ez ziren konturatu hor-man margoak zeudenik. Alvaro Arrizabala-ga, Marcos García eta Mª José Iriarte

EHUko eta Ikerbasqueko ikertzaileek baieztatu dutenez, ordea, ez dago zalantzarik margoak benetakoak direla.

OIHAN ETA ANDER GOIKOETXEA

Page 10: Egape txo!2 (14 15)

10

BIMEP, OLATU-ENERGIA EUSKADIN DA. Azken urteotan, termino berri bat dugu puri-purian energia berriztagarrien ingu-ruan, olatu-energia alegia. Izenak berak adierazten duen moduan, itsas olatuen energia eskuratzean datza, gero energia hori energia elektriko bilakatu eta sare elektriko-ra eramateko.Olatu-energiaren teknologia baliabide be-rriztagarri oso boteretsua da, eta kalkulatzen da mun-duan 3 TW daudela eskuragarri. Gainera, energia berriz-tagarria den neurrian, oso errespetuzkoa da ingurume-narekiko

5.-ZIANOBAKTERIOAK: LEHEN ERALDATZAI-LEAK. Gure planeta inguratzen duen atmosferak ez du hasieran izan zuenaren antz handirik. Lehen atmosfera hura Jupite-rreko ilargietako batzuk dutenaren antzekoa zen; oxige-noaren eta nitrogenoaren ordez, hidrogenoa, helioa, kar-bono dioxidoa, metanoa, nitrogenoa eta nitrogenokonpo-satuak zituen. Horrenbestez, oso ezegonkorra zen, eta

erabat toxikoa gaur egungo bizidunontzat. Alabaina, duela 3.600 milioi urte in-guru, lehen zianobakterioak sortu ziren, eta planeta eraldatu zuten: oxigenoa askatu zuten atmosferara, eta horrekin mundua aldatu zuten.

6.- LANDARE-HORMAK, ERAIKINETAN SOI-NUA XURGATZEKO. Horma berdeak landare-moduluz osatzen dira: landareak

polietilenozko kaxetan sartzen dira, eta irrigazio organiko

bidez mantentzen; hots, negutegietan erabili ohi diren sis-

tema hidroponikoen antzeko sistema baten bidez. EHU-

ren Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko

Unibertsitate Eskolan ikerketa bat egin dute, halako hormak soinutik babesteko

erabilgarriak diren ikusteko. OIHAN ETA

ANDER GOIKOETXEA

Page 11: Egape txo!2 (14 15)

11

MIKROIPUINAK

Kaixo irakurzaleok. Antia Lehiaketa ate joka daukagunez, pentsatzen dut dagoeneko zuen luma eta boligrafoak zorrozten hasiko zinatekeela. Ez zaretela oraindik hasi? Ba, lasai. Orri hauetatik proposatu nahi dizuet ariketa-txo bat datorkizuen idazlan horri begira entrenatzen hasteko. Alegia, hemendik proposatu nahi dizuedana zera da: Mikroipuin Lehiaketa. Zer da mikroipuin bat? Bere izenak adierazten duen bezala, mikroipuina ipuin laburra da. Hau da hitz gutxiko narrazioa. Baina kontuz. Hitz gutxi edukitzeak ez du esan nahi edozer gauza balio duenik. Izan ere, istorio guztietan gertatzen den bezala, narrazio motz horretan agertu behar dira edozein istorioak dituen hiru zatiak: hasiera, ko-rapiloa eta bukaera. Baina utz ditzagun azalpenak eta jo dezagun harira

MIKROIPUIN LEHIAKETAREN OINARRIAK:

Idatzi behar duzuen istorioak horrela hasi behar du nahitaez : “Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako…” Mikroipuinaren luzera: 100 hitz edo gutxiagokoa; alegia 100 hitz gehi-enez (izenburua eta hasierako esaldia kontatu gabe). Horrez gain, IZEN-BURUA jartzea beharrezkoa da. Ipuinak bidaliko dira posta elektroniko bidez, hurrengo helbide honetara: [email protected] Bidaltzeko epea hurrengo aldizkaria atera bitartekoa izango da. Bidaltzera-koan, parte hartzailearen datuak agertuko dira: Izen-abizenak eta maila SARIAK: egin dutenen artean 2 liburu zozkatuko dira.

Bueno, lagunok, zer iruditu zaizue? Espero dut ideia gogoko izatea eta parte har-tzea. Hurrengora arte. Izan ondo.

BERENGARIO

Page 12: Egape txo!2 (14 15)

12

Into the Woods PELIKULA Pelikula bat da .

Estatu Batutan egin zen Walt Disney Picturestik egina.

Rob Mashall idatzi zuen pelikula.

Protagonistak: Meryl Streep, Emily Blunt, James Cor-den, Anna Kendrick Chris Pine eta Johnny Depp … oso

aktore ezagunak.

Oskarretako hiru saritarako izendatu dute.

Pelikula musikala da, hau da, kantatuz kontatuko digute istorioa. Bertan sorgin

maltzur batek ipuinetako pertsonaia desberdinei hainbat irakasgai eman nahi diz-

kie. Printzeak kontra jarriko dira eta sorginaren lana oztopatuko dute. Denok

ezagutzen ditugun ipuinetako pertsonaiak elkartu eta elkarrekin bizitzen ikasi be-

harko dute.

Otsailean izango da zinetan…ANIMATU IKUSTERA!!!!

ALLENDE ETA ERIKA

Page 13: Egape txo!2 (14 15)

13

HESIAN Musika indartsua eta bizia, haizeekin eta neska-mutil ahotsekin horni-turiko punk-rock / pop-rock melodikoa. Hitz sakonak eta konprometi-tuak, borrokalariak, esanahiez beteak, iluntasunean argia bilatzen du-tenak. Horixe da Hesian. 2006ko udaberrian ekin genion proiektu honi Etxarriko entsegu lokal batean, Rancid, Blink 182 edota No use for a namebezalako taldeen bertsioak egiten. Uda hartan bertan, gure lehenengo kontzertua eskaini genuen Etxarriko gaztetxean. Ordutik hona, 300 kontzertu baino ge-hiago eman ditugu eta estudioko 4 diska (Maite dugu, 2007; Herriaren oihua, 2008; Borrokatu eta irabazi, 2010; Hitzetik, 2011) eta zuzeneko CD/DVD bat (Hemen eta orain, 2013) kaleratu ditugu. Ezin geldirik egon. 2014. urtean, bira alde batera utzi eta geure buruak lokalean giltzape-ratzea erabaki genuen. Lehen aldiz gure ibilbidean, gure indar guztiak abesti berriak sortzen utzi genituen. “Hegalak Astinduz” (Baga-Biga, 2014ko Urria) du izenburu inoiz egin dugun lanik helduenak, osoenak, sakonenak eta ederrenak. Hegaldia hasi da… EGURRE!!

ERIKA ETA ALLENDE

Page 14: Egape txo!2 (14 15)

14

TXISTEAK -Ama, badakizu? Nire idazlana zeharo hunkitu du andereñoa. -Benetan diozu?

--Bai horixe, negargarria dela eta pena ematen duela esan dit. Donostiatik Bilborako autopista-tik auto zahar horietako bat doa

egoera beldurgarrian : kristalik gabe, ate bat faltan, iheste hodia zintzilika, zeharo herdoil-duta, etab. Durangoko bidesarira iristean, esaten dio lan-gileak: -Mila bostehun euro! -Salduta! Zuretzako oso-osorik! Bi soldadu guardia egiten ari dira kuarteleko ate ondoan. Esaten dio ba-tek besteari: -Ikusi dut hori? Kaka mokordo ederra zegok ate ondoan! -Ba, parte eman beharko diogu koronelari -erantzuten dio besteak. -Parte? Niregatik oso osorik emanda ere!

ASMAKIZUNAK

Nork ote du poltsikoa aldean nahiz eta ez duen jan-tzirik soinean?

- Tirri-tirri lau iturri zuri mendi ba-

ten azpian lau zuhaitzean artean. -Laukitxoz betea nago eta marroia naiz,jendearen aho-sabian egoten naiz maiz.

Christian.Unax

Page 15: Egape txo!2 (14 15)

15

DENBORAPASAK Ea lortzen duzuen 8 hegaztien ize-nak aurkitzea… Oiloa, emua, ostruka, arranoa, ahatea, beltxarga, txoria, hontza

Page 16: Egape txo!2 (14 15)

16

BILA ITZAZU DESBERDINTASUNAK...