12
Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

IHP Larraul

  • Upload
    larraul

  • View
    148

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

Page 2: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

AAUURRKKIIBBIIDDEEAA

1.– SARRERA

2.- NORTASUN EZAUGARRIAK

3.- ESKOLAKO HELBURUAK

4.- HIZKUNTZ TRATAERA.

5.- ARDATZ METODOLOGIKOAK

6.– ESKOLAKO ELKARBIZITZA

7.-BALIABIDEAK ETA ZERBITZUAK

8.- ESKOLAREN ANTOLAKETA

Page 3: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

11..--SSAARRRREERRAA

Esku artean dugun dokumentu hau, Pello Errotako Hezkuntza Proiektua da.

Aurretik ere bagenuen Hezkuntza Proiektua, 2002an osatua eta onartua izan zena.

Urteak joan ahala aldaketak eman dira gure gizartean, hezkuntza sisteman,

arautegian eta ikastetxean... Egungo gizarteari eta beharrei erantzuten dion

Hezkuntza Proiektu bat berridatzi nahi izan dugu.

Gaur egun, Asteasu eta Larraul, hezkuntza administratiboki elkartuta dauden

bi hezkuntza komunitate dira, non bakoitzak bere Hezkuntza Proiektoa duen.

Hona hemen Larraulgo Eskolako Hezkuntza Proiektoa.

Page 4: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

22–– NNOORRTTAASSUUNN EEZZAAUUGGAARRRRIIAAKK

Gipuzkoako Eskola Txikietako errealitatea eta garapena ikusirik Larraulen berriro eskola izateko nahiari erantzunez 2008-2009 ikasturtean ireki zen berriro Larraulgo Eskola.

Hezkuntzaren lehen etapak herrian egiteak ikasleentzat eta herriarentzat dituen abantailak eta aukerak aintzat harturik abian jarritako eskola da.

Antolaketa eta administrazio aldetik Asteasuko Pello Errota Ikastetxeko

parte da (irakasleriak klaustro horretakoa da eta bertako funtzionamendu eta

kudeaketaren azken eskumena P.E.ko zuzendaritza eta Eskola Batzordeari dagokio),

baina, pedagogia eta antolaketa mailan berariazko eskumenak ditu.

Eskolan euskara da gure ikasketa eta harremanetarako hizkuntza eta

inguruaren ezaugarri kulturaletan oinarritutako ikaskuntza garatzen da.

Adin desberdinetako ikasleak dituzten geletako ezaugarriei erantzungo

dien ikaskuntza eta metodologia sustatzen duen eskola da gurea.

Plurala eta irekia da; sinesmen, pentsaera, jatorri, genero eta izaera

desberdinekoen arteko errespetuan eta elkar bizitzan oinarritutako hezkuntza

bultzatzen dugu. Gizartean ematen diren aldaketak eta eskakizun berriei erantzuten

saiatzen gara:

• Ikas komunitatearen arteko – guraso, ikasle, irakasle, langile eta

herritar — harremana bultzatzeko gogoeta eta hausnarketa guneak

sortuz. • Irakasleon aldetik hezkuntza prozesuak hobetze aldera etengabeko

formazio saioetan parte hartuz.

Page 5: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

33..–– EESSKKOOLLAAKKOO HHEELLBBUURRUUAAKK

Gure ikasleriari ahal den hobekien erantzun eta herriari kalitatezko zerbitzua eskaintzea den helburu nagusia ondorengo asmo hauetan laburbilduko genuke:

1-Haurraren autonomia intelektuala, sozio-afektiboa, zein morala garatzea.

2-Ikasleak eskolara gustura etor daitezen eta eskola elkarbizitzarako gune aproposa

izateko, harreman eta lan giro egokia lortzea.

3-Bizi diren gizartean, ekiten jakiteko, eta ondorengo ikasketetarako oinarri egokiak

emateko, behar diren oinarrizko konpetentziak lortzea : Ikasten ikastekoa, ingurune,

teknologia eta osasun konpetentzia, hizkuntza komunikazioa, autonomia eta ekimena,

herritartasuna, arte eta kulturarakoa, matematikakoa.

4-Euskara eta euskal kultura balioestea eta beraren partaide sentiaraztea, bere

ezagupena eta erabilera bultzatzea.

5–– Eskola inklusiboa ezaugarri duen eskola izatea; pertsona guztiak hartzen dituena,

beraien baldintza fisiko, intelektual, sozial, emozional, linguistiko edo beste batzuei

erreparatu gabe aniztasuna, aberastasun bezala biziz.

6-Jendartean gertatzen den sexuaren araberako bereizketari aurre eginez, pertsona guztiak aukera eta eskubide berdinetan hazten dituena, jarrera ez sexista bati eutsiz.

7- Eskola bizia eta gertukoa izateko, eskolako jardun eta ekintzetan, partaide guztien-

guraso, irakasle, ikasle, langile eta udala- partaidetza aktiboa eta elkar eragilea

sustatzea.

8-Irakaskuntza prozesua hobetzeko, ikerkuntza, formakuntza eta eguneroko praktika

pedagogikoaren hausnarketan eskolako irakasleria konprometitzea.

9-Ingurune naturala balioetsi eta arduraz babesteko, zaintzeko eta hobetzeko jarrerak bultzatzea.

Page 6: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

44..-- HHIIZZKKUUNNTTZZEENN TTRRAATTAAEERRAA

Larraul , euskararen arnasgune izan den eta izaten jarraitu nahi den heinean,

herriko hizkuntz errealitateari erantzunez. Euskara izango da eskolako erabilera

nagusiko hizkuntza irakasteko eta ikasteko prozesuan.

Gizartearen errealitate soziolinguistikoa eta soziokulturalarekin bat eginez,

testuinguru eleanitz bati erantzungo dion hizkuntza-ikaskuntza emango da eskolan eta

hizkuntz aniztasuna aberasgarritzat eta ez baztertzailez hartzea bultzatuko da.

Ikaslearen jatorrizko hizkuntza edozein delarik ere Lehen Hezkuntza

bukatzerakoan euskara eta gazteleran hizkuntza komunikaziorako konpetentzia maila

egokiak lortzeaz gain ingeleraren ezagutzan lehen urratsak emanak izatea da eskolaren

helburua.

Euskarari dagokionez komunikazio-konpetentzia ona lortzeaz gain,

euskararekiko konpromisoa eta euskaraz hitz egiteko joera izan dezaten ahalegin

berezia egingo da. Euskara eskolako hizkuntza nagusia da eta eskolaz kanpo ere

euskaraz bizi daitezen bultzatzen da. Horretarako jarraibidea hauek ditugu:

• Euskal Herriko kulturaren oinarriak irakatsiko dira, eta, herriko

ohituretan parte hartuko da: Euskararen eguna, korrika, inauteriak...

• Euskara Normalkuntzako egitasmo desberdinetan parte hartzea

bultzatuko da: hizkuntzaren zuzentasuna, trukaketak, bertsolaritza,

formakuntza ikastaroak, hitzaldiak…

• Ikastetxeko harremanak euskaraz burutu daitezen eskura dauden neurriak hartuko dira.

• Ikastetxetik banatzen diren oharrak eta zirkularrak euskaraz banatuko

dira euskaraz dakiten familietara eta bi hizkuntzetan gainerakoetara.

• Gurasoei, euskararen ezagutza eta hobekuntza bultzatzeko aholkuak

emango zaizkie. Horrez gain, herriko Udalarekin batera, euskaraz hitz

egin dezaten ikastaroak egiteko aukerak eskainiko zaizkie.

Lehen Hezkuntzako 1. mailan hasiko da gaztelaniaren irakaskuntza. Ikasleen

hizkuntza ezagutzari erreparatuz zehaztuko dira ordutegia eta ahozkoari eta

idatzizkoari eskaini beharreko orduak eta baita gainerako ikasgaiekin izango duen

lotura ere.

HH 4 urteko ikasgelan hasiko da ingelesaren irakaskuntza eta Lehen

Hezkuntzan zehar era mailakatu batean txertatuz joango da; ikasleak eleaniztasunean

trebatzeko eta ingelerako hizkuntzan oinarrizko gaitasunak garatzea da helburua

Page 7: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

55..-- AARRDDAATTZZ MMEETTOODDOOLLOOGGIIKKOOAAKK

Curriculuma gaitasunen inguruan antolatzeak eta ikasgeletan adin

aniztasuna izateak markatuko du eskolan erabili behar den METODOLOGIA.

Ondorengo ardatzetan oinarrituta osatuko da Ikastetxeko Curriculum Proiketua

1. Oinarrizko gaitasunen lorpena izanik helburu nagusia, horien inguruan

programatuko da curriculuma.

2. Aniztasunari erantzunez, ikasle bakoitzaren garapena aintzat hartuko da,

ikaskuntza prozesu bakoitzean ikasleek dituzten aurrezagutzak kontuan

hartu eta haietan oinarriturik ezagutza berriak landuz curriculuma

egoera esanguratsuak aintzat hartuta landuko da.

3. Ikasgelan lantzen diren edukiak lan-proiektuen bidez edo gai zehatz

baten inguruan gauzatuko dira; beti ere, ikasleentzat ahalik eta era

esanguratsuenean jorratzeko aukera ematen duten jarduerak burutuz.

Azken XEDE batean islatuko den jarduera curricular inter-disziplinarra

garatuko da.

4. Talde lana eta elkar ekintza ikas prozesuaren oinarrian egongo dira;

horretarako mailaz-maila erabiliko diren egitura eta lan teknika batzuk

bultzatuko dira.

5. Hizkuntzen lanketa era bateratuan eta ikuspegi komunikatiboan

oinarrituta burutuko da (hizkuntza batean garatzen dena beste

hizkuntzetan ere baliagarria dela kontuan izango da).

6. Ikasleen aniztasunari eta ikasleriaren ezaugarri soziokultural eta

ekonomikoak kontuan hartu, eta aldagai horiek aztertuz etengabeko

curriculumaren egokitzapen prozesua burutu eta beharrezkoak irizten

diren aldaketak egingo dira. Azken puntu honetan garrantzitsua izango da

eskolako Hobekuntza Plana garatzea eta honen jarraipena eta ebaluazioa

egitea.

7. Baliabide aldetik anitza eta esanguratsua izatea bultzatuko da (unean uneko ikasleen ezaugarriei erantzungo diena); inguruak eskaintzen dituen

aukerak bereziki erabiliko dira ikas prozesuaren zehar eta horrekin

batera ekintza osagarrien bidez ikasleari beste errealitate bat

ezagutzeko aukera emango zaio (museoak, natur eskolak, aisialdi gune

desberdinak, etab.).

Page 8: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

66..--EESSKKOOLLAAKKOO EELLKKAARRBBIIZZIITTZZAA

”Ikastetxeko kide guztien ongizatea bermatzen duen elkarbizitza nahi dugu; harreman positiboetan, elkarrenganako errespetuan, elkarrizketan, erantzuki-

zunean eta elkar lanean oinarrituko dena.”

Horrela definitzen du elkarbizitza kontzeptua, Pello Errotako hezkuntza ko- munitateak 2007-2008 ikasturtean martxan jarri zuen Elkarbizitza Planak.

Definizio horrekin bat egiten du LARRAULGO HEZKUNTZA KOMUNITA-

TEAK. Eguneroko jardueran horrela gerta dadin, Eskolako Batzorde Eratzaileak,

ikasle, irakasle, guraso, langile eta udal ordezkarien kezkak, arazoak eta gatazkak

aztertu eta irtenbide adostuak jorratu eta gauzatzeko ahaleginak egin eta bitarte-

koak jarriko ditu.

Page 9: IHP Larraul

Pello Errota Herri Ikastetxea - I.H.P. Larraul -

77..–– BBAALLIIAABBIIDDEEAAKK EETTAA ZZEERRBBIITTZZUUAAKK

LIBURUTEGIAK Ikasgeletako liburutegiaz gain, herriko liburutegia irakurketa saioak burutu eta liburu mailegua egiteko.

BALIOANITZEKO GELA Bigarren solairuan dagoen gelari ondorengo erabilera ematen zaio: - Haur Hezkuntzako ikasleek, pixkanaka, lortu beharreko gorputz trebetasuna eta harremanak bideratzeko gaitasunean sakontzeko, psikomotrizitate saioak egiteko.

- Ikas proiektuen azalpenak eta eskolako ekitaldi orokorrak egiteko. - Musika arloko saioak burutzeko - Banakako edo talde txikitako laguntza saioetarako.

INFORMATIKA Ikasgela batean kanoia eta pantaila, taldekako IKT jarduerak burutzeko.

Ikasgela bakoitzean ikasleentzako ordenagailuak.

Eskola 2.0 programa 3. zikloko ikasleentzat.

JANGELA (12:45-14:45) Zerbitzua herriko ostatuan ematen da eta honetan datza: bazkaria eman/banatu,

higiene ohiturak landu eta haurrak zaindu.

2 urteko haurrek siesta egiteko aukera dute.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK Udalak egiten du jarduera hauen eskaintza eskolako eragileekin batera:

- Eskola Kirola: esku pilota eta multikirola,

- Kultur jarduerak: euskal dantzak, musika eta arte tailerra.

Adin batetik aurrera Pello Errotan egiten diren ekintzetan parte hartzeko aukera

izaten da.

Page 10: IHP Larraul

88..-- EESSKKOOLLAARREENN AANNTTOOLLAAKKEETTAA

Pello E

rrota Herri I

kastetxea -

I.H.P. L

arraul -

KUDEAKETA eta PARTE HARTZE ORGANOAK

ORGANOA BETEBEHARRAK PARTAIDEAK FUNTZIONAMENDUA

Larraulgo Batzordea ( L.B. )

- Ikasturteko antolaketaren berri zehatza jaso eta onartzea Urteko plana eta oroitidazkia ( memoria).

- Ikastetxeko jarduera orokorra

g a i n b e g i r a t z e a - e k o n o m i a ,

z e r b i t z u a k , h o r n i d u r a ,

eraikuntzaren egoera…- eta hau

kudeatzeko behar diren erabakiak

hartzea.

- Larraulgo eskolako 2 irakasle

- Zuzendaria

- Gurasoen 4 ordezkari

- Udaleko ordezkaria

.

- Hiru hilean behin bilduko da (eta beharra dagoenean)

- Eguneko gai zerrenda Larraulgo

e s k o l a k o k o o r d i n a t z a i l e a k

finkatuko du ( aurretik guraso

E l k ar te ar e n et a k l a us tr o ar e n

ekarpenak jasoko ditu)

- Aztertutako gaien berri Guraso

Asanbladan eta klaustroan jasoko

dira.

Page 11: IHP Larraul

Pello E

rrota Herri I

kastetxea -

I.H.P. L

arraul -

ORGANOA BETEBEHARRAK PARTAIDEAK FUNTZIONAMENDUA

Klaustroa - G a i p e d a g o g i k o g u z t i a k aztertzea (mintegietakoak, arlokoak…

-Antolaketa eta funtzionamenduko gaiak aztertu, iradokizunak egin …

-OOGan eta LBan aztertu diren

gaiei buruzko informazioa jasoko

da

- Irakasle guztiak. - K o r d i n a t z a i l e a k e g u n e k o aztergaiak proposatzen ditu. Astean behin elkartuko da.

Guraso

Elkartea

- I k a s t e t x e k o g o r a b e h e r a k aztertzea eta erabaki guztien berri izatea.

- Ikastetxean aurreikusita

dauden lan batzuk bete-tze:

ikastaroak eta hitzaldiak

antolatu, baratzean l a g u n t z e a ,

e s k o l a k o f e s t a batzuetan

parte hartzea…

- E s k o l a T x i k i e t a k o

koordinakundearekin harremana

informazioa eskuratzeko, ekintzak

antolatzeko...

- Ikastetxeko guraso

guztiak

- Guraso elkarteko guraso batzuk

eskolako hainbat batzordetan dute

ordezkaritza: Larraulgo Batzordea,

festa batzordean, kirol batzordean.

Batzorde horietatik datorren

zeregina gurasoen artean banatzen

da.

- L.B.-an aztertu diren gaiei buruzko informazioa jasotzen da.

- L.B.-an landu nahi diren gaien proposamena egingo du

Page 12: IHP Larraul