10
Maitasunak ez dauka etiketarik Maiatzak 17: LGTB-fobiaren aurkako eguna 1

Maiatzak 17 proposamena doc

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Maiatzak 17 proposamena  doc

Maitasunak ez dauka etiketarik

Maiatzak 17: LGTB-fobiaren aurkako eguna

1

Page 2: Maiatzak 17 proposamena  doc

: Maitasunak ez dauka etiketarik

Helburuak

Harremanen aniztasunaz gogoeta egitea

Sexu aniztasun afektibo eta sexuala bizibilizatzea

Genero rol estereotipo normatiboak apurtzea

Edukinak

1- Maiatzaren 17a baino lehen2- Gelako saioak maiatzaren 17an

Etapa guztietan: Love has not labels; Argazkien, esaldien… aukeraketaLH6, DBH, DBHOHaur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza

3- Denon arteko ekimena

1-Maiatzaren 17a baino lehen

Irakasleekin

Hezkidetza batzordeak edo arduradunak proposamena aurkeztuko du. klaustroan, batzorde pedagogikoan, zikloka, mintegika … aurkezpen hau egin daiteke:

Love has not labels bideoa ikusi eta komentatu.

Egunaren inguruan planteatzen diren bi jarduerak aurkeztu eta antolatu.

Gelan egiteko saioaOrdu berean egitea proposatzen denez, geletako irakasle dinamizatzailea erabaki behar da. Tutorea izan daiteke, irakasle bat, irakasle batzuk. Irakasle batek baino gehiagok parte hartzeak aukera gehiago emango du saioa dinamizatzeko.

Denon arteko ekimena erabaki eta antolatu: Argazkien erakusketa, argazkiz zein esaldiz egindako horma-irudiak ikastetxeko txokoetan,horma-irudi erraldoia, poster digitalak. (Argazkien adibideak proposamen honetako PPTan

2

Page 3: Maiatzak 17 proposamena  doc

aurki daitezke). Ikastetxeko ekimena antolatzen ez bada, geletan egin daiteke erakusketa.

Ikasleekin

Maiatzaren 17a baino aurreko astean zehar Ikastetxeko ikasleei eskatuko zaie “Maitasunak ez dauka etiketarik” leloarekin argazkiak, aldizkarietako ebakinak, leloari lotutako esaldiak … bilatzea eta gelara eramatea. Hezkidetza batzordeko kideek pasa daitezke gela guztietatik ikasleei proposatzeko lelo horrekin denon artean horma-irudi erraldoi bat egitea, euren ideiak eta proposamenak jasotzeko.

Maiatzak 17an, gela guztietan proposatzen dugun saioa amaitu eta gero, aukeratutako lekuan edo lekuetan, ikasleek itsatsiko dituzte geletan erabaki dituzten argazkiak edo saioan pentsatutako eta erabakitako esaldiak.

Denon arteko ekimena antolatuko ez balitz, gela barruko proposamen bezala aurkeztuko zaie.

Familiak

Familiei ekintza honen berri helaraziko zaie partaidetzarako aukera emanez. Ekimemean parte hartu dezakete edo/eta seme-alaben bidez argazkiak, esaldiak, aldizkarietako ebakinak bidal ditzakete.

2-Gelako saioak maiatzaren 17an

Adostutako orduan ikastetxeko gela guztietan maiatzak 17aren inguruko gogoeta bideratzeko proposamena eskeintzen da. Saio berezia izan daiteke, ordubete edo t´erdikoa izan daiteke.

Love has not labels (bideoa) Diversity, inklusioa

Bideo ikusi ondoren, bideoan agertzen diren leloen inguruan elkarrizketa bat planteatu daiteke: ados dauden edo ez, zertan ez, zertan bai. Horien inguruan egoten diren arazoak, adibideak …

3

Etapa guztietan: Love has not labels . Argazkiak

Page 4: Maiatzak 17 proposamena  doc

Love has not labels: Ez Generoa, Ez Arraza, Ez Diskapazitatea, ez Adina, ez Erligioa.

Elkarrizketa bideratzeko orduan ikasleek aurreko astean zehar ekarritako argazkiei erreparatzea lagungarria izan daiteke.

Txikiekin pantailaren atzean dauden pertsonak atera baino lehen, bideoa geldi daiteke eta beraiei galdetu nortzuk izan daitezken pertsona horiek, eta atera eta gero, zer adierazi nahi duten.

Argazkiak

Gela barruan, ikasle bakoitzak ekarri dituen argazkien artean bat aukeratuko du ikastetxeko horma irudian edo erabakitako lekuetan jartzeko, gelakideei erakutsiko die eta aukeraketaren arrazoia emango du. Aukeraketa prozesu honek elkarrizketa bultzatuko du eta errespetuzko argazkiak edo esaldiak izatea bermatzeko aukera ematen du.

DBH, DBHO, Lehen Hezkuntza 3 zikloa

Saioaren garapena

1-Love has not labels (bideoa)

2-Irakasleak Maiatzak 17 egunaren esanahia azaldu

Bideoa komentatu eta gero, Guztiok elkartea Bizkaiko Foru Aldundiaren kanpainarako egindako materiala erabil daiteke azalpena emateko.

3-Aniztasun sexuala lantzeko jarduera jarduerak:

Zein pertsonaia historikoa (lesbiana, gay, bisexual edo transexual) ezagutzen duzu?

Zein pertsonai famatua/ospetsua (lesbiana, gay, bisexual edo transexual) ezagutzen duzu?

4

Page 5: Maiatzak 17 proposamena  doc

Inkesta (DBH eta DBHOn):

Nola erreakzionatuko zenuke klaseko norbaitek homosexuala, lesbiana, bisexual edo transexuala dela esango balu?

Jarduera hau amaitutakoan, eranskin bezala azaltzen den inkesta pasa daiteke DBH eta DBHOn, anonimoa da. Irakasleak hartuko du, emaitzak ikusi eta konklusioak prestatu gelara bueltan eramateko beste egun batean.

4-Argazkien/esaldien aukeraketa

Erakusketa bat edo horma-irudi erraldoia bat egiteko, gelakideek ekarri dituzten argazkien artean batzuk aukeratuko dituzte ikastetxeko horma irudian edo erabakitako lekuetan jartzeko.

Material osagarria.

Musuak unitate didaktikoa.

Unitate didaktiko honetan zenbait jarduera planteatzen dira, musuak eta munduko agurrak aniztasun sexualari sarrera emanez.

DBH,DBHO: -Guía trans para jóvenes…y agentes educativos (Gaztelaniaz)

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza I zikloa

Saioaren garapena

1-Papas boy , Rainbow

Rainbow programak Papa´s boy filmarekin batera eskeintzen duen unitatearen 1. eta 2. ariketak egin daitezke .

http://www.rainbowproject.eu/material/eu/papas_boy.htm

5

Page 6: Maiatzak 17 proposamena  doc

“Sagu gazte batek dantza egin nahi du, baina haren aita ez dago batere ados semearekiko dituen genero-espektatibak aldatzearekin. Aitak semea “gizon” bat izan dadin nahi du eta boxeoa aukera dezan animatzen du. Gazteari boxeoa ez zaio asko gustatzen eta aitak gero eta desengainu handiagoa hartzen du semearekin, harik eta semeak familia katu baten erasotik libratzen duen arte, hain zuzen, dantzaren bitartez. Horrela, aitak aldatu egiten du bere ikuspegia eta semeaz zuen iritzia”.

Filma ikusi baino lehen (egokituta)

Talde bakoitzak izango ditu bi paperezko handi orri, aldizkariak eta kola. Orri batean “neska” eta bestean “mutila” idatzi. Aldizkarietatik mutilei lotutako eta neskei lotutako gauza tipikoak (arropak, jostailuak…) denon artean moztu eta gero, moztutako argazki guztiak taldearen iritziz zein paperetan jarri adostu eta itsatsi. Taldeek amaitutakoan, denok batera filmea ikusiko dute.

Mailaren arabera, aldizkarietatik ateratako ebakinak irakasleek eginda eraman ditzakete. Oso lagungarria izan daiteke, talde bakoitzean irakasle bat (pertsona nagusi, maila altuagoko ikasle bat edo familiako bat) egotea.

Filmea ikusi eta gero

Taldeek euren orriak erakutsiko dituzte eta argudioak eman ahala irakasleak galdera batzuk botako ditu:

Zer pentzatuko zenukete neskak/mutilak….eramango / erabiliko/edukiko balu?, jokoan arituko balitz?

Berdin erabil dezakete? Arraroa egingo litzaizuke? Horrelakoak egiten dituen norbait ezagutzen duzue?.

6

Page 7: Maiatzak 17 proposamena  doc

2- Love has not labels (bideoa)

3- Argazkien erakusketa

Ikasleek ekarritako argazkiekin aukeraketa egin. Ikasleek ekarritako argazkiez gain, tutoreek familia mota ezberdinetako argazkiak edo marrazkiak eraman ahal dituzte geletan jartzeko.

Jarduera osagarriak: Ipuinak birziklatzea

Aztertu ipuinetan agertzen diren pertsonaiak nolakoak diren. Ipuin berriak asmatu; Ipuin ezagun bat “moldatu”.

Saioaren garapena

1- Ane Pirataren istorioak

https://docs.google.com/presentation/d/1LWZquBGlA2GfnG_bxU3xaOnU_3A7UtcbuSyjSdF-ZQU/edit#slide=id.p

Ane pirataren historien bitartez, Gehitu eta AMPGY elkarteek lan egiteko proposamen bat luzatzen dute. Marrazkia klikatuz edo azpian dagoen linkari jarraituz, bi historiokin lan egiteko gida topatuko duzu: umeen arteko elkarrizketak maitasuna eta musuen inguruan batean, genero rolak jokoetan eta famili mota ezberdinen inguruan bestean.

PPTaren bigarren diapositiban, Lehenengo istorioaren proposamen didaktikoaren ondoan, lehenengo binetan sakatuz, istorio osoa irekiko da. Bigarrenean, istorioa bideoan ikusi eta entzun daiteke.

Hirugarren diapositiban, bigarren istorioan link-ari jarraituz, bineta osoa irekiko da.

Istorio bien artean bat aukeratuko da saio honetan lan egiteko, saio honetarako proposatzen den hurrengo bideoa ikusi eta landu baino lehen. Egun honetan interesgarria da ikastetxean proposatzen den ekimen komunari arreta jartzea.

Lehen hezkuntzako 5. mailan ere egokiak izan daitezke bi istorio hauek. Irakasleek erabakiko dute zein proposamen ikusten duten egokiago, hemen egiten dena edo DBHrako proposatzen dena.

Bigarren istorioa hurrengo tutoretza saioan landu daiteke.

7

Lehen Hezkuntza II zikloa

Page 8: Maiatzak 17 proposamena  doc

Rainbow-k proposatutako unitateen artean, “ Mobile” bideoari lotutako unitatea oso egokia izan daiteke gaiarekin jarraitzeko.

2-Love has not labels (bideoa)

3 - Argazkien erakusketa

Ikasleek ekarritako argazkiez gain, tutoreek familia mota ezberdinetako argazkiak edo marrazkiak eraman ahal dituzte geletan jartzeko.

3-Denon arteko ekimena

Maiatzak 17an, gela guztietan proposatzen dugun saioa amaitu eta gero, aukeratutako lekuan edo lekuetan eta erabakitako antolamenduari jarraituz, ikasleek jarriko dituzte geletan erabaki dituzten argazkiak edo/ta saioan pentsatutako eta erabakitako esaldia.

8