11
PALEOLITOA

Paleolitoa

Embed Size (px)

Citation preview

PALEOLITOA

PALEOLITOAPaleolitoa gizakiaren sorrerarekin hasi zen, k.a 2,5 milioi urtean.k.a 100.000 urte harrizko tresnak egiten hasi ziren.Paleolitoaren amaiera k.a 8.000. urte-an izan zen neolitoa sortuz.

EKONOMIA

Jarduerak:Ehizan eta bilketan oinarritzen zen Paleolitoko ekonomia, horixe baitzen gizakiak elikagaiak lortzeko zuten bidea.  Garai haietan agertu gabe zeuden nekazaritza, abelazkuntza eta metalgintza.

EKONOMIAElikadura:Paleolitoan elikaduraren iturri bakarra natura zen. Haragia lortzeko animalia handiak ehizatzen zituzten,(oreina, zaldia, orkatza, basahuntza bisontea…) Errekako arrainak itsasoko arrainak eta moluskuak ere jaten zituzten (izokinak, amuarrainak, karrakelak, lapak…). Horretaz gain, fruituak (hurrak, gaztainak, ezkurrak, masustak...), onddoak, sustraiak eta hainbat landare biltzen zituzten inguruko basoetan, ondoren jan ahal izateko.

EKONOMIATresna berriak:Naturako lehengaiak erabiltzen zituzten lanabesak egiteko: harria, egurra, hezurra, adarrak, larrua, landare-zuntzak…

GIZARTEAAntolaketa: Gizakiak taldean biltzen ziren ehizarako, fruituak biltzeko. Lana sexuen arabera banatzen zuten.

Etxebizitza, herriak eta hiriak:Batik bat, haitzuloak erabiltzen ziren bizilekutzat. Hegoaldera begira zeudenak aukeratzen zituzten, argitasun eta eguzki gehiago zutelako.

KULTURAJantziak eta apaingarriak:Denborarekin jantziak usteldu egin dira baina pentsatzen da klima hotzarengatik negu partean larrua erabiltzen zutela gorputza estaltzeko. Lehendabizi karrakagailuarekin ile guztia kentzen zioten ehizatutako animaliari, ondoren, landu eta arropak egiten zituzten. Apaingarriei dagokienez, orein, zaldi, bisonte edota basahuntzen hortzak zulatzen zituzten apaingarriak egiteko.

KULTURASineskerak eta hileta-erritoak:Sineskerak:Berez haitzuloetako pinturak ez ziren egin artea sortzeko; izan ere, irudi gehienak argirik sekula iristen ez zen galeria sakonetan eta zokondo ezkutuetan egin baitzituzten. Ez dakigu zein zen irudi horiek egiteko helburu zehatza, baina argi dago ez zirela egin jendearen bistan egoteko; gaur egun, oraindik ere, misterio bat izaten jarraitzen du. Halere, hipotesia ugari daude horren inguruan: ehizan laguntzeko marrazten zituztela, totem edo babesle moduan… Hori guztia ez dago ziurtzat jotzerik, baina, nahiko argi ikusten da labarretako arteak esanahi magiko-erlijiosoa zuela.

KULTURA

Hileta errituak:Euskal Herriko aztarnategietan ez dute Paleolitoko ehorzketarik aurkitu, baina Europako beste toki batzuetan azaldu dira. Hildakoa buruz gora etzanda edo albora begira jartzen zuten ehorzteko, eta maiz inguruan apaingarriren bat jartzen zioten.

KULTURAArtea:Ezagunak dira Paleolito garaiko haitzuloetako hormetan agertu diren marrazkiak eta grabatuak: bisonteak, zaldiak, mamutak, oreinak, basahuntzak, etab. Halako irudiei labarretako artea deitzen zaio. Horrez gain, arte higigarria ere aurkitu da, hau da, hezurrezko edo harrizko euskarrietan lantutako irudiak.

https://youtu.be/URxE8fZ-8Nw